Gurasoei emateko paperak
Transcript of Gurasoei emateko paperak
BILERAN ADIERAZITAKO
KURTSOKO PROGRAMAZIOA
1.-METODOLOGIA:
URTXINTXA da guk erabiltzen dugun materiala. 12 gai lantzen ditugu eta gai
bakoitza hilabetez landuko dugu. Aurten gure gidaria TXIRRITX izango da. Bera
askotan jarriko da harremanetan zuekin, gutunen bitartez,eta laguntza eskatuko dizue:
argazkiak bidaltzea, informazioa bilatzea, gutuntxoak idaztea…
Gai bakoitzean ipuin bat eta lan koaderno bat egingo dugu. Fitxen lanketa da
garrantzitsuena guretzat eta ez horrenbeste emaitza.
Gai guztiek egituraketa berbera daukate:
-Ipuina: gaiaren ardatza
-Horma-irudia: aho komunikazioa bultzatzeko.
-Ipuinaren abestia.Tradiziozko abestiak (lurralde guztietakoak jasota daude) eta
jolaserako abestiak
-Asmakizunak -Olerkiak -Esaera zaharrak -Hiztegi txartelak -Artelana -Entzunaldia
2.-ESPAZIO ANTOLAKETA:
Gelak txokoetan banatuta daude eta talde handian lan egiteko espazioa dugu.
-Plastika txokoa: Motrizitate fina, sormena eta irudimena lantzen dira txoko honetan.
Bertan dauden materialak: mota guztietako margoak, puntzoiak, pintzelak, artaziak, mota
guztietako paperak….
-Eraikuntzen txokoa: libreki beraien irudimena eta trebezia landuko dute.
-Zenbakien txokoa: logika,geometria,eta aritmetika lantzen dira txoko honetan. Hemen
bikote jolasak, dominoa, bloke logikoak, zenbakiak, jolas didaktikoak...daude.
-Hizkuntz txokoa: ipuinak, puzzleak, hiztegi txartelak, ipuinen pertsonaiak, pertsonaien
txotxongiloak, hizkien jolasak, jolas didaktikoak…
-Etxe txokoa: jolas sinbolikoa garatzen dute txoko honetan.
-Txoko zuria: Gai bakoitzean garatuko dugun proiekturako espazioa da.
3. LAU URTEKO IKASLEEN EZAUGARRIAK:
Zer egin dezaket?
1. Komunera bakarrik Joan
2. Eskuak garbitu
3. Mukiak kendu
4. Arropa jantzi eta erantzi
5. Lagunekin jolastu
6. Hitz egiterakoan txanda gorde
7. Gelako ardurak bete
Zer ezin dut egin?
1. Maitasunik gabe bizi
2. Egoera berrietara berehala moldatu
3. Denbora luzean arreta mantendu
4. Joku arauak errespetatu
Zer ikas dezaket?
1. Denboraren nozioa neureganatzen
2. Arreta gero eta denbora luzeagoan mantentzen
3. Lagunei minik ez ematen
4. Besteei gauzak ez kentzen
Nola lagundu umeari etxean?
Esperientziatik abiatuz ikasten dute,egiten dutelako eta egiten ikusten gaituztelako.
Ikastolatik ekartzen dituzten lanak, baloratu: Urtxintxako lan koadernoak eta ipuina,
ingelesako karpetak eta eszenatokiak…
Lan egiteko tokia kontutan izan, berarentzako mahaia,argia, ordena eta jarrera zainduz
Ipuinak irakurriz:
· Testu luzeak entzuteko aukera ematen digute
· Idatzitakoa baloratzeko aukera ematen die
· Bizitzaren zentzua ulertzen laguntzen die
· Irakurtzen digutenean entzun
· Jostailuak oparitzen dizkiegunean liburuetaz gogoratu
· Liburudendak eta liburutegiak elkarrekin bisitatu eta beraiek aukera dezatela
· Eguneroko egoera konpartitu eta elkarrekin idatzi zein irakurri
· Erosketa zerrenda
· Lagunen telefono zenbakiak
· Urtebetetzeko zerrenda
· Gabonetako zorion txartelak
· Olentzerori gutuna
· Aiton-amonei, andereñoari oharrak eta gutunak
· Pelikulen kartelera ikusi
· Ordenagailua
4. BIKOIZKETA-INGELESA:
Bikoizketa bi leku ezberdinetan egiten da. Ikasle talde bat gelan geratzen da eta beste
ikasle taldea beste leku batera joaten dira. Adibidez; laborategira, musika gelara,
liburutegira…
5.OHARRAK:
● Mantalak,berokiak eta jertseak izenarekin eta zintarekin.
● Aldatzeko ekartzen badute, eskegitokian utziko dugu.
● Psikomotrizitatea.Arropa erosoa, belkrodun zapatilak eta galtzerdi ez
irristakorrak.
● Puntualitatea eskatzen dugu, bai sarrera orduetan zein irteeretan.
● Urtebetetzeak bizkotxoarekin bakarrik ospatuko ditugu edo kasu bereziak dauden
geletan egokia den janariarekin.
● Hamarretakoa:gailetak eta opiltxoak ekartzeko ahoz zein idatziz esango diegu eta
frutarena idatziz.
● Aurten osakidetzatik pasako dira 4 urteko txertoa jartzera eta ikusmenaren
errebisioa egitera.
● Osasun Araudia gogoratu.
● Jangelan gelditzeko: aurreko egunean 15:00ak baino lehen abisatzea beharrezkoa
da.
● Ikastolako telefonoa ahalik eta gutxien erabili. Komunikazio idatziaren garrantzia
azpimarratu umeekin oharrak bidaliz.
● Bakoitzak euskarazko ipuin bat ekar dezala gelara, gelako liburutegia osatzeko.
● Tutoretzak, Urtarriletik aurrera izango dira.
● Tutorearen helbide elektronikoa,edozein galdera edo zalantza argitzeko eskura
daukazue. Ohar guztiak idatziz emango dira edo posta elektronikoz.
● Medikuaren protokoloa: ikastolara dator medikua eta berak erabakiko du nora
bidali umea.
● Botikak banatzea debekatuta daukagu. Medikuaren agiria behar dugu.
● Ikasleen informeak urtarrila bukaeran-otsaila hasieran eta ekainean banatuko dira.
● Oharrak, marrazkiak eta gainontzekoak etxetik ekarri zein eramateko karpeta bat
izan beharko dute.
● Jostailu bat ekarri ahal da. Jostailu komunitarioak egokiagoak dira.
● Txirritx CD-a Olentzerorako opari ona izan daiteke.
● Aldatzeko arropa izena jarrita
● Jantzi erosoak
● Sarrera-irteeretan puntualitatea
● Ume bakoitzari karpeta bat banatuko diogu ikastolako materialak etxera
eramateko.
● Autonomia bultzatu etxean ere: janzten, eranzten, ardura txikiak emanez…
● Euskara: motibazioa oso garrantzitsua da.
6. GARATUKO DIREN GAIAK:
1. gaia IKASTOLA. Ikastolako lagunak
● Urte osoan zehar maskota edo bidai lagun izango duten Txirritx ezagutuko dute
(gutun bat jasoko dute, unitatea aurkeztuko die...)
● Ikastolara joaten ez zen Arroxali neskatoaren ipuina.
● Ikastolako objektuak: erabilera, nolakotasunak, zainketa…
● Ikastolako pertsonak (irakaslea, autobuseko eta jantokiko langileak...) : funtzioak
eta harremanak, elkarbizitzarako arauak edo berezitasunak.
● Ikastolako espazioak (jolastokiak, komunak...): erabilera segurtasun neurriak,
autonomia.
2. gaia: ETXEA.
● Hiru txerrikumeen ipuina.
● Etxeko pertsonak, senideen arteko harremanak eta elkarbizitzarako arauak edo
berezitasunak.
● Etxeak nolakoak diren, nola eraikitzen diren eta bertako espazio nagusien
ezaugarriak eta funtzioak (sukaldea, komuna, egongela...) beren erabilera eta
segurtasun neurriak.
● Etxean dauden objektuak: zainketa eta erabilera.
● Artelana: Vincent Van Gohg. Nire gela, 1889
● Entzunaldia: Tomaso Albinoni. Biolin, hari eta organorako adagioa.
3. gaia: MENDIA.
● Txanogorritxuren ipuina.
● Mendiko bizidunak: animaliak eta landareak.
● Mendian bizi edo lan egiten duten pertsonak (izena eta lanbidea)
4. gaia: GABONAK. Gabonak, Gabonak, hau zoriona!
● Bere amonarekin bizi den neskatxa behartsu baten ipuina: Olentzeroren zuhaitza.
● Olentzero ezagutuko dugu.
● Gabonetako ezaugarriak: Zer egiten dugu Gabonetan? Familiakoak bildu,
elkarrekin afaldu eta bazkaldu, etxea apaindu, opariak jaso..
Lehen hiruhilabeteko behaketarako adierazle nagusiak:
❏ Gelara egokitzera. Elkarbizitzan parte hartzeko interesa.
❏ Irakaslearekiko eta lagunekiko jarrera.
❏ Sentimendu eta bizipenen adierazpena.
❏ Oinarrizko beharrak (pixagalea, egarria...) erregulatu eta adieraztea.
5. gaia: NEGUA.
● Hegoa hautsita daukan txoriari aterpea ematen dion Izei txikia ipuina (laguntza)
● Neguko eguraldia (elurra, euria, kazkabarra...). Gu zientzialari: fenomeno
atmosferikoak behatu eta datuak bilduko ditugu.
● Guk zer egiten dugu neguan? Arropa jantzi, berogailua jarri, janari beroak jan...
● Natura neguan: animaliak eta landareak.
● Entzunaldia: Vivaldi. Negua.
6. gaia: INAUTERIAK.
● Ameriketatik Euskal Herrira inauterietan etortzen diren bi indiar txikiaren ipuina:
Bi indiar txiki inauterietan.
● Inauterietako mozorroak eta ekintzak: mozorro eta pertsonaia batzuen ezagutza
(sorgina, pailazoa, Miel Otxin...), erlazioak (sorgina-erratza), kopuruak,
buruhandiak (beldurrari buruz hitz egin) txarangak...
● Proiektua: Ikastolako Inauteriak antolatzen (mozorroa prestatu, abestiak ikasi,
egitaraua adostu...).
7. gaia: GORPUTZA eta JANTZIAK.
● Jantzi asko dituen eta inguruaekin oso harroputza den ehunzango baten ipuina:
Ehunzango kaskarina.
● Gorputzaren zati nagusiak eta ezaugarri bereizgarriak (sexua, pertsonen arteko
desberdintasunak).
● Gorputzaren mugimenduak esperimentatu: ibilera, dantza, jauzia, lasterketa...
● Gorputzaren oinarrizko beharrak: higienea, jantzia, elikadura...
8. gaia: EGUNEROKO JANARIAK.
● Janari bereziak eta sendagaiak asmatzen dituen sukaldari-sendalari Sendajan
ipuina: Sukaldaria eta sugandila.
● Janari motak. Elikadura osatu eta orekatu baten garrantzia.
● Janarien salerosketa: azoka
● Gu sukaldari: mazedonia.
Bigarren hiruhilabeteko behaketarako adierazle nagusiak:
❏ Lehen hiruhilabetekoez gain beste hauek:
❏ Gorputzaren atal eta ezaugarri batzuk identifikatzea.
❏ Gorputzaren mugimendua: oinarrizko trebetasun motrizak ( ibilera, jauzia,
lasterketa, jaurtiketa).
❏ Mezu eta testu sinpleen ulermena.
❏ Oinarrizko hiztegiaren ulermena/ekoizpena.
❏ Kopuru jakin bat aipatuz gelako gauzekin multzoa osatzea. Hainbat elementu
dituzten multzoak emanda, ahoz zenbat dauden adieraztea. Halaber, zenbakien
segida errezitatzea.
❏ Antolatzen diren festetan parte hartzea.
9. gaia: ETXE ABEREAK. Behin batean baserrian
● Urrestillako lau musikariak ipuina, non baserritik ihes egin behar izan duten lau
etxe abereren gorabeherak kontatzen diren.
● Ukuilua. Ukuiluko animaliak, izenak, ezaugarriak, ohiturak... (hegazti batzuk).
● Oilategia: oilategiko animaliak, izenak, ezaugarriak, ohiturak...
● Hiri edo herrietako etxeetan bizi diren animaliak, izenak, ezaugarriak, ohiturak...
● Entzunaldia: C. Saint Saèns. Animalien inauteria: txoritegia.
● Etxetik ekarri beharrekoa: animaliaren baten argazkia edo aldizkari-zatia, ahal
duzuela formatu apaisatuan.
10. gaia: GARRAIOAK eta KALEA.
● Nola ibili munduan ohetik jaiki gabe edo Libe neskatoaren ipuina. Gau natean
oheratu eta ametsetan, ohea leihotik atera da hegan...
● Kalea: osagarriak, bertan lan egiten duten pertsonak...
● Garraioak: lurrekoak, airekoak, uretan ibiltzen direnak. Beren ezaugarriak,
geltokiak...ikusiko ditugu.
● Trafikoaren ezagupenerako lehen urratsak landuko ditugu ziurtasun neurri batzuk
ezagutuz: zebrabidea, semaforoa....
11. gaia: LOREAK eta BARAZKIAK.
● Anderren aitonaren baratzean gertatutako istorio harrigarri bat kontatzen dun
Azenario erraldoia ipuina.
● Baratzeko landareak eta lanak. Animaliak eta udaberria baratzean.
● Zelaiak eta lorategiak udaberrian, bertako animaliatxoak (tximeleta, barraskiloa,
erlea...).
● Artelana: Claude Monet. Artistaren lorategia Givernyn, 1900.
● Entzunaldia: Vivaldi. Udaberria.
12. gaia: IBAIA eta ITSASOA, URETAKO JOLASAK.
● Haizemari sorgin txintxoaren ipuina.
● Ikasturtean ikasitako hainbat gauza gogoratuko ditugu.
● Uraren inguruan: itsasoa, ibaia, igerilekua, uraren ezaugarri batzuk.
● Oporrak eta herriko festak: kirola, mendi irtenaldiak, bidaiak, dantzak, San Joan
sua…
● Entzunaldia: Vivaldi. Uda.
● Oporretatik bueltan etxetik ekarri beharrekoa: oporretako argazki bat, formatu
apaisatuan, non haurra oporretako ekintzaren batean azaltzen den, bera bakarrik
edo familiarteko edo lagunekin.
● Hirugarren hiruhilabeteko behaketarako adierazle nagusiak
● Antzerkietan, abestietan, jolasetan, dantzetan parte hartuz gorputzez adieraztea.
● Zentzumenen bidez inguruko errealitatea behatzea (ikusmena, entzumena,
ukimena...
● Poliki-poliki eguneroko ekintzetan autonomia garatzea.
● Animalia eta landareekiko interesa azaltzea.
● Inguruko objektuen eta pertsonen ezaugarri batzuk aipatzen jakitea: izena,
kolorea, tamaina...eta euren berdintasunak eta desberdintasunak antzematea.
● Ipuinak, abestiak, olerkiak, mezuak... beren hasierako euskararen ezagutza
mailatik abiatuz poliki-poliki interpretatzea (ulertzea).
● Mezu sinpleen ekoizpena eta beharren adierazpena, oinarrizko hiztegia eta
esamoldeak erabiliz.
● Objektu bildumak manipulatuz, gehiago eta gutxiago non dagoen adierazten
jakitea.
● Zenbakien segida errezitatzeko interesa azaltzea.
● Espazioan objektuek eta pertsonek berarekiko duten kokapena adierazten duten
mezuak (goian, behean, gainean, azpian, aurrean, atzean) egoki interpretatzea.
● Plastikak eskaintzen dizkion adierazpen aukerak eta baliabideak erabiliz
esperimentatzea.
● Kantak, jolaserako abestiak... entzun eta ataltxo batzuk gogoratu.
Hirugarren hiruhilabeteko behaketarako adierazle nagusiak
❖ Antzerkietan, abestietan, jolasetan, dantzetan parte hartuz gorputzez adieraztea.
❖ Zentzumenen bidez inguruko errealitatea behatzea (ikusmena, entzumena,
ukimena...)
❖ Poliki-poliki eguneroko ekintzetan autonomia garatzea.
❖ Animalia eta landareekiko interesa azaltzea.
❖ Inguruko objektuen eta pertsonen ezaugarri batzuk aipatzen jakitea: izena,
kolorea, tamaina...eta euren berdintasunak eta desberdintasunak antzematea.
❖ Ipuinak, abestiak, olerkiak, mezuak... beren hasierako euskararen ezagutza
mailatik abiatuz poliki-poliki interpretatzea (ulertzea).
❖ Mezu sinpleen ekoizpena eta beharren adierazpena, oinarrizko hiztegia eta
esamoldeak erabiliz.
❖ Objektu bildumak manipulatuz, gehiago eta gutxiago non dagoen adierazten
jakitea.
❖ Zenbakien segida errezitatzeko interesa azaltzea.
❖ Espazioan objektuek eta pertsonek berarekiko duten kokapena adierazten duten
mezuak (goian, behean, gainean, azpian, aurrean, atzean) egoki interpretatzea.
❖ Plastikak eskaintzen dizkion adierazpen aukerak eta baliabideak erabiliz
esperimentatzea.
❖ Kantuak, jolaserako abestiak... entzun eta ataltxo batzuk gogoratzea.
7. LAN KOADERNOAK:
-Aurten ez da lehenengo hiruhilabetean lan koadernorik erabiliko.
-Helburua ez da fitxa guztiak egitea, guk ikusiko dugu zeintzuk diren egokienak.
-Fitxen helburua ez da perfekzioa, irakasleontzako ebaluatzeko tresna bat baizik. Beraien
bitartez irakasleak ikusiko du umearen heldutasuna, gaitasuna, ulermena, interesa…
-Gai bakoitza bukatzean etxera eramango dute lan koadernoa eta ipuina. Hori jasotzean
garrantzitsua da zuen aldetik interesa agertzea eta egindakoa elkarren artean komentatzea.
8. DENBORA ANTOLAKETA:
● Harrera eta biribilean eseri
● Errutinak:
○ Zerrenda pasatu
○ Egutegia
○ Eguraldia
○ Ipuina
● Abestiak/Jolasak…
● Txokoak
● Gaileta, fruta.
● Garbitasuna
● Jolastokira
● Olerkia,abestia…
● Etxera edo jantokira joateko prestatu
9. IRTEERAK ETA OSPAKIZUNAK
Irteerak:
Zinema: Florida aretoan
Arte ederretako museoa
Antzerkia
Izenaduba basoa (Mungia)
Ikasturte bukaerako txangoa
Ospakizunak:
Euskararen eguna
Olentzero
Ageda Deuna
Juul kanpainia (irakurketa bultzatzeko kanpainia)
Inauteriak
9. EGUTEGIA:
10. ORDUTEGIA:
ORDUA ASTELEHENA ASTEARTEA ASTEAZKENA OSTEGUNA OSTIRALA
9:30-10:00
10:00-10:30 INGELESA INGELESA INGELESA
10:30:11:00 BIKOIZKETA
11:00-
11:30 ATSEDENALDIA
12:00-12:30
15:00-15:30 PSIKOMOTRIZITATEA
15:30-16:00 INGELESA BIKOIZKETA
16:00-16:30
16:30-17:00
17:00-17:30
Irakasgai guztiak, tutoreak emango ditu, aurreko ordutegiko irakasgaiak izan ezik.
Ingeleseko irakasgaia, Imanolek emango du.
Bikoizketa, Olatzekin izango da.
Psikomotrizitatea, Anek emango du.
11. ARGAZKIAK ATERA AHAL IZATEKO BAIMENA
………………………………………………………………...Jaun/Andreak,
NAN……………………………………...duenak eta
………………………………… ikaslearen aita/ama moduan: nire seme-
alabari
Federico García Lorca ikastexeak antolatutako eskolaz kanpoko ekintzetan
eta osagarrietan, nire seme-alabari hartutako argazkia(k) erabiltzeko
baimena adierazten dut, toki hauetan argitaratzeko:
- Orletan, karteletan eta eskolako lanetan
- Hezkuntza edota kultura arloko aldizkarietan
BAIMENA EMATEN DIOT SINADURA:
EZ DIOT BAIMENA EMATEN
12. HELBIDEAK