1908an dauka jatorria Arte Ederren Museoak, orduan sortu
baitzen ofizialki. Sei urte beranduago arte, ordea, ez ziren ateak
ireki. Dena den, Museoa, gaur egun ezagutzen dugun bezala,
1945ean jaio zen, Arte Ederren bildumari Arte Modernoaren
Bilboko Museoarena gehitu zitzaionean, 1924an sortu zena.
1945 hartan inauguratu zen gaur eguneko egoitza, Fernando
Urrutia eta Gonzalo Cárdenas arkitektoen lana.
Itxura neoklasikoko eraikin hau hiriko bizitza kulturalaren ardatz
bihurtu zen segituan. Publikoak bereganatu zuen berehala, eta
artistek bere kreazio gogoen eszenatokitzat hartu zuten. Aurreko
bi museoak batzetik zetorren eta arte klasikoa gorde eta
erakusteko dedikazioa garaikidetasun asmoarekin uztartzen
zuen museoaren identitateak berak ahalbidetu egin zuen kulturaren
gaineko interesa zuten bilbotarrek euren lekua aurkitzea
Zabalguneko eraikinean.
Manuel Losada margolaria izan zen zuzendaria hasieran, eta
apurka, dohaintza pribatu eta sustatze publikoari esker, Arte
Ederren Museoa Espainiako garrantzitsuenen artean kokatu zen,
Estatuko bilduma sendoenetarikoarekin. Oso arin hazi zen
bilduma, eta ondorioz, 1970ean handitu zen museoa lehen aldiz.
Álvaro Líbano eta Ricardo Beascoa arkitektoek zuzendu zuten
obra, eta lan soila egin zuten, modernista, Fernando Urrutia eta
Gonzalo Cárdenasek utzitako inguru neoklasikoa errespetatzen
zuena. Handitze horri Jorge de Barandiarenena gehitu zitzaion
1980an, eraikineko sotoak erabilgarri egiteko diseinatua.
A R T E E D E R R E N M U S E O A
1997an Guggengheim Museoa sortzearekin batera, ArteEderren Museoaren aktibitatea eta papera ez zirenmurriztu, alderantziz, handitu egin ziren; gainera, horrelaaurreikusita zegoen.
Hain zuzen ere, horretarako onartu ziren 1996koerreforma eta handitzea, bertako bilduma garrantzitsuagora zihoan publiko kopuruari erakusteko pentsatua.2001ean, hortaz, Museoa berrinauguratu zen, LuisUriartek irudikatutako eta Borja Arana, José RamónForaster eta Borja Pagazaurtunduak osatutako funtsezkoaldaketekin (adibidez, sarrera nagusia birkokatzea).
Gaur egun, Arte Ederren Museoa oinarrizko erakundeada Bilboko bizitza kulturalerako, ez bakarrik erakusketarenikuspuntutik begiratuta, baita gordetzeko eta ikertzekodaukan nortasun horri esker ere. Urtean-urtean 200.000bisitari inguru hartzen ditu.
Bilduma
Bilboko Arte Ederren Museoak gordetzen duen bilduma iraunkorra8.000 piezaz osatuta dago, gutxi gora behera. Lan horiek XII.mendetik gaur artekoak dira (lehenagokoak diren salbuespenaksalbuespen). Espainiako eskolak eta garai guztietako euskalarteak daukate garrantzia, baina Europako pintura gordetzenduen funts garrantzitsua dauka ere bai, garai guztietakoa, etaautore handiena, erromantizismotik Barceló edo Baconeraino.
Museoaren Bilduma Iraunkorra oso garrantzitsua eta anitza da,eta museoak berak aitortzen du, bere web orrian, oinarrizkoibilbide batek honako autoreen obra bereziak barne hartzendituela: Bermejo, Benson, Mandijn, Vredeman de Vries, De Vos,Moro, Sánchez Coello, El Greco, Pourbus, Gentileschi, Ribera,Zurbarán, Van Dyck, Murillo, Arellano, Meléndez, Bellotto, Goya,Paret, Villaamil, Ribot, Zamacois, Madrazo, Gauguin, Cassatt,Sorolla, Guiard, Ensor, Regoyos, Romero de Torres, Zuloaga,Sunyer, Arteta, Gutiérrez Solana, Vázquez Díaz, Lipchitz, Delaunay,González, Gargallo, Bacon, Palazuelo, Oteiza, Chillida, Caro,Millares, Tàpies, Saura, Lüpertz, Kitaj, Blake, Arroyo eta Barceló,beste askoren artean.
Zurbarán,Ama Birjina Jesus Haurrarekin eta San Joan Bataiatzailea, umea.
El Greco, Deikundea.
Goya, Martín Zapaterren erretratua.
Gentileschi, Lot eta bere alabak.
Gauguin, Latsariak Arlesen.
Zuloaga, Mathieu de Noailles kondesaren erretratua.
Cassatt, Emakumea eserita umea besoetan duela.
Erakusketen Historikoa
Bilduma iraunkor inguruko erakusketekin batera, Arte EderrenMuseoak aldi baterako erakusketez osatutako egutegigarrantzitsua prestatzen du urtero, bisitariak garai, genero etaezaugarri guztietako artera hurbil daitezen. Nazioarteko arteklasiko edo garaikidearen ezaugarri ezberdinak hartzen dituzteerakusketa horiek, edo gure inguruko artista garrantzitsuenenibilbideak hurbiltzen dizkio publikoari.
Azken handitzeaz geroztik, 2001ean, berriro ireki zenetik gauregun arte, Arte Ederren Museoak antolatutako erakusketagarrantzitsuak aipa ditzakegu adibide gisa: “Espainiakobodegoia” (1999), “Caravaggio” (1999), “EmakumeInpresionistak” (2001), “Gaur, Hemen, Orain” (2002), “JulioRomero de Torres” (2003), “Txomin Badiola” (2003), “Inoizizan ez zen hiria” (2004), “John Davies” (2005), “París etaSurrealistak” (2005), “British Pop” (2006), “Kasimir Malévich”(2006), “Espainiako antzerkia Pradon” (2007), “Poussin etaNatura” (2008), “Peter Blake: atzera begirakoa” (2008), “Murillogaztea” (2009), eta “Balenciaga. Mugaren diseinua” (2010).
Top Related