Irakurle Digitala - berritzegunenagusia.eusberritzegunenagusia.eus › irakurledigitala ›...
Transcript of Irakurle Digitala - berritzegunenagusia.eusberritzegunenagusia.eus › irakurledigitala ›...
-
Instalazio gida 1/9
Irakurle Digitala
Instalazio gida
Irakurle Digitala erabili ahal izateko bi hedapen prestatu dira. Bata, Mozilla Firefox nabegatzailearentzat “bn_irakurle_digitala-1.1.1-fx.xpi” eta bestea LibreOffice (OpenOffice) testu prozesadorearentzat “BN_irakurle_digitala.oxt”. Fitxategi horiek deskargatu eta ordenadorearen karpeta batean eskuragarri jarri behar dira. Hemendik jaitsi ditzakezu berritzegunenagusia.eus/irakurledigitala.
Firefox Hedapena instalatu baino lehen komenigarria da Firefox eguneratzea. Edozein hedapen guztiak bezala nahikoa da “bn_irakurle_digitala-1.1.1-fx.xpi” fitxategia Firefoxen irekitzea instalazioa abiatzeko. Hori egitean “BN Irakurle Digitala” gehigarria instalatzeko baimena eskatuko zaigu. Onartuz gero Firefox nabegatzailean beste tresna-barra berri bat izango dugu, “EusTTS” izenekoa. Prest!
Esan bezala nahikoa da “bn_irakurle_digitala-1.1.1-fx.xpi” fitxategia Firefoxen irekitzea instalazioa abiatzeko baina ondorengo irudietan “Gehigarriak” kudeatzeko menutik abiatuko gara instalazioa pausuz pausu deskribatzeko.
-
Instalazio gida 2/9
-
Instalazio gida 3/9
-
Instalazio gida 4/9
Tresna-barrak erakutsi/ezkutatu daitezke. Irakurle Digitalaren tresna-barrak “EusTTS” du izena.
-
Instalazio gida 5/9
LibreOffice
Hedapena instalatu baino lehen komenigarria da LibreOffice eguneratzea. Era berean, “Java” programa eguneratuta izatea beharrezkoa da (irakurri beheko oharra). Edozein hedapen guztiak bezala nahikoa da “BN_irakurle_digitala.oxt” fitxategia LibreOfficen irekitzea. “BN Irakurle Digitala” hedapena norentzat instalatu nahi dugun galdetuko zaigu. Nahi duguna aukeratu eta itxi. Prest! Itxi programa eta berriro LibreOffice Writer irekitzean tresna-barra berri bat izango dugu “Osagarria 1” izenekoa.
Esan bezala nahikoa da “BN_irakurle_digitala.oxt” fitxategia LibreOfficen irekitzea instalazioa abiatzeko baina ondorengo irudietan “Hedapenak” kudeatzeko menutik abiatuko gara instalazioa pausuz pausu deskribatzeko.
-
Instalazio gida 6/9
-
Instalazio gida 7/9
Tresna-barrak erakutsi/ezkutatu daitezke. Irakurle Digitalaren tresna-barrak “Osagarria1” du izena.
-
Instalazio gida 8/9
Oharra: Gehigarria instalatzerakoan errore mezu bat ager daiteke, honelakoa adibidez:
Problema hau gainditzeko gaitu behar duzu Java Runtime Environment (JRE) LibreOfficen ezarpenetan.
-
Instalazio gida 9/9