1. Gaia Zibil

19
Ariadna Arbulu 1. KONTZEPTUA, EGITURA ETA ITURRIAK 1. OBLIGAZIOAREN KONTZEPTUA ERAENTZA: Kode zibilaren IV. liburuaren I. titulua (1088-1230 art.ak).Merkatal kodearen 59-62 art. Egungo proposamenean laugarren liburuan. KONTZEPTUA Doktrinak obligazioez hitz egiten duenean, oinarritzat hartzen ditu bi artikulu hauek. KZren 1088 art: “Toda obligación consiste en dar, hacer o no hacer alguna cosa”. KZren 1911 art: “Del cumplimiento de sus obligaciones responde deudor con todos sus bienes, presentes y futuros”. OBLIGAZIOA: ERLAZIO JURIDIKOA Erlazio juridikoa da obligazioa, non alderdi aktibo bat dugun,hartzekoduna. Eta alderdi pasiboa, zorduna. Erlazio honetan, lotura honetan, hartzekodunak kreditu eskubide bat dauka, zordunari prestazioa eskatzeko boterea dauka. Zordunak, berriz, zorra dauka, hau da, prestaziozko eginbeharra. Zorduna behartuta dago hartzekodunaren alde prestatzioa burutzera. Prestazioa: jokaera bat da. bere edukia izan daiteke: zerbait eman, egin edo ez egitea. (KZ 1088 art). Prestazio horrek beti izango du ondarezko edukia (KZren 1911). Ez du zertan ekonomikoki baloragarria izan, baina ez betetze kasutan, erantzukizuna ondarezkoa izango da. OBLIGAZIOA KREDITUari aipamena egiten zaio. Obligazioa identifikatzen da hartzekodunak duen kredituarekin. Baina hitz egin daiteke baita ere, zordunaren ZORRARI aipamen eginez. Hala, esaten da, zordunak obligazioa duela. baina obligazioa hori baino gehiago da, eralazio guztia da, zeina jarraiki batek prestazioa eskatu ahalko duen, eta zordunak prestazioa burutu. Zentzu hertsian aldiz, aipamen egin diezaiokegu, bai kredituari bai zorrari. Kode zibilean, 1

description

zuzenbide zibila

Transcript of 1. Gaia Zibil

Page 1: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

1. KONTZEPTUA, EGITURA ETA ITURRIAK

1. OBLIGAZIOAREN KONTZEPTUA

ERAENTZA:

Kode zibilaren IV. liburuaren I. titulua (1088-1230 art.ak).Merkatal kodearen 59-62 art. Egungo proposamenean laugarren liburuan.

KONTZEPTUA

Doktrinak obligazioez hitz egiten duenean, oinarritzat hartzen ditu bi artikulu hauek.

KZren 1088 art: “Toda obligación consiste en dar, hacer o no hacer alguna cosa”.

KZren 1911 art: “Del cumplimiento de sus obligaciones responde deudor con todos sus bienes, presentes y futuros”.

OBLIGAZIOA: ERLAZIO JURIDIKOA

Erlazio juridikoa da obligazioa, non alderdi aktibo bat dugun,hartzekoduna. Eta alderdi pasiboa, zorduna. Erlazio honetan, lotura honetan, hartzekodunak kreditu eskubide bat dauka, zordunari prestazioa eskatzeko boterea dauka. Zordunak, berriz, zorra dauka, hau da, prestaziozko eginbeharra. Zorduna behartuta dago hartzekodunaren alde prestatzioa burutzera. Prestazioa: jokaera bat da. bere edukia izan daiteke: zerbait eman, egin edo ez egitea. (KZ 1088 art). Prestazio horrek beti izango du ondarezko edukia (KZren 1911). Ez du zertan ekonomikoki baloragarria izan, baina ez betetze kasutan, erantzukizuna ondarezkoa izango da.

OBLIGAZIOA

KREDITUari aipamena egiten zaio. Obligazioa identifikatzen da hartzekodunak duen kredituarekin. Baina hitz egin daiteke baita ere, zordunaren ZORRARI aipamen eginez. Hala, esaten da, zordunak obligazioa duela. baina obligazioa hori baino gehiago da, eralazio guztia da, zeina jarraiki batek prestazioa eskatu ahalko duen, eta zordunak prestazioa burutu. Zentzu hertsian aldiz, aipamen egin diezaiokegu, bai kredituari bai zorrari. Kode zibilean, obligazioaren terminoa erabiltzen da, aipamen egiteko ITURRIAari. Ahu da obligazioa sortzen duen egitate edo kausari. (KZren 1101, 1104, 1127 ETA 1128. ART.AK). horietan obligazio hitza erabiltzen da, iturriari, obligazioa sortzen duen egitateari.

BEREIZTU

Oligazioak edo kreditu eskubideak bereiztu egin behra dira. askotan esaten da obligazioa dagoela, kreditu eskubidea esan nahi denean. Beraz, eskubide

1

Page 2: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

errealak eta kreditu eskubideak bereizi behar dira. Eskubide errealaren paradigma: jabetza.

Eskubide errealak eskubide absolutuak dira. aldiz, kreditu eskubideak eskubide erlatiboak dira. Absolutua: titularrak eskubidearen objektuaren gainean botere zuzena eta berehalakoa du. gainontzekoak baztertu ditzake, eta gainerako horiek errespetatu egin behar dute eskubidea. Objektuaren gain botere zuzena eta berehalakoa: esklusiba eskubidea eta errespetatzeko obligazio unibertsala. Asetzea ez dago subjektu pasiboaren esku. Jabeak asetu dezake bere interesa bere esku.

Eskubide erlatiboetan ordea, eskubidaren objektuaren gainean ez du inolako botere zuzenik. Baizik eta aukera bat du, zordunari prestazioa burutu dezan eskatzeko aukera du. Hartzekodunak duen eskubidea, exijitzeko prestazioa burutzeko. Zordunari objetuaren betetzea eskatzeko aukera. Asetzea: subjektu pasiboaren esku. Zordunaren esku dago asetzea.

Izaera abosolutotik eratortzen da eskubidearen irmotasuna. Eskubidea egikaritzen bada, ez da nahita nahiez iraungitzen. Nahi dudan aldiro erabil dezaket jabetza. Aldiz, eskubide erlatiboetan iragankortasuna da ezaugarri. Bere bizitza, denboran mugatua dago. Asetzen duenean obligazioa, kreditu eskubidea iraungi egingo da.

TRESNA ONDASUNAK ETA ZERBITZUAK ESKUALDATZEKO. Jabetza eskuratu emateko obligazioa betez. Obligazioa agertzen zaigu interesak asetzeko tresna bezala. Obligazioen bidez lortzen da pertsonak bere interes ekonomiko eta sozialak asetzea. Are gehiago, obligazioen bidez, batzuetan lortzen da gauzen gaineko eskubide errealak. Obligazio baten betetzearen bidez, jabetza eskuratu daiteke esaterako.

Laburbilduz: obligazioak lotura juridikoak dira, zeinen bidez lortzen dugu gure interesak asetzea, ondasunak eta zerbitzuak lekualdatuz. Interesa asetzea lortuko delarik, zordunak prestazioa kunplitzen duen heinean.

2. ZORRA ETA ERANTZUKIZUNA

ZORRA: prestaziozko betebeharra. (KZren 1088art). Zordunak zorra du, hau da, prestaziozko betebeharra du. Betebehar hori juridikoa izateko, beharrezkoa da betebeharra hartzekodunarentzat exigigarria izatea. Hartzekodunak exiji dezakeen neurrian izango da juridikoa. Hartzekodunak koazio boterea zordunaren gain bere askatasuna errespetatuz. Juridiko izateko: hartzekodunak eskatzeko boterea izatea. Mekanismo bat behar dugu, pertsona behartzeko obligazioa kunplitzera. Egun, koakzio botere hori gauzatzen da ONDAREZKO ERANTZUKIZUNAren (KZRen 1911 art).

Doktrinak obligazioaren kontzeptua ematerakoan oinarritzen da bi artikuluetan, 1088 eta 1911. Euren ustez, obligazio juridikoa izateko bi elementuak behar: zorra + erantzukizuna. Erantzukizuna: zordunaren ondarea hartzekodunaren boterepean egongo da. zordunak exijitzeko aukera izan behar du. nola exijitu? Zordunaren ondarea erasotuz. Hau da, ez badu borondatez betetzen.

2

Page 3: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

Hartzekodunak izango du zordunaren ondarea erasotzeko aukera. Ez du pertsonak zuzenean erantzuten, baizik eta bere odnareak. Responde el deudor con todos sus bienes, presentes y futuros.

Bi elementu hauek obligzio juridiko guztietan ematen dira: zorra + erantzukizuna. Biak batera eman behar dira. ERREGELA: BIAK BETI BATERA EZ DAGO ZORRIK ERANTZUKIZUNIK GABE, EZTA ERANTZUKIZUNIK ZORRIK GABE. Bi elementuak beti eman behar. bata falta bada, ez gaude obligazio baten aurrean. Zorduna behartuta dago obligazioa betetzera + hartzekodunak exijitzeko aukera du ondarezko erantzukizunaren bidez.

Hala ere, doktirnan esaten dute, kasuren batean hauetako elementuren bat falta dela. hala ere, supostu hauetan ez dugu ulertu behar elementu bat falta dela, baiizk eta best zerbait gertatzen dela. ez idra benetako obligazio juridikoak. Balizko kasuak non zorra eta erantzukizun kontzeptuak era autonomo batean jardun dezaketen obligazioan. Batzuetan zorra falta da, eta beste batzuetan erantzukizuna.

Zorrik gabeko erantzukizuna:

Fidantza.

Hipoteka eta bahitura kasu batzuk.

2.1. FIDANTZA

KRezn 1822: Por la fianza se obliga uno a pagar o cumplir por un tercero, en el caso de no hacerlo éste.

Fidatzailea obligatu egiten da ordaintzera, beste batek ez badu ordaintzen.

Hartzekoduna dugu zordunari exijituko diona. Eta gero fidatzailea. Esaten da, zordunak zorra eta erantzukizuna dituela, aldiz, fidatzaileak erantzukizuna izango du zorrik Gabe. Hau da, hartzekodunak soilik eskatu ahalko dio fidatzaileari zordunak ez badu ordaintzen. Esaten da zorrik gabeko erantzukizun bat dugula. Baina ez da egia!! Beste azalpen bat du: bai zordunak eta bai fidatzaileak euren obligazio propioa dute. Fidatzailearen zorra eta erantzukizuna, zordunaren obligazioaren menpe dago. Zordunaren obligazioaren ez betetzearen menpe dago. Erantzungo du, ozrudnak ez duenean betetzen. Beraz, benetan: bi obligazio daude. Bata nagusia eta bestea subsidiarioa (fidatzailearen). Beraz, bi elementuak baditugu, ez da falta zorra.

2.2. HIPOTEKA ETA BAHITURA KASU BATZUK

LHren 142 art: La hipoteca constituida para la seguridad de una obligación futura o sujeta a condiciones suspensivas inscritas, surtirá efecto, contra tercero, desde su inscripción, si la obligación llega a contraerse o la condición a cumplirse.

3

Page 4: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

Obligazio harremanari gehitzen zaion zerbait da. ziurtatzeko dirua itzuliko dela. Ziurtatzen da hipotekatuz ondasun higiezina. Hipoteka eskubide erreal bat eratuz ziurtatzen da hartzekodunari zorduna itzuliko diola. Erlazioari hipoteka gehitzen zaio, ondasun hizgizezinaren gainean eskubide erreala. Gauzaren gaineko botere zuzena. Zertarako boterea? Salmenta burutu, eta lortutako kredituarekin zorra kubritzeko. Hipotekan emandakoa saldu, eta diruarekin geratu. Hipoteka eskubide erreala da ondasun higiezinaren gainean.

Bahitura. Hemen ondasun higigarria egongo da tarteko, obligazioaren kunplimentua bermatzkeo. Autore batzuk esaten dute, baldintzapeko obligazio bat ziurtatzeko, ez dagoela zorrik esaten dute. zorrik gabeko erantzukizuna dagoela esaten dute. obligazio hori baldintza esekitzailean dagoelako. Obligazioa sortzen da baldintza betetzen denean, edo epea ematean. Beraz, edukiko dugu erantzukizuna, baina ez zorra. Hipoteka edo bahitura sortzen bada, baldintzatutako obligazio kasutena, erantzukizuna dago zorrik gabe. Baina!!!! Ez dago ez zorrik ez erantzukizunik. Erantzukizuna eraginkorra da bermatua dagoen erantzukizuna den unetik. Baldintza emateetik edo epetik. Hori dela et ezin da esan elementuen banaketaz. Ez dago erantzukizuna zorra gabe, epea edo baldintza bete arte.

BENETAN: ez dago erantzukizunik hipoteka eraginkorra obligazioarekin batera: epea edo baldintza betetzen direnean.

Kasu hauetan ONARTZEN DA BAT EZ EGITEA zorduna eta erantzuleak diren subjektuak. Gerta daiteke zordunaren amak bere etxearen gainean hipoteka bat sortzea. Zorduna semea izan daiteke eta erantzulea, hipotekarekin erantzuten duena beste bat. Beraz, ez da beharrezkoa bat egitea zordunak eta erantzuleak.

1857: Las terceras personas extrañas a la obligación principal pueden asegurar esta obligación o hipotecando sus propios bienes.

Baita ere posible da ez egitea bat zorraren balioa eta hipoteka edo bahitura ondasunak.

Hipotekatzen denean posible da ziurtatzen den obligazioaren baliora. Ez eratzea osotasunaera, baizik eta murriztea ondasunak balio duen diru kopurura. Beraz, hipotekatu den ondasunaren baliora murriztea posible da.

140: No obstante lo dispuesto en el artículo 105, podrá válidamente pactarse en la escritura de constitución de la hipoteca voluntaria que la obligación garantizada se haga solamente efectiva sobre los bienes hipotecados.

3. ZORRA ERANTZUKIZUNIK GABE

Obligazio naturaletan, erantzukizunaren elementua falta. Obligazio naturalen ezaugarriak:

Exijiezinak: ez du erantzuten. Zordunak ez du erantzun behar, hartzekoduak ezin diolako exijitu. Aldiz, obligaizo natural hori betetzen badu, ezin izango du berreskuratu

4

Page 5: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

Bueltaezintasuna: solutio retentio. Bete ezkero ezin izango duzu berreskuratu.

Ez dago dohako kausarik. Bete nahi du, exijiezina den obligazioa, eta betetzen duena ezin du berreskuratu, gizarteak edo legeak aurreikustne duelako betetze horrentzat buelta ezintasuna. Esaten da, obligazio natural hauetan faltako litzatekeela erantzukizunaren elementua. Exijiezina den obligazio bat betetzeko nahia eta betetakoaren bueltaezintasuna gizarteak edo legeak efektu hori errekonozitzen diolako.

Doktrinak esaten du obligazio juridiko hauetan, erantzukizunaren elementua faltako litzateke. Esaten da, gizarteak errekonoziturik, obligazio naturalak direla obligazio moralak. Obligao moralak exijiezinak dira, baina bete ezkero, ezingo duzu berreskuratu. Adibidea: propina ordaintzea. Propina emateko obligazioa, juridikoa da? Ez. Exijiezina da, ez daukazu erantzukizunik. Hori bai, uzten baduzu propina bat, berreskuratuko duzu esanez ez zegoela obligazio juridikorik? Ez. Kasu horeitan, jurisprudentziak eta doktrinak bueltaezina dela. Obligazio moraletan obligazio uridiko bat dugu, non erantuzkizunaren elementua falta zaigu. Baina ez!!! Obligazio moraletan ez dago obligazio juridikorik. Ondarezko atribuzio bat justifikatzen duen kausa bat.

BENETAN: OBLIGAZIOA BAINO, ONDAREZKO ATRIBUZIO BATEN KAUSA. ZOR EZ DEN KOBRATZEA BAZTERTZEN DUENA (KZren 1901. art.)

Propinaren kasuan, ez zaude behartuta. Baina ordaintzen baduzu ezingo duzu berreskuratu. Bezeroa damutzen bada, esan ahalko du “ez nuen obligaziorik”? esan dezake kamareroak ez duela inolako kausarik diru horri eusteko? Ez. Juridikoki guk ez genuen zor, baina bete dugu hala ere. ezin dugu berreskuratu, kamareroak baduelako kausa horri eusteko. Kamareroak eutsi ahalko dio propinari, obligazio moral hori identifikatu egiten delako, ondarezko atribuzio bat justifikatzen duen kausarekin. Betebehar morala jarriki ematen duzu propina, beraz ezingo duzu berreskuratu, kausa bazegoelako: obligazio moralaren betetzea.

4. KODE ZIBILAREN ARTIKULUETAN OINARRITZEN DIREN OBLIGAZIO NATURALAK

1756: El prestatario que ha pagado intereses sin estar estipulados, no puede reclamarlos ni imputarlos al capital. Kasu honetan, erantzukizun gabeko obligazioa. Interesak ordaintzeko obligazioa beharrezkoa da hitzartzea. Beraz, ez baduzu hitzartzen, ez dira exijigarriak. Aldiz, exijiezinak izanda ordaintzen baduzu, ezingo duzu erreklamatu. Beste azalpen batzuk badaude, eta azalpen posiblea: Beste arrazoi bat: hitzartu ziren esanbidez. Bueltaezintasuna azal daiteke, ez esaten obligazio naturala dela, baizik eta benetan hitzartu zirela. Ordaindu zen, hitzarmen horri jarraiki. Beste azalpen posible ahori zian daiteke: benetan hitzartu zirela. Beste azalpen bat: obligazio moral bati jarraiki ordaindu egin dela. Aitak semeari dirua mailegatu eta nahiz eta ezer ez hitzartu, semeak bueltatzerakoan interesak ere ordaindu. Hor obligazio moralak sortu du, eta ondorioz bueltaezinak izango dira. Ez du beraz, zertan obligazio naturalaren aukera izan.

5

Page 6: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

Joko eta apustu kasuetan: 1798: La ley no concede acción para reclamar lo que se gana en un juego de suerte, envite o azar; pero el que pierde no puede repetir lo que haya pagado voluntariamente, a no ser que hubiese mediado dolo, o que fuera menor, o estuviera inhabilitado para administrar sus bienes. Musean dirua galdu ezkero ez da posible galdutakoa exijitzea. Ezingo da berreskuratu. Erantzukizunik gabeko obligazio kasu bat. Aldiz, beste arrazoi posible bat: kausa ez zilegia (1306art). Legegileak galerazi nahi izatea.

Azkenik, preskribatuta dagoen kredituaren betetzea. Preskripzio iraungitzailea. Kreditu eskubidea ez bada baliatzen (orokorrean 15 urtetan), kreditua preskribatu egiten da. ezin da exijitu. Erantzukizunik gabeko zorraren kasua izango litzateke. Ezin duzu exijitu, dagoeneko epea pasa delako. Beste azalpena: salbuespen bat uko egitea. Zordunak uko egiten dio bere defentsa salbuespen horri.

Garrantzitsuena: bi elementuak beti present obligazio juridikoetan: zorra + ondarezko erantzukizuna. Supostu batzuetan zalantzak sor daitezke, baina kasuen gehiengoan, ez gaude zorrirk ez duen erantzukizun supostu batean, edo erantzukizunik gabeko zorraren aurrean. Beti batera aurkituko ditugu.

5. OBLIGAZIOAREN ONDAREZKOTASUNA

Ondarezko erantzukizuna obligazioaren nahitaezko elementua da. Horrek dakar, obligazioak ondarezko edukia izatea. Horrek ez du esan nahi prestazioak nahitaez balore ekonomikoa izan behar duenik. Orokorrean prestazioa balio ekonomiko bat izango da. Baina ez da beharrezkoa prestazioak ondarezko izaera hori izatea. Adibidez: konpetentzia ez egiteko obligazioa. Ondarezko obligazioaren edukia zein da orduan? Prestazioaren ez betetze kasuan, prestazio hori baliokide ekonomiko batean bilakatzeko aukera izan behar du. prestazioa dirutan adierazi behar da. zordunak ez duenean betetzen, bere ondarearekin erantzun behar duelako. Obligazioaren objektu aldiz izan daitezke: sekretu bat mantentzea. Baina ondoren ondarezko erantzukizuna izango du.

Gizartearentzat babesgarria den edozein interesa obligazioaren objektua izan daiteke.

Obligazio eta Kontratu materian Kode Zibilaren Modernizazio Proposamenearen 1088 art. «La prestación, aunque no tenga contenido económico, ha de satisfacer un interés legítimo del acreedor». Edozein interes izan daiteke obligazioaren objektua. Nahi ta nahiez ez du balio ekonomiko bat izan behar. ez da kotxe bat, etxe bat. babesgarria den edozein interes izan daiteke obligazioaren oinarri. Hori bai, ez betetze kasuan, baliokide ekonomikora bilakatu beharko da. Beraz, edozein interes obligazioaren objektu izan daiteke.

6. OBLIGAZIOZKO ERLAZIOAREN KONPLEXUTASUNA

6

Page 7: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

Egia da, hartzekodunak bere interesa asetzeko ahalmenak dituela, eta zordunak eginbeharra duela. baina hartzekodunak ahalmenez gain zamak ere baditu. Jokabide betebeharrak baditu. Eta zordunak, eginbeharrez gain ere, ahalmenak baditu.

Hartzekodunaren zamak eta zordunaren ahalmenak kontrajarriak daude, euren artean ordekatu egiten dira. hartzekoduna behartuta dago obligazioaren betetzean laguntzera. Obligazio egoeratik askatzen laguntzera behartuta dago.

Hartzekodunaren ahalmenak:

- Betetzea eskatzeko ahalmena

- Betetzea aurreratu. Epemuga aurreratzeko ahalmena. 1129. Aurreikusten da epea aurrera dezakeela. Esaterako, porrot egoeran dagoela dakit nire hartzekoduna. Eperarte itxaronda agian zer kobratu gabe geratuko naiz. Ondorioz, ahalmen hori aurreikustne da, betetzea aurreratzeko.

- Neurriak prestazioari eusteko. Madrilera joan behar naiz eta donostiko etxea saldu nahi dut. Hartzekodunak etxea erosiko duela ziurtatzeko, ziurta dezake jabetza erregistroan erosi duela. edonoren aurrean hortaz baliatuko du. ziurtatzeko bere interesa asetuko dela.

- Preskripzioa eteteko aukera. Iraungitzea galarazi: eskatuz.

- Zordunaren ondarean esku sartzea. Akzio subrogatorioa eta errebokatorioaren bidez.

Hartzekodunaren zamak: Lankidetza zordunarekin honek betetzeko. Informatu egin behar du, eta lagundu egin behar. hartzekodunak ez baditu betetzen zama hauek, hortik eratortzen diren ondorioak jasan beharko ditu. (internetez zerbait erosi, 2 aldiz etxean ez egon, ez erraztu correosa joan beharko)

Zordunaren ahalmenak: Obligaziotik askatzeko ahalmena. Hartzekodunaren borondatearen kontra. Emateko obligzioetan, hartzekodunak hartzkeorik ez badio laguntzen betetzera askatu dezake bere burua konsignazioaren bidez. Epailearengana jo eta gordailutzat utzi dezake ondasuna zordunak, esaterako. ez du zertan obligaizo egoeran egon betetze epea igaro denean. Beraz, eginbeharrak baditu zordunak, baina ahalmenak ere.

KZren 7. 1 art.: ONUSTEAK ESKATZEN DUEN ARRETAREKIN JARDUTEKO BETEBEHARRA. ONUSTEAK ZEHAZTEN DU HARTZEKODUNAK ESKA DEZAKEENA ETA ZORDUNAK BETE BEHAR DUENA. Jardun behar dute onustearen aginduak errespetatuz. Paketea entregatu behar duen mezulariak ezin du portalean utzi. Nahiz eta hitzartuta ez egon, onusteak exijitzen dio betetzea modu horretan.

Egoera hori oraindik gehiago konplika daiteke: obligaziozko erlazioa askoz ere handiagoak diren obligaziozko eralzioetan sartzen direnean. Salmentan esaterako, bi obligaziozko erlazio ditugu. Salmenta kontratutik sortzen den

7

Page 8: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

obligaziozko kontratua. Salmenta kontratutik ez da sortzen erlazio bakarra, baizik eta bi. Slatzaileak gauza emateko obligazioa dauka, hor hartzekoduna eroslea da eta zorduna saltzailea. Posizio bakoitzean ahalmenak eta zamak egongo direlarik. Baina gainera, erosleak ere obligazioa izango du. Non hartzekoduna saltzailea izango den eta zorduna eroslea. Eta posizio bakoitzean ere ahalmenak eta zamak egongo dira.

Obligazioa erlazio juridiko bezala aztertzen hasi gara. Non dauzkagun bi alderdi bakoitza posizio ezberdinarekin. Kontzeputak balio digu ondasuna eta zerbitzuak lortzeko. Kontzeptua barneratu egiten da, ordaindik handiagoak diren harremanetan.

7. OBLIGAZIOEN ITURRIAK

Obligazioa: lotura juridikoa. Nola sor daitezke?

1089 art: Las obligaciones nacen de la ley, de los contratos y cuasicontratos y de los actos y omisiones ilícitos o en que intervenga cualquier género de culpa o negligencia. 1090-1093 artikuluetan aurreikustne da iturri hauen eraentza espezifikoa.

Legea:

o Obligazio iturria. Are gehiago, obligazio guztiak sortzen dira legeak sortzen dituelako.

o Obligazio juriidkoak sortarazten dituzten egitate juridikoak zehazten ditu. Legea da ezartzen duena zer egitatek sortzen dituen obligazioak. Kontatuak esaterako obligazioak sortzen ditu, legeak jasotzen duelako obligazio iturri izango direla. Iturri nagusiena dugu legea, beraz.

Kontratuak

Kuasikontatuak. 1887 art.

Delituak

Kuasidelituak

7.1. LEGEA

Arau juridikoa:

Legea

Ohitura

Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Bidegabeko aberastea adibidez, hemendik sortu.

1090: Las obligaciones derivadas de la ley no se presumen. Sólo son exigibles las expresamente determinadas en este Código o en leyes especiales, y se

8

Page 9: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

regirán por los preceptos de la ley que las hubiere establecido; y, en lo que ésta no hubiere previsto, por las disposiciones del presente libro”.

Legeak esanbidez ezarri behar du. (zergak ordaintzeko obligazioa argi eta garbi ezarri behar da, ezin da presumitu). Legeak ezartzen du adib, IRPF ordaindu behar dela, noiz, non, nola, zenbat etab. Legeak obligazioa sortu eta zehazten du eta hustsuea egongo bazen, Kode Zibilaren IV. liburura joko genuke. Aztertu behar ditugun arau orokorrek, izaera supletorioa dute. lehenbizi obligazioa sortzen duten iturriek ezarritako arauak aplikatzen dira, eta hauen ezean, araudi orokorra apliaktuko da.

7.2. KONTRATUA

Obligazioen gehiengoa sortzen duen iturria: kontratua: Borondate pertsonala jatorritzat duen obligazio iturri bakarra. obligazioen ekoizpenera zuzendutako adostasuna. Kontratua adostasuna da. borondate akordioa da. eta borondate akordio hori zuzendua dago obligazio juridikoak sortzera. Borondate akordio bat, helburutzat duena obligazio juridikoak sortzea, interessak asetzeko. Kontratua: akordioa, adostasuna. Borondateari legeak ematen dio indarra obligazioak sortzeko, lotura juridikoak sortzeko.

1091 art: Las obligaciones que nacen de los contratos tienen fuerza de ley entre las partes contratantes, y deben cumplirse al tenor de los mismos”. Pacata sunt servanda. Hau da: hay que estar a lo establecido. Kontratua alderdientzat legea da. arau juridiko bat sortzen dute, euren arteko erlazioa arautzeko. Alderdiek errespetatu egin behar dute euren artean ezarritako erlazioa.

1254 art: “El contrato existe desde que una o varias personas consienten en obligarse, respecto de otra u otras, a dar alguna cosa o prestar algún servicio”. Obligatzeko adostasuna dagoen unetik, kontratua existitzen da.

7.3. KUASIKONTRATUTA

KZ 1887: Son cuasicontratos los hechos lícitos y puramente voluntarios, de los que resulta obligado su autor para con un tercero y a veces una obligación recíproca entre los interesados.

Ezaugarriak:

Zilegi eta borondatezko alde bateko jarduera

Ez da alde bateko adierazpena

Ex lege. Obligazio jruidikoa sortzen du jarduera horrek, legeak hala esaten duelako. Jarduera horrek obligazioa sortzen du legeak esaten duelako.

Obligazioa egilearentzat edo alderdientzat. Egilearentzat obligazioa sortzen du, baina alderdiarentzat ere sor dezake.

Bi egitate dira: bi kuasikontratu aurreikusten dira: motak:

9

Page 10: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

Besteen negozioen kudeaketa ofiziosoa. Alboko etxetik ura dator, eta ezer esan Gabe iturginari deitu diot. Iturginak erreparazioa amaitu arte kudeaketarekin amaitu beharko dut nik. Zilegizko eta borodnatezkoa da. horrek obligazio bat sortzen du: jarraitzea. Baina bere gain ere bai: mikelek ordaindu egin beharko dit bere ordez ordaindu dudana, bestela bidegabe aberastuko litzateke.

1888: El que se encarga voluntariamente de la agencia o administración de los negocios de otro, sin mandato de éste, está obligado a continuar su gestión hasta el término del asunto y sus incidencias, o a requerir al interesado para que le sustituya en la gestión, si se hallase en estado de poder hacerlo por sí. negozio horien kudeaketan sasrtzea agindurik Gabe, obligazio bat sortzen du egilearen gain. legeak ezartzen du jarduera horrek obligazioa sortzen duela: jarraitzea kudeaketarekin edo jabeari jakinaraztea ikusteko ea bere kabuz jardun dezakeen. Mikel aurkitzen badut eta bereganatu badezake arazoa berak jarraitu beharko du.

1889: nola burutu behar den jarduera hori: arreta arruntaz diligentziaz, eta kalte galerak ordaintzeko duen obligazioa.

1890: beste batengan delegatzen badu, beste horrengatik erantzun beharko du. biren artean hartzen badugu solidarioki erantzungo dute (Mikelek edonori exijitu ahalko dio erantzukizun guztia).

1891: ustekabeko kasuetan erantzulea da.

1892: kudeaketari baiezkoa ematen badio, kuasikontratua izatetik mandatu kontratua izatera pasako da. mandatu kontratuaren eraentza izango delarik aplikagarri.

1893: ez badu baiezkoa ematen, erantzulea da. kudeaketa hauetan onuradunarengain ere obligazioa: beste alderdia medeatu.

Zor ez denaren kobratzea. Kobratzen baduzu zor ez zaizun zerbait, zor gabe jaso duzuna itzuli egin beharko duzu. Itzultzeko obligazioa sortzen da.

1895: Cuando se recibe alguna cosa que no había derecho a cobrar, y que por error ha sido indebidamente entregada, surge la obligación de restituirla.

Hiru aurresupostu:

o Datio.ordainketa kontzeptuan ematea. entregatzen duenak entregatzen du obligazio bat ordaintzeko obligazioarekin. adibidez, kontu korronte batean dirua sartzea, zor baten ordainketa egiteko.

o Indebitum. Kobratzeko eskubiderik eza. ez zegoen kobratzeko eskubiderik eta bidegabez kobratu egin da. Noiz entregatutakoa ez da zor? doktrinak berizten ditu hiru indebitum mota:

10

Page 11: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

Indebitum ex causa. kasu honetan ordaintzen dena ez da zor, obligazioa ez delako inoiz existitu, edo dagoeneko iraungi egin delako. Luismarekin bankuak ez du inolako obligaziorik.

Indebitum ex persona. Obligazioa dago baina ez parte hartzen duten subjektuen artean. jaso duena ez da eman duenaren hartzekoduna. bankuetxeak diru kantitate hori zor du, baina ez Luismari, beste bati baizik.

Indebitum ex re. Zor da baina entregatutakoak ez du bat egiten zor denarekin. Posible da bat ez egitea beste zerbait zor delako, edo emandakoa zor dena baino gehiago delako. lehenengo kasuan, nik hartzekodunari 1 milioi zor diot. aldiz eskudirua ez dut, eta txaleta ematen diot 1 miloi baliokoa. ez delako zor neurri horretan.

o Errakuntza. ordainketa egiten duenak ordainketa egiten du uste duelako zor duela.

1896: fede txarrez onartzen badu ez denaren ordainketa, interesak ordaindu behar, edo fruituak. Galerei dagokionez……

1897: saldu badu jaso duena, saldu duenaren prezioa entregatu behar.

1899: in debitum ex persona. jasotzen duen pertsonak kreditu bat dauka eta ordainketa jaso du. uste du jaso duena bere zordunak ordaindu duela. ez du itzui beharko fede onz jardun badu. eskatu ahalko dio benetako zordunari.

1900: nork frogatu behar du diru kantitate hori eman zaiola? ordaindu duenak. hau da bankuetxeak. entregatzen duenak demostratu behar du entregatu duela, eta izan duen errakuntza. bi gauza horiek demostratu behar ditu.

1901: garrtz. presumitzen da errakuntza, ordaintzen duzunean zor ez zenuena, ex causa ex re, kasu horretan ez duzu frogatu behar errakuntza egon dela. ez duzunean sortu errakuntza presumitzen da, baina froga dezake oparia dela edo kausa justa bat zegoela. kausa justu hori zein izan daiteke? propina bidezko kausa da. obligazio moral horren betetzeak uste da justifikatzen da eman den atribuzioa.

Hauek dira zilegizko eta alde bateko jarduerak, obligazioak sortzen dituzten jarduerak. Biek saihestu nahi dute: bidegabeko aberastea.

7.4. DELITUA

Sortutako kalte-galeren ordaina delitutik edo faltatik sortutako kontratuz kanpoko erantzukizun zibila. Delitu bat burutzea, erantuzkizun penala sortzeaz gain erantzukizun zibila ere sortzen da. zertan datza? Sortutako kalte eta galerez erantzutea.

Zigor Kodea: 1092: “Las obligaciones civiles que nazcan de los delitos o faltas se regirán por las disposiciones del Código penal”. Zigor Kodeak eraentzen du.

11

Page 12: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

ZK109.1: La ejecución de un hecho descrito por la Ley como delito o falta obliga a reparar, en los términos previstos en las Leyes, los daños y perjuicios por él causados. delitu edo falta bat egiten denean honek sorrarazten du erantzukizun zibila. Jarduera anti juridiko batek erantzukizun zibila sorraraziko du, nahiz eta delitua ez izan? bai, kasu horretan kuasidelitu baten aurrean egongo gara.

7.5. KUASIDELITUA

Delitu edo falta gisa tipifikatuta ez dauden akzio zein omisio kaltegarriak, non aktoreak erru edo arretagabeziaz jokatu baitu. Delitu zibila. Arreta gabeziak sortutako egintza edo omisioa. umeak baloiarekin eskaparetea apurtzea. jarduera horrek sorrtuko du erantzukizun zibila. arreta gabeziaz jardutearekin. kotxean zigarroa erori, makurtu eta istripua sorrarazi.

Kzren 1093 art. “Las que se deriven de actos u omisiones en que intervenga culpa o negligencia no penadas por la ley, quedarán sometidas a las disposiciones del capítulo II del Título XVI de este Libro”.

KZren 1902 art. eta hurrengoak: KONTRATUZ KANPOKO ERANTZUKIZUNA erantzukizun zibila.

“El que por acción u omisión causa daño a otro, interviniendo culpa o negligencia, está obligado a reparar el daño causado” . Obligazio jakin baten iturria da.

Kontratuarekin batera obligazio gehien kontratuz kanpoko erantzukizunetik sortzen dira. obligazio askok egun hemen dute jatorria.

7.6. ALDEBATEKO BORONDATE ADIERAZPENA

ALDEBATEKO BORONDATEAREN ADIERAZPENAREN OBLIGAZIOZKO ERAGINA

Norbaitek jarduera jakin bat duen edo emaitz zehatz bat lortzen duen pertsonaren alde prestazio bat gauzatuko duela adierazteak, betekizuna bete duen pertsonaren alde, eskubide hori sortarazten du, alde batera utziz ohartuki edo oharturik gabe egiten duen, hau da, kreditu eskubidea eskuratzeko borondatearekin.

nahikoa da norbaitek adieraztea, bere burua obligatzen duela? Recompensa bat emateko promesa. iragarki hori jartzea nahikoa da obligazioa sortzeko? txakurra aurkitzen duenari kreditu eskubidea ematen zaio. Borondatean oinarritzen den obligazio iturri bakarra kontratua da. printzipioz ez da obligazio iturri. ulertu daiteke txakurra bilatzen duena mandatu kontratu baten parte dela. baina txakurra bilatzen duenak ez badaki sari bat dagoela bilatzeagatik? borondateak bakarrik ematen dit eskubidea? Bideratu behar da kontratura. baina bideratzen badugu kontratutra, arazoa: nola onartu dezaket kontratu bat ez badut ezagutzen eskaintza. ez badu ezagutzen eta kontraturik ez badago, zergatik dago obligatua saria ematera? Bere deklarazioarekin exepktatiba bat sortu du. horretan oinarriturik esan dezakegu obligazioa sortzen dela. Aldiz, orokorrean esatenda, alde bateko borodnateko adierzpenak ez duela obligaziorik sortzen,

soilik salbuespen gisq.EZ OROKORKI, SALBUESPEN GISA.

12

Page 13: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

Doktrinak dio KZren 1089 artikuluak ez duela jasotzen obligazio iturri gisa. Are gehiago, esaten dute obligazioa sortzeko beharrezkoa izango litzatekela bestaren onartzea. besteak onartu egin behar du kreditu eskubidearen sorkuntza. onartzen badu, zer obligazio iturri kau? kontratuaren iturria.

Jurisprudentziak: 1955ko abenduaren 1eko epaiak: «en la legislación española no se contienen normas que decididamente permitan recoger la eficacia de la declaración de voluntad como fuente creadora de las obligaciones, de manera que de forma muy excepcional dicha eficacia puede otorgarse». printzipioz ez da obligazio iturria, eta onartzen bada, salbuespen gisa. salbuespen supostua, non onartzen den alde bateko borondateak obligazioa sortzea:

SARIA EMATEKO PROMESA PUBLIKOA

Kreditu eskubidea sortzen da aurreikusi den jarduera burutu duen pertsonaren alde, beharrezkoa izan gabe aldez aurretik promesa onartzea. ulertzen da nahikoa dela adierazpena, obligazioa sortzeko.

Errebokazioa. Adierazpena indarrik gabe utzi ahalko da baldintza hauekin:

Ezagutza egiteko erabili diren publizitate bitarteko berdinak.

Errebokazioa eraginkorra jarduera edo emaitza eman baino lehenago egin bada.

Promesari epe bat ezarri bazaio, errebokatu edo aldatu ahal izango da bidezko kausa bati jarraiki.

LEHIATZE SARIDUNA

Planteatzen da alde bateko borondate adierazpenaren eragina. adib, enpresa batean kontratatzeko konkursoa. lehen postua lortu ezkero postua zuretzat. planteatzen da obligaziozko eragina duen edo ez. gehiengoak esaten du Kontratu baten aurrean egongo garela. Lehiaketetan berezitasun bat ematen delako: baseak onartu behar direlako. Baseak onartzen dituzunean parte hartzeko, ulertzen da kontratu bat burutzen ari zarela, eta sortzen diren obligazioak kontratutik sortzen direla eta ez alde bateko borondate obligaziorik. Aldiz, baseak ez direnean onartzen, posible da obligazioak sortzea alde bakarreko borondate adierazpenekin. aldiz, arruntena izango da baseak onartzea.

8. KAUSA-GABEKO EDO BIDEGABEKO ABERASTEA

pertsona baten ondarea beste pertsona baten ondarearen kontu aberasten denean jarduera bat egon delako edo ondasun bat transmititu delako, kausarik egon gabe. aberaste horrek ez duenez kausarik, jasotzen duen pertsonaren gain, bidegabez jaso duena, itzultzeko edo medeatzeko obligazioa sortzen da.

Kausa gabe eskuratzen duenez, pobretu denari medeatzeko edo bueltatzeko obligazioa. aberaste horrek kausarik ez duenez, bidegabe jaso

13

Page 14: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

dena bueltatzea. Mikelen adibidea, edo Luismarena. bidegabez jaso duena itzultzeko obligazioa.

Kode modernoetan bidegabeko aberastea kategoria orokora bezala jasotzen da, bere baitan kasu auntiz barneratzen dira, eta denek amankomunean: aberastearen funts eza.

Gure kodean, aldiz, formulazio orokorrik ez. ez da figura autonomo bezala jastozen. Kode zibilean jasotzen da bidegabeko aberastearen azpimota bat: zor ez dena kobratzea. arrazoirik gabeko aberaste bat dago, eta bere jatorria errakuntzaz egin den ordainketa bat da. Aberastea zor ez den ordaintze errudun baten ondorioz.

Aldiz, DOKTRINA ETA JURISPRUDENTZIAk aldiz, errekonozitu egiten dute bidegabeko aberastea ondarezko zuzenbidearen printzipio orokor gisa. Inor ezin da beste norbaiten ondarearen kontura bidegabez aberastu. Obligazio berezi baten iturri gisa: MEDEATU edo ITZULI. kausa eza ematen bada, bidegabeko aberastea ematen bada, obligazio jakina sortzen da: itzultzea edo medeatzea. Zuzenbidearen printzipioak ez dira idatzita egoten, eratorri egiten dira. printzipioaren adibideak bilatzen ditugu legerian. KZren 356, 360, 1158, 1358, 1359… KZren 10.9. art.: errekonozimendua obligazio iturri gisa.

Adibidea: Puede hacer el pago cualquier persona, tenga o no interés en el cumplimiento de la obligación, ya lo conozca y lo apruebe, o ya lo ignore el deudor. El que pagare por cuenta de otro podrá reclamar del deudor lo que hubiese pagado, a no haberlo hecho contra su expresa voluntad.En este caso sólo podrá repetir del deudor aquello en que le hubiera sido útil el pago. hirugarren batek ordain diezaioke hartzekodunari. hirugarrenak berreskuratu ahalko du zordunaren ordez ordaindu duena? nik ordaintzen badut Mikelen ordez 1.000€, Mikeli eskatu ahalko dizkiot? bai, bestela bidegabeko aberaste bat dago. inor ezin da beste baten kontuz aberastu kausarik Gabe. Opari bate gin nahi badiot, kausa badago kasu horretan.

BIDEGABEKO ABERASTEAREN DOKTRINA

Aplikazio eremua: kausa gabeko ondarezko handitze kasu guztiak, beti ere eraentza berezia ez badute. KANPO: ZOR EZ DEN KOBRATZEA. bidegabeko aberastearen doktirnak aplikazio eremutzat du kausarik gabeko ondare handitze guztiak, berezko erregelak ez dituztenak. Zor ez dena kobratzea kanpo geratzen da, bere eraentza propioa baitu.

Akzio eta obligazioaren funtsa: ondareen arteko desorekaren kausa eza. Kausa falta denez, obligazioa sortzen da, eta horri jarraiki obligazioa. Zor ez den irabazte bat lortzea, ez da beharrezkoa ustez aberastu denaren:

- Kaltea

- Arretagabezia

- Fede gaiztoa

14

Page 15: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

- Ez zilegi egintza

Bidegabeko aberaste batean ez da beharrezkoa kaltea sortzea, arretagabeziaz jardutea, fede gaiztoa eta egintza ez zilegia. Bateragarria onustearekin.

BETEKIZUNAK AKZIOA EGIKARITZEKO:

demandatuaren aberastea: sortutako irabazia (handitze bat bizi izan du, lucro emergente) edo srortugabeko kaltea (daño cesante, ondaretik ondasun bat irtetea saihestea, edo egin behar zuen gastu bat ez egitea).

Aldi berean demandatzaileak probretzea bizi behar du: sortu gabeko irabazia (espero zuen diru sarrera bat eta ez du jaso) edo sortutako kaltea (daño emergente, ondaretik zerbait irten da, gastu bat jasan du).

Aberaste eta pobretzearen artean, kausalitatea erlazioak egon behar du. batek aberastu behr du pobretzen denaren heinean. Zeharkakoa izan daiteke kausalitate erlazioa, hirugarren bitartez. arruntena, ahla ere, zuzena izango da.

Garrantzitsuena: aberaste hura justifikatzen duen kausa baten eza. demandatuaren aberastea justifikatzen duen kausarik ez egotea, edota bidegabekoa izatea kausa hori.

Egitatezko kasuari akzioaren aplikazioa galerazten dion legezko arau baten existentzia eza. akzioa egikeritzeko ez du legeak ezarri beharko, onartu behar dela pobretze hori. legeak ez du behartu behar pobretze hori jasan behar duela.

Lau baldintza hauek ematen badira, demandatuaren gain bidegabe jaso duena itzultzeko obligazioa sortuko da. obligazioa in natura bete beharko da, jasotako gauza bera eta ez bada posible, dirua.

Akzioaren muga: pobretzea. Bizitako kalte eta galerak ez dira medeatzen, baizik eta ondarea berreraikitzen da.

Akzioaren preskripzio epea: 15 urtetako epe orokorra.

Jakin behar dugu proposamenean jasotzen dela, obligazioen iturrien artean kategoria bezala bidegabeko aberastea JASOTZEA.

15

Page 16: 1. Gaia Zibil

Ariadna Arbulu

16