Herria 3008

8
2009ko Maiatzaren 21ekoa - ISSN 0767-7643 21 Mai 2009 - 1,10 E - N° 3008 - MESKABATU Joanden asteko HERRIA-n, “Jainkoa, Bizia, Jendea” sailean, hauxe irakur zita- keen, idazleak gizon xahar bat aipatzen- eta: “Denek usteko dute gaizo dohakabea ixtripuz meskabatu dela”. Irriño bat jin zait ezpainetarat “meskabatu” hitz hori ikustearekin. Aspaldian ez bainuen en- tzuna edo irakurtua. Laguneri erran ere diotet denboran, Hazparneko alde hortan segurik, erabiltzen ginuela hitz hori bai- nan hizki bat aldatuz haatik, “meskalatu” erraiten baiginuen. Eta hitz hori aipaturik egun hotan eskualde hartako norbaiti, haren ustez “meskabalatu” omen zita- keen izaitekotz... Gisa guziz hitz hori zen erraiteko jende edo abere bat errekontruz funditua izana zela, desagertua ere oro- bat... Oroit niz aditurik behi bat meskalatu zela, itsuski kolpatu, hesi baten gainetik arroila tzar batetarat erori ondoan. Badira hola hitz batzu galduak edo biziki gutti erabiltzen direnak, zazi zu zergatik, artetan arras egokiak litazkeelarik bizki- tartean... Beste hitz batzu, eta baditake zerrenda luzea, galdu dira ez delakotz gehiago hei- en beharrik... Samatsa eman dezagun... Gazte horietan, nork daki zer zen? Etxe aitzinean ihaurkia nasai hedatua, gero urtean behin aitzurtu behar zena eta az- kenean onkailu gisa baliatu... Saltsa han- dia izaiten zen eta zikin ere egiten zuen. 40-eko gerlatik landa oraino baserri bakar zonbaitetan izaiten zen samatsa... Garai hartan berean, baziren ere jendeak, ordu- kotz adin ederra bazutenak, erraiten bai- tzuten hunenbeste luisetan egina zutela holako edo halako tratua... Luisak hiru libera balio bainan urrezko liberak naski... Eta nork daki orai zer zen “kintsena” Haz- parneko zapatainek noiz nahi erabiltzen zuten hitza? Hilabete sariaren parte bat, hilabetearen erditsutan aitzinerat altxa- tzen zutena... “Quinzaine” frantses hitze- tik muntatua bixtan da... Zonbat aldiz ez dugu entzun hauxe : “egun, gizon horiek berantxago jinen dira etxerat, kintsena al- txaturik geldialdi bat eginen baitute ostatu batean...” Bai, hitz asko galdu dira. Beste batzu sortu eta sartu. Ez hain aspaldi hemen berean aipu ginuen “askatasuna” beza- la... Mintzaira guzietan gertatzen da hori. Mintzaira guziak aldatuz doatzi. Euskara ere ba besteak bezala... J-B D Makurrik handiena izaiten da ezin xuxendua den hura (Konfuzio) Etorria da momentua etxeko ekoizpenak dastatzen hasteko. Ekoizpen horien lehen lerroan datorkigu sagarnoa, Baionan larunbat honetan gozatuko du- guna Sagarno egunaren karietara, aratsaldeko 6 etatik goiti, Espainiako Ate inguruan. Krisia han eta krisia hemen, euskal sagarnoak begitarte pollitena erakusten digu : iaz hamar milioi kilo sagar bilduak izan dira zazpi euskal herrietan, marka guztiak hautsirik ekoizpenean. Ondorio zuzena hamahiru milioi pinta sagarno egin dela negu honetan, aitzinagoko emaitza hoberena milioiaz gaindituz. Iparralde honetako sei ekoizleen artean 130 000 pinta sagarno atera dute. Dastatu duten adituen ustez aurtengo sagarnoak bi gau- za baditu betan : gostua eta mamia. Baso bat sagarnoaren probatzeko Beharrik antolatzailek sartzean ongi azaltzen dituztela gauzak. Ezen Sagarno- aren egunak mila gauza desberdin aterbetzen baititu. Sartzea pagatzean baso bat eskainia da bi orenez pasa sagarnoa probatzeko. Badira hogeita zenbait sagarno egile lerrokatuak, eta hitz dizuet ez dituztela sagarno berdinak ate- ratzen. Usaian iparraldekoek fruitu gostu gehixago dute, hegoaldekoek ka- rats hura sanfrekiago erakusten dutelarik, aldi honetan ohitura berdinak diren jin beharko da probatzera. Behingoz ekoizpenean marka guztiak hau- tsiak izanik, ekoizleen sagarno guztia edan orduko arratseko bederatziak ez dira urrun izanen. Beste edarientzat baso berria Sagarnogile bakoitzari Baionako elkarte edo peña bat lotua zaio. Hauek pintxoak proposatzen dituzte, urtero desberdinak eta lantuagoak. Baionako elkarteak aspaldi ohartuak dira sagarnoak eta beren pintxoak elkarturik, mi- rakuiluzko lotura bat sortzen dutela Euskal Herriko ohitura herrikoia eta baionesen artean. Avironeko errugbiak lotura horiek zortzi guztiez sendotzen dituelarik. Peña horietan badira entzute eta usu historia baiones luzekoak : Baionako dultzaineroak, Oraibateko txixtulariak eta pre- sentatzen ez den “Les Dauphins” txaranga. Mugitzeko eta alkoholetik begiratzeko Errugbi partidetan abiatzen den ohitura jada beretua du Sagarno egunak baso berriarekin. Aizinara egoiteko ai- nitz enganio proposatuak zaizkio publikoari, sagarnoa dastatzen bururatu ondoan. Patxi Perezek mutxikoak ani- matuko ditu zortzi orenetan, eta ondotik bere konpaini- arekin hemengo eta mundu guztiko folk dantzak gutar- teko eginen ditu ; gaueko hamaiketan Baionako dultzai- neroek “Larrain dantza” enblematikoa joko dute. Handik aitzina bestan girotuak direnek segituko dute BUUZBU taldearekin, aurten deskubrituko dute euskal mashup akuztikoa. Bere buruari galdeka ari zaion irakurleak ez du beste erremediorik Sagarno egunera jitea baizik estilo be- rri horren ezagutzeko. Eta antolatzailek aitzinetik guties- ten dituzte mozkortzea goraipatzen dutela akusamendu- ak. Burrasoek sagarnoa dastatzean haurrek Txotxttikia, alkoholik gabeko sagar jusa hartuko dute, eta bestalie- rren autogidariek txotxofer sagar jusa badute sagar gos- tua ahoan ukaiteko alkoholaren lanjerik gabe. Sagarno eguna Herritarrak hiriaren erdian

description

Herria 3008

Transcript of Herria 3008

Page 1: Herria 3008

2009ko Maiatzaren 21ekoa - ISSN 0767-764321 Mai 2009 - 1,10 E - N° 3008 -

MESKABATUJoanden asteko HERRIA-n, “Jainkoa, Bizia, Jendea” sailean, hauxe irakur zita-keen, idazleak gizon xahar bat aipatzen-eta: “Denek usteko dute gaizo dohakabea ixtripuz meskabatu dela”. Irriño bat jin zait ezpainetarat “meskabatu” hitz hori ikustearekin. Aspaldian ez bainuen en-tzuna edo irakurtua. Laguneri erran ere diotet denboran, Hazparneko alde hortan segurik, erabiltzen ginuela hitz hori bai-nan hizki bat aldatuz haatik, “meskalatu” erraiten baiginuen. Eta hitz hori aipaturik egun hotan eskualde hartako norbaiti, haren ustez “meskabalatu” omen zita-keen izaitekotz... Gisa guziz hitz hori zen erraiteko jende edo abere bat errekontruz funditua izana zela, desagertua ere oro-bat... Oroit niz aditurik behi bat meskalatu zela, itsuski kolpatu, hesi baten gainetik arroila tzar batetarat erori ondoan.Badira hola hitz batzu galduak edo biziki gutti erabiltzen direnak, zazi zu zergatik, artetan arras egokiak litazkeelarik bizki-tartean...Beste hitz batzu, eta baditake zerrenda luzea, galdu dira ez delakotz gehiago hei-en beharrik... Samatsa eman dezagun... Gazte horietan, nork daki zer zen? Etxe aitzinean ihaurkia nasai hedatua, gero urtean behin aitzurtu behar zena eta az-kenean onkailu gisa baliatu... Saltsa han-dia izaiten zen eta zikin ere egiten zuen. 40-eko gerlatik landa oraino baserri bakar zonbaitetan izaiten zen samatsa... Garai hartan berean, baziren ere jendeak, ordu-kotz adin ederra bazutenak, erraiten bai-tzuten hunenbeste luisetan egina zutela holako edo halako tratua... Luisak hiru libera balio bainan urrezko liberak naski...Eta nork daki orai zer zen “kintsena” Haz-parneko zapatainek noiz nahi erabiltzen zuten hitza? Hilabete sariaren parte bat, hilabetearen erditsutan aitzinerat altxa-tzen zutena... “Quinzaine” frantses hitze-tik muntatua bixtan da... Zonbat aldiz ez dugu entzun hauxe : “egun, gizon horiek berantxago jinen dira etxerat, kintsena al-txaturik geldialdi bat eginen baitute ostatu batean...” Bai, hitz asko galdu dira. Beste batzu sortu eta sartu. Ez hain aspaldi hemen berean aipu ginuen “askatasuna” beza-la... Mintzaira guzietan gertatzen da hori. Mintzaira guziak aldatuz doatzi. Euskara ere ba besteak bezala...

J-B D

Makurrik handiena izaiten da ezin

xuxendua den hura(Konfuzio)

Etorria da momentua etxeko ekoizpenak dastatzen hasteko. Ekoizpen horien lehen lerroan datorkigu sagarnoa, Baionan larunbat honetan gozatuko du­guna Sagarno egunaren karietara, aratsaldeko 6 etatik goiti, Espainiako Ate inguruan. Krisia han eta krisia hemen, euskal sagarnoak begitarte pollitena erakusten digu : iaz hamar milioi kilo sagar bilduak izan dira zazpi euskal herrietan, marka guztiak hautsirik ekoizpenean. Ondorio zuzena hamahiru milioi pinta sagarno egin dela negu honetan, aitzinagoko emaitza hoberena milioiaz gaindituz. Iparralde honetako sei ekoizleen artean 130 000 pinta sagarno atera dute. Dastatu duten adituen ustez aurtengo sagarnoak bi gau­za baditu betan : gostua eta mamia.

Baso bat sagarnoaren probatzeko

Beharrik antolatzailek sartzean ongi azaltzen dituztela gauzak. Ezen Sagarno­aren egunak mila gauza desberdin aterbetzen baititu. Sartzea pagatzean baso bat eskainia da bi orenez pasa sagarnoa probatzeko. Badira hogeita zenbait sagarno egile lerrokatuak, eta hitz dizuet ez dituztela sagarno berdinak ate­ratzen. Usaian iparraldekoek fruitu gostu gehixago dute, hegoaldekoek ka­rats hura sanfrekiago erakusten dutelarik, aldi honetan ohitura berdinak diren jin beharko da probatzera. Behingoz ekoizpenean marka guztiak hau­tsiak izanik, ekoizleen sagarno guztia edan orduko arratseko bederatziak ez dira urrun izanen.

Beste edarientzat baso berria

Sagarnogile bakoitzari Baionako elkarte edo peña bat lotua zaio. Hauek pintxoak proposatzen dituzte, urtero desberdinak eta lantuagoak. Baionako elkarteak aspaldi ohartuak dira sagarnoak eta beren pintxoak elkarturik, mi­rakuiluzko lotura bat sortzen dutela Euskal Herriko ohitura herrikoia eta baionesen artean. Avironeko errugbiak lotura horiek zortzi guztiez sendotzen dituelarik. Peña horietan badira entzute eta usu historia baiones luzekoak :

Baionako dultzaineroak, Oraibateko txixtulariak eta pre­sentatzen ez den “Les Dauphins” txaranga.

Mugitzeko eta alkoholetik begiratzeko

Errugbi partidetan abiatzen den ohitura jada beretua du Sagarno egunak baso berriarekin. Aizinara egoiteko ai­nitz enganio proposatuak zaizkio publikoari, sagarnoa dasta tzen bururatu ondoan. Patxi Perezek mutxikoak ani­matuko ditu zortzi orenetan, eta ondotik bere konpaini­arekin hemengo eta mundu guztiko folk dantzak gutar­teko eginen ditu ; gaueko hamaiketan Baionako dultzai­neroek “La rrain dantza” enblematikoa joko dute. Handik aitzina bestan girotuak direnek segituko dute BUUZBU taldearekin, aurten deskubrituko dute euskal mashup akuztikoa. Bere buruari galdeka ari zaion irakurleak ez du beste e rremediorik Sagarno egunera jitea baizik estilo be­rri horren ezagutzeko. Eta antolatzailek aitzinetik guties­ten dituzte mozkortzea goraipatzen dutela akusamendu­ak. Burrasoek sagarnoa dastatzean haurrek Txotxttikia, alkoholik gabeko sagar jusa hartuko dute, eta bestalie­rren autogidariek txotxofer sagar jusa badute sagar gos­tua ahoan ukaiteko alkoholaren lanjerik gabe.

Sagarno egunaHerritarrak hiriaren erdian

Page 2: Herria 3008

• Birmanian, armadak ditu gider guzi-ak bere esku, dena larderia ! Libertategehiago eskatzen dutenetarik da AungSan Suu Kyi“Telebixta Lei-hotik” saileanere aipatzend u g u n a .A s p a l d i a npreso bezalaatxikia, oraiberriz auzipe-ratua dutemendekio hu-tsez. CarlaBruni frantsespresidentarenandreak eredei bat zabal-dua du libra-tua izan dadien.• Itsasoetan irriskuak emendatzen ari dirahaundizki. Somaliako itsaso eta Ekialde har-takoetan, jada hemen aipatua dugun bezala.Adeneko golkotik harat Filipinetako mariñelekdute gehienik pekatzen basakeria hori, filipin-darrak baitira alabainan munduko mariñelenhiruetarik baten heina orotara. Biziki aisebahitzen dute alde heietan itsasoetako jendeaeta dituzten kargak ebasten edo dutena zorroz-ki bakantzen, itsasoetan leihorretik aski barnaere. Lapurren gai hortaz ari beharrak dirabesteak beste nazione aitzinatuenen G8-koherriak, helduden uztailean Italian Berlus-coniren ardurapean, han baita lehennazioarteko biltzar hori egitekoa.• Pakistan hartako taliban islamista ausartaketa herri hartako jende gaixoa behar dituguberriz ere aipatu, zinez aipagarri baitira aldehartako berri txarrak. Herriko armada dute hanosoki oihestatua taliban terrorista horien kontra,tirahala bonbardatzen dituztela sasitar horienguneak. Orduan hauxe da gertatzen : herritarjendea ere dutela tiroz kausitzen. Gaixo haukiheska joaiten dira bataillaren gunetik etabaziren ondar berriekin 670.000 zibil bedereniheska joanak Swateko haranetik urrun, Mingo-ra hiri aldean. Bere partetik Kurutze Gorriarenobra hor dute lagungarri, ahal duena eginez,bai-eta, oraino ofizialago, ONU-ko nazioneenbatasuna bere partetik.• Aita Saindua Lur Sainduetan ibili delarikastetsu bat, bazuen behari mundu guzitik, etalehenik handik beretik. “Lur Sainduetan ororenleku badela” erranez, munduaren Aita egin-bidea bete du haundizki. Bazakien arras ontsaororen eta elgarren errespetu zuzenaz beharzuela mintzatu, jadanik aitzineko Joanes Paulobigarrenak egin zuen bezala, giristinoek judueriburuz egin huts edo behargabekeriez dolutuaagertu zelarik hura. Etzituena hor, bi aldeetarikso, juduak batetik eta musulmanoak bestetik,bakotxa berea gogoan, lehenagoko giristinoakhan gaindi armak eskuan ibili zirelarik hala-nola ! Oraikoan Israelgo armada ikusi du AitaSainduak han, zaindari bezala egia erran,

juduek daukaten poderea lagun.Erromako Elizaren buruak ez du

oraikoan erran bere aitzinekoaren doluedo barkamendu galdezko hitza baina

Salmoetako otoitz hau egin du denaden :“Bakezko zoriona goza dezala jauregi sainduhonek”, gaineratekoak erranak baitzituenaitzinekoak. Orai aitzinaragoko segidan nahiukan du urrats bat gehiago egin beste sines-tunekin, bera ere Abraham eta Moisen semeden Elizaren buru katolikoak. Giristinoek etabesteek haundizki parte hartu dute urrats sain-du horietan bestalde Zedrongo Jesusen azkenotoitzen lekuetan bai-eta, haundizkiago,Galilean, Nazaretako meza kartsu hartan,Anuntziazioneko elizan bazirelarik 40.000 fede-dun bilduak Elizen batasun otoitzetan, bainanere elizez kanpoko batzu juduen rabbin bat etamusulmanoen ordezkaria partalier eta lekuko.Otoitzez aparte, seinalatzeko da ere jestu ede-rrik izan duela Aita Sainduak hain meneratuakbizi diren palestinar zapalduen alde, nahiz eznehoren kondenatzerat etorria horrarat.• Erlisioneak Europan. Gai hortaz egin direninkesta batzuen arabera lau presunetarik hirudira Europan erlisione bat badutela diotenak.Errumanian da erlisione sineste gehienik herri-tarretan : % 97. Eta Grezian gero : % 89.Txekian gutiena, % 63 dira hor, erlisionerikbatere ez dutela diotenak. Europan % 34 kato-liko dira, % 27 protestant, % 25 ortodoxo, % 12musulmano, % 1 judu eta % 1 budista. Irlan-desak dira debotenak : % 67 dira hor ilabeteanbehin bederen ofiziotarat doatzinak, italianoakgero (%53). Gutienik Suedan (%9).• Ingalaterran Gordon Brown lehen ministroezkertiarraren travaillistak apalean dira % 23aldeko zituztelarik doi-doia, 1943 urtetik hunatizan duten gutiena. Beren kontra dituztenkontserbadoreak aitzinean dituzte orai 22 pon-duz.• Errusian burua gora ibili da podorea bitori-aren bestan, Dimitri Medvedev eta VladimirPutin eskuz esku beren herriaren 64-garrenurteburu hortan, desafiozko mehatxu batzu erezerabiltzatela haien herriari jazarriko ziren nor-nahiri. Jakinean egon.• Sri Lanka ugartea da lehen Ceylan deitua zenugarte haundi bat Indiaren hegoan bere 20 mili-un bizitzailerekin auzi gogorrak dituena berebatasunarentzat. Han orai zingales herritarrek(%74) dute gehiengoa eta Tamulek minoria(%12,5) eta aste huntan gelditu dute azkenhauk maioriari egiten zioten beren “Tigreen”gerla, milaka hil eginak dituena lehenagokoingles kolonia huntan. Orai bakea eta justiziahitzemaiten du M. Rajapakse presidentakbainan izanen du zer egin : lehenik hor ditutamulen 200.000 presoratu, hek nunbaitezartzeko, eta baketzeko.• Koweit herriko musulmano herrian lau emaztesartu dira deputatu lehen aldikotz bozetan, pre-sentatuak ziren 16 emazteetarik, eta orai berazlau emazte izanen dituzte 210 deputatuen gan-baran. 2005ean ziren onartu izan lehen aldikotzemazteak presentatzerat.

AHULDUEkonomiaren aldetik, Frantzia ahuldu da azkendenbora hotan. Eta hori mundu guzia jo duen“krisia” tzar horren gatik! Horra segurik zererraiten daukuten hor gaindi eta aski gora elko-rrak direnek ere aditzeko gisan! Dena den,ahultze hori nehork ez du aise ukatzen ahal.Azken egun hotan agertu konduek ere askigarbi erakusten dute badela sail gehienetanhalako flakezia bat untsa gogoetagarria...François Fillon gobernuburua hein bat baikordago halere. Dio Frantziak beste ainitz herri-aldek baino hobeki ihardokitzen duela. Gureauzo gehienek baino hobeki zernahi gisaz. Fil-lon mintzo baita “ lehenik aitaren eta gerosemearen” beihalakoak ziona, garbiki daukahobeki ihardokitze hori egiten duela partesegurik gobernuaren joka-bideak, gisa hartakoneurriak hartuak izan direla-eta... Hortan bixtanda ez direla denak ados... Ez hurbiltzekorik erefuntsean!

LANA XUHURGobernuburuak beste bi arrazoin emaiten dituberoan bero: bankoak sanoago ditugula Fran-tzian, batzuk petto larrixko batzu egin badituzteere, eta bestetik jendea ez dela izitu, arruntuzkurtua gelditu, kontsumoa xuhurtuz eta hola,hortan berean hori gertatu balitz ekonomiaoraino gehiago ahultzen ahal-eta...Horiek hola, azken sei hilabeteak arras txarrakizan badira, gerlaz geroztik izan diren txa-rrenak diote batzuek, nork daki ondoko egunekzer ekarriko duten? Lana polliki eskasten aribaita, 138.000 lanpostu galduak aurtengolehen hiru hilabetetan, hortarik beretik ezagunda egoera ez dela batere ona eta ekonomia ezdela aparantziarik ere berriz azkartzekoheinean... Zerua beti ilun beraz, ekaitzak iduribadu ere doi bat urrundua...

MAKUR HANDIAKAzken egun horietan, gaitzeko ortziak izan dirahor gaindi, frango tokitan harria ere ba. Ondori-oz, biziki makur handiak Frantzia behere hor-tan, hala nola Bordele aldeko mahastietan. Ali-maleko eremuak itsuski fundituak, mahatsgutiren mentura beraz, eta mahats gutirekinarnoa ere araberan izanen bixtan dena!Ainitzek badituzte beraz arrangura pisuak.Gainerat, Landesetan bereziki, urtarrilekoekaitzak oihana azkarki zafratu zuen tokietan,bazterrak kexu daude gobernuak hitzeman dirulaguntza hartarik ez baitute oraino sos bat erehunkia! Batzu arras lotsatuak, ez jakin zer eginbehar duten, nola behar duten ihardoki...Hainbestenarekin, Michel Barnier minixtroaksegurtatu diote delako laguntzek ez dutelagehiago hanbat luzatuko. Bere aldetik, Lan-desetako kontseilu orokorra bixi bixia deika arida gobernuari, gisa guziz holako beranta ezinonetsia dela...Azken berrien arabera haatik, minixtroak hauerran edo hura errran, aferak ez doatzi hobeki.Gobernuak hitzeman laguntzak uste bainoapalagoak izanen dira eta lehenik igurikatubehar Europa-mailean zer dioten...

BERROGOI URTEBordeleko feria-erakusketa handia ideki dajoanden asteburu hortan eta segituko du heldu-den astelehen aratsa arte. Berrogoigarren urteahiritik baztertxago muntatzen dutela, aintzirabaten ondoko gune zabal batean, autoentzatere ba alimaleko aparkalekua... Hamar egunez,bada hor nun zer ikus eta ikas, etxetakomuntadura ala zer nahirentzat, laborantzak ereba bixtan da bere tokia eta ez entraalekoa...

J-B D

2

Iniziatiba Internazionalistaren hautagaitza baliogabetua Hiru aste barne eginen diren Europar legebiltzarrerako hauteskundetan,ezin izanen du Iniziatiba Internazionalistaren zerrendak parte hartu. Ho-rrela erabaki dute Espainiar auzitegi goreneko epaileek. Arrazoina :Batasuna alderdi legez kanporatuak baliatzen duela hautagaitza bereaurpegiaren gordetzeko. Auzitegiko 16 epailetarik 11-k zerrendendebekatzearen alde bozkatu dute. Erabakiaren berri izan bezain laster,zerrendaren arduradunek dei egitea deliberatu dute.

Milaka lagunek krisiaren salatzeko maifestatu dute Bilbon Comisiones Obreras sindikatuak antolatu manifestaldian milaka lagunekparte hartu dute Bilbon. “Haien krisia ez da gurea” aldarrikatzen zutenparte hartzaleek. Antolatzaleek jakinarazi dutenaz maiatzaren 21-ekodeitu greba orokorrak ezertarako ez du balio. Comisiones Obrerassindikatak ez du grebarik deitzen egun hortan.

Iruñea eta Zaragoza arteko AHT trenbidearen alde Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidentak eta Jose BlancoEspainiar gobernu ministroak abiadura handiko trenbidea Iruñea etaZaragoza artean eraikitzeko akordioa sinatu dute Iruñean. Sanzek dio-naz, trenbide berriari esker Madriletik baztertuak ziren Nafarroa etaIruñea hirinagusia hurbilduko ditu. Akordioa bi urteren berantarekin izen-petua izan da.

PSOE eta EAJ-ren arteko ulermena beharrezkoa ?Ikusmolde hori jakinarazi du Ramon Jauregi sozialistak erranez jeltza-leen eta sozialisten arteko elkarrizketak beharrezkoak direla. Euskalabertzaleekin ulermen politikoa beharrezkoa dela herriaren aldeko oina-rrizko adostasunetara heltzeko dio Jauregik. Etorkizunean, bi alderdiek hitz egin beharko dutela onartu du Erkore-ka(PNV) jeltzaleak. Bainan bitxia iduritzen zaio orain arteko bi alderdienarteko zubiak suntsitu ondoan, sozialistek zubi horiek berriz eraiki nahiizaitea.

Ezker abertzalearekin elkarrizketa Ezker abertzalearekin elkarrizketak hasi ditzan eskatu dio Lokarribakearen aldeko plataformak lehendakari berriari. Gutuna bidali dio PatxiLopezi galdatuz ETAren indarkeriaren bururatzearen alde elka-rrizketaren bidez lan egitea.

Eroski Taldeak 97 milioi euro galdu ditu jazIragan urteko konduen arabera, Eroski Taldeak 97 milioi euroko galtzeakjasan dituela jakinarazi du enpresak. Galtze hoien arrazoinetarik :Caprabo saltoki handien taldea erosiz gastuak azkar emendatu dituela.Bestela, bere salmentekin, 208 milioi euroko irabaziak izan zituen.Jazko urtean, 164 saltoki ideki ditu eta 2.200 lanpostu sortu kooperati-bak.

Artesiagako orroitharria zikindua Frankoren diktaduraren garaian, 1939 eta 1941 artean, Irurita eta Eugiarteko bidea preso-esklabo bezala eraiki behar izan zutenen omenezezarri orroitharria zikindua izan da estreinatu eta 12 orenen buruko.“Bidegabeko bidea” izeneko eskultura tinduz bete dute ultra eskuinda-rrek, Cristo Rey, Falanjea eta faxisten aldeko izkribuekin. Iruritako elizasartzean ere izkribuak ezarri dituzte “gorriak” eta herritarrak mehatxatuz,Arraiozen bezala eta Elizondoko karriketan paperrak hedatuz. Horrelakogertakariak ikusiak ziren lehenago ere Amaiur, Doneztebe, Bera eta Baz-tango beste zenbait tokitan.

Bilboko Arte Ederren Museoa haunditua ? Iñaki Azkuna Bilboko auzapezak, Olabarri jauregian kokatzen den por-tuko egoitza erosi nahi luke espainiar gobernuari Arte Ederrenmuseoaren haunditzeko. Untsalaz portuko egoitza berria gobernuakSanturtzin egin behar luke. Auzapezaren arabera museoaren haunditzeabehar beharrezkoa bilakatua da obra asko ezin baitituzte erakutsi tokieskasez.

Agustin Gonzalez Azilu musikaria saristatua Nafarroako Gobernuak, Viana Printzea izeneko saria Agustin GonzalezAziluri eman dio musikari eta konpositore bezala egin lana saristatuz. 80urte dauzkan altsasuar konpositoreak lanean jarraitzen du. Zazpi lanberri baditu abian, besteak beste opera bat. Madrile ala Parisen gaindileku askotan ibilia da bere musikari esker.

Behobia-Donostiako 18.000 dortsalak, agortutaBeti bezala, sekulako arrakasta azaroaren 8an eginen den Behobia-Donostia arteko lasterkaldiarena. Hiru egunez salduak izan dira, anto-latzaleek 18 miletara mugatu parte hartzaleen txartelak.

Athletikeko jokolariei omenaldia, Bilboko kaleetanNahiz eta Erregearen kopako finala galdu, Athletic-eko jokalariak berota-sun haundiz omendu dituzte Bilboko kaleetan. Autobusez lehenik, gerooinez karrikak zeharkatu dituzte besarkada eta txaloen artean.

XAPELA ETA KOPA, BIAK !Nafarroan ere, eskubaloiak badu gero eta arrakasta gehiago. Aurten,Lizarrako neska gaztek egin dituzte gaitzeko balentriak ! Xapelgoa irabazilehenik eta handik zonbait egunen buruko Europa maileko kopa beretuAlemanian ! Ongi etorri guziz beroa egina izan zaiote Lizarrarat itzultzeaneta udalak omenduko ditu kartsuki igande huntan.

Mundu bat Lizarrako plazan eskubaloiko neska gazteeri ongi etorria egiteko !

Page 3: Herria 3008

HIRU EHUN URTE...Donibane Lohizunen, duela hiru ehun urte,1709-an beraz, muntatu zuten elizan organoarenohantzea edo kutxa, eta geroztik beti hura berada, organoa aldiz kanbiatua izana delarik. Hiru-garren mendeburu hori nahi dute ospatu etaigande huntan, maiatzak 24, aratsaldeko 4-etan,kontzertu berezi bat eskainiko da karia hortarat.Organo-joile, mugaz haindiko artixta gazte bat,biziki jeinutsua jadanik bildua daukan famarenarabera, Ana-Belen Garcia-Perez, Andoainensortua.Musikaren sailean, mail goreneko ikasketak badi-tu eginak eta aitzina segitzen ere. Europa guziangaindi azkarki kurritua da, denetan ukana dugaitzeko arrakasta.Kontzertu horren karietarat, irakurtze berezi batere eginen da, oroitarazteko aspaldiko gertakariaipagarri bat. Aldi huntan, nola 1745-ean Frantzi-ako erregearen alaba etorri zen bisitaz DonibaneLohizunerat....

ARRANTZA LEHEN ETA ORAIBi hitzaldi bat bestearen ondotik emanak izanen dira ortziralean, aratseko 9-etan,Donibane Lohizunen, Dukontenea egoitzan, 1609-a gogoan. Urruneko arrantza 16.eta 17. mendeetan eta euskal portuen arteko harremanak garai hartan, hori lehengaia Joxe Antonio Azpiazu gipuzkoar ikerleak lantuko duena euskaraz. Bigarrena,arrantza zertan den orai Lapurdin, hizlaria Aña-Mari Verges, frantsesez mintzatukodena.

TOPAKETAK Ziburun, Kulturen Topaketak festibala dute beraz aste huntan. Behin uste bainoxuhurtxagoa parte hartzearen aldetik, Concarneau hiriko bretoinak ez baitira denenburu etorri. Korsikarrak hor dira haatik. Bi egunez, ortziralean eta larunbatean, e-rakusketa, taller eta gaineratiko, izanen da mugimendu. Merkatu bat ere portu hegihortan, Euskal-Herriko eta Korsikako ekoizpen askorekin. Larunbat goizean, hitzaldibatzu, Ziburu eta Calvi bi herriak aipatuz. Aratsaldean, besta portu aldeko etxoletan,etxola horiek espresuki muntatuak besta horrentzat. Bestalde, bakalau prestatzaileenlehiaketa, bakalau-afaria, dantzaldi bat eta su-ziri botaketa.Igandean, ez festibalaren kondu, bainan ildo beretik nolazpait eta besta giro berean,Kaxkaroten lasterraldiak izanen dira. Abiatzea goizeko 10-etan.

ZER ATERABIDE ?Nahiko sukarra bada bulta huntan Donibane-Ziburuko portuan, bereziki arraina xu-xenean saltzearen gainetik. Aldi bat baino gehiago aipatuak ditugu eztabada horiek,beti berdin samin daudenak. Aterabide bati plantatzeko menturan, kontseilu orokorrakbilkura berezi bat muntatzen du, ekainaren 3-an eginen dena Baionan. Komertsalde-gia partzuer, arrantza elkarte guziak ere ba.

3

Ana-Belen Garcia-Perez organo-joilegazte arraroa

HENDAIA - Abbadia jauregianMaiatzaren 23an - 18:00etan

Hemengo eta urrungo kantuApirilean “ Ixo ! ” folk musika taldeari ongi etorri egin ondoan, “ Kaperan, akapela ” saileko bigarren emanaldia maiatzaren 23an, larunbatez, 18:00etan ira-ganen da, Hendaia Abbadia jauregiko kaperan.Kontzertua bi zatitan. Lehenik euskal kantuak eta ondotik hizkuntza desberdineta-koak. Pentsatzen dugu Antoine d’Abbadie zenak gogoko ukanen zuela, hark 14hizkuntza baitzaizkien !Hastapenean, Pantxika Solorzano ariko da eta berak egin kantuak emanen ditu,eta besteak, Mikel Laboak kantatzen zituenetarik izanen dira, berrikitan zendu ar-tista handiaren omenez. Ondotik, Kenka eta Pavel “ Palenka bikotea ” osatzen dutenen aldi eta hizkuntzadesberdinak erabiliko dituzte. Kenka Txekian sortua da eta Pavel Eslovakian. Be-ren ama hizkuntzetan kantatuko dute baina ere errusieraz, alemanez, frantsesez,gazteleraz. Musika tresna gisa gitarra edo/eta flauta erabiliko dute.Antolatzaileak dira : Euskal Kultur Erakundea, Hendaiako Herria eta Antoine d’A-bbadie Fundazioa. Sartzea : 8 €. Lekuak aurretik atxikitzeko, deit : 05 59 20 04 51.

MAITE DITUGUN OLERKARIAKCARMEN VALOIS

ZARAUZTA-RRAREKIN

Hatsa elkarteak “Maite ditugun olerkari-ak” saileko egun berri bat muntatzen dumaiatzaren 23an. Aldi huntan CarmenValois zarauztar olerkariarekin. Hitzor-dua, larunbat goizeko 9.30etan Sen-peren, Amotz Larraldean. Ondotik,oinezko ibilaldia Sarako Suhalmendinbarna, 13etan bazkaria Zugarramurdin(izenak eman aitzinetik : [email protected]), 16etan Amotz Larraldean Carmen Valois-ren olerki irakurketa.

Bi aratsez iragan dira joanden astean,asteazkenez eta ortzegunez, Maiatzelkartearen 25. Literatura solasaldiak,Euskal Museoko gela nasai batean,Baionan.Lehen aratsean, 40 bat lagunekomultxoa da bildu. Emilio Lopez Adan-ekongi-etorria eginik, eta bide beretik Xal-bat Arbelbide heletar zendu berriareneuskaltzaletasun suharra agurturik, biidazlek, Odon Noblia aihertarrak (“Ame-tsa”) eta Peio Jorajuria bidarritarrak(“Uzkinazo luma”) beren obra berriaklaburki aurkeztu dituzte, Lucien Etxeza-harreta Maiatz elkarteko arduradun na-gusiaren galdeeri ihardetsiz.Ondotik, Eñaut Etxamendi da entzule-goaren aitzinera agertu. Maiatzekplazaratu berria du bere idazlan ugarienlehen liburukia (bertze seiren menturabadugularik). Lehen batean, euskaltzalebatzuk – Piarres Aintziart, KoldoAmestoy, Manex Pagola, Iñaki Etxeleku,Beñat Achiary, Itxaro Borda, Maite Idirin– goraipatu dute, bakotxak bere gisa,ezterenzubiarraren ibilbide oparoa, Eus-kal Herriko jendearen sofrikarioa barnetiksenditu duen idazle poeta, gizon hez-gaitza, errebesa... Laudorio horiek guzi-ak ez dituela merezi die umilki ihardetsiEñaut Etxamendik, bere burua zerbitzarittipitzat daukala... Horrelako “zerbitzarittipi” gehiago balitu Euskal Herriak !

Biharamunean, Mixel Thicoipe amikuz-tarrak (“Gorrail azeria”) eta Xabaltxzuraidarrak (“Kantuak”) dituzte berenobrak aurkeztu, Antton Luku-ri tokia utziaitzin. Hunek “Euskal kultura ?” gogoeta-liburua du plazaratu berria Pamiela argi-taletxearen bidez. Eztabaida zorrotzakpiztu dituen obra, nahiko polemikatsua,Hiru Punttu taldearen Fauxto karrusaantzerkiaren hari berekoa. Bainan ez otedira holako obrak behar, bideratzen arigiren euskal kulturaz gogoeta sakonakegiteko ?

Manex Pagola gitarrarekin, EñautEtxamendiren goresle, Lucien

Etxezaharretaren begipean

MAIATZ ELKARTEARENLITERATURA SOLASALDI ABERATSAK

80 bat laguneko multzoa da BaionakoGaztelu Berrira hurbildu joanden larun-batean, Euskal kultur erakundeak etaAEKk antolatutako Hitzaditza diktake-tan parte hartzeaz menturatuz. Lauga-rren aldikotz zen gisa hortako ariketaantolatua, jendea euskaraz idazterabultzatu nahiz. Eta urtetik urtera partehartzaileen kopurua goiti doa, berezikigazteena. Hiru sail bazeuden : 13-16urtekoena, Peio Jorajuriaren “Zetarenbidean,oinez” testuarekin, AnttonHarignordokik irakurturik ; euskaraikasten ari dutenena, Jean Louis Da-vanten “Ongi zahartzeko” testuarekin,Mari Aines Gorostiaguek irakurturik ;eta euskaradun helduena, Itxaro Bor-daren “Batekin ez aski” testuarekin,Kattalin Salaberryk irakurturik, idazkiaski zaila, parte hartzaile askori entzundiegunaz. Emaitzak hauexek izandira :- 13-14 urtekoetan, 1 Allande Etxe-berri (4 huts), 2 Arkaitz Soubielle, 3Leire Ihidoy.- 15-16 urtekoetan, 1 Amaia Hiriba-rren (2 huts), 2 Eztitxu Malharrancin, 3Intza Arçuby, 4 eta 5 berdinean AinhoaBoscq eta Ixa Hiribarren.- Euskara ikasleetan, 1 Elodie Ba-rrennes eta Regine Sabatier (4 huts),

3 Nadine Felix, 4 Dominique Hastoy, 5Quentin Lavigne eta Ximuna Prevost.- Euskaradunetan, 1 Bea Urruspil (3huts), 2 Sebastien Castet, 3 GexineThicoipe, Eulatz Zufiaurre eta AnnieEtcheberri.

Gazteetan, Amaia Hiribarren (Itsasu) etaAllande Etxeberri (Zaro) irabazle

Xapeldun nagusia, Bea Urruspil donapaleutarra

EUSKARAZKO DIKTAKETA

LAKETA

Diktaketa denboran

HIZKUNTZA ESKUBIDEEN URRAKETAK

Urte oroz bezala, Hizkuntza Eskubideen Behatokiko Paul Bilbao eta Ione Josiek2008an Ipar Euskal Herriak ezagutu duen egoeraz pundu bat egin dute joanden asteanBaionan, hedabideen aitzinean.Eta diote ez dela 2008an aldaketarik gertatu Frantses Estaduan, hunek hizkuntzaeskubideak beti bezala ukatzen baidizkie bere lurraldeko populu desberdineri,frantsesa daukalarik hizkuntza ofizial bakarra. Eta “hizkuntza ttipiak Frantziako ondaredirela” Frantses Konstituzioko 75.1 artikuluan sartzeak ez du egoera den mendrenezaldatu. Horren lekuko, Iparralde huntan, Euskararen Telefonoaren bitartez (tel.05.59.59.49.48) Behatokiari eginak izan diren salaketak edo kexak, gehienek diotelaherriko etxeek eta frantses administrazioak beti bezala ukatzen dutela euskararen pre-sentzia beren zerbitzuetan, presentzia hori normala behar litaikeelarik. Eta Behatokiakgaldegiten du euskaldun bakotxari behin eta berriz eskatzea bere hurbileko zerbitzue-tan euskarak toki gehiago har dezan (Posta, banku, axurantza etxe, herriko etxe...).Bertzalde, EEPri aurkeztuko dio ondoko egunetan Behatokiak hizkuntza eskubideenurraketen txostena eta maiatzaren 26an Nazio Batuen Erakundeko HaurrenEskubideen Batzordean parte hartuko du.

Page 4: Herria 3008

4

HAZPARNEIdiak elkartearen pestak“Idiak” elkartearen pestak ditugu aste undar huntan Hazparnen.Ortziralearekin hasiko dira maiatzaren 22 an, aratsaldeko 7tan,Kolegioko haurrek egin 160 marrazkien erakusketarekin. Ondotikdantzaldi gaua.Larunbatean maiatzaren 23an, 11etan behi lasterrak behi jokoplazan (Ganaderia Deyris) hiru gazterekin : Sofiane, Morgan etaClément Dumecq ofizioko lasterkariekin. Aratxe bat emanen duteondotik haurren jostagailu. Eguerditan bazkaria oihal aterbebaten azpian, “ KOSTALDE ” kantari taldeak alaiturik. Aratsalde-ko 6 orenetan Peña elkartearen aitzinean behi lasterrak. Aratsal-deko 7 ak eta erdietan, Elgar Oinka dantzari taldea, ondotik ape-ritifa mutxikoak dantzatuz eta dantzaldia gauean “Didier Anima-tion”-ekin. Igandean maiatzaren 24 an 10 orenetan karrikan“Paseo sevillan” Kanboko Izarra soinu taldearekin eta Hazpar-neko Joaldunekin ; 10-ak eta erdietan meza Idiak Peñako kideenparte hartzearekin. Mezaren ondotik Entzierro Ttiki eta Entzierrohaundi Peña eta pilota plaza artean. Bazkaria aratsaldeko 2tan,oihal aterbe azpian, Barhenne anaiek alaiturik. Aratsaldeko 6 tan,“ Herrian Kantuz ”, Ezkia Kanta eta Idiak Peña-ko kantariekin.Dantzaldia gau guzian Salbatoreko pesten bukatzeko.

Ballet DivertimentoMaiatzaren 23 an larunbatarekin Mendeala antzokian aratseko 9tan, “Ballet Divertimento” Montreal-ko gazte balet ospetsua horizanen da, Trans Dantz festibalaren karietarat.Orain duela urte ainitz hasi lankidetza sendotzeko helburuarekin,

mugaz bi aldetako Dantzaz eta Garazikus elkarteak elkartu diraEuskal Herriko dantzaren garapena sustatzeko xedez.

ElgarrekinElgarrekin kantari taldea Belokeko Abadian izanen da heldudenigandean maiatzaren 24 ean. 30 gizonez osatua den kantore hauguziz preziatua da Euskal herri osoan, eta ere urrunago. Taldeahazpandarra da eta tokikoak badauzka bere sabelean bainanainitz kantari badira ere auzo herrietakoak. Izan diten elizakoakala herrikoiak, orotako kantuak abesten dituzte, españolak, italia-noak eta berdin Errusiakoak. Orotarik osatua dute beren kantal-dia. Talde hau, Ipar Euskal Herriko hoberenetarik da, bakarlarikantari ainitzekin. Kantaldi bakotxa lehena balute bezala moldat-zen dute tokiak eta entzuleak galdatzen duenari egokituz. Ahurtikoabadiako elizan entzuteko aukera izanen dugu beraz heldudenigandean aratsaldeko 3 orenetarik goiti. Jakinez lekua zoin ego-kia den horrelako talde baten entzuteko, dudarik ez da jendeanonbre haundian juanen dela Belokerat igande huntan. Sartzeaurririk izanen da.

Elgarrekin kantari taldea

Taldeko hiru dantzari

Ezkia OinezJaz bezala, Hazparneko Ezkia ikastolak “Ezkia oinez” mendiibilaldia antolatzen du, Urtsu mendiaren inguruan, heldu denelainaren 1.ean, astelehenez. Aurtengo berritasuna :bizikletazko ibilaldia ere eskainia da.Bi ibilaldi proposatuak dira :

- itzuli handia, 12 km-koa ; izen ematea 8:30etan- itzuli tipia, 6 km-koa ; izen ematea 9:30etan

Eguerditan, Kurutxetako Bordan, bazkaria (zikiroa ogitartean),animazioa eta ostatua.Abiatzea Kurutxetako Bordatik. Parte hartzea : 6 €.

SENPEREJaun erretora eri - Egun hautan jaun erretora eritu zauku etaeritegirat altxatua izan da artatzeko. Desiratzen diogu lastergutartera itzultzea berriz osagarria kausiturik. Holakoetansenditzen da parropiako artzainaren behar samina. Eskerrakeskainiko ditugu zonbeit denboraz gure erretora ordaindukoduten apezeri eta partikulazki Sarako eta Azkaingo jaunerretoreri.

Hiruak Bat lotizamendua - Duela berrogoita hamar urte herriaksustaturik egin zen “Hiruak Bat” deitu zuten lotizamendua.Lehenik 15 etxe egin ziren oraiko sozial horien idurikoak. Emekiemeki bertze andana bat egin zen, orotarat 36. Ez orai ikustendiren bastiza handietarik bainan denak etxe berexak. Nerefamiliarekin lehenetarik sartu ginen, laster eginen du 48 urte.Azken denbora hautan herriak lan gaitzak egin dauzku. Elektrikaeta telefona lurpez ezarri eta ongi behartua zen bidea arraberritu.Oinezkoentzat trotoarrak alde batean. Autoen pausalekuakbertze aldean eta erdian bide ederra. Lan horien bururatzearenohoretan andere auzapezak gonbidaturik etxegune hortakobiztanleak elgarretaratu gira ganden ortzirale iluntxean. Zinezederrak diren lan horieri behako bat emanik San Josep eskolakohaurren jostaleku aterbean egin da biltzarra. Hor andereauzapezak erran dauku lan horiek 500.000 euro hurbil gostadirela. Laguntza zonbait ardietsirik ere diru zama ederra herriarengain da. Eskertu ditu herriko teknikalariak eta hor lan egin dutenenpresak. Eskertu ere kartiereko jendeak lanen denboran hartubehar izan duten pazientziarentzat. Elektrika sindikatak eman dubere laguntza eta zindikata hortan departamenduko lehendakariden Sempe andereak goretsi du andere auzapeza herrianderaman politika dinamikoarentzat. Goresmenak ere MartxelArribillaga axuantari, sindikata horren biltzarretan herriaren aldeekartzen duen karrarentzat. Horiek entzunik zintzur bustitze bategin dugu herriak eskainirik.Hau ere erran behar dut, lotizamendu horren proiektua agertuzelarik inguruko jende asko kexu zen, hoinbertze etxe kasikdenak elgarren gainean kalapita ederren bidea. Gainerat pagalan izigarria bizkarraren gainean. Luze gabe ainitzek peko errekajoko dute eta holako. Ez da hala gertatu. Jende bakotxak landesberdinetan bere familiaren hazteko ogia irabazi du laneanxintxoki. Kalapitarik ez dugu izan. Errekarat nehor ez da joan.Urte sailaren buruan gure egoitza ttipiaren jabe egin gira.Kartiereko jendek elgar ezagutzen ginuen eta auzoen artean betigoxoki bizi gare. Beharra gertatu delarik frogatu dugu etaerakusterat eman denak osoki eta errotik elgarri josiak garela.Horra “Hiruak Bat” herriko lehen lotizamendua izan denarenixtorio ttipia.

Larrungo trein ttipia - Larrungo mazelan trein hori abiaturikaurten egiten ditu 85 urte. Trein hori kudeatzen duen zerbitzukoelkarteak nahi izan du urteburu hori zerbeit moldez ospatu.Hortakotz gomitatu ditu auzo herrietako 85 urte aurten egitendituzten presunak. Horien adina ikusiz bakotxa laguntzailebatekin. Ni ere sail hortakoa izanez parte hartu dut nere etxekolaguntzailearekin. Beraz ganden larunbat aratsaldean 2orenetako bildu gira orotarat 60 lagun. Treinaz joan gira Larrunkaskoraino. Xantzarekin zerua garbi zen eta bazterrak ongi ageriziren. Argazki bat jende multxoarekin hartua izan da. Eta gero horberean krakada bat ona eskaini daukute. Ondotik 4.30etan betitreinaz beheiti jautsi gira denak lorios aratsalde bat goxoaelgarrekin iraganik. Goresmenak eskaintzen ditugu ospetasunhorren moldatzaileeri eta bereziki itzuli hortan gutaz arduratudiren bi andere gazteeri. Bai erdaraz eta bai euskaraz ezin hobekilagundu gaituzte. J.I.

Pala xapelketa - Ekainaren 20etikirailaren 5eraino iraganen da pala lehi-aketa bat Hiribehereko pilota plazan.Ohiko bi maila izango dira, bai-eta hiru-garren bat ekipo mixtoz osatua. Izenakeman ekainaren 8a aitzin, 12 euro per-tsonaka. Xehetasunak :corine.har@voilà.fr edo 06.14.29.54.15.Antolatzaile, Ttirritta eta Latsa elkarteak.

UZTARITZE

MAKEA - LEKORNE

Maiatzaren 23an “Harri Hitzak” erakusketa - Jada doi bataipatua, bainan halere azpimarratu behar den besta, iraganen daMakea Etxehandian larunbat huntan. Hor aurkituko dira gurehaurñoak beren burrasoekin eta erakasleekin eta ohartuko girazer lan baliosa egin daukuten gure ondareaz. Aratsalde goxo etaalai bat iraganen dugu, han aurkitzen bagira, bixtan da ! Orai, goimailerat iragana den Ganixtar klikaren entzuteko parada ukanendugu ere, bai-eta ohiko dantzak eta Haurrock-en emanaldianundik ez ! Eta hauk guziak urririk. Oraitik guzieri ongi etorri bero-beroena, eta segur ez zauzue dolutuko gutarterat etorririk.Airetik - Gure pilotariak gogotik lotuak ditugu plaza laxoan.Batean irabaz, bestean gal, ikusiko zenbat bikote joanen direnhelbururat. Dena den suerte on jokolari bakotxari, eta HerveBonetbeltx bezala ardiets plaza gizon saria !Eriak eta xaharrak - Orotan bezala baditugu gutartean, eta izen-datzea aski balitz, batzuen sendatzeko eta erne idurikoen gazte-tzeko, har nezake maiz luma hauk guzien goresteko ! P.I.

ANGELUXibertako golf guneko ziloak nahitaraxehakatu dituzte.Xibertako golfeko hamaika zilo inguruaitzurtu dituzte ezezagunek asteartetikasteazkenerako gauean. Buruzagiek buru-tu lanei esker biga berehala konponduakizan dira, baina beste bederatziak hetsibehar izan dituzte hiru egunez. Hotel duGolf hoteleko paretetan “Euskal Herria ezda salgai” handizki idatzirik izan da.Momentuko inor ez da aitzurketa horretazjabetu. Angeluzain elkarteak salatu dituChibertako golf zelaian eginak izan direnkalte horiek. Angeluzain elkarteak ohar-tarazten du golf zelaia ez dela saltzekoeta ez dela tratu imobiliariorik abiaturik.Hogei bat langile ari direla hor etaAngeluko ekonomiaren motore bat dela.

Dassault enpresa kondenatua.527 mila euro pagatu beharko dizkiehegazkingintzako lantegian ari direnlangileei. Arrazoina : ohizko lan karrera etahoni doakion hilabetesari emendaketarikez dutela langile horiek sekulan eskuratu,borroka sindikala eraman dutelako CGTsindikatuaren izenean. Diskriminaziosindikal hori kontutan hartu dute lan auzite-giko jujeek, baina Dassault Angelukozuzendaritzak iragarri du dei eginen duelakondenu horren kontra.

BAIONAIparraldeko Sozial sektoreko langileak karrikan100 bat langile sozial bildu da joan den ostegun goizean Baio-nan, Kontseilu Nagusiaren aitzinean. Hezitzaile, laguntzailesozial, psikologo, erizain, familietako langile, zerrenda luzeada, beren lan baldintzak salatu dituztenena. Diote, gero eta langehiago badutela RSA edo “ Revenu de Solidarité Active ”deituarekin oraino gehiago ukanen dutela, eta parean mediorikez zaiela emaiten. Ordezkaritza bat Christophe Martin etaKotte Ezenarro kontseilari sozialistekin bildu da langileenkezken berri emaiteko.

Ospitaleko langileak Bachelot legearen kontra Estatu osoan joan den ostegunean deitua zen mobilizapeneanparte hartu dute Baionako ospitaleko langileek. Goizekohamaiketatik eta arratsaldeko hiruak eterdi artean, publikoaribanatu dituzte beren mugimenduaren arrazoinak. Sud eta CGTsindikatuen sustenguarekin salatu dute, lege proiektu horrekontzat emanen dituela osagarri saileko lanpostu murrizketak,hala nola erretretara doazen bi langiletatik bat bakarraordezkatzeko ohitura berria.Egun bat animazio BaionanMaiatzeko laugarren larunbata beti berezia da Baionan, egunhortan iragaiten direlako Baionan Kantuz eta ondotik SagarnoEguna. Aurten ere bi hitzorduak elgarrekin dira. Goizeko11etan hasiko da eguna Lacarre plazan kantu berrrienerrepikapenarekin, ondotik Merkatuko galeriaren betetzeko etaairosteko. Programak kantu berrixkak eta ezagunagoakproposatuko ditu, denek berena egiteko gisan.Arratsaldeko animazioak 4etan hasiko dira, Orai Batekotxistulariek eta Hiriburuko trikititxa eskolak karrikak alaitukodituzte, Sagarno Egunaren estrena ofizialerat heltzeko 6etan.Huntan Sagarno Egunean eskainiak diren 20 sagarnoenekoizleek eta hauek xerbitxatuko dituzten 20 peñetakoordezkariek lehen basoa beteko dute oihukatuz “ goraBaionako Sagarno Eguna ”. Hitz hauek dute Espainiako ateaidekiko eta publikoak hiru orenez, Sagarno Egunaren basoaeskuan, 20 sagarno ezberdinak jastatzen eta konparatzenahalko ditu, elkarteen pintxoak edo Ikastolako taloak janez,euskal soinu, kantu eta bertsuak gozatuz. Hain zuzen taldeainitz ibiliko dira batetik besterat: Orai Bateko txistulariak, JoTxistua, Les Dauphins txaranga, Gaiteroak, Ibaialdekokantariak, Trik’ero eta Etxepare lizeoko bertsulariak (TxominElosegi, Ximun Cazaubon, Maiana Irigoyen…).Arratseko 8etarik goiti Patxi Perez eta bere konpainiarekinmutxiko eta dantza piko, eta gaualdiaren bukatzeko Buuzbugaraztar taldea.

Behi esnea urririk banatua supermer-katu aitzineanELB Sindikatuarekin berrogei laborariksalaketa operazio ” berezi bat antolatudute joan den astelehenean, AngelukoBAB2 saltegiaren aitzinean : behi esneadohainik banatu diete erosleei. Esneontzi handi eta banderolekin jendeariesplikatu diote euskaraz eta frantsesez,

laborariei esnea ehuneko hogeitamarapalago pagatua zaiela aurten iazetik,horrela behi esnetik bizi direnek ezindutela iraun eta luza gabe laborantza utzibeharko dutela. Horren parean eta super-merkatuetan esnea ber prezioan saltzenda, berdin karioago ere, horrelaartekariek sakelan gero eta diru gehiagosartzen dutelarik. Orotarat, 300 pinta behiesne eskaini dute, denbora hartuz jen-dearekin mintzatzeko. Eta erosleek, labo-rariekin bat egin dute : ELBk dio esneprezioak, ekoizteko gastuak kontutanhartu behar dituela, laborarien lana beharden bezala ordaintzeko, kota sistemaatxiki eta hobetu behar dela, eta estatuarigaldegiten dio, esnetegieri erosten dutenesnearen prezio minimoa inposadiezaien, oroitaraziz galtzeetan saltzeadebekatzen duen legea esne egileei ereaplikatu behar zaiela.

Bideko jendeak Manonen ?Aste bakarraren epean bideko jendenharrera auziak begitarte bat arrunt berriahartu du. Hona non Michelle Alliot Mariebarne ministroak, prefetak hartuerabakiaren gainetik airez aire pasatuz,gutun bat igorri dion Claude OliveAngeluko oposizio buruari, erranez azke-nean Manongo eremu publikoa izanendela gune hoberena uda honetan bidekojendeak errezibitzeko. Nahiz gutun ho-rrek ez duen legezko deus indarrik, JeanGrenet BAM-eko presidentea atseginekinutzi du, eta alderantziz ulitxetan JeanEspilondo Angeluko auzapeza. Hori ezlarriena izanik, hona non berrehun batManongo auzotarrek protesta manifestal-di bat burutu duten joan den larunbatean.Honen ordezkariak errezibitu dituelarik,Jean Grenet BAM-eko presidenteakdeklaratu die, azkenekoz uda honetan ezdela leku bihirik hautatuko bideko jendenkarabanen hartzeko, krisi zelula bat sor-tuko dela BAM-en aferaren kudeatzekokarabanak jiten hasiko direnean.

ELBkoak esnea urririk banatzen

Page 5: Herria 3008

5

AIHERRALehen komunionea - Komunione ttipiaedo lehen komunionea egin dute 13haurrek, joanden igandean, Aiherrakoelizan. Horietan 9 aihertar, 2 izturiztareta 2 donoztir i tar, denak zoin po-l l i tagoak ! Meza arras ederra zen.Goresmenak horien prestatzen laguntza

ekarri duten katixima egileeri ! Ikusargazkia.

Herriko pestak hurbiltzen ari… -Aurten ekainaren 26tik 29ra iraganendira, ortziral aratsetik astearte goizaarte. Hots Hazparnekoen ondotik etaHeletan iraganen den “Euskal HerriaZuzenean” aitzin. Manera hortan, denekkontent izan behar lukete. Egitarauarenxehetasunak ukanen ditugularik, hemenberean agerraraziko dauzkizuegu.Anartean, orroit orain beretik 4 egunhorietaz, usaian bezala denetarikdenentzat izanen baita !

Herriko trinketa obretan - Aiherra erdi-tik dabilana, fite ohartuko da GAZTE-TXEA trinketa hankaz gora ezarridutela. Alabainan, obra haundiak hasidira, urte ondarreko bururatu behar dire-nak. Duela 40 urte eraiki zen trinketarifreskaldi bat ekartzen diote… Teilatu,jartoki, pareta, aldagela berriekin, baieta aterbe eta berinezko pareta batekin,trinket berri bat izanen dugula ez dadudarik. Gaztetxea, beti Gaztetxean,arras freskaturik !

13 komuniantak, Xipri Arbelbide, Sylvie Minjoueta Françoise Aphal-ez inguraturik

BAIGORRISortze - Joanden astean, Bixente Telle-tchea eta Mélanie Eletti, Juantorena osta-tua atxikitzen duten bikote gaztearenohantzean sortu da beren lehen haurra :Antton Edouard Jean deitu dutena. Gureongi etorriarekin, osagarrian eta maitasu-nean haundi dadila sortu berria eta gores-men beroak aitameri.

Heriotze - Larrazkena xahar etxeanzendu da Marianne Almonecil 87 urtetan.Ehorzketak iragan dira hurbil-hurbilekofamiliak inguraturik. Doluminak bere bisemeeri eta hauen familieri.

Asteburu aberatsa - Joandean asteankazeta huntan aipatua izan den bezala,asteburu hau mugimendutsua izanendugu ; ortziralean eta larunbatean bi egu-nez izanen diren bi hitzorduekin : Irulegi-ko sotoaren besta eta Euskal Trail-ekantolatu hiru lasterkaldiak.Bi gertakariek gisa batez izpiritu beradaukate : xoko huntako bizia hobekiagertzea. Sotoak mahastiak eta arnoa,lasterkaldiek aldiz ingurumena, herriaketa lekuko ekoizpenak ezagutaraztea.Orroitarazten dugu Sotoko arduradunek

bi egunentzat xutik emana duten egita-raua. Ortziralean eta larunbatean, goizetikarrats, mahastien bisitak oinez, 4 x 4autoetan edo zaldiz. Sotoan berean bisi-tak, jastaketak, barrikagintza eta harrizizelkatze erakusketak, barrika pirripitatuzzoingehiagoka. Haurrek ere izanen duteberen xokoa. Gose direnek, errekia jatenahalko dute tokian berean.Ortzirale eta larunbat aratsean (20.00tan)afaria izanen da Sotoan, hortan partehartu nahi duenak, behar du tokia atxikideituz 05 59 37 41 33. Bertzalde, ortzira-lean 18.30tan Barik Arythm-ek emanendu kontzertua eta larunbatean 18.15tanTokia taldeak “ L’Elixir des frères Groom ”antzerkia mitologiaz.

Egun beretan kurrituko dira ere EuskalTrail-ek antolatu hiru lasterkaldiak. Muga-ren bi aldetarik ibiliko dira, haatik, bazte-rreri so eta janari onetaz bertzalde, behar-ko dute kurritu. Ortziralean, BaigorritikUrepelera eta larunbatean Urepeletik Bai-gorrira. Ibilbide horietan ez da mugimen-durik faltako, 700 lasterkari eta 150 lagun-tzaile izanen baitira hor gaindi.

Bi egun horietan lasterkaldiak tenoreberean abiatuko dira : 1 : 5.00tan “ Endu-rance Trail ” (2 x 65 km), 2 : 7.00tan“ Trail des villages ” (2 x 45 km), 3 :8.00tan “ Trail gourmand ” (2 x 25 km).Lasterkariak ikusten ahalko dira ortzira-lean Izpegin (1 eta 2) 6.30 eta 10.30akartean, Bankan (1-2 eta 3) 8.00 eta12.30ak artean, Alduden (1,2 eta 3) 9.15eta 15.30 artean, Elizondon (1) ; 10.45eta 14.00en artean, Esnasun (1 eta 2)12.20 eta 15.45 artean, Urepelen heltzea(1, 2 eta 3) 11.15 eta 18.00ak artean.Larunbatean, Alduden (1, 2 eta 3), 5.15eta 9.15 artean, Meharroztegiko lepoan(1 eta 2) 6.15 eta 9.15 artean, Luzaiden(1) 7.50 eta 10.00ak artean, Arnegin (1)8.00 eta 10.50 artean, Ehuntzaroikolepoan (1,2) 9.15 eta 12.30 artean, Ban-kan (1, 2 eta 3) 9.40 eta 14.00 artean,Urdantzian (1) 11.00 eta 15.30 artean etaBaigorrin heltzea (1, 2 eta 3) 11.15 eta18.00 artean. Bidean, lasterkariek janedanak izanen dituzte, ortziralean : Izpe-gin, Bankan eta Alduden, larunbatean :Otsaxarreko lepoan eta Bankan. Arra-tsean aldiz afaria denentzat Plaza Xokon20.00tan.

DONAIXTIEzkontza - Ibar Agerreko Cecile Golphe eta Mathieu Lantenoiz esposatu dira. Gores-menak eta zorion agiantza hoberenak haiei.

HELETADolu - Partitua zen Xalbat Arbelbide Jondoni Jakobe bidean duela bi urte egina ezzuen partearen egitekotan, Marie Andrée bere andrearekin, han du junt eginherioarekin Josefateko baratzera doan bidearen hartzeko 71 urtetan. Gazterik askomugimendutan engaiatua zen, J.A.C. sindikat ala kultur eremu edo girixtino urratsetanhor zabilan beti.Laborantxa munduan ere berrikuntzen segitzale edo berdin pizle hala nola Cumabaten sortzaile tresneriaren elgarrekin erosteko eta ibiltzeko. Elizan koka ahala jendebildu da Xalbaten ehortz egunean. 15bat apezen inguruan Xipri bere anaiarekin.Jinak otoitz egiterat sustengu ekarriz jada hunkia izana zen familia guziari.Mari Andree bere esposak, haur ala haur ttipiek, haurridek familiekin onhar ditzateladolumin bizienak eta hi Xalbat adineko laguna goza ezak pausu eta bakezko zoriona.

Mezak - Larunbat aratseko 7 orenetan Armendaritzen, igandean 9 orenetan Heleta-Mehainen, 11 orenetan Landibarre-Iholdin. Herritarra

IZTURITZE

Biltzar nagusi - A.E.P. elkartearen urteko biltzarra maiatzaren 22an, ostiral aratseko8:30tan iraganen da, parropiako gelan usaian bezala. Kide guziak gomit dira bereziki,bainan elkartean sartu nahi duten beste zonbeit presuna balire ongi etorriak litezke.

Lehen komunionea - Joanden igandean zen Aiherran bi herrientzat, Izturitzetik 2zirelarik Amaia Dachary Gaineko Etxekoa eta Maeva Durruty Etxeparekoa etabestalde Antton Balavoine laster gure herritarra izanen dena etxe berrian sartzearekin.

IRISARRI

Eskubaloia - Helduden ibiakoitzean jokatuko da xapelgoko azken partida TrebesBadens-en. Irabaziz geroz, Nazionala 2 mailan litaizke irisartarrak datorrensasoinean. Bi autobus joan beharrak dira harat, lehena 13.30 etan jokolari, trebatzaileeta arduradunekin. Bigarrena 14.30 etan sustengatzaileekin. Oraindik toki batzu badi-ra. Gazteetan, nesken hiru taldeak sailkatu dira finaleko : finalak Oloruen jokatuko diramaiatzeko azken asteburuan, 29 an eta 30 ean, hor ere sustengaitzaleak saldoan joa-nen direlako menturan.

IBARLADolu - Mundua utzi du 71 urtetan Roger Indaburu Indaburukoak. Familiaren doluarijuntatzen gira.

BIDARRAI

Bidarraiko lasterketa – Maiatzaren 31n, Mendekostez, iraganen da 16,5 km-komendi lasterkaldia, Baztandarrak elkarteak antolaturik. Aurtengo hau, 12garrena. Abi-atzea igande goizeko 8etan, Onjoenetik (parte hartze gastua : 12 euro). Egun bereanbeharrak dira ere oinezko ibilaldia (abiatzea 8etan plazatik), zaldizko ibilaldia (abiatzea9:15etan Onjoenetik) eta haurren 3 km-ko lasterkaldia (abiatzea 9:30etan plazatik).Herriko trikitilari gazteek plazako bazterrak alaituko dituzte. Pilota partidak ere beha-rrak dira arrabotean. Eguerditan, lasterkariak saristatu ondoan, bazkari nasaia trinketbarnean 20 eurotan ; bazterren alaitzaile : Iruritako Fernando. Egun osoan, edari etatalo.Lasterkaldirako, xehetasun gehiago eta izen emaite : www.baztandarrak.fr

Jazko hiru lehenak, Xemartin Auchoberry (3°), Herve Bros (2°), Patxi Iratzoki (1°), aurten nor ote ?

UREPELE

Baigorriko Baleako behien marka - Urte oroz bezala, Baigorriko Baleako behienmarkatzea eginen da aurten maiatzaren 30ean, larunbatarekin, Sorogain mendi etabazka lekurat joaiteko helduden buruila arte. Ongi etorria zabaldua zauzue deneri, la-borari ala bertze, Balea kaxko huntarat itzuliño bat eginez egun goxo bat pasatuz etaagian iguzkia lagun ! Ohar bat nahi nuke egin Urepeleko Marka huntaz, urran urteriburuz ; badu jada zonbait urte kabalen markatze hau egiten dela larunbatarekin. Betimaiatzaren azken larunbatez iragaiten da. Aurten segurtasun neurriak hartuak izanendira kabalen markatzeko leku bazterrean. Zuhurtziaz, ikusleek beharko dute azindenpasaiatik baztertu edo urrundu. Laster arte beraz.

XANTXOTETIK IZURARA

Bortüaren Egüna AhüzkinBehien bortürat eremaitea eta huni doakion besta igaran neskenegünean ospatü daAhüzkin 10 garren urtekoz. Abiatzea oinez kabaleekin doatzinendako goizeko zazpiaketerditan, eta autodunak ez dira Altzaitik baizik iragan beste bideak zerratüakbaitziren. Egüerditan üsatü apaidüa egin da. Ahüzkira joaiten diren behiak gorrastakdira, üdan belar honik atzemaiten düe eta Mauleko abere hiltegiak lan jarraikia biltzendü horier esker.

Gamere/Zihigako eskolaren gainetikMixel Arhancet Atharratzeko kontseilariak François Fillon lehen ministroari eta XavierDarcos hezkundekoari letera batetan galtatü die kontütan har dezen Gamere/Zihigakoherriak eginahalak oro egiten dütüela familia gazteak jinarazteko, horrengatik merezidüela horko eskolak zabalik egoitea.

Hogeitahamar bat eskultura agertzenditu, ederki ordenatuak, aldizkatuaklehengo gailu xaharren artean, MikelAmade izturiztar artistak, jendeak ede-rresten duela erakutsia zaion bildumaohargarria. Gutiz gehienak haritz-zur hutsean zize-landu ditu, biño uharrian eta aurkeztenditu ere beste bi buztin berotuzko eskul-tura ttipi.Ez dira zurlan arruntak bainan bai gordi-nak Mikelenak, ez da jendeari laket izannahi duen zizelkaria. Zuzenki sartzen daekaian, beharrena egiteko eta heineangelditzen da leunkerietan eta luzamene-tan etsitu gabe. Koloreztatzen ditueneanobrak ez ditu pintzel xehez milikatzen,tindu hunki sendoa emaiten diote.Izuran erakusten dituenetan, nola ezizan liluratua erdialdean xutitzen den,jende itxura eta apaindura orekatuezosatu, zur eskultura bizkor polikromatuikusgarriaren ganik ? Haren gainaldean

altxatu dituenak, izari ttipikoak badiraere, deigarriak dira : ezpel aldaxkanlibratu duen ibiltari meharra eta itzaletikargira bermarazten duen gatibu doha-kabea, asmoaz, eta lanaren lanaz lan-dua… Batetik bestera joanez hordaude : Ama-alaben batasun maitaga-rria, Aralarko Mikel Goiaingeruarenkemena, alde bitarik argia hartzen duenagerkizunez osatu diptiko esoterikoa…Tinduz gorritua da hau, mihi erraldoiaiduri, argia ixurtzen zaio behereanegileak hustu dion askan ; lurrean denzur arrunt zangoduna da, haren berezi-tasuna hegiak marrazten diola jendesoslaia. Zinez ikustekoak dira Amadekbildu lehengo gauzak eta hain artoskizizelandu obrak.Erakusketa Haize Berri kulturetxeanageri da, astelehenez salbu, 15etarik19etara, maiatzaren 30eraino, denentzateta urririk. Ez hutsegin !

P. Errekarte.

Page 6: Herria 3008

Ze kopeta ! Apezeri prediku ?Eta zer oraino ? … Gisa hor-tako solasak ahozkatuko dirasegur… hanbat gaixto neretzat.Egia erran, ez naiz nihorenatakatzen ariko bainan zer egi-ten ahal dugun elgarrekinaztertzen. Denak zahartzen arigare, ba apez eta ba elizatiar.Ondokoeri zerbeit jasta ema-teko nola egin? Predikuek eragin guti dute etagainera predikariaren ahotik u-rrunxko gelditzen dira beharrigehienak, urrun edo nahitaraelkor. Zer gelditzen zaigu?

Lekukotasuna. Hitzik gabe-koa. Jendearen baitan ohar,harridura edo galde sortzenduena. To holakoa, holako eki-talditan, obretan… bestetanparte hartzen duena, mezanibiltzen da oraino? Fededunada beti?

Jendearen alde onazohartzea, hortan finkatzea gureharremana. Jendeak egitenduena, eta gauza on frangoegiten da alde guzietan, izanbakarka, izan elkartetan,goraipatuz, sustengatuz, lagun-duz.

Otoitza. Ez mekanikoa, formu-lazkoa… bainan sendimenduonez bete betea, baikorra etaoilo larrua ematen duenzinezko esperantzez orratua.Gaineko hiru punduak girixtinoguzieri zuzendua baldin badiraondoko bizpahiru adibideakapezeri edo elizetan erabakiakhartzen dituzteneri zuzenduakdira. Hiru toki desberdinetanhartuak. Ez nehork gaizki harotoi ; “correction fraternelle”aipatzen genuen semenarioannintzelarik, bizi ditake oraino el-

garrekin bide egite hori.Eliza nagusian. Gertatu dakantaldi bat bazelakoan elizanagusian, larunbat arratsekomeza, kartier batetako kaperabatean egitea. Kantaldia 5orenetan zen. Elkarte baten 40urteen karietara egina zen.Parada ona 40 urtez jendek biziizan duten elkartasun eta gai-nerateko gauza on guziengoraipatzeko, meza ematekotaula gaina partekatu beharbaldin bazen ere artistekin.Musika tresna edo mikrobatzuek etzioten otoitzeri trabahaundirik eginen.

Kartier batean. Aspaldi dukartier batetako jendea, gazteta zahar, mugitzen dela biziaatxikitzeko pilota plaza etakaperaren inguruan, urte guzizmuntatuz pilota lehiaketa,konzertu, meza eta zikiro jate.Alta gan den urtean, gaztekentzun duten gauza bakarra,beren lanaren goresmenarenorde, erasialdi on bat nahiga-beko petto bat gertatu baitzenmezaren tenorearen inguruan.

Herriko plazan. Erramuegunez, egiten da lasterketapollit bat emazteri eta neskeribaizik idekia. Edozoin adine-tako lasterkariak izaten dira.Ahalmen hurriko haurren Inte-grazio batzordearen alde egitenda. Abiatu aitzin beroketa egi-ten dute herriko plazan, umoreonean musika ta guzi. Erra-muak benedikatzen dira tokiberean. Antolatzaileek egita-raua finkatzen dute erramuen

benedizionearen tenorea erres-petatuz. Aurten azken hau,zoko batean egin da, elizagibeleko aparkalekuan… He-rriko plazan 195 lasterkari etaberen sustengaitzaleeri hurbilegiten ahalko zen, usaianbezala errespetatuko zutenelizkizuna, eta ze parada onaberena eta gurea balo-ratzeko…Holako adibideak baditazke horgaindi. Ez gare horienmetatzen ariko. Da baizik, nereiduriko ez dugula “geto” bateansartu behar, guk girixtino zaha-rrek transmizio zerbeit eginnahi badugu. Barkatu apez la-gunak! Zuekin gaude! Ez dutbatere gutiesten zuen lana,goretsi baizik bainan… bada-kizue beti hobeki egiten ahaldela… Eta atxik! (Gogoan dutP. Aintziarten “Azken apeza”, li-teratura obra ederra bainan,morala azkar atxikitzeko, horibururatu eta segidan irakur libu-ru baikor bat, lehen bai lehen).Harrigarria da ehorzketetanegiten duzuena: hoinbertzekantaturikan ere, zuen solasakbadu pisu, sendimendu,itxaropen, errespetu… Bibazuek! Holakotan muinetarainosartzen dira erranak eta beharrifrango izaten da entzuteko.Berriz ere atxik!Apez batek errepusta bat eginnahi badio huni, egin dezala.Nere ondoko aldia uzten diot.Han artean, nere buruaprestatuko dut erasialdi batenhartzera!!!!Ez baldin bada holakorik,Kuxkurriori emanen niokehitza. Zer diok Felipe hire ego-era berriaz? Zer bizi dukCIMADE horren baitan?

Mandio.

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Nork ezagutzen du Suu Kyi ? Deiturak berak erakusten du ezdela Europarra, are gutiago euskalduna. Birmanian bizi den emazte bat da,agintarien taldearen aurka agertu dena aspaldian. Badu orai hamahiru urtebere etxean bizi dela, bainan ezin jalgiz etxetik. Nahiz etxean bizi, egiazkobahitua. Bake-Nobel saria emana izan zaio bainan ez dio deus aldaketarikekarri, hain bortitzak agertzen direlarik agintariak. Preso politikoak ugari diraBirmanian.Aldiz, alegera gaitezen Roxana Saberi irandar eta estatu batuetar kasetarianderea libratua izana da joanden astean. Zortzi urteren presoaldia emanazioten barrandari gisa jokatu zelakotz, omen.

***1905 : Urte hartan bozkatua izan zen Elizen eta Estaduaren bereiztearenlegea, Xuri-gorrien arteko gatazkaren bukatzeko. Hori zen helburua, bainansekulako eztabaidak sortu ziren orduan, armadak ere parte hartzen zuelalegearen aplikatzeko, bereziki Bretainian eta Euskal Herrian. Behar zirengurutzeak kendu eskoletarik, auzitegietarik, ospitaletarik, hots Estaduakzaintzen zituen toki guzietarik. Gerla zibila idurikoa sortu zen orduan,bereziki eskolaren gatik. Ez dezagun ahantz borrokak izan zirela ez bakarrikjendeen artean, bainan ere familietan. Hauxe erakutsi digu hain zuzenFrance 2 gateak eskainitako telefilmak joanden astean. Errientsa bat, esko-la publikoko errientsa ezkondua Estaduko funtzionaria batekin eta harenanaia erregetiarra, legearen kontrakoa. Bien artean erakusten du, giristinoaizanez, zer den tolerantzia. Eskola zen bereziki gai zatikorra, eskola pu-blikoa eta eskola pribatuaren artekoa. Ehun urte baino gehiago iragan dira.Dirudianez, eztitua da giroa bi eskolen artean eta sortu da hirugarren bat,ikastola euskararen onerako.

***Ekialde hurbila : Benedikto XVI.-k egin du bere itzulia Ekialde hurbileanargi eta garbi erranez han daudela hiru erlisione : juduak, musulmanak etagiristinoak. Hasi da Jordaniatik eta gero bisitatu ditu Israel eta Palestina.Bidaia zen, omen, irriskuz betea, bainan goraki aldarrikatu du hiru erlisionekbizi behar dutela askatasun osoan eta han bizi diren Israeldar eta Palestin-darrek bakearen alde jokatu behar dutela, bakotxa bere lurraldean. Horiizan da Eliza Katolikoaren mezua. Ez dakit entzuna duten hiru erlisionetako“integristek”, denetan baitira holakoak.

***Errugbia : Top 14 delakoa bururatu da igandean. Miarritzek jo du Mon-tauban (38 eta 10), Baionak irabazi Parisen kontra (31 eta 27). Aldiz, Akizeketa Mont de Marsan-ek gadu dute. Azkenak izanez, Pro 2-ra joaiten dira,Miarritze bosgarren sailkapen orokorrean Euro-kopan sartuko da datorrenurtean. J.H.

Apezeriprediku.

Maiatzaren 23a, larunbata :14.00 : “Euskal sinesmen zaharrak” Josepa AurkenerenaBarandiaran Historio erakaslea (3. Partea)Berrriz zabaldua : Maiatzaren 25 (23.00); 26 eta 28an (14.00eta 20.15)

Maiatzaren 24a, igandea :Iratzeder, euskal idazle eta olerkilariari omenaldiarensoinuak (2009-05-09 Donibane Lohitzune).Berrriz zabaldua : Maiatzaren 27 eta 29an (14.00 eta 20.15)

7.15, 14.45, 20.45 : Lapurdi Irratiaren kronikak egunero :Asteartea 26 : Jondoni Paulo Apostolua – Gure garaia-rentzat misionest bat – Pierre Andiazabal.Asteazkena 27 : Liburuen alorra – Elkar Megadendatik PeioEtxeberri-Aintxart.Osteguna 28 : Irunea-ko elizbarrutiaren berriakOstirala 29 : Herria astekariaren prentsa bilduma – JamattittDirassar.

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

Maiatzaren 20a, astezkena • 20.00 : Angeluko Pilotarienak lehiaketakofinalaXala Waltari /Ibarrola Oçafrain Maiatzaren 21a, osteguna Salbatore • 8.00: Alduden, 2001an grabatua izan denXalbador kantatuz• 9.00 : Maiatz solasaldiak• 10.00 : Musikaren besta bezperako musikal-dia• 11.00 : X. Leterekin egin elgarrizketa • 12.00 : Ahobete Hots Mikel Markezekin• 13.00 : Hamakaren deia liburu irakurketa• 14.00 : Hegoaldeko ostatua AndoniTolosarekin

Maiatzaren 24a, igandea • 9.30: Gure bazterrak Hendaiatik • 10.30: Meza Azkainetik • 12.30: Gure arbasoak, Julen Madariaga

EUSKAL IRRATIAK

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

ELIZONDOKO KANTALDIANafarroarekin zerbait lotura duten26 abesti miresgarriki kantatuakizan dira Bazko xahar arra-tsaldean Elizondoko “ Lur ”dantza lekuan.

Entzun-ikusgarri hortan elga-rretaratu dira eskualde eta belau-naldi ezberdinetako kantariak :Baigorriko ibarrekoak, Iholdi,Garazikoak, Amikuztarrak,Aezkoarrak, Amaiurtarrak, Iruña,Leitza, Lizarra eta Tuteraaldekoak.

Adin handikoenak 82 urte ditu etagazteenak 18.

Abeslari ainitzek plazetan kan-tatzeko parada gutti ukaitenbaitute, estimatu dute ukan es-kaintza eta entzuleek ere bai kan-tarien agerraldia.

Bidenabar sekulan edo bizikibakan kurutzatzen diren kantariekelgar hobeki ezagutzeko okasionebat izan da. Hortako bereko kan-tarientzat orroitzeko egunageldituko da.

Kantuen artetik ongi irakurtu Bida-rraitar Peio Jorajuria-ren olerkisakon batzuer jarraikiz, eredu guzi-etako abestiak entzun araziak izandira : bertsu zaharrak, jotak, ahotshutsez kantatzen direnak, musikazlagundutakoak.

Badakigu lehen aldi huntan bazte-rrean gelditu direla beste kantueder asko, eta halaber beste kan-tari handi asko, bainan nahitez, bioreneko epea ez gainditzekotan,hautu bat egin behar zen nolaz-pait. Bi kanturen artean entzuleerdenbora mikorik gal arazi gabe,halako bikote eta talde andanabaldintza hoberenetan taula gain-eratu da. Oraingo teknikak ahal-

bidetzen duen gisan, nahi zutenikusleek pantaila handi bateanikus zitzazketen arizaleak.

Orok betan kantatu azkenarenaitzinekoa Xalbador zenaren “ Na-farroari ” bertsualdi osoa izan da,egunari zoakion bezala. Ondarrik,entzuleek berek ere nahi baitzutenparte hartu, “Urepeleko artzaina”Xabier Lete-ren olerkia apuñatikabestu dugu.

Nahiz ordurako Auritzeko KulturEtxeak egina zuen bere ikustateaAuritzen kantarien ariketaapailatuz, eta Ortzaizeko ofizialeekpentsatua zuten bakar zonbaitberen bestarat gomitatzea, Elizon-doko entzule batzuek zioten kan-taldi horrek merezi lukeela denbezala, oso osoan Nafarroako edoBaxenabarreko beste herri zon-baitetan errepikatzea.

Ageriko beste elkarte antolatzalerikagertuko den Baigorriko BA-SAIZEA-ren funtsarekin eta euskalsen berdinarekin ! Ez da dudarikbaliosa litaikela kantu horiek orainojende gehiagori ezagut arazteko,eta kantarier beren sailari jarrai-kitzeko gutizia emaiteko. Burdinajo behar da bero deno !

Ene Eiheratik

Jean Louis Laka eta Eñaut Etxamendi

EUSKALTZAIN OSO ETA EUSKALTZAIN EMERITU

Euskaltzaindiak 2006an hartu duen erabaki baten ondorioz, 75 urteraheltzen diren euskaltzain osoak euskaltzain emeritu bihurtzen dira, haatikeuskaltzain oso gisa zuten kargua atxikiz. Gaur badira bortz euskaltzainemeritu : Piarres Charritton, Jean Haritschelhar, Emile Larre, Jose AntonioArana Martija eta Txomin Peillen. 70 urte betetzen dituen euskaltzain osoaere emeritu bilaka laiteke, bere nahikariz. Eta euskaltzain bat emeritu bi-lakatzen delarik, automatikoki euskaltzain oso berri bat izendatzen da. Halagertatu da Txomin Peillen emeritu bilakatu ondoan, Xarlex Videgain eus-kaltzain oso izendatzearekin. Izendapen desberdin horiek haatik halako na-hasmendu bat sortu dute jende frangoren baitan. Gauzak ageri hunen bidezargiago izango direlakoan gaude.

Page 7: Herria 3008

Xala - Waltari . . . . . . . . . . . .40Etcheverry - Harizmendi . . .20Angelun, Haizpeko itsas hegihortan maite ginuke pilotarenbesta horietarik maizago etagehixago, gauzak hoin ederkiegiten dituzten arduradunekin.Holako arats batzuek erakustendute dudarik gabe bere lekuaduela pilotak hor ere, hor ikustendiren pilotazale, pilotari eta jendeguziekin. Ala pilotariak ditugu oteeskas, mailik hoberenekoak.Baina zertako ibil beti haundie-nen ondotik. Ariz dira hauk erehobetzen. Bertsulariekin ere horigertatu zen denbora batez :denek Mattin eta Xalbador nahi,hoberenak. Aldiz jin ziren bestebatzu ere, ariz ariz. Ez duguiaberdin egiten ahal pilotarekin,hoberenak eta besteak gehiagonahasiz ? Partida huntan, 5-0hasirik gazteak, 10etan berdinziren, eta 25-18 ere beste alde-rat, Xalak 8 sake eta Etcheve-rryk 6. Xalak ez du ahantzia trin-keta.Ibarrola - Oçafrain . . . . . . . .40Sorhuet - Etcheto . . . . . . . .36Hau partida ederra, berriz ere :18tan berdin, 19tan ere, eta33tan azkenik. Eta xapeldunakberriz ere nausitu, bainan laupilotari eder behar ziren holakopartida baten egiteko. Horiekhola, oren bat eta erdi bainogehiagoz jendea loriatua zuenpartida hori gaizki finitu da,Echetok azken kintzeanaztalzaina zartaturik artamenetxerat joaitera behartu baita.Eta ez egun batentzat : sei bathilabete beharko ditu berriz trin-keterat itzultzeko lapurtar pilotarihaundi horrek. Kuraie on Thierryeta zorionak, agian !

GARAZIKO TROFEOAEzcurra - Kurutcharry . . . . .40Sorhuet - Jeanots . . . . . . . .23Finalerdia zen hau, jendea polli-ki, eta partida bat arras prestua,erran nahi baita holako karietanikusten den su hura gabea,Sorhuet batere ezagutu ezduguna. Botean berean PatrikEzcurra nausi zuen, 6 sakerekineta urruñarrak 4 bakarrik. Hots,14-0 ziren berehala Ezcurraren4 sakerekin, eta gerokoa gero.Bielle - Harismendy . . . . . . .40D. Saldubehere - Lazcano .23Bigarren huntan, Etcheto kolpa-turik, Lazcano arizan dela, horidugu erran behar zena. EtaBiellek 8 bote sartu dituela, etabat bakarrik Saldubeheregazteak.Helduden astelehenean jokatukoda Garatenean aurtengo Trofeohorren finala. Bi finalistakezagutzen ditugu orai : Bielle -Harismendy batetik eta Ezcurra-Kurutcharry bestetik. Partida 5orenetan hasiko da astelehe-nean 50etarat. Parioa libro !

BAIONATTIPIANAguirre - Benesse . . . . . . . .50M. Gonzalez - J.C. Dermit . .20Ez beha halere sobera konduhuni, ixtripu bat izan baita horere. Mikel Gonzalezek kaska batharturik matrailan, nahi ukan dusegitu halere, bainan ez baitzenberdina haren ondotik. Kuraiaeder da, bainan ez aski.

PLAZALAXOANXapelgoak hemen, 6 partida,Bidarrin, Arberatzen eta Haz-parne Zelaian jokatuak. Huna

nola joan diren : Etcheto-Maitia(Noizbait) 40, Laduche-Berasateguy (Azkaine) 25.Aguerre-St Esteben (Itsasu) 40,Latchere-Iturralde (Maule) 25.Lucu-Jaureguy (Amikuze) 40,Elissalde-Saldumbide (Itsasu)14. Palomes-Arambel (Baigorri)40, Mariluz-Endara (Sara) 10.Etchebarne-Arue (Denak Bat)30, Etcheveste-Sasco (LauHerri) 21. Bonetbeltche-Etchebarne (Airetik) 30, Etche-vers-Arbeletche (Irisarri) 15.

HEGOALDEAN? IRUJOFINALEAN ETA BEROIZ ERE !Martinez de Irujo . . . . . . . . .22Oinatz Bengoetxea . . . . . . .15

Xala - Zubieta . . . . . . . . . . . .22Gonzalez - Laskurain . . . . .17

Galarza V - Arruti . . . . . . . . .18Ongay - Urberuaga . . . . . . .11Hiru partida hauk Donostianjokatu dira Atano III-an eta bildudute jende ainitz holako par-tidekin alabainan, eta berezikixapelgoko finalerdi bikain ho-rrekin. Lehen partidan, birazka,Xalak eta Zubietak aitzinaldeaharturik goizik, lanean ari beharbesteek, ezin harrapatuz.Bainan buruzburuka hori izan dagaitzekoa dena den. Irujok 6-0hastean baina 11etan ados,baina Irujoren besoa, eta gerojokoa, nausitu holako Oinatz bizibati.

Nagore - Larramendi . . . . . .22Bengoetxea VII - Garmendia20Hau berriz Berrioplanon jokatua.Mikel Beroiz . . . . . . . . . . . . .22Mikel Olazabal . . . . . . . . . . .14

Capellan - Lasa . . . . . . . . . .22Mikel Goñi - Eulate . . . . . . .20

Cabrerizo . . . . . . . . . . . . . . .18Apezetxea . . . . . . . . . . . . . . .13Gaitzeko partida egina du lehenhori Beroizek bigarren mailekofinalerdian Tolosan Olazabalbezalako pilotari finariirabazteko. Eta ikus Mikel Goñiere, bainan maiz galtzale.Olaizola I - Mendizabal II . .22Titin - Pascual . . . . . . . . . . .15

Mendizabal I - Beobide . . . .22Belloso - Oteiza . . . . . . . . . .15Ireguan galdu du haatik TitinekPascualekin Asier Olaizola etaMendizabal on batzuen kontra.CHARLES TOULETJOAN ZAIGUPilotaren gizon baliosa zen egunhauetan joan zaigun adiskidehau. Hiriburuko seme, eskuhuskako pilotari bikaina izanagaztetan, Louis bere anaiaberdin suharrarekin, hau liburueder batzuen egile ere izanapilotaz eta pilotariez. AldizCharles izan da Baionan, SantAndreseko trinketaren, Ligaren,Federazionearen eta PilotarienBiltzarraren eta hainbestegazteren erakasle eta ardu-radun, kaseta, irrati eta telebiste-takoak bestalde, bere biziarenbururaino kasik, eta bazituen 92urte zendu delarik. Ehorzketakartsu eta hunkigarriak izan dituberak arrotz etzuen Hiriburukoelizan, Boutineau jaunaren eskeronezko mintzaldiarekin. Guredoluminak onhar ditzatela famili-ak eta pilotako arduradunadiskideek, hauk ere gurekinzirenak azken hortan. Bego

7

PILOTARIENAK : BETI BERAKHAATIK ONDARREAN ETCHETO KOLPATU

LEGEZKO ABISUMAITRE Olivier GANET - NOTAIRE

B.P. 6 - 64250 ESPELETTEAVIS DE CONSTITUTION

Suivant acte reçu par Me Olivier GANET,Notaire à ESPELETTE, le 15 Mai 2009,en cours d’enregistrement à la SIE deBAYONNE, a été constituée la sociétécivile de moyens dénommée “ARTAMU-GI”, siège social : SAINT JEAN DE LUZ(64500), 77 avenue André Ithurralde.Capital social : DEUX MILLE EUROS(2.000,00 € ), divisé en 200 partssociales de DIX EUROS (10,00 €) cha-cune, numérotées de 1 à 200.Objet social : la mise en commun detous les moyens matériels nécessairesen vue de faciliter l’exercice des acti-vités professionnelles des associés, etnotamment l’acquisition ou la prise àbail de tous les immeubles et droitsimmobiliers nécessaires à l’exercice deces professions, ou au logement de sesmembres ou de son personnel.Durée : 99 ans à compter de son imma-triculation au R.C.S. de BAYONNE.Cession de parts sociales : Cessions departs soumises à l’agrément des asso-ciés.Nommés gérants de ladite société : Mon-sieur Xavier LAFITTE, kinésithérapeute,demeurant à GUETHARY (64210), 442Chemin Inta. Et Mademoiselle LeireECHEVERRIA usage ECHEVERRIA-IDIARTEGARAY, kinésithérapeute,demeurant à CIBOURE (64500), 63avenue Jean Jaurés.La société sera immatriculée au RCS deBAYONNE.Pour avis, Maître GANET.

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial«Central Forum» - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)AVIS DE CONSTITUTION

Aux termes d’un acte sous seing privéen date à BAYONNE du 05 Mai 2009, il aété constitué une société présentant lescaractéristiques suivantes :Dénomination sociale : NEA Piscines &SpasForme sociale : Société à responsabili-té limitéeSiège social : 1, rue de Houndaro,64600 ANGLETObjet social : Achat, vente, installationet rénovation d’équipements de loisirs.Durée de la Société : 99 ans à compterde la date de l’immatriculation de laSociété au RCSCapital social : 15 000 eurosMonsieur Paul SECRETAIN, et MadameRégine SECRETAIN demeurant 1, Ruede Houndaro 64600 ANGLET, sont nom-més premiers Gérants de la Sociétépour une durée indéterminée.Immatriculation au RCS de BAYONNE.Pour avis.

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial«Central Forum» - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)AVIS DE MISE EN LOCATTION-GÉRANCEAux termes d’un acte sous seing privéen date à ANGLET du 05 Mai 2009,M. Paul SECRETAIN, loueur, a donné àtitre de location-gérance à la SociétéNEA PISCINES & SPAS, SARL en coursd’immatriculation au RCS de BAYONNE,au capital de 15 000 €, dont le siègesocial est 1, Rue de Houndaro,Un fonds commercial et artisanal d’a-chat, vente et installation de piscines etspas, mise aux normes et détection desfuites, pour lequel il est inscrit au RCSBAYONNE sous le N° 394 560 072,Pour une durée de cinq ans à compterdu 1er Mai 2009. Pour avis.

IKAS euskal pedagogia zerbitzuarenohiko biltzar nagusia 2009ko maiatzaren30ean, larunbatarekin, 09:30etik eguerdiarte, Uztaritzeko Lapurdi salan.Solas gaiak :• Alazne Petuya elkarteburuaren sar-hitza : IKASen egoera euskarazko ikas-materialgintzan, agintaritza publikoareki-lako harremanei buruzko puntua, bai etaegoitza berriaren proiektuaz, segidan gaihonetaz Dominique Lesbats, Uztaritzekoauzapezaren mintzaldia, eta ondotik era-kunde publikoen ordezkarien hitzaldia• Iragan urteko lan bildumen eta konduenaurkezpena, eztabaida eta bozka• Aurtengo egitasmoen eta aurrekonduenaurkezpena, eztabaida eta bozka• Administrazio kontseiluaren berritzea• Bakoitzak ekar lezakeen gaia.Xehetasun gehiagorentzat, IKASera dei :05 59 93 24 80

Scop COPELECTRONICZ.A. du Hillans - 64990 - St Pierre d’Irube Les associés de la scop Copelectronicsont convoqués en :Assemblée Générale Ordinaire Annuelle,le 04 juin 2009, à 17 h 30,Au siège social de Copelectronic, à StPierre d’Irube,à effet de délibérer de l’ordre du jour sui-vant :- lecture du rapport du Conseil d’Admi-nistration,- lecture du rapport du commissaire auxcomptes,-présentation et approbation des comp-tes,- affectation des résultats,- démission-admission de nouveauxadministrateurs,- renouvellement du mandat du commis-saire aux comptes titulaire et suppléant- variation de capital.

Le Conseil d’AdministrationTYAX SNC

Société en Nom Collectif au capital de1.000 €

Ancien siège : 220 rue du Pommarin38430 MOIRANS

Nouveau siège : 162, Rue Belharra64500 SAINT JEAN DE LUZ

RCS GRENOBLE 487 539 173AVIS DE TRANSFERT DE SIÈGE

Il résulte de la décision des actionnai-res de transférer le siège social du 220Rue du Pommarin, 38430 Moirans au162, Rue Belharra, 64500 Saint Jean deLuz, à compter du 30 avril 2009 et demodifier en conséquence l’article 5 desstatuts.La société sera désormais immatriculéeau Registre du Commerce et des Socié-tés de Bayonne.Pour avis, Le gérant

LAN ESKAINTZA

Erakats elkarteak 2 gaztebilatzen ditu ikerlanbatzuentzat. Lanpostu horiekgobernuak lagundutakoakdira. Horri buruz, doi bat zohi-tu jakitate handiko ikerleenondoan formatuko dira gaztehoriek, denbora berean iza-nen dutela parada gustukoaluketen lan baten egiteko :bada xede leku izen biltzearijarraipen baten emaitea,azterlan zenbaiten eremaitea,beren ikuspegirako ikerpene-tan moldatzea… Interesatuekidatz dezatela helbide hone-tara : Erakats, 34 Kameliaetorbidea, 64600 Angelu.

IPARRALDEKO ORDEZKARITZA BATNAZIO BATUEN ERAKUNDEAN,

NEW YORKENJaz bezala, aurten ere Ipar Euskal Herriko ordezkaritza bat – TerexaMichelena, Mailis Iriart, Jokin Irungaray, Audrey Hoc eta XanMarguirault – joan da New Yorkera, Nazio Batuen Erakundearenegoitzan maiatzaren 18tik 29ra iragaiten den Jatorrizko herrieriburuzko eztabaiden 8. batzarra egonkorran parte hartzeko. Batzarhortan nahi lukete Ipar Euskal Herriaren egoera hobeki ezagutarazi,hortik kanpo ere konferentzia batzu antolatu bi bideoren bidez(Nomada Tx, Bidaia intimoak) eta munduko jatorrizko herriekin loka-rriak indartu eta sakondu.

ERLEGINTZAK SUFRITZENEuskal Herriko erleek negu hotz eta luze honetan ainitz sufritudute, erlezainek kofoinetan erle galtze handiak izan dituzte, usaia-ko herena baino askoz gehiago. Erleak bizirako ezinbestekoakdira, ezti, ezko, lore hauts eta erregin eztia ekoizten baitituzte,baina ere munduko landareen polinizazioa % 80an segurtatzenbaitute. Heldu den irailean, munduko erlezainak Monpellier-enelkartuko dira, Apimondia kongresuaren karietara: Euskal Herrikoerlezain batzuek honetan parte hartuko dute erlegintza zertan denaipatzeko zientifikoekin batera

ABERTZALEEN BATASUNARIBULEGOKO MATERIALA OSOKI EBATSIA

Nork eta zergatik eraman ditu, joan den ostegunetik ostiralerako gau-ean, alderdi abertzalearen hiru ordenagailuak eta Internet/Telefonomateriala alderdiak pleinta ekarri du, gauzak kurioski iragan baitira :AB.ren ondoko geletan den EKAITZA astekari politikoaren bulegoakez baitira hunkiak izan, sarbide errazagoa ukana gatik. Europakohauteskundetan AB buru eta beharri lotua den momentuan, ohointzahorrek ahal tekniko guztiak galdurik uzten ditu. Alderdi abertzaleakbere kidei eta adiskidei laguntza presatuaren deia zabaltu die bereibilmoldea lehen bai lehen normaleratzeko.

GAZTE EGUNA BAIONANAbertzale gazte kolektibo batek Gazte Eguna antolatzen du Baionanmaiatzaren 23an, egitarau honekin : 16:30 manifestaldi alaitua Her-riko Etxe aitzinetik abiatuz, 18:00 bertsu poteoa, 22:00 kontzertuaNapoleon gelan, Esne Beltza taldea eta bertze…

BATERA BERRIZ BIDEANBatera batasunak hedabideak bildu ditu joanden astean Baionan,bere ikusmoldea emaiteko bereziki Balladur txostenaz. Hunek pro-posatzen duen lurralde antolaketa berriak tokiko indarreri dutenbotere poxia kenduko die. Hori goraki salatzen du Baterak eta euskalpopulua bere ikusmoldea ozenki emaitera deitzen. Horretarako lehenbilkura bat beharra da ekainaren 6an, larunbat goizeko 10etanEzpeletan, Herriko Etxeko gelan. Eta hortik ateratuko diren pro-posamenak eztabaidatuko dira ekainaren 27an, larunbatez, toki etatenore beretan.

OIHANA IKASTOLAREN GOMITABaionako Oihana ikastolak bere besta ospatuko du ekainaren 20an.Aurten ezohiko moldean. Seaskaren 40. urtemuga kari eta ere ikas-tolako 3 irakasleren erretretara joaitea kari. Irakasle horiek omen-duko dira egun hortan, eguerdi aitzinttoan, ikasleek Joselu Berasate-girekin prestatutako ikusgarritik landa, ondotik lerrokatuko direlarikaperitifa, mutxikoak eta bazkari alaitua (izenak eman maiatzaren31ko).Ikastolak gomitatu nahi ditu besta hortarat ikasle, erakasle eta burra-so ohiak ere. Zenbaitzuk ezin juntatuak direlakoan, gomita hori luza-tua zaie hedabideen bidez. Harremanetarako, tel. 05.59.55.41.72.

Munduan gaindi, hamalau mendi dira orotarat 8000 metrobaino gehiagokoak. Edurne Pasaban euskaldun mendigoiza-lea horietarik hamekaren kaskoraino heldua zen jadanik etaoraikoan garaitu du hamabigarrena, Kantchenjunga deitzendena (8586 metro gora). Edurnek nahi luke joan orainoigotzekoak dituen beste bi mendien gaineko puntarat. Hori egi-ten balu, lehen emaztea litake hamalau kasko horietan izana...

HAMABIGARRENA...

Page 8: Herria 3008

8

-Ortziralean (21.00), Miarritzen, Santa Eugenia elizan, Itsasoa abesbatza.-Ortziralean (21.00), Urruñako elizan, “Brass Attac” laukotearen kontzertua.-Ortziralean (21.00), Maulen, Maule-Baitha zinegelan, eta larunbatean (21.00), Hazparnen, Mendeala gelan, dantza ikusgarriak Trans Danz festibalaren kondu. -Ortziralean (21.00), Donibane Lohizuneko elizan, Arin, Arrantzaleak eta Aritzak taldeak kantari, Arin elkartearen ehun urteak ospatuz.-Ortziralean (21.00), Donibane Lohizunen, Dukontenea gelan, 1609-a gogoan, hitzaldiak, gure eskualdeko arrantza eta arrantzaleak 16. eta 17. mendeetan, bai eta gaurko egunean.-Ortziralean (21.00), Angelun, San Leon elizan, kontzertua, Chevilly-Larue-ko soinulariak, Argileak koroa eta Fasiladoré taldea.-Ortziralean (21.00), Heletan, Itsasoa gelan, kantu eta musika, Thierry, Andde eta Mirentxu Aguerre.-Ortziralean (21.00), Baionan, Luna Negra kabaretean, “ Du bon usage des mecs” antzerkia.-Ortziralean eta larunbatean, Ziburun, “Kulturen Topaketak” festibala-Ortziralean eta larunbatean, Baigorrin, Irulegiko sotoaren besta.-Ortziralean eta larunbatean, Baigorrik Urepelerat eta berriz Urepeletik Baigorrirat, “Euskal Trail” lasterkaldiak.-Ortziralean eta larunbatean, Donibane Lohizunen, jai-alai ezkerparetan, zinemaldi berezia, surf jokoaz egin 16 filma aurkeztuz.-Asteburu guzian, Hazparnen, Peña Idiak elkartearen besta.-Asteburu guzian, Baionan, Xokoletaren bestak.

-Asteburu guzian, Miarritzen, hiri guzian gaindi, “Ederlanak Karrikan” festibala. -Asteburu guzian, Arbotin, Zohaztin, Urdazubin, herriko bestak, eta Uztaritzen, bestak Heraitze auzoaldean.-Larunbatean, Angelun, kukuso-merkatua Quintaou plazan.- Larunbatean (9.30) Senperen, Amotz Larraldean, “Maite ditugun olerkariak” eguna, Carmen Valois olerkariarekin-Larunbatean (11.00), Baionan, Baionan Kantuz Lakarre plazatik abiatuz.- Larunbatean (17.30) Baionan, Elkar dendan, Xabi San Sebastian-en kontzertua, “Ospela” diska berria aurkeztuz-Larunbatean (18.00), Hendaian, Abbadiako jauregian, Pantxika Solorzano kantari, Xano Halsouet gitarrarrekin eta ondotik Palenka bikotea.-Larunbatean, aratsaldeko 6-etarik goiti, Baionan, Espainiako atean, Sagarno Eguna.- Larunbatean (20.30) Maulen, Maule Baitha zinegelan, Mendiz Mendi eta Chantelousse koroak-Larunbatean (21.00), Baionan, Kalostrape ostatuan, Xabi San Sebastian.-Larunbatean (21.00), Pausuko elizan, A Tempo bikotea, Filipe de Ezcurra-rekin.- Larunbatean (22.00) Angelun, Barrako zelaigunean, The Berg eta John & John-en kontzertua-Igandean (10.00), Ziburun, Kaxkaroten lasterraldia.-Igandean (16.00), Donibane Lohizuneko elizan, organo kontzertua, organo-joile Ana-Belen Garcia-Perez.-Igandean (18.00), Urruñan, Oletako kaperan, “Arte Ederrak” laukotearen kontzertua. - Igandean (15.00), Belokeko komentuan, Elgarrekin koroa

EZIN ASEAKSekulako krisia mundu osoak jasaiten duelarik, lan gabeziari kondenatuak direlarik ez dakit zenbat jende, bertze batzu, aldiz, lotsagabeak eta denbora berean nagusi handiak, ari dira beren soldaten emendatzen.Liberalak dira, omen, eta baliatzen dute daukaten libertatea, kasurik egin gabe zertan diren beren langileak, egunero handitzen dela desberdintasuna, aspaldian hasia bainan egun hauetan sekulan baino gehiago agertzen dena.Adibide baten emaiteko : Alstom-eko nagusi handiak irabazi ditu jaz : 18.830.000 euro.Ezin aseak ! Noraino joanen dira ?

Gehexan Pontto

ALBANIA SARTU NAHIEUROPA BATUAN

BUENOS AIRESEKO EUSKAL ETXEA EUSKALDUNEN ENBAXADA BILAKA DADILA

Europa Batuak ukaiten du aipaldi hor gaindi, bestenaz ere arras hurbilduak di-relarik ekainaren 7-ko hauteskundeak, orduan hautetsi behar-eta Europa maileko deputatuak... Nahiz jendea ez den orainokoan biziki berotua boz horieri buruz... Ez du batere hala iduri segurik...Eta ardura solasgai izaiten da bestalde Europa Batu horren aitzina zabaltzea. Ez badute ere hori denek hain begi onez ikusten. 27 herrialde jadanik batetaratuak, ez dela baitezpada gehiagoren beharrik… Alta, badira kanpo direnak eta sartu na-hiak. Joanden abendoan hemen aipatzen ginuen kasu hortan den bat, Islanda. Eta duela bi aste “Herriak eta Jendeak” sailean erraiten ginuen Albania ere ateari joka ari dela...

“ARRANOEN LURRA”

Albania izenak berak hala omen dio, Albania “arranoen herrialdea” dela. Egia erran, nahiz Adriatika itsasoaren hegian den, kasik dena mendia da! Eta zernahi arrano ba mendi horietan! Eremuz, Euskal-Herri osoa baino handixagoa. Jendetzez ere ba, orotarat 3.600.000 biztanle nunbait han, %25 bizi Tirana hirinagusian eta haren itzu-liko herrietan. Europako herrialde pobreene-tarik da eta jendearen erdia oraino laboran-tzatik bizi. Garapen pollita segurtatua haatik azken urte hotan. Ikusiak ikusi eta jasanak jasan. Eta hobeki heltzeko menturan sartu nahi Europan. Galdea berriz egina joanden hilabete hortan. Bainan lehen urratsak, xede hori bera gogoan, duela ja 17 urte abiatuak. Orduan jalgi berriak zirelarik komunixt larde-riatsu batzuen aztaparretarik... Harrigarri da albaniar populuak zer pekatua duen mendeak jin eta mendeak joan... Turkoek menperatua hamabosgarren men-dean eta azpitik atxikia zonbait ehun urtez, 1912-an baizik ez baitzuen ardietsi bere gain jartzea! Gero, Mussolini faxistaren lege-pean ere egona. Komunixtak nagusi jarriak 1946-an.Bainan izan zitazkeen komunixta borti-tzenak! Beste komunixtekin ez batere ako-meatzen. Tito eta Stalin bera ere ez baitziren aski komunixtak Enver Hoxha diktadorearen gostuko! Ondorioz, mende laurden batez Albania arrunt zerratua bezala egona da, denetarik berex! Azkenean, 1990-an, jendea jazarririk, ixtudiantak denen aitzinean, ahal bezala demokraziari bide bat ideki zen...

AINITZ MUGIMENDU

Denbora batez, mugak idekitzearekin, albaniar frango joan da herritik kanpo, bizi hobe zerbaiten menturan. Ainitz Greziarat eta Italiarat. Geroxago aldiz, arras berrikitan funtsean, mugimendu gehiago izan da bestalderat. Kosovo herrialdetik sartu da jendea Albaniarat, gerlari iheska. Aise horkotu ere dira, mintzaira bera baitute. Kosovo delako hortan, jende gehienak motaz albani-arrak dira alabainan. Egia erran, Albanian berean ere ez da denetan albaniar mintzaira arras berdina. Komu-nixten denboran albaniar ba-

tua sustatu bada ere. Eta horren gainetik badituzte beren artean eztabada batzu. Ba tzuk iparraldeko albaniar mintzairari zerbait lehentasun eman nahi, eta beste batzuk iparraldekoari... Bien artean berdintze bat ona izana delarik, erakaskuntza mailean bereziki...

FEDEAREN BERPIZTEA

Erlisionea aipatu behar, dugun erran lehen mendekotzat bazirela girixtinoak Alba-nian, gure eskualdetan baino aise lehenago beraz! 16. mendean, turkoek gaina hartu zutelarik, ainitz girixtino musulmano bilakatu ziren haatik, beren nahitarat edo bortxaka, bada hortaz ikusmolde desberdin asko... Komunixten agintaldian, erlisio-nea arrunt debekatua izan zen. 1967-an, gobernuak erabaki zuen herrialdea ofi-zialki jainko-gabekoa jartzea! 1990-eko iraultzaren ondotik, elizak berriz ideki dira, musulmanoen otoitz-lekuak ere ba. Fedea hein bat berpiztu. Ikertzaile askoren ustez, gehiengo bat fedegabe balinbadago ere... Fededunetan, baditake girixtino baino musulmano gehiago. Girixtinoetan, % 35 nunbait han katolikoak dira. Tirana hirinagusian katedrale berri bat eraikia izana da (2002-an estreinatua).Erlisionearen alorretan segur, bainan beste guzietan ere, Albania azkarki inarrosia izana da azken 60 urtetan. Mututua bezala egonik, berriz iratzartua eta idekidura gose. Ez da harritzeko Europa batuan sartu nahi gorria balinbada...

Muslaria

Lurralde menditsua, dena patarra !

DURRESI hiria, itsas-hegian

Gaztelu eta gotorleku frango

Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxearen historia oso berezia da.1877an “Laurak Bat” euskal etxea Hego Aldeko euskaldunek eraiki zuten. Araudietan Na-farroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoatik jinikako euskaldunei baizik ez zela zabaldua izango zioten egilek. Iparraldeko euskaldunek ez zuten beraz toki hontan sartzeko eskurik.Ondorioz, 1895eko apirilaren 1ean, Iparraldeko euskaldun batzuk “Centro Vasco frances” etxea eraiki zuten Lapurdi, Xubero eta Baxenafarraoko euskaldunen arteko lotura eta ha-rremanen indartzeko. Jean eta Pierre Hourcadek Almagro auzoan zuten larru apainde-gian finkatu zuten. Lantegiko langile guziak euskaldunak ziren eta lantokian berean pilota a rrabotea eta ostatua izanki.Euskaraz eta frantsesez idatzi zituzten araudiek zioten iparraldean sortuak baizik ez zirela partaide izaiten ahalko. Urte batzu geroago Iparraldeko euskaldunen semei zabaldu zieten. Eta berantago, seme eta alabei.Lehen urte haiek biziki dorpeak izan ziren. 1901eko urtea igurikatu zuten Calla Morenon dagon gaurko Euskal Etxea eraikitzeko. Garai hartan modan zen itxura frantsesean egina, urrez jantzizko Versailles estiloko mirailez apaindua. Orduko trinketa bera hor dugu oraino bere zurezko galeriaz hornitua. Argentinako Euskal etxetan dagon zaharrena.Urtetan Euskal Etxearen kirola eta kultura eginkizunek gora behera asko izan dituzte. 1992tik geroztik, Simon Soroet eta Guillermo Arosagaray Muruaren gerizapean bizi kultural jarrai-kiagoa daramagu. Euskal Herriaz mintzaldiak, filmak, dantza erakusketak, sareko pilota taldeak. Kantu ikasketek arrakasta handia dute, euskal pestek halaber : Aberri Eguna, Herri Urrats, Baionako pestak, Olentzero etabar.1990ez geroztik Pierra Lako eta Euskal Argentinarekin harreman segituak daramazkigu ala Argentinan ala Euskal Herrian ikerketak akulatuz. Frangotan eskatzailen ganik emaitza es-kasak eskuraturik ere beti zerbaitetara heltzen gira.Urte guziz Semana Vascaren karietara Iparraldeko talde bati ongi etorria egiten diogu. Lehengo denboretan itsasoak ez ditu sekulan euskaldunak ez izitu ez eta elgarren ganik bereizi. Gaurko egunean are gutiago. Ongi etorri beraz gutartera etorri nahi luketen euskal-dun guzieri. Gure Euskal Etxea Iparraldeko Enbaxada bilaka dadila.

Buenos Airesetik. Euskal Etxeko Norma Rios. (Itzulpena Euskal Argentina)