32
BILBAO
14
Sarrera 3
Informazio Erabilgarria 4
Ezinbestekoa 5
Bilbo Lehorrez, Itsasoz eta Airez 8
Ibilbide Berdea 11
Athletic Experience 12
Kultura-agenda
Erakusketak 14
Kontzertuak 17
Antzerkia 19
Kirolak 20
Aste Santuko Prozesioak 21
Primerako Sukaldaritza 26
Bilbo Gauez 28
Bilbo Familiarekin 29
Bizkaia 30
Basque World 32
basque FEST 35
AURKIBIDEA
32
PASIOABILBOREKIKO
1 Bizi “Be basque pasioa” Aste Santu honetan.
Bilbok eskaintzen dizun koktelean, arkitekturak,
diseinuak, gastronomiak, naturak, hondartzak,
tradizioak eta nortasunak hiriko zerbitzu turis-
tikoen eta establezimendu bikainen kalitateare-
kin bat egiten dute. Murgildu gure kulturan, eta
gozatu bere sustraiak ahazten ez dituen aisial-
diko eskaintza batekin.
Bilbok oinezkoa harrituko du eta hiri osoa aur-
keztuko dio. Ibaiko ibilbidean zehar, munduko
arkitekto eta artistarik onenen eraikinak eta
artelanak ikusiko ditugu, ibilbideak hiriaren his-
toriari eta bilbotarrek zailtasunak arrakasta bi-
hurtzeko izan duten pertseberantziari buruz hitz
egiten digu.
Bilbok bisitariari eskaintzen dion beste opari
bat hiriguneetatik, eremu berdeetatik eta kos-
taldetik hurbil dagoela da. Metroan ordu erditik
beherako bidaia eginez, hondartza eta itsasla-
bar bikainez goza daiteke, Kantauri Itsasoaren
suhartasuna ikusteko eta surfean aritzeko.
Hondartza ikusgarriez gain, inguru horretako
gastronomia aparta ere nabarmentzekoa da,
nazioartean da ezaguna, tradizioa eta aban-
goardia bateratzen ditu, eta bertako plater,
sukaldari eta tradizio asko sukaldaritzaren ar-
loko gailurrera iritsi dira.
54
Bilbao Bizkaia
Be Friendly
Bilbo hiri modernoa da, aukeraz betea,
eta Europako panoramako erreferente
friendly bat da. Bertan, askotariko ta-
bernak, jatetxeak, modako dendak eta
bizikidetza-giroa duten beste establezi-
mendu asko aurkituko dituzu.
www.bilbaobizkaiafriendly.com
Bilbo eta bere lauzak
BILBO LAUZA
Bilbo lauza XX. mendearen lehenengo
erdian sortu zen, klima euritsua duen hiri
honen beharrei erantzuteko, eta, gaur
egun, hiriaren sinbolorik ezagunenetako
bat da. Lauzaren diseinua souvenir eta
opari askotan aurki daiteke, eta bere
forma Bilboko gozotegietan dasta daite-
keen tarta gozo baten inspirazio bihurtu
da. Erroseta-lauza honen bereizgarriak
lorearen irudia eta ura husten duten lau
kanalak dira. Marrazkia lau aldiz erre-
pikatzen da hirurogei zentimetroko al-
boak dituen lauza lauki batean.
LAUZA BERDEA
Bilbok hiria inguratzen duen eraztun ber-
deko baso-parkeetarako bidea adieraz-
ten duten 250 informazio-lauza ditu. 70
kilometro inguru barne hartzen dituzten
Ibilbide Luzeko (IL) bederatzi ibilbide dira.
Lauza horiek hiriko hainbat gune estrate-
gikotan jarri ziren seinaleekin bat egiten
dute Bilboko mendietarako eta haien
aisialdi-eremuetarako bidea adierazteko.
LAUZA EKOLOGIKOA
Lauza honek “Bilbo lauzak” dituen diseinu
eta erresistentzia berberak dauzka. Beren
bereizgarria da “GeoSilex” delako pro-
duktu bat dutela eta CO2 gasa xurgatzen
duela. Bilbo da estatuan sistema iraunkor
hori erabiltzen duen lehenengo hiria. Lauza
berdeak oinezkoen eremuetan daude.
TM
Ikusi Bilbok Aste Santuan
eskaintzen dizun guztia.
Hiriaren historia, tradizioak
eta arkitektura ezagutzeko
jarduerak, erakusketa bikai-
nak, musika... “be basque”
Bilbao Pasioa sentitzeko
“ezinbestekoak” proposa-
tzen dizkizugu.
EZINBESTEKOA
“basque FEST”
Ezagutu Bilbo, bere kultura eta norta-
suna “basque FEST”en bitartez. Aste
Santuan, kontzertuz, antzezlanez, lan-
da-kirolez, euskal dantzaz eta abarrez
betetako egitarau osatu bat eskainiko
du, baita ekimen gastronomiko bikai-
nak ere. Eskatu basque FEST gida Bil-
baoTurismoren bulegoetan eta hotele-
tan.
Erriberako Merkatua
Jaki gozoak lortzeko beste toki sai-
hestezin bat Erriberako Merkatua da,
Ibaiaren ondoan dagoen gastronomia-
tenplu bat, duela gutxi zaharberritua.
Bizkaia osorako erreferentzia komer-
tziala da. Milaka pertsona hurbiltzen
dira egunero azoka honetara, badaki-
telako onenen arteko onena lortuko
dutela bertan.
INFORMAZIO ERABILGARRIA
Liburuxka honetako jarduera guztiek izan
ditzakete aldaketak.
Familia-planak
Bilbao Turismo
Bulegoen Ordutegiak
Zabalguneko Bulegoa
Martxoaren 28tik 31ra: 11:00 - 19:00
Apirilaren 1ean itxita.
Guggenheim Bulegoa
(Museoaren ondoan)
Martxoaren 23tik apirilaren 1era: 10:00 -
19:00.
Arriaga Bulegoa (Arriaga Antzokiaren Beheko solairua)
Martxoaren 23tik apirilaren 1era: 9:30 -
14:00 eta 16:00 - 19:30
Bilbao Card
Bilbao Card txartelarekin, hiriko garraio
publikoa erabili ahalko duzu. Gainera,
deskontu garrantzitsuak lortuko dituzu
hiriko bisita gidatuetan, autobus turis-
tikoetan, museoetan, aisialdiko establezi-
menduetan, dendetan, jatetxeetan, ikus-
kizunetan eta beste hainbat zerbitzutan.
1, 2 edo 3 eguneko Bilbao Card txartela
aukera dezakezu.
Salgai dago Bilbao Turismoren bulegoe-
tan eta web orri honetan:
www.bilbaoreservas.com
Erreserben Zentrala
bilbaoreservas.com Bilbao Turismok hi-
rian edozein zerbitzu turistiko erreserba-
tzeko eskaintzen duen zerbitzu ofi ziala
da. Tel.: 902 877 298
www.bilbaoreservas.com
Denden Ordutegia
Aste Santuan, Bilboko dendetako erakus-
leihoak prest daude udaberriko denbo-
raldirako. Kolore berriak, joera berriak,
emozio berriak... Une egokia Bilbora hur-
biltzeko eta paseatzeko eta 10:00-13:00
eta 16:00-20:00 ordutegian ( jaiegunetan
izan ezik) hiriko dendez gozatzeko.
Wi-Fi
Bilbok doako Wi-Fia du 45 eremutan,
eremu turistiko nagusietan eta hiriko
auzo guztietan, hain zuzen.
Telefono Interesgarriak
• Ertzaintza. Sos-Deiak: 112.
• Udaltzaingoa: 092.
• Bilboko Nazioarteko
Aireportua: 902 404 704
76
AlhondigaBilbaoko
zubateen ibilbidea
www.alhondigabilbao.es
Gozatu AlhóndigaBilbaoren plaza na-
gusia osatzen duten 43 zutabeen disei-
nu ikusgarriez. Ardo-biltegi zahar hau,
Philippe Starck-en zuzendaritzapean
birgaitu eta eraldatu ondoren, kultura
eta aisialdi zentro berritzaile bihurtu da.
Prozesioak
Bilboko kaleek hamahiru prozesio har-
tuko dituzte bi milatik gora kofradiaki-
derekin. Hiriaren ondare artistikoa lau
mendez gogor lan eginez bildu den
benetako altxor bat da. Bilboko Aste
Santuko irudi bikainak ikusteko aukera
paregabea da Ostiral Santuko proze-
sioa, Ehorzketa Santuaren Prozesioa.
Prozesiorik garrantzitsuena da ikusle-
kopuruari eta irudien kalitateari dago-
kienez.
“Artea Gerran.
Frantzia 1938-1947:
Picassotik Dubuff etera”
Guggenheim Bilbao Museoa
www.guggenheim-bilbao.es
Erakusketak gai du Bigarren Mundu
Gerra eta nazien okupazio garaiko
Frantziako artisten lana. Orduan za-
palkuntza zen nagusi, arlo guztietan,
eta garai hartako artistek hainbat bide
berritzaile aurkitu zituzten arte ofi zia-
lari muzin egiteko, eta gerorako artea
eraldatu zuten. Ehun bat artistaren 500
lan inguru izango dira ikusgai, hala nola
Georges Braque, Jean Dubuff et, Marcel
Duchamp, Alberto Giacometti, Vasily
Kandinsky, Pablo Picasso eta Joseph
Steib sortzaileenak. “Néstor Basterretxea.
Forma eta Unibertsoa”
Bilboko Arte Ederren Museoao
www.museobilbao.com
Néstor Basterretxea euskal eskultura-
ren arloko berritzailerik garrantzitsue-
netako bat da, eta, erakusketa hau
artistaren lanaren orain arteko atze-
ra begirako bildumarik osatuena da.
Erakusketa honek 60 urte inguruko
sorkuntza-ibilbide oparo baten azter-
keta proposatzen du, egileak baliatu
dituen teknika eta adierazpen artistiko
askotarikoak ezagutzeko bidaia.
Txikitoak eta pintxoak
Bilboko erritu enograstronomikorik ezagunena tabernaz taberna
joatea da, konpainia eta giro bikainean pintxoak eta txikitoak (ardoa
edateko edalontzi tradizionala) dastatuz gozatzeko. Zazpi Kaleak,
Garcia Rivero Maisua, Deustu, Ledesma, Poza Lizentziatuaren ka-
lea... bilbotarrek antzinako tradizio horrekin gozatzeko gustukoen
dituzten inguruetako batzuk dira.
Gozokiak Bilboko
erara
Gurin-opila, karolina eta arroz-
pastela aurki daitezke, besteak
beste, Bilboko gozotegietan. Ez
zaitez “Botxotik” joan tentazio
gozo horretan erori gabe.
Loreen Merkatua
Areatzako oholtzetan Loreen Merkatu
tradizionala egoten da igandero, goi-
zeko bederatzietatik eguerdiko ordu
bietara arte. Lore-sortak, landareak, ko-
loreak, usain gozoak eta giro bizia dira
iganderoko erritu honen ezaugarririk
erakargarrienak..
Abandoibarra:
Pritzker katalogoa aire
zabalean
Ezagutu oinez, bizikletaz edo ibaitik
Europako hiririk sofi stikatuenetako bat.
Bertan, munduko arkitektorik onenen
eraikinak aurki daitezke, honakoenak,
besteak beste: Gehry, Moneo, Siza, Iso-
zaki, Pelli eta Calatrava.
Artearen Barrutia
Bilbao Art Distric Itsas Museoaren, Al-
bia lorategiaren, Colon de Larreategui
kalearen eta Abandoibarra pasealekua-
ren arteko eremua da. Inguru parega-
be horretan, galeriak, museoak, liburu-
saltzaileak eta zaharberritzaileak aurki
daitezke, baita aire zabaleko hainbat es-
kultura ere, Dalí, Chillida, M.Lüpertz, Ga-
larza, Tucker, Rückriem, Koons eta Sir A.
Caro artista handien lanak, hain zuzen.
Bisita gidatuak
Erreserbatu tokia Bilbao Turismok es-
kaintzen dituen bisitetan, eta, gidari
profesional batekin batera, bisitatu hi-
riko eremurik ospetsuenak, hala nola,
Zazpi Kaleak, Zabalgunea eta Abandoi-
barra, Arriaga antzokiaren pareko erai-
kinak eta Bilbo Udaletxea, eta murgildu
Bilboko beirate artistikoak dituen ibilbi-
de zirraragarrian.
Bisitak Udaletxera
eta Ibaigane Jauregira
Bisita itzazu Bilboko bi eraikin adie-
razgarri: Udaletxea eta Ibaigane Jau-
regia. Udaletxeko bisitan, hainbat gela
ikusi ahalko dituzu, hala nola Osoko
Bilkuren Aretoa eta Areto Arabiar
ikusgarria, dekorazio neoarabiarraren
Estatuko adibiderik garrantzitsuena.
Gainera, Athletic Club de Bilbao tal-
dearen egoitza ofi ziala den Ibaigane-
ko jauregiko bisitaren bitartez, xeheki
ezagutu ahalko duzu euskal estilo be-
rriko eraikin garrantzitsu hau.
Bisitak: martxoaren 24an, 28an, 29an,
30ean eta 31n eta apirilaren 1ean.
Ordutegia: 11:00.
Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera.
Prezioa: 3 €.
Hizkuntzak: Euskara - Gaztelania - In-
gelesa.
Sarrerak: Bilbao Turismo Bulegoa,
Arriaga Antzokiko beheko aldean.
8
Ibaian Arraunean
Gozatu ibaiaren inguruaz arraunean
egiten den ibilbidearen bitartez. Anima
zaitez eta proba ezazu arraunaren es-
perientzia modu erraz eta atsegin ba-
tean. Jarduera hau interesdun guztiei
dago zuzenduta, eta ez da beharrezkoa
aldez aurretiko ezagutzarik izatea.
Egunak: martxoaren 28tik apirilaren 1era.
Ordua: 11:00etik 14:00era eta 16:30etik
19:00era.
Lekua: Pío Baroja Pantalana (Bilboko
Udaletxearen aurrean)
Prezioa (pertsona bakoitzeko): 5 €.
Harremanetarako:
Pio Barojan zuzenean, aipatutako or-
dutegian, edo telefonoz 646 682 060
zenbakian.
Bilbon Nabigatzen
Ezagutu Bilboren historia Ibaian
nabigatuz, eta deskubritu hiriaren
ikuspegi bikain bat. Bilboats-ekin
abangoardiako arkitekturan eta pai-
saietan nabigatzeko aukera izango
duzu, baita hiriaren iragan industria-
lean murgiltzeko eta Bilborik jatorre-
na ezagutzeko ere. bere Ibaiarekin
estuki lotuta hazi den hiriko gertaki-
zunik, tradiziorik eta tokirik azpima-
rragarrienak ikusiko dituzu.
Bilbo Nabigatuz: martxoaren 28tik
apirilaren 1era: 13:00 - 16:00 - 17:30
eta 19:00.
Itsasora nabigatuz: martxoaren 28tik
apirilaren 1era: 10:30.
www.bilboats.com
Tel.: 94 642 41 57 eta 644 442 055
Zuk aukeratuko duzu zein den
Bilbo ezagutzeko modurik one-
na. Hiria miatzeko eta bere mui-
nera eta memoriara hurbiltzeko
hainbat plan proposatzen dizki-
zugu. Lehorretik, itsasotik eta ai-
retik, historiaz eta argazkiak egi-
teko moduko txokoz betetako
Bilbo baten prisma desberdinak
eta ikusgarriak topatuko dituzu.
BILBO LEHO-RREZ, ITSASOZ ETA AIREZ
Oinez egiteko bisitak
Ezagutu Bilbo gidari profesional ba-
tekin bi ibilbide adierazgarri hauen
bitartez: Zazpi Kaleak eta Zabalgunea-
Abandoibarra.
ZAZPI KALEAK 10:00etan. Topalekua:
Bilbao Turismo Bulegoa, Arriaga Antzo-
kiko beheko aldean. Prezioa: 4,5€.
ZABALGUNEA-ABANDOIBARRA
12:00etan. Topalekua: Bilbao Turis-
mo Bulegoa, Guggenheim Bilbao Mu-
seoaren ondoan. Prezioa: 4,5 €
Astebururo eta martxoaren 25ean,
26an, 27an, 28an eta 29an eta apirila-
ren 1ean.
Iraupena: 90 minutu.
Hizkuntzak: Euskara - Gaztelania - Inge-
lesa.
Autobus Turistikoa
www.busturistikoa.com
Bilboren gaineko begirada erosoa eta
desberdina. Bilbao Tour Bus Turistikoak
hiriaren panoramika pribilegiatua eta
osatua eskaintzen dizu. Txartela 24 or-
durako da baliozkoa.
Ordutegia:
Martxoaren 28an, 29an, 30ean eta 31n:
11:00-12:00-13:00-15:00-16:00-17:00 eta
18:00.
Apirilaren 1etik aurrera: 11:00-12:00-13:00-
15:00 eta 16:00.
Astearteak asteko atseden-eguna.
Informazio gehiago:
Tel.: 696 42 98 47 / 696 42 98 48
9
1110
Bizikleta, Segway-a eta
Kickbike-a
Hirian ibiltzeko modu erosoa, praktikoa
eta iraunkorra. Alokatu bizikleta, Seg-
way edo Kickbike bat eta gozatu zure
kabuz edo bisita gidatuan Bilboko
txoko guztiez.
URBAN BIKE
Bizikleten alokairua eta bisita gidatuak
bizikletaz. 2 orduko ibilaldiak Bilbon gi-
dari batekin.
Egunak: martxoaren 28tik apirilaren
1era eskainiko dira bisita gidatuak.
Irteera-ordua: 10:15.
Itzulera-ordua: 12:15.
Lekua: URBAN BIKE (Villarías kalea 3).
Prezioa (pertsona bakoitzeko): 18,80 €.
Telefonoa: 944 077 373.
www.urban-bike.es
IBILBI
Kickbikea alokatzea eta tour gidatua.
Ibilbideak.
Egunak: martxoaren 27tik apirilaren 2ra.
Irteera-ordua: 10:30.
Itzulera-ordua: 13:30.
Lekua: Guggenheim Bilbao Museoa.
Prezioa (pertsona bakoitzeko): 29 €.
6 urtera arteko umeak dohainik doaz
atoian.
6-12 urteko umeak kickbike junior-en: 15€.
Telefonoa: 633 03 20 70.
www.ibilbi.com
SEGWAY
Alokatu Segway-a hirian zeure kabuz
ibiltzeko.
Harremanetarako helbidea: Mazarre-
do Zumarkalea 67 bis (Guggenheim
museoaren aurrean)
Telefonoa: 94 423 81 14
www.bcbikes.es
Miro Hotelak eta Ganbara aterpetxeak
ere bizikletak alokatzeko zerbitzua dute.
Hiriaren Bisita
Panoramikoa
Bilboren panoramikarik onenetako
bat Artxanda mendian aurkituko dugu.
1915etik martxan dagoen funikular his-
torikoan igo gaitezke. Hortik, hiriaren
puntu arkitektoniko garrantzitsu guztiak
ikusi ez ezik, ibaiaren bihurguneak beha
ditzakegu. Gainera, gune berdeez go-
zatzeko, kiroletan aritzeko nahiz plater
tradizionalak dastatzeko toki aparta da.
Bilboko Beirate
Artistikoen Ibilbidea
Murgildu bidaia artistiko ziragarri ho-
netan argiaren, beiren eta koloreen bi-
tartez, Bilboren arkitektura-ondarearen
funtsezko alderdi bat ezagutzeko. Bil-
boko eraikinek eta tenpluek Europako
tailer nagusien arrastoa eta lan bikai-
nak dituzte, honakoenak, besteak bes-
te: Casa Dagrand, Maumejean, Mayer
de Munich, Gustave-Louis Dhuamel eta
José María Muñoz.
Bisitak: martxoaren 28tik apirilaren 31ra.
Ordutegia: 17:00.
Iraupena: 90 minutu.
Hizkuntzak: Euskara - Gaztelania - Ingelesa.
Prezioa: 4,50 €.
Sarrerak: Bilbao Turismo Bulegoa, Arria-
ga Antzokiko beheko aldean.
Artxandatik San Rokeko
ermitara
Bilboko zeruertzean beti ikus-
ten dira hiria inguratzen duten
mendiak. Aukera paregabea da
naturaz gozatzeko eta ibilaldi
atsegina egiteko. 2 kilometrotik
beherako joan-etorria iradokit-
zen dizugu, deskonektatzeko
eta Bilboko eta inguruko ikuspe-
gi bikainez gozatzeko.
Ibilaldia Artxandara garamatzan
Funikularretik abiatzen da, Bil-
boko behatoki bikainetako ba-
tetik, hain zuzen. Hortik parkera
joango gara, errepidea zeharkatu
eta San Rokeko bidea hartuko
dugu, bertako hainbat jatetxeren
ondotik igarotzen den bide bat,
hain zuzen.
Ibilbidearen 800 m egin ondoren,
ezkerrean dagoen bide bat har-
tuko dugu, artezko basotxo ba-
tetik ermitara igotzen den bidea,
hain zuzen. Hortik, Txorierriko,
Uribe Kostaldeko eta Bilboko
Itsasadarreko ikuspegi panora-
mikoez goza daiteke. Kokapen
estrategiko hori dela-eta, Gerra
Zibilaren garaian, ermita defen-
tsa-lubakiz inguratu zuten.
Gaur egun, Artxandak askota-
riko eskaintza gastronomikoa
du, jatetxe ugari ditu eta. Gaine-
ra, aire zabalean ongi pasatzeko
eremuak ditu, piknikak egiteko
mahaiekin eta haurrek jolasteko
eremuekin.
Artxandako
Funikularra
“La Huella”
Eskultura
San Rokeko
Ermitara
IBILBIDE BERDEA
12
ATHLETIC EXPERIEN-CE
Athletic Club Museoa
www.athletic-club.net
San Mamesen bihotzean dagoen
museo honek ehunetik gora urteko
klubaren historian sakontzeko aukera
ematen du ekipajeen, banderatxoen,
argazkien, garaikurren eta abarren bi-
dez.
Museoko sarrerak, gainera, San Mames
estadioa ikusteko bisita gidatua ere
barne hartzen du, “Katedrala” osorik
ezagutzeko, palko, aldagela, aulki eta
guzti. Benetako luxua % 100 Athletic
esperientzia baterako.
Ordutegia:
Asteartetik larunbatera: 10:00 - 14:00
eta 16:00 - 19:00
Martxoaren 31, igandea eta apirilaren 1,
astelehenean: 10:00 - 14:00.
Bisita gidatuak zelaian:
10:30, 11:30, 12:30, 13:15, 16:30, 17:30 eta
18:15. Museoa ikusi nahi izanez gero,
adierazitako ordua baino 30 minutu le-
henago iritsi behar da.
Athletic Club de Bilbao
futbol talde bat baino as-
koz gehiago da. Ahalegi-
naren eta konpromisoa-
ren balioak ordezkatzen
ditu, herrialdeak bere
tradizioekiko eta bere
historiarekiko sentitzen
duen harrotasunaren iku-
rra da, eta bertako joka-
lari gazteen alde egiten
du apustu. Orain, Athletic
deskubritzeko, bizitzeko
eta zeure egiteko aukera
duzu.
Athletic Bizitzea
ATHLETIC CLUB - GRANADA
Ligako partidua
Apirilaren 1, astelehena
Ordua: 20:00.
Athletic Bilbao dendak
SAN MAMÉS
San Mames Zelaia
Felipe Serrate, 5
48013 Bilbo
Telefonoa: 94 441 36 08
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:30
eta 16:00-20:00.
Martxoaren 31, igandea: Ordutegia ze-
haztu gabe. Web orria kontsultatu.
Apirilaren 1a, astelehena, 10:30etik
13:30era eta 17:0etatik partiduaren
amaierara
ATHLETIC CLUB REKALDE
Rekalde Zumarkalea, 44
48011 Bilbo
Telefonoa: 94 410 08 43
Ordutegia:
Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00
eta 16:30-20:00.
Martxoaren 28an, osteguna, eta mar-
txoaren 29an, ostirala, itxita.
BIDEBARRIETA
Bidebarrieta, 10
48005 Bilbo
Telefonoa: 94 479 42 22
Ordutegia:
Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00
eta 16:30-20:00.
Martxoaren 28an, osteguna, eta mar-
txoaren 29an, ostirala, itxita.
Kaleak zuri-gorri
Poza Lizentziatuaren kalean eta
García Rivero Maisuaren kalean,
San Mamesetik hurbil, jai giroa da
nagusi partidu bakoitza baino lehen
eta gero. Nazioartean beren jarrera
atseginagatik eta kiroltasunagatik
ezagunak diren zale zuri-gorriekin
nahasteko une bikaina da.
Bilboko Itsasadarra Itsas
Museoa
www.museomaritimobilbao.org
Euskalduna ontziola zaharren dikeen
inguruan, Abandoibarran, Itsas Mu-
seoak honako egitaraua eskaintzen
du bere 10. urteurrenean, erakusketa
iraunkorraz gain:
“Mende bat Surfean”.
100 urte hauetan surfa erabat ezezaguna
izatetik, kostaldean gure egunerokoaren
parte eta itsasoko proposamen turistiko
erakargarrietako bat izatera igaro da.
“Portugaleteko Burdin Kaia”.
Erakusketak ingeniaritza-lan bikain
honek ekarri zituen aldaketa ekono-
mikoak eta aurrekariak erakusten ditu.
“Itsasturiak. Itsasoko jendea”.
Erakusketa honek itsasoko bizitzaren
inguruko ikuspegi berri bat eskaintzen
du, Donibane Lohizuneko/Ziburuako
marinelen eskutik.
Euskal Museoa
www.euskal-museoa.org
Bilboko Zazpi Kaleetako estilo barrokoko
eraikin batean dagoen museo bat da,
eta bertan aurki ditzakegun erakusketen
helburua da euskal gizartearen bilakaera
historikoa eta kulturala erakustea.
Ekainera arte, “Bizkaiko dantza tradi-
zionalak” erakusketa ikusteko aukera
izango da. Bertan, dantzen eta era-
biltzen diren jantzi nagusien bitartez,
Bizkaiko dantza erritual eta sozialen
gaineko ahalik eta ikuspegirik zabalena
eskaini nahi da.
14
Aisialdiaz gozatzeko nahi
duzuna aurkituko duzu. In-
formazioa, datak, ordutegia...
Aste Santuko egunetarako
prestatu diren kultura eta ki-
rol jarduera guztiak.
KULTURA-AGENDA ERAKUSKETAK
Guggenheim Bilbao
Museoa
www.guggenheim-bilbao.es
XX. mendearen bigarren erdiko artis-
tarik garrantzitsuenak Guggenheim
Bilbao Museoan elkartu dira. Bilduma
iraunkorrarekin batera, Aste Santuan
“Artea Gerran. Frantzia 1938 – 1947:
Picassotik Dubuff etera” erakusketa
bisitatu ahalko da. Erakusketa horre-
tan, ehunetik gora artistak II. Mundu
Gerraren aurrean izan zuten erantzun
estetikoa jaso da, Picassorena, Giaco-
mettirena nahiz Kandinskyrena, bes-
teak beste.
Bilboko Arte Ederren
Museoa
www.museobilbao.com
Bilboko Arte Ederren Museoaren bil-
dumak XIII. mendetik gaur egunera
arteko lanak barne hartzen ditu; espai-
niar eta fl andestar eskolen margolan
garrantzitsuak ditu, baita euskal artista
ugarirenak ere. Egungo eskaintza aldi
baterako erakusketa hauekin dago
osatuta: “Néstor Basterretxea. Forma
eta Unibertsoa”, eta “Ramón Zurria-
rain”. Aste Santuan, era berean, Joa-
quín Sorolla maisuaren zazpi lanez eta
“Artea ukitzeko” ekimenaz gozatzeko
aukera egongo da. Azken proposamen
hori ikusmen-ezintasunak eta ezintasun
intelektualak dituzten pertsonei dago
zuzenduta.
AlhóndigaBilbao
www.alhondigabilbao.com
AlhondigaBilbaok “The New Italian
Design 2.0” erakusketa aurkezten du,
282 proiektu osatutako diseinu italiar
garaikidearen ikuspegi panoramikoa.
Bestalde, apirilaren 11ra arte, Alhondi-
gaBilbaoren Zinematekak Nikkatsu
produkzio-etxe japoniarrarekin lotutako
pelikula ziklo bat antolatuko du haren
eraketaren 100. urteurrena dela eta.
AlhondigaBilbaoren programazioko bes-
te egun garrantzitsu bat apirilaren 2a da.
Haur eta Gazte Literaturako Liburua-
ren Nazioarteko Eguna, jardunaldian
“Hemen hasten da istorioa” doako akro-
bazia-ikuskizunaz gozatu ahalko da.
Lekua: Kulturen Atrioa
Eguna: apirilaren 2a
Ordutegia: bi saio: 12:00etan eta 18:00etan.
15
Arratsaldez:
martxoaren 26an, 27an, 28an eta 29an /
apirilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean: 18:15.
martxoaren 30ean eta apirilaren 6an:
17:00.
Museoa Piezaz Pieza “Ereñozarko gaz-
teluaren pizgarria (Ereño)”:
Goizez:
apirilaren 6an eta 7an: 13:15.
Arratsaldez:
martxoaren 30ean eta 31n / apirilaren
6an: 18:15.
Gainera, familientzako jolasak eta taile-
rrak ere antolatzen dira:
“Arkeologia egun batez”,
apirilaren 3an, 5ean eta 7an: 11:30etik
13:00era.
“Arkeoginkana”
martxoaren 31n: 11:30etik 13:00era.
“Tailerrak eta jolasak familian”
martxoaren 30ean eta apirilaren 2an
eta 4an: 11:30etik 13:00era.
Informazio gehiago: 94 404 09 90 edo
Eleiz Museoa
www.eleizmuseoa.com
Museo honetan 500 bat lan ikus dai-
tezke, erromanikotik arte garaikidera,
eta, beraz, Bizkaiko arte erlijiosoaren
inguruko oso ikuspegi osatua eskain-
tzen du.
Benedicto Museoa
www.museo-benedicto.net
Museo honetan, pintura argiduna aur-
ki daiteke, baita Benedicto Maisuaren
margolanetan oinarritutako brontzezko
eskultura garrantzitsuak ere.
16
Rekalde Aretoa
www.salarekalde.bizkaia.net
Bilboko areto honetan, “Mundua Be-
rrasmatzea” erakusketa egongo da
ikusgai. Bertan, hamahiru artistak ikus-
leak beren jokabideari buruz hausnar-
tzera gonbidatzen dituzte. Bestalde,
Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuak
Fernando Villena artistaren erakusketa
bat hartuko du.
Zabalguneko Eraikina
Hiriguneko eraikin honetan, “Art on
Chairs” erakusketa egongo da ikus-
gai apirilaren 1era arte. Nazioarteko
proiektu bat da eta artea, diseinua eta
sormena bateratzen ditu, Portugale-
ko iparraldeko eskualdearen garapen
ekonomikoa, soziala eta kulturala sus-
tatzeko. Erakusketan 37 herrialdetako
profesionalen parte-hartzea izan zuen
nazioarteko lehiaketako 12 aulki fi nalis-
tak ikus daitezke, baita artista edo ar-
telan ezagunetan oinarritutako aulkiak
egin zituzten umeen lana ere.
Berreginen Museoa
www.museoreproduccionesbilbao.org
Garai guztietako eskulturarik garran-
tzitsuenen kopiak ditu. Aste Santuan
“Akropolia: Mito Biziak” erakusketa bi-
sitatu ahalko da. Akropolian ibilbide bat
egiten du sinbolo erlijioso eta mitiko
gisa, museoko funtsetako eskulturen
bitartez.
Arkeologi Museoa
www.bizkaia.net/arkeologimuseoa
Erakusketa iraunkorrak Bizkaiko his-
torian ibilbide bat egiten du aztarnate-
gi arkeologikoetan berreskuratutako
materialen bitartez. Aste Santuan mu-
seoak bisita gidatuzko programa osatu
bat eskaintzen du:
“Sustraiak”, erreferentziazko erakus-
ketak.
Goizez:
martxoaren 28an eta 29an: 11:00.
apirilaren 1ean: 11:30.
Arratsaldez:
martxoaren 26an, 27an, 28an eta 29an/
apirilaren 2an, 3an, 4an eta 5ean: 17:00.
“Vasconia: Tarteko lurraldea”, aldi ba-
terako erakusketa.
Goizez:
martxoaren 28an eta 29an: 12:15.
apirilaren 1ean: 12:30.
apirilaren 6an: 12:00.
KONTZERTUAK
Bilbao Ars Sacrum, Bilboko Eliz Musikaren Jaialdia
Hainbat sinesmenetako espiritualtasuna islatzen duten musika adierazpenak
elkartzen dira Bilbao Ars Sacrum-en (BAS). Enkarnazio Elizak hainbat herritako
tradizio erlijiosoen musika-adierazpenak hartzen ditu, estilo, genero eta kadentzia
errepertorio zabal batean.
MÚSICA FLOREA
Eguna: martxoaren 22a.
Lekua: Enkarnazioaren eliza.
Ordua: 20:30.
LACHRIMAE CONSORT
Eguna: martxoaren 25a.
Lekua: Enkarnazioaren eliza.
Ordua: 20:30.
MOZARTEUM DE SALZBURG GANBE-
RA-ABESBATZA
Eguna: martxoaren 25a.
Lekua: Enkarnazioaren eliza.
Ordua: 20:30
MOSKUKO “MUSIKA BIZIA” GANBE-
RA-ORKESTRA
Eguna: martxoaren 26a.
Lekua: Enkarnazioaren eliza.
Ordua: 20:30.
17
Bilboko Orkestra
Sinfonikoa
BOSek Aste Santurako prestatu duen
egitarauak hiru kontzertu barne hartzen
ditu. Aukera aparta da musika klasikoaz
gozatzeko.
Eguna: martxoaren 25a, apirilaren 4a
eta 5a.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Ordua: 20:00.
Txistularien Udal Banda
Eguna: martxoaren 27a.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Ordua: 20:00.
CICLO 365 JAZZ BILBAO
www.365jazzbilbao.com
ROCÍO FAKS QUARTET
Laukotearen sustraiak Hegoamerikako
folklorea dira. Hegoamerikako soinu
tradizionalak bakartasun fl amenkoekin
elkartzen dira eta landó afrikar-peuar
bat osatzen dute.
Eguna: martxoaren 29a eta 30a.
Lekua: Hesperia Bilbao Hotela.
Ordua: 23:00.
LIZZ WRIGHT
Lizz Wright jazz kantautoreak bere
azken lana aurkezten du, Fellowship
izenburukoa. Bertan, bere gospel sus-
traiak eta bertsio eta lan garaikidea-
goak nahasten ditu.
Eguna: apirilaren 4a.
Lekua: Arteria Campos Elíseos Antzokia.
Ordua: 20:00.
“Il Trovatore” Opera
Giuseppe Verdiren opera hau melodra-
ma dramatiko bat da, Erdi Aroan giro-
tua, XV. mendearen lehenengo urtee-
tan, Aragoin eta Bizkaian.
Eguna: martxoaren 24a.
Lekua: Arteria Campos Elíseos Antzo-
kia.
Ordua: 19:00.
Charles Walker –
Musiketan 2013 Kontzertua
Charles Walker Band-ek energia, na-
turaltasuna eta barre-algarak pizten
dituzte ikuskizunak eskaintzen dituz-
ten toki guztietan. Blus, R&B eta funk
superlatiboko artista bikainak dira, eta,
gainera, ikuskizun bakoitzean zirrara
ikaragarria pizten dute ikusleen artean.
Eguna: apirilaren 7a.
Lekua: BBK Aretoa (Kale Nagusia 19).
Ordua: 20:00.
Gaupasa fl amenkoak
Fernando de la Morenaren arteaz goza-
tzeko aukera aparta. Abeslari ijitoak bere
ukitu bereziaz bustitzen ditu bere kantu
guztiak, eta buleriak, fandangoak eta
soleá kantuak gailentzen dira. Gainera,
palo zaharrak berreskuratu ditu, adibi-
dez, trilla. Sevillako Bienala, Jerezko
Jaialdia eta Nîmesko Jaialdia topaketa
azpimarragarriek, besteak beste, artista
honen errezitaldiak eskatzen dituzte.
FERNANDO DE LA MORENA
(Kantua. Jerez).
Domingo Rubichi (Gitarra).
Chícharo (Txaloak eta Zaratak).
Eguna: apirilaren 5a.
Lekua: NH Villa de Bilbao Hotela.
Ordua: 22:00.
Bilboko Udal Musika
Banda
Oraingoan, udal-bandak Igor Yebra
dantzari ezagunaren Dantza eta Ko-
reografi a eskolako ikasleak izango ditu
artista gonbidatu gisa.
Eguna: martxoaren 24a.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Ordua: 12:00.
ANTZERKIA
LIFTING
Lan bitxi hau itxurari buruzkoa da,
zehaz ki, kirurgia plastikoari buruzkoa.
Eguna: martxoaren 22a eta 23a
Lekua: Arteria Campos Elíseos Antzokia.
Noiz: martxoaren 22an, 20:00etan.
Martxoaren 23an, 19:00etan eta
21:30ean.
Neskameak
Jean Genet-en “Neskameak” lana
1947an plazaratu zen, eta Frantziako gi-
zartea hunkitu zuen benetako gertakari
bat du oinarri: bi emakumeren hilketa,
hain zuzen Ama bat eta alaba bat ziren,
eta haien neskameek hil zituzten, Papin
ahizpek.
Eguna: martxoaren 22a eta 23a.
Lekua: Arriaga Antzokia.
Ordua: 20:00.
19
20
Bilbon prozesioak egin izan dira
hiria sortu baino askoz lehenago-
tik, baina 1554an ezarri zen Aste
Santua, “Lignum Crucis” delakoa
Bizkaiko hiriburura iri tsi zenean,
hau da, lehenengo kofradia sor-
tzea ekarri zuen ezpala (Jesusen
Gurutzearena) Bilbora iritsi ze-
nean. Santa Vera Cruz kofradia
izan zen lehena, eta, Udaletxeak
aginduta, penitentzia-prozesioak
antolatzeaz arduratzen da.
Hiriburuko Aste Santu serio eta soilak
kaleetan hamahiru prozesio hartzen
ditu hamar egunetan, bi mila kofradia-
kiderekin baino gehiagorekin.
Bere ondare artistikoaren balioa 12 mi-
lioi eurotik gorakoa da, kofradiek lau
mendez gogor ahaleginduz eta bilbota-
rren eskuzabaltasunari esker bildu du-
ten benetako altxorra da. Hainbat iru-
digintza-lantegi garrantzitsuren lanak
dituzte, honakoenak, besteak beste:
Juan de Mesa, Raimundo Capuz, Quin-
tín de la Torre, Higinio Basterra, Ricardo
Iñurria, Coullat Valera, Tomás Parés...
Irudi guztien artean, izen berezia duten
bi pertsonaia ezagun nabarmentzen
dira: Anatxuren Kakanaru burlatia eta
Frakagorri.
Aste Santuak 450 urte baino gehiago
ditu, baina bizitasun berritua du; ber-
tan, helduek eta gazteek, gurasoek eta
seme-alabek parte hartzen dute.
PROZE-SIOAK
ONDAREA ETA
NORTASUNA
Txotxongilo Igandeak –
PINGÜIN
Bobo, Hego Poloko pinguino barregarri
bat, “abentura misteriotsu” bat bizitzear
dago: gurasoek esan diote anaiatxo bat
izango duela. 3 urtetik aurrera.
Eguna: martxoaren 24a.
Lekua: Arteria Campos Elíseos Antzokia.
Ordua: 12:30 eta 17:30.
Yerma
Antzezlan berri honek Enrique Morente
abeslari eta musikagile fl amenko han-
diaren musika du, eta hainbat artista
elkartu dira bertan. Silvia Marsó Yerma-
ren paperean, eta Miguel Narros zuzen-
dari-lanetan, Espainiako antzerkiaren
arloko pertsonari garrantzitsuenetako
bat, alegia.
Eguna: apirilaren 4tik 7ra.
Lekua: Arriaga Antzokia.
Ordua: apirilaren 4a, 5a eta 6a: 20:00.
Apirilaren 7a: 19:00.
KIROLAK
Arrauna
Ingeniarien XXXIII. Estropada - Deustu
Estropada tradizional hau 1981ean sortu zen, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskolak
Deustuko Unibertsitateari bota zion desafi oari esker. Hiriko bi unibertsitate-zen-
trorik zaharrenak dira.
Eguna: martxoaren 28a
Ordutegia: hasiera 13:00ean Portuko kaian, Erandion.
Amaiera-ordua: 13:25ean, gutxi gorabehera, Bilboko Udaletxean.
Futbola
Apirilaren 1: Athletic Club – Granada
Ordutegia: 20:00.
2322
Santuan osagai berezi gisa erantsi du-
ten pertsonaia ezaguna aurki daiteke:
Frakagorri lotsabakoa adarra jotzen ari
da bere galtza gorriekin, Gurutzea Biz-
karrean pausoan.
Pausoak: Gurutzea Bizkarrean, Doniba-
ne eta Bakardadearen Andra Maria.
MARTXOAREN 28A.
OSTEGUN SANTUA.
Afari Santuaren prozesioa. 19:15.
Irteera: Joan Santuen Eliza.
Irudien aberastasun handia eta pro-
zesioaren estiloen ugaritasuna gai-
lentzen dira. Eskulturaren arloan duen
balioa dela eta, aipagarria da Arant-
zazko Koroapena, Estatu osoko Mis-
terioaren irudi-osaketarik onenetako
bat baita.
Pausoak: Azken Afaria, Ikuzketa, Barat-
zeko Otoitza, Harrapaketa, Jesus Ana-
sen aurrean, Zigorradak, Jesus Zutabera
Lotuta, Arantzazko Koroapena, Aita Jes-
us Pasiokoa, San Joan eta Bakardadea-
ren Andre Maria.
pizten duen irudi baten aurrean: Me-
dinaceliko Kristoa, triste itxuraz eta ile
naturalezko adats luzeekin.
Pausoak: Jesus Aita Nazarenoa, Santa
Maria Magdalena.
MARTXOAREN 26A.
ASTEARTE SANTUA.
Jaieraren prozesioa. 20:30.
Irteera: Bariko San Nikolas Eliza.
Kofradia kideen kolore gordineko ar-
tilezko kapa zabalak eta mozorro ur-
din argiak argitasunez betetzen dute
prozesio honen estilo soila. Berezko
argiarekin nabarmentzen da Jaieraren
Andra Maria, Bilboko Aste Santuko bitxi
artistikoa.
Pausoak: Jaieraren Andra Maria.
MARTXOAREN 27A.
ASTEAZKEN SANTUA.
Bakardadearen Andra Mariaren Proze-
sioa. 20:30.
Irteera: Joan Santuen Eliza.
Prozesio honetan, bilbotarrek Aste
Procesiones
MARTXOAREN 22A.
NEKALDI OSTIRALA.
Andra Mari Nahigabetuaren Prozesioa.
20:30.
Irteera: Abandoko Done Bikendi Martiri
Parrokia.
Gauez egiten den prozesio hau Aban-
doko Done Bikendi Martiri Parrokiatik
abiatzen da. 1994an berreskuratu zuen
Pasioaren Kofradiak.
Pausoak: Andra Mari Nahigabetua, Aita
Jesusen Nekaldia.
MARTXOAREN 23A.
NEKALDI LARUNBATA.
Mingostasunaren Andra Mariaren Pro-
zesioa. 19:00.
Irteera: Indautxuko Josulagunen Ikaste-
txea.
Estatuko leku askotako kofradien or-
dezkariak biltzen dira prozesio honetan,
Eukaristia Santuko Penitentzi Kofradia-
rekin batera. Kofradia hori izan zen kide
gisa emakumeak hartu zituen lehena.
Pausoak: Jesus Zutabera Lotua, Samin-
tasunaren Andra Maria, Ecce-Mater Tua.
MARTXOAREN 23A.
ERRAMU IGANDEA.
Astotxoaren prozesioa. 12:00.
Irteera: Abandoko Done Bikendi Martiri
Parrokia.
Prozesio ezagun hau Erramu Igandeko
eguerdian abiatzen da, eta umeak joa-
ten dira beren palma eta erramuekin,
eta bozkario handiz hartzen dute Kristo
astotxoaren gainean dagoen irudia.
Pausoak: Erramu eta Arrosario Andra
Maria eta Astotxoa.
Karitatearen Andra Mariaren Prozesioa.
18:30.
Irteera: Gurutze Santuaren Parrokia (Ma-
llona).
Bilboko prozesio bakarrean eramaten
dira bi pauso bizkarrean Begoñako alda-
petan, prozesio honetan, hain zuzen.
Musikak duen garrantzia islatzen du
prozesio honek, korneta eta danborrak
uztartuz doaz txistuaren soinu eta poeta
eta bertsolarien doinuarekin.
Pausoak: Umiltasunaren Kristo Santua,
Karitatearen Andra Maria.
MARTXOAREN 25A.
ASTELEHEN SANTUA.
Nazarenoaren Prozesioa. 20:30.
Irteera: Asisko Frantziskoren Parrokia
(Bosgarren Parrokia).
Saetak eta kantak, lore-eskaintzak eta
herritarren jaiera barne hartzen dituen
prozesio koloretsu honetan, Bilbo Za-
harreko kultur aniztasunaren aberasta-
sun guztia ikusten da debozio handia
Anatxuren Kakanaru
Bibliako Anas delakoak, Anatxuren
Kakanaru isekari bihurtuta, Jesusi
burla egiten dio esku batekin, eta
bestearekin praketan duen zuloa
ezkutatzen du. Irudi hau 1745eko
“Arantzen Koroatzea” pausoan ikus
daiteke.
2524
Ehorzketa Santuaren Prozesioa. 19:15.
Irteera: Joan Santuen Eliza.
Bilboko prozesiorik antzinakoena da,
1553tik baitago dokumentatuta. Eta
gure hiriko garrantzitsuena da. Aukera
aparta da kalean Bilboko Aste Santuko
irudi bikainak ikusteko.
Pausoak: Ecce Homo, Santa Maria
Magdalena, Gure Aita Jesus Nazare-
tekoa, Barkamenaren Kristo Santua,
Gurutzea Bizkarrean, Topaketa, Umilta-
sunaren Kristo Santua, Hiru Gurutzeak,
Kristo Hirikoa, Jaierazko Andre Maria,
Eraistea, Kristo Etzana, Donibane, Lig-
num Crucis eta Bakardadearen Andra
Maria.
MARTXOAREN 30A.
LARUNBAT SANTUA.
Itxaropenaren Prozesioa. 18:15.
Irteera: San Jose Parrokia (Aita Agus-
tindarrak).
Prozesioak Bilboko Hirigunea zeharka-
tzen du eta, bertan, Itxaropenaren An-
dre Maria ikus daiteke, zizelkatze-lan
modernoa, detaile zainduekin eta Ba-
rrokoa berreskuratzen duten teknike-
kin egina, adibidez, begiak margotzeko
arrautza-oskola erabili zen.
Pausoak: Gure Aita Jesus Maitea, Itxa-
ropenaren Andre Maria.
MARTXOAREN 31.
PAZKO IGANDEA.
Argiaren eta Pizkundearen prozesioa.
13:00.
Irteera: Donejakue Katedrala
Loria prozesioa da, ez penitentzia gisa-
koa, Jesus piztu egin baita jada. Amaie-
ra ematen dio Aste Santuko prozesioei,
Pizkundea ospatuz. Bilboko Penitentzia
Kofradien Ermandadeak antolatzen du.
Aurreko apezpikuak eskatuta hasi zen
egiten, On Ricardo Blázquezek eskatu-
ta, alegia.
Pausoak: Jesus piztua eta Santa Maria
Magdalena.
Hiriaren Berezko Nortasunarekin
Astotxoaren Prozesioa, txikiek ge-
hien espero dutena. Zain dago bere
palmondo-hostoekin San Bizente Eli-
zaren aurrean, Albia lorategietan.
Nazarenoaren Prozesioa, herri-
grinaz, lore-opariz eta sentimenduz
betetako oihuz bustia Gorte kaletik
igarotzen denean.
Isiltasunaren Prozesioa, baitaratzea,
duintasun zorrotza eta herritarrekiko
batasuna Ostiral Santuko goizal-
dean.
Ehorzketa Santuaren Prozesioa ga-
rrantzitsuena da ikusle-kopuruari eta
prozesioan ateratzen diren irudien
kalitateari dagokienez.
MARTXOAREN 29A.
OSTIRAL SANTUA.
Isiltasunaren Prozesioa. 05:30.
Irteera: Bariko San Nikolas Eliza.
Goizaldeko topaketa harrigarri hone-
tan, kofradiakideak Zazpi Kaleetako
komentuetatik eta elizetatik igarotzen
dira segizio serio eta isil batean. Erdi
Aroko estilo zuhur eta dotorekoa, pro-
zesio paregabe hau bat dator euskal
izaerarekin, kofradien kideekin eta oi-
nez doazen ikusleekin.
Gurutze Bide Santua. 07:30.
Irteera: Miguel de Unamuno Plaza.
Santa Vera Cruz Kofradiaren altxor es-
piritualetako bat daramate prozesio
honetan, Lignum Crucis delakoa, hain
zuzen, hau da, Jesusen Gurutzearen
ezpal bat ebanozko eta zilarrez bozel-
dutako gurutze batean.
Irudia: Lignum Crucis-a.
Topaketaren Prozesioa. 12:30.
Irteera: Pilareko Andre Mariaren Eliza.
Eskola Jainkotiarretako Ama Birjinaren
Kofradiako kideek daramaten abitu
zuri-gorria nabarmentzen da ibilaldian.
Urrezko eta setazko hariekin ehundu-
tako estandartea du. Prozesio honetan,
kofradietako kide gonbidatuak ilaretan
banatzen dira kolore anitzeko efektua
sortuz.
Irudia: Topaketa.
Estreinakoz
Begoñako Ermandadearen Umil-
tasunaren Kristo Santuaren miste-
rioaren Pausoa osoki ikusi ahalko da,
Enrique Ruiz Flores irudigile kordo-
barraren lana. Pauso honek sei irudi
ditu, eta Jesus Kalbarioan otoitz egi-
ten ari den unea irudikatzen du, hau
da, gurutziltzatua izan baino lehena-
goko unea.
Ba al zenekien…?
Bazenekien “Zigorradak” pausoan
agertzen diren irudiak bilbotar batzuk
eredu gisa hartuta egin zirela? Bes-
teak beste, udaltzaingo ezagun bat
eta portuko zamaketari bat. Pauso
hau Ostiral Santuko Ehorzketa San-
tuaren prozesioan ikusi ahalko duzu.
www.museodepasosbilbao.com
Gurutze Bide Biziduna Balmasedan
Balmasedako Gurutze Bide Biziduna
XIX. mendearen bukaerako tradizio
bat da, eta Bizkaiko hiri eder eta
bikain honetako biztanleek parte
hartzen dute bertan. Urtero-urtero,
Balmasedako kaleak osoki eralda-
tzen dira Aste Santua iristen denean,
eta bertako biztanleek sentimendu
biziz eta dramatismo handiarekin
irudikatzen dituzte Nazareteko Jes-
usen bizitzaren azken uneak. Ikuski-
zun honetan, 50.000 pertsona baino
gehiago biltzen dira eszenarik hun-
kigarrienetan.
GURUTZE BIDE BIZIDUNAREN GIDA
Ostegun Santua (martxoaren 28a)
“Azken Afaria”ren aurkezpena San
Severino Plazan. Gutxi gorabehera
150 pertsonak parte hartzen dute
21:30ean hasten den eta 22:30ean
bukatzen den ikuskizun honetan.
(Aulkien prezioa: 3 euro; orokorra:
dohainik).
Ostiral Santua (martxoaren 29a)
Goizeko 9:30ean hasten dira “Juda-
sen Urkatzea” eta “Pilatoren Aurreko
Epaiketa” antzezpenak, Mojen Ze-
laian. Ondoren, Gurutze Bide Bizidu-
naren geltokiek bizia hartzen dute,
600 pertsonaren baino gehiagoren
parte-hartzea duen muntaketa ba-
tean; 13:45ean bukatzen da, gutxi
gorabehera, Gurutziltzaketarekin, Pi-
lotalekuan. Eszena hori Kalbarioaren
Mendiaren antzera piramide moz-
tuaren forma duen lurrezko egitura
batean antzezten da. (Mojen zelaiko
aulkien prezioa: 9 eta 13 euro artean;
tribuna: 7 euro; eta zutik: 5 euro. Ibi-
laldiaren gainerako eremuetan: sa-
rrera librea).
Egun horretan bertan, 19:00etatik
21:15era, Balmasedako hirigune his-
torikoan “Ehorzketaren Prozesioa”
egiten da, eta hamabost minutu
geroago (21:30ean), “Isiltasunaren
Prozesioa” hasten da. Bertan, mila
pertsona inguru, erabat isilik, “Kristo
Hilerrikoa” eta “Ama Doloretakoa”
irudiekin batera doaz San Severino
Elizatik Hilerriraino. (Sarrera librea).
Informazio gehiago hemen:
94 680 13 56.
www.enkartur.net
Fracagorri
Irudi hau 1700eko “Jesus Gurutzea
Bizkarrean daramala” pausoan dago.
Bere izena praka eta gorri hitzetatik
dator. Pertsonaia zarpailtsu honek
Jesus soka batez lotuta darama, eta
turuta bat jotzen ari da jendetzaren
artean aurrera egiteko.
25
2726
PRIME-RAKO SUKAL-DARITZA
Garizuma-aldiko
Sukaldaritza
Aste Santuan, sukaldaritza barau
egitearekin eta haragirik ez jateare-
kin lotuta dago. Normalean, plate-
rek osagaien eta prestakuntzaren
soiltasuna eta sendotasuna (haragi-
uztea arintzeko) bateratzen dituzte.
Sasoi honetako plater tipikoak dira:
Txitxirio eta espinaken eltzekaria,
lekaleak “sakramenturik” gabe
(txorizoa, odolkia...), patata alargu-
nak (haragirik gabe), aza olioarekin
eta baratxuriarekin eta indaba zu-
riak piper txorizeroekin... hala ere,
egun hauetako protagonistak go-
zokiak eta arraina dira, bakailaoa,
batik bat.
Ur hotzetako arrain hau euskal pla-
ter ezagunen oinarrizko osagaia da,
adibidez, bakailaoa pil-pilean edo
Bizkaiko eran prestatzeko, baina
bikaina da, era berean, konbinazio
sinpleagoetan, adibidez, arrautzo-
pilean, arrautzeztatuta edo toma-
tearekin. Garizuma-aldiko postre
tipikoak ezinbestekoak dira Aste
Santuan, hala nola arroz-esnea,
konpota eta ogi-tostadak.
Bilboko gastronomiak, bere
kokapen geografi ko bikainari
esker, kalitate paregabeko le-
hengaiak, tradizioa eta aban-
goardia bateratzen ditu. Bertan,
pintxoak, Michelin izarrak, pla-
ter tipikoak, ardo bikainak eta
sasoiko produktu fresko gozo
ugari aurki daitezke hiriko jate-
txeetan, tabernetan...
Itsasoz, mendiz eta ortuz ingura-
tuta, Bilbon zaila da ongi ez jatea.
Eskaintza gastronomikoa orotariko
gustu eta nahiei erantzuteko gai
da. Jatetxe gehienak Guggenheim
museotik hurbil, Kale Nagusian,
Zazpi Kaleetan, Alhondigan eta
Bilbo Zaharrean aurki daitezke.
Bertan, plater tradizionalak ez ezik
(adibidez, bakailaoa pil-pil eran, le-
gatza saltsa berdean edo txipiroiak
beren tintan), babarrun gorriak,
sasoiko barazkiak eta txuletoi ma-
mitsuak barne hartzen dituzten
menuak ere dasta daitezke.
Eremu horietan guztietan, gainera,
establezimendu abangoardista-
goak daude, sukaldaritza bikaina-
ren berotasunean sortuak. Fusioa,
teknika berritzaileak eta sukalda-
ritza-proposamen erakargarriak
eskaintzen dituzten suak. Miche-
lin izarrei dagokienez, Bilbon arlo
gastronomikoak ordezkari ugari
ditu: Azurmendi***, Andramari*, Bo-
roa*, Etxanobe*, Etxebarri*, Mina*,
Nerua Guggenheim* eta Zortziko*.
Inguru honetako sukaldaritzaren
beste arte bat pintxoak dira. Bil-
boko sukaldaritza dastatzeko eta,
bide batez, hiriko kaleak eta jen-
dea ezagutzeko modu bikaina.
Pintxoak jateko toki on ugari dau-
de, eta, Aste Santuan, Zapi Kaleak
eta García Rivero Maisuaren kalea
dira jende gehien erakartzen dituz-
ten eremuak.
2928
FAMILIA-RENTZAKO BESTE PLAN BATZUK
GAUEKO BIZITZA
Indarra berreskuratzeko, txikiei jaten emateko, pi-
lotarekin jolasteko, pixoihala aldatzeko, igeri egi-
teko, antzezlan bat ikusteko, irakurtzeko, zabuez
gozatzeko... tokiak. Deskubritu Bilbok haurren ai-
sialdirako eskaintzen dituen aukerak.
Bilboko zeruak urdin ilun kolo-
rea hartzen du, Guggenheim
museoaren itzal bihurgune-
tsuak hazten hasten dira, eta hi-
rian erritmo berri bat markatzen
dute. Arratsaldean Bilbon kopa
ederrez, kafearen usainaz, pin-
txoez eta txikitoez goza daiteke.
Gozatu elkarrizketez, gastrono-
miaz, zuzeneko musikaz, egin
dantza, mugi zaitez Bilboko
gauean. Gustu guztietarako
giroak eta eremuak aurkituko
dituzu. Zabalgunea, Zazpi Ka-
leak eta Bilbo Zaharra dira Aste
Santuan ingururik animatuenak.
Goazen Zinemara
Beti izaten da plan atsegina, eta ongi
pasako dugula ziurtatzen digu. Gozatu
zinemaren magiaz Bilbon. Kontsultatu
pelikulak.
Cinesa Coliseo Zubiarte 902 333 231
Golem Alhóndiga 94 431 03 10
Multicines 94 431 03 10
AlhóndigaBilbao
Haurren mediateka (Txikiland)
“Txikiek” milaka liburu eta pelikula di-
tuzte erabilgarri AlhondigaBilbaoren
Txikilanden. Espazio hau gurasoek eta
seme-alabek irakur dezaten eta zine-
maz goza dezaten dago diseinatuta,
haientzat egokitutako eta pentsatutako
eremu batean, hain zuzen.
Igerilekuak
Bilboko igerilekurik abangoardistenean
uretara sartzea eta ongi pasatzea beti da
plan ona familiarekin gozatzeko.
Informazio gehiago:
www.alhondigabilbao.com
94 401 40 14 (astelehenetik igandera
7:00etatik 23:00etara, larunbatetan,
igandeetan eta jaiegunetan 8:30etik
23:00etara).
Casilda Parkea
Txikienek ondo baino hobeto pasatuko
dute parkeko ahate eta beltxargekin.
“Ahateen parkea” ere esaten diote, eta
Bilboren bihotz berdea da. Ia 100 urte
dituen inguru honek urmael dotore bat,
iturri zibernetiko bat eta Pergola eder
bat ditu. 85.000 metro karratutik go-
rako azalera duen eremu honek 1.500
espezie botaniko baino gehiago ditu,
eta, besteak beste, bost kontinentee-
tako 486 zuhaitz exotiko gailentzen
dira. Parketik hurbil, Bilboko Arte Ede-
rren Museoa dago.
Abandoibarran
paseatzen ibaiaren
bazterrean
Bilbon beren arrastoa utzi duten ar-
kitekto eta eskultore ezagunen lanaz
gozatzeko aukera paregabea izateaz
gain, haurrentzat jolasteko eremu ede-
rra du, zabu abangoardistekin, eta iturri
interaktiboak umeak benetan txoratzen
ditu. Gomendio bat: eraman ordezko
arropa.
Gin Tonics
Tabernetan, oso tipikoak dira hiriko Gin To-
nic ezagunak. Trago hauen prestakuntza
arte bat da benetan, eta ikuskizun ederra
behatzen duenarentzat. Konbinaziorik sofi s-
tikatu eta berritzaileenek liluratu egingo zai-
tuzte. Gozatu bergamotaren, limaren, erre-
galizaren... usainez, ondo pasa eta gozatu
zentzumenetarako opari honekin.
3130
Enkarterriak
Enkarterrien eskualdea Bizkaiko men-
debaldean dago, eta oso inguru mal-
kartsuak nahiz herri politak barne
hartzen ditu, Balmaseda, besteak bes-
te. (30 min.). Karrantzako haranean
Pozalaguako Kobak eta antzeko altxor
geologikoak aurki daitezke, eta hainbat
plan dibertigarri proposatzen ditu fami-
lia osoarentzat, animaliak sendatzeko
El Karpín zentroa, adibidez.
Markina, Lekeitio eta
Ondarroa
Lea-Artibai Bizkaiko ekialdeko azken
eskualdea da. Bere kostaldean oso
arrantzale-herri politak daude, esate-
rako, Lekeitio eta Ondarroa. Markina,
zesta-puntaren sorterria, herri ederra
da benetan. (45 min.).
Zubi Esekia, hondartzak
eta labarrak Metroan
Bilboko hirigunetik irtenez gero, Getxoko
edo Sopelako hondartzetara joan daite-
ke atseden hartzera edo surfean aritzera,
labarretan paseoak egin daitezke edo
Zubi Eskia ikusi (Gizadiaren Nazioarteko
Ondarea). (20 min.).
Bilbo Bizkaiaren hiriburua da,
eskaintza modernoa eta be-
rritzailea duen lurralde batena,
hain zuzen, izaera berezia du
eta orotariko bisitarien beharrak
asetzeko dago diseinatuta.
BIZKAIA
Urdaibai eta Gernika
Urdaibaiko Biosferaren Erreserba apar-
teko toki bat da, eta, bertan, gizakiak
itsaso, hondartza eta mendien paisaia
bikainaren oreka errespetatu du. Ger-
nika euskal herritarren sinboloa da, he-
rrialdearen eskubide eta askatasun his-
torikoen oinarri eta Picassok duela 76
urte giza sarraskia salatzeko egin zuen
margolanean irudikatu zuen bonbar-
daketaren biktima. (40 min.).
Urkiolako eta Gorbeiako
Parke Naturalak
Urkiolako Parke Naturaleko erliebe
karstikoan, hainbat pago eta haritz
baso daude ezkutatuta, paisaia ma-
lkartsuen artean. Inguruan, Durangoko
eta Elorrioko hirigune historikoetan on-
dare kulturalaz gozatzeko aukera dago.
Gorbeia da Bizkaiko mendirik garaiena,
eta mendi-ibilaldien erreferentzia da lu-
rralde honetan. (40 min.).
32
Euskadi Berde eta Naturala
Gozatu Euskadiren ikuspegi eta ingu-
ruez herrialdeko gailurrik adierazga-
rrienetatik. Igo zaitez Aizkorrira (Eus-
kadiko gailurrik altuena) edo Txindoki
ezagunera, ibili gure parke naturaletan
(Gorbeia, Aralar, Izki...), galdu zaitez
Goierrin eta harritu zaitez lur honen
bikaintasunarekin, bere basoekin eta
inguru babestuekin.
Ondarea eta Hirigune
historikoak
Autoa hartuta, Bilbotik 45 minutura baino
gutxiagora, multzo historiko azpimarra-
garriak bisita daitezke. Gernika-Lumon,
adibidez, Bizkaiko legeak idatzi ziren,
eta herria Picassok gerra zibilaren sarras-
kiaren sinbolo unibertsal bihurtu zuen;
Bermeo, berriz, Biz kaiko hiriburu ohia
da; Balmaseda “portu lehorra”, lurraldeko
lehenengo hiribildua; Urduña; Elorrio...
Galdu behar ezin diren beste leku batzuk
Bizkaiko Zubi Esekia eta Arantzazuko
Amaren Santutegia eta Loiolako Santute-
gia dira Gipuzkoako lurraldean.
Arabako Errioxa
Arabako Errioxa ardo bikainaren sinoni-
mo da, ardandegi garrantzitsuak aurki
daitezke bertan, baita ondare historiko
azpimarragarria duen eskualde bat ere.
Historiaurreko oso ondare interesgarria
du, baita harresiz inguratutako hiribil-
duak eta oinetxeak ere, eta eskualde
honetako paisaian, mahastiek nazioar-
teko arreta erakartzen dute. Gainera,
Frank Gehry eta Santiago Calatrava
arkitektoek, besteak beste, beren sina-
dura utzi dute bertan.
Euskadiko Kostaldea
Arrantzaleen herriak, hondartza ikus-
garriak, kondairaz betetako itsasargiak,
gotorlekuak... Euskal kostaldea itsas
eremu bitxiz beteta dago, bikainak dira
paseatzeko eta itsasoko produktuetan
oinarritutako gastronomia bikainaz go-
zatzeko. Egin surfa, zatoz eta egin jauzi
uretara, ezagutu Euskadiko kostaldea
Biarritzetik Muskizeraino eta utzi zure
zentzumenei euskal paisaiaz, historiaz
eta sukaldaritzaz gozatzen.
Bere kokapen geogra-
fi koari esker, Bilbo “Bas-
que World” delakoaren sa-
rrera da, hau da, Arabako
Errioxako ardandegietatik
Biarritzeko côte basque
jauregien luxuraino doan
eremuaren atea.
BASQUE WORLD
3534
03
04
0505
06
10
11
12
13
01
07
09
08
03
04
0505
06
10
11
12
13
01
07
09
08
Top Related