ERAGINTZA Kultur Erakundea 2000. urtean URTXINTXA
Eskolaren baitan sortu zen irabazi asmorik gabeko
jendartearen esku-hartzerako erakundea da. Bi arrazoi
nagusirengatik sortu zen:
- Orduko esku-hartze eskaintzan Urtxintxa Eskolak
bultzatu nahi zuen eredurik ez zegoelako.
- Urtxintxa Eskolan trebatzen ziren hezitzaileek,
esku-hartze arloko egitasmoetan Urtxintxa Eskolaren
balioak transmititu ahal izateko.
Erakundearen helburu nagusia balioetan oinarritutako
suspertze kulturalaren eta aisialdiaren erabilera bultzatzea
da.
Esku-hartzearen eta suspertze soziokulturalaren alorrean
izaera desberdineko egitasmoak garatzen ditugu, beti ere,
norberaren aisialdian garapen integrala jorratzeko aukera
desberdinak eskainiz.
Erakundea sortu zenetik, anitzak izan dira diseinatutako eta
martxan jarritako programa kultural zein sozialak: Udal
ludotekak, familientzako jarduerak, haur parkeak, ludoteka
ibiltariak, dinamizazioak, udaleku irekiak, Gazte-guneak,
eskolaz kanpoko jarduerak…
Aisiaren eta astiaren antzaldatzean sinisten dugu eta baita
astialdi hezitzailean ere, gauzak horrela, balioetan
oinarritutako egitasmoak burutzen ditugu eta helburu
eraldatzailea dugu presente.
Gure eragin eremua Euskal Herria da eta jasotzaileei
dagokienez, adin tarte guztietako pertsonak izaten ditugu
gurean. Aniztasunean oinarritzen da jasotzaileen profila,
kultura, sexu, gaitasun… zein hizkuntza desberdinak
aintzat hartzen direlarik.
Azalpena
Dokumentu honetan, 2013ko udarako prestatu ditugun
proposamenak aurkituko dituzu: udaleku irekiak zein itxiak
antolatzeko proiektuak, egonaldi laburrak, ikastetxeetako
ikasturte amaierako irteerak, kultur guneak kudeatzeko
aukerak, dinamizazio bereziak… Egitasmo guztiak balioen
hezkuntzan oinarritzen dira eta ondokoak dira lantzen eta
zeharkatzen diren balioak eta gaiak:
- euskara
- parekidetasuna
- kulturartekotasuna
- parte-hartzea
- ingurumena
- inklusioa
- elkartasuna
- bizikidetza
Dokumentuan aurkezten ditugun proposamenak, adinaren
eta egutegiaren arabera molda daitezke, erakunde
antolatzailearen beharrak eta interesak kontuan hartuko dira.
Aurkibide orokorra
1. Udaleku irekiak 4 orr.
2. Udaleku itxiak 6 orr.
3. Familia udalekuak 8 orr.
4. Ikasturte amaierakoak 10 orr.
5. Dinamizazioak (5 proposamen)
TitiritEROekin jolasean, indarkeriaren prebentzioa, elkar
erantzukizuna, munduari bira jolasean, sare sozialak…12 orr.
6. Udako kultur eskaintzak: igerilekuak, plazak, hondartzak,
parkeak… aisi- gune bihurtuz. 16 orr.
7. Txikiguneak 1-3 urteko haurrentzat 18 orr.
8. Zure neurrira 20 orr.
Adin tarteak:
4-5 urte, 6-9 urte, 10-13 urte eta 14-16 urte.
Datak:
ekainetik irailera 15 eguneko txandetan.
Ordutegiak:
> Goizez: 10:00-14:00
> Goizez eta arratsaldez: 10:00-13:00 eta 15:00-18:00
> Egun osokoak: 10:00-18:00
Udaleku irekiak haurrei eta gaztetxoei uda garaiko aisialdiansortzen zaizkien beharrei erantzuten dieten aukerahezitzaileak dira. Egunean zehar herrian bertan zeininguruetako leku interesgarrietan garatzen diren jarduerakjartzen ditu parte-hartzaileen eskura.
Udalekuak udaletxeentzat, guraso elkarteentzat, astialditaldeentzat, ikastetxeentzat eta bestelako erakundeentzatkudeatzen ditugu. Honakoak dira ezaugarriak:
Landuko diren balioak eta gaiak: Euskara,parekidetasuna, kulturartekotasuna, ingurumena,elkartasuna, bizikidetza eta parte-hartzea.
Egingo diren jarduerak: jolasak, tailerrak, ipuinkontaketak, txangoak, ibilbideak herrian zehar, kirolekintzak, sukaldaritza…
Erabiliko den metodologia: Dinamikoa, parte-hartzailea, inklusiboa eta elkarlanean oinarritua izangoda. Interesgune baten bidez jarduera guztiei loturaemango zaie.
Adin tarteak:
8-10 urte, 11-13 urte eta 14-16 urte.
Datak:
Uztailetik irailera astebeteko txandetan.
7 egunetako udalekuak.
Udan, oporretan dauden haurrei eta gaztetxoei aisialdi aukera
egokia eskaintzea garrantzitsua da eta aukera hori, bereziki
haurren adina kontuan harturik, kalitatezkoa eta hezigarria zein
entretenigarria izatea beharrezkoa da. Udaleku itxietan lagunekin
edo beste herrietako haurrekin eta gazteekin harremana duten
bitartean, ez ohiko ekintzak burutzeko eta txangoak egiteko
aukera dute. Gainera, haurren autonomiarako eta auto-
kudeaketarako gaitasuna ere bultzatzen da.
Udalekuak udaletxeentzat, guraso elkarteentzat, astialditaldeentzat, ikastetxeentzat eta bestelako erakundeentzatkudeatzen ditugu.
Landuko diren balioak eta gaiak: Euskara,parekidetasuna, kulturartekotasuna, ingurumena,elkartasuna, bizikidetza eta parte-hartzea.
Egingo diren jarduerak: jolasak, tailerrak, ipuinkontaketak, txangoak, ibilbideak herrian zehar, kirolekintzak, sukaldaritza…
Erabiliko den metodologia: Dinamikoa, parte-hartzailea,inklusiboa eta elkarlanean oinarritua izango da. Interesgunebaten bidez jarduera guztiei lotura emango zaie.
Lagun kopurua:
24 pertsona gehienez.
Datak:
Abuztuaren 19tik 25era
edo abuztuaren 26tik irailaren 1era.
Familian euskaraz gozatzeko aukera paregabea da. Ekintza
anitzak eginez familiarteko eta familien arteko harremana
indartzeko eta euskarazko komunikazioa areagotzeko aukera
eskaintzen dute Familia Udalekuek.
Urduña ondoan dagoen Terganga herriko etxean astebeteko
egonaldia egitea proposatzen da
Landuko diren balioak eta gaiak: Euskara,parekidetasuna, kulturartekotasuna, ingurumena,elkartasuna, bizikidetza eta parte-hartzea.
Egingo diren jarduerak: jolasak, tailerrak, ipuinkontaketak, mendi irteerak, txangoak, ibilbideak herrianzehar, sukaldaritza…
Erabiliko den metodologia: Dinamikoa, parte-hartzailea,inklusiboa eta elkarlanean oinarritua izango da.
Adin tarteak:
5-6 urte, 8-10 urte, 11-13 urte eta 14-16 urte.
Data proposamena:
Ekainaren 25a eta 30a artean.
Ekainean zehar ikastetxe askotan ikasturteari agurra emateko
irteerak antolatzen dira. Eragintza Kultur Erakundeak 3
eguneko irteerak antolatzeko aukera eskaintzen dizue guraso
elkarteei nahiz eskolako arduradunei, balioak lantzeko gune
ezin hobeak baitira irteera horiek.
Landuko diren balioak eta gaiak: Euskara,parekidetasuna, kulturartekotasuna, ingurumena,elkartasuna, bizikidetza eta parte-hartzea.
Egingo diren jarduerak: jolasak, tailerrak, ipuinkontaketak, mendi irteerak, txangoak, ibilbideak herrianzehar, sukaldaritza…
Erabiliko den metodologia: Dinamikoa, parte-hartzailea,inklusiboa eta elkarlanean oinarritua izango da. Interesgunebaten bidez balioei lotura emango zaie.
1. TITIRITeröEKIN JOLASEAN
Helburua: Ipuinen bidez balioak lantzea.
Dinamikaren azalpena: Ipuin kontalariek ipuin
miragarria kontatuko dute eta ondoren ipuin horretan
landutako gaiari buruzko tailerrak eta jolasak egingo
dira.
Jasotzaileak: 5-10 urteko haurrak.
2. INDARKERIAREN PREBENTZIOA
Helburua: indarkeria zer den lantzea eta gazteen
artean harreman berriak sortzeko balioak lantzea.
Dinamikaren azalpena: 2 orduko dinamika da.
Indarkeria zer den azaltzeko jolasak erabiliko ditugu
eta ondoren, Egun on printzesa film laburra jarri eta
galdera batzuen bitartez hausnarketa bultzatuko da.
Jasotzaileak: 10-12 eta12-16 urteko gazteak.
3. OKA JOLASA Elkar erantzukizuna lantzen
Helburua: OKA honen helburua, gazteek eta haurrek
dituzten genero estereotipoak apurtzea da, sexuaren
araberako lan banaketaren inguruko hausnarketa bultzatuz
eta sexu-generoaren arabera eraikitako rolak gaindituz.
Dinamikaren azalpena: 2 orduko dinamizazioa da. Elkar
erantzukizuna bultzatuko da, zaintzaren inguruko
hausnarketa bultzatuz eta emakumearen irudi sexista alde
batera utziz. OKA jolasaren bidez gainditu beharreko frogak,
emakumeei eta gizonei egokitutako ohiko rolak izango dira:
lisatzea, botoiak jostea, arropa tolestea, bonbilla jartzea,
harrikoa egitea, baloiarekin jolastea, punteria frogatzea,
torlojuak jartzea, jostailu bat konpontzea, panpinak janztea
eta zaintzea…
Jasotzaileak: 6-8, 10-12 eta 12-16 urteko gazteak.
4. MUNDUARI BIRA JOLASEAN muntaia
Helburua: Muntai honen helburu nagusia haurrek eta
gazteek beste kulturekiko dituzten mesfidantza, beldur,
aurreiritzi eta estereotipoak gainditzea da, munduko jolas
eta tailer ezberdinen bidez.
Dinamikaren azalpena: Dinamizazio hau munduan zehar
egiteko bidaia gisa proposatzen dugu. Muntaia 5
kontinenteetan banatuko da, eta hauetako bakoitzean,
bertako bitxikeriez eta ohiturez jabetzeaz gain, kontinente
bakoitzeko eskulan batez eta jolas ezberdinez gozatzeko
aukera izango dute haurrek. Munduari bira emateko,
haurrek bidaia-txartela bat izango dute. Besteak beste,
honakoak dira bisitatuko dituzten herriak: Mozambike,
Sahara, Maroko, India, Japonia, Txina, Brasil, AEB, El
Salvador, Italia, Euskal Herria, Papua Ginea Berria,
Australia,… Dinamizazioaren iraupena 3 ordukoa da.
Jasotzaileak: 6-12 urteko haurrak.
5. SARE SOZIALAK
Helburua: Sare sozialak euskaraz nola erabil daitezkeen
erakustea eta erabileran ager daitezkeen arriskuen inguruan
hausnartzea.
Dinamikaren azalpena: 2 orduko dinamizazio saioa da, non
sare sozialak zer diren azaltzen den eta egiten dugun
erabileraren inguruko hausnarketa bultzatzen den. Sare sozialak
euskaraz erabiltzeko baliabideak ere landuko dira. Talde
dinamika desberdinak erabiliz, gazteek beraiek sare sozialei
buruz dakitena eta uste dutena landuko da, sare sozialak izan
ditzaketen abantailen eta arriskuen aurrean kontzienteago
eginez.
Jasotzaileak: 12-16 urteko gazteak.
Jasotzaileak:
Goizetan:
Helduak.
Arratsaldetan:
Haurrak, helduak, familiak.
Izaera anitzeko jardueraz dinamizatutako guneak sortzea proposatzen
dugu, uda garaian igerilekuetan, plazetan, hondartzetan,… ekintzak
antolatzeko. Udan, gure igerilekuetara eta hondartzetara hurbiltzen diren
pertsonei aisi-gunea eskaintzean datza, ekintza dibertigarri eta
hezigarrietan parte hartzeko aukera luzatu nahi zaie.
Ekintzak:
Yoga
Tai-chi
Uda-liburutegia
Tailerrak - Ikastaroak
Hitzaldiak
Txango laburrak herrian: baserri ibilbideak, toponimia ibilbideak, mendi
irteerak,…
Prentsa tailerra
Familian euskaraz jolasean
…
Data: Uztaileko bigarren hamabostaldian.
Hezitzaileko ratioa: 6 haur hezitzaile bakoitzeko.
Adina: 1-3 urte.
Ordutegia: 10:00-14:00
Uztaileko bigarren hamabostaldian 1-3 urteko haurrei zuzendutako
udalekuak dira. Udako aisialdiko heziketa eskaintza haur
nagusiagoei zuzendutakoa izaten da eta adin tarte honi
zuzendutako eskaintza oso eskasa da. Gainera, haurreskolek
ekaina bukaeran oporrak hartzen dituzte eta hamabostaldi horretan
familientzako zaila izaten da lana eta haurren zainketa uztartzea.
Hori dela eta, etxeko txikitxoenek aisialdiko jarduerez goza
dezaten, proposamen berezia diseinatu da.
Zure neurrira egokitutako eskaintza
• Adostutako eskaintza zure beharretara eta baldintzetara
egokitzen den eskaintza da.
• Katalogo honetan ideia anitzak dituzu, baina zeure ideia
propioari loturiko proposamenak diseinatzeko eta
kudeatzeko prest gaude.
• Tokian tokiko berezitasunak aintzat harturik, balioetan
hezteko hezkuntza praktikan jartzea dugu helburu. Aisialdia
eremu hezitzailea izan dadin, gai eta balio bakoitzean
arituko den aditu-taldea dugu lanean.
• Aisialdi hezitzailean sinesten dugu.
Balioak ardatz izanik
• Euskarazko kalitatezko eskaintza aurki dezakezu hemen.
Euskara bultzatzeko, indartzeko eta euskaraz gozatzeko
apustua egiten dugu: murgiltze saioak, mintzalagun
programak, jolas eta abestien ikastaroak…
• Aukera berdintasuna eta Kulturartekotasuna lantzeko
programa espezifikoak diseinatzen ditugu jasotzaileen nahi eta
beharretara egokituak.
• Bizikidetza, inklusioa,parte-hartzea eta kooperazioa gure
eguneroko ogia dira.
• Ingurumenaren eta sostengarritasunaren gaia jorratzeko
gaitasuna dugu.
Gure hezitzaileak
• Kopuruei dagokionez, hamabi umeko talde bakoitzean
hezitzaile bat egongo da eta taldeak adinen arabera
banatuko dira.
• Ekintzak aurrera eramango dituen talde hezitzaileak
hurrengo ezaugarriak izango ditu:
• Astialdiko Zuzendari, Astialdiko Begirale edota
irakaskuntzan titulazioa: magisteritza, pedagogia,
gizarte hezkuntza, gizarte kultur dinamizazioa…
• Haurren hezkuntzan eta dinamizazioan adituak.
• EGA edo baliokidea den agiridunak, eta ahozko
euskara maila ona.
•Giza esku-hartzerako lan hitzarmenaren araberako kontratua,
(BAO 10/13). Lan hitzarmena jarraitzen dugu, langileen soldata
eta baldintza duinak bermatzeko tresna da.
•Beharrezkoa den horietan hezitzaile bereziak jarriko dira.