IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf ·...

23
IXO (1987) Yoseba Peña Argazkia: "Mihaela Mitrache 70's" Ana-Maria Miron-ek English Wikipediarako egina

Transcript of IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf ·...

Page 1: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

IXO (1987) Yoseba Peña

Argazkia: "Mihaela Mitrache 70's" Ana-Maria Miron-ek English Wikipediarako egina

Page 2: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

IXO (1987)

(c)BesteHitzak/YosebaPeña2017an

Kartzela pairatu dutenak eta, oro har, esperientzia latzak bizitakoak, bi

kategoriatan banatu daitezke, ñabardura xelebreren bat tarteko: isildu egiten

direnaketahitzegitendutenak.Biekalabiekdauzkate taxuzkoarrazoiak: isiltzen

dira sakonenean sufritzen dutenak sinplifikatzearren “lotsa” izendatu dudan

ezinegon hori; edo horiek, zeinen zauriak oraindik odoletan dauden. Gainerakoek

hitz egiten dute, bai eta askotan gogotik hitz egiten ere, hainbat estimulupean.

Zenbait kontzientzia-maila direla medio hitz egiten dute kartzelan, urruna egon

arren, kokatzen baitute haien bizitzaren zentroa, haien mundualdi osoa markatu

duengertakaria,onerakoedotxarrerako.

PrimoLevi

Haudenagertatuzen,gutxigorabehera.

KurtVonnegut

Page 3: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

olatz

Page 4: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

1 ⬩ ETA 1958an sortu zen eta hainbat zatiketa izango ditu ⬩ 1974an bereizi ziren polimiliak (ETApm, fronte politikoa

hobesten omen zuena) eta miliak (ETAm, fronte militarraren alde egiten omen zuena) ⬩ Espainiako gobernuak

hainbat salbuespen-egoera ezarri zuen 1975etik aurrera Gipuzkoan: kontrolak, zentsuraren areagotzea, atxiloketa eta tortura masiboak, pertsona eta ibilgailuen zirkulazio-murrizketak... ⬩ Garmendia eta Otaegi polimiliak

atxilotzean, Garmendia larri zauritu zuten ⬩ Heriotzara kondenatu zituzten ⬩ Mikel Lejarza Lobo infiltratuari esker,

polizia frankistak 50 bat polimili atxilotu zituen, besteak beste Juan Paredes Manot Txiki ⬩

“Parrokiko lokalera eraman nau azkenean! Hasi ginenetik esaten zuen hamazazpi urte

bete ondoren lagako zidala. Apirilean bete nituen eta lau hilabete kostatu zaio. Luuuze!

Edonola ere, hantxe geunden Mertxe eta ni (barkatu: ze ikusten dio Karmelori? Hain da

altua! Eta pailazo hutsa: Mertxe aurrean dagoenean, ez da geldirik egoten, barra-barra

esaten ditu txorakeriak... Xabi kriston pila haserretzen da).

Ba, horixe, Mertxe eta ni gehi Xabi-eta. Eseri gara, Xabik magoen antzera panfletoa

atera eta esan digu: estado de excepcioneko notiziak dazkat. Eta Karmelok, filologia

ikasten ari dela erakutsi nahian: hi, nola dek estado de excepción euskaraz?

Xabik ia pazientzia galdu du, lagunek zeinek handiagoa bota bitartean: egurrezko

egoera, estatu poliziala, torturatu mesedez...

Nik “salbuespen-egoera” proposatu nahi nuen, izeko Esti gogoan, baina ez naiz

ausartu: urduritzean gehiegi hitz egiten dut; mihiari eusten ikasi beharko nuke.

Karmelok beti azken hitza: egun grisak! Xabik berehala moztu du barre-algara: hi bai

grisa! Noiz ikusi dek, ba, gris p _ _ _kumeren bat herrian? Ze ost _ _ dek Txerrimutur?

Eta Karmelok, aingeru-aurpegiz: P _ _ _ kume bat? Xabik, desesperatuta: guardia

zibila, motel.

Panfletoa astindu du: zentzura dela-eta, hauxe degu berri-iturri edangarri bakarra.

Dotorea Xabi, hitz egiten ere bai. Harro-harro nengoen, lokalera eraman ninduelako

eta dena ederki esplikatzen duelako.

Page 5: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Papera gorde gabe jarraitu zuen: gogoratzen Ondarrukoa? Argi zegoen txapeloker

haiek garbitutako mutilak ez ziela erasorik egin. Hemen dio COU bukaerako afalondoan

etxera zihoazela kantari eta, kuartel aurretik pasatzean, txapel okerrek haietako bat

atzeman zutela. Luis Arriola. Hurrengo goizean istripuz hil zela esan zioten gurasoei.

Xabi saltsa askotan ibiltzen da: bilera klandestinoak, gauzak gordetzen... Nahiz eta

ezer esaten ez didan, badakit jarduten duela eta beldur naiz. Gure koadrilakoak harritu

egiten dira aspaldi ez garelako haiekin egon; nola, ba! Umemokoak dira. Aurreko

larunbatean Bordatxoan zeuden eta, laurok Bordatxora afaltzera sartu ginenean, han

hasi ziren barre ergeltxoarekin: zenbat urte dauzkate?”

Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta sastraken artean

ezkutatu zuen etxera bueltan erreskatatzeko.

Non demontre zegoen Xabi? Txerrimutur kapaz zen farola baten atzetik agertzeko, eta

orduan... batzuetan kaletik aditzen ziren kuartelean atxilotutakoen oihuak.

Capitantrueno ere ez zen makala. Txerrimuturraren ezizena ez zekien zeinek asmatu

zuen, baina bestearen ohorea Karmelori zegokion, guardia zibilen kapitaina harroputz

hutsa baitzen, tente-tente beti, askotan zaldiz. Halere, Olatzi ez zion Txerrimuturrek

adina beldur ematen. Honen begi hotzek...

Motorraren zarata lasaigarria ez zen errepidetik etorri, baizik eta kanposantuko

aldapatik. Xabi ziztu bizian jaitsi zen, Olatzek oparitutako makuto polita aldean.

— Ez dezu nondik etorri naizen ikusi —Xabik, konplize-irribarrez.

Olatzek muxu eman zion. Ohiko zirrara isildu zuen sabeleko urduritasunak. Atzean

eseri eta abiatu ziren, makutoa eskuineko belaunean kolpeka. Dena azkar pasatzea

nahi zuen.

Musika plaza lepo, manifestazioa hastear. Norbaitek Capitantrueno begiztatu omen zuen

kuartel aurrean metraileta eskuan, zaldi gainera igotzear. Eutsi egin zioten, ordea,

Garmendia eta Otaegigatik.

Page 6: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Uztail bukaerako atxiloketak kolpe latza ETApmrentzat; herria zuekin! Olatzek

Garmendia irudikatu zuen lurrean, ahoan tiroa zuela eta odol-putzu baten erdian.

Oihuak: gora ETA! Giroa gero eta beroago, berandu baino lehen azalduko ziren

guardiak egurrean. Haien partez, berriz, Mertxe eta Karmelo, karakola eta barea, biak

barrez lehertzen, zirkurantz bezala.

Otaegiren inguruko zurrumurrua etorri zitzaion Olatzi gogora, ETAkidea bainoago,

laguntzailea zela, eta, Garmendia larri zaurituta, hiltzera kondenatu omen zutela

gutxienez bat fusilatzeko, baina ezin inori galdetu, batik bat ez Xabiri, ez zezala pentsa

derrotista hutsa zela.

Berehala ekin nahi zion; Xabik, ordea, itxaroteko. John Wayne zen, lasai-lasai

erasoaren aurretik. Azkenean, makutoan paskin gutxi Olatzi utzita, entziklopedia

moduko sorta batekin ezkutatu zen jende artean. Pixka bat geroago aireratu ziren han

eta hemen orri-eskukadak, geiserren moduan. Jendetza mugitzen ari zela aprobetxatuta,

Olatzek bereak poltsatik atera eta gora! Ez al dira uxoak ere zuriak?

Hurrengo hiruzpalau segundotan beldurrak paralizatu egin zuen; Txerrimutur

ezerezetik azalduko zen, idi-begiak sutan...

Tiroak, tiroak! Eta jendea korrika. Plaza Musika lehertu beharrean, txapelokerrek

sarrera guztiak itxi zituzten ateratzean ehizatzeko, satorren moduan.

Alde batetik sartu ziren borraz joka: lasterraldiak, oihuak, tiro gehiago. Mondragones

taberna aldameneko ezkaratza ireki egin zen; Mertxek eskutik tiratu, eta egurrezko

eskaileretatik igo ziren bixi-bixi. Etxebizitzetako batean gordeta hamaika lagun

isil-isilik, dardaran. Aurpegira begiratu arren, ezin gogoan hartu. Sarraski bat egiten ari

ziren plazan, auskalo Xabi gaixoa non zegoen.

Gerra bat, atzera 36ra. Bere burua irudikatu zuen belauniko lurrean, magalean Xabiren

burua laztantzen eta mutila odoletan, hil zorian.

Negarrez hasi zen.

Page 7: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

2 ⬩ Gerra-kontseilu batean, heriotza-zigorra Txikirentzat ere ⬩ Nazioarteko presioek, Aita Santuarenak tarteko,

greba orokorrak eta protestek ez dute Franco samurtzen ⬩ Txiki Bartzelonan fusilatua, Otaegi Burgosen, eta

Madrilen FRAPeko José Luis Sánchez Bravo, Ramón García Sanz eta José Humberto Baena Alonso ⬩ Hurrengo

igandean, jendetza bildu zen Madrilen hiltzear zegoen Francori elkartasuna adierazteko, Juan Carlos Borboikoa balkoian lagun zuela ⬩ Otaegiren gorpua familiarengandik bananduta bidali zuten sorterrira hiru ordu beranduago

hel zedin ⬩ Txiki Bartzelonan lurperatuta, lau mila pertsona joan ziren Zarautzen entierrora ⬩ Amak bertan hitz

egin eta poliziak bikarioarekin batera atxilotu zuen ordu batzuez ⬩ Urtebete geroago eman zitzaion

familiari gorpua ⬩

Xabi Mendoza eta lagunak; kasualitatez hasiak ziren haien aurrean esertzen, edo horixe

saldu zieten Mertxek eta berak kuadrilakoei. Aurreneko aldi hartan formal zeuden

mutilak, nesken txutxu-mutxuari entzungor bezala, baina, argiak itzalita, segituan hasi

zitzaien iletik tiraka eta sorbaldan atximurka; neskek txoratzen: buelta eman, errieta

egin, haserre-plantak...

Xabik denen aita ematen zuen, ume-jolasen gainetik pantailari adi. Heldu.

Hilabete batzuetara Xantioneko sukaldean senargaia egin zuela aitortzean, hango poza,

hango muxuak eta hango begi samurrak! Mutilaren izena itxaropenaz argitu ondoren,

berriz, isilune glaziarra. Amak eskutik hartu eta tiraka arrastatu zuen baratzera, bekatu

kapitalen aurpegiz.

Xabiren abizenei besterik ez zien erreparatzen, Mendoza Gantxegi, izekok Xabiren

aitarekin izandako tirabiratxoa ahaztu ezinik. Uztarriko idi bat handia eta indartsua

omen zen, bestea eskasa: ezin alderatu Xantio Villa Marciarekin, Xantiotarren zorrak

Mendozatarren diru eta Gantxegitarren itzalarekin.

Etxeko gizonek lan egiteari laga zioten, txundituta. Amaren erretolika elizan bezala

buru-makur irentsi ondoren, aitak aitzurra hartu zuen atzera, beltz. Zer esan behar zion,

ba? Pixka bat harrotuta zebilela Donostiako Usandizaga institutura batxilergoa

estudiatzera bidali zutenetik?

Page 8: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Edo gau-eskolaren kontu hura arraroa zela, izekoren modura alfabetatzearekin

tematuta... Ez ziren garai errazak, ez: zenbat eta okerrago Franco, orduan eta zakarrago

itsasoa. Eskerrak Mikel seme-alaben gazteena zen, eta

ez alderantziz.

“Behin ikusi dut Xabi negarrez: Txiki atxilotu zutenean. Oso mendizalea omen zen

sasira sartu aurretik eta Gipuzkoako tontorren erdiak igoak zituzten elkarrekin, Txiki ere

Inda Mendi taldekoa zelako. Telebistan epaiketako zigorra iragarri aurretik, Xabik

bazekien heriotzara kondenatuko zutela, besteak bezala. Txikitako errezo guztiak

erreskatatu nituen Franco behingoz hil zedin.

Aitortzen hasita, esan beharrean nago hasieran ez nuela Txiki gustuko. Xabiri behin

esan nion extremeñoa zela, Euskal Herriaren alde borrokatu bai, baina euskara ez zuela

ikasi. Mututu egin zen, minduta. Haserrea pixka bat pasatzean, suertea nuela bota zidan,

euskaldun peto-petoen artean jaio nintzelako. Eta egia da; mus-partida balitz, bost

kartarekin aritu naiz.

Euskal Herria euskalduntzen lagundu nahi dut; horrelako gauzak esaten dizkidanean,

sentitzen dut maitasunak gainezka egin behar didala. Oso argi dauka dena, beti. Txiki

traidoretzat jotzen zutelako fusilatu omen zuten espainolek, ezin zutelako eraman

haietako bat gure alde borrokatzea, gutarra bihurtzea”.

Logelako atean jo zutenean, susto izugarria hartu zuen. Koadernoa burkoaren azpian

ezkutatu eta pelikulen dotoreziaz “Bai?” galdetu zuen ozen.

Aitona Teofilok ireki zuen, musugorri eta irribarretsu. Balantzaka sartu zen,

denboraren poderioz aldaka pitin bat zabalduta, eta esku latz bat ireki zuen billetea

erakusteko: hogei durokoa.

— Eskerrik asko, aitona —eta muxu eman zion. Asteroko zeremonia zen Ixabelen

lekukoa hartu zuenetik Berdura-plazako postuan. Ordurako baserritarra izateak lotsarik

ez zion ematen, baina jendaurrean barazkiak saltzen jarduteak ezinegona sortzen zion,

atso haien modura, azazkaletako lurra garbitu ezinik.

Page 9: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Tira, lotsa pixka bat agian bai, baina ederra zen bere bokata ordaindu ahal izatea,

Xabirentzat zama izan gabe.

Atzera bakarrik, hamaikagarren aldiz nekatu zuen erlojua: bi ordu geratzeko, goizegi.

Momentua irudikatzean, emozioaren zirrara etorri zitzaion eta, segituan, beldurra.

Irakurtzeko gogorik ez: bizitza deika, ez zuen sosegurik besteen istorioetan sartzeko.

Aitzitik, bizitakoa gorde nahi zuen, betikotu, eta bitxia zen, txikitatik izana baitzuen

liburu-gosea.

Izeko Estik gainezka ekarri zuen egurrezko kutxa dotore bat Xantiora aldatzean.

Zabalik zeuzkan beti gela eta kutxa, ale misteriotsuak kaotikoki pilatuta. Olatz

irakurtzen ikustea ikaragarri gustatzen zitzaion, milaka gomendio eta aholku eman

zizkion. Behin batean, eskolatik ekarritako Luca de Tenaren Edad prohibida eskuetan

harrapatu zuen. Kentzea eta leihotik lokatzera botatzea, dena bat. Panfleto frankista

hutsa omen, emazte fidel eta otzanak moldatzeko prestatua.

Hura hil ondoren, haren logelan babestu ohi zen, lurrean eserita, ezer aldatu ez izanak

nolabait lasaituta. Mesanotxean, amak jarria zion gurutzea estaliz, Simone de

Beauvoirren Bigarren sexua-ren bi zatiak. Bizirik zegoela, izekok ez zuen ahotik

kentzen hura.

Aurreneko alea jaitsi zuen magalera. Espainol txukuna irakurri ahala joan zen larritzen.

Zer zen emakume bat? Emakume batek, bere burua definitzean, emakume-natura aitortu

du aurrenekoz. Gizonak, horren beharrik ez. Emakume al zen bera? Hiru urte

zeramatzan hilero minez. Emalegea legea ote? Horrek egiten al zuen emakume? Edo

Xabiren muxu eta laztanek? Bere burua gero eta gehiago estutu behar izatea Xabiri ez

emateko? Bilera klandestinoek?

Laugarren orria irekitzerakoan, ezin: goian ebaki gabe zegoen.

Kolpe batez itxi zuen, sekretuak jota.

Izekoren arropa tantaka hartzearekin konformatu zen; amona Brigidak moldatzen zion.

Eta Xexilik, mutu amen, harik eta labaderotik zetorren batean, oihu ezohiko batez

agindu zion Estiren gauza guztiak jaisteko.

Page 10: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Olatz lasterka izekoren gelara, Beauvoirren liburua eta izekoren akatsa ezkutatzera.

Alferrik: ama enbata bezala agertu zen, armairua liburu-kutxa gainean hustu, eta

eskailerak behera bota zuen dena, sutara. Izekoren txanbrea atzera zen baserri zaharreko

beste gela hotz bat.

“Manifekin hasi ginen, gure esku zegoela sinetsita: herriak aurpegia emanez gero,

frankistak kikildu egingo zituen. Genituen. Burgoskoan baino zarata gehiago ateratzen

ari omen ginen: kotxeak erre, harriak bota, propaganda latz banatu... Eta haiek inoiz

baino egur gehiago: uholde berdeak, grisak, gomazko balak eta, tarteka, benetakoak.

Zaurituak. Hildakoak. Hurre genuen, antzeman egiten genuen.

Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenean, hustuta geratu nintzen. Ez malkorik, ez

gorrotorik, ezer ere ez. Txiki sei boluntariok hil omen zuten. Ezin burutik kendu: sei

heroi azaldu ziren boluntario beste gizon bati bizitza kentzeko.

Larunbata zen. Arratsaldeko 19:30etan Realak bat eta huts irabazi zion Españoli.

Igandeko periodikoan zioenez, partiduaren interesa kontuan hartuta, espero zitekeen

baino jende gutxiago joan zen. Milaka bihozgabe haiek sutan jarri ninduten; ze pena

bonba atomiko batek partidua ezabatu ez izana!”.

Azkenean berandutu egin zitzaion. Animoa ilun, bakero zaharrak erreskatatu zituen

armairutik: ama kritikatzen hasiko zen, ez zirelako kalera joateko modukoak.

Astunagorik!

Modelo zinemaren aurrean, ilara ederra; Xabik besarkatu eta Olatzek gustura onartu:

ordurako ez zion erreparorik ematen; binomio banaezina osatzen zuten. Betiko.

Xabik bi sarrera erakutsita, muturtu egin zen: pribilegioak baliatzea ez zegoen ondo,

eta Xabik aita eta aitonengatik nahi adina zituen. Ez zuen harrotasunik erakusten, baina

lotsarik ere ez.

Page 11: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Argiak itzali zuten, eta NODOaren tronpetak hasi ziren. Erregimenaren propaganda:

Madrilen feria bat zabaldu omen dute eta... Xabik hamar minutu horiek baliatu ohi

zituen eskuak laztantzeko, xuxurlaka aritzeko. Mutu ari zen pantailara begira,

ezinegonean eta aulkian eroso eseri ezinik. Eta ez zen bakarra. Pelikularen erdialdean

ozendu zen zurrumurrua. Tiroak Santa Ana aurrean. Guardia zibil bat. Zaurituta.

Polimiliek. Hilda.

Xabi barreka hasi zen, urduri, ia histeriko. Txaloren bat ere aditu zuten. Karmelo

katuka hurbildu zen pasillotik.

— Txerrimutur garbitu diye —xuxurlaka. Eskuak bihotzera eraman eta lurrean etzan

zen, hildakoarena eginez. Kurrinka hasi zenean, barre-algara izugarriek erantzun zioten.

— Alde hemendik! —Xabik—. Atentzioa ematen ari haiz, ergel hori!

— Lasai, Romeo, baniak. Semeak gorpua ikusi omen dik —eta arrastaka

urrutiratu zen.

Txerrimuturraren semea. Bistaz ezagutzen zuen. Zer izango zen horrelako aita izatea?

Aurreko urtean, aitona Teofilok txapelokerren egurra komentatzean, Olatzek heldu-

plantak itxuratuz murmurikatu zuen:

— Putakumiak.

Amak harrapatu eta kontuak eskatu zizkion:

— Gizaseme bat ez da putakumia guardia zibila dalako, gaiztua dalako baizik.

Amak putakumia esan zuen lehen aldia izan zen. Eta azkena.

Gaiztua txiki geratzen zitzaion Txerrimuturri. Merezita zituen tiroak: putakumia.

Ez zuen irudikatu nahi zer-nolakoa izan zitekeen aita tiroz jota aurkitzea; Xabiri

besotik hartu zion pentsamendua uxatzeko.

Hogei minuturen faltan, Xabik belauna estutu eta alde egiteko keinua egin zion. Kaleko

ate astunak baztertzean, zapla, sei txapeloker zain.

— ¿Prisa? —ahots burlati batek, ezkerretik.

Begiratzeko astirik gabe jaso zituzten buruan kolpeak: Capitantrueno. Bultzaka eta

arrastaka kuarteleraino, aitaren lagun batek ikusi zituen bidean. Esango al zion?

Page 12: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Lagunduko ote zien? Eta adineko bikote bat, kanpotarrak, beldurtuta, baina ez guardiei

begira, baizik eta lapurren pare zeramatzaten mutil eta neskari.

Lapurren pare.

Banatu eta ziega batean atxilo zuten, bakarrik. Orduak izututa: orriak botatzearena ba

al zekiten? Zer egingo zioten? Pertsonez nahastu ziren, laster etorriko ziren barkamen

eske. Baita etorri ere: goizeko ordu txikietan botatzarren urratsak, ate metalikoa

irekitzen eta guardia zibil gazte batek bokadillo bat laga zion lurrean.

Mortadela, azeitunazkoa. Ezin jan.

Oroitzapen lasaietan babestu zen alferrik. Zergatik ez zen koadrilakoen antzekoa?

Politikan sartzeko tentaziorik gabe, mundu zoriontsu batean bizitzen...

Botak bueltan: altxatzeko. Besoa estutuz gidatu zuen eskaileretan gora. Neska bat

oihuka, minez. Guardiak aitorpen-ahotsarekin xuxurlatu zion Ibarrako bikote batek ere

hartua zuela gela hotelean. Ibarra Tolosa aldamenean zegoen. Zergatik ekarri

Zarautzeraino?

Gela batean lau guardia eta Capitantrueno. Kantatzen hasteko. Olatz negarrez;

lehenengo belarrondokoak atzeraka bota zuen, txiripaz ez zen lurrera erori. Harridurak

minaren aurreneko segundoak estalita, taupaka hasi zitzaion masaila. Jo al zezakeen

norbaitek haserre egon gabe?

Hurrengoarekin, hainbeste suerterik ez.

Aitortzeko dena.

Zer, ordea?

Lurrera bota, iletik arrastatu, ostiko bat, beste bat. Aulki batean pausatu zuten.

Erantzuteko. Zotinka hasi zen, eztarria itxita. Hankartean epeltasuna zabaltzen sumatu

zuen: txiza. Barreak. Burlak. Masailekoak.

Eranzteko.

Birritan errepikatu behar, burmuinak uko egin ziolako “fuera la ropa” itzultzeari.

Gizonak irrikaz. Jertsea kendu. Oinetakoak. Galtzerdiak. Eta miraririk ez: alkandorako

goiko botoia. Bigarrena. Guardietako bat hurbildu, eta tiroi batez zartatu zituen

gainerakoak, alkandora erauzteraino. Txistuak eta, guardia atximurka titietan, txaloak.

Page 13: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Jarraitzeko berak.

Larru-hutsik amaren aurrean ere ez; amak baleki. Kremailera jaitsi zuen, begiak itxita.

Galtza bustiek azalari eusten, askatzeko borrokatu zen. Kuleroak ez katigatzeko kontuz,

hanka bat atera, bestea; ez zekien galtza tolestu edo ez, bota edo utzi. Txiza epela izter

barruan, hotza.

Errukirik ez: jarraitzeko. Esku librearekin kuleroak beherantz irristatu, orkatiletaraino.

Beso meheen atzean ezkutuan, dardaran zegoen, malkoek bista lausotuta.

Besoak gurutzean jartzeko, mojetan zigortzen zutenean bezala. Denak begira-begira,

bera malkoz jantzita. Menpekotasun perbertsoa zegoen egoeran; haien uniformea,

arropa baino are gehiago zen armadura. Bera, ordea, biluzik: barregarri, babes gabe,

baldar, umilduta.

Capitantrueno aurrera: borrarekin titiak jaso, askatu. Hanka tartera jaitsi, muturrarekin

bultzatu. Birjina ote zen eztabaidatu zuten algaraka, nork lehenago bortxatu jokatu.

Nahi zutena egingo zioten. Azkenean, ziegaraino arrastatu zuten, dardaragatik ibili

ezinik. Manta bat bota arren, hotzikarak lurrikara baten pareko. Eta loak amesgaiztotik

askatzen hasi zenerako, bueltan gora: Capitantruenok jarraitu, besteak ezezagunak.

Aitona Manuel gauean bertaratu omen zen, txapel gorria buruan eta gerra-dominak

paparrean, tente-tente upela disimulatu nahian. Oihuka exijitu omen zuen kapitainarekin

hitz egitea, biloba askatzea. Eta guardiak, duda-mudan: jipoitu besterik gabe edo tiro bat

buruan, istripu bat?

— ¿Qué prefieres?

Aukeratzeko, baina nola?

Atzera negarrez, propagandarena errepikatu zien, eta Xabiri ematen ziotela, haren

papera arindu nahian. Barre-algarak: Xabi aske zegoen, aitari esker. Bakarrik utzia zuen,

benetako gizonak ezagutu zitzan. Capitantruenok eskua altxa zuen, belarrondokoa prest.

— Ibarrakoak! —Olatzek. Eta eskua frenatu zela ikusita, buruan bilatu zuen

arrapaladan—. Haiek ematen zioten dena Xabiri, haiek! Paperak, armak. Zulo bat.

Capitantruenok irribarre egin zuen, ehiztaria odolustutako harrapakinaren aurrean.

Page 14: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Bazegoen bainera bat, komuneko ur arrea goraino. Muturreko batez bota zuten lurrera,

alfonbra batean bildu, estutu, burua besterik ez kanpoan, birikak ireki ezinik arnasa

sakatzeko, ostiko-zaparrada eta ahoa odolez beteta, burua zapaldu zioten, segituan

airean jaso eta bainera gainean mantendu, kiratsa arnastu zezan, txiza, kaka, ustela, eta

abisatu gabe ur lohian murgildu zuten, astalka egin nahi eta ezin, airea hartu nahi eta

ezin, ito egiten ari zen, airerik ez, txizak sudurrak bete eta, ezpainak estutu arren, ahoa

bete kaka, eztarria bete, birikak bete, komisarian hilko zuten Luis Arriola bezala, ezin

zion amari hori egin, ama gaixoa, ama.

Page 15: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

3 ⬩ Franco bi hilabetez agonian ⬩ Hil eta bi egunera, Juan Carlos Borboikoa Espainiako errege ⬩ Talde

parapolizialen atentatuak hasi ziren; 1975ean pertsona bat hil zuten, ETAmk 12 eta ETApmk 3 ⬩ ETApm oso ahulduta,

Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur haren ideologoak proposatu zuen ETApmtik alderdi bat ateratzea, organizazio

armatua kontrolatuko zuena ⬩ Juan Carlos Borboikoak gobernuko presidente izendatu zuen Adolfo Suárez,

Mugimendu Nazionalaren idazkaria ⬩ Polimiliek bahiketa-kanpaina abiatu zuten, eta bahituetako bat hil egin zuten,

Angel Berazadi ⬩ 29 presok ihes egin zuten Segoviako espetxetik (12 polimilik, 5 milik eta VI. asanbleako 4k,

besteak beste) ⬩ Poliziak zelata jarri, Oriol Solé Sugranyes hil eta gainerakoak atzeman zituen, Frantziaraino iritsi

ziren 4 izan ezik ⬩ Pertur 1976ko udan desagertu zen, seguruenik talde paramilitarrek hilda ⬩ 1976an, ETAmk 16

pertsona hil zituen ⬩

Etxean zaindu egin zuten, zaindu aditzaren bi adieretan. Komunikatzeko gai izan zenean,

kalera eraman zuten, amona Brigidari bisitan. Samur tratatu zuen amonak, azterketak

noiz izango zituen galdetu. Olatz blokeatuta: Usandizaga, hango ezagunak eta

bizimodua, pelikula zahar baten kontuak ziren, baina amonak, temosa, kuartelera ez

zeraman hizpide bat hartu nahi zuen. Azkenean, agurtzeko musuarekin, komentario arin

bat: ez izan presarik nobioa bilatzeko2. Olatzek ez zuen labankada espero; ozta-ozta

eutsi zion negarrari.

Institutura itzuli zuten; amak laguntzen zion geltokira, amak jaso. Eta, azkenean,

Mertxerekin-eta pasieran bidali zuten. Euriak tregoa eman zuenez, malekoira joan ziren.

Urrutian, zein ikusiko eta Capitantrueno, zaldi gainean.

Olatz Loten emaztearen antzera kristalizatzen hasi zen, paralisia poliki-poliki

belaunetik gora narrastuz igotzen zitzaiola, izterrak, aldakak, gatza larruaren partez.

Hiru aste ziren kuarteletik askatu zutela eta biluzik sentitzen zen oraindik.

Isildu ziren olatuak, kaioak, lagunak: kapitainaren trosta harroa besterik ez zen

unibertsoan, tok-tok tok-tok, tok-tok tok-tok. Esku zorrotzez ari zen zelaberea gidatzen,

gero eta hurbilago, ordurako begiak Olatzengan tinko.

Page 16: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Olatz ile-puntaraino gorritu zen, gorputza lurrikara basati batek astinduta. Ibarrako

bikotearen inguruko gezurrak, airea erosteko asmatuak. Ordurako, jakin egingo zuen.

Pare-parean geratu zion zaldia, mespretxu burlatiz goitik behera aztertu. Eta Olatz,

gatzetan atxilo. Itziarren semeak ez omen du laguna salatzen; alabak, berriz...

Capitantruenok barrutik ere biluztu zuen.

Amak guardia pixka bat jaitsita, parrokiako lokalera ihes egin zuen. Xabi kuarteleko

bataioaz ari zitzaien hitz egiten apostoluei. Olatz atean geratu zen, mutu. Mutilak eserita

zeuden, Xabi zutik. Begiak kliskatu eta sermoia eten zuen. Besteak deseroso altxatu

ziren, agerpenari begira. Banan-banan joan ziren lotsatuta eta buru-makur.

Lehen aldiz konturatu zen Olatz lokala gela ziztrin bat zela, mahaia eta aulki merkeak,

horma biluziak. Ez zekien Xabi musu batez agurtu ala ez. Besarkada bat behar zuen,

bakeaz inguratzen zuten horietako bat, baina banatzen zituen metroa amildegi bat zen.

-- Zemouz? --Xabik, lotsaren lotsaz. Olatzek sorbaldak altxatu zituen, begirada jaitsi.

Xabik eskua hartu zion, estutu. Olatzek ez zuen ezer sentitu--. Eseriko gea?

--Ahotsean dardara.

Bi aulkitan jarri ziren, parez pare. Xabik berriro hartu zion eskua, serio. Behintzat, ez

zuen poza edo normaltasuna antzeztu.

-- Gu... zea... gu erori eta biharamunean egin zun alde Karmelok. Iparraldera.

Olatzen begiak paretako gotelean zeuden, koskatxoen gogorra sumatzen. Baietz

erantzun zuen buruaz, mantso. Minutu batez, bizpahiruz.

Xabiren arnasketa azkartu egin zen. Malkoak zituen masailetan. Burua makurtu zuen,

begiak ezkutatu. Negar-zotinka hasi zen, lurrean belaunikatu eta burua sartu zion

magalean Olatzi, haren belaunak besarkatzen:

-- Aitak... aitak ez dakit zer egingo diten... --zotinka--. Nik... nik... Karmelorekin... --

Olatzek burua laztandu zuen. Ume bat--. Txerrimutur garbitzeko informazioa geuk pasa

genuen... Sentitzen det haiek...

Torturatu izana. Bi hitz eta ez zituen esan.

Page 17: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Haiek. Gizasemeek. Gaztetan, hamaika gau pasa zituen loa hartu ezinik izekok

kontatu ziolako Victor Jarari eskuko behatzak moztu zizkiotela jakin zezan, mirariz

torturatik bizirik irtenda ere, ezingo zuela berriro gitarra jo.

— Goiz ala berandu atxilotuko naue berriro —Xabik—. Capitantruenok ez dit

bigarren aldiz lagako... Bestaldera joan behar det.

— Nik zurekin --xuxurlaka. Bihotza mahaspasa baten moduan zeukan, lehortuta.

Hilabete lehenagoko maitasun bukaezin eta itsuaren arrastorik ez—. Noiz jungo gea?

— Gaur gauian. Orioko bidian elkartuko gea, hasierako errebuelta hortan. Zortzietan.

Olatzek ohar bat ezkutatu zuen azukrearen potean3 eta, makutoan arropa pixka bat

sartuta, Xantionetik aldendu zen. Auskalo noiz itzuliko zen, noiz ikusiko berriro

gurasoak, Mikeltxo anaia, aitona-amonak...

Negarrez iritsi zen herri-bukaeraraino, Xabi baino lehenago. Iluntzen hasia zen,

izututa zegoen han bakarrik zain, zaldi-trostak noiz entzungo, poliziak linternekin bere

bila. Sasien artean ezkutatu zen, eta eskerrak: patruila bat igaro zen Orio alderantz,

poliki. Ordu erdi geroago, beste bat Zarautzerantz. Susmorik?

Torturako oroitzapenek kolpatu egin zuten, lotsak. Xabi harrapatu ote zuten? Gaixoa...

Bi ordu geroago, argi geratu zen zerbait gertatu zitzaiola. Ezin Xantionera itzuli,

hantxe izango baitzituen zelatan. Zer egin ez zekiela, kaminoetatik igo zen baserri

atzeko borda zaharreraino. Lurra umel ez zegoen bazter bakarrean eseri zen, loak hartu

arte. Esnatu zenerako, begira-begira zuen.

— Bahua —aitona Teofilok.

Agurea hunkituegi zegoen galderarik egiteko. Donostiaraino eraman zuen Vespa

zaharrean, mugalari baten kontaktua lortu, autobus ateraino lagundu. Besarkadan, bere

usaiaz bete zion sudurra. Patrikatik billete-sorta bat atera zuen, denak kontu handiz

tolestuak eta sokatxo batekin lotuak. Musugorrituta zegoen, negarrez. Billeteak eman

eta autobuserantz bultzatu zuen emeki:

-- Hendaian zaudela, bilatu herrikoren bat.

Page 18: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Karmelo! Eguzki-izpi bat, behinik behin.

Ezin esan, ordea, argi askorik ekarri zionik: lanak mutila topatzeko, eta, azkenean

haren etxeraino eraman zutenean, harrera abegikorrik ez. Lurrean lo egin beharko zuela

bota zion serio, ba omen zirela hamabi etxe ziztrin hartan.

Gogorra zen jendaurrean bakarrik sentitzea, bezperako bakardadea baino are latzagoa.

Aitonak emandako dirua berehala bukatuko zitzaion; eta gero?

Hirugarren egunean, Alfontso delako bat agertu zen pisuko biren bila. Olatzengan

erreparatzea eta haiekin joatera gonbidatzea, dena bat. Edozer etxe hura baino hobea.

Behe Nafarroako Bidaxune izeneko herrira eraman zituen; sarrera ondoko gain batean

zegoen baserria. Leku ederra zen, inguruko bailara lauarekin belarrezko alfonbra trinko

baten bitartez batua.

Garia gordetzeko dorretxoa faroa zen; han eta hemengo muino biribilduak, enbatako

katxopak. Xantio zuloan zegoen, baserri hura goian. Bizitza berriaren metafora izango

ahal zen!

Formazioa jasotzen zuten han militanteek, batik bat politikoa, baina baita frantsesa eta

euskara ere. Bitartean, denbora-pasan bizi ziren, diskrezioan beti.

Olatzek ez zuen lagun bat bera ere egin. Oskola malenkoniatsu batean ezkutatzen zen,

laiotzean. Parrokiako lokalean, zenbat buelta Benito Lertxundiren disko hari!

Marratzeraino. Non zegoen Zuberoa idiliko eta euskaldun hura? Ez al zen horrela

Iparralde osoa? Giroa arrotz hura ez zitzaion gustatzen: espainola eta frantsesa barra-

barra, esajeratuegia zen, baikorregia. Bazirudien baserrikoei pistola pare bat emanda, di-

da batean erauziko ziela Euskal Herria Espainiari, Frantziari.

Nahi bai: behin, Guerrilleros de Cristo Rey talde paramilitarrak furgoneta bat

metrailatu zuen, bederatzi errefuxiatu zeramatzala. Denek bota zuten beren burua

lurrera eta mirariz inortxok ez zuen minik hartu. Mehatxua, baina, behe-laino artean

jaisten zen goizero.

Page 19: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Franco azkenetan omen zegoen. Zurrumurruak gero eta ozenagoak, Radio Nacional de

España berri onak ematen hasi zen tantaka. Itogina ahitu ahala, Frantziako irratiak eta

BBC London ausartu ziren heriotza sarriagotan aipatzera.

Txupinazoa goizeko seietan piztu zen: algaraka, saltoka, garrasika, elkar besarkatuz,

irrintzika eta musuka, gehien aditzen zen oihua “hijo de puta” zela, kotxeetan seinaka

eta zazpinaka hala moduz estutu, eta Hendaiara jo zuten kantari, klaxonak lagun.

Zortzietarako Bidasoko lapurtar ertzean gizon gazte ilara bat zegoen Espainiarantz

xanpain-botilak apuntatzen. Bat, bi, hiru... danba!

Atentzioa ez emateko araua etengabe apurtu zuten goiz, arratsalde eta iluntze hartan

Pettit Baionan, karriketan kantari gizon-kateetan. Natiboen auzo-lotsa eta

irribarre urduriak!

Olatz, dirua hartzeko bururik ez eta nahi adina edanda lehen aldiz, amets bitxi batean

flotatzen ari zen; ezin sentipen hura uxatu, mila pertsona ezagutu bitartean, hamar mila

izen, milioi bat aurpegi.

— Zara euskaldun bakarra ez duena gaur ospatzen —Alfontsok, bere

aldamenera agertuta.

Euskara traketsagatik ezagutu zuen. Jefeen artean bizarrik gabeko bakarra zen, beti

nabarmen elegante jantzita, begiak argi, irribarre zuri.

— A bai? —Lotsatuta eta, nahi baino lehorrago irten zitzaionez, urduri.

Alfontsok burlati behatu zuen tabernako parranda: batzuk tragoz trago, beste batzuk

abesten, denak algaraka eta erretzen. Sestao ez ezagutu arren, horrelakoa izango zen,

lantegien tximiniek isuritako behe-lainoan urperatua.

Bikote batek eskutik hartuta jo zuen kanpora. Zarautzen baino libreago jokatzen zuten

neskek, nabarmen. Olatz ez zen hain inozentea: Alfontso jatorregia zen berarekin.

— Bederatzi hilabete barru ume asko deituko dira Patxi —Alfontsok. Neskak haren

begirada sutsuari eutsi ezinik, basoerdiko ardo txarrean ito zituen begiak—. Politenak

beti hartuta zaudete —ume haserreen ahotsez eta keinuz—. Badaukazu mutil-laguna?

—Olatzek baietz buruaz, sabelean zirrara.

Page 20: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Nekez eutsi zion negarrari: etxeko batere berririk ez. Norbaitek esan omen zien ondo

zegoela, besterik ez. Alfontsok botila hartu zuen Olatzi botatzeko. Besoa pasa zion

sorbalden gainetik, erakarri.

— Hasieran zaila da, badakit, baina askatasunaren alde borrokatzeak eskatzen du

sakrifizioa. —Ahora belarrira hurbildu zion—: ohituko zara, ikusiko duzu.

Olatz paralizatuta: Xabiren izena errepikatu zuen bere barruan desioa isiltzeko; ezin

onartu gorputzaren esnatzea. Xabi, non zaude? Ze kartzelatan?

— Etxera joan nahi duzu? —Alfontsok, xuxurlaka.

Hizkuntzaren tranpak: Bidaxunez ari zitzaiola ohartu aurretik, Xantioneko eta

Zarauzko irudiek kolpatu zuten.

Bi igandean behin etortzen zitzaizkion ama-eta bisitan: aitona Manuelen kotxean,

hamaiketarako iritsi plazara eta bostak arte, egon. Mokadu txikiegiak goseak jota

dagoenarentzat.

Etxera. Bost axola: handik kanpo behar zuen; mundua taberna hura zen.

Alfontsok, irteeran, besoa jarri zion berriro sorbaldaren gainean, baina, Olatzek

nahigabe urruntzera eginda, besoak aldea nabarmendu zuen: zubiek, lotu baino,

distantzia enmarkatzen dute. Pixka bat okertuta ibili ondoren erretiratu zuen

eskua Alfontsok.

Kotxean, bat hitz eta pitz, bestea mutu. Olatz jaitsi eta korrika batean joan zen

baserriko atetzarreraino, hartxintxarrak kras-kras. Giltzarik ez, ordea: penagarria.

Alfontsok ireki, eskutik heldu eta beheko plantan zegoen bere gelaraino gidatu zuen.

Ohea ikustean, izuak besoa astindu zion Olatzi. Aske, eskailerak estropezuka igo zituen,

binaka eta hirunaka, bestearen barreak lagun.

Arropa erantzi bitartean aditu zituen urratsak kras-kras, kotxeko atearen danba eta

motorra urrutiratzen. Literan, ez zekien zerk ematen zion lotsa handiagoa: Xabi gaixoa

lehenengo ardo-tragotik zeharo ahaztu izanak edo Alfontsoren ez hain

ustekabeko saiakerak.

Page 21: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Usandizaga institutuko talde feministan askotan jorratu zuten askapen sexualaren gaia:

hango eztabaidak! Zergatik, orduan, beldurra? Zergatik damua?

Ezinegona ere sentitu zuen, eta beste zerbait zeharo oztopatzen ziona autoerruki

lasaigarriraino iristea: epeltasuna barruan, erakarpena, esker-ona behinik behin baten bat

berarekin arduratzen zelako. Lo hartzean, marea bezala itzuli zen lotsa eta dena

estali zuen.

Zenbat negar eta zenbat ernegu haurtzaro eta gaztaroan, ditxosozko Ximaurras gora

eta behera, kiratsa baitzerion Santa Anako neska finen arabera. Eta azazkalak beti

zikinak, zenbat ordu zirri-zarra kalekoen moduko esku garbiak lortzeko! Eta ezin

samurtu atzapar haiek, lanak gogortuak.

Izeko Esti Xantionera aldatu zenean, haren lurrin-tanta batzuekin saiatzen zen

ezkutuan baserri-perfumea disimulatzen. Alferrik: iristerako, Ximaurras agurra.

Mertxeri ere bai, baina kalera bizitzera joateak lurrindu zizkion kiratsa eta iraina.

Olatzek, berriz, loratu arte itxaron behar. Begiek sudurra estali zien mutilei, eta ahoa

zuritu; hitz itsusietatik lausenguetara pasa ziren. Ironikoa, beraz, baserritar petoa izateak

laguntzea Bidaxunetik ihes egiten.

Serio hartu arren, hango formazio politikoko saioak idiak bezain astunak ziren.

Kristalezko hitz mordo bat: langileria, justizia soziala, kapitala, plusbalioa... Begira eta

begira egonagatik ere, ez zuen haien barruan ezer ikusten.

Euskarazko saioetan aspertzen zenez, baratzeko lanari ekin zion eta berehala zabaldu

zen bere trebezia, hango gehienak galipota baino kaletarragoak baitziren. Horri esker

eskaini zioten Etxepare baserrira mugitzea, Mugerrera. 30 kilometrotara. Bere kabuz.

Bidaxunen, jendearen joan-etorri latza zen; erreparo gutxi: Alfontsok eraman zuen

Mugerrera eta hura izan zen kontaktua mantentzen saiatu zen bakarra, noizbehinkako

agerpenak zirela medio.

Page 22: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

Etxeparen, hobeto: Xalbat aita euskalduna zen; hiru semeak eta ama, ez. Halere, hitz

egiteko behar handirik ez: Olatz barrurantz bilduta bizi zen, lan eta lan familiaren

bisiten zain.

Horrelako batean, Mertxeren eskutitz bat eraman zioten. “Querida Olach” bromaren

azpian, letra borobil eta arduragabez eman zion herriko txutxu-mutxuen berri, nork

egina zuen bere galde, zenbat sumatzen zen bere falta... Testua hamaika bihotzez

apainduta, bazter batean zekarren Olatzi irriarazi zion posdata, presaka erantsita:

“Suertuda: iparralden nahi aina erropa erostia dakazu. Levis pare bat lortuko, faborez?

Botoidunak, badakizu”.

Karmeloren inguruan txintik ere ez; umemokoa. Olatzek, berriz, ume izatera

itzultzearekin besterik ez zuen amesten.

Gutxitan hurbiltzen zen Mugerretik oinez Baionara; baserrian zer egin franko.

Horrelakoetan, Mertxek arrazoi: mundu zabala zuen eskura; hartzeko gogoa falta, ordea.

Hizkuntzak isolatuta zegoen, nekatuta, bihozgabetuta. Gero eta esfortzu handiagoak

bildu behar izaten zituen etxekoen aurrean malkoei eusteko, primeran zegoela itxuratzen

jarraitzeko, are gehiago ETApmk Aingeru Berazadi bahitu zuenetik.

Igande hartan lehen aldiz geratu ziren Hendaiako hondartzan. Ama, Aita, Mikeltxo eta

Ixabel mutu; aitona Teofilok muxurik ere ez. Tregoarik gabe, brausta egin zuen tiro:

— Esaien berehala askatzeko! Gure Aingeru euskalduna den, abertzalia.

Amak ez zuen adorerik izan esku hartzeko; begiekin zirikatu zuen Ramiro, hark

“osaba, faborez” ozen erregutu ziezaion.

Olatz, hitzik gabe; nola adierazi? Pendulu bat zen, inpotentziatik tristeziara,

dezepziotik desesperaziora.

— Ez omen dao ezerre zure kontra, maitia —amak, asteroko erretolika aurreratzen—.

Berriro esan digue. Gainera, Franco hilda... danak hobera egingo du. Etorri etxera.

Etxera.

— Ez diyozue inoiz kontatu behar? —aitona Teofilok bere onetik aterata jarraitzen

zuen. Biloba eskuaz apuntatu zuen—: Hire senargai eder hori lasai asko bizi den.

Aitatxok kanpora bidali ziñan elkarrekin ihes egitekoak ziñaten gauean.

Page 23: IXO 5.000 hitz - | | Other Words Literatureotherwordsliterature.eu/uploads/work/ixo_1987.pdf · 2019-10-29 · Ez zuen egia osorik idatzi, badaezpada. Egunerokoa poltsan gorde eta

La Coruñako barnetegi garesti batean zeukanan estudiatzen. Idatzi al din?

Bisiten zatirik mingarriena agurra zen. Etxekoak bizitzara bueltan, bera txalupa

zaharrekin portuan ainguratuta. Egun hartan, bakarrik geratzean arinduta sentitu zen

lehen aldiz. Eta triste: familiaren kontsolamendua ere ez zeukan.

Hurrengo bi igandeak, latzagoak: aitona Teofilok Aingeru Berazadi gora eta Aingeru

Berazadi behera, bere laguna, bere soziedadea, bere herria, Olatz polimilien

bozeramailetzat hartuta. Marka zen: inoiz baino urrutiago zegoen ETAtik.

Astelehen hartan, preso mordo batek ihes egin zuen Segoviako kartzelatik. Espainiako

irratietan ez zuten kopurua zehaztu; berehala atzemango zituzten. Orduak inolako

berririk gabe, euforia lotsatia: lortuko al zuten? Halere, pobrearen poza, beti motza:

ostegunean Berazadi hilda aurkitu zuten, tiro bat buruan.

Eten bat sentitu zuen, portura lotzen zuen azken soka moztu ziotela. Bela edo arraunik

gabe, itsasoaren menpe iraun beharko zuen. Iraun edo.

Hurrengo igandean, nahiz eta aitona ez azaldu, bakerik ez. Ondorengoan bai, joan

egin zen. Deabruaren antzera, begiak piztuta eta masailak gorri-gorri, ezpain fin

estutuek haserrea azpimarratzen zutela, periodikoa bota zion, eta Olatzek lotsatuta

hartu: “Angel Berazadi, asesinado”.

Argazkikoa zen, zalantzarik gabe: txikitan ikusten zuen Gure Kabiya soziedadean.

Aitona Teofilok bigarren behatzarekin zulatu zuen “Francia” hitza.

— Akordioa lortu omen zenduen —suminak totelarazita. Eta, orduan, urtu bezala egin

zen—. Zergatik?

Begiak malkoz beteta, buelta eman zuen. Olatzek ere eutsi ezinik, negarrez hasi zen.

Amak ez zuen berehala besoekin babestu, pixka batean ordain zezan.

— Hurrengo astian zuekin bueltauko naiz —Olatzek, usain ezagunaren kemenaz.