Hizkuntzen Industriaren erronka berriak
-
Upload
josu-walino -
Category
Business
-
view
972 -
download
1
Transcript of Hizkuntzen Industriaren erronka berriak
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak
Josu WaliñoBerrikuntza eta Proiektuen Zuzendaria
Elhuyar Fundazioa
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak1. Sektorearen antolakuntzarako proposamena
2. Hizkuntzen Industria Gipuzkoan: Txostena
3. Ondorioak
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
1. Sektorearen antolakuntzarako proposamena
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Merkatu global batean zein da hizkuntzaren
garrantzia?
• Ingelesa da gaur egungo lingua franca.
Benetan?
• Merkatu globalaren zabaltzeak eta
teknologia berriek ez al dute Hizkuntzen
Industriarako aukera bat suposatzen Euskal
Herrian eta munduan?
1.- Abiapuntua
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Lingua Franca: benetan?
• Gero eta nabariagoa da erabiltzaileek
bere hizkuntzan nahiago dutela
informazioa jaso, eta bereziki erosi.
• Hizkuntza aniztasuna errealitate bat
da Interneten.
2.- Lingua franca?
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
Europako Batasunak 2007an argitaratutako ELAN (Effects on the European Economy of Shortages of
Foreign Language Skills in Enterprise) txostenaren ondorioak:
Key findings
• A significant amount of business is being lost to European enterprise as a result of a lack of language skills. On the
basis of the sample, it is estimated that 11% of exporting European SMEs (945,000 companies) may be losing business because
of communication barriers.
• The survey identified a clear link between languages and export success. Four elements of language management were
found to be associated with successful export performance: taking a strategic approach to multilingual communication, appointing
native speakers, recruiting staff with language skills and using translators and interpreters. There could be very significant gains
across the whole EU economy if all exporting SMEs employed one or several of these techniques.
• English is a key language for gaining access to export markets. However, the survey results suggest that the picture is far
more complex than the much-quoted view that English is the world language. Russian is extensively used in Eastern Europe
(along with German and Polish). French is used to trade in areas of Africa and Spanish is used similarly in Latin America. Longer-
term business partnerships depend upon relationship-building and relationship-management. To achieve this, cultural and linguistic
knowledge of the target country are essential.
2.- Lingua franca?
Iturria: CILT (http://www.cilt.org.uk/research/projects/employment/elan.htm)
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Common Sense Advisory.
Konpainiak 2006ko irailean eginiko
azterketa: Can’t read won’t buy.
Why Language Matters on Global
Websites
(http://www.commonsenseadvisory.com/research/re
port_view.php?id=36)
2.- Lingua franca?
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
2.- Lingua franca?
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
2.- Lingua franca?
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
2.- Lingua franca?
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
2.- Lingua franca?
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
3.- Aukerak baliatzen: Kanada
Kanada:
• Biztanleria: 33.311.389 (2007)
• Hizkuntza ofiziala: Ingelesa eta Frantsesa
• Azalera: 9.984.670 km2
• BPG: 987.934.000 € (2007)
Hizkuntzak:
• Ingelesa: (%59,3 ama hizkuntza; ezagutza 90%)
• Frantsesa: (%22,7% ama hizkuntza; ezagutza 60%)
• Beste hizkuntzak: (alofonoak) (%17,6)
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
3.- Aukerak baliatzen: Kanada
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
Ondorioak:
• 4 milioi dolar inbertitu ditu Quebec-eko Unibertsitateak
Outaouais-en duen campusean hizkuntza-teknologia
garatuko duen zentro bat sortzeko.
• Quebec-eko garapen ekonomikorako ministro Raymond
Bachand-ek esan du helburua Outaouais eskualdea
2020rako mundu-mailan itzulpen-teknologian liderra
izatea dela.
• Alorreko enpresak ondo ari dira dagoeneko Kanadako
mailan, baina esportazioari ekin nahi diote. Urtean 5.000
milioi dolar ari dira fakturatzen eta 51.000 lanpostu sortu
dituzte Kanada osoan, zuzenekoak nahiz zeharkakoak
kontuan hartuz gero.
3.- Aukerak baliatzen: Kanada
Language Technologies Research Centre (LTRC)
Erreferentzia batzuk:
• http://www.ic.gc.ca/eic/site/lain-inla.nsf/eng/home
• http://secure.ailia.ca/content.php?doc=70
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
4.- Eta Europan?
Europako hizkuntzen mapa. Iturria: Eurolang (http://www.eurolang.net)
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
Adibide bat:
Europako Batzordeko Itzulpen
Zuzendaritza Nagusiak 1.750
itzultzaile ditu, beste 600 langile
zerbitzu orokorretan (kudeaketa,
idazkaritza, komunikazioa, informazio
teknologiak eta formazioan), eta
2008an, 1.805 milioi orrialde itzuli
zituen.
4.- Eta Europan?
Iturria: Translating for a Multilingual Community – EC
(http://ec.europa.eu/dgs/translation/bookshelf/brochure_en.pdf)
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
4.- Eta Europan?
Euskal Herriak badu aukera bat:
• Gizarte eleanitza: Euskara, Gaztelania, Frantsesa eta maila batean
Ingelesa
• Kokapen geografikoa
• Hizkuntzen Industriak badu ezarpen tradizionala:
• Itzultzaile multzo handia baina sakabanatua
• Hizkuntzen Irakaskuntzan tradizioa
• Edukien sorkuntza eleanitza
• Hizkuntza Teknologiatan aitzindaritza (I+G+b)
Izan daiteke Euskal Herria Europako Kanada?
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Zuen baimenarekin...
(
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Zuen baimenarekin...
• Hizkuntza Teknologiak: Euskal Herrian aitzindaritza
• Eusko Jaurlaritzaren Zientzia eta Teknologia Planetan agertzen da
Hizkuntza Teknologien alorra:
• PCTI 2001-2004. Etortek bidez garatu zen lehen aldiz: Hizking21
proiektua.
• PCTI 2010: Etortek bidez garatua (AnHitz proiektua) baina CIC
bidez garatu gabeko alor bakarra da.
• Hizkuntza Teknologiak Euskal Herrian: Industria ala kultura?
Adibide bat: Ahotsaren sintesia.
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Zuen baimenarekin...
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
Europako Itzulpen Automatikoaren
Elkartearen (EAMT) kongresuan
artikulu onenarentzako Springer Saria
eman diote EHUko IXA taldeari.
OpenTrad (www.opentrad.com) MT
sistema Madrilgo Profit eta Avanza
programen bitartez finantzatu da
2004tik.
5.- Zuen baimenarekin…
Iturria: Unibertsitatea.net (http://www.unibertsitatea.net/blogak/ixa/eamtko-artikulu-onenarentzako-springer-saria-ixa-taldeari)
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
Espalazio bidezko neutroi-iturria:
“Egia esan, Suediak zientziaren inguruan
apustu sendoa egin du azkeneko
hamarkada eta gizaldietan. Gure hemengo
apustuak, ordea, azken ordukoa izateaz
gain, heldutasun gutxiko susmo hedatua
dauka gure mugez harago.”
Unai Ugalde
Biologian Doktorea eta EJko Zientzia Politikako Zuzendaria (1999-2002)
5.- Zuen baimenarekin…
Iturria: ZuZeu.com (http://zuzeu.com/2009/06/03/bakoitza-bere-lekuan/
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Zuen baimenarekin...
)
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Helburua: Euskal Herria bilakatu Europako erreferente
Hizkuntzen Industrian
• Posible dela uste dugu. Ekimena abiatzea:
• Gipuzkoako Foru Aldundia
• Gipuzkoa Berritzen
6.- Aktibazioa
6.1.- Ekimena abiatzea
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Hizkuntzen Industriaren sektorea erabat atomizatuta dago Gipuzkoan.
Sektorearen potentzialtasuna neurtzea da proposamen honen
helburua, horretarako hizkuntzen industrian lanean ari diren pertsonen
lan-talde bat osatuz, sektore hori indartzeko Gipuzkoan eman
beharreko urratsak aztertzeko.
• Sektorearen azterketa bat egitea ezinbesteko ikusten da, zein den
gaur egungo egoera, zein aukera dauden, eta kanpoko merkatuaren
azterketa.
• Azken helburua litzateke Hizkuntzen Industria Gipuzkoan behar
bezala egituratzeko garatu beharreko ekintza-plana diseinatzea, eta
Gipuzkoan beharko litzatekeen egituraren misio eta bisioa finkatzea.
6.- Aktibazioa
6.2.- Helburu orokorrak
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Sektoreak Gipuzkoan bizi duen errealitatearen analisi kualitatibo eta
kuantitatiboa egitea: fakturazio-bolumena, enpresa-kopurua eta
tipologia, langile-kopurua, I+G+B jarduerak, etab.
• Sektoreak mundu mailan duen egoeraren azterketa: ereduak
ezagutzea (Kanada, Herbehereak, Irlanda), hizkuntzen industriak
duen pisua munduko eta Europako ekonomian ezagutzea, etab.
• Hizkuntzen industria 2015eko Euskal Herrian prospektiba-lana
garatzea eta merkatu globalaren garapenaren aurreikuspena.
• Sektorea bultzatzeko administraziotik eta sektoretik hartu beharreko
politika eraginkorren definizioa.
6.- Aktibazioa
6.3.- Helburu zehatzak
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Sektorearen ordezkari nagusiak elkartu lan-taldea eratzeko.
• Lan-taldeari helburuak aurkeztu eta feedback-a jaso.
• Kanpo aholkularitza baten laguntzaz sektorearen azterketa landu eta
benchmarkinga eta prospektiba egin.
• Azterketaren emaitza lan-taldeari aurkeztu eta feedback-a jaso.
• Ondorioak atera eta beharrezkoak diren politika industrialak eta
ekintzak abian jarri.
6.- Aktibazioa
6.4.- Metodologia
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Sektorearen clusterizazioa bultzatu Kanadako AILIA erakundearen
ereduari jarraituta.
• Hizkuntzen teknologiaren alorrean I+G+B jarduerak egingo dituen
bikaintasunezko zentro erreferentziala sortzea (CIC, BERC, Institutu
edo antzekoa)
• Administrazioaren politika industrial zehatzak garatzea sektorea
bultzatzeko
• Administrazioaren epe luzeko konpromisoa hizkuntzen industriaren
sektoreko I+G+B jarduerak nahikotasunez finantzatzeko.
• Sektorearen nazioarteratzea bultzatu oinarri sendoago eta tamaina
handiagoko industria-ehuna sortzeko.
6.- Aktibazioa
6.5.- Ondorio posibleak
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
Ondorioa:
• Gipuzkoa Berritzen-ek lan-talde bat jarri zuen abian Gipuzkoan
Hizkuntzen Industriaren Sektorea aztertu eta dinamizatzeko.
• Aholkularitza enpresen gidaritzapean egin da lana: LKS eta
Prospektiker
• Proiektua 2008ko azaroan jarri zen abian eta 2009ko ekainean amaitu
da lehen fasea.
6.- Aktibazioa
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
2. Hizkuntzen Industria Gipuzkoan: txostenaren aurkezpena
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Gipuzkoa Berritzen-en lidergoaz Hizkuntzen sektorea integratzen
duen hausnarketa prozesu bati ekin zaio.
• Prozesu honen helburua Gipuzkoako Hizkuntzen Industriaren
errealitatea eta honek dituen aukerak aztertzea izan da.
• Prozesuan sektoreko agente nagusiek hartu dute parte LKS eta
Prospektiker aholkularitza enpresen gidaritzapean.
• Hemen aurkezten dugun txostena da hausnarketa prozesu horren
ondorioa
1.- Abiapuntua
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
Txostenean lantzen diren atalak:
• Industria honen definizioa. Hizkuntzen Industriaren mapa.
• Hizkuntzen industriaren merkatua munduan.
• Etorkizunera begira aurreikusten diren joerak.
• Gipuzkoaren potentzialtasuna arlo hau bultzatzeko.
• Aurreko guztia oinarrian hartuta, lan taldeak osatutako Diagnosia,
Porterren ardatzetan oinarrituta.
• Diagnosian oinarrituta, lan taldean identifikatutako etorkizuneko
erronka eta proiektuak.
• Aurrera jarraitzeko, hurrengo pausoak.
1.- Abiapuntua
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
1.- Abiapuntua
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
1.- Abiapuntua
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
Hizkuntzen industria definitzeko bi aldagai hartu dira kontutan:
• Hizkuntzaren tratamendua eta prozesamendua jardueraren beraren
objektua izatea, eta
• Hizkuntzen kudeaketa horrek merkatu aukerak ematea.
2.- Hizkuntzen Industria
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Hizketa-teknologia (ahotsaren ezagutza, hizketaren biometrika, ahotsaren sintesia)• Oinarrizko baliabide eta tresnak: corpusak, lexikoak, gramatika konputazionala, …• Testu teknologiak (NLP)
Hiz
kunt
za T
ekno
logi
ak2.- Hizkuntzen Industria
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Hizkuntzen Industria ez dago sektore bezala definituta.
• Badaude hainbat azpisektore: Hizkuntza zerbitzuak, itzulpengintza,
hizkuntza teknologiak… horietan oinarrituta bildu da informazioa.
• Beste industria batzuetan ez bezala (automozioa, aeronautika,
garraioa, etab.), arlo hau ez da definitzen estatistika ofizialetan, bai
teknologia baina ez hizkuntzei hertsiki lotutako teknologia, bai
hezkuntza baina ez zehazki hizkuntzei lotutako hezkuntza, eta are
gutxiago edukien arloan. Beraz, aurretik egindako beste ikerketa
batzuetara jo da, mundu mailan industria honek izan dezakeen
eragina ezagutzeko.
3.- Merkatu azterketa
3.1.- Hizkuntzen Industria munduan
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Mundu mailako Hizkuntza Zerbitzuen merkatua: 10.536 milioi euro. 2012rako aurreikuspenek 19.000 milioi euroko negozio bolumena aurreikusten dute, urtez urte, %20tik gorako hazkundea, alegia.
• Enpresa hauek, irabazien gehiengoa, hizkuntzaren inguruko zerbitzuen eskaintzatik (itzulpengintza, software lokalizazioa eta telefono bidezko itzulpengintza) lortzen dute.
• 30 enpresa nagusien artean 2.700 milioi € fakturatzen dira. Enpresa nagusien %62 EEBBtan daude kokatuta.
3.- Merkatu azterketa
3.1.- Hizkuntzen Industria munduan
HIZKUNTZA ZERBITZUEN MERKATUA GUZTIRA. 2008
Iturria: Common Sense Advisory, Inc.
30 ENPRESA NAGUSIEN BANAKETA GEOGRAFIKOA
Top 302.700 milioi €
%26,7
Merkatu osoa10.000 milioi €
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Hizkuntza teknologietan bereziki zentratuta,
Europa mailan, 2005. urtean 482 enpresa zeuden
eta guztien artean 610 milioi eurotako merkatu
balioa zuten, %70a idatzizko teknologietan
oinarritzen da eta %30a ahozkoetan.
• Espainiak merkatu kuota osoaren %3 soilik du.
Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania merkatu
kuota handienak dituzten herrialdeak dira;
merkatuaren ia %50 dute. Azken urteetako
bilakaera positiboa izan da eta joerek, hazten
joango dela aurreikusten dute, 2010 urterako ia
800 milioi euroko merkatua estimatzen da.
3.- Merkatu azterketa
3.1.- Hizkuntzen Industria munduan
HIZKUNTZA TEKNOLOGIEN MERKATUA. 2005
Iturria: Technolangue, “”Language techonologies in Europe: the market and trends 2005-2006”
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
Merkatuaren tendentziak eta joerak aztertu dira hainbat faktore kontuan hartuta:
• Mugikortasuna: migrazioa, enpresen esportazio eta inportazioak, delegazio berriak, turismoa….. Horrek,
hizkuntza ezberdinetan komunikatu beharra, eta hizkuntza ezberdinak kudeatu beharra dakar, eta beraz
hizkuntzen industrian, behar berriei erantzun beharra.
• Potentzia ekonomiko berrien presentzia: Hizkuntza berriak munduko panoraman. Ingelesaren
gailentasuna zalantzan. Behar berriak hizkuntzen merkatuan. Teknologia berrien garapenak behar horiei
erantzuteko aukera ematen digute. Industria oso bat ari da sortzen horren atzean.
• Hizkuntza eskubideen aurrean sentsibilitatea: Hizkuntza gutxituen aldeko sentsibilitatea gehitzen, baita
presentzia ere. Aukerak merkatu horretan.
• Internet: Interneten hizkuntza da komunikazioaren oinarria. Internet hedatuz doan neurrian, hizkuntza
berriak sarean. Ama hizkuntzaren erabilerak, negozio aukerak irekitzen ditu sarean. Enpresen
lehiakortasuna jokoan.
3.- Merkatu azterketa
3.2.- Tendentziak
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Aurreko orrietan adierazi den moduan, hizkuntzen industrian mugimendu ugari ari dira
ematen, eta lurralde batzuetan apustu garrantzitsuak egin dira industria hau bultzatzera
begira.
• Prozesuan zehar Benchmarking bat egin da, eta lurralde ezberdinetako eta jarduera
ezberdinetako adibideak bildu dira:
• Europa
• Kanada
• Finlandia
• Irlanda
• Estonia
• Herbehereak
3.- Merkatu azterketa
3.3.- Benchmarkina
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
3.- Merkatu azterketa
3.3.- Benchmarkina: Kanada
• 1996: Kanadako Itzulpengintza Industriaren
Sektore Batzordea sortu zen.
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
3.- Merkatu azterketa
3.3.- Benchmarkina: Kanada
• 2002ko maiatza: Kanadako industriak hizkuntzen industriaren
inguruko sinposio bat antolatu zuen. 100 eragile inguruk parte
hartu zuten eta beren adostasuna agertu zuten sektore honen
garapenerako eman beharreko urratsen lehentasunen
inguruan.
• 2002ko ekaina: Kanadako hizkuntzen industriaren Mapa
Teknologikoaren Batzordea sortu zen. Bere helburua arlo
honetako interes taldeak identifikatzea zen, baita horien perfila
eta hazten doazen sektoreak zehaztea, Kanadako nazioartean
lidergoa izan dezan hartu beharreko neurriak iradoki…
Hizkuntzen Industriaren behin-behineko zuzendaritza
batzordea sortu zen, elkartearen oinarriak ezartzeko,
finantzazioa lortzeko eta urteko batzar orokorra osatzeko.
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
3.- Merkatu azterketa
3.3.- Benchmarkina: Kanada
• 2003ko udaberria: Kanadako hizkuntza enpresen sarea
(CLIN-RCIL) AILIA (Association de l’industrie de la
langue/Language Industry Association) bihurtu zen.
• 2003ko martxoa: Kanadako gobernuak “Hizkuntza
Ofizialentzako Ekintza Plana” jarri zuen martxan. Horretarako
20 milioi $ inbertitu zituen. Hizkuntzen industriari eragiten
dioten hiru neurri nagusi daude:
• Industriaren oinarriak zehaztea
• Irudi sendo bat sortzea
• Hizkuntza teknologiak ikertu eta garatzea
• 20 milioi $ horiek bost urtetan zehar egin beharreko lanak
finantzatzeko balio izan zuten
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
3.- Merkatu azterketa
3.3.- Benchmarkina: Kanada
• Hemendik aurrera, AILIA eta Kanadako hizkuntzen
Industria, orokorrean, sendotzeko eta garatzeko
bideari ekin zitzaion.
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
BPGri eginiko ekarpena (2004ko datuak)
• Hizkuntzen Industriak gutxienez 1.700 milioi euroko ekarpen ekonomikoa egin zion Kanadako 2004ko BPGri
• Itzulpengintzak BPG nominalari eginiko ekarpenaren %44,8 suposatu zuen
• Hizkuntza eskolek sorturiko jarduera ekonomikoak 279,3 milioi euro suposatu zituen 2004ko BPGn. Hala ere, eskola hauek atzerriko ikasle asko erakartzen dituzte eta horiek diru asko uzten dute bertan.
• Hizkuntza eskola publiko eta pribatuek ia milioi bat euroko ekarpena egin zioten BPG nominalari.
Lanpostu kopurua (2004ko datuak)
• Herrialde osoan zehar 51.700 lanposturen jabe da industria hau, batez ere, zerbitzu komertzialen sektorean kokatzen dira lanpostu hauek.
• Itzulpengintzak 25.200 lanpostu sortu zituen Kanadan, industriak ekonomia nazionalean izandako zuzeneko, zeharkako eta eragindako inpaktuak kontuan hartuz
• Hizkuntza eskolek 14.600 lanpostu sortu zituzten. Atzerriko ikasleen estantziak 11.900 lanpostu sortu zituen, beraz, hizkuntza eskolek, orokorrean, 26.500 lanpostu izan zituzten.
• Ezin izan da Hizkuntzen Teknologien inguruko daturik lortu.
3.- Merkatu azterketa
3.3.- Benchmarkina: Kanada
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
Zergatik Gipuzkoa? Zergatik aukerak?
• Eleaniztasun kultura. Azken mapa soziolinguistikoaren arabera, Gipuzkoako biztanleriaren %53 elebiduna da eta beste %16 elebidun hartzailea.
• Unibertsitate sare garrantzitsua. Ikerketa mailan oso proiektu esanguratsuak eraman dira aurrera.
• Sektore honetan ikerketa funtsezkoa da, eta baditu eragileak hori ahalbideratzen dutenak.
• Tradizio industrial luzea Hizkuntzen arloan.
4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Mundu mailan gertatzen denaren antzera, hizkuntzen industria
moduan identifikatu den multzoa, ez dagokio hertsiki CNAE zehatz
bati, ez eta estatistiketan erabili ohi diren sektoreei lotuta ere. Beraz,
Gipuzkoan industria honen egoera zein den jakiteko, inkesta
bat egin da bertako enpresa nagusien artean.
• Enpresa esanguratsuenak identifikatu dira, eta horiei, galdetegi
egituratu bat igorri zaie. Ia %75ak erantzun dio galdetegiari, beraz
esan daiteke jasotako erantzun maila nahiko ona izan dela. Hogeita
hamazazpi galdetegi bidali dira eta hogeita zazpiren erantzuna jaso
da.
4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan
49
KUDEATZEN DIREN HIZKUNTZAK
0%
10%
20%
30%
40%
50%
60%
70%
80%
90%
100%
20%
4%4%
16%
16%
8%
12%
20%
"Guztiak"
Eusk + Gazt + Ing + Fran + Kat + Gale + Portu
Eusk + Gazt + Ing + Fran + Ale
Eusk + Gazt + Ing + Fran
Eusk + Gazt + Ing
Eusk + Ing
Eusk + Gazt
Euskara
0%10%20%30%40%50%60%70%80%90%
100%
Itzulpengintza Irakaskuntza Edukiak Hizkuntza Teknologiak
SoilikBeste jarduerekin batera
BURUTZEN DITUZTEN JARDUERAK
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan
Lanpostuen banaketa jardueraren arabera
11%
7%
25%
57%
Itzulpengintza
Irakaskuntza
Edukiak
Hizkuntza Teknologiak
Hizkuntzen Industriako sarreren banaketa jardueraka
36%
22%
18%
24%
Itzulpengintza
Irakaskuntza
Edukiak
Hizkuntza Teknologiak
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan
- I+G+bn: 864.758€
- Formazioan: 231.960€
- Marketinean:121.287,92€
Sarreren %1,60
Sarreren % 0,43
Sarreren % 0,22
2000 2006
EU-27 1,86 1,84
Frantzia 2,15 2,10
Holanda 1,82 1,67
Eslovenia 1,41 1,59
Espainia 0,91 1,20
EAE 1,43 1,47
Adibidez beste lurralde batzuetan:
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan
Oharra: %78ak erantzun dio galdera honi.
Samenten banaketa geografikoa
42%
45%
11%2%
Gipuzkoan
EAEn
Estatuan
Atzerrian
Salmenten banaketa bezero tipologiaren arabera
9%
7%
53%
31%
AdministrazioPublikoa
SozietatePublikoak
GainerakoErakundeak
Pribatua
Oharra: %78ak erantzun dio galdera honi.
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan
Lanpostuak:
• 2.043 lanpostu guztira
Sarrerak:
• Guztira: 119.317.724 €
• Diru-laguntzak: 47.317.892 € (guztizkoaren %42)
Lanpostuak:
• 1.575 lanpostu (guztizkoaren %77)
Sarrerak:
• Guztira: 54.425.656 € (guztizkoaren %45)
• Diru-laguntzak: 54 M€ horien %24
• Erantzun duten enpresen lanpostu eta sarrera bolumena:
• Kopuru hauetatik, zuzenean Hizkuntzen Industriari dagokiona:
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan
Lanpostuak:
• 51.700 lanpostu
• Kanadako biztanleria aktiboa: 17.297.800 pertsona
• Hizkuntzen Industria BIZTANLERIA AKTIBOAREN %0,29 da
Sarrerak:
• Guztira: 1.700 milioi €
• Kanadako BPG = 833.850 milioi €
• Hizkuntzen Industria BPGaren %0,2 da
Lanpostuak:
• 1.575 lanpostu
• Gipuzkoako biztanleria aktiboa (EUSTAT,2009) = 345.900 pertsona
• Hizkuntzen Industria BIZTANLERIA AKTIBOAREN %0,5 da
Sarrerak:
• Guztira: 54.425.656 €
• Gipuzkoako BPG (EUSTAT, 2007) = 21.801.654.000 €
• Hizkuntzen Industria BPGaren %0,25 da
HIZKUNTZEN INDUSTRIA KANADA (2004)HIZKUNTZEN INDUSTRIA GIPUZKOAN (2008)
Gipuzkoan hizkuntzen industriak, 27 enpresa esanguratsuenak kontutan hartuta, 54 milioi
eurotik gora fakturatu ditu. Gipuzkoako BPGren %0,25a sortu du. Oso kontutan hartzeko
kopurua. Mundu mailan erreferente den Kanadako hizkuntzen industriarekin alderatuta,
bertan, Kanadako BPGren %0,2a sortzen du hizkuntzen industriak.
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan
Makina-erremintak, adibidez, 2007an, 789 M euroko fakturazioa izan zuen EAE mailan.
Bertako BPGren %1,2 sortu zuen 2007an, eta gure ekonomiaren erreferenteetako bat da
sektore hau.
Iturria: http://www.euskadi2015.net/FOROCOMPETITIVIDAD/Portals/0/documentos/Observatorio/boletines/observatorio_e.pdf
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan
Lanpostuei dagokienean, ia 1.600 lanpostu ditu hizkuntzen industriak Gipuzkoan, 27 enpresa esanguratsuenak kontutan hartuta, Gipuzkoako biztanleria aktiboaren %0,5a. Makina-erremintak berriz, 4.438 lanpostu EAE osoan, biztanleria aktiboaren %0,4 hain zuzen ere. Kopuru garrantzitsua beraz arlo honetan ere.
Iturria: http://www.euskadi2015.net/FOROCOMPETITIVIDAD/Portals/0/documentos/Observatorio/boletines/observatorio_e.pdf
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
Ahuldadeak ere identifikatu dira:
• Sektorearen egituraketa: atomizazio maila altua
• Masa kritiko txikia. Aliantza eta kooperaziorako ohitura falta.
• Oso industria lokala. Hornitzaile eta bezero gehienak EAE mailan.
Nazioarteratze estrategia baten beharra.
• Ikerketa aplikatuaren beharra.
• Kudeaketa eredu eta tresnetan gabeziak.
• Mundu mailako krisiak hazkundea atzeratu lezake.
4.- Hizkuntzen Industria Gipuzkoan
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Aurreko informaziotik abiatuta, hori baloratu eta Gipuzkoan
Hizkuntzen Industriak duen egoeraren diagnosia egiteko eta
etorkizunerako erronka eta proiektu nagusiak identifikatzeko,
sektoreko eragilez osatutako lan talde bat antolatu da. Lan taldeak,
sei lan-bilera egin ditu eta, bertan, egoeraren diagnosia eta erronka
estrategikoak identifikatu ditu. Baita erronka horiek aurrera
eramateko zenbait proiektu lehenetsi ere.
• Lan taldeez gain, zenbait elkarrizketa ere egin dira sektoreko
eragileen artean. Hauen helburua, Gipuzkoan Hizkuntzen Industriak
duen egoera baloratu, diagnosia egin eta etorkizunerako erronka eta
beharrak identifikatzea izan da.
5.- Talde-dinamika
5.1.- Diagnosia
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Talde-dinamika
5.1.- DiagnosiaELKARRIZKETATUTAKO PERTSONAK
LAN TALDEAN PARTE HARTU DUTEN PERTSONAK
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Talde-dinamika
5.1.- Diagnosia
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Talde-dinamika
5.1.- Diagnosia
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Talde-dinamika
5.2.- Erronkak
PRODUKTU/ZERBITZUAK GARATU:
• Merkatuko beharren arabera, produktu/zerbitzu/baliabide beharren azterketa egin sektorez sektore. Bideragarritasun plana. Adib: Tresna mugikorren teknologia beharrak aztertu. Adib: osasun zentroak.
• Digitalizazioaren kudeaketa eleanitza. Diziplina ezberdinetan digitalizazioak sortu ditzaken merkatu aukerak identifikatzeko merkatu azterketa.
• Gipuzkoan sektoreak eskaintzen dituen produktu/zerbitzu katalogoa osatu.
• Sektoreko sinergiez baliatu produktu/zerbitzu zabalagoak eratzeko, produktuetan balio erantsia gehitzeko.
• Egungo produktu/zerbitzuak garatu:
• E-LEARNING sistemak moldatu/egokitu: Kasura egokitu beharreko egoerak identifikatu eta garatu beharreko tresnen azterketa egin.
• Mundu fisikoan arrakasta izan duten formulak birtualizatu (Adib: mintzalagun birtuala hizkuntza anitzetan,…)
• Itzulpen teknologietan berrikuntza bultzatu (behar horien diagnosia eta etorkizunerako planteamendua). Benchmarkinga eta bideragarritasuna aztertu.
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Talde-dinamika
5.2.- Erronkak
BARNE MERKATUAN LEHIAKORTASUNA GEHITU. “IKUSGARRITASUNA” LORTU ETA POSIZIONAMENDUA SENDOTU. DIRU-LAGUNTZEKIKO MENPEKOTASUNA GUTXITU:
•Marketin jarduerak, estrategia komertzialen garapena.
•Errentagarritasuna eta doakotasunaren arteko oreka bilatu: eredu posible ezberdinen azterketa eta jarraipena.
•Beste hizkuntzetan lortutako errentagarritasunarekin euskarazko produktuetan inbertitu.
•Hizkuntzen industria ohiko industrian barneratzeko ekintzen garapena.
•Kalitate/homologazio aukerak aztertu eta sektorean hedatu.
•Kudeaketa eredu berriak sektoreko enpresen artean hedatu eta integratu. Bere erabilera eta ezarpena bultzatu. Euskalgintzatik industriarako “salto mentala” bultzatu: Plan estrategikoak, kudeaketa planak, kalitatea etab. Enpresa irizpideak txertatu eta arduradunen artean formazioa eskaini.
•Gizartean ikusgarritasuna lortzeko komunikazio Estrategia zehatzak definitu.
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Talde-dinamika
5.2.- Erronkak
ENPRESEK ALIANTZAK EGITEKO GAITASUNA GARATU, LANKIDETZA AREAGOTU:
•Integrazioaren onurak azpimarratu sektorean eta sektoretik kanpo.
•Bilkurak antolatu (Adegitop adibidez). Arrakasta izan duten kasuak aurkeztu.
•Nazioarteko proiektuetan parte hartu.
•Gai konkretuak lantzeko eta kudeatzeko sare/aliantzak sortu. Adib: Manunet.
•Beste lan egiteko modu batzuk bultzatu. Tresna “kolaboratiboak” bultzatu: Web 2.0, lankidetza metodo ezberdinak, baliabide berak erabiltzen. Itzulpen memorien komunitatea. Itzulpen memorien data-basea.
•Aliantza sareak eratu: kanpoko sareak identifikatu eta parte hartu …
•Sektore ezberdinen arteko elkarlana bultzatu. Hizkuntzen Industriako clusterra izan daiteke beste clusterrekin harremanetan jartzeko eragilea;
•Know-howa eskuratzeko bideak aztertu (lizentziak…)
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Talde-dinamika
5.2.- Erronkak
EKINTZAILETASUNA BULTZATU:
•Ekintzailetasuna sustatzen duten beste egiturekin harremanak landu arlo honetan ere enpresa berrien sorrera bultzatzeko.
•Spin-offak sortzeko erraztasunak eskaini. Enpresen kudeaketaren inguruko formazioa, bideragarritasun planak, laguntza ekonomikoak,….
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Talde-dinamika
5.2.- Erronkak
PERTSONA KUALIFIKATUAK GARATU/BILATU:
•Hezkuntza sistemaren eta enpresen arteko lotura sendoagoa bilatu.
•Profesional kualifikatu eta talentuen bilaketa.
•Sektoreko goi mailako formazio espezializatua eskaini. Ohiko goi mailako ikasketetan, hizkuntzen industriari lotutako espezialitateak eskaini.
•Formatzeko formula berriak (ez reglatuak) bilatu.
•Lanbide heziketaren arloan hizkuntzen industriari lotutako zikloak sortu/eskaini.
•Sektoreko enpresetan lanean hasten direnentzat formazio gehigarria (adib. Itzul/Irak teknologia formazioa)
•Irakaskuntza eta ikerkuntza alorreko sareak
•Master sare bat osatu kanpoko unibertsitateekin elkarlanean. Ikasleak erakartzeko Master batzuk hizkuntza orokorragoetan eskaini (ingelesez,…).
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Talde-dinamika
5.2.- Erronkak
I+G+B BULTZATU:
•I+G+b ikuspegi aplikatua egin (unibertsitate, enpresa eta erakundeen arteko elkarlana). Ikerketa maila praktikoan garatu eta aplikatu.
•Inbertsioen sustapena (propioa, pribatuak eta administrazioarena)
•Teknologia konpartitua garatu: Ikerketa zentro teknologiko baten sorrera.
•Lizentzia sistemen bilakaera: Zaintza teknologikoa ahalbidetuko duten jardueren garapena.
•Esperientzia ezari aurre egin: Beste diziplina teknologikoak zabaldu eta ezagutarazi. Administrazioaren inplikazioa bilatu.
•Berrikuntza alor guztietan bultzatu.
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Talde-dinamika
5.2.- Erronkak
KANPOKO MERKATU BERRIETARA IREKI, HIZKUNTZA BERRIAK INTEGRATUZ. BERTAN ERRENTAGARRITASUNA LORTU:
•Kanpo merkatuko nitxo/segmentu berrien identifikazioa. Hizkuntza posibleak eta hizkuntza horietan hiztunen beharrak identifikatu. Hizkuntza eta kultura ezagutu.
•Giza baliabideak prestatu: Atzerriko profesional kualifikatuen inportazioa. Talentuen bilaketa eta hizkuntza horietan profesionalak formatu.
•Merkatu behatoki bat sortu, eta data baseak sortu.
•Bertako enpresekin batera parte hartu horien nazioartekotzean.
•Kanpora nola/zertan irten behar dugun identifikatu. Nazioartekotze estrategia bat definitu: marketin jarduerak, aliantzak,…
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Talde-dinamika
5.2.- Erronkak
Erronka horiek guztiak aurrera
eramateko eta sektorea
egituratzeko tresna baten
beharra ikusten da. Irizpide
orokor batzuk adostu dira
proiektu honen baitan, baina
aurrera begira, horiek denak
martxan jarriko badira, eragileen
arteko lana beharrezkoa da.
Guzti hori dena bideratzeko
tresna gisa, CLUSTER bat
proposatzen da.
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
5.- Talde-dinamika
5.2.- Erronkak
CLUSTER bat zertarako?
• Sektoreko eragileak dinamizatzeko eta elkarlanean jartzeko, eragileen batura baino
zerbait gehiago lortu daitekeela uste delako.
• Proiektu honetan parte hartu duten eragileez gain, interesa izan dezaketen eta
garrantzitsuak diren beste hainbat eragile erakartzeko.
• Esfortzuak ez biderkatzeko, eta sinergiak lortzeko helburu komun baten bidean: Europa
mailan erreferentzia bat izango den hizkuntzen industria garatzeko.
• Hemen adierazi diren erronkak eta proiektuak aurrera eramateko lidergoa izateko.
• Industria hau, beste industriak eta administrazioaren arteko koordinazio lana burutzeko.
• Orokorrean, hemen identifikatu diren proiektuak martxan jartzeko eta aurrera begira
merkatuan adi egonez, proiektu berriak, estrategikoak izango direnak identifikatzeko.
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
3. Ondorioak
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
• Hizkuntzen Industria sektore estrategikoa da Euskal Herrian eta munduan
• Administrazioak Hizkuntzen Industria alor ekonomiko bezala onartu beharko
luke. Kulturatik Industriara saltoa eman.
• Hizkuntzen Industria mundu mailan oraindik hazteko dagoen sektorea da.
Euskal Herrian tradizio industriala dugu sektore horretan eta, beraz, badugu
aukera nazioartean ondo kokatzeko.
• Identifikatutako erronkak garatzeko sektorearen zein administrazioaren
inplikazioa behar da.
• CLUSTER baten sorrera ezinbestekoa da sektorearen garapenerako.
• I+G+Baren aldeko apustu sendoa egin behar da. Erreferentzialtasuna
berrikuntzaren bitartez lortuko dugu eta horretarako Hizkuntza Teknologiatan
inbertitu behar da, beste I+G+B alorretan bezala.
Ondorioak
Hizkuntzen Industriaren erronka berriak :: Josu Waliño
ESKERRIK ASKO!
Josu Waliño
Berrikuntza eta Proiektuen Zuzendaria
Elhuyar Fundazioa
Aurkezpen hau eskuratzeko: http://elhuyar-blogak.org/hizkuntza/