Kilkerraren kantua

1
KILKERRAREN KANTUA Erreserba batean bizi zen indio bat joan zen inguruko herri batera, aintzinatik lagun haundi zuen gizon bat ikustera. Hiri haundia zen, autoz, zarataz, arnasestuka hara-nona dabilen jendez gogait eginda; indioarentzat hau berri baizen harrigarria zen. Biak kalez kale ibiltzen zihoazela, berehala, indio larrugorriak besotik tira eta esan zion: - «Geldi pixka baten! Entzuten duzu? Kilkerraren kantua entzuten dut!». - «Kilker bat entzuten duzula?». Gizon zuriak zorroztu zuen entzumena. Gero buru-eraginez jarri zen: - «Nik trafikoaren zarata baino ez dut entzuten. Oker zaudela deritzait, lagun, hemen ez dago kilkerrik... eta egon baleude ere, ezinezkoa da haiei entzutea burrunba honen erdian». Baina indioak pausu batzuek aurrera emanez, inguruan basa-mahatsondo bat zeukan etxe baten pareta ondoan gelditu zen... Han zegoen kilkerra! Bere lagunak ere buruz baiezko eraginez badiotso: - «Hemen gauza bat dago argi, zerorrek bakarrik entzun ahal izan duzula kilkerra. Zu indioa zara, eta indioak entzumena guk zuriok baino garatuagoa duzue». - «Horretan ez nator ados zurekin, -erantzun zion indioak-. Hartu gogoan esan nahi dizudana». Sartu zuen eskua patrikeran, txanpon bat atera zuen eta espaloi baten erortzen utzi zuen. Zorua jota txanponaren tintin-hotsa entzun zutenean, inguruko pertsona denak hara begira jarri ziren, inguru guztira begira. Indioak txanpona eskuratu zuen, irribarrez gaineratuz: - «Gure entzumena ez da zuena baino hobea. Hori bai, bakoitzak entzuten du ongi, beretzat garrantzizkotzat hartzen duena».

description

Transcript of Kilkerraren kantua

Page 1: Kilkerraren kantua