Ostirala 2019ko apirilaren 12a X. urtea 394. zenbakia www ......Kantuan bezala musika tresna ahoan...
Transcript of Ostirala 2019ko apirilaren 12a X. urtea 394. zenbakia www ......Kantuan bezala musika tresna ahoan...
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
GUILLAUME FAUVEAU
Baionako ospitaleko erreanimazioko erizainak greban jarri dira, zuzendaritzak iragarri bederatzilanposturen kentzea deitoratzeko bEguneroko artatzeetan lituzkeen ondorio larriak aipatu dituzte b 4-5
Ospitalea negozio hutsa ez dadin izan
Mendiko suak Aurtengomendiko suen sasoiaren bilduma
egin dute suhiltzaileek zenbakitan
3Kultura Xübüko txanbelarizenaren kantaera eta soinu
moldea aztertuko dituzte Altzain
2Ostirala
2019ko apirilaren 12aX. urtea394. zenbakia
Joanes Etxebarria Maule
Altzaiko Algarri ge-
lan bihar izanen
den emanaldiaren
afixan, Agota el-
karteak bi zati ira-
gartzen ditu: 19:00etan «lehen»
eta 20:00etan «orain». Lehen za-
tian, Jean Mixel Bedaxagar eta Do-
minika Rekalt Titika-rekin bate-
an, Xübükoren maneran txanbela
joko du Juan Mari Beltranek, eta,
haren ustez, ez da arras egokia
izendapen hori: «Ez dakit batzuek
modernitatea ondo-ondo uler-
tzen duten zer den». Haren ustez,
Pierra Caubet Xübüko txanbelari
eta kantaria abangoardiako musi-
karia baitzen.
Kantari eta dantzari familia ba-tean sortu zen Pierra Caubet Xü-büko, 1913an. Dominika Rekal-ten aitaren osaba zen artista: «Al-tzain ez genekien txanbela jotzenzuenik ere. Nehork ez zekien deusere». Jabier Lakuntza Iruñekogaiteroak bere berri ukan zuenParisko Euskal Etxean eta graba-keta batzuekin ezagutarazi ziz-kion Zuberoako azken txanbela-riaren doinuak Juan Mari Beltranmusikari eta ikerleari: «Harritu-rik geratu ginen jotzeko estilohori entzutean. Caubetek erabil-tzen zuen eskala Bizkaiko eta Gi-puzkoako albokarien antzekogauza zen tesituran».Laborari xumea zen, Rekalten
erranetan: «Bazuen zerri ordotsbat, zezen bat eta beharbada biedo hiru hektarea lur, lau oilo...».Elizan kantatzen entzun zuen«boz gora, ozen batekin». Cau-beten musika, kantua bezala,
«lehengo manerari» lotua deladiote batzuek eta besteek. Kanta-tzeko manera berezia zuela diote,baina, Beltranen erranetan, «be-larria ohitua zeukan musika to-nalean, musika akademikoan»ere. Hargatik proposatu zioten,berak uko egin bazuen ere EuskalHerrira itzultzeko, Parisko Gar-nier operan kantari gisa sartzea.
Doinuetan libreKantari edo txanbelari gisa Xübü-koren berezitasunak argitzekoanekdota bat aipatu du Juan MariBeltranek: Pierra Caubeten gra-baketekin disko bat argitaratuzen, 1978an. Iruñean aurkeztuzutelarik, antzokian entseguetanari zirela, Caubet kantatzen hasizen, «eta kantu bat bukaturiktxalorik ez zen entzuten, bigarre-na kantatu eta txalorik ez... Berakzuzenean pentsatu zuen ‘hau jen-deari ez zaio gustatzen’», konta-tzen du. Oholtzatik joan zen, «ezharrokeriaz», baizik eta publiko-aren gustuko zerbait behar zela-koan bere musika eta kantuenpartez. Beltranek esplikatu due-nez, jendeak «ez zeukan inongoerreferentziarik jakiteko Caube-tek [kantua] bukatu zuen edoez», horregatik ez zen txalorik. Kantuan bezala musika tresna
ahoan zuelarik, doinuarekin «jo-lasten» omen zen artista, Beltra-nen erranetan: «Zer-nolako mal-gutasuna zuen hitz egiterakoanbere tresnarekin, nota bakoitzaribere balioa emanez. Erritmo hainaberatsa! Gaur egungo belarrieta-rako zaila egiten zaigu», gehitudu, metronomoaren soinua imi-tatuz.
Garai hartan, Zuberoako azkentxanbelaria zena ez zen bere ingu-ruan ezagutua izan. Gaur egun,txanbela jotzen duen zuberotartaldeko kidea da Andre Guiresse.Caubet hil eta ondoko urtean,1989an, iruindar irakasle batekinhasi ziren musika tresna horre-kin. Geroztik, Xübükoren graba-ketak eta filmaketak entzun etaikusirik, «agitzen da gure arteanber moldean aritzea, baina ezdugu sekula kanpoan agerrarazi.Berak txanbela jotzen zuen, kan-tuan ari zen bezala, eta kantatze-ko manera doi bat kanbiatu da.Estudio baten gaia da». Izan pas-toraletan edo karriketako anima-zioetan, Guiressek dioenez,«oraingo musika eta oraingokantuak» ematen dituzte.Bihar Xübükoren estilora hur-
bilduko da Jean Mixel Bedaxagar,eta harentzat ere lana izan omenda prestatzea: «Beretzat bideerraza ez da izan. Nik ez nituenpieza horiek ezagutzen, berekin[Caubetekin] ikasi ditut. BainaJean Mixelek kantu gehienak eza-gutzen zituen beste modu batean
emanda», zehaztu du Beltranek.Altzaiarrak eman kantu batzukhiru garaitan grabatu dira (Iruñe-ko gaiteroek, Juan Mari Beltraneketa Marcel Bedaxagarrek grabaturik), eta kantu berarenhiru bertsio entzuten dira. «Zere-sanik ez, esaten duelarik kantatu-ko duela Xarmegarri bat badut
eta joko duela Xarmegarri bat
badut; ia-ia bi kantu diferentedira, nahiz eta antzeman beradela», Beltranen iritziz.Biharko emanaldian jolasaren
bidea ikertuko dute aipatu txanbelari eta kantariek, Txanbezpel taldearekin batean.Dominika Rekalt Titika-k, berriz,bere testuekin josiko du lehenpartea: «Bere etxe ondoko osta-tuan zen usu, eta ostatutik entzu-ten omen zen haren emazteaoihuka, hartaz gaizki erraka. Ga-rai hartan, emazte batek gizonarigaina hartzen bazion, ez zenegiazko gizona. Zerbait idazteagaldetu didate, eta emazteari gal-derak eginen dizkiot». Kantueta-ko «matxito frustratuen» hitze-kin balantzan.
Pierra Caubet ‘Xübüko’ txanbelari etalakarriarraren bidea segitzea du xedebihar Altzain antolatu duten emanaldiak.Bedaxagar, Beltran eta Rekalt ariko diralehen zatian, ondotik txanbelariak.
Caubetengisara jolasten
Pierra Caubet Xübüko eta Juan Mari Beltran, 1985ean. HITZA
Zer-nolako malgutasunazuen hitz egiterakoanbere tresnarekin, notabakoitzari bere balioaemanez»Juan Mari BeltranMusikari eta ikerlea
«Altzain ez genekien[Pierra Caubetek]txanbela jotzen zuenikere. Nehork ez zekiendeus ere»Dominika Rekalt ‘Titika’Idazlea
«Agitzen da gure artean[Xübükoren] bermoldean aritzea, bainaez dugu sekula kanpoanagerrarazi»Andre GuiresseTxanbelaria
‘‘
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 12aGaiak
Joanes Etxebarria Maule
Aurtengo mendiko
suen sasoiari behako
bat emateko momen-
tua da departamen-
duko suhiltzaileentzat. Urriaren
15ean hasi zen, eta martxoaren
31n bukatu ofizialki, nahiz eta
elurra berant arte ukan duten de-
partamenduko herri batzuek api-
ril hondarrera arte luzatzeko pa-
rada duten. Lurralde hauetan sa-
soia itxitzat eman daiteke hala
ere. Olivier Pouilly suhiltzaile ka-
pitainak datuak bildu ditu Hitza-
rentzat: Lapurdi, Baxenabarre eta
Zuberoako herriko etxeetan
2.300 mendiko su deklaratu dira
ohiz kanpoko sasoi honetan.
Ez dira denak piztu. Mendiko
su bat piztu ahal izateko, lehenik
baimen eskaera bat egiten da he-
rriko etxean, mendiko suen leku-
ko batzorde batek onartu behar
duena. Hori da datua. Horietarik
mila piztu dira, «osoki edo par-
tez», suhiltzaileak zehaztu due-
nez. «Ez da erretzen erretzeko»,
dio Pouillyk, datuak perspekti-
ban emanez: 2.300 su izan zitez-
keen, baina mila piztu dira.
«Suen arduradunek eta lekuko
batzordeek gauzak ontsa egin
nahi dituzte eta aurten ere jakina-
razi digute, adibidez, idortearen-
gatik egun batzuk ez zirela suen-
tzat egokiak eta debekatzea hobe
zitekeela», gehitu du. Prefeturak
debeka litzake mendiko suak
egun batzuetan, bereziki baldin-
tza meteorologiko txarrengatik
—kutsaduragatik ere bai—, eta
hala izan da zenbait egunetan.
Urte berezia
Iaz, sasoi berean, ez zen aro izan.
«Oroitzen naizenaz, bost bat
egunetan posible izan zen mendi-
ko suak piztea,eta hori arras gutxi
da», kapitainaren erranetan. Ho-
rregatik izan da hain begi bista-
koa aurten su anitz piztu dela. Aro
ona bazen, baina, gainera, hain-
bat lekutan elurra eta izotza
iraunkorki egon izanak «landa-
reak idorrarazten lagundu du».
Urte «normal» batean, 1.500 bat
su pizten dira departamendu oso-
an. Aurten, hein horretatik hurbil
zen Ipar Euskal Herria bera.
Suhiltzaileen ateraldien datuak
emanez, Pouillyk agerian utzi
nahi du arauak betez pizten diren
suek ez dutela, proportzioan, ara-
zo handirik sortzen: departamen-
duan 330 aldiz atera dira landare-
ak erretzen ziren suteetara, zer-
bait gorabehera erdia Ipar Euskal
Herrian, 150 bat aldiz. «Horieta-
rik, 24 ateraldi menperatuak izan
ez diren mendiko suen itzaltzera
joateko», zehaztu du, eta gehitu
bere ustez «proportzioa erlatibo-
ki apala» dela.
Suhiltzaileen zentroan atera-
tzeko deiak 18:00ak eta 21:00ak
artean izaten direlarik, sutearen
jatorriaz «susmoak» omen di-
tuzte: basa suak, Olivier Pouilly-
ren hitzetan «su kriminalak», te-
nore horietan pizten baitira. Le-
gez kanpoko suak ere, legezkoak
bezala, anitz izan dira aurten: ka-
pitainaren erranetan, «suak sua
erakartzen du». Auzoak sua piztu
duela ikustean deliberatzen omen
du baimenik ez duen batek ere
sua piztea. «Hori errealitate bat
da, esku hartze anitzetara eraman
gaituena aurten». Sute horien
ondorioz, hamabost kasu lirateke
bide penalean abiatuak, su pizle-
ak harrapatuak izan ondotik.
25.000 hektarea erreak
Datua kalkulu bat da, larriki kon-
tatua, zenbaketa zehatza oraino
egitekoa baita. Hainbat landare
eremutako 25.000 hektarea erre
edo «garbitu» lirateke departa-
menduan sasoi honetan. Beti de-
partamenduaren eskalan, 1.600
bat hektarea oihan hunkia izango
litzateke, baina datu horren neur-
keta zehatza ere bidean du oiha-
nen erakunde publikoak. Oiha-
netan «sua sartu da, baina ez dira
bortxaz beltz-beltz gelditu 1.600
hektarea horiek», zehaztu du
suhiltzaileak.
Ez da suen alde edo kontra ez-
tabaidatzen hasi nahi, baina
Pouillyk argi du mendiko su
arautuek, batetik, balizko suteen-
tzat «erregai gutxiago» uzten
dutela mendian, eta, bestetik, su-
teak itzaltzera joateko erabili be-
har dituzten xendak «garbi»
mantentzen dituztela.
2018-2019ko sasoia ofizialki bukatua da, nahiz eta herri batzuetan luzatzeko parada baduten. IparEuskal Herrian mila bat su piztu dira, eta, suhiltzaileen arabera, arazo gutxi eragin dituzte, oro har.
Ezohiko sasoia mendiko suetan
Aurtengo sasoi bukaerako mendiko suetarik bat, Maule eta Gotaine-Irabarne artean. J.E.
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2019ko apirilaren 12a Gaiak
Iñaki Etxeleku Baiona
Badu kasik ho-geita hamarurte erizain delaMarie-FranceAgerre Baiona-ko ospitaleko
erreanimazio zerbitzuan. Lehenaldia du greba egiten duela, ezinonetsia zaiolako bederatzi lan-posturen kentzea. Hamabost ohedituzte zerbitzu horretan, bestehorrenbeste eriren errezibitzekoeta, horri datxekiola, Arta Jarrai-kien Saila (AJS), zazpi oherekin.Bietan langile berak dira ari.Erreanimaziora sartzen dire-
nak, bizira berriz ekarri edo bizi-rik mantendu behar diren jendelarriki hunkiak dira. «Hatsa berebaitarik ezin duena hartu, adibi-dez. Istripu batengatik izaten ahalda. Istripuak koman sartzen ahalzaitu. Komak ez dizu autonomia-rik uzten, beraz hatsa ez duzu ba-karrik hartzen, eta behar dituzumakina eta erreanimazioko la-guntza guziak. Makineria anitzbada erreanimazioan». Eria salbatu eta artatzeaz gain,
haren inguruan diren askazi etahurbilekoez arduratzen dira eri-zainak. «Usu bat-batean gertatugauza da, eta familiak galduak di-ra, sesituak, biziki hunkiak. Bizikiinpresionagarri da erreanimazio-an den eri bat ikustea, zeren etaikusten duzu zure hurbilekoaetzanik, hodiak ahoan, sudurre-an, besoetan, denetan. Hodiekhatsa ekartzen diote makinatik.Gehienetan, lokarrarazten ditu-gu; beraz, ikusten duzu norbaitbegiak hetsirik, iduri lukeena ka-sik hila. Ondorioz, badugu beste
lan bat —nehork ez duena ikus-ten—, eta da ondokoen sostenga-tzea». Istripuez bestalde izan dai-teke; hala nola adineko jendeetanpneumopatiak edo gripeak joak.«Gripeak hiltzen du oraino. Neguhonetan, bi jende etorri zaizkigugripeagatik». Koman sartu jendefranko ikusten dituzte iragaten:«Izaten ahal da auto, moto, skoo-ter istripua, baina izaten ahal du-zu ere buruko odol galtze bat; ho-rietarik zernahi bada». Dena den, egoera larriak dira
aldikal. «Eria arrunt kinka txa-rrean duzu beti, hil ala bizikoan.Hatsa ez badu ontsa hartzen, beregorputza ez da aski oxigenatua,beraz bihotza akitzen da, tentsioaapaltzen zaio. Baditugu droga ba-tzuk tentsioarendako, oxigenoa,azota monoxidoa. Baionako erre-animazioan baduzu alimalekoteknika. Ezin hobea da zerbitzuaalde horretarik». Eta tresneriaegina da gorputzaren gainbeheraguziari buru egiteko. «Gorputzahola da: gauza bat ez badu ontsa,denak heldu zaizkizu gaizki. Pe-txuak ez dituzu ontsa, gero biho-tzak erranen dizu zerbait; askiodol ez bazaizu heltzen erraineta-rat, behar da dialisia egin». Urte-ekin, gaitasunak emendatu diraeta harekin eraginkortasuna.«Teknika horiei esker, lehenagohiltzen ziren jendeak orain salba-tzen ditugu. Badira istorio politakere, mirakuluzkoak bezala».Bizkitartean, hauen denen era-
mateko, erizain eta laguntzaileguzien beharra bada. «Gorputzabadelarik etzanik ohe batean, ba-karrik bazaude ez duzu deus egi-ten ahal. Gorputz osoa beharduzu garbitu, itzuli, eta, horreta-
rako, beti biga behar da izan».Horri gehi, medikuak manatu ar-tak. «Erizainek egiten ditugu me-dikuen gomendio guziak; haienmanupean gara». Erizainarenbertutea behatzea dela dio. «Eri-zainaren lehen lana, ez da ona iza-tea teknika mailan, pikura batenegiten jakitea edo. Horiek denakerrazak dira, ikasten dira. Erizai-naren lana da ohartzea eriak zerez duen ontsa. Ene ardura da me-dikuari ohartaraztea. Erizain onada begia duena, sentitzen duena,eta hor dena. Eria ez duena begi-petik ateratzen. Hori erakustendiet ikasten duten gazteei».Lana, artatzea ongi egitekotan,
denbora behar da, presentzia. Be-raz, jendea, denen ongi segitzeko.«Eri bat ez bada ontsa, kateter batjarri behar bazaio, medikua hor
da, eta hau edo hura egin beharzaio... Pasatzen ahal ditut bi oreneri batekin. Bi oren horietan norokupatuko da ene gain ditudanbeste bi eriez?». Horregatik, tan-pez bederatzi lanposturen ken-tzea makur iturri handia zaio eri-zainari. «Erizain bat gutiagorekinez dakit nola egiten ahalko den.Ukanen ditugu istripuak, ezin-bestez». Gerta daitekeen ezbeharlarri baten adibidea eman du: «Eribatek eztula egiten badu, maki-nari lotu hodi bat hunkitzen, eror-tzen bada eta zanpez hiltzen, alar-mek ez naute abisatuko. Ondokoganberan bada, ez dut ikusiko».
Jendetasuna vs zenbakiakUrtean zehar ohe batzuk hutsikgertatzen direlakoz dio zuzenda-ritzak lanpostuak kendu behar
Apirilaren 3an greba mugagabea hasizuten ospitaleko erreanimaziokoerizainek, zuzendaritzak bederatzilanpostu kendu nahi baitizkie. Egunerobizi izaten dutenetik urrun iduritzenzaie administrazioaren kalkulu zurruna.
Arta ez baitazenbatzenden gauza
4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 12aAstekoa
Erreanimaziokoerizainak ospitalesartzean dira txandakajendea informatzeko.GUILLAUME FAUVEAU
Badugu beste lan bat —nehork ez duenaikusten—, eta daondokoensostengatzea»
«Erizain ona da begiaduena, sentitzen duena,eta hor dena. Eria ez duena begipetikateratzen»
«Erizain batgutiagorekin ez dakitnola egiten ahalko den.Ukanen dituguistripuak, ezinbestez»Marie-France AgerreErizaina
‘‘
direla, gorago duen eskualdeko
ARS administrazioaren manuei
jarraituz. «Horiek administrazio-
koak dira, besterik gabe. Berdin
zaie. Iduritzen zait batzuetan jen-
detasuna galdua dutela. Zenba-
kietan ari dira, ekonomian. Medi-
kuntza ekintzaka pagatuak dira.
Ospitaleratze gehiago, artatze
ekintza gehiago, eta ospitalea pa-
gatuago». Baina ohe hutsen kal-
kulatzeko moldea bihurria dela
agerian eman du erizainak: «Ge-
ro eta zaharrago sendatzen ditugu
jendeak. Gero eta jende gehiago
bada Ipar Euskal Herrian. Beraz,
sartze gehiago badugu erreani-
mazioan, baina zaharrago eta
eriago sartzen direlakoan, nahi
ala ez, gero eta hil gehiago bada.
Hil orduko, beste bat sartzen da
eta ohe bera baliatuko dugu, beti
jardunean gara. Horretako dira
ohe bat edo bi hutsak gertatzen.
Lehenago gazteago hartzen geni-
tuen, denbora gehiago behar zu-
ten sendatzeko, berantago joaten
ziren». Administrazioko kontu-
lariak ohe huts bat kontatzen du
baliatu ez den horretan.
Esperientzia luzea du Agerrek
ospitaleko erizain gisa, eta, gizar-
tearen gisan, artamendua zalu-
tzen ikusi du. Hobekuntza han-
diak tekniketan, baina funtsez-
koena bestelakotzen. «Teknika
mailan anitz aitzinatu gara; jen-
detasun mailan, anitz apaldu.
Kanpoan ikusten den bezala, fun-
tsean: lotura gutiago bada jende-
en artean; familietan, jende
gehienak bakarrik dira edo kexa-
tuak. Ez duzu denborarik har-
tzen; zuhaurren buruaz okupa-
tzen zara, baina ez zara okupa-
tzen ondokoaz. Bakarrik den jen-
de anitz bada. Jendetasuna galdu
da, ez da besterik». Langileen ar-
tean ere sentitzen du harreman
aldaketa: «Gure artean lotura gu-
tiago bada, irri gutiago».
Teknika gaitasunek biziaren
artifizializazio bat ere ekarri dute-
la uste du: «Sobera artatzen da,
sobera erreanimatzen. Zendako?
Berdin hiltzeko puntan. Baina
medikuak horretako eginak dira,
sendatzeko. Ez dakite hiltzerat
uzten». Jendearen hipokrisia
zerbait ere ikusten dute maiz os-
pitalekoek. Askaziak kanpoan eta
urrun bizi, adineko bat bakarrik
utzirik hemen, eta gaizkitzen
bada manuak ematen beste non-
baitetik: «Usu badituzu adineta-
ko batzuk; haurrak, bata Parisen,
bertzea Lyonen, bertze bat Bar-
tzelonan eta nehork ez du nahi
bere aita edo ama hiltzea: ‘Jainko-
az, egin ezazue dena ez dadin hil!’,
eta hau eta hura. Eta oraino plei-
ni! Baina nehor ez da haietaz oku-
patzeko hor berean». Laurogei
urtez goitiko halako franko gerta-
tzen dela dio, teknika dela medio
hiltzerat uzten ez dena.
Erizainaren osagarriaEri larriak, haien ingurukoen
asaldurak, muturreko egoerak
bizi izaten dituzte egunero arta-
tzaileek, eta gibeltasun zerbaiten
atxikitzea baitezpadakoa da.
«Nahi baduzu ez eritu, iraun,
burn out-ik ez egin, behar duzu
urrundu. Eri batentzat eginen dut
ni haren lekuan banintz bezala,
baina bere lekua ez dut hartuko.
Bakoitzak gure bizietan gure
nahigabeak baditugu, eta eriek
beren sufrikarioa badute, ez duzu
hartzen ahal horiena. Bestenaz, ez
duzu irauten ahal». Denbora eta
esperientziarekin ikasten den ja-
kitatea da. Gaztetan gauzak sobe-
ra barnaki bizi izan zituela ohartu
da Agerre, urruntasunik aski har-
tu gabe. «Orain, ez naute hunki-
tzen hainbeste, ez naute kolpa-
tzen. Ikusten dut, sentitzen dut
dena. Jendeen minak sentitzen
ditut osoki, segur, eta laguntzen
du jendetasun horren ukaiteko.
Jendea laguntzen dugu erlijioari
buruz, sozialki, anitz gauzetan,
baina ez dit gehiago min egiten».
Lankide batzuk ikusten ditu gi-
beltasun hori erdiesten ez dute-
nak. «Ikusten dut gaizki direla».
Berriki gertatu istorio bat gogoan
du: «Bagenuen eri gazte bat xan-
grea zuena, eta biziki lotu zen eri-
zain batekin. Familia nahi zuen
abisatu eritasunak eramanen
zuela fitesko, eta erizain horri
erran zion: ‘Bihar jinaraziko dugu
familia osoa eta medikuarekin
nahi dut zu izan zaitezen!’. Biha-
ramunean, alta, erizaina pausuko
zen, baina etorri zen halere. Orain
gaizki da, zeren eta etxerat era-
man du istorio hori. Holako gau-
zak eramaten dituzularik etxerat,
zure haurrekin eta senarrarekin
ez zara berdin».
Erreanimazioko bederatzi lan-
postuen kentzea hastapen bat
besterik ez dela diote ospitaleko
grebalariek. Administrazioak hi-
ruretan hogei bat posturen ken-
tzea baluke aurreikusirik. Osaga-
rriaren zerbitzu publikoaren fun-
ditzeko mehatxua ikusten dute.
«Erran nezake Postan eta bestee-
tan bezala, lan publiko hori gal-
tzen ari dugula. Produkzio batean
sartuak gara: behar dituzu kon-
tsultak egin, jendeak pasatu, eba-
kuntzak egin. Zenbakiak behar
dituzte. Kuotak badituzte eri ba-
koitz. Perfusio batek honenbeste
balio du, bixika zunda batek ho-
nenbeste. Kuotatze horrek diru
ekartzen du ARS erakundetik.
Beraz, merkataritza da, pribatuan
bezala. Beharrik, medikuak eta
erizainak ez garela batere dina-
mika horretan». Egunean berean
gertatua kontatu du. Bazuen eri
bat erreanimazioan burua galdua
zuena, baina zangoak ontsa eta
zutik zebilena batetik bestera:
«Enekin atxikia dut arratsalde
guzia. Ez dira ohartzen hori zer
den. Alta, nik gizon horren begi-
ratzeko erantzukizuna banuen,
bestenaz eskapatzen ahal zen eta
lanjerrean eman. Egun guziz bizi
izaten ditugu holako gauzak. Ho-
rrek ez dio sosik tintik ekartzen
ospitaleari, baina guk behar dugu
jende horretaz okupatu. Urrun
dira horren ikustetik. Jendetasu-
na ez da kuotetan sartzen, ez da
pagatzen». Damugarri zaio bila-
kaera hori Agerreri, gaur egun
oraino ospitaleak goi mailako
zerbitzua eskaintzen baitu.
«Fama ona du ospitaleak, tekni-
ka eta mediku onak baditu, baina
hasten bazaizkigu erizain ken-
tzen, fama fini! Izanen dira petto-
ak, istripuak. Zeren eta hasten da
erreanimazioan, baina segituko
du gero beste zerbitzuetan». Egi-
tura gotorra da ospitalea, eta de-
nen arteko mugimendu azkar ba-
ten beharra ikusten du Agerrek.
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 12a Astekoa
G7koen gailurra: borroken etaalternatiben bateratzearen alde
Camille Laforet
Ambazadako kidea
Frantses gobernuak Notre-Dame-des-Landesko aire-portu proiektuaren bertanbehera uztea iragarri zuen,2018ko urtarrilaren 17an.Hamarkadetan burutu
erresistentziari esker lortu garaipena izanzen hura.Bertan behera geratze hau lortzeko an-
tolatu ehunka bilkuretan eta hitzordue-tan, denek gauza asko ikasi ditugu. Agertuestrategia, ideologia, baita desadostasunugariek, afera konplexua eta aberatsa bila-katu dute. Garaipena tendentzia edo ko-rronte zehatz bateko inork ezin du bereegin, kolektiboa izan delako. Nekazari his-torikoek, naturalistek, ZADen aldekoek(edo BBG, Babestu Beharreko Gunea), to-kiko eta urruneko militanteek, sindikalis-tek, juristek... elkarrekin geldiarazi ge-nuen proiektu kapitalista eta klimatizidahau. Gaur, denak ados gara errateko inda-rren batuketak eta taktiken aniztasunakdituela aireportuaren aldeko erabakitzai-leak galgatu.
Urte bereko azaroaren 17an, sare sozia-letan, erregaien zergen igotzearen kontraprotestatzeko hedatu mezu batek bazte-rrak harrotu zituen. Jaka horien mugi-menduak, ohituraz kanpokoak eta gurpilaskean ibilki, botere politikoa krisian jarridu eta epe luzera egituratzen saiatzen da-bil. Borroken eta alternatiben bateratzea,azken urte hauetan hainbat kolektibok etaerakundek plazaratu gogoa, leku askotanageriko beharra bilakatu da eta baseek ho-rretara tiratzen dute.Aurten, abuztuaren 24tik 26ra, Biarritz
ikusgarri ilun baten lekukoa izango da.Macronen gobernantza ekonomiko libe-rala eta autoritarioa gero eta gutxiagoonartua bada ere, azken horrek beste sei estatuburu gomitatuko ditu TrumpAEBetako liderraren inguruan, liberalis-mo ekonomikoaren munduko gailurrera.Denek ikusten ditugu hautu politikohorren efektu hazkundeak dakartzanondorio suntsigarriak, biztanleen%99entzat baita planeta osoarentzat.Macronek, bere konplizeekin, klimari,jendeen eta herrien eskubideei, kapitalis-moaren alternatibei, Euskal Herrikoborroka independentistari kolpe berriaeman nahi die. 15.000 poliziaz inguratu-rik, berriz ere aurpegira txistu egin nahi
digute, errepresio indar basatien gibeleanbabesturik, guztien ongizatearen alde aridirela sinetsaraziz.Duela bi urte, Notre-Dame-des-Landes-
ko BBGen eta Euskal Herriko kolektibo batzuen arteko loturak sakondu egin dira.Ambazada munduko herri eta borrokenlotzeko etxola eraikitzeko burutu bi urtekoauzolan, topaketa eta festek elkar ezagutzaeta laguntzak bideratu dituzte. Auzolanberria iraganen da laster han, apirilaren15etik 21era, lauzak eta baldosak jartzeko.Datorren udan, hirugarren ediziorako,
aste intergalaktikoa Euskal Herrira leku-tuko da. BBGen iragan aurreko bi edizioe-
tan, lurralde urrunduetako ehunka lagu-nek hartu zuten parte, euren dinamika etaproiektuez trukatzeko. Beste hurbilketabatzuk sortu dira geroztik, eta etorkizune-an, helburu komunak dituzten kolektibomilitante eta kulturalei ireki lekua izanenda Ambazada, BBGko gune berezian:nahiz iaz kanporatze operazio bortitza ja-san eta lurren atxikitzeko traba adminis-tratiboak ugaritu, elkarrekin bizi eta topa-leku izaten segitu nahi duen gunean.BBG beti hor egonen da, eta ez dugu
abandonatuko; ez ditugu ere gure adiski-dantzak ahaztuko. Bertako oihanetik ateraarmazoi berria prestatzen ari gara EuskalHerrira ekartzeko, eta beste askok bezala,Euskal Herrian G7koen kontra prestatzenari diren mobilizazioetan parte hartukodugu. Nahiz eta ETAk armak utzi, errepre-sioak dirauen herrian, taberna batean ger-tatu liskarra urteetako kartzelatze bilaka-tzen delarik, etxetik urrun dauden ehunkapreso politikok kondena luzeak pairatzendituztelarik.Beraz, aurten, euskal hondartzen hegie-
tara. Datorren urtean itzuliko gara gureBBGra. G7koen kontra, borroken batera-tze eta aste intergalaktikoaren alde, zatoz-te Euskal Herriko indar biziak sostenga-tzera, abuztuaren 19tik 26ra.
Etorkizunean, helburukomunak dituzten
kolektibo militante etakulturalei ireki lekuaizanen da Ambazada,BBGko gune berezian
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 12aIritzia
«Euskararen irakaskuntzarenazkartzeko eta hobekiegituratzeko tresnak landubehar ditugu; helburuak ongifinkatuz»
Aines DufauIkas zentroko zuzendaria
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400
karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak
mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria
adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:
%
Pantailen erabilpen kaltegarriazgogoetatu nahi du Irabia biltzarrak
BEHORLEGI bCedric Biagini L’emprise numérique (Numerikoareneragina) liburuaren egilea gomitatu du, etzi, Irabia Iratiko Biltzarrak.Biaginiren liburuak, «pantailen (sakeleko telefono, ordenagailu, jokoelektroniko, telebista, tableta…) erabilpenaren ondorio kaltegarriakikertzen ditu». Idazlearekin solasean aritzeko aukera eman nahi duteantolatzaileek, igandean, Behorlegi Jauregiberrian, 10:00etan. Libu-rua irakurririk joatea gomendatua da. Gisa bereko beste hitzaldi batere antolatuko du Irabia biltzarrak, apirilaren 27an, 15:00etan, toki berean, ondoko gaiarekin: Internet, harremanetarako tresna?. Ho-rretarako, Mathieu Amiech idazlea gomitatuko du bere gogoeten berriematera.
Irudiab Baiona
Biziko bost kideak aske utzi dituzteJoan den asteartean Baionako polizia etxerat deituak ziren Biziko bost lagun, Emmanuel Macron Frantziako
presidentearen argazkiak kendu zituztelakoan lau herriko etxetan (Biarritz, Donibane Garazi, Maule eta Uztari-
tzen), horrek klima aldaketa eragozteko ez duela neurririk aski hartu salatzeko. Taldean egin ebastea lepora-
tzen zieten, baina ez zuten deklaratu, eta libre atera ziren. Bizik adierazi duenez, ez diete jakinarazi galdeketek
segida izango dutenetz. Dozenaka lagunen sostengua jaso dute polizia etxearen aitzinean. GUIILAUME FAUVEAU
MUSIKA
ALTZAI-ALTZABEHETI-
ZUNHARRETA Xaranbela, Petiri
Xübükoren ahaideetan ibilaldia.
Zuberoako txaranbelariak.
Txanbezpel eta Beñat Itoiz.
bBihar, 19:00etan, Altzaiko Algarrin.
BAIONAPongo eta Los Ultimos
Tacos. Sartzea, 5 eta 8 euro.
bGaur, 21:00etan, Magneton.
BAIONALuis Francesco Arena
eta Laters Club. Sartzea, 5 euro.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Magneton.
BIARRITZGatibu. Sartzea, 12 euro.
bGaur, 21:00etan, Atabalen.
BIARRITZNitrophonie eta
Youssoupha. Sartzea, 22 euro.
bBihar, 21:00etan, Atabalen.
BIARRITZEliasse eta Groundation.
Sartzea, han bertan, 25 euro.
b Igandean, 20:00etan, Atabalen.
DONAPALEUManez eta Kobreak.
Sartzea, 15 eta 20 euro.
bGaur, 20:30ean, Chemins-Bideak
eremuan.
IZTURITZE Jesus Aured & Maurice
Rebeix. Sartzea, 6 euro.
bGaur, 18:30ean, harpeetan.
MAULE-LEXTARREPantxoa
Karrere.
b Igandean, 15:30ean, elizan.
KANTUA
DONIBANE-LOHIZUNEArin
abesbatza. Sartzea, 12 euro,
16 urtetik gorakoentzat.
bGaur, 21:00etan, elizan.
HIRIBURUXaramela eta
Adixkideak abesbatzak. Urririk.
b Igandean, 17:00etan, elizan.
KANBOKantauri abesbatza. Sar-
tzea 10 euro, 18 urtez goitikoentzat.
bGaur, 21:00etan, elizan.
BERTSOA
SARABertso bazkaria, Ellande
Alfaro, Etxahun Azkarraga, Maindi
Murua, Xumai Murua, Josu Sanjur-
jo eta Maddi Ane Txoperena ber-
tsolariekin.
bBihar, eguerdian, Lizarrietan.
ANTZERKIA
DONIBANE LOHIZUNEAxut kon-
painiaren Zazpi senideko. Sartzea,
6 eta 8 euro.
bAsteazkenean, 20:30ean, Ravel
entzutegian.
SARAHameka Euskaraz-en karie-
tara: Dejabu Panpin Laborategia-
ren Linbo planeta,eta Axuten
Zazpi senideko.
bBihar, 17:00etan, Lur Berri gelan.
Irudia b Gares
Gasteiza helduko da Korrika igandeanBesta handiarekin nabarmenduko da aurten ere Korrikaren heltzea. Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazara ai-
legatuko da, 12:30ean. Ondotik, besta handia izanen da: herri bazkaria, animazioak haur eta helduentzat, dan-
tza, emazte bertsolariak, txotxongiloak, Kidam magoa, joaldunak, ekoizle arabarrak, artisauak, herri mugimen-
duak, eta abar. Kontzertuak: Libe, Mice, Koban, Harresian Zulo, Dj Porru. JAGOBA MANTEROLA/FOKU
Korrika nun, Kanaldude han.
Egunez egun segitzen du Kanal-
dudek 21. Korrika, zuzeneko saio-
ak eginez 19:00etan. Gaur, Do-
nostiatik ariko da zuzenean. Bihar,
Durangotik, eta, igandean, Korri-
karen heltzearentzat Gasteizen
izanen da beste hedabideekin.
Bihar
18:00.Kirol magazina.
Etzi
12:00.Gasteiztik Korrika zuzene-
an, saio berezia elkarlanean.
16:00.Pilotako finalerdiak, zuze-
nean.
20:00.8HZ saioa zuzenean.
bGaur, 19:00etan, Atalante
zineman.
LEKORNEOgi Labearen besta: la-
bearen piztea, haurrendako ogi
tailerra; zintzur bustitzea & bazka-
ria, Basauntza, Ni Banna (irlandes
musika) eta bertsolariek (Ortzi Ido-
ate, Xumai Murua) animaturik;
dantza Urtso Xuriekin; mutxikoak,
Arberoako txaranga, taloak.
b Igandean, 08:00etarik goiti,
plazan.
MUSKILDIUrdiñarbeko gazteen
maskarada.
b Igandean, 10:00etan,
barrikadak; bazkalondoan, joko
nagusia, plazan.
HITZALDIAK
ALDUDEKintoan barna, mugaz
gaineko proiektua, Baigorriren eta
Iruñearen arteko 13 herri edota
eragile biltzen dituen mugaz gain-
diko egitasmoaz.
bGaur, 20:30ean, herriko etxean.
AZKAINELehen Mundu gerlako
10 euskal presoen grabaketak Ale-
manian (1916-1917), Maite Deliar-
tek emanik. Artxiboen aurkezpena
& filma proiekzioa
bGaur, 19:00etan, Biltokin.
BAIONAPatri Urkizuren, Anton
Abbadiaren Lore Jokoak, bertso
paperak eta urkaberako kantak.
bAstelehenean, 14:00etan,
Errobiko campuseko
40 anfiteatroan.
BAIONABitartekari kulturalak XIX.
mendean: Duvoisinen ekarpena,
Kepa Altonagaren mintzaldia.
bAstelehenean, 17:00etan,
Errobiko campuseko
40 anfiteatroan.
DONIBANE GARAZIXabier
Dindart terronoko zientzialariaren
hitzaldia: Pirinioetako hartz arrea-
ren ikerketa.
bOstegunean, 19:30ean,
gaztetxean.
BESTELAKOAK
BAIONAEuskal zinemari buruzko
gaualdi berezia. Joxean Fernan-
dez eta Santos Zunzuneguiren hi-
tzaldia euskal zinemaz eta, ondo-
tik, Paul Urkijoren Errementari fil-
maren proiekzioa.
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko apirilaren 12a Agenda
Joanes Etxebarria Donibane Garazi
Hiru urtez Pirinioetan gaindi ibilida hartz arrearen aztarna desber-dinen gibeletik, Frantziako Ingu-rumen Ministerioarentzat, Ihizia-ren eta Basa Faunaren ErakundePublikoaren langile gisa. Hartza-ren segipen teknikak aipatukoditu Xabier Dindartek (Arrosa,1991), Donibane Garaziko gazte-txeak antolatu duen Gure Bazte-rrak hitzaldi sortaren lehenean.Polemika garai hauetan hartzaz
lasaiki mintzatzea posible da?
Alde edo kontrakoen eztabaidansartzeak problemak ekartzenditu, baina hitzaldian mintzatukonaiz gehiago ikerketaren tekni-kaz. Entseatuko naiz, justuki, ezpolemikan sartzea. Esplikatukodut landan nola lan egiten denhartzari segitzeko. Ikerketa egiten zenuenean, po-
lemikak bazuen eragin zerbait?
Ni aski lasai ari nintzen lanean, ezbainintzen [erakundeko] buruezaguna. Nire lankide eta buruza-giak bai hunkiak izan dira, zuzen-ki. Landan, anitz laborari eta ar-tzain gurutzatzen nituen, eta horbortxatua zara horretaz mintza-tzera. Baina gu saiatzen gara ezparte hartzea eztabaidan. Gurelana da hartzei segitzea, ez duguerraten: ‘behar dira edo ez dira be-har’, ‘ontsa da edo ez da ontsa’.Bakoitzak badu bere iritzia...Nola segitzen zaio anitz kurritze-
ko fama duen hartzari?
Taldeko kideak lurraldeka bana-tuak ginen. Nire eremua zen, oro-korki, Zuberoatik Bareges-LaMongie arte (Okzitania). Badaprotokolo zehatza, ibar guztietansegipen bereziak eginez. Mendi,oihan eta ibarretako ibilaldietakotoki berezietan arboletan burdi-nazko sareak badira, eta hartza-rentzat erakargarria den usain az-kar bat; hartza, hortik pasatzean,zutitu eta karrakatzen da arbola-ren kontra; burdinazko sareanileak harrapatuak gelditzen dira,eta horien genetika analisiak egi-ten dira. Zango aztarnak badirela-rik marrazten dira, eta zein hartzden jakiten ahal da. Lanik handie-na ibilaldi guztien egitea da hila-betero. Bestalde, argazki tresnakbadira leku zenbaitetan gordeak.Hartza noizbait ikusi duzu?
Hemen, Pirinio mendebaldean,biziki zaila da ikustea. Guk badi-tugu bost jiten eta joaten direnak,horietarik bat egoten dena. Ez dutikusi hemen, ez; Eslovenian bai.Aurten, aldiz, izan dugu kume batzailtasunetan zena, eta hori ha-rrapatu dugu, zaindu eta berrizaskatu dugu —gero hil zen, zinez
eri zelako—. Baina posible da har-tzak gurutzatzea. Hiru urteko ikerketan aldaketak
ikusi dituzu?
Bai, hasi nintzelarik hartzek bazi-tuzten beren eremuak. Iaztik goi-ti, eremuak aldatu dira. Badira bibereziki, Nere izeneko zaharrenaeta Cannellito, hil zuten Canne-lle-ren eta Nere-ren kumea —aitaeta semea, beraz—; iaztik goiti,Cannellito joan da arrunt ekialde-rantz, Garona Garaia eskualderaarte. Berrikuntza handia zen,normalki hartzek beren eremuabaitute. Bi urtez kasik han egonda; neguan itzultzen zen bere zu-lora, baina udaberrian hara joa-ten zen. Badakizue zergatik?
Hemen ez dugu emerik; beraz,esplikazio bat izan daiteke mugi-
mendu hori esplikatzeko. Posiblezen Nere-k kanporatu izana, bai-na aurten jakin dugu segur askiezetz, atzeman baitugu semearenber tokian, ber arbolan. Beraz, se-gurrena da eme bila joan izana.Mendian diren laborari edo ar-
tzainak ikerketaren parte dira?
Bai. Urtero, bortuetara joan ai-tzin, bilkurak egiten dira sindika-tu desberdinekin, lehenik aitzi-neko sasoia aipatzeko eta berenlekukotasunak ukaiteko. Behar-tua da egitea, ezin zaio hartz espe-zieari segitu jende horiek partehartu gabe. Beti mendian dira, eta
toki batzuetara ez gara bortxazabian; beren lekukotasunak inte-resgarriak dira beti. Lanez aldatu zara. Frustrazio bat
izan da ikerketa hori uztea?
Bai, pixka bat, halere. Hasten zarajendea ezagutzen, harremanakukaiten denekin, hasten zara in-
plikatzen, eta bukatzenda. Baina halakoa dalana. Dena den, segitzendut mendira joaten etalehengo bideak egiten.Harreman onak ditut
ene lankide ohiekin. Halako lanbat pasioz egiten da... Esloveniako hartzei segitzea
berdin interesgarria litzateke?
Behar da zerbait ulertu: Eslove-niako, Poloniako, Errumaniakoedo Kroaziako hartzak eta Piri-nioetakoak berdinak dira. Gene-
tikoki berdinak dira. Hortik aitzi-na genetika teorikoa da, baina Pi-rinioetan bakartuak izateak ez duespezie berri bat sortu. Banaketaez da batere zaharra, baditu be-harbada 10.000 urte. Esloveniatikekartzen diren hartzak berdinakdira, nahiz hemengoak morfolo-gikoki egokitu ziren. Beraz, segi-tzeko manera gauza bera da, berteknika. Lana aldatu duzu, baina beti na-
turari eta landarekin loturan.
Hori da ene eremua, ikasketakhorretan egin ditut. Jendea era-maten dut mendira esplikatzekozer diren harrapariak edo... horida ene eremua. Lan berria jendearekin duzu; lan
pedagogikoa da.
Ez da gauza bera: hor gehiago ani-mazioa da, jendeei esplikatzea etamezu bat ekartzea; ikerketa lanaaldiz gehiago da ulertzea zer pasa-tzen den landan. Hor egiten dutlotura jendeei esplikatuz nolafuntzionatzen duten mendiak,espezieek... Bitxi da, baina orainogaur egun ez gara aski heziak.Alta, ekologia modan omen da.
Zu sarraskien lekukoa zara?
Hasi nituen ikasketak segidanlandan izanez, txikitan ere eneherrian segitzen nituen ene ingu-ruko txoriak eta bazterrak, etaohartzen naiz, adibidez, zein txoriez den gehiago ene etxe ondoan,zein pentze desagertu den gunekomertzialak egiteko... Kalteanitz segitzen da egiten barneal-dean, eta kostaldetik ari da etor-tzen. Beldur egiten du, biziki fiteabian da, eta ez ditugu baliabide-ak menperatzen. Guk dugu elika-tzen kostaldea, ura emanez adibi-dez. Gure problematikak ezagu-tzen ditugu, eta, halere, segitzendugu garapen ekonomiko makalbatean.Publikoarekin ateraldiak egite-
an, horretaz ohartzen dira?
Bai, eta hori da paradoxa. Nahiz ezduten guk dugun ikuspuntua,ados dira ideia horrekin. Mezuabeti da jendeei dela pausoak ema-tea... Gehiago politikari eta indus-trialei litzateke pausatzea. Gurepausoak ematen ditugu jadanikegunero; baina ikusten duzularikorokorrean, ez dugu guk kaltegehiena egiten. Hedabideetan plazaratzen diren
eztabaidek zuk ikusten duzun
errealitatea islatzen dute?
Ene ustez, ez ditugu pertsonaonak mintzarazten. Ekologia ara-zoak anitz entzuten dira politi-kan, baina zientzia zinez gaizkierabilia da. Ingurumen Ministe-rioa zientifikoek kudeatu behar-ko lukete, ez politikoek.
«Ohartzen naiz zeintxori ez den gehiagoene etxe ondoan»
Xabier Dindart b Landako zientzialaria
Hartzen aztarnei segitu die Pirinioetan hiru urtez. Lan horren teknikakesplikatuko ditu Garaziko gaztetxeak antolatu hitzaldian, heldu denostegunean. Gaur egun, natura ezagutarazten du CPIE elkartearekin.
J.E.
«Gure problematikakezagutzen ditugu, eta, halere,segitzen dugu garapenekonomiko makal batean»
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2019ko apirilaren 12a b0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]