Museoen Nazioarteko Eguna 2012
-
Upload
el-pobaleko-burdinola-ferreria-de-el-pobal -
Category
Documents
-
view
238 -
download
9
description
Transcript of Museoen Nazioarteko Eguna 2012
Berriak
El Pobaleko burdinola / Ferrería de El Pobal
Haizeolen gaineko topaketa esperimenta-
la El Pobaleko burdinolan
♣ Haizeola baten eraikuntza eta burdinaren fabrikazioa
zuzen-zuzenean.
♣ Bertoko zenbait produkturen dastatzea gure egur-
labeetan eginiko ogiarekin lagunduta.
Bertaratzen den jende ororentzako egingo dugun era-
kustaldian meatik burdina egiten saiatuko gara, men-
deetan barrena olagizonek erabilitako lorbide bertsuez
baliatuz, harik eta labe garaia agertu zen arte.
Luis Padura errementari maisuaren eskutik eta Euskal Herriko Meatzaritzaren Mu-
seoaren arkeologoen taldearekin elkarlanean haizeola bat egingo dugu, Muskizeko
Callejaverdeko aztarnategian aurkitu eta dokumentatu-
tako labeak (XIII. m.koak) birsortu nahian.
Euskal siderurgia tradizionalaren nondik norakoak eza-
gutzeko eta jendarteratzeko 2009tik hona egiten ari ga-
ren esperimentu-programaren barruan sartzen da orain-
go jarduera hau.
Museoen Nazioarteko Eguna 2012ko maiatzak 18 eta 19
Meatzaritza
ren Museoa
Fundazioa
rekin elkarlanean
PROGRAMA
♣ Maiatzak 18, ostirala (10:00 - 19:00)
• Labearen eraikuntza eta burdina lortzeko
lehenengo saiakuntzak.
♣ Maiatzak 19, larunbata (10:00 - 19:00)
• Erredukzio prozesuaren erakustaldia: mea
kiskali, labea kargatu, isiotu, eta mea erreduzitu
“agoa” edo burdin belakia atera artean.
• Eguerdiko 12:30etan, bertoko zenbait
produkturen DASTATZEA –Muskizeko
txakolina, Idiazabal gazta eta txorizoa-, eta hori
guztia El Pobaleko Burdinolako egur-labeetan
EGINIKO ogiarekin lagunduta.
Maiatzaren 18an eta 19an sarrera eta erakustaldiak doako izango dira.
Informazioa eta erreserbak tel. honetan: 629 27 15 16