Salburua Zutik 2010 euskeraz

8
SALBURUA ZUTIK SALBURUA ZUTIK II 2.010 * SALBURUA ZUTIK * SANTIAGO ERIETXEARI BURUZ * KIROL EKIPAMENDUAK * BA AL ZENEKIEN? * URTEA IRUDITAN * SALBURUAKO JAIAK IRAILAK 24- 26

Transcript of Salburua Zutik 2010 euskeraz

Page 1: Salburua Zutik 2010 euskeraz

SALBURUA ZUTIK SALBURUA ZUTIK II

2.010

* SALBURUA ZUTIK* SANTIAGO ERIETXEARI BURUZ* KIROL EKIPAMENDUAK * BA AL ZENEKIEN?* URTEA IRUDITAN* SALBURUAKO JAIAK IRAILAK 24-26

Page 2: Salburua Zutik 2010 euskeraz

Bigarren urtez Salburua Bizirik auzo elkartetik zuengana jotzen dugu Salburuako auzokide zareten guztioi. Gure bigarren aldizkari honen bitartez auzo elkarteak azkenengo urte honetan burututako ekintzen inguruko laburpen bat helarazi nahi dizuegu.Beste behin ere lortu dugu Erakunde desberdinak Salburua auzo bizi eta bere interesetarako auzo aktibo moduan ikustea. Ezin izan du Udaletxeak , berak nahi moduan, nolanahiko Berrantolakuntza ezarri ;gizabanakoen eta auzoa beraren bizi-kalitatearen degradazioarako sortutakoa.

Auzo Elkartetik, bizilagun guztiekin batera, mobilizazioari ekin diogu eta BERRANTOLAKUNTZA HONI EZETZA eman diogu. Planaren geldiarazpenaren alde laneginik. 800 alegazio aurkeztu ditugu Planaren kontra eta MANIFESTU bat ere aurkeztu dugu zeinari gehitu zaizkion Olarizukoak, Errekatxiki,Gasteiz Txiki, Judimendikoak, Fava, Bilgune Feminista, Aran Emakume taldea, Eguzki, Asamblea de Lakuarriaga Afección Cero, 7. Araba, Errotazarra Barrenkale, Zabalganabatuz, Elkartzen, Aralar, Gasteizko Ezker Abertzalea eta Hamaikabat.

Gizarte Etxe eta Osasun Zentrurik gabe jarraitzen dugu, projektuan den boran zehar luzatuz joan dira; jakinarazi digutenaren arabera Osasun Zentruaren eraikitze lanak urte honen azkenengo hiruilabetean hasiko dira eta erabilgarri izango dugu 2.012. urtearen hasieran. Gizarte Etxearen inguruan Udaletxeak emandako informazioetaz ez gara fio; askotan ez bait digute egia esan honen inguruan.Baztertzaile eta salagarria deritzogu Udaletxeak presupuesto eza erabiltzea aitzakia moduan auzoak beharrezko dituen zerbitzuen eraikuntzarako eta aldez gure hiria makroprojektuen eraikuntzan zorpetzea, AUDITORIOAREN projektuan adibidez. Krisi garaian pentsaezina da honen eraikuntza baina….Nahiago dute gure politikoek hiri zorpetu bat alkatearen ezagupenerako, hiritarron ongizatea lematzat duen hiri jasangarri bat baino.

SALBURUA ZUTIK

Page 3: Salburua Zutik 2010 euskeraz

Salburua Bizirik auzo elkartea Santiago erietxearen itxieraren kontrako sinadura bilketari gehitu zaio; erabaki hau osasun publikoko langileek elkartearen lokaletan burututako bileraren ostean hartu genuen.Oso larria deritzogu erietxearen itxiera, osasun kolektiboak esaten duen moduan “ itxiera honek hiritarron asistentzia kalitatearen murrizketa suposatuko du.”Bost urteren buruan Santiagoko erietxea gaixo kronikoentzako zentru bilakatu nahi dute, dena eraikin bakar batean eraldatuz; Olagibel Osasun Zentrutik hurbilen dagoen eraikina baino ez dute mantendu nahi. “ hirigintza pelotazo” bat aipatzen da gizarteko eremu desberdinetan; ezen Lazkoz alkateak Santiagoko itxierarekin libre geratuko litzatekeen azalera geroaldian etxebizitzak eta gizarte-etxe txiki bat eraikitzeko erabiliko zela esan bait zuen. Ziur etxebizitza hauek ez direla Babes Ofizialeko etxebizitzak izango. Ez al da susmagarria udaletxearen eraikitze grina?

Beste behin ere Gasteiz hiriaren gestio txarra antzematen dugu. Gure auzotik gertuen daukagun erietxea izten dute; beste auzoetara mugitzera behartzen gaituzte zerbitzuak hiritarrengana hurbildu behar direla ahaztuz eta ez alderantziz.Santiago erietxea desagertzen den momentuan edozein urgentzia izanik Txagorritxuko erietxera mugituaraziko gaituzte. Imagina dezakezue zelako kolapsoa izango dugun erietxe bakar horretan?Bizkaian gaixo agudoentzako erietxe berriak eraikitzen diren bitartean Gasteizen bi erietxe izatetik bakarra izatera pasako gara. Norbaitek ulertzen al du hau?

Lerro hauen bitartez ere beste ez betetze politiko bat salatu nahi dugu; Arabako bihotzeko gaixoei dagokiena. 2.009.urtean 2.010. urteko aurrekontuei zegokion lege projektu bat adostu zen, non 1.700.000 euroko diru gehikuntza moldatuko zen bihotzeko gaixo arabarrak ebakuntza egiteko orduan beste herrialdetara bidaia egin behar ez izateko. Adostutako lege projektu hau ez da bete eta gaixo guzti hauek beste erietxe batzuetara jo behar dute oraindik. Hauteskunde garaiko propaganda gehiago?

SANTIAGO ERIETXEAREN ITXIERARI EZ!!!!!!

SANTIAGO ERIETXEAREN ITXIERARI EZ!!!

Page 4: Salburua Zutik 2010 euskeraz

KIROL EKIPAMENDUAK GURE AUZOAN

2.010. urteko abuztua. Udaletxeak Salburuan eraikitako kirol ekipamendu bakarra azkenik egi bilakatu da. Agorespace-a martxan da dagoeneko. Auzo Elkarteak bere sorreratik izan ditu kirol ekipamenduak helburu. Projektu honek bazuen aurrekontua orain bi urte, baina Udaletxeak denboran zehar luzatu du bere eraikuntza, eta halaber bere aurrekontua murriztuz joan da.Oso pozik gaude bere eraikuntzarekin baina ez konforme. Bere momentuan Udaletxeari projektu honetan parte hartzea eskatu genion ezen kirol ekipamenduetarako zuzendutako partzela bakar bat eskas deritzogu, nahiz eta honek diseinu izugarria izan eta zenbait kiroletan batera aritzeko pentsatua egon. Errealitatean kirol batean bakarrik aritu daiteke eta horrek ez ditu auzoak dauzkan benetazko beharrak betetzen .Hau zela eta Udaletxeari Estrasburgo hiribideko 4 partzelak kirol ekipamenduz betetzeko proposamena helarazi genion ( hasierako aurrekontuari gutxiengo bat gehituz futbol zelaia, saskibaloi kantxa eta tenis edo boleibol kantxak izan bait genitzakeen denak elkarrengatik banandurik. Egun Agorespace-a eraikitzeko aurrekontua 140.000 €-koa izan bait da, hau da, 23.333.334 pta.). Auzo Elkarteak proposatutako honek erabiltzaile gehienak batu zitzakeen.Udaletxeak Salburuak kirol ekipamendu gehiago dituela esaten duenean ez dio Astronomoetako futbol zelaia ez dela publikoa eta itxirik egoten dela; Astronomoetan frontoiaren eraikuntza amaitzear dagoela dioenean ez dio berau Santa Lucia auzoko Auzo Elkartearen aintzinako eskaera bat dela, ez eta Gabriela Mistraleko kirol akipamenduak ez dituela Udaletxeak eraiki baizik eremu horretan eraiki duten sustatzaileek. Gainera ekipamendu hauek hondatuta daude eta mantenu egoera larrian.Eta larriena; gure auzoak Agorespaceaz aparte ez du beste kirol ekipamendurik izango, Udaletxeak Ensanche 21 Zabalguneak finkaturik zeukan 2º artikulua eraldatu egin du, horrekin erakundeak Salburua eta Zabalgana auzoei zegozkien diru partida desberdinak jasotzen zituen auzo hauen zabalkuntza eta antolamendurako. Artikulu honen eraldaketak Udaletxeari bidea irekitzen dio 50 miloi euroko desbideratzea burutzeko Auditorioaren eraikuntzarako. Desbideratze honek Ensanche 21 Zabalgunearen poltsikoak hutsik uzten ditu luzarora. Dena legala bai, baina lotsagabea.Herritarrari laztasuna eskatzen zaion krisi momento hauetan Udaletxeak ez dagokiona xahutzen du eta Gasteiz hiri osoa porrotean uzten du.

Hau bai hau ikuspegi latza!!!

Page 5: Salburua Zutik 2010 euskeraz

BA AL ZENEKIEN?

JUAN CARLOS I / BULEVAR SALBURUA

AUTOESCUELA KOM 0

EL OBRADOR DE SALBURUA

SALBURUAKO HEZEGUNEEN SORRERA KUATERNARIO GARAIKO AKUIFERO BATEK POSIBLE EGIN ZUELA?

Salburuako hezeguneen sorrera orain ehundaka urtetik dator; akuifero kuaternario baten sorreratik ain zuzen ere.Bere erabilera erromatar okupazioaren garaitik datorkigu eta hauen erabilera anitza izan da mende hauetan zehar: etxeetarako ur hornikuntza, nekazaritza erabilera intentsiboak… lurzoruaren drainatze sistema zabal baten eraikuntzarako, zeinak ia hezeguneak desagerpenera bultzatu bait zuen.90. hamarkadaren hasieran hasten da ekologia berreskurapenerako projektua eremu honetan; projektu hau, halaber, Gasteiz hiriko uholde gaitzezpen planarekin batzen da, ezen Arkauteko urmaela Santo Tomas eta Errekaleor ibaien putzu laminatu moduan erabiltzen bait du hiriak.

Hala, 2.002. urtean Salburuako hezeguneak RAMSAR eremu izendatzen dira; Nazioarteko hezegune garrantzitsuen artean kokaturik, bereziki ur espezie habitat moduan. Ramsar konbentzioa 1.971. urtean sinatu zen Ramsar hirian ( Iran) eta indarrean jarri zen 1.975. urtean.Ramsar hiotzarmenaren helburua hezeguneen euste eta zentzuzko erabileran datza. Lekuko, eskualdeko eta nazio ekintzen bitartez eta nazioarteko kooperazioari esker. Hau da munduko garapen jasangarrirako ekarpena.

Zaindu dezagun denon artean eremu eder hau, beharrezkoa bait dugu.

Page 6: Salburua Zutik 2010 euskeraz

AZKEN URTEA IRUDIETAN

BERRANTOLAKUNTZA HONEN KONTRAKO ALEGAZIO AURKEZPENA GASTEIZKO UDALETXEAN( 800 ALEGAZIO AURKEZTU DITUGU)

BERRANTOLAKUNTZA HONI EZETZA ADIERAZTEKO KOTXE KARABANA BURUTU GENUEN SALBURUA AUZOAN ZEHAR.

AZKENEAN ZABOR EDUKIONTZIAK IRITSI DIRA FALTA ZIREN EREMUETARA. LEHEN ZABORRA KALEAN BERTAN UTZI BEHAR IZATEN GENUEN.

LEHEN KIROL EKIPAMENDUA ABUZTUAN HELDU DA AUZORA BIZILAGUN GUSTIO POZARAKO, NAHIZ ETA ESKAS GERATU BERE SORRERATIK.

AUZO ELKARTEAK UDALETXEAREN ESKUTIK LOKALAK JASOTZEN DITU. AZKENIK BILGUNE EREMU BAT DENONTZAT!!

Page 7: Salburua Zutik 2010 euskeraz

Badatoz bigarren urtez Salburuako jaiak.Bizilagun denontzako festak eraikitzeko lan egin dugu, ez ditugu auzoko festak negozio elementu moduan ikusten, ez da hori gure lana; eta horrexegatik polemika antzuetatik ihesiz festa hauek auzoko bizilagun denak parte hartzeko jaioak dira. Saiatu gara auzoko sektore denetara festa helarazten eta ekintza desberdinak burutuko dira sektore denetan. Festetaz goza dezazuen espero dugu!!!!!!!!!!

JAI ZORIONTSUAK IGARO DITZAZUELA!!!!

Page 8: Salburua Zutik 2010 euskeraz