NAFARROAKO HITZA - Berria€¦ · tuen ondorioak; bai eta eritasu-nak, batez ere, emakumeak...
Transcript of NAFARROAKO HITZA - Berria€¦ · tuen ondorioak; bai eta eritasu-nak, batez ere, emakumeak...
BERRIA-KO DISEINU TALDEA
Fibromialgiaren eta neke kronikoaren sindromearen inguruko ikerketa eskatu dute elkarteek, gaitzonnazioarteko egunean bEmakumeei eragiten diete, batez ere b «Bazterketa» salatu dute gaixoek b 2-3
Hutsik,eta ezinbete
Harrera Kanpaina bat abiatudu gobernuak, zentroetan diren
adingabeentzat familiak bilatzeko
5Migratzaileak Haien aurkakoestatu indarkeria jorratu du SOS
Arrazakeriak, mahai inguru batean
4Ostirala
2018ko maiatzaren 18aIX. urtea353. zenbakia
NAFARROAKOHITZA
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 18a2 b Astekoa
Edurne Elizondo Iruñea
Ez digute jaramo-
nik egiten. Gutxi
gara, eta, gaixo eta
emakume gisa,
tratu txarra ema-
ten digute. Gene-
ro kontua da! Ozen erran behar
dugu, kexatu, eta ikusgarri bila-
katu». Fibromialgia, neke kroni-
koaren sindromea, sentsibilitate
kimiko anizkoitza eta elektrohi-
persentsibilitatea dutenen nazio-
arteko eguna izan zen larunbata,
eta, gaitz horien berri emateko,
Unrest dokumentala bistaratu
zuten Frida elkarteko kideek, la-
runbatean bertan, Iruñean. Ikus-
le batenak dira hasierako hitzak;
neke kronikoaren sindromea
duen emakume batenak. Gaitz
hori du filma zuzendu duen Jen-
nifer Break ere, eta ordu eta erdi-
ko lanean jaso ditu hura sufritzen
dutenen egunerokoan gaitzak di-
tuen ondorioak; bai eta eritasu-
nak, batez ere, emakumeak jotze-
ak duen eragina ere.
Fibromialgiak, neke kronikoa-
ren sindromeak, sentsibilitate ki-
miko anizkoitzak eta elektrohi-
persentsibilitateak sentsibilizazio
zentraleko sindromeen multzoa
osatzen dute, eta OME Osasuna-
ren Mundu Erakundeak 1992an
aitortu zien gaixotasun izaera.
Herritarren %4 ingururi eragiten
diete, eta hamar gaixotik bedera-
tzi emakumeak dira.
Frida elkarteko kideen artean
gehienak dira emakumeak. Mai-
der Agirre da presidentea, eta argi
eta garbi erran du gaitzok, berezi-
ki, emakumeak jotzeak ekarri
duela «kasurik ez» egitea. «Arlo
guztietan baztertzen gaituzte»,
salatu du. Bazterketa horrek di-
tuen aurpegietako hainbat zehaz-
tu ditu: «Gutxi ikertzen dira gai-
tzok; medikuarengana jotzen du-
gunean, emakumeok psikiatra-
rengana bidaltzen gaituzte, ani-
tzetan; ez, ordea, gizonak. Diag-
nostikoa jaso eta gero ere, gizo-
nentzat errazagoa da ezintasun
absolutua jasotzea emakumeon-
tzat baino».
Unrest dokumentalak neke
kronikoaren sindrome larria du-
tenen kasuak azaltzen ditu, batez
ere. Munduan, 15-30 milioi per-
tsonak badute gaitz hori. %75ek
ezin dute lanik egin, eritasunaren
ondorioz; %25ek, berriz, ohean
gelditu behar izaten dute. Frida
elkarteko Maider Agirre ez da gai-
tza duen bakarra; elkarte bereko
Patricia Murciak eta Susana Aran-
gurenek ere badute. Fibromialgia
diagnostikatu diete hirurei, hala-
ber. Arangurenek, gainera, sen-
tsibilitate kimiko anizkoitza du.
Gorputz osoko mina, nekea eta
indarberritzen ez duten loaldiak
dira fibromialgiaren bereizgarri
nagusiak; hala ere, beste hainbat
sintoma ere lotzen zaizkio: heste
minberaren sindromea eta zefa-
leak, adibidez. Sintoma anitz par-
tekatzen ditu fibromialgiak neke
kronikoaren sindromearekin.
«Gaitzok batera agertzen dira,
kasu anitzetan». Arazo kogniti-
boak ere eragin ditzakete gaixota-
Larunbatekoa izan zen fibromialgia, neke kronikoaren sindromea, sentsibilitate kimiko anizkoitzaeta elektrohipersentsibilitatea dutenen nazioarteko eguna. Sentsibilizazio zentraleko sindromeenmultzoa osatzen dute. Emakumeak jotzen ditu, batez ere, eta, ondorioz, «gaixo ikusezinak» dira.
Gaitzak eta bazterketak jota
Frida elkarteko Susana
Aranguren, Patricia Murcia
eta Maider Agirre. IÑIGO URIZ / FOKU
Astekoa b 3NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 18a
sunok. Beren egunerokoa erabat
baldintzatzen dutela erran dute
Fridako kideek. «Niretzat, nekea
da okerrena; hori da gehien mu-
gatzen nauena. Nekatuta altxa-
tzen naiz, eta bazkaldu eta gero
jada ezin dut deus egin. Energia
kudeatu behar dut, arratsaldean
zerbait egin ahal izateko», azaldu
du Agirrek.
Unrest filmeko zuzendari eta
protagonista Jennifer Break ia
amaitzear dagoen bateriaren iru-
diarekin lotu du neke hori. Fun-
tzionatzeko modu berezia izanen
luke bateria horrek, gainera: be-
tetzea kosta egiten zaio, batetik;
eta, bertzetik, ahaleginik txikie-
nak ere eragin dezake erabat hus-
tea. «Metafora hori hagitz egokia
da sentitzen duguna islatzeko»,
adierazi du Agirrek.
Onespenik ezaOnespenik ezari egin behar izaten
diote aurre fibromialgia edo neke
kronikoaren sindromea duten
gaixo gehienek. «Niri 2008an
erran zidaten neke kronikoaren
sindromea nuela. Egun batetik
bertzera, ohetik ezin altxatu gel-
ditu nintzen, batere indarrik
gabe. Diagnostikoa jaso eta gero,
konturatu nintzen fibromialgia
txikitatik izan dudala. Beti izan
dut mina. Kontua da min horre-
kin bizitzen ikasi dudala», azaldu
du Arangurenek.
Aurre egin behar izan die, bate-
tik, bere gaitzak «psikologiko-
ak» direla erraten dutenen hitzei;
aurre egin behar izan die, bertze-
tik, bere buruan sortutako zalan-
tzei: «Hasieran, zer duzun ez da-
kizunean, zalantzak dira nagusi.
Neure buruari galdetzen nion: ez
duzu nahi ezin duzulako, edo ezin
duzu nahi ez duzulako?». Agi-
rrek ongi ezagutzen du sentsazio
hori: «Medikuen eta gizartearen
onespenik ezak ekartzen du geu-
re burua zalantzan jartzea».
«Eztabaida sortzen duten gai-
xotasunak dira», erran du Iñigo
Murga medikuak. Neke kroniko-
aren sindromea du Murgak ere,
eta Eman Eskua elkarteko kide
da. EHUko hainbat ikertzailere-
kin batera, neke kronikoaren sin-
dromeari buruzko ikerketa egi-
ten ari da. Gaitz horren inguruko
eztabaidari aurre egiteko «ezin-
bertzekotzat» jo du ikerketa bul-
tzatzea, hain zuzen ere. «Ikerke-
tak ekarriko du medikuen eta gi-
zartearen onespena».
Murgak nabarmendu du 1956.
urtetik baino ez dela hitz egiten
neke kronikoaren sindromeaz; fi-
bromialgiari buruz, 1976tik; eta
sentsibilitate kimiko anizkoitzari
buruz, berriz, 1988tik. Gaixota-
sun neurologikotzat jotzen da
neke kronikoaren sindromea,
egun, zalantzarik gabe. Fibro-
mialgia ere gaitz neurologikotzat
dute gero eta profesional gehia-
gok, baina Murgak zehaztu du,
sailkapen ofizialetan, «eritasun
erreumatologikotzat» dutela,
oraindik ere. Inolako zalantzarik
gabe baztertu du, halere, eritasun
horiek buruko gaitzak izatea.
Halakotzat tratatu dituzte den-
bora luzez, ordea. Errealitate hori
ederki islatzen du Unrestdoku-
mentalak, eta Frida elkarteko ki-
deek ere badute zer erran horri
buruz. «Behin, medikuak etxera
etorri behar izan zuen, ezin altxa-
turik nengoelako. Karrikara ate-
rata sendatuko nintzela erran zi-
dan, gaitza neure buruan baino ez
zegoelako», kontatu du Arangu-
renek.
Unrest filmak errealitate are
gordinago baten berri eman du,
Danimarkan jazotako kasu baten
bidez. Herri horretan, Poliziak
etxetik atera zuen neke kronikoa-
ren sindromea zuen Karina Han-
sen nerabea, psikiatra batek agin-
duta. 2013. urtean gertatu zen, eta
hiru urtez egon zen emakumea
zentro batean itxita. 2016an itzuli
ahal izan zen etxera.
Unrestdokumentaleko zuzen-
dari Jennifer Brea gaixotu zenean
ere «konbertsio nahasmendua»
zuela erran zioten medikuek, ha-
sieran. «Hitz horiek erabiltzen di-
ra orain lehen emakumeei egoz-
ten zitzaien histeriaz hitz
egiteko», zehaztu du
Murgak. Estigma horren
eragina indarrean dela
argi dute Frida elkarteko
kideek. «Beti kexatzen
ari garela erraten digute,
gertatzen zaiguna handi-
tzen dugula emakume-
ok; bertzela, depresioak
jota gaudela», azaldu du
Arangurenek.
Unrestdokumentalak
Nancy Klimas immuno-
logoaren hitzak jaso ditu,
bertzeak bertze. Klimas
da neke kronikoaren sin-
dromearen esparruko
aditu nagusienetako bat,
Murgak nabarmendu
duenez; eta Klimasek be-
rak argi eta garbi erran
du Brearen lanean «ara-
zoa» dela gaitz horrek,
batez ere, emakumeei eragitea. Ez
delako aintzat hartzen, eta, ondo-
rioz, ikerketarako behar diren ba-
liabideak ez direlako bideratzen.
Frida elkartearen bidez, hain
zuzen, egoera horri aurre egin
nahi diote. 2006. urtean sortu zu-
ten. Ordura arte, Afina elkarteak
hartzen zituen Nafarroan fibro-
mialgia, neke kronikoaren sin-
dromea eta lotutako gainerako
gaitzak zituzten gaixoak. Taldea
bitan zatitu zen, eta Afina eta Frida
ari dira lanean egun. Bi elkarteok
gogoratu dute asteburuan gaitzon
nazioarteko eguna. Ikerketa eska-
tu dute, batez ere.
Arangurenek eta Agirrek eran-
tsi dute Fridan egiten duten lanak
laguntzen diela aurrera egiten.
«Elkartean bat egin dugun ema-
kume gehienok hagitz bizitza ak-
tiboa genuen gaitzak agertu baino
lehen; zenbaitetan gogorra da el-
karteak eragindako lanaren errit-
moa, baina hemen elkar lagun-
tzen dugu, elkarri babesa ematen
diogu», nabarmendu dute.
«Zure egoera berean denak
ulertzen zaitu hobekien», berre-
tsi du Agirrek. «Zure egoera bere-
an diren horiek ezagutzen ditu-
zunean konturatzen zara zure ka-
sua ez dela bakarra, eta horrek
lasaitzen zaitu», erantsi du Aran-
gurenek.
Unrestdokumentalak islatzen
du Jennifer Break gaitz bera du-
ten bertze milaka pertsonarekin
mundu zabalean osatutako sarea.
Interneten bidez osatutako sarea
da hori. «Interneten konturatu
nintzen bazirela nire gaitz bera
zuten bertze pertsona anitz»,
kontatu du Break filmean. Testi-
gantza gordin eta gogorra da Un-
rest lanean egiten duena. «Hilda
nagoela sentitzen dut zenbaite-
tan, baina munduak aurrera nola
egiten duen ikustera behartzen
naute, aldi berean». Brearen hi-
tzek eta ordu eta erdiz jositako
irudiek eman diete zer pentsatu
Fridako kideei. Barrua nahastu
diotela onartu du Agirrek. «Gure
etorkizuna hori izanen ote?»,
galdetu du. Ez du zain gelditu
nahi, deus egin gabe. Ikerketa es-
katu du. Ikerketa eta onespena.
Aintzat har ditzatela.
Baztertzen gaituzte;diagnostikoa jaso eta gero ere,gizonentzat errazagoa daezintasun absolutua lortzea»Maider AgirreFrida elkarteko kidea
«Fibromialgia txikitatik izan dut; beti izan dut mina;kontua da min horrekinbizitzen ikasi dudala»Susana ArangurenFrida elkarteko kidea
«Ikerketa ezinbertzekoa da;ikerketak ekarriko dumedikuen eta gizartearenonespena»Iñigo MurgaMedikua eta Eman Eskua elkarteko kidea
‘‘
Afina elkarteko kideek elkarretaratzea egin zuten larunbatean, beren aldarrikapenen berri emateko. IÑIGO URIZ / FOKU
Edurne Elizondo Iruñea
Kanpo. Estatuarenindarkeriari bu-ruzko kontakizu-netik at gelditzenda migratzaileen
kontrakoa. Horixe nabarmendueta salatu du SOS Arrazakeriak,Iruñean egindako mahai ingurubatean. Jeanne-Rolande Dacoug-na arrazakeriaren aurkako ekin-tzaile feministak, Oihana Barriospsikologoak eta Josu Chueca his-torialariak hartu dute hitza eki-naldian.SOS Arrazakeriako kideek ma-
hai gainean jarritako gogoeta izandute hiru parte hartzaileek abia-puntu. Gogoeta hori laburbildudute erakundeko ordezkari Aina-ra Santakiteriak eta Javier Indu-rainek: «Migratzaileek bidea has-ten duten unetik sufritzen duteindarkeria; Europan, haien kon-trako indarkeria egiturazkoa da,eta publikoa: kongresuan onar-tzen dituzte indarkeria horri bideematen dioten legeak eta arauak.Indarkeria hori ikusten dugu,egunero, hedabideetan. Zergatikonartzen dugu ? Zergatik ez ditu-gu indarkeria horren biktimak ai-patzen estatuaren indarkeriarenbiktimei buruzko kontakizune-an?».SOS Arrazakeriako kideek
egindako hausnarketak Europaosoko gizartea interpelatzen du.Baita Euskal Herrikoa ere. «Egia,justizia eta erreparazioa eskatzenditugunean, migratzaileentzatere galdegin behar ditugu», be-rretsi du Indurainek. Bat egin duJosu Chuecak, eta historiatik, me-moria historikotik heldu dioerronka horri. 1936ko gerran sor-tutako kontzentrazio esparruakjorratu ditu Chuecak, bertzeakbertze, eta esparru horiekin lotuditu, zuzenean, gaur egun migra-tzaileak ixteko erabiltzen direnCIE atzerritarrentzako zentroitxiak eta CETI etorkinak behin-behinean hartzeko zentroak.«1936ko esparruetan txarrantxaerabiltzen zuten; egungo zentroe-tan eta mugetan, berriz, kontzer-tinak. Historiaren haria arantza-duna da», erran du Chuecak.Historialariak argi eta garbi
erran du Europakoa migraziomugimendu handiekin lotutakohistoria dela. «Milioika europarmugitu dira toki batetik bertze-ra». Eragozpenik gabekoak izanziren mugimendu horiek, urte lu-zez. «AEBetan, 1920ko hamarka-dan hasi ziren migratzaileen sa-rrerari mugak jartzen». Europan«paradoxa» bat gertatu zelaerantsi du Chuecak: «Berlingoharresia eta bloke komunista ero-
ri eta gero, egungo gotorleku bila-katu zen Europa».Hainbat datu aipatu ditu histo-
rialariak errealitate horren adie-razgarri: Europak 525 milioi biz-tanle ditu, eta haietako 3,6 milioidira errefuxiatuak; Turkiak 79,5milioi biztanle ditu, eta 3,1 milioierrefuxiatu. Libanok, berriz, seimilioi biztanle, eta milioi bat erre-
fuxiatu. Europako Batasunak mi-grazioa kontrolatzeko ezartzendituen politiketan Turkiak edoMarokok duten ardura nabar-mendu eta salatu du Jeanne-Ro-lande Dacougnak, hain zuzen ere:«Europak kanpora eraman ditubere mugak, eta kanpoko mugahoriek zaintzen dituztenak mi-gratzaileen aurkako indarkeria-
ren laguntzaile dira. Migratzaile-entzat gero eta zailagoa da Euro-para ailegatzea».Migratzaileek sufritzen dute in-
darkeria; bai eta haien senitarte-koek ere. Tarajal auzia jarri duadibide Dacougnak. NafarroakoParlamentuak gonbidatu arren,bisa ukatuta, ez diete etortzen utzi2014ko otsailaren 6an Ceutako
mugan (Espainia) hildako migra-tzaileen familiei. «Estatuarenbiktima dira, eta beren senitarte-koei haien gorputzak identifika-tzeko eta lurperatzeko aukera ereukatzen zaie. Familienganakokrudelkeria muturrekoa da»,erran du Dacougnak.
Emakumeen aurka
SOS Arrazakeriako kideen hitzakbere egin ditu ekintzaile feminis-tak, eta nabarmendu du migra-tzaileen aurkako neurriak «le-gezko» izateak ez duela errannahi bidezkoak direnik: «Legezonartutako neurriak direnez, or-dea, haien bidez ezartzen den in-darkeria normalizatu egiten dute,neurri batean».Estatuaren indarkeriak hamai-
ka aurpegi dituela erantsi du Da-cougnak: «Atzerritarren Legea,CIE zentroak, polizien indarke-ria...». Indarkeria hori salatzeko,migratzaileek dituzten mugak ja-rri ditu agerian ekintzaileak: «Sa-latzea zaila da haientzat, eta sala-tzen dutenean ere, justizia jaso-tzeko aukerak hagitz urriak dira.Horrek areagotzen du migratzai-leon babesgabetasun sentsazioa.Sistemaren zigorgabetasuna na-barmena da».Emakumeen aurkako indarke-
ria bereziki aipatu nahi izan duDacougnak; batetik, egoera «arezaurgarriagoan» daudelako, eta,bertzetik, salatzen dutenean, sis-temak ez duelako sinesten erra-ten dutena. «Egiturazko zaurga-rritasuna ekartzen du horrekguztiak».Gizarte mugimenduek duten
ardura nabarmendu nahi izan duDacougnak, bertzalde. «Migra-tzaileak, oraindik ere, ez dira hiri-tar. Are gutxiago beltzak badira.Beltza bazara, beti kanpotar gisahartzen zaituzte. Gizarte mugi-menduek ere badute zer hobetuhorretan, diskurtso arrazistei me-sede egiten dietelako batzuetan».Oihana Barrios psikologoak ere
gizarte mugimenduei egin die so,eta nabarmendu du migratzailee-kin elkarlanean aritzeko espazio-ak falta direla, oraindik ere.«Gauzak egiten ditugu, bainahaiek falta dira; ez ditugu behardiren loturak sortzen, ez dituguespazioak eta eztabaidak parte-katzen».Migratzaileen aurkako indar-
keria gertutik ezagutu du Barrio-sek, Torturaren Aurkako Koordi-nakundeko kide gisa hainbat per-tsona artatu baititu. «Indarkeriakutzitako arrastoa sakona da. Ha-maika traumak egiten dute bat».Barriosek argi du: «Denen arteanegin behar dugu denen giza esku-bideen alde».
SOS Arrazakeriak gogoeta egin du migratzaileen aurkakoestatuaren indarkeriari buruz, eta, lan hori oinarri hartuta,auzia jorratu dute Josu Chueca historialariak, Jeanne-RolandeDacougna ekintzaileak eta Oihana Barrios psikologoak.
Kontakizunak dituen
hutsuneak betetzeko
Oihana Barrios, Jeanne-Rolande Dacougna eta Josu Chueca, Iruñeko Maravillas gaztetxean. IÑIGO URIZ / FOKU
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 18a4 b Gaiak
Kattalin Barber Iruñea
Guraso biologikoek
haien kargu egite-
rik ez, eta 158 adin-
gabe bizi dira Na-
farroan harrera
zentroetan, harrera familia baten
premian. Oinarrizko behar guz-
tiak beteak dituzten arren, etxe
baten goxotasuna eta familia ba-
ten berotasuna faltan dute. Nafa-
rroako Gobernua familiak bila-
tzen ari da aldi baterako haurrak
etxean har ditzaten familia harre-
rarako programaren bidez.
Harrera familien behar larria
du gizarteak. Izan ere, gobernuko
egoitza baten aldean, harrera fa-
miliak «are lehentasunezkoago-
ak» dira neska-mutil gehienen-
tzat. «Batez ere, ingurune afekti-
bo eta erreferentzial sendoagoak
eskaintzen dituztelako», esan du
Maite Miguez Nafarroako Gober-
nuko Familia eta Adingabeen Zu-
zendariordetzako Zaintzako ar-
duradunak. Harrera programa-
ren inguruko datuak eman ditu
berriki Nafarroako Gobernuak:
2017an, 223 adingaberi egin zi-
tzaien harrera; horietatik 149 fa-
milia zabalarekin zeuden, hau da,
haurren senideekin, eta 74 neska-
mutil, beste familia batzuekin.
Beste 158, berriz, egoitzetan dau-
de, eta harrera familia baten espe-
roan daude batzuk.
Miguezek nabarmendu du
7 urtetik gorako adingabeentzat
dutela harrera familiak aurkitze-
ko zailtasunik handiena. «Fami-
liak aurkitzeko zailtasunen arra-
zoia beldurra izan ohi da. Aurre-
tik hainbat esperientzia bizitako
haurrak dira, eta berariazko be-
harrak dituzte, baina ez dira zer-
tan zailagoak izan». Harrera fa-
miliak oinarrizko zutabeak dira
babes sisteman, eta haur txikie-
nekin bide hori lehenetsi behar da
beti. Larrialdiko harreretarako
familiak ere behar dituzte. Kasu
honetan, premiaz esku hartu be-
har denean edo egoera aztertzeko
behar den denboraldian adinga-
beak etxean hartzeko programa
da. «0 eta 6 urte arteko haurren-
tzat da, eta iraupen laburreko
neurria, sei hilabete baino gehia-
go ez».
Orain lau urtetik harrera ama
da Carmen Blanco Saralegi.
2014tik bizi da Saioa harekin:
«Elkartasuna izan zen adingabe
bat hartzeko arrazoia», aitortu
du. Ez da sekula damutu. 11 urte
zituela iritsi zen Saioa etxera. «Ez
nuen neure burua haur txiki ba-
tekin ikusten, eta inoiz ez dut uste
izan adina arazoa izan zitekeela».
Elkarbizitzaren alde onak eta
txarrak izan ditu hizpide, baina
bete-betean egin du Nafarroako
Gobernuaren familia harrerarako
programaren alde. «Edozein fa-
miliak balio du harrerarako. As-
kotan, harrera familiak heroi gisa
ikusten gaituzte, baina ez gara
horrelakoak, normalak gara».
Harrerak ohikoak izan daitezke,
hau da, behin-behinekoak,
gehienez bi urtez, edo behin beti-
koak, jatorrizko familiarekin
itzultzeko aurreikuspenik gabe-
koak. Badira larrialdiko harrerak
eta harrera espezializatuak ere.
Blancok behin betiko harrera-
ren alde egin zuen. Kasu horre-
tan, adin nagusi izan arte luza dai-
teke. Jadanik lau urte daramatza
Saioarekin: «Bi familia dituzten
gazteen gisa hartu behar ditugu.
Alde horretatik, Saioa nirekin
dago bere egunerokoan, baina
ikuspuntu guztietatik bere fami-
lia biologikoa presente izatea oso
garrantzitsua da». Normalean,
jatorriko familiarekin harremana
izaten dute adingabeek, eta go-
mendatzen da bi familien parte
hartzea izatea harrera positiboa
izan dadin. Saioaren kasuan, ha-
sieran bakarrik bete zen gomen-
dioa. Orain dela bi urte, familia
biologikoak harremana etetea
erabaki zuen. «Errespetatu behar
dugu adingabeek beste familia
bat dutela, eta haien istorioa
onartzen duzun heinean oso ongi
doa harrera», azaldu du.
Eman adina jasoUrtez urte gaztearen «loraldia-
ren» lekuko izan da Blanco.
Eman adina jaso du Saioarekin,
eta pozik dago: «Loratzen ari da.
Erabakiak hartzen ditu, segurua-
go eta osasuntsuago dagoela esa-
nen nuke». Zailtasunak ditu
eskolan, baina aurrera doa:
«Inoiz ez dute eskolatu, eta bada-
ki bizitza zaila izan duela, baina
badu zer esateko, eta badu lagun-
tza».
Harrera familia izateaz gain,
Magale Nafarroako Harrera Fa-
milien Elkarteko kide da Blanco.
30 harrera familia inguruk osa-
tzen dute elkartea, eta, haien arte-
an babesa emateaz gain, sentsibi-
lizazioak eman eta ira-
kasleekin lanean dihar-
dute adingabe horien
prozesuak hezkuntza
zentroetan kontuan har-
tzeko. «Legedian alda-
ketak egitea ere proposatzen du-
gu, 18 urte betetzean adingabeak
babesgabe ez sentitzeko, besteak
beste», azaldu du. Adin nagusi
izatean, administrazioa gazteen-
gandik bereizten da erabat, eta
horrek eragiten du asko babesga-
be sentitzea: «Egia da familia ha-
rrerarekin dagoen harremana ez
dela aldatzen, eta kasu gehiene-
tan elkarrekin jarraitzen dutela,
baina askotan aterpe gabe senti-
tzen gara».
Harrera familien bila ari da NafarroakoGobernua, adingabeei aldi baterakobabesa emateko. Nafarroan 158adingabe daude harrera egoitzetan,familia ingurunerik ez dutelako.
Aldi baterako
habiak
Gobernuak kanpaina bat hasi du adingabeentzako harrera familiak bilatzeko asmoz. NAFARROAKO GOBERNUA
2017. urtean 223 haur hartuzituen gobernuak bere harreraprogrametan; egoitzetandaude 158, familia baten zain
Gaiak b 5NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 18a
NAFARROAKO HITZA
Ostirala, 2018ko maiatzaren 18a6 b Iritzia
RHURBILDU ETA LAUTania Arriaga Azkarate
Kuadrilla-eskolekin adi
Eguraldi oneko egun urrihorietako larunbatarratsalde batean, men-ditik hirira jaitsi ginen
kaña bat hartzera. Terraza eremubat aukeratu genuen. Gunea oi-nezkoentzako prestatu berridute, eta hiru eta zortzi urte bi-tarteko haur andana jolasean ze-bilen gustura asko: batzuk korri-ka, beste batzuk baloiarekin, bes-teak errekara ogitxoak botatzeneta gaztetxoenak hula hoop txikieta distiratsua jiratzen eta bira-tzen. Arratsaldeko zortziak zirela,hor ondoan dagoen elkarte gas-tronomiko batetik haurren gura-soak, hau da, helduen kuadrilla(ongi edana) atera zen; eta nolaez, mozkorren zegoen gizona txi-kiekin jolasten hasi zela ikusi ge-
nuen. Lehendabizi, haurrekinkorrika, bultzaka eta txantxetanzebilen, mutiko bati mina emaneta negarrez hasi zen arte. Ondo-ren, neskatiko gazteenari, hiruurte edo izanen zituenari, zirika-tzen hasi zitzaion: besoetan har-tu; itzulipurdiak airean eman;txikiak disimuluan bere amaren-gana ihes egin zuen arte. Jolashoriek egiten zituen bi-
tartean, mozkorrak gintonikaritrago luzeak ematen segitu etabere jarrera matxiruloa erakus-ten zigun guztioi, hirietako aldezaharretako jauntxoen perfor-mancea; manspreading autokto-noa; kaleak nireak dira, putoa-moaeta jatorra’ naizelako. Tragoa, zigarroa eta lagunari
lau hitz esan eta gero, mozkor as-
gehiago, neskatiko gazteena ne-garrez gogor ari zenez, amak be-soetan hartu eta… mozkorraren-gana eraman zuen, hari muxuaemateko!Mozkorra eta bere lagunak gu
geunden tabernara etorri zirengintonic bila. Gure ondotik pasa-tzerakoan, emakume bat aulkitikaltxatu eta gizonari zera esanzion: «Nik zure diru-zorroa hartueta errekara botako banu, ongiirudituko litzaizuke? Ba oraintxeoso gustura eginen nuke hori».Gizontxoari entzundakoa osogaizki iruditu eta, «hija de puta»oihuka esan ondoren, emakumeajotzera bota zen. Kuadrillakoek,ahal izan zuten moduan heldubazuten ere, emakumearen kon-tra ere gogor egin zuten: «Zu zer-tarako sartzen zara? Pozik ego-nen zara lortutakoarekin!». Etxera gorputz txarrarekin
abiatu ginen, ikusirik haurrek zerikasi zuten: egiturak erasotzaileababesten duela, eta ahularenahotsak ez duela baliorik.
tunak haurrengana jo zuen be-rriz. Oraingo honetan, baloiakendu zien jolasean ederki segi-tzen zuten kuadrillaren seme-alabei. Gaztetxoak behin eta be-rriz, baloia berreskuratzen saiatubaziren ere, gizonak haurrei bu-rutik bultzatu eta urruntzen zi-tuen, txiki ausart batek barrabi-letan ostikada bat eman zion arte.Mozkorrak pilota eskuetan har-tu, ostikada eman eta baloia erre-kara bota zuen. Neska-mutilek,«gure baloia, gure baloia» oihu-katuz, amore eman gabe jarraituzuten. Orduan, kuadrillakoek,bai emakumeak eta baita gizonakere, haurrak lagundu ordez,mozkorra babestu zuten. Potroe-tako mina joaten ez zitzaionez,edo kuadrillak eskaini zion inpu-nitatearekin harrotua, gizontxo-ak hula hoopahartu eta hori ereerrekara bota zuen. Umeak hase-rre, frustratu, sumindu eta nega-rrez harengana joan ziren trope-lean, baina kuadrillak, berriz,mozkorraren alde egin zuen. Are
Haurrek zer ikasizuten: egiturak
erasotzailea babestueta ahularen ahotsak
baliorik ez duela
Irudiab Iruñea
Hiriko hegaztiei so, Gorostiko kideekinIruñeko Ingurumen Heziketako Museoak ibilaldi berezia egin zuen larunbatean, hirian: paseo ornitologiko bat,
Aranzadi inguruko hegaztiei so egiteko. Gorosti Zientzia Elkarteko kide eta ornitologo Juan Ignacio Deanek gi-
datu zituen parte hartzaileak. Hirian ikusten ahal diren hegaztien berri eman zien, eta haietako zenbaiti so pasa-
tu zuten goiza; adibidez, miru gorriak eta lertxunak. Gorostik urtero antolatzen du ornitologia ikastaro bat, eta
gero eta herritar gehiagok egiten dute bat txoriak behatzeko. IÑIGO URIZ / FOKU
Nafarroako Gobernuak sexu erasoenaurkako kanpaina bat aurkeztu du
IRUÑEA bJaietan ere, libreak eta beldurrik gabe lelopean, NafarroakoGobernuak sexu erasoen aurkako sentsibilizazio kanpaina bat aurkez-tu du. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariAna Olloren eta Nafarroako Berdintasun Institutuko zuzendari MertxeLeranozen irudiko, indarkeria matxista desoreka sozialaren sintomada; beraz, ezinbertzekotzat jo dute berdintasunean sakontzea. Ekaine-an jarriko dute martxan kanpaina, auzo eta herrietako jaietan.
19IRUÑEKO UDALTZAINGOAK SALATUTAKO AUTO GIDARIAK Iruñeko Udaltzaingoak 571 droga eta alkohol proba egin ditu astebu-
ruan, eta, ondorioz, hemeretzi auto gidariren aurkako salaketak aurkeztu
ditu. Gehienek–hamaseik–salaketa administratiboa jaso dute; hiruri, or-
dea, udaltzainek bide segurtasunaren aurkako delitua egotzi diete.
Udalak frankisten omenezko plakakkendu ditu, gobernuaren diru laguntzaz
CORELLA bCorellako Udalak memoria historikoaren legea bete etaherrian frankisten omenez zeuden plakak kendu ditu. Udal hori ACIeta PSNren esku dago. Zehazki, 1936 eta 1939 urte bitartean hildako 91frankistaren omenezko plakak dira orain kendutakoak. Plakak ken-tzeko lanak egin ahal izateko, Corellako Udalak Nafarroako Gober-nuak memoria historikoaren esparruko jarduerak laguntzeko duendiru saila baliatu du.
«Batzuen maila politikoarenerakusgarri da euskara mehatxugisa ikusaraztea; ezjakintasunaislatzen du Nafarroaren izaerapolitikoaz eta hizkuntzaz»Uxue BarkosNafarroako Gobernuko presidentea
Agenda b 7NAFARROAKO HITZAOstirala, 2018ko maiatzaren 18a
MUSIKA
BURLATA El Cabrero.bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
FALTZES El Desvan.bBihar, 20:00etan, Pedro Iturralde
aretoan.
IRUÑEA Txalaroa 18 txalapartajaialdia: Jaso, Escrich Trío eta
Hutsun.
bGaur, 19:30ean, Sanduzelaiko
Civivox aretoan.
IRUÑEA Fermin Muguruza &
The Suicide of Western Culture
eta 2zio.
bGaur, 21:00etan, Zentral aretoan.
IRUÑEA Rozalen.bBihar, 21:00etan, Baluarten.
IRUÑEA Mediterranean Roots
eta Jarel Babel.
bBihar, 21:00etan, Zentral aretoan.
IRUÑEA Fito & Fitipaldis.bBihar, 22:30ean, NUPen.
IRUÑEA Iruñeko Ganbera Abes-batza.
bAsteartean, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEA Don Inorrez.bOstegunean, 20:30ean,
Erraldoien Txokoan.
LESAKA Suakai: Raíces.bBihar, 19:30ean, Harriondoa
kultur etxean.
TAFALLA Gatibu eta Mal Sujeto.
bGaur, 22:00etan, Kube aretoan.
TUTERA Jo & Swiss Knife.bGaur, 20:30ean, Moncayo
zinema aretoan.
BERTSO SAIOAK
BARAÑAIN Kopla Txapelketa Musikatua: Ekain Alegre, Sahats
Aleman, Ander Aranburu, Oihan
Arizala, Jon Arrizibita, Beñat Astiz,
Mintxo Astiz, Martin Berrizbeitia,
Haizea Beruete, Ibai Carballo,
Asier Ganboa, Idoia Granizo, Ane
Intxausti, Luis Mari Larreta Latu,
Iker Narbona eta Oskar Sanz de
Acedo.
bGaur, 20:00etan, gaztetxean.
BAZTAN Bertso afaria: AndoniEgaña eta Sebastian Lizaso.
bBihar ilunabarrean, Gartzainen.
IRUÑEA 78ko Sanferminen ingu-
ruko saioa: Saioa Alkaiza, Sustrai
Colina, Aimar Karrika, Eneko
Lazkoz, Irati Majuelo eta Julio Soto.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Kondestablearen jauregian.
LAKUNTZA Bertso askaria:AlaiaMartin eta Aitor Sarriegi.
b Igandean, 18:00etan, plazan.
ZIZUR NAGUSIAAne Labaka eta
Beatriz Egizabal: Erradikalak gara.
bOstegunean, 20:00etan,
antzokian.
ANTZERKIA
ALTSASU Pablo Carbonell: El mundo de la tarántula.
bBihar, 19:30ean, Iortia kultur etxean.
ATARRABIA Pamela Palenciano:
No sólo duelen los golpes.
bGaur, 19:30ean, kultur etxean.
BARAÑAIN Kulunka: Solitudes.b Igandean (19:00), auditoriumean.
IRUÑEA Circa: Opus.bGaur, 20:00etan, Baluarten.
IRUÑEA Faemino y Cansado:
Quien tuvo, retuvo!.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
Gaiarre antzokian.
IRUÑEA Carmelo Gomez eta Ana
Torrent: Todas las noches de un
día.
b Igandean, 19:00etan, Gaiarre
antzokian.
NOAIN Etxauriko Antzerki Tailerra: Aquí no paga nadie.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
TAFALLA Demode Quartet:
Todos los musicales, o casi
musikala.
bGaur, 20:30ean, kulturgunean.
TAFALLA Teatro Paraiso: Lunaticus Circus.
bBihar, 19:00etan, kulturgunean.
TUTERA El cartógrafo,BlancaPortillo eta Jose Luis Garcia-Perez
aktoreekin.
bBihar, 20:30ean, Gaztanbide
antzokian.
ZINEMA
IRUÑEA Ekozine jaialdia: We must
be dreaming.
bGaur, 20:00etan, Golem Baionan.
IRUÑEA Ekozine jaialdia: DusckChorus.
bBihar, 20:00etan, Golem Baionan.
IRUÑEA Pina.bAsteazkenean, 20:00etan,
Nafarroako Filmotekan.
IRUÑEA Lesa humanidad.
bOstegunean, 20:00etan,
Nafarroako Filmotekan.
DANTZA
LIZARRA Jito Alai, Gaiarre antzo-kiak eta Nafarroako Gobernuak
sortutako ikuskizuna.
bBihar, 20:30ean, Los Llanosen.
BERTZELAKOAK
IRUÑEA Imanol Ituiño magoaren
Magia parrastan ikuskizuna.
bBihar, 18:00etan, Civican aretoan.
Gure proposamena b Iruñea
Fermin Muguruza, Zentral aretoanFermin Muguruzak The Suicide of Western Culture Bartzelonako elektronika bikotearekin ondutako B-Map
1917+100diskoa aurkeztuko du gaur, 21:00etan, Iruñeko Zentral aretoan. Muguruzak bere ibilbide guztiak era-
kutsia du gaitasuna baduela jauzi ikaragarriak egin eta, iraganari bizkarra eman gabe, hainbat eremutan mugi-
tzeko; azken proiektu hori da gaitasun horren adibide. HITZA
Edurne Elizondo Iruñea
«Ez da erraza», aitortu du Sor-tzen elkarteko arduradun SergioIribarrenek (Iruñea, 1978), Sor-tzen jaia prestatzeko lanari buruz.Halere, 22. aldiz ospatuko duteigandean, 10:00etan hasita,Iruñeko Antoniutti parkean.«Auzolan erraldoi bat da», errandu Iribarrenek. Bestaz eta eskuartean dituzten erronkez mintza-tu da. Kezka agertu du euskara-ren aurkako erasoengatik.Zein da igandeko bestaren hel-
burua?
Gure komunitatea batzea. Sor-tzen elkartean bat egiten dugu,batez ere, D ereduko guraso el-karteek, eta, hainbat herritan, es-kola osoek. Gure helburua betiizan da hezkuntza komunitateosoa elkarlanean aritzea. Jaiaren22. aldia ospatuko dugu aurten,eta elkartzeko beharrak sortuzuen, hain zuzen.
22 urteotan izan da aldaketarik?
Uharten eta Sarrigurenen jai osohandiak antolatu genituen, eta iazoinarrietara itzultzeko beharraikusi genuen. Jai handiak izan zi-ren bi horiek, baina pixka bat de-sitxuratu zirela ere uste dugu. Ha-sierakora itzuli nahi genuen; gukegindako jai bat izatea, eta gure-tzat. Ateak zabalik izanen dira,noski, baina koherente izan nahidugu helburuekin eta gure filoso-fiarekin. Jai giro batean irudikatunahi dugu amesten dugun eskola.Lehen, urtero eskola batek an-
tolatzen zuen besta; iaz eta aur-
ten, denon artean ari zarete. Ko-
munitatea batzeko?
Bai. Eta onartu behar dugu zailadela. Iruñerriko eskolak ari gara,batez ere. Denen arteko gauza batdela barneratzea zailagoa da, aha-legin bat eskatzen du. Bainaerronka polita ere bada: egunosoko auzolan erraldoi bat da, fi-nean.
EgunOn leloa hautatu duzue.
Hezkuntzaz haragoko mezua za-
baldu nahi duzue?
Bai. Mezu zabalago bat da. Esko-lak auzoetan eta herrietan daude,eta tokian tokiko egoerak eragi-ten die. Kanpoan gertatzen denakbadu eragina eskoletan. Ikasturtehasieratik argi genuen euskara-ren erabileraren alde egin nahigenuela. Gure eskoletan gero etafamilia euskaldun gehiago dago,
baina badira euskaldunak ez di-renak ere. Egun on esatea, ordea,oso erraza da. Lehen hitza euska-raz esatea bultzatu nahi dugu.Hitz horiekin, gainera, gogoratuahal izan dugu Martzillako alkateMario Faboren jokabidea, ikas-turte hasierako ekitaldian nahia-
go izan baitzuen ingelesez hitzegin,egun onesan baino.Euskararen aurkako mezuak
ohiko bilakatu dira oposizioko
taldeen artean.
Ez da bakarrik Iruñean eginen du-ten manifestazioa. Hori anekdotahutsa izan daiteke. Baina gogora-tu behar dugu Jose Iribas Hezkun-tza kontseilariaren garaiak erenolakoak izan ziren. Argi izatengenuen ikasturtea hasi bezain
pronto D ereduaren aur-kako kanpaina bat eto-rriko zela. Beti egon be-har genuen erantzutekoprest. Orain, gobernua-ren aldaketarekin, aldatu
egin da hori. Erantzuten bainogehiago, eraikitzen ari gara. Hale-re, Euskararen Legearen aldake-taren ondorioz D eredua sare pu-blikoan lortu duten herrietan ba-da kezka.Euskaraz ikasteko aukera gal-
tzeko kezka?
Bai. UPN itzultzen bada D ereduagalduko ote duten beldur dira.Egunero ari dira UPNtik eta PSN-tik esaten itzultzen badira euska-raren alde hartzen ari diren neu-rri guztiak zaborrontzira botakodituztela. Hori da larriena. Ez da-kit gorroto delitu deitzen ahalzaion, baina, azken hiru urteotan,euskararen aurkako mezu osogogorrak zabaltzen aritu dira. Na-farroako jendarte osoaren aurkaari dira, eskubideez ari baikara.Familia guztiek dute eskubideaseme-alabak D ereduan matriku-latzeko. Zaborrontzira botakodute eskubide hori?Gobernuak egin dituen urratsei
buruz, motz gelditu dela uste
duzu?
Ausardiarik eza aipatu dute hain-bat eragilek; guk ere bai. Guk argidugu Euskal Herriak elkarbizi-tzarako behar duela euskal ikasleeleaniztunak sortuko dituen hez-kuntza eredu bat. Nafarroan, hiz-ki zopa bat dugu. Gurasoek A, Geta D ereduen artean hautatu be-har dute. D eredua elkarbizitza-ren eredua da, euskara, gaztela-nia eta ingelesa ikasten dutelakohaurrek, eta, ondorioz, baduteaukera beste ereduetako ikaslee-kin komunikatzeko. A eta G ere-dukoek, ordea, ez. Horregatikegin dugu auzo bizi onaren esko-laren eta hezkuntza burujabetza-ren alde.Hori da amesten duzuen esko-
la?
Badakigu ez dugula orain behardugun eskumena. Ez zaigu ahaz-ten, halaber, 30 urteotan Euska-raren Legeak izan duen eragina.Egoera soziolinguistikoa oso ez-berdina da Elizondon, Iruñerrianeta Caparroson. D ereduak, aka-so, tokian tokiko egoerara egoki-tu beharko luke. Egun ez dugugaitasuna hori guztia egiteko,Hezkuntza Departamentuak esa-teko ikasleek zer-nolako hizkun-tza gaitasunak izan behar dituz-ten eta horretarako eredua gara-tzeko. Badakigu hori ez dugulalortuko egun batetik bestera. Bai-na aurrera egin behar dugu. Hel-burua da eredu bakar bat, berdin-tasunean hezteko.Eremu ez-euskaldunean gura-
soak egiten ari diren lana fun-
tsezkoa da bide horretan?
Lan handia egiten ari dira. Bainagutxiengoa dira herri askotan, etakezka badute.Zuek ere kezkatuta zaudete?
Bai, gu ere bai. Gobernua aldatuzenean, arnasa hartu ahal izangenuen, eta, erasoei aurre eginbeharrean, gure lanetan murgil-du ginen. Lehengo dinamiketaraitzultzeko aukerak kezkatzengaitu.
«Komunitatea batzea daSortzen jaiaren helburua»
Sergio Iribarren b Sortzen elkarteko ordezkaria
Egun osoko besta hartuko du, igandean, Iruñeko Antoniutti parkeak: Sortzen jaia ospatukodute, ‘EgunOn’ lelopean. «Auzo bizi onaren eskolaren aldeko» apustua berretsi du elkarteak.
IDOIA ZABALETA / FOKU
NAFARROAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko maiatzararen 18a
Zuzendaria: Edurne Elizondo. Argitaratzailea: Nafarroako Berriak elkartea.
Mundiñu 9, Arbizu 31839 Nafarroa. Lege gordailua: SS-1517-2010
www.nafarroa.hitza.eus [email protected]
«Azken hiru urteotan, mezu oso gogorrak zabaltzen aritudira euskararen aurka; jendarteosoaren aurka ari dira»