IRAURGI IKASTETXEA, Etxe Alai, 18. 20730 AZPEITIA. Tel 943 810 210 Fax 943 151 552. Web-orria: www.iraurgi.eus
ESKOLAZ
KANPOKO
EKINTZAK
2017-2018
Ingelesa kirolaren bitartez 2017/18 Ikasturtea
Jon Montiel Aguirre TLF. 637552948 Mail: [email protected]
• Sarrera • Irakaslea • Proiektuaren zergatia
• Helburuak • Kirola • Ingelesa
• Metodologia • Oinarri metodologikoak • Estrategia metodologikoak
• Espazioa eta materiala • Ebaluazioa • Unitate didaktikoak • Proposamena
Sarrera
• Irakaslea - Hizkuntza zein kirol irakaskuntzan esperientzia (ingelesa, judoa eta capoeira). - Judoan gerriko beltza 2. DAN (12 urteko esperientzia). - Kapoeiran 10 urteko esperientzia. - Errugbian 6 urteko esperientzia. - Ingelesa maila altua (C1 HEO). - Ingeleraz gain 5 hizkuntza gehiago menperatzen dituena. - Atzerrian bizi izandakoa (Irlanda, Txina, Italia). • Proiektuaren zergatia - Ikasketa bide efektiboa da. - Haurrak jokoen bidez ikasteko sistema da. - Sistema hau ikasgela barruan burutzeko zailtasuna dago.
Helburua
• Kirola - Kirolaren bitartez haurrek autokonfidantza, interakzioa, integrazioa, esfortzua eta psikomotrizitatea landuko dute. • Ingelesa - Ikasgelan ikasten dutenaren errefortzua izango da. - Euskal Herriko Kurrikuluma edo eskolako testu liburua jarraituko dira.
Metodologia
• Oinarri metodologikoak - Ikasketa esanguratsua (dakitenetik hasi) - Dibertsitateari arreta ( zailtasun fisiko zein linguistikoak dituzten haurrei arreta berezia jarri) - Jolasak erabiliz ikasi, ondo pasatu eta motibazioa mantendu. • Estrategia metodologikoa - TPR (Total Physical Response), hitzak errealitate fisiko batekin erlazionatzea - Comunicative Language Learning (ingelesaren erabilpen funtzionala eta praktikoa)
Espazioa eta materiala
- Heziketa fisikoko klasea emateko erabiltzen den aretoa bertan dagoen materialarekin, baloiak, uztailak, konoak...
Ebaluazioa - Ikasleek hiruilabeteko kalifikazio pertsonala izango dute. - Sistemaren eraginkortasuna ebaluatuko da ikasleak aurrera egiten duten ikusiz.
Unitate didaktikoak
- Epe motzeko helburuak jarriko dira eta hauek eskolako testu liburuarekin edo Euskal Herriko Kurrikulumarekin bat egingo dute.
Proposamena - Guztiz irekia eta malgua izango da - Haurrak ikasturtetan banatuko dira - 10-15 haurreko taldeak - Astean 45 minutuko 1 edo 2 saio talde bakoitzeko
IRAURGI IKASTETXEA, Etxe Alai, 18. 20730 AZPEITIA. Tel 943 810 210 Fax 943 151 552. Web-orria: www.iraurgi.eus
NENOOS
IRAURGI IKASTETXEA, Etxe Alai, 18. 20730 AZPEITIA. Tel 943 810 210 Fax 943 151 552. Web-orria: www.iraurgi.eus
ROBOTIKA
ETA BIDEO
JOKOEN
SORRERA
DoPlay !
Info gehiago www.doplay.es
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZA TEKNOLOGIKOEN ESKAINTZA
Doplay! Eginez Ikasiz-en 5 urte baino gehiago daramatzagu teknologia erabiltzen eginez ikasteko.
Gure tailerretatik 30 ikastetxe baino gehiagotako 4000 ikasle baino gehiago -LH3 eta 2. batxilergo
mailen artekoak- pasa dira.
Egiten, jardun praktikoan ari garela, ikasteko teknologia darabilgu, erabakiak taldean hartuz,
lasai garela, ondo pasatuz eta muntaia eta programazioa proiektuak ondo funtzionatzen duen
arte txukunduz.
Ikastetxeetatik kanpo ere hainbat proiektu garatzen ditugu (udaletxeentzat, elkarteentzat, etab.),
hala nola, hainbat zailtasun mailadun lehiaketa; esaterako, GazteRobotika edo WRO Donostia.
Esperientzia ikasleentzat interesgarri eta aberasgarria izan daitekeela deritzogunez, parte
hartzeko aukera ematen diegu, lehiatzea erabat borondatezkoa bada ere.
Egindako proiektu batzuk: http://www.doplay.es/proyectos-talleres/
Robotika eta Bideojokoen Sorkuntza erabiltzen ditugu, besteak beste, honako hiru aspektuak
bultzatzeko:
Talde lana
Sormena
STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Maths)
Robotika: makina sinpleak, robotika Lego WeDo-rekin, robotika Lego Mindstorms EV3-
rekin, aurreratua, Maker robotika Makeblock-ekin, Arduino, JIMU, etab. Hauek eta beste
hainbat robotika tresna eta plataforma erabilita ondokoa lortzen dugu:
o Hainbat ezagupen eta abilezia garatzea.
o Adinarekin batera aurrerapausoak ematen joatea.
o Ekintzaren inguruko interesa mantentzea.
o Bai kopiatzea (eta birmoldatu eta birprogramatzea), bai asmatzea, garrrantzitsu
direla ikusaraztea.
DoPlay !
Info gehiago www.doplay.es
Bideojokoen Sorkuntza: Scratch, Kodu Game Lab, Unity, Minecraft, Code, AppInventor,
etab. Hauek eta beste hainbat bideojoko sorkuntza eta programazio plataforma erabilita
ondokoa lortzen dugu:
o Hainbat ezagupen eta abilezia garatzea.
o Adinarekin batera aurrerapausoak ematen joatea.
o Ekintzaren inguruko interesa mantentzea.
o Guk geuk bideojokoak hasiera-hasieratik sortu ahal izatea, hala nola jada sotutako
bideojokoak ulertu eta hauetan aldaketak eginez joko hobetu bat garatu ahal izatea.
Tailerron arrakasta proiektuek eskaintzen duten malgutasun altuaren, monitoreen motibazio
eta prestakuntza maila altuen eta urtero zabaltzen dugun eskaintza bildumaren ondorio bezala
ulertzen dugu.
Ikasleen jarraipen etengabea burutzen dugu eta familiak hiruhilabetero informatzen ditugu
ondoko hiru helburuekin:
Familiek semeak edo alabak burututako proiektuak eta hauen bidez ikasitakoa
ezagutzea
Ikaslearen garapena eta balorazio teknikoa islatzea
Jarrera baloratzea
Beharrezko material guztiak ditugu: piezak, robotak, osagai elektronikoak, ordenagailuak, etab.
Astean behin, ordu eta laurdeneko saioak: 44€/hilabeteko
Top Related