HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar...
Transcript of HEZKUNTZA INKLUSIBOA · 2020. 6. 12. · Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar...
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
HEZKUNTZA INKLUSIBOA
Carmen Altuna Azpeitia Laburpena
UNESCOren 2030eko garapen iraunkorrerako helburuetako bat guztiontzako kalitatezko
hezkuntza barneratzailea nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako
aukerak bultzatzea da. Barneratzailea eta kalitatezkoa izan dadin, hezkuntza, inklusiboa
izatea lortu behar da. Gaur egun hezkuntza dagoen puntura iristeko, buelta asko eman
ditu eta oinarriak ondo ulertu behar dira gizarteak behar duen eraldaketa ulertzeko. Hori
dela eta, Warnorck txostena, Delors-en txostena, kurrikulumaren garrantzia, etab
aztertuko dira hezkuntza inklusiboan sartu aurretik. Iragana eta oraina ulertuaz,
etorkizunean gizaki guztien beharrak bermatuko dituen hezkuntza eraikitzeko tresnak
eta baliabideak ikasten dira. Azkenik, hezkuntza inklusiboa zertan datzan eta Euskal
Erkidegoaren papera azalduko dira, amaieran euskal gizarteak dituen erronkak argi
izateko.
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
2
2030eko agendak dioen bezala garapen iraunkorra lortzeko kalitate onezko
hezkuntza bat eskaintzea da hurrengo urteetan lortu behar dugun helburuetako bat.
Hezkuntza barneratzailea, bidezkoa eta kalitatezkoa bermatzea eta pertsona guztientzat
bizitza osorako ikaskuntza aukerak sustatzea. Hezkuntzaren alorrean, muturreko
ezberdintasunak daude, haur aberatsek eskolara joateko dituzten aukerak bost aldiz
handiagoak dira haur pobreenak baino; eta hiri inguruetakoek landa esparrukoen
aukera bikoitzak dauzkate. Bestalde, herrien %25ean soilik lortu da genero berdintasuna
bigarren mailako hezkuntzan. 2030 agendak proposatzen du eskola bermatzeko lan egin
behar dugula bidezkoa eta kalitatezkoa izango den eskola bat, eskola aurretik bigarren
hezkuntzara arte. Gainera, hezkuntzaren alorrean genero ezberdintasunak
desagerrarazi behar ditugu eta pertsona guztiek, kolektibo zaurgarriek bereziki,
ikaskuntza maila guztietara sartzeko aukera bermatu behar dugu, baita unibertsitatera
baita lanbide hezkuntzara ere. Hezkuntzaren bidez pobreziatik atera, bizimodu
iraunkorrak sustatu eta bakean giza eskubideetan eta genero berdintasunean
oinarritutako kultura sustatu baitaiteke. Azken batean, bizi maila duinak eduki eta
garapen iraunkorra lortu (UNESCO,2015).
Euskal erkidegoan hezkuntza derrigorrezkoa da 3-16 urte bitartean, barneratzailea
izatearen prozesuan dago eta hori lortu arte ez da guztiz kalitatezkoa izango, kontuan
izan behar da, aldaketa hau emateko prozesua hasia dagoela.
Erkidegoan hezkuntza integratzaile baten alde lehen pausoa Euskal Herriko Hezkuntza
Berezirako egitamua (1982) izan zen, baino, etengabe eguneratzen zenez, 1987. urtean
batzorde bat sortu zen gaia lantzeko. Helburua eskola muinbakarra eta integratzailea
sortzea zen. Integrazioak, ahalmen-urritasunak zituzten ikasleak ohiko eskoletan
eskolatzea zuen helburu, eta bide batez, irakaskuntzara, ikasketetara eta eskolako
antolaketara moldatzea ere. Beste modu batera esanda, eskolak herrialdeko neska-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
3
mutil guztiak onartu behar zituen, bereizkeriarik gabe, eta ikasle guztien integrazioa
bultzatu behar zuen eta du, bai eskolan, bai gizartean. (EAE administrazioa et al, 2012)
UNESCOn (1990) eta Salamancako deklarazioan (1994) kontzeptu aldaketa ematen da,
integrazioa egoera berriari egokitzen. Garai antzekotan, Espainiar estatuan LOGSE
(1990) legedian hezkuntza-behar bereziak kontzeptuak defizientzia eta desegokitze
terminoak ordezkatzen ditu. Beranduago jarri zioten arreta behar bereziei Espainia
mailan. Bi urte beranduago MER dokumentua atera zen. Ingalaterran urte pare bat
lehenago Warnorck txostena atera baitzen; autore honek ikasleak sailkatzeko
beharrean ez zuen sinisten, ezta ikasleen benetako egoerei atxiki gabeko kategoria
absolutuetako bitartekoen esleipena bereizteko beharrean ere. «Etiketak» ez zuen
hezkuntza-erantzuna baldintzatu behar. Era berean, txosten horretan, lehenengoz
adierazi zen arreta espezializatua ikasleen hezkuntza-premia bereziek (HPB)
justifikatzen zutela. Premia horiek zituzten ikasleek ikastetxe arruntetan egon behar
zuten, salbu eta integrazio-aukera eskasak bazituzten; kasu horietan, ikastetxe
espezializatuetan eskolatu behar zituzten, hezkuntza-premia horiei modu eraginkorrean
aurre egin ahal izateko (EAE administrazioa et al, 2012).
Horren atzean, hezi ezin daitekeen ikaslearen argudioa zegoen. Ikasle guztiek daukate
hezkuntza jasotzeko eskubidea eta helburu berdina bermatu beharko litzatekeela ikasle
guztietan zioen Warnorck-ek. Hezkuntzak behar ezberdinei erantzuteko baliabideak,
prestakuntzak eta denborak bere aldakortasunarekin ulertu behar ditu, ikasle
bakoitzaren beharrak desberdinak direlako, jarraitasun bat jarraitzen dute. Warnorck
autoreak ezberdintasunak egin zituen, kontzeptu berriak txertatuz:
· Ikaskuntza zailtasunak: ikaskuntza prozesuan faktore bat ematen da
ikaskuntza prozesua zailtzen duena. Bi modutan ulertu daiteke, bata mugatua
(kategoria psikopatologikoa, nahaste zehatz bati egin erreferentzia,
ikaskuntza irakaskuntza oztopatzen duen nahastea.) bestea zabalagoa,
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
4
orokorragoa (deskribatzen du garapen arazo bat). Bi kasuetan norbanakoari
egingo lioke erreferentzia, ikaslearen ezaugarria dela pentsatuz.
· Hezkuntza behar espezifikoak: elkarrekintzan sortzen den egoera edo
aldagaia. Ez da baldintza pertsonala, zerbait interaktiboa da. Haustura bat
dagoela esaten du eskola eta ikaslearen arteko interakzioan. Hausturaren
ondorioz behar horiek espezifiko edo berezi bihurtzen dira. Ikaskuntza
zailtasuna ez da gizabanakoak baldintzatzen duen zerbait, testuinguruak
berak ere baldintzatzen duela ikusten dugu. Honek esan nahi du
testuinguruan aldatu behar direla (eskolan), eta ez soilik ikaslea. Denei
zuzendutako hezkuntza baldintzak hobetzean, aniztasunean erreparatzen ari
gara. Normalizazio bat ere lortzen da. Kurrikulumean aldaketak egitea
eskatzen duenak.
· Kategorizatu egiten dira: laguntzaren arabera sailkatzen dira beharrak.
o Ordinarioak: Ikasle batzuk hezkuntza behar batzuk laguntza puntuala
eskatzen dutenak daude, arruntak eta ohikoak dira (adb: ongi ikusten
ez duen ikaslea dago eta aurrean jartzen zaio edo letra handiagoko
fitxak eman).
o Espezifikoak: Beste behar batzuk orientazio handiagoa eskatzen dute,
baita denbora eta formakuntza gehiago.
Hiru kontzeptuak lotuta: ikaskuntza zailtasuna baldintza pertsonal bat da, ikaskuntza
zailtasuna hezkuntza beharra bihurtuko da testuinguruaren arabera, ikasleak hezkuntza
beharra izan dezake edo ez zentro horrek dituen baliabideen arabera (hezkuntza berezia
duen edo ez) (Darretxe, 2010).
Hemendik aurrera, eskolan, haur, gazte eta heldu guztiak hezkuntza-sistema berean
heztea, hezkuntza-premia berezik izan edo ez, inklusioa izan behar du guztientzako,
hezkuntza eraikitzeko politikaren eta jardunaren gidari hain zuzen.
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
5
1993. urtean, egokitzapen kurrikularrari heldu zitzaion Gonzalez Manjon-en eskutik;
ikasle guztientzako indibidualizazio didaktikoa posible egitea du helburu.
Gizabanakoaren ezaugarri indiosinkronikoei egokitzea. Irakaslegoak daukan tresna
berezi bat. Kurrikulumaren elementuren baten edo gehiagoren aldaketa eragiten du
(zer, nola eta zenbat irakatsi eta ebaluatu). Kurrikulumean elementu ezberdinak
aurkitzen ditugu, helburu ezberdinetaz osatua (prozedura, ezagutza, jokabidezkoa).
· Oinarrizko irizpideak:
· 1. Normalizazioa: Ahalik eta integratuen dagoen erantzuna eta
egokitzapen graduala/progresiboa duena mailaz-maila, pixkanaka aldaketa
minimoena behar duena., (adb: ongi ikusten ez duen ikaslea dago eta
aurrean jartzen zaio edo letra handiko fitxak eman)
2. Ikasle guztientzako hezkuntza-proposamen berdina. Kasu bakoitzean
jasotzen den laguntza maila ezberdina izango da. Helburu zehatzak
aldatuko dira orokorrak mantentzen diren bitartean (Gónzalez, 1993).
Kurrikulumeaz hitz egiterakoan, autore bat funtsezkoa izan zen hezkuntzaren historian
eta hau Delors izan zen; bere txostena aldaketaren oinarri bat eta bizitzan zeharreko
ikaskuntzaren oinarriak finkatu zituen. Txostenak oinarrizko lau zutabe dauzka eta bere
teoriak gizarteak gizabanakoak hezitzen duela defendatzen du. Autorearen usteetan,
gizarte hezitzailea bultzatu behar da, ikaskuntza edozein lekutan aurkitu daitekeelako
eta bide batez bazterketen kontra borrokatu behar da. Informazioaren gizarteak,
teknologia nola erabili ikasi bultzatzen du, gaitasun teknologikoak garatu behar dira
teknologia berriak erabili ahal izateko.
1-Ezagutzen ikasi: ikasle batek jakin behar du ezagutzen, ingurunea ezagutzeko
gaitasuna edukitzeko. Kultura orokor bat bereganatu (irakurri, idatzi, matematika,
filosofia..) eta gero, jakintza gai zehatz bati buruz azkenik, ikaskuntza sakonagoa
lortzeko.
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
6
2- Egiten ikasi: trebetasunei buruz hitz egiten du, egoerei aurre egin ahal izateko.
Estrategiak, prozedurak… taldean lan egiteko gaitasuna zerbait egiten jakitea da, eta
transbersalki lantzen da txikitatik.
3- Elkarbizitzen ikasi: enpatia lantzen du puntu honetan. Bestearen buruan jartzea,
sentitu eta beste pertsona ulertu. Enpatia garatzen dutenak badakite elkar-
menpekotasuna dagoela gizakien artean (interdependentzia) eta honen aurrean
daudenean, hau hautemateko gai dira.
4- Izaten ikasi: hezkuntzak sozializazioan aparte, maila pertsonalean ere nortasuna
garatzea izango litzateke. Autonomiaz jokatzeko gaitasuna izan, hau, irakatsi eta ikasi
daiteke.
Hezkuntza integrala defendatzen du Delors-ek. Hezkuntza osotasunean ulertzen du.
Teoria honetatik “ikasten ikasi” ideia sortzen dela esan daiteke (Delors, 1996).
Normalizazio-printzipioan aldarrikatzen zen eskubide berezia atzean utzi eta Giza
Eskubideen aldarrikapenaren esparruaren aldeko politikak egiten hasten dira, gizaki
guztien inklusioa bermatuko duten programak asmatzeko eta garatzeko. Inklusioak
erdigunean ditu pertsona guztien eskubide-berdintasunaren printzipioa, eta, ondorioz,
eskubide horiek pertsona guztientzat eta testuinguru sozial eta pertsonal guztietan
gauzatzeko gizarte-betebeharra (EAE administrazioa et al., 2012).
Eskola inklusiboa deskribatzeko alderdi asko izan behar dira kontuan, ezin baita soilik
alderdi baten bidez azaldu. Sare bat da, denen artean eraikitzen dena, aldi berean eremu
batek baino gehiagotik jardun behar da helburu bera lortzeko, sendoagoa izango baita
sarea, soka gehiok eratuta, hobeto eutsiko dio datorrenari. Horregatik, eskola
inklusiboaz diharduenean hezkuntza komunitatea ezin da albo batera utzi. Haur eta
gazte guztiekin lotuta, familiekin, profesionalekin, herritarrekin, komunitatearekin
kontatu behar da, inklusioa prozesu jarraitua baita (Darretxe eta Zenitagoia, 2008).
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
7
Hezkuntza honen helburua ikasle guztiek eskola-arloan arrakasta izatea da; izan ere,
benetako berdintasuna lortzea da ikasle guztiek beren gaitasun pertsonalak ahalik eta
gehien garatzea, irteerako profilean aurreikusitako oinarrizko konpetentziak lortze
aldera. Irakasten zena nola eta zein baldintzetan irakasten zen aldatu behar zen, ikasle
guztiek beren gaitasun pertsonalen garapen gorena lor zezaten. Hori dela eta, oztopoak
ezabatzeak esan nahi du eskola-testuingurua aldatu behar dela, ikasleek zailtasunik izan
ez dezaten beren eskola-ingurunean moldatzeko eta hazteko.
Hezkuntza inklusiboak bere ikasgeletan aniztasunaren adierazpen guztiak biltzen ditu,
baina modu berezian. Gizartean dagoen aniztasuna ikastetxeetan ere ikusten da, baita
honi buruz egiten den balioespena ere, hainbat adierazpenen bitartez: kulturen,
funtzionaltasunen, sexu-orientazioaren, generoaren eta baliabide ekonomikoen
aniztasuna. Geroz eta anitzagoa, haurrak kolore ezberdinak ikusi eta ulertzeko gaitasuna
izango du, gaitasun sozio-emozionalei tartea eskainiz eta elkarbizitzen ikasiko du. Talde
heterogeneoek emaitza onak ditu denentzat, egoera zailagoan daudenei behar duten
laguntza eskaintzen zaie eta beste kideek arrakasta gehiago lortzen dute beraien burua
besteei laguntzeko erabiltzen duenean.
Eskolaren bidez ikasle guztiek zeharkako eta diziplina barruko oinarrizko konpetentziak
lortu behar dituzte, helduen bizitzara sartzeko eta horiek garatzen jarraitzeko.
Horregatik, ekitatea eta bikaintasuna aldi berean uztartu beharreko printzipioak dira.
Hezkuntza-errendimenduko maila aurreratuak lortu eta garatu nahi badira, guztien
arrakasta sustatzen duten gizarte- eta hezkuntza-politikak behar dira; horretarako,
testuinguru jakin batzuk sortzeko beharrezko baliabide tekniko, pertsonal eta
antolakuntzakoak sustatu behar dira, ahultasuna edo zailtasuna sor dezaketen egoera
pertsonalak gainditzeko.
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
8
Eskolak ongizateko, konfiantzazko, onarpeneko eta inklusioko testuingurua eman behar
du, beharrezkoa baita arrakasta hori lortzeko; horretarako, berdintasuneko
testuinguruan egin eta baterako helburu eta proiektuak proposatu behar ditu,
lankidetza eragiteko, ondoren bizikidetza sustatu ahal izateko.
EAEk 2019an hasi eta 2022an amaituko den planak ikasle guztien garapen integrala eta
eskola arrakasta laguntzean datza, inklusio, ekitate eta bikaintasuneko printzipioei
helduz. Orain arte, pauso asko ondo eman dira eta aurretik sustatu diren planen ostean,
erkidegoko sistemak hainbat indargune dauzka; hala nola, Ikuspegi inklusiboa duten
sareak, proiektuak eta programak bultzatu izana, aniztasunari erantzuteko (hezkuntza-
komunitateak, Amaraberri, Bidelaguna, Hamaika esku, etab.) edo ikastetxeen urteko
planak egitea bultzatea, ikasleen konpetentziak hobetzeko jarduketa zehatzekin. Baita,
aniztasunari erantzuteko laguntza-egiturak (berritzeguneak, ikusteko desgaitasuna
duten ikasleen hezkuntza-inklusiorako baliabide-zentroak, ospitaleetako eta etxez
etxeko hezkuntza arretarako eta hezkuntza arreta terapeutikorako zentroak, etab.) eta
profesional espezializatuak egotea (irakasle aholkulari eta orientatzaileak, pedagogia
terapeutikoko irakasleak, fisioterapeutak, entzumen eta hizkuntzako irakasleak, zeinu-
hizkuntzako interpreteak, hizkuntza-errefortzuko irakasleak, terapeuta okupazionalak,
hezkuntza-laguntzako espezialistak, etab.); horri esker, laguntza antolatzen da eta
ikasleekin modu malguagoan har daiteke esku (Hezkuntza Saila, 2018).
Hala, aukera eman nahi die ikastetxe guztiei beren giza baliabide materialak
eraginkortasunez erabil ditzaten ikasleen garapen integralerako estrategia eraginkorrak
garatzeko, eskola inklusiboa, bizikidetza positiboa eta bikaintasuna sustatuko duen
esparruan. Horretarako, hezkuntza-prozesuan parte hartzen duten eragile guztiak
nahasiko ditu zeregin horretan, lankidetzako lan koordinatuaren bidez.
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
9
Lehen indarguneak aipatu diren bezala, etorkizunera begira badaude hobetzeko puntu
ezberdinak. Eskolak gizartera heldu behar du, eta gizartea eskoletara, eta zaila da hori
lortzea, batek ez badu bestearen errealitatea kontuan hartzen. Hau lortzeko, modu
baikorra da aniztasun testuinguru eta jardunbide duten egokitzapen-guneak egotea.
Hala, aldaketak erabakigarriak izan daitezen, egiturazko neurriak hartu behar dira, baita
eskolan ere. Beraz, neurri integralak hartu behar dira, ez soilik berrikuntza zehatzak,
hezkuntza-testuingurua egokitu eta benetan inklusibo bihurtzeko.
Modu eraginkorrean onartzea zer-nolako zeregina betetzen duen hezkuntza-
komunitateak ikasle guztien arrakasta lortzeko, eta aktiboki sustatzea haien ongizate
psikosoziala erdiesten laguntzen duten beste sistemekin batera lanean aritzeko bideak;
hots, gizarte-eta osasun-sistemarekin batera lan egiteko bideak.
- Familiak ikastetxearen egunerokotasunean partaidetza sistematikoa izan
dezaten bultzatzea, horretarako estrategiak sortzen lagunduz eta berariazko
koordinazioa garatzeko komunikazio-bide arinak ezarriz.
- Gizarte- eta osasun-sistemekin partekatutako esku hartzeko guneak garatzea,
aniztasunaren aldeko erantzun integratua eta inklusiboa emango duen gizarte,
osasun eta hezkuntzako gune bat sortzen jakiteko.
- Hezkuntza-komunitate osoari eta gizarteari jakinaraztea inklusioko printzipioek
gidatu behar dituztela hezkuntzako eragileen eta hezkuntza-etapa guztietan
ikasleen ongizatean laguntzen dutenen jarduketak (Hezkuntza Saila, 2018).
Hobetzeko eremuetaz mintzatzerakoan, Europako eskoletan arrakasta duten ekintzak
lortzeko egindako txostena kontuan hartu beharra dago, INCLUD-ED deiturikoa.
INCLUD-ED programa integratuak bi hezkuntza-estrategia multzo aztertzen ditu: batetik,
desberdintasunak gainditzeko eta gizarte kohesioa sustatzeko hezkuntza-estrategiak;
eta, bestetik, gizarte bazterketa eragiten duten hezkuntza-estrategiak, honako gizarte-
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
10
talde ahul hauei begira: emakumeak, gazteak, etorkinak, kultura ezberdinetako kideak
eta ahalmen-urritasuna bai ahalmen-altuak dituzten pertsonak. INCLUD-ED
programaren baitan hezkuntza-jarduera eraginkorrei buruz egindako ikerketa batzuek
frogatu dute hezkuntza-jarduera eraginkorrek ikasle guztien emaitza akademikoak
hobetzen dituztela, eta bizikidetza eta gizarte-kohesioa bultzatzen. Ikusi da, eskola
baten dugun baliabide baliotsuena: ELKARREKINTZA da.
Eskola barruan komunitatea sortzea funtsezkoa da, partaidetza sustatuko duena,
onarpena bultzatu, non harrera ematen zaien bai ikasle, guraso edota haurrei edozein
motatako esperientzia aberasgarriak biziaraziko dien edonori. Eskola denen espazioa da,
auzotar guztiena eta pertsona guztiek dute zerbait zoragarria eskaintzeko aukera
zentroari, funtsezkoa baita harremanak lantzea.
Zuzendaritza-taldeak bere gain hartu eta bideratu behar du ikastetxeak ikasle guztien
ikaskuntzarekiko duen konpromisoa eta horrek izan behar du, heziketa-lanaren ardatz.
Ezinbestekoa da zuzendaritza-taldeak inklusioaren alde agertzea ezbairik gabe, eta
lidergo-lana gauzatzea. Hau da, politika inklusiboak lantzearen konpromisoa hartzea.
Adibidez, baliabideak antolatu, eskola egituratu baliabide horien bitartez. Guztiontzako
eskola egituratzea da, bai eta baliabideak behar bezala antolatzea ere, aniztasunarekiko
arreta bermatzeko. Lege-esparrua eta araudia egokitu behar dira, indarrean dagoen
legegintza-egoera eta ikastetxe bakoitzaren errealitatea kontuan hartuta (Grañeras, M.
et al., 2011).
Ikasteko eta parte hartzeko oztopoak identifikatzeko, ikasleek inguruarekin, gizarte-
egoerarekin, norberaren egoerarekin eta eskolako ibilbidearekin zer elkarrekintza duten
aztertu behar da.
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
11
Funtsezkoa da irakasle guztien, gainerako langileen eta familien inplikazioa lortzea, hau
da, beren gain hartu behar dute hezkuntza inklusibo bat lortzeko erantzukizuna, eta
aniztasunari hezkuntza-erantzuna emateko ikuspegi berri horren protagonista etiko
direla sentitu behar dute. Hortaz, haien lanbide-garapenari eta -trebakuntzari
lagunduko dieten estrategiak abiarazi beharko dituzte hezkuntzako langile guztiek, eta
haien arteko koordinazioa eta lankidetza gauzatzeko egiturak sortu.
Bere garaian Vygotsky-k azaldu zuen bezala, elkarrekintza funtsezkoa da, Garapen
hurbileko zonaldea erreala eta potentzialaren artean kokatzen da. Garapen zonaldeak:
erreala, hurbila eta potentziala. Garapen hurbileko zonaldean gertatzen diren
esperientziek eta elkarrekintzek, pentsamenduaren garapenean laguntzen dute, oso
garrantzitsua baita elkarrekintzak gertatzea umearen pentsamenduaren garapenerako.
Errendimendu maila bat lortzen ez duen ikasle baten arrazoia beti aurkitu dezakegu
elkarrekintza faltan. Elkarrekintza sozialerako aukera izan bazuen, maizago, kalitate
hobeagoa etab. bere garapen kognitiboa, pentsamenduaren garapena… hobeagoa.
Garapen erreala ikasleak barneratu dituen prozesuak lirateke, orduan gaitasun hori
zonalde errealean dago. Eta, azkenik, potentziala, zer lortuko lukeen, norantz jo behar
duen haurra “gidatu”. Potentzialean ume horrek bere ahalera guztiak bereganatuta
izango lituzke. Hori dela eta, puntu hortara iristeko bere garapen hurbila landu behar
da, hori baita bidea.
Hurbilean, elkarrekintza sozialak bultzatu, kalitatezkoak eta maiztasunezkoak izango
direnak, eta horrek tira egingo dio haurraren garapen kognitiboari.
● Irakaslearen funtzioa: irakasleari horrez gain beste funtzio inportanteago bat
egotzi zion Vygotsky jaunak: egoera soziala sortzea da irakaslearen funtzio
nagusiena, hau da, aukerak eskaintzea ikasleak beste ikasleekin edo irakasleekin
batera ezagutza berriak eraikitzeko aukerak ematea.
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
12
● Kultura: kulturak erabakitzen du zer irakatsi behar den, zer den inportantea
kulturako kide horrek ikastea (baloreak, usteak, trebetasunak –taldean lan
egiten jakitea, gatazkak konpontzen jakitea-, lengoaia…). Ondorioz, gizarteak du
boterea etorkizuneko haurrek zer ikasi behar duten erabakitzeko (Vygotsky,
1978).
Prozesu honetan funtsezkoa izango da irakaslearen lana. Protagonismoa ikasleek dute
eta bere esku dago bakoitzarentzat egokiena den metodologia hautatzea. Hiru paper
ezberdin hartu ditzazke:
-Bitartekaria: taldeak antolatzea hetereogeneotasuna mantenduz. Ikasle bakoitzak
ikasi beharrekoa kontuan hartzen du.
-Behatzailea: talde bakoitzak behatzaile bolondres bat izateaz arduratu (ikaslea).
Zailtasunak daudenean, esku- hartuko du.
-Erraztatzailea: Hau Vygotsky-k landutako aldamiaje kontzeptuarekin loturik dago.
Aldamio baten figura metaforikoa erabiliz, ikasleak behar duenean laguntza eskaintzen
zaio baino hau gradualki erretiratzen joaten da ikaskuntza efektiboa izan dadin.
Jardueren kontrola ikasleek dute baina ondo trebatuta ez daudenean honek lana
errazten die. Gerora, ikasleek poliki-poliki geroz eta autonomia gehiago hartzen joango
dira (Darretxe,2010).
Gaur eta hemen, eskola gizartea da, gizartea eskola. Esnatzeko beharra dago eta parte
hartzeko grina piztu. XXI. mendean oraindik talde zaurgarriak daude eta zailtasunak
izaten jarraitzen dute gizartearen parte sentitzeko. Hezkuntza oinarria da aldaketa hau
emateko. Horretarako, politikak aldatzen doazen heinean, jendartearen pentsamendua
ere aldatu behar da, ezin da inor atzean utzi. Erronka pertsonal eta soziala izan behar da
hezkuntza inklusibo bat eraikitzea. Geroz eta talde heterogeneoak, kultura
aberasgarriagoa eta indibiduo bakoitzari behar duen kolektibitatea eta aldi bereko
interdependentzia ematea lortuko litzateke.
ETORKIZUNEKO LIDERREN FORMAKUNTZA PROGRAMA 2018/2019 PROGRAMA FORMATIVO DE LIDERES DE FUTURO 2018/2019
www.agirrecenter.eus
13
BIBLIOGRAFIA:
- Darreche, L. eta Zenitagoia, E. (2008). Hezkuntza Bereziaren Oinarri Pedagogikoak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea.
- Darretxe, L. eta beste batzuk (2010). Hezkuntza inklusiorako gida. Bilbo: FEVAS. https://ikasmaterialak.ehu.eus/hezkuntza/hezkuntza-inklusiboa/hezkuntza-inklusiboa-1.pdf
- Delors, J. (1996): La educación encierra un tesoro. Informe a la UNESCO de la Comisión Internacional sobre la educación para el siglo XXI. Santillana/UNESCO, Madril. http://www.unesco.org/education/pdf/DELORS_S.PDF
- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila (2012). Eskola Inklusiboaren esparruan Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoa 2012-2016. Eusko Jaurlaritza. http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_escu_inc/adjuntos/16_inklusibitatea_100/100011e_Pub_EJ_Plan_diversidad_e.pdf
- Grañeras, M. et al. (koord.) (2011): Actuaciones de éxito en las escuelas europeas. Estudios CREADE bilduma, 9. zenb. Hezkuntza Ministerioa. Arg: Idazkaritza Nagusi Teknikoa.https://aulaintercultural.org/2012/01/26/actuaciones-de-exito-en-las-escuelas-europeas/
- GONZÁLEZ MANJÓN, D. (1993): Adaptaciones curriculares, guÍa para su elaboración. ALJIBE, Archidona (Málaga).
- Hezkuntza Saila (2018): Eskola inklusiboa garatzeko esparru-plana (Hezkuntza Berriztatzea,Eusko Jaurlaritza). http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/dig_publicaciones_innovacion/eu_escu_inc/adjuntos/16_inklusibitatea_100/Plan_Marco_Escuela_Inclusiva_2019_2022_e.pdf
- UNESCO.(2015). Garapen Iraunkorrerako 2030 agenda. https://www.un.org/sustainabledevelopment/es/education/
- Vygotsky, L.S. (1978): El desarrollo de los procesos psicológicos superiores. Crítica argitaletxea. Bartzelona