2010eko Apirilaren 22koa - 22 avril 2010 - 1,15 E - N° 3053- ISSN 0767-7643
Ardura, itsuek untsa aditzen dute eta elkorrek bixta ona.(Arthur de Gobineau)
HERRIA : Bazuen zenbait urte ekilili olioa zuen traktorentzat egi-ten zenutela, orain bestei saltzen diezue, eta gobernuak onartzen du ?Mixel Lahetjuzan : Hasiak gara duela laupabost urte EHLG laguntzaile, bagara hamar bat laborari, landatzen ditugu ekililia edo kolza ; tinkatzen dugularik ateratzen den turtoa edo buia, hemengoa eta jitez aldatu hazirik gabekoa, gure abereen hazteko erabiltzen dugu, eta oliotu partea, guti gora behera ehuneko hogei, gure traktoreen kurriarazteko baliatzen dugu. Iaz jakin ginuen Donibaneko portuan bi a rraintza untzik xedea zutela ekililiarekin kurriarazteko beren motorrea gazolioa ekonomizatzeko. Hori jakitearekin ekilili ekoizpena emendatu dugu ; hirurogeita hamabost hektara landatu ditugu , hortik 30 000 pinta ekilili olio ateratzen dugu. Hola pentsatzen dugu bi arraintza untzientzat balioko duela, bai eta ere BIZIGARBIA sozietateko kamioien kurriarazteko ; hauek erregaiaren % hogei ekilili olio erantsiko dute beren kamioien motorretan.H : Nahi bezainbat eremutan ereiten ahal duzuea ekililia ?M.L. : Bai, bai, libroki ari gara ; erran dutan hektara andana landatu dugu pentsaturik heintsu hori beharko dela aipatu bi merkatuen betetzeko. Oraiko ustez heldu den urteko, beste hogeitamar bat hektara beharko ditugu, dela gure traktoreen beharreri, dela arrantzaleen beharrari buru egiteko.H : Dei bat bezala sumatzen dut egiten diezuena hor beste labora-riei, hola da ?M.L. Mementoan ateak idekiak dire, uste dugu beharra goiti hupatuko dela eta buru egin behar diogula. Gauza bati kasu berezia egiten diogu haatik : urtero ekilili landa
eremuz aldaratzen dugu lurra ez sobera akitzeko, horrek erran nahi du eremurik aski behar dela ekililia egiten hasterakoan, urte oroz lekuz aldatzeko.H : Ekililia ereiten hasten zarete, horrek artoak bezainbat bederen eman behar luke bizitzekoaren ateratzeko ez, ikusiz eta zenbat galtzen duten laborariek urte hau-etan ?M.L. : Laborantzan prezioak ez dira sekulan aitzinetik finkatuak. Guk begistatzen dugu bigarren merkatu bat, arrantzaleen ondotik, Bizigarbia sindikateko hondakinak biltzen dabiltzan hamazazpi kamioien erregaiarena. Guk eskaintza ekonomikoa egina diogu eta Bizigarbiren hautuaren zain gaude, beti ere bi muga hor ditugu beti ; gure bizipidea segurtatzeko prezioa aski gora, baina Bizigarbiren merkatua irabazteko aski merke ezarri beharko dugu.H : Eta administrazioa, beste or-duz erregaien kasuan hain minbe-ra denak, aldi honetan esperien-tzia horretara onar tzen zaituzte, uste duzu urrikaldu zaizuela ira-bazietan apaldu zaretelako labo-rariak azkarki ?M.L. : Beldur naiz ez dutela griña hori sobera beren gogoan, guk Nouste Ekilili koperatiba, Biarno/Amikuze eta Senpere arteko laborarien artean muntatu dugularik joan den abenduan, Frantzia barneko tatsa ekonomikoak biltzeaz axola duen aduanarekin hitzartu gara eta tatsa bat pagatuko dugu egiten dugun ekilili kantitatearen arabera, ez hori salduko dugun prezioaren arabera. Laborantza ministerioak eta Europak ekarri duten diru laguntza (570 000 euro) ez datorkigu gure moltsara, horrekin lagundua da ekililiaren pikoan emaite teknikoa, eta Donibaneko portuan eraikiko den ekilili erreserba erraldoia.
Errotak ustegabeko itzuliak egiten ditu noiz-tenka. Alain Juste gaur egun estatuko egi-tura bateko presidentea da : Institut français des huiles vegétales pures, duela hamar urte buxeteko ministerioak auzitan kondenarazi zuen bost mila euroko isuna pagatzera lan-dare olioa baliatzen zuelakotz gazolioaren ordez bere autoan. Aurten Lapurdin abia-tzen duen esperientzian barne dira dotzena bat laborari eta arrantzale, ideia beretik ekilili olioa baliatu traktoretan eta arraintza ontzietan gazolioaren ordez ; aldi honetan gobernuak ez du isunik emanen, baizik eta dirulaguntza bat esperientzia berriaren lehen bi urteak laguntzeko. Argazkiak erakusten dizkigu esperientzia horren izenpetzen : Alain Labatsuzan, Hazparneko laborantza lizeoko zuzendaria, Mikel Epalza « Itsas gaz-teria » elkartekoa eta Alain Juste bera (biek elkarrekin muntatu zuten doziera ministerioa eta Europari buruz).Ideia xinplea da : Nouste Ekilili koperatibako laborariek ekilorearen ehuneko hogei olio ateratzen dute lehen tinkan, hori ekartzen dute Donibane Lohizuneko portura, « Nahika-ri » eta « Lapurdi » bi ontziek baliatzen dute gazolioaren ordez arraintzara joaiteko. Labo-rantza/Arraintzako ministerioak eta Europak 570 000 euroko diru laguntza ekartzen dute esperientziaren sustatzeko. Landare olio hori debekatzetik baimendu eta laguntzera pasa da gobernua berriki, menturaz laborantzak ezagutzen duen krisi gogorra funtsezko aldaketa horren arrazoina izan diteke, ogitik eta artotik diezter ezentza ateratzeko sortuak diren mega lantegiek lan-dare ezentzaren lehiarik ez baitzuten aditu nahi ere. Haien presione indartsuari amore emaiten zuen gobernuak kolza eta ekililiaren olioari ateak zabaltzen dizkie orain. Nouste Ekilili koperatibako Mixel Lahetjuzan labora-ria dugu aste honetako HERRIAn solaskidea.
olioa Alain Labatsuzan, Mikel Epalzaeta Alain Juste hitzarmena izen-petzen
Gure Hitza
Eremu beltzaXynthia uholde ikaragarriaren ondotik gobernuak hartu du erabakia eremu beltzean ziren etxeak, denak suntsituak izanen zirela. Askotan errepikatu dute delako erabakia lurralde hortako bi prefetek. Hala izanen zela eta... bertzerik ez.Itsas leihor horietan bizi diren jendeak asaldatu dira eta goraki erran, oihukatu ere, ez zituztela etxeak utziko, lekuak hustuko, prest zirela oldartzeko. Orduan, etorri da Borloo ministroa, erranez gaizki ulertze bat izana zela, eremu beltzak elkartasun eremuak zirela!Gaizki ulertu ala gaizki adierazi?
Mundu zabalean
LagunkinaArgazki bat, aitzineko egun horietan heda-bide frangotan agertu den argazki bat dis-tiranta. Bixente Lopez 19 urteko senpertar gaztearena, Jakobe bidetan zoan batez hartua, irri gozoa aurpegian, gapelua buru gainean, bizkarrean zakua, esku batekin norbaiti addioka ari... Nori ote ? Ez biziari, hori segur, hain zen biziaren maitale, biziaz gose, lekukotasun guziek diotenaz. Bainan herioak du biziko garai ederrenean bere-ganatu, dakigun molde hitsean, Tolosako unibertsitateko sute hartan...
Berehala elkartasunezko uhain bat da zabaldu internet sareko Facebook hor-tarik. Behin baino gehiagotan pleñitu gira alta gazteek hainbertze erabiltzen duten sare hortaz, gure iduriko adiskidetasun gehien bat birtuala sustatzen duena. Ai-tor dezagun aldi hontan segurik Facebook hori sekulako tresna izan dela, Bixenteren galtzeak piztutako minak, garrasiak, niga-rrak ala maitasunezko sendimenduak adie-raztekoan. Adiskide lagunkina, irripartsua, arrallaria, baikorra, adimen handikoa eta umila, hara kasik aho batez zer dioten de-nek Bixente maitagarri hortaz.
Ikustekoa zen, azken agurraren te-norean, gazteriaren uhain hura Senpereko eliza nasairat sartzen ! Kokahala gazte, hango murru zaharrek gaur egun bakan baizik ikusten ez duketen saldoa, andana ederra zagolarik ere kanpoan. Elizkizun hunkigarria, familia dohakabearen ingu-ruan. Gazteak arrosa xuri bat eskutan, begitartea lanbrotsu, malkoak ezin go-bernatuz, aurpegi batzu asalduraz joak, esperantzazko pindarrek ezin jasanezko injustizia gainditu artean. “Gazteen be-harra badugu” zion goraki Frantxua Garat apezak. Bainan hainbertze gazte gutartetik airatzen ! Gure izarrak ! Izar gazte gutiago nahi ginituzke haatik zeru hortan !
“Hitzetatik eta begietatik ixuritako maitasuna... hori da erakutsi diguzuna” dio Bixenteri kantatu Amets Arzallus bertsula-riak. Eta hain maitale izan den gazte horrek merezi zuen, segur, hiru lagunek hain hun-kigarriki eskaini dioten aurresku hura. “Bi-zia ederra duk, jo zak aitzina !” zuen omen errepikatzen senpertar gazteak askori. Zu-hurtziaz beteriko gazte lagunkina !
Peio Jorajuria
Gehexan Pontto
• Zipre ugartea berezia da, eskualde bat turkoena eta bestea greziarrena. Turkoen eskualdekoek bozak zituzten igandean
beren pres identaren hautesteko. Hautagaietan, Mehmet Ali, orai artinoko lehendakaria, eta Dervis Eroglu, hau gobernuburu zena. Eroglu da nagusitu, lehen bozaldian gaindi
turik %50en ozka, gutiz bada gutiz. Errotik turko nazionalixta da bainan hitzemana du halere solasketak bultzatuko dituela Zipre ugartea batetaratzeari buru. • Somalian, Mogadiscioko islamista gogor jazarle batzuek musika debekatu dutela irratietan jakin du hango kasetalarien batasunak. Herri hortako 14 irratiek ezinbertzez onartu behar dukan dute bortxazko debeku hori beldurra gatik zerbait ondorio txar gerta dakioten desafio horri gogor eginez. Ez dira aise bizi han ere.• Amerikar Estadu Batuetan: Gorte Gorenari dei egiten ahal zaio eta hori da dretxo bat herritar bakoitxak baduena bere arrangura zuzen edo dei baten agertzeko baina ez nola nhi, bixtan dena. Hots, abortuaren legeez edo beste gai askoz ere badira protestak egin ditazkeenak baldintza edo kondizione batzuetan bederen. Hori esplikatzen du New Yorkeko erakasle haundi batek bere unibertsitatean, erranez kasu haundiak direla protesta hortako onartuak bakarrik eta, zenbaitek diotenaz ehunetarik auzi bat dela bakarrik onartua izaiten. Horiek hola, ez da e tsitzekorik halere. Etsenplu bat emaiteko, horra bi mila eta zortzian Guantanamoko presuner politikoei gertatua: presundegi hortan onartua izan dela gogorregi gaztigatu batzuen berriz jujatzea auzitegi berri batean eta gaztigu apalagoan zigortzea gero.• Poloniako presidenta eta harekilako 94 lagunak apiril hunen 10ean hil dituen ixtripuaren berri xuxenak erakutsi dituzte azkenean airekoaren lekuko beltzek eta erakusten ere bide dute gidariaren ustegabeko huts batek egin duela jendeketari horren galtzea. Poloniako kargudun haundien alde baten herioarekin. Argitasun horrek omen diote ez dela maxinen ixtripu teknikoa izan iduriz bainan gaizki estimatuzko bidez baztertzeak duela hegazkina desbidetu.• Islandian jauzi den sumendi batek inarrosi du, ez guti, Europa barnearen parte haundi bat, handik altxatu diren hauts eta errautsek airea pozoindatuz aireko
eremu haundietan eta beldur latzak piztuz Norvegia, Finlandia, Dinamarka eta Suedarainoko guneetan, kasik ere Inglaterra, Holanda eta Belgikararainokoan eta Fran tziaraino. Holako beldurrak trafikuak trabatu ditu, bereziki aireko zerbitzuetan Europa guzian, hots, Parise, Alemania eta Errusiarainokoan. Erran behar da lehen ere izan direla holakoak, hala nola 1982an Indonesian izan zen gisa hortako batean. Denaden, ainitz jenatu ditu horrek Poloniako buruzagi heien guzien ehorzketak Europa ta Ameriketarainoko buruzagiak ezin parte hartu baitute Poloniako ehorzketan.• Xinako nazio haundia ez da ttipituz joanen aitzina ere mundu guziaren aitzinean. Helduden maiatzaren lehenean hasiko du Shangaien munduko erakusketa unibertsala, lanak izanen dituzte Europako eta munduko demokrazien libertateek, xinatarren ekonomia ireslearen aitzinean beren hats freskoaren zaintzeko mundu libreago eta gizonago baten alde. Bixtan da aldatzen ari dela Xina bera ere bide haundiz bainan kasu egitekotan nola aldatzen den. Hala nola, Xina horrek lan haundiak ditu bere lurrean eta ainitz egiten ere du, baina gizonaren dretxoak baino aitzinago ezarriz aberastea eta amerikar gose kapitalista bat libertate batzu ere jende xehearen batzu ostikatuko baditu ere. Justiziarekin berdin, hau lehen ezarriz eta ez podore polotiko baten intresen meneko, maiz gertatzen zaien bezala.• Afrikan elgarri hurbil dabiltza orohar nonbrez giristinoak eta musulmanak orai eginak diren kondu batzuen arabera. Lehen horiek hameka miliun ziren Saharatik harat 1900 inguruan eta huna 2010 huntan 234 miliunetara joanak direla. Bide bertsuz emandatuak dira kontinente hortan giristinoak ere, heien urrats berean emendatuz, hots, 7 miliunetarik 470 miliunetarat goratuz.• Turkian ez dute errextasun haundirik ukan orain artean beren konstituzioarekin. Hamasei aldiz eginak dizkiote berritze, zuzentze edo emendio batzu. Ageriko oraingo hau azkena ukanen dutenetz. Espainiako kanpoko zeren ministerioak jakin arazi duenez, berritze bat egin diote oraino beren konstituzioari europear batasunak agertu eta baietsi duena, bere justiziako artikulu bat hobetu duelakotz.• Europan eskuin muturrak burua altxatzen ari du, ez baitute lehengo naziotar batzuek aise onartzen beren herri zaharraren urtzea Europako batasun haundi batentzat. Hori ikusten da kanpotiar emigranteen kentzeko hoztasun batean, Islam eta beste, hala nola Holandan, Belgikan, Hongarian eta beste, eta Italiaraino, gehienik Suisan bixtan dena. Ingalaterra ere ahantzi gabe estsneplu baten emaiteko, horra Hongariaren kasua: krisia ekonomikoa bere alde baliatuz, gobernuraino heldua da, beldur haundienak ekarriz orai helduak diren egoera gogorrean.• Haitiko lurrikara izigarri hura izan eta hiru ilabeteren buruan, badira oraino miliun bat eta hiru ehun mila herritar aterberik gabe bizi direnak. Alta orai dituzte urteko euriteak haste. ONU batasuna eta beste guziak badabiltza heien alde baina badituzte ere hainbertze gauza eskas, uretik haste, eta jatekoa, bixtan dena, eta osasun artagailuak, beti erreposki eta eskasian heldu direlarik laguntzak.
DervisEroglu
2
Han eta HeMen
Olerkari multxo ederra Senpere Larraldean
EHZ festibala3 egunak
40 eurotanEHZ festibalak 15 urte ospatuko ditu aurten Heletan, uztailaren 2, 3 eta 4ean. Hor beharrak diren talde batzuen izenak jadanik badakizkigu : Ez3kiel vs Hint, Izia, Broken social scene, Rinocerose, Berri txarrak, Rachid Taha, Balkan beat box, Gose, Gojira, Mikel Urdangarin... Egitarau osoa haatik apirilaren 30ean aurkeztua izango da (www.ehzfestibala.com). Apiril bukaera arte, 3 eguneko sartzeak salgai dira 40eurotan, Elkar eta Kukuxka liburu dendetan. Apirilaren 30etik harat, ostiral/larunbata 25 euro, igandea 17 euro, 3 egunak 50 euro.
Apirilaren 11n Senpere Larraldean bildu dira olerkariak, berrogoita hamar bat, 2010eko Hatsaren Poesia liburuaren inguruan. Koldo Zubeldia Zaldibiarrak eta Auxtin Zamora Senpertarrak dute lehenik hitza hartu olerki liburu berria presentatzeko. Inguruan zituztenetan, bertzeak bertze Jean Louis eta Jeanne Davant, Agurtzane An
dueza, Thierry Biscary, Lucien Etxezaharreta, Luixa Guilzu, Paxkal Indo, Juanma Sarasola, Paxkal Bourgoin, Argitxu Fadon, Henri Duhau, Arritxu Santamaria, Imanol Irigoien, Andoni Iturrioz, Beronika Zamora, Mixel Mendiboure, Marikita Tambourin, Andoni Salamero... Eta bertze batzu ezin etorriak, Ainara Maia Urrotz Txekiatik, Eli
zabeth Mackling New Yorketik, Aitziber Renteria Amsterdametik… 100 olerkari heldu baino gehiagoren eta 250 haurren olerkiak aurkitzen dira 192 orrialdeko liburu gozo hortan. Egun osoan poesia errege zen Larraldean. Apirilaren 23an (19:00), gisa bertsuko ekitaldia iragan beharra da Nafarroan, Berriozarren.
Poesiaren egun gozoa Senperen
Berrogaine-Larrüntzeko ikasleak, Bil ta Garbiko Alain Iriart p res iden ta eta J. Mixel Galant Ga-razi-Baigorri elkargoburu-arekin (Arg. N. M.)
Bil ta Garbi-ren sariketa
Bil ta Garbi sindikatak eskolarteko sariketa berezia antolatu du, hondakinen berexte eta berziklatzeaz komunikabide kanpaina bat sortzera proposatuz. Hiru afitxa eta i rrati soinudeialdi bat behar ziren moldatu. 12 kolegiotako 16 gelek (5° eta 4°) dute sariketa hortan parte hartu, hots 300 bat ikaslek.BerrogaineLarrüntzeko ikasle xiberotarrek
dute zoingehiagoka hori ereman. Bertze kolegio partehartzaileak ziren : Endarra (Angelu), Stella Maris (Angelu), St Bernard (Baiona), Errobi (Kanbo), Piarres Larzabal (Ziburu), Léon Bérard (Donapaleu), Félix Pecaut (Salies), Jean Pujo (Baigorri), Zitadela (D. Garazi), Pierre Jaureguy (Atharratze) eta Frantses Xabierrekoa (Uztaritze).
BAIONA : 17 LORMAND KARRIKA 05 59 59 06 23
SVITTONATTO OPTICIENSCOONATTO OPTICOVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCOOONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSO CONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSOO CCONATTO OPTICONATTO OPTICVVVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSVITTONATTO OPTICIENSCCCOOO CCCCCCCONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICONATTO OPTICVITTONATTO OPTICIENSHAUTU - KONTSEILU - ZERBITZU
3
HeGoaldeanETA : hameka pertsona arrastatuak
Guardia Zibilak hamar pertsona arrastatu ditu Bizkaian eta Gipuzkoan, horietarik hiru ezker abertzalearekin lotura duten abokatak. ETAko kideak izaiteaz edo erakunde armatua laguntzeaz akusatuak dira.
Bilbon Arantza Zulueta eta Erramun Landa arrastatu dituzte, Hernanin Jon Enparantza eta Iker Sarriegi, Naia Zuriarrain preso ohia Bilbon, Jose Luis Gallastegi LABeko kidea Gernikan, Sopelan Saioa Agirre, Donostian Juan Maria Jauregi Zalakain eta Asier Etxabe Azkue eta Usurbilen Jose Domingo Aizpurua.
Grande Marlaska epailearen aginduz egina izan da operazioa, Bordelen arrastatu Javier Lopez Peña Thierry ETAko buruzagiaren paperetan atzeman loturen ondorioz. Auzitegiak dionaz pertsona hoiek ETAri laguntza ekartzen zioten.
Bestalde David Pla arrastatua izan da operazio berean Hendaian eta ondotik libratua.
Arrastatzeen kontrako mobilizazioak Bilbon eta Donostian
Milaka lagunek manifestatu dute igandean Bilbon eta Donostian ETAren kontra azkeneko polizia operazioan egin arrastatzeen salatzeko. Jesus Mari Larrazabal, EAko parlamentariak deklaratu du, independentisten bateratzearen kontrako Estatuaren erantzuna izan dela.
Mikel Urmeneta eta Javier Agirresarobe : 2009ko Euskal Herritar Unibertsalaren saridunak
Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko Kutxak hautatu dituzte zein izan ziren 2009an Euskal Herritar Unibertsalak. Mikel Urmeneta nafartar marrazkilaria, Kukuxumuxu markaren sortzailea eta Javier Agirresarobe zinemako argazki zuzendariak izan dira irabazleak.
Arnaldo Otegi, Martuteneko presondegira hurbildua
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia Martutene Donostialdeko presondegira ekarriko dute hiru egunez. Aita
ren osagarri arazoak direla eta, bisita egiten ahalko dio Arnaldo Otegik. Jazko urriaz geroz preso dago Navalcarneroko presondegian, ETAren aginduz, burujabetzaren aldekoen Bateragune deitu plataforma sortu nahi izanaz akusatua.
Batasuneko 8 buruzagi libro
Juan Joxe Petrikorena, Arantza Santesteban, Jon Garai, Mikel Zubimendi, Aner Petralanda, Ibon Arbulu, Anjel Mari Elkano eta Marisa Alejandro libre utziak izan dira bainan 50.000 euroko bermea ordaindu behar izan dute.
Abiadura haundiko trenaren kontrako ekintzak
Bizkaiko eta Gipuzkoako hamabi tren geltokietan, txartelak banatzen dituzten makinen kontrako ekintzak eginak izan dira. Geltokietako murruetan AHT ren kontrako hitzak idatzi dituzte. Tren zerbitzuetan ez dute eraginik izan.
ETAren bi gordagi aurkitu dituzte Frantzian
Armak, lehergailuak eta bonbak egiteko materiala gordetzen zituzten ETAko bi zulo aurkitu ditu polizak Frantzian. Orleans aldean lehena, Montcressonen, eta Landesetan bestea. Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak adierazi duenez, Guardia Zibilaren eta Frantziako Poliziaren arteko elkarlanaren ondorio ona izan da.
Epe gutira 1.600 kilo lehergai baino gehiago, arma asko, ehundaka kartutxa eta lehergaiak egiteko material elektronikoa harrapatu dute.
Pasaban Annapurnako kaskora
Edurne Pasaban tolosar mendizalea Annapurna kaskora heldu da : bere hamahirugarren zortzimilakoa. Orain Shisha
Pangma izanen du helburu tolosarrak, hamalau zortzimilakoak gaindituko dituen lehen emaztea izaiteko asmoz. Gogorra eta luzea izan dela igoera aitortu du Pasabanek, uste baino zailagoa.
Euskaraz bizitzeko eskubidea eskatzen dute Artaxoan eta Mendigorrian
Euskararen Eguna ospatu dute Artajoa eta Mendigorria Nafarroako herrialdetan euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrika tzeko. Eskoletako burasoek eta Herriko Etxeek antolatua zuten eguna, D ereduaren bidez euskaraz ikasketak egitea ukatzen baitie PSN eta UPNen akordioak. Nafarroa eremuka ez zatitzea eta lu rralde guzian euskara ofiziala izaitea eskatu diote Nafartar Gobernuari.
Donostiako JazzaldiaUztailaren 21etik 25era,
jazz musika errege izanen da Donostian. Aurtengo 45 garren edizioa sekulan baino aberatsagoa izanen da. Jessye Norman sopranoaz gain, George Benson, Stanley Clarke, Dave Holland, El Habichuela, Archie Shepp, Ron Carter eta Wadada Leo Smith.
Patti Smithek irekiko du Jazzaldia, Zurriolako hondartzan dohainik emanen duen kontzertuarekin. Beste musikari ezagunik ere entzuten ahalko da : hoietan Kris Kristofferson eta Elvis Costello Trinitate. Txartelak dagoeneko salgai dira.
Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia aurkeztu dute
Apirilaren 23tik 30era Giza Eskubideen zinemaldia ospatuko da Donostiako Victoria
Eugenia antzokian. Orotara 27 luzemetrai eta 14 film labur ikusgai izanen dira, bai eta zortzi erakusketa. Amnistia Internacional Sariak giza eskubideen babesaren eta hedapenaren alde egiten duen filma hoberena sarituko du.
Goran Paskaljevic zinemagile serbiarraren azken filmak, Honeymoons, irekiko du zortzigarren edizioa.
Gabriel Aresti saria: Ignacio Ferrando eta Xabier Etxaniz irabazle
Xabier Etxaniz Donostiar idazleak irabazi du Gabriel Aresti saria euskarazko sailean. Hirugarren aldikotz irabazten duen saria : 2000 eta 2001ko edizioetan lortu zituen beste bi sariak. Aurten «Hogeita hamaika egun Londresen» lana saristatu du epaimahainak. Bestalde, Madrilen bizi den Ignacio Ferrando Perez asturiarraren «Mathilda y el hombre del tiempo» ipuina izan da saristatua gaztelerazko lanetan. Orotara 572 lan aurkeztu dira lehiaketara (55 euskaraz eta 517 gazteleraz), 16 herrialde ezberdinetatik, besteak beste Argentina, Estatu Batuak, Mexiko, Frantzia, Kolonbia, Tailandia edo Japonia bezalako lurraldetatik.
EITB – Iparraldearen orena eta asteburuko magazina
Erabakia azkenean jakina izan da : EITBk segituko du Iparraldean. Iparraldearen Orena, eguneroko berri sailaz gain, asteburuetan ere, orenerdiko magazina proposatuko du. K2000 izeneko enpresa, Galdakaokoa, hautatua izan da lanaren egiteko eta Iparraldeko Komedia baztertua. Enpresa berriak jakinarazi duenaz, 5 kazetariek beren postua atxikiko dute eta urteko buxeta 500 bat mila eurokoa izanen da. Oraingotz formula berria ez da abian, eta beti Donostiatik jin bi kazetarik dute eguneroko berri saila egiten.
Edurne Pasaban
4
Jadanik 30 urte… 1980ko martxoaren 24a zen.San Salvadoreko apezpikua, Ertamerikan, ari da meza emaiten eritegi bateko kaperan. Izena : Oscar Romero. Astiria da, bainan bero baita, ateak idekirik daude. Batbatean, horra nun agertzen den gizon bat, Oscari bala bat tiratzen diona. Aldare gainera erortzen da apezpikua, hilik.Predikua doi doia bururatua zuen. Azken solasak : « Kristok bere gorputza eta odola gizonentzat eman ditu. Lagunt gaitzala gure gorputza eta odola sofrikarioari buruz bideratzen, zuzentasuna eta bakea jendeen artean finkatzeko. »Oscar Romerok, 63 urte, bezperan militarreri galdegina zien errepresioari uko egin zezoten. Anitzen arabera, arrapostu bat baizik ez zaukan galde ke
mentsu horrek : heriotza. Ezen herrialde hartako aberatsak eta militarrrak elkarri josiak daude. Heien eta behartsuen artean ari da gerla zibil bortitz bat, dotzena bat urte iraunen duena oraino. Orotara 4 miliun biztanle baizik ez Salvadoren, bainan ororen buru 80 000 hil. Ez lur ikara baten ondorioz, bainan gizonen bihotz gogorraren gatik.Aspaldian ari zen pobreen eskubideak aldarrikatuz, jakinez Ebanjelioaren bidetik zoala horrela. Haatik bi kontrario bazituen :
1) militarrak, erlisioneaz baliatu nahiak, jende aberatsen alde. 2) gerrilla marxista, bere ganat Eliza ekarri nahiz ari zena, ukatuz ber denboran haren izpiritual mezua.Bi indar horien artean, lehertua izan da Romero, hainbeste apez, fraide eta serora bezala.
Apezpiku zintzo bat zen, bere artaldeari osoki emana. Ez zuen politikan sartu nahi. Bere idazlanek erakusten daukute Jainkoari buruz itzulia zagola beti, otoitzari lehentasuna emanez.Artaldearen artzain, herriaren zaintzaile izan nahi zuen, oraiko barbaro berrien kontra. Joanes XXIII eta Paulo VIren erakaspeneri jarraikia zitzaien, bai eta Medellinen Latinar Amerikako Elizak hartu erabakieri. Ebanjelioa zuen bere arma bakarra eta bakoitzari bere kristau eginbideak erakatsiz ari zen eten gabe : eginbide bat bazutela aberatsek, pobreak laguntzea, lur soberakinak heieri utziz. Bainan aberatsa maiz zikoitz bilakatzen da ; pobreak bost axola zaizkio. Ebanjelioa ez du ulertzen, zikoizkeriak adimena iluntzen diolakotz eta bihotza hozten. Eta militarrak beti han,
pobreak haizatzeko lur eremu handietarik.
Bazakien Romerok zertara zoan eta norbaitek hilen zuela, ahotsik gabekoen ahotsa zelakotz. Erraiten ohi zuen : « Martirioa grazia bat da. Ez dut uste gai naizenik grazia horren ardiesteko ». Hitz horiek berak zituzten erabiltzen Mexikon, 1926an, eta Espainian 193639an, anitz apez eta fraidek gerla zibila denboran.Eta ordua jiten zenean, suharki zuten herioa onartzen, hamar milaka.Oscar Romerok eta haren idurikoek lagunt gaitzatela okerbideetarik urruntzen. Eta Erroman oroit ditela hor badagola saindu gai bat, bere herrialdean jadanik anitzek otoizten dutena.
JB Etxarren-Lohigorri
Jainkoa bizia Jendea
eGun eta biHar
Beltzak
Joanden astean, sail huntan berean mintzo ginen Frantzia behere hortan otsail ondarreko ekaitzak zafratu eskualdeaz, baz terrak kexu zaudela, biziki minbera, jakinaren gainean 1393 etxe etzirela gehiago eraikitzen ahalko toki berean, itsasoaren aldetik geriza eskasez. François Fillon gobernuburuak aski garbi errana zuen, Nicolas Sarkozy presidentak ere aski erakusterat emana, etzela hortan haratik ez hunatik, funditu etxeak beharko zirela barreatu eta jendeak beste norapait joan bizitzerat, gisa hartako laguntzak ukanen zituztela haatik… Prefetak ere mintzatuak, gauza bera errepikatuz, batek segurik arras idorki. “Gune beltzak” deitu eremuetan etzela gehiago etxerik izaiten ahalko. Eta “gune beltz” delako horientzat finkatu mugak etzirela ere kanbiatzen ahalko… Zonbait egunen buruan, zer gertatu da? Norbaitek karkulak egin ditu dudarik gabe eta ohartu ditake erabaki zorrotz horiek soberakinak zitazkeela. Nicolas Sarkozyk ere entzun duke holako zerbait eta gobernuak gibelerat egin du…
Bitxikeria
Jean-Louis Borloo minixtroa izan da beraz makur handienak izanak ziren eskualdean. Erran eta erran denek elgar gaizki konprenitua zutela eta etzela
sobera kexatu behar… “Gune beltzak” bilakatu zaizkigu batbatean “elkartasun guneak”, ez dea bada izen pollitagoa? Kasuak ikusiz, nun den lanjer handiena eta nun den irrisku gutiago, gune horien mugak alda tzen ahalko direla. Gune horietan ere, azkenean, ez direla etxe guziak barreatu beharko. Atsulutuki hor egon nahiko dutenek hor segitzen ahalko dutela, berek ikus bainan jakinaren gainean haatik berriz ere gerta ditakeela joanden otsaileko ekaitzaren heineko zerbait errekontru… Gisa guziz, ez dela arrunt presaka ari behar, espertak ere hor direla gauzen artoski aztertzeko denbora gehixago hartuz.Bitxi da halere zonbait egun barne gauzak nola kanbiatu diren… Atzo gauza bat errana,
egun beste bat erraiten, bihar zer behar ote dugu aditu? Aski kopeta badutelarik hor gaindi deneri sinetsarazi nahi oraino gobernuak ez duela batere gibelerat egin, beti hitz beretan dagoela, hori ez delarik batere hola!
Asteburu nahasia
Ez dira denak beren gosturat ibili azken egun hotan eta bereziki iragan asteburuan! Udaberriko oporrak hasteneta ainitz tokitan, horra nun aireportu gehienak zerratuak egon diren, Islandako sumendi batek hedatu hodei tzar baten gatik, hodei hori dena hautsa, hegazkinen motorrak trabatzen ahal, eta haizeak Frantzia alderat pu
satzen… Gainerat, burdinbide horietan ere grebak hein bat segitzen aitzina eta ondorioz ez usaian bezenbat trein ibilki!Jende frango ederki harrapatuak, nardatuak ere, holako saltsa mintua ezin onetsiz!Ez da goxo bidaia baten egiterat apailatuz geroz gisa hortako oztopoak kausitzea. Ez da goxo nunbait zirelarik handik ezin itzul hegazkinik edo treinik ez delakotz! Ez, ez da segur goxo bainan kuraiaren ez galtzeko kar kulatu behar da halere makur handiagorik ere izaiten dela bizian!
Luze
Hasi dira beraz solasketak ikusteko erretretak noiz nola hartzen ahalko diren ondoko urteetan.Hasi halako giro mintu batean. Luze joanen da hain segur aterabide manerako bati plantatu aitzin. Erretreta berantago hartu, irabazien gainean lanean ari denak sos gehiago utzi erretretari buruz, ala erretretak apaldu, jadanik ez direlarik hain gora? Beti galde berak heldu dira gogorat. Ja aipatu ukan dugun bezala, zerga berri baten bidez ere balitake zerbait aitzinamenduren mentura… Bainan zerga hori noren gain behar litake ezarri? Aberatsenek aise pagatuko dute, diote batzuek… Bainan nor dira aberatsenetan ere dena zinkurina arizan gabe zerga berri hori pagatu nahiko dutenak? J-B D
Oscar Romero
Jean-Louis Borloo minixtroaren bisitak hein bat lasaitu ditu bazterrak…
5
kostaldeanOrganoaren estreina Pau-suko elizanGaitzeko organo ederra, berriberria, estreinatu zuten joanden urrian Urruñako elizan eta ordu arte han zen xaharra, aise ttipiagoa ere zena egia erran, dena arta handiz berritua iza
nik, Pausuko elizan da baliatuko hemendik aitzina. Berritze hori akulatu da Gers eskualdeko lantegi batean, lan guzia Jean Doldosso artixtaren gain. Tokian paratua dute eta estreinaldia eginen da helduden igandean, apirilak 25. Meza nagusia 10ak eta erdietan, elizkizunen buru Lionel Landart bikario jenerala eta Emile Harignordoquy Bidasoa aldeko erretora. Meza horren karietarat benedikatuko da hoin polliki berritu organoa. Ondotik, musika zati batzu entzunen dira, Jesus Martin Moro organojoile eta Christophe Huguel tronpetarekin. Azkenik, zintzur bustitzea Urruñako herriak eskainia. Egun ederra eta argia izanen da. Eskerrak hartze dituzte organo berritze horri buruz kartsuki bermatu diren guziek, bereziki bixtan da Urruñako organoen elkarteak, Jakes Artola eta Pantxoa Zabala denen aitzineko…
Donibanen, Udaberriko musikaldiakDonibane Lohizunen, urte guziz, irailean, Ravel akademiak muntatzen du mail gorako ikastaldi bat, jadanik arras trebatuak diren musikari eta kantari gazte batzuentzat. Hoberenak saristatuak izaiten dira eta ondoko apirilean gomitatuak, beste zonbaitekin berdin, kon tzertusail berezi batean parte hartzerat, horiek dira Udabe rriko musikaldiak. Aurtengoak, jadanik hogoitabosgarrenak, aste huntan hasi dira JeanFrédéric Neunbeger pianojoile arraroarekin, Chopin konpositore famatua gogoan, duela xuxen berrehun urte sortu zena. Hel
duden astelehenean, beste kontzertu bat izanen da, Tatsu-ki Narita japones xirribikalaria eta Mikhail Nemtsov errussiar biolontzelistarekin, pianojoile Julien Le Pape. Asteartean, horiek berak eta Guillaume Vincent pianojoilea. Asteazkenean, Nathalie Gaudefroy kantalaria, Philippe Biros
pianojoile. Kontzertu guziak aratseko 9etan Ravel entzuntegian. Sailaren bururatzeko, apirilaren 29an, ortzegun huntan zortzi beraz, hitzaldi bat Chopin eta haren garaikideetaz. Hizlaria, Frédéric Lodéon musikari eta musikatzale ezagutua, musikari buruz irratietan ere ainitz emanaldi segurtatzen duena.
Bizi berri bat “Patchiku” itsas-untziarentzatDonibane-Ziburuko portuan aski ezagutua zen “Patchiku” arrantzako itsasuntzia, dena zurezkoa, duela mende erdiño
bat eraikia eta duela hamar urte gelditua. Geroztik, Zokoan atxikia aterbe batean. Elkarte bat muntaturik hortarako, Phi-lippe Fautous denen aitzineko, bera ere untzi hortan ibilia arran tzale, aspaldian gogoan zutena gauzatuko dute: untzia xaharberritua izanen da eta bizi berri bati plantatzen ahalko, ez a rrantzan artzeko, bainan gure itsasondarearen lekuko bezala. Obrak Zokoan berean akulatuko dira, untzia sortu zen toki berean, Marin anaien lantegian. Ehun mila euro baino gehixago gostako dira, sosalde horren hiru laurdenak ja segurtatuak, azken laurdena oraino falta haatik. Dei bat luzatua zaiote
preseski diru laguntza zerbait ekartzen ahal luketen guzieri. Untsalaz, urte baten buruko berriz itsasoratzen ahalko da “Patchiku” untzia, gisa hortan dena berritua izanik, lehen zen bezalabezala ezarria. Izena bera orai ezar ginezake “Patxiku” eta ez “Patchiku”, bainan “ch” atxiki dute, eraiki zenean, 1959an, hola paratu baitzen eta berdinberdina nahi baitute atxiki…
Untsa ikusgarri pollitaDonibane Lohizune-Ziburuko ikastolak gaitzeko ikusgarri pollita eskaini du Ravel entzun
tegian, lehen maileko haurrek prestatua beren erakasleekin, Joxelu Berasategi akulatzaile. Antzerkitxosail bat xarmanki eman dute euskal mitologiaz. Bazen kantu eta dantza, han ziren laminak, basajaunak, sorginak, Mari, Aire Gaixto eta beste asko pertsonaia. Herensugea ere ba bixtan da! Burraso, aitatxiamatxi eta beste entzuleak denak loriatuak!
Piarres-Larzabal kolegioan desberdintasuna gogoan… Bost astez segidan, sail berezi bat akulatu da Ziburuko PiarresLarzabal ikastegian, desberdintasuna gogoan. Gogoetaldi, taller, lehiaketa, ikasleek gogotik parte hartu dute.Ederlan asko muntatu, bixkotxak ere egin, horiek oro saldu zazpi herritan, Hendaiatik Sararat, bildu dirua eskaini gero Integrazio Batzordeari,
1392 euro uzten zituztela Dominique Idiart eta Ladix Lanouguère elkarteburuen eskutan.Sailaren bururatzeko, kirolek ere hartu dute toki ederra. Desafioka arizan dira, elbarrituak diren batzu eta hala ez direnak, denak elgarrekin. Fama handiko pilotariak ere etorri zaizkiote beren elkartasuna ederki erakusten ziotela (ikus ere Kirolen orrialdean)
Ile-apainketa harriga-rriak!Hendaian, Begirada edo Behako Artistikoak sailaren kondu, hitzordu berezi bat or
tzegun huntan, aratseko 7etan, Abbadiako gazteluan: Christophe Pavia eta beste artixta batzu hor izanen dira erakusteko ileapainketa batzu zinez
harriga rriak, F r a n t z i a behere hortako zonbait herritan b e r r i k i t a n agertuak eta a r r a k a s t a gaitza biltzen dutenak! Zinez i k u s t e k o gauzak!
Nathalie Gaudefroy
1863-an ezarri zuten Urruñako elizan, aurten Pausu-koan.
“Patchiku” bizi berri bati buruz…
Bainan nor dira haur hok, laminak ala zer ote?
1392 euro bilduak Integrazio Ba-tzordearentzat, horra aski gauza ederra!
Ile apainketa loretsu bat, zinez arraroa!
Azken egunean, kirolen besta!
6
kostaldean
Hendaian, bilkurak auzoaldekaHendaian, herriko etxeak muntatzen ditu bilkura batzu auzoaldeka jendearekin aipatzeko gai asko eta asko. Besteak beste, herrizergak, aparkalekuak, berrikitan egin obrak eta ondoko egunetan egitekoak direnak. Lehena ortzirale huntan, apirilak 23, aratseko 7etan, geltokiaren aldeko eskolan. Beste bi helduden astean, asteartean eta asteazkenean, biak Lizardiko eskolan, bigarrena bereziki Agerrea auzoaldean eta Erlaitzbideko aldean bizi direnentzat. Laugarren bilkura maiatzaren 7an, Errepira auzoaldeko eskolan.
itsasoaren besta HendaianHendaiako Bidasoa plazan izanen da mugimendu aste huntan, hiru egunez segidan, ortziraletik iganderat! Nautiko festibala deitzen duten besta alabainan! Erakusketa, hitzaldi, joko, taller, lehiaketa, filma eta gaineratiko! Itsasuntzi asko, itsasoko jauntzi eta beste, atsedenaldi eskaintzak, zernahi gauza ikusteko eta preziatzeko! Bi itsasturi famatu ere hor izanen dira, Amaiur Alfaro eta Lalou Rou-cayrol.
Herri-zergak goratu ziburunMartxoaren 25eko Herrian, sail huntan berean azpimarratu ginuen Ziburuko herrian sosari biziki kasu eginez behar zirela arizan. Aurrekontuak bozkatzean, joanden egunean, hori bera agertu da argi eta garbi. Dirusartzeak ttipitu dira, bereziki etxetratuetarik altxatzen direnak, aldiz obra asko akulatu behar, ez direnak gibelatzen ahal. Hots, ondorioz, herrizergak emendatu dituzte % 3,50ez. Ezkerraldeko hautetsiek ez dute haatik onartu goratze hori, sobera ausiki handia egiten dela…
Baionan Kantuz : 13 garren urte muga13 zenbakiak badu oihartzun haundia euskal kantagintzan. Segidan « Ez dok Amairu », euskal kantuaren pizkundea bermatu zuen taldea gogoarazten du. 1967an, Bartzelonatik Donostiarat itzuli zen Mikel Laboa gazteak, Katalunian ezagutu zuen kantuaren inguruko mugimendua bultzatu nahi izan zuen bere inguruan. Beretu zituen kantari ezezagun gazte batzu : Benito Letxundi, Xabier Lete, Lurdes Iriondo, Julen Lekuona, Artze anai txalapartariak eta Jose Angel Irigarai olerkaria besteak beste. Jorge Oteizak zion taldeari izena aurkitu, hartuz Mattin errementariaren ipuineko erranaldia. Ez jakinez zer arrapostu eman hamahiru zenbakiarentzat, Mattin errementariak « Ez dok Amairu » bota zion debruari, bere burua malefizioetarik salbatuz.Ez dok Amairuk euskal kantagintza berria abia arazi zuen, hunentzat galtzeko malefiziorik ez zela frogatuz. Baionan Kantuzek bere 13 garren urtebetetzean, kantari belaunaldi hori omenduko du bere moldean, kantuz, hauen eta garai hartako 13 kantu berezikiago bilduz larunbatean aterako duen liburutto berrian.
Hegoaldeko hiri nagusiak Baionan kantuzAzken urte hauetako ohidura goxoari jarraikiz, Baionan Kantuz zuzentzen duen Tuntuna taldeak beste hirietako taldeak Baionarat gomitatu ditu. Arrapostu eskasik ez da izan zeren Hegoaldeko elkarte frangok Baionarateko bidea hartuko baitute larunbatean, eta horietan Donostia, Bilbo, Gasteiz, Iruña eta Lizarrako taldeek ; horrela hiri nagusiak present daizke oroigarria izanen den 13 garren urtebetetze horrentzat. Tuntunak bere liburutto berriaren estrena baliatuko du kantu berri baten proposatzeko usaian bezala. « Zenbat gera » Benito Lertxundiren lehen kantu ezaguna daike xaramelatua parada horretan, kantu hau izan zelako Ez dok Amairuren ezaugarrietarik bat, ezaugarri bat oraikoa ere izan daitekena. Oraitik « Zenbat gera »galdera horri erantzuten ahal diogu « ainitz » izanen girela Baionan larunbatean eta denak kantari. Xehetasun guziak www.baionankantuz.com helbidean aurkitzen ahal dira jadanik, larunbat arte !
Imanol Murua kazetaria BaionanBERRIA egunkariko kazetaria da Imanol Murua. Urte luzeak galdatu dizkion inkestaren fruitua plazaratu du “Loiolako hegiak” titulu pean aurten, euskal gatazkaren inguruko negoziaketa hutseginez. Lan hori presentatu du berrogeitamar bat entzuleren aitzinean Baionako fakultatean, Jean Pierre Massias erakasleak gomitaturik. Gure hizkuntza konprenitzen ez zutenek beharrikoetan segitu dute hitzaldia Antton Kurutxarri baigorriarraren itzulpen lasterrari esker.
JP Massias (ezker) Imanol Murua hizlariaren aurkezten ari.
EUSKARA 365 EGUNEROKO BALIAGARRIA« Euskara 365 » liburu berriaren helburua gure hizkuntza ikasten ari denaren lagungarri izaitea da, zenbakiak erakusten duen bezala urteko egun guzietan. Ez da metodo bat gehiago, orain direnekin lehian sartzeko, baizik eta tresna bat, bakarrik edo taldean ikasten ari direnei sustengu bat eskaintzeko, egun bakoitz bost minutaz den gehienetik. Gauza pentsatua da urraska, abiatzen gara hitz edo erranaldi sinpleenetik, eta, erranaldiz erranaldi, ai tzina goaz hitz berriak gogoan hartuz. Frantsesezko erranaldiaren itzulpena proposatua da segidan, ikasleak badu denbora euskarazko hitza edo erranaldiaren errepikatzeko bere buruan eta, nahiz geroz bere bozarekin, horrela entzuten du bere burua euskaraz hitz egiten.Euskara ikasten ari direnez gain, baliagarri honek interesatzen ahal ditu manera berezi batez euskal hiztun pasiboak ; haurrean gure hizkuntza entzun eta ikasi dutenak, baina handitzearekin praktika galdu dutenak mila arrazoin desberdinen gatik ; euskara beha rrian dute, familia edo adiskide bilaldietan kantatzeko gai dira baina klasera joaiteko paradarik ez dute ; “Euskara 365” baliagarria egunoroz bost minutaz hartu eta horko euskal erranaldiak errepikatuz, emeki emeki ohartuko dira mihian ere euskara erabiltzeko gaitasuna berreskura dezaketela.“Le basque en 365 leçons”, liburua bi tomo ezin zatituzkotan salgai, 30 eurotan, Elkar megadendan.
Euskara ikasteko liburua
Arc de triomphe. Jon Anza, ixtripua eta auzipideaOnik atera zen « Jon Anzarekin zer egin duzue » markatua zuen pankarta bat Pariseko Garaipen Arku kaskoan ezarri eta erori zen euskal militante gaztea, onik baina hilabete luzeak kaderan egon beharrrarekin oraingo iduripen guzien arabera. Zergatik erori den jakiterakoan hasi dira bi bertsio arras desberdinak ateratzen. Polizak erran du haize ufaden gatik bolegia galdurik erori dela ; ekintza horretan parte hartu duten beste militantek aldiz diote polizak diola Xabier Tubal Abrizketa militanteari rapelean bermatzeko grigri esku arresta indar gabetu eta horrengatik dela erori. Xabier Tubal Abrizketa ospitaletik sartzekoa zen aste hastapen honetan. Beste zortzi militanteak libro utziak izan dira, hainbat orenez galdekatuak izan ondoan. Asteazken honetan prentsaren aitzinean deklaratu dute auzipide bat abiatuko dutela ixtripu larri horren errespontsabilitateak argitzeko.
7
Herriz HerriMakea lekorne senpere
Bixente Lopezen ehorzketakGanden asteazkenean izan ditugu gertakari lazgarri batean bizia galdu duen gure herritar Bixente Lopezen ehorzketak. Erraiten ahal dugu molde trixte hortan 19 urteko mutil gaztearen joaiteak herri guzia inarrosi duela. Ehorzketa horietan jendalde izigarria bildu da. Elizaren barnean bai gainean ala beherean xutik egon behar izan dutenak eta ezin sartuz kanpoan egon direnekin gure eliza handia aise bi aldiz beteko zen. Boza adiarazteko kanporat buruz emana zen bozaltxagailu bati esker denek zeremonia osoa segitu ahal izan dute. Hor ziren ere Arretxeko, Hazparneko eta Tolosako lagunak edo lagun izanak beren erakasleekin. Herritik ere lagun ainitz, errubilari, pilotari, Zirikolazko dantzari eta Amozko besta komitekoak. Bere gazte lagunak izan dire gorputz ga rraiatzaile. Elizan meza aitzin erakasle zonbeit mintzatzu dire. Lehenik, gure herrian Arretxeko kolejioan zuzendari den Magali Zubillagak hein bat ederki euskaraz eta erdaraz zabaldu ditu berekin ikasle zuen urtetan Bixenteri ezagutu diozkan dohain bereziak. Hazparneko San Josep lizeoko eta Tolosako ikastegiko buruzagiak gisa berean mintzatu dire.Ondotik, berekin ikasle izan dituen zonbeit lagunek ekarri dituzte lekukotasun ezin hobeak. Hor berean Hazparneko erakasle eta ikasle, lagunek kantu bat eskaini diote.Solasaldi eta lekukotasun horiek entzutean aspaldi entzuna dutan gauza bat jin zaut gogorat ,« artetan gure Jinkoak lur huntan diren lore ederrenak eremaiten ditu bere zeruaren edertzeko ». Gero meza ederra izan dugu. Apez sail ederra aldarean eta populuaren kantu eta otoitz kartsuekin. Meza bururatzean Amets Arzalluzek eman ditu gure gazteari bi bertsu hunkigarri. Gero, Zirikolatzeko dantzari gazteek « Aurresku » bat eskaini diote.Zeremonia eder bezain hunkigarri hortan beren Bixente maitearentzat entzun dituzten solasaldi onek, jaun erretoraren hitz eta ele goxoek eta hainbertze jende bildutasunean ikusteak doi bat arin baleza gertakari lazgarrri horrek ekarri pena saminak aita, ama, anaia Peio eta hurbileko jendaki guziari. Gure aldetik dolumin bizienak eskaintzen ditugu deneri.
Léon Pochelu zenaren ome-naldia igande huntan dugulaBeraz, jada aipatua, bainan halere azpimarratzekoa den eguna!Gerezietako elizan euskal meza 10ak eta erdietan izanen da. Hortik landa, Léon Kalonje zena
ri omenaldia. Euskaltzaleen Biltzarrak, familiak, hautetsiek eta herritarrek parte hartuko dute. Bazkaria Etxebarne ostatuan iraganen da (tel. 05.59.29.62.63).
Urtsuko XoriakEzin hobeki iragan da joan den igandea. Ospe handitan etorri da herritarra gure Mindegi ederrerat. Elizkizun alaia, dantzari eta kantariek parte hartzen zutela, eta J. M. Nobliak fededunen otoitza anpuñatik kantatzen zuela bertsutan, egilea bera izanki eta, airea Xalbadorrena!Gora Basoita, Gerezieta, Atizane eta Lekorne, eta Mendiondoa eta Mendiarteak dauzkaten Urtsuko Xoriak.Eskerrik beroenak parte hartzale guzieri eta segi 40 urteak gogoan, Jainkoak nahi badu.
HeriotzeLeizarragako Pier Etxebarne apezak utzi ditu hoin maite zituen euskal kide zintzoak.Izpiritu xorrotxa zuen, eta ez zen beldurti hoitarik, eta agian heldu diren apezek erabiliko dute hoin maite behar ginukeen euskara herrikoia.Dena den, ginuen meza emaile Garaziko apez euskalduna, Dominixe Cornu, lehengo apezpikuaren ordaina!
SortzeBigarren alaba sortu da Basoita Altzuetan, André eta Bernadeta familia gaztean.Goresmenak etxeko guzieri, eta Jenofa handi dadila sanoki eta euskaldunki Baigura alde hortan!
Eskaera edo galdeakOhartua naiz herri ttipi batzutan sortzeak ttipitzen ari direla! Gainerat, ba amak eta ba aitak lana herriz kanpoan dutela eta, telebista eta ordenagailuek gaina hartzen dutela etxeko leku gehienetan!
Beraz, gogoetak ongi egin ondoan, oraiko ama eta aita maiteak, badakit eskolan dela erakaskuntza hoberena. Gauden gu!Dena den, C.P. delako haurrak Makeatik... Lekornerat joanen dira ez balin bada aski haur!
Bestalde, azpimarratzekoa den egia: haur batek 37 urte artean, ikasten ahal ditu 34 mintzaira, sobera penatu gabe.Beraz mintza, mintza, goizetik arrats, zuen haurñoari, ama euskara maitagarrian eta pollitean, ez zauzue dolutuko!
P. I.
Urtsuko Xoriak 30 urteairea: Xalbadorren fededunen otoitza
1° Jaun zerukoa behazu hemen zonbat haurride den bildu,Batzu bestekin eraman lana zurekin nahiz ospatuBildots sortua, xoriz beztitu, hoitamar urtez airatuHegalak azkar direnaz geroz, beste hoinbestez lagundu.
2° Talde bateko suaren garra, epeltzetik behar zainduZuzendariek duten kargua, dezagun gaur goraipatuAhulduretan josirik egon, berexkuntzak borrokatuJauna zure argia igorri, horrela dadin segitu.
3° Dantza jauzitan, Kontradantzetan, nor bera baita trebatuHerri barnean, kanpoan ere, taldeak badu estimuEraskaslek pasatu orenak, zuer eskerrak bihurtuJauna zure graziaz beztitu, ez daitezela xuhurtu.
4° Dantza talde bat maingu dabila, falta balu musikariSoinulariak eman airea delako denen gidariSortzen duten airostasunean, segi dezagun dantzariLuzaz horrela galda dezagun, gure Ama Mariari.
Makean, 2010eko apirilaren 18a
Hitz batez bakarrik Bixente : Eskerrak zuri ! Milesker zure izpiritu on, jostakin eta indartsuarentzat. Milesker deneri ideki duzun zorion eta maitasun bidearentzat, gazte gaztetik bizia maite, euskara eta herria maite, lagun eta familiak maite. Milesker, orain ziren xoko hortarik ekartzen segituko duzun argi, indar eta itxaropenentzat, ukanen dugu beharra ! Milesker azkenik Arretxeako lerroak, gelak, bidaiak zure irri gozoaz argiturik.« Argitik argia sortzen den bezalaZuk egin ongia hedatuz doalaArgitik doala argitik bizirat”.Arretxea kolegioan maitatu zaitugun denen partez!
8
Herriz Herri
Bil ta Garbi-rekinApiril hastapenean, Garapen Iraunkorraren astea ospatu zen.
Karia hortara, Bil Ta Garbi sindikatuak hondakinen tratamenduaz ardura duen sindikatuak animazio eta ekitaldi andana proposatua zuen publiko esbardinen hunkitzeko asmoz.Hara nola Oztibarren, haurrendako arratsalde berezi bat egin
zen joan den apirilaren 2an.Jutsi, Bunuze, Larzabale eta Oztibarreko Ikastolako 2 eta
3.zikloko haurrak gomit ziren hondakinetaz pista joko batean parte hartzera. Orotarat 70 bat haur bildu ziren Izura herrian.Maite Davant Bil ta Garbiko lekuko animatzaileak, hondakinetaz 10 bat galdera eman zituen herrian zehar. Gai esbardinak landu ziren, hala nola: hondakinen bereizketa, berriz baliatzea, gutitzea, konposta, berina, osagarri saileko hondakinak, pilak…
Pista jokoa nahi zen hizkuntzan egiten zen : 3 eskolek frantsesez egin zuten, ikastolako haurrek aldiz euskaraz.Bil ta Garbiko 3 animatzale lagun, bai haurrek baita erakasleek joko maneran gauza ainitz ikasi dutela zioten.
oztibabarre
M. Davant osagarriko hondakinetaz argibide emaiten ikastolako haurreri
aiherra
EHZ-ak abentura segitzen du, musika elektronikoa eszena gai-nera berriro eramanezApirilaren 23 an, udaberriko gaualdi polit bat antolatuko da. Elektrotasuna 3.edizioaren kari, DJ eta soinu indartsuek Hazparneko bidea hartuko dute. Bi gaualdi arrakastatsuen ondotik, Euskal Herrria Zuzenean elkarteak bere burua berriro erakusten du. Lehen edizioan,1300 pertsona agertu ziren Mix Master Mike eta DJ Muggs en errezibitzeko, 1500 ikuslek Birdy Nam Nam txalotu zute 2.edizioan eta Elektrotasuna 3. edizioa, jende pilla bat biltzekotan da ere... Alabaina, emanaldi berezi bat moldatzen ari da Mendealan. Hazparneko gela hori Iparraldeko musika elektronikoaren eszena bilakatu da... Vitalic poderetsuari harrera eginez, EHZk publikoa gomitatzen du ikuskizun harrigarri horretara. Goi mailako DJ famatua, Vitalic egiazko erreferentea bilakatu da bere arloan. Baina Vitalic ez da bakarrik etortzen... Berekin hein haundiko Donovan bikotea eramaiten baitu. «French touch»eko merezitako ondorengoa da Donovan elektro mailan. Tokiko Panda Valium DJak gaualdia idekiko du, Vjing sorkuntza berezi bat aurkeztuz: mix bat bideo eta musikaren artean. Aurkikuntzaz eta erreferentziaz osatutako programazio bat eskainiz, EHZ elkarteak Euskal Herria ideki nahi du musika elektronikoeri.Egia da musika elektronikoaren eskasa senditzen dela hemen eta askotan bazterreko kultura bati lotua dela zuzengabeki. Elektrotasunaren bidez, EHZk publiko berri baten elkartzea eta gazteria hiritarrari idekitzea du helburutzat. « Kultura denontzat » lematik ateratzen den printzipioa garatu nahi du EHZ k. Usaian, elektro gaualdiak aukerako guneak dira alkol eta jan tzi marka haundientzat. Parada horietaz baliatzen dira horien logo edo esloganak hedatzeko. EHZk proposatzen du beraz kutsaduraikuste gabeko gaualdi bat. Egokitasunean bere ibilmoldearekin, finantzamendu pribaturik gabe, EHZk « no logo » gertakari bat segurtatzen du.
Hazparne
Aiherra-Antzuola 25 urte : sin-boloekin ospatu den urtemu-ga !!Manera ezin hobean iragan dira 25.urtemuga hunen karietarat antolatuak ziren ospakizunak, Aiherran joan den igandean. Goizean, 10ak 1/2tan heldu dira autobusez 80 bat Antzuolar Pedro Iturbe hango auzapeza gidari. Elgarri agurrak egin eta haskaldu ondoan, Xiba elkarteak antolatu Euskal jokoetan parte hartu dute 2 herrietako ordezkariek. Gero zeremoniaren aldi…Herriko plazan, errondan, 25 la
gun elgarretarik metro batetan plantatu dira. Sinbolikoki egin da 25 urte horien bilduma. Herritarra den Odon Nobliak eskaini ditu berak zizelkatu obra bat Aiherrako Herriko Etxeari, eta beste bat Antzuolakoari. Ondotik bai J Paul Basterretche eta bai Pedro Iturbe Aiherrako eta Antzuolako auzapezek goretsi dituzte bat bestearen ondotik 25 urtez 2 herri hauien artean finkatu lokarriak. Alabainan, desberdintasunen gainetik, herri bereko seme alabak gira, eta hizkuntza bera dugu elkartzen gaituena. Opariak elgarri eskaini
ondoan, adixkidantza edo binazkatze hunen 20.urtemugan, Aiherratik Antzuolarateko lasterkaldian ereman zen lekukoa berriz gibelera itzuli da joan den igandean, oixtian aipatu 25 Antzuolar ta Aihertarren artean lekukoa pasaraziz, eta duela 5 urteko mezua, lekuko horren barnean zegoena, berriz irakurtu du Xebax Christy Belzuntze batasuneko kideak. Andre Martinon herritarrak eskaini eta kantatu bertsuen ondotik, herri sartzetako pankartak estrenatu dituzte 2 auzapezek. Manera hortan, egun guziz Aiherratik
pasatuko dena, orroituko da Antzuola Aiherratik 140 kilometrotan baizik ez dela, duela 25 urte Aiherrarekin uztartu den Gipuzkoako herri bat dela.Bi herritarrek dantzatu aurreskuaren eta Txomin Elosegiren bertsuen ondotik, Herriko Etxeak eskaini aperitifa hartu dugu denek elgarrekin Denen Etxean. Ondotik ahotik ezin u tzizko bazkarian parte hartu dute 170 bat herritar eta Antzuolarrek. Kiki Bordatxo taldeko 4 musikariek bazterrak harrotu dituzte, eta ez zen batere erretx bururatzean behextea.
Gisa bereko elgarretaratzeek segi dezatela luzaz. Anartean Gora AIHERRAANTZUOLA binazkatze hau !!
Mañu eta David Aihertarrak fi-naleanJoan den igandean Union Basque batasunak antolatu xapelketaren kondu finalerdietan irabazi dute Mañu Biscay eta David Etcheverry herritarrek, 40 eta 16 senpertarren kontra. Orain finalean ditugu helduden igandean, 17:15 tan, Uztaritzen, Kapito Harriko Lionel Lambert eta Michel Daguerren kontra. Xantza on eta AUPA ABARRATIA pilota batasuna !!
2 auzapezak segalari, J- Paul Basterretche eta Pedro Iturbe
Aihertar soka tiralari azkarrak
9
Herriz Herri
JutsiUrrezko ezteiakBerrikitan, Kurutzaldeko Battitta eta Luixa Sallak ohoratu dute beren ezkontzeko 50garren urteburua. Eguna hasi dute esker onezko meza batekin Battittaren anaiak emanik, hau dugularik Aita Pierra Salla 50 urte pasa mixionest egonik Tailandan. Ondotik, familia guziak segitu du eguna mahain on baten in
guruan. Battitta dugu gure herriko maixturua edo zurgina eta semeak segida segurtatzen du. Luixarekin familia pollita altxaturik, orai arra haurrek emaiten dituzten plazerrak gozatzen dituzte.Beraz, goresmenak Battitta eta Luixari eta Jainkoak lagun ditzala oraiko osagarri hori luzaz atxikitzen. P.L.
baigorriSortze Duela zonbeit egun, Okoze Etxeberrian bizi diren Jean Michel Calvet eta Paulina Rajade bikotearen ohantzean sortu da muttiko bat Dorhem Orion deitu dutena. Osagarrian eta zorionean handitzea desiratzen diogu eta goresmenak aitama uroseri. Dolu Joanden astean, 95garren urtean zendu da Michel Ansolabehere, Berrauiako nagusi xaharra. Ttipitik lanean ikasia, gerla eta preso egoitea ezagutu ditu lau urtez. Hiru seme eta hiru alaben aita, laborari zintzoa izan da Mixel. Lagunkina, bertute eta bihotz haundikoa ere, familia eta lanaz bertzalde, biziari hartu du gosturik hain maite zituen ihizi eta musarekin. Gizontasun haundiaren lekukotasuna uzten dauku Mixelek. Ehorzketara gaitzeko jendaldea etorri da azken agurra egitera, gerlari ohien 6 banderari ere zauden aldare gainean, bera ere hala zen eta. Penetan den familiari, berritzen ditugu dolumin bizienak. Kulturaldia Aste ondar huntan, izanen dugu mugimendu eta arrabots Baigorri alde huntan. Lehenik, larunbatean, kantaldi musikaldia eskainia zauku elizan, arratseko 21.00tan. Gaualdi hortan, Biel Majoral eta Pep Gimeno «Botifarra» katalandar kantariek entzunaraziko dauzkigute beren herrian kantuak dituen mila alderdiak, beti humanitatea goraipatuz. Kontzertua aitzin bai eta ere ondotik, talo eta xingar eta ostatua Baigorriko ikastolaren alde izanen da. Sartzeko, txartelak aitzinetik hartuz : 12 E (Irulegiko irratian, Elgar megadendan, Irulegiko
sotoan eta Fantxike Elizondon). Lekuan berean : 16 E.Biharamunean, igandean hogeita hamekagarren Nafa-rroaren eguna, hitzordu ezaguna eta preziatua orai. Eguna ontsa hasteko, 8.00tarik goiti, goizeko askaria izanen da,
Baigorriko Ama Ikastolak prestatua. 11.00etan Kabalkada. Karrika petik gora airostuz, lerro lerro etorriko dira ziganteak, Bera eta Fustiñanako dantzariak, joaldunak, musika taldeak… 12.00tan elizako plazan, ikusgarria. Lehenik bertsulariak : Bixente Hirigarai, Mizel Mateo, Ekhi E rremundegi, Ju
lio Soto, Bixente eta Mattin Luku. Ondotik dantza jauziak eta larrain dantza. Goiz guzian, izanen da ere eskulan erakusketa. 14.00tan Garazi eta Ortzaizeko ikastolek prestatu bazkaria. Arratsaldean, plaza nagusian ikusgarria : soka tira, Rocamador eta Lur dantza taldeen erakustaldia, Baigorriko makilariak. 19.00tan denentzat euskal dantzak Ezpela taldearekin eta 20.00tan dantzaldia Holakorekin. “Xokoa”n aldiz musikaldia, bat bertzearen ondotik. Timbakada, Xutik, Oxabi eta Harakinkia. Egun guzian, soinu, dantza, jateko, edateko izanen da nun zer goza eta nun pasa denbora, aroak laguntzen badu segurik. Meza - Igandean, Nafarroaren eguna izanez meza 9.00tan izanen de Baigorriko elizan. Errugbia - Sailkapenean, lehen postuan dagon Blagnaceko taldeak, US Nafarroa gainditu du 23 – 3 Baigorriko zelaian.
HeletaErregelu gure pilota lekuak hogoi urte ditu. Karia hortara, herriko etxeak, pilota batasunak, pesta komiteak elgarrekin besta giro bat ezarriko dute helduden ibiakoitzean, arratsaldeko 4 orenetan Denek Bateko pilotari gazteak ariko dira, 5etan pala jokoan herritarrak, 6etan esku huska hor ere herritarrak, ondotik zintzur bustitzea eskainia partalier guzieri, gero afaldu nahi duten guziek izena behar dute eman Toteri (Tel. 05.59.37.62.81). 15 eurotan herritarrentzat, 20 bertzentzat. Ongi etorri.Mezak: ibiakoitz aratsean: 8 orenetan (Armendaritze); igande goizean 10ak eta erdietan (Donapaleu). Herritarra
donapaleuParropietako girixtinoen biltzea Apirilaren 25ean, igandean da bost parropietako girixtinoen biltzarra izanen Donapaleun, Airetik salan meza bakar batetara juntatuz, Jondoni Jakobe Donapaleu, San Frantses Oragarre, Jondoni Petri Domintxine, Jondoni Mixel Garikoiz Larzabale, San Bladi Baiguralde Iholdi. 42 herrik osatzen dituzten bost parropiak beren erretor apezen inguruan izanen dira igandean otoitz egiteko. Jakin behar da apezgoaren urtea egina duela urte hau aita sainduak. Joan den asteko Herrian tronpaturik 23a ezarria zen 25en orde, griñatsu zirenak, ortziraleko prestaturik igandean han kausituko ahal ditugu. Barkatu.
Eko-herritar eguna« Ecocitoyenne » eguna antolatua da ostegun huntan, apirilaren 22an, goizeko 9etarik aratsaldeko lauterdiak arte. Programa: Errobi ibaiaren garbiketa + raftina. Txostenak eta xehetasunak eskuratzen ahal dira Herriko Etxean.Atharriko lehiaketa Joko Be-rrinLehiaketa hunen 6. edizioa jokatuko da hilabete ondar huntan. Ostiral huntan, apirilaren 23an, jokatuko dira 2 finallaurdenak. Lehena aratseko 7etan: Ibarrola eta Ducassou ariko dira Etcheverry eta Curutcharryren kontra. Eta aratseko 8etan, bigarren finallaurdena: Olçomendy eta Ezcurra II, Bielle eta Harismendyren kontra.Ondoko ostiralean jokatuko dira 2 finalerdiak, eta KASU ! Finala jokatuko da maiatzaren 2an, igandez, goizeko 11.30etan.Mus xapelketaItsasuko Gau Eskolak antolazen du mus xapelketa bat maiatzaren 7an, ostiralez, Sanoki gelan, ara tseko 7etarik goiti. Sari ederrak izanen dira !!!1.saria : asteburu eta afaria Gipuzkoako aterpetxe batean 2 pertsonentzat (2 gau)2.saria : ARTEKArekin rafting jautsiera3.saria : 2 pertsonentzat afaria I tsasun, eta beste sari ainitz...Jatekoa eta edatekoa izanen da (plater konbinatuak) tokian berean. Denak gomit dira.Parte hartze saria: 8 E pertsonaka eta izena emaiteko deitu zenbaki huntara: 05. 59. 93. 40. 83Armistizioaren ospakizunaArmistizioaren urteburua ospatua izanen da aurten ere maiatzaren 8an. Goizeko 11etan,
meza Itsasuko elizan. Meza ondotik, lore sorta bat eskainia izanen dagerlan hil guzien oroitharri aitzinean. Gerlari ohi guziak gomit dira ospakizun huntara eta ere herritar guziak. Aperitifa eskainiko du Herriko Etxeak Elizaldian, eta bazkaria izanen da Soldatenbordan. Bainan izenak eman behar dira apirilaren 30a barne Xilbert Etcheverryri (05 59 29 77 19) edo zuzenan ostaturat deituz (05 59 29 70 61).Margo ta marrazki lehiaketaHerriko Etxeak antolatzen du margo eta marrazki lehiaketa bigarren aldikotz. Helburua da herriko arkitektura ondarea, historikoa eta kulturala ezagutaraztea edo baliostatzea. Sari ederrak eskainiak dira: 750 euro lehen saria, bigarrena 450 euro, hirugarrena 250 euro eta laugarrena 150 euro. Lehiaketa hau iraganen da bi egunez, maiatzaren 8an eta 9an. Xehetasun guziak Herriko Etxean.Abisua behi hazleei Herriko Etxeak berriz ere oroitarazten du behi gorrien hezkuntzarako diru laguntzaren txostena Herriko Etxean eskura daitekela, eta maiatzaren 17a barne behar dela helarazi DDT laborantza zuzendaritzari.Aker uxaldia edo haizatzea I tsasuko mendietan iraganen da bi egunez, maiatzaren 8an eta 22an, DDTM erakundearen baimenarekin, ehizi gisa hortarako gaitasuna duen liotinanta edo ordezkariaren babespean.Erakusketa Monique de Zayas Hamalita anderearen erakusketa zabalik dago Ateka gunean apirilaren 30a arte: oliopinturak, urmargoak, akriliko margoak eta paisaiak ikusgai dira.
itsasu
izturitzeSortze Aldi huntan Zurrutea etxetik dugu berri ona Sabrina eta Jean Michel Lassallen lehen haurra sortu baita egun hauetan. Zorionak Elaia ttipiari eta goresmenak burrasoeri eta aitatxi amatxieri!Harribizizko ezteiak Duela 60 urte ezkondu ziren Elena Durruty Izturiztarra eta Jean Sarthou Hazpandarra, ezteiak osoki herrian iragaiten zirela, andere esposaren herrian alabainan. Urte muga hori dute xumeki ospatu, larunbatean, ahaide eta adixkidez inguraturik, Izturitzeko elizan eta ondotik orduko ostatu jatetxe berean Seroratean, gertakariari doazkion umore on eta goxotasunarekin. Elena eta Jean Sarthou ez dugu erraiterik nor diren, Hazparne alde hortan ezagutuak baitira eta handizki estimatuak. Goresmenak, zuen biziak iraun dezala oraino luzaz osagarri onean.
irisarriHeriotzeSegitu dugu bere azken egoitzarat Philippe Acheritogaray, sortzez Uxerekakoa, itzali dena hiruetan hogoi eta bat urtetan, bi haurren aita. Ez dugu ahantziko gure otoitzetan. Ardiets dezala orai betiko zoriona. Dolumin beroenak familia guziari! A. I.
10
Herriz Herri
ortzaizeLakako lasterkaldiaArrakasta ederra bildu du joanden igandean Lakako lasterkaldiak. Lehenik aroaren aldetik, primaderako aro xoragarri batekin iragan baita egun guzia. Ehun bat korrikalari abiatu dira lehenik goizeko 8 orenetan 21 kilometroko ibilaldiarentzat eta gero 275 lasterkari ziren lasterkaldiarentzat abiatu direnak 9 orenetan. Izen ezagunak baziren horietan hala nola Hervé Bros
jazko irabazduna, bainan ere Jean Christophe Pechberty (jaz 2garren), Claude Escots (jaz 5garren), Zigor Iturrieta Ruiz, Hernanikoa (2garren 2008an). Abiatu orduko lehen igoeran berean, aitzinean zen Beñat Marmissolle lehen aldikotz parte hartzen zuen xuberotarra, ondotik zituela Zigor Iturrieta eta Hervé Bros eta bertze guziak. Kasik bide guzian, lehen hiruak berak izan dira, heien arteko artea haunditzen edo ttipitzen zela. Azken zatian du Zigorrek Beñat gibeletik atxeman eta gainditu, lasterkaldia irabazten zuela 1. 47’33”, bigarren Beñat Marmissolle, 18 segunda berantago eta hirugarren Hervé Bros, 4’35” berantago. Emaztekietan, lehen heldu da Séverine Duhalde (2. 25’05”), bigarren Gwenaelle Bidondo (2. 26’47”) eta hirugarren Marie Carty (2. 28’51”).Sariak banatzean, Beñat Marmissolle xuberotarrak goretsi ditu antolatzaileak bai eta ere lasterkaldia bera, lehen aldikotz etortzen baitzen Baigura alderat. Ondotik 200 bat lagun, lasterkari, antolatzaile eta laguntzaile bildu dira ezker paretan paella on baten gozatzeko. Lokarri elkarteak eskertzen ditu beren laguntza ekarri duten guziak, horier dener esker baita hoin xoragarriki iragan eguna.SAILKAPENA : 1/ Zigor IturrietaRuiz: 1.47’33’’; 2/ Beñat Marmissolle: 1.47’51’’; 3/ Hervé Bros: 1.51’02’’; 4/ Laurent Althabe: 1.54’57’’; 5/ Joseba PlazaRabanete: 1.55’28’’; 6/ Claude Escots: 1.55’33’’; 7/ Michel Tranquille: 1.55’34’’; 8/ Philippe Vacquié: 1.57’03’’; 9/ Jean François Ha rriet: 2.01’00’’; 10/ Ludovic Virolleaud: 2.01’06’’; 82/ Séverine Duhalde: 2.25’05’’ (1n emaztea); 99/ Gwenaelle Bidondo: 2.26’47’’ (2n emaztea); 111/ Marie Carty: 2.28’51’’ (3n emaztea). Sailkapenak beren xehetasun guziekin aurkitzen ahal dira lasterkaldiaren internet gunean : www.coursedulaka.net.
Hoberenak saristatuak : ezkerretik eskuin : Marie Carty; Gwenaelle Bidondo; Séve-rine Duhalde, xapelarekin; Zigor Iturrieta-Ruiz, xapelarekin; Hervé Bros; Laurent Althabe; Joseba Plaza-Rabanete. Beñat Marmissolle bigarrena ez zen hor argazkia hartzean.
Séverine Duhalde, lehen emaztea helmugaratzean.
Irabazduna helmugan : Zigor Iturrieta Ruiz Hernaniarra helmugaratzean.
saraSustengatu : 2007an elkarte bat antolatu du Patxi Dutournierk, 15 bat adiskiderekin, Donostiako Real Sociedad sustengatzeko. Peña Atxuria izena eman diote, bere egoitza Pleka trinketean du. Elkarte horren buru eman dute Patxi Dutournier. Realeko Aranburu kapi
tainak trinketera etorrieta eskerrak eman diozkate. Bistan da gaten dira Donostiarat futbol taldearen sustengatzerat, bai eta bertze hiri batzuetarat, Gijon, Huesca, Gironan eta bertze….
Gerlari ohiak: Aitzin hortan Miarritzen izan da departamenduko 65garren gerlari ohien biltzar nagusia. Saratik 22 baziren autobusean joanak, pasatzean hartu dituzte Ainhoako eta Zuraidekoak. 9ak eterditan meza Sta Eugenia elizan, ondotik lore pausatzea hilarrian eta bazkaria Bellevue kasinoan. Elkarretatu dira 930 bat jende, bazkari on bat egin dute eta omore onean sartu dira. Helduden urtean Hazparnen egina izanen da.
Malurra : Aitzin hortan Atxuria taldearen borda Xabaloko gainean erre da eta ongi gainerat, lau paretak gelditzen dira bakarrik. Beñat Aguerre taldearen lehendakaria desolatua da zeren barnean bazuen gauza interesgarri ainitz, orai ez du deus. 30 urteko orroitzapen guziak ketan gan baitire. Inkesta bat eginen dute nola hartu duen su eta ikusi behar asurantzak nola ordainduko diozkan.
Bilkura : Ganden larunbatean Zangoak Arin taldeak egin du Biltzar Nagusia Omordian. Pepito Jorajuria lehendakariak egin du ongi etorria. Aitzin hortan, ortzegunetan ibiltzen direnek bi egun pasa
tu dituzte e rra ketekin elurretan, Anéouko zirkoa bisitatu eta Pourtaleteko leporat hupatu dira eta han ikusi dituzte basahuntzak. Artzain borda batean pasatu dute gaua eta Aneouko leporat hupatu dira. Izigarri kontent ziren holako bi egun eder pasatzeaz Asteartetan ibiltzen direnek ere egiten dituzte itzuli ederrak. Aitzin hortan Lizarrietako lepotik Etxelarren barna 8km egineta sartu dira. Egiten dituzten ibilbideetaz izigarri satifos dira, badira 54 bat oinezkari. Beren ibilbideen argazki batzu ikusi eta bazkari eder bat egin dute Omordiko jatetxeak egina. Denek omore onean pasatu dute egun hori.
Abisu : Enpleatu bat hartu dute herrian 6 hilabeterentzat oraitik buruila arte, baratzezaingoan ariko da.Laborarientzat, » PAC » permanentziak : apirilaren 20an, 29an eta maiatzaren 4an. Laborariek hitzorduak hartu beharko dituzte Hazparneko Laborantza Ganbaran. Tel 05/59/70/29/20. Zaldi ibilaldia Saran, Suhalmendiko eremua ezagutuz. Apirilaren 25an igandearekin. Izenak eman apirilaren 20a aitzin. Ez ahantz lizentzia edo asurantza ageria, buruko txapela eta adin gabekoak helduen bat beharko du. Elkarretaratzea polikiroltegian goizeko 8etan eta partiada 9 orenetan.
Ikastola : Ganden larunbat goizean Ikastolak ateak zabalduak zituen. Ama eskola zabaldu zuten Saran 1982an 10/12 haurrekin. 59 haur badituzte orai. Erakasle eta Olhain taldeari milesker Saran holako eskola bat izaitea gatik. Igandean haurrek antzerki bat egin dute Lur Berri gelan. Ardi larruekin beztituak mundu huntako lehenbiziko gizonak bezala, oraiko mendeetako historioak arte, eman dituzte. Eskerrak antolatzaileeri eta partikulazki Marijo Berroueti, zeren antzerkia harek antolatua baitzuen. Ganex
11
Herriz Herri
N° Commission paritaire 0514 G 84998
Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA
Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10
[email protected]@wanadoo.fr
URTESARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :
Bandarekin : 97 E edo 127 $ Gutunazalean : 180 E edo 210 $
Hego Ameriketan : 97 E Afrikan : 87 E Asian : 102 E
Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA
Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3
Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.B. DIRASSAR
Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR
Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG
Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai AugustinChaho
64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42
Fax. 05 59 25 60 10
Éditions Basques
Fabienne BARNECHEAvocat à la Cour
3 Rue Faget de Baure – 64000 PAU
AVIS DE CONSTITUTION
Aux termes d’un acte sous seing privé à SAINT PÉE SUR NIVELLE du 1er avril 2010, il a été constitué un G.A.E.C présentant les caractéristiques suivantes : Dénomination : Groupement Agricole d’Exploitation en Commun reconnu « HAZITIK LILIA » (date reconnaissance : 12/11/2009) Siège social : Quartier Ibarron Route d’Ahetze 64310 SAINT PEE SUR NIVELLE Gérants : Mme Mirentxu DOYHENARD épouse BERNET demeurant à SARE (64) Maison Mikeltegia eta M. Tommy BRUNELIERE demeurant Quartier Ibarron – Route d’Ahetze SAINT PEE SUR NIVELLE (64). Immatriculation : greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE
Pour avis et mention
« EUSKAL COAST »Société à Responsabilité Limitée au capi
tal de 4.600 eurosSiège Social : 5 Place de la République –
64100 BAYONNERCS : BAYONNE B 490 817 905
AVIS DE DISSOLUTION
L’assemblée générale extraordinaire des associés du 28 Septembre 2007 a décidé la dissolution anticipée volontaire de la société, à compter du 30 Septembre 2007, et sa liquidation amiable sous le régime conventionnel légal.A été nommé comme liquidateur, Monsieur Nicolas HOUSET, demeurant à ANGLET (64600), 3 Allée du Cadran, Résidence Léonard de Vinci, Appartement 46, avec les pouvoirs les plus étendus pour procéder aux opérations de liquidation et parvenir à la clôture de celleci.Le siège de la liquidation est fixé à ANGLET (64600), 3 Allée du Cadran, Résidence Léonard de Vinci, Appartement 46.
RCS BAYONNE Le liquidateur
« EUSKAL COAST »Société à Responsabilité Limitée au capi
tal de 4.600 eurosSiège Social : 5 Place de la République –
64100 BAYONNERCS : BAYONNE B 490 817 905
AVIS DE LIQUIDATION
L’assemblée générale réunie le 8 novembre 2007 a approuvé les comptes définitifs de liquidation, déchargé Monsieur Nicolas HOUSET de son mandat de liquidateur, donné à ce dernier quitus. Les comptes de liquidation seront déposés au greffe du Tribunal de Commerce de BAYONNE, en annexe au registre du commerce et des sociétés. Pour avis
Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &
droit commercial« Central Forum » Bayonne (64100)
(05 59 52 93 32)
POLAR ELECTRO FRANCESAS au capital de 650 000 euros
Siège social : 3, allée PierreGeorges Latécoère – 64200 BIARRITZ342 312 717 RCS BAYONNE
Par décision du 01/02/2010, l’associé unique a accepté la démission de M. JeanJacques GAUTHEY de sa fonction de Président de la Société, à effet du 31/01/2010 et a nommé en qualité de nouveau président, M. Bernhard FEY, demeurant Pflanzerbachstrasse 72, 8967 Widen (Suisse), pour une durée indéterminée, à compter du 01/02/2010.M. Christophe LATASTE, demeurant 23, rue Mendi Eder, à Biarritz (64200), a été confirmé en qualité de directeur Général, pour une durée indéterminée à compter du 01/02/2010.
Pour avis Le Président
Michèle LAHARGOUEDESRAUX AvocatEspace Entreprises – 3 Chemin de l’Aviation
64200 BASSUSSARRYTél. 05 59 52 32 97
« FIDUCIAIRE D’AUDIT ET DE CONSEIL »
Société Anonyme à Conseil d’Adminis-tration transformée en Société par ac-tions simplifiée. Au capital de 151.500 E – Siège social : 3 Route de l’Aviation-BASSUSSARRY RSC BAYONNE B 383 824 240Aux termes d’une Assemblée Générale Extaordinaire en date du 12 Février 2010, enregistrée au SIE de BAYONNE le 25 Mars 2010, bordereau n° 2010/361, il a été pris acte de la démission de Monsieur René LAPUYADE, Administrateur, en date du 16 Février 2009. Il a été également décidé à l’unanimité de transformer la société en Société par actions simplifiée à compter du même jour. Cette transformation entraîne la publication des mentions suivantes : Forme : Ancienne mention : Société Anonyme. Nouvelle mention : Société par actions simplifiée. Administrateurs : Anciennes mentions : Monsieur René LAPUYADE, demeurant à VILLEFRANQUE (64990), Chemin d’Irrumberria. Monsieur Christian SABAROTS, demeurant à VILLEFRANQUE (64990), Chemin Harriagaraya, président du Conseil d’Administration. Monsieur Jacques CAUSSADE, demeurant à URCUIT (64990), Maison Elissaldenia, Directeur Général. Nouvelles men-tions : Président : Monsieur Christian SABAROTS, demeurant à VILLEFRANQUE (64990), Chemin Harriagaraya. Directeur Général : Monsieur Jacques CAUSSADE, demeurant à URCUIT (64990), Maison Elissaldenia. Commissaires aux Comptes : Les commissaires aux comptes sont restés en fonctions : Monsieur Vincent LABOURDETTE, Commissaire aux Comptes titulaires ; L’EURL « Cabinet d’Audit Jean François LASSALLE », Commissaire aux Comptes suppléant. Admission aux as-semblées et droit de vote : Tout associé peut participer aux assemblées sur justification de son identité et de l’inscription en compte de ses actions. Chaque associé dispose d’autant de voix qu’il possède ou représente d’actions. Les cessions d’actions sont soumises à l’agrément de la collectivité des associés.Mention sera faite au RCS de BAYONNE.
Pour avis.
ETUDE DE ME JERÔME GOUFFRANT ET YON ALONSO
NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY
AVIS DE CONSTITUTION
Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 8 avril 2010, enregistré à BAYONNE le 13 avril 2010, bordereau 2010/439, case n°5, a été constituée une société civile d’exploitation agricole ayant les caractéristiques suivantes :Dénomination : « SCEA NARBAITZIA ».Siège : ANHAUX (64220), maison Narbaitzia.Durée : 99 ans.Objet : L’exploitation et la mise en valeur de tous droits et biens immobiliers et mobiliers à destination agricole, dont la propriété rurale agricole dénommée NARBAITZIA située à ANHAUX (Pyrénées A tlantiques), et par extension à IROULEGUY,Ainsi que toutes opérations juridiques, financières et administratives liées à la mise en valeur des biens.Et généralement, toutes opérations pouvant se rattacher directement ou indirectement à l’objet social ou susceptibles d’en favoriser le développement, pourvu qu’elle ne modifie pas le caractère civil de la société.Capital social : 1000 euros d’apports en numéraire.Gérant : Monsieur Pierre Daniel MOCHO, exploitant agricole, demeurant à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, maison Louisenia, sans limitation de durée.La Société sera immatriculée au RCS de BAYONNE.
POUR AVIS ET MENTIONMe Jérôme GOUFFRANT, notaire.
ETUDE DE ME JERÔME GOUFFRANT ET YON ALONSO
NOTAIRES A SAINT ETIENNE DE BAIGORRY
AVIS DE CONSTITUTION
Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 1er avril 2010, enregistré à BAYONNE le 13 avril 2010, bordereau 2010/439, case n°4, a été constituée une société civile ayant les caractéristiques suivantes :Dénomination : « SCI C.JEANNE ».Siège : ANGLET (64600), 45 rue de Chassin, résidence Mirasol.Durée : 99 ans.Objet : Acquisition, gestion, construction, rénovation, à titre civil, de tous biens immobiliers.L’exploitation par bail ou autrement des biens sociaux.L’obtention de tous prêts, avec ou sans garantie hypothécaire.Et généralement, toute opération pouvant être utile à la réalisation de l’objet social, pourvu qu’elle ne modifie pas le caractère civil de la société.Capital social : 1500 euros d’apports en numéraire.Gérante : Madame Cécile Annie Jacqueline JEANNE, demeurant à BIARRITZ (64200), 3 rue Etienne Ardouin, pour une durée indéterminée.La Société sera immatriculée au RCS de BAYONNE.
POUR AVIS ET MENTIONMe Jérôme GOUFFRANT
SCP Jérôme GOUFFRANT et Yon ALONSO
Notaires associés64430 ST ETIENNE DE BAÎGORRY
MODIFICATION de REGIME MATRIMONIAL
Suivant acte reçu par Maître Bernard GOUFFRANT, notaire à ST ETIENNE DE BAïGORRY, le 23/02/2009,Monsieur Henri ETCHEVERS, Notaire, et Madame Madeleine Genevière LACAZE, sans profession, son épouse, demeurant ensemble à BASSUSSARRY (64200), 11 chemin de Goïtia.Nés savoir : Monsieur à BAYONNE (64100), le 25 février 1945.De nationalité Française. Madame à PESSAC (33600), le 14 décembre 1947.De nationalité Française.Mariés sous le régime légal de la communauté de biens réduite aux acquêts à défaut de contrat de mariage préalable à leur union célébrée à la mairie de BAYONNE (64100), le 4 septembre 1969 ; ledit régime n’ayant subi aucune modification contractuelle ou judiciaire postérieure, ainsi déclaré.Ont convenu de maintenir pour base de leur union de régime de la communauté de biens réduite aux acquêts tel qu’il résulte de leur contrat de mariage et de lui adjoindre diverses clauses notamment une clause préciputaire.Les oppositions pourront être faites dans un délai de trois mois et devront être notifiées, par lettre recommandée avec demande d’avis de réception ou par acte d’huissier de justice, à Maître Jérôme GOUFFRANT, notaire à ST ETIENNE DE BAÏGORRY.En cas d’opposition, les époux peuvent demander l’homologation de la modification du régime matrimonial au Tribunal de Grande Instance. Pour insertion
euskal irratiak 90.5 - 91.8 - 95.5 - 106.6
10.30 : Luhusoko meza.11.30 : Nafarroaren egunetik zuzenean13.00 : Gure arbasoak.Bankako Petra Ibarra, Ximun Zubikoa bertsulariaren andrea14.00 : Hegoaldeko ostatuaApirilaren 26a : Astelehena 19.00 : Zer dioxu, Martxelo Otamendi Euskaldunon Egunkariko zuzendari izana
Apirilaren 23a : Ostirala 07.00 : Goiz berri16.00 : Kantaire19.00 : Aitzur eta jorra 20.00 : Presoen oihartzunaApirilaren 24a : Larunbata11.00 : Airesta 12.00 : Xapin Euskal Irratietan entzun diren memento hunkigarri eta irringarriakApirilaren 25a : Igandea 09.30 : Gure bazterrak Haltsutik
12
telebixta leihotik
asteburuko Hitzorduak
Bahituak: Frantses bi kasetari beren Afganistar lagunekin Afganistaneko mendi zoko batean bizi dira bahiturik. Badakigu bizi direla, helarazi dutelakotz bideo bat eta telebixtek zabaldu dute. Bortxaturik duda izpirik gabe eman dituzte bahitzaileen baldintzak. Geroztik agertzen dira egunero telebixtetan, badakigu nor diren, nola deitzen diren. Zer egin dezakete Taliban delakoek?Harrikatze: SeineSaintDenis departamenduan bada hiri bat TremblayenFrance deitzen dena. Duela aste bat autobus bat harrikatua izan zen eta geroztik, gidatzaileek greba eginik, poliziak begiratu nahi ukan ditu, Hortefeux ministroak erasiak eginik gaizkigileen kontra, erranez salbai batzu zirela.Bainan bi egunez segidan berriz ere hiru autobus harrikatu dituzte eta, gehiago dena, gau batez ez bakarrik autobus bat bainan ere haren lagun zen C.R.S.en autobusa.Hori gertatu da TremblayenFrance hirian. Frantzian ote dea hiri hori nahiz hala aldarrikatzen duen bere izenean.Badira Frantzian geriza gabeko auzo batzu. Nor da errege haietan? Dirudianez polizia segurik ez. Alta, badugu Barneko ministro bat.Politika berria: Oraiko gobernuarena da tango dantza idurikoa: u rrats bat aitzina, biga gibelka. Horretaz idatzi zuen Alkhat, iholdiar bertsulari zenak.« Hori deitzen da tangoEta horrelako bertze frango, Inbido eginen dut ezin eginez hordagoEz gaitezela eror beherago ».Gertatzen da gobernuak « hordago » emanik entzun duela « kanta ».Errauts hodeia: Itsasoak egin du berea PoitouCharentes lurraldean, lurrikarak izan dira Txilen eta Txinan joan den astean milako bat hil eginik eta zaurituak milaka bereziki Txinan. Islandan sumendi batek igorri du kanpora errauts hodei bat haren ondorioak direlarik Europa Iparreko aireportu guziak hetsiak direla eta neurriak hartu direla Frantzian ere Pariseko hiru aireportuetan eta erran gabe doa halaber Frantzia Iparralde guzian. Ikaragarriko nahaspila denetan.Errugbia: Bururatzera doa Top 14 errugbi xapelgoa. Baionak irabazi du Briven kontra (33 eta 25) eta horri esker egon daiteke lehen mail horretan. Miarritzek, aldiz, galdu du Parisen, RacingMetro taldearen aurka (29 eta 22). Ez du jokatuko final laurdenik. J. H.
Zirko ikastaroak BaionanApirilaren 27tik 30a artegoizeko 10etik eguerdi ta erdi arte5/7 urtekoentzat : zirko arteari buruzko hurbilpena• Esku jokoak : bota, harrapa, tresnekin jostatu eremu mugatu batean • Akrobazia/ Motore/Gorputz jokoak : igo, herrestaka ibili, jauzi egin, Trapzioan igo, tranpolin ttikia• Oreka eta desoreka jokoak : tresna desorekatu baten gainean oreka aurkitu• Joko kolektiboak : kluna esnatu, paraxuta handi ta ttiki, ....4 egun ikastaro prezioa : 40 E + 5E kide karta
Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea
Association des Producteurs Fermiers du Pays Basque
Ama oporren ordezketa(8.5 hilabete)
2010ko uztailetik 2011ko martxo undarrerat
Idoki elkarteak bere sanitario eta tekniko arloaren eta beste hainbat arloren animatzeko animatzaile bat xekatzen du :Egintzak :- Sanitario mailan laborarien jarraikitzea Araudiak zaintzen dituen batzordearen animatzea eta gai huni lotuak diren ekintzen burutzea- Promozio ekintzetan : lekuan den animatzaile baten laguntzea (feiria, ate ideki eta merkatu desberdinetan). Idoki tresnen eguneraketaren egitea.Formakuntza eta ezagutza bereziak:- Baxoa + 2 urte edo gehiago (Ekoizpenen kalitatearekin zerikusirik duten laborantxa saileko formakuntzak) Ekoizpenen kalitatean eta sanitario mailan ezagutzak. Europar legedi berriaren ezagutza eta aplikapen zehatzaren ezagutza hobe litaike.Galdeginak diren konpetentziak : Sanitario mailan konpetentziak Taldeen animazioarako eta talde lanerako gaitasuna, Giza harremanetarako eta antolakuntzarako errextasunak, Autonomia, dinamismoa eta berritasunen ekartzeko gaitasunak, Laborantxa munduko elkarte lanerako motibapena, etxe ekoizpenentzat interesa, Informatikan oinarrizko ezagupenak.Baldintzak :- 8 hilabete eta erdiko ordezketa, denbora osoz. Frantses eta euskaraduna desiratua da. Gidabaimena behar da.
CV eta motibapen gutuna (eskuz idatzia) igortzekoak dira helbide
huntarat : IDOKI – 32 Bidouze/Lapitz Hotza
karrika- 64120 DonapaleuMaiatzaren 15a- aitzin.
lan eskaintza
Euskara Gaitasun Agiria edo EGAren eskuratzeko lehen frogak
maiatzaren 22an
Baionako Errobi bazterreko Fakultatean.
Izen emateko azken epea maiatzaren 10a
EEPren Interneteko www.mintzaira.fr gunean berean izen emate orria bete.
Baldintzak : 2010an 17 urte betetzea eta Iparraldean sortu, bizi edo lan egitea.
Izen emate saria 17 €
Euskararen Erakunde PublikoaPlatanondoen etorbidea, 2- 64100 BAIONA
ortziraleanMiarritzen, Santa Eugenia elizan (20.30), musika eta kantu, Rotary elkartea antolatzaile, Thomas Ospital organojoile.Ainhiza Monjolosen, EHLG egoitzan (21.00), « Euskal Herriko artaldeak Pirinioetan », mintzaldia, Jean Paul Duhalde eta Mikel Goitirekin.-Hazparnen, Mendeala gelan (21.00), Elektrotasuna III, EHZ elkartea antolatzaile.
larunbateanAngelun, Quintaou plazan, kukusoferia.-Baionan, Lacarre plazatik abiatuz (10.30), Baionan kantuz.Miarritzen, herriko mediatekan (16.00), euskal olerki irakurketa, Xabi Soubelet eta Joseba Aurkenerena. -Baionan, Santespietako elizan (20.30), Gospel gaua.Ziburun, komentu xaharreko kaperan (20.30), kontzertua, herriko Estudiantina eta Iruñeako Paulino Otamendi taldea.Lehuntzeko elizan (20.30), Kantuz Ari koroa.Donibane Lohizuneko elizan (21.00), Arin koroa eta Coro Easo abesbatza. Miarritzen, Atabal musikategian (21.00), Revolver taldea
igandean-Larrainen, Xuberoko maskarada, herriko gazteriaren eskutik, aurtengo azken ateraldia.-Angelun, Barrako skate parkean (09.00), paludismoaren kontrako lasterkaldia, EuskadiSenegal elkarteak antolaturik.Gerezietan, herriko eskolan (09.00), Euskaltzaleen Biltzarraren biltzar nagusia. Ondotik, meza eta Léon Pochelu kalonje zenari eskaini omenaldia.-Pausuko elizan (10.30), organo berriaren estreinaldia.
asteburuanHazparnen, Urkoiko bestak.Baigorrin, Kulturaldiaren bururapena. Larunbat aratsean, elizan (21.00), kontzertu berezia, Euskatalandar musikariekin. Igandean, goizetik arats, Nafarroaren Eguna.Miarritzen, ortziraletik iganderat, Irati erakusgunean, Vivrexpo saloina. Hiri erdiko karriketan, larunbatean eta igandean, Udaberriko Merkaldiak.Hendaian, Bidasoa plazan, ortziraletik iganderat, Nautiko festibala.Baionan, Luna Negra
kabaretean (20.30), ortzegunetik larunbaterat, Topick artixtaren emanaldia. Bestalde, Glain auzoaldeko Elkartetxean, larunbat aratsaldean eta igandean goizetik arats, liburu xahar feria.-Azkainen, ostiraletik igandera, Ederlan forua.-Arbotin, herriko bestak.
Maiatzaren 1ean,New Yorkeko Metropoli-tan Operatik zuzenean
Maiatzaren 1ean, larunbata (19etan), Gioachino Rossiniren « Armida » opera eskainia izanen da Miarritzeko geltoki xaharrean (Midi geltokia), New Yorkeko Metropolitan Operatik zuzenean. 4 oreneko emanaldia, artetik bi pausaldirekin. Sasoin huntan azken aldikotz zabalduko den emanaldia. Sartzea 18 eurotan (istudiant, langabe eta ahalmen hurrikoentzat 12 eurotan), urririk 18 urtez pekoentzat.
13
Han eta HeMen
Emazteak Euskal Herrian (3)
Hemengo sinesteen arrastoak ezabatzen ahalegindu da er-lijio katolikoa, erlijio guziek egiten duten bezala, lehen-tasuna hartu nahi diotenean aitzinekoari. Pentsatzekoa da, gizon itxuran agertzen den jainko batek, arrunt al-datzen duela zibilizazio baten mentalitatea. Batez ere, erli-jio horrek etengabe azpima-rratzen duenean gizasemeen nagusitasuna maila guzietan ; baita emazteek izan behar duten umiltasuna, eta bereziki menpekotasuna. Hori agerian usten duen istorio bat kon-tatuko dizuet. Garazi aldeko emazteki bat joan zen apezari erraitera, zein gaizki tratat-zen zuen senarrak, eta eliza-tik negarretan itzuli, apezak e rran baitzion isilik jasan be-har zuela dena. Auzoko etxekoandreak eman zion gakoa : “Zer nauxu, Jainkoa ere arra duxu !” Ideologia horren eragin handiena emazteengan, XIX. eta XX. mendeetan izan da Euskal Herrian.
Segur ere, zailtasunak izan ditu hemen onartua izatekoa, ohitura zaharren aur-kakoa baitzen. Eta horiek luzaz iraun baitute, batzuetan orain arte. Bereziki
emazteen eta gizonen arteko berdinta-suna ontasunen ondorengoan. Etxondo batzuetan non ondorengoa mendeetan zehar, emazteek izan duten gehiene-tan, agerian gelditzen da etxekoandre horiek ez zirela inoren menpe, ez aita, ez senar, ez seme, ezta apez. Beste etxe batzuetan emazteak umilago zi-rela agertzen da ere. Horrek erran nahi du gaia orokorki aipatzea, nabardura-
rik gabe, emazteek osatzen balute be-zala talde bakar bat, huts bat dela maiz egiten dena.
Halaber, nola ulertu behar dugu esaldi hau ? “... l’Etat lut-ta surtout contre les discriminations s c a n d a l e u s e s , comme celles qui frappaient les ca-gots, les cadets ou les femmes”. (Christian Desplat, Une Vallée des Py-rénées : St Etienne de Baigorry au XVIIIème siècle, ed. Izpegi, 2009). Al-bora utziko ditugu
agotak eta kaietak, ez baita oraingo gaia. Agian, idazleak sinets arazi nahi digu, frantses estaduak ekarri digula berdintasuna gizonen eta emazteen ar-tean, agerian delarik gure Erdi-Aroko foruak (euskaldunen legeak zirenak), 18. mende hondarreko frantses Iraul-tzako legeak baino hobeak zirela maila horretan.
Erlijioa eta Estadua
« 1609ko auziak Lapurdin » liburua
Urte bat hontan, eta gehixago ere, “Lapurdi 16092009” elkartea arizan da lan eta lan duela 400 urte gertatutako “sorgin” ihizi hura gogoarazi nahiz. Hortarako antolatu ditu mintzaldi, erakustaldi, bertsu saio... Nestor Bazterretxearen obra eder bat ere eraiki da Senpereko gaztelu ondoan, J. Mixel Bedaxagar xiberotarrak landua. Antzerki bat ere bidean da, Joseba Aurkenerena eta Peio Chipik idatzia, ondoko hilabetetan taulen gainean ikusi behar ginukeena. Mixel Mendiboure senperta rrak kudeatzen duen elkarte horrek liburu bat argitaratu du, 1609ko auziak Lapurdin – Procès de sorcellerie en Labourd (1609). Liburuan aurki ditzakegu eman diren mintzaldiak, egin den erakusketa ere aurkeztua zaiku, J.Mixel Bedaxagar eta Auxtin Zamoraren bi kantu ere hor, eta ekitaldi desberdinetako argazkiak. Jean Louis Davant xiberotar euskaltzainari zor diogu sarhitza. Mintzaldien mamia jastatzeaz edo berjastatzeaz gain, oroimenezko liburu pollita (168 orrialde).
Andoni Iturrioz liburuaren aurkezle Sarako Idazleen Biltzarrean
Emazteak kartetan
Marikita Tambourin (gero beretik)
Sara etxez etxeEz dago geldirik Auxtin Zamora senpertarra. Olerkien artetik, hara Sarako herri guzia kurritzeko denbora hartu duela, etxe horien izenak eta kokapenak finkatzeko. Fruitua : « Sara etxez etxe » liburua. « Sarako etxeek, dio idazleak, inarrosaldi gaitza jasan dute azken 50 urte hauetan, bertze herrietan bezala funtsean ». Gaur asko etxek izenik ere ez dute eta « bizilekuak birtualitate batean bezala dira ». Etxe horien jabeekin mintzatu ondoan, zenbaitzuk
erabaki dute beren etxea izendatzea, betidanik egiten den moduan, gisa hortan etxea eta hunen ingurumena bertzela biziaraziz. Sarako etxe guziak zerrendatu ditu Auxtinek, duela zenbait urte Xabier Elosegik bildutako altxor ederra berme. Eta norberak, liburu horren bidez eta interneteko “google earth” era joz, bidez bide eta etxez etxe egin dezake bidaia aberatsa Saran gaindi. Liburua aurki daiteke [email protected] helbidean eskatuz.
Auxtin Zamora Sarako Idazleen biltzarrean
Auxtin Zamora ezkerrean, bere liburuaz mintzo
14
Sorhuet - Oçafrain ..............40Etcheverry - Ezcurra ...........32Jende alde pollita Garatenean bigarren finalerdi huntako. Partida hunen gehiena aitzinaldean ereman dute irabazleek, besteek lanjer guti sortzen zietelarik. Hola ikararik gabe zoa tzin pariatzaileen hautuzkoak, sobera pilota uzten zuelarik erdian urruñarrak eta ez hanbat sar tzen Hervek bere aire harekin. Errabia gehixago balu, ze pilotaria litakeen, hobeki menturatuz! Denik ere berotu da partida ondarrerat eta 10 bote sartu ere dituela gazteak, Sorhuetek aldiz 7 zituelarik oren bat eta hogei iraun dituen partida hortan. Hea aldi huntan beste hainbeste eginen duten laurunbatean bi irabazle horiek finalean!Olhagaray gazteak .............40Heguiaphal..........................28Horra lehen partida zer izana zen, bidarritar gazteak xuberotarrari irabaziz.
Amaturren finalakJ. B. Ducassou ...................40Massonde ...........................26Junior gazteetan Ducassou fa
miliako junior gaztea badoa ederki bere bidean xintxorik eta horrek du airoski ereman titulu hori zuraidar gaztea bentzutuz Modernean.Marc Saldubehere ..............40Gregori Aguirre...................32Bigarren maileko titulua aldiz, adinekoetan, Garazirat ekarri du untzorondarrak urruñarrari gaina hartuz eta atxikiz.Alain Heguiabehere ............40Jeannots landestarra .........18Eta huna aurtengo xapelduna adinekoetan. Dituen ahalekin eta nahikaria izigarria, beti pilotaren gainean, ze etsenplua den Heguiabehere hau gazte eta denentzat. Euskara hori falta bakarrik, alta hori ere bazuelarik etxean. Goresmenak denaden!
GarateneanTellier - Lamure ...................50Monce - Bessonart .............31Oren bat eta gutiago iraun du asteleheneko partidak denek maite ditugun gazte hauekin, haatik hauk ere dutena emaiten dute eta badituzte beren egunak. Irabazleek ez dute enegu haundirik izan, salbu Moncen
kirolak
pilotaLarunbatean
birazkako finala Modernean
sake batzu bixi bixiak (10) orotarat. Aldiz ordainak ukan ditu Tellierekin (12). Hau arizan da jokoan ere gogotik eta entzun dugu erraiten lauretako hoberena zela.
Garaziko pilota geroAurtengo lehiaketa 35 garrena izanen da. Apirilaren 26an hasiko da, astelehenarekin eta Mendekostez bururatuko maiatzaren 24ean, Mendekoste astelehenez hobeki erraiteko.Huna nor izanen diren pilotariak: Oyhenart Heguiabehere, Ibarrola Kurutcharry, Waltari Harismendy, Sorhuet Ezcurra II, Etcheverry Oçafrain, Bielle Etcheto. Partidak 50 tantotara. Lehen partida: apirilaren 26an, 5 orenetan: Oyhenart Heguiabehere eta Ibarrola Kurrutcharry, astelehen huntan berean.
BaionattipianOlçomendy - Etcheto..........50Oyhenart - Ducassou .........28Horra nola ezarria zuten gaztea onarekin eta horra ere zer eman duen uztartze horrek.
Hegoaldean Olaizola I eta Irujo xutAsier Olaizola I ...................22Oinatz Bengoetxea .............20
Berasaluze VIII - Apraiz ......22Saralegi - Begino ..................8
Diaz - Peñagarikano ...........18Chafee - Oteiza .....................8Iruñean horra beraz nola duen Asierrek xapeldun ohia jo 8 1 egin ondoan hastetik, nahiz leitzarrak 10etan berdindurik gaina hartua bazion ere 11 10.
J. Martinez Irujo ..................22Abel Barriola .......................12
Berasaluze IX - Pascual .....22Idoate - Laskurain ..............11
Cabrerizo - L. Galarza ........22Ongay - Larrinaga ...............11Eibarren ere bazen joko. Lehen hortan Irujoren furia, horrek ere xapeldun ohiari gaina hartuz bere manera berezian 42 minutuz. 11etan berdin ziren. Zalu ereman ditu aferak Irujok. Denbora doblea hurbil irauna zuen aldiz Olaizola eta Bengoetxearen partidak. 11etako berdintzearen ondotik Barriolak saketik falta eta gero lerroan egin ditu Irujok bereak.
Apezetxea - Eulate ..............22 Olazabal - Arruti .................19
Aritz Lasa ............................22Berasaluze IX ......................12
Urretxuko Ederrenan ikusi dira hauk.
Bego
Pilotariak Piarres-Larzabal
ikastegianKostaldean sailean aipatzen dugu Ziburuko PiarresLarzabal kolegioan akulatu duten lana, desberdintasuna gogoan. Sail horren kondu, azken eguna kirolariena izan da. Lehen maileko pilotarietarik zonbait etorri zaizkiote, elkartasunez, pilotan arizan ere ba eta ikasleekin solasean egon! Han ziren Paxkal de Ezcurra, Xebastian Sorhouet, Gregori Aguirre, Xebastian Gonzalez eta Agusti Waltari.
Ikasleak lorietan Waltari ere han zutela!
Pilotaren udaberriaIrisartarrak pilota batasuna aitzina doa, bere trinketeko xapelgo eta txapeldunekin. Joan den apirilaren bederatzian Paueko trinket berrian gure gazteek (X. Bereterbide eta P. Guichandut) Frantziako xapelgoko finala ereman dute G a r a z t a r r e n aurka 4020. Alta Euskal Herriko xapelketaren finalerdia haien kontra galdu zuten. Aldi huntan gure pilotariak hastetik serioski lotu dira. Azken 2 urte hauetan Xabik eta Peiok plaza laxoan ala trinketean guziz partida onak egiten dauzkigute, hea 2010 eko uda huntan segituko dutenez ? Anartean bieri goresmenak ! Biharamunean beti trinketean egonez, Fran
tziako xapelgoko finalerdia buruz buruka Julien Arbeletchek jokatu du eta galdu 3740 Agirre Urruñarraren aurka. Emaitzak dion bezala, zinez Julienek guziz partida gustagarria eskaini dauku, heldu den urteko 23 teknikako jokoa ikasiz eta erabaliz Irisartar gazteak, lehen mailerat hupatzera merezi luke ! Azkenik Union Basqueko xapelgoan
Irisartar batasunak 7 pare engaiatuak zituen, geihentsuenak, final zortzigarrenetan kanporatuak izan ziren salbu gure Geroak B sailekoak (I. Sissoko eta J. Oillarburu) finalerat arribatu baitira. Finala hau apirilaren 24 an, (15:00) Uztaritzeko Kiroleta trinketean jokatuko da. M. O.
Peio Guichandut eta Xabi Bereter-bide
15
Kolonbian bada euskal etxerik? Bai, orai arte bazen batto, Bogota hiriburuan, eta joan den astean bigarren bat onartua izan da Medellin hirian, Antioquia departamenduan. Zorionak, beraz. Bogota hiriburukoa ere poliki ari da lanean eta joan den hilabetean egina du Biltzar Nagusia, Francisco Abrisketa ber hautatuz lehendakari. Pilota Txapelgoa ere egin zuten, Argentina, Mexiko, Euskal Herria eta Kolonbiako pilotariekin. Mexikok irabazi zuen, Argentina bigarren. Txapelgoa Gernikako auzapezak estreinatu zuen, Bogotan baitzen hiriko Euskal Etxe aitzinean den Gernikako Plazan plaka baten ezartzeko. Ohoratu zuten eta Teusaquilloko auzapezak Hiriko Domina Handia eman zakon. Bestenaz, Bogotan, Euskal Etxeak ‘Los vascos en las independencias americanas’ liburua aurkeztu berri du, zenbait ikertzaile eta unibertsitate erakasleek idatzia, euskaldunek eta euskaldunen ondokoek Ameriketako herrialdeen independentzian egin zuten lana aztertzen. Ez baita ahantzi behar aurten ‘Bicentenario’ delakoan edo Bigarren Mendeurrenean girela, Hego Ameriketako hainbat herrialdek beren independentziarako bidea hasi zuten urtea, eta ospakizun handiak prestatzen ari direla karia hortarat. Iragan astean aipatzen genuen Londresko Euskal Etxeak antolatu kantaldia, Keu Agir
retxea kantari. Ondarrean bertan behera utzi behar izan zen, Islandiako sumendiaren hautsen karietara hegaldia kendu eta kantariak ezin izan baitzuen heldu Ingalaterrara. Ordainean, Euskal Etxekoek piknik egun polita egin zuten Oxford Houseren kanpoaldean. Ez dute erran oraino kantaldia beste noizbait egin ahal izanen denez. Estatu Batuetan, Washington estatuko Seattle hirian, astelehen huntan hertsia dute ‘Txoki’ euskaldun jatetxea, Joseba Jimenez sukaldari donostiarrak eta haren ema
zte Carolinek kudeatzen zutena. Dibortziatu egin dira eta gauzak, bistan da, kanbiatu dira biendako. Dena den hiriko beste jatetxeak, Harvest Vine izenekoak, heiena hau ere, Carolinek segituko du. Eta baliteke hirian beste pintxotaberna bat zabaltzea. Iduri du, hemendik goiti Joseba aholkulari lanetan ibiliko dela, eta sukaldaritza eskolen emaiten. Gaia aldatuz, baina Seattlen oraino, aita Martxel Tillous euskaldunen omonier zena gogoratu eta ohoratuko dute Seattleko Euskal Etxekoek heldu den larunbatean, hura hil zela urtebetetzearen karietarat. Toni Sabarots eta John Etulain okupatu dira. Erran bezala meza antolatu dute ibiakoitzean, apez xiberotarra eta lagun izan zenaz oroituz. Eta Argentinan aste huntan hasiko da Buenos Airesen Liburu Azoka, munduko bigarren inportanteena espainolez. Urte guziz bezala standa ukanen du Euskal Herriak, Argentinako Juan de Garay Fundazioa eta FEVA (euskal etxeen federazioa) erakundearen eskutik. Hor, programaren baitan, euskal gaiko hiru liburu aurkeztu eta, ber denboran, Gernikako bonbardaketa oroitaraziko dute, heldu den igande eta astelehenean, astelehenean betetzen baita 73. urteurrena, bideo bat emanik eta dantzariek eta txistulariek agurra dantzatuz.
inbido
Kolonbiako euskaldunen berri eta aita Martxeleuskal diasPora
Joxeba Etxarri
Donibane Lohizuneko karriketan mundu bat Jon Anza gogoan
“Egia nahi dugu jakin”, hori da gehienik oihukatu joanden larunbat aratsaldean Donibane Lohizunen muntatu manifestaldian, denek Jon Anza zutela gogoan. Larunbat hortan preseski, xuxen urte bat, egun bat eskas, Jon desagertu zela eta aurtengo martxoan da haren gorputza Tolosan agertu. Denboraren buruan, untsa bitxiki gainerat, eta ondotik kondatu direnak oraino aise bitxiagoak izanki, erran ditake ezin sinetsiak! Dena den, mugaren bi aldetarik mundu bat bildu da manifestaldi hortarat. Bost mila lagunez goiti. Eta zernahi ikurriña. Gaitzeko itzulia egin dute Donibaneko karriketan gaindi eta gero berriz bildu dira herriko etxearen aitzinerat. “Herriak ez du barkatuko”, “euskal presoak etxerat” , “Jon, gogoan zaitugu” eta holakoak entzun dira nasaiki. Poliza frango ere bazen, “zer gerta ere” omen. Bainan gehienik Ziburuko aldean eta han egon dira batere hurbildu gabe manifestaldia lasai iragaiten ari zen eskualderat. Ibilaldi denbora guzian, polizaren helikoptera bat ibili da halere itzuli eta itzuli hiriaren gainezgain, batean zeruan arras gora, bestean arras apal…
Bi hitzaldi suhar ibilaldiaren ondotik, batto, dena euskaraz, Anaiz Funosas abertzale gazteak egin duena eta bestea, gehiena frantsesez, Gabi Mouescaren kargu. Biek gauza bertsuak errepikatu dituzte, fermu eta kartsu. Jon Anzari gertatuaz zernahi gezur eta nahaskeria kondatu dela, euskaljendeak ez duela haatik barkatuko, ez barkatu behar ere, egia osoa jakin arte. Badirela Parisen, Madrilen eta hor gaindi, dakiten hura salatu nahi ez dutenak. Hizlariek gogor salatu dute Espainiako barneminix
troaren jokamoldea, bai eta Michèle Alliot-Marie frantses justiziaminixtroarena, hunek ere badakikeela zerbait edo bederen bere esku dituela egiaren nunbaitik jakiteko giltza guziak. Salatu dituzte ere azken egun hotako atxilotzeak. Bestalde oroitarazi lehen ere izan direla desagertze harrigarriak, Pertur eta holako abertzale batzuenak, ahantzi gabe segur Popo Larre heletar gaztearena.“Herriak ez du barkatuko” oihukatu du egundainokotan plazaren gainean zagoen jendeak. Izan dira ere ETAren aldeko
oihu batzu, ez han ziren guzien gostukoak egia erran, batzuk berehala erran daukutenaren arabera… Azkenik, “Eusko Gudariak” kantatu da. Gero, jende ainitz joan da Zibururat talo ta xingar jaterat giro anaikor batean. Eta solasean egon, denek gauza bera azpimarratzen zutela: ezin onetsia dela Jon Anzari gertatu zaiona, ez dela beraz barkatu behar jakin arte egiaz egi gauzak nola iragan diren…
Muslaria
Mundu bat herriko etxe aitzinean
Anaiz Funosas hizlari, egia jakin arte behar dela azkar bermatu…
Kolonbiako Bogota hiriburuko Gernika Plaza. Artelana Xabier Santxotena zizelkari baztandarra-rena da. Arg. Euskal Kultura.com
16