Sagutxoaren loaldia - Berria · Sua, ama eta aita. Aupa!! Berriz ere Katu gelakoak hemen. Gaurkoan,...
Transcript of Sagutxoaren loaldia - Berria · Sua, ama eta aita. Aupa!! Berriz ere Katu gelakoak hemen. Gaurkoan,...
-
ASTEKO ASMAKIZUNAberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA 822. ZENBAKIA LARUNBATA, 2019KO APIRILAREN 6A
Bizikletaz joaten dagurpil biak mugituz batera;
bere onetik atera,eta ezin jarrai aurrera. Zer da?
m a n t a n g o r r i
Asmakizunaren jatorria: Auskalo! Igarkizun eta aho-korapiloak liburutik, Xabier Olaso / Agurtzane Villate (Pamiela).
DAVID HERRANZ / LOR
ALDIA
Erantzuna: katea.
Sagutxoaren
loaldia
-
m a n t a n g o r r i2 LARUNBATA, 2019KO APIRILAREN 6A berria
ZORiON AGURRAK
Zorionak, Amets!! A zer besarkadak
ematen dituzun! Muxu handi bat Egoiren
eta familia guztiaren partez!
Lur Zaballa Olabarrieta. 12 urte.
Gure bihotzeko kuttuna zara. Ilargiraino eta
buelta maite zaitugu! Sua, ama eta aita.
Aupa!! Berriz ere Katu gelakoak hemen. Gaurkoan, Beñat
Barberenari aunitz urtez erran nahi diogu. Joan den
astelehenean ospatu genuen haren urtebetetzea, eta orain artio ez
dugu idatzi. Beñat, arras gustura paratu genuen zure eguna ikastolan
eta frontoian. Segi gurekin jostetan, ikasten eta handitzen. 21 muxu.
Baditugu zozketako saridunak! Dozenaka
marrazki jaso ditugu hiru liburu
sortaren zozketan parte hartzeko.
Hauexek dira saria eskuratu dutenak:
dDanel Estrella Polancos, Artziniega
dGarazi Compains Elorza, Iruñea
d Ixone Muñoa, Hernani
Mila esker zozketan parte hartu duzuen
artista guztiei! Saririk gabe geratu zaretenok,
ez etsi, beste zozketa bat egingo baitugu
laster. Hasi margoak astintzen!
ZOZKETA
June Udabe naiz. 8 urte ditut eta MANTAGORRIn
nire marrazkiak ikustea asko gustatzen zait.
-
m a n t a n g o r r i 3berria LARUNBATA, 2019KO APIRILAREN 6A
Bidali zure gutunak helbide hauetara Helbide elektronikoa: [email protected] Egoitza nagusia: BERRIA. MANTANGORRI. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain.
Argitaratzailea: Euskal Editorea SM Lege Gordailua: SS-616/05 Zuzendaria: Martxelo Otamendi Koordinatzailea: Izaro Zinkunegi Barandiaran
Egoitza: Martin Ugalde kultur parkea. Gudarien etorbidea, z/g. 20140 Andoain ISSN: 1699-728x
ZU ERE ARTiSTA
Xabier Lizaso piano jotzailea,Orioko Zaragueta Herri Eskolan
Urtero egin ohi duen bezala, asteazken arratsaldean Xabier Lizasokbisitatu gintuen. Haren jolasekin, kantuekin eta antzerkiarekin
gozatzeko aukera izan genuen Zaragueta Herri Eskolako HH4, HH5 etaLH1eko ikasle eta irakasleok. Bukaeran, gainera, bere piano ederrajotzen ere utzi zigun. Mila esker, Xabier, eta nahi duzunera arte!!!
Kobazuloetako animalienmarrazkiak, Arrasate
Herri eskolatik
Aurreko larunbatean Elizondoko AnneAlzugurenek MANTANGORRIra bidalitako leize zulokoargazkia ikusi genuen. Gu Arrasate Herri Eskolako1.B gelakoak gara, eta eskolan kobazuloei buruzkoproiektu bat egiten ari gara. Horrela, ArrasatekoLezetxikin aurkitutako aztarnei esker jakin dugu
orain dela 150.000 urte animalia ikaragarriak bizizirela gure inguruetan: leize hartza, Megalocerosgiganteus… Zein handiak ziren ikus dezazuen, gukegindako marrazkiak bidaltzen ditugu (benetakoneurriekin). Agur bero bat MANTANGORRIko lagunguztioi.
-
m a n t a n g o r r i4 LARUNBATA, 2019KO APIRILAREN 6A berria
ERREPORTAJEA ‘Sagutxo tuntuna’
Loraldia festibalak loegin nahi ez duensagutxo baten istorioaoholtzaratu du, 2-6urteko umeentzat.Maider Lopezsortzailearen ideiatikjaiotako ‘Sagutxotuntuna’ obrak musikaklasikoa, txotxongiloak,dantza eta antzerkiauztartzen ditu.
di Velez de Mendizabalek, Elena Ar-boniesek eta Maider Lopezek an-tzezten dituzte, hurrenez hurren.Gaua heldu denez, abere bakoitzabere txokora doa lotara. Sagutxoalotaratzen saiatzen da sagu ama,zeharkako flautaren doinuan. Ezdu lortzen, ordea: sagutxoa kexa-
Animalia ugari bizidira Errusiako etxal-de batean: saguak,txerria, ahatea, be-horra eta txakurra.Lotarako ordua da,
baina sagutxoak ez du lo hartzen.Sagutxo tuntuna obran, abereekhamaika ahalegin egiten dituztehura lokarrarazteko, musika etakantua lagun. Maider Lopez musi-kariak sustatu du haurrentzakoikuskizun hori. Loraldia festibaleanestreinatu zuten joan den larunba-tean, Bilboko Azkuna zentroan. Obra labetik atera berria da, bai-
na iraganean du jatorria, MaiderLopez sortzaileak adierazi duenez:«Mikhail Tzekhanovskik zuzenduta-ko film labur bat topatu nuen, Sa-muel Marshaken ipuin batean oina-rritutakoa. Xostakovitxek 1940ankonposatutako musika du». Lope-zek esan duenez, duela bizpahiruurte otu zitzaion «altxor musikal»hori eszenaratzea. Loraldia festi-balarekin jarri zen harremanetan,eta elkarlanaren fruitua izan daobra. Elena Bezanillak egin ditu es-zena zuzendari lanak.Sagutxoa egurrezko sehaskaren
atzean dago, erdi ezkutatuta. Gai-nerako animaliak izkina bateandaude: sagu ama, txerria, ahateaeta behorra. Clara Martinezek, Iza-
tu egiten da, esanez sagu amak«ahots txorrotxa» duela. Ainhoa Pi-nedak ematen dizkio bizia eta aho-tsa sagutxoaren txotxongiloari.Ama ez ezik, gainerakoak ere
saiatzen dira sagutxoa lokartzen.Banan-banan joaten dira sehaska-ren ondora, isatsak eta belarriak
astinduz: lehenik ahatea, klarine-tearekin; gero txerria, fagotarekin;azkenik behorra, biolarekin. Bainaalferrik. Asaldatu, eta burukoa bo-tatzen du sagutxoak. Ikuskizune-ko pertsonaia guztiak animaliakizanagatik, haur baten egunerokobizitza islatzen du obrak, Lopezen
Asaldatutako
-
m a n t a n g o r r i 5berria LARUNBATA, 2019KO APIRILAREN 6A
arabera. «Sagutxoa haurra da, etahaurrak jolasten jarraitu nahi iza-ten du, lotarako garaia iritsi arren».
Musikaz, txotxongiloaz eta an-tzerkiaz gain, dantza ere badagoobran. «Familientzako musika tai-lerrak ematen nituen. Niretzatezinbestekoa da arte adierazpide
ezberdinak elkarrekin agertzea.Haurrentzat garrantzitsua da, esa-terako, musika eta mugimendualotuta egotea», azaldu du Lopezek.Hain zuzen, atariko txakurrak hai-zezko eta harizko instrumentuenerritmora dantzatzen du. InalvisEtxebarriak jokatzen du haren rola.
Martxoaren 30ean estreinatu zuten
ikuskizuna, Bilboko Azkuna zentroan .
DAVID HERRANZ / LORALDIA
Txakurrak entretenitzen du sagu-txoa bere mugimenduekin.
Lorik ezin egin, eta liskarrak erepizten dira: behorrarekin haserre-tzen dira besteak, azken saialdiaharena izan delako. Ondorioz,etxaldetik alde egiten du. Besteakere handik kanpo hasten dira la-guntza bila. Etxe arraro batean biziden katu batengana jotzen dute.Baietz esaten die animalia pinpiri-nak. Apain-apain jarri, eta baserriraabiatzen da. Lopezek antzeztendu hura ere.
Abestiak limurtuta
Gainerakoak ez bezala, katuaabestiaren bidez saiatzen da; «lo,lo, sagutxo» abesten dio, ahots go-zoarekin. «Ahotsa duen pertsonaiabakarra da katua, nabarmentzeko,gaiztoa baita», azaldu du Lopezek.
Laster ixten ditu begiak sagutxo-ak. Alabaina, ustez etxaldera ba-kea iritsi denean, katuak bereetxera eramaten du sagutxoa. Lu-rruna darion eltze handi bat duhan, sagutxoa prestatzeko. Txaku-rrak salbatuko du azkenean etxal-deko animaliarik txikiena.
Umore eta sorpresa ukitukohaurrentzako ikuskizuna da Sagu-txo tuntuna. Halere, sortzaileaknabarmendu du familian gozatze-ko obra bat dela: «Familientzat da:haurrek familiakoak ondoan izanditzaten, obra komentatzeko etasentipenak partekatzeko». Azkunazentroa izan zen horren erakus-leiho: 2-6 urte arteko haurrak etahaien gurasoak bildu ziren. Estrei-naldia eginda, etxaldea batetikbestera ibiltzea da artisten as-moa. «Udazken aldera hasiko gara.Herriz herri ibili nahiko genuke».
FITXA
d Izenburua: ‘Sagutxo tuntuna’.d Iraupena: 30 minutu.d Adina: 2-6 urte artekoentzat.d Zuzendaritza artistikoa:Maider Lopez.d Eszena zuzendaritza: ElenaBezanilla.d Gidoia: Juan Kruz Igerabide.d Txotxongiloak: AnitaMaravillas Tailerra.d Aurkezlea etatxotxongilolaria: AinhoaPineda.d Dantzaria: Inalvis EtxebarriaPando.d Musikariak: Maider Lopez (bio-la eta ahotsa), Elena Arbonies (klari-netea). Izadi Velez de Mendizabal
(fagota). Carmen Martinez(zeharkako flauta).
etxaldea
-
m a n t a n g o r r i6 LARUNBATA, 2019KO APIRILAREN 6A berria
DENBORA-PASAK
1. Osatu eta apaindu. Sugoi lore bat marrazten hasi da; ez du bukatu, ordea.Marraztu falta den erdia, eta margotu.
2.Zer dagosobran? Noramarrazketa tailerrekoirakaslea da. Klaserakomateriala dauka mahaigainean. Badagoegon behar ezlukeen zerbait,ordea. Zer?
-
berria LARUNBATA, 2019KO APIRILAREN 6A
Erantzunak:2-. Harra. 3-. Hirugarrenak.
m a n t a n g o r r i 7
MAREN EDERZUHAITZ
3. Batuketak. Zuhaitz, Maren eta Eder basorajoan dira, saski bana hartuta. Nork bildu duperretxiko gehien?
Paul CaballeroILUSTRATZAILEA
«Talde batenparte izatea eregarrantzitsua dakirolean»
Nondik sortu da ipuina?Duela pare bat hilabete BasqueTeametik deitu zidaten, eta esanzidaten ipuin bat egitekoilustratzaile baten bila zebiltzala.Iker de Arce gidoilariak eta biokheldu genion proiektuari, etasuperheroien istorio bat asmatudugu. Oraingoz istorio bakar batda, baina aurrerago abenturagehiago izan ditzakeenkontakizuna osatu dugu. Ipuinazgain, helduagoentzako komiki batere sortu dugu.Goi mailako sei kirolari diraprotagonistak.Bai, Euskal Herriko sei kirolariprofesional dira: MaialenChourraut ur lasterretakopiraguista, Iñigo Peña urlasaietako piraguista, LucasEgibar snowboarderra, TrihasGebre atleta, Ane Santestebantxirrindularia eta Asier Garciagurpil aulkiko saskibaloi jokalaria. Fault doktore maltzurra ereagertzen da istorioan. Nor da?Kirola egiten ez duten pertsonakirudikatzen ditu Fault doktoreak,nolabait esateko. Horrelakojendeak kirolariak nola ikustendituen erakusten du, inbidiarekinedo. Horren ondorio da Faultenizaera bitxi hori. Kirolarien egunerokoazapuzten saiatzen da Fault.Izaera maltzur horren ondorioz,tranpak jartzen dizkie Faultdoktoreak kirolariei. Oraingoan,Getxoko Fadura kiroldegia urezbeteko du, kirolariei TokiokoOlinpiar Jokoetarako
entrenamendu saioakoztopatzeko.Beste pertsonaia bat erebada: Kattalin. Nor da?Neskato gazte bat da Kattalin.Irakurlea haren pertsonaiansartzea da asmoa, istorioanparte har dezan. Horrela,etorkizunean kirolari profesionalbat izan daiteke irakurlea,Kattalin bezala. Zer egiten du Kattalinek?Neskatoak ere parte hartzen duFaulten aurkako abenturan, etasuperheroi izateko aukera izangodu etorkizunean. Ba al du irakaspenik liburuak?Baietz esango nuke. Kirolezberdinetan aritu arren,elkarrekin lan eginez gero gauzakondo ateratzen dira azkenean.Kirola ez da bakarrik jardueraegitea, talde baten parte izateaere garrantzitsua da kirolean.Kalean da liburua. Zein daorain haren helburua? Kirolariak aurkezteaz gain, BasqueTeam fundazioa ezagutarazteaere nahi dugu liburuarekin: zerden Basque Team, zer lan egitenduen Euskal Herrian eta zein denharen asmoa.
AZOKALIBURUA
d Izenburua: ‘Basque Team eta
ekaitz mekanikoa’.
d Marrazkiak: Paul Caballero.
d Testua: Iker de Arce.
d Adina: 5-10 bitartekoentzat.
d Argitaratzailea: Basque Team.
d Informazio gehiago:
www.basqueteam.eus atarian eta
helbidean.
-
m a n t a n g o r r iberria
GAZTETXOEN ASTEKARIA LARUNBATA, 2019KO APIRILAREN 6A
JOLASA
1Bi lagunek goma orkatileninguruan jarri eta horrela
eutsiko diote. Beste jokalari guz-tiek gomaren gainetik salto eginbeharko dute, goma ukitu gabe.Denek pasatzea lortuz gero,gomari gorago eutsiko diote,hurrenkera honetan: orkatiletan,belaunen atzealdean, ipurdianeta gerrian.
2Lehenengo lau maila ondopasatuz gero, goragoko
altueretan saiatu beharko dira.Maila horietan goma hankekinukitzea onartzen da. Goma altue-
ra handian dagoenean, buruzbehera pasatzea ere onartzenda, hau da, eskuak lurrean jarrieta hankekin goma jaitsi ondorenpasatzea. Honako hauek dirahurrengo mailak: besapeetan
edo galtzarbeetan, lepoan, sudureta belarri parean eta buru gai-nean.
3Norbaitek aipatutako mai-laren bat pasatzean huts
egiten badu, gomarieusten jarri beharkodu eta lehen hala zeu-denetako bat aske
geldituko da.
Jolasa zailagoa izan dadin, saltoegiteko modua alda daiteke: au-rretik abiadura hartu gabe saltoeginez, begiak itxita salto egi-nez, eskuak gorputzetik alden-du gabe salto eginez…
Aideketangomarekin
DATUAKPartaide kopurua:
Gutxienez, hiru lagun. Hobegehiago badira.Baliabideak: Goma.Espazioa: Edozein.Iturria: Euskal Jolasen
Bilduma (Urtxintxa).Webgunea:
www.urtxintxa.eus