Hitz eta Pitz 2010-2011

48
Hitz eta Murgia institutuko aldizkaria 2. alea - 2011ko ekaina

description

Murgia Institutuan Hitz eta Pitz aldizkaria

Transcript of Hitz eta Pitz 2010-2011

Page 1: Hitz eta Pitz 2010-2011

HitzetaMurgia institutuko aldizkaria

2. alea - 2011ko ekaina

Page 2: Hitz eta Pitz 2010-2011

FFIITTXXAA TTEEKKNNIIKKOOAA

AArrggiittaarraattzzaaiilleeaa: MURGIA BHI

WWeebb--gguunneeaa:: www.murgiainstitutua.com

PPoossttaa eelleekkttrroonniikkooaa:[email protected]

KKoooorrddiinnaattzzaaiilleeaa: Maribi Urkola

DDiisseeiinnuuaa eettaa MMaakkeettaazziiooaa: Ander Lopez

EErrrreeddaakkzziioo ttaallddeeaa: Aluha Mahfud,Maitane Vicente, Maialen Urkiza,Xabier Uriarte, Asier Ganzabal, JonAnder Aginako Irati Viñas, Ana LuciaAbad, Iker Alonso, Irantzu Anda, AnderBasabe, Jon Abaigar, Markos Aranda,Josu Durana eta Jon Hernando.

LLeeggee GGoorrddaaiilluuaa: VI-380-11

IInnpprriimmaakkeettaa: SACAL

Agurra ERREDAKZIO TALDEAIkasturtea joan zaigunean, aldizkariaren ale bat besapean

dugula gatozkizue.Agindu bezala, alepotoloagoa egindugu ekainerako:uste baino lanhandiagoa emandigu argitalpenaketa lan askotxorenondoren, lortu duguazkenik.

Eskerrak eman nahidizkizuegu gurekinbatera aldizkariaegiten parte hartuduzuen guztioi,zuen lanakbidaltzeagatik, guregaldereierantzuteko prestegon zaretelako,eta egindako

ekarpen guztiengatik. Gure nahia da gero eta pertsonagehiagok parte hartzea eta "denon" aldizkaria izatea. Beraz,ikasleez gain, irakasle, guraso eta ikastetxeko pertsona guztiakanimatu nahi ditugu parte hartzera.Etorriko dira ale gehiago, baina hori datorren urtean. Orainoporrak ditugu ate joka, behar dugun atsedena hartzeko. Ondopasa, indarrak hartu eta … DATOREN IKASTURTERAARTE!

ANIMO ETAAGUR BERO BAT

AURKIBIDEA

AGURRA 2DI-DA 3EGONALDIAK 4-7INKESTA 8GURE HISTORIA 9-10IKASLEEN LANAK 11 -16

IKUSPUNTUA 17-20

LIBURUEN TXOKOA 21 -22ARGAZKIAK 23-26KULTURA 27-29

Page 3: Hitz eta Pitz 2010-2011

1­ Zer aldatuko zenukeinstitutuan?2­ Film bat?3­ Gaua ala eguna?4­ Edari bat?5­ Kirol bat?6­ Musika talde bat?7­ Irakasle bat?

1­ Janaria2­ Scary movie3­ Gaua4­ Limoizko kas­a5­ Saskibaloia6­ Justin Bieber7­ Agustin

1­ Janaria2­ Casi Divas3­ Gaua4­ Naranjazko kas­a5­ Pala6­ Ken­77­ Asensio

1­ Janaria2­ Trasnporter 23­ Gaua4­ Ura5­ Futbola6­ Kaotiko7­ Paco

1­ Janaria2­ Street Fighter3­ Gaua4­ Coca­cola5­ Txirrindularitza6­ Ken ­77­ Marian

1­ Janaria2­Harry Poter3­Gaua4­Naranjazko kas­a5­Esku pilota6­Ska­P7­Miren

1­ Janaria2­ Holligans 13­ Gaua4­ Naranjazko kas­a5­ Farding­a6­ Non Servium7­ Agustin

Di­Da

Josu Durana eta Jon Ander Aginako

Page 4: Hitz eta Pitz 2010-2011

Egonaldiak

Lehenengo mailako ikasleak hiru egunez Zuhatzanegon dira. Batzuek bidaia kurtsoa hasi eta goizegiegin zela uste dute, baina badakite beste klasekoekinharremanetan jartzeko zela eta, horregatik egin behardela kurtso hasieran. Besteek, berriz, ez zirela goizegijoan esaten dute, oporrak luzatzeko aukera irudituzitzaiela. Beraien artean harreman onak egin dituzteeta baita monitoreekin ere, oso jatorrak zirelako etaondo konpontzen zirelako.Irlan hainbat joku egin dituzte, batzuk irlanbertan eta beste batzuk uretan. Eguraldi txarraegin zien, baina ez ziren ezer egin gabe geratu. Ez:xurrupalurran, lumen jokuan, katua eta saguan,armiarman, muxuplakajean..., ibili ziren jolasean.Gauetan gaubelako txantxak egiten zituzten, etaoso ondo pasatzen zuten, adibidez, gutako askokezagutzen dugun ispiluaren jokuan jolastuz.Uretan ere ekintza mordoa egin zituzten, besteakbeste, arrauna, surf­a, wind­surf­a eta kanoanibili. Uretako jokuak egiteko txaleko batzuk jantzibehar izan zituzten eta batzuei aurpegia errezitzaien txalekoa oso haundi geratzen baizitzaien.Hango janaria batzuei gustatu zitzaien baina,beste batzuei, ez asko. Bazkaldu aurretik,ikasleek tarte libreak izaten zituzten eta, diotenez,ez ziren oso dibertigarriak izan oso luzeak zirelakoeta aspertu egiten zirelako.Bukatzeko, esperientzia honek merezi izan duela esan digute, baina egun gehiagoizan balira gehiago gozatuko zutela diote. Aurtengo iritzia kontuan hartuz,ea hurrengo urtean egun gehiago ematen dizkieten!!!

BAGOAZ ZUHATZARA

Iker Alonso eta Irati Viñas

Page 5: Hitz eta Pitz 2010-2011

Urduña1. eguna (Azaroak 29)Asteleheneko bederatziak. Institutuan autobusa hartueta Urduñara abiatu gara.Hirira heldu garenean, monitoreek ez dute hitz egiteneta begiak estalita leku batetik bestera eramanez,egoitzaren arauak ezagutu ditugu. Goizean bi gauzaegin ditugu: ekintza batzuk eta gela guztiak ezagutu.Arratsaldean, Urduña ezagutzera oinez jaitsi gara.Bertan frogak egin ditugu eta haien bitartez, Urduñakoerdigunea ezagutu dugu.Barnetegira igo, dutxatu, afaldu eta Eñaut, Gabi etaMikel begiraleekin ikasitako gau-jokoak egin ditugu.Hamaiketan, gutxi gorabehera, logeletara igo, aldatueta ‘ohera sartu gara’ (kar-kar).

2. eguna (Azaroak 30)Altxatu eta jantzi garenean, gosaltzera abiatu gara.Gosaldu eta gero, monitore bakar batekin, Gabirekin,geratu gara, Mikel bere herriko festetan egon zelako.1 3:30ean bazkaltzera joan gara. Janaria primerakoa dahemen!

1 5:00etan mendira joan gara ur-jauzi polit-polit bat ikustera, Mikel eta Eñautekin. Bueltan, triku-harri batean nocilla bokata askaldudugu. Barnetegira bueltatzerakoan, dutxatu egin gara eta afaldu dugu.Gauean, berriro Eñautek irakatsitako ekintzak egin ditugu eta beste egunekoak bainoaskoz dibertigarriagoak izan dira, gainera. Gauetan, jangelako mahai bakoitzari tokatzenzaio jolasak antolatzea, 1 8:30etik aurrera monitoreak ez daudelako.23:00etan logeletara joan gara; pixama jantzi eta 24:00etan ondoko gelara joan garaMariaren urtebetetzea ospatzera!Gaueko 02:00etan, gutxi gorabehera, lokartu gara, azkenik! ONDO LO EGIN!

3. eguna (Abenduak 1)Altxatu garenean, gosaltzera joan gara eta gero ekintza oso dibertigarriak egin ditugu:zapitxoa, muxu-plakajea…Bazkaldu eta gero joko dibertigarriagoak egin ditugu: kremailera, barnetegiak, zapitxoa,eta Mariaren urtebetetzea ospatu dugu. Monitoreek pastel bat ekarri dute eta denokprimeran askaldu dugu!Afaldu eta gero ‘ohera joan gara’ , ez oso berandu, ze Lukenek bronka bota digugoizean, atzoko iskanbila dela-eta…

4. eguna (Abenduak 2)Beti bezala, altxatu, gosaldu eta ekintzak egin ditugu: DVD-a oso dibertigarria izan da.Kostatu zaigu baina, azkenean, jokoa denon artean egitea lortu dugu. Batetik besteraprimeran pasatu dugu, pistak aurkitzen. Pista bakoitza letra bat zen eta letra guztiekinhitz bat osatu behar genuen! ARRAINA, TXOKOLATEA, FRESKAGARRIA,PATATAKTalde bakoitzari tokatu zaion hitzaren araberako janaria eman digute. Baina arrainarenaeta patatena ez da bete: arrainaren tokian gaileta-arrainak eman dizkigute eta patatentokian, palomitak! Eta primeran askaldu dugu!Gero amarauna jolasa egin dugu, eta talde osoak parte hartuz, lortu dugu! Ondoren,borobil maitakorra, batzuen jolasik gogokoena! HOBERENA! Gero, afaltzera eta betibezala, ohera sartu gara baina .. . ez lo egitera!

5. eguna (Abenduak 3)Azken eguna da! Azken gosaria hartu dugu, eta goiz osoa gure gelan gauzak egiten etamonitoreak prestatu diguten bideoa ikusten eman dugu! 12.30ean bazkaldu dugu etaUrduñatik joan gara! Primeran pasa dugu eta bideoan jarrita dagoen bezala:

AGIAN AHAZTUKO DUGU ESANDAKOA, BAINA INOIZ EZ DUGUAHAZTUKO SENTITUTAKOA!

AUBIXA

Aubixa Elgoibarren dagoen barnetegia da.Baserri bat da, mendiz eta zelai ederrezinguratutakoa, eta 2.D taldeko ikasleok 5 egunpasatu genituen bertan.

Lehenengo egunean, etxea ikusi eta ingurukolurrak bisitatu genituen. Bazkaldu aurretikmaletak logelara igo eta oheak aukeratugenituen. Arratsaldean San Pedro eliza ingururajoan ginen joko bat egitera. Gauean, jolastuondoren, oheratu ginen. Hurrengo egunetanjoko pila egin genituen eta oso ondo pasatugenuen orokorrean.

Gutxien gustatu zaiguna gauean gaubelarik ezegotea eta eguneroko ekintzak pixka bataspergarriak izatea izan zen. Hoberena, berriz,lekua, janaria eta denbora librea izan ziren.

Abentura hau elkarbizitza hobetzeko etaeuskara lantzeko oso baliagarria izan daguretzat.

Egonaldiak

Esti Páramo, Goizane Saenz de Lafuente eta Maite Gobantes

Page 6: Hitz eta Pitz 2010-2011

Pasa den urtean bezala, 3 . mailako ikasleok Salamanca ezagutzeko aukera izan dugu. Gaztelaniakoarloan antolatutako ekintza izan da. Literaturan Celestina eta Lazarillo de Tormes lanen inguruangehiago jakiteko aukera izan dugu. Esaterako, ezagutu ditugu testu horietan agertzen diren tokiak,hala nola, “Melibearen Lorategia”, “Verraco” izeneko eskulana, Tormes ibaia eta zubia, Lazarillorenjaiotokia. Horrez gain, Burgos eta Salamancan zehar kantuak abesten ibili gara.

Salimos de Salamanca, yllegando a la puente, estáa la entrada della unanimal de piedra, que casitiene forma de toro, y elciego mandóme quellegase cerca del animal,y allí puesto, me dijo:

"Lázaro, llega el oído aeste toro, y oirás granruido dentro dél."

Yo simplemente llegué,creyendo ser ansí; y comosintió que tenía la cabezapar de la piedra, afirmórecio la mano y diomeuna gran calabazada en eldiablo del toro, que másde tres días me duró eldolor de la cornada, ydíjome:

"Necio, aprende que elmozo del ciego un puntoha de saber más que eldiablo", y rió mucho laburla.

LAZARILLO DE TORMES

Egonaldiak SALAMANCAKO BIDAIA

1. eguna:Eskolara heldu, eta 09:1 5ean Burgoserako bidea hartu genuen. Ordu eta erdiberanduago Burgosera iritsi ginen. Han ordu erdiko tarte librea utzi ziguten.Hortik aurrera, Burgoseko Katedral gotiko ederra bisitatzeko aukera izangenuen. Ondoren, hamaiketakoa hartu eta Salamancarako bidean jarri ginen.Autobusean bi ordu eman genituen eta, azkenean, gure xedera heldu ginen.Maletak utzi, logelak aukeratu eta ingurua ezagutzeko asmoarekin paseotxo bateman genuen. Gauean afaldu ostean, 1 2:30ak arte utzi gintuzten eta Asturiaskoneska-mutil batzuk ezagutu genituen.

2. eguna:Goizeko 08:00etan sakeleko esnagailuak jo eta salto batez jaiki ginen. Egunzoragarria atera zen, txandaka dutxa hartu, eta gosaltzera joan ginen. 1 0:1 5eanSalamancako ibilbidea hartu genuen eta ailegatzerakoan Katedralean sartuginen. Goiz osoa Salamancako erdialdean igaro eta gero, bisitaldia bukatutzateman genuen, Melibearen lorategia eta Plaza Nagusian ibili ondoren.Ordu bietan bazkaltzera joan ginen eta arratsaldean denbora librea utzi ziguten.Batzuk txirrindularitzako lasterketa bat ikustera joan ziren; beste batzuk,ordea,siestatxo bat egin zuten eta, gero, Salamanca ezagutzera joan ziren autobusez.Etxekoentzako opariak erosi eta afaltzera bueltatu ginen. Afaldu ostean denok

bateraSalamancakoerdialdera joanginen. Hantxe,ordu bat eta erdiizan genuen librenahi genuenaegiteko. Aterperaheldutakoan, norbere logelara joanzen eta, “ festa”pixka batluzatzeko aukeraizan genuen.

3. eguna:Goizeko 08:00ak ailegatu ziren, eta horrekin batera eguneroko dutxa. Ondoren,maletak prestatzen eta logelak txukuntzen aritu ginen. Gosaldu ondoren,maletak autobusean sartu eta Euskal Herrirantz abiatu ginen. 4 ordu pasa etagero, Murgiara iritsi ginen, oso nekatuta baino errepikatzeko gogoz!

Josu Durana eta Jon Ander Aguinaco

Page 7: Hitz eta Pitz 2010-2011

apirilak 10Mallorcarako bidaia autobusez Murgiatik Bilborako aireporturantz abiatu ginenean hasi genuen. Denok oso urdurigeunden, batzuk bere lehen hegaldia zutelako, beste batzuk irrikatan zeudelako. Mallorcara ailegatzerakoan CanPastillako hotelera joan ginen logelak banatzera. Dena antolatuta utzi eta gure hotelaren inguruan ibili ginenafaltzeko orduraino. Afaldu ostean, nekatuta egonarren Mallorcako gaueko giroa ikusteko deseatzengeunden eta, azkenean, ez ginen damutu.apirilak 11Altxatu eta gosaldu ostean, Palmarako bidean jarriginen. Palmatik paseotxo batzuk eman eta gero,hamaiketan hasi zen gure bisita gidatua. Palmakoleku garrantzitsuenetakoak erakutsi zizkiguten,hala nola, katedrala (La Seu) alde zaharra,portua… Bukatzerakoan, Palman bazkaltzengeratu ginen eta arratsaldeko bostetan hotelerabueltatu ginen. Hoteleko igerilekuan egon ginen,afaltzeko ordura arte, argazkiak ateratzen etaeguzkia hartzen gero etxekoei inbidia pixka batemateko. Zortziak eta erdietan denok prestgeunden afaltzeko eta, ondoren ateratzeko.apirilak 12Egun honetan Mallorcako Drack eta Hamskobazuloak bisitatu genituen eta haraino ailegatu baino lehen hainbat egonaldi egin genituen, adibidez, Majoricadendan perlak nola egiten diren ikusi genuen. Puerto Cristo herrian bazkaldu genuen, hondartza ondoan.Arratsaldean gutako batzuk igerilekuan geratu ginen eta, beste batzuk, hondatzara joan ziren. Gure “brontzeadoa”pizteko. Dutxa hartu eta afaldu ostean, berriz ere buelta bat ematera atera ginen. Han, gu bezala, beste lekubatzuetako ikasleak zebiltzan, adibidez, Extremadurakoak, Murtziakoak. Elkarrekin pasa genituen gaueko orduak.apirilak 13Gosaldu eta autobus publiko batean Palmara abiatu ginen, Sollerera joateko trena hartzera. Sollerera ailegatzekoordubete egon behar izan genuen trenean eta, azkenean, aspertuta bukatu genuen. Solleren portua ikusi genuen eta

inguruetan bazkaldu genuen hotelean emandako picnick-a. Arratsaldeantrenean berriz bueltatu ginen eta berriz ere bi multzotan zatitu ginen:hondartza-zaleak eta igerileku-zaleak, nor bere lekuan bere “morenoa”zaintzen. Gauen afaldu eta kalera atera ginen.apirilak 14Azken eguna zen, osorik behintzat. Horregatik, ez ginen oso goiz jaiki.Eguerdi osoa erosketak egiten pasatu genuen, gure lagun eta etxekoeioroigarri batzuk eramateko. Bazkal ostean klase guztia hondartzara abiatuginen, denok batera bainu bat hartzera. Dutxa hartu eta afaldu ondoren,denok Marian eta Asensiorekin taberna oso polit batera joan ginen zerbaithartzera, izan ere, azken gaua zen. Gainera, irakasleek gonbidatu gintuzten.Irakasleak zintzo portatu zitzaizkigun eta horren truke guk oparitxo bat

erosi genien. Hori dela eta, denbora gehiago utzi ziguten kalean zehar egoteko. Gu bai bizkorrak! !apirilak 15Goizean maleta prestatu eta hotela utzi genuen pena handiarekin. Autobusa hartu eta aireporturantz abiatu ginenMallorca atzean utzita eta gure Ikasketa-bidaia amaituz; ohikoa denez entsaimadak ekarri genituen. Bilboraailegatzerakoan, berriz ere autobusa hartu genuen etxerako bueltan. Seiak aldera, Murgian geunden gure gurasoeikontatzen zein ondo pasa genuen. Beno, den-dena ez diegu kontatu, eeeeh! ! ! ! !

MMiirreenn LLaarrrreeaa

Egonaldiak

Page 8: Hitz eta Pitz 2010-2011

Morea:Zure bizitzan aldaketa bat behar duzu!Denbora gehiago eman zeure buruazaintzen eta zure osasuna bermatzen.Bestela, urteak aurrera, bizitzakeskarmentua emango dizu.

Arrosa:Bizitza, gutxi gorabehera, osasuntsuadaramazu, baina zure betebeharrenondorioz, ez daukazu denborarik zureosasunagatik kezkatzeko. Saiatu zureohiturak ondo banatzen, zure gorputzakeskertuko dizu-eta.Horia:

ZORIONAK! Zure bizitza osoosasungarria da, jarraitu horrela eta bizi-kalitate zoragarria izango duzu.

Prentsa tailerreko ikasleak gara. Dakizuenez,zuetako batzuek, 27 ikaslek hain zuzen ere, testbat egin zenuten. Emaitzak era anonimoan jarriditugu, zuek eskatu bezala. Testa osasunari,konplexuei eta gizarteari buruzko galderalaburrez osatuta dago.

Egunero zenbat fruta jaten duzu? Zenbat ordu kirol egiten duzu astean? Zenbat ordu egiten duzu lo astean

OSASUNA

Inkesta

Morea:Segurtasun handia duzu zeureburuarengan, jarraitu horrela, osogarrantzitsua baita zure ametsakbetetzeko. Baina, kontuz, zertxobaitmoderatu behar zara.

Arrosa:Horrela segi, batzuetan zeureburuarengan konfiantza gehiago izanbehar duzun arren.

Horia:EZ ESAN HORRELAKORIK! Osopertsona baliotsua zara, mundu honetangauden pertsona guztiak bezala. Bakoitzaden modukoa da, eta ez duzu koplexurikizan behar.

LLooddii zzaauuddeellaa uussttee dduuzzuu?? Ederra zarela uste duzu?

KONPLEXUAK

Morea:Primeran! Gustua ematen du horrelako erantzunak jasotzeak.

Arrosa:Segi horrela, beti hor dauden lagunak bene-benetakoak baitira.

Lagun asko al dituzu? Kostatzen zaizu lagunak egitea?

GIZARTEA

Maialen Urkiza eta Maitane Vicente

GALDE DEBALDE

Page 9: Hitz eta Pitz 2010-2011

¿¿EEnn qquuéé aaññoo ssee ccoonnssttrruuyyóó eell ccoolleeggiioo??Entre 1880-1890. Empezaron los trabajos en 1882-1883.Se terminóen 1890 para empezar a dar clases.

¿¿CCuuáánnttooss aalluummnnooss ccaabbííaann eenn eell ccoolleeggiioo??Se construyó para unos 200 internos.

¿¿EEnn qquuéé aaññoo vviinniieerroonn aa vviivviirr llooss ffrraaiilleess??Desde el principio, porque principalmente se construyó para losfrailes.

¿¿QQuuéé ttiippoo ddee mmaatteerriiaass ssee iimmppaarrttííaann??Matemáticas, latín, historias, geografía universal. . . y, sobre todo,educación.

¿¿CCoonn qquuéé pprrooppóóssiittoo ssee ccoonnssttrruuyyóó eell ccoolleeggiioo??En aquel tiempo era muy frecuente en todos partes de España loscolegios para niños que estudiaban, por ejemplo, comercio, esdecir, la asignatura general era comercio y dentro de comercio

Gure institutua Domingo de Sautu e Isasik fundatu zuen. Eraikina egiten hasi zen 1882. urtean eta bukatu zen1892. urtean. Eskola izateko eta fraideentzako etxea izateko asmoarekin egin zuen. Eskola hau, Sagrado CorazónDe Jesus beti mutilena izan da. Badirudi guda zibilaren garaian kartzela gisa erabili zutela. Berez ez zen kartzelabat, militarrak bizi ziren eta harrapatzen zuten jendea hona ekartzen zuten erregistratzeko eta, batzuetan, hemenegun bat edo beste pasatu behar izaten zuten baina, urteak edo hilabeteak pasatzeko moduko kartzela ez zen.

Eraikina bukatu ostean fraide batzuk etorri zirenbizitzera. Urte berean ikasleak etorri ziren etaikastetxe hau oso famatua egin zen Espainiaosoan. Ume gehienak Euskal Herritik etaBurgosetik etortzen ziren. Guztira 200en bat zireneta guztiak hemen barneko ikasle gisa geratzenziren, nahiz eta Gasteizkoak izan. Etxera joatenziren Gabonetan eta udako oporretan.

Urteak aurrera, ikastetxea apaiz ikasketak egitekoerabili zen, 1 970. urtera arte; orduan,basogintzako ikasketak ezarri ziren.

Orain dela bost urte, 2006az geroztik, DBH ereikas daiteke. Eraikinaren beste aldean fraideakdaude oraindik, eta horietako bat erraza dainstitutuko pasabideetan ikustea: aita Luis dugu.

Berarekin egon gara zer kontatua izango zuelakoan. Hona hemen eman digun elkarrizketa.

Gure historia

Fraide batzuk 1952.urtean: Boyero, Marcelino, Benjamin,Lorenzo, Victoriano, Bea Murgia eta Cuesta.

Argazki hau 1953. urtean egin zen. Elurrazestalita dagoena oraingo futbol zelaia da etaeraikinean ikusten diren leiho horiek gure

geletakoak dira.

ELKARRIZKETA: AITA LUIS ““EEssttooyy ccoonntteennttoo ppoorrqquuee yyoottaammbbiiéénn eessttuuddiiéé aaqquuíí yy mmee gguussttaavveerr ccóómmoo llooss nniiññooss eessttuuddiiaann aaqquuíí,,ccoommoo yyoo””

Page 10: Hitz eta Pitz 2010-2011

bachillerato. Entonces había muchos colegios de los Salesianos, de los Jesuitas. . . Aquí se hizo un colegioparecido de los que había por Bilbao, Vitoria, San Sebastián.. .

¿¿CCuuáánnttooss ffrraaiilleess vviivvííaann eenn eell ccoolleeggiioo??No sé con exactitud pero en aquélla época había bastantes para dar clasesa esos 200 niños internos.

¿¿DDee qquuéé ssiittiiooss ddee EEssppaaññaa vveenniiaa llaa ggeennttee aa eessttuuddiiaarr??Principalmente de Vizcaya, Guipúzcoa, Burgos y bastantes de laprovincia de Álava; todos eran internos.

¿¿PPoorr qquuéé ssee ppuussoo eell nnoommbbrree SSaaggrraaddoo CCoorraazzóónn ddee JJeessúúss??Porque en aquella época ésta devoción al Sagrado Corazón de Jesús eramuy frecuente, y estaba muy en boga. Por eso. Entonces habíaasociaciones del Sagrado Corazón de Jesús, había centros del SagradoCorazón de Jesús. Entonces estaba en boga esta devoción al SagradoCorazón de Jesús: por eso se decidió ponerle ese nombre

SSee ddiiccee qquuee eell ccoolleeggiioo ttaammbbiiéénn ssee uussóó ccoommoo ccáárrcceell eenn llaa gguueerrrraa cciivviill ¿¿EEsseessoo cciieerrttoo??Eso no es del todo verdad. Bueno hay que distinguir: en la guerra civil, enel año 1936, todos los niños que estaban aquí tuvieron que ir a sus casas,claro aquí no había seguridad. Entonces se cerró prácticamente el colegiode los internados; éste colegio quedó vació y se aprovechó entonces paraque en primer lugar vinieran, por ejemplo, una compañía de requetés y

militares para vivir aquí. Como este era un centro muy cerca de la frontera entre un bando y otro, por ejemplo,aquí había un destacamento de militares que no tenían donde vivir; pues, lo pidieron aquí y se establecieron aquíy estaban todos los soldados, como lo requetés. Después, durante la guerra, cuando hubo esas batallas de Bilbao,todos los de la zona roja que estaban en los montes de por aquí, si los que cogían los traían aquí y aquí loscacheaban. A los que no tenían nada, los mandaban a su casa y, a los que tenían complicaciones los mandaban alos penales de Burgos.

¿¿CCuuáánnttooss aaññooss ffuunncciioonnóó ccoommoo ccoolleeggiioo??Pues, estuvo desde el principio hasta 1936, pero al mismo tiempo ya empezó a funcionar como una especie deseminario, con un grupo de seminaristas que querían ser sacerdotes paules y había un grupo, por ejemplo, deunos 40 ó 50 que venían aquí a estudiar para ser sacerdotes. Cuando terminó la guerra, entonces se abrió otra vezpero solo con esta finalidad y después, con el tiempo, hubo pocas vocaciones. Entonces se contrató con elgobierno para recoger muchachos de estos que estaban abandonados y estuvieron aquí 3 o 4 años.Y la agraria comenzó por el año 1970; como ya no había colegio se habilitó para muchachos que querían estudiaragraria.

¿TTiieennee aallgguunnaa qquueejj aa ssoobbrree eell aaccttuuaall iinnssttiittuuttoo??No. Estoy contento porque yo también estudié aquí y me gusta ver cómo los niños estudian aquí, como yo.

¿¿CCrreeee qquuee vvaann aa vveenniirr aa vviivviirr mmááss ffrraaiilleess?? ¿¿YY ssii nnoo vviinniieerraann,, qquuee ccrreeee qquuee ppaassaarráá ccoonn eell ccoolleeggiioo??No creo que vengan más. Con el edificio, mientras haya muchachos para estudiar agraria y la ESO, se seguirá y,la parte de los sacerdotes, es una parte que todavía no la necesita el ministerio; entonces, mientras no la necesiteseguiremos aquí para mantenerse en buenas condiciones.

Irantzu Anda eta Ana Lucía Abad

Gure historia

Page 11: Hitz eta Pitz 2010-2011

ASÍ SOY YO¡Hola! Antes de nada, voy a presentarme. Me llamo Alba.

Nací en Vitoria, pero toda mi vida la he pasado en un pequeñopueblo a 20km de la capital, llamado Bitoriano. Cumplí doce añoshace poco, el 1 de octubre y vivo con mi familia: mis tres hermanosVíctor, Danel y Marcos; y mis padres Eva y José.

Soy bastante alta (mido 1 ,63m.), de complexión normal. Paraser chica tengo bastante fuerza, ya que hago mucho deporte y noparo en todo el día. Tengo el pelo castaño, largo y ondulado, y suelollevarlo suelto. También soy morena de piel. Mis ojos son marronesclaritos y tengo unas largas pestañas.

Respecto a mi carácter, podría decirse que soy una personasoñadora y con muchísima imaginación. También soy amable,cariñosa, trabajadora .. .

¿Y que más queréis que os diga? Pues que la característicaque más me define es que soy tremendamente perfeccionista, a quiénle gusta cuidar el más mínimo detalle sin dejar ningún cabo suelto.Esto hace que a veces me vuelva exigente y quisquillosa.

La mayor parte de mi tiempo lo gasto dibujando hadas,gnomos, elfo, duendes o cualquier ser mitológico. ¡Me encantan! Deesta manera doy rienda suelta a mi imaginación, que me lleva amundos desconocidos y misteriosos.

También dedico bastante tiempo a escribir, ya que es otraforma maravillosa de expresar mis pensamientos.

Por último, debo deciros que la tercera de mis pasiones es eldeporte. Juego al fútbol en el Zuia O2 , con el que entreno miércolesy viernes, y juego partido los sábados a la mañana. Tambiénpertenezco al Club Ciclista Zuiano con el que participo en lascarreras los sábados a la tarde. Por cierto, las que más me gustan sonlas de mountain bike.

Odio despertarme a las mañanas, sobre todo si alguien medespierta: ¡ es algo que me saca de quicio! Tampoco me gustan laspersonas falsas y mentirosas.

Podría seguir hablando de mi misma mucho más tiempo,pero creo que va siendo hora de dejaros tranquilos.

ALBA TURUELO

La vuelta al mundo en unasilla de ruedasTTooddaavvííaa mmee aaccuueerrddooddee llaa hhiissttoorriiaa ddee uunn nniiññoo qquueeccoonnooccíí hhaaccee aaññooss,, eenn mmiissaaññooss ddee iinnffaanncciiaa;; uunn nniiññooaalleeggrree,, ccoonn ggaannaass ddee vviivviirr..AAyyeerr mmee eenntteerréé ddeeqquuee ttuuvvoo uunn ggrraavvee aacccciiddeenntteeddee ccoocchhee yy ppoorr eessaa ccaauussaa sseeqquueeddóó ppaarraallííttiiccoo ddee cciinnttuurraappaarraa aabbaajjoo.. PPaarreeccee qquuee uunnggaattoo ssee llee ccrruuzzóó ccuuaannddoo iibbaaeenn ccoocchhee,, yy ccoonn ttaall ddee qquuee eellaanniimmaall nnoo ssuuffrriieessee,, ffrreennóó ttaannbbrruussccaammeennttee qquuee eell vveehhííccuullooddee aattrrááss cchhooccóó ccoonnttrraa ééll..AAúúnn aassíí,, eell nniiññoo,, aahhoorraa aallggoommaayyoorr,, ccoonn uunnaa ssoonnrriissaaddiibbuujjaaddaa eenn llaa ccaarraa,, ssiigguuiióóppeerrssiigguuiieennddoo ssuu ssuueeññoo ddeerreeccoorrrreerr eell mmuunnddoo eenn mmeennoossddee oocchheennttaa ddííaass,, aahhoorraa,, eennuunnaa ssiillllaa ddee rruueeddaass.. YY eenn eellttiieemmppoo qquuee llee qquueeddaa lliibbrree sseeddeeddiiccaa aa mmaaqquuiillllaarr ppaayyaassooss,,ppoorrqquuee llaa ssoonnrriissaa ddee eessoossaalleeggrreess ppeerrssoonnaajjeess ddeebbeerrííaaccoonnttaaggiiaarrssee aa ttooddoo eell mmuunnddoo,,iinncclluuiiddaa llaa ggeennttee ccoonnddiissccaappaacciiddaaddeess..TTooddoo eessttoo eenn uunnaassiillllaa ddee rruueeddaass..

SSOOLL NNAASSEELLLLOO

Kontaketak

Page 12: Hitz eta Pitz 2010-2011

Kurtsoaren lehenengo egunean arazo handi bat gertatu zen. Alainek kurtsoa justu-justu pasatu zuen eta,horregatik, bere gelakideak zirikatzen hasi zitzaizkion. Gero, dena okerrera joan zen eta, azkenean, jotzenere hasi ziren. Gauza da, Alainek ez zuela ezer esan ez irakasleari, ez zuzendariariezta bere gurasoei ere.

Gau horretan ez zuen lorik egin eta bere gurasoak lotara joan zirenean gauzaharrigarri bat egin zuen: liburuak motxilatik atera eta ikasten hasi zen! Gau osoanikasten eta ikasten eman zuen, bere emaitzak hobetzeko. Gero, bere teleskopioa hartueta izarrak eta planetak begiratzen hasi zen. Oso gustura zegoen. Halako batean,konturatu zen azterketa zeukala lehenengo orduan. Institutura heldu eta azterketa egienhasi zen: oso urduri zegoen. Berehala konturatu zen azterketan gauean ikusi zuena zela,eta azterketa azkar-azkar bukatu zuen.

Atsedenaldian bere gelakideekin topo egin zuen. Ez zuen arazorik izan nahi eta, orduan,alde egin zuen. Bat-batean konturatu zen berak ez bazien aurre egiten bere gelakideei,inork ez ziola lagunduko eta, behin eta berriz gertatuko zela betikoa. Orduan,gelakideengana joan zen eta albotik pasa zen. Denak harrituta geratu ziren hain ausartaikustean eta ez zuten jo ezta zirikatu ere.Egunak joan egunak etorri, lagunak izaten hasi zen eta ikasten ere bai. Dena ondo zihoan eta kurtsoamaieran nota oso onak izan zituen eta lagun asko egin zituen. Horrela bukatzen da mutil honen sufrimenduaeta, handik aurrera, ez zen gehiago kezkatu.

ALAIRENAUSARDIA

Bazen behin Alain izeneko 13 urteko mutil bat. Berebizitzan ardura zion gauza bakarra astronomia zen.Gauero teleskopioa hartu eta izarrei begira egoten zenzoriontsu. Ez zion axola nota kaxkarrak ateratzeak, edolagun gehiegirik ez izateak. Unibertsoa parez parezuenean, ez zuen beste ezeren beharrik.

EMAZTEAK ETXEKO-LANAKEGITEN EZ ZEKIEN SENARRARI:

(Doinua: Maritxu nora zoaz)

Lana egin ta geroetxera etorri

dena da hankaz goraai, ze lotsagarri

ahaztu beharko dugugure egoera larriez nazazu berrironi probetan jarri.

Uxue Ganzabal

1 . MAILAKOAK ESKIATZERA JOANZIRENEKOA:

(Doinua: Markosen txerrixe)

Martxoaren hamaseiasteazken goizeanelkartu ginen denokeskolako atean

bat bestearen atzetiksartu autobuseanjolasean gogoata eskiatzean

Valdezkarairainoheldu gineneaneskiak hartu etajarri ginen martxanjan eta berriz egonginen elurrean

azkenik joan ginenlaurak ta hogeian

Ane Amor

Kontaketak

Page 13: Hitz eta Pitz 2010-2011

Gau batean Kirtashek teleskopioarekin meteorito txiki bat ikusi zuen eta bere etxearen ondoan erori zen.Meteoritoa erori zen lekura ailegatu zenean, ez zuen meteorito bat ikusi baizik eta bere adineko mutil bat.Kirtashek bi aldiz pentsatu gabe bere etxera eraman zuen.

Kirtash esnatu zenean korrika batean jaitsi zen gauean aurkitu zuen mutila nola zegoen ikusteko. Beheanbere gurasoak zeuden azalpen bat itxaroten. Kirtashek gauean gertatu zen guztia kontatu zien, nola ikusi zuenmeteoritoa, meteoritoa erori zen lekura joan zela eta meteoritoaren lekuan mutil bat aurkitu zuela. Hitz egiten ariziren bitartean mutil misteriotsua esnatu zen eta Kirtash eta bere gurasoak zeuden lekura joan zen eta egundokosustoa eman zien.

Kirtash eta mutila gora joan ziren eta logelan zeudenean,Kirtashek galdetu zion:

-Nola deitzen zara? Nondik zatoz? Zer egiten zenuen hor?Mutila isilik egon zen momentu batean, baina, azkenean,

erantzun zion:-Jack deitzen naiz eta lurtarrentzat estralurtar bat naiz. Marte

izeneko planetatik nator baina nire espazio-ontzia lurrarengrabitateagatik erori egin da. Orain egin behar dudan gauza bakarranire espazio-ontzia aurkitzea da.

Kirtash harriturik gelditu zen, estralurtar bat ezagutzeak abantaila asko zuen eta unibertsoaz gauza askogaldetu ahal zion. Kirtashek Victoriari deitu zion ezagutu zuen pertsona aurkezteko. Victoria 1 3 urteko neska batzen eta Kirtashen lagun onena zen; neskari ere gustatzen zitzaion unibertsoari buruz zen guztia.

Arratsaldean Victoria Kirtashen etxera joan zen eta oso harriturik gelditu zen Kirtashek gertatu zen guztiakontatu zionean.

-Eta non egon ahal da espazio-ontzi hori? Ez da egongo Jack aurkitu zenuen lekuan?- galdetu zuenVictoriak.

-Bai, nik ere pentsatu nuen hori baina.. .- zabu egin zuen jarraitu baino lehen - Gaur goizean egon naizbilatzen Jack aurkitu nuen lekuan eta ez dut ezer aurkitu eta, gainera, Jackek ezin dit esan non dagoen espazio-ontzia gertatu dena gogoratzen ez duelako.

-Bururatu zait gauza bat- esan zuen Victoriak - bilatuko dugu informazioa internet-en edo periodikoan eaespazio-ontzi baten informazioa agertzen den. Zer diozu?

-Ondo, eta zuk, Jack?- galdetu zion.-Konforme nago.-Ederto, hurrengo larunbatean geldituko gara eta ikusiko dugu zenbat informazio aurkitu dugun.

Hurrengo astea oso gogorra izan zen. Klasean Victoriak eta Kirtashek aurkitu zuten informazioari buruzhitz egiten zuten eta, gainera, matematikako azterketa izan zuten. Kirtashen gurasoak Jacki bere etxean geratzenutzi zioten. Larunbata ailegatu zen eta Victoria Kirtashen etxera joan zen.

-Nik aurkitu dudan bakarra da espazio-ontzi bat egin dutela- esan zuen Victoriak.-Nik informazio berbera aurkitu dut, baina zer iruditzen zaizue estralurtarren film bat ikusten badugu?-

galdetu zuen Kirtashek.Jackek eta Victoriak baietz esan zuten. Victoriak filma jartzen zuen bitartean, Kirtashek Jacki palomitak

Bazen behin Kirtash izeneko 13 urteko mutil bat. Bere bizitzan ardura zion gauza bakarraastronomia zen. Gauero teleskopioa hartu eta izarrei begira egoten zen zoriontsu. Ez zionaxola nota kaxkarrak ateratzeak, edo lagun gehiegirik ez izateak. Unibertsoa parez parezuenean, ez zuen beste ezeren beharrik.

Kontaketak

Page 14: Hitz eta Pitz 2010-2011

nola egiten ziren erakusten egon zen. Filma oso polita izan zen eta, gainera, oso harrigarria zen nola desagertzeneta agertzen ziren estralurtarren espazio-ontziak. Filma bukatzean oso berandu zen eta Victoria etxera bueltatuzen.

Osteguna zen. Kirtash etxeko lanak egiten ari zen bitartean zerbait etorri zitzaion burura. Ez zekienzergatik etorri zitzaion burura aurreko egunean ikusi zuten estralurtarren filma baina, espazio-ontzia non zegoenintuizioa izan zuen. Segundo bat itxaron gabe behera jaitsi zen eta Jack telebista ikusten ikusi zuen. Jack Kirtashbere atzean zegoela konturatu zen eta butakari buelta eman zion.

-Jack, gauza bat galdetu nahi dizut: zure espazio-ontzia ikusezin bihurtu ahal da?-Bai, zergatik galdetzen duzu?-Uste dut badakidala non dagoen zure espazio-ontzia baina beste gauza bat jakin nahi dut: badakizu nola

kendu ikusezina egiten duen hori?-Bai, egin behar den bakarra deskonektatzea da baina, bakarrik deskonektatzen da nik esaten badiot.-Ederki, orain Victoriari deituko diot eta basora joango gara.

Victoriari ordu erdi kostatu zitzaion Kirtashen etxera ailegatzea, eta momentu bat itxaron gabe basorasartu ziren. Ez zen izan oso zaila aurkitzea, zeren inguruko zuhaitzak erreta zeuden. Kirtashek azaldu zien nolagogoratu zen ikusi zuten pelikulan agertzen eta desagertzen ziren espazio-ontziez eta berdina gertatu ahalzitzaiola Jaken espazio-ontziari. Azkenean, Jack beste hizkuntza batean hitz egiten hasi eta espazio-ontzia gutxi-gutxika agertzen hasi zen. Oso apurtuta zegoen.

-Horrela ezingo naiz Martera itzuli- esan zuen Jackek.-Lasai egon zaitez, nire aitak lagunduko digu- lasaitu zion Kirtashek.-Baina, Kirtash estralurtarra dela esan beharko diegu zure gurasoei- esan zion Victoriak.-Ez dit inporta, beraiek ere jakin behar dute nor naizen.

Kirtashek ez zekien nola esan bere gurasoei gertatu zen guztia baina kontatzen hasi zen. Bukatzean beregurasoek gezurra esaten ari zirela uste zuten, baina espazio-ontzia ikustean egia esaten ari zirela ulertu zuten.

-Nire lagun batek lagundu ahal digu, hemengo mekaniko onena da- esan zuen Kirtashen aitak.

Aste bat igaro ondoren espazio-ontzia berri-berria zegoen eta Jack joateko ordua ailegatuzen.-Agur, Kirtash eta Victoria. Eskerrik asko

laguntzeagatik eta, horregatik, opari bat emangodizuet bioi- esan zuen Jackek poltsa batetik biharri ateratzen ari zen bitartean- Bi harri hauekkomunikatzeko dira eta ez du inporta ze urrunzaudeten, beti elkarrekin egongo zarete. Etaorain agur esango dizuet-. Eta gehiago esangabe espazio-ontzira igo eta Marterantz abiatuzen.

Kirtash eta Victoria bere bizitza normalerabueltatu ziren baina inoiz ez ziren harrietatikbanandu.

Asier Carro

Kontaketak

Page 15: Hitz eta Pitz 2010-2011

Beti bezala, Malen, afaldu ondoren bere logelara joan zen izarrak zaintzera. Malenentzat izar bat bizitzakduen gauzarik politena eta interesgarriena zen. Malenek egun horretan teleskopioa hartu eta ilargia negarrezzegoela ikusirik, mukizapi bat hartu, besoa luzatu, eta Ilargiari eman zion. Ilargiak, pozik, irribarre distiratsu batdedikatu zion Maleni.

Bat-batean, zarata arraro bat entzun zuen. Bi aldiz pentsatu gabe, bere lorategira abiatu zen eta espazio-ontzi handi bat ikusi zuen. Malenek ezin zuen sinetsi, baina aukera hura ezin zuen inolaz ere galdu. Barrura sartueta milaka botoi ikusi zituen. Ondoan, astronautaren jantzi bat ikusi zuen. Astronautaren jantzia probatu eta botoibat sakatu zuen nahi gabe:-Oh, zer egin dut! ! !

Espazio-ontzia martxan jarri zen eta Malen oso urduri zegoen. Hasieran beldur zen, baina geroago, osopozik zegoen espazio-ontzian hegan egiten. Bat-batean, espazio-ontzia gelditu egin zen eta, atea ireki ondoren,ilargiaren gainean zegoela ohartu zen:

-Kaixo, Malen! - esan zion Ilargiak pozik.-Kaixo, Ilargi. Zuk bidali nauzu hona?-Bai, Malen, snif snif. . .-Ilargi Andrea, zer gertatzen zaizu?

KontaketakBAZEN BEHIN MALEN IZENEKO 13 URTEKO NESKA BAT. BERE BIZITZAN ARDURA

ZION GAUZA BAKARRA ASTRONOMIA ZEN. GAUERO TELESKOPIOA HARTU ETA

IZARREI BEGIRA EGOTEN ZEN ZORIONTSU. EZ ZION AXOLA NOTA KAXKARRAK

ATERATZEAK, EDO LAGUN GEHIEGIRIK EZ IZATEAK. UNIBERTSOA PAREZ PARE

ZUENEAN

Page 16: Hitz eta Pitz 2010-2011

-Ikusten al duzu hori ? Izarrek ez didate kasurik egiten, eta desordenatuta daude; gainera, ez dakit nolaelkartu berriro, buaaaaaaaaa buaaaaaaaaa! ! ! ! ! ! ! ! ! ! ! ! ! ! ! !

-Lasai, Ilargi. Klasean nire irakasleak zutaz hitz egiten dit, eta badakit nola konpondu arazo larri hori.-Benetan diozu? Eskerrik asko, Malen! Hobe da orain hastea, edo bestela planetak ere sakabanatu egingo

dira!-Ederto, oraintxe hasiko gara!

Malen izarrei begira jarri zen pentsakor.-Zu, hor zoaz; zu, han; zuek ez zenuten Hartz Txikia osatzen ? Eta zuek Hartz Handia?-Bai, bai; hori da, oso ondo! Tira, segi horrela; horrela segitzen baduzue, oso azkar bukatuko dugu.

Benga, animo!

Horrela eman zuen denbora luzea Malenek, baina, azkenean, emaitza oso onak eragin zituen espazioan.Bukatu ondoren, ilargiak esan zion poz-pozik:

-Eskerrik asko ni laguntzeagatik. Zuk egin duzun lana oso gogorra izan da eta, horregatik, konstelazio bategingo dut nire kumeekin , eta zure izena jarriko dut: MALEN KONSTELAZIO HANDIA.

-Eskerrik asko, Ilargi Andrea; eta orain, mesedez, etxera eraman ahal nauzu?-Ongi da, baina ez ahaztu inoiz gutaz!-Hori seguru, Ilargi!-Eta orain, etxera bueltatzeko begiak itxi eta…-Malen, zer izan da zarata hori?- oihu egin zion Malenen amak bere logelatik.-Eeee, ezer ez, lasai!-Ongi da, ondo lo egin!-Ondo lo egin!

Malen, segundo batean etxera bueltatu zen, ia-ia konturatu gabe. Oso pozik zegoen ilargia lagunduizanaz, eta poz-pozik lokartu zen.

Eta zer gertatu zen Ilargiarekin? Bada, leihotik begiratu eta ikusiko duzue.

Ioar Molina Ruiz de Arkaute

Kontaketak

Page 17: Hitz eta Pitz 2010-2011

Ikuspuntua

Lehenengo egunean oso urduri al zeundeten?Bai, pixka bat, jende nagusia zegoelako.

Gelan sartzean zer iruditu zitzaizuen gela: txikia,handia....?Ez zen oso txikia eta oso usain txarra zeukan; paretak zuriak dira eta margotu nahi ditugu. Gainera, zutabeak dauzkate etaez dugu ezer ikusten.

Arraroak sentitzen zarete iaz Lehenengo Hezkuntzan eskolako nagusienak zinetelako eta orain institutukotxikienak?Bai. Jendea oso nagusia delako eta gu oso txikiak sentitzen gara.

Zertan dira desberdinak aurreko eskolako klaseak eta hemengoak?Ikasgaiak desberdinak eta zailagoak dira, gizarte eta teknologia izan ezik .

Iruditzen zaizue bi hilabete hauetan azterketa asko egin dituzuela?Bai. Azterketa asko egin ditugu. Lehen hezkuntzan polikiago ematen genituen klaseak etaorain oso azkar goaz.

Ikasle askok esaten dute jantokiko janaria oso txarra dela. Zuei zer iruditu zaizue?Janaria oso txarra da, aurreko eskoletako janaria hobea zen eskolan egiten zelako. Jantokia oso txikia da eta hotz izugarriaegiten du.

Atsedenaldiak laburrak iruditzen zaizkizue?Goizeko atsedenaldia oso laburra da baina arratsaldekoa normala da, ez oso laburra eta ez oso luzea.

Zer aldatuko zenukete institutuan?Txirrinaren soinua, futbol zelaiko zuloak, klaseko zutabeak eta jantokiko janaria.

Aurten ikaskide berriak dauzkazue: ondo zaudete klasean haiekin?Batzuekin ondo eta beste batzuekin gaizki, asko hitz egiten dutelako eta irakasle batzuenazalpenak ez ditugu entzuten.

Zertan egin nahi duzue lan nagusitan?Andereñoa, erretiratua, ingeniari industriala, gizarteko irakaslea eta enpresa bateko buruzagia.

Lehen mailako ikasleak etorri berriakdira. Hilabete gutxi daramate gureartean eta zer pentsatzen duten gureinstitutuari buruz jakin izan nahi dugu.Horrelaxe erantzun digute.

“Janaria oso txarra da. Aurreko eskoletako janaria

hobea zen eskolan bertan egiten zelako”

Page 18: Hitz eta Pitz 2010-2011

Ikuspuntua INSTITUTUKO HERRIALDE EZBERDINAK

Zein da zuen herrialdeko janaririk ohikoena?Stefania (S) / Errumania: Sarmale-a. Haragi txikitua azalorean estalita.Sa (Sara): Cuscus-a. Hirinaz eginadako plater gozoa da.Diana (D): Fruituetako entsalada. Fruitu asko dira batera.Chaimaa(Ch): Cuscus-a. Naguziki hirina dauka baina beste gauzak botadaitezke.Luha (L): Cuscus.Hirinaz egindako janari bat da. Gero barazkiak jarridaitezke gainean.Kharim (K): Cuscus.Mari (M): Pizza.Ionela (I): Sarmale-a: Haragi pikatuta azalorean estalita.Ana (A): Fruituetako entsalada.

Zuen herrialdea eta hau antzekoak dira? Zertan duteantza gehien?S: Ez. Nik uste dut ez direla ezertan antzekoak. Han jendea osodesberdina da eta kaleko giroak ez du batere antzik.Sa: Ez, oso herrialde desberdinak dira: paisaiak, janaria, klima.. .D: Ez. Ez dira ezertan berdinak.Ch:Ez. Ez dago ezer antzekorik.L: Ez, ez dira antzekoak. Nire ustez, ez dute ezertan antzarik.K: Ez.M: Ez dira oso antzekoak; jendea oso desberdina da.I: Oso desberdina da.A: Ez, ez dira antzekoak, baina zerbaitetan antza dutela esan behar badutherrialde librea dela esango nuke.

Eskolak, ikasgaiak, irakasleak... eta hemengoakantzekoak dira? Zertan?S: Hemen irakasleak gogorragoak dira. Baina ikasgaiak oso antzekoakdira, euskera eta gaztelania izan ezik.Sa: Ikastolak antzekoak dira.D: Nire ustez Ekuadorren irakasleak gogorrak dira baina ikastolak etaikasgaiak oso antzekoak dira.Ch: Ikastolak antzekoak dira baina irakasleak ez. Ikasgai batzuk berdinakdira: matematika,frantsesa. . .L: Ikastolak antzekoak dira; ikasgaiak batzuk berdinak dira bainagehienak ez dira berberak eta irakasleak berdinak dira.K: Irakasleak gogorragoak dira.M: Argentinan jatorragoak dira. Ikastolak eta ikasgaiak oso antzekoak.I: Errumanian ez

dago ikasgai asko eta ikastola ez dago arratsaldean. Jan baino lehenetxera joaten zara.A: Ikastolak berdinak dira; ikasgaiak, euskera izan ezik, berdinak diraeta irakasleak gogorragoak dira.

Nola sentitu zinen beste herrialde batetik etorriberritan?S:Ni oso ondo sentitu nintzen eta ikastolako lagunak onartu ninduten.Sa: Ni oso ondo sentitu nintzen.D: OndoCh: Ez oso ondo.L: Gaizki. Pixka bat baztertuta sentitu nintzen.K: Ez oso ondo, orain dela gutxi etorri naizelako eta ez dakit hizkuntza.M: Ni ez nintzen gaizki sentitu, bakarrik pixka bat lotsatuta nengoen.I: Oso ondo sentitu nintzen.A: Besteengandik onartuta sentitu nintzen, baina desberdina sentitzennintzen.

Zuen herrialdeetan ospatzen diren jaiak eta hemengoakez dira berdin ospatzen. Zer egiten duzue hangojaietan?E: Han dantza egiten da eta barrakak daude. Desberdintasuna da han ezdagoela kontzertu asko.Sa: Aipagarriena dantzak dira baina kontzertuak ere badaude.D: Musika dago, dantzatzen da, barrakak daude. Hangoak etahemengoak antzekoak dira.Ch: Musika dago eta asko dantzatzen da.L: Herriko enparantzan egiten dira eta hemen dantzatzen da; kontzertuakdaude, umeentzako jokoak eta ikastolan jaia daukagu.K: Dantzatzen da asko eta batzuetan kontzertuak daude.M: Hemengoak eta hangoak oso oso antzekoak dira ia-ia gauzaguztietan.I: Barrakak daude eta dantza asko egiten da baina ia-ia ez dagokontzerturik.A: Hemengoak eta hangoak berdinak dira. Barrakak,kontzertuak.. .daudeeta, aipagarriena da asko dantzatzen dela.

Zer botatzen duzue faltan zuen herrialdetik?S: Familia nagusiki, baina baita lagunak ere.Sa: Familia.D: Klima eta han daukadan familia guztiaCh: Familia eta lagunak.L: Familia eta lagunak nagusiki.K: Familia.M: Han daukadan familia eta lagunak baina, baina janaria ere faltanbotatzen dut.I: Familia.A: Familia, lagunak eta klima.

Zuen herrialdera itzultzea pentsatzuta daukazue?Bizitzera edo oporretan?S: Bai baina momentuz bakarrik oporretara.Sa: Oporretan bai.D: Momentuz oporretan baina hara bizitzera joatea gustatuko litzaidake.Ch: Bai, baina oporretan.L: Oporrak pasatzera.K: Oporretan bai.M: Asko gustatuko litzaidake bueltatzea, baina oporrak pasatzera.I: Oporrak pasatzera bai.A: Bai, baina momentuz oporretan.

Prentsako ikasle batzuei interesgarria iruditu zaigu gure ikaskide batzuen kulturari buruz, gastronomiariburuz.. . jakitea, beste herrialde desberdinetatik etorri direlako.

Irantzu Anda, Ana Abad eta Luha Mahfud

Page 19: Hitz eta Pitz 2010-2011

Logo honetan, sexu irudi bat ikus daiteke.Badirudi A hizkia besterik ez dela, baina markakbeste zentzu batekin egin zuen bere logoa.

Gaur egun etengabe jasotzen dugupublizitatea, alde eta une guztietandagoelako: kaleko pankartetan,autobusetan, etxeko gutunontzian, irratian,telebistan, egunkarietan, ordenagailuan arigarenean ere egiten etengabe irekitzen dirapublizitatearen web orriaren leihoak… Etaez gara konturatzen zein puntutarainoeragiten digun erosketak egiterakoan.Baina nola lortzen du publizitateak guerostera bultzatzea?

Publizitateak erabiltzen duen teknikanagusia produktu baten marka errepikatzeaizaten da. Bestalde, koloreek ere askoeragiten dute, adibidez, beltzak luxua etazuriak garbitasuna adierazten dute.

Publizitate subliminalak, ordea, emozioaketa zirrarak sortzeko estrategiak erabiltzenditu, erostea bultzatzen duen gauza edosentsazio bat asmatuz. Ia iragarki guztietanagertzen dira mota honetako mezuak. Gaihoni buruz hainbat ikerketa egin dituzte,debekatzeaz ere hitz egin da.

Aurrekoaz gain, publizitateengainagarriaren teknika ere kontuan hartubehar da, beste modu batean bultzatzengaituelako erostera: iragarkietan jartzendigute produktu mota bat oso ezaugarrionak dauzkana… Baina, zer gertatzen daproduktua erostera goazenean? Askotanematen diguten produktua oso desberdinadela: gaizki egindakoa, txikiagoa edogarestiagoa…

Garbi dago ikasi behar dugula iragarkiakmodu kritikoan ikusten eta kontsumoarduratsua egiten. Gai honi buruz gehiagojakin nahi baduzue “Consume hastamorir”-eko taldearen web orrian begiraezazue: www.consumehastamorir.com.

Jon Abaigar

IkuspuntuaPUBLIZITATEAREN TRIKIMAILUAK

Adibideak

Iragarkian ezkerreko hanburgesa erakustendigute, baina ematen digutena eskuinekoa da.Ar

Page 20: Hitz eta Pitz 2010-2011

IkuspuntuaJATORRIA""OOggiiaa eettaa zziirrkkuuaa"" gaur egun gutxiesteko erabiltzen den latinezko esapidea da.Honekin edozein herrialdetako gobernuak jendea lasai eduki eta zalantzagarriakdiren gertaerak ezkutatu nahian erabiltzen den praktika deskribatzen da.Horretarako, jendetzari jana eta kalitate eskaseko entretenimenduak eskeintzenzaizkie, horrela kezkarik izan ez dezaten.

Esaldi hau Juvenal poeta erromatarrak sortu zuen I. mendean. Jatorriz erromatarenperadoreek herriari garia eta zirkurako sarrerak oparitzeko ohituranoinarritzen da, modu honetan jendea politikarekiko ezjakin mantenduz. JulioZesarrek garia doan banatzen zuen, edota oso txiro zirenei merkeago saldu:200.000 benefiziario inguru omen ziren. Hiru mende geroago, Aurelianok300.000 pertsonei eguneko bina ogi emanez ohiturari jarraipena eman zion.

Erromatar konkistak ziren bitartean, patrizioek aberastasun izugarriak irabazizituzten. Politikariek foroan eztabaidatzen zutenbitartean, milaka esklabu landetan aritzen ziren lanegiten, langile saiatuek eraikin erraldoiak eraikitzenzituzten eta artisauek lantegietan ezpatak eta gurdiakegiten zituzten. Hiritar apalak gero eta gehiagopobretzen ziren eta herrietako jendeak nekazal lanakutzi eta hirira joaten ziren lan hobe baten bila.Inperioaren gainbeheran, herriak konklusio argi

batera heldu zen: ogia eta zirkua nahi zuten. Senatuak garia eta beste banatzenzituen opari gisa.

Bestetik, zirkuko ikuskizunek goizaldetik gauera arte irauten zuten. Jendeakjanaria eramaten zuen anfiteatrora eta han pasatzen zuten egun osoa ikustengladiadoreen arteko borrokak, animaliak kristauak irensten, kirolariak koadrigengainean lasterketan eta herria odolez beteta. Noizbehinka atsedenaldi bategiten zuten bomitoriora edo komunera joateko eta hankak luzatzeko. Honelabizi zen herri erromatarra: zeharo astitsu eta alfer, ohitura onak alde baterauztzitz eta bizitza lasaiago eta geldoago bat eginez.

Ailegatu ziren emigrante germanoak, barbaroak, eta inperioan sartzea lortu zutenlanak bereganatzeko eta zelaiak lantzeko. Lan zailenak monopolizatu zituzten,armen erabileran soldadu profesionalak bezala, eta hirien inguruetan bizi ziren.Egun batean, guztiak batera, hiria erasotu zuten eta hobeto armatutakoinperioarekin bukatu zuten. Bitartean, erromatar gazteek ez zekiten ez armakerabiltzen ez eskuak erabiltzen ezta, okerragoa dena, inteligentzia erabiltzen.

Erromatarrek ez zuten gogoratu haien pentsadoreek esandakoa: “historiabizitzaren oinarria da”.

ZAPATERORENOGIA ETA ZIRKUABaina badaude oraingokasuak ere. AzkenengoaZapaterok egin zuenHegoAfrikako Mundialaerabiliz. Horrela jendeaez zen gogoratu, hilabetebatez behintzat, pasatzendugun krisiaz.

OGIA ETAFUTBOLAGaurko “zirkurik”handiena eta ospetsuenafutbola da. Frankismoanere kezka sozialakfutbolarekin estalizituzten. Urte haietan,Real Madrid taldeaMadrilen aberatsentaldea zen eta Atletico deMadrid txiroena. Moduhonetan, klaseen artekogatazkak tabernetanziren protagonista etabitartean ez zen hitzegiten gobernuarenarazoei buruz.

Gaurko “zirkurik”handiena eta

ospetsuena futbolada.

ONDORIOAKBadirudi oraingo gizartean erromatarrek izan zuten akatsa errepikatzen ari dela munduan.Horren adibideak dira egunero jasotzen dugun kirol “bonbardaketa” tabernetan, aldizkarietan,irratian eta telebistan. Baina hori ez da soluzioa krisia ahazteko. Hori ez da bide egokia: herribaten oinarria edukazioa, lana eta, gorputz osantsu batean, buru osasuntsu bat edukitzea da.

OGIA ETA ZIRKUAJosu Durana eta Asier Ganzabal

Page 21: Hitz eta Pitz 2010-2011

LiteraturaLIBURUEN TXOKOAAzaroaren 25ean Joanes Urkixo idazlea izan genuen ikastetxean, 3 . mailako ikasleokin GGeerrllaarriiZZuurriiaa liburuaz mintzatzeko. Joanesek oso sarrera erakargarri eta barregarria egin zuen: hasieranur botila batekin ikasleak mehatxatu zituen eta, gero, botilarekin jolasean aritu zen alaitsu.Liburuari buruz ez zen asko mintzatu: azaldu zigun nola, non eta zergatik idatzi zuen nobelahau. Ideia Bilboko inguruetatik zebilen pizti baten kontakizun batetik hartu zuen. Gehien batgoizetan aritzen zen idazten, eguneko momenturik onena zelako bere ustez. Hau guzti hauazaldu ondoren, gure galdera interesgarriak adorez erantzun zituen. Era askotako galderak egingenizkion, adibidez, liburuen salmenten etekinei buruzkoak eta sormenari buruzkoak. JoanesUrkixo idazle bezala ezagutzeaz gain, pertsona bezala ezagutzea atsegina eta interesgarria izanzen.

-Txikitan, zer izan nahi zenuen?

Margolaria edo ingeniari nuklearra.

-Uda ala negua?

Uda. Oporretan joaten naiz baina beti eramaten dut

lana.

-Idazteko, gaua ala eguna?

Goiza, lehenengo orduetan.

-Zerk eragiten dizu barrea?

Kar kar. . . , galdera hau! Umorezko pelikulak,

liburuak eta txantxak.

-Eta negarra?

Heriotzak.

-Zeri diozu beldur?

Heriotzari.

-Bizitzeko toki bat?

Bilboko alde zaharra.

-Norekin hartuko zenuke gustora kafea?

Zinema zuzendari batekin, Ridley Scott-ekin.

-Liburua ala “e-book”-a?

Biak. Holako katxarro bat erosteko asmoa dut.

-Langostinoak ala intxaur saltsa?

Biak. Langostinoak lehenik eta, gero, intxaur saltsa.

Tartean beste zer edo zer.

Josu Durana eta Irantzu Anda

MOTZEAN

Page 22: Hitz eta Pitz 2010-2011

DIEZ NEGRITOSEscritora: Agatha Christie Editorial: RBA Titulo alternativo: Y no quedó ninguno.Sinopsis: Es una historia que se desarrolla en una isla situada cerca de la costa de Devon. Un señorllamado Mr. Owen envía diez cartas a diez personas invitándolas a pasar unas vacaciones en esta isla.Todo pasa tranquilamente hasta que en la primera cena, una voz acusa a todos los invitados de algúncrimen. Todo parecía ser una broma hasta que a la hora de acostarse uno de los invitados cae muerto yparece haber sido asesinado. Aquí empieza el ambiente de asesinatos y mutuas acusaciones. Larespuesta parece estar en una antigua canción infantil.Opinión: Este es un libro muy interesante e intrigante. Es bastante entretenido y al ser corto se te pasavolando. Hay momentos en los que es un poco aburrido, como al principio, pero la mayor parte deltiempo es enigmático. Los nombre que aparecen en este relato son algo liosos.La frase: “El asesino está entre nosotros”

GERLARI ZURIAEgilea: Joanes Urkixo Argitaletxea: Elkar

SINOPSIA: LIBURU HAU ABENTURAZKO KONTAKETA BAT DA, FANTASIAZ

BETERIKO LIBURU BITXIA. LEIENDAK AGERTZEN DIRA BAI EUSKAL HERRIKOAK

BAI IRLANDAKOAK. FIONN DEITUTAKO MUTIL GAZTE BATEN ISTORIOA

KONTATZEN DIGU: IRLANDARREN ERREGE HAUTATZEN DUTE EZPATAMAGIKO

BAT EMANEZ, BAINA IRLANDARREN ARTEKO BORROKENGATIK ETA GAZTEAREN

ESPERIENTZIA ESKASAGATIK HERRITIK KANPO BOTAKO DUTE. FIONN EUSKAL

HERRIRA IRITSIKO DA ETA BERTAN ABENTURA BERRIAK IZANGO DITU ZAIN.Iritzia: Liburu hau oso polita eta interesgarria da, harrapatzen zaitu eta. Hasierak zertxobaitnahasten zaitu, lehenengo 3 kapituluak oso nahasiak direlako. Korapiloa ulergarriagoa da, bainaliburuaren gauzarik aspergarriena da. Liburuzalea bazara, zuretzat korapiloa interesgarria izangoda. Baina, irakurtzea atsegin ez duena, guztiz aspertuko da. Amaiera gauzarik interesgarriena da,emozioz betetzen zaitu. Zertxobait fantastikoa da, baina gauza errealak ere badauzka. Liburuairakurtzea gomendatzen dugu, batez ere jende gazteari, ulertzeko erraza delako eta emozio horibeste liburuetan ez delako agertzen. Beraz, animatu! !

Literatura

LA LEYENDA DEL REY ERRANTEEgilea: Laura Gallego Argitaletxea: Barco de Vapor (serie roja)Sinopsia: Istorioa Arabian gertatzen da, Kinda izeneko erreinu batean. Bertan Walid printzeabizi da bere aitarekin, Huyr erregea. Walid-en ametsa Ukaz poesia txapelketara joatea etairabaztea da. Bere aita den Huyr erregearengana joaten denean baimena eskatzera, honekesaten dio lehenengo beste txapelketa bat egin beharko lukeela, ikusteko hoberena den ala ez.Horrela egiten du, baina hiru aldiz irabaziko dio Hammad izenekoa ehungile apal batek.Walid-ek, indibiak jota, Hammad historiagile izendatuko du, horrela lan zailak egin ditzan:jauregiko liburutegi handia ordenatu beharko du eta historiaren historia osoa kontatzen duenalfonbra bat ere egin beharko du. Hammad-ek bukatuko du alfonbra baina arazo bat du:norbaitek denbora luzean begiratzen badio, erotu egiten da. Horregatik, Walid-ek ezkutatuegingo du alfonbra baina, egun batean, desagertu egingo da. Hemen hasten da istorio guztia.Iritzia: Liburua gustatu zait Arabian kokatzen delako. Poesiaren gaiarekin oso lotuta dago,baina hau ez bazaizu gustatzen badago abentura, amodioa eta intriga. Momentu batzuetan osoaspergarria da, adibidez, hasiera, Walid bere aitarekin dagoenean. Baina beste batzuetan osoondo dago. Liburua ondo ulertzen da eta laburra da. Guzti honengatik niretzat interesgarria etadibertigarria izan da.

Jon Abaigar

Xabier Uriarte

Jon Abaigar

Page 23: Hitz eta Pitz 2010-2011

Argazkiak1 D.B.H.

Page 24: Hitz eta Pitz 2010-2011

Argazkiak 2 D.B.H.

Page 25: Hitz eta Pitz 2010-2011

Argazkiak3 D.B.H.

Page 26: Hitz eta Pitz 2010-2011

Argazkiak 4 D.B.H. ­ IRAKASLEAK

Page 27: Hitz eta Pitz 2010-2011

Behetik nator,ibarrak izoztutautziak,mendia jaiez dagourrezko jantziaz.Haren farrea dadatirrika biziaz,gozatua baitu gaurezti bereziaz.

Kultura

Page 28: Hitz eta Pitz 2010-2011

Kultura

2010eko abenduaren 4an hil zen Xabier Lete, 1 944an Oiartzunen jaiotako euskal idazle, poeta eta kantariezaguna. 1 985ean gaixotasun larria antzeman zioten eta, geroztik, gogor borrokatu zuen haren kontra. EzDok Amairu taldearen sortzaileetakoa izan zen, baina musikaria baino gehiago idazlea zen.

2008an argitaratu zuen azken liburua: Egunsentiaren esku izoztuak. Azken diskoa, 2001ean.

Haren ohorez, XALBADORREN HERIOTZA abestia duzue hemen. Kanta ezazue eta gozatu.Ez zaitugu ahaztuko, Xabier!

XABIER LETE

Maialen Urkiza eta Maitane Vicente

Page 29: Hitz eta Pitz 2010-2011

Kultura

Euskal Herriko kulturan ardatz diren BenitoLertxundik, Mikel Laboak, Lurdes Iriondok,Jose Angel eta Juan Miguel Irigaray anaiek,Xabier Letek eta Nestor Basterretxeak, besteakbeste, osatu zuten Ez dok amairu taldea. Hauek1966ko martxotik 1972ko abendura bitarteangarrantzi handia izan zuten frankismoa eta berezentsuraren aurrean euskararen alde egin zutendefentsagatik. Hau da, euskal musikaren taldegarrantzitsuenetariko bat izan zen.

Ilunpetakolantegi latzetanabiatutzeko.. .

illunpetako gizonzaitut gogoan.

Egun senti berrianoiz argitu behar

dukgaua luzea zijoak

etar hadi.gau beltzeko txorikantari motela. . .illunpetako gizonzaitut gogoan.

Egun larri batezzu eroritzean

negar egingo duguanaia guztiok,illargi gorriaezkutatuko da.. .illunpetako gizonzaitut gogoan.

Gure lurra iraultzenari zerana,beso zainakdaldarrez

begiak ikaraz.. .illunpetako gizonzaitut gogoan.

Itzalak irestenzaituenean

nor izango duzuzutaz oroitekobide zailletatik

ILUNPETAKO GIZONA(Benito Lertxundi)

EZ DOK AMAIRU

Maialen Urkiza eta Maitane Vicente

Page 30: Hitz eta Pitz 2010-2011

1. Saria

Hitz gutxitan MIKRO­IPUIN LEHIAKETA

Bukaerarik gabeko bidaia

Itsaso, itsaso handi eta zoragarri. Ni han nagonire adiskideekin. Eguzkia atera, eguraldiaberotu eta hegan atera gara guztiok. Gora etagora, azkenean, denok elkartu, kotoi izugarriaketa hegalariak sortuz. Tenperatura jaitsi etaberriro ere beherantza goaz azkar, geldi ezinik.Nire adiskide bakoitza leku desberdin bateanerori eta, ni arrosa batean. Arrosa eder, nigarden; bera leun eta, ni likido besterik ez. Bat-batean haizeak gogor jo du, biok astindu etabeherantza noa; zorte onez ibaira erori naiz.Nire adiskideekin nago berriro ere.Bidaia bukaezin honi uraren zikloa deritzo.

Malen Gainzarain

Hitz gutxitan asko esan daiteke. Hitz gutxitan, maitatu eta gorrota dezakegu. Atsekabetu,alaitu, haserretu, emozionatu edo urduritu ere egin gaitezke berba gutxi batzuekin. Gehienetanez baitira hitz asko behar esan nahi dena esateko; hitz egokiak topatzean dago gakoa.

Ipuin laburren lehiaketa antolatu da institutuan, lehenengo aldiz. Ikasle guztiek parte hartudute eta uzta ezin hobea jaso dugu. Bene-benetan diogu. Zaila izan zaigu lau sarituakaukeratzea, zikloka bi, gela guztietan izan baitira saritzeko moduko lanak. Epaimahai lanetanirakasleak zein ikasleak aritu gara, eta azken hitza ikasleek izan dute ipuinik onenakaukeratzerakoan. Hemen dituzue lau

Lehen Zikloa 2. SariaIzeba pirata

Ikastolan familiaren marrazki bat egitekoeskatu zigun irakasleak. Amaitzean, Mikelekgaldetu zidan “zure izeba pirata al da? Buruanzapi bat duenez.. .”Ikastola bukatu eta etxera ailegatzean, amarigaldetu nion, “Izebak zergatik eramaten duzapia buruan?” Amak erantzun, “Pirata batdelako, baina hori hiruron sekretua da”.Zergatik ez dauka ilerik?”, “Itsasoan zeharnabigatzen zegoela haize gogorrak eramanziolako”, “Zergatik ez dizkit bere karamelutxuriak probatzen uzten?”, “Piratentzakobakarrik direlako, umetxoei min egiten dietetripan”.Primeran! Irrikitan nago izebarekin itsasoanzehar nabigatzeko, baina ilea eskuekin estalikodut haizeak eraman ez dezan.

June Muñoz

Page 31: Hitz eta Pitz 2010-2011

Hitz gutxitan

1. SariaHausnarketa eguna

Goizeko zortziak. Hainbeste gustatzen zaidankanta entzuten dut ohean sartuta. Mugikorrareniratzargailua. Nagiak atera eta ohetik saltobatekin jaiki. Komunean txiza egin. Eseri etagaldera erretorikoa egiten diot neure buruari:“Zer jantziko dut gaur?” Legginak, kamisetatxuri bat, bailarinak.. . bai, erosoak diraoinetako hauek.Eskolarako ibilbidea. Matematikakoeragiketak. Euskarako kontrola. Lagunenarazoak entzun.. . Ingelesa. Bigarren mundu-gerra. Etxerako ibilbidea lagunekin.Gurasoekin hizketan. Afaria.Komunean nago, txiza egiten. Zer desberdinizango zen pasatu dudan eguna beste edozeinarropa jantzi banu. Nire bizitzako amodioaaurkituko nuen? Egin dudan kontrola hobetoaterako zitzaidan? Hau bera pentsatuko nuen?Inoiz ez dut jakingo.Carlota Frias

Bigarren Zikloa2. Saria

Idazleen sekretua

Boligrafo magikoa, jendez jende pasatzen zen.Egun batean munduko mutil arroaren eskuraheldu zen. Mutiko honek ez zuen azterketarakoikasten eta beti suspenditzen zuen. Boligrafohonekin hamarrak ateratzen zituen, etaidazteko lehiaketa batera apuntatu zen diruairabazteko asmoz. Lehiaketan mutikoariboligrafoak ihes egin zion eta bost filaaurrerago zegoen beste mutil bati helduzitzaion. Bigarren mutilak lehiaketa irabazizuen; Bernardo Atxaga izenari erantzuten zion,eta orain munduko idazlerik onenetakoarenzergatia badakigu.Boligrafoa da giltza.

Josu Durana

Zure iragarkia hemen agertudaiteke.

Tu anuncio puede aparecer aquí.

Kontaktua / Contacto: 945 066 460 (Maribi)

Page 32: Hitz eta Pitz 2010-2011

Elkarrizketa

JUAN C

ARLOS A

RTETA,

INSTITU

TUKO AT

EZAINA

Zein da zure familia-hizkuntza?Nagusiki erdara izan da, baina aitaren aldetik euskara zen etxekohizkuntza.

Noiz erabaki zenuen euskara ikastea? Zergatik hartu zenuen erabakia?Oso gazte erabaki nuen ikastea. Erabakia hartu nuen oso gustukoa nuenhizkuntza zelako eta, bestetik, nire sustraia delako.

Euskara ikastean, zer izan da zuretzat zailena? Eta errazena?Zailena ahozkoa ulertzea eta mintzamena izaten da. Hizkuntza, berez, ezda erraza baina zerbait esatearren, errazena gramatikako zenbait gauzaizango lirateke.

Zalantzarik izanez gero, zer egiten duzu?Hiztegian edo internet-en kontsultatzen dut eta apuntatu egiten dut dudahori. Irakasleei askotan modu zuzenean galdetzen diet. Askoz errazagoadelako, zuzenean.

Zure bizitzan euskarak ateak ireki dizkizu?Batetik bai, lanpostu honetarako eskatzen zen perfila lortu nuelako:lehenengo perfila behar nuen eta nik hirugarrena daukat… Egia da euskarari esker lanean ari naizela.

Zenbat denbora eman duzu euskara ikasten?Ni hasi nintzen 1995ean euskara ikasten modu finko batean. Aurretik, institutu garaian, zerbait “ikasi” nuen.Baina, esan dudan bezala, 95etik aurrera hasi nintzen: zortzi hilabean 7. urratsera arte ikasi nuen. Gero, joannintzen Lesakako barnetegi batera 4 hilabetetako ikastaro bat egitera eta horrek eman zidan ezaguerahandiagoa.

Institutuan egoteak hobearazi du zure euskara?Hemen egoteak, bai, hobeto ez dakit baina bada modu bat euskaraz hitz egiten jarraitzeko. Irakasleekin edozuekin badut aukera euskaraz hitz egiteko eta hori oso onuragarria da. Hemen egoteak errazten du nik euskarazhitz egitea.

Ikasleekin eta irakasleekin ze hizkuntza erabiltzen duzu? Eta haiek zurekin?Orokorrean, DBHko irakasleekin euskaraz hitz egiten dut baina zikloetako irakasle guztiek ez dakitenez,orduan, haiekin bietara. Ikasleekin denetatik dago: askok hitz egiten dute euskaraz baina, beste batzuek, ohiturafaltagatik eta etxean euskaraz ez hitz egiteagatik erdaraz egiten dute.

Juan Carlos dugu ikastetxeko atezaina. Euskaldun berriada eta ahalegin asko egin izan du euskara ondo ikastekoeta ondo mintzatzeko. Gurekin egon da jolasaldian bereesperientzia kontatzen.

MAITE DUT EUSKARA"

Iker Alonso eta Irati Viñas

Page 33: Hitz eta Pitz 2010-2011

Jakin dugu Indiana aldean zaudela: zer dela-eta joanzinen?Ez zen nire aukera izan Indianara etortzea. Banekien hirihandi batera edo Estatu Batuetako hegoaldera ez nindutelabidaliko, han erdararaz hitz egiten duten pertsona askodaudelako. Sweet familiarekin bizi naiz, benetan bikainakdira! Gurasoak eta bi ahizpa dira; zaharrenak nire adina dueta besteak, hamahiru.

Nolakoa da Indiana? Zerk harritu zaitu gehien?Estatu lau-laua da, Euskal Herriaren kontrakoa! Hori dagehien harritu nauena hemen; izugarria da, ez dago eztamuino txiki bat ere. Klima nahiko antzekoa da, neguanelur eta hotz asko egiten du, baina udan beroa izugarria da!

Aldaketa handia izan al da?Aldaketa handia izan da, bai, baina nahiko erraz ohitu naizhemengo bizitzara. Egia esanda, familiak dena erraztu dithasieratik. Baina gauza asko oso ezberdinak dira, batezere, institutu- eta etxe-bizimodua. Adibidez, eskolan,proiektu eta lanen bidez ikasteko ohitura dute, eta azterketek ez dute hainbesteko garrantzia; etxeko-lanek eta test txikiek dira “pisu”handiena dutenak. Azterketa handiak bakarrik seihileko bukaeran egiten dira, ordura arte egindako guztia sartuz. Etxean berriz, janari-gaia da ezberdinena. Normalean ordubietan zertxobait bazkaltzen dugu eta arratsaldeko seiak inguruan afaria izaten dugu, bainaorokorrean bakoitzak nahi duenean jaten du, ez gara guztiok mahaian elkartzen jateko.

HHeemmeennggoo eettaa hhoorrkkoo iikkaassllee zzeeiinn iirraakkaasslleeeenn aarrtteeaann bbaaddaa eezzbbeerrddiinnttaassuunniikk??Asko. Hasteko, ikasle bakoitzak ez du gela finkorik, irakasleen gelak dira. Ikasgaia aldatzean, gelatik atera eta hurrengora goaz. Moduhonetan pertsona gehiago ezagutzen ditugu eta ez gara beti gela berdinean egoten egun osoan, baina baita irakasle eta ikasleen artekoerlazioa ez da hain pertsonala, hotzagoa dela esango nuke. Askotan “bizimodua bilatu” behar duzu, baina horrek gauza asko ikasteraeramaten zaitu, batez ere independenteagoa izatera.

OOrraaiinnggoo bbiizziimmoodduuaakk aammeerriikkaarr ppeelliikkuullaa bbaatteenn aannttzzaa aall ddaauukkaa??Estatu Batuetan pentsatzean beti pelikuletan ikusten duguna bezalakoa dela uste dugu, eta bai, horrelakoa da gutxi gorabehera.Institutuan mila ekintza daude, kirol taldeak, eskolako aldizkaria prestatzea, drama, musika taldea, abesbatza, dantzak eta ekintzabereziak antolatzea, animatzaile taldea.. . Ikasle guztiak, gutxienez, kirol edo klub batean daude sartuta, eta kirol, partidu edokontzerturen bat dagoenean mundu guztia doa ikustera.Eskolatik kanpoko bizitza normalean familiarekin pasatzen dut. Garraio publikoa bakarrik hiri handietan dago garatuta, edozeinlekutara joatekotan kotxea hartzeko beharra dugu. Oinez edo bizikletaz joateko aukerarik ez dago, distantziak luzeak direlako etaerrepideak horretarako prestatuak ez daudelako. Horrek nahikotxo mugatzen nau, gidatzen duen norbaiten beharra dudalako beti. Sei

hilabete hauetan bakarrik hiru pertsona ikusi ditut bizikletaz ibiltzen!

NNoollaakkoo hhaarrrreerraa eeggiinn ddiizzuuttee??Hemengo familia etorri baino lehen ezagutu nuen internet-en bidez.Apirilean jakin nuen haiekin bizitzen egongo nintzela eta momentuhartatik heldu nintzen arte ezagutzen hasi nintzen. Orain ia nire etxeanbezala sentitzen naiz haiekin, hasieratik oso harrera ona egin didateeta, egia esanda, oso pozik nago. Institutua handiagoa imajinatzennuen, baina hori bai, pelikuletan agertzen den bezalakoa da: pasabideluzeak takilekin, football-eko zelai handiak, jangela mahai biribil etaerretiluekin…

ZZeerr mmoodduuzz mmoollddaattzzeenn zzaarraa iinnggeelleessaarreekkiinn??Orain oso ondo moldatzen naiz. Dena ulertzen dut jada eta hitz

“Etxetik kanpo joateak heldu egiten zaitu eta asko ikasten duzu.Ohitzeko beharra dago eta askotan gogorra da, baina merezi du "Elkarrizketa

Page 34: Hitz eta Pitz 2010-2011

egiteko erraztasun handia lortu dut, baina oraindik beste bost hilabetegeratzen zaizkit gehiago hobetzeko!

EEzzaagguunnaa eeggiitteenn aall zzaaiiee EEuusskkaall HHeerrrriiaa?? ZZeerr eennttzzuunn dduuttee??Pertsona gutxik dakite zerbait Euskal Herriari buruz.Heldu berri nintzela, amerikar familia batekin topatunintzen eta, Madrilen bizitzen zeudenean orain dela hiruurte, Donostiara joan ziren oporretan; asko gustatuzitzaiela esan zidaten! Orain dela gutxi gizon batek esanzidan haren aitonak abizen euskalduna zuela! Guztieieuskarari buruz hitz egiten diet, baina inork ez duezagutzen; oso arraroa egiten zaie, errusieraren antzaduela diote. Gainera, nire izena gutxik esaten duteondo!

BBaaddaa EEuusskkaall HHeerrrriikkoo nnoorrbbaaiitt zzuurree iinngguurruuaann??EEuusskkaarraazz eeggiitteenn dduuzzuu nnoorrbbaaiitteekkiinn??Euskaraz egiteko aukerarik ez dut hemen. Nireamarekin hitz egiterakoan egiten dut, eeuskarazkoliburuak ekarri nituen eta noizbehinka ordenadorearen bidezirratia entzun dezaket eeuskaraz, baina hori da guztia.

NNoollaakkooaakk ddiirraa IInnddiiaannaakkoo ggaazztteeaakk??Nahiko ezberdinak dira. Azken finean, guztiok gara nerabeak, baina hemen oso “pelikuleroak” dira, guztia pila bat exageratzendute eta guztiari buruz txutxu-mutxuka aritzen dira. Ikasketak hemen askoz errazagoak dira, orduan aisiarako denbora gehiagodute. Hona heltzean gehien harritu ninduen gauzen artean janzkera izan zen. Eskolara joatean askok pijama-prakak eramatendituzte edota etxeko zapatilak! Janzkeragatik ez dute inor kritikatzen! Ohitu egin naiz jendea horrela jantzita ikustera, bainabadakit nik hori ez nukeela inoiz egingo! Musika guztia amerikarra entzuten dute. Ez dute ulertzen zergatik guk musikaingelesez entzuten dugun, askok esaten didate haiek ezin izango luketela musika beste hizkuntza batean entzun, ulertezinaizango litzaiekeelako. Familia eta lagunen harremanei buruz, dena antzekoa dela esango nuke. Beharbada lagun artekoa daezberdina, batez ere ez daudelako ohituta talde edo koadriletan ateratzera; bi edo hiru artean elkartzen dira normalean, nahizeta jende asko ezagutu.

ZZeerr eeggiitteenn dduuzzuu eegguunn nnoorrmmaall bbaatteeaann?? EEttaa aasstteebbuurruueettaann??Klase egunetan goizeko 6:30ean jaikitzen naiz eskolara joateko, eguerdiko hiruretarako etxean nago. Arratsaldeak etxeko-lanak egiten eta deskantsatzen igarotzen ditut, eta, askotan, denbora libre izatekotan nire ahizparekin norabaitera joaten naiz.Nire ahizpak gidatzeko adina du jada (hamasei urte), horregatik edozein lekutara joan gaitezke nahi dugunean. Normalean

Elkarrizketa

Page 35: Hitz eta Pitz 2010-2011

ero sketak egitera goaz, zinemara, bolatokira, lagunekingeratzen gara… Denbora asko pasatzen dut berarekin,primerako harremana dugu!

EEzz aall ddaa ““ssaallttoo”” hhaannddiieeggiiaa MMuurrggiiaattiikk EEEEBBBBeettaarraa??Salto izugarria da, bai. Eta ez da erraza izan.Banekien etorri nahi nuela orain dela denbora asko,baina benetan erabakia hartzea oso zaila eginzitzaidan. Nire esperientziagatik, erabatgomendatzen dut. Etxetik kanpo joateak helduegiten zaitu eta asko ikasten duzu: ohitura berriak,kultura eta hizkuntza ezberdinak, pertsonaezezagunak… Ohitzeko beharra dago, eta askotangogorra da, baina merezi du!

AAsskkoo ggooggoorraattzzeenn aall zzaarraa eettxxeekkooeekkiinn,, llaagguunneekkiinn??Badira momentuak non asko gogoratzen naizenfamiliarekin eta lagunekin baina, egia esanda,

nahiko ondo eramaten dudala uste dut; astean behinhitz egiten saiatzen naiz familiarekin eta lagunekin Tuenti edo deien

bidez hitz egiten dut, beraz ez da hainbesterako. Nire ustez, txarrena maite ditudanpertsonekin egon ahal ez izatea da, nire giroan ez egotea.

ZZeerrttaann aallddaattuu zzaarraa?? ZZeerr iikkaassii dduuzzuu ““bbiizziittzzaazz””??Oraindik zenbait hilabete geratzen zaizkit, beraz oraindik “ikasten” nabil, baina badakit heldu egin naizela. Dudan guztiaaskoz gehiago balioesten ikasi dut, baina nire ustez, nabarmenena, neure buruarengan konfiantza handiagoa lortu dudalada.

NNooiizzkkoo iittzzuulleerraa?? ZZeerr aassmmoo dduuzzuu bbuueellttaattzzeerraakkooaann??Ekainaren 18an bueltatuko naiz, baina klaseak maiatzean bukatuko dira. Uda familiarekin eta lagunekin disfrutatu nahidut, eta zertxobait ikasketekin eguneratu, hemen ikasteko ohitura baxuagoa baita.

GGooggoorraattzzeenn aall dduuzzuu IIppaarrrraaggiirrrreerreenn bbeerrttssooaa?? HHoorrrreellaa sseennttiittzzeenn aall zzaarraa??Arrazoi handia! Oso pozik nago hemen, asko ikasten eta ondo pasatzen, baina badakit hemen ezin izango nintzatekeelabetirako bizi, nire bizitza oraintxe bertan Murgian dagoelako. Euskal Herrian bezain ondo ez da inon bizi.

Gazte gaztetandikanHerritik kanpora,Estranjeria aldeanPasa det denbora.Herrialde guztietanToki onak badira,Baina bihotzak dio:“zoaz Euskal Herrira”.

Iparragirre

Elkarrizketa

Maribi Urkola

Page 36: Hitz eta Pitz 2010-2011

IZARRA ERE OSPAKIZUNETANEuskal Herriko beste hainbat herritan bezala,Izarran ere ospatu zen Euskararen egunaazaroaren 27an. Festa hau euskararenerabilera bultzatzeko egiten da urtero.Arratsaldean zehar hainbat ekintza antolatuziren. Hasteko, pailazoen emanaldi bat egonzen, ordu eta erdiko denbora-pasazoragarria. Ondoren, 10 eta 15 urte artekogazteentzat tailerrak egin ziren frontoian.Jarraian, pintxo-pote on bat jarri zuten jendeguztiarentzat. Bukatzeko, kontzertuak egonziren Sikotropik (Gasteiz) eta Herrikada(Urduña) taldeen eskutik.

Euskararen eguna ospatzea egokia iruditzenzaigu, euskara indartzeko ahaleginak eginbehar direlako. Jende asko egon zen, nahizeta hotz handia egin eta Ametzagako festakizan. Espero dugu urtero ospakizun hauegitea.

Abenduaren 10ean euskararen eguna ospatu genuenikastetxean. Egun berezia izan zen alde guztietatik.Lehenengo bi klaseak beti bezala eman ziren; klaseakbukatu ondoren lehenengo eta bigarren mailakoek bertsoemanaldia izan zuten Iñaki Viñaspreren gidaritzapean.Bitartean, hirugarren eta laugarren mailakoek mendiari

b uruzko hitzaldi bat izan zuten, Jabi Baraiazarrak, MendiZ inemaldiko zuzendariak, eskainia.

Bi emanaldiak amaitzean, institutuko areto nagusianikastetxeko talde guztiek parte hartu zuten prestatutako lanak,abestiak, antzezlanak eta abarrak eskaintzeko asmoz. Lehenmailako ikasleek, denak batera eta Marisa irakaslearenlaguntzarekin, Xabier Leteren “Xalbador” kanta abestuziguten. Ondoren, gela bakoitzeko binakako abeslariekberaien ahotsekin txunditu gintuzten: “Aitorren hizkuntzazaharra” eta “Iluntzea" abestiak entzun ahal izan genituen.2.B mailakoek bideo bat zuten grabatuta, non taldeko kideguztiak kotxe baten barruan agertzen ziren. Oso barregarria eginzitzaigun. 2.D taldekoek, ordea, zazpi jausi dantza egin zuten albokaz lagunduta.Primeran aritu ziren. 3 .B-koek "mihiluze" saio bat antzeztu zuten, eta denok ederki dibertitu ginen. 3 .Dtaldeak oso abesti polita abestu zuten, "Nire herriko neskatxa maitia", hain zuzen. Azkenik, 4.mailakoek,"Loretxoa" abesti hunkigarria abestu zuten, saioa ixteko.Ah, ahaztuta geunden: irakasleak ere igo ziren eszenatokira eta bertsoak kantatu zizkiguten “furra- furra”doinuarekin Zuia aldeko euskal giroa goraipatuz.

Ander Basabe

Euskaraz blai

Page 37: Hitz eta Pitz 2010-2011

Gero eta gehiago gara gure eskualdean euskaraberreskuratzen ari garenak. Orain batuak hartu diolekua lehengo euskarari. Nolakoa zen baina, hemengomintzaira? Tamalez hemengo euskara berba egitenzuten azkenak, Zigoitiko Etxaguen eta Zestafekobakan batzuk, XX. mendeko bigarren erdialdean hilzirenez, oso zaila zaigu lehengo euskara mota ereberpiztea. Hainbat testuri esker badakigu, ordea,mendebaleko euskararen ezaugarriak zituela etaZigoitian, adibidez, dut erabiltzen zutela dot-en ordez.

Bale, aitor dezagun ia ezinezkoa dela hemengoeuskara berriz berrerabiltzea, baina zergatik ez saiatuhemengo zenbait berba eta esamolde berreskuratzen?Guk, toponimia lagun, bertako zuhaitz eta landareenjatorrizko izenak bildu ditugu ondoko lerroetan guraduenak erabil ditzan. Zenbait kasutan nagusi denforma baten ondoan, baliokidea den beste forma battopatzen dugu, adibidez: Lexar hitz nagusia bada ere,lizar bat aurkitzen dugu. Eta ohikoa den pagoa, bagoada Urkabustaizen. Hona hemen bildu dugun zerrenda:

. Atxaga, Aretxibioste (Etxaguen),Aretxagoste (Jugo), Aretxaltuaga(Zuiako mendiak), Aretxalde(Domikia).. Ametza (Quejigo), Ameztui,Ametzaga (Lugar de quejigos):Ametzaga, Amestondo (Manurga),Amestui (Etxaguen, Urkabustaiz),Amezua (Manurga), Ametzandi(Markina), Amezola (Urkabuztaiz).. Azkarra (Arce), Azkarraga,Azkartza (Lugar de arces):Askarraga (Akosta, Eribe), Askarga(Buruaga), Askar (Markina,Aretxaga), Eskarralde (Domaikia),Azkartza (Bitoriano, Aperregi,Urkabustaiz), Azkarrio (Urkabustaiz).. Pagoa, Bagoa (Haya), Pagaza,Pagoeta (Lugar de hayas): Pagueta(Etxaguen), Pagape (Letona),

Pagazondo (Gillerna), Pagazabe (Bitoriano), Pagonabarra, Pagazuri (Zuiako mendiak), Bagate, Bagueta (Urkabustaiz).. Artea (Encina), Arteaga, Artatzu (Lugar de encinas): Arteaga (Gorbeia, Zarate, Jugo), Artetxo (Olano), Artatzu(Letona, Apodaka), Artebaltza (Letona) . . .. Lizarra, Lexarra, Elexarra (Fresno): Lizarreta (Zaitegi), Lejarza (Bitoriano, Urkabustaiz), Elejarazu (Bitoriano),Lajaroste (Sarria).. Kerexi (Cereza), Kerexeta, Kerexaga (Lugar de cerezas): Kerejeta (Etxabarri-Biña, Zuiako mendiak), Kerejega(Urkabustaiz).. Intxaur, Intxar (Nuez), Intxaurdi (Nogal): Intxaurtxo (Gopegi), Intxargibel (Etxaguen), Intxarluze (Zaitegi), Intxurdia(Apodaka), Intxarlanda (Berrikano), Insaurdi (Domaika), Intxarreta (Gillerna).. Sagastia, Sagastui, Sagardui, Sagarraga (Manzanos): Sagastiburu, Sagarraldai (Etxaguen) Sagarduia (Apodaka),Sagastui (Gopegi), Sagastizar (Zarate), Sagarga (Gillerna, Lukiano).. Urra, Urretxa (Avellana); Urretxaga (Avellanos): Urregi (Akosta), Urraldai (Letona, Zaitegi), Urrutxaga (Letona),Urretxaga (Urkabustaiz), Urretxo (Sarria). Zumea, Mimen (Mimbre); Zumedia, Zumeduia, Mimentza (Lugar de mimbreso): Zumeta (Zestafe), Zumedia,Zumaduia (Mendarozketa), Mimenza (Urkabustaiz).. Okaran (Ciruela); Okarantza, Okaranaga (Lugar de ciruelos): Okarantza (Errota, Murua, Urkabustaiz), Okarantxi(Gorbeia), Okaranaga (Eribe), Okalangorri (Aretxaga).. Garrazta (Árbol bravío); Garraztadia (Lugar de árboles bravíos): Garrastadi (Gorbeia), Garrastegi (Gorostiza),Garrasta (Zetafe).. Inarra, Ilarra (Brezo): Iñarra (Apodaka ), Iñarraburu (Ondategi), Iñarrabea (Mendarozketa), Iñarragorri (Gopegi),Inarragan (Gorbeia), Iñarza (Gillerna, Murgia), Ilarra (Bitoriano).

Euskaraz blaiZUHAITZEN EUSKAL IZENAK GURE ESKUALDEAN

Page 38: Hitz eta Pitz 2010-2011

Euskaraz blai. Haltza (Alce): Altzalde (Olano).. Ezkia (Tilo): Eskibarra (Apodaka), Eskiso (Urkabustaiz).. Elorrri (Espino), Elordui (Espinal): Elordui (Aretxaga).. Pinua (Pino): Pinua (Zaitegi).. Sagarmin (Manzana silvestre): Sagarmintxo (Ondategi).. Urkia (Abedul): Urkillo (Manurga, Altube), Urkibarro(Gopegi).. Basoa (Bosque); Oihana (Bosque): Basotxo (Berrikano,Apodaka), Oiarbe (Urkabustaiz).. Sarria (Espesura): Sarria, Sarroste (Manurga),Sarrikolanda (Urkabustaiz).. Zugatza (Árbol): Zugatza (Domaikia).. Kaztaina (Castaña, castaño): Kastanalde (Manurga),Kastañeta (Markina).. Untza (Hiedra): Untzaburu (Akosta), Unsa (Zarate).. Gorostia (Acebo): Gorostitza (San Pedro), Gorostibilla

(Gorbeia), Gorostiano (Gorbeia, iturria).. Asuna (Ortiga): Asunkorta (Gorbeia, Murua).. Arandui (Lugar de endrinas): Arandui (Murua).. Linatza (Lugar de lino): Linatza (Letona).. Isatsa (Retama): Isasi (Etxaguen, Olano, Buruaga); Isaspea(Akosta).. Ardantza (Viñas): Ardantza (Akosta, Ondategi, Manurga,Domaikia, Aperregi) ; Ardantzeta (Apodaka).. Parrala (Parral): Parrala (Eribe, Urkabustaiz).. Arbia (Nabo): Arbisolo (Etxaguen).. Artoa (Maíz): Artaburu (Berrikano), Artasolo (Mendarozk).. Tximitz, Zimitz (Fleje): Tximispe (Aperregi), Tximizar(Aretxaga), Tximiso (Ametzaga, Lukiano).. Otaka (Argoma): El otacal (Urkabustaiz).. Saratsa (Sauce); Saratsaga (Lugar de sauces): Sarasaga(Urkabustaiz).

Kike Fernandez de Pinedo

Page 39: Hitz eta Pitz 2010-2011

Euskaraz blaiKORRIKA. GU ERE EUSKALAKARIAK!

TIPI ­TAPA DONOSTIANAutobusean sartu eta Donostiarako bidea hartu genuen, goizeko bederatzi etaerdietan. Nahiz eta begiak itxi-itxirik izan Korrikara joatearen emozioa guregorputzean zegoen. Bidai luze baten ondoren, han geunden, espaloietan zegoenjendetzaren artean, korrika egiteko prest, euskararen alde borrokatzeko prest.Denbora labur baten ondoren “TTIPI TTAPA, TIPPI TTAPA KORRIKA!” hasiginen entzuten. Badatoz! Urrunean ikusi genuen jende mordoaren artean sartuginen eta korrika hasi, “Pausoz pauso gelditu barik, pausoz pauso maitatuari,pausoz pausoz EUSKALAKARI!” Bat- batean.. . Irlandako ikurrina bat! Berejabeak begiratu eta hantxe zeuden, izerdiz blai eginda, bi ilegorri xelebre,“IRLANDAN ERE, EUSKARAREN ALDE!” Haiekin egon ginen hitz egiten bideosoan, anekdotak entzuten. Irlandarrez gain, bazeuden ere atzerritar asko;Bretainakoak, Saharakoak, Kataluniakoak.. . Eta, azkenean, ailegatu zenKORRIKAREN AMAIERA! Zorioneko lekuko barruan zeuden hitzak IlaskiSerranok eta Kike Amunarrizek, Mihiluzeko aurkezleek, irakurri zituzten negarrarieutsi ezinik. Oso momentu polita izan zen, izan ere, Donostiako galtzadan geundenguztiok hunkituta bukatu genuen.

Gero, bazkaltzera joan ginen parke batera eta, arratsaldean dantzan ibili ginengazteentzako kontzertuetan: Gose, Esne beltza, Ze esatek.. . taldeekin. Egunikaragarria izan zen, sekula ahaztuko ez duguna.

Maitane Vicente eta Maialen Urkiza

TIPI­TAPA ZUIA ALDEAN!!!Gaueko 2:45ean etorri ginen institutura kotxez, eta handik atera

ginen korrika. Irakasleetatik Luken, Gorputz Hezkuntzakoa, eta

Josema, zuzendaria, aurkitu genituen euskararen alde korrika

egiteko prest. Ikasleen aldetik, gure klasetik, adibidez, zortzik

hartu zuten parte eta beste klase batzuetakoak ere ikusi genituen.

Hirugarren eta laugarren mailakoak bidaian zeuden eta ezin izan

zuten parte hartu. Institutuko kilometroa, Ametzagakoa eta

Bitorianokoa egin genituen. Guztia ondo joan zen, baina arazo

txiki bat izan zen, anekdota moduan kontatzekoa: Josu, nire aita,

eta beste antolatzaileak, korrikaren kotxean zihoazela,

kilometroak markatzen eta nondik joan behar zen adierazten,

gasolinarik gabe gelditu ziren. Gau bete-betea zenez, gasolindegi

guztiak itxita zeuden. Beraz, Amurriokoek eskuarekin etabarrekin

adierazi behar izan zituzten kilometroak.

Hurrengo egunean, institutura hamaiketan joateko aukera eman

ziguten Korrikara joandakoei. Batzuek, etortzeko modurik ez

zutenez, betiko orduan etorri ziren. Beste ikasle batzuk, goizean

beranduago etortzeko korrikara joan ziren, baina ez zuten

euskararen alde egin, eta ez zaigu ondo iruditzen.

Gau polita izan zen.

Irati Aldama eta

Edurne Barrón

Bazenekien…?Korrika EuskalHerrian zein munduosoan egiten da.Aurtengo korrika inoizbaino jendetsuagoaizan da, izan ere,edozein lekutan egondira parte hartzaileak:Bartzelonan, Txilen,Australian, Shanghain,San Frantzizkon, NewYorken, Londresen.. .egin da. Herrialdebatzuetan aurtengoaizan da korrikarenlehen saioa, esaterakoAustralian.

Page 40: Hitz eta Pitz 2010-2011

Euskaraz blai

Noiz hasi zinen Zuia aldean Korrikaren “antolatzaile” gisa? Ze helbururekin?Zuia aldean hasi nintzela, ez dakit, gogoan ez dut, baina urte asko dira bigarren Korrikarekin hasi nintzela Amurrion.Handik hona etorri nintzen orain dela 16ren bat urte; orduan, hemen, 8 Korrika antolatzen ibili naiz. Helburua?Euskararen aldarrikapena kalean izatea eta denok egun batzuk pozik eta Korrikaren alde egitea.

Uste dugun baino askoz lan handiagoa dagoatzean. Merezi al du? Harro sentitzen zara?Bai, lan asko dago atzean. Baina, egia esanda, geroeta gutxiago, bi urtean behin antolatzen dugulako etaurte askoan gabiltzanez mundu honetan badakigulakozer egin behar dugun. Hala ere, hilabete eta erdia edobi ibili beharra dago batetik bestera jendearekinegoteko eta abar. Izan ere, kilometroak nork egingodituen azken momentura arte ez da jakiten eta partehartzen dutenekin ere antolatu behar da. Gero, bestegauza bat izan behar dugu kontuan, batzuetan, gauezetortzen da, herri txikietan batez ere, hirietan uneegokietan pasatu behar delako. Gainera, gauza askoantolatzen dira, ekitaldiak, gaueskolak, antzerkiak,pailazoak, hitzaldiak.. . Jakina merezi duela. Harro?Bai, euskalduna naiz eta harro nago, FerminMuguruzaren abestiak esaten duen moduan.

Zer sentiarazten dizu Korrikaren amaierak,lekukoa helmugara iristean eta barruan daramanmezua irakurtzean?Beno, azken eguneko kilometro horiek, jai bat dira.Orduan, momentu motibagarri eta hunkigarria da.Emozionatzen zara, bukatu delako, lan asko eginduzulako tartean eta ikusten duzulako zurekin etaAEKrekin jendea bat datorrela. Gero, jaia, hau da, kalez kale ibili, musika, dantza.. . Eta, nola ez, EUSKARAZ EGIN.

Zenbat hilabete behar dituzue Korrika bat prestatzeko?Eskualde eta herri txikietan, gutxiago. Baina hiriburuetan, aurretik hasten dira, zortzi bat hilabete behar dituzte.Gasteizen, esate baterako, urrian hasten dira apirilera arte. Euskal Herri osoan, berriz, urtebete eta erdi lehenago hastendira antolatzen.

Zerbait aurreratu diezagukezu 18. Korrikari buruz?Ez, ezer ez. Oraindik ez da jakingo, baina hasi gara begiratzen, balorazioak egiten: nola pasatu zen hirietatik, Gasteizenbertan zenbat jendek hartu zuen parte, hasiera nolakoa izan zen Trebiñun, bukaera Donostian.. . Eta hortik aurreraplanteatuko da hurrengo Korrika. Esan beharra dago, beti hiriburu batean bukatu behar duela, aurrekoan Gasteizenamaitu zen, aurten Donostian.. . Ba, ez dakit baina Iparraldera ez baldin bagoaz, Bizkaia tokatzen da, ezta? Auskalo.. .

Orain oraingoz, euskarak behar du Korrika bezalako ekitaldi bat. Noizbait utziko zaio egiteari?Ekimenaren beharra. . . Bai, esaten dugu zoritxarrez Korrika egiten jarraituko dugula. Korrikak bi helburu ditu. Bata,esatea eta kaleratzea euskara gure hizkuntza dela eta euskara ikasi, maitatu eta hitz egin behar dugula. Eta bestea, diruaateratzea gaueskoletan eta hainbat lekutan, dirurik gabe irakatsi behar delako, beraz, alde horretatik, jarraitu beharkodugu. Hala ere, uste dut helduko dela momentu bat noiz korrika egingo dugun baina ez kalean errebindikatzeko euskaraerabili behar dugula, baizik eta, hainbat eta hainbatetan eginda gure jai bat izango da eta, orduan, bi urtean behinjarraituko dugu euskaraz egiten euskaldunak herri euskalduna izanda, baina jai eguna izango da, jai astea. Guztiokjakingo dugu euskaraz eta erabiliko dugu, jakina. Beraz, korrika amaituko da? EZ.

JOSU ALDAMA, ZUIAN KORRIKA ARDURADUNA“Euskara gure hizkuntza dela eta ikasi,

maitatu eta hitz egin behar dugula aldarrikatzea da Korrikaren helburuetako

Irati Aldama eta Edurne Barron

Page 41: Hitz eta Pitz 2010-2011

SakoneanSEXOLOGOA, ELKARRIZKETA

Zer dela eta erabaki zenuen sexologia ikastea?Betidanik iruditu zait sexualitatea gai interesgarria, bizitzanizandako bizipenengatik, telebistan ikusitako iragarkiengatik. . .Sexologia ikasten hasi nintzen 24- 25 urterekin. Lehenengo,gizarte lana hasi nintzen ikasten, baina han ez nuen neure burualanean ikusten. Gero, bidaiatzen egon nintzen, ze ikasi nuengarapenerako hezkuntza. Betidanik izan naiz apur bat geldoa, hauda, nire lagun batzuk oso garbi zeukaten txikitatik zer lanbidehartuko zuten nagusitan, baina nik ez. Gertatu zen modu honetan:iraila zen eta geratua nintzen lagun batekin kafea hartzeko etaoporretan zer egin genuen kontatzeko. Esan zidan, ”Miren, ba aldakizu Madrilen sexologia ikasteko aukera dagoela?”, eta egunhorretan bertan deitu nuen unibertsitatera; baietz esan zidaten etahasi nintzen ikasten. Ikasten hasia nintzela konturatu nintzen nihorretan nahi nuela lan egin.

Duela urte asko ez geunden sexologiari buruz ondoinformatuta; zure ustez, gaur egun informatuago gaude?Nik uste sexologiari buruz oso gutxi hitz egitendela, baina, egia da orain dela urte batzuk ezgenuela ezer hitz egiten, bekatu moduan ikustenzelako. Gaur egun gehiago hitz egiten dugu,baina, gehien bat nire ikuspuntua da, praktikeiburuz hitz egiten dugula, zer gauza egiten dugun,zenbat aldiz egiten dugun.. . eta, gainera, betibroma baten moduan, eta seriotasunik gabearitzen gara sexualitatearen inguruan; ni nolasentitzen naizen nire gorputzarekin, nik ditudanbeldurrak, ditudan lotsak, ditudan zailtasunak,ditudan gustuak,. . . horren inguruan gutxi hitzegiten dugu baina lehen baino gehiago, bai. Bainagaur egun ez dut uste asko lantzen denik, sexuhezkuntza egiten da baina gehien bat arriskuaksaihesteko. Orain gehiago lantzen da, baina, osomodu konkretu batean: urte batean bizpahiru ordurekin, gauzakegin daitezke, baina, nire ustez matematiken moduan, asignaturabat balitz bezala landu beharko litzateke.

Ze moduzko esperientzia izaten ari da?Ni oso pozik nago, ez nuen uste gustuko dudan zerbaitekin lanegin ahalko nuenik eta, gainera, diru aski izanik bizitzeko. Aldehorretatik oso pozik nago; bestalde, egunerokotasunean lanbidemota hau oso gustuko dut, izan ere pertsona ezberdinekin lanegiten dut, oso gustuko ditut pertsonak eta asko ikasten dutberaiekin, beren ikuspuntuak ematen dizkidatelako; bestetik, badutaukera asko irakurtzeko eta irakurtzea ere oso gustuko dut.

Sexualitatea eta maitasuna, zein lotura dago haienartean?Sexualitatea kontzeptu bat da, gizaki guztiok bizi duguna jaiotzengarenetik, hau da, gure amaren sabelean gaudenean hasten da hangure sexualitatea garatzen eta hil arte gurekin daramagu guresexualitatea. Gure gorputzean gertatzen diren aldaketak,haurtzaroan, pubertaroan, nola bizi garen , eta gure sentimenduakere hor daude;, hori guztia sexualitatea da. Maitasuna da,sentimendu bat. Argi dago, baina sentimendu berezia dela esangonuke, pertsona guztiek maitatu behar dugulako eta maitatuaksentitu behar garelako. Noski, maitasunak harremana daukasexualitatearekin.

Bikote batean erlazioa ona izateko beharrezkoa dasexua?Nik uste pertsona guztiok behar dugula maitatuak sentitu etamaitatuak sentitzeko adierazpen mota asko daude, laztantxoak edomimitoak jaso, edo mimitoak eman,. . . Denok behar duguadierazpen bat sentimenduetarako. Gaur egun garrantzi pilaematen zaio koitoari. Garrantzitsua denik ez dut uste, bikoteanolakoa den kontuan hartuta edo ze adinekoa den … Baina baidela garrantzitsua , bakoitzak ikasten joatea zer behar duen. Eta,noski, adina aurrera joan ahala gure beharrak aldatzen joaten dira,batzuk bai eta beste batzuk ez. Garrantzitsuena da nik zer nahidudan eta nire bikoteak zer nahi duen, eta horren arabera moldatu.Kasu batzuetan gauzak berdinak izango dira eta beste batzuetan ez,hor negoziazioa.

Nola dakizu homosexuala edo heterosexuala zarela?Denbora ematen gorputzari edo sentimenduei kasu egiten. Esannahi dut pertsona batzuk oso argi daukatela mutilak edo neskak

dituzten gustuko. Nerabezaroan, gehienetangertatzen da ez dugula garbi zein ditugun gustukoedo zer ez. Gerta daiteke orain neska bat dudalagustuko eta denbora pasa ahala esaten dudala“hara, beste neska hori dut gustuko”. Nireikuspuntutik, kontua da aukera ematea guregorputzari geure desioak kanporatzen. Gertatzenda ez diogula aukerarik ematen gorputzari, esatendugu nik desio hau daukat eta besteek niredesioari buruz ze pentsatuko duten beldurrezniretzako gordetzen dut. Orduan, bizitza osoadaukagu lantzeko onartzeko eta aukera ematekogeure buruari.

Zein izan da egin dizuten galderarikxelebreena?

Asko egin dizkidate baina badago bat grazia handia egin zidana;galdetu zidaten ea bibradore batekin haurdun gera daitekeen. Eta,klaro, nik imajinatu nuen barrigita bat eta barruan panpina batplastikozkoa, aita bibradore bat zuena. Beste aldetik, praktikeninguruan galdera asko egiten dira, adibidez, zer esan nahi dutenhitz batzuk.. .

Zer iruditzen zaizu errazago, gazteoi sexologiari buruzkoklaseak ematea edo nagusiagoei?Biei, egia esan. Gazteekin hurbiltasun handia dago eta, egia esan,kasu batzuetan urte gehiago ditudanez, eta oso erraza iruditzenzait. Nagusiekin ere bai, gehienetan interesatuta daudelako eta osoadi daudelako, eta horrela oso erraza da klaseak ematea.

Bukatzeko, hemen guri klase ematen gustura egon zara?Bai, asko, egia esan. Aurten izan dut aukera lehenengo, bigarren,hirugarren eta laugarren DBH-n egoteko. Talde jatorrak zarete,nire ikuspunturik. Beste urte batzuetatik ezagutzen ginen etahorrek, nik uste dut, errazten duela. Erraz jarri didazue, esan nahidut, talde bezala interesa eta motibazioa jarri duzue, ni ere lasaiegoteko eta gustura egoteko giroa sortu da. Oso gustura egon naizeta espero dut zuek ere gustura egon izana.

Urtero bezala, aurten ere etorri zaigu Miren Lopez de Arregi sexologoa, hezkuntza afektiboariburuzko tailerra ematera. Hiru urte dira berarekin daramatzagunak, eta bada garaia Mirenielkarrizketa bat egiteko eta gure aldizkarian argitaratzeko.

Page 42: Hitz eta Pitz 2010-2011

Markos Aranda eta Miren ZuluagaPasa den abenduaren 10ean Mendi Zinemaldiaren zuzendaria den Jabi Baraiazarra etorri zen institutura hirugarren etalaugarreneko ikasleei hitzaldi bat ematera. Hitzaldia oso interesgarria egin zitzaigun.Hasteko, ordu erdi inguruko emankizunean, bizitzan aurrera egiteko zailtasun handiak izan dituzten hainbat pertsonentestigantzak entzun genituen. Horretarako, eskiari buruzko irudi batzuk jarri zituzten baina ez genuen ohikoa ikusi: pertsonabatzuei hanka bat falta zitzaion, beste batek ezin zituen hankak mugitu, etab.. . . Hala ere, argi utzi ziguten edozein gauza egindaitekeela gaixotasun eta zailtasun horiek eduki arren.Ondoren, eskaladari buruzko grabazio labur bi ikusi genituen, bat marrazki bizidunetan. Laburmetrai horietan erakutsi zigutenmendira, eskalatzera. . . , beti norbaitekin joan behar dugula, zerbait gertatzen bazaigu eta inor ez badaukagu gure ondoan, bizitzagaltzeko arriskuan egon gaitezkeelako. Gainera, kirolarekiko adikzioari buruz pentsarazteko modukoak izan ziren biemanaldiak.Azkenik, 4 minutuko laburmetraia jarri ziguten, jaitsiera askeari buruzkoa, arriskutsuegiak gerta litezkeen “hondorako jauziez”hausnartzeko.Bukatzeko, zuzendariaren amaierako hitzak ekarri nahi ditugu gogora: “izan itzazue ametsak bizitzan, ametsak sinestu itzazueeta borrokatu ahal den neurrian, egia bilaka daitezen”.

Portzierto, saioa bukatu ostean, Jabik esan zigun ikasleak oso ondo portatu zirela eta seguru dagoela baliagarria izango zaizkielaproiekzioan ikusi eta entzundakoa ametsak izaten lortzen laguntzeko. SEGURU BAIETZ! ! !

BANU, BALEGO TA BANINTZ ...!

Ni jainkoa izango banintz, Bibliaren pasarte batzuk ezabatuko nituzke, lurrak oparitzen diren pasarteak, hainzuzen ere, munduan arazorik ez sortzeko.Terrorista izango banintz, nire taldekideei galdetuko nieke ea bere borrokak beraien bizitza hobezen duen.Jakina, estatu bateko lehendakaria izango banintz, ez nituzke nire tropak beste herrialde batera bidalikopetrolioa eskuratzera.Zeresanik ez, irakasle bat izango banintz ez nieke nire ikasleei esango bere etorkizuna antolatzea gauzarikgarrantzitsuena denik, mementua bizi dezatela eskatuko nieke eta pertsona onak izatea ere bai.Amaitzeko, dirua izango banintz, nigatik inork borrokarik egin ez dezala eskatuko nuke.

Andoni Murga

Sakonean AMESTU, SINESTU ETA BORROKATU

Page 43: Hitz eta Pitz 2010-2011

Denbora­pasak

AARRIIEESS::

TTAAUURRUUSS::

GGEEMMIINNII::A: Gutun hori noizko?F: Umetxo bat bidean dator. Nor ote da?I: Lan eta lan ari zara beti! Erlaxatupiska bat!E-O: 26 E-T: 11

PPIISSCCIISS::A: Ez haserretu hainbeste berarekin,mozolo!F: Zure etxean aspiragailu izenekotresna bat dago. Ezagutzen duzu?I: Liburuak mahi gainean daude, ezzeruan.E-O: 25 E-T: 9

CCAANNCCEERR::A: Benetan gustatzen ez bazaizu, utzi.Min asko egin ahal diozu.F: Nota onak atera dituzu; beraz, pagaigoera eskatu.I: Oso ondo zoaz. Segi horrela!E-O: 3 E-T: 25

LLEEOO::A: Gaizki ulertuak argitu azkar-azkar,haserretu baino lehen.F: Arazoak dituzu; konpondu oraintxebertan!I: Oso mesfidatia zara zeure buruarekin,ondo aterako zaizu kontrol hori!E-O: 8 E-T: 20

VVIIRRGGOO::A: Denoi gustatzen zaigu oparibereziren bat jasotzea, ezta?F: Bi esku dauzkazu, ezta? Ba, erabiliitzazu etxean laguntzeko!I: Zure betebeharrekin arduratsuagoizan behar duzu.E-O: 1 5 E-T: 2

LLIIBBRRAA::A: Deitu iezaiozu eta askatu mingaina,lotsarik gabe!F: Ez zara erregea, aizu! Altxaipurdiaeta egin zerbait!I: Segi horrela, lagun!E-O: 1 3 E-T: 28

SSCCOORRPPIIUUSS::A: Bueltatxo bat ematea komenizaizue, baina bueltatxo bat besterik ez!F: Zu bai seme-alaba aparta. Segihorrela.I: Oso ondo, erlaxatu pixka bat, langehiegi egiten duzu-eta.E-O: 1 9 E-T: 7

SSAAGGIITTAARRIIUUSS::A: Begietan ikusten zaizu txoro- txoroegina zaudela. Nor da?F: Egunen batean jakingo duzu zerden besteek zikintzen dutenagarbitzea.I: Beti oporretan egon nahi al duzu?Damatuko zara .. . .E-O: 1 0 E-T: 1 6

CCAAPPRRIICCOORRNNIIUUSS::A: Zerutik jaitsi, mundua lurrean dago.F: Bikain! Lasaitu piska bat! Arnasahartu!I: Lan eta lan ari zara beti; noizhartuko duzu atseden?E-O: 21 E-T: 1 2

AAQQUUAARRIIUUSS::A: Utzi lelokeriak pentsatzeari: Berakizugarri maite zaitu.F: Eztabaida izan duzu gurasoekin;azken finean, elkar maite duzue.I: Marrazketa ez duzu gustuko, bainasaia zaitez!E-O: 23 E-T: 1 3

MURGISKOPOA

AA:: AmodioaFF: FamiliaII: Ikasketak

EE--OO: Egun onenaEE--TT:: Egun txarrena

Carlota Frias eta Rakel Abaigar

Page 44: Hitz eta Pitz 2010-2011

HEGAZKIN KOMERTZIALIK HANDIENA

AAiirrbbuuss 33 8800

Airbus enpr

esa

europarrek

eraikitako

hegazkina d

a, bi solairu

eta

lau motor d

ituena, eta

munduko h

egazkin

komertziali

k handiena

.

Bidaiari-he

gazkinen a

rtean

handiena d

en honek, 2

005eko

apirilaren 27

an egin zue

n

bere lehen

hegaldia. 5

25

bidaiari hiru

standard

klaseetan ed

ota 853 turi

sta

moduan era

man ditzake

.

MENDIRIK ALTUENAEverest munduko gailurrik altuena da, 8.844,43 metroko altuera baitu.Himalaian kokatua dago (Asia) eta Nepal eta Txina arteko muga zehaztendu. 1 953ko maiatzaren 29an 11 :30ean, Edmund Hillary eta bere sherpaTenzing Norgay Everestera igo ziren bi lehenengo pertsonak izan ziren.

Ander Basabe

Denbora­pasak ZUBIRIK ALTUENAMillauko zubia, Aveyron (Frantzia), munduko zubirik

altuena da. 2004ko abenduaren 14an inauguratu zen.

Egiturak, Tarn ibaiaren gainetik 343m-ra dago bere

punturik altuenean eta 2.460m-ko luzeera du.

HIRIRIK ALTUENAWenzhuan Txinako Errepublikako hiri bat da. 1 955.urtean sortu zen, Qinghai-Tibet errepidean, Tanglamendilerroaren iparraldean. Munduko errekorren Guinness liburuaren arabera, Wenzhuanek zuenhiriko edozein altitude handiena 5,019 metro itsas mailaren gainetik.

DORRERIK ALTUENA“Burj K

halifa” Arabiar

EmirerriBatuetak

o

Dubai hirian dag

oen

etxeorratz bat da

.

2010ekourtarrila

ren 4an

inauguratu zen, e

ta egun

horretandorreare

n

behin-betiko altu

era

(828 metro) eta i

zen

berria "Burj Khal

ifa"

eman ziren jakit

era.

Ordura arteko ize

na

"Burj Dubai" iza

n zen.

Page 45: Hitz eta Pitz 2010-2011

A-RRI-TXE:___________

A-DI-AR:___________

HI-BE-A:____________

KU-TXA-RRA:__________

GU-KAN-RU:__________

LI-A-EU:___________

MO-KA-TZA-TA:____________

BE-RRA-HO:________________

TA-GO-KA-RRI:___________

NA-RA-E:_____________

TU-A-KA:______________

DRI-K(r)O-LO-KO:____________

Denbora­pasakPIPITAKI, PAPATAKI, NORK DAKI?

Aukitu goian dauden zazpi animaliak:

B A L U P J S I SE E G I L MA U AB U H T N H P R JA L K I L R A P AE I I F A S B A UI A D S D T U I GK B H R J O R K AA MU K A T U A SKrO K O D R I L O

Animalien izenak ordenatu:

Letra sopa

Markos Aranda eta Asier Ganzabal

Page 46: Hitz eta Pitz 2010-2011

1 ) Herenegun Mikelek 10 urte zituen eta datorren urtean 13izango ditu. Nola liteke hori? Noiz betetzen ditu Mikelekurteak?

2) Euskaraz bi zenbaki bakarrik daude egia esaten dutenak.Adibidez, LAU zenbakiak gezurra esaten du: ¨lau¨ esaten du etahiru letra ditu. Zein dira egia dioten bi zenbaki horiek? A, etagazteleraz zenbaki bakarra dago egia esaten duena. Zein da?

3) Biok hainbat ardi dauzkagu. Nik zuri ardi bat ematen badizutzuk nik ditudan ardien bikoitza izango duzu. Eta zuk niri ardibat ematen badidazu, biok ardi kopuru bera izango dugu.Zenbat ardi dauzkagu bakoitzak?

4) Bederatzi bolatxo sartu behar dira lau kaxatan. Bolatxoenkopuruak bakoitia izan behar du, eta kaxa bakoitzeko bolatxoenkopurua besteetatik desberdina. Nola lortu?

Falta diren bokalak idatzita, esaera zahar politak irakurriahalko dituzu, batzuk bertakoak eta beste batzukkanpokoak. Ea asmatzen dituzun! !

EUSKAL HERRIKOAK11 .. AA zz__ pp__rree__ :: kk__rr__kkooll__ __ttaa bb__rr__aa..22 .. KK__ttuurr__kk __zz dd__gg__eenn __ttxx__aann,, ss__gg__aakk dd__nnttzz__aann..33 .. NN__llaakk__ zz__rr__,, hh__llaakkoo __zzpp__llaa..44.. OOrr__iinn __rr__iinnggoo __ttaa gg__rroo gg__rr__kkoo..

SERBIAKOA5. BB__rr__aa zz__nnbb__tt __ttaa hh__nnddii__ggoo__,, __rrdduu__nn eett__hh__nnddii__ggoo__ bb__rr__kkoo mmiinn__..

TXINAKOA6. PP__ttzzuu__ zz__llaatt__ __gg__rrrrii__ __zz__nn __uurrrr__tt__kk..

Asier Ganzabal eta Markos Aranda

Denbora­pasak

?Soluzioak1-Azeparea:karakolaetabarea.2-Katurikezdagoenetxean,saguakdantzan.3-Nolakozura,halakoezpala.4-Orainoraingoaetagerogerokoa.5-Buruazenbatetahandiagoa,orduanetahandiagoaburukomin

PIPITAKI, PAPATAKI, NORK DAKI?

Itxaso Anda

Page 47: Hitz eta Pitz 2010-2011

Con motivo del nacimiento de esta nueva revista y aprovechando la oportunidad que nos brinda tanto el

Taller de prensa del Instituto, como la propia dirección del centro, por medio de la jefatura de estudios,

queremos haceros llegar y explicar por encima el fundamento, funcionamiento, objetivos y funciones que

tenemos como AMPA de este centro.

El AMPA nació a la par del instituto y está formado por padres y madres de alumnos del centro, dispuestos a

dedicar parte de su tiempo y esfuerzo con el fin de apoyar y mejorar el funcionamiento de las distintas

actividades que se puedan realizar en el instituto.

Desde su puesta en funcionamiento, se recogieron las distintas opiniones e inquietudes que teníais sobre las

actividades extraescolares que tanto a padres como alumnos interesaban. Debido a esto, se pusieron en

marcha las clases de ingles, que se vienen realizando desde entonces. También venimos colaborando

económicamente en la organización de las distintas salidas que se realizan, y en las fiestas del instituto.

Nuestra razón de ser es dar cabida y llevar

a cabo tantas propuestas como nos queráis

hacer llegar y podamos atender, con las

limitaciones que lógicamente tenemos.

Por otra parte, por medio de Denon-Eskola,

(Federación de AMPAS de la escuela

pública de Álava), podemos trasladar a las

distintas instituciones competentes las

propuestas quejas o inquietudes que podáis

tener. Con esta intención, hicimos llegar a

cada alumno y alumna una encuesta para

conocer su opinión sobre la calidad del

comedor del instituto. Esta encuesta fué

personal y anónima y los resultados que obtenidos los damos a conocer a continuación.

Para cualquier duda, aclaración o sugerencia que queráis hacernos llegar, os podéis poner en contacto con el

Ampa a través del buzón disponible en el instituto.

Atentamente: AMPA del Instituto de Secundaria de Murguía

AMPA

Resultados de la encuestaPreguntas Valoración media1 ) ¿Consideras que la comida que se ofrece en el comedor es equilibrada? 2,31 MALA2) ¿Consideras que la coida que se ofrece en el comedor es de buena calidad? 1 ,72 MUYMALA3) ¿Conideras que la comida que se ofrece en el comedor está bien cocinada? 1 ,8 MUYMALA4) ¿Consideras adecuada la cantidad ofrecida para comer? 2,59 MALA5) ¿Crees que los platos se repiten con mucha frecuencia? 2,39 MALA6) ¿Te parece la temperatura de la mida adecuada? 2,85 MALA7) ¿Llega la comida a la mesa en un estado que consideras óptimo? 2,35 MALA

Page 48: Hitz eta Pitz 2010-2011

HAUXE DA GURE KANTUAFFuurrrraa,, ffuurrrraa,, ffaannddaaggooaa,,hhaauuxxee ddaa gguurree kkaannttuuaaddeennoonn gguussttuukkooaa

hhaauuxxee ddaa gguurree kkaannttuuaaZZuuiiaa aallddeekkooaa!!

HHeemmeenn ggaattoozz kkaannttaarriiuummoorreezz bbeetteettaa,,

lliibbuurruuaakk,, aappuunntteeaakkaallbbooaann uuttzziittaa..

SSaarrrrii kkaannttaattzzeeaa ddaagguurree eerrrreezzeettaa,,

oossaassuunneezz bbiizziittzzeekkoooossoo oonnaa ddaa--eettaa!!

FFuurrrraa,, ffuurrrraa,, ffaannddaaggooaa,,hhaauuxxee ddaa gguurree kkaannttuuaaddeennoonn gguussttuukkooaa

hhaauuxxee ddaa gguurree kkaannttuuaaZZuuiiaa aallddeekkooaa!!

KKaannttuuaa eezzttaarrrriiaannaallaaiittuuzz eegguunnaa,,

iirrrriibbaarrrraa eezzppaaiinneettaann,,oonnddooaann llaagguunnaa..

EEuusskkeerraa iizzaann ddaaddiinnmmaaiitteeaa,, kkuuttttuunnaa,,jj oollaasstteekkoo,, lliiggaattzzeekkoobbaalliioo ddiigguunnaa!!

FFuurrrraa,, ffuurrrraa,, ffaannddaaggooaa,,

hhaauuxxee ddaa gguurree kkaannttuuaaddeennoonn gguussttuukkooaa

hhaauuxxee ddaa gguurree kkaannttuuaaZZuuiiaa aallddeekkooaa!!

AAmmeettzzaaggaa,, MMuurrggiiaa,,IIzzaarrrraa,, MMaarrkkiinnaa,,

BBiittoorriiaannoo,, AAppeerrrreeggii,,SSaarrrriiaa,, GGiilllleerrnnaa,,LLuukkiiaannoo,, ZZaarraattee,,JJuuggoo ddaa aazzkkeennaa::zzeeiinn bbaaiillaarraa eeddeerrrraaZZuuiiaann ddaauukkaagguunnaa!!

FFuurrrraa,, ffuurrrraa,, ffaannddaaggooaa,,hhaauuxxee ddaa gguurree kkaannttuuaaddeennoonn gguussttuukkooaa

hhaauuxxee ddaa gguurree kkaannttuuaaZZuuiiaa aallddeekkooaa!!

EEuusskkeerraarreenn eegguunnaannaahhii dduugguu oossppaattuu,,

ggaauurr,, bbiihhaarr eettaa bbeettiieeuusskkeerraazz mmiinnttzzaattuu..GGuurree hhaarrrreemmaanneettaann““rroolllloo”” oonnaa ssoorrttuu..EEuusskkeerraa gguurreeaa ddaa,,eezz ddeezzaagguunn aahhaazzttuu!!

FFuurrrraa,, ffuurrrraa,, ffaannddaaggooaa,,hhaauuxxee ddaa gguurree kkaannttuuaaddeennoonn gguussttuukkooaa

hhaauuxxee ddaa gguurree kkaannttuuaaZZuuiiaa aallddeekkooaa!!