Zuontzat lai
-
Upload
lea-artibai-ikastetxea -
Category
Documents
-
view
235 -
download
2
description
Transcript of Zuontzat lai
Ekaina
2013-2014 ikasturtea
LEAN ESKOLA,LEAN ESKOLA,
Proiektu berritzailea Proiektu berritzailea
martxan dago.martxan dago.
LEAN ESKOLA,LEAN ESKOLA,
Proiektu berritzailea Proiektu berritzailea
martxan dago.martxan dago.
2013-2014 Ikasturtean bukatu zutenak
Ikaskidetza proiektua
Lanbide Heziketa
Batxilergoa
Etengabeko prestakuntza
Enpresa forua sortu da
Leartiker
Laktosueroa-rekin egindako elikagai berria
Azaro
Ekintzailetza lantzen gazteekin
2
Euskal Herriko lehen Lean eskola
Apirilaren 30ean inauguratu ziren “Lean Eskola”ko instalakuntza berriak, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako
Sailburuordetzak bultzatutako ekimen berritzailea.
Ekitaldian Lea Artibai Ikastetxeko
zuzendaria den Isabel Mendigurenek,
Espainiako Renault Consultingeko zu-
zendariak, Antonio Fernández Álvarez
-ek, Mondragon Korporazioko Lehen-
dakariordeak, Victor Arrizabalaga Elu
-k eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide
Heziketako sailburuoardea den Jorge
Arévalo Turrillas-ek parte hartu zu-
ten.
Instalazioen guztizko azalera 400 metro² da eta ikasleek enpresen egunerokoan jazotzen diren arazoen tankerako
simulazioak egiteko gela eta tailerrez osatuta dago, eta simulazioen bidez proiektuak aurrera eramateko kostuak
eta esfortzuak gutxitzen ikasiko dute. Modu berean, coaching klase pertsonaliatuak jasoko dituzte beraien perfil
profesionalak moldatu eta prestatzeko.
Lean kultura prozesu produktiboan balorerik ez duena ezabatzean eta lehiakortasuna irabaztean datza. “Learning
by doing” metodologiaren bitartez (Lean eginez ikasi) ikasiko dute ikasleek eta prestakuntza moduluak Renault
Consultingeko arduradunek diseinatu dituzte, horrela, merkatu global eta lehiakorreko merkatuan aurki ditzake-
gun enpresen beharrizanetara egokitutako profesional eta teknikariak prestatzeko.
“FP Euskadi” agenda estrategi-koaren barruan sartzen da proi-ektu hau eta enpresen beharri-zanei erantzuteko langileen konpetentziak hobetzeko bali-oko du. Lean Eskolako lehen prestakun-tza programan parte hartu du-ten lehen promozioko 15 ikas-leak aurkeztutako espediente onenen artean aukeratuak izan dira eta diruzlagundutako ikas-taroan maiatzaren 5ean hasi ziren.
Metodologiara egokitutako instalakuntza berriak “Lean by doing”
Inteligentzia estrategikoa eta berrikuntza izango dira prestakuntza berria-ren oinarrietako batzuk.
Praktikak enpresetan. Martxotik ekainera arte burutu dituzte praktikak ikasleek. 40
enpresa baino gehiagok hartu dute parte ikasleen ikasketa
prozesuan.
72 ikasletik 63 izan dira Euskal Herriko enpresetan praktikak egiin
dituzten ikasleak eta gainontzeko 9ak herrialde europarretan egin
dituzte, Leonardo eta Erasmus programen baitan.
Aurten Lanbide Heziketa DUALean 12 ikasle izan ditugu, enpresan
ikasi eta lan eginez txandakako sisteman. Ekainean bukatu dute eta
% 60ak lanean jarraitzeko eskaintza jaso du. Datorren ikasturterako
horrelako 15 proiektu izango ditugu, ekainean enpresa ezberdinetan
hasiko direnak lan kontratuarekin lanean.
Enpresekiko harreman estuari eta irakasleek ikasleei lana bilatzeko emandako laguntzari esker, Lea Artibai Ikastetxean Lanbide
Heziketan aurreko ikasturtean titulatuta eta laneratu nahi zutenen %87,5ak lanpostua lortu zuen. Gaur egungo egoera
ekonomikoari begira, emaitza oso onak direla esan dezakegu.
Lanbide Heziketa
3
OIHAN VEGA, Telekomunikazioetako ikasleekin egon zen
Apirilean, GAZTEA irratsaioaren zati bat eskolatik emi-
titu zen eta Oihan Vega izan genuen gure artean. Hur-
bildu ziren ikasleei euskarazko ikus entzunezko medi-
oei buruz hitz egin zien. Horrez gain,
“Telekomunikazio eta Informatika Sistemak” Goi Mai-
lako Lanbide Heziketako ikasleekin, irratsaioak egiteko
tailer berezi bat eman zien. Bertan, irratsaioa nola
egiten den ikasi eta praktikatzeko aukera izan zuten.
Izan ere ziklo honetako moduluetako bat, “Ikus-
entzunezko produkzio-sistemak” baita eta bertan ikas-
leek irudi eta soinu instalazioez gain zuzeneko emanal-
diak nola egiten diren ere ikasten dute.
Teknologia astea 2014
Urtero lez 2013-2014 ikasturtean apirilean teknologia astea ospatu da Lea Artibai Ikastetxean eta gazteek teknologia
desberdinak hurbiletik ezagutzeko antolatutako ekintzak antolatu dira. Orain arte saiook 1.batxilergoko ikasleentzat soilik
antolatzen bagenituen ere, aurten ikasle guztientzat antolatu dira. Gernikako institutuko batxilergoko 1 eta 2. mailakoak ere
gonbidatu ditugu eta gure artean izan ziren teknologia eguna ospatzeko. 1.Batxilergoko ikasleentzat teknologia desberdinei
buruzko ekintza praktikoak antolatu ziren eta 1 mailako Lanbide heziketako gazteek ikasten ari diren teknologiaren inguruko
hitzaldiak, antolatu genituan besteak beste:
Cikautxo S.Coop: Automatizazio industrialari buruzko hitzaldia Lander Fernandez-en eskutik.
Pixel Sytemas S.L.: Mekanika alorreko software desberdinen azalpena eta 3D inpresorak.
Azaro fundazioa: Ekintzailetasunari buruzko hitzaldia SK8 enpresa sortu duten ekintzaileen eskutik.
M4F enpresa (EITB-rentzat lanean): Sare sozialak, web orriak eta informatika sistemei buruzko hitzaldia, Iban Bilabao-
ren eskutik.
Leartiker: Elikagaien teknologiari buruzko hitzaldia Naia Andonegi-ren eskutik.
Euskadi gaztea: Ikasleentzat irrati tailerra Ohian Vegaren eskutik.
Eskualdeko edonorentzat hurrenagoko bi ekintzak antolatu ziren:
KIT.Lab Komunikazio eta Informazio Teknologien laborategiak. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik.
Biomasari buruzko hitzaldia eta ondoren Bera Kurz-eko instalazioen bisita. Ekitermik s.coop. eta Sugaar KOOP ELK
enpresen eskutik.
4
Lanbide Heziketa
VETPRO europar proiektua
Maiatzean Lanbide Heziketako arduradun Maite Bengoak eta Zuzendariak, Isabel Mendigurenek, HETELeko zuzendari eta zuzen-
daritza taldeetako beste 20 kidekin VETPRO proiektu batean parte hartu genuen Herbehereetan. Helburua Lanbide Heziketa
duala edo alternantziakoa nola kudeatzen duten ezagutzea izan zen.
Hemen bezala, ikastetxean hilabete batzuk eman ostean enpresetan praktikak egitea da aukera bat eta bestea eskola eta lana
uztartzea. Kasu honetan ikasleek enpresan ematen duten denboran kontratupean daude eta ikasketa programaren jarraipena
eskola eta enpresaren artean egiten da.
Herbeheretako sistema orokorrean gurea
baino malguago da eta enpresen beharrei
erantzuteko aukera gehiago ematen ditu.
Langileak trebatu eta kontratatzeko enpre-
sen interesa handia da eta enpresek ikas-
learen tutorea izendatzen dute jarraipena
egin eta ikasten laguntzeko eta ikastetxea-
rekin ikaslearen prestakuntzaren jarrai-
pena egiteko. Esan zigutenez duela 20 urte
aurreikusi zuten gaur egun eta etorkizune-
rako profil tekniko eta teknologikoa duten
langileak beharko zituztela eta hutsunea
betetzeko lanean hasi ziren. Gai honekin
lotuta, gazteak eta gizartea orokorrean
teknologiara hurbiltzeko hainbat ekintza
antolatzen dituzte, besteak beste, lehen
hezkuntzako irakasleekin jardunaldiak,
enpresetan ate irekiak umeak gurasoekin
joan daitezen edo gazteek lanbide desber-
dinak eta enpresetako jarduna ezagutzeko.
Lea Artibai LAN AZOKA
Ekainaren 18an Lea Artibai LAN AZOKAren lehen edi-
zioa ospatuko da eta bertan enpresa eta erakunde ez-
berdinek parte hartuko dute.
Ikasle, langabetu edota lana aldatzekotan dabizenak
lan munduarekin harremanetan jartzeko parada ezin
hobea.
Bertara hurbiltzen direnak beraien Kurrikulumak en-
tregatzeko eta enpresetako ordezkariekin elkarrizke-
tatzeko aukera izango dute.
Bi gune ezberdin bereiztuko dira: alde batetik enpre-
sen erakusgunea egingo dena eta bestetik enpresetako
Giza Baliabideetako arduradunekin egoteko, eta kurri-
kulumak jasotzeko gunea.
5
Batxilergoa
Ikaskidetza proiektua martxan Batxilergoan
Hezkuntza kooperatiboaren aldeko apostua egin du Lea Artibai ikastetxeak.
Gizartea aldatzen doan heinean, hezkuntza ere aldatu beharra dagoela ikusi da. Helburua, ikasleak goi mailako
ikasketetan sartu eta elkarrekin bizi eta lan egiteko gai izaten irakastea denez, bide hori eraikitzen laguntzeko
era ezberdinak lantzeko momentua dela pentsatu da. Horrela, aukera ezberdinak aztertu ondoren, Ikaskidetza
Proiektua martxan jartzea erabaki dugu, hezkuntza kooperatiboa modu aproposa izan daitekeelako lortu nahi den
helburu hori lortzeko.
Ikaskidetza Proiektua eskola eta irakas-
leen errealitatetik diseinatzen den proi-
ektua da eta Ikaskide sarea edo komuni-
tatea eraikiz egiten da. Hezkuntza koo-
peratiboa du oinarri, hau da, elkarrekin
ikastea elkarlanerako konpetentzia sus-
tatuz. Talde kooperatiboak helburu ko-
mun bat izango du, kide bakoitzak bes-
teen beharra du eta taldeak kide guztien
beharra, komunikazioa ezinbestekoa
izango da helburua lortzeko eta baita
bakarkako erantzukizun eta konpromiso
propioak ere.
Hezkuntza kooperatiboan eta Ikaskidetza Proiektuan aitzindari HUHEZI (Mondragon Unibertsitateko Humanitate
eta Hezkuntza Zientziak) denez, bere aholkularitza jasoko dugu 4urtetako proiektu hau martxan jartzeko. Le-
henengo urte honetan Batxilergoko irakasleen formazioaz arduratu da eta ikasgai ezberdinetan bost proiektu ez-
berdin martxan jartzea ahalbidetu du.
1.Batxilergoko proiektua: EKINTZAILETASUNA
Urtero lez proiektu bat izan dugu esku artean 1.Batxilergoan. Aurtengo honetan Ekintzailetasuna izan da gaia eta
Foru Aldundiak bultzatutako
“Egin eta Ekin” proiektuaren
barruan landu dugu Azaro Fun-
d a z i o a r e k i n b a t e r a .
2.ebaluazioaren amaieran tal-
deka enpresa proiektu ezber-
dinak jorratu diztuzte ikasleek
eta maiatzaren 30ean Leioako
Unibertsitateko Aula Magnan
sari banaketaren ekitaldian
izan ginen. Ez genuen saririk
jaso baina esperientzia oso
polita izan da gure ikasleen
sormena biztu eta ekintzaile-
tasunaren alde apustu egite-
ko.
Batxilergoa
6
Ekintza ezberdinen argazkiak jarraian:
2.Batxilergokoak Ikasketa bidaian Salamankan
Valdezcaray-ra eskiatzera
Gaztea irratsaioko Baialabai saioa zuzeneko emisioa
Pirinioetan rafting egiten
1.Batxilergo Zientifikoko ikasleak Galdakaoko ospitalean
2.Batxilergo Teknologikoko ikasleak BETEK-en
Bertsolari gazteen txapelketa izan genuen berton
“La casa de Bernarda Alba” antzezlana ikusten
Etengabeko Prestakuntza
7
Lan praktikak egin dituztenen % 25a laneratu da.
Enpresa Foroa sortu da
Maiatzaren 15ean ospatu zen Enpresa Foroaren lehen bilera, enpresa eta erakunde ezberdinak batuko dituen gunea izatea du
helburu eta eskualdearen garapenean eragiteko xedearekin sortu da.
Enpresa Foroa sortzeak bi helbururi erantzuten dio. Alde batetik eskualdeko enpresak elkar ezagutzea, kezkak eta esperient-
ziak elkartrukatzea eta elkarrengandik ikastea eta beste alde batetatik, hezkuntza eta lan mundua hurbiltzea.
Enpresa Foroa parte hartu nahi duten edozein enpresetako giza baliabideko kideei irekita dago eta une honetan ondokoak dira
parte hartzen duten enpresak:
- CIKAUTXO Koop. Elk.
- NEMAK S.A.
- BEROTZ S.L.
- FUNDICIONES GARBI S.A.
- MAIER Koop. Elk.
- BURDINOLA Koop. Elk.
- FAGOR koop. Elk.
- KIDE koop. Elk.
- EIKA Koop. Elk.
- KAUTENIK S.L.
- GRUPO ALFA.
Lea Artibai Ikastetxean helburu nagusienetariko bat laneratzean eragitea da. Hori dela eta, azken urte hauetan %
83an hazi da langabetuentzako prestakuntza eskaintza.
2013-2014 ikasturtean 20
ikastaro antolatu dira,
6765 ordu eskainiz eta
eskualdeko 300 langabetu
prestatuz. Ikastaroak alor
ezberdinetakoak izan di-
ra, Mekanika, soldadura,
kalitatea, diseinua, elika-
gaiak, giza baliabideak
etab.
Ikastaro guzti horietatik
160 pertsonak izan dute
lan praktikak burutzeko
aukera eta 41 bertan gel-
ditu dira lan kontratu ba-
tekin.
Besteak beste, TAES, S.L. (Berriz); PRECICAL, S.A.L. (Mallabia), AKT Plasticos, S.L. (Zornotza); Industrias Mail,
S.A. (Eibar); Equipos de transmisión, S.A. (Mallabia); Astilleros Murueta, S.A. (Murueta); GKN Driveline
(Zumaia) enpresetan laneratu dira
8
Orokorra
LANEKO SEGURTASUNA ETA OSASUNA – Erakusketa Iraunkorra
Maiatzean Laneko Segurtasun eta Osasuna-ren inguruko erakusketa iraunkorra inauguratu da. Bertara Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko (OSALAN) Zuzendari Nagusia den Izaskun Urien etorri da, Zuzendaritza Batzordeko beste zenbait kideekin batera.
Euskal gizartean, oro har, eta lan-arloan, bereziki, prebentzio-kultura handiagoren ezarpena poliki-poliki ari da aurrera egiten. Zentsu hone-tan, ezinbestekoa da kontzientziatze- eta sentikortze-lanetan urratsak ematen jarraitzea, oraindik bide luzea baitago egiteke. Euskal Autono-mia Erkidegoaren 2011-2014 LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUN ES-TRATEGIAN aitortzen denez, hainbat dira prebentzioaren kultura euskal hiritarren artean behar bezala ez ezartzeko arrazoiak, eta gehienak, EAEko Administrazioak eta hedabideak elkarrekin planifikatutako dibul-gazio KANPAINA BIZI ETA IRAUNKORRIK ezaren ondoriozkoak dira.
Bestalde, aitortzen da baita ere, laneko segurtasuna eta osasunaren alorrean sentikortasuna sortzen joateko moduko sakontasunez ez dela jorratzen hezkuntza-eremuan gai hau
Argi dago bada, laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutza hedatzea eta prestakuntza ematea oraindik ere jorratu behar den oinarrizko pilarea dela. Epe ertain/luzean egin behar da lan egungo ikasleekin, laneko segurtasun eta osasunarekin lotutako balioak indartuz eta, arriskuaren pertzepzioa hezkuntzaren oinarritik landuz. Horrek, etorkizunean, gizarteak kontzientzia handiagoa izaten lagunduko du eta, azken finean, gizarte seguruagoa izatea ekarriko du
Udarako kanpamentu teknologikoak
antolatuko ditu Lea Artibai Ikastetxeak
Udaran gaztetxoek ondo pasatzeaz gain teknologietan prestatzeko aukera. Adinaren arabera hiru aukera ezberdin daude, 10etik
14rakoen taldea eta 16tik 20 bitartekoena.
Datatetan ere bi aukera daude bata ekainaren 23tik 27ra eta bes-tea ekainaren 30etik uztailaren 4ra, goiz hutsez 9:00etatik
14:00etara, hamaiketakoa barne izango dutelarik.
Orokorra
9
2014ko Udaberri Festa
10
Leartiker
Arrantza sektorean berrikuntza sustatzeko nazioarteko hitzarmen bat sinatu da
Elikagaien Teknologiak Portugaleko IPMAko
ikertzailea den Leonor Nunesekin sinatu du
hitzarmena, arratza sektorean berrikuntza
bultzatu, produktu berriak garatu eta sekto-
rean eratzen diren azpiproduktuei balio
erantsia emateko helburuarekin.
Akordioa, eraberrikuntzan eta ezagutzan
adituak diren pertsonen mugikortasuna sus-
tatzeko Elkateak, BIZKAIA:XEDE-k, Bizkaira
berrikuntza eta ezagutza prozesuan adituak
diren pertsonala erakartzeko eskainitako
laguntza bati esker gauzatu da. Eskualdeko
arrantza sektoreko enpresek parte hartuko
dute garatuko diren egitasmoetan, eta lor-
tutako hobekuntzez baliatuko dira.
Europako adituak Polymers & Medical applications jardunaldian
Laktosueroarekin egindako elikagai berri bat aurkeztu du
LEARTIKER Elikagaien Teknologiak gaztategietan eratzen den laktosueroarekin garatu duen produktu berritzaile bat
aurkeztu zuen, GAXURE izenez bataiatua.
Laktosueroa orain arte gaztategietan eratzen den honda-kina da baina dituen propietatateak aprobetxatuz produk-tu berritzaile baten garapena lortu du esnekien garapene-
an aditua den Malen Sarasuak.
Produktu berritzaile hau gaztagile talde batekin batera garatu da eta laktosueroa aprobetxatuz balio erantsidun
produktua lortu da.
Apirilean burutu zen medikuntza sektorean material polime-
rikoen erabileraz hitz egiteko jardunaldia.
Rescoll Frantziako material polimerikoen ikerketa zentroko institutuko ordezkariak, Evonik material kimikoetan berrit-zailea den Alemaniako multinazionalak eta Mondragon Health, osasun sektoreko garapenean buru den Mondragon Korporazioko unitate estrategikoko ordezkariak izan ziren hizlariak. Createch Medical Mendaron egoitza duen firma, hortzentzako inplante eta protesi merkaturako teknologia garatzen duen enpresako ordezkariek eta Vall d'Hebron ospi-tale katalaneko kudeatzaileak, material polimerikoekin kon-ponbideak ezartzen lehenetarikoak direnek, materia horreki-
ko beraien aurrerakuntzez aritu ziren.
Jardunaldia didaktikoa eta berritzailea izan zen, sektore
askotara zuzendutakoa eta bertan sendagile, ingeniari, iker-
lari eta enpresetako promotore profesionalak izan ziren partaideak.
Azaro
11
Gazteengan ere ekintzailetza eta berrikuntza kultura hedatzen
Azaro Fundazioaren lan ildoetako bat kultura ekintzailearen
hedapena izanik, 2005. urtetik eskualdeko ikastetxe ezberdinekin
esparru honetan lanean dihardu. Egitasmo honen baitan, Lea
Artibai ikastetxeko ikasleek eskualdeko ekintzaile ezberdinen
esperientziak jaso dituzte.
Urtarrilaren 31n, batxilergoko bigarren mailako ikasleek Sugaar
Koop. Elk. txikiko bazkide baten eskutik, beraien esperientzia
ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, Lea-Artibai Berrikuntza
Guneko gune ezberdinak bisitatu zituzten.
Apirilaren 10ean berriz, Administrazio eta Finantza zikloko lehen
mailako ikasleek, SK8 Diseinua enpresako kideen hitzaldia izan
zuten. Beraiek eskaintzen dituzten zerbitzuez gain, enpresa sort-
zera zergatik animatu ziren eta norbere kontura lan egiteak da-
kartzan abantaila eta desabantailak ere aipatu zituzten besteak
beste.
Azaro Fundazioak eskualdeko ikasleekin urtean zehar jorratzen
dituen ekimen desberdinen helburua, gazteen artean ekintzailetza eta berrikuntza balore eta jarrera ezberdinak lantzea da.
Azaro Fundazioa Zaintza teknologikoa eta Adimen Lehiakorra ziurtagiria lortu du
SGS enpresak UNE 166006:2011 arauaren arabera aitortzen duen Zaintza Teknologiko eta Adimen Lehiakorra ziurtagiria jaso du
Azaro Fundazioak.
Ezaugarri hauetako sistema bat jartzeak antolatzaileei beraien ingurua behatzea ahalbidetzen die, I+G+i
kudeaketa sistema eta proiektuen garapena ezarri eta bultzatzeko beharrezkoa.
Azaro Fundazioaren kasuan, zaintza, erakundea bera zein Lea-Artibai eskualdeko enpresentzako erremin-
ta estrategikoa da. Zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorraren bitartez enpresei interesgarriak irudit-
zen zaizkien sektore edo alorretako erronka eta joerak ezagutzeko gai dira.
Lea-Artibaiko tokiko garapenaren esperientzia, aztertzeko erreferente bat
Martxoaren 12an FICOBAn, herrialde bati lehiakortasunean
laguntzeko bidean, tokiko prozesu partehartzaileen arrakasta-
ren gakoei eta tokiko garapenaren esperientziei buruzko jar-
dunaldi bat ospatu zen.
Jardunaldi honetan Leartibai Garapen Agentzia eta Azaro Fun-
dazioaren ordezkari lanetan Ainara Basurkok parte hartu zuen,
2002. urtetik garapen ekonomikoaren ikuspuntutik eskualdean
ematen ari den prozesua azaltzeko (jada bukatuta dagoen
esperanza 2013 proiektua eta Lea-Artibai Bioberdea 2020 proi-
ektu berria, biak ere partehartze publiko-pribatuan oinarri-
tuak eta eskualdeko agente sozioekonomikoen partehartze
handiagatik bereiziak). Ainararekin batera, Rafaelako udalak
(Argentina) bultzatutako garapen eredua aurkeztu zuen Pablo
Costamagna, Noruegako herrialde txikien garapenean udalek duten eginkizunaren aspektu ezberdinak elkarbanatu zituen Mi-
kaela Vasstrom eta Gipuzkoa Sarean garapen ereduaren erronkak aurkeztu zituen Miren Larrea Orkestrako ikertzailea ere ber-
tan izan ziren.
12
Elkarrizketa—ANDONI ARETXABALETA
Andoni Aretxabaleta Lea Artibai Ikastetxean Batxilergoa eta Goi Mailako Lanbide Heziketa ikasi zuen. Pelotari markinarrak aurten binakako txapelketa nagusian Aimar Olaizolarekin batera parte hartu du eta txapeldu-norde izan dira.
Kaixo Andoni, lehenengo eta behin,
zorionak! Nola baloratzen zara aur-
tengo txapelketa nagusian?
Eskerrik asko. Gustora geratu nahiz
egindako lanarekin, nahiz eta esku-
muturreko arazoak eta eskuko miñe-
kin ibili. Finalera sartzeko aukera
izan genuen eta azkeneko partida
hori ez irabazteak tristura ere ema-
ten du baña uste dut harro egoteko
txapelketa egin dudala.
Zeintzuk dira zure helburuak hur-
rengo urteari begira?
Momentu honetan uda preparatzen
gaude, nahiko gogor gañera. Batzu-
tan goiz ta arratsalde ere entre-
natzen gabiltza eta espero dut lan
honen emaitzak udaran zehar
biltzea. Horixe da momentuz nik be-
gien aurrean dudana eta gerora ikusi
egin behar.
Lea Artibai Ikastetxean ikasi
zenuen, nola gogoratzen duzu zure
ikasle garaia?
Oroitzapen oso onak dauzkat
ikastetxean egon nitzen 4 urte
haietaz. Lagun asko egin nituen eta
o ra i nd i k ha r remana daukat
beraiekin. Nahiz eta azterketa ga-
raiak gorroto nituen, eguneroko-
tasunean oso ondo pasatzen nuen.
Nik uste dut irakasleekin tratu ona
izateak ere asko lagundu zidala.
Zergatik aukeratu zenuen Lea Arti-
bai Ikastetxean Lanbide Heziketa
ikastea?
Parte batetik etxetik hurbil nuelako
ta bestetik prestakuntza zikloa era-
kargarria iruditzen zitzaidalako. En-
trenamentuak zirela eta askotan ezin
izaten nuen klaseetara agertu, zik-
loaren bigarren urtea hasi orduko
debutatu bainuen Asegarzerekin.
Klaseko ordu asko galtzen nituen eta
irakasleek sekula ez zidaten arazorik
ipini kurtsoa aurrera ateratzeko.
Alde horretatik asko eskertzen dut
niri emandako erraztasun denak.
Fabrikazio Mekanikoko Pro-
dukzioaren programazioa ikasi on-
doren praktikak egin zenituen?
Nolako esperientzia izan zen?
Oso gustora pasatu nituen 3 hillabete
haiek. Etxebarriko Nemak empresan
(orduan J.L. French ANSOLA zen) eta
ezagun asko izan nituen lanean. Egun
askotan gogorra egiten zitzaidan go-
izean urruti entrenatzera joan eta ia
bazkaltzeko denborarik gabe lanera
joatea baña egia esan azkar pasa
zitzaidan praktika garaia.