Sartzeko jarraibideak...Horietan, "Iruzkina" erlaitza aukeratzean erantzun ahal izango duzu. 4....
Transcript of Sartzeko jarraibideak...Horietan, "Iruzkina" erlaitza aukeratzean erantzun ahal izango duzu. 4....
-
Sartzeko jarraibideak
Lagunsarea Euskadi lagunkoia Udalerrien Sareko komunikazio-plataforma
bat da, udalerrietako parte-hartzaileak konektatzeko helburuarekin sortua.
Parte hartzen duten kideek nahi dituzten gaiak lantzeko foroak, udalerri
bakoitzerako eta lurralde-batzordeetarako talde pribatuak, eta kide guztiek
parte har dezaketen Euskadi lagunkoia talde irekia hartzen ditu barne.
Dokumentu hau tresna erabiltzeko moduari buruzko jarraibide orientagarri
batzuk dira.
Nola sortu erabiltzaile bat
Nola jarri profileko argazki bat
Nola idatzi eta erantzun mezu pribatu bati
Nola batu udalerri batera
Nola idatzi zure udalerrian
Bideo deia nola egin
Nola idatzi foro batean
-
NOLA SORTU ERABILTZAILE BAT
1. URRATSA. Plataformara sartu. Esteka honen bidez egin dezakezu:
http://www.lagunsarea.eus/.
2. URRATSA. Erabiltzaile bat sortzeko, erregistratu egin behar zara. Hau bi eratara egin dezakezu:
A) "Sartu" hautatuz eta agertzen den leihoan "Kontu bat sortu" aukeratuz.
http://www.lagunsarea.eus/
-
B) Orrialdearen behealdean "Parte hartu" hautatu eta zabaltzen den orrialdean "Izena eman" klikatuz.
3. URRATSA. Bukatzeko, hutsik agertzen diren koadroak bete beharko
dituzu zure informazioarekin. Amaitzean, "Osatu erregistroa" sakatu
beharko duzu.
-
NOLA JARRI PROFILEKO
ARGAZKI BAT
1. URRATSA. Hasierako orrialdean "Sartu" sakatuta, sartu zure kontuan
erregistratzerakoan jarritako erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin,.
Jarraian, "Hasi saioa" sakatuko dugu.
-
2. URRATSA. Saioa hasi ondoren, klikatu zure profilean eta, ondoren, "Nire
kontua" atalean.
3. URRATSA. Hautatu "Profila" jartzen duen ikonoa. Behealdean, hainbat
aukera agertuko dira. "Aldatu profileko argazkia" aukera hautatu.
4. URRATSA. Koadro hau agertuko da justu azpian, eta zure argazkia
arrastatu beharko duzu gordeta duzun lekutik edo zure fitxategia aukeratu.
-
5. URRATSA. Azkenik, irudia akoplatu zirkuluan ikusi ahal izateko eta "Irudia
doitu" sakatu. Profileko argazkia aldatuta egongo litzateke horrela.
-
NOLA IDATZI ETA ERANTZUN
MEZU PRIBATU BATI
1. URRATSA. "Nire kontua" atalean, hautatu "Mezuak" jartzen duen ikonoa.
Behealdean, hainbat aukera agertuko dira.
- "Sarrera-erretiluan" beste erabiltzaile batzuengandik jasoko dituzun mezu
pribatuak aurkituko dituzu.
- "Gogokoen" atalean, gogokoen dituzun mezuak aurkituko dituzu.
- "Bidaliak" atalean, beste erabiltzaile batzuei bidalitako edo erantzundako
mezuak aurkituko dituzu.
- "Idatzi" botoiari ematean, mezu bat bidali ahal izango zaio plataformako
erabiltzaileren bati.
-
2. URRATSA: "Idatzi" botoiari ematean, koadro bat irekiko zaizu. Bertan,
komunikatu nahi duzun erabiltzailearen izena sartu beharko duzu, eta
izenburua eta mezua idatzi ahal izango dituzu. Azkenik, bidaltzeko, "Bidali
mezua" sakatu besterik ez duzu egin behar.
Mezu bat idazteko beste modu bat:
1. URRATSA. Sakatu "pertsonak" eta orain arte erregistratutako pertsona
guztiak agertuko zaizkizu. Izen bakoitzaren azpian, idazteko klikatu beharko
dugun ikonoa agertzen da, "Mezu pribatua".
-
2. URRATSA. Beste orri bat agertuko da, ikusitakoaren antzekoa, mezu bat
idazteko aurreko moduan, baina hartzailea zuzenean agertuko da "Nori
bidali" atalean. Besterik gabe, beste atalak bete beharko dira, eta
amaitzean, "Bidali mezua" sakatu.
Mezu bati erantzutea:
1. URRATSA. "Mezuak" atalean, bidali dizkizuten mezu pribatuak agertuko
zaizkizu. Horietako edozeini erantzuteko, mezuaren gainean aukeratu behar
da.
-
2. URRATSA. Mezua osorik irekiko da eta behealdean laukizuzen bat ikusiko
dugu, non mezuaren testua idatzi ahal izango dugun. Azkenik, sakatu "Bidali
erantzuna".
-
NOLA BATU UDALERRI BATERA
1.urratsa. Saioa hasi ondoren, hasierako orrian, sakatu "Udalerriak".
2. urratsa. Behin barruan, Euskadi Lagunkoia Sarean sartuta dauden herrien
zerrenda agertzen da. Talde pribatuak dira, eta, beraz, interesatzen zaizun
udalerriaren afiliazioa eskatu behar duzu, "Bazkidetza eskaera" sakatuz.
Onartu ondoren, udalerrira batuko zara.
-
NOLA IDATZI ZURE UDALERRIAN
1. urratsa. Talde bateko kide zarela dioen jakinarazpena iritsitakoan, bertan
idatzi ahal izango duzu. Irudian klik eginez sartu beharko duzu.
2. urratsa. Sartzerakoan agertzen den beheko laukian edozein mezu idatzi
ahal izango duzu. Idatzi zure mezua eta sakatu "bidali eguneratzea". Mezu
hori herri berekoak direnek bakarrik irakurri ahal izango dute.
-
3. urratsa. Beste pertsona batzuen mezuei ere erantzun ahal izango diezu.
Taldean idatzitako mezuak laukiaren azpiko espazioan agertzen dira.
Horietan, "Iruzkina" erlaitza aukeratzean erantzun ahal izango duzu.
4. urratsa. Klikatzean, lauki berri bat irekiko da behealdean. Bertan, mezua
idatzi ahal izango dugu, eta mezu hori "Sarrera" hitza sakatuz bidaliko da.
-
BIDEO-DEIA NOLA EGIN
1. urratsa. Behin zure udalerrian zaudela, "Bideo-Deia/Video" sakatuz
bideo-deian sartu ahal izango zara, udalerriaren izenaren azpian agertzen
den menuan.
2. urratsa. Hurrengo pantailan, "Sartu bideo-deian" botoia sakatu besterik
ez duzu egin behar.
-
3. urratsa. Une horretan konektatzen diren udalerriko pertsona guztiekin
harremanetan izango zara hemen.
Hitzordua hartzeko: mezu bat argitaratu beharko duzu zure udalerriko
pertsonekin egin nahi duzun bideo-deiaren ordu eta egun zehatza
zehaztuz, taldean bertan (udalerriko pertsona guztientzat bada) edo mezu
pribatu gisa (pertsona jakin batzuekin egindako bideo-deia bada).
Oharrak:
• Udalerri bakoitzak bideo-deien gune propioa du, eta udalerri horretako
pertsonek erabili ahal izango dute.
• Beste udalerri batzuetako pertsonekin konektatzeko, dagokion lurralde-
batzordearen taldetik berdin sartu ahal izango da, udalerria lurralde
berekoa denean, edo Euskadi Lagunkoia taldetik, udalerria beste lurralde
batekoa denean.
Bideo-deiak Jitsi Meet bideokonferentzia aplikaziotik egiten dira.
-
NOLA IDATZI FORO BATEAN
1. urratsa. Saio hasita duzula, hasierako orrian, sakatu "Foroak". Hainbat
gairi buruzko talde irekien zerrenda agertuko da.
2. urratsa: aukeratu parte hartu eta komentatu nahi duzun foroa.
- Albisteak: Zure udalerriko ekitaldiak, informazio interesgarria…
jakinaraztera animatzen zaitugu.
- Espazio fisikoa: Aire libreko espazioak eta eraikinak, Garraioa eta
Etxebizitza
- Komunitatea: Partaidetza eta Gizarte-sarea, Herritarren parte-hartzea
eta Errespetua eta Gizarteratzea
- Zerbitzuak: Komunikazioa eta informazioa eta Gizarte- eta Osasun-
zerbitzuak
- Talde eragilea: talde eragilearen sorrera eta funtzionamenduari
buruzko kezkak, zalantzak, arrakasta-gakoak …
- Faseak: diagnostikoa, plana, ekintzen inplementazioa eta ebaluazioa.
-
3. urratsa: eztabaida bat hasi nahi baduzu, beheko aldean koadro bat
agertuko da bete beharreko datuekin, eztabaida sortzeko eta
komentatzeko. Bertan izenburua eta ideien azalpena sartu behar dira.
"Ondorengo erantzunen berri posta elektronikoz eman" laukitxoa
markatzeko aukera dago, jakinaren gainean egoteko. Azkenik,
argitaratzeko, sakatu "Bidali".
4. urratsa: hasitako eztabaida batean erantzun nahi baduzu, parte hartu
nahi duzun eztabaidaren gainean klikatu behar duzu.
-
5. urratsa: behin barruan, iruzkinei erantzun dakieke, haien goiko aldean,
eskuinaldean, "Erantzun" botoiari emanda.
6. urratsa: azkenik, koadro bat irekiko da, non zure erantzuna idatzi eta
"Bidali" klikatuz argitara dezakezun.