HEZUR BARNEKO BIDEA 2018.03 - osakidetza.euskadi.eus · Konektatu infusio sistema batera eta...
Transcript of HEZUR BARNEKO BIDEA 2018.03 - osakidetza.euskadi.eus · Konektatu infusio sistema batera eta...
2018.03.06 HEZUR BARNEKO BIDEA
ARGIBIDEAK: Zain Bide Periferikoaren (ZBP) ordezko aukera bat da bizi-arrisku egoeretan, haurrekin ZBP lortu gabe minutu 1
igaro ostean. Erizainek zein medikuek erabil dezakete. Orokorrean, konorterik gabeko pazienteekin erabiltzen da (BGG, shock
deskonpentsatua, konbultsio luzeak, etab.), analgesia behar ez denean. Ikusi behean nola erabili konortea duten pazienteekin.
EMAN BEHARREKO FARMAKOAK EDO FLUIDOAK: oro har, ZBP bidez beharrezkoa dena, bizi-arrisku egoeretan:
- Fluidoak, ioiak eta hemoderibatuak. Salbuespena: gatz-serum
hipertonikoa
- Botika basoaktiboak: adrenalina, dopamina, dobutamina…
- Analgesikoak: kloruro morfikoa, fentaniloa…
- Lasaigarriak: sukzinilkolina…
- Antikonbultsiboak: benzodiazepinak, fenobarbitala, tiopentala, fenitoina, balproatoa…
- Antibiotikoak
- Beste batzuk: kortikoideak, atropina, digoxina, intsulina, heparina, amiodarona…
HEZUR BARNEKO BIDEAK IZAN DITZAKEEN ANALITIKAK: hemoglobina, biokimika orokorra, droga-mailak, sodioa,
gasometria (pH, CO3H, pCO2), hemokultiboa, ABO eta Rh taldea.
GOMENDATZEN EZ DIREN ANALITIKAK: sail zuria eta leukozito-kontaketa, potasioa, SpO2,, eta laborategiko beste analisi
batzuk BBB egin eta 5 minutura, betiere drogak edo fluidoak perfunditu badira
LABORATEGIARI JAKINARAZI laginak hezur barneko jatorria duela, batzuetan autoanalizatzaileak blokeatzen dituzte eta
KONTRAINDIKAZIOAK (erlatiboak dira bizi-larrialdiren bat badago): - Hezur-haustura, protesi edo torloju bidez, edo aldez
aurretik ziztatua - Infekzioa edo erredura gorputz-adarrean - Osteogenesi inperfektua, osteopenia edo osteopetrosia - Lesio
baskularrak dituzten gorputz-adarrak (edo beheko gorputz-adarretan eta trauma abdominala) - Bihotz barruko esk-ezk shunt-ak
dituzten umeak. (Fallot)
HEZUR BARNEKO BIDEAREN KONPLIKAZIOAK (<%1, eta batez ere hezur barnekoa >24 ordu izatean):
- Osteomielitisa - Estrabasazioa eta sindrome konpartimentala - Hezur-hausturak - Nekrosia eta
larruazaleko abzesua - Hazkunde-kartilagoaren lesioa (ez dago kasurik dokumentatuta) - Enbolia grasoa
FUNTSEZKOA da GSFaren boloa (2-5
ml) farmako bakoitzaren aurretik eta
ondotik ematea infusioa ondo egiten dela bermatzeko
HEZUR BARNEKO BIDEA KONORTEA DUEN PAZIENTEAN (1. KOADROA). Paziente hauek fluido bolumenaren
infusiorako hezur barneko bidea behar dezakete (shocka, sepsia, deshidratazioa), baina konortea dutenez, likidoen
infusioak min eman diezaieke (ikus 2. KOADROA). Mina saihesteko, ahal bada, zain barneko lidokaina sol., hezur barnetik
eman beharko litzaieke:
- Hezur barnetik ematea Zain barneko lidokaina sol., % 2 (20 mg/mL) (kontserbagarririk eta adrenalinarik gabe). Dosia: 0,5
mg/kg (0,025 mL/kg); geh. dosia.: 40 mg (2 mL)
SEKUENTZIA(1):
1. Orratzaren edo hezur barneko bidearen luzagarriaren airea aspiratu eta eman GSFko 2-5 mL, lidokainaren infusioaren
aurretik
2. Eman astiro Lidokainaren hasierako dosia (120 segundotan)
3. Utzi eragiten 60 segundo
4. GSFko boloaren infusioa (2-5 mL) 5 segundotan eta eman fluidoak eta/edo medikazioa hezur barnetik, beharraren arabera
5. Analgesiaren iraupena: <1 ordu; mina berriz agertzen bada, lidokaina beste dosi ½ bat eman daiteke 60 segundotan
Ikusi gailu bakoitza sartzeko teknika banakako fitxetan (3., 4. eta 5. or.)
GAILU MOTAK:
-Eskuzko orratzak: Jamshidi / Cook
-EZ-IO pistola
-Bone Injection Gun (BIG) pistola
SARTZEKO AUKERAKO LEKUAK:
- Eskuzko orratzak: ≤6 urte: tibia proximala / >6 urte: tibia distala
- EZ-IO pistola: 1. aukera, tibia proximala; 2. aukera, humeroaren burua
- BIG: 1. aukera tibia proximala edozein adinetan. 2. aukera, humeroa >18 urte.
Waismed Ltd © 2009 Irudiak: Nagler J; Krauss B. New Engl J Med © 2011
GATZ-SERUM FISIOLOGIKOAREN BOLOAK
BOLUMEN HONETARAKO (10-20 mg/kg)
presioarekin aplikatu behar dira. Adib.,
esfigmomanometro zorroekin edo 50 ml-ko xiringekin, ez badago infusio-ponparik
Barruko maleolotik 1-2 cm gorago, barrualdean, erdian Aurreko TT-tik 1-2 cm beherago,
barrualdean, erdian
Ikusi non sartu humeroaren buruan: https://www.youtube.com/watch?v=ExF3QJ5UxhQ
(1. KOADROA) LIDOKAINA HEZUR BARNETIK EMATEKO PAUTA KONORTEA DUEN (ETA FLUIDOEN
INFUSIOAREKIN MINA IZAN DEZAKEEN) PAZIENTEAREN ANALGESIARAKO 3,11
Mina ez du ziztadak ematen, baizik eta fluido bolumen handiaren infusioak (GSF, etab.)
HEZUR BARNEKO BIDEA 2018.03.06
LIDOKAINA BOLUMENA % 2 (KONTSERBAGARRI ETA ADRENALINARIK
GABE)
Paziente konorteduna, in situ hezur barneko orratzarekin
Aspiratu hezur-muina laborategiko analisi, proba gurutzatu eta kultiboetarako,
beharrezkoa bada, eta eman GSFko 2-5 mL-ko infusioa hezur-muin espazioa
irekitzeko
Baztertu lidokaina emateko kontraindikazioak:
gaixotasun sino-atrialak; blokeo aurikulobentrikularra; miokardioko depresioa;
porfiria larria
Kontuan izan lidokainarekin izan beharreko arreta-neurriak: arnas
gutxiegitasuna; bihotz gutxiegitasuna; bradikardia; miastenia gravis; gibeleko
eta giltzurrunetako gutxiegitasuna; bihotzaren kongestio-gutxiegitasuna; HTA;
gutxitu dosia pisu oso gutxiko pazienteekin
Pazientearen monitorizazio klinikoa, pultsioximetroarekin*
Orratzaren edo hezur barneko bidearen luzagarriaren airea aspiratu eta eman
GSFko 2-5 mL, lidokainaren infusioaren aurretik
Eman lidokainaren zain barnerako hasierako dosia hezur barnetik, 120
segundotan * (Lidokaina dosia: 0,5 mg/kg; geh. 40 mg= 2 mL)
Utzi eragiten 60 segundo
Injektatu hezur barnetik GSFko 2-5 mL 5 segundotan
Eman fluidoak eta/edo medikazioa hezur barnetik, beharraren arabera **
Minak bere horretan badirau edo berriz agertzen bada, lidokaina dosi gehiago
eman daitezke, lehenengoaren dosi erdian, 45 minuturo*
*Begiratu lidokaina dosi bakoitzaren ostean ba ote dagoen estrabasazioa,
hipersentikortasuna edo bestelako albo-ondoriorik: zorabioa, parestesia,
nistagmoa, larruazaleko erupzioa, gehiegizko logura edo nahasmendua,
konbultsioak, arnas depresioa, bradikardia, hipotentsioa edo
metahemoglobinemia. Albo-ondorioak badaude, utzi emateari eta tratatu
beharraren arabera
** Estrabasazioa badago, jarri hezur barnetiko orratz berria beste leku batean
ADINA PISUA
(Kg)
% 2ko bolumena (mL): % 2-
ko 1mL = 20 mg
Hasierakoa Hurrengoak
Jaioberria 3 0,07 0,03
Hilabet. 4 0,1 0,05
2 hil. 5 0,12 0,06
3 hil. 6 0,15 0,07
5 hil. 7 0,17 0,08
7 hil. 8 0,2 0,1
12 hil. 9 0,22 0,11
15 hil. 10 0,25 0,12
2 urtekoa 12 0,3 0,15
3 urtekoa 14 0,35 0,17
4 urtekoa 16 0,4 0,2
5 urtekoa 18 0,45 0,22
6 urtekoa 20 0,5 0,25
7 urtekoa 23 0,57 0,28
8 urtekoa 25 0,65 0,32
9 urtekoa 29 0,72 0,36
10 urte. 32 0,8 0,4
11 urte. 35 0,87 0,43
12 urte. 39 0,97 0,48
13 urte. 44 1,1 0,55
14 urte. 50 1,2 0,62
15 urte. 54 1,3 0,67
16 urte. 58 1,4 0,72
Heldua
60 1,5 0,75
70 1,7 0,87
>80 2 1
(2. KOADROA) HEZUR BARNETIKO LIDOKAINAGATIKO ANALGESIAREN GAINEKO OHARRAK
• Hezur barneko bidearen berrikuspen honetan jorratzen dena lidokaina erabiltzeko aukera da,
konortea duen, erne dagoen eta estimulu mingarriei erantzuteko gai den pazientearekin.
• Oro har, eta bereziki LMAn, hezur barnekoa beharko dugu konorterik gabeko edo kontzientzia-maila
murriztua duten pazienteekin (BGG, konbultsio luzea, shock deskonpentsatua, etab.), horrelakoetan
ez baita beharrezkoa izango lidokaina bidezko analgesia aplikatzea.
• Konortedun pazientearekin kontuan izan behar da benetan mingarria dena ez dela hezur barnekoa
jartzea, ezta farmakoak ohiko dosietan ematea ere, baizik eta likido bolumen handien infusioa bera
(GSF; shock, sepsi eta halakoek eragindako espantsioa behar denean).
• Ohar garrantzitsua: bizia arriskuan dagoen egoeretan ez da atzeratu behar hezur barnekoa,
beharrezkotzat jo bada.
• Zain barneko lidokaina bidezko analgesia hezur barnetik emateko aukera konortedun pazienteentzat
utziko da baldin eta larri egoteko arriskuan badaude eta hezur barnetiko espantsiorako bolumenen
infusioa behar bada (anafilaxia shockarekin, traumatismoarekin edo erredura larriekin, konortea
duten edo erne dauden pazienteekin). Egoera horiek fluido bolumenen bidezko espantsioa egin
beharra ekar dezakete. Horrelako egoerak aipatzen diren GIDEPeko protokoloetan ikusitakoaren
arabera, hezur barnekoaren beharra eta espantsio beharra estrapolatu daitezke.
2018.03.06 HEZUR BARNEKO BIDEA:
COOK ETA JAMSHIDI ORRATZAK
TEKNIKA, COOK ORRATZA ERABILITA: heldu eskutokitik. Oratu orratza arkatz bat izango balitz bezala. Sakatu eta biratu sartzeko. Kortikala zeharkatzean, erresistentzia gutxiago dagoela nabarituko da. Sartu 2-3 cm
TEKNIKA, JAMSHIDI ORRATZA ERABILITA: 15 Gko orratza helduentzat eta 18 Gkoa haurrentzat. Heldu gogor orratzari- sakatu eta biratu sartzeko, erresistentzia gutxiago dagoela nabaritu arte (“plop”). Sartu 2-3 cm. Askatu tapoia eta atera segurtagailua. Beheko hegala biratu larruazalera lotzeko. Konektatu infusio sistema batera eta finkatu bidea.
TEKNIKAREN LABURPENA (BI ORRATZ MOTETARAKO BALIO DU): sartzea (presioa eta errotazioa) [A]. hezur-muina ateratzea [B] edo GSFko infusioa [C] (lekua egiaztatzeko)
Irudiak hemendik hartuta: Nagler J; Krauss B. The New England Journal of Medicine, 2011 ©
Irudiak hemendik hartuta: Bailey P. UpToDate. Rev: Apr 2014 ©
Irudiak hemendik hartuta: Nagler J; Krauss B. The New England Journal of Medicine, 2011 ©
Irudiak hemendik hartuta: Nagler J; Krauss B. The New England Journal of Medicine, 2011 ©
>6 urtekoetan, tibia distala: Barruko maleoloaren gainetik 1-2 cm, barrualdean, erdian
Tibia proximala <6 urtekoetan: Aurreko TT-tik 1-2 cm beherago, barrualdean, erdian
Ikus bideoa (Universitat d’Alacant®): https://www.youtube.com/watch?v=1CAH02Bsx6U
2018.03.06 HEZUR BARNEKO BIDEA: EZ-IO
BIG eta EZ-IO pistolekin, tibia proximalaren aldea* da aukerako sartze-lekua hezur barneko biderako edozein adinetan (Bailey P. “Intraosseous infusion”. UpToDate) *Aurreko TT-tik 1-2 cm beherago, barrualdean, erdian
Luzera desberdineko 3 orratz daude, 3rak 15 Gaugekoak. Jarri dagokion orratza taladroan eta kendu babesgarria
Finkatu gorputz-adarra eta jarri taladroa 900tara. Ziztatu orratzarekin periostioa ukitu arte. Begiratu marka.
Jarri martxan taladroa orratza sartzeko sakatu gabe. Kendu taladroa kontu handiz eta askatu segurtagailua
Egiaztatu bidearen iragazkortasuna (hezur-muina aspiratuz edo GSF infusioa emanda) eta jarri luzagarria likidoen eta farmakoen infusiorako.
Aukerako 2. lekua, humeroaren buruan: https://www.youtube.com/watch?v=-wFd6u3driU
2018.03.06 HEZUR BARNEKO BIDEA:
BIG PISTOLA
Hautatu zenbateko sakoneraz sartu, hariari biraka. Adinaren eta/edo zentimetroen araberakoa.
Jarri pistola 900tara sartze-lekuan. Kendu segurtagailua. Heldu gogor atzamarrekin BIG pistolaren buruari sartze-lekuan eta esku nagusiarekin bermatu pistolaren gorputza esku-barruan eta tiratu trakzioa eginda
Kendu pistola kontu handiz, orratza txertaturik utzita, eta kendu babesa. Finkatu orratza segurtagailuarekin
Egiaztatu ondo sartuta dagoen hezur-muina aspiratuz edo GSF sartuz. Jarri infusio sistema, 3 bideko giltza, etab.
BIG pistola GORRIA <12 urtekoentzat eta BIG pistola URDINA >12 urtekoentzat eta helduentzat
Irudiak hemendik hartuta: Nagler J; Krauss B. New Engl J Med © 2011
Sakonera orientagarria, adin eta lekuaren arabera
BIG PEDIATRIKOA (18 Gauge) BIG HELDUAK (15 G)
0-3 URTE 3-6 URTE 6-12 URTE >12 URTE ETA HELDUAK
Tibia proximala 0,5-1 cm 1-1,5 cm 1,5 cm 2,5 cm
Humeroaren burua - - - (>18 urte) 2,5 cm
Irudi guztiak, Nagler & Krauss-en 2ak izan ezik, hemendik hartuta:
Waismed Ltd © 2009 http://www.waismed.com/PR_Pe
diBIG.html
BIG eta EZ-IO pistolekin, aukerako sartze-lekua hezur barneko biderako, edozein adinetan: tibia proximalaren aldea* (Bailey P. “Intraosseous infusion”. UpToDate) * Aurreko TT-tik 1-2 cm beherago, barrualdean, erdian
HEZUR BARNEKO BIDEA 2018.03.06
ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK
1. Monsieurs KG, Nolan JP, Bossaert LL, Greif R, Maconochie IK, Nikolaou NI, et al. Guías para la
Resucitación 2015 del Consejo Europeo de Resucitación. Europa: European Resuscitation
Council (ERC); 2015. Hemen eskuragarri:
http://www.cercp.org/images/stories/recursos/Documentos/Recomendaciones_ERC_2015_Resu
men_ejecutivo.pdf [2015ko abenduaren 12an kontsulta eginda]
2. American Association of Critical-Care Nurses. “Recommendations for the Use of Intraosseous
Vascular Access for Emergent and Nonemergent Situations in Various Health Care Settings: A
Consensus Paper”. CriticalCareNurse 2010; 30 (6):e1-e7
3. Perron CE. “Intraosseous infusion”. Section Editors: Stack AM, Wolfson AB, Deputy Editor: Wiley
JF. UpToDate. Literature review current through: Jul 2017. This topic last updated: Aug 17, 2017.
2017.11.18an kontsulta eginda. Hemen eskuragarri: http://www.uptodate.com
4. Manrique Martínez I, Pons Morales S, Casal Angulo C, García Aracil N, Castejón de la Encina
ME. “Accesos intraóseos: revisión y manejo”. An Pediatr Contin. 2013;11(3):167-73
5. Bone Injection Gun training movie: http://www.waismed.com/BIGmovie.html ;
http://www.waismed.com/PR_PediBIG.html
6. Nagler J, Krauss B. «Intraosseous Catheter Placement in Children». Children’s Hospital Boston.
New Engl J Med, 2011; videofilm. Hemen eskuragarri:
http://www.nejm.org/doi/full/10.1056/NEJMvcm0900916?query=TOC
7. Fowler R, Gallagher JV, Marshal Isaacs S, Ossman E, Pepe P, Wayne M. The role of
intraosseous vascular access in the out of hospital environment (resource document to NAEMSP
position statement). Prehospital Emergency Care, 2007;11(1):63-66
8. Rosenberg Hans, Cheung Warren J. Intraosseous access. CMAJ November 19, 2012
cmaj.120971; DOI: https://doi.org/10.1503/cmaj.120971 [2017.11.21ean sartuta]
9. Sirbaugh PE; Shah MI. Pediatric considerations in prehospital care. Section Editors: Zane RD;
Woodward GA; Deputy Editor: Wiley JF. UpToDate. Literature review current through: Mar 2015.
Rev: May 08, 2014. Consultado el 14.04.2015. Hemen eskuragarri: http://www.uptodate.com
10. Reades R, Studnek JR, Vandeventer S, et al. Intraosseous versus intravenous vascular access
during out-of-hospital cardiac arrest: a randomized controlled trial. Ann Emerg Med 2011;58:509-
16
11. Hixson R. Intraosseous administration of preservative-free lidocaine.
http://www.vidacare.com/files/Hixson-Lidocaine-%20032012.pdf Estekaren 47. or. :
https://www.teleflex.com/en/usa/ezioeducation/documents/EZ-IO_SAFIOVA-M-607%20Rev%20B-
PrintVersion.pdf (2018.02.26an kontsulta eginda)
BERTSIOZ ZERGATIK ALDATU DEN
• Edozein adineko haurrentzat gomendatzen dugun aukerako lekua, BIG edo EZ-IO pistola bidez, tibia
proximala da oraindik ere. 2. aukera gisa, humeroaren buruan jartzea gomendatzen dugu, BIG bidez 18
urtetik gorakoentzat eta EZ-IO bidez edozein adinetan.
• Tibia proximalean sartzeko lekua sinplifikatzea haurrekin eta nerabeekin (ikus 1. orrialdeko irudia)
• Zain barneko lidokaina bidezko analgesia hezur barnetik ematea paziente konortedunekin, beharrezkoa
denean hezur barnetiko fluido bolumen handiaren infusioa egitea
• Bideoak ikusteko estekak sartu dira eta irudiak aldatu dira BIG gailuaren fitxan
GNS-10-EKO KODEAK (PROZEDURAK)
0PH6: Goiko hezurretan muin-arteko gailua sartze
0QH6: Beheko hezurretan muin-arteko gailua sartze