UPV EHUko Paraninfo berria Bilbon
-
Upload
bilbao-international -
Category
Documents
-
view
266 -
download
3
description
Transcript of UPV EHUko Paraninfo berria Bilbon
UPV/EHUkoPARANINFO BERRIA BILBON
BIZKAIA ARETOA
EHUEraikina Bilboko gune enblematikobatean kokatzen da; "L" formarekin,i tsasadarrar i eta Guggenheimmuseoari begira, Abandoibarraetorbidearen erdi-erdian dago, PedroArrupe eta Deustuko zubien artean.
Eraikitako azalerak 9.000 metro koadro bainogehiago ditu, sei solairutan banatuta. Behekosolairuak 2.300 m2 ditu, eta bertan daude 450pertsonarentzako entzunareto nagusia, 400 m2-ko atarte zabala, eta denda eder bat. Lehen,bigarren eta hirugarren solairuek 1000 m2 bainozertxobait gehiagoko azalera dute, eta bertanditugu errektorearen eta Gobernu Kontseiluarenbulegoak, 161 pertsonentzako biltzar-areto bat,prentsaurrekoak emateko areto bat 64 plazekin,erakusketak egiteko lau gune eta zerbitzunagusietako bulegoak. Eraikinaren lurpekosolairuan aparkaleku bat eta hainbat biltegi daude.
Eraikin enblematiko hori Álvaro Siza arkitektoakdiseinatu du, eta lehentasuna eman dio "inguruaren
eskala mantentzeari, erlaitz batzuk errespetatuzeta oinezkoaren zerbitzuetarako beheko solairuabultzatuz. Irekia eta barrualdea bistan izanik,beheko solairuak hegal zabalak ditu, eremupribatua publikoan txertatzeko, eta alderantziz".
Altzairu forjatuko eta hormigoiko egitura mistoadu, eta iparralde eta ekialdeko fatxadek; hots,eraikinaren sarbide nagusiek hainbat leihoerrektangeluar dituzte. Liburutegiari, Deustukozubiari eta Euskadi Plazari begira dauden fatxadakmarmol zuriz estali dituzte, eskailerak eta fatxadanagusiaren artisau-azulejoen juntak bezalaxe.Eraikinaren L-a eratzen duten beste bi eskailerak,aldiz, argiarekin kolorea hartzen duten artisauazulejo grisez estalita daude.
al
tx
ae
ra
kz
eh
ar
ka
ko
a
ta
la
Hiru auditorio ditu Bizkaia Aretoak: Mitxelena (433lagunentzat), Baroja (161 lagunentzat) eta Arriaga(69 lagunentzat). Gainera, erakusketak egitekolau eremu dauzka: Chillida, Oteiza, Axular etaEtxepare, denera 540 metro koadro hartzendutenak. Bestalde, eraikinean honako hauek erebadaude: bilera eta informatika gelak, lorategidunterraza eta zenbait gune osagarri. Era berean,unibertsitateko zenbait zerbitzu eta bulego erekokatu dira eraikin berrian: UPV/EHUko denda(Uniberts), kalearen mailan dagoena; GobernuKontseilua eta unibertsitateko beste zenbait organobiltzeko aretoa; eta Kultura Zientifikoko katedrareneta Euskara Institutuaren egoitzak.
Biltzar, mintegi eta unibertsitateko organoen bilerezgain, aurrerantzean Bizkaia Aretoan BizBAKen(Bizkaia Bilbao Arte eta Kulturaren) ekitaldiak ereegingo dira, hau da, UPV/EHUk Bizkairakoantolatutako kultur programazioa eta udakoikastaroak. BizBAKen sasoi berrian astero egingo
dira ekitaldiak, doanekoak eta jende guztiarentzatirekiak. Ostegun honetan bertan hasiko dira,inaugurazio ekitaldi handiarekin. Erakusketahirukoitza izango da eta ondarearen kontzeptuaizango du aztergai oso ikuspegi desberdinetatik.Bestalde, beste erakunde batzuek edounibertsitateko kideek alokatu ahal izango dituzteBizkaia Aretoko espazioak unibertsitatearenjardunetik kanpoko ekitaldiak egiteko.
e r a i k i n a r e n a r e t o a k e t a e r a b i l e r a k
Álvaro Siza Matosinhos-en (Portugal) jaio zen
1933an. 1988an, Europako Mies van der Rohe lehen
saria jaso zuen, eta 1992an, berriz, arkitekto onenari
emandako 'Pritzker' sari ospetsua. Irakasle izan zen
Arte Ederretako Goi Eskolan eta Oportoko Arkitektura
Fakultatean, eta irakasle bisitaria izan da, halaber,
Lausanne, Pennsylvania, Bogota eta Harvard-en.
Zuzendaria da Hagako Shilderseijk Berreskuratzeko
Planean eta Lisboako Chiadoa Berreskuratzeko
Lanetan. Lana Oporto hirian egiten du, eta American
Institute of Arts and Science-ren kidea da, eta Royal
Institute of British Architects-en ohorezko kidea.
Bere lan nagusien artean, hauek nabarmentzen
dira: Da Boa Nova jatetxea (1958), Berlingo
Schlesisches tor Housing (1988), Arte Garaikidearen
Galiziako Zentroa (1993), Marco de Canaveses-en
eliza (1997) eta Serralves Fundazioa (1999).
Á l v a r o
S i z a