Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... ·...

348
Katherine Mansfield Lorategiko festa euskaratzailea: Anton Garikano

Transcript of Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... ·...

Page 1: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Katherine Mansfield

Lorategiko festa

euskaratzailea: Anton Garikano

Page 2: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Anton Garikano.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1998Jatorrizkoaren data: 1922

Katherine Mansfield euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=147

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=232

Page 3: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

HITZAURREAAnton Garikano

Katherine Mansfield 1888an jaio zen Welling-tonen, Zeelanda Berrian, baina bai berarentzateta bai bertako askorentzat Britainia Handia zenbenetako amets-etxe eta helmuga.

Hamalau eta hamazazpi urte bitartean Lon-dresen ikasi ondoren Zeelanda Berrira itzulirik,ez zuen etsi Ingalaterran bizitzen jarri zen arte,oraingoan betiko, 1908an. Bai hauetan eta baiondorengo joan-etorrietan, ordea, badirudi ezzela inon pozik sentitu.

Zorion bila, noraezean ibili zen urteetan etaurteetan, eta bere gorputz herratua sarri erorizen ostatu eta hotel gelatan, laguntza eskainiziotenen besoetan, goxotasuna eman ziotene-tan... Zeelanda Berriko familiak eta bizi izan zengaraiak ez zuen ulertu eta barkatu K.M.-en ibile-ra heterodoxoa. Maitasun beharrak bultzaturik,ugari izan ziren berarekin harremanak izandakogizon eta emakumeak.

Page 4: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

1909an George Bowdenen ezaguera egin —hark eman zion idazten hasteko modua The NewAge aldizkarian—, eta harekin ezkondu zen,nahiz eta Garnet Trowellengandik haurdun egon.Laster bildu zen ostera Garnetekin, herriz herriibili ohi zena musika jotzen orkestra batean.

Amak Alemaniara lagundu ondoren hangobainu-etxe batean erditzeko, haurra galtzeaknahigabe handia sortu zion. Han zegoela maite-mindu zen Floryan Sobieniowski itzultzaile polo-niarrarekin. Nonbait, hark ezagutarazi zion Txe-joven obra, baina baita gonorrea erantsi ere.Garai hartan eritasun sendaezin eta izen txarre-koa, ondorio larriak eragin zizkion heriotza bitar-tean: oinaze latzak, bihotzeko ezinak... Alema-niako egonaldi hark inspiratu zion bere lehenliburua, In a German Pension, 1911n argitaratua.

Urte berean ezagutu bide zuen John Middle-ton Murry. Biak bat eginik maitasunari eta lanariesker —haren Rhythm aldizkarian hasi zen K.M.idazten—, aurrekotik bizi-alargundu eta Murryhartu zuen ondoan. Bere memorietan ageridenez, baina, beren harremana gorabeheraaskokoa izan zen. K.M.-ek askotan egozten zien

Page 5: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

gizonei baldarrak izatea sentimendu mailan, kru-delak, handinahiak, engainatzaileak...

Virginia Woolfekin ere tratu estua izan zuen1916az gero, eta gertutik jarraitu zuten batakbestearen lana. Izan ere, biak ziren zutabe tinko-ak orduko emakumeen borrokan, tradizioakagintzen zien zereginetik ihesi, gizonen mailaberdina nondik iritsiko.

D.H. Lawrencen lagun eginik, hark kutsatuzion, agi danean, tuberkulosia. Lehenez gain,orduan eta gehiago gaixotu zen, eta diru estua-sunak ere kalterako izan ziren.

Bere kontakizun laburrak, neurri handian,bere txikitako bizimodu viktoriarraren ispilu dira:dotoretasun eta fintasuna kapelu eta blusaberrien forma harturik, aldamenean mirabeak,hipokondriazko ukituak, festak, lore koloretsuak,afektazio itxurati bat... Azal horren azpitik, badi-rudi K.M.-ek benetako sentimenduak agertu nahidituela, inguru hotz baten artetik distiratzenduten argiuneak, istant batez piztu eta berehalaitzaltzen diren irudiak, hori dena hizkuntz ekono-mia harrigarri batekin. Bertan balego bezala, ira-kurleak bat egiten du momentu horiekin. Izan

Page 6: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ere, deskripzioak bikainak dira, zehatzak, bizitzadarie. Hutsalak diruditen xehetasunek balio sin-boliko indartsua hartzen dute, betiere inorenbarrua errotik aztertu nahian. Hori da, azkenbatean, K.M.-en ardura: giza jokabidearen berriematea, bere kontraesan eta gordintasunekin,modu poetikoan.

1922an Lorategiko Festa argitaraturik, gehia-go idazteko gauza ez eta osasun bila abiatu zenherriz herri. Frantziako Fontainebleaun hil zen,handik urtebetera, hogeita hamabost urte zitue-la.

Page 7: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

BADIAN

—I—

Goizean goiz. Artean eguzkia atera gabe,itsasoko gandu zuri batek ezkutatzen zuen Cres-cent badia osoa. Atzeko mendiak, sasiz gainez-ka, erdi itoan zeuden. Ez zegoen antzematerikhaiek non bukatzen ziren eta non hasten zirenlarre eta baserriak. Joanak ziren errepide hon-dartsua eta bestaldeko larre eta baserriak; hanez zegoen duna zuririk belar gorrixkekin; ezerkez zuen markatzen zer zen hondartza eta nonzegoen itsasoa. Gogor erori zen ihintza. Belarraurdin zegoen. Tanta handiak zeuden sasietanzintzilik, erori gabe; kirten luzeen gainean zego-en erasana toi-toi iletsu, zilartsua, eta bustitasu-nak lurrera makurtuta zeuzkan lorategietakoebaki-belar eta krabelin guztiak. Blaituta zeudenfuksia hotzak, eta ihintz perla biribilak zeudeniturri-belarren hosto zapalen gainean. Bazirudienitsasoak eraso zuela goxo-goxo ilunpetan, olatu

Page 8: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

erraldoi bat etorri zela zeharka-zeharka... norai-no? Gauaren erdian esnatuz gero, agian arrainhandi bat ikusiko zenuen leihoan dardara egineta ezkutatzen...

«Aaa!», aditzen zen itsaso logaletua. Etasasietatik erreka txikien hotsa etorri zen, jarioan,bizkor, arin, harri leunen artetik irristan, garo-zokoetan bildu eta gainezkatuz; eta tanta han-diak aditzen ziren hosto zabaletan plastaka, etabeste zerbait —zer ote zen?—, nahaste eta astin-tze xume bat, adaxka baten etetea eta ondorenhalako isila, non bazirudien norbait entzutenzegoela.

Crescent badiako ertzetik, arkaitz pila puska-tuen artetik, artalde bat zetorren korrika txikian.Bil-bil eginda zeuden, artilezko mataza txiki batmugimenduan, eta bizkor eragiten zieten hankamehe makila antzekoei, hotzak eta isilak beldur-tuta bezala. Atzetik artzain-zakur zahar bat, han-kak hareaz estalita blai, lasterka zebilen, mutu-rra lurrari begira, baina axolagabe, beste zerbai-tetan pentsatzen bezala.

Orduan, arkaitz arteko atakan artzaina beraazaldu zen. Aitona ihar, tente bat zen, frisazko

Page 9: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zamarra tanta ñimiñoz josia, panazko galtzakbelaun azpian lotuta, eta kapelu zabalarenertzean eskuzapi urdin bat tolestuta. Esku batgerrikoan sartua, besteak makila leun hori ederbati eusten zion. Eta oinez zihoala, patxadaonean, oso goxo eta bizi egiten zuen txistu, goi-bel eta xamur itxurako txirula hots urruna. Zakurzaharrak zilipurdi bat edo beste egin eta ernejarri zen, bere arinkeriaz lotsatuta, eta pausoserio batzuk eman zituen nagusiaren ondoan.Ardiak aurrera zihoazen, lasterka-saio zalaparta-tsutan; marruka hasi ziren, eta multzo eta saldofantasmek erantzun zieten itsas azpitik. «Bee!Beee!» Une batez leku berean jarraitzen zutelazirudien. Aurrean zabaltzen zen hareazko bideaputzu axalekin; alde bakoitzean sasi blaitu berdi-nak eta langa ospel berdinak ageri ziren. Orduanberealdikoa agertu zen: sekulako erraldoia, ile-tximak banatuta eta besoak zabal-zabal. Mrs.Stubbsen denda aurreko goma arbola handiazen, eta ondotik pasatzean eukalitu usain sen-doa iritsi zitzaien. Eta orain argiune handibatzuek distiratzen zuten lainotan. Artzainaktxistu egiteari utzi zion; sudur gorria eta bizar

Page 10: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

bustia mahuka bustian igurtzi eta, begiak kizkur-tuta, itsaso aldera egin zuen so. Eguzkia irtetenari zen. Zoragarria izan zen lainoa zer bizkorsaretu zen, alde egin zuen, desegin zen ordekan,sasiartetik gora piririkatu eta joan zen presaka,ihesi bezala; zurrunbilo eta kiribil handiak elkarbultzaka eta ukondoka zebiltzan, izpi zilartsuaknagusitu ahala. Urrutiko zerua —urdin argi,hutsa— islatzen zen putzuetan, eta tantek, tele-grafo harietan igeri, txinparten antzera dirdira-tzen zuten. Orain itsaso jauzkari, distiratzaileahain dirdiratsu zegoen ezen begietako minaematen zuela begiratzeak. Artzainak bularrekosakelatik pipa bat atera zuen, ontzixka ezkurrabezain txikia, tabako mantxatu puxka bat hazta-ka bilatu, ipitz batzuei tiratu eta ontzia betezuen. Itxura oneko gizon zahar, irmoa zen. Pipapiztu eta ke urdina buruan gora bihurritu ahala,zakurrak, erne begira, nagusiaz harro ematenzuen.

«Bee! Beee!» Ardiak zabalean sakabanatuziren. Udako kolonia atzean utzia zuten, hangolehen lotia ohean jiratu eta buru logaletua altxa-tu aurretik; haien marrua aditu zuten ume kos-

Page 11: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

korrek ametsetan... besoak altxatuz ahalik etabehera ekartzeko, goxo-goxo besarkatzeko ame-tsetako bildots iletsu txiki politak. Orduan azalduzen lehenbiziko biztanlea; Burnelleneko katuazen, Florrie, ateko zutabean eserita, beti bezalagoizegi, esnezalearen zain. Artzain-zakur zaha-rra ikusita tente jarri bizkor, bizkarra okertu,buru nabarra barrura bildu, eta amorraziozkodardara antzeko bat egin zuen. «Ba! Piztia txa-txu, zatarra!», esan zuen Florriek. Baina artzain-zakur zaharra, gora begiratu gabe, atzeari eragi-nez pasatu zen, hankak aldez alde luzatuz. Bela-rri bakar bat okertu zuen, alegia ikusi zuela, etabere ustez katu tuntun bat besterik ez zela.

Goizeko brisa harrotu zen sasiartean, etahosto eta lur beltz bustiaren usaina nahasi zenitsas usain zakarrarekin. Milaka txori ari zirenkantari. Karnaba bat hegatu zen artzainarenburu gainetik eta, adaxka baten mutturreanjarrita, eguzki aldera jiratu zen, bular txikikolumak harrotuz. Pasatu berria zuten arrantzalea-ren txabola, pasatu zuten erreta ematen zuenetxola txikia, non Leila esnezalea bizi zen amonazaharrarekin. Ardiak padura hori batean barreia-

Page 12: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

tu ziren eta Wag artzain-zakurrak, atzetik segika,haiek bildu eta haitzezko pasabide mehar, alda-patsura bideratu zituen, Crescent badiatik Day-light golkora ematen zuena.

«Bee! Beee!» Ahul iristen zen ardien marrua,bide gero eta lehorragotik balantzaka zihoazela.Artzainak ahotik pipa kendu eta bularreko sake-lan sartu zuen, ontzixka kanpoan zuela. Etaberehala ekin zion berriro txistu gozo arinari.Wagek zerbait usaindu eta lasterka joan zenarkaitz ertz batetik, eta nazkarekin itzuli zen las-terka. Orduan, bultzaka, indarka, presaka, ardiekbihurgunea hartu eta artzaina haien atzetikezkutatu zen.

—II—

Handik gutxira baserri baten atzeko ateazabaldu zen, eta bainu-jantzi marra-zabal batzeraman irudi bat larrean behera oldartu, langaigaro, lasterka joan belar tontortuen artetiksakan aldera, aldaroka igo hareazko mendixka,eta ziztu bizian joan zen harri handi porotsuen

Page 13: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

gainetik, txintxar hotz bustien gainetik, olioabezala distiratzen zuen harea gogorreraino. Plis-ti-plasta! Plisti-plasta! Stanley Burnell gozatsusartu zenean, urak burbuilak egin zizkion hankeninguruan. Beti bezala lehenbizikoa! Berriro iraba-zi zien denei. Eta burua eta lepoa bustitzekomakurtu zen.

— Egun on, adiskidea! Egun on deiala Jainko-ak! —iritsi zen ahots lodi belusatu bat ur gaine-tik burrunban.

Alajaina! Zer arraio ordea! Stanleyk kopetajaso eta buru beltz bat gora eta behera ikusizuen urrutian, beso bat altxatuta. Jonathan Troutzen. Aurrea hartu zion!

— Ederra goiza! —kantatu zuen Jonathanekahotsak.

— Bai, bikaina! —esan zuen berak labur.Zer demontre dela eta ez zen idisko hura

beste nonbait ureratu? Zer dela eta sartu beharzuen muturra toki hartantxe? Stanleyk ura osti-koz jo, gogor ekin, eta besoei eragin zien aurre-ra. Baina Jonathan bera adinakoa zen. Ondorainoetorri zitzaion, ile beltza kopetan argitsu, bizarmotza argitsu.

Page 14: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Sekulako ametsa izan diat bart —oihukatuzuen.

Zer zuen gizon hark baina? Hizketan jardute-ko grina hark bere onetik ateratzen zuen Stan-ley. Eta beti kontu berdina; beti berriketaren batamets baten gainean, edo ateraldi txororen bat,edo azken irakurritako zaborren bat. Stanleyburuz gora etzan eta hankak astindu zituen, itu-rri bizi baten antzera. Baina halere...

— Izugarrizko labar goratik zintzilik nengoelaegin diat amets, beheko norbaiti deiadarka.

«Merezi bai!», pentsatu zuen Stanleyk. Ezinzuen gehiagoan burutu. Ura astintzez geldituzen.

— Aizak, Trout —esan zion—. Gaur presadiat.

— Zer esan duk?Jonathan, zeharo harrituta —edo bestela itxu-

ra zen—, ur azpira murgildu eta arnaska agertuzen atzera.

— Esan nahi diat —jarraitu zuen Stanleyk—ez dudala astirik zera... txorakeriatarako. Bukadezagun behingoz. Presaka nauk. Lana diatgaur... ulertzen?

Page 15: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Jonathan joana zen Stanleyk amaitu aurretik.— Adio, hi! —esan zuen ahots lodiak eztiro,

eta ia batere izurrik gabe labaindu zen uretanbarrena.

Madarikatu alaena! Erabat hondatu zuenStanleyren bainua. Ergela ez bestena! Stanleykberriro besoei eragin, berriro bizkor hondoratueta zalapartan irten zen kanpora. Adarra jo zio-tela sentitzen zuen.

Jonathan denbora gehixeagoan geratu zenuretan. Ur gainean zegoen, besoak hegalenantzera leun-leun mugituz, eta itsasoaren eskuutziz bere gorputz luze hezurtsua kulunkatzea.Bitxia zen baina, kontuak kontu, begi onez ikus-ten zuen Stanley Burnell. Egia, batzuetan hariiseka egiteko gogo gaiztoa izaten zuen, ziria sar-tzekoa, baina azken batean errukia zion gizagai-xoari. Patetikoa zen haren grina, dena halakoardura larriz hartzeko! Ezin zuen burutik kenduegunen batean kale egingo zuela, eta orduanpott! Une hartan sekulako olatuak altxatu zuenJonathan, gainetik pasatu, eta hondartzan leher-tu zen pozezko hots batekin. Zer ederra! Etaorain beste bat. Hura bai bizimodua: axolagabe,

Page 16: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

arduragabe, zeure buruari begira. Zutik jarri etalehorrera abiatu zen, behatzekin harea sendo,zimurra zapalduz. Gauzak lasai hartu, bizitzakoatzera-aurreren kontra ez borrokatu, amoreeman... horixe zen bidea. Estuasuna kalterakozen. Bizi! Bizi! Eta goiz paregabea, fresko etabikain, eguzkitan etzanda, bere buru ederraribarrez bezala, xuxurlan ari zela ematen zuen:«Zergatik ez?»

Baina uretatik aterata, Jonathan kolorea joan-da zegoen, hozminduta; gorputz osoko minez.Bazirudien norbait odola zurrupatzen ari zitzaio-la. Eta hondartzan gora ezinean, dardaraka,giharrak gogortuta, bainuak kalte egin ziola pen-tsatu zuen. Denbora gehiegian ibili zen.

—III—

Stanley agertu zenean, artilezko janzki urdi-na, lepoa estu eta gorbata tantaduna, Berylbakarrik zegoen egongelan. Stanleyk ez zuenparte onekoa ematen, hain garbi eta txukun;

Page 17: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

herrira zihoan egun-pasa. Aulkian zapla eseri,erlojua atera eta plater ondoan utzi zuen.

— Hogeita bost minutu besterik ez ditut —esan zuen—. Joan eta begiratuko duzu ea ahiaprest dagoen, Beryl?

— Horretan da oraintxe ama —esan zuenBerylek. Mahaian jarri eta tea zerbitzatu zion.

— Mila esker! —Stanleyk txurrut egin zuen—. Hara! —esan zuen harrituta—. Azukrea ahaztuduzu!

— O, barkatu!Baina orduan ere Berylek ez zion bota; ontzia

hurbildu zion. Zer gertatzen zen? Azukrea har-tzerakoan Stanleyren begi urdinak zabalduziren; dardarka ematen zuen. Errainari kirikazkar bat egin eta bizkarra atzeratu zuen.

— Ez zen okerren bat gertatuko, ezta? —gal-detu zuen axolagabe, lepo aldea haztatuz.

Beryl burumakur zegoen; platera jiratu zuenhatzekin.

— Ez, ezer ez —esan zuen haren ahots ari-nak. Orduan gora begiratu eta irribarre egin zionStanleyri—. Zer ba?

Page 18: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Oo! Nik dakidala ezergatik ez. Zure itxuraikusita pentsatu dut...

Orduantxe atea zabaldu eta hiru neska kos-korrak azaldu ziren, ahi platerkada bana hartuta.Hirurak berdin jantzita zeuden, elastiko urdinaeta azpiko galtzak; agerian zituzten hanka bel-tzaranak, eta ilea zaldi-buztana izeneko eranbildu eta lotua. Fairfield andrea etorri zen atzetikerretiluarekin.

— Kontuz, umeak —ohartarazi zien.Baina oso kontu handiz ari ziren. Gustukoa

zuten gauzak eramaten uztea.— Egun on esan diozue aitari?— Bai, amona.Bankuan eseri ziren, Stanley eta Berylen

aurrean.— Egun on, Stanley! —Fairfield andre zaha-

rrak platera eman zion.— Egun on, ama. Zer moduz mutila?— Zoragarri! Behin bakarrik esnatu duk bart.

Hau goiz giro bikaina!Andre zaharra bertan gelditu zen, eskua

ogiaren gainean, ate irekitik lorategira begira.Itsasoa aditzen zen. Leiho erabat zabaldutik

Page 19: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

eguzkiak blaitzen zituen horiz bernizatutako hor-mak eta zorua, estali gabea. Mahaian zegoenguztiak egiten zuen argi eta distira. Erdian azpilzahar bat zegoen, iturri-belar hori eta gorrizbeteta. Fairfield andreak irribarre egin eta zorionsakoneko begirada batek dirdaitu zion aurpegia.

— Ogi horretatik xerra bat moztuko bazenit,amona —esan zuen Stanleyk—. Hamabi minutueta erdi ditut kotxea pasatu arte. Inork eman diz-kio nire oinetakoak neskameari?

— Bai, prest dituk. —Fairfield andrea erabatbare zegoen.

— O, Kezia! Orain ere kuxidade ederra aridun! —hots egin zuen Berylek etsipenez.

— Ni, izeba?Kezia begira jarri zitzaion. Zer egin zuen

bada? Ahiaren erditik ibai bat egin, hura esnezbete, eta bazterrak jaten ari zen. Baina goizeroegiten zuen hori, eta ordu arte inork ez zion tutikesan.

— Ezin dun taxuz jan Isabel eta Lottiek beza-la?

Zer okerrak diren nagusiak!

Page 20: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Baina Lottiek beti uharte bat egiten du,ezta, Lottie?

— Nik ez —esan zuen Isabelek bizkor—. Niknireari azukrea bota, esnea gaineratu eta jatendut. Umeak ibiltzen dira janariarekin jolasean.

Stanleyk aulkia atzeratu eta zutitu zen.— Ekarriko dizkidazu oinetakoak, ama? Eta

Beryl, bukatu baduzu, nahiago nuke atarira joaneta zalgurdia geldituko bazenu. Korri amarenga-na, Isabel, ea non dagoen nire kapelua. Egonhadi. Nire makilarekin jolasten ibili zarete,umeak?

— Ez, aita!— Ba hemen utzi nuen. —Stanley purrustan

hasi zen—. Ondo asko gogoratzen naiz txokohonetan utzi nuela. Ea, nork du? Ez nago denbo-ra galtzeko. Bilatu azkar! Makila aurkitu beharradago.

Alice neskamea ere ehizara bildu zuen.— Ez zenuen ba sukaldeko sua zirikatzen era-

biliko?Linda etzanda zegoen logelan sartu zen Stan-

ley zalapartan.

Page 21: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Harrigarria da gero! Ezin neure gauzabakar bati eutsi. Orain berriz makila ezkutatudidate!

— Makila, maitea? Zer makila?Sinestezina zen Lindaren bururik eza halako-

etan, iritzi zion Stanleyk. Ez ote zen inor berazerrukituko?

— Kotxea! Kotxea, Stanley! —oihukatu zuenBerylek atakatik.

Stanleyk besoa altxatu zuen Linda zegoenaldera.

— Ez dut betarik agurtzeko —oihukatu zuen.Eta hori zigor moduan esan zion.

Kapeluari atzaparra bota, etxetik zalapartanirten eta ziztuan jaitsi zen lorategiko bidexkatik.Bai, gurdia hantxe zegoen zain, eta Beryl, atakairekian bermatuta, baten batekin barrez ari zenezertxo ere gertatu ez balitz bezala. Emakumebihozgabeak! Normala iruditzen zaie zuk egunguztia haiengatik bizkarra hautsi beharrean jar-dutea, eta haiek berriz ez dira arduratzen maki-la galdu bazaizu ere. Kellyk zartailuaz jo zituenzaldiak.

Page 22: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Adio, Stanley —hots egin zuen Berylek,goxo eta alai. Oso erraza zen adio esatea! Hangeratu zen hura, nagi, begiei eskuaz itzala ema-ten. Okerrena zen Stanleyk ere adio oihukatubehar izan zuela, itxuragatik. Orduan jiratzenikusi zuen, salto txiki bat egin eta lasterka etxe-ratzen. Bera joan zelako pozik!

Bai, eskerrak eman zituen. Egongelan sartueta hots egin zuen:

— Joan da!Lindak gelatik oihu egin zuen:— Beryl! Joan da Stanley?Fairfield andre zaharra azaldu zen, mutila fla-

nelazko jakatxoan zeramala.— Joan da?— Bai, joan da.O, hura lasaitua, hura aldea gizona etxetik

kanpo edukita! Ahotsak ere aldatu zitzaizkien,elkarri deika; epel eta eztiak ematen zuten,sekretu bat elkarbanatuko balute bezala. Berylmahai aldera joan zen.

— Har ezazu beste kikera bat te, ama. Orain-dik beroa dago.

Page 23: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Ospatu nahi zuen, nola edo hala, zer-nahi-hura egin ahal izatea orain. Ez zegoen gizonikgalaraziko zienik; egun paregabe guztia beren-tzat zen.

— Ez, eskerrik asko, alaba —esan zuen Fair-field andre zaharrak, baina une hartan mutikoaaltxatu eta «upalatx» esan zion moduak seinalezuen berak ere berdin sentitzen zuela.

Neska koskorrak korrika irten ziren zelaira,kotatik ateratako oiloak bezala.

Alice neskamea ere, sukaldean ontziak garbi-tzen ari zela, giroak kutsatu zuen eta baterearretarik gabe gastatu zuen deposituko ur esti-matua.

— Gizon horiek! —esan zuen, eta teontziaperrailean sartu eta ur azpian eduki zuen burbui-lak egiteari utzi ondoren ere, hura gizon batbalitz bezala eta hura itotzea gutxitxo izan.

—IV—

— Itxaron, Isa-bel! Kezia, itxaron!

Page 24: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Han zen Lottie txiki gaixoa, berriro ereatzean, izugarri zaila egiten zitzaiolako langagainetik bakarrik pasatzea. Lehenbiziko haganoina jarri eta dardaraka hasi zitzaizkion belau-nak; hesolari eutsi zion. Ondoren hanka batpasatu behar zen beste aldera. Baina zein? Ezinerabaki. Eta azkenean hanka bat pasatu zue-nean ostiko etsitu bat emanez bezala, hura bel-durra! Erdia larrean eta beste erdia belardianzegoen. Etsi-etsian hesolari heldu eta ahotsaaltxatu zuen:

— Itxaroidazue.— Ez, ez itxaron, Kezia! —esan zuen Isabe-

lek—. Tuntun hutsa dun. Beti istilua sortzen.Goazeman! —Eta elastikotik tiratu zion Keziari—. Etortzen bahaiz nire baldea utziko dinat —esanzion jator—. Hirea baino handiagoa dun.

Baina Keziak ezin zuen Lottie bere kasa utzi.Lasterka itzuli zen harengana. Ordurako Lottieaurpegia gorri-gorri eginda zegoen, arnasa bero-tuta.

— Ea, jarri hemen beste oina —esan zionKeziak.

— Non?

Page 25: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Lottiek mendi gain batetik bezala begiratuzion Keziari.

— Eskua dudan tokian. —Keziak eskuaz jozuen.

— O, hemen?Lottiek hasperen sakon bat egin eta beste

aldera pasatu zuen bigarren hanka ere.— Orain jira hadi, eseri eta behera irristatu —

esan zion Keziak.— Baina ez dago ezer gainean esertzeko —

esan zuen Lottiek.Azkenean moldatu zen, eta bukaeran dar-dar

egin eta irribarrez hasi zen.— Ari naiz ikasten langan gora igotzen, e

Kezia?Lottie oso baikorra zen.Txapel arrosa eta urdina Isabelen txapel gorri

biziaren atzetik joan ziren aldapa labain, irrista-kor hartan gora. Gailurrera iristean, nora joanerabakitzeko gelditu ziren, eta ordurako han norzegoen ongi begiratzeko. Atzetik ikusita, zeru-mugaren parean zutik, beren palekin imintzionabarmenak eginez, esploratzaile ñimiño zalan-tzatiak ematen zuten.

Page 26: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Han zegoen Samuel Josephsen familia osoa;umezaina, berriz, aulki tolesgarri batean eseritalepoko txilibitu batekin ordena jartzen, eta kana-bera txiki batekin hango gobernua zuzentzen.Samuel Josephsenekoak sekula ez ziren gauzabakarrik jolasteko edo jokoren bat asmatzeko.Hala hasiz gero, mutilek neskei golkotik beheraura botatzen edo neskek mutilei sakelan karra-marro beltz txikiak sartu nahian bukatzen zuten.Hala, Samuel Josephsen andreak eta umezaingaixoak «brograma» izeneko bat prestatzenzuten goizero, horrela haurrak «bibertitu eta inorez aborrarazteko». Beti apustuak edo lasterke-tak edo talde jokoak ziren. Umezainak txilibitua-ri zorrotz haize emanda hasi eta bukatzen ziren.Sariak ere bazituzten: paper zikin samarrean bil-dutako pakete handiak, umezainak sokazko pol-tsa puztu batetik atereak irribarre txiki ozpindubatekin. Samuel Josephsenekoak gogotik saia-tzen ziren sariak lortzeko, eta batak besteariengainatu eta besoan atximur egiten zioten; tre-beak ziren inor atximurkatzen. Burnellenekoumeak haiekin jolastu ziren aldi bakarreanKeziak sari bat irabazi zuen, eta hiru paper puska

Page 27: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

askatu zituenean krisket txiki herdoildu bat topa-tu zuen. Ezin zuen ulertu haien ahalegin neurri-gabea.

Baina orain ez ziren inoiz Samuel Josephsene-koekin jolasten, ezta haien festetara joaten ere.Samuel Josephsenekoek ume festak antolatzenzituzten etengabe badian, eta beti janari berdinazegoen: garbiketako pazia handi batean maze-donia oso ilun bat, opilak lau puskatan zatitutaeta garbiketako pitxer bat, umezainak «liboiura» deitzen zion zera batez beteta. Eta ilun-tzean soineko farfailaren erdia libratuta edomantal bordatuaren aurre guztia zerbaitekinzikinduta joaten ziren handik, Samuel Josephse-nekoak basatiak baino areago saltoka utzitaberen zelaian. Ez, ezin zen haiekin burutu.

Hondartzaren beste aldean, uraren ertzean,bi mutil koskor, barruko galtzak goratuta, bizi-bizi zebiltzan armiarmen antzera. Bata zuloa egi-ten, bestea plisti-plasta uretan sartu eta atera,balde txiki bat betetzen. Trouteneko mutilakziren, Pip eta Rags. Baina Pip hain zegoenemana zuloa egiteari eta Rags hain zegoen

Page 28: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

emana laguntzeari, non ez zituzten lehengusutxikiak ikusi oso hurre egon arte.

— Begira! —esan zuen Pipek—. Begira zeraurkitu dudan.

Eta mastrikatu itxurako bota zahar busti baterakutsi zien. Hiru neska koskorrak begira jarriziren.

— Zer egin behar duzu horrekin? —galdetuzuen Keziak.

— Jaso, noski! —Pip oso lakarra zegoen—.Aurkikuntza bat da, ulertzen?

Bai, ulertzen zuen Keziak. Halere...— Gauza pila bat dago harea azpian —azaldu

zuen Pipek—. Ontzi hondoratuen hondarrak dira.Altxorrak. Zera, posible da aurkitzea...

— Baina zergatik aritu behar du Ragsek urabotaka? —galdetu zuen Lottiek.

— O, hezetzeko —esan zuen Pipek—. Lanapixka bat errazteko. Segi ezak, Rags.

Eta Rags gizagaixoa gora eta behera zebilenlasterka, zulora botaz kakaoa adina belzten zenura.

Page 29: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Aizue, ikusi nahi atzo zer aurkitu nuen? —galdetu zien Pipek misterioz, eta harean sartuzuen pala—. Hitz eman ezazue inori ez esatea.

Hitz eman zuten.— Esazue: bene-benetan, hitza hitz.Hala esan zuten neska koskorrek.Pipek sakelatik zer edo zer atera, denbora

puska batean elastiko aurrearekin igurtzi, haizeeman eta berriro igurtzi zuen.

— Orain jira zaitezte —agindu zuen.Jiratu ziren.— Jarri zaitezte alde berera begira! Geldi!

Orain!Eta eskua zabaldu zuen; zerbaiti eutsi zion

argitan distiratsu, keinuka, berde zoragarria.— Nemeralda bat da —esan zuen Pipek han-

dikiro.— Egiatan, Pip? —Isabel ere harri eta zur

zegoen.Gauza berde zoragarri hark dantzatu bezala

egiten zuen Pipen hatz artean. Izeba Berylek erebazuen nemeralda bat eraztun batean, bainaoso txikia. Hau izar bat adinakoa zen eta askozederragoa.

Page 30: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

—V—

Goizak aurrera egin ahala, talde osoak ager-tu ziren hareazko dunetan eta hondartzara jaitsiziren bainatzera. Gauza jakina zen hamaiketanitsasoa udako koloniako emakume eta haurren-tzat zela. Lehenbizi emakumeak eranzten ziren,bainu-arropak jantzi eta burua tapatzen zuten,esponjazko poltsen antzeko txano zatarrekin.Ondoren botoiak askatzen zizkieten umeei. Hon-dartza josita zegoen arropa eta oinetako tontortxikiz; udako kapelu handiek, barruan harriaksartuta haizeak eraman ez zitzan, berealdikomaskorrak ematen zuten. Bitxia zen itsasoak erehots desberdina egitea figura barregile, saltarihaiek olatuetara laster egin zutenean.

Fairfield andre zaharrak, kotoizko soineko lilabat jantzita eta kapelu beltz bat kokots azpianlotuta, bere umeteria bildu eta denak prest jarrizituen. Trouteneko mutil koskorrek alkandoraburu gainetik harrika bota eta abaila bizian irtenziren, amonak bitartean esku bat josteko gauzen

Page 31: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

poltsan zeukala, artilezko mataza ateratzekogertu, umeak seguru zeudela iritzitakoan.

Neska koskor, sendo, mardulak ez ziren mutilkoskor xamur, delikatu itxurakoek zuten ausar-diaren erdira ere iristen. Pipek eta Ragsek, dar-daraka, kizkurtuta, uretan plastaka, ez zutenzalantza egin. Baina Isabelek, hamabi besakadaemateko gauza, eta Keziak, ia zortzi ematekogauza, ez zipriztintzeko baldintza zorrotzarekinbakarrik segitu zieten. Lottiek berriz ez zien segi-tu. Nahiago zuen bere kasa bakarrik uztea. Etabere kasa uztea zen uraren ertzean esertzea,hankak luzatuta, belaunak elkarri erantsita, etabesoekin mugimendu ahulak egitea, itsasoakeraman zain bezala. Baina besteak baino olatuhandiago bat, bibotedun zahar bat, trostan iku-siz gero beragana etortzen, beldurrez pasatutazutitu eta hondartzan gora ihes egiten zuen.

— Tori, ama, gorde izkidazu hauek.Bi eraztun eta urrezko kate mehe bat erori

ziren Fairfield andrearen magalera.— Bai, maitea. Baina ez haiz hemen bainatu-

ko ala?

Page 32: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Eez —luzatu zuen Berylek hitza. Ezbaianematen zuen—. Harantzago aldatuko naiz. Kem-ber andrearekin bainatuko naiz.

— Oso ondo.Baina Fairfield andreak ezpainak estutu

zituen. Begitan hartua zuen Kember andrea.Berylek bazekien.

Ama zahar gaixoa, egin zuen irribarre haitzengainetik irristan. Ama zahar gaixoa! Zaharra! O,zer gozamena, zer zoriona gazte izatea...

— Oso pozik ematen dun —esan zion Kemberandreak. Harri gainean konkortuta zegoen eseri-ta, besoekin belaunak besarkatuta, erretzen.

— Ederra eguna —esan zuen Berylek, haribehera begira irribarrez.

— O, zoragarria!Kember andrearen ahotsa adituta, bazirudien

kontu asko zekizkiela. Haren ahotsa adituta,bazirudien hark beti gehixeago zekiela zeuriburuz zuk zeuk dakizuna baino. Itxura arrarokoemakume luze bat zen, esku eta oin estukoa.Aurpegia ere luzea, estua eta akitu itxurakoa;arropako hegi izur ederrak ere errea eta zimel-dua ematen zuen. Badia osoan bera zen emaku-

Page 33: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

me erretzaile bakarra, eta etengabe erretzenzuen, hitz egin bitartean zigarrotxoari ezpainartean eutsiz, eta ez zuen ahotik kentzen hariketa hautsa ez erortzea sinestezina ematen zuenarte. Bridgean jokatzen ari ez zenean —egunajoan eta eguna etorri aritzen zen bridgean—,eguzki galdan etzanda igarotzen zuen denbora.Botatako guztia hartzen zuen; ez zen asetzen.Halere, ez zuen ematen berotzen zenik. Txigor-tuta, zimelduta, hotz, haitzen gainean zabal-zabal eginda egoten zen, itsasoak botatako egurzati bat bezala. Badiako emakumeek oso azkar-tzat zeukaten. Haren hantuste eza, haren hizke-ra, nola tratatzen zituen gizonak, bera ere haie-tako bat balitz bezala, etxeagatik piperrik ere ezinporta izatea eta Gladys neskameari «Glad-eyes» deitzea, hori dena penagarria zen. Atarikoeskaileran zutik zegoela hots egiten zion Kemberandreak ahots nekatu, axolagabearekin:

— Aizan, Glad-eyes, inon baldin badagobehintzat, ekarriko didan eskuzapi bat mesedez?

Eta Glad-eyes, ilean txibista gorri bat txanoa-ren ordez eta oinetako zuriak zituela, irribarrelotsagabe batekin etortzen zen lasterka. Halako

Page 34: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

eskandalurik! Egia zen ez zuela seme-alabarik,eta senarra berriz... Honetaz beti sortzen zenistilua; denak gartsuki hasten ziren. Nola hartuote zuen halako emaztea? Nola baina, nola?Diruagatik izango zen, noski, baina halere!

Kember andrearen senarra gutxienez hamarurte gazteagoa zen, eta hain egokia non maska-ra bat ematen zuen, edo nobela amerikar bate-ko ilustrazio perfektu bat, gizona behintzat ez.Ile-beltza, begi urdin ilunak, ezpain gorriak, irri-barre logaletu lasaia, tenis jokalari bikaina, dan-tzari paregabea, eta gainera misteriotsua. HarryKemberek lotan oinez dabilen gizona ematenzuen. Gizonezkoek ezin zuten jasan, ezin ziotenkontu bakar bat ere atera; emazteak bera ez, etaberak ere ez zuen emaztea aintzat hartzen. Zerbizimodu zuen? Makina bat istorio bazebilen,baina nolakoak! Esan ezin zirenak. Zer emaku-merekin ikusi zuten, zer lekutan ikusi zuten...baina ezer ez zen seguru, ezer ez zehatz. Badia-ko emakume batzuek hala zioten isilka: harknoizbait hilketa bat burutuko zuela. Bai, Kemberandrearekin hizketan eta haren zarpa arloteeierreparatu bitartean ere, hantxe ikusten zuten,

Page 35: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

orduan bezalaxe hondartzan etzanda; bainahotz, odolduta, artean ere zigarrotxoa ahoertzean itsatsita.

Kember andrea altxatu, aharrausi egin, gerri-koa lasaitu, eta blusaren zintari tiratu zion. Beryl,berriz, gonaren gainetik atera, elastikoa bota,eta zutik geratu zen azpiko gona zuri motzean,eta sorbaldetan lazoak zituen kamisolarekin.

— Jaungoiko santua —esan zuen Kemberandreak—, xarmagarria haiz!

— Ixo! —esan zuen Berylek eztiro; bainalehenbizi galtzerdi bat eta gero bestea kentzera-koan, xarmagarria sentitu zen.

— Zer ba, laztana? —galdetu zuen Kemberandreak, azpiko gona zapalduz.

Izan ere... hura azpiko arropa! Barruko galtzurdin kotoizkoak eta linozko gerruntzea, burkoa-ren azala ematen zuena.

— Eta ez dun kortserik erabiltzen, ezta?Beryli gerrian ukitu eta hark salto egin zuen

garrasi itxurati bat eginez.— Inoiz ez! —esan zuen tinko.— Hik bai zortea, eder hori! —egin zuen, has-

peren Kember andreak, berea askatuz.

Page 36: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Berylek bizkarra eman eta nekez hasi zenmugitzen, arropak erantzi nahi eta aldi bereanbainu-arropa jantzi nahian.

— O, laztana! Ez nigatik arduratu —esanzuen Kember andreak—. Zergatik lotsatzenhaiz? Ez haunat jango. Ni ez naun beste inozohorien antzera izutuko. —Eta betiko barre bitxihura egin zuen, beste emakumeak seinalatuz.

Baina Beryl herabea zen. Ez zen sekula ino-ren aurrean eranzten. Txorakeria zen hori? Kem-ber andreak txorakeria zela sentiarazi zion, baitalotsatzekoa ere. Zertarako izan herabe! Kirikegin zion ondokoari: ausardiaz zutik, elastikoaurratuta eta zigarrotxo berria pizten; eta orduanzirrara bizi, ausart, gaizto bat erne zitzaion bula-rrean. Barre zakar eginez, erabat lehorra ezzegoen bainu-arropa zimur, hondartsua jantzieta botoi okertuak lotu zituen.

— Horrela hobeto —esan zuen Kemberandreak. Hondartzan behera abiatu ziren biakelkarrekin—. Benetan esaten dinat, bekatu egi-ten dun arropa jantzita, maitea. Norbaitek esanbeharko din egunen batean.

Page 37: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Epel-epel zegoen ura. Urdin garden zoraga-rria, zilarrezko tantekin. Baina hondoko hareakurrea ematen zuen, eta behatzekin eragitenzenuenean urre-hautsezko laino xehe bat harro-tzen zen. Bularraren parera iristen ziren orainolatuak. Beryl besoak luze zegoen, urrutira begi-ra, eta olatu bakoitzarekin salto txiki ñimiño bategiten zuen, olatua balitz bezala bera eztiroaltxatzen zuena.

— Nire ustez neska politek dibertsioa beharditen —esan zuen Kember andreak—. Zergatikez? Ez hadi nahasi, maitea. Ongi pasa ezan.

Eta bat-batean hankaz gora jarri, urperatueta igeri urrundu zen bizkor-bizkor, arratoiabezala. Ondoren buelta eman eta beragana abia-tu zen berriro. Beste zerbait zihoan esatera.Beryl jabetzen zen emakume hotz hau barrenapozoitzen ari zitzaiola, baina entzuteko irrikazuen. Baina zer arraroa, zer latza! Kemberandrea hurreratu zenean, txano beltz irazgaitza,aurpegi logaletua agerian zuela, kokotsa ur aza-lean, senarraren karikatura beldurgarri bat ema-ten zuen.

Page 38: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

—VI—

Etzaulki batean, sarrerako belardiko manukaarbolaren azpian, Linda Burnellek ametsetanzeraman goiza. Ez zen ezertan ari. Gora begirazegoen, manukaren hosto ilun, itxi, lehorrei, tar-teko zirrikitu urdinei; eta noizean behin lore horitipi bat erortzen zitzaion gainera. Ederra, bai.Horietako lore bat esku ahurrean hartu eta hur-biletik begiratzen bazenuen, bitxi polit bat zen.Esku maitale baten lan fina balitz bezala distira-tzen zuen hosto zurbil, hori bakoitzak. Erdikomihi tipiak txintxarri forma ematen zion. Eta jira-tuz gero, kanpoa brontze iluna zen. Baina loratubezain laster erori eta sakabanatzen ziren.Gonatik astintzen zenituen, hizketan ari zinela;izpi txiki narras haiek buruko ilean eranstenziren. Orduan zertarako loratzen ziren? Nor ari-tzen da lanean, edo jolasean, gauza horiekdenak sortzen, zer eta gero alferrik galtzeko?Parte gaiztokoa zen hura.

Aldamenean zegoen mutila, bi burkoenartean etzanda belartzan. Seko zegoen lo, burua

Page 39: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

amaren beste aldera. Haren ile eder beltzaranakgehiago ematen zuen itzala, benetako ileabaino. Haren belarria, ordea, koral argi bizi batzen. Lindak buru gainean eskuak estutu eta han-kak gurutzatu zituen. Oso atsegina zen jakiteabaserri horiek denak hutsik zeudela, guztiakhondartzara jaitsi zirela, ez ikusteko moduan, ezentzuteko moduan. Berarentzat zen lorategia;bakarrik zegoen.

Itsutzeraino distiratzen zuten krabelinekzuriz; urre-begizko ilen kultibatuak dirdir; iturri-belarrak atariko hesoletan bihurritzen ziren,sugar berde eta urrezkoz. Nahi bai, lore haueipatxadan begira egoteko denbora eduki, berrieta arrotz sentimendua gainditzeko denbora,ezagutzeko denbora! Baina hasi hostoak bazter-tzen, azpia ikertzen, eta hor azaltzen zen Bizitzazu handik bidaliz. Zumitzezko jarlekuan etzanda,Linda oso arin sentitzen zen, hostoaren pare. Horazaldu zen Bizitza haizearen pare, berari heldueta astinduz; joan beharra zuen. Ene, beharrez-koa ote zen beti berdin gertatzea? Ihesbiderikez?

Page 40: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

...Orain beren Tasmaniako atarian zegoeneserita, aitaren belaunaren kontra jarrita. Aitakhitz eman zion: «Gu biok helduak garenean,Linny, sokak apurtu eta ihesi joango gaitun. Bimutil elkarrekin. Txinako ibai batean gora nabi-gatzeko gogoa dinat.» Lindak ibai hura ikusizuen, oso zabala, almadia eta txalupa txikizestalia. Txaluparien kapelu horiak ikusi zituen,eta haien ahots fin, zorrotzak deika...

— Bai, aita.Baina, orduantxe, ile gorri biziko gizon gazte

sendo bat pasatu zen astiro beren etxe aurretik,eta astiro, handikiro ere bai, erantzi zuen kape-lua. Aitak isekati tiratu zion Lindari belarritik, ohi-tura zuen bezala.

— Linnyren galaia —xuxurlatu zuen.— O, aita, hori ateraldia, ni Stanley Burnelle-

kin ezkontzea!Bada bai, harekin ezkondu zen. Are gehiago,

huraxe maite zuen. Ez edonork ikusten zuenStanley hura, eguneroko hura, baizik eta Stanleylotsati, sentibera, gizagaixo hura, gauero belau-nikatzen zena otoitz egiteko, eta zintzoa izannahi zuena. Xaloa zen. Inorengan sinesten zue-

Page 41: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

nean —beragan, esate baterako— bihotz-biho-tzez izaten zen. Ezin zen desleiala izan; ez zekiengezurra esaten. Eta haren sofrimendua, pentsa-tzen bazuen ezen norbaitek —berak— ez zuelaerabat argi eta garbi jokatu! «Oso nahasia dahori niretzat!» botatzen zuen Stanleyk, bainaharen begirada zabal, dardarati, galduak, piztiaharrapatu batena ematen zuen.

Baina, eta hori zen arazoa —honetan Lindaribarregura etorri zitzaion ia, Jainkoak ongi dakienarren ez dela barre egitekoa—, oso gutxitanikusten zuen bere Stanley hura. Bazeuden lasai-tasunezko printza, une, arnasaldiak, baina besteguztietan bazirudien behin eta berriro sua har-tzen duen etxe batean bizi zinela, egunero hon-doa jotzen duen barku batean. Eta beti Stanleyzegoen arrisku bizian. Lindak denbora guztiahura salbatzen pasatzen zuen, hura bere onera-tzen, hura goxatzen, haren kontakizuna entzu-ten. Eta geratzen zen denbora guztia, mundurahaurrak ekartzeko izuak hartzen zuen.

Lindak kopeta ilundu zuen; etzaulkian bizkortentetu eta orkatilei heldu zien. Bai, horixe zenbizitzaren aurrean zuen sumina; horixe ezin

Page 42: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zuen ulertu. Galdera horixe egiten zuen behineta berriro, erantzuna noiz jasoko alferrik zain.Oso ongi zegoen esatea emakumeen halabeha-rra dela mundura haurrak ekartzea. Baina ez zenegia. Berak, adibidez, ezetz frogatzen zuen.Desegin, ahuldu, kemena galarazi zion mundurahaurrak ekartzeak. Eta, are latzago, ez zituenbere haurrak maite. Alferrik zen itxura egitea.Indarra eduki balu ere, ez zien sekula neska txi-kiei bularra emango, ezta haiekin jostatzen ibili-ko ere. Ez, bazirudien arnasa hotz batek barrenazeharo izoztu ziola, bidaia izugarri horietakobakoitzean; ez zuen berotasun hondarrik haieiemateko. Mutila berriz... bueno, Jainkoari eske-rrak amak hartu zuen; amarena zen, edo Beryle-na, edo hura nahi zuen edonorena. Ia ez zuenbesoetan ere eduki. Hain gutxi axola zitzaionhura, non etzanda ikusi eta... Lindak beherabegiratu zuen.

Mutila jiratu zen. Berari begira zegoen etzan-da, loa utzita. Zabalik zituen begi umetsu, urdinilunak; amari zelatan ematen zuen. Eta halakobatean txulo bana azaldu zitzaion masailetan;

Page 43: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

irribarre zabal, horzgabe bat egin zuen, argi izpiparegabe bat.

«Hemen nago!» ematen zuen esaten zuelairribarre alai hark. «Zergatik ez nauzu maite?»

Irribarre hark bazuen zerbait xelebrea, ustegabekoa, eta Lindak ere irribarre egin zuen.Baina bere buruari eutsi eta hotz esan zion muti-lari, «Ez ditiat haurrak maite.»

«Haurrak maite ez?» Mutilak ezin zuen sine-tsi. «Ni maite ez?» Zoroaren moduan eragin zienbesoei amaren aldera.

Linda belar gainera zutitu zen aulkitik.«Zergatik jarraitzen duk irribarrez?», esan

zion irmoki. «Baheki zer nengoen pentsatzen, ezhuke egingo.»

Baina mutilak begiak kizkurtu, maltzur, etaburkoaren kontra igurtzi zuen burua. Ez zionhitzik ere sinetsi.

«Denok dakigu!», egin zuen mutilak irribarre.Gaztetxo honen konfiantzak erabat harritu

zuen Linda... Ez, aitortu egia. Ez zuen hori senti-tu; oso bestelako zerbait zen, zerbait guztizberria, guztiz... Begietan malkoak zituen zintzi-lik; marmar txiki batez xuxurlatu zion mutilari:

Page 44: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Kaixo, pottoko!Baina mutila ja ahaztuta zegoen amarekin.

Serio zegoen berriro. Zerbait arrosa, zerbaitleuna hegatu zitzaion aurrean. Heltzekoa egin,eta berehala desagertu zen zera hura. Bainaberriro etzan zenean beste bat agertu zen,aurrekoa bezalakoa. Oraingoan harrapatzekoasmo sendoa zuen. Bere ahaleginean hankazgora joan zen.

—VII—

Itsas behera zegoen, hondartza hutsik zego-en, nagi astintzen zuen itsaso epelak. Eguzkiakharea fina zigortzen zuen, bero eta sutsu zigortuere, hartxintxar grisak eta urdinak eta beltzaketa zuriak kiskaliz. Txirla kiribilen txuloan geratu-tako ur erreusa hurrupatzen zuen; zurixka uztenzuen konbolbulo arrosa, hondar-muinoetanbarrena bihurritua. Bazirudien ezer ez zela mugi-tzen, matxinsalto txikiak izan ezik. Pit-pit-pit! Ezziren sekula gelditzen.

Page 45: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Harago, haitz algatsuetan, edatera jaitsitakopiztia galpartsuen antzekoak itsas beheran, bazi-rudien eguzkiaren argia jirabiran zebilela, haitzarteko putzu txiki bakoitzera botatako zilarrezkotxanponak bezala. Dar-dar egin, ikara egin, etaizur ñimiñoek mihizten zituzten ertz porotsuak.Behera begiratuz, hara makurtuz, putzu bakoitzaaintzira bat bezalakoa zen, etxe arrosa eta urdi-nak ertzean bil-bil eginda; eta oi!, etxe horienatzeko mendialde zabala, malkar, amildegi,pitzadura arriskutsu eta bidezidor beldurgarriakuretaraino. Azpian kulunkatzen zen itsas basoa,haria bezalako arbola arrosak, belusezko anemo-nak, eta sasi laranja marrubi-tantadunak.Orduan hondoko harri bat mugitu, astindu, etagarro beltz batek kirik egin zuen; orduan hariabezalako piztia bat kili-kolo joan eta ezkutatuzen. Zerbait gertatzen zitzaien arbola arrosa,kulunkariei; ilargiaren kolore urdin hotza ariziren hartzen. Eta orduan «plop» entzun zen,xume. Nork egin zuen hots hori? Zer ari zen ger-tatzen han behean? Eta zer zakarra, zer bustiazen algen usaina eguzki galdan...

Page 46: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Itxita zeuden leiho-sare berdeak udako kolo-niako baserrietan. Atarietan, belardi aldera, hesigainetan botata, nekatu itxurako bainu-jantziaketa eskuoihal marradun zakarrak zeuden. Bazi-rudien atzeko leiho bakoitzean hondartzakooinetako pare bat zegoela koskan, eta harri mor-doxka batzuk edo pertz bat edo pawa txirlen bil-duma bat. Sasia dardaraz zegoen gandu kiskali-tan; errepide hondartsuan Trouteneko Snookerzakurra besterik ez zegoen, erdi-erdian etzanda.Begi urdina gora begira, hankak zurrun luzatuta,eta etsita bezala egiten zuen putz noizean behin,esanez bezala behingoz bakea egin eta gurdi batnoiz azalduko zain zegoela.

— Zeri begira zaude, amona? Zergatik gera-tzen zara adi-adi hormari so?

Kezia eta amona elkarrekin zeuden siestan.Neska koskorra, barruko galtzak eta azpiko gonabeste jantzirik gabe, besoak eta hankak agerianzituela, amonaren oheko burko harrotu bateanzegoen etzanda, eta andre zaharra, mantal zurifarfailadun batekin, aulki kulunkari batean eseri-ta leiho ondoan, puntuzko lan luze arrosa batmagalean zuela. Gela hartan, baserriko beste

Page 47: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

geletan bezala, egurrak berniz argia zuen etazorua jantzi gabe zegoen. Altzariak arruntak etasoilak ziren guztiz. Apain-mahaia, kasu, kutxabat zen, gainean muselinazko azpiko gona adax-kadun bat zuela, eta goiko ispilua oso berezia:bazirudien tximista puxka oker bat zegoela ber-tan gatibu. Mahai gainean txarro bat zegoenbasakrabelinekin, estu-estu, belusezko kutunbaten antzera, eta txirla bitxi bat Keziak amona-ri emana orratz-ontzi gisa, eta beste bat arebitxiagoa, bere ustetan oso txoko egokiabarruan erlojua gordetzeko.

— Kontatu, amona —esan zuen Keziak.Andre zaharrak hasperen egin, hariari bi aldiz

eragin erpuruan, eta barrutik sartu zuen hezu-rrezko jostorratza. Ilara berri bati ekin zion.

— Hire osaba Williamekin nengonan pentsa-tzen, maitea —esan zuen emeki.

— Australiako osaba William? —esan zuenKeziak. Beste bat ere bazuen.

— Bai, noski.— Inoiz ikusi ez dudana?— Horixe bera.— Ta? Zer gertatu zitzaion ba?

Page 48: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Keziak ongi asko zekien, baina berriro konta-tzea nahi zuen.

— Meatzari joan, eta eguzkiak jota hil zunan—esan zuen Fairfield andreak.

Keziak begiak kliskatu eta berriro ekarri zuenirudia gogora: gizon txiki bat berunezko soldadubaten antzera lurrera erorita, zulo beltz handibaten ondoan.

— Triste jartzen zaitu berarekin pentsatzeak,amona?

Ezin zuen eraman amona triste egotea.Orain amonari zegokion gogora ekartzea.

Triste jartzen zuen? Atzera, atzera begiratzea.Urteetan behera so egitea, Keziak ikusi izan zuenbezala. Haiei kasu egitea emakumeek egitenduten bezala, haiek aspaldi ezkutatu direneanere. Triste jartzen zuen? Ez, horrelakoa zen bizi-tza.

— Ez, Kezia.— Baina zergatik? —galdetu zuen Keziak.

Agerian zuen besoa jaso eta gauzak marraztenhasi zen airean—. Zergatik hil behar izan zuenosaba Williamek? Ez zen zaharra.

Page 49: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Fairfield andrea hirunaka hasi zen puntuakzenbatzen.

— Halaxe gertatu zunan —esan zuen berebaitan bildutako ahotsez.

— Denok dugu hil beharra? —galdetu zuenKeziak.

— Denok!— Nik?Keziak izugarri sinesgaitz ematen zuen.— Egunen batean, maitea.— Baina amona! —Keziak ezkerreko hanka

dantzatu eta behatzei eragin zien. Hondarranabari zuen—. Eta ez banaiz hiltzen?

Andre zaharrak berriro hasperen egin etahari luze bat atera zuen matazatik.

— Hori ez zegon geure nahian, Kezia —esanzuen triste—. Guztioi gertatzen zaigun, lehenagoez bada geroago.

Kezia isilik geratu zen, pentsatzen. Ez zuenhil nahi. Joan beharko zuen hemendik, denetikjoan, betiko, joan... amonagandik joan. Bizkorjiratu zen.

— Amona —esan zuen ahots asaldatuz.— Zer, laztana!

Page 50: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Zu ez zara hilko.Tinko zegoen Kezia.— Ai, Kezia! —amonak begiak jaso, irribarre

egin eta burua astindu zuen—. Ez dezagunhorretaz hitz egin.

— Zu behintzat ez. Ezin nauzu utzi. Ezin zarahemendik joan. —Hori izugarria zen—. Emaidazuhitza ez zarela inoiz joango, amona —erregutuzuen Keziak.

Andre zaharrak puntua egiten jarraitu zuen.— Eman hitza! Inoiz ez!Baina halere amona isilik.Kezia piririka irten zen ohetik; ezin zuen

gehiagoan jasan, eta amonaren belaunetara arinigo, eztarritik heldu eta musuka hasi zitzaionkokots azpian, belarri atzean, eta lepoan beherahaize emanka.

— Inoiz ez... inoiz ez... inoiz ez...Arnasestu egiten zuen musu batetik bestera.

Eta orduan hasi zen, oso goxo eta arin, amonakilikatzen.

— Kezia!

Page 51: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Andre zaharrari puntu-lana erori zitzaion, etaatzera eragin zion aulki kulunkariari. Bera ereKezia kilikatzen hasi zen.

— Inoiz ez, inoiz ez, inoiz ez —egin zuenKeziak bor-bor, elkar besarkatzen zutela barreeta barre.

— Nahikoa dinagu, kattagorri! Nahikoa dina-gu, pottoka! —esan zuen Fairfield andreak,kapelua zuzenduz—. Jaso nire puntu-lana.

Biei ahaztu zitzaien lehengo «inoiz ez» hura.

—VIII—

Artean eguzkiak gogor ematen zuelarik lora-tegian, Burnelldarren etxean atzeko atea danbaitxi, eta irudi alai bat abiatu zen bidexkatik atakaaldera. Alice zen, neskamea, jai zuen arratsalde-rako apainduta. Kotoizko soineko zuriz jantzia,tanta gorri hain handi eta hain ugariekin nonhotzikara ematen zuen, oinetako zuriak eta las-tozko kapelua, hegala goratuta eta mitxoletekin.Eskularruak zeramatzan noski, zuriak, itxigailuak

Page 52: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

lizunez ilunduta, eta esku batean eguzkitako zar-pail bat, berak paraxola deitzen ziona.

Berylek, leihoan eserita, ile garbitu berriahaize ematen, pentsatu zuen sekula ez zuelahalako txorimalorik ikusi. Aurpegia kortxo puskabatez belztea bakarrik falta zitzaion Aliceri, irudihura bete-betekoa izateko. Nora zihoan halakoneska bat honelako leku batean? Fidjiko haize-maile bihotz-formadunak burlati astintzen ziongalpar argi ederra. Alice seguru asko arlote bal-darren batekin adiskidetu eta sasi artera zihoanharengana. Pena zen horrela nabarmentzea;lanak izango zituzten inon gordetzen, Alicerenarropa haiekin.

Baina ez, Beryl oker ari zen. Alice tea hartze-ra zihoan Stubbs andreagana, honek inbitaziyuabidali baitzion mandatuak egiten zituen mutila-rekin. Stubbs andrea oso begikoa egin zitzaiondendara lehen aldiz joan zenetik, eltxoen kontra-ko zerbait erostera.

— Gaixo errukarria! —Stubbs andreak beresaihetsa jo zuen—. Hori ziztada pila egin dizute.Badirudi kanimaliek eraso dizutela.

Page 53: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Alicek gustura hartuko zukeen animazio apurbat errepidean. Arraro sentitzen zen, atzean inorgabe. Bizkarra ahul sentitzen zuen. Ezin zuensinetsi inor ez egotea berari begira. Baina tun-tunkeria zen atzera jiratzea; agerian geratzenzinen. Eskularruei gora tiratu, ahopean kantatueta urrutiko goma arbolari esan zion: «Lasternaiz hor.» Baina hori konpainia eskasa zen.

Stubbs andrearen denda errepide ertzekokaxko batean zegoen esekia. Bi leiho handiakbegiak, ataripe zabala kapelua, eta sabaiko ira-garkia, MRS STUBBS´S zirriborraturik, kapeluhegalean zut-zuta erantsitako txarteltxo batenantzekoa.

Ataripean bainu-jantzi zerrenda luze batzegoen sokatik zintzilik, elkarri lotuta itsasotiksalbatu berriak balira bezala, ez barrura sartuzain, eta haien aldamenean hondartzako oineta-ko mordo bat zegoen, hain harrigarri nahasiaknon pare bat topatzeko gutxienez berrogeitahamar oinetako hankaz goratu eta indarka berei-zi beharko zenituen. Hartara ere, gaitza izangozen ezkerra eskuinarekin batzea. Izan ere, maki-na batek pazientzia galdu eta joan zen oinetako

Page 54: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

bat ongi eta bestea handiegia zuela... Denetikzerbait zuela eta, Stubbs andrea harro zegoen.Bi leihoak, piramideen antzera larri-larri koka-tuak, hain zeuden gainezka eta gauzaz leporai-no, non bazirudien azti bati esker ez zela denagoitik behera erortzen. Leiho baten ezkerrekoertzean, berinari itsatsirik lau gelatina zatirekin,idazki bat zegoen, eta hantxe zegoen antzina-antzinatik.

URREZKO BROTXE DOTOREAGALDU DA

HONDARTZAN EDO INGURUAN.SARITUKO DA

Alicek atea bultzatu eta zabaldu zuen. Kan-paiak jo, sargazko errezela gorriak erdibitu etaStubss andrea agertu zen. Irribarre zabalarekineta hirugiharra ebakitzeko labana luzea eskuanzuela, bidelapur jator bat ematen zuen. Alicekhain ongi etorri beroa jaso zuen, non zaila eginzitzaion modu onari eustea. Honen seinale zireneztul eta eztarri hots ugariak, eskularruei tira-tzea, gona atximurkatzea, eta zailtasun bitxi bat,

Page 55: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

aurrean zuena ikusteko edo esaten ziotena uler-tzeko.

Denda-osteko mahaian zegoen tea: xingarra,sardinak, gurin libra osoa, eta berebiziko arto-opila, legami iragarki baterako edo egina. BainaPrimus labearen marruekin alferrik zen hurabaino ozenago hitz egiten jardutea. Alice zumi-tzezko eserleku baten ertzean jarri zen, Stubbsandreak labea orduan eta gehiago berotu bitar-tean. Halako batean Stubbs andreak aulki bate-ko kuxina baztertu eta estraza paperezko pake-te bat agertu zuen.

— Argazki berriak eginarazi ditinat, maitea —hots egin zion pozez Aliceri—. Ea zer iruditzenzaizkinan.

Oso modu fin delikatuan, Alicek hatza bustieta sedazko papera kendu zion lehenbizikoari.Ene! Hura pila! Gutxienez hiru dozena bai. Argi-tara altxatu zituen.

Stubbs andrea ageri zen besaulki batean ese-rita, gorputza zeharo alde batera. Harriduragoxoko begirada zuen aurpegi zabalean, etaedukitzekoa zen. Izan ere, nahiz eta besaulkiatapiz baten gainean egon, ezkerrean, mirariz

Page 56: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

bezala tapizaren ertza inguratuz, berealdiko ur-jauzia zegoen. Eskuinean zutabe greko bat zego-en, alde bakoitzean iratze erraldoi bat, etaatzean mendi agor bat tentetzen zen, elurrezzurbil.

— Estilo atsegina, ezta? —hots egin zuenStubbs andreak; eta Alicek «xarmagarria» garra-si egin bezain laster, Primus labearen marruhotsa gutxitu, baretu, bukatu, eta «Polita» esanzuen isiltasun beldurgarri baten erdian.

— Hurrera ezan hire aulkia, laztana —esanzuen Stubbs andreak, zerbitzatzen hasiz—. Bai—esan zuen pentsakor, tea ematerakoan—.Baina ez nagon gustura neurriarekin. Handitzerabidaliko ditinat. Ongi zeuden Gabon txartel gisa,baina ni ez naun behin ere argazki txikien alde-koa izan. Halakoekin satisfazio gutxi. Egia esan,ni goibel jartzen naiten.

Alicek ongi ulertu zion.— Neurria —esan zuen Stubbs andreak—.

Neurri ona. Horixe esaten zinan beti nire senarmaite gizagaixoak. Ezin zinan burutu gauza txi-kiekin. Ondoezik jartzen zunan. Eta arraroa badaere, laztana —honetan, Stubbs andreak kirrinka

Page 57: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

egin, eta oroitzearen poderioz zabaldu bezalaegin zen—, azkenean hidropesiak eraman zinan.Ospitalean behin baino gehiagotan hustu ziote-nan pinta bat eta erdi... Hura gurutze bat zunan.

Alice desiratzen zegoen zehatz jakiteko zerhustu zioten. Esatera ausartu zen:

— Ura, noski?Baina Stubbs andreak begiak Alicegan josi

eta esanguratsu erantzun zion:— Likidoa, laztana.Likidoa! Alicek, hitz haren aurrean, katuak

bezala atzera egin eta berriro hurbildu zen,usnaka eta susmati.

— Hauxe zunan! —esan zuen Stubbsandreak, eta dramatismoz seinalatu zituen gizonmardul baten neurri naturaleko buru eta sorbal-dak, zamarraren botoi zuloan arrosa zuri ihar,gantz puska kiribil baten antzekoa zuela. Azpian,kartoi gorrian zilarrezko letraz zegoen idatzita:«Ez beldurtu, ni naiz».

— Zer aurpegi ederra —esan zuen Alicekemeki.

Stubbs andreak ile kizkur argien gaineanzeraman txibista urdin zurixkak dar-dar egin

Page 58: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zuen. Lepoalde guria okertu zuen. Hura lepoa!Hasieran arrosa bizia, gero alberretxiku iluna,hortik arrautz azal gorrira ahuldu eta azkenikkrema kolore sendoa.

— Kontuak kontu, maitea —esan zuen uste-kabean—, gora askatasuna!

Urruma ematen zuen haren barre iduri lodi,gozoak.

— Gora askatasuna —esan zuen Stubbsandreak berriro.

Askatasuna! Alicek barre txiki, txoro, ozenbat egin zuen. Gogaitua sentitu zen. Bere sukal-deraino hegatu zitzaion pentsamendua. Bai xele-brea! Haraxe itzuli nahi zuen atzera.

—IX—

Tea hartu eta gero, lagun talde bitxi batelkartu zen Burnelldarren garbitokian. Hangomahaiaren jiran eseri ziren zezena, oilarra, astoazela ahazten zitzaion astoa, ardia eta erlea. Gar-bitokia leku paregabea zen hala elkartzeko,zeren nahi hainbat hots egiten ahal zuten, seku-

Page 59: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

la inortxok galarazi gabe. Burdinzurizko estalpetxiki bat zen, baserritik bereiz. Hormaren kontraaska sakon bat zegoen eta kantoian pazia bat,gainean pintzak edukitzeko saski bat zuela.Leiho txikian, dena amaraunez josia, kandelamutur bat eta sagutegi bat zegoen koskakohauts artean. Arropa-sokak zeuden goi guztianbihurri, eta hormako kako batetik zintzilik zaldi-ferra handi, ikusgarri, herdoildu bat. Erdianzegoen mahaia, alde bakoitzean bankua zuela.

— Ezin zara erlea izan, Kezia. Erlea ez da abe-rea. Moxorroa da.

— O, baina nik erlea izan nahi nuke —eginzuen intziri Keziak... Erletxo bat, ile-horia etahanka marradunak. Hankak azpian bildu etamahai gainean luzatu zuen gorputza. Erle senti-tzen zen—. Erlea aberea da —esan zuen tema-ti—. Hotsa egiten du. Ez da arraina bezalakoa.

— Ni zezena, ni zezena! —oihukatu zuenPipek. Eta sekulako makakorroa egin —nola egi-ten zuen hots hura?—, eta Lottie izutu bezalaegin zen.

— Ni ardia —esan zuen Rags txikiak—. Artal-de osoa pasatu da goizean.

Page 60: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Nola dakizu?— Attak entzun ditu. Bee!Atzetik ttattoka datorren arkumea ematen

zuen, norbaitek besoetan eraman zain.— Kukurruku! —egin zuen Isabelek garrasi.

Oilarra ematen zuen, masailak gorri eta begiakargi.

— Eta ni zer?Denei galdezka zegoen Lottie, eta irribarre-

tsu zegoen, besteek erabaki zain. Zerbait errazaizan behar zuen.

— Astoa, Lottie —bururatu zitzaion Keziari—.Hi-ha! Ez zaizu ahaztuko.

— Hi-ha! —esan zuen Lottiek handikiro—.Noiz esan behar dut?

— Lasai, argituko dizut eta —esan zuen zeze-nak.

Berak zeuzkan kartak. Buruaren inguruanibili zituen.

— Ixo! Entzun! —Eta zain jarri zen—. Begira,Lottie. —Karta bat altxatu zuen—. Bi puntu ditu.Ikusten? Ba zuk karta hori erdian jarri eta bestenorbaitek ere bi puntuko bat badu, zuk «Hi-ha»esan eta karta zeuretzat.

Page 61: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Niretzat? —Lottiek begiak biribilduzituen—. Betiko?

— Ez, tuntuna. Partida horretan. Jokatzendugun bitartean. —Zezena oso haserre arizitzaion.

— O, Lottie, zer tuntuna zaren —esan zuenoilar harroak.

Lottiek biei begiratu zien. Orduan buruamakurtu zuen; ezpainak dar-dar zituen.

— Ez dut ibili nahi —xuxurlatu zuen.Besteek elkarri so egin zioten, konspiratzai-

leen antzera. Bazekiten horrek zer esan nahizuen. Hark handik alde egin eta beste nonbaittopatuko zuten, mantala burutik behera, zutikkantoi batean, edo hormaren kontra, edo baitaaulki baten atzean ere.

— Bai, nahi duzu, Lottie. Oso erraza da —esan zuen Keziak.

Eta Isabelek, damututa, pertsona heldu batekbezalaxe esan zion:

— Begira niri, Lottie, eta laster ikasiko duzu.— Aupa, Lot —esan zuen Pipek—. Badakizu

zer? Lehenbizikoa emango dizut. Berez nirea da,

Page 62: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

baina zuretzat. Tori. —Eta Lottieren aurrera botazuen karta.

Horrekin bizkortu zen Lottie. Baina orainbeste larritasun bat zuen.

— Eztaukat musuzapirik —esan zuen—.Behar handia dut.

— Tori, Lottie, nirea erabil ezazu.Ragsek marinel blusan eskua sartu eta itxura

oso bustiko bat atera zuen, korapiloarekin.— Kontuz —ohartarazi zion—. Ertz hori baka-

rrik erabili. Ez askatu. Itsas izar txiki bat daukatbarruan, hezteko.

— Mugitu, neskak —esan zuen zezenak—.Eta ez gero kartei begiratu. Mahai azpian edukibehar dituzue eskuak, nik «Ja» esan arte.

Di-da zabaldu ziren kartak mahaian zehar.Ahalegin guztiak egin zituzten ikusteko, bainaPip bizkorregi aritu zen. Zirrara handia zen gar-bitokian egotea; gogotik saiatu ziren aberekoruari ez ekiten, Pipek banaketa amaitu aurre-tik.

— Ea, Lottie, hasi.

Page 63: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Lottiek eskua lotsati luzatu, goiko karta hartusailetik, ongi begiratu —argi zegoen ttanttoakzenbatzen ari zela—, eta buruz behera jarri zuen.

— Ez, Lottie, horrela ez. Ez duzu aurrena ikusibehar. Beste aldera jarri behar duzu.

— Baina orduan nirekin batera ikusiko dutebesteek ere —esan zuen Lottiek.

Jokoak aurrera egin zuen.Muuuu! Latza zen zezena. Mahaiari oldartu

eta bazirudien kartak jango zituela.Ziiii! esan zuen erleak.Kukurruku! Zirrararekin Isabel zutitu eta

ukondoei eragin zien hegoen antzera.Bee! Rags txikiak Errege Diamantea bota eta

Lottiek Errege Espainiako deitzen ziotena botazuen. Ia kartarik gabe zegoen.

— Zergatik ez duzu oihukatu, Lottie?— Ahaztu zait zer naizen —esan zuen astoak

atsekabez.— Ba aldatu! Zu zakurra! Au-au!— O, bai. Hori bai erraza.Lottiek irribarre egin zuen atzera. Baina

berak eta Keziak batekoa agertu zutenean, Kezianahita geratu zen zain. Besteek keinuak egiten

Page 64: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zizkioten Lottieri, seinalatuz. Hau zeharo gorrituzen; zur eta lur zirudien, eta azkenean esanzuen:

— Hi-ha! Kezia.— Ixx! Egon zaitezte!Denak buru-belarri zeudela geldiarazi zituen

zezenak, eskua goratuta.— Zer da hori? Zer da zarata hori?— Zer zarata? Zer diozu? —galdetu zuen oila-

rrak.— Ixx! Isilik! Entzun!Mutu geratu ziren.— Ate hotsa iruditu zait —esan zuen zezenak.— Nolakoa? —galdetu zuen ardiak emeki.Erantzunik ez.Erleak dar-dar egin zuen.— Zertarako itxi dugu atea? —esan zuen aho-

pean. O, zergatik, zergatik itxi ote zuten atea?Jolasten zeudela, ilundu zuen eguna; arrats

oparoak distira egin eta itzali zen. Eta orain ilun-pe azkarra lasterka zetorren itsasoan barrena,hondar-muinoetan barrena, soroetan gora. Bel-dur ematen zizun garbitoki ertzetara begira-tzeak, baina halere nahitaez begiratu behar

Page 65: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zenuen. Eta nonbait, oso urruti, kriseilua piztenari zen amona. Saretak jaisten; sukaldeko suajauzika zebilen, tximiniaren koskako ontzietan.

— Hori beldurra —esan zuen zezenak—, orainarmiarma bat erortzea sabai gainetik mahaira.

— Armiarmak ez dira sabai gainetik erortzen.— Eroriko ez dira! Gure Minek platera adina-

ko armiarma ikusi omen zuen behin, tximuabezain ile-luzea.

Buru txiki guztiak bizkor tentetu ziren; gor-putz txiki guztiak elkarrengana bildu ziren, estu-estu.

— Zergatik ez dator norbait gure bila? —eginzuen oilarrak garrasi.

Oi helduak, gozo-gozo barrez, kriseilu-argitaneserita, kikeratik edaten! Ahaztuta zeuden bere-kin. Ez, ahaztuta ez. Irribarrean antzematenzitzaien. Hantxe bakarrik uztea erabaki zuten.

Bat-batean, Lottiek sekulako deiadar zorrotzabota eta denak altxatu ziren bankutik, denakdeiadarka.

— Aurpegi bat... Aurpegi bat dago begira! —egin zuen Lottiek garrasi.

Page 66: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Egia zen, hantxe zegoen. Leihoari erantsitazegoen aurpegi zurbil bat, begi beltzak eta bizarbeltza.

— Amona! Ama! Norbait!Baina artean ateraino heldu ez, bata bestea-

ren gainetik zilipurdika, eta osaba Jonathanekzabaldu zuen. Mutilak etxeratzera zetorren.

—X—

Lehenago iristeko asmoa zuen, baina aurrekolorategian topo egin zuen Lindarekin, belardianhara eta hona zebilela, gelditu eta krabelin hilbat biltzen, edo heldulekua jartzen sortako kra-belin buru-astun bati, edo zerbait sakon usain-tzen, eta berriro ere oinez, urruti dagoenarenairearekin. Soineko zuriaren gainean txal horibat zeraman, beheko barrena arrosaduna, Chi-naman dendakoa.

— Kaixo, Jonathan! —hots egin zion Lindak.Eta Jonathanek bere panama-kapelu narrasa

bizkor erantzi, bularraren kontra ezarri, belaunbat makurtu eta muin eman zion Lindari eskuan.

Page 67: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Agur, eder hori! Agur, zeruko muxika lore!—burrunbatu zuen ahots lodiak xamur—. Nondira beste andereño xarmantak?

— Beryl kanpoan bridgean jokatzen eta amamutikoa bainatzen. Zerbaiten eske zatoz?

Troutenekoei beti gauzak bukatu eta Burne-llenera jotzen zuten azken orduan. Baina Jonat-hanen erantzun bakarra:

— Maitasun apur bat, goxotasun apur bat —eta koinataren aldamenetik abiatu zen.

Berylen hamakan etzan zen Linda, manukaarbolaren azpian. Jonathan ere ondoan etzanbelardian, belar izpi luze bat hartu, eta harihozka hasi zen. Ongi ezagutzen zuten batak bes-tea. Ume oihuak iristen ziren beste lorategieta-tik. Arrantzale baten gurdi arina igaro zen bidehondartsutik danbaka, eta zakur bat aditzen zenurruti zaunkaka; motel iristen zen hotsa, zaku-rrak burua zaku batean baleuka bezala. Arretajarriz, itsas goraren ziztu gozoa aditzen zen, har-txintxarra astintzen. Abailtzen ari zen eguzkia.

— Bulegora itzuliko omen zara astelehenean,e Jonathan?

Page 68: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Astelehenean kaiola ireki eta taka itxiko dabiktimaren atzean, hamaika hilabete eta astebe-te —erantzun zuen Jonathanek.

Linda apur bat kulunkatu zen.— Latza izan behar du —esan zuen astiro.— Nahi duzu barre egitea, arreba maite? Nahi

duzu negar egitea?Linda ohituta zegoen Jonathanen hizkerare-

kin eta ez zuen aintzat hartu.— Dirudienez —esan zuen ezbaikor—, azke-

nerako etsitzen da. Edozertara etsitzen da.— Bai? Mm! —«Mm» hura hain izan zen sako-

na, non bazirudien lur azpiko durundia izanzela—. Nola egiten ote da hori? —hausnartuzuen Jonathanek—. Nik ez dut egundo lortu.

Hura han etzanda ikusita, Lindari berriro eto-rri zitzaion gogora zer gizon egokia zen. Arraroazen pentsatzea bulegari arrunta besterik ez zela,Stanleyk hark halako bi irabazten zuela. Zer ger-tatzen zitzaion Jonathani? Anbizio falta; horiizango zen. Baina, halere, argi zegoen dohainakzituela, berezia zela. Sekulako irrika zuen musi-karako; sos guztiak liburutan joaten zitzaizkion.Beti zituen ideia berriak, proiektuak, planak.

Page 69: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Baina atarramenturik ez. Su berriaren galdazuen; ia-ia txingar hots gozoa ere entzun zite-keen, hura gauza berriak azaltzen, jorratzen etalantzen hasten zenean; baina handik laster,dena amatatu eta ez zegoen errautsa besterik,eta Jonathan han ibiltzen zen, gosetutako begibeltzekin. Halakoetan hizkera zentzugabe huranabarmentzen zuen, eta elizan kantatzekoorduan —koruko zuzendaria zen—, halako inten-tsitate dramatikoz aritzen zen, non himno eska-senak ere gorentasun profano bat hartzen zuen.

— Hain da txoroa eta madarikatua bulegorajoan beharra astelehenean —esan zuen Jonatha-nek—, orain arte eta gerora ere berdin. Bizitzakourterik onenak aulki batean eserita bederatzieta-tik bostak arte, besteren liburuetan kontuakzirrimarratzen! Xelebrea da horrela erabiltzeainoren bizitza bakarra, ezta? Ameslari hutsa otenaiz?

Belarretan buruz gora jarri, eta Lindari begi-ratu zion.

— Esaidazu zer alde dagoen nire bizitza etagatibu arrunt batenaren artean. Neuk sartzendudala neure burua kartzelan, eta inork ez naue-

Page 70: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

la sekula askatuko. Hori da nik ikusten dudanalde bakarra. Nirea okerragoa da. Izan ere,gogoz kontra bultzatu banindute —ostikokaedo—, atea itxitakoan, edo handik bost urtera,agian egoera onartu eta hasiko nintzen interesa-tzen eulien hegaldiarekin, edo igarobidetik dabi-len zaindariaren pausoak zenbatzen, ibileraaldaketei-eta adi-adi. Baina orain nagoen bezala,gela barrura bere kabuz hegatu den zomorroa-ren antzekoa naiz: hormak jo, leihoak jo, goikosabaian kolpea hartu, direnak eta ez direnak egi-ten ditut, kanpora irtetea izan ezik. Eta bienbitartean sitsa, edo tximeleta, edo dena delakohorren moduan ari naiz pentsatzen: «Zer laburrabizitza! Zer laburra bizitza!» Gau bat edo egunbat besterik ez dut, eta hortxe dago, kanpoanzain, lorategi zabal arriskutsu hori, ezagutugabea, ikertu gabea.

— Baina horrela sentitzen bazara, zergatik...—hasi zen Linda bizkor.

— Ai! —hots egin zuen Jonathanek. Eta «Ai!»hura ia bozkariozkoa izan zen—. Hor dago koska.Zergatik? Zergatik, baina? Hori da zoratzeko gal-dera misteriotsua. Zergatik ez naiz berriro hegaz

Page 71: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

irteten? Hor dago leihoa edo atea edo sartzekoerabili dudana. Ez dago esperantzarik gabeitxia... ezta? Zergatik ez dut aurkitzen eta aldeegiten? Erantzun, arrebatxo. —Baina ez zionerantzuteko betarik eman—. Zomorro hori beza-laxe nago. Zerbaitengatik —Jonathanek eten bategin zuen—, ez da zilegi, debekatua dago, zomo-rroen legearen kontra doa, istant batez bada ereezin dut utzi kristalean gora arrastatzea, jotzeaeta astintzea. Zergatik ez dut bulegotik hankaegiten? Zergatik ez dut serio aztertzen, oraintxebertan, zerk galarazten didan joatea? Ez dutsekulako loturarik. Bi mutil mantendu beharditut, baina, azken batean, mutilak dira. Itsasoraalde egin nezake, edo lana topatu barrualdean,edo... —Bat-batean Lindari irribarre egin etaahotsa aldatuta esan zion, sekretu bat kontatzenari balitzaio bezala—: Ahula... ahula. Kemenikez. Tinkotasunik ez. Nire bizitzan printzipio gida-ririk ez, esan liteke.

Baina orduan haren belusezko ahots beltzahedatu zen:

Page 72: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Entzun ezazu istorioakNola duen jarraitzen...

eta isilik geratu ziren.Eguzkia ezkutatua zegoen. Sartaldeko

zeruan arrosa koloreko hodei zanpatuen masahandiak zeuden. Argi izpi zabalek distiratzenzuten hodei artetik, eta baita harago ere, zeruosoa estaliko balute bezala. Goialdean desegitenzihoan urdina; urre zurbil bihurtu zen, eta sasienislak, hantxe erantsita, ilun eta distiratsu argi-tzen zuen, metala bailitzan. Batzuetan, argi izpihoriek beldur ematen dute, zeruan agertzendirenean. Gogora ekartzen dizute han goianJehova dagoela, Jainko jeloskorra, Ahalguztidu-na, begia zure gainean, beti erne, sekula nekatugabe. Oroitzen zara ere, Bera datorreneanmundu osoa hilerri erraustu bilakatuko dela; ain-geru hotz, argitsuek batera eta bestera eraman-go zaituzte, eta ez da astirik egongo hain errazesplika litekeena esplikatzeko... Baina gau hone-tan, Lindari iruditu zitzaion zilarrezko izpi haie-tan bazegoela zerbait txit pozgarri eta maitaga-rria. Eta orain ez zen iristen itsasoko hotsa. Ezti-

Page 73: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ro haize ematen zuen, edertasun xamur, maita-garri hori haren altzora bilduta bezala.

— Dena okerra, dena okerra —heldu zenJonathanen ahots goibela—. Hau ez da agerto-kia, ez da kokaleku egokia... hiru aulki, hiru idaz-mahai, hiru tintontzi eta burdin harizko saretabat.

Lindak bazekien Jonathan ez zela aldatuko,baina halere esan zion:

— Beranduegi da orain?— Zahartu naiz, zahartu... —intonatu zuen

Jonathanek. Lindarengana makurtu eta buruaigurtzi zuen eskuaz—. Ikusi!

Ile beltza erabat zilarrez zipriztindua zeukan,hegazti beltz baten bularreko lumajea bezala.

Harritu zen Linda. Ez zuen asko uste ilea zuri-tzen hasi zitzaionik. Baina halere, hura ondoanzegoen bitartean, antsika eta nagiak ateratzen,lehenbiziko aldiz ikusi zuen, ez irmo, ez galai, ezaxolagabe, baizik eta ja urteetan sartua. Belargero eta beltzagoan oso garaia zirudien, eta Lin-dari burutik pasatu zitzaion: «Belar gaiztoa beza-lakoa dun.»

Page 74: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Berriro makurtu eta musu eman zion hatze-tan.

— Zeruak sari dezala zure pazientzia gozohori, andereño —xuxurlatu zuen—. Nire fama etafortunaren oinordekoen bila noa.

Horrenbestez joan zen.

—XI—

Argia ageri zen baserriko leihoetan. Urrezkobi laukitxo erortzen ziren krabelin eta ilen kulti-batu puntadunen gainera. Florrie, katua, ataripe-ra irten eta goiko mailan eseri zen, atzaparzuriak bata bestetik hurre, buztana gorputzazpian kiribildua. Pozik ematen zuen, egun osoaune honexen zain egon ondoren bezala.

«Eskerrak, ari du iluntzen —esan zuen Flo-rriek—. Eskerrak, amaitu da egun luzea.» Aranantzeko begi berdeak zabaldu zituen.

Orduantxe zalgurdiaren burrunba entzunzen, Kellyren zarta hotsa. Hurbildu ahala, aditze-ko modukoak egin ziren herriko gizonen ahotsak,ozen hizketan. Burnelleneko atarian gelditu zen.

Page 75: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Stanleyk bidexkaren erdia egina zueneangorantz, Linda ikusi zuen.

— Zu zara, bihotza?— Bai, Stanley.Lore-multzoaren gainetik salto egin eta beso-

etan hartu zuen emaztea. Linda bil-bil egindageratu zen besarkada ezagun, sendo, sutsu har-tan.

— Barkatu, laztana, barkatu —toteldu zuenStanleyk, eskua Lindaren kokots azpian jarri etaaurpegia bere aldera jasoz.

— Barkatu? —egin zuen Lindak irribarre—.Zer ordea?

— Jainko maitea! Nola ahaztuko zitzaizunbada! —hots egin zuen Stanleyk—. Egun osoahorretan pentsatzen eraman dut. Izugarri eguntxarra izan dut. Airean joan eta zuri telegramabidaltzekotan egon naiz, baina konturatu naiz nineu seguru asko mezua baino lehen helduko nin-tzela. Gorriak ikusi ditut, Linda.

— Baina Stanley —esan zuen Lindak—. Zerbarkatu behar dizut?

— Linda! —oso minduta zegoen Stanley—. Ezzara ohartu —ohartuko zinen—, gaur goizean

Page 76: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zuri adio esan gabe joan naizela? Nolatan eginote dut horrelako zerbait. Nire umore xelebrehau! Baina tira —hasperen egin eta berriro hartuzuen Linda besoetan—, nahikoa sofritu dut gaur.

— Zer duzu eskuan? —galdetu zuen Lindak—. Eskularru berriak? Utzi ikusten.

— O, larruzko zatar merke batzuk —esanzuen Stanleyk umil—. Gaur zalgurdian Belli ber-dinak ikusi eta, denda aurretik pasaeran, bizkorsartu eta pare bat erosi dut. Zeri egiten diozubarre? Ez diozu gaizki irizten, ezta?

— Alderantziz, maitea —esan zuen Lindak—.Zentzuz jokatu duzu.

Lindak eskularru zabal, zurixketako bat jantzieta eskuari begira jarri zen, jira hona eta jirahara. Irribarretsu jarraitzen zuen.

Stanleyk gustura esango ziokeen: «Erostennituen bitarte guztian zugan egon naiz pentsa-tzen.» Egia zen, baina, auskalo zergatik, ezinizan zuen esan.

— Goazen barrura —esan zuen.

Page 77: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

—XII—

Zergatik sentitzen zara hain desberdingauez? Zergatik da hain emozionantea esnaegotea, beste guztiak lo daudenean? Berandu,oso berandu da! Halere, gero eta esnago senti-tzen zara, eta arnasa hartzen duzunero badirudipixkana esnatzen ari zarela, egun argikoa bainomundu berri, zoragarri, askoz zirraragarri etaemozionanteagoan. Eta zer da konspiratzaile batzaren sentsazio bitxi hau? Bizi-bizi, ezkutuanzabiltza zure gelan. Apain-mahai gainetik zerbaithartu, eta berriro bertan uzten duzu, hotsik ateragabe. Eta guztiak, baita oheko adarrak ere, zuezagutu, zurekin bat egin, zure sekretua gorde-tzen du...

Egunez ez duzu oso gogoko zure gela. Seku-la ez zara berarekin oroitzen. Sartu eta atera ibil-tzen zara, atea han dabil ireki eta itxi, armairuakirrinka. Ohe ertzean eseri, oinetakoz aldatu etabazoaz airean. Ispiluan murgildu, ilean bi urkila,sudurrean hautsa eta ospa berriro. Baina orain,bat-batean, oso begiko duzu. Gela txiki bitxi polit

Page 78: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

bat. Zeurea. O, zer poza ematen duen gauzenjabe izateak! Neurea, neronena!

— Neronena betiko?— Bai. —Bien ezpainak batu ziren.Ez, noski, horrek ez zuen zerikusirik. Hori

dena txorakeria eta berriketa zen. Baina, nahizeta berak nahi ez, Berylek argi ikusi zuen bikotebat zutik gelaren erdian. Neskaren besoak muti-laren lepoan; mutila neskari eusten. Eta mutilamarmarka:

— Nire ederra, eder maitea!Berylek ohetik salto egin, leihoraino bizkor

joan eta leiho ondoan belaunikatu zen, ukondo-ak goiko koskan. Baina gau ederra, lorategia,sasi bakoitza, hosto bakoitza, bai hesola zuriak,bai izarrak, denak ziren konspiratzaile. Ilargiarendistira hain zen handia, non loreek egunez beza-la distiratzen zuten; iturri-belarren itzala, lirioantzeko hosto finekin eta loreak zabal-zabal,ataripe zilartsuan sakabanatzen zen. Manukaarbola, hego haizearekin makurtua, txoria ema-ten zuen hanka bakarrean, hego bat luzatua.

Baina Berylek sasiartera begiratu zuenean,sasiartea triste zegoela iruditu zitzaion.

Page 79: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

«Zuhaitz mutuak gara, gauean tente jarri etaez dakigu zer eskatzen, otoi», esan zuen sasiar-te penatuak.

Egia da, bakarrik egon eta bizitzaz pentsa-tzen duzunean, hau beti tristea da. Emozioak etahorrek guztiak bat-batean ihes egiten dizu nolaedo hala, eta badirudi, isiltasunean, norbaitekdeitzen dizula, eta zuk lehenengo aldiz aditzenduzula zeure izena:

— Beryl!— Bai, hemen nago. Beryl naiz. Nor dabil nire

bila?— Beryl!— Utzi zugana joaten.Bakartia da zeure gisa bizitzea. Jakina,

badaude senideak, lagunak, hainbat eta hainbat;baina ez da hori kontua. Inork ezagutzen ez duenBeryl hori aurkituko duen norbait nahi du, betiBeryl hori izatea espero izango duen norbait.Maitale bat nahi du.

«Eraman nazazu jende honen guztiarenondotik, maitea. Goazen hemendik urruti. Bizidezagun geure bizitza, dena berria, dena geu-rea, hasiera-hasieratik. Pitz dezagun geure sua.

Page 80: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Eseri eta jan dezagun elkarrekin. Hitz egin deza-gun gauez, luze eta zabal.»

Eta pentsamendua zen kasik: «Salba nazazu,maitea. Salba nazazu!»

...«Aurrera! Ez geldoa izan, bihotza. Ongipasa ezan, gaztea haizen bitartean. Kontseiluhori ematen dinat.» Eta Kember andrearen irrin-tzi ozen, arduragabeari barre txoroko erreka batelkartu zitzaion.

Izan ere, ikaragarri zaila da inor gabe egotea.Beti edozeren menpe. Eta ezin zakarra izan. Betibeldur, badiako beste txorokiloak bezain ezjakineta ilauna emango ote duzun. Eta... liluragarriada jendearen gain boterea duzula jakitea. Bai,liluragarria...

O, zergatik, zergatik ez da «hura» laster etor-tzen?

«Hemen bizitzen segituz gero —pentsatuzuen Berylek—, edozein gauza gertatuko zai-dan.»

«Baina nola dakin hura noizbait etorriko zai-nala?», egin zuen iseka bere baitako ahots txikibatek.

Page 81: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Baina uxatu zuen Berylek. Ez zen bazterreangeratuko. Besteak agian, baina bera ez. Ez zenposible Beryl Fairfield ez ezkontzea, hain neskajator, xarmanta.

— Gogoratzen Beryl Fairfield?— Gogoratu? Nola ahaztuko naiz! Uda batez

ikusi nuen badian. Hondartzan zegoen, museli-nazko soineko urdin bat zeramala... ez, arrosa,lastozko kapelu krema kolore batekin... ez, bel-tza. Baina urteak dira ja.

— Beti bezain ederra dago, gehiago ez bada.Berylek irribarre egin, ezpaina ausiki eta lora-

tegian barrena so egin zuen. Eta so egitean nor-bait ikusi zuen, gizon bat, errepidea utzi etahesolen ondoko belarditik etortzen, zuzeneanberagana bezala. Beryli taupaka hasi zitzaionbihotza. Nor zen? Nor izan zitekeen? Lapurrabehintzat ez, nola bada, erretzen zetorren, tipi-tapa. Bihotzak salto egin zion; buruz beherabezala jarri zitzaion, eta gero gelditu. Ezagutuzuen.

— Gabon, Beryl andereñoa —esan zuen aho-tsak goxo.

— Gabon.

Page 82: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Etorri nahi duzu paseatzera? —arrastatuzituen hitzak.

Paseatzera... gaueko garai hartan!— Ezin dut. Denak ohean daude. Denak lo.— O! —esan zuen ahotsak arin, eta ke bola-

da gozo bat zabaldu zen—. Ze inporta besteak?Zatoz! Gau giro ederra dago. Ez da arimarik ereageri.

Berylek ezetz egin zuen buruaz. Baina berebaitan zerbait itzarri zen, burua jaso zuen zerbai-tek.

Ahotsak esan zuen:— Beldurra? —Eta burlazko doinu batez—:

Neska gaixoa!— Ezta batere —esan zuen Berylek. Hitz egin

ahala, bazirudien barruko gauza ahul hura harro-tzen ari zela, bat-batean ikaragarri indartzen;joateko gogoa zuen!

Eta hau ongi ulerturik bezala, ahotsak esanzuen, goxo eta ezti, baina erabakiz:

— Goazen!Beryl leiho apaletik irten, ataripea zeharkatu

eta lasterka joan zen belarretik atakaraino. Han-txe zuen beste hura aurrean.

Page 83: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Hori da arrazoia! —egin zuen ahotsak has-peren, eta ondoren iseka—: Ez zara beldur, ezta?Ez zara beldur?

Baina bai; izututa zegoen, eta dena desber-din iruditu zitzaion. Ilargia erne eta dir-dir; itza-lak burdin barrak balira bezala. Eskutik helduzion hark.

— Ezta batere —esan zuen arin—. Zer delaeta?

Eskutik tiratu zion goxo, erakarriz. Berakeutsi egin zion.

— Ez, ez naiz urrutiago joango —esan zuenBerylek.

— Txorakeriak! —Harry Kemberek ez zionsinesten—. Goazen! Fuksia landare horretarainobakarrik. Goazen!

Fuksia landarea garaia zen. Hesi gaineraerortzen zen, erreka bezala. Ilunpe gune txiki batzegoen azpian.

— Ez, egiatan, ez dut nahi —esan zuen Bery-lek.

Une batez, Harry Kemberek ez zuen eran-tzun. Orduan hurreratu, aurrean jarri, irribarreegin eta bizkor esan zuen.

Page 84: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ez tuntuna izan! Ez tuntuna izan!Sekula ez zuen halako irribarrerik ikusi. Moz-

korra ote zegoen? Irribarre argi, itsu, izugarrihark izoztuta utzi zuen beldurrez. Zer zebilen?Nolatan joan zen haren ondora? Lorategia horre-la zorrotz galdezka ari zitzaiola, ataka zabaldu eta katua bezain arin sartu zen HarryKember eta heldu zion.

— Deabru arraioa! Deabru arraioa! —esanzuen ahots gorrotagarriak.

Baina Beryl indartsua zen. Irrist egin, saihes-tu eta libratu zen.

— Bilaua zara, bilaua —esan zion berak.— Orduan zergatik etorri zara, Jainkoaren ize-

nean? —toteldu zuen Harry Kemberek.Inork ez zion erantzun.Laino txiki, bare batek zeharkatzen zuen ilar-

gi gaina. Iluntasunezko une hartan entzun zenitsasoa sakon, aztoratua. Gero hodeia igaro, etaitsas hotsa zurrumurru ahul egin zen, amets ilunbatetik esnatuta bezala. Dena isil.

Page 85: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

LORATEGIKO FESTA

Azken batean, eguraldi bikaina zuten. Eska-tzen hasita ere ezingo zuten lortu egun bikaina-goa lorategian festa egiteko. Bare, epel, zeruaoskarbi. Uda hasieran gertatu ohi den moduan,urrezko gandu arin batek biltzen zuen goi urdina.Egunsentian hasi zen lorazaina belardia mozteneta eskuaretzen, distira antzeko batez utzi artebelarra eta erroseta zapal ilunak, non lehenbitxiloreak egon ziren. Arrosei dagokienez, argizegoen hango jendeak bazekiela horiek direlalorategiko festetan jendea hunkitzen duten lorebakarrak; denek ongi ezagutzen dituzten lorebakarrak. Gau bakarrean ehundaka jaio ziren,bai, ehundaka; zuhaixka berdeak makurtuta zeu-den, aingeruen bisita jaso ondoren bezala.

Artean gosaria bukatzeko zeudela etorri zirengizonak estalpea muntatzera.

— Non jarriko duzu estalpea, ama?— Alferrik galdetzen didan, laztana. Aurten

zuen bizkar utziko dinat dena. Ahaztu zuen ama

Page 86: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

naizela. Ohorezko gonbidatua banintz bezalatrata nazazue.

Baina Meg inola ere ezin zen gizonenganajoan eta ezer zuzentzen hasi. Gosalaurretik ileagarbitu eta kafea hartzen ari zen, buruan turban-te berdea zuela eta masaila bakoitzean ile kizkurilun busti bat erantsita. Jose, tximeleta, azpikogona sedazkoa eta kimono txaketa jantzita jais-ten zen beti.

— Zeuk joan beharko duzu, Laura; zeu zaraartista.

Airean joan zen Laura, eskuan ogi xerra guri-narekin zuela. Izan ere, zoragarria da kanpoanjateko aitzakia edukitzea, eta gainera izugarrigustatzen zitzaion gauzak antolatzea; horretannagusi zela uste zuen beti.

Lorategiko bidexkan lau gizonezko zeuden,taldean jarrita mahuka hutsik. Oihalez bildutakohagak zekartzaten, eta bizkarrean behera lana-bes poltsa handiak. Zirrara sortzen zuten. Unehartan Laurak nahiago izango zukeen gurinarenogi xerra eskuan eduki ez balu, baina ez zegoenhura non utzirik eta ez zeukan botatzerik ere.Gorritu zen, eta haiengana hurbildu ahala izake-

Page 87: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ra zorrotza eta bista txar samarra balu bezalaegin zuen.

— Egun on —esan zuen, amaren ahotsakopiatuz. Baina hain faltsua atera zitzaion nonlotsatu baitzen, eta neska txiki batek bezalatoteldu zuen—: O... ee... zer duzue... estalpeajarri beharra?

— Bai, andereño —erantzun zuen gizongaraienak, argala eta orinduna, tresnen poltsaberdindu, lastozko kapelua atzera bota eta irri-barre eginez—. Horixe.

Irribarre zabal eta jator hark on egin zion Lau-rari. Zer begi politak, txikiak baina urdin ilun-ilu-nak! Eta orain besteei begiratu zien, haiek ereirribarretsu. «Lasai, ez dugu hozka egiten eta,»ematen zuen zioela haien irribarreak. Zer langileatseginak! Eta zer goiz giro ederra! Baina ezzuen giroa aipatu behar; fundamentuz aritubehar zuen. Estalpea.

— Lirioen belardian ipiniko bagenu? Zer irudi-tzen?

Eta lirioen belardia seinalatu zuen, ogi-puska-ren eskuarekin ez bestearekin. Orduan haiekjiratu eta hara so egin zuten. Gizon mozkote

Page 88: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

batek beheko ezpaina okertu eta gizasemegaraiak kopeta zimurtu zuen.

— Ez dakit ba —esan zuen—. Ez da nahikoanabarmentzen. Izan ere, estalpea jartzerakoan—eta Laurarengana jiratu zen oso modu natura-lean—, aurrez aurre begia joko dizun lekua daonena, ez dakit ulertzen didazun.

Lauraren heziketak pixka batean zer-pentsaeman zion, alegia zuzena ote zen langile batekbegia jotzeaz hitz egitea berari. Baina ongi askoulertu zion.

— Tenis-zelaiaren ertz batean —proposatuzuen Laurak—. Baina orkestra egongo da horie-tako batean.

— Mm, orkestra egongo da beraz? —esanzuen beste langile batek.

Zurbila zen. Itxura erasana zuen, begi iluneztenis-zelaia ikertzerakoan. Zer ote zerabilenburuan?

— Oso orkestra txikia —esan zuen Laurakgoxo-goxo. Beharbada ez zuen garrantzirik izan-go orkestra txikia bazen.

Baina tartean sartu zen gizaseme garaia:

Page 89: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Begira, andereño, hortxe bertan. Zuhaitzaurre horretan. Horko aldean. Ederki geratukoda.

Karaken aurrean. Baina hartara karaka arbo-lak ezkutuan geratuko ziren. Eta politak zirenzinez, hosto zabal distiratsuak, eta ale-xortahoriak zituztela. Halakoxe arbolak imajinatukozenituzke uharte desertu batean hazten, harro,bakarti, hostoak eta aleak eguzki aldera tente,gorentasun isilean bezala. Estalpeagatik ezku-tuan geratu beharko ote zuten?

Hala beharko. Nork bere hagak sorbaldaratueta abiatu ziren. Gizaseme garaia bakarrik gera-tu zen atzean. Hura makurtu, izpiliku mutur batatximurkatu, hatz lodia eta erakuslea sudurreraeraman eta usaindu zituen. Keinu hura ikusita,Laurari karaken kontua ahaztu zitzaion, erabatharrituta gizaseme hura halako gauzen zalezelako... izpiliku usainaren zale. Ezagutzenzituen gizonetatik zenbatek egingo zuen hori? O,haiek bai langile atseginak, pentsatu zuen. Zer-gatik ez lagun gisa langileak eduki eta ez bestemutil txoro haiek, berarekin dantzara eta igan-

Page 90: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

deko afarira etortzen zirenak? Askoz hobeto kon-ponduko zen honelako gizonekin.

Erru osoa, iritzi zion, gizaseme garaia gutun-azal baten atzean zerbait marrazten ari zela,gero non edo non lotu edo esekitzeko, klasearteko diferentzia inozo horiena da. Bada berakez zituen aintzat hartzen. Ezta batere, ezta zipi-tzik ere... Eta orduan iritsi zitzaion zurezko mai-luen dinbi-danba. Norbaitek txistu egin, norbai-tek hots egin zuen:

— Hor hago, motel?«Motel!» Hura bai lagunartekoa, hura bai...

Zer pozik zegoen frogatzeko, gizaseme garaiarierakusteko zer eroso sentitzen zen, eta nolaarbuiatzen zituen konbentzionalismo txoroak,marrazki txiki hari erreparatu bitartean Laurakhozkada handi bat eman zion ogi xerrari. Beraere langile sentitzen zen.

— Laura, Laura, non zara? Telefonoa, Laura!—egin zuen garrasi ahots batek etxe barrutik.

— Banoa!Han joan zen lasterka, belardian barrena,

bidexkan gora, mailetan gora, atarian zehar,

Page 91: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

portxe barrura. Sarreran zeuden aita eta Laurie,kapeluak igurtzitzen bulegorako prest.

— Aizu, Laura —esan zuen Lauriek oso biz-kor—, ea arratsalderako begirada bat ematendiozun nire zamarrari. Lisatu beharra duen edo.

— Bai —erantzun zion. Ez non eta ez han,ezin izan zion bere buruari eutsi. Lauriegana las-terka joan eta besarkada txiki, arin bat emanzion—. Zenbat gustatzen zaizkidan festak, zuriez? —esan zuen Laurak arnaska.

— Dezente —esan zuen Laurieren mutil-ahots beroak, arreba besarkatuz eta bultzadatxobat emanez—. Korri telefonora, neska.

Telefonoa.— Bai, bai; o bai. Kitty? Egun on, bihotza. Eto-

rriko zara bazkaltzera? Mesedez. Bai pozik. Osootordu arina izango da... sandwichen ogi azalaketa merenge hautsiak, hondarrak baino ez. Bai,giro ederra, ezta? Soineko zuria? O, nik zu beza-la izatera bai. Itxaron, ez moztu. Ama dut deika.—Laurak bizkarra atzeratu zuen—: Zer, ama? Ezdizut aditzen.

Sheridan andrearen ahotsa eskaileretanbehera isuri zen.

Page 92: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Esaion joan den igandeko kapelu zoraga-rria janzteko.

— Amaren partetik, joan den igandeko kape-lu zoragarria janzteko. Ondo. Ordu batean. Geroarte.

Laurak telefonoa eseki, besoak burutik goraeraman, arnasa sakon hartu, nagiak atera etaerortzen utzi zituen besoak.

— A! —egin zuen antsia, eta antsia eginbezain laster zuzendu zuen bizkarra. Geldirikgeratu zen, entzuten.

Bazirudien zabalik zeudela etxeko ate guz-tiak. Etxea bizi-bizi zegoen pauso leun, arinekineta ahotsen joan-etorriarekin. Sukalde ingururaeramaten zuen feltro berdezko atea ireki eta itxizebilen, danbateko motelez. Eta ondoren hotsbat iritsi zen, barre luze txoro batena. Pianoastun, gurpil gogorra ari ziren mugitzen. Bainaairea! Pentsatzen jarrita, horrelakoa zen betiairea? Harrapaketan zebiltzan haize boladaxumeak, leiho gainetik sartu eta atetik irten. Etabi txoko zeuden eguzkitan, bata tintontzia, bes-tea argazki baten lauki zilartsua, haiek ere jola-sean. Txoko txiki kuttunak. Batez ere tintontzia-

Page 93: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ren tapa. Bero samar zegoen. Zilarrezko izartxiki beroa. Musu emateko modukoa.

Atariko txirrinak gogor jo eta Sadieren gonairudiduna aditu zen eskaileretan zurrumurruka.Gizon ahots batek marmar egin zuen; Sadiekaxolarik gabe erantzun zuen:

— Nik ez dakit ezertxo ere. Itxaron. Galdetze-ra noa Sheridan andreari.

— Zer dugu, Sadie?Laura sarrerara etorri zen.— Lore-dendakoa da, andereño Laura.Hala zen, bai. Hantxe, atetik barrualdera,

azpil axal, zabal bat zegoen lirio arrosen ontzizbeteta. Denak berdinak. Lirioak besterik ez...Kana-lirioak, lore arrosa handiak, erabat zabalik,ikustekoak, kirten gorriminen gainean bizi-bizi,ia beldurra emateraino.

— Ooo, Sadie! —esan zuen Laurak, intziribaten antzean.

Makurtu zen, lirioen galda haren aurreanberotu nahian bezala; hatzetan sentitzen zituen,ezpainetan, bularrean hazten.

Page 94: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Okerren bat da —esan zuen ahul—. Ez daposible inork hainbeste eskatzea. Sadie, zoazamaren bila.

Baina une hartan Sheridan andrea ondoratuzitzaien.

— Oso ongi —esan zuen patxadan—. Bai, nikeskatu ditut. Ez dira ederrak? —Lauraren besoaestutu zuen—. Atzo denda aurretik pasatzerako-an ikusi nitinan erakusleihoan. Eta bat-bateanbururatu zitzaidanan, bizitzan behingoz bada erenahi hainbat lirio edukiko nituela. Lorategikofesta aitzakia aproposa dun.

— Esan ez duzu ba aurten ez zarela horretansartuko? —galdetu zuen Laurak.

Sadie joana zen. Lore-dendakoa artean kan-poan zegoen furgoian. Laurak besoa amarenlepotik pasatu eta xamur, oso xamur, hozka eginzion amari belarrian.

— Alabatxo, ez dun nahiko ama erabat zen-tzuzkoa izatea, ezta? Ez idan hori egin. Hemendun gizona.

Lirio gehiago zekartzan, beste azpilkada bat.

Page 95: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Pila itzazu barruan, atearen alde bakoi-tzean, mesedez —esan zuen Sheridan andreak—. Ez dun uste, Laura?

— O, bai, ama.Salan, Meg, Jose eta Hans txiki saiatuaren

artean lortu zuten azkenean pianoa mugitzea.— Aizue, zer iruditzen zaizue besaulkia hor-

maren kontra jarri eta aulkiak ez beste guztiagelatik ateratzea?

— Ongi.— Hans, eramaitzazu mahai hauek erretzaile-

gelara, eta ekarri erratza tapizeko marka hauekkentzeko eta... itxaron, Hans.

Josek oso gustukoa zuen aginduak emateamorroiei, eta hauek berriz Joseren esana egitea.Drama batean ari zirela sentitzen zuten.

— Esan amari eta andereño Laurari segituanetortzeko.

— Oraintxe, andereño Jose.Megengana jiratu zen Jose:— Pianoarekin saiatu nahi dut, badaezpada

arratsaldean kantatzeko eskatzen badidate. Jodezagun «Bizitza Tristea».

Page 96: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

«Pom! Ta-ta-ta ti-ta!» Pianoaren oldarsutsuak Joseren aurpegia aldatu zuen. Eskuakestutu zituen. Triste eta misteriotsu begiratuzien sartzen ari ziren amari eta Laurari.

Bizitza tristea,Malko ta hasperen.Maitea badoa,

Bizitza tristea,Malko ta hasperen.Maitea badoa,Pixkana... ahazten!

Baina «Ahazten» hitzarekin batera, pianoakinoiz baino etsiago jotzen zuen arren, Joserenaurpegian irribarre distiratsu bat agertu zen, ika-ragarri gupidagabea.

— Ahotsa ongi dut, ezta amatxo? —esanzuen arraiki.

Bizitza tristea,Esperantza hiltzen.Ametsa... Esnatzea.

Page 97: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Baina orduan Sadiek eten zituen.— Zer duzu, Sadie?— Arren, madam, sukaldariaren partetik ea

gertu dauden sandwichen txartelak.— Sandwichen txartelak, Sadie? —errepikatu

zuen Sheridan andreak ametsetan. Alabek aur-pegian antzeman zioten ez zeudela gertu—. Utzipentsatzen. —Eta tinko esan zion Sadieri—:Esaiozu hamar minutu barru edukiko dituela.

Sadie joan zen.— Ea, Laura, —esan zion amak bizkor—.

Hator nirekin erretzaile-gelara. Gutun-azal batenatzean ditinat izenak. Heuk idatzi beharko dizki-dan. Meg, igo segituan gora eta ken ezan buru-tik zatar busti hori. Jose, korri, bukatu janztez.Egizue esana, umeok, bestela aitari esan behar-ko zionat iluntzean datorrenean. Eta... eta Jose,mesedez lasai ezan sukaldaria, sukaldera bahoa.Izututa naukan gaur.

Azkenean jangelako erloju atzean topatuzuten gutun-azala, nahiz eta Sheridan andreakezin asmatu nola iritsi zen hara.

— Inondik ere zuetako batek lapurtu zidanpoltsatik, argi eta garbi gogoratzen bainaun...

Page 98: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

gaztazko krema eta limoizko gaztanbera. Hartudun?

— Bai.— Arrautza eta... —Sheridan andreak gutun-

azala urrutiratu zuen—. Azenarioa jartzen duelazirudin. Ez din azenarioa jartzen, ezta?

— Azeituna, amatxo —esan zuen Laurak sor-balda gainetik begira.

— Bai, noski. Azeituna. Hara zer nahasketa.Arrautza eta azeituna.

Azkenean bukatu zuten, eta Laurak sukalde-ra eraman zituen txartelak. Jose aurkitu zuenhan sukaldaria lasaitzen, nahiz eta honen itxuraez zen batere izugarria.

— Inoiz ez ditut hain sandwich ederrak ikusi—esan zuen Joseren ahots aztoratuak—. Zenbatklase esan duzu daudela? Hamabost?

— Hamabost, andereño Jose —esan zuensukaldariak.

— Ba zorionak, aizu.Sukaldariak sandwichen labana luzeaz apu-

rrak bildu, eta zabal egin zuen irribarre.

Page 99: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Hemen da Godberenekoa —eman zuenSadiek jakitera, janaritegitik irtenez. Leiho ondo-tik pasatzen ikusi zuen gizona.

Han ziren, beraz, kremazko opilak. Ospe-tsuak ziren Godbereneko kremazko opilak. Inoriez zitzaion bururatzen etxean egiten hastea.

— Ekarri eta jar itzazu mahai gainean —agin-du zuen sukaldariak.

Sadiek opilak sukaldera sartu eta ate alderabaztertu zen. Jakina, Laura eta Jose helduegiakziren halako gauzez arduratzeko. Nolanahi ere,biek aitortu zuten opilek itxura bikaina zutela.Oso. Sukaldaria haiek txukuntzen hasi zen,gehiegizko azukrea kentzen.

— Garai bateko festak gogorarazten dituzte,ezta? —galdetu zuen Laurak.

— Nola edo hala —esan zuen Jose praktikoak,ez baitzitzaion gustatzen inork ezer gogoraraz-tea—. Itxura ederra dute, arinak eta harroak. Baihorixe.

— Har ezazue biok bana, maiteok —esanzuen sukaldariak ahots patxadatsuz—. Ama ezda enteratuko.

Page 100: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

O, nola bada. Kremazko opil finak gosalondo-an. Hotzikara ematen zizun pentsatze hutsak.Nolanahi ere, bi minuturen buruan Jose eta Laurahatzak miazkatzen ari ziren, esnegain harrotuakbakarrik pizten duen begirada bildu, galdu horre-kin.

— Goazen lorategira atzeko aldetik —propo-satu zuen Laurak—. Gizonak estalpearekin nolaari diren ikusi nahi dinat. Izugarri gizon atsegi-nak ditun.

Baina atzeko atea trabatua zuten sukalda-riak, Sadiek, Godbereneko gizonak eta Hansek.

Bazen gorabeheraren bat.— Ta-ta-ta —ari zen sukaldaria, oiloa karakaz

bezala.Sadiek masailan zuen eskua erantsita, hagi-

neko minez bezala. Hans berriz aurpegia okertu-ta, ongi ulertzeko ahaleginean. Godberenekogizonak bakarrik ematen zuen gozatzen egotea;bera zen kontalaria.

— Zer duzue? Zer gertatu da?— Ikaragarrizko istripua —esan zuen sukalda-

riak—. Gizon bat hil da.— Gizon bat hil! Non? Nola? Noiz?

Page 101: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Baina Godbereneko gizona ez zegoen albis-tea hori eta horrenbestez saltzeko.

— Ezagutzen dituzu han beheko etxetxoak,andereño? —Ezagutu? Horixe ezagutzen zitue-la!— Ba gizon gazte bat bizi zen bertan, Scottizenekoa, gurdizaina. Haren zaldia traktore bate-kin izutu Hawke kale kantoian gaur goizean, etaairean bota du buruz behera. Bertan gelditu da.

— Hilda! —Godberenekoari begira zegoenLaura.

— Altxatu dutenerako hilda zegoen —esanzuen Godbereneko gizonak atseginez—. Ni honanentorrela zeramaten gorpua etxera. —Eta esanzion sukaldariari—: Emaztea eta bost txiki utziditu.

— Jose, hator nirekin.Laurak ahizpari mahukatik heldu eta bultzaka

eraman zuen, sukaldean zehar, feltrozko ateberdeaz bestaldera. Gelditu eta atearen kontrajarri zen.

— Jose! —esan zuen izututa—, bertan beherautzi behar dinagu dena.

— Bertan behera utzi, Laura? —hots eginzuen Josek harrituta—. Zer esan nahi dun?

Page 102: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Lorategiko festa bertan behera uztea,noski.

Zergatik egiten zuen Josek itxura?Baina Jose are gehiago txunditu zen.— Lorategiko festa bertan behera uztea?

Laura maitea, ez burua galdu. Nola egingo duguba horrelakorik. Inork ez din gugandik hori espe-ro. Ez hadi zentzugabea izan.

— Ezinezkoa dun ordea guk lorategian festaegitea, ate aurrean gizon bat hil denean.

Hori zentzugabea zen zinez, izan ere baserri-txoak kale bazter batean zeuden, beren etxekoaldapa gogorraren behean. Errepide zabal batzegoen tartean. Hurbilegi zeuden, bai. Mingarriazen ikuste hutsa eta ez zuten haiek inongo esku-biderik auzoan egoteko. Marroi txokolatez pinta-tutako estalpe eskasak ziren. Lorategi zuloetanaza-kirtenak, oilo gaixotuak eta tomate potoakbesterik ez zeuden. Tximinietatik jalgitzen zenkea bera ere miserablea zen: ke adar zarpailak,Sheridandarren tximinietatik harrotzen zen zila-rrezko lumaje ederra ez bezalakoak. Latsariakbizi ziren kale zuloan, garbitzaileak eta zapata-gin bat, eta etxe aurrea txori-kaiola ñimiñoz josia

Page 103: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zuen gizon bat. Umeak berriz barra-barra. Sheri-dandarrek, artean txikiak zirela, debekatuazuten han oina jartzea, hango hizkera gordinaga-tik eta badaezpada zerbaitek kutsatuko ote.Baina koskortu zirenetik, Laura eta Lauriebatzuetan handik pasatzen ziren zelatan. Nazkaematekoa zen hango narraskeria. Hotzikarazirteten ziren. Baina halere denetara joan beharda; dena ikusi behar da. Horregatik pasatzenziren handik.

— Pentsa ezan zer sentituko duen alargungaixoak orkestra entzunda —esan zuen Laurak.

— O, Laura! —Zeharo haserretzen hasiazegoen Jose—. Norbaitek istripua duenero orkes-tra isildu behar badun, bizitza latza izango dun.Hik adinako pena dinat nik ere. Hik adinako sen-timendua. —Begirada gogortu zitzaion. Haurrakzirenean borrokan bezalaxe begiratu zion ahiz-pari—. Ez dun langile mozkor bat berpiztuko sen-timentala jarrita —esan zuen isilik.

— Mozkorra! Nork dio mozkorra zegoenik? —Laurak suminez ekin zion Joseri. Halakoetanesan ohi zutena esan zuen—: Amari esateranoan oraintxe.

Page 104: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Hoa bai, maitea —urrumatu zuen Josek.— Ama, badaukat zure gelan sartzea? —Lau-

rak kristalezko helduleku handiari eragin zion.— Horixe, umea. Hara! Zer dun? Zer dela eta

horren zurbil?Eta Sheridan andrea apain-mahaitik jiratu

zen. Kapelu berria ari zen saiatzen.— Ama, gizon bat hil da —hasi zen Laura.— Lorategian ez, ezta! —eten zion amak.— Ez, ez!— O, ederki beldurtu naun!Sheridan andreak lasaituta hasperen egin,

kapelu zabala erantzi eta belaun gainean ipinizuen.

— Baina entzun, ama —esan zuen Laurak.Arnasestuka, itolarrian eman zion kontu latz guz-tiaren berri—. Ezingo dugu noski festa egin,ezta? —erregutu zuen—. Orkestra eta jende guz-tia hemen dela. Entzungo lukete, ama; eta iagure auzoak dira!

Harritu zen Laura, ikusirik Josek bezala joka-tzen zuela amak, baina gogorragoa zen honena,kontuak grazia egiten ziola ematen baitzuen. Ezzegoen Laura aintzat hartzeko.

Page 105: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Baina alabatxo, non dun zentzua! Kasuali-tatez jakin dinagu. Berez hil balitz —eta ezindinat ulertu nola bizi daitezkeen sator zulo horie-tan—, halere guk festa egingo geninan, ezta?

Laurak baietz erantzun behar izan zuen,baina denak oker zeudela uste zuen. Amarenbesaulkian eseri eta kuxinaren litsa atximurkatuzuen.

— Ama, ez da hori bihozgabea izatea? —gal-detu zuen.

— Laztana!Sheridan andrea zutitu eta ondora etorri

zitzaion, kapelua eskuetan zuela. Gelditu ahalizan baino lehen, buruan zuen Laurak.

— Ume! —jarraitu zuen amak—. Hiretzat dunkapelu hau. Hiretzat eginarazia. Ni gazteegi egi-ten nain. Inoiz ez haunat hain xarmanta ikusi.Begira! —eta eskuko ispilua ipini zion parean.

— Baina, ama —hasi zen Laura berriro. Ezinzuen ispilura begiratu; alde batera jiratu zen.

Orduan Sheridan andreari pazientzia agortuzitzaion, lehenago Joseri bezala.

— Bururik gabe ari haiz, Laura —esan zionhoztasunez—. Horrelako jendeak ez din sakrifi-

Page 106: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ziorik espero gugandik. Eta ez dun oso fina, orainhi ari haizen bezala, besteren alaitasuna honda-tzea.

— Ez dut ulertzen —esan zuen Laurak, etabizkor joan zen gela hartatik bere logelara.

Bertan, ez non eta ez han, ikusi zuen lehen-biziko gauza ispiluko neska xarmanta izan zen,kapelu beltza urrezko bitxilorez dotoretuta, etabelusezko zinta beltz luze batekin. Behin ere ezzitzaion burutik pasatu halako itxura eduki zeza-keenik. Arrazoi ote du amak? pentsatu zuen.Amak arrazoi izatea espero zuen. Zentzugabe ariote naiz jokatzen? Beharbada bai. Istant batezberriro agertu zitzaion emakume gaixo hura etaseme-alaba txiki haien irudia, eta gorpua etxerasartzen. Baina lausotua bezala ikusi zuen dena,irreala, egunkari bateko argazkia bezala. Festabukatu eta gero ekarriko dinat berriro gogora,erabaki zuen. Eta bazirudien horixe zela nola edohala planik onena...

Ordu bata eta erdian bukatu zen bazkaria.Ordu bi eta erdirako denak prest zeuden saiora-ko. Hantxe zen zamar berdeko orkestra, tenis-zelaiko ertz batean.

Page 107: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ene bada! —xaramelatu zuen Kitty Mai-tlandek—. Igelak bezalakoxeak ematen dute.Urmael inguruan jarri behar zenituzten, zuzen-daria erdian hosto baten gainean.

Laurie iritsi eta diosal egin zien, janzterazihoala. Hura ikustean Laura berriro gogoratuzen istripuaz. Kontatu nahi zion. Lauriek ere bes-teen moduan pentsatzen bazuen, bada halaizango zen. Sarreraraino joan zitzaion atzetik.

— Laurie!— Kaixo!Eskaileren erdibidean zegoen, baina jiratu

eta Laura ikusita, bat-batean masailak puztu etabegiak zabal-zabal zituela begiratu zion.

— Jesus, Laura! Ikustekoa hago —esan zuenLauriek—. Hori kapelu dotorea!

Laurak ahots izpi batez «Bai?» esan, Laurieriirribarre egin eta azkenean ez zion ezer kontatu.

Handik laster hasi zen jendearen emana.Orkestra jotzen hasi zen; kontratatutako zerbi-tzariak etxetik estalpera zebiltzan lasterka. Aldeguztietan zebiltzan bikoteak paseatzen, loreenaurrean makurtzen, elkarri diosal egiten, belar-dian atzera eta aurrera. Txori koloretsuen antze-

Page 108: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

koak ziren, arratsalde pasa Sheridandarrenlorategian geratuak; norako bidean? A, zer poz-garria den pozik dagoen jendearekin egotea,bostekoa ematea, musu emateko masaila jar-tzea, begietara irribarre egitea.

— Laura maitea, zer ederra zauden!— Zer ongi duzun kapelu hori, umea!— Laura, espainiarra ematen duzu. Behin ere

ez zaitut hain liluragarri ikusi.Eta Laurak, gorrituta, goxo-goxo erantzuten

zuen:— Hartu duzu tea? Ez duzu izozkia nahi?

Pasio-fruituzko izozkiak izugarri bereziak dira. —Aitarengana joan eta mesedez eskatu zion—:Aitatxo, ez diegu orkestrakoei trago bat eskaini-ko?

Eta arratsalde paregabea pixkana loratu, pix-kana zimeldu, pixkana itxi zituen hostoak.

— Hau bezain festa ederrik inoiz ez...— Sekulako arrakasta...— Honelakorik ezta ezta...Laurak lagundu zion amari agurren orduan.

Atarian egon ziren elkarren ondoan, dena buka-tu arte.

Page 109: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Bukatu dun, Jainkoari eskerrak —esanzuen Sheridan andreak—. Esaien besteei etor-tzeko, Laura. Har dezagun kafe egin berri pixkabat. Leher eginda nagon. Bai, arrakasta handia.Baina ai, festa hauek! Zuek umeok beti festa egi-teko eta egiteko!

Denak eseri ziren inor gabeko estalpean.— Hartu sandwich bat, aitatxo. Neuk idatzi

diot txartela.— Eskerrik asko. —Sheridan jaunak ahokada

bat eman eta desagertu zen sandwicha. Bestebat hartu zuen—. Ez zenuten noski entzungogaur gertatu den istripu latz horrena? —esanzuen.

— Jesus! —esan zuen emazteak, eskua gora-tuta—. Entzungo ez genuen ba! Gure festa hon-datu ez duenean! Laura tematuta zegoen, denabertan behera utzi behar genuela.

— O, ama! —Laurak ez zuen nahi kontuhorrekin adarra jotzerik.

— Kontuak kontu, gogorra izan da —esanzuen Sheridan jaunak—. Gizaseme ezkonduazen. Beheko kale zuloan bizi zen eta emazteaeta dozena erdi bat ume utzi omen ditu.

Page 110: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Isilune astun bat jausi zen. Sheridan andreajolasean zebilen kikerarekin. Bai, oso kontugutxirekin ari zen aita...

Halako batean gora begiratu zuen Sheridanandreak. Mahai gaina beteta zegoen sandwich,gozoki eta opilez, denak jan gabe, denak alferrikgaltzeko. Ideia bikain haietako bat izan zuen.

— Hori da —esan zuen—. Bete dezagun sas-kikada. Bidaliogun gaixo horri apur bat hemen-dik, jateko aproposa dago eta. Gozatu ona hartubehar dute umeek. Ez duzue uste? Eta auzoaketa etorriko zaizkio bisitan, seguru. Hau da zor-tea dena prest edukitzea. Laura! —honek saltoegin zuen—. Ekatzan eskailerako armairutiksaski handia.

— Baina ama, benetan uste duzu ideia onadela? —esan zuen Laurak.

Berriro ere, zer bitxia, beste guztiak ez beza-lakoa ematen zuen. Festako hondarrak erama-tea. Gustatuko ote zitzaion hori emakume gaixo-ari?

— Noski! Zer gertatzen zain gaur ordea?Orain dela ordu batzuk hor ari hintzen errukiaizan behar genuela, eta orain zer eta...

Page 111: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Tira! Laura lasterka joan zen saskiaren bila.Amak bete zuen, bai mukuru bete ere.

— Herorrek eramaien, maitea —esan zion—.Jaitsi hadi jantzita hagoen bezala. Ez, itxaron,hartu lirioak ere. Maila horretako jendea liriozalea dun oso.

— Soinekoaren farfaila hondatuko zaio kirte-nekin —esan zuen Jose praktikoak.

Egia. Eskerrak jabetu zen.— Orduan saskia bakarrik. Eta Laura! —ama

estalpetik etorri zitzaion—. Ez gero...— Zer, ama?Ez, hobe zen umeari buruan halako ideiarik

ez sartzea!— Ezer ez! Joan hadi!Iluntzen ari zuen, Laurak lorategiko ateak itxi

zituenean. Zakur handi bat pasatu zen lasterka,itzal baten antzera. Distira zuria zeukan errepi-deak, eta beheko sakanean etxetxoak erabatitzaletan zeuden. Zer lasaitasuna arratsaldehura bukatzen zenean. Hildako gizon batenganazihoan aldapan behera, eta ezin zen horretazkonturatu. Zergatik ez baina? Bertan gelditu zenapur batean. Iruditu zitzaion musuak, ahotsak,

Page 112: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

koilare hotsa, barre algara, belar zanpatuarenusaina zeukala, nola edo hala, barrenean. Besteezertarako lekurik gabe. Zer arraroa! Goiko zeruzurbilera begiratu, eta pentsatu zuen bakarraizan zen: «Bai, sekulako arrakasta izan dunfesta.»

Han bukatzen zen errepide zabala. Kale zuloahasten zen, iluna eta ketsua. Txalez jantzitakoemakumeak eta gizonen tweedezko kapeluaklasterka igaro ziren. Gizonak zeuden hesien kon-tra; umeak atarietan jolasten. Zurrumurru isilbat zetorren etxetxo kaxkarretatik. Batzu-batzuetan argi izpi bat zegoen, eta itzal bat,karramarroa iduri, pasatzen zen leiho ondotik.Laurak burua makurtu eta arin-arin jarraitu zuen.Zamarrik gabe etorri izanaz damutu zen. Huradistira soinekoak! Eta kapelu handi hura belu-sezko zinta hegan zuela. Beste kapelu bat izanbalitz! Berari begira ote zegoen jendea? Bai,inondik ere. Gaizki egin zuen etortzea; hasieratikzekien gaizki egin zuela. Eta atzera egitea? Ez,beranduegi. Huraxe zen etxea. Inondik ere.Jende multzo beltz bat zegoen kanpoan zutik.Ate ondoan emakume oso zahar bat zegoen ese-

Page 113: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

rita aulki batean makuluarekin, erne begira.Egunkari baten gainean zituen oinak. Laura hur-bildu ahala, isilduz joan ziren ahotsak. Taldeaerdibitu zen. Bazirudien beraren zain egon zire-la, jakinean zeudela etorriko zela. Laura izugarriurduri zegoen. Belusezko zinta sorbaldan beherabotaz, ondoko emakume bati galdetu zion:

— Hau da Scott andrearen etxea?Eta emakumeak, irribarre bitxi batekin, esan

zion:— Bai, neskatxa.O, handik urruti balego! Bere artean «Lagun-

du, Jainkoa» esanda, bidexka txiki hartan gorajoan eta atea jo zuen. Begi zorrotz haiengandikurruti balego, edo edozein gauzaren azpian gor-deta, baita emakume haien txal baten azpianere. «Saskia utzi eta joango naun —erabakizuen—. Ez dinat hustu zain itxarongo.»

Atea zabaldu zen. Beltzeko emakume batazaldu zen ilunpean.

Laurak esan zuen:— Zu zara Scott andrea?Baina latza izan zen emakumeak erantzun

zuenean:

Page 114: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Aurrera, andereño. —Eta korridorean gera-tu zen itxita.

— Ez —esan zuen Laurak—. Ez dut sartu nahi.Saski hau uztea bakarrik. Amak bidaltzendizue...

Korridore ilun hartako emakume txikiak ezzion nonbait aditu.

— Zatoz hemendik, mesedez, andereño —esan zuen ahots koipetsuz, eta atzetik joan zenLaura.

Lanpara ketsu batek argitutako sukalde baxutxiki zaztar batean aurkitu zuen bere burua.Emakume bat zegoen sutondoan eserita.

— Em! —esan zuen sartzen utzi zion andretxikiak—. Em! Andereño bat dun. —Laurarenga-na jiratu eta modu esanguratsuan esan zuen—:Ni ahizpa naiz. Barkatuko diozu, ezta?

— Noski! —esan zuen Laurak—. Mesedez,mesedez, ez iozu galarazi. Hau uztera etorrinaiz...

Baina orduantxe sutondoko emakumea jiratuzen. Haren aurpegiak, gorri-gorri puztuta, begiakhandituta eta ezpainak handituta, itxura beldur-garria zuen. Bazirudien ez zuela ulertzen zerga-

Page 115: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

tik zegoen Laura han. Zer nahi zuen? Zergatikzegoen arrotz hura saski bat hartuta sukaldean?Zer zen hura dena? Eta aurpegi gaixo hura berri-ro zimurtu zen.

— Lasai, bihotza —esan zuen besteak—. Nikemango zizkionat eskerrak andereñoari. —Etaberriro hasi zen—: Barkaiozu, mesedez, andere-ño. —Eta haren aurpegia, handitua hau ere, irri-barre koipetsu bat egiten saiatu zen.

Laurak handik joatea besterik ez zuen nahi,alde egitea. Korridorean zegoen ostera. Ateazabaldu zen. Zuzenean sartu zen hildako gizonazegoen logelara.

— Ikusi nahiko duzu, ezta? —esan zuen Emenahizpak, eta ohe aldera zihoala, Laura ukituzuen—. Ez ikaratu, neskatxa. —Orain eme etazuri antzekoa zen haren ahotsa, eta emeki tiratuzion atzera maindireari—. Pintura bat ematendu. Ez zaio ezer nabari. Zatoz, laztana.

Laura ondora joan zen.Gizon gazte bat zen, lozorroan... lo betean,

gozo, sakon, biengandik oso-oso urrun. Urrutieta bakean. Ametsetan. Sekula esnatuko ezdena. Burua burkoan hondoratua, begiak itxita,

Page 116: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

itsututa betazal itxien azpian. Erabat ametsariemanda. Zer axola hari lorategiko festak eta sas-kiak eta soineko farfailak? Gauza horietatikbereiz zegoen. Miresgarria zen, ederra. Sherida-nenean denak barrez eta orkestra jotzen ari zela,marabila hau gertatu zen kale zuloan. «Zorion-tsu... zoriontsu... Dena ongi —zioen aurpegilokartuak—. Honelaxe izan behar zuen. Poziknago.»

Baina halere negar egin beharra zegoen, etaezin zen gelatik irten zer edo zer esan gabe. Lau-rak ume baten zotin hotsa egin zuen.

— Barkatu kapeluagatik —esan zuen.Eta oraingoan ez zen egon Emen ahizparen

zain. Asmatu zuen nola joan etxe hartatik kanpo-ra, bidexkan behera, jende ilun haren ondotik.Kale zuloko kantoian Laurierekin egin zuen topo.Gerizpetik atera zen hura.

— Hi haiz, Laura?— Bai.— Ama larritzen hasia zegonan. Dena ongi

joan da?— Bai, oso. O, Laurie! —Besotik oratu eta

beraren kontra estutu zen.

Page 117: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ez haiz ba negarrez ariko! —galdetu zuennebak.

Laurak ezetz egin zuen buruaz. Hala ari zen.Lauriek besoaz inguratu zion sorbalda.— Ez negar egin —esan zion ahots goxo, mai-

tekor harekin—. Latza izan da?— Ez —egin zuen Laurak zotin—. Miragarria

izan duk. Baina, Laurie —gelditu eta nebari begi-ratu zion—, ez al da bizitza —toteldu zuen—, ezal da bizitza...

Baina ezin zuen azaldu bizitza zer zen. Berdinzen. Ongi ulertu zuen nebak.

— Bai, ezta maitea? —esan zuen Lauriek.

Page 118: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

KORONEL ZENAREN ALABAK

—I—

Hurrengo astea beren bizitzako lanpetuene-takoa izan zen. Ohean etzanda ere, beren gorpu-tzak ziren atseden hartzen zutenak; buruak pen-tsatzen segitzen zuen, eztabaidatzen, zalantzaegiten, erabakitzen, gogoratzeko ahaleginak egi-ten ea non...

Estatua baten pare zegoen Constantia etzan-da, eskuak saihetsetan, oinak bata bestearenmutur gainean, izara kokotseraino. Sabaiaribegira zegoen.

— Aitari inporta izango ote litzaioke berekapelu kopaduna atezainari ematea?

— Atezainari? —jaurti zuen Josephinek—. Zereta atezainari? Hori burutazio xelebrea!

— Izan ere —esan zuen Constantiak astiro—,sarri joango dun hiletetara. Eta han nengoela,kanposantuan, onddo-kapelu hori besterik ezduela ohartu naun. —Eten bat egin zuen—. Buru-

Page 119: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ra etorri zaidan nola estimatuko lukeen kapelukopaduna. Gainera opari bat egin beharko ziona-gu. Aitaren oso laguna izan dun beti.

— Baina —hots egin zuen Josephinek, bereburua inarrosiz burkoan, eta ilunpean barrenaConstantiari so—, aitaren burua!

Eta bat-batean, istant latz batez, barre egite-ko zorian egon zen. Ez, noski, barre egitekogogorik zuelako. Ohitura izango zen. Aspaldian,gau osoa esna eta hizketan pasatzen zutenean,sekulako algarak ezagutu zituen beren oheak.Eta orain atezainaren burua ikusi zuen, kandelabat bezala, aitaren kapelu azpian desagertzen.Barregura handitzen eta handitzen joan zen;eskuak estutu zituen; nola edo hala eutsi zion;ilunpe aldera kopeta belztu eta «Gogora hadi»esan zion bere buruari, izugarri zorrotz.

— Bihar erabakiko dinagu —esan zuen.Constantia ez zen ezertaz konturatu; haspe-

ren egin zuen.— Gure mantalak ere tindatu beharko ote

ditugu?— Beltzez? —ia garrasi egin zuen Josephinek.

Page 120: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Nola ba? —esan zuen Constantiak—. Pen-tsatzen aritu naun, ez dela itxura beltzez joateaetxez kanpo eta kalerako jantzita gaudenean,eta etxean berriz...

— Baina hemen inork ez gaitin ikusten —esanzuen Josephinek. Halako tiraldia eman zienoheko arropei, non agerian geratu zitzaizkion bioinak, eta burkoan gora joan zen arrastaka,haiek berriro tapatzeko.

— Katek bai —esan zuen Constantiak—. Etaposible dun postariak ere ikustea.

Josephineri gogora etorri zitzaizkion bere txa-pin gorri ilunak, mantalarekin bat zetozenak, etaConstantiaren kuttun ziren berde zehaztezinak,haren mantalarekin bat ere. Beltzez! Bi mantalbeltz eta artilezko bi txapin pare beltz, komune-ra bidean arrastaka katu beltzak bezala.

— Ez dinat uste horren premia dagoenik —esan zuen.

Isilunea. Ondoren Constantiak esan zuen:— Albistea dakarten egunkariak bihar bertan

bidali beharko ditinagu, Zeilango postara garaizirits daitezen... Zenbat gutun jaso ditugu orainarte?

Page 121: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Hogeita hiru.Josephinek denak erantzun zituen, eta «Aita-

ren falta handia sentitzen dugu» idatzi beharre-ra heltzean, hogeita hiru bider tristurak jo etamusuzapia erabili behar izan zuen, eta batzu-batzuetan baita malko oso urdin argi bat lehortuere, xukatzeko paper mutur batekin. Zer arra-roa! Ezinezkoa zen itxura hutsa izatea, bainahogeita hiru bider... Orain ere, ordea, bereartean goibel esan «Aitaren falta handia senti-tzen dugu», eta nahi izan balu negar egingozukeen.

— Badun nahikoa zigilu? —atera zitzaionConstantiari.

— Nik zer dakit? —erantzun zuen Josephinek,muturtuta—. Zergatik galdetzen didan hori?

— Zalantza ninan —esan zuen Constantiakeztiro.

Berriro isilunea. Zurrumurru, lasterkaldi,salto baten hotsa entzun zen.

— Sagua —esan zuen Constantiak.— Bai zera sagua, ez zegon ogi papurrik eta

—esan zuen Josephinek.

Page 122: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Baina berak ez zekin —esan zuen Constan-tiak.

Errukizko pilpira batek bihotza estutu zion.Gaixoa! Besterik ez bada gaileta puxka txiki batutzi balu apain-mahai gainean! Latza zen,saguak ezer ez zuela topatuko pentsatzea. Zeregingo zuen hark?

— Ez zekinat nola moldatzen diren bizitzeko—esan zuen astiro.

— Nor? —itaundu zuen Josephinek.Eta asmoa zuena baino ozenago esan zuen

Constantiak:— Saguak.Josephine sutan jarri zen.— Hori txorakeria! —esan zuen—. Zer hasten

haiz orain sagu kontuan? Hi erdi lotan hago.— Ez dinat uste —esan zuen Constantiak.

Begiak itxi zituen, seguru egoteko. Hala zegoen,bai.

Josephinek bizkarra okertu, belaunak goraluzatu, ukabilak belarri atzean jarriz besoaktolestu, eta gogor sakatu zuen masaila burkoan.

Page 123: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

—II—

Arazoa korapilatzeko, gainera, aste hartanetxean zuten Andrews erizaina. Beren errua izanzen, berek eskatu zioten. Josephineri bururatuzitzaion. Goizean, bueno, azken goizean, medi-kua etxetik joan eta Josephinek esan zion Cons-tantiari:

— Zer iruditzen zain Andrews erizaina etxeragonbidatzea astebeterako?

— Oso ongi.— Pentsatu dinat —jarraitu zuen Josephinek

bizkor—, arratsaldean pagatu eta esatea: «Zukgugatik egin duzuna eta gero ahizpa eta biokasko poztuko ginateke, astebeterako gure gonbi-datu izango bazina.» Gonbidapen hitza aipatubeharko zionat, badaezpada...

— O, baina ez din ba espero izango ezerpagatuko diogunik! —hots egin zuen Constan-tiak.

— Ez zegon jakiterik —esan zuen Josephinekzuhur.

Andrews erizainak, noski, berehala onartuzuen. Baina sekulako nahastea zen. Hura zela

Page 124: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

eta, bere garaian mahaira eseri eta egin beharzuten otordua; bakarrik egon balira, aldiz, Katerimesedez erretilu bat eramateko eskatuko zio-ten, bakoitza zegoen lekura. Eta lehengo estua-suna joan ondoren, latzak ziren orain janaldiak.

Gurin zale amorratua zen Andrews erizaina.Aitortu beharra zuten: gurin kontuan behintzat,beren esku zabalaz probetxatzen zen. Eta edo-nor zoratzeko moduko ohitura zeukan: ogi pitinbat gehixeago eskatzen zuen platereko honda-rrak bukatzeko, eta gero, azken ahokadarekin,distraitua —ez zegoen, noski, batere distraitua—, beste errazio bat hartzen zuen. Josephine zeha-ro gorritzen zen halakoetan, eta zamauan itsas-ten zituen begi txiki, koxkor antzekoak, josturaartetik xomorro bitxi ñimiño bat ikusi balu beza-la arrastaka. Constantiaren aurpegi luze zurbila,berriz, luzatu eta gogortzen zen, eta urrutira soegiten zuen, oso urrutira ere, desertuan barrena,gamelu ilara hura artilezko mataza bat bezalaaskatzen zen aldera...

— Lady Tukesen etxean —esan zuenAndrews erizainak—, asmakizun xarmantagenuen gurinarentzat. Zilarrezko Cupido bat

Page 125: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

kristalezko ontzi baten ertzean, sardetxo bateskuan zuela. Eta gurina nahi zenuenean, harioina zapaldu, makurtzen zen eta puxka bat zula-tzen zuen. Oso joko polita zen.

Josephinek lanak zituen hura jasaten.— Xelebrekeriak dira horiek —esan zuen,

besterik gabe.— Zer ba? —galdetu zuen Andrews erizainak,

betaurrekoen atzetik begiak dir-dir—. Inork ezluke, noski, behar baino gurin gehiago hartuko,ezta?

— Deitu ion, Con —hots egin zuen Josephi-nek. Ez zen bere buruaz fidatzen, erantzutenhasten bazen.

Eta Kate gazte harroa, printzesa sorginduaagertu zen, ea oraingoan zer nahi zuten neska-zaharrek. Itxura hutseko platerak atzaparkakendu eta lirdinga zuri, izutu bat bota zien.

— Konfitura, mesedez, Kate —eskatu zionJosephinek jator.

Kate makurtu, armairua zakar ireki, konfiturapotoari tapa altxatu, hutsik zegoela ikusi, mahaigainean utzi eta alde egin zuen.

Page 126: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Sentitzen dut —esan zuen Andrews erizai-nak handik gutxira—. Ez dago batere.

— Hau buruhaustea —esan zuen Josephinek.Hozka egin zion ezpainari—. Zer egingo dugu?

Constantia zalantzan zegoen.— Ezin diogu Kateri berriro enbarazu egin —

esan zuen emeki.Andrews erizaina zain zegoen, biei irribarrez.

Begiak pasieran ibili zituen, betaurreko atzetikguztia zelatatuz. Constantia, etsitua, gamelueta-ra itzuli zen. Josephinek zeharo ilundu zuenkopeta, kontzentraturik. Emakume erdierohonengatik izan ez balitz, Conek eta berak,noski, ezer gabe jango zuten blancmange hura.Bat-batean bururatu zitzaion.

— Horixe —esan zuen—. Marmelada dagoarmairuan. Ekatzan, Con.

— Ez ahal da… —egin zuen barre Andrewserizainak, eta haren barrea koilara bat bezalakoazen, botikaren basoa joka—, ez ahal da oso mar-melada mikatza izango.

Page 127: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

—III—

Baina, kontuak kontu, laster joango zen beti-ko. Eta ezin zen ahaztu oso jatorra izan zela aita-rekin. Gau eta egun kasu egin zion bukaera alde-ra. Berez, bai Constantiari bai Josephineri gehie-gizkoa iruditu zitzaien hark amaieran ere ondoanjarraitzea. Izan ere, azken agurra ematera sartuzirenean, Andrews erizaina ohe alboan egon zendenbora guztian eserita, gaixoari eskumuturretikheldu eta ordulariari begira dagoenaren itxuraegiten. Ez zen beharrezkoa. Gainera, fintasungutxi izan zuen. Aitak zerbait esan nahi izanbalie-edo, zerbait pribatua. Baina ez zuen nahi.Bai zera! Etzanda zegoen, moretuta, aurpegiamore zuela haserrearekin, eta ez zien begiratuere egin, sartu zirenean. Orduan, hantxe zutikzeudela, zer egin zalantzan, begi bat zabalduzuen bat-batean. O, zer aldea izango zen, zeraldea beren oroimenerako, zenbatez errazagojendeari kontatzeko, begi biak zabaldu balitu!Baina ez, bakarra. Une batean suminez begiratueta... joan zen.

Page 128: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

—IV—

Hori dela eta oso desatsegina gertatuzitzaien, Saint Johneko Farolles jauna etorrizenean arratsalde hartantxe.

— Azken baketsua izango zuen, ezta? —esanzituen lehenbiziko hitzak, haiengana irristanzetorrela sala ilunean.

— Guztiz —esan zuen Josephinek ahul.Biek apaldu zuten burua. Seguru zeuden

biak, begi hura ez zela inola ere begi baketsuaizan.

— Eseri nahi? —esan zuen Josephinek.— Eskerrik asko, Pinner andereñoa —esan

zuen Farolles jaunak esker onez. Zamarrarenatzeko barrenak bildu eta makurtzen hasi zenaitaren besaulki gainera, baina hura ukitu bezainlaster, ia salto eginez aldatu zen aldamenekoeserlekura.

Eztul egin zuen. Josephinek eskuak estutuzituen; Constantiak joanda ematen zuen.

— Jakin ezazu, Pinner andereñoa —esan zuenFarolles jaunak—, eta zuk, Constantia andere-

Page 129: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ñoa, lagundu nahian ari naizela. Bioi lagundunahi dizuet, uzten badidazue behintzat. Honela-ko momentuetan —esan zuen Farolles jaunak,soil eta irmo—, Jainkoak elkarri laguntzeko agin-tzen digu.

— Eskertzen dizugu, Farolles jauna —esanzuten Josephine eta Constantiak.

— Ez da ezeri —esan zuen Farolles jaunakeztiro. Antxumezko eskularruak erantzi hatzetanbehera, eta aurrera makurtu zen.

— Eta zuetako edozeinek Jauna hartu nahibalu, batek edo biok, orain eta hemen, esateabesterik ez duzue. Jauna hartzea laguntza han-dia da sarri... gozotasun handia —gaineratu zuenemeki.

Baina arras izutu zituen Jauna hartzearenideiak. Zer! Salan beste inor gabe... ez aldare ezezer! Pianoa goregi egongo zen, pentsatu zuenConstantiak, eta Farolles jaunak ezingo zukeennoski haren gainean makurtu kalizarekin. Etajakina zegoen Kate zapla sartu eta etengo zitue-la, pentsatu zuen Josephinek. Eta deskuiduanhartan ari zirela txirrinak joko balu? Norbaitinportantea izan zitekeen... doluagatik etorria.

Page 130: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Begirunez zutitu eta irten, ala itxaron eginbeharko ote zuten... oinazez puskatzen?

— Nahi izanez gero, bidal ezazue abisua Katejatorrarekin —esan zuen Farolles jaunak.

— O bai, eskerrik asko! —esan zuten biek.Farolles jauna zutitu eta lastozko kapelu bel-

tza hartu zuen mahai biribiletik.— Hileta, berriz —esan zuen goxo—, utzi

neure esku, zuen aitaren aspaldiko laguna naiz,eta baita zuena ere, Pinner andereñoa eta...Constantia andereñoa?

Josephine eta Constantia ere zutitu ziren.— Gauza soila nahi nuke —esan zuen Josep-

hinek tinko—, garestiegia ere ez. Horretaz gain,nahi nuke...

«Ona eta iraungo duena», pentsatu zuenConstantia ameslariak, Josephine gau-atorraerosten ari balitz bezala. Baina Josephinek ezzuen, noski, hori esan.

— Gure aitaren mailakoa.Oso urduri zegoen.— Gure lagun on Knight jaunarengana azal-

duko naiz —esan zuen Farolles jaunak, giroa

Page 131: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

lasaitzeko—. Zuengana etortzeko eskatuko diot.Ikusiko duzue zer mesede ederra.

—V—

Kontuak kontu, bukatu zen hori dena, nahizeta biek ala biek ere ezin sinetsi aita ez zelasekula itzuliko. Josephinek izu-laborrizkomomentu bat izan zuen kanposantuan, hilkutxabeheratzen zutela, pentsatuz aitari baimen eska-tu gabe ari zirela hau egiten Constantia eta bera.Zer esango zuen aitak konturatzen zenean? Bai,jakina zegoen konturatuko zela, lehenago edogeroago. Beti konturatzen zen. «Lurpean. Lur-pean sartu nauzue!» Haren makilaren danbate-koa aditu zuen. O, zer esan orduan? Zer aitzakiaemango zioten? Izugarri latza zen, hain zital inor-taz probetxatzea, zer eta une hartan ezinduazegoelako. Beste guztientzat, nonbait, ohikogauza zen. Arrotzak ziren; ezin zitzaien ulertara-zi aita zela azken pertsona halakorik gertatzeko.Ez, bera eta Constantiarena izango zen kulpaguztia. Eta gastua, pentsatu zuen, zalgurdi doto-

Page 132: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

rera igotzerakoan. Fakturak erakusten zizkio-nean. Zer esango zuen orduan aitak? Harenmarru hotsa entzun zuen: «Zer uste duzue, nikpagatuko dudala zuen ibilera eskas hori?»

— Ai! —ozen egin zuen intziri Josephine gai-xoak—, ez geninan egin behar, Con!

Eta Constantiak, limoia bezain zurbil belzta-sun haren erdian, xuxurla beldurtu batez esanzuen:

— Egin zer, Jug?— Aitari horrela lur eman —esan zuen Josep-

hinek, dolurako musuzapi berri, usain arraroko-an negarrez, tristurak jota.

— Zer egin behar genuen ba? —galdetu zuenConstantiak ezbaikor—. Ezin geninan eduki,Jug... ezin geninan eduki lur eman gabe. Ezbehintzat gurea bezain etxe txikian.

Josephinek zintz egin zuen; sekulako zokousaina zegoen zalgurdian.

— Ez zekinat —esan zuen etsian—. Hain dunlatza! Saiatu behar geninan, besterik ez badabolada batean. Erabat seguru egon arte. Gauzabat behintzat jakina zegon —eta malko artean

Page 133: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

lehertu zen berriro—, aitak ez zigun hau sekulabarkatuko... sekula!

—VI—

Aitak ez zien sekula barkatuko. Are indarhandiagoz sentitu zuten hori handik bi egunera,haren gelara sartu zirenean gauzak ikertzera.Lasaitasun osoz hartutako erabakia zuten. Josep-hinek zereginen zerrendan eta guzti zuen: Aita-ren gauzak ikertu eta zer egin erabaki. Baina osobestelako kontua zen gosalondoan aipatzea:

— Prest hago, Con?— Bai, Jug... Nahi dunanean.— Behingoz buka dezagun.Ilun zegoen sarrera. Edozein gauza gertatuta

ere, urteetako araua izan zen goizean aitarienbarazu ez egitea. Eta orain jo ere egin gabezihoazen atea zabaltzera... Pentsatze hutsarekinikusgarritu ziren Constantiaren begiak; Josephi-nek hanketako ahulezia zuen.

— Hi... hi aurretik —esan zuen arnasestuka,Constantia bultzatuz.

Page 134: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Baina halakoetan esan ohi zuena esan zuenConstantiak:

— Ez, Jug, hori ez dun bidezkoa. Hi haiz zaha-rrena.

Bazihoan Josephine bere azken arma erabil-tzera: «Hi haiz ordea garaiena» —besteetan ezzuen hala zenik onartuko—, baina orduan jabetuziren sukaldeko atea zabalik eta hantxe zegoelazutik Kate...

— Gogorra dago —esan zuen Josephinek, kis-ketari heldu eta jiratzeko ahaleginean. BainaKatek ez zuen berehalakoan amore emango!

Alferrik zen. Neska hura baino... Orduan ateaberen atzean itxi, baina... baina hura ez zeninola ere aitaren gela. Nahasi eta beste etxebizi-tza batean sartu bide ziren, horman barrena.Atzean ote zegoen atea? Beldur handiegia zutenatzera begiratzeko. Hura han baldin bazegoen,Josephinek ongi zekien erabat itxita zegoela.Ametsetako ateetan bezala, hangoak ez zuelainongo kisketik sentitu zuen Constantiak. Hozta-sunak egiten zuen egoera hura hain beldurgarri.Ala zuritasuna ote zen? Estalia zegoen dena.Leihosareak itxita, ispiluan zapi bat esekia, ohea

Page 135: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

izara batez gordea, paper zurizko haizemaileeskerga bat sutondoan aldez alde. Constantiakherabe luzatu zuen eskua, elur maluta bat erori-ko zelakoan. Josephinek azkura bitxi bat sentituzuen sudurrean, suminduta balu bezala. Orduanzalgurdi baten ferra hotsa aditu zen beheko gal-tzadetan, eta isiltasuna puxka-puxka bezala eginzen.

— Sarea altxatzera noan —esan zuen Josep-hinek ausart.

— Bai, ideia ona izan liteken —xuxurlatu zuenConstantiak.

Sarea ukitu besterik ez, baina goraino heganjoan zen eta soka ere bai atzetik, sarearen jiranbilduz, eta borla txikia joka hasi zen, bere buruaaskatu nahian bezala. Gehiegi zen hura Constan-tiarentzat.

— Ez da hobe... ez da hobe beste baterakouztea? —xuxurlatu zuen.

— Zer ba? —bota zuen Josephinek, beti beza-la askoz hobeto sentituz orain, bazekienez Cons-tantia izututa zegoela—. Egin beharra zegon. Etaez idan isilka hitz egin, Con.

Page 136: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ez naun jabetu isilka ari nintzenik —esanzuen Constantiak isilka.

— Eta zergatik hago adi-adi oheari begira? —esan zuen Josephinek, ahotsa ia desafioz altxa-tuta—. Hor ez zegon ezertxo ere.

— O, Jug, ez hori esan! —esan zuen Conniegaixoak—. Ez behintzat hain ozen.

Bera urrutiegi joan zela iruditu zitzaion Josep-hineri. Komodarantz baztertu, eskua luzatu,baina berehala atzeratu zuen.

— Connie! —esan zuen arnasestuka, jiratueta bizkarra komodaren kontra jarriz.

— O, Jug! Zer?Josephinek sua zeukan begietan. Zerbait izu-

garritik larri-larri libratu denaren sentsaziobitxia. Baina nola azaldu Constantiari komoda-ren barruan zegoela aita? Goiko kaxoian musu-zapi eta gorbatekin, edo hurrengoan alkandoraeta pijamekin, edo behekoan janzkiekin. Zelatanzegoen, ezkutuan, ateko kisketaren atzean, gai-nera saltatzeko prest.

Aspaldiko keinu bitxi bat egin zion Constan-tiari, antzina ohitura zuen bezala, negarrez has-tera zihoanean.

Page 137: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ezin dinat ireki —egin zuen adia.— Ez ireki, Jug —xuxurlatu zuen Constantiak

zorrotz—. Hobe dun. Ez dezagun ezer ireki.Puska batean behintzat.

— Baina hori... ahula izatea dun —esan zuenJosephinek, jota.

— Eta zergatik ez behingoz ahulak izan, Jug?—erantsi zuen Constantiak, gogor samar xuxur-latuz—. Ahula izatea baldin bada.

Eta haren begirada zurbilak utzi idazmahaiitxia —erabat segurua—, arropategi erraldoi dis-tiratsura joan zen, eta arnaska hasi zen arraro,ezinean.

— Zergatik ez gara bizitzan behingoz ahulakizaten, Jug? Aitzakia ona dinagu. Izan gaitezenahulak... ahulak, Jug. Atseginagoa dun ahula iza-tea, indartsua izatea baino.

Eta bizitzan beste bitan-edo egina zuengauza izugarri ausart haietako bat egin zuen:arropategira joan, giltzaz itxi eta sarrailatik aterazuen. Sarrailatik atera eta Josephineri luzatuzion, adieraziz, berebiziko irribarrearekin, baze-kiela zer egin zuen, hau da, aita hantxe berokienartean egotearen arriskua onartu.

Page 138: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Arropategi puska hura zanbuluka etorri etaConstantiaren gainean lehertu balitz, Josephineez zen batere harrituko. Aitzitik, horixe iruditukozitzaiokeen gauzarik normalena. Baina ez zenezer gertatu. Gela barruak lehen baino isilagoematen zuen, eta haize hotzezko maluta gehia-go erori ziren Josephineren sorbalda eta belau-netara. Dardaraka hasi zen.

— Goazen, Jug —esan zuen Constantiak,artean irribarre izugarri nagi harekin, eta Josep-hinek atzetik segitu zion beste hartan bezala,Constantiak Benny ur-putzu biribilera bota zue-nean.

—VII—

Baina, jangelara itzultzean, estuasunak era-san zien. Eseri, ikarati, eta elkarri begiratu zio-ten.

— Ez naun ezertan hasteko gauza —esanzuen Josephinek—, ez badut zerbait hartzen.Eskatuko diogu Kateri bi katilukada ur bero?

Page 139: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Zergatik ez diogu eskatu behar? —esanzuen Constantiak kontu handiz. Bere onera eto-rrita zegoen—. Ez zionat deituko. Sukaldekoatera joan eta eskatuko zionat.

— Bai, hoa —esan zuen Josephinek, aulkibatean murgilduz—. Esaion, bi katilu, besterikez... erretiluan.

— Ez din pitxerra jarri beharrik, ezta? —esanzuen Constantiak, pitxerra ere ipini beharrakagian Kateren kexa piztuko balu bezala.

— O, ez noski! Ez dinagu pitxer premiarik.Eltzetik zuzenean emango zigun —hots eginzuen Josephinek, horrekin lana gutxituko ziolako-an.

Haien ezpain hotzek dar-dar egin zuten ertzberdexketan. Josephinek katiluaren jiran bilduzituen esku txiki gorriak; Constantiak bizkarrazuzendu eta lurrin uhinei haize eman zien, aldebatetik bestera harrotuz.

— Benny dela eta... —esan zuen Josephinek.Eta Benny aipatu ez zuten arren, lehendik

aipatu balute bezala begiratu zuen Constantiakberehala.

Page 140: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Aitaren zerbait bidaliko diogulakoan egon-go dun, noski. Baina oso zaila dun Zeilanera zerbidali jakitea.

— Alegia, gauzak hondatzen direla bidean? —murmurikatu zuen Constantiak.

— Ez, galdu —esan zuen Josephinek gogor—.Badakin, han ez zegon postarik. Oinezko mezu-lariak bakarrik.

Biak geratu ziren gizon beltz bati begira,linozko galtzazpi zuriak zeramatzala, amorratubeharrean lasterka soro zurixketan barrena,eskuetan estraza paperezko pakete handi batzuela. Josephineren gizon beltza txikerra zen,txindurria bezala distiratuz zihoan ihesi. Baina,Constantiaren erabakiz, bere gizaseme garai,iharrak bazuen zerbait itsu eta nekaezina, osodesatsegin egiten zuena... Etxeko ataripeanzegoen Benny, dena zuriz jantzita eta kortxozkokaskoarekin. Gora eta behera zerabilen eskuine-ko eskua, aitak ohitura zuen bezala urduri zego-enean. Eta atzean, inongo interesik jarri gabe,Hilda zegoen eserita, koinata ezezaguna; zumi-tzezko aulki kulunkari batean zebilen, Tatler-ekoorriak zartaka pasatzen.

Page 141: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Erlojua oso opari egokia izango huke —esan zuen Josephinek.

Constantiak gora begiratu zuen; harrituaematen zuen.

— O, utziko huke urrezko erloju bat natibobaten eskuetan?

— Gordeta, noski —esan zuen Josephinek—.Inork ez liken jakingo erlojua denik.

Gustatu zitzaion pakete bat egitearen ideia,forma berezia eman eta zer ote zen ez igartzekomoduan. Une batez, otu zitzaion erlojua gorde-tzea kortse baten kartoizko kaxa estu batean,aspalditik jasota zuena, noiz edo noiz zerbaitera-ko balioko zuela eta. Kartoi sendo ederrekoazen. Baina ez, ez zen aproposa honetarako. Ida-tzi bat zuen: Emakumeen erdi neurria, 28. Balea-bizar sendoak. Ustekabe handiegia izango zenBennyrentzat, ireki eta aitaren erlojua topatzeabarruan.

— Eta ez dun noski ibiliko... tiki-taka alegia —esan zuen Constantiak, artean ere gogoratuznatiboek bitxiei dieten maitasuna—. Behintzat —gehitu zuen—, harritzekoa izango huke, hainbes-te denbora pasata gero oraindik ibiltzea.

Page 142: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

—VIII—

Josephinek ez zuen ezer erantsi. Hitz besteegin zuen. Bat-batean, Cyrilekin gogoratu zen.Ez zen normalagoa biloba bakarrarentzat izateaerlojua? Eta Cyril maitea hain zen esker onekoa,eta gizon gaztearentzat hain zen baliotsua urrez-ko erlojua! Bennyk, seguru asko, utzia zuen erlo-jua eramateko ohitura; klima bero haietan gizo-nek bakan janzten dute txalekoa. Cyrilek, berriz,urtearen hasieratik bukaera arte ibiltzen zuenLondresen. Eta zer ederra izango zen bera etaConstantiarentzat, Cyril tea hartzera etorri etahura ikustea. «Ibiltzen duzu aitonaren erlojua,Cyril.» Zer pozgarria izango zen!

Kuttuna! Bai latza izan zela haren abisulabur, goxo, errukiorra! Ulertu zuten, noski;baina nahigabe handia izan zen.

— Alde ederra izango zunan, etorri balitz —esan zuen Josephinek.

— Eta poliki asko pasatuko zinan —esan zuenConstantiak, zer esaten ari zen pentsatu gabe.

Page 143: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Halere, itzuli bezain laster etorriko omen zenizebatxoengana tea hartzera. Cyrilekin tea har-tzea zen haien plazer bakarretako bat.

— Aizu, Cyril, ez gero gure pastelekin beldur-tu. Izeba Conek eta biok erosi ditugu goizeanBuszardenean. Ezagutzen dugu gizonen apeti-tua. Nahikoa egin arte jan ezazu, lotsarik gabe.

Josephinek errukirik gabe zatitu zuen pastelilun bikaina, nahiz eta hura ekartzeagatik orainberak ezin erosi neguko eskularruak, edo Cons-tantiak ezin jarri takoia eta zolerdiak itxurazkooinetako bakarrei. Baina Cyrilen apetitua ez zengizonezkoena.

— Ezin dut baina, izeba. Bazkaldu berria naiz.— O, Cyril, ez da egia izango! Laurak pasatu-

ta dira eta —hots egin zuen Josephinek. Constan-tia, berriz, labana txokolatezko erroiluaren gai-nean zintzilik zuela zegoen.

— Ba bai —esan zuen Cyrilek—. Gizon bate-kin nengoen geratuta Victorian, eta hantxe edukinau ez dakit noiz arte. Bazkaldu eta hona etor-tzea egin dut. Eta gainera... fiu! —Cyrilek beko-kira eraman zuen eskua—, sekulako jatea egindugu.

Page 144: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Hura desilusioa... justu egun hartan. BainaCyrilek ez zekien ezer.

— Merengea behintzat hartuko duzu, eztaCyril? —esan zuen izeba Josephinek—. Propiozuretzat erosi ditugu merenge hauek. Zure aitamaitea oso zalea zen. Zu ere hala izango zara,noski.

— Horixe, izeba Josephine —hots egin zuenCyrilek gartsuki—. Badaukat erdia hartzea, has-teko?

— Jakina, mutiko; baina ez zara horrekingeratuko.

— Zure aita maitea merenge zalea da orain-dik? —galdetu zuen izeba Conek emeki. Dar-darxume bat egin zuen, bereari azala apurtzean.

— Ez dakit ba, izeba Con —esan zuen Cyrilekbizi-bizi.

Biek begiratu zuten orduan gora.— Ez dakizu? —bota zuen Josephinek—. Ez

dakizu horrelako zerbait zeure aitari buruz,Cyril?

— Egia —esan zuen izeba Conek goxo.Barre eginez saiatu zen Cyril kontu hura

saihesten.

Page 145: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— O, izan ere —esan zuen—, urte asko dirabera...

Hitza trabatu zitzaion. Isildu egin zen. Ezinzituen haien aurpegiak jasan.

— Halere... —esan zuen Josephinek.Eta izeba Con begira zegoen.Cyrilek mahaian utzi zuen kikera.— Itxaron —hots egin zuen—. Itxaron, izeba

Josephine. Non dut nik burua?Gora begiratu zuen. Zabaltzen hasi zen ahiz-

pen irribarrea. Cyrilek belauna jo zuen eskuaz.— Noski —esan zuen—, merengeak. Nola

ahaztu zait ordea? Bai, izeba Josephine, arrazoiosoa duzu. Aitari ikaragarri gustatzen zaizkiomerengeak.

Irribarre bakarrik ez. Izeba Josephine zeharogorritu zen pozez. Izeba Conek sakon-sakon eginzuen intziri.

— Eta orain, Cyril, zatoz aita ikustera —esanzuen Josephinek—. Bazekien gaur etortzekoazinela.

— Bai —esan zuen Cyrilek, oso tinko etabihoztun. Aulkitik altxatu zen; bat-batean, kirikegin zion erlojuari.

Page 146: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Aizu, izeba Con, zuen erlojua atzera dabil,ezta? Gizon batekin hitz hartu dut zera, Padding-tonen, bostak jota. Zoritxarrez, ezingo naiz luzegeratu aitonarekin.

— O, ez du espero zu oso luze geratzea! —esan zuen izeba Josephinek.

Constantiak erlojuari so jarraitzen zuen. Ezinzuen erabaki aurrera edo atzera zegoen. Bataedo bestea, hori ia seguru zekien. Lehen ere halaegona zen.

Artean, Cyril atzean zegoen.— Ez zatoz gurekin, izeba Con?— Jakina —esan zuen Josephinek—. Denok

joango gara. Goazeman, Con.

—IX—

Jo zuten atea, eta Cyrilek izebei jarraitu zienaitonaren gela bero, melengara.

— Aurrera —esan zuen aitona Pinnerek—. Ezhor geratu. Zer dugu? Zer saltsa darabilzue?

Su burrunbatsu baten aurrean zegoen, maki-lari helduta. Tapaki lodi bat zuen belaun gai-

Page 147: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

nean. Magalean sedazko musuzapi eder hori argibat zeukan.

— Cyril da, aita —esan zuen Josephinek lotsa-ti. Eta Cyril eskutik hartuta, aurrera eramanzuen.

— Arratsalde on, aitona —esan zuen Cyrilek,eskua izeba Josephinerenetik libratu nahian.

Aitona Pinnerek Cyrilengan josi zituenbegiak, modu ospetsu hartan. Non zegoen izebaCon? Izeba Josephineren beste aldean zegoen,beso luzeak aurrean zintzilik, eskuak estututa.Ez zituen begiak aitonagandik baztertzen.

— Eta? —esan zuen aitona Pinnerek, lurrajoz—. Zer berri dakarkidak?

Zer berri, zer berri zekarkion? Txoroarenmoduan irribarrez ikusi zuen Cyrilek bere burua.Gelako giroa, gainera, itogarria zen.

Baina izeba Josephine etorri zitzaion salba-tzera. Ozen hots egin zuen:

— Cyrilen aitari oraindik asko gustatzenomen zaio merengea, aitatxo.

— E? —esan zuen aitona Pinnerek, merenge-azal more bat bezala okertuz eskua belarriparean.

Page 148: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Josephinek errepikatu zuen:— Cyrilen aitari oraindik asko gustatzen

omen zaio merengea.— Ez dut aditzen —esan zuen Pinner koronel

zaharrak. Eta Josephine makilaz uxatu ondoren,Cyril keinatu zuen makilaz.

— Esaidak zer adierazi nahi didan —esanzuen.

«Jainko santua!»— Esango diot? —galdetu zuen Cyrilek, gorri-

tu eta adi-adi izeba Josephineri begira.— Bai, maitea —egin zion irribarre—. Poz

handia emango dio.— Ea, bota ezak! —hots egin zuen Pinner

koronelak erretxinduta, berriro lurra astinduz.Cyril makurtu eta garrasi egin zuen:— Aitari oraindik asko gustatzen zaio meren-

gea.Orduan aitona Pinnerek salto egin zuen, tiroz

jota bezala.— Marrurik ez! —hots egin zuen—. Zer arraio

du mutil honek? Merengea! Niri ze axola!— O, izeba Josephine, segitu beharra dugu?

—kexatu zen Cyril etsipenez.

Page 149: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Lasai, maitea —esan zion izeba Josephi-nek, biak elkarrekin dentistarenean baleudebezala—. Segituan ulertuko du.

Eta Cyrili belarrira esan zion:— Gorreria hasi zaio.Orduan izeba makurtu zen eta deiadarka ekin

zion osaba Pinneri:— Cyrilek esan nahi dizun bakarra da, aita-

txo, bere aitari oraindik asko gustatzen zaiolamerengea.

Pinner koronelak oraingoan ongi entzun, etahausnartzen jarri zen, Cyrili goitik behera begira.

— Harrigarria! —esan zuen aitona Pinnerek—. Etorri haiz ba hi hain urrutitik honaino, nirikontu harrigarri hori esatera!

Eta Cyrili ere hala iruditu zitzaion.

— Bai, Cyrili bidaliko zionat erlojua —esanzuen Josephinek.

— Ederki legoken —esan zuen Constantiak—. Uste dinat azkeneko etorri zenean arazotxorenbat izan genuela orduarekin.

Page 150: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

—X—

Katek eten zituen, betiko moduan atetik zala-partan sartuta, horman panel sekretu bat aurki-tu balu bezala.

— Frijitua ala egosia? —galdetu zuen ahotslotsagabeak.

Frijitua ala egosia? Josephine eta Constantiatxundituta geratu ziren une batez. Ezin ziotentankera hartu.

— Frijitua ala egosia zer, Kate? —galdetuzuen Josephinek, kontzentratzen hasteko ahale-ginetan.

Katek purrustada bota zuen.— Arraina.— Zergatik ez zara hortik hasi? —aurpegiratu

zion Josephinek goxo—. Nola nahi duzu ulertzea?Mundu honetan gauza asko dira, izan ere, frijituala egosten direnak.

Eta adorezko erakustaldi haren ostean, guz-tiz argi esan zion Constantiari:

— Hik ze nahiago dun, Con?— Ederra egongo huken frijitua —esan zuen

Constantiak—. Bestela, egosia ere ederra dun,

Page 151: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

noski. Niri berdin zaidan edonola... Hik ez badunnahiago... Hartara...

— Frijitua! —esan zuen Katek, eta berriroindarrean joan zen, beren atea zabalik utzi etasukaldekoa danba itxiz.

Constantiari begira jarri zen Josephine;bekain zurixkak goratu zituen, ile zurixkakozimur artean desagertu ziren arte. Zutitu zen.Oso modu goren, tinkoan esan zuen:

— Hator mesedez nirekin salara, Constantia.Garrantzi handiko zerbait dinat hirekin eztabai-datzeko.

Izan ere, salara biltzen ziren Kateren gaineanhitz egitekoak zirenero.

Josephinek esanguratsu itxi zuen atea.— Eseri, Constantia —esan zuen, artean ere

handikiro. Bazirudien estreinako aldia zuelaConstantia errezibitzen. Hau zalantzati ari zeningurura begira aulki baten bila, zinez arrotz sen-tituz bezala.

— Hauxe dinagu kontua —esan zuen Josephi-nek, aurrera makurtuz—: berarekin jarraitu alaez.

Page 152: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Horixe dun kontua —baieztatu zuen Cons-tantiak.

— Eta oraingo honetan —esan zuen Josephi-nek irmo—, behin betiko erabakia hartu behardinagu.

Une batez, bazirudien aurreko aldi haiekdenak aztertzen hastera zihoala Constantia,baina bere buruari eutsi eta esan zuen:

— Bai, Jug.— Aizan, Con —azaldu zion Josephinek—,

dena aldatu dun orain.Constantiak gora begiratu zuen bizkor.— Izan ere —jarraitu zuen Josephinek—, ez

dinagu lehen bezala Kateren premiarik. —Pitinbat gorritu zen—. Ez zeukan aitaren janaria pres-tatu beharrik.

— Egia galanta —baietsi zuen Constantiak—.Aitak ez din noski orain ez janaririk, ez ezernahi...

Josephinek zorrotz moztu zion:— Ez haiz ba erdi lotan egongo, e Con?— Erdi lotan, Jug? —Constantiak zabal-zabal

zituen begiak.

Page 153: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ba jar ezan arreta gehiago —esan zuenJosephinek zorrotz, eta berriro gaiari helduzion—. Hori horrela dela —eta hau ahots izpibatez xuxurlatu zuen, ateari zelatan—, Katebidali —berriro altxatu zuen ahotsa—, eta geukprestatuko geniken janaria.

— Zergatik ez? —hots egin zuen Constantiak.Ezin zion irribarreari eutsi. Hura zirrara! Eskuakestutu zituen—. Zer janda biziko gara, Jug?

— O, arrautza forma guztietan! —esan zuenJugek, berriro goren—. Eta gainera bazegonmakina bat janari prestatu ere.

— Baina nik beti entzun dinat —esan zuenConstantiak—, oso garestiak direla.

— Neurrian erosi behar —esan zuen Josephi-nek. Baina bere burua bidezidor liluragarri hone-tatik baztertu eta atzetik joanarazi zuen Cons-tantia.— Orain, halere, Katerekin fidatzen garenala ez erabaki behar dinagu.

Constantiak bizkarra atzeratu zuen. Barretxiki motel batek alde egin zion ezpainetatik.

— Bitxia dun, Jug —esan zuen—, baina behinere ez naun gauza izan, gai honi buruz erabakiahartzeko.

Page 154: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

—XI—

Behin ere ez zen gauza izan. Frogak emateazen arazo nagusia. Nola frogatu gauzak, nola?Esate baterako Katek beraren aurrean keinuitsusi bat egitea. Ez zen posible minagatik egi-tea? Nola galdetuko zion, bada, ea keinu itsusibat egin zuen? Katek «Ez» erantzunez gero —etajakina zegoen hala esango zukeela—, huralarria! Hura lotsaizuna! Gainera, Constantiaksusmoa zuen, ia seguru zegoen, Kate komodarajoaten zela bera eta Josephine kanpoan zire-nean; ez lapurretara, baizik bazterrak miatzera.Etxeratu, eta sarri topatu zuen amatistazkogurutzea leku harrigarrienean: farfailazko zintenazpian edo gaueko bertharen gainean. Behinbaino gehiagotan jarri zion Kateri tranpa. Gauzakordena berezi batean utzi, eta gero Josephinerideitzen zion, lekuko gisa.

— Ikusten, Jug?— Argi eta garbi, Con.— Orain jakingo dinagu.

Page 155: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Baina, ai ene, gero begiratzen hasi eta huraez zen inongo froga! Zerbait mugituta bazegoen,oso posible zen berak komoda ixterakoan gerta-tu izana; kolpe batengatik izan zitekeen.

— Hik erabaki, Jug. Nik ezin dinat. Zailegiadun.

Baina tarte bat eta azterketa luze batenostean, Josephinek hasperen egiten zuen:

— Zalantza sortu didan, Con, neronek ere ezzekinat.

— Ezin dinagu berriro beste baterako utzi —esan zuen Josephinek—. Beste baterako uztenbadugu...

—XII—

Baina, une hartantxe, organilo bat hasi zenjoka beheko kalean. Josephine eta Constantiabatera jarri ziren hanka gainean.

— Azkar, Con —esan zuen Josephinek—. Joanhadi azkar. Sei penikekoa zegon horko...

Page 156: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Orduan oroitu ziren. Berdin zen. Ez zutengehiago organilo-jotzailea isildu beharko. Beraeta Constantiari ez zieten gehiago agindukotximu hura musika eta guzti handik bidaltzeko.Ez zuten gehiago entzungo deiadar ozen, arrarohura, aitak pentsatzen zuenean ez zebiltzalapresaka. Egun osoa organiloari eragiten aritutaere, makilak ez zuen lurra joko.

Ez du lurra joko,Ez du lurra joko,

zioen organiloak.Zer ari zen Constantia pentsatzen? Oso irri-

barre bitxia zuen; besteetan ez bezala zegoen.Ez ahal zen behintzat negarrez hasiko.

— Jug, Jug —esan zuen Constantiak goxo,eskuak atxikiz—. Badakin zer egun den gaur?Larunbata. Astea joan dun, astebete.

Astebete aita hil dela,Astebete aita hil dela,

Page 157: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

hots egin zuen organiloak. Eta Josephineriere ahaztu zitzaion buruz eta zentzuz jokatzea;irribarre egin zuen xume, arraro. Indiako tapi-zean eguzkizko lauki batek jotzen zuen, gorrizurixka; etorri, joan, etorri —azkenean bertangeratu zen, indarrez—, ia urretsu distiratu zuenarte.

— Atera dun eguzkia —esan zuen Josephinek,horrek inporta balu bezala.

Organiloa bor-bor ari zen akorde jario pare-gabe bat dardaraka isurtzen, akorde biribilargiak, axolagabe sakabanatuak.

Haiek harrapatu nahian bezala, Constantiakbere esku handi, hotzak jaso, eta ondoren berri-ro jaitsi zituen. Tximiniako koska aldera joan zen,bere Buda kuttuna zegoen lekura. Eta harrizkoeta urre itxurako irudi hartan —haren irribarreaksentsazio bitxi bat sortzen zion beti, ia mina erebai, baina min atsegina—, bazirudien gaur irriba-rrea baino gehiago ageri zela. Bazekien hark zer-bait; bazuen sekreturen bat. «Badakit nik zuk ezdakizun zerbait», zioen Budak. O, zer ote zen,zer izan zitekeen? Baina sentitu zuen bazegoe-la... zerbait.

Page 158: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Eguzki printzak bultzaka ari ziren leiho arte-tik, itzalgaizka sartzen, argiaz jotzen altzariaketa argazkiak. Josephine haiei begira zegoen.Amaren argazkira, piano gaineko argazki handi-tura iritsi zirenean, harrituta bezala gelditu zirenhantxe, izan ere oso gutxi geratzen zen amareniruditik; bakar-bakarrik pagoda ñimiño baten for-mako belarritakoak, eta lepoko katu luma-bel-tza. Zergatik lausotzen ziren hildakoen argazkiakbeti horrela?, galdetu zuen Josephinek bereartean. Norbait hil bezain laster hiltzen zenharen argazkia. Baina jakina, amaren hau osozaharra zen. Hogeita hamabost urte. Josephinebere buruaz gogoratzen zen, aulki baten gaineanzutik eta lumazko katua seinalatzen Constantia-ri, eta esanez suge harexek hil zuela ama Zeila-nen... Ama hil ez balitz, dena desberdin izangoote zen? Berak ez zuen horretarako arrazoirikikusten. Izeba Florence etorri zen berekin bizitze-ra eskola bukatu zuten arte, eta hiru bider alda-tu ziren etxez eta urtero joan ziren oporretaneta... eta neskame aldaketak ere izan zituzten,noski.

Page 159: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Txolarre txiki batzuk —jaio berriak ematenzuten—, txioka zeuden leihoko koskan. Pi-pi-pi.Baina Josephineri iruditu zitzaion ez zirela txola-rreak, ez zeudela leihoko koskan. Barrutik zetor-kion negar hots bitxi, ñimiño hura. Pi-pi-pi. A!,zer ari zen negarrez, hain ahul eta etsi?

Ezkondu izango ote ziren ama bizi izanbalitz? Baina ez zuten izan norekin ezkondurik.Han ibili ziren aitaren lagun anglo-indiarrak, aitahaiekin haserretu zen arte. Handik aurrera, beraeta Constantia ez ziren inoiz gizon ezkongabebakar batekin ere topatu, elizgizonekin izan ezik.Nola topatu gizonak? Eta topatuta ere, nola eza-gutu arrotz izateari uzteraino? Irakurriak zituztenjendearen abenturak, atzetik norbait zutenenaketa. Baina Constantiak eta berak sekula ez zuteninor izan atzetik. O bai, izan zen urte bateanEastbournen gizon misteriotsu bat beren osta-tuan, ohar bat utzi ziena beren gelaren kanpokoate aurrean, ur beroaren antoxinean! Baina Con-niek aurkitu zuenerako, lurrinak desegina zuenidatzia, irakurtezin bihurtzeraino; ez zutenantzematerik izan bietako zeinentzat zen ere.Eta gainera, hurrengo egunean joan zen. Hori

Page 160: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

izan zen dena. Beste guztia aita zaintzea izanzen, eta aldi berean aitaren ondotik alde eginkaibiltzea. Baina orain? Orain? Lapur batek bezalaukitu zuen eguzkiak Josephine, emeki. Buruajaso zuen. Argi printza emeek leihora eramanzuten.

Organiloak jotzeari utzi arte Budaren aurreanegon zen Constantia, pentsakor, baina ez bes-teetan bezala burua joanda. Oraingo honetan,irrika baten modukoa zen bere pentsamendua.Gogora etorri zitzaion honaino etorri —ezkutuanjaiki eta lo-atorrean—, ilargi betez, eta lurreanetzaten zenean, besoak zabal-zabal eginda,gurutziltzatua bezala. Zergatik? Ilargi handi, zur-bilak behartuta. Zur landuko bionbotik zehar-begirada botatzen zioten irudi dantzari izuga-rriek, baina berari ez zion axola. Gogora etorrizitzaion ere nola, kostaldean zirenero, bere kasaalde egiten zuen ur ertzeraino, eta zerbait kanta-tzen zuen, berak asmatutako zerbait, ur pilaharro hari arretaz begira. Izan zen bestelako bizi-tza bat ere: irten lasterka, ekarri gauzak etxerapoltsatan, probatu, eztabaidatu Jugekin, atzeraeraman, ondoren gauza gehiago ekarri eta pro-

Page 161: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

batu, eta prestatu aitaren erretiluak, eta saiatuaita ez amorrarazten. Baina bazirudien hori denatunel moduko batean gertatu zela. Ez zen bene-takoa. Soilik tuneletik irteten zenean, ilargi argi-tara edo itsasertzera edo trumoi-tximista artera,sentitzen zen bera zen bezalakoa. Zer esan nahizuen horrek? Zeren bila zebilen beti? Nora ziho-an hortik? Eta orain? Orain?

Budaren paretik jiratu zen, bere imintziozalantzati haietako bat eginez. Josephine zutikzegoen aldera joan zen. Zerbait esan nahi zionJosephineri, zerbait izugarri inportantea, alegia...alegia etorkizuna eta zer...

— Ez dun uste, agian... —hasi zen.Baina eten zuen Josephinek.— Neure artean pentsatzen nagon, ea orain...

—murmurikatu zuen.Biak isildu ziren; bata bestearen zain geratu

ziren.— Segi, Con —esan zuen Josephinek.— Ez, ez, Jug; hi lehenbizi —esan zuen Cons-

tantiak.— Ez, esazan zer dunan esateko. Hi hasi haiz

—esan zuen Josephinek.

Page 162: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ba... ba nahiago dinat lehenbizi hireaentzun —esan zuen Constantiak.

— Ez hadi txoroa izan, Con.— Benetan, Jug.— Connie!— O, Jug!Tarte bat. Ondoren Constantiak esan zuen,

oso xume:— Ezin dinat esan esatera nindoana, Jug,

ahaztu zaidan eta... zer nindoan esatera.Josephine isilik geratu zen pixka batean.

Lehenago eguzkia egondako lekuan zegoenhodei handiari so jarri zen. Ondoren, labur gehi-tu zuen:

— Niri ere ahaztu zaidan.

Page 163: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

USO JAUN-ANDREAKBerak ongi zekien —inork baino hobeto—, ez

zuela aukera bakar baten arrastorik, ezta izpirikere. Hartan pentsatze hutsa ergela zen. Hain zenergela, gainera, non ederki ulertuko baitzuen,baldin eta neskaren aitak... bueno, ederki ulertu-ko zuen neskaren aitak zernahi eginda ere. Izanere desesperazioa zen, auskalo noiz arte Ingala-terran pasatzen zuen azken eguna izatea zen,bera kinka hartan jarri zuena. Eta oraindik ere...Komodatik gorbata bat aukeratu, lauki urdin etakrema kolorekoa, eta ohe ertzean eseri zen.Dama gazteak «Lotsagabea halakoa!» esatenbazion, harrituko zen? Ezta batere, pentsatuzuen, lepo biguna goratu eta gorbataren gainerajaitsiz. Horrelako zerbait esango zion, seguruasko. Ezin zuen igarri, arazoari hotz-hotzeanbegiratuz gero, zer beste erantzun jaso zeza-keen.

Horratx! Ispilu aurrean zinta urduri lotu, ileaesku biekin behera sakatu, eta kanpora aterazituen zamarraren sakela barrenak. Urtean bos-

Page 164: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

tehun edo seiehun libra inguru ematen zituenfruitu plantazioak, non eta Rodesiako puntan.Kapitalik ez. Diru iturririk ez. Aukerarik ezhurrengo lau urteetan irabaziak handitzeko. Kan-poko itxura, berriz, hutsaren hurrengoa. Osasunbikainez ere ezin harrotu, zeren Afrika Sortalde-ko negozio harekin sekulako egurra jaso, eta seihilabeteko atsedena hartu behar izan baitzuen.Artean izugarri zurbil zegoen —gaur inoiz bainookerrago—, pentsatu zuen, aurrera makurtu etaispilua aztertuz. Jainko santua! Zer gertatu zen?Ilea berdexka zeukan. Hor konpon, berak ezzuen ile berderik, eta kito. Hori gehiegi zen.Orduan argi berdeak dar-dar egin zuen krista-lean: kanpoko zuhaitzaren errainua zen. Reggiejiratu, zigarro-kutxatila atera, baina berak loge-lan erretzeak amatxori zer nazka ematen ziongogoratu zuenean, berriro lehengo lekuan utzieta komoda aldera hurreratu zen. Ez, ezin, alajai-na, bere buruari ezer onik aurkitu, eta beste hariberriz... A! Bertan gelditu, besoak antxumatu etagogor bermatu zen komodan.

Nahiz hark halako posizioa eduki, aita abera-tsa, alaba bakarra eta askogatik ere auzoko nes-

Page 165: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

karik ongien ikusia; nahiz hain ederra eta argiaizan... Argia? Hori gutxi esatea zen: ez zegoenezer, hark egiten ez zekienik; bistakoa zen,beharrezkoa izan balitz, hura jeinu bat izangozen edozertan; nahiz gurasoek alaba eta alabakgurasoak maite, eta hari joaten utzi baino nahia-go izango zuten... Nahiz hau nahiz hura, hain-bestekoa zen bere amodioa, non ezin zuen itxa-ropena baztertu. Baina itxaropena ote zen? Aitzi-tik, hari goxo-goxo kasu egiteko, hari zer-nahi-hura emateko, hari ondora perfektu dena baka-rrik ametitzeko irrika bitxi, herabe hau, maitasu-na bakarrik ote zen? Berak bai hura maite!Komodaren kontra gorputza estutu eta murmuri-katu zuen: «Maite dut, maite dut!» Eta, orduan-txe, harekin zihoan Umtalira bidean. Gaua zen.Ertz batean zegoen hura, eserita lo. Kokotsxamurra lepo xamurrean gordea, betile beltza-ran urretsuak masaila gainetan kokatuak. Txora-turik zegoen haren sudurtxo finarekin, harenezpain perfektuekin, haurrarena bezalako harenbelarriarekin, eta hau erdi estaltzen zuten kizkurbeltzaran urretsuekin. Oihanean barrena zihoa-zen. Bero eta ilun eta urruti. Orduan hura esna-

Page 166: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

tu eta esan zuen: «Lo egin dut?», eta berak eran-tzun: «Bai. Ongi zaude? Utzidazu...» Eta berahurreratu eta ondoan makurtu zitzaion. Ezinzuen ametsetan jarraitu, hainbestekoa zen berezoriona. Baina halere kemena izan zuen beherajaitsi, lastozko kapeluari atzaparra bota sarre-ran, eta kaleko atea ixterakoan zera esateko:

— Saiatuko nauk, ea zortea dudan.Baina zorteak ia berehala eman zion, gutxi

esaten jarrita, astindu gogor bat. Lorategikobidean gora eta behera pasieran, Chinny etaBiddy pekines zaharrekin, amatxo zebilen. Regi-naldek asko nahi zion amatxori, noski. Hura...hura beti on beharrez aritzen zen eta ez zuenberehalakoan amore ematen. Baina gurasozakarra zen, hori ez zegoen ukatzerik. Eta bizi-tzan zehar batzuetan, sarri —osaba Alick hil etaberari fruitu plantazioa utzi aurretik—, Reggiekargi izan zuen, mutiko batentzat ez dagoelazigor okerragorik alargun baten seme bakarraizatea baino. Eta berak zeukan guztia amatxoizatea are latzagoa zen. Nola edo hala aita etaama batera izateaz gain, beraren eta tutorearensenide guztiekin izan zuen sesioa, Reggie

Page 167: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

lurrean agertzen hasi aurretik. Hori horrela, Reg-giek, etxeminez zegoenero, izarren azpian eseri-ta ataripe ilunean, eta gramofonoa joka, «Bihotz,bizitzea ez al da maitatzea?», begi aurrera zetor-kion bakarra amatxo zen, garai eta sendo, lora-tegiko bidexkan tirriki-tarraka, hankapeanChinny eta Biddy zituela...

Amatxo, guraizeak zabalik, hildako zer edozeren burua moztera zihoala, Reggie begizta-tzean gelditu zen.

— Ez haiz ba inora joango, e Reginald? —gal-detu zuen, ikusirik bazihoala.

— Tearen ordurako hemen izango naiz —esan zuen Reggiek ahul, eskuak zamarrarensakeletan sartuz.

Zast. Buru bat mozturik. Reggiek ia salto eginzuen.

— Uste nian amarentzat gordeko huela azkenarratsaldea —esan zuen.

Isiltasuna. Pekinesak erne begira. Amatxokzioen guztia ulertzen zuten. Biddy etzanda zego-en, mingaina zintzilik; lodi eta distiratsu, toffeepuska bat ematen zuen, erdi urtua. BainaChinnyren portzelanazko begiek ilun so egin zio-

Page 168: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ten Reginaldi, eta sudurrari tiratu zion xuabe,mundu osoa usain txar bat balitz bezala. Zast,berriro guraizeek moztu. Gaixo errukarriak; ikus-ten ari zirenak!

— Eta nora hoa, amak jakiterik badauka? —galdetu zuen amatxok.

Noizbait amaitu zuten, baina Reggiek ez zuenpausoa mantsotu, etxearen bistatik ezkutatu etaProctor koronelaren etxerainoko erdibidea eginarte. Orduantxe jabetu zen zer arratsalde girobikaina zegoen. Goiz guztian euria aritu zuen,uda bukaerako euria, epela, astuna, bizia, etaorain zerua oskarbi zegoen, salbu hodei txikienzerrenda luze bat, ahatekumeen antzera basogainetik nabigatzen. Justu zuhaitzetako azkentantak botatzeko adina zebilen haizea; izar berobatek zipriztindu zion eskua. Ttan...! Kapeluan jozuen beste batek. Errepide hutsa argitsu zegoen,landare-hesiek txilar usaina zuten, eta zer disti-ra handi eta nabaria zuen malbak baserrietakobaratzeetan! Hara Proctor koronelaren etxea. Iri-tsi zen. Eskua atakan, ukondoarekin lilak ukitu,eta hostoak eta polena zabaldu zitzaion zama-rraren besoan. Baina itxaron. Azkarregi ari zen.

Page 169: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Kontua berriro aztertzeko asmoa zuen. Horrela,lasai. Baina halere bazihoan bidexkan gora, arro-sa landare erraldoiak alde banatan. Honela ezinduk. Baina eskuekin txilinari heldu, eragin, etalehertu beharrean jarri zuen hoska, etxea sutanzegoela abisatzeko bezala. Neskamea sarreranbertan zegokeen, zeren aurreko atea aireanzabaldu baitzen, eta txilin nazkagarri hura isilduaurretik Reggie itxita geratu zen sala hutsean.Arraroa izan arren, hura isildu zenean eta bereburua ikusi gela handi hartan —iluna, piano itze-laren gainean eguzkitako bat zegoela—, erabatbizkortu zen, areago, kitzikatu. Hango isiltasuna!Baina noiznahi atea zabaldu eta erabakiko zenbere patua. Sentsazioa, berriz, dentistareneanegotea bezalatsu zen; zalaparta handiegia zenbere hura. Baina aldi berean, eta gogotik harrituzen Reggie, bere buruari esaten entzun zion:«Jauna, ongi dakizu orain artean ez didazula ezerasko lagundu...» Horrek ekarri zuen bere senera;horrek erakutsi zion zer larria zen kontu hura.Beranduegi. Kisketa jiratu zuten. Anne sartu,bien arteko tarte ilunean barrena etorri, eskuaeman, eta ahots txiki, gozo harekin esan zion:

Page 170: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Asko sentitzen dut, baina aita joana da.Eta ama herrira joan da egun-pasa, kapelu baterostekotan. Ni bakarrik nago zuri ongi etorriaemateko, Reggie.

Reggiek arnasestu egin, kapelua sakatuzamarreko botoien kontra, eta toteldu zuen:

— Zera besterik ez nator... adio esatera.— O! —hots egin zuen Annek gozo. Pauso

batzuk atzeratu eta bere begi grisak dantzatuzituen—. Zer bisita laburra!

Orduan, Reggieri begira, kokotsa goratu etaozen egin zuen barre, algara luze, gozoa, etapiano aldera urrunduz hantxe bermatu eta hasizen jolasten eguzkitakoaren borlarekin.

— Asko sentitzen dut —esan zuen—, honelabarre egin izana. Ez dakit zergatik egiten dudan.Ohitura txar bat da.

Eta hark zapata grisaz bat-batean lurra jo,eta eskuzapi bat atera zuen artilezko zamar zuri-tik.

— Menderatu beharra dut joera txoro hau —esan zuen.

Page 171: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Jainko santua, Anne —hots egin zuen Reg-giek—. Zoragarria da zuri barrez entzutea! Ezzait bururatzen beste ezer, horrek adina...

Baina benetan, eta hori biek zekiten, ez zenbeti barrez ari; ez zuen ohitura hori. Elkar ezagu-tu zuten egunaz gero, momentu huraxe ezkero,auskalo zer arrazoi bedeinkatugatik, Annekbarre egin zuen bere bizkar. Zergatik? Berdinzen non zeuden edo zertaz ari ziren hizketan.Litekeena zen erabat serio hastea, ezin serioago—behinik-behin bera—, baina halako batean,esaldi baten erdian, Annek begiratua bota etadardara txiki bizkor bat pasatzen zitzaion aurpe-gitik. Ezpainak erdibitu, begiak dantzatu etabarrez hasten zen.

Gainera, bitxia bazen ere, Reggieren ustezhark ez zekien zergatik egiten zuen barre. Ikusiazuen hura bizkarra ematen, kopeta belzten,masailei barrura eragiten, eskuak estutzen.Baina alferrik. Algara luze, gozo hura entzutenzen, baita hots egiten zuenean ere: «Ez dakitzergatik egiten dudan barre». Misterioa zen...

Eskuzapia jaso zuen.

Page 172: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Eser zaitez —esan zuen—. Eta erre ezazu,nahi baduzu. Zigarrotxoak daude zure ondokokutxa horretan. Neuk ere hartuko dut bat.

Reggiek pospoloa piztu zion eta, hura makur-tzean, haren perlazko eraztunean sugar txikibaten distira ikusi zuen.

— Bihar zara joatekoa, ezta? —esan zuenAnnek.

— Bai, bihar, nahitaez —esan zuen Reggiek,ke laino txiki bat botaz. Ze arraiogatik zegoenhain urduri? Baina ez zen urduri hitz egokia—.Lanak... lanak ditut sinesten —gaineratu zuen.

— Bai... ezta? —esan zuen Annek goxo,aurrera makurtu eta zigarrotxo punta igurtzizhautsontzi berdearen jiran. Zer eder zegoenhorrela! Zinez eder, txiki-txikia aulki puska har-tan. Reginalden bihotza harrotua zegoen xamur-ki, baina ondokoaren ahotsa zen, haren ahotsgoxoa, dardara eragiten ziona.

— Hemen urteak daramatzazula iruditzenzait —esan zuen.

Reginaldek tiratu handi bat eman zion ziga-rrotxoari.

— Latza da itzuli beharra —esan zuen.

Page 173: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

«Kru kru kru», entzun zen isilune hartan.— Baina zuk gustukoa duzu kanpoan ibiltze

hori, ezta? —esan zuen Annek. Perlazko lepoko-an kiribildu zuen hatza—. Lehengo gauean esa-ten zuen aitak, bere ustez zer zortea duzunzeure buruaren jabe izanik. —Eta gora begiratuzion. Reginalden irribarrea badaezpadakoa izanzen.

— Nik ez dut zorte izugarririk nabari —esanzuen arin.

«Kru kru kru», heldu zen berriro. Eta Annekmurmurikatu zuen:

— Bakardadea, alegia.— O, ez zait axola bakardadea —esan zuen

Reginaldek, zigarrotxoa amorruarekin txikituzhautsontzi berdean—. Bota ahala jasango nukehori, gainera lehen gogoko nuen. Baina hastennaizenean pentsatzen...

Bat-batean hura izua!, gorritasuna sentituzuen.

«Kru kru kru! Kru kru kru!»Anne airean zutitu zen.

Page 174: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Zatoz nire usoei adio esatera —esanzuen—. Saihetseko ataripera aldatu ditugu. Gus-tatzen zaizkizu usoak, ezta Reggie?

— Ikaragarri —erantzun zion, hain sukartsunon Anneri leiho-atea zabaldu zionean eta beraalboan zutik jarri, Anne lasterka joan baitzen,usoei barrez balego bezala.

Hara eta hona, hara eta hona zebiltzan biusoak oinez, usategiaren lurreko hondar gorrifinean. Bata beti bestearen aurrean. Batekaurrera alde egin, garrasi txiki bat eginez, etabestea segika, burua handikiro makurtu etamakurtu.

— Begira —azaldu zion Annek—, aurrekoaUso andrea da. Uso jaunari begiratu, garrasi txikihori bota eta aurrera alde egiten du, bestea segi-ka duela, burua makurtu eta makurtu. Eta horrekbarregura sortzen dio berriro. Orduan berak las-terka egin, eta atzetik du —hots egin zuenAnnek, orpoen gainean eseriz—, Uso jaun giza-gaixoa, burua makurtu eta makurtu. Horrelako-xea da beren bizitza. Ez dute beste ezer egiten.

Zutitu eta ale hori batzuk hartu zituen usate-giaren teilatuan zegoen zorro batetik.

Page 175: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Rodesian zaudela gogora baldin badatozki-zu, Reggie, seguru honetantxe ari direla...

Reggieri ez zitzaion igartzen usoak ikusi edohitzik entzun zuenik. Momentuz ez zen kontura-tzen bere ahalegin neketsuaz besterik, hau da,barruko sekretua erauzi eta Anneri eskaintzea.

— Anne, izango ote naiz ni inoiz zure begi-koa?

Kito. Esan zuen. Eta ondorengo isilunean,Reginaldek lorategia ikusi zuen eguzki argitan,zeru urdin dardaratia, hostoen astindua ataripe-ko zutabeetan, eta Anne hatz batekin esku ahu-rreko artaleak jira-biratzen. Orduan hark eskuaastiro itxi, eta mundu berri hura aienatu zen,astiro murmurikatu zuenean:

— Ez, hainbesteraino ez.Baina Reggie ezertaz ohartzerako, hura biz-

kor abiatu zen, eta berak eskaileretan beherajarraitu zion, lorategiko bidexkatik, arrosazkoarku gorrien azpitik, belardian zehar. Han, bela-rrezko ertz alaia atzean zuela, Anne aurrez-aurrejarri zen.

— Ez dut esan nahi oso gustuko ez zaitudanik—esan zuen—. Gustuko zaitut; baina... —zabal-

Page 176: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zabal egin zitzaizkion begiak—, nire hau ez da —dardara bat pasatu zitzaion aurpegitik—, halako-etan sentitzen den gustu klasea...

Ezpainak erdibitu eta ezin izan zion bereburuari eutsi. Barrez hasi zen.

— Izan ere, izan ere —hots egin zuen—, zuregorbata laukitu hori! Oraintxe bertan ere, begiru-nez aritzeko gaia izan arren, zure gorbatak ika-ragarri gogorarazten dit katuek argazkietan era-maten duten xingola! O, barkatu hain zitalabanaiz, mesedez!

Reggiek haren esku txiki epelari heldu zion.— Ez dago zer barkaturik —esan zuen biz-

kor—. Nola egongo da ba? Nik uste badakidalazergatik ematen dizudan barregura. Zu deneanni baino gehiago zara eta ni ergelaren pare naiz.Ohartzen naiz horretaz, Anne. Baina ni inorekin...

— Ez, ez —Annek gogor estutu zion eskua—.Ez da hori. Oso oker ari zara. Ni ez naiz, inolaere, denean zu baino gehiago. Zu ni baino askozhobea zara. Miresteko moduan zara besteeiemana eta... eta fina eta xaloa. Nik ez dut horre-tatik batere. Ez nauzu ezagutzen. Izakera garra-tza da nirea —esan zuen Annek—. Ez idazu

Page 177: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

mesedez hitza eten. Baina ez da hori kontua.Kontua da —ezezkoa egin zuen buruaz—, ezinnaizela inola ere ezkondu barre egin diodangizon batekin. Ulertuko duzu, noski. Nirekinezkontzen den gizona... —xuxurlatu zuen Annekgoxo. Bertan isildu zen. Eskua baztertu, eta,Reggieri begira, irribarre egin zuen arraro, ame-tsetan—. Nirekin ezkontzen den gizona...

Eta Reggieri iruditu zitzaion, aurrean jarri etalekua kentzen ziola arrotz garai, egoki, dirdiratsubatek: Annek eta biek antzokian sarri ikusitakogizon mota, antzeztokian azaldu auskalo nondik,tutik esan gabe emakume heroia besoetanhartu, eta begirada luze, itzel baten ostean era-maten zuen auskalo nora...

Reggiek burua makurtu zuen ikuskizun harenaurrean.

— Bai, ulertzen dut —esan zuen lakar.— Egiatan? —esan zuen Annek—. O, nahiago

nuke. Zital ari naizela jokatzen iruditzen zait.Zaila da azaltzen. Izan ere, ni ez naiz sekula...

Isildu egin zen. Reggie begira geratu zitzaion.Barrez zegoen hura.

Page 178: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ez da bitxia? —esan zuen—. Zuri edozeingauza esaten ahal dizut. Hasiera-hasieratik esanahal izan dizut.

Bera ere saiatu zen barre egin eta «Poztennaiz» esaten. Aurrera jarraitu zuen hark.

— Sekula ez dut inor ezagutu zu adina atse-gin zaidanik. Sekula ez naiz inorekin honenzoriontsu sentitu. Baina seguru nago ez dela haujendeak eta liburuek aipatzen duten maitasuna.Ulertzen duzu? O, bazeneki zer zital sentitzennaizen! Baina gu biok izango ginateke... Usojaun-andreak bezala.

Hori aski izan zen. Behin-betikoa irudituzitzaion Reginaldi, eta ezin zuen jasan halakoegia latza.

— Ez horretan sakondu —esan zuen, eta,Anneri bizkarra emanda, belardian zehar begirajarri zen.

Han zegoen lorazainaren baserria, aldame-nean arte beltz bat zuela. Ke gardeneko izpiurdin, busti bat zegoen tximiniaren gainean zin-tzilik. Ez zuen benetakoa ematen. Hura eztarrikomina! Hitz egiteko gauza ote zen? Saiatu zen.

Page 179: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Joan beharra dut etxera —bota zuenmuturtuta eta abiatu zen belardian barrena.Baina Anne atzetik joan zitzaion lasterka.

— Ez. Ezin zara oraindik joan —erregutuzion—. Ezin zara inola ere sentimendu horrekinjoan.

Eta beltzuri eginez begiratu zion gorantz,ezpainari hozka.

— O, lasai —esan zuen Reggiek, bere burua-ri gogor eginez—. Ni... ni... —Eta eskuari eraginzion, esanez bezala: «egingo dut aurrera».

— Baina hau izugarria da —esan zuen Annek.Eskuak estututa zegoen aurre-aurrean—. Zu ereohartuko zara, noski, zer latza izango litzatekeengu biok ezkontzea, ezta?

— O, horixe, horixe —esan zuen Reggiek,begi akituekin so.

— Okerra, txarra, nire ustez behintzat. Usojaun-andreak bai ongi. Baina atera kontuak egu-neroko bizitzan... atera kontuak!

— Arrazoi osoa duzu —esan zuen Reggiek,eta ibiltzen hasi zen berriro. Baina berriro geldi-tu zuen Annek. Mahukatik tiratu zion, eta harri-

Page 180: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

tzekoa!, barrez ez baizik negarrez hastera doanneska koskorra zirudien oraingoan.

— Orduan zergatik, hain ongi ulertzen duzulaeta, zaude hain triste? —egin zuen antsia—. Zer-gatik inporta zaizu horrenbeste? Zergatik zaudehain penatua?

Reggiek txistua irentsi zuen, eta berriro eginzuen zerbait uxatzeko keinua.

— Ezin dut besterik —esan zuen—. Jota gera-tu naiz. Orain aldentzen banaiz, nik uste gauzaizango naizela...

— Nola aipa dezakezu aldentzea? —esanzuen Annek arbuioz. Lurra jo zuen oinaz; gorri-gorri zegoen—. Nola izan zaitezke hain bihotz-gogorra? Ezin dizut joaten utzi seguru nagoenarte, zuk niri ezkontza eskaini aurretik bezainpozik zaudela. Ulertuko ahal duzu gauza hainsinplea.

Baina Reginaldi ez zitzaion batere sinplea iru-ditzen. Ezin zailagoa zirudien.

— Ez daukat zurekin ezkontzerik, baina nolaegongo naiz ba pentsatzen hain urruti zaudela,ama bilau horri beste inori ezin idatzi diozula,atsekabeak jota, eta hori dena nire erruz?

Page 181: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ez da zure errua. Ez hori pentsa. Destinoada.

Reggiek haren eskua besotik kendu eta muineman zion.

— Ez nitaz errukitu, Anne maitea —esan zionxamurki. Eta oraingoan lasterka joan zen kasik,arku arrosen azpitik, lorategiko bidexkan aurre-ra.

«Kru kru kru! Kru kru kru!» entzun zen atari-peko hotsa.

— Reggie, Reggie —lorategitik.Gelditu eta bizkarra jiratu zuen. Baina Annek,

haren begirada lotsati, txunditua ikustean, barretxiki bat egin zuen.

— Zatoz, Uso jauna —esan zuen Annek.Eta Reginald astiro joan zitzaion atzetik,

belardian zehar.

Page 182: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

NESKA GAZTEA

Soineko urdinarekin, masailak gorrituxeak,begi urdin-urdinak eta urrezko ile izurrak lehen-biziko aldiz bezala goratuta zituela —hegan has-teko goratuta—, Raddick andrearen alabak zerudistiratsutik jaitsia ematen zuen. Raddickandrearen begirada herabe, apur bat harritu,baina mirespen sakonekoa ere, uste horretanzegoela zirudien; baina alaba ez zen baterepozik ageri —bera pozik?— kasinoko eskaileraaurrean hanka jarririk. Izan ere aspertua zego-en... aspertua, zerua kasinoz betea balego beza-la, croupierren ordez santu zahar elkorrak etafitxen lekuan koroak.

— Berdin zaizu Hennierekin joatea? —esanzuen Raddick andreak—. Seguru zaude? Hordago autoa, zuek tea hartu eta hemendik ordubetera itzuliko gara atari honetara, honaxe. Berahor sartzea nahi baitut. Lehenbiziko aldia du etamerezi du ikustea. Bestela ez litzateke gizale-gezkoa izango.

Page 183: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— O, ixo, ama —esan zuen berak, nekeare-kin—. Goazen. Etzazu hainbeste hitz egin. Etairekita duzu zorroa; berriro galduko duzu diruguztia.

— Barkatu, bihotza —esan zuen Raddickandreak.

— O, goazen barrura! Dirua irabazi nahi dut—esan zuen ahots pazientzia gabeak—. Zuek baiongi... baina ni miseria gorrian nago!

— Tori. Hartu berrogeita hamar libera, biho-tza, hartu ehun!

Raddick andrea ikusi nuen berari eskuanbilleteak estutzen, ate jirakorretatik pasatzenziren bitartean.

Hennie eta biok atarian geratu ginen pixkabatean, jendeari begira. Oso irribarre zabal, alaiazuen.

— Hara! —hots egin zuen—. Bulldog ingelesbat. Uzten dute zakurrak sartzen?

— Ez, ez dute uzten.— Hori bai bikaina, e? Hartuko nuke nik bat.

Oso atseginak dira. Ondokoak erabat izutu etaez dira batere zakarrak jabearekin. —Bat-batean

Page 184: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

eskutik heldu zidan—. Hara! Begira atso horri.Nor ote da? Zer itxura da hori? Jokalaria da?

Emakume adineko zimela, soinean satenezkojantzi berde bat zuela, belusezko longain beltzaeta kapelu zuri bat luma moreekin, errenka igozen poliki-poliki eskaileretan gora, burdin hariztiratuta bezala. Aurrera begira zihoan, bereartean barrez, marmarka eta buruari eraginez;atzaparrekin diru-zorro antzeko zikin bati eustenzion.

Baina orduantxe azaldu zen Raddick andrea,berarekin, beste emakume bat ere atzetik zuela.Lasterka etorri zitzaidan. Masailak gorri-gorrizituela zetorren, alai, zeharo aldatuta. Trena irte-teko zorian dagoela, geltokiko nasan laguneiadio esaten ari den emakumea zirudien.

— A, oraindik hemen zaude. Eskerrak! Ezzara joan. Ze ongi! Izugarri gaizki pasatu dutbeste... honekin —eta alaba seinalatu zuen, han-txe geldi-geldi, mesprezioz, behera begira zego-ela, oinarekin koska haztaka, oso urruti—. Ezdiote sartzen uzten! Hogeita bat urte dituela hitzeman diet. Baina ez didate sinesten. Diru poltsaere erakutsi diot gizonari; ez naiz ausartu beste

Page 185: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ezer egiten. Dena alferrik izan da. Barre egin dugure bizkar... Eta oraintxe egin dut topo NewYorkeko MacEwen andrearekin, hamahiru milairabazi ditu oraintxe Salle Privée-an... eta niberagana joatea nahi du, bolada onak iraunbitartean. Ezin dut ordea bakarrik utzi... hau.Baina zuk...

Hartan, gora begiratu zuen berak; sua antze-maten zitzaion.

— Utz nazazu behingoz! —esan zuen amo-rruz—. Hau da ergelkeria! Sortu duzu ba zuk sal-tsa hau! Azkenekoz nator zurekin. Ez dago zure-kin burutuko duenik. —Goitik behera begiratuzion amari—. Lasai zaitez! —gehitu zuen nagusi-tasunez.

Raddick andrea etsi-etsian zegoen. Desira-tzen zegoen MacEwen andrearekin joateko,baina aldi berean...

Nire kemenak bildu nituen.— Beharbada zuk... nahi zenuke gurekin tea

hartzera etorri?— Bai, bai, pozik joango da. Horixe nahi

ninan, bihotza. MacEwen andrea... Hemen egon-go naiz ordu bete barru... edo gutxiago... Ni...

Page 186: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Raddick andreak ziztuan igo zituen eskaile-rak. Berriro ere poltsa zabalik zuela ikusi nuen.

Bakarrik geratu ginen, beraz, hirurok. Bainaizatez, ez zen neure errua izan. Henniek ereleher eginda begiratzen zuen lurrera. Autoaheldu zenean, berak musu aldean bil-bil eginzuen bere beroki beltza, kutsaduraren kontra.Bere oin txikiek muzinez bezala ekarri zuteneskaileretan behera gugana.

— Izugarri sentitzen dut —murkurikatu nuenautoa abiatzean.

— O, hor konpon —esan zuen—. Ez dut hogei-ta bat urtekoa eman nahi. Izan ere... hamazazpiurte izanik! Horko... —eta hotzikara xume bategin zuen— ergelkeria hori ezin dut eraman, etagizon zahar potoloak begira-begira edukitzea.Basapiztiak!

Henniek begirada bizkor bat bota zion, etagero leihotik zelatan hasi zen.

Marmol zuri-arrosazko jauregi itzel batenaurrean gelditu ginen, atarian upel urre-beltze-tan laranjondoak zituela.

— Sartu nahi? —eskaini nion.

Page 187: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Berak zalantza egin, begiratu, ezpainarihozka egin eta amore eman zuen.

— Bueno, badirudi ez dagoela beste nora joa-nik eta —esan zuen—. Atera, Hennie.

Ni sartu nintzen aurrena —mahaia topatzeko,noski—, eta gero bera. Baina denetan okerrenabere hamabi urteko neba txikiarekin ibili beharrazen. Horixe bakarrik falta zen, ume hura berehankapean.

Bazegoen mahai bat. Krabelin arrosak etaplater arrosak zituen, bela itxurako mahaizapitxiki urdinekin.

— Hementxe eseriko gara?Berak gogaiturik ipini zuen eskua zumitzezko

aulki zuri baten bizkarrean.— Eser gintezke. Zergatik ez? —esan zuen.Hennie bere ondotik estu-estu igaro eta izki-

nako aulki batean eseri zen, gorputza bihurrituz.Erabat lekuz kanpo sentitzen zen. Berak, berriz,ez zituen eskularruak kendu ere egin. Begiakbeheratu eta mahaia joka hasi zen hatzekin. Bio-lin hots xume bat zabaldu zenean, dar-dar egineta berriro hozkatu zuen ezpaina. Isiltasuna.

Page 188: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Zerbitzaria agertu zen. Ia ez nintzen ausar-tzen galdetzera:

— Tea? Kafea? Txinako tea... edo te hotzalimoiarekin?

Ez zitzaion ardura. Berarentzat dena berdinzen. Berez, ez zuen ezertxo ere nahi. Henniekxuxurlatu zuen:

— Txokolatea!Baina zerbitzaria jiratu bezain laster, axola-

gabe hots egin zuen:— O, niri ere txokolatea ekartzen badidazu...Zain geunden bitartean, hauts-kutxatila

urrezko bat atera zuen, tapan ispiluduna, gorro-toa balio bezala kotoi gaixoa astindu eta igurtzizuen bere sudur xarmanta.

— Hennie —esan zuen—, ken itzak lorehoriek. —Kotoiarekin seinalatu zituen krabelinak,eta ahopean entzun nion—: Ezin ditut jasanloreak mahai gainean. —Bistan zen atsekabehandia sortzen ziotela, izan ere begiak itxi baitzi-tuen nik haiek baztertzerakoan.

Zerbitzariak txokolatea eta tea ekarri zuen.Kikera handi, apartsuak haien aurrean ipini etanigana bultzatu zuen baso argia. Henniek sudu-

Page 189: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

rra sartu eta han agertu zen, une beldurgarribatez, puntan krema tanta ikarati bat zuela.Baina bizkor garbitu zuen, jaun txiki batek beza-la. Zalantza nuen, berari adierazi ala ez aurreanzeukala kikera. Ez zen ohartu —ez zuen ikusi—,harik eta bat-batean, kasualitate hutsez, txurrutegin zion arte. Estu eta larri begiratzen nion; dar-dar xume bat egin zuen.

— Gozoegia! —esan zuen.Mutil koskor bat, burua mahaspasa bezala-

koa eta gorputza txokolatezkoa, han etorri zenpasta erretilu batekin, lerro-lerro kutixi txikiak,inspirazio txikiak, amets deseginkor txikiak.Berari eskaini zizkion.

— O, ez naiz batere gose. Eramaitzazu.Hennieri eskaini zizkion. Henniek begiratu

bizkor bat bota zidan —nirea onespenezkoa izan,nonbait—, eta txokolatezko kremadun bat hartuzuen, kafezko éclair bat, merenge bat barrenagaztainekin, eta marrubi freskoz betetako adar-txo bat. Bere ezineramana neba ikusita! Bainamutila jiratu bezain laster jaso zuen platera.

— Bueno, bakar bat emaidazu —esan zuen.

Page 190: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Zilarrezko kurrikak bat, bi, hiru bota zituen...eta baita gerezizko tartatxo bat ere.

— Ari zara ba zu niri hauek denak ematen! —esan zuen, erdi irribarrez—. Ez ditut jango. Ezin-go nuke!

Askoz erosoago sentitu nintzen. Nire tearitxurrut egin, bizkarra atzeratu eta erretzeko bai-mena eskatu nuen. Orduan bera gelditu, sardex-ka eskuan zuela, begiak zabaldu eta nabarmenegin zuen irribarre.

— Jakina —esan zuen—. Beti espero dutondokoek erretzea.

Baina orduan izugarria gertatu zitzaion Hen-nieri. Pasta adar hura gogorregi zulatu, bi zatiegin, eta erdi bat mahai gainera erori zen! Huraestuasuna! Gorri-gorri jarri zen. Belarriak eresutan zituen, eta esku lotsatu bat arrastatu zenmahaian zehar, gorputzaren hondarra kentzeko.

— Basapiztia! —esan zion berak.Jainko santua! Airean joan behar nuen salba-

tzera. Presaka hots egin nuen:— Denbora askorako zoaz atzerrira?

Page 191: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Baina ja ahaztua zegoen Hennierekin. Ahaz-tua zegoen nirekin ere. Zerbait gogoratu nahianari zen... Oso urruti.

— Ez... ez dakit —esan zuen astiro, urrutihaietatik.

— Londres baino nahiago izango duzu noski?Hura da... da...

Ez nuenez jarraitzen, bera itzuli eta begirajarri zitzaidan, txunditua.

— Da...— Enfin... alaiagoa —hots egin nuen, nire

zigarrotxoa astinduz.Pastel oso bat behar izan zuen, hartan pen-

tsatzen. Eta ondoren:— Bueno, nondik begiratzen den... —izan zen

lasai esan ahal izan zuen bakarra.Henniek bukatu zuen. Bero-bero jarraitzen

zuen.Tximeleta itxurako zerrenda hartu nuen

mahaitik.— Aizu eta... izozki bat, Hennie? Mandarina

eta jengibrezkoa. Ez, zerbait freskoagoa. Zer iru-ditzen pinazko krema hotza?

Page 192: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Henniek baiezko biribila. Guri begira zegoenzerbitzaria. Eskaria hartua zuenean, berak buruaaltxatu zuen apurretatik.

— Mandarina eta jengibrea esan duzu? Nijengibre zalea naiz. Ekar idazu bat. —Eta segi-dan—: Nahiago nuke orkestra horrek garai bate-ko gauzak joko ez balitu. Horrekin ibili ginen dan-tzan aurreko Gabon denbora guztian. Nazkaematen du!

Baina doinu xarmagarria zen. Honetaz kontu-ratzeak goxotasuna eman zidan.

— Oso leku atsegina da hau, ezta Hennie? —esan nuen.

Eta Henniek:— Sekulakoa! —Asmoa oso isilik esatekoa

zuen, baina oso ozen atera zitzaion, garrasiarenantzera.

Atsegina? Leku hau? Atsegina? Lehenbizikoaldiz begiratu zuen ingurura, zer ote zegoenikusteko... Begiak kliskatu zituen; zalantzangeratu ziren bere begi zoragarriak. Itxura osoederreko gizon adineko bat berari begira zego-en, zinta beltzeko monokulo baten bitartez.Baina berak ezin zuen hura ikusi. Zulo bat zego-

Page 193: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

en haren tokian. Berak beste alderaino begira-tzen zuen.

Azkenean, kristalezko plateretan geratu zirenkoilara txiki xapalak. Henniek leher eginda ema-ten zuen, baina berak berriro jantzi zituen esku-larru zuriak. Ezin zuen asmatu diamantezkoordulariarekin; trabatu egin zitzaion. Gogor tira-tu —traste txoro hura hautsi eta kito—, bainaezin. Azkenean, gainetik jarri behar izan zueneskularrua. Antzeman nion ezin zuela han jarrai-tu, eta baita bera zutitu eta jiratu ere, ni teaordaintzeko zeregin arruntean ari nintzela.

Berriro kanpoan ginen. Iluntzen hasia zego-en. Zeruan izar txikien ziliportak zeuden; kalear-gi handiek dir-dir egiten zuten. Autoa iritsi zaingeundela koskara igo zen, lehen bezala oinadantzatzen zuela, behera begira.

Henniek aurrera salto eginez atea ireki, etabera berriz han eseri zen —oi!— hasperen etaguzti.

— Esaiozu —bota zuen arnasestuka—, ahalduen arinen joateko.

Henniek barre iduri egin zion bere lagun txo-ferrari:

Page 194: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Allie vit! —esan zion. Ondoren, baretu etagure aurreko eserleku txikian jarri zen.

Berriro agertu zen hauts-kutxatila urrezkoa.Berriro jaso zuen astindua kotoi gaixoak; berriroegon zen begirada bizi, guztiz sekretu bat beraeta ispiluaren artean.

Hiri beltz-urrea aldez alde moztu genuen,guraizeek brokadua mozten duten bezala. Hen-niek lan handiak zituen, helduta zihoala ezkuta-tzeko.

Eta kasinora heldu ginenean, Raddick andreaez zegoen, noski, bertan. Ez zegoen haren arras-torik eskaileretan, ezta arrastorik ere.

— Nahi duzue autoan geratu, ni bila noanbitartean?

Baina ez, horretarakoxe zegoen! Jainkoarenizenean, nola bada! Hennie bai. Baina bera ezzegoen autoan eserita egoteko. Eskaileretanitxarongo zuen.

— Baina ez zait gustatzen zu hemen uztea —murmurikatu nuen—. Ez zaitut hemen utzi nahi.

Orduan berokia atzeratu zuen; jiratu etabegira jarri zitzaidan; bere ezpainak erdibituziren.

Page 195: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Jainkoaren izenean... zer ba! Ez... ez zaitbatere axola. Zain.. zain egotea gustatzen zait.—Eta bat-batean gorri-gorri jarri zitzaizkionmasailak, begiak ilundu... une batez pentsatunuen negarrez hastera zihoala—. Utz... utz naza-zu, mesedez —toteldu zuen ahots bero, irrika-tsuz—. Gustatzen zait. Txoratzen nau zain ego-teak! Benetan... bene-benetan! Beti nago zain...makina bat lekutan...

Bere beroki iluna zabaldu zen, eta bere lepozuria —bere gorputz gazte goxo guztia, soinekourdinez jantzia—, lore baten antzekoa zen, kimuilunetik orduantxe jaiotzen.

Page 196: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

MA PARKERREN BIZITZA

Jaun literatoak goiz hartan atea ireki Ma Par-kerri, asteartero etortzen baitzitzaion etxea gar-bitzera, eta bilobagatik galdetu zion. Ateko tapi-zean zegoen Ma Parker, sarrera txiki ilunean, etabesoa luzatuz atea ixten lagundu ondoren jauna-ri, erantzun zuen:

— Atzo lur eman genion, jauna —esan zuenisilik.

— Ene bada! Asko sentitzen dut —esan zuenjaun literatoak, atsekabezko doinu batekin.Gosaltzen ari zen orduantxe. Oso mantal narra-sa zeraman eta egunkari zimur bat zuen eskuan.Baina txarki sentitu zen. Ezin zen sala epeleraitzuli zerbait esan gabe, zerbait gehiago.Orduan, neskamea bezalakoek hainbestekobalioa ematen zietenez hiletei, esan zuen jator:

— Hileta ederra izango zela espero dut.— Zer esan duzu, jauna? —galdetu zuen Ma

Parker zaharrak lehor.Gaixo errukarria! Erabat jota ematen zuen.

Page 197: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Hiletak arrakasta izango zuela espero dut—esan zuen.

Ma Parkerrek ez zuen erantzun. Buruamakurtu eta sukaldera joan zen tirriki-tarraka,gogor eutsiz arrain poltsari, barruan baitzituengarbigarriak eta aurreko mantala eta feltrozkooinetakoak. Jaun literatoak bekainak goratu etagosariari ekin zion berriro.

— Sena galduta, noski —esan zuen ozenki,marmelada hartzen zuela.

Ma Parkerrek buruko tokatik bi orratz bel-bel-tzak kendu eta ate atzean eseki zuen. Zamargastatua askatu eta hura ere eseki zuen. Ondo-ren aurreko mantala lotu eta botak kentzekoeseri zen. Botak kentzea edo janztea berebizikooinazea zen, baina urteak zeramatzan oinazeharekin. Minarekin ohitua zegoenez, aurpegiaokertuta eta bihurrituta edukitzen zuen ziztada-ren zain, baita txibistak lasaitu aurretik ere.Bukatutakoan, bizkarra atzeratu intziri bat egi-nez eta leun-leun igurtzi zituen belaunak...

Page 198: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Amona! Amona! —Magalean zeukan bilobatxikia, botoizko botak jantzita. Kalean jolastetikzetorren.

— Begira nola utzi dioan amonari gona, bihu-rri hori!

Baina mutikoak amona lepotik hartu etaharen masailak berea igurtzi zuen.

— Amona, eman txanpona! —hasi zitzaionzurikerian.

— Alde hemendik; amonak ez dik txanponik.— Bai, baduzu.— Ezetz ba.— Baietz ba. Eman bat.Baina bera larruzko poltsa zahar, beltz, zan-

patuaren bila ari zen ordurako.— Eta hik zer emango amonari?Mutikoak barre txiki lotsati bat egin, eta

gehiago hurreratu zitzaion. Ilobaren betazalasentitu zuen masailan ikaraz.

— Nik ez dut ezer... —xuxurlatu zuen...

Andre zaharra airean zutitu, gasezko sukaldegainetik burdinazko lapikoa hartu eta harraskaraeraman zuen. Ur hotsak, lapiko barrena astin-

Page 199: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

tzen, itxuraz behintzat mina gutxitu zion. Perrai-la ere bete zuen, eta garbiketarako ontzia.

Liburu osoa beharko litzateke sukalde huranola zegoen azaltzeko. Astean zehar jauna «berekasa» moldatzen zen. Hau da, justu horretarakojarritako marmelada ontzi batera botatzenzituen te hostoak, eta sardexka garbirik gabegeratzen bazen, bat edo bi garbitzen zitueneskuoihalean. Gainerakoan, lagunei esplikatzenzien moduan, oso «sistema» sinplea zeukan, etaez zuen ulertzen jendearen kezka etxeko gober-nua zela eta.

— Duzun guztia zikindu, astean behin atsobat hartu garbiketarako, eta kito.

Ondorioak ikaragarrizko zabortegi batenantza zuen. Lurra bera ere beteta zegoen ogi txi-gortuen azal, paper zorro, zigarrotxo puntaz.Baina Ma Parkerrek ez zion amorraziorik horre-gatik. Errukia zion jaun gazte gizagaixoari, harkez baitzuen inortxo ere kasu egingo zionik. Leihotxiki zikinetik triste itxurako zeru puska zabal batikusten zen, eta hodeiak ageri zirenero oso higa-tuak ematen zuten, hodei zaharrak, ertzakjanda, zuloekin, edo tearen mantxak bezalakoak.

Page 200: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Ura berotzen zen bitartean, Ma Parker lurraerraztatzen hasi zen. «Bai», pentsatu zuen, erra-tzaz bazterrak joka, «bata dela eta bestea dela,latzak ikusia naun. Bizitza gogorra izan dinat».

Auzoek ere horixe esaten zuten berari buruz.Bere arrain poltsa hartuta etxe aldera arrastakazihoala, sarritan aditzen zien kale kantoian zainzeudela, edo burdin hesian jarririk bata besteariesaka: «Horrena bai bizitza gogorra, Ma Parke-rrena». Egia latza zen eta ez zegoen batereharro. 27garrenaren atzeko etxe azpian bizi zelaesatea bezala. Gogorra bizitza!

Hamasei urterekin Stratfordetik irten eta Lon-dresera etorri zen, sukaldeko neskame. Bai,Stratford-on-Avonen jaioa zen. Shakespeareesan duzu, jauna? Ez, jendeak beti hartaz galde-tzen zion. Baina berak ez zuen sekula izen horiaditu, antzokietan ikusi arte.

Ez zen ezer oroitzen Stratfordekoaz, salbu«iluntzean sutondoan eserita izarrak ikustenzirela tximiniatik», eta «amak beti hirugiharraedukitzen zuela sabaian zintzilik». Eta bazen zer-bait atarian —zuhaixka bat—, beti usain ederra

Page 201: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zuena. Baina zuhaixkaz zalantza zuen. Behin edobitan etorri zitzaion gogora ospitalean, gaizkitu-ta eraman zutenean.

Leku latza izan zen, laneko lehen etxea. Ezzioten irteten uzten. Ezin zen gora igo, goizekoeta iluntzeko otoitzerako ez bazen. Benetakosotoa zen. Eta sukaldaria emakume ankerra zen.Irakurri ahal izan baino lehen kentzen zizkionfamiliaren kartak, edo bestela, haiekin lo hartzenzuela eta, ekonomikara botatzen zizkion... Etakakalardoak! Sinestea ere! Londresera iritsi artesekula ez zuen kakalardo beltzik ikusi. Honetan,Mak barre txiki bat egin zuen, izan ere kakalardobeltzik ikusi ez izana! Tira! Zeure oinak sekula ezdituzula ikusi esatea bezala zen.

Familia hark zorpean etxea jan zuenean,«laguntzaile» joan zen mediku baten etxera, etahan bi urte egin ondoren gau eta egun etenikgabe, ezkondu zen. Senarra okina zen.

— Zer eta okina, Parker andrea! —esan zuenjaun literatoak. Izan ere, noiz edo noiz liburuko-teak alde batera utzi eta belarri bat eskaintzenzion Bizitza izeneko zera horri—. Oso atseginaizan behar du okin baten emazte izateak!

Page 202: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Parker andreak ez zuen seguru ematen.— Lanbide garbi askoa —esan zuen jaunak.Parker andreak ez zuen gogatua ematen.— Ez zitzaizun gustatzen bezeroei ogi berria

ematea?— Zera, jauna —esan zuen Parker andreak—

, nik ez nuen goiko dendan denbora asko egiten.Hamahiru txikitatik zazpi ehortzi genituen. Ospi-talea ez zenean anbulatorioa, esan liteke!

— Horixe bai, Parker andrea! —esan zuenjaunak hotzikaraz, berriro luma hartuz.

Bai, zazpi joan ziren, eta beste seiak arteantxikiak zirela, bularretik gaixotu zen senarra.Biriketan irina, esan zion medikuak berari...Senarra ohean eserita zegoen, alkandora burutikgora igota, eta medikuak biribil bat egin zion biz-karrean hatzekin.

— Hemendik irekiko bagenu, Parker andrea—esan zuen medikuak—, birikak hauts zuriz lepoikusiko zenizkioke. Hartu arnasa, adiskidea! —Eta Parker andreak inoiz ez zuen seguru jakin,benetan ikusi zuen ala iruditu zitzaion hautszurizko laino handi bat ateratzen senar gizagai-xoaren ezpainetatik...

Page 203: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Baina zenbat borroka sei seme-alaba horiekhazteko eta bere buruari eusteko! Latza izanzen! Gero, orduantxe eskolarako adina iritsizitzaienean, senarraren arreba etorri zen berekinbizi eta etxeko gobernuan laguntzera, bainaartean bi hilabete bertan ez eta eskaileretanbehera erori eta bizkarrezurretik jota geratu zen.Eta bost urtez Ma Parkerrek beste haur bat edukizuen —haren negar saioak!— zaindu beharra.Gero, Maudie txikia bide txarretik abiatu etaberarekin eraman zuen Alice ahizpa; bi mutilakkanpora joan ziren, eta Jim txikia Indiara joanzen soldadu, eta Ethel, gazteena, ezkondu eginzen zerbitzari txiki alferrontzi batekin, geroultzerekin hil zena Lennie ttikia jaiotako urteberean. Eta orain nire Lennie ttikia... nire bilo-ba...

Kikera zikin, ontzi zikin pilak garbitu etalehortu zituen. Labanak, ikatza baino beltzago,patata zati batekin garbitu eta kortxo zati bate-kin bukatu zituen. Mahaia eskuilatu zuen, etabaita arasa eta harraska ere, non sardin isatsakzebiltzan igeri...

Page 204: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Mutikoa ez zen sekula indartsua izan, hasie-ran bertan ere. Denek neskatzat hartzen dutenhaur eder horietakoa zen. Ile kizkur zilartsuakzituen, begi urdinak, eta diamante baten antze-ko orina sudurraren alde batean. Berak eta Ethe-lek izandako buruhausteak ume hura hazten!Egunkarietako zenbat gauzarekin saiatu ziren!Igande goizero Ethelek ozen irakurtzen zuen, MaParkerrek lixiba egin bitartean.

«Jauna: Bi hitz bakarrik, zuri esateko nireMyrtil ttikia hiletsi zutela... Lau botila hartu eta...9 astetan 8 libra irabazi, eta oraindik gizentzenari da».

Eta orduan arasatik tintaren arrautzontziahartu eta gutuna idatzi ohi zuten, eta Mak posta-agindu bat bidali ohi zuen biharamunean, lanerabidean. Baina alferrik zen. Lennie ez zen ezere-kin gizentzen. Kanposantura eramateak ere ezzion inoiz kolorea hobetu; autobusean zihoalaastindu on bat emateak ez zion inoiz apetituaireki.

Baina hura amonaren mutikoa zen hasiera-tik...

Page 205: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Noren mutikoa haiz hi? —esaten zion MaParkerrek, labe aurrean zutitu eta leiho zikine-rantz zihoala.

Eta ahots ttiki hura, oso epela, oso hurbila,itogarria —Ma Parkerrek bular barruan sentitzenzuen, bihotz azpian—, barrez lehertzen zen, esa-nez:

— Ni amonaren mutikoa naiz.Une hartan pauso hotsa aditu zen, eta jaun

literatoa agertu zen, kalerako jantzita.— O, Parker andrea, kanpora noa.— Oso ondo, jauna.— Tintontziaren erretiluan aurkituko duzu

zure koroa erdia.— Eskerrik asko, jauna.— A, aizu, Parker andrea —esan zuen jaun

literatoak bizkor—, azkeneko hemen izan zine-nean ez zenuen kakaorik zakarretara botako,ezta?

— Ez , jauna.— Arraroa da oso. Lepoa jokatuko nukeen

koilarakada txiki bat kakao utzi nuela potoan. —Bat-batean isildu zen. Goxo eta tinko jarraituzuen—: Zerbait harrika botatzen baduzu esango

Page 206: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

didazu, ezta, Parker andrea? —Eta han joan zen,bere buruarekin oso pozik, erabat seguru, hainzuzen ere, argi utzi ziola Parker andreari beraemakume bat bezain ernea zela, nahiz eta axo-lagabe itxura eduki.

Atea danba itxi zen. Eskuilak eta zapiak har-tuta logelara joan zen. Baina ohea egiten hasizenean, berdintzen, sartzen, astintzen, jasanezi-na gertatu zitzaion Lennie ttikiaren oroitzapena.Zergatik sofritu behar izan zuen hainbeste? Hori-xe zen ulertu ezin zuena. Halako aingeru ttikiakzergatik borrokatu arnasa hartzeko? Ez zuenzentzurik haur bati horrela sofriarazteak.

...Lennieren bularreko kutxa ttikitik irakitea-ren antzeko hotsa aditzen zen. Koskor handi batzeukan bularrean egosten, bota ezin zuena.Eztul egitean izerdia azaltzen zitzaion bekokian;begiak handitu, eskuak dar-dar, eta koskor handihura egosten, patata bat eltze barruan kolpekabezala. Baina denetan latzena zen eztulka ari ezzenean, burkoaren kontra eseri eta ez zuen hitzegin edo erantzuten, ezta aditzen zuen itxurarikegiten ere. Muturtuta jartzen zen.

Page 207: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ez duk amona xahar gaixoaren kulpa,pottoko —esaten zion Ma Parker gaixoak, haribelarri ttiki purpuretatik ile bustia atzeratuz.Baina Lenniek burua mugitu eta baztertzen zen.Zeharo haserre begiratzen zion amonari, irmo.Burua okertu eta saiheska begiratzen zion, amo-nagandik halakorik espero izan ez balu bezala.

Baina azkenean... Ma Parkerrek estalkia botazuen ohe gainera. Ez, ez zeukan hartan pentsa-tzerik. Gehiegizkoa zen... gehiegi jasan beharizan zuen bizitzan. Orain arte jasan zuen, bereburuari zutik eutsi zion, eta sekula ez zutennegarrez ikusi. Ezta inortxok ere. Seme-alabekere ez zuten ikusi behea jotzen. Beti atxiki zuenburua harro. Baina orain! Lennie gabe... zergeratzen zitzaion? Deus ez. Huraxe zen bizitzangeratzen zitzaion bakarra, eta orain hura ere ez.Zergatik gertatu behar zait hori dena?, galdetuzuen berekiko.

— Zer egin dut? —esan zuen Ma Parker gai-xoak—. Zer egin dut?

Hitz horiek esatearekin batera, lurrera erorizitzaion eskuila. Sukaldean topatu zuen bereburua. Bere miseria hain zen gogorra non kape-

Page 208: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

lua jarri, zamarra jantzi eta etxebizitzatik irtenbaitzen, ametsetan bezala. Ez zekien zer egiterazihoan. Gertatu zaionarekin izu-izu eginik doannorbait bezala, edonora joanaz ihes egitea bale-go bezala...

Kalea hotz zegoen. Haize izoztua zebilen. Jen-dea ziztuan zihoan, oso bizi; gizonak guraizeakbezala oinez; emakumeak katuak bezala tipi-tapa. Eta inork ez zekien; inori ez zitzaion axola.Bertan lehertzen bazen ere, azkenean, hainbes-te urte eta gero negarrari ematen bazion, giltza-pera bidaliko zuten.

Baina negar egitean pentsatu, eta irudituzitzaion Lennie ttikiak besoetara salto egitenziola. Bai, horixe nahi dik, laztana. Amonaknegar egin nahi dik. Orain negar egiterik baleu-ka, denbora askoan negar, hainbeste gauzaga-tik, bateko lehen etxe hura eta hango sukaldariankerra, besteko medikuarena, gero zazpi tti-kiak, senarraren heriotza, seme-alaben joaera,eta Lennierena bitarteko urte garratz guztiak.Baina gauza hauekin denekin behar bezalanegar egiteko, denbora asko beharko zuen.

Page 209: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Halere, iritsi zen garaia. Egin beharra zeukan.Ezin zuen gehiago atzeratu; ezin zuen luzaroagoitxaron... Nora joan?

«Horrena bai bizitza gogorra, Ma Parkerre-na». Bai, bizitza gogorra, ongi ere! Dardarakahasi zitzaion kokotsa; ez zeukan denbora galtze-rik. Baina non? Non?

Ez zeukan etxera joaterik; Ethel zegoen han.Beldurrez akabatzen jarriko zen. Ezin zen edo-zein bankutan eseri; jendea etorriko zitzaion gal-dezka. Ezin zen, noski, jaunaren etxera itzuli; ezzuen eskubiderik besteren etxean negar egiteko.Harmailetan edo esertzen bazen, polizia batekzerbait esango zion.

Ai, ezin ote zen inon gorde eta bere kasaegon, eta nahi zuen arte bertan egon, inori gala-razi gabe, inork estutu gabe? Mundu osoan ezinote zuen ase arteko negar saio bat egin... azke-nean?

Ma Parker bertan gelditu zen, batera eta bes-tera begira. Haize izoztuak mantala harrotu zion,puxika baten antzera. Eta orain euria hasi zuen.Ez, inon ez.

Page 210: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

EZKONTZA À LA MODEGeltoki aldera zihoala, Williamek atsekabez-

ko zizta min bat nabaritu zuen, txikientzat ezerez zeramala oroitzean. Ume gaixoak! Haiekpagatu behar. Agurtzera etortzean haien lehen-biziko hitzak: «Zer ekarri, aitatxo?», eta beraesku hutsik. Goxoki batzuk erosi beharko zizkiengeltokian. Baina horixe bera egin zuen aurrekolau larunbatetan; betiko kutxatila berdinak ikus-teak aurpegia erasan zien.

Eta Paddyk esan zuen:— Lehengoan zinta gorria zuen nireak.Eta Johnnyk:— Nirea beti arrosa da. Ez zait arrosa gusta-

tzen.Baina zer egin behar zuen Williamek? Ez zen

erraza erabaki bat hartzea. Garai batean bai,taxuzko jostailu denda batera taxian joan etazerbait aukeratuko zien bost minututan. Bainaorain ja bazituzten Errusiako jostailuak, Frantzia-ko jostailuak, Serbiako jostailuak... bazter guztie-tako jostailuak. Urtebetetik gora zen Isabelek

Page 211: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

astoak, moto zaharrak eta bestelakoak zokoratuzituela, «arras sentimentalak» eta «haurrak hez-teko guztiz desegokiak» zirelako.

— Oso garrantzitsua da —azaldu zion Isabelberriak—, hasieratik zaletasun zuzenak hartzea.Gerora denbora asko aurreratzen da horrela.Izan ere, ume gaixoek haurtzaro guztia mustrohauei begira pasatzen badute, gutxi fida haztendirenean Royal Academyra joan nahi izatea.

Eta Royal Academy bisitatzeak berehalakoheriotza balekar bezala hitz egin zuen...

— Ez dakit ba —esan zuen Williamek astiro—. Nik beren adina nuenean, muturrean korapiloaegindako eskuoihal bati helduta oheratzen nin-tzen.

Isabel berriak begiratu zion, begiak kizkur,ezpainak erdibituta.

— Ene, William! Sinesten dizut, bai! —etabarre egin zuen, era berri hartan.

Bada goxokiak izan beharko zuten, pentsatuzuen Williamek goibel, taxi gidariarentzat diruxehe bila sakelak miatzerakoan. Eta han ikusizituen neska-mutilak kutxatilak besteri eskain-tzen —ume ikaragarri eskuzabalak ziren—, eta

Page 212: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Isabelen lagun xarmantak haiek hartzen, zalan-tza handirik gabe...

Eta fruituak? Geltoki barruko saltegi bateninguruan ibili zen. Meloi bana edo? Hori erebanatu beharko ote zuten? Edo pina bat Paden-tzat eta meloi bat Johnnyrentzat? Isabelen lagu-nak ez ziren, baldinbaitere, bazkalorduan umeengelara sartuko ezkutuan. Halere, meloia eroste-rakoan, Williamek ikuspen beldurgarri bat izanzuen: Isabelen poeta gazte haietako bat xerrabat miazkatzen, auskalo zergatik, umeen gelakoate atzean.

Bi zorro trakets haiekin lehiatu zen trene-rantz. Nasa gainezka zegoen eta trena bertan.Ateak itxi eta ireki zebiltzan, danbaka. Lokomo-torreko txistu hots ozenarekin jendea txunditutazebilen, batera eta bestera presaka. Williamekzuzenean jo erretzaileen lehen klasera, maletaeta zorroak kokatu, eta barruko sakelatik agiripilo handi bat ateraz, txokoan zapla eseri etahasi zen irakurtzen.

«Gure bezeroa seguru dago... Prest gaudeberriz aztertzeko... gertatuko balitz...» A, horrelabai ongi. Bere ile zapaldua atzeraka berdindu eta

Page 213: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Williamek hankak luzatu zituen bagoiko solai-ruan. Gutxitua zeukan besteetako sastada mote-la bularrean. «Geure erabakiari dagokionez...»Arkatz urdin bat atera eta astiro azpimarratuzuen paragrafo bat.

Bi gizon sartu, bere hanken gainetik pasatueta beste puntan jarri ziren. Mutil gazte batekgolf makilak goiko txokora bota eta aurreaneseri zen. Trenaren balantza ezti batekin abiatuziren. Williamek gora begiratu eta geltoki bero,argia ikusi zuen irristan joaten. Neska musu-gorribat igaro zen bagoietatik lasterka; haren imin-tzio eta deiek bazuten estuasunezko eta etsipe-nezko zera bat. «Histerikoa», pentsatu zuenWilliamek geldoki. Ondoren, langile koipetsumuturbeltz batek, nasaren muturretik, barreiduri egin zion bazihoan trenari. Eta Williamekbere artean: «Hori bizimodu nazkagarria!», etaberriro itzuli zen agirietara.

Berriro burua altxatu zuenean soroak ageriziren, eta abereak zuhaitz ilunen gerizpean. Ibaizabal bat —ur axalean umeak biluzik plisti-plas-ta— azaldu eta ezkutatu zen. Zeruak distira zur-

Page 214: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

bila zuen, eta txori bat nabigatu zen aldez alde,bitxi bateko orban iluna bezala.

«Ikertu ditugu gure bezeroen posta txoste-nak...» Irakurritako azken esaldi haren oihartzu-na entzun zuen bere baitan. «Ikertu ditugu...»Williamek esaldi horri heldu nahi izan zion, bainaalferrik zen; erditik apurtu zitzaion, eta soroa,zerua, txori marinela, ura, dena ari zen esaten:«Isabel.» Horixe bera gertatzen zen larunbatarratsaldero. Isabelekin elkartzeko bidean zihoa-la hasten ziren ametsezko elkartze haiek. Gelto-kian zegoen hura, beste guztiengandik baztersamarrean; kanpoko taxi irekian eserita; lorate-giko atakan; belar txigortuan oinez; atean, edohallean bertan.

Eta haren ahots argi, gardenak zioen:«William da»; edo «Kaixo, William!», edo«Hemen da William.» Berak esku hotz hura uki-tzen zion, masaila hotz hura.

Isabelen freskura bikaina! Mutil koskorretanez zegoen halako gozaturik: euri jasaren ondo-ren lorategira lasterka irten eta arrosategia bereburura astintzea. Orain, berriz, Isabel zuen arro-sategi, hostoa bezain leun, txinpartari eta hotz.

Page 215: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Eta bera, berriz, mutil koskor hura. Baina orainez zegoen ez lorategira irtenik, ez barrerik, ezastindurik. Berriro hasi zitzaion ohiko sastadamotela bularrean. Hankak goratu, agiriak bazter-tu eta begiak itxi zituen.

— Zer duzu, Isabel? Zer duzu? —esan zionxamur. Etxe berriko logelan zeuden. Isabel aulkipintatu batean zegoen eserita; aurreko apain-mahaiaren gaina kutxatila beltz eta berdezbetea zegoen.

— Zer esan nahi duzu, William? —eta aurreramakurtuz masailen gainera jausi zitzaion ile argieder hura.

— O, badakizu! —Gela ezezagunaren erdianzutik, bera ere ezezagun sentitu zen. Orduan,Isabel jiratu eta aurrez aurre jarri zen.

— O, William! —hots egin zuen erreguka,ileko eskuila airean zuela—. Ez zaitez mesedezizan horren zozoa eta... tragikoa. Beti ari zaraesaten, adierazten edo aipatzen, aldatua nagoe-la. Zer eta oso jende jatorra ezagutu dudalako,eta gehiago irteten naizelako, eta oso gusturanagoelako guztiarekin, badirudi nik... —Isabelekilea atzeratu eta barre egin zuen— elkarrenga-

Page 216: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

nako amodioa apurtu edo dudala. Erabat absur-dua da —ezpaina hozkatu zuen—, eta erotzekoa,William. Baita etxe berri hau eta gogo txarrezametitu dizkidazun mirabeak ere.

— Isabel!— Bai, bai, egia da neurri batean —esan zuen

Isabelek bizkor—. Gaizki irizten diezu. O, badakitbai. Argi antzematen dut —esan zuen goxo—,eskaileretan gora zatozenero. Baina ezin genuenbizitzen jarraitu beste zulo zaztar hartan,William. Gutxienez praktikoa izan zaitez!Umeentzat ere ez zegoen lekurik eta!

Bai, egia zen. Goizero epaitegitik zetorrene-ro, atzeko salan topatzen zituen umeak Isabele-kin. Lehoinabar larrua sofaren bizkarrera botatazaldi gainean zebiltzan, edo dendetan jolastenIsabelen lan-mahaia saltoki gisa zutela, edo Padtxikia sutondoko tapiz gainean eserita jo eta kearraunean kobrezko su-pala txiki batekin, etaJohnny berriz piratei tiroka kurrikekin. Iluntzerobizkarrean igotzen ziren, banaka-banaka, eskai-lera meharrean gora, amona zahar lodiarenga-na.

Page 217: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Bai, agian etxe zulo zaztarra zen. Etxe zuritxiki bat errezela urdinekin eta leihoko loreontzian petuniekin. Atean bertan esaten zienWilliamek lagunei: «Ikusi dituzue gure petuniak?Berebizikoa da Londres batean, ezta?»

Baina gauzarik txoroena, gauzarik harriga-rriena, Isabeli ez zion inondik inora igarri ezzegoela pozik, ez behintzat bera bezain pozik.Ene, hura itsukeria! Garai haietan gutxi pentsa-tzen zuen hark ezin zuela eraman hain etxe txikieskasa, amona lodia umeak gaizki ohitzen arizela, bakardade gorrian zegoela, irrika bizianjende berria, musika eta film berriak noiz azaldu-ko. Festa hartara joan ez balira Moira Morrisonenestudioan... Bazihoazenean Moira Morrisonekesan ez balu: «Zure emaztea salbatuko dut, zeu-rekoia. Titania txiki bakan bat bezala da»... Isa-bel Parisera joan ez balitz Moirarekin... Eta abareta abar.

Trena beste geltoki batean zen. Bettingford!Jainko santua! Hamar minututan helduko ziren.Williamek poltsiko barrura sakatu zituen berriroagiri guztiak; pareko gizon gaztea aspaldi desa-gertua zen. Orain beste biak irten ziren. Arrats

Page 218: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

apaleko eguzkiak erdiz erdi jotzen zituen emaku-meak, kotoizko soinekoekin jantziak, eta umeak,eguzkiarekin erreta ortutsik. Eguzkiak galdabizian argitu zuen hosto zakarreko lore horixkasedatsu bat, haitzezko gain batean hedatua. Hai-zeak, leihotik zalapartan, itsas usaina zuen. Beti-ko talde hura ote zuen Isabelek asteburu hone-tan ere?, egin zuen Williamek galdera.

Eta beren lehengo oporrez oroitu zen, laurakbatera, baserriko neska batek, Rosek, haurrakzaintzen zituela. Isabel jertsearekin eta ilea txiri-kordaturik; hamalau urtekoa ematen zuen. Ene,berari berriz nola harrotu zitzaion sudurrekoazala! Eta haiek jateak, haiek loak lumazko oheizugarri hartan beren oinak elkarloturik... Willia-mek ezin izan zuen gorde irribarre lehor bat,bere sentimenduen berri baleki Isabel nola izutu-ko zen pentsaturik.

— Kaixo, William!Geltokian zegoen hura, lehen pentsatu beza-

la jendeagandik bereiz, eta —jauzi egin zuenWilliamek bihotzak—, bakar-bakarrik.

Page 219: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Kaixo, Isabel! —Williamek adi-adi begiratuzion. Hain eder zegoela iruditu eta zerbait esanbehar ziola pentsatu zuen—: Oso itxura onekoaikusten zaitut.

— Bai? —esan zuen Isabelek—. Ba ez naizoso ongi sentitzen. Goazen, berandu iritsi da-etazure tren zahar hori. Kanpoan dago taxia. —Isa-belek oso goxo jarri zion eskua besoan, txartelengizonaren ondotik—. Denok etorri gara zure bila—esan zuen—. Gozoki dendan utzi dugu BobbyKane, ondoren jasotzekotan.

— O! —esan zuen Williamek. Momentuz ezinizan zuen besterik esan.

Eguzki galdan zegoen taxia zain, Bill Hunt etaDennis Green alde batean zabal etzanda, kape-luak aurpegi gainera okertuta zituztela, eta bes-tean Moira Morrison, marrubi erraldoi batenantzeko txano batekin, gora eta behera saltoka.

— Izotzik ez! Izotzik ez! Izotzik ez! —ari zenoihuka, alai.

Eta Dennisek kapelu azpitik gehitu zuen:— Arrandegian erosi beharko.Eta Bill Huntek, agerira etorriz, gaineratu

zuen:

Page 220: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Arrain eta guzti.— Hau amorrazioa! —kexatu zen Isabel. Eta

herri guztian izotz bila ibili zirela azaldu zionWilliami, bera zain zegoen bitartean—. Dena arida pikutara joaten, gurinetik hasita.

— Gurinez igurtzi beharko dugu gorputza —esan zuen Dennisek—. Beldurrik gabe emanukendua buruan, William.

— Aizue —esan zuen Williamek—. Nola eseribehar dugu? Hobe izango dut gidariaren aldame-nean jartzea.

— Ez, Bobby Kane dago hor —esan zuen Isa-belek—. Zu eseri Moira eta nire artean.

Abiatu zen taxia.— Zer duzu zorro arraro horietan?— Moztutako buruak! —esan zuen Bill Hun-

tek, kapelu azpian hotzikaraz.— O, fruituak! —Isabel asko poztu zen, itxu-

raz—. Zu bai azkarra! Meloi bat eta pina bat. Zeondo!

— Ez, itxaron —esan zuen Williamek irribarre-tsu. Baina berez urduri zegoen—. Umeentzatekarri ditut.

Page 221: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ene bada! —Isabelek barre egin eta besoalaztandu zion—. Oinaze batean jarriko liratekehoriek janda. Ez —ttaka jo zion eskuan—, hurren-goan ekarriko diezu zerbait. Ni ez nago neurepinari uko egiteko.

— Bihotz-gogorra! Utzidan usaintzen! —esanzuen Moirak. Otoi eginez luzatu zituen besoak,Williamen aurretik—. O! —Marrubizko txanoaerori zitzaion: oso ahul entzun zen.

— Andereño bat pina batez maitemindua —esan zuen Dennisek, taxia leihosare marradune-ko denda txiki baten atarian gelditzean. Handikatera zen Bobby Kane, besoak zorro txikiz bete-ta.

— Ea goxoak diren. Koloreagatik aukeratuditut. Badaude tartean biribil batzuk itxurazzerutiarrak. Eta begiraiozue nougat honi —hotsegin zuen aztoratua—, begiraiozue! Ballet txikiperfektu bat da!

Baina dendaria azaldu zen orduantxe.— O, ahaztuta nengoen. Ordaindu gabe

daude —esan zuen Bobbyk, beldurtu itxurarekin.Isabelek billete bat eman dendariari eta Bobbytxoratzen zen berriro—. Kaixo, William! Ni gida-

Page 222: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

riaren aldamenean. —Eta burua agerian zuela,erabat zuriz jantzia, alkandoraren besoak sorbal-daraino goratuta, salto egin zuen bere lekura—.Avanti! —hots egin zuen...

Tea hartu ondoren bainatzera joan zirendenak, baina William etxean geratu zen, txikie-kin bakeak egiteko. Baina lo zeuden Johnny etaPaddy, moteldu zen argitasun gorri arrosa, sagu-zarrak hegan, eta haiek artean bainutik itzuligabe. William eskaileretan behera zihoala, nes-kamea pasatu zen sarreratik lanpara batekin.Salaraino segitu zion hari. Gela luze bat zen,horiz margotua. Williamen pareko horman nor-baitek gizon gazte bat pintatu zuen, berezkoabaino handiagoa, hankokerra, bitxilore zabal bateskaintzen ziola andre gazte bati, beso bat osomotza eta bestea oso luze eta mehea. Aulkietaneta sofa gainean zapi zerrenda beltzak zeudenzintzilik —zipriztin handiz estaliak, arrautza hau-tsienak bezalakoak—, eta noranahi begiraturikzigarrotxo puntaz betetako hautsontzi bat agerizen. Besaulkietako batean eseri zen William.Gaur egunean, eskuaz saihets barrenak aztertueta ez zen topatzen hiru hankako ardirik edo

Page 223: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

behi adarmotzik edo Noeren Arkako uso gizenik.Liburu azal-mehe haietako bat harrapatzen zen,kedarrez zikindutako olerkiekin... Sakelan zera-man agiri mordoaz oroitu zen, baina nekatua etagosetuegia zegoen irakurtzen hasteko. Ateazabalik zegoen; hotsa zetorren sukaldetik.Etxean bakarrik baleude bezala ari ziren neska-meak hizketan. Halako batean, barre zantzoozen bat zabaldu zen, eta horrekin batera «Ix!»bat, ozena hau ere. Berarekin gogoratu ziren.Altxatu eta ate biko leihotik irten zen lorategira,eta hango ilunpean zutik zegoela entzun zituenbainu-hartzaileak, bide hondartsuan gora zeto-zela; haien ahotsek isiltasuna urratu zuten.

— Erabil dezala Moirak bere abildadea.Moirak orduan hasperen tragiko bat.— Asteburuetan gramofono bat eduki behar

genuke, «Mendiko Neskatxa» aditzeko.— O ez! O ez! —entzun zen Isabel hoska—.

Williamekin oker jokatzea da hori. Jatorrak izanzaitezte berarekin, umeak! Bihar iluntzera artebesterik ez da geratuko.

— Utzi neure kontu! —hots egin zuen BobbyKanek—. Ni oso iaioa naiz jendeari kasu egiten.

Page 224: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Lorategiko ataka zabaldu eta itxi zen. Williamterrazara agertu zen; ikusi zuten.

— Kaixo, William! —Eta Bobby Kane,eskuoihala astintzen, belardi txigortuan salto etazilipurdika hasi zen—. Lastima da zu ez etorria.Zoragarria zegoen ura. Gero denok taberna txikibatera joan eta pattarra edan dugu.

Besteak ja etxean ziren.— Aizu, Isabel —deitu zion Bobbyk—, nahi

duzu nik gaur gauean nire Nijinskyren soinekoajanztea?

— Ez —esan zuen Isabelek—, ez gara orainaldatzen hasiko. Gosetuta gaude. William eregosetuta dago. Etorri, mes amis. Hasteko, sardi-nak.

— Topatu ditut sardinak. —Moirak esan etasarrerara etorri zen lasterka, ontzi bati goianeusten ziola.

— Andereñoa sardina ontzi batekin —esanzuen Dennisek itzaltsu.

— Eta, William, zer berri Londresen? —galde-tu zuen Bill Huntek, whisky botila bati kortxoaateraz.

Page 225: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— O, ezer gutxi aldatu da Londres —erantzunzuen berak.

— Londres zahar ederra —esan zuen Bobbykbihozkoi, sardina bat zulatuz.

Baina laster ahaztu ziren Williamekin. MoiraMorrisonek zalantza zuen, ea zer kolore hartzenduten hankek ur azpian.

— Nireak dira zurbilenak, txanpinoi kolorezurbila.

Billek eta Dennisek sekulako jatea ari zuten.Isabel, berriz, basoak betetzen, eta platerakaldatzen, eta pospoloak bilatzen, zoriontsu irri-barrez. Halako batean esan zuen:

— Ze ondo, Bill, hau margotuko bazenu.— Margotu zer? —esan zuen Billek ozen,

ahoan ogia galkatuz.— Gu denok —esan zuen Isabelek—.

Mahaian. Liluragarria izango litzateke hemendikhogei urtera.

Billek begiak kizkurtu zituen, janaria txiki-tzen.

— Ez dago argi egokirik —esan zuen elkor—.Oso horixka. —Eta jaten jarraitu zuen. Eta bazi-rudien horrekin ere txoratu zuela Isabel.

Page 226: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Afalondoko nekearekin aho zabalka aritzeabesterik ez zuten egin, oherako ordua heldu zenarte...

Hurrengo arratsaldean taxiaren zain zegoenmomentua arte, Williamek ezin izan zuen Isabe-lekin bakarrik egon. Sarrerara maleta jaistean,Isabel, besteak utzita, beragana joan zen.Makurtu eta maleta jaso zuen.

— Hau pisua! —esan zuen, barre txiki, behar-tu bat eginez—. Utzi eramaten! Atakaraino.

— Ez, zer dela eta? —esan zuen Williamek—.Baita zera ere. Eman.

— O, utzidazu mesedez —esan zuen Isabe-lek—. Gogoa dut.

Elkarren ondoan joan ziren, isilik. Williamekez zuen orain ezer esatekorik sentitzen.

— Horratx —esan zuen Isabelek, garaipenezmaleta lurrean uzterakoan, eta urduri begiratuzuen bide hondartsura—. Oraingo honetan ezdakit ikusi zaitudan ere —esan zuen arnasa estu-tuta—. Zer laburra den, ezta? Iritsi berria zarelairuditzen zait. Hurrengoan... —Taxia agertuzen—. Ea behar den bezala kasu egiten dizuten

Page 227: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Londresen. Pena izan da umeek eguna kanpoanpasatu izana, baina halaxe antolatu zuen Neilandereñoak. Min ona edukiko dute zu gabe!Gizagaixoa, berriro Londresera itzuli beharra. —Taxiak jira hartu zuen—. Agur! —Isabelek musutxiki bat eman zion presaka; ondoren, joan zen.

Soroak, zuhaitzak, hesiak igaro ziren jarioan.Huts eta itsu tankerako herrixka astindu eta gel-tokiko aldapa gora erraustu zuten. Hantxe zego-en trena. Williamek zuzenean jo erretzaileenlehen klasera, txokoan zapla eseri, baina orain-goan bakean utzi zituen agiriak. Betiko hozkadamotel haren gainean besoak gurutzatu, eta bereartean gutun bat idazten hasi zen Isabeli.

Berandu iritsi zen posta, ohi bezala. Denaketxe aurrean zeuden, eserleku luzeetan jarrita,kolorezko eguzkitakoen azpian. Bobby Kane soi-lik zegoen belardian, Isabelen oinetan. Sargorizegoen, laino; eguna abaildua zegoen, banderabat bezala.

— Zeruan ba ote da astelehenik? —galdetuzuen Bobbyk ume batek bezala.

Eta Dennisek xuxurlatu zuen:

Page 228: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Zerua astelehen luze bat izango da.Baina Isabeli ez zitzaion burutik joaten zer

gertatu zen afariko izokinarekin bezperan. Arrainmaionesa egiteko asmoa zuen bazkarirako,baina orain...

Moira lo zegoen. Lo egotea zen haren azkenaurkikundea. «Zoragarria da. Begiak itxi eta kito.Xarmagarria da».

Postari zahar musu-gorria bide hondartsutikagertu zen trizikloan tirriki-tarraka, eskulekuekarraunak ematen zutela.

Billek liburua baztertu zuen.— Gutunak —esan zuen pozez, eta denak

zain jarri ziren. Baina postari bihozgabea... Zita-la mundua! Bakarra zegoen, lodikote bat Isabe-lentzat. Ezta egunkari bakar bat ere.

— Eta gainera Williamena —esan zuen Isabe-lek arrenkuraz.

— Williamena... hain agudo?— Ezkontzako agiria bidaliko zizun, oroigarri

kuttun bezala.— Denek izaten dute ezkontzako agiria?

Mirabeen gauza zela uste nuen nik.

Page 229: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Hori orri pila! Ikusi! Andereñoa gutuna ira-kurtzen —esan zuen Dennisek.

Ene Isabel maite, bihotzekoa. Orri pila batzegoen. Irakurri ahala, hasierako harridura itola-rri bihurtu zitzaion Isabeli. Zer arraiok bultzatuzuen William...? Hura gauza bitxia... Nondiknora...? Nahasirik sentitu zen, gero eta urduria-go, baita beldurtua ere. Williamen ero joera bat.Ba ote? Absurdua zen, noski, absurdua izanbehar zuen, barregarria.

— Ha, ha, ha! Ene bada! —Zer egin orain?Eserlekuan bizkarra atzeratu, eta Isabel barrezhasi zen eutsi ezin arte.

— Esaiguzu —zioten besteek—. Esan zeridazten dizun.

— Desiratzen nago —karraskatu zuen Isabe-lek. Bizkarra zuzendu, gutuna txukundu etahaiek zeuden aldera astindu zuen—. Etorri hona—esan zuen—. Zoragarria da eta entzun ezazue.Maitasunezko gutun bat da!

— Maitasunezko gutun bat! Hori kutixia!Isabel maite, bihotzekoa. Baina hasi orduko,

haien algarak eten zuen.— Segi, Isabel, sekulakoa da.

Page 230: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Berebizikoa.— O, segi ezazu, Isabel.Jainkoak guarda, maitea, ni traba bat izatea

zure zorionean.— O! O! O!— Ix! Ix! Ix!Eta Isabelek aurrera segitu zuen. Denak

beren onetik aterata zeuden bukaerarako:Bobby piririka zebilen belardian, ia zotinka.

— Bere horretan utzi behar didazu, oso-oso-rik, nire liburu berrirako —esan zuen Dennisektinko—. Kapitulu osoa emango diot.

— O, Isabel —egin zuen Moirak hasperen—,zu besoetan hartzea aipatzen duen zati xarmanthori!

— Nik beti uste izan dut dibortzio garaikobeste gutun horiek asmatuak izaten direla. Bainahonen ondoan ez dira ezer.

— Utzidazu. Utzi neure kasa irakurtzen —esan zuen Bobby Kanek.

Baina, haien harridura!, Isabelek gogor atxikizion gutunari. Utziak zituen barreak. Denei begi-ratu zien bizkor; zeharo nekatua zirudien.

— Ez, orain ez. Orain ez —toteldu zuen.

Page 231: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Eta haiek ezertaz ohartzerako, ihesi sartu zenetxera, sarreran barrena, goiko logelara. Oheertzean eseri zen.

— Zer arrunta, zirtzila, zatarra, narrasa! —esan zuen Isabelek bere golkorako. Hatz kosko-rrekin begiak estutu eta gorputzari eragin zionbatera eta bestera. Eta berriro ikusi zituen, lauez baizik laurogei, barreka, imintzioka, sinuka,eskuak luzatzen, berak Williamen gutuna irakur-tzen zien bitartean. O, zer gauza higuingarriaegin zuen! Nola egin zuen berak hori! Jainkoakguarda, maitea, ni traba bat izatea zure zorio-nean. William! Isabelek burkoan estutu zuen aur-pegia. Baina iruditu zitzaion logela hits hark erebazekiela bera nolakoa zen: exkaxa, ahula, ilau-na...

Ahotsak heldu ziren laster beheko lorategitik.— Isabel, uretara goaz denok. Etorri!— Zatoz, Williamen emazte fin hori!— Berriro dei diezaiogun joan baino lehen,

berriro deitu!Isabelek bizkarra zuzendu zuen. Orain zen

momentua, orain erabaki behar zuen. Haiekinjoan ala bertan geratu, Williami idazten. Zer

Page 232: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

egin, zer? «Zirt edo zart egin behar dinat». O,baina zalantza egitea ere! Horixe, idazten gera-tuko zen!

— Titania! —egin zuen Moirak txilio.— Isabel?Ez, zailegia zen. «Orain... orain joan eta gero

idatziko zionat Williami. Beste noizbait. Gero.Orain ez. Baina idatziko zionat, noski», pentsatuzuen Isabelek presaka.

Eta, era berri hartan barrez, lasterka jaitsizituen eskailerak.

Page 233: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

BIDAIAPicton ontzia hamaika eta erdietan zen irtete-

koa. Gau giro ederra zegoen, epel, izartsu, bainataxitik irten zirenean eta portu muturrera luza-tzen zen moila zaharrean zehar ibiltzen hasi,itsasotik zetorren haize ahul batek gora harrotuzuen Fenellaren kapelua, eta hark eskua gaineanjarrita eutsi zion. Moila ilun zegoen, oso ilun; arti-learen estalpeak, abereen kamioiak, garabiakgoian zutik, lokomotor txiki mozkotea, dena ilun-pe trinko batean bezala zegoen landua. Han-hemenka, egur pila biribil baten gainean —perretxiko beltz erraldoi baten kirtena ematenzuen—, kriseilu bat zegoen zintzilik, baina bazi-rudien beldur zela bere argi herabe, dardaratiailunpe hartan guztian zabaltzeko; eztiro egitenzuen su, bere buruarentzat bezala.

Fenellaren aita urrats bizi, urduriz lehiatzenzen. Aldamenean zetorren amama zalapartan,beroki beltz zaratatsua soinean; oso bizkor ziho-azen eta berak, aldian behin, jauzi txiki lotsatubat egin behar zuen haien parean jartzeko.

Page 234: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Lukainka txukun baten gisa lotutako maletariezezik, Fenellak gogor heltzen zion amamarenaterkiari ere, eta kirtenak, zisne buru bat, atxi-mur txiki zorrotz bat egiten zion sorbaldan, harkere arinka joanarazi nahian bezala... Ondotikzebiltzan gizonezkoak, kapelua barrura, lepoal-dea gora zutela; emakume bakar batzuk igaroziren lasterka, tapa-tapa eginik; eta mutiltxo bat,artilezko txal zuri baten artetik beso eta hankabeltz txikiak bakarrik ageri zituela, aitak etaamak zeramaten haserre tiraka; kremaren gai-nera eroritako eulikumea zirudien.

Ustekabe, hain ustekabe non Fenellak etaamamak dar-dar egin baitzuten, orduantxeentzun zen artilearen estalpe handienaren atze-tik, goian ke adar bat zintzilik zuenetik, Tuuuuut!

— Lehenbiziko txistua! —esan zuen aitaklabur, eta une hartantxe iritsi ziren Picton ontzia-ren bistara. Moila ilunaren alboan etzana, erabatlotua, erabat urrezko argi biribilez tantotua, Pic-ton ontziak gehiago ematen zuen izar artetiknabigatzera zihoala, itsaso hotzetik baino. Jen-dea mailadian zegoen bildua. Amama igo zenaurrena, gero aita, eta azkena Fenella. Koska

Page 235: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

handi bat zegoen ontzi gainera jaisteko, etaondoko marinel zahar jertsedun batek eskulehor, zakar bat eman zion. Iritsi ziren, bada;jende presatuaren bidetik kendu, eta ontziarengoiko gainera ematen zuen eskailera txiki, burdi-nazko baten azpian hasi ziren despeditzen.

— Tori, ama, zure hatuak! —esan zuen Fene-llaren aitak, amamari beste lukainka lokarritubat emanez.

— Eskerrik asko, Frank.— Hor dituzu gelako txartelak?— Bai, seme.— Eta beste txartelak?Amamak eskularruaren barrena haztatu eta

haien punta erakutsi zion.— Ederki.Zakar ari zen, baina Fenellak, aitari adi-adi

begira, itxura nekatu eta tristea hartu zion.Tuuuuut! Bigarren txistuak beren buru gainean-txe burrunbatu zuen, eta garrasi baten antzerahots egin zuen ahots batek:

— Beste inor behera?— Eskumuinak aitari —ikusi zuen Fenellak

aitaren ezpainek ziotela.

Page 236: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Eta amamak, aztoratua, erantzun zion:— Hire partetik, seme. Baina hoa. Hemen

utziko haute. Hoa, Frank. Hoa.— Lasai, ama. Oraindik hiru minutu ditut.Harritu zen Fenella, aita kapelua kentzen

ikusi zuenean. Hark amama besarkatu eta berekontra estutu zuen.

— Jainkoak gorde zaitzala, ama! —aditu zionesaten.

Eta amamak masailan ipini zion eskua —harizko eskularru beltza, eraztunaren hatzasareturik zuena—, eta zotinka esan zion:

— Hi ere berdin, seme maitea!Hura jasan ezinik, Fenellak bizkarra eman,

txistua irentsi behin, bitan, eta begirasun latzabota zion masta gaineko izar berde txiki bati.Baina jiratu beharra zuen berriro; bazihoan aita.

— Agur, Fenella. Txintxo ibili.Haren bibote hotz, bustiak masaila igurtzi

zion. Baina Fenellak paparretik oratu zion.— Noiz arte geratu beharko dut han? —

xuxurlatu zuen estuasunez.Aitak ez zion begiratu ere egin. Eztiro bazte-

rreratu eta eztiro esan zion:

Page 237: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ikusiko dinagu. Hartu! Non dun eskua? —Zerbaitekin estutu zion esku barrena—. Hor duntxelin bat, behartzen bahaiz ere.

Txelin bat! Betiko zihoan, inondik ere.— Aita! —hots egin zuen Fenellak.Baina ordurako joana zen. Azkena irten zen

ontzitik. Marinelek mailadiari ekin zioten. Sokailunezko txibista handi bat airean joan eta «plas-ta» erori zen moilan. Kanpai batek hots eginzuen; txistu batek garrasi. Isil-isilik moila ilunairristatzen hasi zen, lerratzen, urruntzen. Tartekoura zalapartan zebilen. Fenellak ahalegin guztiakegin zituen ikusteko. Aita ote zen jiratu zenhura? edo agur egiten ari zena? edo bakar-baka-rrik zutik zegoena? edo bere kasa zihoana? Urzerrenda zabalduz joan zen, ilunduz. Pictonontzia jiratzen hasi zen astiro, itsaso aldera. Alfe-rrik zen begira jarraitzea. Ez zen ezer igartzenargi bakar batzuk besterik, herriko erlojuarenaurpegia airean zintzilik, eta argi gehiago, gunetxikiak, kasko ilunetan.

Haize freskatuak Fenellari gonatik tiratu zion;amamaren ondora itzuli zen. Asko lasaitu zen,amamari itxura tristea joan zitzaiola ikusita. Bi

Page 238: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

maleta lukainkak bata bestearen gainean jarrieta hantxe zegoen eserita, eskuak bilduta, buruaapur bat saiheska zuela. Aurpegian begiradaargi, ernea zuen. Orduan Fenellak mugitzen ikusizizkion ezpainak, eta otoitzean ariko zela irudituzitzaion. Baina andre zaharrak keinu nabarmenbat egin zion buruaz, esanez bezala aurki buka-tuko zuela otoitza. Eskuak askatu, hasperenegin, berriro bildu, aurrera makurtu eta azke-nean astindu xume bat eman zion bere buruari.

— Ea ba, umea —esan zuen, txanoko sokentxibista ukituz—, ikusi beharko ditinagu guregelak ere. Nire ondoan joan eta kontuz gerolaprast egin.

— Bai, amama!— Eta begiron aterkiak ez katigatu eskailera-

ko barandan. Honakoan aterki eder bat ikusidinat erditik puskatuta.

— Bai, amama.Giza errainu ilunak zeuden barandetan nagi

jarrita. Haien pipen galdak sudur bat argitzenzuen, edo kapelu baten ertza, edo harritu itxura-ko bekain batzuk. Fenellak gora begiratu zuen.Airean esekia, irudi txiki bat zegoen itsasora so,

Page 239: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

eskuak zamar motzeko sakeletan sartuta. Ezergutxi kulunkatzen zen ontzia, eta bazirudien iza-rrak ere kulunkatzen zirela. Eta orain zerbitzarizurbil bat —linozko zamarra jantzirik eta eskubarrenarekin erretilu bati goian eusten ziola—,ate argitu batetik irten eta beren ondotik igarozen. Ate hartatik sartu ziren biak. Koska altu,ertz letoizkotik gomazko tapiz batera kontu han-diarekin pasatu, eta gero eskailera batetik jaitsiziren, hain pikoa non amamak bi oinak jarribehar izan baitzituen maila bakoitzean, etaFenellak letoizko baranda likatsuari eutsi, aterkizisne-lepoduna batere gogoan izan gabe.

Amama behean gelditu zen; Fenella apur batbeldurtu zen, berriro otoitzean hastera ote ziho-an. Baina ez, gelako txartelak atera baino ez.Jangelan zeuden. Argitasun itsu eta itogarriazegoen han; giroan pinturaren usaina, saiheski-hezur erreena eta kautxoarena. Fenellak nahia-go zuen amamak aurrera jarraitzea, baina andrezaharra ez zegoen presaka ibiltzeko. Sekulakootarre bat hauteman zuen, urdaiazpikozko ogi-tartekoz betea. Haietaraino joan eta fintasunezukitu zuen goikoa hatzarekin.

Page 240: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Zenbatean dira ogitartekoak? —galdetuzuen.

— Bi penike! —jaurti zuen zerbitzari zakarbatek, labana eta sardea zartako batekin utziaz.

Amamak lanak zituen hura sinesten.— Bakoitza bi penike? —galdetu zuen.— Hori da —erantzun zuen besteak, ondoko

lagunari begia keinatuz.Amamak harritu aurpegia jarri zuen. Ondoren

irmoki xuxurlatu zion Fenellari:— Lotsagarria! —eta bestaldeko atetik joan

eta igarobide bat zeharkatu zuten, alde banatangelak zituena. Zerbitzari bat etorri zitzaien, ikus-garri jatorra. Erabat urdinez jantzia, lepoa etaeskumuturrak letoizko botoi handiz lotuak zitue-la. Amama ongi ezagutzen zuela zirudien.

— Hara Crane andrea! —esan zuen, berenkonketa irekiz—. Hemen zaitugu berriro ere. Ezdiozu zeure buruari gela bat askotan opatzen.

— Ez —esan zuen amamak—. Baina oraingohonetan nire seme maitearen arretari esker...

— Espero dut... —hasi zen zerbitzaria. Bainaorduan jiratu eta luze, goibel begiratuz ikusizuen amamaren belztasuna eta Fenellaren

Page 241: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zamar eta gona beltza, blusa beltza eta kapeluakrepezko arrosa batekin.

Amamak baiezkoa egin zuen.— Jainkoaren borondatea egin da —esan

zuen.Zerbitzariak ezpainak itxi eta, arnasa sakon

hartuz, puztu bezala egin zen.— Nik beti diot —esan zuen, haren aurkikun-

de berezia bailitzan—, lehenxeago edo geroxea-go denok joan behar dugula. Horrek ez du erre-mediorik. —Eten bat egin zuen—. Nahi duzu zer-bait ekartzea, Crane andrea? Kikera bat te?Badakit halako ezdeuskeria bat alferrik dela kan-poko hotza uxatzeko baina...

Amamak ezezko keinua egin zion buruaz.— Ez, mila esker. Ardozko bizkotxoak dauzka-

gu, eta Fenellak oso banana ederra.— Orduan geroxeago etorriko naiz, ea zer

moduz zaudeten —esan zuen zerbitzariak, etajoan zen atea itxiaz.

Hura bai gela txikia! Amamarekin kutxabatean sartuta egotea bezala zen. Konketa gai-neko begi biribil beltzak motel begiratzen zien.Fenella lotsatuta zegoen. Atearen kontra zutik

Page 242: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zegoen, pardelari eta aterkiari eusten. Han eran-tziko ote ziren? Amamak kendua zuen ja txanoa,sokak bildu, eta bakoitza orratz batez lotu ondo-ren eseki zuen txanoa. Seda balitz bezala distira-tzen zion ile zuriak; sare beltz batek estaltzenzion atzeko motots txikia. Fenellak oso gutxitanikusi zuen amama buruhas; itxura arraroa zuen.

— Hire ama maiteak niretzat egindako arti-lezko mantelina jantziko dinat —esan zuen ama-mak, eta lukainkari lokarria kenduz, hura ateraeta jira-biratu zuen buruan; izkinako borla grisakbegi inguruan dantzan ibili zitzaizkion, Fenellarigoxo eta triste irribarre egin bitartean. Ondorengerruntzea askatu zuen, eta azpiko zerbait, etaazpiagoko beste zerbait. Ondoren borroka labur,gogor baten antzekoa egon zen, eta amamapitin bat gorritu zen. Di-da, askatu zuen kortsea.Hasperen egin lasai, eta felpazko sofan eseriaz,bota saihets elastikoak astiro eta kontuz erantzieta elkarren ondoan jarri zituen.

Fenellak zamarra eta gona kendu eta flane-lazko mantala jantzi zuenerako, amama prestzegoen.

Page 243: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Botak ere kendu behar ditut, amama?Gorainoko txibista dute.

Amamak arretaz aztertu zituen pixka batean.— Eranzten baditun askoz erosoago sentitu-

ko haiz, ume —esan zuen. Musu eman zion Fene-llari—. Ez ahaztu otoitz egitea. Jainko maiteagure ondoan zegon lehorrean, baino are gehiagoitsasoan. Eta bidai kontuan ni esperientzia han-diaren jabe naizenez —esan zuen amamakzalu—, goiko ohetxoa hartuko dinat.

— Baina amama, nola igoko zara hor gora?Amaraun antzeko hiru maila txiki besterik ez

zituen Fenellak ikusten. Andre zaharrak barretxiki isil bat egin zuen haiei bixkor ekin aurretik,eta goiko ohexkatik egin zion kirik Fenella harri-tuari.

— Ez huen uste amama gauza izango zenik,e? —esan zuen. Hura etzaten eta Fenellak barrearin bat aditu zion.

Xaboi marroiaren koskor gogor hark ez zuenaparrik egiten, eta botilako urak gelatina urdinaematen zuen. Zer zaila zen izara elkor haiekzabaltzea ere; indarka sartu behar zenuen. Kon-tuak bestela izan balira Fenellak barre egingo

Page 244: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zukeen... Azkenean barruratu zen, eta arnases-tuka zegoen bitartean, marmar luze, eme batentzun zuen goitik zetorrela, norbait sedazkopaper bat eztiro-eztiro zimurtzen bezala zerbai-ten bila. Amama zen otoitz egiten...

Denbora puska bat igaro zen. Orduan zerbi-tzaria sartu zen; emeki-emeki etorri eta amama-ren ohetxoan ipini zuen eskua.

— Oraintxe ari gara itsasartean sartzen —esan zuen.

— A bai?— Gau giro ederra dugu baina hutsik samar

goaz. Baliteke dantzatu batzuk ematea.Eta, hain zuzen ere, orduantxe igo zen Picton

ontzia gora eta gora, airean zintzilik geratu arte,hotzikara bat sentitzeko adina, eta ondorenberriro jaitsi, eta uraren zartada gogorra entzunzen alboetan. Aterki zisne-lepoduna sofa txikianzutik utzi zuela gogoratu zen Fenella. Hautsikoote zen eroriz gero? Baina amama ere orduantxeoroitu zen.

— Mesedez aterkia etzango bazenu, andere-ño... —xuxurlatu zuen.

Page 245: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Noski, Crane andrea. —Eta zerbitzariak,amamarengana itzulita, ahopean esan zion—:Zure biloba txikia goxo-goxo dago lo.

— Eskerrak Jainkoari —esan zuen amamak.— Poxpolin gaixoa, ama galduta! —esan zuen

zerbitzariak. Eta amama zerbitzariari dena kon-tatzen ari zitzaiola lokartu zen Fenella.

Baina ametsetan hasteko beta ere edukiaurretik esnatu zen berriro, eta ikusi zuen zer-bait buru gainean mugitzen. Zer ote zen? Zerizan zitekeen? Oin txiki gris bat. Eta atzetik bes-tea. Zerbaiten bila bezala; hasperen bat entzunzen.

— Esna nago, amama —esan zuen Fenellak.— Ai ene, hor dago koska? —galdetu zuen

amamak—. Alde honetan zegoela uste ninan.— Ez, amama, bestean dago. Ipiniko dizut

oina. Iritsi gara? —galdetu zuen Fenellak.— Portuan gaitun —esan zuen amamak—.

Jaiki beharra dinagu, ume. Altxatu aurretik janezan bizkotxo bat, indartzeko.

Baina Fenella etzantegitik salto eginda zego-en. Artean piztuta zegoen lanpara, baina gauajoana zen eta hotz egiten zuen. Begi biribil har-

Page 246: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

tatik kirika, haitz batzuk ikusi ahal izan zituenurruti. Gero aparrak estali zituen; gero kaio batziztuan pasatu zen; eta gero benetako lehorpuska bat azaldu zen.

— Lehorra, amama —esan zuen Fenellak,miretsita, itsasoan asteak eraman balituztebezala. Bere burua besarkatu zuen; txingokajarri eta hanka bat bestearen behatzekin igurtzizuen; dardaraka zegoen. O, dena oso triste izanzen azkenaldian. Aldatuko ote zen? Baina ama-mak zera bakarrik esan zuen:

— Agudo, ume. Zerbitzariari utzi beharko zio-nat hire banana ederra, ez dun jan eta.

Eta Fenellak berriro jantzi zituen arropa bel-tzak, eta eskularru batetik botoia erori eta iritsiezin zen leku bateraino joan zen piririka. Ontzigainera igo ziren.

Baina gela hotz bazegoen, ontzi gaina jelatuazegoen. Artean eguzkia atera gabe baina izarrakmotel zeuden, eta zeru zurbil hotzak itsaso zur-bil hotzaren kolore berdina zuen. Lehorreangandu zuri bat zebilen gora eta behera. Orainargi ikusi zuten sasiarte iluna. Nabari ziren garoburumakurrak ere, eta eskeleto antzeko zuhaitz

Page 247: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ihar zilartsu bitxi horiek... Gero ur ertzeko plata-forma eta etxe txiki batzuk ikusi zituzten, haiekere zurbil, elkarren ondo-ondoan, txirlak bezalakutxatila baten tapan. Beste bidaiariak hara etahona zebiltzan, baina aurreko gauean baino asti-roago, eta itxuraz goibel.

Eta orain berengana abiatu zen ur ertzekoplataforma. Astiro egiten zuen igeri Picton ontzialdera, eta han gizon bat zetorren soka bildu batieusten, eta gurdi bat zaldi txiki burumakur bate-kin, eta beste gizon bat koskan eserita.

— Penreddy jauna dun, Fenella, gugana etor-tzen —esan zuen amamak. Pozik ematen zuen.Masaila zuri argizaritsuak urdinduta zeuzkanhotzarekin, kokotsa dar-dar, eta behin eta berri-ro lehortu behar zituen begiak eta sudur txikiarrosa.

— Hik dun nire...— Bai, amama.Erakutsi zion Fenellak.Hegan etorri zen soka eta danba erori zen

ontzi gainean. Mailadia jaitsi zuten. Fenellakberriro segitu zion amamari moilatik gurdi txiki-raino, eta laster ziren trostan. Zaldi txikiaren

Page 248: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ferrek zurezko zutabeak astindu eta ondorengoxo barneratu ziren bide hondartsuan. Ez zenarimarik ageri; ezta ke laino bakar bat bera ere.Harrotu eta abaildu zebilen gandua, eta itsasoaklo zirudien, hondartzan atzera eta aurrera man-tsoki.

— Atzo ikusi nuen Crane jauna —esan zuenPenreddy jaunak—. Itxura ona zeukan. Joan denastean nire andreak opilak egin zizkion korrikabatean.

Eta orain zaldi txikia txirla antzeko etxeetakobaten aurrean gelditu zen. Hantxe jaitsi ziren.Fenellak eskua atakan jarri eta ihintz tantahandi, dardaratiek eskularru puntak basitu ziz-kioten. Hartxintxar zuri biribileko bidexka bateangora joan ziren, alde bietan lore lokartu blaituakzeudela. Amamaren krabelin zuri finak erasandazeuden ihintz gogorrarekin, baina haien usaingozoa zeukan goiz hotzak. Etxe txikiko saretakitxita zeuden; ataripeko eskailerak igo zituzten.Gomazko bota pare zahar bat zegoen atearenalde batean, eta ureztontzi gorri handi bat bes-tean.

Page 249: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Aitita arraio hori! —esan zuen amamak.Kisketa jiratu zuen. Hotsik ez. Dei egin zuen—:Walter!

Eta berehala erantzun zuen ahots lodi, erdiito itxurako batek:

— Zu zara, Mary?— Itxaron, maitea —esan zuen amamak—.

Sartu hor —eta goxo bultzatu zuen Fenella salatxiki goibel batera.

Mahai gaineko katu zuri bat, gamelu batenantzera hankak tolesturik egona, zutitu zen, tira-galeak atera zituen, aharrausi egin zuen etabehatz punten gainera saltatu zen. Fenellakesku txiki hotz bat murgildu zuen ilaje zuri, epelhartan, eta lotsati egin zuen irribarre, katua igur-tzitzen eta amamaren ahots leuna eta aititarensolas ozena entzuten.

Ate baten kirrinka aditu zen.— Aurrera, bihotza. —Andre zaharrak keinu

egin eta Fenella hara abiatu zen. Han, sekulakoohearen alde batean, aitita zegoen etzanda.Bakar-bakarrik burua gandor zuri batekin, etamusu gorria eta bizar luze zilartsua ageri ziren

Page 250: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

tapaki gainean. Txori zahar bat ematen zuen,adi-adi.

— Hara gure neskatoa! —esan zuen aititak—. Eman muxu!

Fenellak musu eman zion.— A! —esan zuen aititak—. Izoztua du sudur-

txoa. Zer dauka eskuetan? Amamaren aterkia?Fenellak berriro egin zuen irribarre, eta

oheko baranda gainetik okertu zuen zisnearenlepoa. Ohe buruan idatzi handi bat zegoen laukibel-beltz batean:

Urrezko ordu bat galdu da,Diamantezko hirurogei minutu ditu.EZ da saririk eskaintzenBETIKO JOAN DA ETA!

— Amamak margotu zuen hori —esan zuenaititak. Eta haren gandor zuri banatua eta begi-rada alaia ikusita, begia keinatu ziola irudituzitzaion Fenellari.

Page 251: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

BRILL ANDEREÑOANahiz eta hain giro ederra egon —zeru urdi-

nean urre hautsa eta ardo zuriaren zipriztinantzeko argiune handiak Jardins Publiquesetan—, Brill andereñoa pozik zegoen lepoko larrukiahartu izanaz. Airea geldi-geldi zegoen, bainaahoa zabalduz gero freskura xume bat igartzenzenuen, ur izoztuko edontzi baten freskura beza-lakoa txurrut egin baino lehen, eta noizean behinhosto bat azaltzen zen —inondik ez, zerutik. Brillandereñoak eskua goratu eta larrukia ukituzuen. Zer gauza kuttuna! Atsegina zen huraberriro sentitzea. Arratsalde hartantxe kutxatikatera, sitsa-bolak kendu, ongi eskuilatu, etabegitxo lauso haiek berpiztu zituen, ongi igurtziz.«Zer gertatu zait orain arte?» zioten begi txikitristeek. O, zer gauza eztia, haiexek edredoigorritik berari zelatan ikustea...! Baina harenmutturra, nahastura beltzen batez egina, ezzegoen batere sendo. Kolperen bat hartu zuen,nonbait. Berdin zen, zigilatzeko ezko beltz pitinbat garaia iritsitakoan, ezinbestekoa zenean... Ai

Page 252: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

alproja! Bai, halaxe irizten zion. Alproja, buztana-ri hozka ezkerreko belarritik. Lepotik kendu,magalean hartu eta laztantzeko gogoa ematenzuen. Brill andereñoak txindurrituta zeramatzaneskuak eta besoak, baina hori, ustez behintzat,oinez zihoalako zen. Eta arnasa hartzen zuenero,zerbait arin eta tristea —ez, tristea ere ez—, zer-bait goxoa mugitzen zitzaion bularrean.

Bazegoen jendez arratsalde hartan, aurrekoigandean baino askoz gehiago. Eta orkestra ereozenago eta alaiago aditzen zen. Sasoia hasizelako zen hori. Izan ere, orkestrak iganderojotzen zuen urte osoan zehar, baina sasoiz kanpoez zen berdin. Jotzailearen familiak bakarrikentzutea bezala zen; ez zion inporta nola aritzenzen, ez bazegoen arrotzik. Zuzendariaren zama-rra ere ez ote zen berria? Bai, inondik ere. Kan-tari hastera doan oilarrak bezala aztarrikatzenzuen lurra eta astintzen zituen besoak, eta musi-kariek, kiosko berdean eserita, masailak puztueta gartsuki begiratzen zioten partiturari. Oraintxirula pitin bat iritsi zen —polit polita!—, tantabixizko kate ttiki bat. Seguru zegoen berriro

Page 253: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

entzungo zela. Bai entzun ere; burua altxatu etairribarre egin zuen.

Beste bi lagun soilik zeuden bere eserleku«berezian»: aitona egoki bat belusezko zamarbatekin, eskuak josita zituela makila landu izuga-rri batean, eta amona handi bat, bizkarra tenteeserita, mantal bordatuan puntuzko lan batzuela. Ez zuten hitz egiten. Pena handia zen,zeren Brill andereñoa beti baitzegoen elkarrizke-ten zain. Oso iaioa bihurtu zen, bere ustetan, ezentzunarena eginez besteena entzuten, ingu-ruan hizketan ari zirenen bizitzan esertzen une-txo baterako.

Zeharka begiratu zien aitona-amonei. Agianlaster joango ziren. Aurreko igandea ere ez zenizan besteetan bezain interesgarria. Ingeles bateta emaztea, gizonak panama kapelu zatar bateta andreak botoidun botak zeramatzan. Etaemakumea isildu gabe aritu zen, alegia betau-rrekoak komeni zitzaizkiola; behar zituela; bainaalferrik zela erostea; ongi eutsi ezin eta hautsikozitzaizkiola. Eta gizonaren pazientzia, berriz!Denetik proposatu zion: urrezko montura, bela-rrietan heltzen diren horietakoak, zubi barruan

Page 254: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

goxagarri txikiekin. Ez, ez zegoen ezer huraaseko zuenik. «Sudurrean behera irristatukozaizkit!» Brill andereñoak pozik emango ziokeenastindu bat.

Bankuko aitona-amonak bertan goxo zeudeneserita. Ez zion inporta, makina bat jende zego-en begira egoteko. Hara eta hona, lore multzoaketa orkestraren kiosko aurretik lerroan zebiltzanbikote nahiz taldeak, gelditu eta hizketan, aguregiten, lore sorta bat erosten erretilua barandanesekia zuen arlote zaharrari. Ume koskorrakzebiltzan tarteetan lasterka, zalapartan etabarreka; mutil koskorrak kokots azpian sedazkotxibista zuri handiak zituztela, neska koskorrak,panpina frantsesak, belusez eta farfailaz jan-tziak. Eta aldian behin pottoko baldartzio batarbolpetik azaldu, bertan gelditu, begira jarri,eta bat-batean zapla esertzen zen, ama hankalu-zea etortzen zen arte, oilanda baten antzera las-terka, errieta eginez hura salbatzera. Bestebatzuk bankuetan eta aulki berdeetan zeudeneserita, baina ia beti jende bera zen, igandeajoan eta igandea etorri, eta —askotan konturatuzen Brill andereñoa— ia denek zuten bitxikeria

Page 255: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

bat. Arraroak, isilak, ia denak zaharrak, haienbegirada ikusita bazirudien gela zulo ilun batetikirten berriak zirela, edo bestela... armairu bate-tik!

Kiosko atzean arbola lerdenak, hosto horiakbehera zituztela, eta haien tartetik itsas lerrobat, eta harago zeru urdina urre-litsezko hodeie-kin.

Parara pa pa! Parara pa pa! jotzen zuenorkestrak.

Soineko gorriko bi neska gazte agertu zireneta uniforme urdineko bi soldadu gazte elkartuzitzaizkien, eta denek barre egin eta binaka jarrieta besotik helduta joan ziren. Lastozko kapeluxelebreko bi emakume baserritar pasatu ziren,ke koloreko asto eder bana zeramatela seriota-sunez. Moja hotz, zurbil bat igaro zen presaka.Inguratzen ari zela, emakume eder bati eskukobioleta sorta erori zitzaion, mutil koskor bateklasterka joanda eman zion, baina hark orduanhartu eta harrika bota zituen, pozoituak baleudebezala. Ene! Brill andereñoak ez zekien harrituala ez! Eta orain erbinudezko toka bat eta grise-ko gizon bat elkartu ziren bere pare-parean.

Page 256: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Gizona garaia zen, tentea, burgoia, eta erbinu-dezko toka bat zeraman andreak, lehenago ile-horia zen garaikoa. Orain guztia, haren ilea, aur-pegia, baita begiak ere, erbinude narras harenkolore berekoa zen, eta haren eskua —eskularrumaiz garbitu batean, ezpainak txukuntzen ibi-lia—, atzapar ttattar horixka bat zen. Oi harenpoza gizonarekin elkartuta... haren zoriona! Pen-tsatzen zuen, bai, arratsalde hartan topo egingozutela. Non ibili zen azaldu zion: batean eta bes-tean, han, hemen, itsasaldean. Egun bikaina,ezta? Eta ez ote zuen nahi... Baina gizonak ezez-koa egin, zigarrotxoa piztu, andreari laino trinkobat haize eman aurpegira astiro, eta andrea hiz-ketan eta barrez ari zen bitartean, hark pospoloajaurti eta alde egin zuen. Erbinudezko toka baka-rrik geratu zen; inoiz baino zabalago egin zuenirribarre. Baina bazirudien orkestrak ere igarrizuela zer ari zen hura sentitzen eta goxoagojotzen hasi zen, xamurrago jotzen, eta danborrakolpeka, «Zakarra! Zakarra!» behin eta berriro.Zer egingo ote zuen? Zer gertatuko ote zenorain? Baina Brill andereñoa zalantzan zegoela,erbinudezko toka jiratu eta eskua altxatu zuen

Page 257: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

beste norbait ikusi balu bezala, askoz jatorragoa,harago, eta bixi-bixi abiatu zen. Eta orkestraberriro aldatu eta bizkorrago hasi zen, inoizbaino alaiago, eta Brill andereñoaren eserlekukoaitona-amonak zutitu eta joan ziren, eta masail-bizar luzeko agure xelebre batek konpasean egi-ten zuen herren eta ia muturrez aurrera botazuten lau neskek, elkarren ondoan zihoazela.

O, hango lilura! Zer ongi pasatzen zuen! Zen-bat gustatzen zitzaion hantxe eseri eta begiraegotea! Antzerki baten antzekoa zen. Nork sine-tsiko zuen atzeko zerua pintatua ez zegoenik?Baina harik eta zakur marroi bat tipi-tapa irmokietorri eta tipi-tapa joan zen arte, drogatutako«antzez» zakur baten antzera, Brill andereñoa ezzen ohartu zergatik nabari zuen zirrara hura.Denak zeuden agertokian. Ez ziren entzule huts,ikusle huts; antzezten ari ziren. Berak erebazuen zer egina: igandero etortzea. Zalantzarikgabe, bera ez baletor konturatuko litzateke nor-bait; azken batean, bera ere emanaldiko partezen. Zer arraroa lehenago horrelakorik bururatuez izana! Horrexegatik, ordea, ematen zion hain-besteko garrantzia astero etxetik beti ordu

Page 258: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

berean ateratzeari —emanaldira beranduegi eziristearren—, eta horrexegatik sentitzen zuenlotsa bitxi bat, ingeleseko ikasleei kontatu beharzienean zertan pasatzen zuen igande arratsal-dea. Ez zen harritzekoa! Brill andereñoak ia ozenegin zuen barre. Agertokian zegoen. Gogora eto-rri zitzaion nola astean lau arratsaldez egunkariairakurtzen zion gizon zahar elbarri bati, huralorategian lo zegoela. Ohituta zegoen ja kotoizkoburkoan haren buru ahula ikustearekin, begizuloak, aho irekia eta sudur zorrotza. Hura hil-tzen bazen ere, bera ez zen astetan konturatuko;axola ere gutxi. Baina, halako batean, agureakjakin zuen aktore batek irakurtzen ziola egunka-ria! «Aktorea!» Altxatu zen buru zaharra; bi argi-ren distira agertu zen begi zaharretan. «Akto-rea... zara?» Eta Brill andereñoak egunkariatolestu, bere partearen haria balitz bezala, etaesan zuen goxoki: «Bai, aspalditik naiz aktorea».

Orkestrak atsedena izan zuen. Orain hasiziren berriro. Eta jotzen ari zirena epela zen,eguzkitsua, baina bazuen freskura xume bat —zerbait, zer ote zen?—, ez zen tristura —ez, tris-tura ez—, kantatzeko gogoa ematen zizun zer-

Page 259: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

bait. Doinua gora igo zen, gora, argia distirazzegoen; eta Brill andereñoari iruditu zitzaionezen hango denak, hango konpainia guztia, kan-tari hasiko zela laster. Gazteak, taldean barrezzihoazen haiek, kantari ekingo zioten, eta gizo-nen ahotsek, tinko eta ausart, bat egingo zutenhaiekin. Eta gero berak ere bai, berak ere bai,eta bankuetako besteek —akonpainamenduantzeko bat eginez—, hasiko zuten zerbait isila,ozta-ozta gora eta behera, zinez ederra, hunki-garria... Brill andereñoaren begiak malkoz beteziren eta irribarrez begiratu zien konpainiakobeste kideei. Bai, ulertzen dugu, ulertzen dugu,pentsatu zuen, nahiz eta ez jakin haiek zer uler-tzen zuten.

Orduantxe mutil bat eta neska bat etorri etalehen aitona-amonak egondako lekuan eseriziren. Oso poliki zeuden jantzita; maitemindutazeuden. Bi protagonista nagusiak ziren, noski,mutilaren aitaren yatean etorri berriak. Etaartean hotsik gabe kantari, artean irribarre dar-darati harekin, entzuteko prest jarri zen Brillandereñoa.

Page 260: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ez, orain ez —esan zuen neskak—. Hemenez, ezin dut.

— Baina zergatik? Horko atso figura zaharhorrengatik? —galdetu zuen mutilak—. Zertaraetortzen ote da? Nork esanda? Zergatik ez otedu etxean gordetzen bere mutur txoro hori?

— Larrukia du xelebrea —egin zuen neskakbarre txikia—. Legatz frijitua ematen du.

— Utzi berriketak! —bota zuen mutilak xuxur-la haserre batean. Eta ondoren—: Esaidazu, mapetite chère...

— Ez, hemen ez —neskak—. Oraindik ez.

Etxera bidean, okindegitik ezti-tarta xerra baterosteko ohitura zuen. Horixe zuen igandekokutixia. Batzuetan xerrak almendra bat zuen,besteetan ez. Sekulako aldea zen. Almendra batbaldin bazuen, etxera opari ttiki batekin joateabezala zen —sorpresa bat—, oso posible baitzenbatere ez edukitzea ere. Igande almendradune-tan azkar joan eta kementsu pizten zuen teontzi-rako pospoloa.

Baina gaur okindegi aurretik pasatu, eskaile-rak igo, gela txiki ilunean sartu —armairu bat

Page 261: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ematen zuen—, eta edredoi gorrian eseri zen.Puska batean egon zen hantxe eserita. Ohe gai-nean zegoen larrukiaren kutxa. Lepokoa libratuzuen bizkor; bizkor, begiratu gabe, kutxan sartuzuen. Baina tapa jarri zionean, zerbaiten negarrairuditu zitzaion.

Page 262: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

LEHENBIZIKO DANTZALDIALeilak ez zekien noiz hasi zen dantzaldia

zehazki. Agian taxia bera izan zuen lehenbizikodantza-laguna. Berdin zen taxi berean Sheridanneskak eta haien neba joanda ere. Bazterrekotxoko batean jarri, eta heldulekua, eskua gai-nean ipini zuenean, gizon gazte ezezagun batenjanzkiko besoa iruditu zitzaion; eta ziztuan abia-tu ziren, atzean utziz balsean zebiltzan kalear-giak eta etxeak eta hesiak eta zuhaitzak.

— Lehen aldia dun dantzaldi batera joaten,Leila? Baina neska, zer gauza xelebrea... —hotsegin zuten Sheridan neskek.

— Hamabost miliara ninan auzo hurbilena —esan zuen Leilak goxo-goxo, emeki ireki eta itxizhaizemailea.

O, bai zaila zela besteak bezain axolagabeegotea! Irribarre zabalegia ez egiten saiatzenzen; garrantzirik ez ematen saiatzen zen. Bainagauza bakoitza hain zen berria eta zoratzekoa...Megen akara loreak, Joseren anbarezko lepokoluzea, Lauraren buru txiki beltxa larruki zuritik

Page 263: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

agertzen, lore bat elur artean bezala. Beti gorde-ko zuen gogoan. Zarrada ere sentitu zuen,lehengusu Lauriek eskularru berrien itxigailukoseda paper izpiak bota zituenean. Gustura gor-deko zituen berak izpi haiek eskuerakutsi gisa,oroigarri gisa. Laurie aurreratu eta belauneanjarri zion eskua Laurari.

— Aizan, hi —esan zuen—. Beti bezala hiru-garrena eta bederatzigarrena. Aittu?

O, zer ederra neba bat edukitzea! Aztoratu-rik, Leilak sentitu zuen ezen astia egon balitz,ezinezkoa izan ez balitz, ezingo zion negarrarieutsi, bera alaba bakarra baitzen, eta sekula ezzion nebak berari «Aittu?» esan; ahizpak ere ezzion sekula esango, orduantxe Megek Joseribezala, «Behin ere ez dinat hire ilea gaur bezaindotore harrotuta ikusi!»

Baina, jakina, ez zegoen astirik. Dantzale-kuan zeuden ja; taxiak aurrean eta taxiakatzean. Ezker eta eskuin ageri ziren errepideanargi mugikorrak, haizemaile gisakoak, eta espa-loiko bikote alaiak hegan bezala zihoazen; txo-rien antzera segitzen zioten elkarri satenezkooinetako txikiek.

Page 264: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Heldu niri, Leila; galduko haiz bestela —esan zuen Laurak.

— Ea, arrebak, ekin gogor —esan zuen Lau-riek.

Leilak hatz bi ipini zituen Lauraren belusezkokapa arrosan, eta zerbaitek hegan bezala era-man zituen urrezko kaleargi handiaren ondotik,igarobidean zehar, eta bultzatu zituen «Emaku-meak» zioen gela txikira. Hango jende pilarekinozta-ozta zegoen eranzteko lekua; gortzekoazen zarata. Alde bakoitzeko bankuan tontorkazegoen biltzeko papera. Bi andre zahar, mantalzuriz jantzita, gora eta behera zebiltzan, besaka-daz besakada pila handitzen. Eta denak aurrerabultzaka, beste puntako apain-mahaira eta ispi-lura iritsi nahian.

Gasezko lanpara handi dardarati batek argi-tzen zuen emakumeen gela. Ezin zuen itxaron;hasia zen dantzan. Atea berriro zabaldu eta dan-tzalekutik musika jario bat heldu zenean, iasabairaino saltatu zen.

Neska ile-beltz eta ile-horiak orrazkera txu-kuntzen ari ziren, zintak berriro lotzen, golkoanbehera musuzapiak sartzen, eskularru elur

Page 265: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zuriak berdintzen. Eta denak barrez ari zirenez,Leilari zoragarriak iruditu zitzaizkion denak.

— Ez ote dago ileko urkila ikustezinik? —hotsegin zuen ahots batek—. Bai bitxia dela! Sekulaez dinat topatzen urkila ikustezin bakar bat ere.

— Emaidan hautsa bizkarrean, laztana —hotsegin zuen besteren batek.

— Orratza eta haria behar dinat. Berebizikotarratada zeukanat farfailan —ari zen intzirikahirugarren bat.

Ondoren:— Pasa aurrera, pasa aurrera! —Eskutik

eskura ibili zen programen saskia. Programatxiki xarmantak, arrosa eta zilartsuak, arkatzarrosa eta borla harroekin. Leilaren hatzek dar-dar egin zuten saskitik bat hartzerakoan. Norbai-ti galdetzeko gogoa zeukan: «Nik ere hartubehar dut?», baina zera bakarrik irakurri zuen:«3, bals. Bi lagun kanoan. 4, polka. Jarri lumakhegan», orduantxe hots egin baitzion Megek:

— Prest, Leila? —eta ezinean joan ziren, iga-robidetik estu-estu, dantzalekuko ate bikoitzhandirantz.

Page 266: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Hasteko zegoen dantza baina orkestrakbukatua zuen tresnak gozatzea, eta hango zara-tarekin bazirudien jotzen hasten zenean ez zelaentzungo. Megen ondo-ondoan, haren sorbaldagainetik begira, Leilari iruditu zitzaion sabaianaldez alde zabaldutako zapi koloretsuak ere hiz-ketan ari zirela. Ahaztua zuen lotsa; ahaztuazuen ezen lehenago, prestatzen ari zela, oheaneseri zen oinetako bat kenduta eta bestea jantzi-ta, eta arren eskatu zion amari lehengusuei dei-tzeko, alegia ezingo zela joan. Eta hasierako irri-ka —mendi bazterreko beren etxe atarian eseri-ta, hontzakumeen ulua entzuten—, zorion bizibihurtu zen ilargitan, barruan gordetzeko gozoe-gia. Haizemaileari atxiki, eta begi aurrean zuelalur distiratsu urrezkoa, azaleak, kaleargiak,punta batean taulada hura tapiz gorri eta aulkidoratuekin eta ertz batean orkestra, hats-bahi-tua pentsatu zuen, «Zerutiarra, guztiz zerutia-rra!»

Andereño guztiak elkarren ondoan zeuden,atearen alde batean zutik, gizonak bestean, etabeltzeko neskameak, irribarre zoroxkekin, pauso

Page 267: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

txiki arretatsuak emanez zihoazen lur argizari-tuan zehar taulada aldera.

— Hau Leila dun, baserriko nire lehengusutxikia. Jatorra izan berarekin. Lagunak bilaizkion;neure ardurapean zegon —zioen Megek, neskabatengandik besteagana.

Aurpegi ezezagunek egin zioten irribarre Lei-lari, goxo, xume. Ahots ezezagunek erantzunzuten:

— Noski, laztana.Baina Leilari iruditu zitzaion neska haiek ez

zutela bera ikusi ere egin. Gizonen aldera zeu-den begira. Zergatik ez ziren hasten gizonak?Zeren zain zeuden? Hantxe zeuden zutik, eskula-rruak berdintzen, ile likatsua zuzentzen eta batabesteari barrez. Orduan, ez non eta ez han, hura-xe egiteko bat eginda bezala, gizonak irristanetorri ziren parket gainean. Pozezko ardaila batharrotu zen neskatilen artean. Gizon egoki, garaibat hegan hurreratuta, Megi programa hartu etazerbait zirriborratu zion; Megek Leila erakutsizion:

— Aurkeztuko zaitut?

Page 268: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Gizonak agur egin zuen, irribarretsu. Gizonbeltzaran bat etorri zen monokulo batekin, gerolehengusu Laurie lagun batekin, eta gero Laura,gixon txiki, orindun, gorbata okerreko batekin.Gero, gizon zahar samar batek —lodia, buruansoilgune handi bat zuena— berari programahartu eta ahopean esan zuen:

— Ea ikusi! —eta denbora askoan egon zenbere programarekin konparatzen, dena izenezbelztua. Bazirudien ezinean ari zela, eta Leilalotsatu egin zen.

— O, ez larritu —esan zion tinko. Baina, eran-tzun beharrean, gizon lodiak zerbait idatzi etaberriro so egin zion.

— Beste inon ikusi al dut aurpegitxo alai hori?—esan zuen goxo—. Ezaguna dut lehendik?

Une hartan hasi zen orkestra jotzen; gizonlodia desagertu egin zen: urrutiraino jaurti zuenmusikazko olatu handi batek, lur distiratsuanzehar hegan etorria, taldeak binaka jarriz, denaksakabanatu eta jira-bira bidaliz...

Leilak barnetegi eskolan ikasi zuen dantzan.Larunbat arratsaldero, estalpe txiki, burdinaildoxkatuko batean, Eccles andereñoak (Lon-

Page 269: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

dreskoa bera) lezio «bikain» haiek ematenzituen. Baina parez pare jarriz gero orduko zokousaina batetik —perkalezko idazkiak hormetan,andre txiki gaixo izutua belusezko toka marroiuntxi-belarri bat jantzita piano hotza astintzen,Eccles andereñoa nesken oinak jotzen makilaluze zuri batekin—, eta bestetik hau, bien artekoaldea ikaragarria zen, eta Leila seguru zegoen,dantza-lagunik etorri ez eta musika zoragarrihura entzuten egon behar bazuen eta besteakirristan ikusi urrezko lurrean barrena, gutxienezhil edo zorabiatuko zela, edo besoak goratu etahegan irtengo zela, han goian izarrak ageri zituz-ten leiho ilun haietako batetik.

— Gurea dela uste dut...Norbaitek burua makurtu, irribarre egin, eta

besoa eskaini zion. Ez zen behintzat hilko! Gerri-tik heldu zion norbaiten eskuak, eta urmael bate-ra botatako lorea bezala joan zen igeri.

— Lur ederra, ezta? —xuxurlatu zion ahotsahul batek belarri ertzean.

— Irristan ibiltzeko dotorea —esan zuen Lei-lak.

Page 270: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Zer? —ahots ahulak harritua zirudien. Lei-lak berriro esan zuen lehengoa. Eta eten ñimiñobat egon zen, ahotsak oihartzun egin zuen arte—: Bai, egia —eta berriro eraman zuen Leila jira-biran.

Izugarri ongi gidatzen zuen. Neskekin alagizonekin dantzatu, horixe zen aldea, iritzi zionLeilak. Neskek bata bestearen kontra tupust egineta batak bestearen oina zapaltzen zuten; gizo-narena egiten zuen neskak beti oker heltzenzizun.

Azaleak ez ziren ja banaka ageri; zapi zuri etaarrosen jarioa ziren.

— Izan zinen Belldarrenean iragan astean? —etorri zen ahotsa berriro. Nekatua zirudien. Lei-lak zalantza egin zuen, gelditu nahi zuen galde-tu ala ez.

— Ez, nire lehen dantzaldia da hau —esanzuen.

Lagunak barre txiki arnasestu bat egin zuen.— Hara! —bota zuen.— Bai, hauxe da dantzara natorren lehenbizi-

ko aldia —gaineratu zuen Leilak gartsuki. Seku-

Page 271: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

lako arindua zen norbaiti esan ahal izatea—. Izanere, baserrian bizi izan naiz orain arte...

Une hartan musika gelditu eta esertzera joanziren, horma ondoko bi aulkitan. Leilak satenarrosazko oinak azpian gorde eta bere buruarihaize ematen hasi zen, zoriontsu begiratuz atebirakarietatik igaro eta ezkutatzen ziren bestebikoteei.

— Ongi ari haiz pasatzen, Leila? —galdetuzion Josek, bere buru urretsuari eraginez.

Laurak ere keinu xume txiki bat egin zionpasaeran; istant batez Leilak zalantza egin zuen,bera erabat heldua ote zen. Ondoko laguna,berriz, ez zen oso hiztuna. Hark eztul egin,musuzapia gorde, txalekoari behera tiratu, etahari ñimiño bat kendu zuen mahukatik. Bainaberdin zen. Ia berehala ekin zion berriro orkes-trak, eta goiko sabaitik salto eginda bezala azal-du zitzaion bigarren dantza-laguna.

— Ez da lur txarra —esan zuen ahots berriak.Ohitura ote zen beti lurrarekin hastea? Eta ondo-ren—: Izan zinen Neavetarren dantzaldianasteartean? —Eta Leilak berriro argitu zuen.Agian arraro samarra zen dantza-lagunek interes

Page 272: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

gehiago ez agertzea. Zirrara ona zen! Lehenbizi-ko dantzaldia! Hasiera-hasiera zen berarentzat.Gaua nolakoa zen ikasi berri zuela iruditzenzitzaion. Orain arte gauza iluna izan zen, isila,sarritan ederra —o bai!—, baina goibel antzekoa.Hotsandikoa. Eta orain ez zen gehiago horrela-koa izango: bizi-bizi ageri zitzaion.

— Izozki bat nahi? —esan zion lagunak. Etaate birakaritik joan ziren, igarobidean zehar, jan-gelaraino. Sutan zituen masailak, egarriz puska-tzen zegoen. Zer goxoa ematen zuen izozkiakkristalezko plater txikietan, eta zer hotza zegoenkoilara lausotua, hura ere izoztua! Eta dantzale-kura itzuli zirenean han zegoen gizon lodia bera-ren zain ate ondoan. Hura hain zahar ikusitaberriro ere jota geratu zen; hobeto egongo zenhura tauladan aita eta amen ondoan. Eta lehen-go dantza-lagunekin konparatu zuenean, Leilakitxura narrasa eman zion. Txalekoa zimurturik,eskularruko botoi bat galduta, eta zamarrean,berriz, jostun-xaboiaren arrastoak bezala.

— Zatoz, andereño —esan zuen gizon lodiak.Ez zion berari ia batere heldu, eta goxo-goxo ibiliziren, dantzan ez baizik ibiliz bezala. Baina hark

Page 273: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ez zuen lurrik aipatu—. Lehenbiziko dantzaldiaduzu, ezta? —xuxurlatu zuen.

— Nola igarri didazu?— Aa —esan zuen gizon lodiak—, horra zer

den zahar izatea! —eta arnasestu xume bat eginzuen, bikote trakets baten ondotik gidatzenzuela—. Izan ere, hogei eta hamar urte darama-tzat honetan.

— Hogei eta hamar urte! —hots egin zuenLeilak. Bera jaio baino hamabi urte lehenago!

— Latza da pentsatze hutsa, e? —esan zuengizon lodiak goibel. Leilak hari buru soilera begi-ratu eta errukia sentitu zuen.

— Zoragarria da halere jarraitzea —esan zionjator.

— Zu bai andereño jatorra —esan zuen gizonlodiak, eta hurbilxeagotik helduz, balsaren kon-pas bat kantatu zuen ahopean—. Jakina —jarrai-tu zuen—, zuk ez duzu inola ere hainbeste iraun-go. Bai zera —esan zuen gizon lodiak—, horibaino askoz lehenago egongo zara hor goiko tau-ladan, begira jarrita, belus beltz ederrez jantzia.Eta beso polit hauek motz eta lodi edukiko ditu-zu, eta doinua segituko duzu haizemaile erabat

Page 274: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

desberdin batekin, hezurrezko beltz batekin. —Gizon lodiak hotzikara bezala egin zuen—. Etahor goiko zahar jende gaixoak bezala egingoduzu irribarre, eta zure alaba seinalatuko duzu,eta zure aldameneko andere adinekoari esangodiozu gizon zantar batek musu eman nahi izanziola klubeko dantzaldian. Eta bihotzak minemango dizu, min handia —gizon lodiak are hur-bilago estutu zuen, bihotz gaixo hartaz errukitu-ta bezala—, inork ez dizulako ja musu emannahi. Eta lur argizaritu horietatik ibiltzea zerdesegoki den esango duzu, zer arriskutsu diren.E, mademoiselle Hanka Arin? —esan zuen gizonlodiak leun-leun.

Leilak barre txiki arin bat egin zuen, baina ezzuen barre egiteko gogorik. Hala ote zen? Posi-ble ote zen? Egia latza zirudien. Lehenbizikodantzaldi hau azken dantzaldiaren hasiera bes-terik ez ote zen? Hartan, aldatu bezala egin zenmusika; itxura tristea hartu zuen, oso tristea;hasperen handi bat izateraino goratu zen. O, zeragudo aldatzen ziren gauzak! Zergatik ez zuenzorionak betiko irauten? Betiko irautea ez zengehiegizkoa.

Page 275: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Gelditu egin nahi dut —esan zuen Leilakarnasa joanda. Gizon lodiak ate aldera eramanzuen.

— Ez —jarraitu zuen—, kanpora ez. Ez duteseri nahi. Hementxe geratuko naiz, eskerrikasko —eta hormaren kontra jarri zen, oinarekindoinua jarraitzen, eskularruei gora tiraka etabarre itxura egiten. Baina, barru-barruan, neskatxiki bat mantala burutik behera botata zotinkaari zen. Zergatik hondatu zion dena beste hark?

— Baina aizu —esan zion gizon lodiak—, eznazazu aintzat hartu.

— Horretarakoxe nago! —esan zuen Leilak,bere buru txiki ilunari eragin eta beheko ezpainahurrupatuz...

Berriro desfilatu zuten bikoteek. Ate biraka-riak ireki eta itxi zebiltzan. Orkestra zuzendariakmusika berri bati ekin zion. Baina Leilak ez zuengehiago dantzatu nahi. Etxean egon nahi zuen,edo ataripean eserita hontzakumeei entzuten.Leiho ilunetan barrena begiratu izarrei eta haiekhego antzeko izpi luzeak zituzten...

Baina orduantxe doinu gozo, ezti, zirraragarribat hasi zen, eta gazte ile-kizkur bat makurtu

Page 276: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zitzaion aurrean. Dantzatu beharra zeukan giza-legez, Meg topatu arte. Oso zurrun joan zenoinez erdi aldera; oso harro ipini zuen eskua bes-tearen besoan. Baina handik laster, handik jira-bira batera, han zihoazkion oinak irrist eta irrist.Argiak, azaleak, soinekoak, aurpegi arrosak,belusezko aulkiak, guztia bihurtu zen gurpilhegalari eder bat. Eta ondoko lagunak gizonlodia joarazi zionean eta hark «Pardon» esan,Leilak inoiz baino arraiago egin zion irribarre. Ezzuen hura ezagutu ere egin.

Page 277: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

KANTU LEZIOA

Etsipenean erorita —etsipen hotz eta saminabihotz barru-barruraino sartutako labana zitalbat bezala—, Meadows andereñoa, toga etabirreta jantzita eta batuta txiki bat eskuan zuela,bizi-bizi zihoan musika aretora igarobide hotze-tan zehar. Adin guztietako neskak, freskurarekinmusua gorrituta, eta udazken goiz eder batezeskolara lasterka etortzeak dakarren zirraraalaiz gainezka, han zebiltzan presaka, saltoka,zalapartaka; ikasgela barruetatik ahots errepikaarin bat iristen zen; txintxarri hots bat aditu zen,txori antzeko ahots batek hots egin zuen:«Muriel». Eta orduan eskailera aldetik sekulakodanbatekoak iritsi ziren. Norbaiti soinketakopisuak erori zitzaizkion.

Zientziako maistrak Meadows andereñoa gel-ditu zuen.

— Egun on —hots egin zion bere hizkeragozo, itxurati harekin—. Hotz dugu gaur. Neguadirudi.

Page 278: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Meadows andereñoak, bere baitako labanarihelduta, gorrotoz begiratu zion zientziako mais-trari. Hura bai emakume gozoa, zurbila, eztiabezalakoa. Ez zen harritzekoa izango, ile horixkaharen kizkur artean erle bat topatzea itsatsita.

— Zakarra, bai —esan zuen Meadows ande-reñoak lehor.

Besteak bere irribarre azukretsu hura eginzion.

— Izoztua ematen duzu —esan zuen. Zabal-zabal egin zituen bere begi urdinak; isekazkoargi bat agertu zen haietan. (Zerbait igarri otezuen?)

— O, hainbeste ere ez —esan zuen Meadowsandereñoak eta, lehengo irribarrearen ordaine-tan, zientziako maistrari imintzio bizkor bat egineta aurrera jarraitu zuen...

Lau, bost eta seigarren gelak musika aretoanzeuden bilduta. Gortzekoa zen hango zarata.Taulada gaineko pianoaren ondoan zegoen MaryBeazley, Meadows andereñoaren kutuna, akon-painamenduen jotzailea. Atrila jiratzen ari zen.Meadows andereñoa ikustean, abisuzko «Ixx!Aizue!» ozen bat esan eta andereñoa, eskuak

Page 279: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

mahuka barruetan atxikirik, batuta besapean,erdiko korridoretik etorri, mailadia igo, bat-batean jiratu, letoizko atrila hartu, bere aurreantinkatu, eta bi takateko zorrotz eman zituenbatutarekin, isiltasun eske.

— Ixo, mesedez! Bizkor! —eta inorenganerreparatu gabe, begiradarekin zeharkatu zuenitsaso hura, flanelazko blusa koloretsuak, aurpe-gi eta esku arrosak gora-behera, tximeletazkotxibistak buruetan dar-dar, eta musika-liburuakzabalik. Ongi asko zekien zer ari ziren pentsa-tzen. «Meady zaputzean dago». Pentsatzeazuten bada! Betileek dar-dar egin zioten; buruaastindu zuen, desafioka. Zer axola zion umemo-ko haien pentsamenduak hilzorian odolustenzegoenari, bihotza bi puska eginda halako gutu-narekin...

...«Gero eta argiago nabari dut: gu bionezkontza akats bat izango litzateke. Ez da maiteez zaitudalako. Nik emakume bat maita dezake-dana hainbat maite zaitut, baina, egia esateko,ezkontzen diren horiek ez bezalakoa naizelaatera dut ondorioa, eta familia bat sortzearenideiak zera sortzen dit,...» eta «nazka» hitza

Page 280: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

arin-arin ezabatu eta «damua» zegoen gaineanidatzia.

Basil! Meadows andereñoa piano alderahurreratu zen. Eta Mary Beazleyk, une harexenzain, burua makurtu zuen; masailetan beheraerori zitzaizkion ile kizkurrak, xuxurlatu zuenean:

— Egun on deizula, andereño —eta, emanbaino areago, krisantemo hori eder bat seinalatuzion andereñoari. Aspalditik zetorren lorearenerritu txiki hau, ikastaldi eta erdi edo. Lezioarenparte bat zen, pianoa irekitzearen pare. Bainagoiz honetan, hura hartu beharrean, gerrikoanjarri eta Maryrengana makurtuta esan beha-rrean: «Eskerrik asko, Mary. Zer ederra! Irekiezazu hogeita hamabigarren orria», hura izuaMaryrena andereñoak krisantemoa batere ain-tzat hartu ez, diosalari erantzun ez, eta ahotsizoztu batez esan zionean:

— Hamalaugarren orria, mesedez, eta ongimarkatu azentuak.

Hura txunditzea! Begietan malkoak agertuarte gorritu zen Mary, baina andereñoa joanazen atrilera; areto osoan zabaldu zen haren aho-tsa.

Page 281: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Hamalaugarren orria. Hamalaugarrenorrian hasiko gara. «Lantua». Honezkero jakinbehar zenukete. Dena osorik egingo dugu, zatikaez baizik osorik. Eta sentimendurik gabe. Soil-soil kanta ezazue, ezkerreko eskuaz doinua era-manez.

Makila altxatu zuen; bi aldiz jo zuen atrila.Han hasi zen Mary hasierako akordearekin; hanhasi ziren ezker esku guztiak airea joka, etaahots gazte, goibelen korua:

Bizkor! Ai, bizkor ihartzen da pozaren arrosa;Laster da udazkena negu beltz.

Arina! Ai, arina da musikaren doinu airosaBadoa belarri ernetik ihes.

Jainko santua, lantu hura baino garratzago-rik! Nota bakoitza intziri bat zen, zotin bat, has-peren goibel latz bat. Andereñoak toga zabala-ren besoak goratu eta esku biekin hasi zenzuzentzen. «... Gero eta argiago nabari dut: gubion ezkontza akats bat izango litzateke...» era-man zuen doinua. Eta ahotsek negar egin zuten:Arina! Ai, arina. Zer deabruk idatzarazi zion

Page 282: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

gutun hura? Zerk eraman zuen horretara! Ez noneta ez han. Hark azken gutunean haritz keztatu-ko apal bat aipatzen zuen, «gure» liburuentzaterosia, eta «sarrerarako esekileku txiki dotorebat» ere ikusi zuela, «erpinean zurezko hontzabat, atzaparretan hiru eskuila dituena kapeluen-tzat». Zer barrea hura irakurrita! Gizona izanbehar, kapeluentzat hiru eskuila behar direlapentsatzeko! Belarri ernetik ihes, kantatu zutenahotsek.

— Berriro —esan zuen andereñoak—. Bainaoraingoan zatika. Sentimendurik gabe atzera.

Bizkor! Ai, bizkor. Lehenaz gain, kontraltoengoibeltasunak hotzikara handitzen zuen. Ihar-tzen da pozaren arrosa. Azke- neko etorrizenean, Basilek arrosa bat zeraman paparrean.Oso egoki zegoen, janzki urdin argi hura etaarrosa gorri ilun harekin! Hark ere bazekien, bai.Jakingo ez zuen! Lehenbizi ilea igurtzi zuen, gerobibotea; irribarre egitean hortzek distiratzen zio-ten.

— Eskolako zuzendariaren emazteak afaltze-ra gonbidatu nau berriro ere. Istilu gorria dut.

Page 283: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Ezin arratsalde bakar bat ere neure buruarieskaini leku horretan.

— Ezin diozu ezetz esan?— Bai baina, nire posizioko gizon bati jendea-

rekikoa izatea komeni zaio.Musikaren doinu airosa, egin zuten ahotsek

intziri. Sahatsak, leiho garai estuen bestaldean,haizetan zebiltzan. Galduak zituzten hostoenerdiak. Eusten zioten txikitxo bakanak, arrainakamuan bezala bihurritzen ziren. «...Ezkontzendiren horiek ez bezalakoa naizela...» Ahotsak isi-lik zeuden; pianoa zain.

— Ederto —esan zuen andereñoak, bainaoraingoan ere hain doinu berezi, elkorrean nonneska gazteenak erabat beldurtzen hasi ziren—.Ikasi dugunez, orain sentimenduarekin egingodugu. Ahal duzuen sentimendu guztia jarri.Hitzak gogoan izan. Erabili zeuon irudimena. Biz-kor! Ai, bizkor —hots egin zuen andereñoak—.Lantuaren sarreran, forte ozen, indartsu bat. Etagero bigarren lerroan, negu beltz, kanta ezazuebeltz, tartetik haize hotza balebil bezala. Beltz!—esan zuen, hain izugarri non Mary Beazleykdar-dar egin baitzuen bere aulkian—. Hirugarren

Page 284: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

lerroak crescendo bat izan behar du. Arina! Ai,arina da musikaren doinu airosa. Gogor ekitekoazken lerroko lehen hitzari, Badoa. Eta ondoren,belarri ernetik hitzetan, hasi makaltzen... itzal-tzen... ihes xuxurla ahul bat besterik ez denarte... Nahi hainbat moteldu azken lerroa. Eabada.

Berriro bi takateko arinak; besoak jaso zituenberriro. Bizkor! Ai, bizkor. «...eta familia bat sor-tzearen ideiak zera sortzen dit, nazka...» Nazkaidatzi zuen. Ezkontzeko hitza erabat hautsitazegoela esatea bezala zen. Hautsia! Ezkontzekohitza! Jendea nahikoa harritu zen ezkontzekohitz harekin. Zientziako maistrak hasieran ezzuen sinetsi. Baina bera harritu zen gehien.Berak hogeita hamar urte. Basilek hogeita bost.Miraria izan zen, erabateko miraria, gau guztizilun hartan elizatik etxera zihoazela hari entzu-tea, «Aizu, nola edo hala, gustukoa zaitut». Etahark ostruka-lumazko larrukiaren muturretikheldu zion. Badoa belarri ernetik ihes.

— Berriro! Berriro! —esan zuen andereño-ak—. Sentimendu gehiago, neskak! Ea bestebehin!

Page 285: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Bizkor! Ai, bizkor. Neska zaharrenak gorri-gorri zeuden; gazteenetako batzuk negarrez hasiziren. Euri zipriztin handiek astindu zituztenleihoak, eta sahatsen marmarra ere aditzen zen,«...ez da maite ez zaitudalako...»

«Baina, laztana, maite banauzu», pentsatuzuen andereñoak, «berdin zait zenbat den. Osogutxi maite nahi banauzu ere». Baina bazekienez zuela maite. Ez zen bada hura arduratu«nazka» hitza ezabatzeaz, berak irakur ezzezan! Laster da udazkena negu beltz. Eskolaere utzi beharko zuen. Kontua zabaltzen zenean,ezingo zien aurre egin zientziako maistrari edoneskei. Norabait ezkutatu beharko zuen. Badoa.Hasiak ziren ahotsak makaltzen, itzaltzen,xuxurlatzen... aienatzen...

Bat-batean atea zabaldu zen. Urdinez jantzi-tako neska koskor bat milika joan zen korrido-rean zehar, burumakur, ezpainei hozka, eta zila-rrezko zirgilo bati eragiten bere ukondo txikigorrian. Mailadian gora etorri eta andereñoarenaurrean geratu zen.

— Zer dugu, Monika?

Page 286: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Arren, andereño —esan zuen neska kosko-rrak hats-bahi—, Wyatt andereñoak zurekinegon nahi du irakasle gelan.

— Ongi —esan zuen Meadows andereñoak.Eta neskei dei egin zien—: Zuen ohoreagatik, isi-lik mintza zaitezte ni ez nagoen bitartean.

Baina etsiegi zeuden ezertarako. Gehienaksudurrari zintzaka.

Igarobideak isil eta hotz zeuden; oihartzunegiten zuten Meadows andereñoaren urratsekin.Idazmahaian zegoen zuzendaria. Une batez ezzuen gora begiratu. Beti bezala ari zen, lepokotxibistan katigatutako betaurrekoak askatzen.

— Eseri, Meadows andereñoa —esan zuenoso jator. Ondoren gutun arrosa bat hartu zuenohar-paperen gainetik—. Zuretzat telegramahau iritsi berri delako hots egin dizut.

— Telegrama niretzat?Basil! Bere burua hil zuen, iritzi zion. Eskua

luzatu zuen, baina Wyatt andereñoak telegrama-ri eutsi zion pixka batean.

— Ez ahal da ezer txarra izango —esan zuen,jatortasun behartu batez. Meadows andereñoakberehala urratu zuen.

Page 287: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

«Ez aintzat hartu gutuna zoroa ote nengoenerosi dut esekilekua Basil», irakurri zuen. Ezinzituen begiak telegramatik kendu.

— Ez ahal da larritasun handikoa izango —esan zuen Wyatt andereñoak, gorputza aurrera-tuz.

— O, ez, mila esker, Wyatt andereñoa —gorri-tu zen bera—. Ez da ezer txarra. Zera da —etabarre txiki bat egin zuen barkamen eske—, niresenargaia, esanez... esanez... —eten bat egonzen.

— A bai! —esan zuen Wyatt andereñoak. Etabeste eten bat. Ondoren—: Hamabost minutugeratzen dira zure klasea bukatzeko, ezta, Mea-dows andereñoa?

— Bai, andereño. —Zutitu eta korrika txikianjoan zen ate aldera.

— O, zaude unetxo bat —esan zuen Wyattandereñoak—. Esan beharra dut ez zaidala ongiiruditzen nire irakasleek telegramak jasotzeaeskola orduan, ez badira albiste latzak, heriotza-ren bat —argitu zuen Wyatt andereñoak—, edoistripu larriren bat edo. Albiste ona bada, ande-reño, itxaron dezake.

Page 288: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Esperantzaren, maitasunaren, zorionarenhegoak jantzita, Meadows andereñoa ziztuanjoan zen musika aretora, korridorean zehar, mai-ladian gora, piano aldera.

— Hogeita hamabigarren orria, Mary —esanzuen—, hogeita hamabigarren orria —eta krisan-temo horia hartuz ezpainetara eraman zuen, irri-barrea gordetzeko. Ondoren neskengana jiratueta batuta astindu zuen—. Hogeita hamabiga-rren orria, neskak. Hogeita hamabigarren orria.

Hemen gatoz lorez gainezka,Saskiak leporaino fruitu eta zintaz,Ospatzeko...

— Ixo! Ixo! —egin zuen oihu Meadows ande-reñoak—. Oso gaizki! Penagarri! —eta irribarreegin zien neskei—. Zer gertatzen zaizue? Gogo-an izan, neskak, zer ari zareten kantatzen. Erabi-li zeuon irudimena. Lorez gainezka. Saskiak lepo-raino fruitu eta zintaz. Eta Ospatzeko —isilunebat egin zuen—. Itxura samin hori gabe, neskak.Beroa, zoriona, grina entzun behar da. Ospatze-ko. Berriro. Bizkor. Denok batera. Ea ba!

Page 289: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Eta oraingoan andereñoaren ahotsa entzunzen beste ahots guztien gainetik, betea, sakona,sentimendu biziz.

Page 290: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ARROTZAMoilako jende mordoxkak uste zuen ez zela

sekula mugituko. Hantxe zegoen, ikusgarri,geldi-geldi ur gris zimurrean, goiko aldean keadar bat zuela, kaio saldo ikusgarri bat garrasieta murgil egiten popa aldean, sukaldeko honda-kin artean. Bikote txikien hara eta hona ikus zite-keen: euli txikiak gora eta behera oinez mahaioihal gris, zimurraren gaineko platerean. Besteeuli batzuk ertzean zeuden pilatuta, burrunban.Orain distira zuri bat agertu zen ontziarenbehean: sukaldariaren mantala edo agian zerbi-tzaria. Orain armiarma beltz ttipi bat igo zen las-terka eskaileratik zubira.

Jendetzaren aurrean gizon heldu bat, itxurazmardula, oso apain jantzia, oso eroso zamar grisbatekin, sedazko lepoko grisa, eskularru lodiaketa feltrozko kapelu iluna zituela, gora eta behe-ra zebilen, aterki bilduari eragiten. Bazirudienbera zela moilako jende mordoxkaren burua, etaaldi berean denak elkarrekin atxikitzen zituena.Artzain-zakur eta artzainaren arteko zerbait zen.

Page 291: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Baina zer txorakeria, zer txorakeria izan zenbetaurrekoa ez ekartzea! Hainbesteren arteanez zegoen betaurreko bakar bat ere.

— Xelebrea da, Scott jauna, inor betaurreko-ekin gogoratu ez izana. Hartara apur bat anima-tuko genituen. Seinaletxo batzuk egingo geniz-kien. Lasai lehorreratu. Baketsuak gara. Edo:Ongi etorria jasoko duzue. Dena barkatu dizue-gu. Zer iruditzen? E?

Hammond jaunaren begirada bizkor tinkoak,urduria baina jator eta fidakorra, moilako guztiakhartu zituen barruan, kate motzean bildu zituenbi aitona haiek ere, mailadian nagituta zeude-nak. Zirenek eta ez zirenek zekiten Hammondandrea zetorrela ontzi hartan, eta senarra hainzegoen aztoratua non ez baitzitzaion sekulaburutik pasatu ere egin, gertaera zoragarri hauhaiei axola ez zitzaienik. Hala, haiekiko bihotzona sentitzen zuen. Jende fina zen, iritzi zion —baita mailadiko bi aitona zahar haiek ere—, giza-seme fin, taxuzkoak. Haien bularrak, alajaina!Berak ere zabaldu, lodi jantzitako eskuak sakele-tan sartu eta orpotik behatz puntara kulunkatuzen.

Page 292: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Bai, hamar hilabete egin ditu nire emaz-teak Europan. Alaba zaharrena bisitatzen, iazezkondu zitzaiguna. Neronek ekarri nuen honai-no, Crawforderaino. Hala, bila etortzea pentsatudut. Bai, bai, bai.

Bere begi gris maltzurrak berriro kizkurtu, etalarri, bizkor aztertu zuen ontzi geldia. Askatuazeukan berriro zamarra. Erloju mehe, gurinabezain horia berriro atera, eta hogei, berrogei,berrehungarren aldiz egin zuen kalkulua.

— Ea. Ordu biak eta laurdenetan irten damedikuaren txalupa. Oraintxe laurak eta hogeitazortzi dira. Hau da, bi ordu eta hamahiru minutudira medikua joan dela. Bi ordu eta hamahiruminutu! Fiuu! —eta txistu motz bitxi bat eginezberriro itxi zuen erlojua—. Baina zerbait gertatubalitz esango ziguten, ezta Gaven jauna?

— O, noski, Hammond jauna! Ez dut uste... ezdut uste estutu behar dugunik —esan zuenGaven jaunak, oinetakoaren takoia jo eta pipahustuz—. Gainera...

— Egia! Egia! —hots egin zuen Hammondjaunak—. Kezkak alde batera! —gora eta beherabizkor ibili eta berriro etorri zen lehengo lekura,

Page 293: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Scott jaun-andreak eta Gaven jaunaren artean—. Iluntzen ari du —eta aterki bilduari eragin zion,ilunabarrari apur bat atzeratzeko mesedea eska-tuz bezala. Baina ilunabarra bazetorren geldiro,orban geldi baten antzera zabalduz ur gainean.Jean Scott txikiak amari tiratu zion eskutik.

— Tea hartu nahi dut, amatxo! —egin zuenintziri.

— Horixe —esan zuen Hammond jaunak—.Horixe nahiko dute hemengo andereño guztiek—eta bere begirada jator, oparo, ia errukarriakkate motzean bildu zituen denak berriro. Bereburuari galdetu zion ea Janey azken te bat har-tzen ari ote zen hango salan. Hala opa zion;baina ez zuen uste. Hura ezagututa, ontzi gai-nean egongo zen. Hartara agian zerbitzariakekarriko zion kikera bat. Bera han egon balitzeramango zion, nola edo hala. Eta une batezontzi gainean ikusi zuen bere burua ere, Janeyzaintzen, eta hari begira, ohitura zuen bezalaesku txikiarekin kikera biltzen, ontzi osoan lorzitekeen te kikera bakarra edaten... Baina berahemen zegoen, eta Jainkoak bakarrik zekien noizarte egongo zen kapitain madarikatu hura han-

Page 294: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

txe planto eginda. Beste itzuli bat eman zuen,gora eta behera, gora eta behera. Taxi geltoki-raino joan zen, gidariak ez zuela alde egin segur-tatzeko; eta atzera bildu zen jendearen sailera,banana otarreen gerizpean. Jean Scott txikiaktea hartu nahian jarraitzen zuen. Ume gaixoa!Txokolate mutur bat eduki balu hari emateko!

— Etorri, Jean! —esan zion—. Aupatzea nahi?—eta goiko barrika batera jaso zuen neskatoaaise, goxo. Hura altxatzeak, hura zutik uzteakberebiziko lasaitua eman zion, bihotza arinduzitzaion.

— Heldu —esan zion, beso batez inguratzenzuela.

— O, ez kasurik egin, Hammond jauna! —esan zuen Scott andreak.

— Lasai, andrea. Ez da ezer. Ni pozik. Jeaneta biok adiskideak gara, ezta, Jean?

— Bai, Hammond jauna —esan zuen Jeanek,eta hatza pasatu zion feltrozko kapeluaren ertze-tik. Baina bat-batean belarritik heldu zion etagarrasi egin zuen—: Begira, jauna! Mugitzen arida! Begira, badator!

Page 295: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Alajaina! Egia zen. Halere! Astiro-astiro arizen jiratzen. Kanpai hotsa entzun zen uretanbarrena eta lurrin parrastada handi bat isuri zenairera. Kaioek gora egin zuten; paper puskazuriak bezala urrundu ziren. Eta Hammond jau-nak ezin zuen antzeman taupada gogor huramotorrena zen ala bere bihotzarena. Kemenabehar zuen, zernahi izanda ere aurre egiteko.Orduantxe moilan behera etorri zen Johnsonzaharra, portuzaina, beso azpian larruzko zorrobat zuela.

— Uztazu Jean —esan zuen Scott jaunak—.Eutsiko diot.

Doi-doia iritsi zen. Hammond jauna ahaztuazegoen Jeanekin. Salto eginda joan zen Johnsonkapitain zaharra agurtzera.

— Kontxo, kapitain —oihu egin zuen ahotsurduri, grinatiak berriro—, azkenean errukituzara gutaz.

— Ez niri errua egotzi, Hammond jauna —esan zuen arnaska Johnson kapitain zaharrakontziari begira—. Emaztea datorkizu hor, ezta?

Page 296: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Bai, bai! —esan zuen Hammondek, portu-zainaren aldamenetik joan gabe—. Hor datorkitemaztea. Eup! Laster da!

Hango telefonoa hoska eta hoska, helizearenburrunbak airea betetzen zuela, barku handiakzuzen jo zuen berengana, ur iluna garbi mozteantxirbil zuri handiak alde bietara kiribilduz. Ham-mond eta portuzaina beste guztien aurrean zeu-den. Hammondek kapelua erantzi zuen; ontzigainak ikertu zituen: bidaiariz lepo zeuden;kapeluari eragin eta «Eup!» ozen, arraro batbota zuen uretan zehar, eta ondoren jiratu etabarrez lehertu eta zerbait esan zion —ezer ez—Johnson kapitainari.

— Ikusi duzu? —galdetu zion portuzainak.— Ez, oraindik ez. Lasai, zaude apur bat! —

Eta bat-batean, bi ergel kankailuen artetik —«Kendu paretik!» seinalatu zien aterkiaz—, eskubat ikusi zuen altxatuta, eskularru zuri bat musu-zapi bat astintzen. Handik gutxira —Jainkoarieskerrak, Jainkoari eskerrak!— hantxe zegoen.Hantxe zegoen Janey. Hantxe zegoen Hammondandrea, bai, bai, bai... baranda ondoan zutik etabarreka eta keinuka eta musuzapiari eraginka.

Page 297: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Lehen klasean dator, lehen klasean! Tiratira tira! —Ostikoz jo zuen lurra. Tximista bezalazigarro-kutxa atera eta Johnson kapitain zaharra-ri eskaini zion—. Hartu zigarro bat! Onetakoakdira. Hartu bi! Tori! —eta portuzainari harrarazizizkion kutxako zigarro guztiak—. Kutxa pare batditut hotelean.

— Mila esker, Hammond jauna —esan zuenJohnson kapitain zaharrak arnaska.

Hammondek zigarro-kutxa jaso zuen. Darda-raka zituen eskuak, baina egin zen berriro bereburuaren jabe. Janeyri aurre egiteko moduanzegoen. Hantxe zegoen hura, barandaren kon-tra, emakume batekin hizketan eta aldi bereanberari begira, berarentzat prest. Hammondi otuzitzaion, ur tartea gutxitzen joan ahala, hark osotxikia ematen zuela ontzi eskerga hartan. Zirra-raz puskatzen zeukan bihotza, negar bateanhasteko zorian. Zer txikia ematen zuen, joan-etorri hura guztia bakar-bakarrik eginda! Izanere, horrelakoxea zen. Horrelakoxea zen Janey.Harena bai kemena! Eta orain eskifaia agertuzen, bidaiariak baztertuz; barandak jaitsi zituz-ten.

Page 298: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Lehorreko ahotsak eta ontziko ahotsak hegazelkartu ziren.

— Dena ongi?— Dena ongi.— Zer moduz ama?— Askoz hobeto.— Kaixo, Jean!— Kaixo, izeba Emily!— Bidaia ona izan duzue?— Bikaina!— Laster gara elkarrekin.— Laster, bai.Gelditu ziren motorrak. Astiro hurbildu zen

ontzia moila aldera.— Egin hor lekua, egin lekua, egin lekua! —

eta moilako langileek arrasta bizian ekarri zituz-ten mailadi astunak. Hammondek keinu eginzion Janeyri, hantxe gera zedin. Portuzain zaha-rrak aurrera egin zuen; atzetik abiatu zen bera.Ez zen «emakumeak lehenbizi» edo antzeko txo-rakerien zale.

— Zu aurretik, kapitain —hots egin zuen ale-gera. Eta, gizon zaharrari orpoz orpo segika,mailadian gora igo zen ontzira, eta zuzen-zuzen

Page 299: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Janeygana joanda, besarkatu zuen—. Ene, ene!Bai, bai! Azkenean! —toteldu zuen. Ezin zuenbesterik esan. Eta Janeyk begiratu, eta ahotstxiki xume hark —munduko ahots bakarra bera-rentzat— esan zuen:

— Eta, maitea, denbora askoan zain?Ez; denbora askoan ez. Edo behintzat ez zuen

axola. Bukatu zen eta kito. Baina moilako puntantaxia zegoen zain. Joateko prest? Maletak prest?Hala bazen, gelako maleta hartuta alde egin etabiharamunerako utziko zuten beste guztia ber-tan. Senarrak behera eta emazteak gora begira-tu zion, betiko erdi irribarre harekin. Lehengoaetorri zen, bai. Fitsik aldatu gabe. Beti ezagutuzuen bezalakoxea. Bere besoan jarri zion eskutxiki hura.

— Zer moduz haurrak, John? —galdetu zuen.(Hor konpon haurrak!) — Zoragarri. Inoiz

baino hobeto.— Ez didate gutunik idatzi?— Bai, bai, noski! Hotelean utzi ditut, gero

lasai azter ditzazun.— Ezin gara honen bizkor joan —esan zuen—

. Adio esan behar diet lagun batzuei, eta kapitai-

Page 300: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

nari ere bai. —Tristatzen ikusi eta emazteak atxi-mur txiki ulerkor bat egin zion besoan—. Kapitai-na zubitik irteten bada emaizkiozu arren eske-rrak, zure emazteari hain ongi kasu egin diolako.

Behintzat elkarrekin zeuden. Hamar minutugehiago nahi bazituen... Alde batera egin ahala,jendeak emaztea inguratu zuen. Bazirudienlehen klaseko guztiek nahi ziotela adio esanJaneyri.

— Adio, Hammond andre maitea! Zure espe-roan egongo naiz hurrengoan Sydneyra zoaze-nean.

— Hammond andre kutuna! Ez ahal zaizubehintzat ahaztuko niri idaztea, e?

— Ene, Hammond andrea, zer izango zenbarku hau zu gabe?

Janey zen, argi eta garbi, ontziko emakumebegikoena. Eta haren jarrera betikoa zen. Erabattinko. Halakoxea zen, goitik behera Janey; han-txe beloa atzera botata. Hammond sekula ez zenohartzen emaztearen janzkeraz. Berdin-berdinzitzaion hark zer eraman. Baina gaur ohartu zen«costume» beltz bat zeramala —ez zuten horre-la esaten?— farfaila zuriekin, apaingarriak izan-

Page 301: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

go zirela pentsatu zuen, lepoan eta mahuketan.Bitarte guztian Janeyk batera eta bestera ibilizuen bera.

— John, maitea! —Eta ondoren—: Utzidazuaurkezten...

Azkenean ihes egin zuten, eta hark gidatuzuen gelara. Bitxia zen Janeyren atzetik joateahark hain ongi ezagutzen zituen korridoreetatik;ondoren errezela berdeak zabaldu eta harenaizandako gelan sartzeak berebiziko gozamenapiztu zion. Baina —komedia zen!— lurrean zego-en zerbitzaria, tapizak lotzen.

— Hau da azkena, Hammond andrea —esanzuen zerbitzariak, zutitu eta mahukak jaitsiz.

Berriro aurkeztu zuten bera, eta ondorenJaney eta zerbitzaria korridore aldera desagertuziren. Marmarka entzun zituen. Eskupekoa ema-ten, pentsatu zuen. Sofa barratuan eseri etakapelua erantzi zuen. Han zeuden emazteak era-mandako tapizak; berriak ematen zuten. Harenhatu guztiek freskoak ematen zuten, perfektuak.Haren letra txiki argi ederraz zeuden idatzita eti-ketak: «John Hammonden andrea».

Page 302: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

«John Hammonden andrea!» Atseginezkohasperen luze bat egin eta bizkarra atzeratuzuen, besoak gurutzatuz. Joana zen estuasuna.Betiko hantxe geratzeko gauza izan zitekeen,hasperen eginez arinduta, bihotza estu eta larrieduki ondoren arinduta. Joana zen arriskua. Iru-dipen horixe zuen. Berriro lehorrean ziren. Bainaune hartan Janeyren burua agertu zen izkinan.

— Maitea, berdin bazaizu medikuagana joannahi nuke adio esatera.

Hammond tente jarri zen.— Lagunduko dizut.— Ez, ez —esan zion emazteak—. Ez kezkatu.

Nahiago dut bakarrik. Unetxo bat izango da.Eta erantzuteko denbora eman baino lehen

desagertua zen. Atzetik segitzekotan egon zen;baina, horren ordez, ostera eseri zen.

Laster etorriko ote zen? Zer ordu zen orain?Ordularia atera zuen; ezerezari so egon zen.Jokaera xelebrea Janeyrena, ezta? Zergatik ezzion zerbitzariari eskatu bere partetik adio esa-teko? Zergatik ibili behar zuen ontziko medikua-ren atzetik? Bazeukan hoteletik ohar bat bidal-tzea, kontua hain larria bazen. Larria? Orduan...

Page 303: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

gaixo egon ote zen bidaian, zerbait ezkutatzenari ote zitzaion? Horixe! Kapeluari heldu zion.Berehala gizaseme hura bilatu eta egia osoa ate-rako zion, kosta ahala kosta. Zerbait antzeman-da zegoen, bai. Lasaiegi topatu zuen Janey, irmo-egi. Hasiera-hasieratik...

Errezelen hotsa. Han zen Janey. Bera zutikjarri zen.

— Janey, gaixo egon zara bidaia honetan?Bai, ezta?

— Gaixo? —Iseka egin zion haren ahots txikiarinak. Tapizen gainetik pasatu, beragana etorri,bularrean ukitu eta gora aldera begiratu zion—.Maitea, ez nazazu beldurtu. Zera egongo nin-tzen! Zer dela eta pentsatzen duzu hori? Gaixoitxura hartzen didazu?

Baina Hammondek ez zuen ikusten. Gauzabakarra sentitu zuen: hura berari begira zegoelaeta kezka guztiak alferrik zirela. Hura egingo zenkargu. Dena ongi zegoen. Den-dena.

Janeyren eskuko estutu goxoak hainbestelasaitu zuen non berak ere gainean jarri baitzueneskua, harena hantxe mantentzeko. Eta Janeykorduan:

Page 304: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Egon geldi. Begiratu nahi dizut. Ez zaitutoraindik ikusi. Oso poliki duzu bizarra txukundu-ta eta ematen duzu... gazteago edo, eta inondikere argalago! Mutilzahar bizitzak mesede egitendizu.

— Mesede egiten didala! —Maitasunez intziriegin eta berriro estutu zuen Janey. Eta berriro,beti bezala, iruditu zitzaion berea ez zen zerbai-ti ari zela heltzen. Zerbait finegia, bereziegia,askatu orduko hegan joango zena—. Jainkoarenizenean, alde egin dezagun behingoz hotelera,biok bakarrik egoteko! —eta gogor jo zuen txirri-na, hatuak behingoz norbaiten bizkar uzteko.

Moilan zehar oinez zihoazela, Janeyk besotikheldu zion. Berriro besoan zuen. Eta hura lasai-tua, taxian Janeyren atzetik sartu —bien hankakmarra gorri eta horiko tapaki batez estali—, etagidariari arin joateko esatea, tea hartu gabe zeu-dela eta. Bukatu zen tea ez hartzea edo bakar-bakarrik hartu beharra. Etxean zen emaztea.Harengana jiratu, eskua estutu, eta samur esanzion, burlati, harentzat erabiltzen zuen ahots«bereziarekin»:

Page 305: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Pozten zara etxera itzulita, laztana?Hark irribarre egin zuen; erantzuteko ere

lanik hartu gabe, emeki baztertu zion eskua kaleargiagoetara iristerakoan.

— Hoteleko gelarik onena dugu —esan zuensenarrak—. Ez nengoen beste edozein hartzeko.Eta sua pizteko eskatu diot gelariari, hotzez etor-tzen bazinen ere. Oso neska jator eta arretatsuada. Eta zera pentsatu dut, biok hemen gaudenezez dugula bihar bertan etxeratu beharrik, baizikeguna ikusmiran pasatu eta etzi goizean abiatu.Ongi deritzozu? Ez dugu presarik, ezta? Umeeklaster izango zaituzte ondoan... Egun batez baz-terrak ikustea eten atsegin bat izango da zurebidaian, e Janey?

— Hartuak dituzu etziko txartelak? —galdetuzuen.

— Izango ez ditut ba! —berokia askatu etazisku puztu bat atera zuen—. Honatx! Lehen kla-seko zalgurdi baten erreserba egin dut Salis-buryrako. Begira: «Hammond jaun-andreak».Biok bakarrik erosoago joango garela pentsatudut, aldameneko inork muturra sartu gabe, ez da

Page 306: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

hala? Baina luzaroago geratu nahi bazenuhemen...

— O, ez! —esan zuen Janeyk agudo—. Eztaerotuta ere! Orduan etzi. Eta umeak...

Baina iritsiak ziren hotelera. Ataripe zabal,distiraz argituan zegoen zuzendaria. Ongi etorriaematera jaitsi zen. Morroi bat lasterka etorri zenezkaratzetik kutxen bila.

— Hara ba, Arnold jauna, hemen dut azke-nean emaztea!

Zuzendariak berak sarreran barrena bideaerakutsi eta igogailuaren botoia sakatu zuen.Hammondek bazekien laneko ezagun batzukzeudela sarrerako mahai txikietan eserita kopabat hartzen afalaurretik. Baina ez zuen nahiinork eteterik; ez zuen begiratu ez ezker ezeskuin. Nahi zutena pentsa zezatela. Ez bazutenulertzen, inozoak zirelako. Igogailutik irten,beren gelako atea ireki eta barrura gidatu zuenJaney. Atea itxi zen. Orain, azkenean, biak baka-rrik zeuden. Argia piztu zuen. Jaitsita zeudenerrezelak; sua galdan. Kapelua jaurti ohe esker-gara eta emazteagana abiatu zen.

Page 307: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Baina —sinesteak ere baditu!— berriro etenzituzten. Oraingoan morroia zen, hatuekin. Bijoan-etorri egin zituen, bitartean atea zabalikutziz, patxada ederrean, bere artean txistukakorridorean. Hammond gora eta behera ibili zengelan, eskularruak indarka kenduz, lepokoaindarka kenduz. Azkenean ohe ertzera jaurtizuen berokia.

Behingoz joan zen memelo hura. Ateak klikhotsa egin zuen. Orain bai, bakarrik zeuden.Hammondek orduan:

— Badirudi sekula ez zaitudala berreskuratu-ko. Madarikatuak! Janey —eta harengana behe-ratu zuen begitarte gorritu, sutsua—, afal deza-gun hemen goian. Jangelara jaisten bagara etenegingo gaituzte, eta gainera musika penagarrihori —aurreko gauean berak hain gogotik gorai-patu eta txalotutako musika!— Ezingo dioguelkarri entzun. Jan dezagun zerbait hemen goiansutondoan. Beranduegi da terako. Afari legeaeskatuko dut, nahi duzu? Zer iruditzen zaizu?

— Horixe, maitea —esan zuen Janeyk—. Etazoazen bitartean... umeen gutunak...

Page 308: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— O, utz itzazu geroko —esan zuen Hammon-dek.

— Baina horrela kito egin —esan zuenJaneyk—, eta denbora edukiko nuke...

— O, ez dut behera joan beharrik —argituzion Hammondek—. Deitu eta eskaria egingodut... ez nauzu noski bidali nahiko, ezta?

Janeyk ezezkoa egin zuen, irribarretsu.— Baina zuk beste zerbait duzu buruan. Kez-

karen bat edo —esan zuen Hammondek—. Zerda? Etorri eta eseri hemen... Etorri eta eserihemen nire belaunetan sutondoan.

— Kapelua askatuko dut lehenbizi —esanzuen Janeyk, eta apain-mahai aldera joan zen—.Aa! —egin zuen garrasi txiki bat.

— Zer duzu?— Ezer ez, maitea. Umeen gutunak topatu

ditut. Berdin da! Gerorako. Ez dago presarik —eta beragana jiratu zen, haiei helduta. Soineanzeraman blusa farfailadunean sartu zituen. Biz-kor eta alai esan zuen hoska—: Zuretzat apropo-sa apain-mahai hau.

— Zer ba? Zer gertatzen zaio? —esan zuenHammondek.

Page 309: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Eternitatean zintzilik topatuko banu ere«John» esango nuke —egin zuen Janeyk barre,begi aurrean zuela ileko tonikoaren botila han-dia, kolonia botila zumitzezkoa, ileko bi eskuilak,eta dozena bat lepoko berri, xingola arrosa batezlotuak—. Hauek dira zure hatuak?

— Pikutara hatuak! —esan zuen Hammon-dek; baina, nolanahi ere, gustukoa zuen Janeykbere bizkar barre egitea—. Hitz egin dezagun.Gatozen harira. Esaidazu —eta Janey belaunetankokatu zitzaionez, berak bizkarra atzeratu etaeserleku itsusiaren barrenera eraman zuen—,esaidazu pozten zarela etxeratuta, Janey.

— Bai, maitea, pozten naiz —esan zuen.Baina hura besarkatzen zuenero alde egingo

ziola iruditzen zitzaion bezala, era berean Ham-mondek ezin izan zuen jakin ea hura bera adinapozten zen. Nola jakin? Sekula jakingo ote zuen?Beti bizi beharko ote zuen grina honekin, goseantzeko oinaze honekin, alegia Janeyren jaun etajabe izan beharra zeukala, horrela haren ezerkez alde egiteko? Guzti-guztia ezabatu nahi zuen.Argia ez itzalia damutu zitzaion. Horrela, agian,gehiago hurreratuko zitzaiokeen emaztea. Eta

Page 310: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

orain umeen gutun horiek blusan hots egiten.Gustura botako zituzkeen surtara.

— Janey —xuxurlatu zuen.— Bai, bihotza? —Bere bularraren kontra

zegoen, baina oso arin, oso urruti. Bien arnasabatera zebilen, gora eta behera.

— Janey!— Zer duzu?— Jira zaitez nigana —xuxurlatu zion. Gorrita-

sun bizi, geldi batek blaitu zion kopeta—. Emai-dazu muxu, Janey! Eman muxu!

Tarte txiki bat egon zela iruditu zitzaion —bera oinazez puskatzen jartzeko nahikoa—,haren ezpainek bereak ukitu zituzten arte, tinko,arin... hark beti musu ematen zion bezala, etabazirudien musu emanda —nola azaldu?— biekesandakoa baieztatzen zela, hitzarmena izenpe-tzen zutela. Baina berak ez zuen premia hori; ezzuen, inola ere, egarri hori. Izugarrizko nekeasentitu zuen bat-batean.

— Bazeneki —esan zuen, begiak zabalduz—,zer izan den gaur... zure zain egotea! Ontziasekula ez zela iritsiko uste nuen. Han egon gara,itxaroten. Zer dela eta berandutu zarete?

Page 311: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Ez zion erantzun. Suari begira zegoen, urruti.Garrak lasterka zebiltzan... lasterka ikatz gai-nean, dardaratu eta erori.

— Ez zenuen ba lo hartuko! —esan zuenHammondek, gora eta behera salto eginaraziz.

— Ez —erantzun zion. Eta ondoren—: Ez horiegin, maitea. Ez, pentsatzen ari nintzen. Izan ere—esan zuen—, bidaiari bat hil zen atzo gauean...gizon bat. Horrek atzeratu gaitu. Geurekin ekarridugu, zera, ez dugu itsasoan ehortzi. Eta jakina,ontziko medikua eta lehorreko medikua...

— Zer zuen? —galdetu zuen Hammondekegonezaz. Gorrotagarria zen heriotzaz entzunbeharra. Gorrotagarria zen hura gertatu izana.Bitxia bazen ere, bazirudien Janey eta bera hile-ta batekin gertatu zirela hotelera bidean.

— O, ez da ezer kutsukoa izan! —esan zuenJaneyk. Ozta-ozta entzuten zitzaion arnasotsartetik—. Bihotza izan da! —Eten bat—. Gizagai-xoa! —esan zuen—. Gazte askoa. —Eta suaribegira jarri zen, hura nola dardaratu eta erortzenzen—. Nire besoetan hil da.

Kolpea hain bat-batekoa izan zen non Ham-mondek pentsatu baitzuen zorabiatuko zela.

Page 312: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Ezin zen mugitu; ezin zuen arnasa hartu. Indarguztia jarioan zihoakiola sentitu zuen, eserlekuhandi ilunera jarioan, eta eserleku handi ilunakbertan eusten ziola, atxikitzen ziola, hura denajasanarazten ziola.

— Zer? —esan zuen motel—. Zer esan duzu?— Oso azken baketsua izan du —esan zuen

ahots txikiak—. Justu —eta Hammondek eskusamur hura jasotzen ikusi zuen—, arnasarekinbatera joan zaio bizitza. —Eta eskua jausi zen.

— Nor... gehiago zegoen zuekin? —galdetuahal izan zuen Hammondek.

— Inor ez. Ni bakarrik.Jainko santua, zer ari zen ordea esaten! Zer

ari zitzaion egiten! Hura agonia! Eta bitarteanjarraitu zuen:

— Txarrera zihoala ikusi eta medikuaren bilabidali nuen zerbitzaria, baina medikua beran-duegi heldu zen. Bestela ere ezingo zuen deusegin.

— Baina... zergatik zu, zergatik zu? —eginzuen Hammondek intziri.

Orduan Janeyk bizkor jiratu eta bizkor ikertuzion aurpegia.

Page 313: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ez zaizu inporta, ezta John? —galdetuzuen—. Ez zaizu... Ez du zerikusirik gu biokin.

Aldez edo moldez, lortu zuen irribarre modu-ko bat egitea. Aldez edo moldez toteldu zuen:

— Ez... segi... ezazu, segi ezazu! Kontaidazudena.

— Baina John, maitea...— Kontaidazu, Janey!— Ez dago zer kontaturik —esan zuen, zalan-

tzan—. Lehen mailako bidaiari bat zen. Antze-man nion oso gaixo zegoela ontzira helduzenean... Baina askoz hobeto ematen zuen atzoarte. Atake gogor bat izan zuen arratsaldean:aztoramena, urduritasuna, nik uste, iristen ariginela eta. Eta ez zen gehiago bere onera etorri.

— Baina zergatik ez zen zerbitzaria...— O, maitea... zerbitzaria! —esan zuen

Janeyk—. Zer irudituko zitzaion gizagaixoari! Etagainera... agian mezu bat utzi nahiko zuen...bere...

— Ez zuen utzi? —esan zuen Hammondekahopean—. Ez zuen ezer esan?

— Ez, maitea, ezta tutik ere! —Buruari eraginzion emeki—. Ni berarekin egondako denbora

Page 314: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

guztian ahulegi zegoen... ahulegi zegoen hatzbat mugitzeko ere...

Janey isilik geratu zen. Baina haren hitzak,hain arin, hain eme, hain hotz, airean zintzilikbezala geratu ziren, beraren bularrera elurrabezala isurtzen zirela.

Sua txingar gorri bihurtu zen. Orain hotszorrotz batez erortzen zen eta hotzago zegoengela. Besoetan gora igo zitzaion hotza. Berebizi-koa zen gela, sekulakoa, distiratsua. Beremundu osoa betetzen zuen. Han zegoen ohehandi itsua, bere zamarra gainean botata, buru-rik gabeko gizon bat otoitzean bezala. Han zeu-den hatuak, berriro nork eramango zain, nora-nahi, tren bazterretan, barku zokotan.

...«Ahulegi zegoen. Hatz bat mugitzeko ereahulegi». Baina halere Janeyren besoetan hilzen. Berari... ez zion sekula... sekula ere hain-beste urtetan... sekula santan ere...

Ez; ez zuen horretan pentsatu behar. Erotze-koa zen bestela. Ez, alde batera utziko zuen. Ezinzion aurre egin. Gehiegizkoa zen jasateko!

Eta orain Janeyk gorbata ukitu zion hatzare-kin. Gorbata ertzak atximurkatu zizkion.

Page 315: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ez zaitu... samindu kontatu dizudanak,ezta, John maitea? Ez zinen ba tristatuko? Ezzuen ba hondatuko gure ilunabarra, biok baka-rrik egote hau?

Baina, hartan, aurpegia gorde behar izanzuen. Aurpegia haren magalean jarri eta besar-katu zuen.

Beren ilunabarra hondatu! Biak bakarrik ego-tea hondatu! Sekula ez ziren berriro bakarrikegongo.

Page 316: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

JAI EGUNAGizon sendo musu-gorri batek flanelazko gal-

tza zuri zikin batzuk daramatza, zamar urdinbatean eskuzapi arrosa bat ageri duela, eta buruatzean zintzilik lastozko kapelu bat, berarentzattxikiegia. Gitarra jotzen ari da. Lagun txiki bat —kalamuzko oinetako zuriekin, aurpegia ezkutatu-rik hego hautsi baten antzeko feltrozko kapelubaten azpian—, txirula bati haize ematen ari da;eta mutil mehe garai batek, puztu-puztu eginda-ko bota botoidunak lehertzear dituela, musikaz-ko txirbilak ateratzen dizkio —xingola luze, bihu-rri, dantzariak— biolin bati. Zutik daude, irriba-rrerik gabe baina serio ere ez, fruitu dendaaurreko egutera zabalean; armiarma antzekoesku arrosak gitarra astintzen du, eta esku moz-kote txikiak, letoi eta turkesazko eraztun batduenak, txirula gogogabetuari ekiten dio, etabiolinistaren besoa biolina bitan zerratu nahianari da.

Jende mordoxka bat bildu da, laranjak etabananak jaten, azalak kentzen, zatitzen, parti-

Page 317: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

tzen. Neska gazte batek saski bat dauka marru-biekin, baina ez da jaten ari.

— Zer politak diren!Fruitu ttipi puntadunei begira dago, beldurra

balie bezala. Australiako soldaduak barre egitendu:

— Jan itzazu, ahokada bat besterik ez dago.Baina berak ere ez du nahi neskak jaterik.

Haren aurpegi txiki ikaratuari so egotea gusta-tzen zaio, eta haren begi txundituak berari gorabegira:

— Kutixi ona dira!Soldaduak bularra zabaldu eta barre iduri

egiten du. Andre zahar gizenak belusezkogerruntzeekin —orratz ontzi zahar haustuak—;aterki gastatuen antzeko atso zahar okerrak,goiko aldean txano bat dardaraka dutela; andregazteak, muselinaz jantzita, landare-hesietanjaioak ematen duten kapeluekin, eta zapatatakoi zorrotzekin; gizonak kakiz, marinelak, bule-gari narrasak, judu gazteak oihal fineko jantzie-kin, sorbaldak harro eta galtzak zabal dituztela,«ospitaleko mutilak» urdinez —eguzkiak sala-tzen ditu—, musika ozen, sendoak denak elkar-

Page 318: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

tzen ditu momentu batez korapilo handi batean.Gazteenak jolasean ari dira, elkar bultzaka espa-loian gora eta behera, korrika, ukondoka; zaha-rrenak hizketan ari dira:

— Orduan esan zioat: medikuak ikustea nahibaduk, joan hadi herori.

— Eta egosi zirenerako eskukada ere ez zuangeratzen!

Isilik dauden bakarrak ume arloteak dira. Handaude, musikariengandik ahal den hurbilena,eskuak bizkarrean, begiak zabal. Aldian behinhanka bat txingoka jartzen dute, beso bati eragi-ten. Ume balantzati bat, eutsi ezinik, bi aldiz jira-tu, handiki eseri, eta altxatzen da berriro.

— Zoragarria, ezta? —egiten du marmarneska txiki batek, eskua aho parean.

Eta puska argitsuak eginez zatitzen da musi-ka, eta elkartzen da berriro, eta berriro zatitzen,eta desegiten, eta jendetza sakabanatzen, alda-pan gora astiro.

Bide ertzean hasten dira txosnak.— Kilikatzekoak! Kilikatzeko batek bi penike!

Baduzu kilikatzekoa? Kilika itzazu neskak!

Page 319: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Erratz txiki leunak burdin harizko kirtenekin.Barra-barra erosten dituzte soldaduek.

— Erosi panpina! Bi penike panpina batek!— Erosi asto saltaria! Bixi-bixia!— Sekulako gomagoxoa. Erosi, mutilak.— Arrosak. Emaiozu arrosa, mutil. Arrosak,

andereño?— Lumak! Lumak!Zaila da haiei ezetz esatea. Luma eder, jario-

tsuak, berde esmeraldak, purpurak, urdin argiak,hori kanarioak. Haurrek ere lumak daramatzatetxanoetan kiribilduta.

Eta andre zahar bat, hiru puntako kapelupaperezko batekin, hoska ari da, mundua utziaurretik bere azken aholkua balitz bezala, zeureburua salbatzeko edo zentzatzeko bide bakarra:

— Erosi hiru puntako kapelua, maitea, etajanztazu!

Egun bizi-bizia da, erdi eguzki, erdi haize.Eguzkia joan eta itzala hedatzen da; berriro argi-tzen duenean zakar jotzen du. Gizon eta emaku-meek kiskaltzen sentitzen dituzte bizkarrak,bularrak eta besoak; beren gorputzak sentitzendituzte zabaltzen, berpizten... eta, hala, besarka-

Page 320: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

tzeko keinu handiak egiten dituzte, altxatzendituzte besoak, ezergatik ez, ekiten diote neska-ren bati, lehertzen dira barrez.

Limoi ura! Ontzikada bete dago mahai gainbatean, zapi batez estalita; eta arrain amutsenantzeko limoiek zipriztintzen dute ur horia. Sen-doa ematen du, gelatina bezala, baso lodietan.Ezin ote dute edan lurrera isuri gabe? Denei isur-tzen zaie, eta basoa itzuli aurretik jira guztianbotatzen dituzte azken tantak.

Izozki gurdiaren inguruan, toldoa marradunaeta tapa letoi argia dituena, ume pila bat dago.Mingain txikiak miazka eta miazka kremazkotronpeten inguruan, laukituen inguruan. Tapaaltxatu eta zurezko koilara murgiltzen da; begiakixten dira hura sentitzean, isil-isil marraskatzen.

— Utzi txori txiki hauei zuen geroa esaten! —Kaiolaren ondoan dago andre italiar zimel, den-bora ezagutzen ez duen bat, atzapar beltzak itxieta ireki. Aurpegia, oso fin landutako altxorra,lepoko berde-urre batez dauka lotua. Eta, pre-sondegi barruan, maitasunaren txoriek heganegiten dute hazi-ontziko orritxoetara.

Page 321: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Izakera oso sendoa duzu. Gizon ile-gorribatekin ezkondu eta hiru haur izango dituzu.Begirozu emakume ile-hori batekin. Kontuz! Kon-tuz! Txofer lodi batek gidatutako automobil bataldapan behera dator ziztu bizian. Bertan doaemakume ile-hori bat, kopeta beltz, gorputzaaurreratuta... zeure bizitzan zehar ziztuan. Begi-rozu! Begirozu!

— Jaun-andreok; ni enkanteak egitetik bizinaiz, eta esaten dizuedana egia ez bada, arris-kua dut niri baimena kendu eta espetxera bidali-ko nautela. —Bularraren parean eusten dio bai-menari; aurpegian behera doakio izerdia pape-rezko lepora; izoztuak bezala ditu begiak. Kape-lua eranzten duenean, haragi haserreko zimursakon bat ageri zaio kopetan. Inork ez dio erloju-rik erosten.

Kontuz berriro! Zalgurdi ikaragarri bat datoraldapan behera aldaroka, barruan bi haur zahar-zahar dituela. Andrea eguzkitako farfaila bate-kin; gizona makilaren kirtena milikatzen, etabien gorputz zahar lodiak piririka datoz, sehaskakulunkatzen den bitartean, eta zaldi lurrintsuak,

Page 322: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

aldapan behera trostan, simaur arrasto batuzten du.

Zuhaitz baten azpian Leonard profesorea,birreta eta toga jantzita, bere iragarkiaren ondo-an dago. «Egun bakar baterako» etorri da, Lon-dres, Paris eta Bruselako Erakusketatik, aurpegiaikusita zuri etorkizuna esatera. Eta hantxe dago,irribarre eginez animatu nahian, dentista traketsbaten antzera. Gizon handiak, lehenxeago zala-partan eta biraoka ibiliak hurreratu eta sei peni-kekoa ematen diotenean, eta haren aurreanzutik geratzen, bat-batean serio jartzen dira,uzkur, lotsati, ia gorriturik, profesorearen eskubiziak txartel idatzia zulatzean. Ume txikienantzekoak dira, lorategi debekatu batean jola-sean harrapatu dituenean jabeak, zuhaitz batenatzetik irtenda.

Iritsi dira aldapa gainera. Zer beroa! Zer giroederra! Benta irekita dago eta bultzaka sartzenda jendetza. Espaloiaren koskan esertzen daama haurrarekin, eta aitak basokada ilun, arrebat ateratzen dio, eta ondoren basaki sartzen daberriro ukondoka. Garagardo kiratsa dario ben-tari, eta ahots zarata eta ardaila.

Page 323: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Haizea baretu da, eta eguzkiak are gogorra-go erretzen du. Bi ate birakarien kanpo aldeanume multzo trinko bat dago, euliak gozoki-txarrobaten ahoan bezala.

Eta gora eta gora dator jendea aldapan, kili-kariak eta panpinak hartuta, eta arrosak etalumak. Gora eta gora murgiltzen dira argitan etaberotan, oihuka, barreka, txilioka, zerbaitek bul-tzatuko balitu bezala, azpi-azpitik, eta eguzkiak,han aurrean urruti, tiratzen ditu distira bizi, argi-tsu, itsugarri hartara... nora?

Page 324: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

FAMILIA IDEAL BATArrats hartan, bizitza osoan lehenbiziko aldiz,

ate birakaria bultzatu eta hiru harmaila zabalakjaistean beheko espaloiraino, Neave jaun zaha-rrak sentitu zuen bera zaharregia zela udaberri-rako. Hantxe zegoen udaberria —bero, gogotsu,urduri—, bere zain urrezko argitan, denenaurrean prest lasterka hasteko, bere bizar zuria-ri haize emateko, besotik goxo-goxo tiratzeko.Baina bera ezin zen harengana joan; ezin zuenbeste behin bizkarra tentetu eta oinez ekin,gizon gazte bat bezain ausart. Nekatua zegoen,eta azken printzek oraindik jotzen zuten arren,hotz bitxi bat zeukan, gorputza hozmindua. Bat-batean ez zeukan kemenik, ez zeukan bihotzikibilera alai eta bizi honi gehiagoan eusteko;txunditua zegoen. Bertan zutik gelditu nahizuen, hura handik uxatu makilarekin, hari esan:«Alde hemendik!» Bat-batean, berealdiko lanazen egunero bezala agurtzea —makilarekinkapelu ertza ukituz— ezagun guztiak, lagunak,elaireak, dendariak, postariak, gidariak. Baina

Page 325: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

keinu harekin batera eman ohi zuen begiradaalaia, begiak kliskatze jator hura, esanez bezala:«Zuetako edozein adina edo gehiago naiz», hurainola ere ezin zuen egin Neave jaun zaharrak.Dinbi-danba oinez, goraino igotzen zituen belau-nak, ura bezain astun eta lodi bihurtutako aireazapaltzen bezala. Eta jendetza etxera bideanigaro zen presaka, tranbiak kirrinka, gurdi arinakkirrika, taxi handi balantzariak ziztuan, axola-ezaanker, desafiatzaile batekin, ametsetan bakarrikagertzen dena...

Besteak bezalako eguna izan zen bulegoan.Ez zen ezer berezirik gertatu. Harold ez zen baz-karitik itzuli laurak aldera arte. Non izan zen?Zertan ibili zen? Ez zion aitari jakinaraziko.Neave jaun zaharra sarreran gertatu zen orduan-txe, bezero bat despeditzen, Harold ondotikigaro zenean, beti bezala ezin hobeto jantzia,lasai, goxo, erdi irribarre txiki, berezi, emaku-meen ustez hain xarmagarria ezpainetan zuela.

A! Harold oso egokia zen, egokiegia; hori izanzen arazoa denbora guztian. Inongo gizonek ezzuen eskubiderik halako begiak izateko, halakobetileak eta halako ezpainak; ez zen parte one-

Page 326: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

koa. Ama, arrebak eta mirabeentzat jainko gaztebaten pare zela esatea ez zen gehiegi; gorestenzuten, den-dena barkatzen zioten; eta zer barka-tua izan zuen, hamahiru urterekin amari poltsaostu zionetik, dirua hartu, eta sukaldariarengelan ezkutatu poltsa. Neave jaun zaharrakgogor jo zuen espaloi ertza makilarekin. Baina,pentsatu zuen, ez zen familia bakarrik Haroldgaizki ohitu zuena, denak izan ziren; hark begi-ratu eta irribarre egin orduko, aurrean belauni-katzen zitzaizkion denak. Beraz, agian ez zenharritzekoa, hark bulegoan ere beste hainbesteitxarotea. Mm, mm! Baina hori ez zen posible.Lana —ezta negozio arrakastadun, sendo, ongiordaindu bat ere— ez zen jolasa. Gizonak gor-putz eta arima jarri behar zuen hartan bereburua, edo bestela txiki-txiki egiten zen guztia...

Eta gainera Charlotte eta neskak beti ariziren esan eta esan dena Harolden gain utzi etaerretiroa hartzeko, ongi pasatzeko. Ongi pasatu!Neave jaun zaharrak planto egin zuen antzinakopalmondo batzuen azpian, Gobernu egoitzarenatarian. Ongi pasatu! Arratseko haizeak hostoilunak astindu zituen, irriño arin airakor batekin.

Page 327: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Etxean eserita, besoak antxumatuta, ederkijabetuz bizitza osoko lana zihoakiola ihesi,urtzen, desagertzen Harolden hatz finen tartetik,Harolden irribarre artean...

— Zergatik duzu hain buru gutxi, aita? Ezdago inongo beharrik zu bulegora joateko. Ikus-teko ezinegona sortzen digu denoi, jendearibehin eta berriro entzuteak oso itxura nekatuadarabilzula. Begira etxe puska hau eta lorategihau. Igualeko biziko zinateke, hemen duzunaestimatzen hasiko bazina. Edo denbora-pasarenbat bazenu.

Eta Lola umeak burgoi baietsi zuen:— Gizon guztiek behar lukete denbora-pasa

bat. Bestela ez da giro beren ondoan.Tira, tira! Ezin izan zion eutsi irribarre zakar

bati, ezinean hasi zenean Harcourt Avenueraematen zuen aldapan gora. Non egongo oteziren Lola eta haren ahizpak eta Charlotte, berakdenbora-pasa bat hartu balu, non baina? Ezinziren denbora-pasekin ordaindu hiriko etxea etakostako bungalowa, eta haien zaldiak, eta haiengolfa, eta hirurogei gineako gramofonoa dantzanaritzeko musika-gelan. Ez zen bera zekena

Page 328: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

gauza horietarako. Ez, neska argi, itxura ederre-koak ziren, eta Charlotte emakume bikaina;haientzat naturala zen egunean egotea. Izanere, hiri guztian ez zegoen beste etxe bat bere-na bezain ezaguna; beste ezein familiak ezzituen hainbeste festa ematen. Eta Neave jaunzaharrak zenbat eta zenbat aldiz, zigarro-kutxabultzatu erretzaile-gelako mahai gainean etaentzun zituen laudorioak emazteaz, alabez, edobere buruaz.

— Nahikoa dugu, gazte —erantzun ohi zuenNeave jaun zaharrak—. Har ezazu hauetako bat;nik uste gustatuko zaizkizula. Eta nahiago badu-zu lorategian erre, seguru asko belardian topatu-ko dituzu neskak.

Horregatik ez ziren neskak sekula ezkondu,jendearen esanetan. Edonorekin ezkontzekoaukera izan zuten. Baina gusturaegi zeudenetxean. Pozikegi zeuden elkarrekin, neskak etaCharlotte. Mm, mm! Tira, tira! Agian horrela...

Joana zen alderik alde Harcourt Avenue apai-nean zehar; iritsia zen kantoiko etxera, berenetxera. Zalgurdiaren atakak zabalik zeuden; gur-pil marka berriak zeuden bidexkan. Aurrean

Page 329: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zuen etxe handi zuriz pintatua, leihoak parezpare irekita, tulezko errezelak kanpora hegan,hiazintoen txarro urdinak koska zabaletan. Zal-gurdiaren estalpeko alde bietan hortentsiak —hiri osoan ospetsuak— loratzen ari ziren; loremultzo urdinxka, arrosaxkak argia balira bezalazeuden, hosto erdi irekien artean. Eta nola edohala, Neave jaun zaharrari iruditu zitzaion etxeaeta loreak, eta baita bidexkako marka berriakere, esaten ari zirela: «Gaztetasuna dagohemen. Neskak daude...»

Ezkaratza, beti bezala, ilunpean zegoenpakete-paperekin, eguzkitakoekin, eskularrue-kin, haritzezko kutxa gainetan pilatuak. Musika-gelatik piano hotsa zetorren, bizkor, ozen etaartega. Salako ate zirrikitutik ahotsak heltzenziren igeri.

— Eta bazegoen izozkirik? —entzun zen Char-lotte. Ondoren haren aulki kulunkariaren intziria.

— Izozkiak? —hots egin zuen Ethelek—. Ama-txo maitea, inoiz ez duzu halakorik ikusi. Bi motabakarrik. Eta bat marrubizko txiki arrunta, pape-ra bustita blai.

Page 330: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Janari guztia zunan penagarria —iritsi zenMarionen ahotsa.

— Halere goiztxo dun izozkientzat —esanzuen Charlottek airoski.

— Bai, baina salgai baldin badituzu... —hasizen Ethel.

— Hori ere egia dun, laztana —xaramelatuzuen Charlottek.

Bat-batean musika-gelako atea zabaldu etaairean irten zen Lola. Dar-dar egin zuen, iagarrasi, Neave jaun zaharra ikustean.

— Hara hara, aita! Beldur ona eman didazu!Orain heldu zara? Zergatik ez dago hemen Char-les, zuri zamarra kentzen laguntzeko?

Pianoan jardunda masailak gorri-gorri zeuz-kan, begiak distiratsu, ilea kopetan behera erori-ta. Eta arnaska zegoen, ilunpetan barrena laster-ka etorri eta beldurrez balego bezala. Neavejaun zaharrak adi-adi begiratu zion alaba gaztee-nari; sekula ez zuela ikusi iruditu zitzaion. Hurazen Lola, ezta? Baina aitarekin ahaztua ematenzuen; ez zegoen han zain beragatik. Orain esku-zapi bil-bil eginaren puntari hortzekin heldu etahaserre tiratu zion. Telefonoa hoska hasi zen.

Page 331: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Aaa! Lolak zotin antzeko oihu bat egin eta ziz-tuan joan zen bere ondotik. Telefonoa zegoengelako atea danba itxi, eta orduantxe hots eginzuen Charlottek: «Zu zara, aita?»

— Orain ere nekatua zatoz —egin zion Char-lottek purrustada, aulki kulunkaria gelditu etaberari aran antzeko masaila bero hura eskainiz.Ethel ile-argiak mokokada eman zion bizarrean;Marionen ezpainek belarria igurtzi zioten.

— Oinez etorri zara, aita? —galdetu zionCharlottek.

— Bai, oinez etxeratu naiz —esan zuenNeave jaun zaharrak, salako besaulki puskahaietako batean bere burua botaz.

— Zergatik ez duzu taxia hartu, baina? —esan zion Ethelek—. Ehundaka ibiltzen dira orduhonetan.

— Ahizpa maitea —hots egin zuen Mario-nek—, aitak nahiago badu neka-neka egindabukatu, ez dun gure kontua horretan sartzea.

— Umeak, umeak! —egin zien Charlottekgogor.

Baina Marion ez zegoen isilik egoteko.

Page 332: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Ez, ama, gaizki ohitu duzu aita, eta hori ezdago ongi. Zorrotzago jokatu behar zenuke bera-rekin. Oso bihurria da. —Bere algara ozen, gogorhura egin eta buruko ilea zapaldu zuen ispiluaurrean. Bai bitxia! Neska koskorretan oso ahotsleun, zalantzatia eduki zuen; totel ere egin zuen,eta orain, zernahi esanda ere —baita esatekoere «Marmelada, mesedez, aita»—, antzeztokigaineko ahots bat ematen zuen.

— Zu baino lehen irten da Harold bulegotik,maitea? —galdetu zion Charlottek, berriro kulun-kan hasita.

— Ez dakit seguru —esan zuen Neave jaunzaharrak—. Ez dakit seguru. Ez dut ikusi laureta-tik aurrera.

— Esan du... —hasi zen Charlotte.Baina une hartantxe Ethel, egunkariren

baten orriak zimurtzen arituta, lasterka joanamarengana eta aulki ondoan bota zuen bereburua.

— Horra, ikusten? —hots egin zion—. Hauesan nahi nuen, ama. Horia, zilar ukituekin. Ezzaizu iruditzen?

Page 333: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Emaidan, laztana —esan zuen Charlottek.Kareizko betaurrekoak aztaka bilatu ondorenjantzi, orriari ukitutxo bat eman bere hatz txikimozkoteekin, eta ezpainak biribildu zituen—.Zoragarria! —xaramelatu zuen ahul; Etheli begi-ratu zion betaurrekoen gainetik—. Baina buzta-nik gabe hobeto.

— Buztanik gabe! —auhendatu zuen Ethelektragikoki—. Baina buztana da funtsezkoa.

— Ekarri, ama, utzi erabakitzen. —Marionekjolasean kendu zion orria Charlotteri—. Arrazoidin amak —hots egin zuen garaile—. Buztanakastunegi egiten din.

Neave jaun zaharra, ahaztua, besaulkiarenaltzo zabalean barneratu zen eta, lo kuluxkan,ametsetan bezala entzuten zien. Zalantzarikgabe, neka-neka eginda zegoen; ez zion bereburuari neurria hartu. Are Charlotte eta neskakgehiegi ziren berarentzat gau honetan. Zeraegiziren... Baina bere garun logaletuari otu zitzaionbakarra izan zen: aberatsegiak. Eta han nonbait,guztiaren atzean gizon txiki zimel adineko batikusi zuen, eskailera amaigabe bat igotzen. Norote zen?

Page 334: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Gaur ez naiz afaltzeko jantziko —esanzuen ahopean.

— Zer esan duzu, aita?— Ee? Zer, zer? —Neave jaun zaharra aztora-

tuta esnatu eta zeharka begiratu zien—. Gaur eznaiz afaltzeko jantziko —errepikatu zuen.

— Baina aita, Lucile da etortzekoa, eta HenryDavenport, eta Teddie Walkerren andrea.

— Lekuz kanpo emango duzu.— Ondoezik zaude, maitea?— Ez duzu lanik hartu beharrik. Zertarako

dago Charles?— Baina ez bazara gauza... —zalantza egin

zuen Charlottek.— Ederki! Ederki! —Neave jaun zaharra zuti-

tu, eta goraka zihoan gizaseme txiki zahar hare-kin elkartzeko abiatu zen, jantzi-gelaraino.

Han zeukan Charles gaztea zain. Kontu han-diz, dena horrexen menpe balego bezala,eskuoihal bat ari zen jartzen ur beroaren antoxi-naren jiran. Bere kutuna zen Charles gaztea,musu-gorri txiki bat zela tximiniak zaintzera eto-rri zenetik. Neave jaun zaharra makurtu, sare-

Page 335: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

tazko aulkian eseri leiho ondoan, hankak luzatueta ilunabarreroko txantxa egin zuen:

— Dotore janztazu, Charles!Eta Charlesek, arnasa sakon hartu eta kope-

ta belztuz, gorbatako orratza kentzeko okertuzen.

Mm, mm! Tira, tira! Gustura egoten zen leihozabalduaren ondoan, oso gustura... ilunabargozo ederra. Belarra mozten ari ziren behekotenis-zelaian; segaren txistu biguna entzutenzuen. Aurki hasiko ziren neskak berriro tenis par-tidekin. Eta horretan pentsatzean entzun usteizan zuen Marionen ahotsa oihuka: «Hori da eta,lagun... Eman, lagun... O, hori da jotzea.» Ondo-ren Charlotte ataripetik deika: «Non da Harold?»Eta Ethelek: «Hemen behintzat ez, ama.» EtaCharlottek ezbaikor: «Esan du...»

Neave jaun zaharrak hasperen egin, zutitueta, esku bat bizar azpian jarriz, Charles gaztea-ri orrazia hartu eta kontu handiz orraztu zuenbizar zuria. Charlesek eskuzapi tolestu bat emanzion, erlojua eta eraztunak, eta betaurrekoenkutxatila.

Page 336: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

— Aski duk, motel. —Itxi zen atea, eseri zenberriro, bakarrik zegoen...

Eta orain gizaseme txiki zahar hura eskaileraamaigabeetan behera zihoan jangela alai, argi-tsu batera. Haren hankak! Armiarmarenak ema-ten zuten, mehe, ihar.

«Familia ideala da zurea, jauna, familia idea-la.»

Baina hori egia bazen, zergatik ez zuten gel-ditu Charlottek edo alabek? Zergatik zebilenbakar-bakarrik, gora eta behera? Non zenHarold? A, alferrik zen ezer onik itxarotea Harol-dengandik. Behera eta behera joan zen armiar-ma txiki zaharra, eta orduan, hura izua, jangela-tik aurrera segitzen zuela ikusi zuen Neave jau-nak, ataripe aldera, bidexka ilunetik, zalgurdia-ren atakatik, bulegora. Gelditu, gelditu norbai-tek!

Neave jaun zaharrak dar-dar egin zuen. Jan-tzi-gela ilun zegoen; leihoak distira zurbila zuen.Zenbat denbora egin zuen lo? Entzuten jarri zen,eta etxe handi, airos, ilunduan zehar urrutikoahotsak zebiltzan hegan, urrutiko hotsak. Agian,pentsatu zuen xumeki, denbora asko egin zuen

Page 337: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

lo. Ahaztuta utzi zuten. Zer zen berarentzat huradena —etxe hau eta Charlotte, neskak etaHarold—, zer zekien haietaz? Arrotzak ziren.Ondotik pasatu zitzaion bizitza. Charlotte ez zenbere emaztea! Bere emaztea!

...Ataripe ilun bat, erdi gordea pasio-loreaihen batekin, goibel eta itun makurtua, ulertu-ko balu bezala. Beso txiki, beroak zeuzkan beraklepoan. Aurpegi bat, txiki eta zurbila, berearenparera altxatu, eta ahots batek marmar eginzion: «Adio, kuttuna.»

Kuttuna! «Adio, kuttuna!» Nork hitz eginzuen? Zergatik esan zuten adio? Akats larri bategon zen. Hura zen bere emaztea, neska txikizurbil hura, eta gainerako bizitza osoa ametsaizan zen.

Orduan atea zabaldu zen, eta Charles gaz-teak, argitan zutik, eskuak gerrian zituela, solda-du gazte batek bezala egin zion oihu:

— Mahaian dago afaria, jauna!— Banoak, banoak —esan zuen Neave jaun

zaharrak.

Page 338: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ETXEKOANDREARENNESKAMEA

Hamaikak. Ate hotsa....Ez ahal nizun galaraziko, madam. Ez zeun-

den lo, ezta? Oraintxe eraman diot tea etxekoan-dreari, eta katilukada eder bat gelditu denez,pentsatu dut agian...

...Ez horregatik, madam. Beti kikera bat teegiten dut azken gauza. Otoitz egin ondorenedaten du ohean, berogarri bezala. Belaunika-tzen denean, nik eltzea surtan jarri eta esatendiot: «Hik etzak presarik izan otoitz egiten haste-ko». Baina beti hasten da irakiten, etxekoandreaotoitzen erdira iristerako. Izan ere, madam, hain-beste jende ezagutzen dugu eta denak daudeotoitzen premian, den-denak. Etxekoandreakizen zerrenda bat dauka liburu gorri txiki batean.Ai ene! Norbait berria bisitan etorri eta ondorenetxekoandreak esaten didanero: «Ellen, ekatzannire liburu gorri txikia», zeharo haserretzen naiz,benetan. «Beste bat», pentsatzen dut, «ohetikkanpo egonaraziko duena, edozein eguraldire-

Page 339: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

kin». Eta gainera ez du kuxinik nahi izaten,madam; tapiz gogorrean belaunikatzen da.Hotzikara ematen dit horrela ikusteak, hainbesteezagutzen ahal dut. Saiatu naiz engainatzen ere;edredoia zabaldu nuen lurrean. Baina hori eginnuen aurreneko aldian —haren begiratua!—,santu bat ematen zuen, madam. «Gure Jainkoakba ote zuen edredoirik, Ellen?», esan zuen. Baina—garai hartan ni ere gazteagoa eta—, gogoaeman zidan esateko: «Ez, baina gure Jainkoak ezzuen zure adina, eta ez zekien zer zen zureabezalako lunbagoa edukitzea». Ni bai bihurria,ezta? Baina finegia da, madam. Oraintxe tapa-tapa egin eta ikusi dudanean etzanda, eskuakkanpoan eta burua burkoan —polit-polita—,neure artean pentsatu dut: «Oraintxe zeure amazena ematen duzu, haren hilotza beztitu nue-nean!»

...Bai, madam, neure esku utzi zuten dena. O,zer ederki zegoen. Bere ile leunarekin kopetankizkur fin-finak egin, eta lepoaren alde bateanbioleta moreen sorta zoragarri bat jarri nion.Dotore asko zegoen bioleta haiekin, madam! Ezditut sekula ahaztuko. Gaur gauean ere, etxeko-

Page 340: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

andreari begiratu eta pentsatu dut: «Orainhemen bioletak jarri eta ama zena bezalaxe».

...Azkeneko urtean bakarrik, madam. Apurbat... zera... ondoezik edo egon ondoren. Ezzuen noski sekula arriskutsu jokatu; etxekoan-drerik goxoena izan zen beti. Baina nola jarrizen! Zerbait galdu zuela uste zuen. Ezin geldirikegon, ezin lasaitu. Egun osoa eskaileretan goraeta behera, gora eta behera; leku guztietantopatzen zenuen: eskaileretan, ataripean, sukal-dera bidean. Eta goraka begiratu eta esatenzizun, ume baten antzera: «Galdu zaidan, galduzaidan». «Goazen», esaten nion nik, «goazen,eta bakarka jarriko zaitut kartetan». Baina hel-tzen zidan eskutik —ni nintzen bere kuttuna—eta xuxurlatzen zidan, «Aurki idan, Ellen. Aurkiidan». Tristea, ezta?

...Ez, ez zen bere onera etorri, madam. Atakebat izan zuen bukaeran. Esan zituen azkenhitzak, oso mantso, «Begira... horko... begira...»Eta joan zen.

...Ez, madam, ezin esan konturatu nintzenik.Agian beste neskak bai. Baina, izan ere, nikneure etxekoandrea besterik ez dut. Biriketako-

Page 341: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ak eraman zuen nire ama, nik lau urte nituela,eta aitonarekin hazia naiz, ile-apaindegi batenjabea zena. Denbora guztia dendan pasatzennuen, mahai baten azpian, nire panpinaren ileaapaintzen; langileak kopiatzen, nonbait. Osojatorrak ziren nirekin. Ileorde txikiak egiten zizki-daten, kolore guztietakoak, azken modakoak etaguzti. Eta hantxe egoten nintzen egun osoa, isil-isilik, bezeroak ohartu gabe. Noizean behinbakarrik egiten nuen kirik mahaiaren oihalpetik.

...Baina egun batean guraizeak lortu eta —pentsa ezazu, madam— erabat moztu nuen ilea;soil-soil utzi nuen, tximu txiki bat ematen nuen.Aitonaren haserrea! Hartu zituen aliketak —ezdut sekula ahaztuko—, heldu zidan eskutik etahatzak harrapatu zizkidan. «Horrela ikasikodun!», esan zuen. Hura erresumina. Oraindikmarka daukat.

...Izan ere, madam, zeharo harro zegoen nireilearekin. Mahai gainean esertzen ninduen,bezeroak etorri aurretik, eta zerbait apaina egi-ten zidan: kizkur handi, leunak eta goialdea izu-rra. Gogoratzen naiz langileak nire inguruan, etani serio asko aitonak emandako penikearekin,

Page 342: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ilea egin bitartean aitonak emana geldirik ego-tearren... Baina ondoren beti hartzen zidan peni-kea. Aitona gizagaixoa! Sutan jarri zen, nik egin-dako txikizioa ikusita. Baina orduan ederki bel-durtu ninduen. Badakizu zer egin nuen, madam?Ihes. Bai, ihes, txoko batetik bestera, sartu etaatera, auskalo noraino. Ai ene, polita emangonuen, eskua mantalean bilduta eta ilea koskazbeteta. Ez zuen jendeak barre gutxi egingo niikusita...

Ez, madam, aitonak ezin izan zuen gainditu.Ezin ninduen aurrean ikusi. Ezin zuen otordurikere hartu, ni han banengoen. Hala, izebak hartuninduen. Elbarria zen, tapizatzailea. Epotxa!Sofaren atzeak mozteko, gainean zutik jarribehar zuen. Eta hari laguntzen nengoela ezagu-tu nuen nire etxekoandrea...

...Ez hainbeste, madam. Hamahiru urtenituen, bete berriak. Eta ez naiz gogoratzen inoizsentitu naizenik... zera... umea, nolabait esate-ko. Uniformea ere banuen, eta hau eta bestea.Etxekoandreak hasiera-hasieratik apaingarriakjantzarazi zizkidan lepoan eta eskumuturretan. Abai, behin bai! Barregarria izan zen! Entzun

Page 343: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

ezazu. Etxekoandreari bi iloba txiki etorri zitzaiz-kion bisitan —Sheldonen bizi ginen garai har-tan—, eta azoka zegoen herri lurretan.

«Aizan, Ellen», esan zidan, «eramaitzan biandereño txiki hauek astoan ibiltzera». Han joanginen; poxpolin hutsak ziren; bakoitza esku bate-tik helduta. Baina astoak zeuden lekura iritsiginenean beldur eman zien gora igotzeak. Hala,begira jarri ginen. Ederrak astoak! Gurdian ikus-ten ez nituen lehenbizikoak: jolasekoak, nolabaitesateko. Kolore gris zilar zoragarria zuten, txal-ma gorri txikiak eta brida urdinak eta txilinakdilin-dalan belarrietan. Eta neska koskortu sama-rrak —ni baino handiagoak— zebiltzan haien gai-nean, gustura asko. Ez zen batere nabarmena,madam, ongi pasatzen ari ziren eta kito. Eta ezdakit zer izan zen, baina hanka txiki haiek ikusi-ta, eta begiak —hain gozo— eta belarri leunak...berebiziko gogoa jarri zitzaidan astoan ibiltzeko!

...Ezin nuen, noski. Andereñoekin nengoen.Eta zer itxura emango nuen han goian zintzilikuniformea jantzita? Baina egun osoan astoak etaastoak, buruan sartuta neuzkan haiexek. Norbai-ti ez banion kontatzen bertan lehertuko nintzela

Page 344: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

iruditzen zitzaidan; nori kontatu? Baina oheratunintzenean —James andrearen logelan egitennuen lo, garai hartako gure sukaldaria—, argiakitzali orduko, han azaldu zitzaizkidan astoak,dilin-dalan, haien hankatxo politak eta begi tris-teak... Ba aizu, madam, gogorra da sinesteko,puska batean zain egon nintzen, lo itxura egiten,eta, halako batean, bizkarra tentetu eta marrubatean hasi nintzen: «Asto gainera igo nahi dut,asto gainean ibili nahi dut!» Izan ere esan beha-rra neukan, eta pentsatu nuen ez zutela nire biz-kar barre egingo, ametsetan nengoela jakinda.Bizkorra, ezta? Ume tuntun batek halakoa asma-tzea ere...

...Ez, madam, orain ja ez. Garai batean ibilinintzen pentsatzen, noski. Baina ez zen posibleizan. Mutilak lore denda txiki bat zuen, kaleanbehera joanda, gu bizi ginenetik beste aldean.Xelebrea, ezta? Eta ni hain lore zalea. Bisitakerruz izaten genituen sasoi hartan, eta ni den-dan sartu-atera ibiltzen nintzen gaur bai etabihar ere bai, esaten den bezala. Eta Harry etabiok —Harry zuen izena— sesioan hasi ginengauzak nola antolatu, eta hori izan zen hasiera.

Page 345: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

Loreak! Ez zenuke sinetsiko, madam, zer loreakekartzen zizkidan. Haren ahaleginak! Behinbaino gehiagotan lirioak, eta ez naiz exagera-tzen ari! Bai, noski, ezkondu eta denda gaineanjartzeko asmoa genuen, dena erabakia genuen,eta nik erakusleihoa apainduko nuen... O,nola ipintzen nuen leihoa larunbatetan! Benetanez, noski, baizik ametsetan. Gabonetan gorostieta guzti, eta Pazkotan lirioak izar zoragarribatekin, dena nartzisoz egina erdian. Baita ere...bueno, nahikoa dut. Iritsi zen eguna nire bilaetortzekoa zena, altzariak aukeratzera joateko.Ahaztuko ote zait inoiz? Asteartea zen. Etxeko-andrea ez zegoen oso ongi arratsalde hartan. Ezzuen ezer esan, noski; ez du ezer esaten eta ezdu behin ere esango. Baina ongi antzeman nion,arropetan nola estaltzen zen ikusita eta niri gal-dezka ea hotz egiten zuen, eta haren sudurtxoakematen zuen... ihartua. Ez nuen bakarrik utzinahi; banekien kezka horrekin egongo nintzeladenbora guztian. Azkenean galdetu nion eanahiago zuen nik dena atzeratzea. «O ez, Ellen»,esan zidan, «ez larritu nigatik. Ez desilusio horieman zure mutil gazte horri». Eta gainera hain

Page 346: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

alai, madam, bere buruaz axolarik gabe. Inoizbaino okerrago sentiarazi ninduen. Zalantzapiztu zitzaidan... orduan eskuzapia erori zitzaioneta makurtzen hasi zen, hura jasotzeko; sekulaez zuen egiten. «Zer ari zara!» egin nuen oihu,hura geldiarazteko lasterka. «Tira», esan zuen,irribarrez, aizu, madam, «hasi beharko ohitzen».O, negarrez lehertzeko zorian jarri nintzen.Apain-mahai aldera joan eta zilarra garbitzen aribanintz bezala egin nuen, baina eutsi ezin etagaldetu nion ea nahiago zuen ni... ez ezkontzea.«Ez, Ellen», esan zidan —ahots honekintxe,madam, orain ni zurekin bezala—: «Ez, Ellen,ezta ezerengatik ere!» Baina hori esaterakoan,madam —ni ispiluari begira nengoen; berak ezzekien noski ikusten nuela—, bihotzera eramanzuen bere esku txikia, bere ama zenak egitenzuen bezala, eta begiak goratu zituen... O,madam!

Harry etorri zenerako prest nituen harengutun guztiak, eta eraztuna eta opari emandakobrotxe txiki pottoko bat: zilarrezko txori batmokoan kate batekin, eta katearen azkeneanbihotza daga batekin. Eder askoa! Hala, atea

Page 347: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

zabaldu nion. Ez nion tutik esateko betarikeman. «Tori», esan nion. «Eramaitzazu zeure-kin», esan nion, «akabo da dena. Ez naiz zurekinezkonduko», esan nion, «ezin dut etxekoandreaabandonatu». Zuri-zuri! Emakume bat bezainzuri jarri zen. Danbateko batez itxi behar izannuen atea, eta hantxe egon nintzen, dardarabatean, joan zela jakin arte. Atea zabaldu nue-nean —ez dakit sinetsiko duzun, madam—,joana zen! Nengoen bezalaxe irten nintzen bide-ra lasterka, mantala eta txapinekin, eta hangeratu nintzen bidearen erdian... begira. Barreonak egingo zituen ikusi ninduenak...

...Jainko santua! Zer da hori? Erlojua joka! Etanik esna eduki zaitut. O, madam, isiltzeko esanbehar zenidan... Tapa-tapa egingo dizkizutoinak? Hala egiten diot etxekoandreari ere,gauero, beti berdin. Eta esaten dit, «Gabon,Ellen. Ondo lo egin eta garaiz esnatu!» Ez dakitzer egingo nukeen hori ez balit esango.

...Ai ene, batzuetan pentsatzen dut... zer eginbeharko ote nukeen baldin eta bera... Baina tira,pentsatzeak ez du onik ekartzen, ezta, madam?Pentsatzea alferrik da. Ez dut sarri egiten. Eta

Page 348: Katherine Mansfield - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Katherine Mansfield... · bere ustez katu tuntun bat besterik ez zela. ... etorri zitzaion, ile beltza kopetan

noizbait hala banago, gogor egiten diot neureburuari: «Aizan, Ellen. Orain ere horrela? Tuntu-na! Zeregin hoberik ez al dun, pentsatzen ego-tea baino!»