Heriotza eskolan
-
Upload
ane-ortiz-de-urbina -
Category
Documents
-
view
244 -
download
0
description
Transcript of Heriotza eskolan
ALDIZKARI
BIRTUALA
Eskolan, umeen artean
heriotza gaia lantzeko
hainbat irizpide
Egileak:
Jon Mendizabal
Eztitsu Goy
Miriam Azpeitia
Maialen Eldua
Erika Lujambio
Ane Ortiz de Urbina
Justifikazioa:
Ez da berria gurea den mendebaldeko gizarte honetan galeraren bat izaten dugunean egoerari aurre egiteko tresnak falta izaten zaizkigula aipatzea. Sufrimenduarekin, galerekin, heriotzarekin eta doluarekin lotutako balioak, jarrerak, sentimenduak eta ekintzak ez dira ia batere aztertzen, giza errealitatearen beste alderdi batzuekin konparatuta. Gure jardunean, helduok txikienei heriotzaren gaia ukatzeko jarrera erakusten diegu eta, beraz, beren baliabideak sortzeko aukera oro kentzen diegu. (Izagirre, P.) Baina, ez gara konturatzen gehiengoak jada heriotzaren errealitatea ezagutzen dutela, egunero-egunero hau ikusgai baitute: pelikula eta marrazki bizidunetako heriotza fiktizioak, liburuak, komikiak, albisteetako benetako heriotzak, gertuko heriotzak, e.a. Haurrek animaliak kalean hilik ikusten dituztenean, heriotzaren errealitatea aurrez aurre dute. Beraz, inutila da honetatik babes ditzagun, ezin da eta. Hare gehiago, obserbazio horietatik ikasteko aukera eskeini behar diegu eta helduok aukera horiek erabili behar ditugu heriotzari buruzko oinarrizko ezagutzak irakasteko eta honek sortu ohi duen samina adierazteko. (Kroen, W.) Pertsona batek, galera bat gertatzen den unean, mina sentitzen baitu. Horrela, pertsona batek, kontzienteki edo inkontzienteki, galeratzat hartzen duenaren aurrean egiten duen doluaren unera iritsiko dela azaldu behar diogu haurrari. Dolu kontzeptua bizi esperientzia konplikatutzat hartzea proposatzen du Patxi Izagirrek. Galera bat gertatzen denean nahitaez gertatzen diren prozesuen multzo bat izango da; eta hau modu osasungarrian gararazteaz arduratzen ez bagara, hau da, dolu normal edo dolu osasungarri modura garatzen ez bada, toxikoki garatuko da eta, horrela, dolu konplikatu edo dolu patologiko deritzona agertuko da. (Izagirre, P.) Kroen autoreak ideia bera adierazten du bere lanetan: haurrek heriotza modu natural eta sensible batean ikasten dutenean, etorkizuneko krisialdi gogorragoei aurre egiteko gaitasun egokia garatzen dute. Horretarako, modu argi batean azaldu behar gara, gezurrak esaten edo egi osoa aipatu gabe ibiltzen bagara ez baititugu babestuko, baizik eta ezinegon eta ikara gehiago sorraraziko diegu: haurrei haserre, minduta, triste, zer egin ez dakigula... gaudela esatea, haurrei edozein pertsonak emozio horiek eduki ditzakela adierazten die; eta, beraz, haiek ere izan ditzaketela. Hau horrela, ziurtasunez jokatuko Dena den, uneoro heriotza aipatzen jardun gara eta hau oso gai zabala da. Gela batean hau lantzen hasi aurretik argi izan behar dugu zein norabide emango diogun. Hala ere, norabidea gelako beharrek finkatuko dute: ez da gauza bera izango irakasleak orokortasun batetik abiatuta gaia jorratu nahi izatea edo gertaera zehatz bat eman delako (gelako haur batek minbizia izatea) gaixotasunak eta heriotza landu nahi izatea. Beraz, prebenitzeko ala sendatzeko?
Haur Hezkuntzan heriotzaren lanketa Lehen Hezkuntzan baino zailagoa izan daiteke kasu askotan. Izan ere, adin tarte
honetan kokatzen diren haurrak oraindik ez dira gai sentitzen duten guztia hitzez adierazteko. Hala ere, beraien
sentimenduak, kezkak, desioak, etab. ekintzen bidez helarazten dizkigute. Bost urte inguruko haurrak oraindik nahiko
instintiboak dira eta ez dira gai beren gorputzak transmititzen
duena disimulatzeko.
Hau dela eta, haur batek heriotzak gertutik jotzen dionean
hainbat jarrera edo jokabide hartzen ditu. Gukzazpi identifikatu
ditugu eta honekin batera gaiarekin lotura duen Webquest bat
integratu dugu atalaren amaieran.
1. Harridura: Gertatutakoaz ideia nahasiak izango ditu, ez
du egoera ulertuko eta galderak egingo ditu hildakoari buruz:
non dago? noiz itzuliko da? Edo bere bila arituko da behin eta
berriro.
2. Atzerakada: Atentzioa deitu nahian atzera pausoak ematen
dituzte garapenean; pixa egiten dute gainean, biberoia edota
txupetea eskatzen dute, behatzak mihazkatzen dituzte, etab.
Espero dugu bertan eskaintzen diren gakoekin zuen galdera, beldur, etabarrei irtenbidea ematea
3. Anbibalentzia: Indiferentzia erakusten dute, hau da, ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen dute. Honek esan
nahi du benetan haurrak ez duela onartu gertuko pertsona horren heriotza.
4. Tristura jolasen bidez adieraztea: Jolas sinbolikoen bidez jarrera ezberdinak ager daitezke. Jolas hauek oso
onuragarriak dira haurrari aukera ematen dietelakobarruan dituen sentimenduak azaleratzeko.
5. Gurasoak eredu bezala hartzea: Umeek nahigabea adierazten ez dakitenez, gurasoen jarrera imitatuko dute.
6. Beste galera baten beldur izatea: Bere babesle diren beste nagusiekin zer gertatuko den galdetzen dio bere
buruari. Abandonaturik gelditzeko beldur dira.
7. Loturak sortzea: Gurasoetako bat galdu duten haurrek hildakoaren ezaugarriren bat duen heldu batekiko lotura
afektiboak sortzen dituzte. Adibidez, maisu maistrei aita edo ama deitzea gerta deiteke. Egoera hori guztiz normala da
eta ongarria ere izan daiteke.
Jarrera hauen jakinean egotea oso onuragarria izan daitekeela deritzogu. Izan ere ikasgelan askotan ikaleek beren
jarrera aldatzen dute eta honako zazpi puntu hauek laguntza beharraren hautematean lagundu gaitzake.
Baino, zer egin dezakegu? Nola joka dezakegu ikasgela batean? Zein estrategia erabili behar ditugu heriotza
lantzeko? Hurrengo loturan HAur zein Lehen Hezkuntzan baliagarriak izan daitezkeen hainbat pauso proposatuko
ditugu:
http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=3736&id_pagina=1
NOLA LANDU HERIOTZA ESKOLAN? http://heriotzalantzen.blogspot.es/rss2.xml
Garan azaldutako hurrengo artikuloan "Heriotzaren gaia eta eskolako gorabeherak,
haur eta gazte literaturako azken lanetan" doluaren gaiari buruz idatzitako
liburuak aurkezten ditu.
http://www.gara.net/paperezkoa/20081014/101163/eu/Heriotzaren-gaia-eta-eskolako-
gorabeherak-haur-eta-gazte-literaturako-azken-lanetan
Bertan Xabier eta Martin Etxeberria anaiak idatzitako "Nik dauzkat aitonaren
hortzak" eleberria aurkezten da besteak beste. Bi anaiek umorearen eta
naturaltasunaren ikuspegitik hartzen dute gaia eta heriotzaren inguruan gogoeta egiten jartzen du irakurlea. Oso material interesgarri eta egokia da gelan haurrekin gaia tratatzeko.
XABIER eta MARTIN ETXEBERRIA
Nik dauzkat aitonaren hortzak
ONDORIOAK Gai hau aukeratu genuenean, interesgarria zela pentsatzen genuen. Hau bukatutakoan ordea, ikastetxe guztietarako beharrezkoa dela
konturatu gara. Heriotzarekin eta doluarekin haurraren garapenerako balioak, jarrerak, sentimenduak eta ekintzak neurtuak eta egokiak izan
behar dira.
Toshiro Kanamori irakaslearen bidioan gelan haurrek beren sentimenduak nola azaleratzen dituzten ikusi dugu eta bertatik guztiok egunen
batean gure gelan horrelako klima lagungarri bat lortzea gustatuko litzaigukela ondorioztatu dugu.
Google Docs eta Sites erabiltzen ikasteaz gain, beste programa batzuk erabiltzen ikasi dugu. Delicious izenekoa egokia iruditu zaigu
irakasle baten bizipenak eta gomendioak azaltzeko. Iruditu zaigu sarean hau jartzea irakasle askorentzako laguntza izan daitekeela; baita
guretzako ere. Gure ingurunean ere zoritxarrez egoera hauek biziko ditugulako.
Webquest baten bidez ere heriotzaren inguruan haur hezkuntzako jarrera ohikoenak zintzilikatu ditugu sarean, baita hauek lantzeko
gomendio batzuk. Haurrek edukitzen dituzten jarrera eta jokabide ezberdinak ikustea ere oso interesgarria iruditu zaigu; eta are gehiago,
horrelako portaeren aurrean egin dezekeguna. Honekin batera, eskolan heriotza lantzeko, gure ustez egokia den artikulu bat ere zintzilikatu
dugu.
Bidio grabagailuarekin egindako grabaketa ere aberatsa eta dibertigarria iruditu zaigu eta gainera, lehen aipatutako programetaz gain,
Movie Maker eta You Tube gehiago erabiltzen ikasi dugu.
Issu programa ere oso interesgarria iruditu zaigu. Beraz, lanari borobiltasun bat emateko, topatu ditugun artikulu, argazki, aholku etb-ekin
aldizkari digital bat egin dugu.
Bukatu aurretik, esan nahi dugu, oso gustora aritu garela lanean elkarrekin. Gainera, azpimarratu behar da, nahiz eta bakoitza leku
ezberdinetan bizi garen eta ordutegi ezberdinak eduki arren, teknologia berri hauei esker hau ez dela arazo bat izan.
Amaitzeko, gaur egun haurrekin interakzioan dauden pertsona guztiak animatu nahi ditugu gai honi buruz informatzeko eta garrantzia
emateko haur guztien mesedetarako.