JAINKOAK EZ - tentazioa.eus
Transcript of JAINKOAK EZ - tentazioa.eus
J A I N K O A K E Z D I T B A R K A T Z E N
Prentsa arduraduna: Ion Ansa Mendizabal. +34 696146752
LEZO URREIZTIETAREN AMETSAK ETA BORROKAK
Z I T A K
Ez dago Lezo de Urreiztietarekin konpara daitekeen pertsonaia
barojiarrik, guztiak gainditzen baititu, baita paradoxaren eremuan
ere. (De mi vida, memorias. 1954)
Lezo ezagutu nuenean esan zidan ingelesak, frantziarrak, atzerriko
kazetariak… guztiak zerri hutsak ginela. Eta hori baieztatzeko, tu
egin zuen lurrera. Lezok modu guztiz nekagarrian lan egiten zuen
gau osoan. Berak salbatu zuen Bilbo 1936ko irailaren amaieran”.
(The tree of Gernika, 1938)
Lezok ekarritako armez betetako barkuen zorioneko iritsiera
iragartzen didate, eta lagundu egin behar diegula arma horiek edo
Lezo gal ez ditzagun, zalantza dudalarik berak ez ote duen armek
baino gehiago balio (Bilbon, 1937ko maiatzaren 25ean)
Lezo Urreiztieta pertsonaia bereziki erakargarria zen. “Randa”
Santurtziar bat zen; hamabost urterekin marinelekin mozkortzen
eta borrokan ibilia zen Europa erdiko puten auzoetan. Krutwig-i
liluragarria egin omen zitzaion, aberriaren enkarnazio modukoa,
“Nigarrez pasa den Atsoa”-ren (Irlandako olerki abertzalea) bertsio
heavy bat. . (El Bucle Melancólico, 1997)
I N D A L E C I O P R I E T O P S O E R E N L I D E R R A , E R R E P U B L I K A R E N
D E F E N T S A M I N I S T R O A
G E O R G E S S T E E R T I M E S - E K O K A Z E T A R I B R I T A I N A R R A
J O S E A N T O N I O A G U I R R EE U Z K A D I K O G O B E R N U A R E N
L E H E N D A K A R I A
J O N J U A R I S T I B I B L I O T E C A N A C I O N A L - A N
Z U Z E N D A R I O H I A
D A T U A K PA R T E H A R T Z A I L E A K
L E K U K O A K
GENEROA: SORKUNTZA DOKUMENTALA
IRAUPENA: 60 MINUTU
FORMATUA: 4K
HIZKUNTZA: EUSKARA, ESPAINOLA ETA
FRANTSESA.
ESTRAINALDIA: IRAILAK 25, DONOSTIAKO
ZINEMALDIAREN ZINEMIRA SAILEAN.
WEBGUNEA:
WWW.JAINKOAKEZDITBARKATZEN.EUS
Lezo Urreiztieta
Martin Ugalde
Miren, Eli, Marc, Michou eta Frede Urreiztieta
(senideak)
Eugenio Ibarzabal (Muga aldizkariko kazetaria eta
eusko jaurlaritzako sailburu ohia)
Luis Barandika (Indalecio Prietoren iloba)
Joxemanuel Pagoaga “Peixoto” (ETAko buruzagi ohia)
Alberto Atxotegi (errefuxiatu ohia)
-
H I S T O R I A L A R I A K TA L D E T E K N I K O A
O F F A H O T S A
A K T O R E A K
Iñaki Goiogana (Sabino Arana Fundazioa)
Luis Sala (Indalecio Prieto Fundazioa)
Iñaki Egaña (Euskal Memoria fundazioa)
Gidoia eta zuzendaritza: Josu Martinez
Ekoizpen exekutiboa: Mireia Gabilondo, Ane
Antoñanzas, Elena Gozalo
Ekoizpena: Mikel Arredondo, Katti Pochelu
Musika: Joserra Senperena
Argazki zuzendaritza: Hibai Castro Egia
Muntaia: Raul Lopez
Animazioa Adur Larrea
Zuzeneko soinua: Iñigo Etxarri, Aritz Pilar
Soinu nahasketak: Jose Luis Rubio, Haritz Lete
Arte zuzendaritza: Izaskun Urkijo
Jantziak: Leire Orella
Kristiane Etxaluz
Andoni Iturrioz eta Xabi Urreiztieta
S I N O P S I A KS T O R Y L I N E
Milaka arma erosi zituen euskal antifaxistentzat. Bere bizia
arriskatuz, ehunka pertsonarena salbatu zuen. Franco hil
zuen, ia. Lezo Urreiztietak bere bizitza harrigarria kontat-
zen digu, hil eta 40 urtera.
-
S I N O P S I A
Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata izan zen, tronpatur-
ik 1907an sortu zena. Bere bizia arriskatuz, ehunka pert-
sonarena salbatu zuen; Euskal Herria aske bat negoziatu
zuen atzerriko gobernuekin; Espainiako Gerra Zibilean,
Bilbon armaz betetako 17 barku sartzea lortu zuen; Franco
hil zuen, ia…
Hil eta 40 urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak
bere historia harrigarria kontatzen digu, protagonistaren
ahotsaren bidez. Biek 1975tik 1978ra izandako elkarrizketa
ezezagun batzuen bidez, film honek XX. mendeko euskal
historia ulertzeko pertsonaia ezinbesteko honen testigantza
ematen du argitara.
Z U Z E N D A R I A R E N O H A R R A
-
Ene azken dokumentalean (“Gure sorlekuaren bila”, 2015),
protagonistetako batek zioen, euskal herriaren historia
oraindik gaur, edo galdua edo kartoi kutxatan ahantzia
zegoela, hein handi batean. “Zenbat altxor galdu ote ditugu,
ez garelako garaiz okupatu gure kultura berreskuratzeaz?”,
galdetzen zion bere buruari.
Altxor horietako bat, pirata baten altxorra, ene eskuetara
iritsi da, bere jabea hil eta 40 urte geroago. Hogeita hama-
bost audio zintek osatzen dute altxorra, eta horietan, Lezo
Urreiztietak, XX. mendeko euskal pertsonaiarik txundigarri
eta ezezagunetako batek, bere bizitza kontatzen dio luze eta
zabal Martin Ugalde idazleari.
Nire aurreko film hark, “Gure Sor Lekuaren Bila” izene-
koak, euskarazko lehen filmaren kopia mutu baten aurki-
kuntza zuen oinarri. Hots, eskuartean nuen izugarrizko ma-
terial filmikoa..... baina irudiak bakarrik erakuts nitzakeen.
Soinua eskas zitzaidan.
Oraingo honetan, destinoaren txantxa bat bailitzan, kon-
trakoa gertatu zait. Film oso baten gaia diren 35 grabaketa
B I B L I O G R A F I A
E G I L E A R E N B I O - F I L M O G R A F I A
Josu Martinez (Bilbo, 1986), Ikus-entzunezko
Komunikazioan eta Gizarte eta Kultur
Antropologian lizentziatua da, eta euskal
zinemaren historian doktorea.
Lanbidez, Euskal Herriko Unibertsitateko
Ikus-entzunezko Komunikazio saileko ikerlari
eta irakaslea da, zinema arloan. Paueko
Unibertsitatean ere zinema irakasle izan da,
Baionako kanpusean. Hizkuntza gutxituak eta
ikus-entzunezko medioak aztertzen dituen
NOR ikerketa taldeko kidea ere bada. Hari zor
zaizkio, “Gure sor lekua” (1956) euskarazko
historiako lehen filmaren eta “Euskadi” (1936)
Louis Lumierek 3 dimentsiotan filmatutako
laburmetraiaren aurkikuntzak.
Zinemagintzan eta literaturan, hainbat lanen
egilea da.
Hitzezko txalupak Elkar, 2011
Tunelak, izarak, mozorroak eta bafleak Elkar, 2014
Gure (zinemaren) sor lekua. UPV/EHU, 2016.
-
J O S U M A R T I N E Z
F I L M O G R A F I ALooking for Mister X (2008) Film laburra. ZINEBI festibalean estrenatua.
Itsasoaren alaba (2009) Film luze dokumentala. Donostiako Zinemaldian estrenatua.
Sagarren denbora (2010) Film luze dokumentala. Donostiako Zinemaldian estrenatua.
Prohibido Recordar (2010) Film luze dokumentala. Donostiako Zinemaldian estrenatua. Nantes-eko Cinema Espagnol festibalean, dokumental onenaren saria.
Barrura Begiratzeko Leihoak (2012) Film luze dokumental kolektiboa. Laburmetrai baten zuzendarit-za, eta ekoizpena. Zinema saletan estrenatua.
Gure Sor Lekuaren bila (2015) Film luze dokumentala. Donostiako Zinemaldian estrenatua. Barcelonako Zinemaldia.cat festibalean, euskarazko film onenar-en saria.
Gure Oroitzapenak (2018) Fikziozko film kolektiboa. Laburmetrai baten zuzendaritza. Donostiako Zinemaldian estreinatzeko hautatua.
Ama (2018)Fikziozko film laburra. 2018ko KIMUAK katalogoan hautatua.
Jainkoak ez dit barkatzen (2018) Film luze dokumentala. Donostiako Zinemaldian estreinatzeko hautatua.
J A I N K O A KE Z D I T
B A R K A T Z E N
I O N A N S A M E N D I Z A B A L 2 0 1 8