Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak
Transcript of Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak
![Page 1: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/1.jpg)
Mihiluze Uribe-KostaIkasketa materiala
1. atala: HERRIAK
![Page 2: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/2.jpg)
- Barrikako biztanleei barrikoztar edo barrikar esaten zaie.- Bizkaiko herririk zaharrenetakoa da. Etxeak han-hemen sakabanatuta daude, erdigune zehatzik gabe. Elexalde, eta Goierri dira auzoen izenak.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK
![Page 3: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/3.jpg)
- Ikusgarriak dira labarretako harrien formak. Labarren tarteetan Barrikako hiru hondartzak ageri dira: Barrika, Meñakoz eta Muriola.
- Antzina, balearen arrantzan ibiltzen ziren barrikoztarrak.- Gainera, historia aztarna garrantzitsuak aurkitu ziren Kurtzioko aztarnategietan.- San Blas (otsailak 3), San Juan (ekainak 24) eta San Andres (azaroak 30) dira herriko zaindariak.Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1.
Atala: HERRIAK
![Page 4: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/4.jpg)
Gorlizek Butroe ibaiaren amaierako arroa hartzen du. Paisaia leuna du, eta itsasertz zatikatua, labar askokoa. Billano lurmuturra eta irla aipagarriak dira natura-parajeen artean. Gorlizko hondartza Plentziakoaren jarraian dago, eta bertara isurtzen ditu urak Gazatza izeneko errekak.
Auzoak: Urezarantza, Elexalde, Agirre-Areantza-Guzurmendi eta Gandia
Gorlizen santiagoak (uztailak 25) eta andramariak (abuztuak 5) ospatzen dira.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK
![Page 5: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/5.jpg)
Hirugarren sektorea da nagusi: erietxea, jatetxeak, hotelak, zerbitzuak… Sasoi batean itsasotik bizi zen jende asko.
Azkorriagako gotorlekua Gorliz itsasotik etor zitezkeen etsaiengandik
babesteko eraiki zuten. XIX. mendean industrializazioak eragindako osasun kalteak sendatzeko kezka agertu zen, eta horregatik
eraiki zuen Areilza doktoreak Gorlizko erietxea.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK
![Page 6: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/6.jpg)
Andraka, Urizar eta Armintza dira herriko auzoak.
Karmenak (uztailak 16) eta santomasak (urriak 17) ospatzen dira Armintzan; Andra Mari (abuztuak 15) Urizarren; eta San Frantziskoren omenez (urriak
4) egiten dira jaiak Andrakan.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK
![Page 7: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/7.jpg)
Rufino Arrola soinulariaren omenezko enparantza Andrakan
dago.
Lemoizen fama handikoa izan zen Rufino Arrola “Andrakako errementaria”. Lemoizko Atauneta baserrian jaio zen 1909an, Lemoizko zentralaren azpian. Osaba baten soinua joten hasi zen hamahiru bat urte zituela. Lanbidez errementaria, pertsona arteza eta gogorra ei zen.Lanean zebilenean, mailukada kopuru bat erabiltzen zuen seme-alaba bakoitzari deitzeko. Berrogeita hemezortzi urterekin berriz ere hartu zuen soinuaren martxa. Hainbat gazteri irakatsi zion soinua jotzen eta berarekin batera eroaten zituen herririk herri.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK
![Page 8: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/8.jpg)
Auzoak sakabanatuta daude: Saratxaga, Isuskitza eta erdigunea
Butroe ibaiko azken bihurgunearen ondoan dago Plentzia, Plentzia-Gorliz badian.
Plentziako itsasadarra zubi azpian.
Plentziako jai nagusia Andolin deuna (irailak 2) da. Karmenak (uztailak 16) eta Madalenak (uztailak 22) ere ospatzen dira.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK
![Page 9: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/9.jpg)
Nekazaritza eta arrantza garrantzitsuak izan dira herriaren historian; pentsa, lehen gabarrak bertan eraikitzen ziren! Orain, zahartze prozesua nabaria da alor bi horietan. Gaur egun hirugarren sektorea da nagusi, ostalaritzari lotutakoa; trenak garrantzia handia izan du horretan.
Erromatar aztarnak aurkitu izan dira Plentzian, baina herri moduan 1299. urtean, Lope Díaz de Haroksortu zuen. Orduan balearen arrantza garrantzitsua zen. Herria harresi batek inguratzen zuen etahiru kale baino ez zituen: Barrenkale, Artekale eta Goienkale. Plentziako portuak garrantzia handiaizan zuen bere garaian. Gainera merkataritza eta komunikazio gune garrantzitsua izan zen, bideetanbandidoak zebiltzanez, garraioa kostatik egiten zen-eta. Nautika eskola ere ezarri zen herrian. Gerora ordea, burgesia eta udatiarrentzako hiri bihurtu zen.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK
![Page 10: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/10.jpg)
Auzoak: Moreaga eta Ugeraga.
Sopelan egiten diren jaiak hurrengoak dira: San Pedro (ekainak 29), Karmengo Ama(uztailak 16), Santa Mariñe (uztailak 20) eta San Andres (azaroak 30)
Sopela kostalde malkartsudun udalerria da. Bertan bizi izandako Sopela leinutik datorkio izena.
Sopelako herritarrei sopeloztar esaten zaie.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK
![Page 11: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/11.jpg)
Sopelakoa inguru ederra da, ikusteko moduko parajeak ditu: Hondartzak, muino eta tontorrak (Saiherri, Munarrikolanda, Peña), Gobela ibaia, bertara ura isurtzen duten Kasarreina eta Lemoso errekak, Santa Mariñeko haitzak, Iturrieta parkea, Balea aintzira, Fernando Ansoleaga parkea
Arriatara, Atxabiribil, Barinatxe eta Meñakotz dira Sopelako
hondartzak
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK
![Page 12: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/12.jpg)
Urdulizko biztanleak urduliztarrak dira.
Auzoak: Dobaran, Elortza, Landa, Mendiondo eta Zalbidea.
Andre Mari jaiak (irailak 8) ospatzen dira, eta Santa Mariñe egunez (uztailak 20), izen bereko ermitara egiten da erromesaldia.
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK
![Page 13: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/13.jpg)
Eraikin aipagarrien artean honako hauek ditugu: Andra Mari eliza, Santa Mariñe ermita edota Torrebarri dorretxea, elizaldean.
Torrebarri dorretxea
Santa Mariñeko haitzak eta ermita
Mihiluze Uribe-Kosta Ikasketa materiala 1. Atala: HERRIAK
![Page 14: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/14.jpg)
1. FROGA:ERANTZUNA EMANDA
Eta ikasitakoarekin, mihiluze lehiaketan aurkituko duzuen lehenengo froga prestatu dezakezue!!
![Page 15: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/15.jpg)
1. froga: ERANTZUNA EMANDAGaldera bakoitzaren erantzun egokia aukeratu beharko duzue guk emango dizkizuegun sei erantzunen artean.
HERRIAK-Plentzia-Sopela-Barrika-Urduliz-Lemoiz-Gorliz
Zei herritan ospatzen dira santiagoak, uztailaren 25ean?
Zein herritan dago balea aintzira?Zein herritan daude Barrika, Meñakoz
eta Muriola hondartzak?Zein izan zen Lopez Díaz de Harok 1299
urtean sortu zuen herria?Zein herritan dago Torrebarri
dorretxea?Zein herritako armarrian agertzen dira
lau arraun?
![Page 16: Mihiluze Uribe Kosta: 1. Atala: Herriak](https://reader030.fdocument.pub/reader030/viewer/2022013118/559014721a28abbb5c8b4608/html5/thumbnails/16.jpg)
ErantzunakZei herritan ospatzen dira santiagoak,
uztailaren 25ean? GorlizZein herritan dago balea aintzira?
SopelaZein herritan daude Barrika, Meñakoz
eta Muriola hondartzak? BarrikaZein izan zen Lopez Díaz de Harok 1299
urtean sortu zuen herria? PlentziaZein herritan dago Torrebarri
dorretxea? UrdulizZein herritako armarrian agertzen dira
lau arraun? Lemoiz