Lo-kanta 2012 Gabon · akerra ken, baratzetik akerra ken, ken, ken, ken, ken. Sua ikusi dugu makila...

Post on 23-Jun-2020

10 views 0 download

Transcript of Lo-kanta 2012 Gabon · akerra ken, baratzetik akerra ken, ken, ken, ken, ken. Sua ikusi dugu makila...

25 KANTA EDER

(Animaliak)

LABAYRU IKASTEGIABILBAO

2012

© Labayru IkastegiaColon de Larreategi, 14 - 2. esk.48001 BILBAOTel.: 944 437 684 - Fax: 944 437 758Posta elektronikoa: labayru@labayru.org

Fotokonposizioa: Ikur, S. A.Silutegia: Gestingraf, S.A.L.

Lege Gordailua: BI-1950-2012ISBN: 978-84-92599-33-2

Lan hau erreproduzitu, banatu, jendaurreratu edo eraldatzeko, titularren baimena behar da nahitaez,Legeak ezarritako salbuespen kasuetan izan ezik. Lan honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatubehar baduzu, jarri harremanetan CEDROrekin (Centro Español de Derechos Reprográficos,www.cedro.org).

Aurkibidea

Berbaurrekoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7

Akerra ikusi dugu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9Arre-arre mandako . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11Astoa ikusi nuen (I. Urbieta / J. Ormazabal) . . . . . . . . . . . . . . . . . 12Astoak aja ja (I. Urbieta) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 14Atzo ttun-ttun . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 16Basatxoritxu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17Basoilarrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 18Belea haragiki (G. Adema, Zaldubi) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 19Goizian argi hastian (P. Bordazarre, Etxahun Iruri) . . . . . . . . . . . 21Haritz adarrean . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 22Joan nintzan merkatura . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 24Katuaren testamentua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 25Matxalen Kardu (K. Enbeita, Urretxindorra) . . . . . . . . . . . . . . . . 26Miru zuria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 27Oiloa hil eta gero . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 28Ostatuko neskatxaren koplak (A. Latxa / J.A. Arrieta) . . . . . . . . . 29Pasaiako herritik (Xenpelar) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 31Pintto pintto . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 34Ponpiola . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 36Txori erresiñola . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 37Txoria txori (M. Laboa / J. Artze) . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 39Uso zuria errazu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 40Xoxoak galdu du mokoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 42Zenbat diran, hamar diran . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 44Zezenak dira . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 45

Iturriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 46

5

Berbaurrekoa

Liburuki hau 25 Kanta Eder bildumako zortzigarrena dozu.Aurrekoetan ohikoak diran gaien inguruko kantak batu doguz: maitasuna,Euskal Herria, jan-edanak, dantza-koplak, bizibideak, gabon abestiak etalo-kantak. Oingoan, ostera, gizakiontzat hain garrantzitsuak diran izakiakizango doguz kantagai: animaliak. Danetarikoak agertuko jakuz; beste ba -tzuen artean, belea, azeria, mirua, zezena, txakurra, katua, usoa eta zelanez sasoi baten gizakiarentzat hain garrantzitsua zan astoa.

Abesti herrikoiez gainera, oingoan barritxuagoak diran beste batzuk besartu doguz dagoeneko ezagun be ezagunak dira eta. Beste hainbat abesti-ren artean hemen daukazuz Laboaren “Txoria txori” edo Latxaren“Ostatuko neskatxaren koplak”.

Bildumearen izenburuan agertzen dan lez ale honetan herri-ondaretikgaiagaz lotutako 25 kanta jaso doguz jentearen eskura ipinteko. Hori dalaeta, abestu gura dabenentzat letreagaz batera partiturea dator.

Liburua zabaldu eta hor entzungo dozuz txakurra zaunka, katua miau-ka, astoa arrantzaka edo txarria kurrinka. Halan ba, eztarriak berotu etaerakutsi eizu horreek guztiok baino hobeto abesten dakizula.

Gorane IntxaurragaLabayru Ikastegikoa

Gorane IntxaurragaLabayru Ikastegikoa

7

Akerra ikusi dugu

Akerra ikusi dugu baratzean jaten;makila ikusi dugu aker hori joten:makilak akerra, akerrak artoaakerra ken,baratzetik akerra ken, ken, ken, ken, ken.

Sua ikusi dugu makila hori erreten;ura ikusi dugu su hori itzaltzen:urak sua, suak makila,makilak akerra, akerrak artoaakerra ken,baratzetik akerra ken, ken, ken, ken, ken.

Idia ikusi dugu ur hori edaten; sokea ikusi dugu idi hori lotzen:sokeak idia, idiak ura,urak sua, suak makila,makilak akerra, akerrak artoaakerra ken, baratzetik akerra ken, ken, ken, ken, ken.

Sagua ikusi dugu soka hori eteten;katua ikusi dugu sagu hori harrapatzen:katuak sagua, saguak sokea,sokeak idia, idiak ura, urak sua, suak makila, makilak akerra, akerrak artoa, akerra ken, baratzetik akerra ken,ken, ken, ken, ken.

Atsoa ikusi dugu katu horri jarraitzen;balbea ikusi dugu atso hori zemaitzen:balbeak atsoa, atsoak katua, katuak sagua, saguak sokea,sokeak idia, idiak ura, urak sua, suak makila, makilak akerra, akerrak artoa, akerra ken, baratzetik akerra ken,ken, ken, ken, ken.

9

10

11

Arre, arre mandako

Arre, arre mandakobihar Gernikarako,etzi Mungiarako,ta handik zer ekarriko?—Zapata ta garriko.

12

Astoa ikusi nuen

Astoa ikusi nuen betaurrekoekin,buruan txapela ta gabardinarekin,ile luzea eta bibotearekinhizketan egon nintzen atzo berarekin.

Astoak esan zidan triste zegoela,oso zatarra zela bere ikastola,berak gure gelara etorri nahi zuela,gure artean ondo konponduko zela.

Baietz esan nion nik, lasai etortzeko,arkatza eta bloka dendan erosteko,astoa izan arren, trankil egoteko,asko ikasi eta txintxo portatzeko.

Astoa etorri zen hurrengo goizean,jantzi polit bat zeukan jantzirik soinean.Maisuak esan zion: eseri lurrean,astotxo, ez baitzera kabitzen mahaiean.

Hondartzako eguna iritsi zeneanastoa portero ta denak futbolean.Baloi batek jo zuen astoa buruan,lurrera erori zen hiltzeko zorian.

Azkar deitu zioten sendagileari,baita Donostiako anbulantziari.Orain klinikan dagon asto gaixoariesan nahi nioke: “Lehen bait lehen etorri”.

13

14

Astoak aja ja!

Astoak aja-ja,zakurrak uau-uau,oilarrak kukurruku,katuak miau-miau.

Eta kanta, kanta, kanta kantari;eta dantza, dantza,dantza dantzari.Eman, eman, eman bai danborrari;eman, eman, eman bai turutari...

Gaur arratsaldeanabere denakmenditik zelairaetorri dira.

Eta kanta, kanta,…

Astoak ostikoz,zakurrak hozka,oilarrak mokoka,katuak zarpa!

Eta kanta, kanta,…

Astoa beheraka,zakurra gora,oilarra hegan,katua jiran.

Eta kanta, kanta…

15

16

Atzo ttun-ttun

Atzo ttun ttun, gaur ere ttun ttun,Beti ttun ttun gaittun gu.Gure diruak aittun etaNork nahiko gaittun gu?Atzo ttun ttun, gaur ere ttun ttun,Beti ttun ttun gaittun gu.

Atzo ttun ttun, gaur ere ttun ttun,Beti ttun ttun gaittun gu.Zazpi librako oilo txuriaGaur azeriak jan ttun gu.Atzo ttun ttun, gaur ere ttun ttun,Beti ttun ttun gaittun gu.

17

Basatxoritxu

Basatxoritxu mustur luzeaez joan zerura bila;aingerutxurik behar ezkerohorra hor nire mutila.Bere musua elurra da tasua bihotza ta ezpainak,bertan urturik biziko diranire bularra ta zainak.

Ai, nork leukezan urrezko orratza,urre mihise eta hariaurrez hasi eta amaitzekoseintxu honentzat jantzia!Larrosatxuak bost orri daukaz,krabelintxuak hamabi;gure umea gura dauenakeskatu bere amari.

18

Basoilarrak

Basoilarrak kantatzen dizuIratiko basoan. (bis)Inork ez lezakezu pentsanik zer dudan gogoan,gauak oro igaraiten (di)tutmaitearen ondoan.

Zeruan eder ilargia,izarren aitzindari; (bis)haren ondoan artizarragoizean da nabari.Haiek zerutik be(g)ira daudeene sorterriari.

Txoriak ere kantatzen dubaratzeko hesian, (bis)uda ta negu, gau ta egunhan bizi da lorian.Nik halaxe bizi nahi dutsortu nintzen tokian.

Oi, herri maitea zu zaitutorain neure gogoan, (bis)zure izen zoragarriamaiz dadukat ahoan,gauaz ere zutaz ari naizbeti amets gozoan.

19

Belea haragiki

Belea haragikipuska bat mokoan,haren jateko zagonhaitz baten kaskoan.Azeria ihizin,han gaindi baitzohan.Usainka eta beha trikatzen zaio han.

Egun on, musde bele,zer jaun ederra zu!Zure luma dirdirazliluratzen nauzu.Kantari eder batenfama ere duzu,nahi zintuzket entzun,otoi kanta zazu.

Belea lorietanhasten da kantatzen,zehe bat duelarikmokoa zabaltzen.Bere zitzia zaiolurrerat erortzen,azeria hain zuzenaltxatzeko han zen.

Azeriak: mila esker,dio beleari,ez gaitela, to, fidalausenkariari,eta ez ere gureeder usteari.Jaki hau daiat hartzenhitz on horren sari.

20

21

Goizian argi hastian

Goizian argia hastian, ene leiho hegian,txori bat pausatzen da eta goratik hasten kantan.Txori ejerra, hain alegera, entzuten haidanian,ene bihotzeko tristura laster duak aidian.

Ene txoririk maitena, zertan jin hiz nigana,irratzarazi nialarik ametsik ejerrena.Jinik hain goizik uste hiena baniala anitz pena?Ez, ez, habil kontsolatzera malerusago dena.

Txorittoa joan duzu, ta ez arra agertudolutan naiz ote zaionez nik errana gaitzitu.Goiz guztietan, ene kanberan, tristerik naiz aiduru,nahiz haren aire xarmant bat berriz ere behatu.

22

Haritz adarrean

Haritz adarrean belatxinga dantzan,esku zuri ederrean lorea.Bart hamarretan eraman dutegure auzo honetan andrea.Zein izan ote da, nor izan ote daeraman duen morroskoa?Bai izan ote da, ez izan ote da,gure aldameneko oinordekoa?

Eder da amilotxak udalehen goizeantxioka ta adarrik adar hastea.Txori dantzariok buru beltzak dira,ezkonberri hura buru zuria.Nondiko, noiztiko, zezazko ote duburuan zeukan estalkia?Paristik senarrak atzo ekarririkoarrehun ta perlazkoa guzia.

23

24

Joan nintzan merkatura

Joan nintzan merkaturaerosi neban txakurkumatxu bat.Txakurkumatxuak txau-txau-txau,txarrikumatxuak kurri-kurri-kurrin,tanbolintxuak prau-prau-prau,txilinatxuak pio-pio-pin,Ai ze gaua pasau neban nik!

25

Katuaren testamentua

Hil da, hil dagure katua,ein dau, ein dau testamentua:amumantzako, amumantzakohankak eta burua;aititantzako, aititantzakoabarkak eiteko narrua;Mantxonintzako, Mantxonintzakotripa-barrua;horixe dala, horixe dalakatuan testamentua.

26

Matxalen kardu

Matxalen Karduk asto ganeanBilbora bostehun arrautzedaroazala, Erletxetako mutil koskorrak dirautse:—Matxalen Kardu, Matxalen Kardu,zer daroazu astoan?—Zera jaroat... asto-korotzakzuek joteko lepoan.

“Añaniñoen atso sorgiña”esanda, danak harrika,hartzen deutsoe asto zaharroriaurretik arin-arinka.Halako baten zapalduten daukurebioen etxie.Honeek hasarrez lau aldetarik astoari heltzen deutsie.

Ene mutilak! Zer zoan hangoputz, arrantza ta dantzea!Agur Matxalen, zure astoa... taarrautzak Bilbon saltzea!

27

Miru zuria

Aramotzetik Garamendiratximista baten antzeanmiru zuriak igaroten dauoilandatxuen atzean.

Atso urdinak entzuten dituharen txistuak etxean,kurra ta kurra solora doaberen oiloen atzean.

Atso urdinak, hasarraturik,negarrez dino bidean:—Txita guztiak eroan deustazbata bestean atzean.

Miru zuriak erpea zorrotz,pikua zerbait makurra,erroteak lez birrinduten dauoilandatxuen hazurra.

Miru zuriak jan daueneanoilandatxua ta hazurra,hegazka doa laino bateraipar haizean antzera.

28

Oiloa hil eta gero

Oiloa hil eta gero,oiloa hil eta gero,haren kokorikorikez dut esperoharen kokorikorikez dut espero.Gero gauerosalda bero.

29

Ostatuko neskatxaren koplak

Isildu zaigu egunalarre ondoan asunazure gomuta saminagoabihotz nereko kutuna.

Eperra garitzan kantaehizeko zakurra zaunkateilatu gorriari darionigar eta odol tanta.

Belar gainean bildotsahaizeak leun du hotsaetsai-urratsen zarata hitsagorrotoaren ostotsa.

Oilarrak harro kalparrazezena ez da koldarraEspainia aldean preso daukatenire senargai zangarra.

Eder basoan haritzapagoa lerden bortitzabazter hauetan zenbait jaunskilokerrez jan ohi du bere hitza.

Ibaia dator uholdehaizea uraren goldeeuskal andra gizonen odolaez da ixuriko debalde.

Udako sasoiak uztalarrean eder irustanire bularra zuk laztan ezikximelduriko masusta.

Sagarrak daude ustelakmikaztu dira upelaklehengo aldean orain gara guabertzale txit epelak.

30

Artoa zaigu zoritusagarrondoak gorrituzu noiz itzuli itxaropenaez zait gogotik akitu.

Euriak mardul darioelurrak dirudi lihonire bihotzak ez dezaizukesekula esan adio.

Usoak dira igarobasoak dirau oparonire magal gozoa dukezuzatozkenean abaro.

Zelaiak badu hesiaereina dugu hazianire erraietan ernatuko daaskazi ezin-hezia.

31

Pasaiako herritik

Pasaiako herritikdator notizia:zezen bat izan delajenioz bizia;kantatutzera noabistan ikusia,kontsolatzeko tristedagoen guztia.

Santiago egunaPasaian seinale,ailegatu ez denakegin beza galde;hasieran jendeazezenaren alde,azkenean ez zirenarrimatu zale.

Toriletik aterazuten lehendabizi,behi zahar bat gidaria, bandera ta guzti;harrapatzen zuenapurrukatzen hasi,azkenean plazatikkanpora ihesi.

Gure Pasaia betisonatua dago,errepin gabe ez daurte bat igaro;hurrengoan jarrikodituztela nagobarrerak estu edozezena haundiago.

Torilo-bazterrekobarrera tarteanzezena pasatu dakolera batean;plazatikan kanpoanzeudenak pakean,erdiak purrukatuditu hankapean.

32

Hiru komertzianteplazatik kanpoan,fosforo ta barkilo,labaina tratuan;pareta egon arren,hamar oin altuanpanparroi joanak diraputzura saltoan.

Horiek horrela tagehiago ere bai,lurrean zilipurdiegin dute lasai,ezkonberriak etazenbat dama-galai,zezenaren mendeanez zuten jarri nahi.

Plazatik ateratagaztelura artebide zakarra dagobastante aparte;begiak erne zeuzkan,belarriak tente,esan nuen ote zanlehengo Almirante.

Arrokatik putzurasartu da igeri,bi adarrak besterik ez zuen ageri;bakeroa begirabere zezenari,eserita jan ditulibra ta erdi ogi.

Behiarekin kalera,hark zeukan damua,Lasturkoa zezena,fina ta sanua;gehiegi esan gabeixiltzera noa,graziak, Pasaiakojende humanoa!

33

34

Pintto, pintto

Pintto, Pinttogure txakurra da taPintto, Pinttobere izena du.

Txuri-beltza da taez du koska egiten;begi bat ixten dujolastu nahi badu.

Pintto, Pintto…

Belarriak luze,isatsa jostakin;kalera irtetekobeti presarekin.

Pintto, Pintto…

Gure txakurtxoaez da ehiztaria,bere lagun ditutxoritxo guztiak.

Pintto, Pintto…

Zaunkaka hasteangaiztoa dirudi,axakatuz gerodoa beti ihesi.

Pintto, Pintto…

35

36

Ponpiola

Ponpiola ta ponpiolatxepetxak antzarra jan dabela,txepetxak antzarra jan badautripa zitala bete dau.Tan parran tai, tan parran tai,tan parran, tan parran, tan parran tai,tan parran tai, tan parran tai,tan parran, tan parran tan.

Ponpiola ta ponpiolaantxoak balea jan dabela,antxoak balea jan badautripa zitala bete dau.Tan parran tai, tan parran tai,…

Ponpiola ta ponpiolaeuliak txepetxa jan dabela,euliak txepetxa jan badautripa zitala bete dau.Tan parran tai, tan parran tai,…

37

Txori erresiñola

Txori erresiñola udan da kantari,zeren orduan baitukanpoan janari.Neguan ez da ageriBalinba ez da eri.Udan jin baledikontsola nainte ni.

Txori erresiñolaororen gehien,bestek baino hobekihark baitu kantatzen.Harek du enganatzenmundua bai tronpatzen;bera ez dut ikusten,bai boza entzuten.

Boz haren entzun nahizherraturik nago;ni hari hurran etahura urrunago;jarraiki nindakiobizia gal artino;aspaldi handiandesir hori nian.

Txoria zeinen eder kantuz oihanean!Nihaurek entzun dizutigaran gauean.Eia! Goazen, maitea,bi biak ikustera.Entzuten baduzu,xarmaturen zaitu.

Amak utzi ninduzunbedats azkenean;geroztik nabilazuhegalez airean.Gauak jaurtiki ninduzunsasino batetara;han zuzun xedera,oi! Ene malurra!

38

Txoria, zaude isilik, ez egin kanturik,ez otoi niri holazuk egin pleinurik;ez duzu probetxurikni hola penaturik,ez eta plazerikni tunban sarturik.

Bortuak zuri diraelur dutenean,sasiak ere ilunhosto dutenean.Ala! Ni malerusa!Zeren han sartu nintzan?Joan banintz aitzinaeskapatzen nintzan.

Txoria, zaude isilik,ez egin negarrik;zer probetxu dukezuhola aflijiturik?Nik eramanen zaitutxedera laxaturik,ohiko bortutik,ororen gainetik.

39

Txoria txori

Hegoak ebaki banizkionerea izango zen,ez zuen alde egingo. (bis)

Baina horrelaez zen gehiago txoria izango (bis)eta nik txoria nuen maite. (bis)

La la la la

40

Uso zuria, errazu

Uso zuria, errazu,norat joaiten zira zu? (bis)Espainiako bortuak oroelurrez beteak dituzu.Gaurko zure ostatugure etxean baduzu. (bis)

Uso zuri bat agertu zaigu Frantziako mugatik. (bis)Lumatxoren bat falta omen duhegotxo biren erditik.Luma huraxe falta ez balu,ez da munduan parerik. (bis)

Ez nau izutzen elurrak,ez eta gauaren ilunak. (bis)Maiteagatik pasa nitzakegauak eta egunak,gauak eta egunak,desertu eta oihanak. (bis)

Uso zuria airian,ederragoa mahaian. (bis)Zure parerik ez dut aurkitzenEspainia guztian,ez eta ere Frantzian,eguzkiaren azpian. (bis)

41

42

Xoxoak galdu du mokoa

Xoxoak galdu mokoa, mokoa,galdu du xoxoak, gaixoak!Nola kanta, nola xirula,nola kanta xoxoak?

Xoxoak galdu begia, begia, mokoa,galdu du xoxoak, gaixoak!Nola kanta, nola xirula,nola kanta xoxoak?

Xoxoak galdu burua, burua, begia, mokoa,galdu du xoxoak, gaixoak!Nola kanta, nola xirula,nola kanta xoxoak?

Xoxoak galdu lepoa, lepoa, burua, begia, mokoa,galdu du xoxoak, gaixoak!Nola kanta, nola xirula,nola kanta xoxoak?

Xoxoak galdu hegala, hegala, lepoa, burua, begia, mokoa,galdu du xoxoak, gaixoak!Nola kanta, nola xirula,nola kanta xoxoak?

Xoxoak galdu azpia, azpia, hegala, lepoa, burua, begia, mokoa,galdu du xoxoak, gaixoak!Nola kanta, nola xirula,nola kanta xoxoak?

Xoxoak galdu iztarra, iztarra, azpia, hegala, lepoa, burua, begia, mokoa,galdu du xoxoak, gaixoak!Nola kanta, nola xirula,nola kanta xoxoak?

43

Xoxoak galdu buztana, buztana, iztarra, azpia, hegala, lepoa, burua, begia, mokoa,galdu du xoxoak, gaixoak!Nola kanta, nola xirula,nola kanta xoxoak?

44

Zenbat diran

Zenbat diran, hamar diran,zenbat diran ikusi:oiloa kakarixetanoilarrari ikasten,txakurtxua josten etaarratoitxua labretan,txindurria garietan,kakalardoa laietan,eperra nabotzan idia dantzan,astoa danbolin jotzen,honeen erdi-erdian dagozorria barrez itotzen.

45

Zezenak dira

Zezenak dira,beltz-beltzak dira,adarrak motzak,punta zorrotzak;harrapatzen bazaitu!,harrapatzen bazaitu!,jo ta bertan hilko zaitu. (bis)

La la la la la la…

Donostiako zezen suzkoaizan zaitez zorionekoa.

46

Iturriak

ANSORENA, Jose Ignazio. Euskal kantak. Donostia: Erein, 2000.ASTIGARRAGA, Asier (ed.). Gure kantuak. Bilbao: Laybaru Ikastegia, 1998.AZKUE, Resurrección Mª de. Cancionero popular vasco. Bilbao: Euskaltzaindia,

1990.—. Euskalerriaren yakintza. Literatura popular del País Vasco. Bilbao:

Euskaltzaindia; Madrid: Espasa Calpe, 1989.DIÁZ DE ZERIO LAJAIMA, María Rosa. Euskal kanta zahar batzuk eskolarako.

Pamplona-Iruña: Nafarroako Gobernua, Euskara Zerbitzua, 2003.DONADO URIGOITIA, Emilio J. Otxandio, Oleta, Gatzaga, Legutio eta Ubideko eus-

kal herri-kantak. Canciones populares vascas de Otxandio, Olaeta,Gatzaga, Legutio y Ubidea. Otxandio: Fundación Andresa Landa Axpe,2003.

ETCHEMENDY, Paul; LAFITTE, Pierre. Kantuz: recueil de 120 chansons populairesbasques. Donostia: Elkarlanean, 2000.

ETNIKER EUSKALERRIA. Juegos infantiles en Vasconia. Bilbao: Elkarlanean, 1993.Euskal Herriko kantak. Eusko Jaurlaritza [linean] <http://www.kultura.ejgv.eus-

kadi.net/r46-8714/es/contenidos/informacion/euskal_herriko_kantak1/es_kanta/kantak.html>

Euskal kantutegia. Euskomedia Fundazioa, Cultura vasca on-line [linean].<http://www.euskomedia.org/cancionero?idi=eu>

Katuen testamentua. Umeen kantu eta jolasak. Bilbao: Labayru Ikastegia, 1994.Mixeri eta mau. Ume kantuak eta jolasak. Bilbao: Labayru Ikastegia, 2006.

47

Bilduma osoa

1. 25 kanta eder (Maitetasuna), 2005 2. 25 kanta eder (Euskal Herria), 20063. 25 kanta eder (Jan-edanak), 20084. 25 kanta eder (Dantza-koplak), 20085. 25 kanta eder (Bizibideak), 20096. 25 kanta eder (Gabon abestiak), 20107. 25 kanta eder (Lo-kantak), 20118. 25 kanta eder (Animaliak), 2012