Herria 3067
-
Upload
8probintziak -
Category
Documents
-
view
267 -
download
18
description
Transcript of Herria 3067
2010eko Uztailaren 29-koa -29 Juillet 2010 - 1,15 E - N° 3067- ISSN 0767-7643
Uliarentzat on dena ez da beti hala armiarmoarentzat
(Henri Michaux)
Karrikaldi bereziaElizkizun kartsu baten ondotik, pastoraleko 114 aktoreek Barkoxeko karrika nagusian gaindi usaiaz kanpoko desfilea eskaini daukute, batzu trakturrez, bertzeak bizikleta erdi herdoilduz ala mota xaharreko autoz, bigarren mundu gerla garaian bagine bezala, aleman soldadoak eta komandanturra ere ikusten ginituela militar martxa garratzean ibilki, aurpegiak gogor. Pollita zen, jende guzia txaloka ari. Pollita ere Herriko Etxe ondoan zabaldua zen erakusketa, Barkoxek hogeigarren mendean bizi izan dituen asto laster, maskarada eta pastoralen lekuko.
Emanaldi ederraArratsaldean, jarlekuak laster bete dira pastorala emana izan den pentzean, elizaren pekaldean, 2200 bat ikusle nunbaitan, aroaren aldetik arrangura
batzu izanikan ere, lauzpabost aldiz euri langar batek bazte rrak umeldurik, bainan deus gaixtorik ez ! Hobe zen hori jazko erretzeko bero tzar hura baino ! Zer erran pastoralaz beraz ? Gain gainetik gustatu zaikula, Alexis Etxekopar Attuliren ezagutza eginez, eta merezi du. Zer kantore egile paregabea, zirtolari aparta ere “Kitroulerou” kantuarekin bezala ! Barkoxeko boz miresgarriek ederki egin diote oihartzun, Sophie Larrandaburuk bikainki gidaturik. Eta gerla garai hartako Barkoxe ere ezagutu dugu, ondotik euskal kultur berritzaile izan den herria, Attuli, Martxe Eiharzet, eta horiekin, Etxahun Iruri ere partxuer. Taulen gainean, berrikuntza ttipi frango, kausituak horiek ere, zeruko hilak eszenatoki azpitik ateratzen, swing, baltsa, kadrilla eta gisa hortako dantza alegerak, Attuli mobiletaz heltzen publikoaren aitzinera, urtxoak airatzen ihiztarien
tiroen pean eta bertze... Ez gira haatik hemen xehetasunetan sartuko, lan hori aditu zorrotzagoeri utziz.
Hiru oren eterdi iraun du pastoralak luzexka batzuentzat bere 24 jeikaldi eta kantu ta dantza ederrekin, bertsuak ere bere tokia bazaukala Xiberoko Botzako Joanes Etxebarria i rratilaribertsulari gazteari esker, Xalbador eta Mattin aurkitzeraino Etxahunen konpainian. Bihotzetik eskerrak Patrick Queheille Kanpori, obra eder hori idatzirik eta Jean Fabien Lechardoy errejentaren laguntzarekin plazaraturik. Bururatzean, Alozeko gazteriak du enkantetan irabazi, 1600 euroren truk, taulen gainean dantzatzeko eskubidea. Ondoko hitzordua larunbat huntako finkatua da, 17:00 meza, ondotik karrikaldia, 21:00 pastoralaren emanaldia. Xahako hortarik edan daiteke nasaiki !
Barkoxtar aktoreak azken perediküaren aitzinttoan
Pastorala ahalaz goizetik bizitzen den gertakari bat da, eta joan den igandean hain xuxen, saldoan da eskualde guzietako jendea goizetik Barkoxera hurbildu Xahakoa pastorala gozatzera, mezaren tenoreko eliza kokorreraino betetzeraino, usaian askoz handiegia den eliza harat biltzen den jende apurrarentzat, Jeannot Etcheto meza emaileak zion bezala, garindaintar hau aldiz kargutan dagon azken xiberotar apeza izanki.
Edan xahakotik !
Gure Hitza
ZakurkeriaOroit balinbazizte Beregovoy lehen ministro ohiak bere buruaz bertze egin zuelarik, ehorzketetan mintzatu zelarik Mitterrand presidentak erran zuen ez zitzaiela bota behar zakurrei gizon baten ohorea, ez da dudarik kasetariak zirela zakurrak.Gauza bertsua gertatzen da orain, U.M.P.ko ministro, deputatu eta agintariak oihuka ari direlarik kasetarien kontra eta, dirudianez, ezin neurtuz egiten dituzten salaketak, Woerth ministroa lagundu nahiz.Zakurkeria ez da bakarrik zakurren lana mundu honetan.
Mundu zabalean
25 urte
Atseginezko bisita egin diogu joan den astean Urretxuri, Euskaltzaleen Biltzarrak zabaldu daukun gomitari esker. Ondoko egun horietarik batean kaseta huntan kon-datuko dugun bisita. Gaurkoan bertze gai batez nahi dauzuet hitzegin. Urretxurate-koan, gogoa duela mende laurden bateko garaietara airatu zait, ikustearekin Ordizia aitzinttoan, Murumendiren oinetan, Itsa-sondo herria...
Herri hortakoa zen Juan Otegi Txato. Ipar Euskal Herri huntara ihes eginik be-rak zazkien arrazoinen gatik, Garazi al-dean kokatu zen, emazte eta haurrarekin. A rrosako Denek kooperatiban lankide ginuen. Lankide zintzo eta maitatua. Ga-rai gogorrak ziren 1984-1987 urte haiek, herio ereile izanikako GAL sasi erakunde armatuarenak, espainiar gobernuak ma-naturik, frantses gobernuak itsuarena egiten zuelarik. Denek kooperatibak bete betean jasan zituen erakunde horren ukaldi hilkorrak. 1984eko maiatzean, lane-tik etxerakoan Rafael Goikoetxea erahila izan zen, Jesus Zugarramurdi larriki zau-ritua. Urte bereko irailean sutea ginuen lantegian jasan, sasitar horiek pizturik. Eta 1985eko agorrilaren 2an, Juan Otegi zaukuten erahil Azkarateko juntan, etxera zoalarik... Ehortz egunean, Itsasondon, guardia zibilak setiatu zituen inguruak, gure lagunari ezin giniola beharden beza-lako agurrik egin.
Arras gutartekotua zen Juan Otegi, Ipa-rraldeko ohidura eta bizimodueri jarria, langile umila eta bihoztuna, eskuzabala. Denek kooperatibak lehen aldi batez bi-lana pausatu zuelarik, kementsueneta-rik izan zen lantegia bere hautsetik ber-pizteko. Hegalak moztuak izan arte. 25 urte egiten du bahitu zaukutela. Larunbat arratsalde huntan, lankideak, adiskideak eta bertze ainitz lagun familiaren ingu-ruan bilduko gira Azkaraten, bizia kendua izan zitzaion tokian berean, gure laguna omentzeko, beti gutartean dagola oroita-razteko...
Peio Jorajuria
Gehexan Pontto
ere emanez. Hau bederen segura dena, akusatua da itsasuntzi bat baduela bere 46 soldado mariñelekin urperatua joanden martxoaren 25an, HegoKoreakoa. Orai beraz, desafioari desafio, larderiazko ateraldi bat egin diote han gaindiko itsashoria deitua denean, beldurraren doia, Estadu Batuek eta HegoKoreak. Bixtan da herri komunista horrek akusamenduak oro ukatzen dituela.• Europak ez du gordetzen, bere herrien batasunaren aldetik, Iran herriaz daukan griña eta beldurra, hau beti bere militar prestagailuetan dabilalarik, berak oro ukatuagatik ere. Biltzarra bat badute berriz ere europear herriek egitekoa egun hautan Bruselako kanpoko zeren ministroekin, ikusteko nola ihardoki Iran horren furfurieri.
• Afrikako Sahel eskualdean gertatu dena zinez izigarria izan da. Mali alderat hango jendearen bihotz onez laguntzeko joana zen frantses bat, Michel Germaneau, 78 urte, Parise aldekoa, apirilean bahitua zuten islamixta sasigudari batzuek. Geroztik, etzen kasik batere haren berririk, bahitzaileek aldi bat bakarrik jakinarazia beti bizi zela. Joanden astean, Mauritaniako soldado batzuk, frantses zonbaiten laguntzarekin, nahi ukan dute libratu bainan etzen uste zuten tokian.
Han baziren haatik sasigudari islamixta batzu eta lau segurik hil dituzte. Hain segur mendekioz, bahitzaileek hil dute Michel Germaneau eta denak sesituak gelditu dira berria hedatu delarik astelehen goizean. Batzuen arrangura haatik, Michel Germaneau ez ote zen zonbait egun lehenago hila, arta eskasez, joanden asteko tirokadaren ondotik salatu bada ere hila zelako berria.Dena den, Nicolas Sarkozy presidentak azkar salatu du gertatu den izigarrikeria eta beste ainitzek ere ba...• Alemanian, Duisbourg hirian, ikaragarriko musika festibala bazuten muntatua eta jendea ehun milaka bildua karia hortarat. Jendea jendearen gainean metatua izanez, gaitzeko asaldadura izan da! Ondorioz, hogoi hil eta bost ehun bat kolpatu! • Konpostelarat edo Santiagorat joaileak egunetik egunera emendatuz doatzi Europa zabaletik heldu direla baieta itsaso guzietaz hainditik ere orobat, makila eskuan eta aterkia bizkar gainetik, bidez bide. Norat doatzin hola eta zergatik galdatzen bazaie, badakitea xuxen berek ere? Oraiko munduan hola dela jendea, gose batek hartua, bera zertan den ez jakinezeta norat doan, horra nola ikusten dituen Xebaxtien Ihidoy garaztar apezak, heien esperientzia haundia duenak. Erlisione ta fede gosea dute xekatzen batzuek, jakitate ta helbide gosea xoil xoilik beste batzuek, nunbait zerbait bada, jakinez geroz urtean ehuneko hogoiez goratuz doala beilari edo bidekari horien kopurua. Aurten berrehun milako bat igurikatuak dira urte saindukari Jondoni Jakoberen eliza famatuan.• Hotz haundiak Hegoameriketan seinalatuak dira Argentina, Bolivia, Uruguai, Para
guai eta hor gaindi, azken huntan oraino irauteko maneran ere omen. Hotz garrats horiek ustegabean aurkiturik zenbait tokitan, berogailu eskasiak joak badira, halanola Cordobako probintzian Argentinan, eriak eta hilak (33 ere hautarik). Hots, bazuen urte multxo bat ez zutela holakorik ikusi toki haietan.• Kosovo herrian, errannahi baita lehengo Jugoslaviaren eskualde hortan, berriz jujatuko dute Ramush Haradinaj lehen ministroa izan zena. Liberazioko tribunalak egin zuenean gerlako krima eta bidegabekerien auzia, hobengabe ezarria izan zen joanden 2008an. Baina frogatua izan da geroztik, lekuko alde bat ez omen zirela mintzatu ahal izan tribunal hartan baimen eskasez eta orai eskas hori nahiko du bete auziratze berri horrek.• Xinan uhaste izagarriak izan dira berriz ere araberako makurrekin, gobernuak berak ere aitortu duenaz. Urteko galerna eta aro txarren sasoina dute han orai eta iraun ere dezake. Alta zerbait da orain arte ikusia dutena ere: 701 hil eta 387 faltatu. Izan diren euriteekin irrisku haundien pean daude oraino hango aintziren barradera eta erresalbu asko. Suntsitze ekonomikoak bestalde. 16 miliar eurorena bederen.• Errumanian, hogei urte du xuxen Ceausescu senaremazteak kondenatu eta han berean hil zituztela, beren herriaren buru zituztenak. Eta huna preseski berriz atera dituzten beren hilobitik orai ikertze berri batzu egiteko, heia zinez hek berak diren hobi hartan ezarri zituztenak ala ez. Berrikertze hori egin izan da bi buruzagien haurrek galdaturik, dudatzen baitzuten ez ote ziren beste batzu ehortzi orduan heien lekuan. • Errusian berri txar ainitzek jo dute herritar jendea gogoeta zenbait eginarazten dutenak. Batetik, bero haundiak, bekan ikusten diren heietarik, hori noiztenka bakarrik gertatzen dena. Baina bekanago ikusten dena, beharrik, hango ixtripu lerroa, eta horietan beren faltazko ainitz kasu. Jendea ibaietara joan da trumilka maina tzerat, freskatzerat, eta molde txarrenean orobat. Bada uda huntan han zernahi itotze, 2.700 heriotze badira jada kondatuak, horietarik frango edanik joanak urerat eta mozkorturik ere. Buruzagientzat gogoeta frango eginaraztekoak hoik oro. Sasoiaren alderdi txarra baino areagoa hots jendearen axolagabekeria.• Alemanian ere, krisia ala ez krisia, lurpeko ikatza ateratzeko daukaten mina edo meatze alde bat badituzte jada hetsiak beren arrazoinez: gastuak, lan tzarra, probetxu eskasa eta beste. Denaden ez da bero agertu batere Angela Merkel anderea meatze zerratze horien segitzeko, baldineta Europaren politika hortarat ekarria izanagatik ere. Badituzte sei mina oraino ari direnak, beste lau laster zerratzekoak.• David Cameron Britania Haundiko lehen ministro berriak egin du bere lehen bisita orokorra Estadu Batuetako Barack Obamarekin mintzatzeko. Bazuten zer erran, Ameriketako petrolio ixurtze gaitz hura, Afganistango garbiketa hain luzatua, diruarenak eta beste.• Ipar-Korea, bere Pyongyangeko kapitalatik mila desafiotan ari da beti auzo herrier eta mundu guziari nuklear ukaldi baten egiteko beldurra
Michel Germaneau
2
Han eta HeMen
Canopia izena eman dio BiltaGarbi sindikatak Baionan eraikiko den hondakin zentroari. 2013an zabaldu behar laiteke Batzeko lurretan kokatuko den zentro hori, 180.000 biztanleen hondakinak dituela errezebituko. Ez
omen da “ez usainik, ez arrabotsik” aterako zentro hortarik. 60 milioi euroko proiektua, 50 enplegu, ez da afera ttipia. Urbaser sozietateak du kudeatuko.
Canopia, hondakin bereizketa zentroa
Kartsutasuna errobiko festibaleanSustraiak geroeta barnago finkatzen ari ditu Errobiko festibalak Itsasun. Ikustea baizik ez zen idekidura egunean harat hurbildu den jende saldoa. Estreinaldia aitzin, solasaldi batekin hasi da festibala, eta hori bera “desafio handi bat da” zion antolatzailetarik den Maite Achiaryk. Jendeak baikorki ihardetsi du desafio horri, ikusiz Sanoki gela mukurru betea zela, tokiko jende gutirekin menturaz, auzoetatik eta urrunetik ere etorritako askorekin haatik. Etxekoz etxeko iragan den lehen solasaldi hortan, “pesta eta ohidurak, kantua biziaren iturri”, hurrupatu dira Xabier Itzaina, Jean Mixel Bedaxagar eta Danyel Waroren hitzak, lehenak presentatzen zituela tokiko besta ohidurak, ihauteriak, bestaberriak, kabalkadak eta bertze, bigarrenak gehien bat Xiberoko maskaradak eta pastoralak, hirugarrenak aldiz Réunion ugarteko kultur ohidurak, iturri askotatik bilduak, eta berezikiago maloya esklabo ohienetik. Solasen artetik musika eta kantua ere zirela altxatzen,
Estreinaldian, Itsasuko makilari gazteen erakustaldiaren ondotik J.M. Bedaxagarrek eta B. Achiaryk airostu dituzte bazterrak, xirula eta danborrarekin...
Gauargik publiko zabalagoa merezi
Ateak hetsi ditu aurtengo Gauargi festibalak, Ezpeletan. Ikusgarri ederrak eskainiak izan dira. Grenobleko Les Mutins taldeak bereziki ikusmin handia piztu du, Peio Serbielle xiberotar artistaren musika ederrean bermaturik. Jendea saldoan bildu balinbada lehen eta azken ikusgarrietan, eskasa aire izan da haatik gaineratikoetan. Kri
sia seinale hor ere, ote ? Azpimarratzekoa da ere ez direla talde guziak familietan errezibituak izan usaian bezala, bik lizeotan aterbe atxemanik. Iduriz, familiak baziren alta talde horien errezebitzeko prest, bereziki Hazparne aldean... Datorren urtean hobeki eginen delako menturan daude haatik antolatzaileak.
Ikuskizun ederrak eskaini ditu Gauargik
Garazi-Baigorri
herri elkargoan kalapitak
GaraziBaigorri herri elkargoan kalapita aro ! Berriki hautatua izan da elkargo hortarako administrazio zerbitzuen zuzendari gisa Estebe Eiherabide, Euskararen Erakunde Publikoko (EEP) gaurko zuzendaria. Hunek bere kargua hartu behar luke urrian. Bainan hautu hori egin bezain laster, herri elkargoko sei lehendakariordetarik lauek, Anhauzeko Jacky Etchandy, Arrosako Beñat Arrabit, Gamarteko Janbattitt Loyatho eta Donazaharreko Jean Michel Iribarnek beren kargua utzi dute, Jean Michel Galant elkargoburuak eginiko hautuarekin ez ados izanez. Bosgarren lehendakariorde bat ere ez zagon hautu horrekin ados bainan ez du bere kargua utzi.
Administrazio zerbitzuetako zuzendari kargu hortarako, 23 hautagai baziren hastapenean, horietarik 8 berexiak izan dira lehen batean, eta biga azkenik, Thomas Dubroca eta Estebe Eiherabide. Jean Michel Galant lehendakariak E. Eiherabideren hautua egin du, elkargoko ibilmolde araudien arabera berari baita azken erabakiaren hartzea. Beste lauek haatik ez dute onartzen hautu hori, diotelarik orain arteko erabakiak beti gehiengoan hartu direla eta ez gutiengoan kasu huntan bezala. Lehendakariak dio kargua utzi dutenen argumentuak, zuzendari berria ez onartzeko, zurrumu rru ezkor eta kutzukerietan baizik ez direla oinarritzen. EEPko kargudunek (Max Brisson, Frantxua Maitia, Jean René Etchegaray) beren aldetik beren sustengu osoa ekarri diote Estebe Eiherabideri, bi urtez egin duen lan onaz eskertuz eta hari buruzko zurrumurru ezkorrak gezurtatuz.
Beñat Achiary hor zutela lagun.
Eta Errobiko festibala ildo beretik joan da buruan buru, giro alaienean, ainitz jenderekin, ikuskizun xoragarriekin, artista bakotxak bere hoberena eskai
nirik, kantuan, musikan, dantzan, inprobisaketetan... Bat aipatzekotan, Danyel Warok larunbat arratsean eskaini duen kontzertua azpimarra ginezake, zoragarria !
3
1.467 milioi euro : Iberdrolaren aurtengo irabaziakIberdrola, euskal enpresa e nergia ekoizleak jakinarazi du 2010 urteko lehen seihilekoan 1.467,2 milioi euroko etekinak izan dituela. Jazkoari alderatuz, %7,3 ko gorakada . Ekoizpenak % 14,2 egin du gora. Ameriketako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan inbertsio handiak egin ditu egonkortasun handiagoa duten herrialdeak direlako.
Ortuzar prest Suriorekin bekoz beko EITBko diru kontuetaz hitz egitekoAlberto Surio EITBko zuzendari nagusiak jakinarazi zuen Andoni Ortuzar hedabideko arduradun izan zen garaiko 46 kontratu legeztatzearen ondorioz, zazpi milioi euro ordaindu beharko zituela ‘ziloaren’ erantzunkizuna Ortuzarren bizkar ezarriz. Hedabideko zuzendari ohiak proposatu dio Suriori prentsaren aitzinean gai hortaz hitz egitea konduen xuritzeko.Jaz hartu zuen EITBko zuzendari nagusi kargua Suriok, Patxi Lopez PSEEEko idazkari nagusia Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzara heltzearen ondotik. Ortuzarrek 2008ko urtarrilean utzi zuen postu hura.
Donostia : Urumeako seigarren zubia idekia duteNorabide berean lau lerro dituen zubiak, Donostiatik ateratzean, Irunerako saihesbidea eta Loiolako Urumeako autobia lotzen ditu.Eraikuntza lanek bi urte iraun dute eta 4,5 milioi euro ordaindu behar izan dituzte Donostiako herriko etxeak eta Gipuzkoako Aldundiak. Zubiak ez dauka izenik oraindik, baina «Errealaren Zubia» izenaren alde agertu da Donostiako auzapeza.
Irujok hamar puntu eskuin eskuanErrenterian jokatu zuen partida galdu eta kexuarekin joanden ortziralean, aldageletan sartzean ateari eskuarekin kolpea emanik, ebaki handia egin du, 10 pundu egin behar izan dizkiote eta gutienez astebete jokatu gabe egon beharko du.
Astoak ere lasterka !
Gasteizen Andra Mari Zuriaren bestak hor berean dituzte. Azken apailuen karietara egin da « Blusen eguna » deitzen dutena. Zernahi jende bildurik xamar edo blusa urdinak soinean. Egun berean, usaian bezala, izan da baratxuri feria.
Eta izan dira ere asto lasterrak!
ETA: ‘Euskal Herria aldaketaren atean dago’ETA talde armatuak Ziburun Jon Antzari eskaini omenaldian jakinarazi du kaputxadunek irakurri agiriaren bidez «Euskal Herria bere etorkizunaz jabetzeko atean dagoela, aldaketa aro baten bizitzeko zorian dagoela « eta bide demokratikoak jarraitzeko prest dagoela.»«Herri honen ganako armen mehatxua alde batera utzi eta herri honen hitza entzutea eta errespetatzea» eskatu die ETAk Espainia eta Frantziako gobernuei eta gatazka konpontzeko bide demokratikoak erabiltzeko prest dagoela.
ErreakzioakDesengainu eta ezkortasuna nagusi, ETAren agiriari buruzko erreakzioetan. « Betiko hitzak, hitz hutsak, haizeak daramatzanak ». Asteburuan, alderdi ezberdinetarik, Aralar edo EB tik deia egina izan zaio ETAri duinki borroka armatuari uko egitea.Aditu zenbaitek oharrarazten dute, talde armatua eta ezker abertzalearen arteko loturak moztuak direla, eta politikoek uko egina badute indarkeriari, talde armatuaren aldetik ez dela holakorik. Ipar Irlandan ez bezala politikoek ez diotela militarrei
HeGoaldean
manatzen.Urtebete badu kasik ETAk ez duela atentaturik egin. Geroztik hirugarren agiria du plazaratzen duena. Lehena urtarrilean argitaratu zuen, bigarrena apirilean eta orain hirugarrena. Askok espero bazuten ere, ez du borroka armatuaren uzteari buruzko ezer adierazi. Ez dio erantzunik egin ere Nobel saridunek, Desmond Tutu eta Frederic Willem de Klerk, John Hume eta Mary Robinsonek eta Nelson Mandela fundazioak Brian Currin abokataren bidez, Bruselatik adierazi deiari. Ezker abertzaletik, Arnaldo Otegi edo Rufi Etxebarriak besteak beste, armak baztertuz, bide politikoaren erabiltzearen aldeko hautua behin eta berriz aldarrikatua dute. Ezkortasun horrek beldurra sortzen du aditu zenbaiten gogoan, ETA ez ote den GRAPO bezalako taldea bihurtuko, emeki emeki deseginik ere, indarkeriaren azken putarrekin.
Olaztiko auzapez eta lau kontseilariren demisioaOlaztiko auzapez eta Nafarroa Baiko lau kontseilariek demisioa aurkeztu dute uztailaren 28an. Batasunako alderditik, egunero jasaiten dituzten mehatxu eta irainak salatu dituzte, herri xumean sortzen duten bizi ezinarekin. Txentxo Jimenez Aralarreko koordinatzaileak adierazi duenaz, Batasunak ez du onartu hauteskundeak galtzea, eta NaBairen kontrako jazarpen eta mehatxu prozesua abiatu du.Herriko etxean hiru kontseilari baizik ez dira geldituko : bi EAEANVkoak eta PSNko bat. Nafarroako Gobernuak batzorde kudeatzailea sortu beharko du hain segur.Aralarreko koordinatzaileak dekla
ratu du kasu hortaz eta greba orokor egunean bere alderdiak pairatu eraso eta mehatxuak mahain gainean ezarriko dituztela, Aralarrek, EAk eta ezker abertzaleak aste huntan eginen duten bilkuran.
Baztango herriko etxean Amerikara buruzko emigrazioaren artxiboak
Virginia Aleman Baztango alkatesak jakinarazi du artxibo historikoa sortuko duela Amerikara buruzko emigrazioaren berri emaiteko. Erroak Baztango ballean dituen Agustin Otondo Dufurrena, Txileko nafar zentroko historialarigenealogista errezebitzean jakinarazi du artxiboaren asmoa. Kanpo herrialdetako euskal etxe eta zentroekin ere harremanak lotzearen alde agertu da, Baztango balleak emigrante asko izan baiditu historian zehar.
Iruña : zakurrik ez haizu lotu gabeLotu gabe zakurra Iruñako karriketan derabilanak 60 eta 150 euroren arteko isuna ordaindu beharko du. Uztailean abiatu kanpainan 65 pertsonak isuna ordaindu behar izan dute.
Espainiar auzitegi nazionalak ezker abertzaleko 40 kide auzipetuko dituen erabakiko du35/02 izeneko sumarioan, ezker abertzaleko 40 kide auzipetuak izan laitezke, Batasunako kide izaitea gatik. Espainiar Auzitegi nazionalak erabakia jakinaraziko du epaituak izanen diren ala ez.
Txillida Lantokia, idekiaLegazpiko lantegian, Txillidak bere obrak lantzen dituen fabrikan, museoa ideki dute artistak artelanak nola egiten dituen erakusteko. Besteak beste, Haizearen Orrazea edota Arantzazuko elizako ateak egin zituen Legazpin.
4
Aspaldiko mendetan, han nunbait, urrun, gosez hiltzen zirenak ba omen ziren! Diote ere haurrak hiltzen zirela, sobera zirelakotz! Diote ere jende horiek ez zakitela lanean, zeren nola ditake gosez hil lur mutur bat ukanez? Beti zerbait sortzen da.
Harrigarriko gauza: egungo egunetan, gure munduan, orai denak hurbil diren mundu huntan, badira jendeak gosez hiltzen direnak. Orai ere, irakurle, badira haurrak gosez hiltzen direnak! Haur horien begitartea telebixtaren bidez gure aitzinean ikusten duguna, nola jasan? Afrikan gaindi, Indian gaindi, beharrezkoa den jatekoa eskas dute. Amaren esne beharrezkoa eskas dute, amak berak ez baitu jatekorik. Euri eskasetan diren tokiak basamortu bilakatu dira, eta jendeak, familiak, dituzten kabalak, bidez bide badoazi, beren indarren arabera, beren etxea eta lurra utzieta, ur eta edozoin jateko bila.
Deitzen den « mundu globalizatu » huntan, gauzak jakinak dira. Aski kezka, griña, beldur, agertzen da lantegi bat Xinarat, Indiarat, Errumaniarat doalarik,
hemengo langileen bizisaria, bizijanaria kenduz, ohoina bezala ebatsiz eta lasterka kanporatuz. Lanik gabe gelditzen direneri, laguntza bat emana zaiote, denbora moztuan, bainan zer laztasuna gogoan, nola bizia atera, zer aterabide aurkitu jakin gabean. Goseak direnen eskualdetan, laztasun hori da ikaragarria.
Deitzen den « mundu globalizatu » huntan, gauzak jakinak dira. Europako, Ipar Ameriketako aberastasuna ezagutua da eta ainitz jendek Afrikatik, Asiatik, nahi dute gure eskualdetarat etorri « bizitzekoa » aurkitzeko, ez gaineratakoa, ez espantu egitekoa, ez aberastasuna, doi doia «bizitzeko behar den jatekoa », doi doia beren haurrentzat behar duten esnea.
Nola jasan holako galdea? Nola jasan gu bezalakoen oihua? Nola egon beharriak hetsirik aitaama horien marrumari? Nola egon begiak hetsirik haur horien begitarte argigabeari? Nago gure bizi moldeari so. Jatekoa soberakinik, zenbat eta zenbat
jende loditurik; heien arrangura nola mehatu ! Saltokiak beterik, janarien hauta ezin haundiagoarekin! Jatekoak metaka, eta jatekoa botatua! Gu hemen aseak, beteak, ez beharrezko gauzen axolarekin, bainan fantesiako gauzen nahieran.
Lazaro eta aberatsaren ixtorioa gogoan dut. « Bazen gizon aberats bat purpuraz eta liho finez janzten zena eta egun guziz besta ederrik egiten zuena. Lazaro izeneko behartsu bat haren ate ondoan egoiten zen, zauriz estalia. Aberatsaren mahaitik erortzen zenaz ase nahiko zuen...Hil zen behartsua, eta Abrahamen ondorat ereman zuten aingeruek; hil zen aberatsa ere, eta ehortzi zuten. Hilen Egoitzan oinazetan zagola, begiak altxatu eta Abraham ikusi zuen urrunetik, eta Lazaro haren ondoan. Orduan oihu egin zion: « Aita Abraham, urrikal zakizkit; igorrazu Lazaro bere erhiaren muturra urean busti eta nere mihiaren freskatzera, oinazetan bainago su huntan. »Bainan Abrahamek erran zion: « Seme, oroit zaite zoriona ukan
zinuela bizian; Lazarok, aldiz, zorigaitza; harek orai kontsolamendua aurkitu du hemen, eta zuk oinazeak. Gainera, leize handi bat ezarri izan da zuen eta gure artean, hemendik zuetarat pasatu nahi luketenek ezin dezaten eta hortik gureganat ere ez. »Aberatsak erran zuen: « Orduan, aita Abraham, igorrazu otoi, Lazaro gure aitaren etxerat, bost anaia baititut; jakinaren gainean ezar ditzala, heiek ere oinazetoki huntarat etor ez daitezen. »...
Lehen urrun zirenak, ezezagunak, orain atean ditugu, ikusten ditugu, « mundu globalizatu » huntan ezagunak ditugu. Berriketariek zernahi berri, on eta txar, zabaltzen dituzte eta inportantzia gutiko ixtorioekin burua betetzen digute. Saltegi batean hainbertze gauza salgai diren bezala, hautatzea baizik gure gain, lan berbera dugu berriekin, gure gain hautatzea zoin diren behartsuenak entzuteko, gogoan atxikitzeko, zabaltzeko eta gose gorrian daudeneri gure laguntza ekartzeko.Atzar gaiten!
Maite Irazoqui
eGun eta biHarDebekatua…Jaz bozkatu lege bat berme, ez da gehiago tabako eta zigarretarik saltzen ahal 18 urte beteak ez dituzteneri. Orai arte muga 16 urtetan ezarria zen. Lege hori gobernuak alhan ezarri du urte baten buruan, gisa hartarat orraztaturik, badu horrek bi hilabete, egun hotan baizik ez da haatik berria hedatu. Zerbait gisaz, gauzak ixilixila egin dira, zazi zu zendako, beste orduz holako erabaki bati “erreklama” gaitza egiten zaiolarik. Dena den, ainitzek diote debeku hori gauza ona dela. Tabako erretzea beti osagarriaren kaltetan dela. Gazteak ez uztea biziatzerat, denentzat hola hobe dela.
Tabako bulegoetan, ez dira denak hain ados. Ez dela alabainan beti aise ezagutzen nork dituen 18 urte beteak eta nork ez. Nortasun ageriaren galdetzea ere halako bat dela batzuetan.
Eta gero, bada ere besterik. Telebixtako gate batean, mutiko gazte bat entzun dugu deplauki hauxe ziona: “ Ez kexa, zigarretak nahi dituen gazteak, 18 urtez azpikoa bada ere, aise ukanen ditu. 18 urte beteak dituen lagun bati erosaraziz. Joko e rretxa da hori”.
Askoren ustez, beharrena eta premiatsuena litake jende gazteari burutan ezartzea tabako erretzeak ez duela kalterik baizik ekartzen…
UzkurHilabetetik hilabeterat egiten diren gisa hartako ikerketek garbiki salatzen dute Frantzia guzian, eta bereziki hiri handietan naski, jendea frango uzkur dagoela ainitz sailetan erosketa batzuen egiteko. Ainitzek sosa arrunt xuhur edo xuhur aire segurik ba. Beste frangok, dirua baluketelarik, nahiago kasu eginez arizan, halako beldur bat bezala sartua udazkenak dorpe aire bat ukaiten ahal lukeela… Eskuin eta ezker aditzen dugunaren arabera, uzkur hori sendi da ere udatiarren artean. Oporretan ere, ez sobera xahutu nahi, ez fida ondotik nolako egunak jinen diren. Funtsean, gobernuak berak ere aski errepikatzen du kasu eginez behar dela jokatu, nahiz denbora berean erraiten daukuten delako “krisia” hura gainditua dela, txarrena iragana orai aro hobea heldu… Hor ere, nun ote da egia?
ArrosEzin agortua da zinez Betten-court amaalaben arteko auzitik sortua den iturria! Egunak jin eta egunak joan, ura dario burrustan! Ez ur garbia, ez egarritua denak atseginekin hurrupatzen duen urhotxa bezalakoa, bainan ur nahasia eta lohitsua! Bazterren zikintzeko baizik ez dena on!
Liliane Bettencourt (ama beraz)
Espainian zen egun hotan, arras akitua zela eta behar zuela pausatu. Gibelerat jin orduko, polizarekin ditu aferak. Ez du haatik polizarat joaiterik Adina ere hor duela emazteño horrek, Espainia zolarat joaiteko on bada ere, ez dadin sobera akitu poliza bera joan zaio etxerat, Pariseko ondoondoan Neuilly hirian duen etxe ederrerat… Garbitasun bat nahi lukete nolazpait Arros ugarteaz. Bainan zendako? Liliane Bettencourt baita ugarte horren jabea, ixilka beretua badu ere. Arros hori Afrika ekialdeari dago, Madagaskarretik iparralderat. Parabisu ttipi bat omen da. Leku xoragarria. Bost ehun miliun euro balio, larrilarria egin estimu baten arabera. Ontasun hori nola bildua duen Bettencourt andereak, hortaz badira naski arrangura handiak. Bestalde, alaba ere, Françoise Meyers-Bettencourt, erne dago, ikasirik ugarte horrentzat amak ondoko
eginak omen dituela alde batetik bere adixkide handi bat, ofizioz argazkilaria eta artixta, jadanik ere azkarki lagundua duena, eta bestetik hiru medikuelkarte ikertze balios batzueri artzen direnak, orai arte haatik berek ere ez jakinki naski ondoko ekarriak ditazkeela…
Eta Eric Woerth minixtroa zertan da? Berak dionaz arras lasai eta beti hala nahi du agertu. Bainan juje batek asko galde ba egiteko, eginak hain segur lerro hauk agertu oraiko, gobernuak baimen berezia emanik hortarako. Hauxe dira idiak eta orgak bestenaz, eta zoin luzea ixtorio horren korda!
Gaitzeko sutea!Udan, gutien ustean izaiten dira hor gaindi gaitzeko suteak, batzu errekontruz piztuak, beste batzu norbaiten tzarkeria hutsez! Iragan asteburu hortan, batto izan da Marsellako aldean. Laster hedatu da, bazterrak idor izankieta, eta suhiltzaileek zernahi ikusi dute ezin menperatuz. Orotarat, bederatzi ehun hektara erre kixkildu dira. Lanak ukan dituzte etxe batzu ezin begiratuz. Jendetan ez da haatik makurrik. Eta finkatua izan da gaixtakeriaz emana zela su hori, arbolpe batean su emanik handik urruntxago ebatsia izana zen auto bati…
J-B D
JainKoa bizia JendeaGosearen marruma
Françoise MeyersBettencourt, “amaren alaba” bainan amarekin arrunt samurtua!
5
Kostaldean
Munduaren itzulia eginik!Zinez gizon harrigarria da Ludovic Hubler idazle gaztea, egun hotan Hendaian zena ez baitezpada oporretan eta bazter ikuska bainan ateratu berria duen liburu bati esker ardietsirik Hendaiak eskaini gisa hartako saria.
D e n b o r a n , Hendaian kokatu zen eta luzaz egon Pierre Loti frantses idazle famatua. Haren oroitzapenetan hain xuxen, Hendaiak laugarren aldikotz eskaini du aurten ere sari berezi bat bidaia arraro zerbait kondatzen duen liburu bati johan zaiona. Eta epaimahaikoek, Ulysse Hendaiako liburutegia partzuer, Serge Blanco errugbilari xapeldun ohiaren mainutegia ere ba, beste askoren artean hautatu dute Ludovic Hubleren liburua, berrikitan plazaratua izana. 33 urte irailean beteko ditu idazle horrrek. Frantzia behere hortan sortua da, BarleDuc hirian,
orai Monakon bizi, laneko segida bat han kausiturik. Mail gorako ikasketak bururatu zituen duela zortzi urte bai eta beroan bero erabaki lanean hasi aitzin behar zuela denak utzirik mun
duko itzulia egin. Bainan ez nola nahiko itzulia! Bidaiarentzat, bidearen egiteko behin, edozoin tokitarik beste edozointarat heltzeko, sos pikorrik xahutu gabe, “stop” delakoa eginez. Bide bazter batean planta eta eskua altxa nork hartuko duen bere autoan edo bere kamiunean
urruntxago eremaiteko. Edo portu batean mintza batzuekin eta besteekin, itsasoa ere urririk zeiharkatzeko menturan! Eta hola egin du munduaren itzuli osoa, bost urte iraun duena! 59 herrialde desberdinetan barna! Autoz, kamiunez edo untziz, bainan zati bat edo beste kamelu baten bizkarrean ere, beti prezio berean, sos bat xahutu gabe bideko! Jateko, etzateko eta gaineratikoentzat, ordinagailu eta beste, bost urte horietan gastatu ditu halere 25.000 euro nunbait han. Bana beste batean, hilabetean 400 euro pasatuñorik. Diru poxi baten segurtatzeko, hiru ehun bat hiritan hitzaldiak egin ditu, ardurenean inglesez, kondatuz nun gaindi zabilan eta nola! Ondotik, liburu bat atera beraz, itzuli handi horren lekuko!
Hendaian, herriko etxean e rrezebitua izan da eta ukan du segur konplimendu. Bereziki Battitt Sallaberry auzapezaren ganik, bai eta kulturaz arduratzen den Marie-Hélène Laxa-gue axudantak eginik. Jadanik PierreLoti sari hori bera ukana zutenen gisa apailatua da eleberri labur baten idazterat, Hendaia eta EuskalHerriari buruzko zerbait….
Jondoni Jakobe gogoan… Jubilau-urtea dute aurten Kon-postelan, urte saindua batzuetan erraiten den bezala, eta ospakizunak joanden igandean ziren handienean, Jondoni
Jakobe apostoluaren besta egunarekin. Ainitz beilatiar bada Santiagorateko bide horietan. Nun nahi ere, erakusketa eta gaineratiko, asko gisetarat ospatzen da jubilauurte berezi hau. Joanden astean aipatua dugu Miarritzen muntatua duten erakusketa, agorrilaren 15a arte iraunen duena. Doni-bane Lohizunen aldiz, Konpostelarateko beila horien seinale nolazpait, elizan ikus ditake intzaurrondokian xixelkatu beilari bat, Roger Moignard biarnes xixelkariarii esker denen bixtan hor ezarria.
Ludovic Hubler idazle gaztearekin, Battit Sallaberry Hendaiako auzapeza eta Catherine Domain, Ulysse liburutegia atxikitzen duena.
Roger Moignardek untsa ederki xixelkatu beilaria…
Jon Anza zenari omenaldi kartsua ZiburunAzkenean Jon Anzaren gorputza ekarri ahal izan dute Tolosatik EuskalHerrirat eta Ziburun eskaini zaio omenaldi suhar bat. Bi omenaldi hobeki e rraiteko. Alabainan, gorputza arribatu denean hiru ehun bat lagun berehala bildu dira ikurriña parrasta baten inguruan. Izan da bertsu eta kantu, aurresku hunkigarri bat ere ba, eta hi tzaldi bat, oroitaraziz zoin bitxiki desagertu zen Jon Anza eta zoin bitxiki ere haren gorputza zernahi denboraren buruan atxemana izan zen Tolosako ospitale batean. Geroztik, deus garbitasunik nihundik ez ageri. Horien denen gatik, azkar salatua izan da Madrile eta Pariseko gobernuen jokamoldea. Hori beraz lehen omenaldia. Gero, biharamunean, beste bat Ziburuko plazan. Jende ainitz bildurik, milaz goiti batere dudarik gabe. Hor ere, zernahi ikurriña. Hizki handiz paratua denen bixtan : “Agur eta ohore Jon gudari”. Beste idazki batean ezarria zelarik “Herriak ez du barkatuko”. Jendea txalo eta txalo bi ikurriña
lerroren artetik Jon Anzaren argazki handi bat ekarri dutelarik haren arrebak eta haren bizilagunak.Hitzaldiak guziz kartsuak izan dira. Azpimarratuz Jon Anza nolako euskalduna izan den, nolako abertzalea, azkenean nolako gudaria. Untsa ezagutu duten batzuen lekukotasunak. Oro har, Jon Anzari eskaini omenaldia bezenbat izan da ETAren aldeko manifestaldi bat, gisa hartako oihuekin. Funtsean, hiru lagun, aurpegia mokanes xuri batekin gordea, igan dira ere taulen gainerat, batek ETAren mezu bat irakurtzen zuela, erranez tenorea jina dela 50 urtez ereman borrokaren uzta biltzeko EuskalHerriaren onetan. Ordukotz, berriketariak joanak ziren haatik ondo hartarik. Omenaldia hasieta
laster alabainan antolatzaileek plazatik urruntzerat deitu dituzte, frango bitxiki gure gostuko segurik, galdetuz bestalde nehork etzezan gehiago argazkirik hartu…
Dugun ere erran polizarik ez dela batere ikusi ondo hetan. Kaxketadunak ez omen ziren haatik hain urrun, eta prefeta bera ere ba, Pauetik espresuki etorria.
Bestalde, aratsalde hastean,
Pausuko juntan, español polizak arrastarazten zituen mugaz hunaindirat heldu ziren autoak, jende guzien paperak xeheki miatuz. Karkulaturik hain segur ainitz Zibururat heldu nahiak zirela... Galkadura gaitza izan da muga hegi hortan.
Horiek hola, gure arrangura beti bera dago: noizbait jakinen ote den egia, xuxen zer gertatu zen Jon Anzak Tolosa alderateko treina hartu zuelarik Baionan…
Ikurriñak lerroan eta jende ainitz Ziburuko plazan.
Taulen gainean, Jon Anzaren familia.
6
Kostaldean
Ziburun, beste ainitz udatiarren artean baziren azken egun hotan hamar bat gazte Errioxa aldetik etorriak Zokoako udaleku batetarat. Corera herritik jinak. Herriko etxeak gisa hartako gomita luzaturik. Lehenik, uztail hastean, ziburutar gazte zonbait Coreran izanik. Bi herrietako auzapezek elgar ezaguturik iduritu zaiote harreman berezi batzu izaiten ahal litazkeela Ziburu eta Coreraren artean, denborarekin parekatze zerbait ere ba menturaz. Jadanik aipu da ere helduden maiatzean, Kultura Topaketak egitekoaketa Ziburun, Corera partzuer izaiten ahal
litakeela, Bretainiako herri batekin hain segur beharbada Guilvinec – eta Collioure ere partaide, azken hunekin harreman batzu ja ukanak aitzineko urtetan…Arras herri ttipia da Errioxako Corera hori, Logroño hango hirinagusitik hogoitazonbait kilometrotan… Ziburu baino aise ttipiagoa jendetzez. Doidoia hiru ehun bat biztanle. Bainan historia aberatsa haatik, hala erran dute behin. Eta Corera barne da herrielkargo batean. Denen buru, herrielkargo hori litake Coreraren bitartez maiatzeko festibalaean parte har lezakeena…
Donibane Lohizunen, jadanik errana dugun bezala bada autobus joanjinkari bat uda guzian ibilki dena Ravel ikastegitik Chantaco auzoaldeko kiroldegiaren ondorat, autoa kiroldegi horren bazterrean uzten duenak autobus hori hartzen ahal gero urririk. Hola buruhauste gutiago autozainentzat, hiri barne hortan tokirik ezin atxemanez. Eta galkadura gutiago. Bainan jaz bezala, bigarren joanjinkari bat
ere izanen da, herriko kontseiluak finkatu du hori joan den egunean egin bilkuran. Bigarren hori Baiona alderateko errebidetik jinen da hiri erdi hortarat. Gauza ona hori ere. Paxkal Lafitte hautetsi abertzalearen arrangura haatik: joanjinkari hori ez dela bi astez baizik ibiliko, agorrileko sasoin betebete hartan, uda guzian balitakeelarik holako baten beharra…
errioxa alderat behatuz
bigarren joan-jinkaria
Aturriko Olak eta bigarren mundu gerla
89 urte ditu André Mayek. Bokaleko Forges de l’Adour horietan langile izana, sindikalista eta ere Tarnoseko auzapez, bere oroitzapenak nahi izan ditu argitaratu, bereziki 19381945 garaikoak. Alemanentzat lanean aritzerat behartuak izan ziren Aturriko Olak eta hori min handirekin bizi izan zuten hango langile askok, ezin jasanezko mina. Kondaira hortarik hasirik, ondotikako erresistentzia eta nekezia guziak kondatzen dauzkigu idazleak 60 orrialdeko Dans la tourmente meur-trière liburuttoan (Atlantica, 12 euro).
Prentsa bildu dute Euskararen Erakunde Publikoko arduradunek (Max Brisson lehendakaria, Frantxua Maitia eta Jean René Etchegaray lehendakariordeak, Estebe Eiherabide zuzendaria) beren erakundeari buruz egina izan den ebaluaketaren berri emaiteko. Hiru ministeritzetako ikuskariek (Barne ministeritza, Kulturarena eta Hezkunde Nazionala) 2009ko larrazkenean 45 pertsona solastatu dituzte – EEPko kide, hautetsi, euskal kultur elkarteko partaide (Seaska, Ikas, EKE, Euskal Konfederazio, AEK...) eta hortik arras ebaluaketa baikorra egiten dute EEPk orain arte deraman lanaz, haien arabera hizkuntza politika indartsu bat bultzatzen jakin baitu EEPk. Eskas batzu ere seinalatu haatik, hala nola euskararen erabilera xuhurra bizi sozialean bai eta ikusentzunezko media nagusietan, hortan EEPk eragin guti ukanik. Ikuskarien txostenak gomendio batzu ere emaiten ditu EEPri, eraginkorkiago jotzeko aitzina. Txosten hori osoki aurki daiteke www.mintzaira.fr gunean. Irailan bilduko da EEPren Aholku Batzordea gerorako lan alorrak aztertzeko. Administrazio kontseiluak urrian ditu 20112016 urteetako ardatzak finkatuko eta abenduan buxeta bozkatuko, menturaz ordutik harat lehendakari berri bat ukanen duela EEPk.
eeP-ren lanaz ebaluaketa baikorra
Xarlo etxezaharretaEz Hazpandar ez haren lagun hurbil ez girenek ere Xarlori hiru atxikimendu mota ezagutzen dizkiogu : familia, kirola, ezkerreko abertzaletasuna.Familiari osoki atxikia da. Zerbait da, ezdeus batentzat samurgoak hain errexki sortzen diren mende huntan.Bera gaitzeko kirolari trebea izanik (pilotan, zangobaloian eta beste), kar handiarekin bete du bere ofizioa zuen erakasle lana.Politikari interesatzea berez gauza ona da. Xarloren hautua izan da ezkerreko abertzaletasuna, Aznar espainiar gobernu buruak nahitara ETArekin nahasi nahi ukan zuena, alderdien lege baztertzalea bozka arazteko.Abertzale ezkertiar batzuek indarkeria erabili badute ere, ezin da e rran ezkerreko abertzale guziek hori o nartzen dutela. Konparaketa bat egin dezagun beste bi kasurekin: Frantzian, S.A.C. talde famatua Pasquak sortu zuelarik, nehor entzun dea erraiten R.P.R.ko kide guziak S.A.C.ean zirela ? Espainian, Felipe Gonzalezek G.A.L. talde hiltzalea sortu zuelakotz, nehor entzun dea erraiten espainiar sozialista guziak G.A.L.ekoak zirela ?
Herri egitasmo bat ukaitea ez da gaixtagin izaitea
Xarlo Etxezaharreta, Hazparneko hautetsi izan den denboran Udalbitzan sartu zen.Udalbiltza erakundearen xede bakarra zen Herriko Etxeetarik bildu dirua Euskal Herri guziko behar ordu nagusienentzat partekatzea. Adibidez, Xiberoko edo Nafarroako proiektu batzuentzat. Batzuer eta bertzeer erreproxa dakieken gauza bakarra da abertzale alderdi guzien arteko batasuna beiratzen ez jakin izana. Bainan holatsu gertatzen da buruzagi sobera diren taldeetan, politikan bezala beste sailetan berdin.Xarlo Etxezaharreta deplauki mintzo da. Ez du gibeleko bortarik, bainan behar delarik, badaki eztabadatzen politika iritzi ezberdineko herritarrekin. Gizon gozoa da; arrailleria eta irri egin araztea laket zaizko. Hazparne inguruetan ez litaike bestenaz den bezain maitatua. Xarlok zuzenkontrako zerbait egin ukan balu, frantziar legegizonek aspaldi zigortua ukanen zuten. Beraz, Madrilgo auzitegiak bakean utzi dezala ! Ene Eiheratik
uztaritzen ere laborariak aHt-ren kontra
Uztail hastapen honetan bi hitzordu biziki diskretak bizi izan ditu hautetsien kontseiluak : urteko biltzar nagusia eta lurralde kontratuaren gidaritza batzordearen bilkura. Ezkila ukaldi handirik gabe iragan dira, bata eta bestea.Uztailaren 2ko biltzar nagusian Laurent Nunez suprefeta berriaren ezgutza egin dute hautetsiek, eta estatuaren kargudunak bekoan beko probatu du nola ideia desberdinetako eragileak gai diren lan ja rraikiaren elkarrekin eramaiteko, beti ere ezagutza ofizialik ez duen Iparraldea gogoan. Badirudi elkarren ganako joera oraino “naturalagoa” erakutsi nahi izan diotela, Frantzian eztabaidatzen den lurralde erreformak hautetsien kontseilua erroz gora botatzea arriskatzen duen mementuan.Ttotto eta lolo aire bat bezala ezagutu du biltzar nagusi horrek ; berrogeitamar orrialdeko bilan/txostenarekin kontsentsu osoan antolatu ekitaldiak metodikoki komentatuak izan dira, gobernuak bultzatzen duen erreformak hautetsien kontseiluari eman diezaiokeen bihotzekoa
hitz diplomatiko arinetan erakustera emana izan da. Erreforma hori ehun orenean indarrean emaiten badu presidenteak, hautetsien kontseiluaren urrengo biltzar nagusia ez ote da harakiri egiteko izanen ?Astea berantago bildu da “lurralde hitzarmenaren” gidaritza batzordea, Estatuak, Akitaniak, departamenduak eta hautetsien kontseiluak osa tzen dutena. Hamabi ekintza engaiatu ditu, hogeitabi milioi euro pisu dutenak. Bide erditan den lurralde hitzarmen horretan ekintzen erdiak abiatuak dira eta 104 milioi euro engaiatuak. Hitzarmen horretan a tzemana dute dirua lau lan larri abiatzeko : Baionan ofizioen unibertsitate ikastegia, lehen harria pausatu zuten joan den ostiralean (21 milioi euro), Baionatik Kanborateko trenbidea (18 milioi euro), Euskal Herriko artxibategia Baionan ireki berria, eta Iparraldeko enpresen lotzea internet sare hiper laste rrari (4 milioi euroz goiti). Haatik ez da batere segur obra larri horien estreina ofizialetan lurralde hitzarmenak funski lagundu dituela e rrana izanen dela.
Hautetsien Kontseilua bihotzekoaren beldur
Joanden astean aipatzen baiginuen Urruña eskualdeko laborariek etzutela onartzen RFFek eta Paueko Laborantza Ganbarak bidean eman nahi dituzten laborantza etxaldeen diagnostika urratsetan parte hartzea, horrek luza gabe erran nahi bailuke beren lurrak suntsituak laitezkeela treinbide berria eraikitzeko, Uztaritze aldeko 50 lagunek ere (“Ustaritz Défendre l’Environnement” elkar
teak sustaturik) errefusatu dute maskarada hortan parte hartzea, Uztaritzeko Herriko Etxean hortarako muntatua zen bilkura trabatuz. Jean Michel Anxolabere Departamenduko laborantza buruak gaitzetsi ditu trabatze horiek, hemendik goiti laborariak banaka banaka juntatuak izanen direla erranez, AHTak hunkiko dituen beren lurren estimua egiteko.
7
Herriz HerribidarraiEuskal Herriko Mendi Mara-toia Arrakasta ederra bildu du hirugarren aldikotz antolatutako Euskal Herriko Mendi Maratoiak. Baztandarrak elkarteak aroaren laguntza ukan du, egunaldi ezin hobea izan baitute lasterkariek eta laguntzaileek. 250 lasterkari dira abiatu goizeko 7 orenetan Bidarraiko plazatik. Horietan Baztandarrak elkarteko izen ezagunenak: Beñat Laxague (2008ko irabazduna), Claude Escots eta Jean Christophe Pechberty. Hor ziren ere oso ezaguna den Laurent Althabe, bai eta ere jazko irabazduna, Aritz Kortabarria Arrasatekoa eta Zigor Iturrieta Hernanikoa, hau Ortzaizen Lakako lasterkaldiaren irabazlea. Artzamendiko lehen igoeran berean aitzinean izan dira Aritz eta Zigor, ondotik zituztela Laurent, Beñat eta Claude. Pechbertyk aldiz, ordu arte hoberenekin egon ondoan, Iparlan galdu du denbora. Helmugarat lehen heldu da Aritz Kortabarria, bere marka ere hobetzen zuela 42 segundaz; 4.20’40” eman ditu itzuliaren egiteko. Zigor Iturrieta bigarren heldu da 7’19” berantago eta Laurent Althabe hirugarren, 10’39” berantarekin. Claude Escots izan da laugarren
eta Beñat Laxague bosgarren.Emaztekietan, Baztandarrak elkarteko Gwenaelle Bidondok gaitzeko balentria egin du, ez bakarrik lehen emazte izanez bainan ere sailkapen orokorrean 15garren bururatu du eta emazteen marka hoberena 33 minutaz hautsi, 5.42’16” emanez. Bigarren emaztea Josette Erreca izan da, 6.28’49” eta hirugarrena Celine Tasset, 6.53’35”.Sari ederrak banatu dituzte Baztandarrak elkarteko Michel Eliceche lehendakariak eta Beñat Berhouet auzapezak. Baztandarrak elkarteak eskertzen ditu beren laguntza ekarri duten guziak.Sailkapena: 1/ Aritz Kortabarria 4:20‘40“, 2/ Zigor Iturrieta 4:27‘59“, 3/ Laurent Althabe 4:31‘16“, 4/ Claude Escots 4:44‘57“, 5/ Beñat Laxague 4:50‘38“, 6/ Jon Bikendi 5:02‘31“, 7/ Régis Gomes 5:19‘00“, 8/ Benoit Cori 5:20‘10“, 9/ Benoit Sentost 5:20‘43“, 10/ Pierre Colombier 5:22‘25“, 15/ Gwenaelle Bidondo 5:42‘16“ (lehen emaztea), Josette Erreca 6:28‘49“ (bigarren emaztea), Céline Tasset 6:53‘35“ (hirugarren emaztea).
Saristatuak podiumaren inguruan, eskuinaldean Beñat Berhouet auzapeza eta Michel Eliceche
saraKontzertu - Lehen aldikotz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren
kontzertu bat iraganen da Sarako San Martin Elizan, abuztuaren 25an arratseko 8etan, turismo bulegoak eta Sarako herriak antolaturik. Karia hortarat uztailaren 21ean izan dugu bilkura bat, kazeta guzietako kazetariak gomitatuak ginen.Battit Laborde auzapezak egin du ongi etorria deneri. Nola sortua den ideia hori, Sarako Larraldeneko alaba Thérèse infirmiera ezkondua da HervéEmile Cahen orkestrako musikari batekin, horra kontzertuaren abiadura. Turismo bulegoak eta herriak pentsatu dute egiten ahal zutela idazleen biltzarraren segida bat, Garat eta Laplacette jaunek eman dituzte esplikazione batzu, komertsek eta lantegiek diru laguntza ekarriko dutela kontzertua egiteko. Cahenek erran ditu hitz batzu, ez dela orkestra osoa izanen ez baita lekurik aski 30, 35 bat musikari bakarrik, zuzendaria Lorenz Nasturica izanen da. Alberdi jauna Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren lehendakariaren baimenarekin. Thérèse Guijarro turismo bulegoko langile nagusia mintzatu da Sarako herrian zer ikusten ahal dugun. Larrungo treina, lezeak, Ortillopitz 17 garreneko etxea, animale parkea, San Martin eliza, Euskal Bixkotxaren Museoa eta ahantzi gabe komertsak eta lantegi guziak, mintzaldia bukatzeko JeanPierre Etcheverry apezak eman du baimena elizan egiteko kont
zertua. Ez ginuen pen tsatuko euskal kulturari lotua den mu
galdeko herri pollit hunek, bere « erregistroa » aldatzen ahal zuela. « Musika klasikoa ez baita beti pentsatzen dugun bezalakoa », Sarak uda hondarrean kalitatezko kontzertu bat sanoa eta deneri idekia proposatzen daiku. Xartelak salgai izanen dira auzo herrietako turismo bulegoetan, bistan da Sarakoan ere. 20E helduentzat, 15E kontserbatorioko
ikasleentzat eta 12 urtez azpiko haurrentzat dohainik. 600 bat leku dira elizan orduan kontzertua ikusi nahi duenak xartelak hartu lehenbailehen. Ongi etorria zuei deneri.
Jende adinekoeri bazkaria eremateko, 12 presuna badira, auto berria erosi dute (16.555E).
Abisu : Uztailaren 30ean ortziralez arratseko 9ak eterditan Santa Katalinako kaperan Ihalarreko auzoan, euskal kantuak Atsulai taldearekin.-Uztailaren 31n larunbatez egun guzian erebotean errugbi taldearen erromeria-Abuztuaren lehenetik zortzia arte eskulanen erakusketa Lur Berri gelan goizeko 10etatik arratsaldeko 7ak arte. 19 eskulangilek eginen dituzte erakusketak. Lan batzu eginen dituzte jendeen aitzinean. Aurten lehenbixikotz pilota egile bat hor izanen da. Sarrera dohainik.-Abuztuaren 5ean arratseko 9ak eterditan elizan euskal kantuak Saiberri eta Goraki taldeekin.-Belokeko frailetxean abuztuaren 4etatik 11 arte, mutil eta neskatil, 18 urtetik 40 urterainokoek nahi balukete esperientza egin komentuko bizi manera nola izaiten den, balin badire interesatuak deitu BenoitMarie frailea. 05/59/29/65/55 edo fbm@bellocurt.org. Ganex
Ezkerretik Laborde, Cahen, Guijaro, Etcheverry apeza, Laplacette, Jaureguy eta Garat.
aldude« Noka » taldea Bestak badoatzi laster ezker eta eskuin eta Aldudekoak hor ditugu ondoko astean, agorrilaren 6an.Karia hortarat, Alfaro ostatuak antolatzen du ortzirale arratsean kantu afari bat nun parte hartuko duen duela bi urte etorri zen Chino Kaliforniako Noka taldeak. Andrea Bidart, Begona Etcheverria eta Cathy Petrissansek eskainiko daukute heien errepertorioko kantu andana bat, beren laguntzeko hor izanen direlarik « Otxalde » taldeko bi edo hiru musikari. Dena den gaualdi goxo bat pasatzeko kantuan eta entzulearendako aukera bat gehiago horien ikusteko Aldudeko xoko huntan. Bertze sei kontzertu segurtatuko dituzte Euskal Herriko xoko desberdinetan agorrilaren 7an Beskoitzen, 10an Azkainen, 12an Amurrion, 13an Larrañen, 14an Garindainen, 15an Amaiurren. Ondoko astean agertuko dut Aldudeko bestetako egitaraua G.s
8
Herriz HerriazkaineJon LADUCHE eta Marc BE-RASATEGUI Frantziako xapel-ketako finaleanEuskal Herriko xapelketa irabazieta, gure Azkaingo pilotariek segitzen dute beren bidea zuzen zuzena.
Joanden igandean Kanboko plaza ederrean, izan dute lan Mauleko Latchere eta Ithurralderen kontra. Azkaindarrek jokoa beren gain hartu badute ere, Mauletarrek ez dute deus utzi, dena ekarriz eta ekarriz.Ados 6 aldiz, 14/14, 15/15, 20/20, 24/24, 26/26, 27/27.Jonek bukatu du partida sake idor eta bizi batekin, punpa hil baita Kanboko lur plazan.Eskertzen ahal ditugu herriko hautetsiak eta langileak plaza hori ongi zaintzen dutelakotz, osoki garrantzitsua baita finalerdiak eta finalak jokatzeko.
Laduche : sakez 3/ tiratuz 3/ erasoan 5/ orotarat 10
Berasategui : tiratuz 5/ erasoan 2/ orotarat 7Latchere : sakez 1/ tiratuz 2/ erasoan 2/ orotarat 5Ithurralde : tiratuz 5/ erasoan 2/ orotarat 7
Baigorriko plazan jokatuko dute finala Donapaleuren kontra (Amulet eta Lucu) agorrilaren 15ean, 5 orduetan. Azkaingo bestetan gure pilotariek zintzo egon beharko dute nahi badute Euskal Herriko Ligaren ondotik irabazi Franziako Txapela !Izigarri bakan da bi kopak urte berean irabaztea. Bainan Jon eta Markerekin ez dugu oraino dena ikusia… Txapelak doblatzea desiratzen diotegu eta aupa Azkaindarrak Bat !
AutobusaFinala Baigorrin agorrilaren 15ean, igandearekin, 5 orduetan.Azkaingo plazatik autobusa partituko da 3etan. Gelditu zuen tokia 05 59 54 68 30 edo 05 59 54 00 84. ML
Kanboko plazan Azkaindarrak nagusi
Berri laburrak• Aurten, kermeza Izturitzen antolatua da (joan den urtean Aiherran), eta hau buruilaren 5an iraganen da. Usaian bezalan txartelak eros ditaizke.• Hergaitze auzogunearen pesta, helduden larunbatean iraganen omen da, eguerdi eta arratsarekin, Arkiko pentzean. Bazkaltiar eta afaltiarrak nonbre haundian jin ditela.•Joan den larunbat eta igandean, pilota partidek izan dute arrakasta, Aiherrako plazan, gazteen Frantziako xapelketaren finalerdiak baitziren. Orain, Agorilaren 12an, beste egun haundi bat izanen dugu, Frantziako xapelketaren finalekin.Xehetasunak geroxago !!
Birlari xapeldunakHerriko pestetako zoingehiagoka ederki iragan zen A ttatean, pesta astelehen goizean. Xapeldun atera zen Julien Etcheverry komiteko le
hendakaria, bigarren zelarik Frantxoa Sabaloue beste gazte bat. Orroitzapen gisa, huna argazkia.
aiherra
Julien Etcheverry xapelduna eta Frantxoa Sabaloue xapeldun ordea, Pettan Gastambide pesta komiteko antolatzailearen inguruan
HazparneOrtzegunetan gauazko merkatuak
Iragan ortzegunean bezala, gaur uztailaren 29 an bertze gauazko merkatu bat izanen da. Merkatu hori, eliza sahe tsean iragaiten da, hor kausitzen ahal dira tokiko mozkinak edo bertze asko gauza salgai. Merkatua hasi aitzin, « Udan kantari» deitu ikusgarria izanen da Misionesten Kaperan. Gaur « Bihauri» taldea izanen dugu kantari eta soinulari : Julie Laderach (biolontxelo) eta Maddi Oihenart (ahotsa).Maddi Oihenart kantaria eta Julie Läderach txelo jolearen topaketatik sortu da Bihauri bikotea. Euskal kantuaren mugetan barna eramaiten gaitu, ohikoa eta bapatekoa aldizkatuz. Kantaldi hau merkatuari lotua da. Lagunarte Konpainiak euskal kantutegiaren inguruan lan egiten duten taldeak aurkezten ditu (bikote edo hirukoteak). Ondotik merkatu denbora guzian soinu eta kantu asko izanen da berant arte.
Laborari multxo bat AzpeitianHazparne eta Azpeitia elkargoak asmaturik, laborari multxo bat izan da Gipuzkoako kideen bisitatzen. Han Désirée
Onintza bi herrien elkarteaz arduratzen den anderea eta Iñaki
Etxezaharreta laborari arduradunak egin diote ongi etorria. Hauekin iragan dute egun guzia. Behin ikusi dituzte herri barnean, herriko funtsetan eginak dituzten baratze ttipi batzu. Hauek haurren eskolatzeko eginak dira, landare eta barazki guzien ezagutarazteko asmuarekin. Erretretatuek egiten dituzte baratzeak eta mozkinak berentzat atxikitzen dituzte zuzen den bezala. Ondotik ardi esnadunak egiten dituen laborari etxe bat ikusi dute,
Izarraitz mendiaren patarretan, toki miresgarri batean kokatua den “ Idiazabal” gasnategia bisitatu eta gasna jastatu ere. Gero behi esnadun laborari etxe batean, esne sariaz eta hazkuntza moldetaz elgarrizkatu ahal izan dute. Ateraldi baliosa egin dute Hazparne lurraldeko laborariek. Duela zenbeit ilabete, Jenofa Bide, Julie Larramendy, Jo celyne Mendi eta Annie A rribit izanak ziren Azpeitiako mozkin merkatu haundi batean beren ahuntz gasna, eztia, ardi gasna eta ahate urinekoen saltzen. Jakitekoa da ahuntz gasna eta ahate urinekoak ez dituztela batere ezagutzen Gipuzkoan. Daniel Camblong parezkatzearen elkarteko lendakaria berekin zuten Azpeitian eta hunek dio bi herrien arteko hartu emanak emendatuz ari direla polliki, hau itxaropengarri dela iduri tzen zaio geroari buruz. Erran behar da zenbeit urtez uzkur izan bada parekatze hau, orai gauzak aldatzen ari direla. Uztailaren 31n dira Azpeitiako pestak, 10 bat hautetsi gomit dira pesta egun hortarat.
9
Herriz Herri
donibane GaraziKermezaHerriko besta bat hau ere aitzineko, igandean ginuena. Elizako beharren aldekoa, behingoan, eta nork ez daki zer diren beharrak oraiko egunean. Ez ogi xoilez bizi gizona, meza nausi ederrarekin hasi ditugu denak, ondotikako pastizeria, anaiarteko basoñoa eta guziekin.Aratsaldean, beroan bero, Izpurako gazteriaren Libertimendua, alai eta txalogarria, eta pilota partidak. Eskuhuskan gure gazte xapeldun eta besteek erakutsi
dute beren maila, Mainhaguiet Ducassouk gaina hartuz MonceOndars eta Argaini, 3018, arte horrek iduri duen makur gutiagoan, jokoz eta molde ederrez. Jokogarbikoa zen gero bigarrena, garaztarren eta baigorriarren artean, zoinek irabazi baitu ere ondarrean, kintze batez gisa guziz eta ez dugu urrun izanen irabazlea beste batendako ere. Eskerrak bai deneri, bereziki hortarik guzitik aberastuko ez direneri.
itsasuHeriotzeUztailaren 16an zendu da Pierre Armand Camille GOUHIER jauna, 74 urtetan. Hauts de Seine departamenduko Chavillen herrian sortua zen, eta azken urte hauetan Itsasun erretiratua zen emaztearekin Basaburu auzoan, Izarra etxean. Emaztea Predoeneko Marguerite Borda zuen, duela guti zendua ere. Kanboko
Anienia etxean artatua zen azkenik eta han zendu da. Doluminak familia osoari.
ErakusketaAgorrilaren 2tik 28ra erakusketa bat ikusgai izanen dugu Ateka gunean: Yvon Lambure margolariaren erakusketa, « Couleurs du temps ».
EzkontzaChristelle Eyherachar Zubiburukoak hartu du biziko laguntzat Mattin Michelena senpertar gazte sano bat. Hor zituzten aldean pilotako lagunak eta herriko adixkide gehienak, ba Herriko Etxean eta ba elizan, eta Dermit ostatuan, alegeraki aurkitu direnak. Eman baiak ukan dezala segida on bat, zorion eta bakez betea. Gora bi gazteak, eta Eyherachar eta Michelena familiak.ZorionakUrrezko ezteiak ospatu dituzte
Gerezietako elizan Claude eta Jacques Edouard aitatxiamatxi zintzoek iragan ortziralean. Hauk bizi dira Gerezietako eskola zaharrean. Gorabehera frango jasan ondoan orai arte, agian heldu diren urteak onak ukanen dituzue. Goresmen herrikoiak bieri.AiretikGure arinak ez ginituen sobera fleitean, bainan halere irabazi dute kintze xoil batez. Airetik 30, Baigorri 29. Agian finala ere irabaziko dute gelditzen diren 2 bikoteek! P. I.
Makea-lekorne
uztaritzePilota solasKapitoHarrirentzat luzeko jokoan lehen mailean ari diren pilotariak beti aitzina doatzi, juanden igandean Donapaleun irabazi baitute Frantziako xapelgoan finalerako txartela Azkaindarrak Bat taldea bentzutuz 13 eta 4. Denbora berean Uztaritzen jokatzen zen bertze finalerdia zointan Luzaz Gaztek irabazi baitu Hardoitarrak taldearen kontra 13 eta 7. Beraz finalean Uztaritze DonibaneLohizuneren kontra. Partida Atharratzen agorrilaren 8an. Esku huskan gure azken taldea kanporatua
izan da final laurdenetan, bainan atxiki ttipian ari direnek jokatuko dute lehen mailan beren finalerdia helduden larunbatean Donapaleun Hardoitarren kontra. Xantza on gure mutikoeri.
Indar jokoHelduden astezkenean agorrilaren 3an Purguko plazan izanen da euskal indar jokoen festibala zonbait talderekin aratsaldeko 7etarik goiti. Erran gabe doa gizon azkarrak baditugula ere Uztaritzen beren burua ederki zainduko dutena.
larrainen eztabaida saminaLarraineko laborari batek erosi nahiko zuen Egargeiaborda (2,5 hektara soro). Bainan erosketa sudur petik pasatu zaio, Ziburun bizi den Bildoztar baten probetxurako, hunek agentzia baten bidez lehentasuna ukanik. Xiberoan espekulazioen kontra muntatua den taldeak goraki salatzen du jokamolde hori.
SortzeHaltzerreka auzoan bizi diren Stéphanie Bidondok eta Guillaume Labarrèrek ongi eto rri egin diote beren lehen haurrari. Loe neska sortu berria zorionean eta osagarri onean haundi dadila!Goresmenak burrasoeri.KausitzeBaxoa eskuratu duten lau herritarrak ditugu : Mathieu Mendiboure Sataritzekoa, Matilda Charriton Aldamenekoa, Sylvie Casemajor Mendigaraikoa eta Carmen Carceler. Euskarazko lizentzia ardietsi du aldiz Maite
Garra Laharragakoak.Goresmenak deneri! Norbeit ahantzi balin badut, deitu otoi 05 59 29 56 61 zenbakirat.E.S.A.I.T.en 10. mendi ibilaldiaAgorrilaren 1.ean, igandez, eguneko ibilaldia gure herrian bururatuko da ; arratsaldeko 5ak irian heldu beharrak dira Izturitzera. 7etan trinketean jokatuko den esku huskako partidarat gomitatzen dituzte denak,herritar eta kanpoko.Ondotik talo ta xingar eta edari izanen da nahi duten guzientzat herriko plazan.Ongi etorri euskal selekzioa lagundu nahi duten guzieri!
izturitze
baigorriHerriko bestakAsteburu huntan hasirik, bost egunez herria bestan izanen dugu. Ortziralean, uztailaren 30a, trinketean hasiko dira, muskulu eta frita jatearekin, OSABI, bizkaitar taldeak alaiturik. La-runbatean uztailaren 31. Egun guzia elizako plazan iraganen da. Goizean Merkat’ia eta karrika kurri. Eguerditan oihal aterpean Basaizeak prestatu bazkaria. Aratsaldean, 16.00etan jokoak haurrentzat eta ondotik irri jokoak herriko eta auzo herrietako besta komitekoen artean. 19.30tan ikastolaren taloak, dantza piko Patxi ta konpaniarekin eta eguna bururatzeko dantzaldia Nahas taldearekin.Igandean, agorrilaren 1an. Meza 10.30tan. Meza aitzin eta ondotik, karrika kurri, Arrolako dantzari eta soinulariak, ziganteak eta gaiteroak. Arratsaldean 16.30tan plaza nagusian « senar emazte » ikusgarria. 19.30tan, komitearen taloak eta dantzaldia Kiki Bordatxorekin. 23.00tan Larrain dantza gaiteroekin eta su ziriak. Egun guzian Osabi eta Oria txarangak.Astelehenean. Agorrilaren 2an, Herritarren eguna. Goizean, elizako plazan pilota. 9.30tan neskak palaz, ondotik esku huska plaza hortako lehiaketaren finalak : 10.30tan bigarren maila, 11.30tan lehen maila. Eguerditan Juantorena ostatuan, herritarren bazkaria « Has been » taldeak alaitua. Hor berean, manera berean gaualdia.Asteartean, agorrilaren 3an : Pilotaren eguna, txistera ttipiarekin. Goizean 11.00etan errebotean, Hendaia, Baxenafarroako selekzioaren kontra. Anjelusa eta partidaren ondotik, dantza jauziak. Aratsaldean, plaza nagusian 16.00tan aitzinpartida gazteekin eta 17.00tan Hardoy eta Luzaz gazte. Gaualdiak, Bar
du fronton eta Bixentainea ostatuetan iraganen dira. Asteazkenean agorrilaren 4ean. Plaza nagusian, pilota esku huska. 16.00tan Zaharrer Segiko gazteak, 17.00tan lehen mailako pilotarien arteko desafioa. 19.00tan Arrolako gazteak eta ondotik, Zikiroa Holako taldeak alaiturik. Huntan bururatuko dira bestak.
Kantuz elizanOrtzirale huntan, uztailaren 30a, aratseko 21.00tan, elizan Jesus Aured zuzendari, Izpurako Kantuz taldeak eskainiko dauku bere kontzertua. Entzunen dira ere Elena eta Laida, kantu txapelketan irabazle izan diren ahots ederrak.
Diska berri eta merkatuAiko taldearen « Urraska : Dantza jauziak, Sagasetaren bidetik” diska berria aurkeztua izanen da agorrilaren 14ean, larunbatarekin, arrastiriko 18.00tan, elizako plazan, Baigorrin. Aiko Taldea : Asier Garcia (danborra), Aitor Furundarena (akordeoia), Sabin Bikandi
(txistu eta danbolina) eta Patxi Laborda (dantza erakaslea).19.00tik goiti gaueko merkatua, afaria, animazioa Arrola dantza taldea eta Baigorriko erraldoiekin. Baigorriko ama ikastolak antolaturik.
Baigorriko bestakari Heldu den igandean, agorrilaren 1an, Baigorriko bestakari,presoen aldeko bazkaria antolatzen du Lagundu elkarteak.Usaian bezala animazioa se
gurtatua izanen da.Hitz ordua emana da eguerditan Bixentainean.Bestetan ere, Euskal Herritik urrunduak eta preso politiko guziak gurekin.
10
Herriz Herri
senpereHeriotzeGanden astean bere azken egoitzarat segitua izan da Elorri EtchegarayAstruc 8 urteko nexka ttipia gure Hiruak Bat lotizamenduan bizi zena. Egun horietarik batean aratsean bere anaia eta oporretara jinak ziren kusiekin jostetan arizanik lo egiterat joan dire bakotxa bere tokira. Biharamunean gure nexka ttipia etzen atzartzen. Pentsatu dute bezperan berant etzatera joanik bere loa luzexago zukeela. Halere bere ama joan zaio ikusterat eta hor kausitu bere alaba betiereko loan sartua. Zer amaren harritzea eta harekin betan familia guziarena ! Kuxean laguntzaileak eta medikua deiturik egin ahalak egin dire bainan gure nexka hila zen. Ondotik egin diren ikerketek agertzerat eman dute kasik sekulan haurretan gertatzen ez dena hor gertatu dela. Buru gibeleko « anevrisme » zaina zartatu zaio. Pena izigarrian gertatu diren aitaama, Iban bere anaia eta elgarren aldean bizi diren aitatxiamatxi eta hurbileko jendakia guziari eskaintzen ditugu gure doluminak.
Otsanzko kaperaBaionako jaun apezpikua jinik, ganden ortzegunean egina izan da kapera berritu horren benedikatzea. Gure herriko eta
parropiako buruzagien inguruan ainitz herritar aurkitu gare. Leku hori gertatzen da Zuraide, Uztaritze eta Senpere hiru herrien muga bihotz bihotzean. Halere kapera gertatzen da Uztaritzeko lurretan. Horra zertako Uztaritzeko herri eta parropiak parte handia hartu duten zeremonia eder horren moldatzean. Horrengatik segur naiz Uztaritzeko berriketariak hor iragan diren harat hunatak xeheki eta nasaiki zabalduko dituela.Duela zonbait denbora kaseta huntan berean agertu ginuen, nola hor auzo auzoan Sabateneko bordan bizi den Clement andereak bere senar zenak hartu xedea bururaino obratu duen, kapera berri hori eraikiz. Denboraz Konpostelako beilarien pausalekua zitakeen hor, kasik lotua den Otsanzbehereko laborari etxe zabala barne. Guk betidanik ezagutu dugu leku hori. Kapera zahar zenaren seinale baziren pareta mutur batzu xutik eta gaineratekoa sasi pean zagon. Orai erraiten ahal dugu obra goresgarri bat egina izan dela. Zinez lan miresgarriak dire bai murru paretak eta horko zureria. T.V.P.I. eta Iparraldearen orena telebixtan agertzen duten teknikalariak hor ziren eta beren lana agertuko ahal daukute egun hautan.
Otsanzko kaperan, estreinaldi egunean
HeletaSortzeMichel Bidegain eta Joelle Montolieuren familia emandatu da bigarren mutiko batez. Goresmenak ait’ameri eta bizi luze zoriontsu bat Kaiet ttipiari.
Goresmenak: gure partetik, herritar bezala, nahi ditugu hel arazi gure agiantza loriatsuak Xipri apezari, bere mende erdi apezgoa ohoratu baitu, Jainkoaren eta gizonen zerbitzuko lehenik Afrikan eta geroztik gutartean; agian oraino luzaz ikusiko dugu bai ikerketetan, bai ordaingoan baita beharrordu orotan.
Goresmenak!Ateraldia: Kolore bezain airostasun ekarri duen ateraldi bat egin dute adin ederreko 40 bat lagunek, askari on bat Bastidan, Peyroradeko merkatua eta haratxago bazkari ahotik ezin utzia. Kartek batzuendako, kantu xaharrek bertzendako izan dute arrrakasta, loria hortan berean etxera itzulirik, jada aipu zen noiz bestea?Mezak: Ibiakoitzean aratseko 7 orenetan Landibarren, igandean 9 orenetan Heletan, 10 ak eterditan Mehainen pestak kari.
Herritarra
Denak omoretan bazkal aitzinarmendaritzeSuerte on: Yvonne aipatuz geroz herrian orok badakite nor den. 1971n garbiketa egile sartu zen, eskoletan eta Herriko Etxean. Geroztik beti hor zagon, ez zaukan bakarrik hori, hortarik da urrundu, auzapezak konseiluarekin nahi izan du eskertu egin zerbitzu guziez, eskolen segida SIVU elkarteak balin badu bere gain, gaineratikoarentzat ordaindua da Dubois eta Mailharro anderez. Bestaberriko arropez, Denek Bat pilota elkarteko edarisukalde xokoaz, egin lan guziez ere zaitugu eskertzen dio erran auzapezak. Elhinako bizian gainera zuen familia, senharretik haste eta orain semea buruzagi partalier gisa eman eta emaiten du beretik. Kontseiluaren izenean eskaini dio aste bat opor Donibane
Lohitzuneko hotel eder batean, bainan udako tarrapatak iragan eta goxoki, hamarkada urtearekin batean 40 urte espos urtemuga izanki, duela bi aste seme ttipi bat munduratua. Zenbat zorion betan, agian luzaz Yvonne.
J. P. C.
Yvonne Indart eta Lucien Delgue auzapeza
11
abisuaK
N° Commission paritaire 0514 G 84998
Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA
Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10
[email protected]@wanadoo.fr
URTESARIAKUrtea 52 E Laguntzaile saria 62 E Europan 63 E Ipar Ameriketan :
Bandarekin : 97 E edo 127 $ Gutunazalean : 180 E edo 210 $
Hego Ameriketan : 97 E Afrikan : 87 E Asian : 102 E
Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA
Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3
Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.B. DIRASSAR
Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR
Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG
Imprimeur : Imprimerie du Labourd8, Quai AugustinChaho
64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10
Éditions Basques
“Garroko elkartea”-ren lan eskaintza
Lanpostua :Bio baratzezain zuzendaria
Egitasmoaren aurkezpena:Lekornen kokatua den “Garroko Elkartea”k, lekuko elkargoekin eta beste partaide batzuekin, Interes Kolektiboak dituen Kooperatiba Sozietate (SCIC) baten sortzeko egitasmo bat darama. Hunen helburua, Lekorneko Garroko etxaldearen lurretan, 5 hektarea bio barazkiren ekoiztea eta saltzea da.
Lanpostuaren aurkezpenaHori gauzatzeko, elkarteak bio baratzezain zuzendari bat bilatzen du, SCICaren bazkidea bihurtuko dena.
Pertsona horrek bere kargu hartuko ditu:Bio barazkien ekoizpenerako tresnaren abian ezartzea, Aitzinkonduaren, finantzaren eta langilegoaren kudeaketaLekuko salmentarako zirkuituen bilaketaGarroko Elkartea, Kooperatiba Sozietate (SCIC) eraldaketan parte hartzea.
Galdeginak diren gaitasunakBio baratzegintzan baieztatua den esperientzia. Erosleekin harremanetan eta salerosketan esperientziaEnpresagintzan, kudeaketan eta animazioan ahalmenak.Egitasmo kolektibo baten elkarlanean eramaiteko ahalmena.
HarremanakC.V a agorrilaren 31 aitzin igorri behar da helbide huntara:Lehendakari JaunaGarroko Elkartea.Herriko etxea 64240 Mendiondo
Postu fitxa ukaiteko : [email protected] edo ble[email protected].
FRANTSES ENIA Lizeoak, helduden sartzeko, Gizarte Kultura etaKomunikazioa erakasle ordezkari bat bilatzen du, 3 ilabeterentzat denbora osoz,BEP eta Baxo Profesional mailetan erakasteko.Motibazio gutuna eta CV delakoa helbide huntarat hel araz otoi lehen bai lehen :FRANTSES ENIA Lizeoa64 220 DONIBANE GARAZITél : 05 59 37 22 35
lan esKaintzaINTER DIFFUSIONSociété Anonyme au capital de 364.560
eurosSiège social: 16, avenue du Maréchal Juin
64100 - BAYONNER.C.S. BAYONNE B 722 721 461
AVIS DE PUBLICITE
Aux termes du procèsverbal de l’assemblée générale extraordinaire du 17 juin 2010, il résulte que: Il a été décidé d’étendre, à compter de ce jour, l’objet social aux activités de :. Formation à destination de tous publics et notamment en matière de logiciels attachés ou non, aux matériels et équipements distribués et commercialisés par la société.En conséquence, l’article 2 « Objet » des statuts a été modifié comme suit:
Ancienne mention :La société a pour objet en France et à l’étranger: L’achat, la vente de fournitures et d’équipements de bureau, l’achat, la vente de mobilier, L’achat, la vente d’articles de papeterie et de librairie, machines de bureau et bureautique, et les services qui y sont rattachés. La création, l’acquisition, la location, la prise à bail, l’installation, l’exploitation de tous établissements, fonds de commerce, se rapportant à l’une ou l’autre des activités spécifiques, La participation de la Société, par tous moyens, dans toutes opérations pouvant se rapporter à son objet par voie de création de sociétés nouvelles, de souscriptions ou d’achat de titres ou droits sociaux, de fusion ou autrement. Et généralement toutes opérations financières, commerciales, industrielles, mobilières et immobilières pouvant se rattacher directement ou indirectement à l’objet cidessus ou à tous objets similaires ou connexes, de nature à favoriser son développement ou son extension. »
Nouvelle mention :La société a pour objet en France et à l’étranger: L’achat, la vente de fournitures et d’équipements de bureau, l’achat, la vente de mobilier, L’achat, la vente d’articles de papeterie et de librairie, machines de bureau et bureautique, et les services qui y sont rattachés. La création, l’acquisition, la location, la prise à bail, l’installation, l’exploitation de tous établissements, fonds de commerce, se rapportant à l’une ou l’autre des activités spécifiques, L’activité de formation à destination de tous publics et notamment en matière de logiciels attachés ou non, aux matériels et équipements distribués et commercialisés par la société. La participation de la Société, par tous moyens, dans toutes opérations pouvant se rapporter à son objet par voie de création de sociétés nouvelles, de souscriptions ou d’achat de titres ou droits sociaux, de fusion ou autrement. Et généralement toutes opérations financières, commerciales, industrielles, mobilières et immobilières pouvant se rattacher directement ou indirectement à l’objet cidessus ou à tous objets similaires ou connexes, de nature à favoriser son développement ou son extension. » il a été décidé de modifier la date de clôture de l’exercice social et de la fixer au 31 décembre de chaque année, à compter de ce jour.L’exercice social en cours aura donc une durée exceptionnelle de 18 mois, jusqu’au 31 décembre 2010.En conséquence, l’article 6 « Exercice social » des statuts est modifié comme suit:L’exercice social commence le premier janvier et se termine le 31 décembre de chaque année.Par exception, l’exercice social ouvert le 1er Juillet 2009 sera clos le 31 décembre 2010. »Mention sera faite au RCS de Bayonne.
Pour avis
SCP BOULOUS-CHEVALLIERSociété d’Avocats
15 Rue Raoul Perpere 64100 BAYONNETel: 05.59.31.21.21 Fax: 05.59.31.21.29
LEHEN TOKIASociété à Responsabilité Limitée au
capital de 77.000 eurosSiège Social: Chemin Ttaliena – 64210
BIDARTR.C.S. BAYONNE B 419 982 400
PERTE DE LA MOITIE DU CAPITAL SOCIAL
Aux termes des délibérations en date du 7 juin 2010, l’Assemblée Générale Extraordinaire a décidé qu’il n’y a pas lieu à dissolution anticipée de la Société, bien que les capitaux propres soient inférieurs à la moitié du capital social.
Pour avis Le gérant
Fabienne BARNECHEAvocat à la Cour
3 Rue Faget de Baure 64000 PAU
AVIS DE CONSTITUTION
Suivant acte sous seing privé en date du 1/07/2010, il a été constitué une Société Civile d’Exploitation Agricole (S.C.E.A.) présentant les caractéristiques suivantes: Dénomination : SCEA ANGELU
Capital : 36000 E constitué d’apports en numéraire et en nature
Siège : Maison Hitta 64120 OREGUE
Objet : exploitation de tous biens agricoles
Durée : 99 années à compter de l’immatriculation au R.C.S.
Gérant : M. Pierre ANGELU demeurant à OREGUE, Maison Hitta
Cession de parts sociales : elles ne peuvent être cédées aux tiers, conjoints, ascendants et descendants qu’avec l’agrément des associés donné par décision collective extraordinaire. Les parts sont librement cessibles entre associés.
Pour avis et mention.
SARL XINGARREN ETXEHA407 KARRIKA NAGUSIA
64250 ESPELETTE
RCS DE BAYONNE 482 816 626
Aux termes de l’assemblée générale du 28 juin 2010 à ESPELETTE (64250), il a été décidé de nommer en qualité de gérantes à compter du 1ier avril 2010:
Madame AnneMarie SARCIA, demeurant résidence du bois Mendi Alde, appart. B 18, avenue Pringles à CAMBO LES BAINS (64250),
Madame Delphine JEANJOSEPH, demeurant 1, rue Maye Lane à IBOS (65420).
Pour avis, le représentant légal
FIDAL88 rue de Bahinos
64600 ANGLET
Aux termes d’une délibération de l’assemblée générale extraordinaire en date du 22 octobre 2009, les actionnaires de la société IRATI, SA au capital de 458.336 Euros dont le siège social à HENDAYE (64), Route de Béhobie, Résidence Elkar, RCS BAYONNE 300 154 598 a décidé une réduction du capital social de 100.261 Euros par voie de diminution de 7 euros de la valeur nominale de chaque action qui passe de 32 Euros à 25 Euros.
Ancienne mention:Capital social: 458.336 EurosNouvelle mention:Capital social: 358.075 Euros
Pour avis
ETUDE DE ME JERÔME GOUFFRANT ET YON ALONSO
NOTAIRES À SAINT ETIENNE DE BAI-GORRY
AVIS DE CONSTITUTION
Aux termes d’un acte reçu par Me Jérôme GOUFFRANT, Notaire à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY, le 23 juillet 2010, en cours de publicité au 1er bureau des hypothèques de BAYONNE, a été constituée une société civile ayant les caractéristiques suivantes:Dénomination: « SCI XILXILENIA ».Siège: ITXASSOU (64250), Haramburuko bidea.Durée: 99 ans.Objet: A titre civil, l’acquisition, la construction, la gestion, la mise en valeur, l’exploitation par bail ou autrement de tous biens et droits immobiliers.L’obtention de tous prêts, avec ou sans garantie hypothécaire.Et généralement, toute opération pouvant être utile à la réalisation de l’objet social, pourvu qu’elle ne modifie pas le caractère civil de la société.Capital social: 120 000 euros, d’apports en nature.Cogérants: Monsieur Gilles DUFOURCQ, demeurant à ITXASSOU (64250), Haramburuko bidea, et Monsieur Sylvain DUFOURCQ, demeurant à VILLEFRANQUE (64990), chemin Oyhanbidia, pour une durée indéterminée.Les cessions de parts sont libres entre associés uniquement.La Société sera immatriculée au R.C.S. de BAYONNE.
POUR AVIS ET MENTIONMe Jérôme GOUFFFRANT
RECTIFICATIF à l’annonce parue dans le journal du 15/07/2010 relative à la constitution de la SCI BIDARI, il y a avait lieu de lire:
Siège social: ASCAIN (64310), Maison Biziari Keinu Quartier Mendixka.Et non Siège social: BAYONNE (64100)
31 Avenue Dubrocq.
12
telebixta leihotik
asteburuKo HitzorduaK
Bahituak: Kezkagarriena gertatzen da Algeriaren eta Mali herrialdearen mugetan gertatzen dena. Jadanik aipatu dugu nola bahitua izan zen 78 urteko frantsesa, Michel Germaneau izenekoa, basamortura joana, hango jendeen laguntzeko. Al Qaidako sasigudariek jakinarazi zuten hilen zutela igandean Frantziak ez balinbazituen libratzen beren taldeko preso direnak. Eta zoritxarrez, astelehen goizean jakin da erahil zutela frantses bahitua. Non, noiz, nola?
Gogoan ditugu ere bi frantses kasetariak beren afganistar lagunekin eta munduan gaindi diren bahitu guziak.
Hiri-gertakariak: Batzuk diote Grenoble Chicago idurikoa dela. Ez dut uste, bainan badu bulta bat gaixtagin batzuk beren legea nahi dutela hedatu kartier batzuetan, beren menpeko ezarriz han bizi den jendea. Egia da ere, bereziki Pariseko inguruetan, badirela holako eremuak eta gobernuaren politikak hutsegiten duela.
Dirudienez, bertze politika bat asmatua du Nicolas Sarkozyk eta hasia da aldatuz prefetak. Orain arte E.N.A. eskola nagusitik jalgitzen ziren prefetak, bainan Sarkozyk maiteago ditu poliziak. Izendatu ditu, beraz, Seine SaintDenis departamenduan eta Grenoblen prefet berriak, biak poliziak, hala nola Nord departamenduan bertze bat hango prefetaren laguntzeko, eta bertze bat ere bere ingurumenean, Eliseoko jauregian. Hemendik goiti ongi zainduak izanen gira.
Oporrak: Hasiko dira abuztuaren lehen egunetan gure agintarientzat, azken ministroen kontseilua deitua baita abuztuaren lauerako. Jakinarazi du presidentak gobernu berri bat izendatuko duela datorren urrian. Pariseko politika mundutxoa pentsaketetan sartua da jadanik asmatuz nor izan daiteken lehen ministroa: berriz ere Fillon diote batzuk bainan aipatzen dira ere Borloo eta M.A.M. Denek pentsatzen dute oporrak baliatuko dituela presidentak batzuen baztertzeko eta bertze batzuen izendatzeko.
Frantziako itzulia: Pirinioetako lepoek erakutsi dute bazirela bi pirripitari denen aitzinean, Andy Schleck eta Alberto Contador, hau beti jauntzi horia zeramana.Bakarkako etapan Bordele eta Pauillacen artean, Contador nagusitu zaio Schlecki eta orotara 39 segunduren abantaila dauka. Hirugarren aldikotz nagusitzen da Contador (27 urte) Frantziako itzulian. J. H.
ortziraleanMauleko gazteluan (20.00), Xiberoko Botzaren aldeko kantaldia, Erwan Le Brenn, Maddi Oihenart, Jeremy Garat, Ardera Trio.Kanbon, Arnaga egoitzaren eta inguruko parkearen bisitaldia (10.30), Chantecler antzerkia gogoan. Elizan (21.00), euskal kantuak AirezAire koroarekin.Baigorriko elizan (21.00), Izpurako koroa. Hendaian, Jondoni Bixintxo elizan (21.00), kantaldia Entzun koroarekin.Donapaleun, Amikuze plazan (21.00), musikaldia Behauzeko EskuzEsku taldearekin.Saran, Santa Katalina kaperan (21.30), euskal kantuak Atsulai abesbatzarekin.
larunbateanAzkainen, Loti plazan, feria eguna.Getarian, herriko plazan (09.0013.00), zaharkimerkatua.
Azkaraten (17.00), Juan Otegiri omenaldia. Barkoxeko plazan (21.00), Xahakoa pastorala.Bidarten, herriko etxearen aitzineko plazan (21.30), kontzertua Etoumba taldearekin.
igandeanZiburun, zaharkimerkatua eta selauru hustea Untxin auzoaldean.Bidarten, selauruhustea herriko etxe aitzinean.Hendaian, kermeza. Sarako plazan, erromeria eguna.Donibane Lohizunen, herriko etxe aitzineko plazan (11.15), Ozenki taldea kantari.Erromardin (21.30), behi lasterrak.Miarritzen, Santa Eugenia plazan (19.15), hiriko Harmoniaren kontzertua. Mazon parkean(21.30), indarjokoak.Azkainen, BilToki gelan (20.00), AtunBesta.Senperen, jauregi xaharraren sahetsean (21.30), behi lasterrak.
asteburuanBaionako bestak, asteazkenean hasiak. Herriko bestak ere Baigorrin, Ezpeletan, Bildo-zen, Beran eta Mehainen.Garruzeko feriak larunbatean eta igandean.
Patricyan eta Marie Cosnay
Lehena plastikalaria da eta bestea idazlea. Patricyan deritzan emazte honek Haize Berri kulturetxeko erakusgela nagusian ager tzen ditu bereganatu duen fauna ikusgarriak biziberritzean utzi duzkeen azal handi landuak, agorrilaren 20raino, aratsaldero astelehenez salbu.Marie Cosnay idazlea da eta artistaren adiskide mina. Patricyanen obrak gogoan idatzi ditu, hauen osagarri, olerkitestu eder hunkigarriak.Haize Berri kulturetxean, Izuran, hauen ezagutza egiteko parada izanen dugu agorrilaren 5ean, 21etan. Ongi etorri deneri!
Angelunzaharki-zaleen festibala
Agorrilaren 6an, ostiralez, eta 7an, larunbatez, zaharkizaleen festibala iraganen da Angelun, Quintaou plazan. Idekidura tenoreak : 9:0019:00. Sartzea 8 euro, urririk 18 urtez petik. Tokian berean edatekoa eta jatekoa nasaiki.
Kantaldi Maulen,Xiberoko Botzaren aldeÜztailaren 30an (20:00) Mauleko gaztelüan, kantaldi : Erwan Le Brenn (Bretaniako kantaria, harpa zeltikoa eta gitarra), Maddi Oyhenart eta Jeremy Ga-rat, Ardera Trio : Ibrahima Kora (korak kromatikoak, hang, perküziaok, sanza, botza), Jimmy Arrabit : bateria, hang, botza, Jean Louis Hargous : saxofoia soprano, ténor... Sartzea 7 euro. Haurrentzat dohainik. Xiberoko Botza irratiak antolatürik.
Juan Otegiri omenaldia AzkaratenArrosako Denek kooperatifan lanean ari zen Juan Otegi Txato euskal iheslaria, sortzez Itsasondokoa (Gipuzkoa). 1985eko agorrilaren 2an erahil zuten Azkarateko juntan GAL erakundeko sasi kide batzuek, lanetik etxera zoalarik. 25. urtemugakari, omenaldi bat eskainiko
zaio uztailaren 31n, larunbat arratsaldez (17:00) Azkarateko juntan, handik lekura denak Azkarateko Herriko Etxean direla bilduko. Juan Otegi ezagutu dutenak, bereziki haren lankide izanak, eta oro har beste guziak gomit dira omenaldi hortara.
Agorrileko zirko ikastaroakOreka elkarteak zirko ikastaroak eskainiko ditu agorrila-ren 9tik 12ra Baionan, bere egoitzan (Garage des Arts 3, Albert Thomas karrika). 10:0012:30 haur ttipienentzat (4/7 urte), 14:3017:00 handixagoentzat (8/12 urte): esku joko, akrobazia, oreka, jostakin eta bertze... 4 egunen gostasaria 45 euro.
13
Han eta HeMen
Uztaritzeko oihanean, Senpere eta Zuraideko eremuen juntan dago osoki berritua Otsanzko kapera pollit bezain miresgarria. Hogoigarren mendeko bigarren partean osoki lurreratua zen eta laparren azpian pareta mutur batzu bertzerik ez ziren gelditzen. Diotenaz alde hotako lehen eliza omen zen Konpostelara zoazin beilarien bidean. Erran izan da ere San Leon Baionako lehen apezpikuak meza bat eman zuela hor bederatzigarren mendean bainan kapera hunen etorbidea mixteriozkoa gelditzen da. Dena den hor egiten bide ziren mende eta urtetan zehar ainitz elizkizun eta prosesione bereziki aro onaren fagoreak ardiesteko. Azken jende biltze ezaguna egin zen 1968an Zuraidar eta Senpere Hergaraiko girixtino batzuekin bainan ordukotz lurrerat kasik eroria zen. Frantziako iraultza biharamunean estadua jabetu zen ontasun hortaz eta ondotik berriz saldu jabe ezberdinek ez zutela biluzteaz besterik egiten tokiko harriak bertze nunbait erabiltzea gatik.
Eraikuntza berriaBere lanetik erretiratzean 1990eko hamarkadan René Clément zine egile famatua Euskal Herrirat etorriz ontasun hortaz jabetu zen eta kapera zertan zen ikusirik lehengo molde berean berreraikitzea deliberatu. Ikerkuntza batzu behar izan ziren. Zimenduak idekiz eta artxiboetako paper batzu lagun ikusi zen zer itxura zuen lehengoak eta arkitekto bat lagun hartarik segitu dira, beti hortakotz behar ziren langile eta materialaren gastu guziak zine egileak bere gain hartuz. Tokian gelditzen ziren harri guziak berriz enplegatuak izan dira, gainerateko harria Bidaxunetik zetorrela. Zorigaitzez 1996an zenduz, Clément jaunak ez du eraikuntza berria finiturik ikusiko eta Joana bere alarguntsak ‘’Fondation René Clément’’ izendatu elkarte bat sorturik obrak segituko ditu bururaino. Gaur egun den aldare harria, diotenaz XIIIgarren mendekoa, bertze hondakinen artean hatxemana izanik eta estatu onean zela ikusiz bere lehenagoko baliabide bererat tokian emana izan da.
Kaperaren kontsekratze estreinaldia Urte pare batez gibelatua izan bada ere, kaperaren kontsekrazione estreinaldia egin da juanden ortzegunean Marc Aillet Baionako apezpikuaren ganik, dotzena bat apezez inguratua zela eta nonbre handian etorriak ziren hiru herrietako eta urrunagoko girixtinoekin, nun andana bat kanpoan gelditu baita barnean gehiago tokirik ez izanez. Jainkoa lagun aro ederra ginuen. Hastapenean ura benedikaturik apezpikuak eraikuntza berria eta fededunak ihinztatu ditu. Bere mintzaldian luzaz aipatu du Santa Maria Madalena (huni kontsekratua baita kapera hau) nola izan zen Bazko goizean Jesusen hil hobirat joan zen lehen emazte saindua eta nola egin zen harek hautatu dizipuluen sustatzaile suharra. Fedearen aitormenaren ondotik aldarearen kontsekratzea du egin eta bere apez lagunekin eukaristia kontzelebratu. Azken benedizionea emaitean eraikuntza hortako harrier konparatuz galdegin du gutarik bakotxari izan gintezen elizaren egiazko ‘’harri biziak’’. Kapera hori beti pribatua geldituko baita ofizioa bukatzean apezpikuak eta Clément andereak hiru aletan konbenio bat izenpetu dute zointan garbiki agertzen baita kapera hori baliatuko dela bakarrik elizkizun katolikoen ospatzeko eta bertzerik ez. Ale horietarik bat geldituko da apezpikutegian, bigarren bat elkartearen egoi tzan, hirugarrena aldiz kaperaren atean edozoin ikusliarrentzat. Eliza barnea momentuz hutsa gelditzen bada ere, pentsa daiteke ondoko denboretan jar alki batzu emanak izanen direla, berinate batzu ere leihotxoetan, ezkilatxo bat dorrean eta Santa Maria Madalenaren itxura, lehenago kapera hortan zena, berriz etorriko dela Otsanzerat, mementoan Senpere Amotzeko kaperan baita. Estreinaldiaren bukatzeko René Clément elkarteak han zen jendetze guzia gonbidatu du jatemaile bati prestaaraziak zituen jan edarien partekatzera, ez baitzen deuseren eskasik. Apezpikuaren eta Clément familiaren inguruan jendea egon da giro anaikor batean eta elkarteak gure goresmenak eta eskerrak hartze ditu. B.s.
Estreinalditik landa jendea gustura jan edarien inguruan
Gure pilota plazakAirea: Ume eder bat
1Pilota plaza zer egin duzu, Euskal Herriko gazteaZu ez han eta, xoilki ari zen hiritar mutil trasteaPilota zuen, bat teilatuan, leiho berinan besteaEztuk horrentzat egina plaza, hori zen gure ustea.
2Euskal Herriko etxe artean erdi erdian da plazaHor da Eliza, hor ostatua, hirurak elgarri datzaDenetan dago baitezpadako biziaren arramantzaHoriekin da gure herri hau dagon bezain aberatsa. 3Gazte maitea, ikusi zaitut hanbat kiroletan trebeHerriz kanpoko hoberenetan zu ez batere herabeEderki hori, zu ere norbait izaiteaz harro gaudeDenekilako izan zaite ba, zureak ukatu gabe. 4Gureak beraz leial atxikiz gure herriko plazetanEtxe xuriak zaintzen ditugu gisu ta tinta xuritanAte leihoak gorri ta berde, ohidura zaharretanKantupilotak ere ez ahantz gure herriko bestetan.
5Zer entzuten dut pilota plazan ez dagola ikuslerikBertsusaioan ere kalakan, entzutea bazterturikNun da munduan bere burua maite ez duen herririkAla ez dute gaur euskadunek gehiago euskal odolik.
6Mundu guzirat hedatua da pilotarien omenaBeltzen arterat ere heldua, harat ereman zutenaAla hangoa izanen dugu ixtante denen onenaEz gaude jelos mundu osorat joanik euskaldunena.
7Bainan ez dugu gurea zena osorik bester utzikoPilota galduz baiginuke guk bihotz xokoan ximikoZin eginez bai euskal semea huntan egonen da finkoEuskal pilota da plazarekin lehenik Euskal Herriko.
8Etxe berriak ikusi ditut plaza ttipi bat aldeanAiten xedea nabari zuten, etxea eraikitzeanPilotarentzat maitasuna pitz zadin haurren bihotzeanUme koxkorrek hortxet hazia aurki zezaten sortzean.
9Batek erran daut pilota hori ez ote den zaharregiXoroak dauka gezurra xoilki egia bezain zilegiEz dakit harek zenbat dituen, bi begi ala lau begiErran zaharra ikas dezala: gaztea, zaharrer segi !
10Sarri jinen da udatiarra euskal lillureri buruzXoramenduan, argazki brixtez, oro entzun, oro ikusBeti bezala gauden gurean, etxeko hartan bermatuzLanean zintzo, jokoan berdin, herri hunen errespetuz. E. L.
Aldare ingurua
OTSANZKO KAPERA
14
KirolaK
pilotazuraideko bestetan
lambert-Harismendy
Bielle - Bessonart .............. 40Inchauspe - Kurutcharry ... 25Santiago besta horietan juntatu dituzte Zuraiden amatur gazteak eta berezkoak, irriskuak irrisku. Partida huntan arrosatarrak egin du larderia bere jo bizi eta ezkerraren ukaldi faltarekin. Suerte gutiago izan du Alexis Inchauspek, eta hunekin ez naski hoberenean gertatu baigorriarra ere bere etxeko lan guzien artetik.
Lambert - Harismendy....... 40Alfaro - Lambert II ............. 35Eta huna bigarren partidan bi anaiak elgarren kontra ezarriak zirela. Jendea ere ederki baitzen, gustu hartu dute denek beren kintze luze eta jokatuekin eta 35etan elgarren bete ziren lau pilotariak, Ximunek ere ongi atxikiz. Baina bi beso haundiek bortxatu dute ondar hura 40tarat heltzeko.
Lambert - Harismendy....... 40Bielle - Bessonart .............. 39Eta finala, huna nola trenkatu den igandean, batez baizik, bi bikoteak hibahiz eta nibanuk zirelarik 39tan. Holakoetan, ikusle
herritarrak ere ez dira gaizki uzten, aldekoak eta kontrakoak. Biba zuraidarrak anartean!
Baionako besta horietanFinalisten izenak ditutzu bakarrik aurkituko igandeko, zuk, irakurlea, maite duzun kaseta huntan, salbu, gorenaz ere ortzegun aratsekoa. Denaden, huna nola diren aste huntan, Baionako Master horiek, Hegoaldeko pilotari, Irujo, Xala eta Gonzalezekin. Asteazken aratsean beraz, 5etan, munduko finaletara beharrak diren gazteen partida. Gero: Ibarrola Irujo (edo Harismendy) eta XalaEzcurra. Ortzegunean, munduko finaletakoak eta: GonzalezEtcheto eta WaltariOçafrain. Igandean berriz, finala haundia, Baionako Modernean beti.
GarateneanAguirre - Benesse .............. 50Heguiaphal - Saldubehere 49Zer dela partida txar baten biharamuna? Partida ederrago bat! Joan den astekoaz ez ginuen deus erran nahi ukan. Arrazoi
nekin. Aste huntakoak xoratu baitu trinketeko mundu nasaia, bereziki jende kanpotiarra. Zer trenpuan arizan diren pilotariak! Bat ere berexi gabe: bai arizan dela Heguiaphal gaztea ere, gogotik eta ontsa. Berdin ontsa ere Benesse landestar ttipia, salbu mihi zikin hura, kexatzearekin! Eta Saldubehere untzorondarra, gehixago ikus ginezakeena, anaiarekin. Eta Aguirre urruñarra, balinbadu bederen aski urgulu, goraxago behatzeko. Bai, segur, denak ahanzten direla holako gazteekin, astelehenetik astelehenera!Bielle - Bonetbeltx ............... ?Lambert - Bessonart ............ ?Alta hauk ere nork ez ditu ikusi nahiko! Helduden astelehen arte!
Hegoaldean Irujo kolpatuXala - Zubieta ..................... 22Titin - Laskurain ................... 8
Cabrerizo - Merino ............ 22Idoate - Larriñaga .............. 21
Bi partida horiek Ermuan jokatuak. Eta egia da Irujok sake bat egin duela, ate bat ganibetaz bortxatuz nolazbait, hamar pondu behar ukan dituena eta hiru aste pausa hain segur.
A. Lasa - Barriola ............... 22Gonzalez - Pascual .............. 7
J. Retegi - L. Galarza ......... 22Apezetxea - Arruti .............. 15Olazagutian jokatuak.
Arretxe II - I. Zabala ........... 22Leiza - Donagari ................ 17Hau igandean zen Luzaiden, Santiago bestetan.
Zabalegi - Patxi Ruiz .......... 22Olaizola I - Beloki .............. 16San Leonardon jokatu partida.
Berasaluze VIII - Begino.... 22Bengoetxea VI - Otxandorena .21Hau eta beste bat jokatu dira Elizondon.
Titin - Goñi III ..................... 22Gonzalez - Pascual ............ 16
A. Lasa - Galarza VI ........... 22Olazabal - Larriñaga .......... 15Etxebarrin ikusi dira bi partida horiek.
J. Retegi - Barriola............. 22A. Lasa – Beraitz .................. 9
Idoate – Merino VI ............. 22Ibai Perez - Arruti ................ 6Laudioko bi partidak.
Mikel - Altuna ..................... 22Nagore - Gorriti.................. 18
Bengoetxea VII - Perosantz 22Camarero II - Huarte.......... 20Bakaikun hauk, Nafarroan.
Bego
Ezpeletako plazan
Olçomendi - Maitia ........... 35Carricart - Ducassou ........ 18Uztailaren 21eko emaitza dugu hori. Arratsalde euritsua izana gatik, partida plaza estalian jokatu da. Plaza doi bat ttipia, ondorioz pilota xuxen jo behar eta pilotariek kasik lurreraino makurtu behar pilota biltzeko. Partida hastean, Beñat Maitiak lanak ukan ditu neurrien atxemaiten, haatik 15etik goiti aise arizan da, pilota urrun atxikiz eta artetan marra kilikatuz. Ion Carricart gaztea aldiz partidan untsa sartu balinbada, gero pilota batzu kanpora bota ditu eta hortan lotsatu. Kintze atakatuak ikusi dira halere, publikoaren atseginarentzat.
R. Muscarditz - B. Maitia .... ?I. Carricart - P. Oçafrain ...... ?Agorrilaren 4ean jokatuko den partida, beti asteazkenez (17:00). Ezpeletan zauritu zen hain xuxen René Muscarditz, bizkarreko min handi batek kantxetarik luzaz urrunduz. Bi operazione eta lan izigarri baten ondotik, horra gure pilotaria berriz prest jantzi xuriak soinean ezartzeko. Azken 6 hilabeteak iragan ditu Irisarriko gazteekin trebatzen eta gaur gai da hoberenen artean berriz artzeko. Partida hau aitzin, tokiko gaztetxoak ikusiko dira. F. C.
Txirrindularien Frantziako Itzulia igandean bururatu da. Hirugarren aldikotz, Alberto Contador española deneri nagusitu da. Bordelerat heltzean, doidoia 8 segunduren gaina zuen, Andy Schleck izanki bigarren, Bordele eta Pauillac arte hortan, 52 kilometro luzeko haitada bazuten bakarka egiteko. Joko hortan, lehen zati batean elgarren bete izan badira ere, Contador nagusitu da Schlecki, minuta erdi baten abantzuarekin. Sailkapen nagusian, Pariserat heltzearekin, Contador lehen, Schleck bigarren, Denis Menchov errusoa hirugarren eta laugarren Euskaltel taldeko bat, Samuel Sanchez, luzaz hirugarren izana, Bordeleko alde hortan aintzindua Menchovek. Oro har, arras Itzuli ona izan da, kasik bururaino nehork ezin erran nork irabaziko zuen.
Helduden urtean, Vendée eskualdetik abiatuko da Itzulia eta Pirinio aldean iraganen Alpetarat joan aitzin. EuskalHerrirat jinen denetz, hori helduden urrian edo hola jakinen da. Bada toki bat EuskalHerritik biziki hurbil, La Pierre SaintMartin elurgunea, bulta huntan ari dena galdeka Frantziako Itzulia ez litakeenetz horrat jiten ahal. Batzuen ustez, helduden urteko baluke naski holako zerbaiten mentura...
Frantziako itzuliaContador hirugarren
aldikotz
Schleck, Contador eta Menchov, aurtengo hiru hoberenak...
15
inbido
eusKal diasPoraRenoko euskaldun besta eta Patxi Lopez-en bisita
Duela ehun urte…
Iragan asteburuan Renoko euskaldun besta ontsa pasatu zen Nevadako hiri honetan. Ibiakoitzean Reno bereko Zazpiak Bat Euskal Etxeko dantzarien emanaldiak idoki zuen besta eguna, eta egunean gaindi aizkolariak (Renoko Brana aitaalabak, Kaliforniako Alfaro...), txingaprobak, ber tsulariak (Johnny Curutchet eta Jesus Goñi), haur eta helduendako lehiaketak eta bestelako ekimenak egin ziren, arratsaldez dantzaldi batekin bururatzeko, hau guzia Reno erdiko Wingfield parkean. Ondotik, afaria Sands kasinoan egin zen eta jendeak denbora goxoa pasatu zuen Gipuzkoatik heldu Patxi eta Belokiren musika taldearekin. Igandean, meza eman zen Wingfield parke ondoko Katedralean, Johnny Curutchet bertsulari; eta eguna Louis’ Basque Corner euskaldun jatetxean egin bazkariarekin bukatu zen, giro onean. Ber denboran eta oraino joan den asteburuaz ari gira delegazione bat heldu zen Hegoal
detik Renora. Hor zen Patxi Lopez lehendakaria eta harekin batera ekonomia, hezkuntza eta kultura alorretako ordezkaritza handi bat. Igande iluntzean, afaria eskaini zakon Euskadiko talde honi NevadaReno Unibertsitateak eta horko Center for Basque Studies edo Euskal Ikasketa Zentroak. John Ascuaga euskaldunaren Nugget kasino famatuan izan zen. Dant
zari batek agurra dantzatu zakon Lopezi, ongietorria emaiteko eta Patxi Lopezek etxean bezala sendi zela erran zuen. Astelehenean, bisiten tenorea heldu zen, hala nola Renoko Euskal Liburutegira eta Euskal Ikasketa Zentrora. Eta lehendakariak, e u s k a l d u n e n izenean, ‘Lagun Onari’ sari edo ohorezko plaka
eman zakon Nevadako Estatuari, eskertzeko historian andana bat euskaldunen etxe eta biltoki izan dela Nevada, eta badela egun ere. Ez ahantzi egun euskal komunitateak eta klubak badirela Nevadan: Renon, Gardnervillen, Winnemuccan, Elkon, Battle Mountainen, Las Vegasen eta Paradise Valleyn. Astebeteko bidaia dute Lopez
lehendakariak eta harekin batera heldu den euskal ordezkaritzak, eta orotara Reno, San Frantzisko eta Boise hiriak hunkituko dituzte beren bidaian. San Frantziskon, Basque Cultural Center bisitatu, buruzagiekin bildu eta ekonomia eta negozio alorreko enpresari eta ekile euskaldun eta amerikanoekin ekitaldi bat egin dute. Asteazkenean, Google eta teknologiako zenbait enpresa bisitatu dituzte, eta alor ekonomikoko hitzarmenak sinatu, baita Berkeley eta Stanford Unibertsitateetan ere. Eta, azkenik, ordezkaritza, ostegunean Idahoko Boise hiriburura ari da, hor San Inazioko euskal bestak ospatu eta Jaialdi alimaleko euskal kultur elgarretaratze handian parte hartzeko. Honez gero, argi erraiten ahal da nehoiz baino jende gehiago bilduko duen elgarretaratzea izanen dela, aste oso huntan, iganderaino. Baina Boise eta Jaialdiri buruz, heldu den astean mintzatuko gira.
Joseba Etxarri
Txirrindularien Frantziako Itzulia bururatu da igandean, Aurten ez da batere sartu EuskalHerrirat bainan bizpahiru egunez segidan ibili da Pirinio mendietan gaindi, bi aldiz hupatuz Tourmalet mendate famatuaren kaskoraino, batean alde batetik eta bestean bestetik! Bixtan da hori ez dela hola gertatu ustegabetarik. Aspaldian antolatzaileek karkulatua zuten, bai eta erabakia, uda huntan halako lehentasun bat bezala eman behar ziotela Pirinio mendialde horri. Arrazoin berezi bat bazuten hola plantatzeko. Gisa hortan jokatuz, mendeburu bat zuten alabainan ederki ospatzen. Duela xuxen ehun urte, txirrindulariak lehen aldikotz igo baitziren Tourmalet, Aubisque eta holako kasko batzuetarat! Luchon hiritik abiaturik goizeko hiruak eta erdietan, gauak gau beraz, Baionarat heltzeko, 326 kilometro eginik orduko bide txarretan eta orduko bizikleta pisuekin, arte hortan patar ikaragarri batzuetan goiti joanik, edo bizikletaren puntan edo oinez bizikleta pusatuz! Itzuliaren muntatzaileak ere aski gogoetatuak egonik zuhurtzia zenetz holako bidea eta holako mendietan barna eginaraztea, txi rrindulariak on zirenetz hortako!
Zernahi erranka!Denen buru, 59 izan ziren haitada edo etapa ikaragarri hori bururaino egin zutenak. Batzu
biziki berant arribatu ziren haatik, aspaldian ilundua zelarik! Hain berant nun untsalaz ez baitzuten Baionatik aitzina segitzeko eskurik, Baionarat berantegi helduak zirelakotz preseski, bainan antolatzaileek, kasua ikusiz, baimena eman zioten halere. Betiko errana da ere batzuk undarrerat, lehenetarik urrun ziren batzuk, Baionarat ezin helduz, autoetan egin zutela bide pozi bat, sobera ahulduak bizikletaren gainean
egoiteko, bainan antolatzaileek ez ohartuarena egin omen zuten. Dena den, Octave Lapize zen deneri aitzindu, hamalau oren pasa emanik bidean. Aratsaldeko 6ak irian arribatu baitzen. Pariseko ondoan sortua, 23 urte zituen, denbora hartako txirrindulari hoberenetarik zen
segur eta beroan bero Itzulia irabazi zuen! Baionarat heldueta haatik, izigarriko kexaldia agertu zuen, zernahi erranka arizan zen lehiaketa muntatua zuteneri, zentzugabekeria hutsa zela holako haitada baten xutik ezartzea. Besteak beste hauxe oihukatzen ziotela frantsez garbiz eta halako errabia tzar batekin: “ Vous êtes des assassins!”
Octave Lapize horrek beste balentria asko egin zuen ondoko urtetan. Gero, beste ainitz eta ainitz bezala soldado altxatua izan zen 14eko gerla jinik, sarjant gradoarekin, eta lehenetarik izan zen aireko armadan hegazkin gidari. Aireko guduka batean galdu zuen bizia, 1917ko uztailean, Toul hiritik frango hurbil…
Hola doa bizia…Kartsuki eta handizki ospatu da beraz Frantziako Itzulia lehen aldikotz Pirinio mendietarat ausartatze horren mendeburua, Nicolas Sarkozy presidenta bera ere agerturik Tourmalet kaskorat, autoan bixtan da eta ez txirrindulari kondu… Bainan zonbat eta zonbat gertakari urte berekoak, 1910ekoak beraz, ez baitira guti baizik aipu edo berdin baterez! Hola doa bizia, ez da besterik…
Hasian hasi, gertakari horietarik ahurtaraño bat aipatu behar, oroitaraziko dugu Portugalean errepublika sortu zela, erregeak
iheska joan behar ukan baitzuen Inglaterrarat! Errepublika flakoa haatik, etzuena biziki iraun… Xinan, denbora hetako aitzinamendu aipagarria, legez debekatua izan zen norbaitek esklaboak ukaitea bere zerbitzuko… Frantzian, urrats batzu langileek erretreta hartzen ahal ukaiteko 65 urtetan… Eta berriz kirolen mundurat jin giten, lehen aldikotz jokatu zen errugbian, Bosteko lehiaketa nagusia, Frantzia barne Erresuma Batuko taldeekin… Urte hartan hil zen Edouard VII ingles erregea, Miarritze biziki maite zuena (Miarritzeko karrika batek haren izena dauka). Hil ere Léon Tolstoi erruso idazle famatua. Sortu aldiz JacquesYves Cousteau, iragan mendeko itsasturi eta ikertzaile ezagutuenetarik izan dena, bai eta Ama Teresa serora, hoinbeste obra balios sustatu duena Indietaraino… Muslaria
Octave Lapize
Ama Teresa
Lopez lehendakaria astelehenean, ‘Lagun Onari’ saria Nevadako Brian Krolicki gobernadore ordeari eman dakola. Arg. EuskalKultura.com
16