€¦ · Web viewRené Magritte, Alexander Rodchenko, Robert Mapplethorpe, Henri Cartier-Bresson,...

8
Prentsa-oharra ARGAZKIGINTZAREN HISTORIA ERAMANGARRIA. LOLA GARRIDO BILDUMA. Kutxa Fundazioak Lola Garridoren argazki-bilduma aurkeztuko du Artegunean; argazkigintzaren historian murgiltzeko aukera paregabea, lehen-mailako egileen lanen aukeraketa baten eskutik. Donostian, 2018ko azaroaren 22an «Ikastea, kontrastatzea eta zalantza egitea da bilduma- eta bizitza-kontzeptu gisa interesatzen zaidan gauza bakarra. Hala egiten dut bilduma, eta hala bizi naiz». Lola Garrido bildumagilearen erakusketa honek 78 egileren 120 argazki biltzen ditu. Irudiak bilduma osatzen duten 700etik gora lanen artean hautatu dira. Garridok berak dioen bezala, bere bilduma autobiografikoa da, eta bertan hainbat gai errepikatzen dira; esaterako, moda, Kutxa Kultur Artegunea Edificio Tabakalera. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37 E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

Transcript of €¦ · Web viewRené Magritte, Alexander Rodchenko, Robert Mapplethorpe, Henri Cartier-Bresson,...

Prentsa-oharra

ARGAZKIGINTZAREN HISTORIA ERAMANGARRIA. LOLA GARRIDO BILDUMA.

Kutxa Fundazioak Lola Garridoren argazki-bilduma aurkeztuko du Artegunean; argazkigintzaren historian murgiltzeko aukera paregabea, lehen-mailako egileen lanen aukeraketa baten eskutik.

Donostian, 2018ko azaroaren 22an

«Ikastea, kontrastatzea eta zalantza egitea da bilduma- eta bizitza-kontzeptu gisa interesatzen zaidan gauza bakarra. Hala egiten dut bilduma, eta hala bizi naiz».

Lola Garrido bildumagilearen erakusketa honek 78 egileren 120 argazki biltzen ditu. Irudiak bilduma osatzen duten 700etik gora lanen artean hautatu dira.

Garridok berak dioen bezala, bere bilduma autobiografikoa da, eta bertan hainbat gai errepikatzen dira; esaterako, moda, emakumea eta abangoardiak. Erakusketa ikusterakoan jabetuko gara Lola Garridok bereziki maite dituela enkoadratze modernoa duten argazkiak, baita protagonista emakumeak dituztenak ere. Nolanahi ere, hainbat genero ikusiko ditugu irudikatuta. Besteak beste, erretratua, natura hila, hiri-paisaia, argazki dokumentala edo zientifikoa izango ditugu ikusgai mendebaldeko argazkigintzaren historiari eskainitako begirada osatu honetan.

Bildumak 1865etik gaur egunera arteko lanak biltzen ditu, baina corpus nagusia aurreko mendeko 20ko hamarkadatik 60ko hamarkadara arteko lanek osatzen dute. Hautaturiko irudietako asko memoria bisual garaikidearen zati dira. Robert Caparen 1937ko Miliziano baten heriotza garai guztietako argazki ezagunenetako bat bihurtu da. Beste horrenbeste esan daiteke Dorothea Langek 29ko Depresio Handiaren ondorengo

Kutxa Kultur Artegunea Edificio Tabakalera. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

Prentsa-oharra

AEBetako landaguneko bizi baldintzak dokumentatzeko 1936an egin zuen Ama emigrantea argazkiaz, Wanda Wulzek sinaturiko 1932ko Io+gatto fotomuntaketa bikainaz, edo Marilyn Monroeren azken argazki saioa biltzen duen Bern Sternen lanaz. René Magritte, Alexander Rodchenko, Robert Mapplethorpe, Henri Cartier-Bresson, Diane Arbus, Madame Yevondé edo Inge Morathen izenek areagotu egiten dute erakusketan aurki dezakegun artista-zerrendaren bikaintasuna.

Lee Miller. Woman with Hand on head, Paris, 1931

Laginak 1865 eta 2007 artean dataturiko argazkiak biltzen baditu ere, muntaketak nahita egiten dio uko aurkezpen sekuentzial bati. Erakusketak lotura tematikoak iradokitzea eta irudien artean elkarrizketa bisualak ezartzea bilatzen du, haien egilea nor den edo zer unetan egin ziren gorabehera. Ez dago kapitulu itxirik, baizik eta kontzeptu irekiak, ikusleak antzekotasunak eta paralelismoak azter ditzan edo, aitzitik, aniztasuna eta diskordantziak.

Badira lotura sentsorialak, esaterako abstrakzioa eta esperimentazioa, eta bertan biltzen dira argazkigintza lekuko izan den arte poetiketako asko, Jürgen Klauke, Hanness Kilian eta Harold Edgerton artisten lanekin; aurpegia, keinuak eta begirada-jolas aztoragarriak protagonista dituzten Rodchenko, Norman Parkinson, Louise Dahl-Wolfe eta Martin Munkacsiren lanak; figura eta gorputza etengabeko erakargarri gisa aurkezten dituztenak, Man Ray, Lillian Bassman, Martín Dorothea Lange, Alfred Cheney Johnston, Madame D’Ora, Bill Brandt eta Milton H. Greeneren eskutik; hiriaren presentziaz hitz egiten digutenak, bai eraikinez, bai biltzen duten hiri-bizitzaz, Alfred

Kutxa Kultur Artegunea Edificio Tabakalera. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

Prentsa-oharra

Erhardt eta Lucía Moholy-Nagyren lanen bitartez, eta natura erronka aldatugabe gisa erakusten duten –materiala baino gehiago espirituala– Alma Levenson eta Josef Breitenbachen irudiak.

Hauskortasunak ere badu bere lekua, historiako irudi mitiko gisa, era berean historiaren zati diren handikeriaren edo bakardadearen beste adierazpen batzuez lagunduta.

Hans Kilian. Lichtspuren mit einem jo-jo, 1958Eta bilduma ororekin gertatzen den bezala, pertsonala da. Kanonetik anonimoetara igarotzen da, ageriko irudietatik ezkutukoetara. Zalantzarik gabe, eta Lola Garridok berak dioen bezala, honako hau bilatzen duelako: «Tartearen elokuentzia. Zurian geratzen garen une hori, finko, airea kentzen digun hori. Horma edo leiho zati bat markoztatzen dugunean horizonte bilaka daitekeen bezala. Kertész maisuari 90 urte zituenean galdetu ziotenean zergatik jarraitzen zuen argazkiak egiten, honako hau erantzun zuen: «Oraindik gose naiz. Gose hori da handienen ibilbidearen eta haien lanen euskarria. Horrek gidatu behar du bildumagilea, eta bilgumagile gisa, badakit nire argazkiak borondate ona bezain hauskorrak direla».

Kutxa Kultur Artegunea Edificio Tabakalera. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

Prentsa-oharra

Lola Garrido

«Nire biografian ez dut gogoratzen irudiek txundi nazaten uztea baino gauza garrantzitsuagorik egin izana bi zitzan».

Lola Garrido (Donostia) argazki bildumagilea da 1986tik. Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen. Irudia eta hitza izan ditu pasio, baita zinema ere, eta horri jarraikiz, Donostia Zinemaldian lan egin zuen. Eta Garridok dioen bezala, horrek baldintzatu egin du bere begiratzeko modua.

Madrilgo Arte Ederren Zirkuluan lehenengo bideoarte-jaialdi nazionala antolatzeko aukera bat sortu zitzaionean Madrilera joan zen bizitzera. Madrilgo Erkidegoarentzat lan egin zuen Kultura Kontseilaritzako aholkulari gisa, eta Proiektu Departamentuaren zuzendari izan zen. Orduan hasi zen argazkigintzan eta arte garaikidean espezializatzen. Ondoren, Canal de Isabel II delakoaren erakusketa-aretoko zuzendari izan zen, eta gero, Banesto Fundazioko Proiektu Berezien zuzendari; garai hartan egin zuen geroago Reina Sofía Arte Museoak erosi zuen argazki bilduma.

2001etik 2007ra FotoColectania Fundazioko arte-zuzendari gisa egin zuen lan. 2004an fundazioaren Coleccionart aldizkaria jarri zuen martxan. Bildumagintzari, arteari eta merkatuari buruzko hitzaldiak eman ditu Frantzian, Italian eta Espainian. Gainera, liburuak diseinatu eta erakusketak antolatu ditu bai herrialdean bertan, bai nazioartean. Kritikari gisa, prentsako hainbat hedabidetako ohiko kolaboratzailea da. Horretaz gain, arteari, inbertsioari eta merkatuari buruzko La trilateral del gusto liburuaren egile da.

Dorothea Lange. Mended stockings, 1934

Kutxa Kultur Artegunea Edificio Tabakalera. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

Prentsa-oharra

Honako hau da erakusketan ikus daitezkeen egile guztien zerrenda:

Slim AaronsBerenice AbbottDiane ArbusGabriele BasilicoLillian BassmanCecil BeatonKarl BlosfeldtEdouard BoubatBill BrandtJulia Margaret CameronRobert CapaHenri Cartier-BressonAlfred Cheney JohnstonLarry ClarkMarti ColeImogen CunninghamLouise Dahl-WolfeRobert DoisneauPaul Douglas AndersonHarold EdgertonWilliam EgglestonAlfred EhrhardtTealia Ellis RitterElliott ErwittEd FeingershDomenico Foschi

Nan GoldinMilton H. GreeneRobert GrobeF.C. GundlachPhilippe HalsmanPaul HaufRaul HausmannFlorence HenriFan HoCandida HöferHorst P. HorstFrank HorvatGeorge Hoyningen-HueneGraciela ItúrbideAndré KertészHans KilianJürgen KlaukeWilliam KleinLotte JacobiDorothea LangeJacques-Henri LartigueJosé LasherasMarcus LeatherdaleHerbert ListRéné MagritteRobert Mapplethorpe

Lee MillerLisette ModelLucia Moholy-NagyInge MorathMartin MunkácsiCathleen NaundorfMadame d’OraNorman ParkinsonIrving PennGeorge Platt LynesRobert RauschenbergMan RayNancy P. RobertsAlexander RodchenkoCindy ShermanJeanloup SieffEdward SteichenBert SternAlfred StieglitzDenis StockWolfgang TillmansWeegee (Arthur H. Fellig)Garry WinograndWanda WulzMadame Yevonde

Jarduerak

Bisita gidatuak eta tailerrak astero

Ohiko denez, doako bisita gidatuak eskainiko dira igandetan publiko orokorrarentzat (18:30ean, euskaraz eta 19:30ean, gaztelaniaz).

Igandero, 12:00etatik 13:30era, Bildumagileak gara! Mirarien kabinetea familia-tailerra egingo da 5 eta 12 urte arteko haurrentzat eta haien senideentzat.

Ezinbestekoa da aurrez izena ematea aretoan bertan, telefonoz deituta (943 251 937) edo honako helbide honetara mezu elektroniko bat bidalita: [email protected].

Kutxa Kultur Artegunea Edificio Tabakalera. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus

Prentsa-oharra

Mahai-ingurua

Bildumagintzari buruzko mahai-inguru bat egingo da urtarrilaren 10ean, 19:00etan, Ruiz Balerdi aretoan (Tabakalerako 4. solairua). Mahai-inguruan Lola Garrido eta Margarita Sánchez bildumagileek parte hartuko dute eta Lourdes Fernández izango da moderatzaile.

Datak eta ordutegiak

Argazkigintzaren historia eramangarria. Lola Garrido bilduma erakusketa 2018ko azaroaren 23tik 2019ko otsailaren 17ra egongo da ikusgai Kutxa Kultur Artegunean, asteartetik igandera, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara. Beti bezala, sarrera doakoa izango da.

Ohar garrantzitsua

Prentsa-dossierreko irudi guztiek egile- eta ustiatze-eskubideak dituzte, eta argitaratuz gero, emandako © informazioa izan beharko dute argazki-oinean eta/edo irudiaren metadatuetan, euskarri digitalean.

Sare sozialak

@arteguneakutxa Kutxa Kultur Artegunea

#lolagarrido

Kutxa Kultur Artegunea Edificio Tabakalera. 20012 Donostia / San Sebastián T. 943 25 19 37E. [email protected] · www.kutxakulturartegunea.eus