Santo Tomas azoka
-
Upload
margagutierrez -
Category
Education
-
view
1.105 -
download
1
Transcript of Santo Tomas azoka
1 ITURRIA: EZEZAGUNA www.margarigela.blogspot.com
Santo Tomas azoka Bilboko et Donostiako alde zaharretan egiten da,
abenduaren 21ean.
Urtean behin, abenduaren 21ean, azoka bat egiten dute Bilbon eta
Donostian, eta azoka horretan, baserritarrek beren baserritako
produktuak eramaten dituzte saltzeko. Esan daiteke, Santo Tomaseko
feria Gabonetako jaien hasiera dela; izan ere, jende askok aprobetxatzen
du Gabon gauean kontsumituko diren produktuak erosteko.
2 ITURRIA: EZEZAGUNA www.margarigela.blogspot.com
Hasieran, baserritarrek bere produktuak erakusten zituzten: indioilarrak,
oiloak, gaztak, odolkiak, indabak, etab. Hiriko jendeak produktu horietaz
hornitzeko aprobetxatzen zuen, “erosketak egitea” ez baitzen gaur egun
bezain erraza.
Egun, garaiak aldatu
badira, ere, ohitura
horrek bizirik jarraitzen
du. Baina baserritarrek,
beren produktuak
erakusteaz gain,
kalitaterik onenekoak
saritzen dituzten
lehiaketetan hartzen dute parte.
Egun berezia da guztientzat.
Oso ohikoa da taloa, txorizoarekin jatea, eta sagardoa, ardoa edo
txakolina edatea. Horrez gain, hirian bizi garenok baratzeko produktuak
hurbiletik ikusteko eta jaian ondo pasatzeko aukera dugu.
3 ITURRIA: EZEZAGUNA www.margarigela.blogspot.com