GIPUZKOAKO HITZA · prestatu dute eskoletan lantzen ari diren materiala ere. Gazteak...
Transcript of GIPUZKOAKO HITZA · prestatu dute eskoletan lantzen ari diren materiala ere. Gazteak...
GIPUZKOAKOHITZA
Antzerki musikala 1766koGariaren Matxinadari buruzko
obra taularatuko dute bihar Azpeitian
11Elkarrizketa AgurtzaneBelauntzaran bidaia gidaria,
ofizio bihurtutako afizioari buruz
4Ostirala
2018ko urriaren 26aIX. urtea372. zenbakia
GO
RK
A R
UB
IO / F
OK
U
Giza eskubideen urraketak, urrunera joan gabe, Gipuzkoan ere gertatzen direla ikusarazi nahi dieAniztasunean Eraikiz programak gazteei b Zuzeneko lekukotzak entzungo dituzte hamar ikastetxetan b 2-3
Gertuko urraketak,gertutik
Eider Goenaga Lizaso Elgoibar
Lehenik eta behin
argazkiak ikusi zi-
tuzten gelan, zor-
tzi argazki. Horie-
tako bakoitzak zer
iradokitzen zien
aztertu zuten Elgoibarko ikastola-
ko DBH4ko ikasleek. «Irudimena
erabiltzeko eskatu genien», azal-
du du Pello Sarasuak, Intered go-
bernuz kanpoko erakundeko or-
dezkariak. Giza Eskubideen gaia
ari dira lantzen, eta horrekin lotu-
ta egin zuten argazkien ariketa.
Aurreko ariketa berriz egin zu-
ten gero, argazki bakoitzari izena
eta azalpen bat jarrita: Tarana Ka-
rim emakume musulmana; Ger-
man Urteaga mutil transgeneroa;
kristalezko hezurren gaitzaren
ondorioz gurpil aulkian dabilen
Juncal Cepeda; Katya Reimberg,
ikasketak eduki arren urte askoan
etxeko langile gisa aritu behar
izan duen etorkina; Aintzane Mu-
guruza, autismoa duen mutiko
baten ama; Isabel Jimenez ema-
kume ijitoa; Medoune Seye, Arra-
saten bizi den gizon senegaldarra;
eta Ines Miguelañez, seme homo-
sexual baten ama eta LGTBI+ ko-
lektiboaren eskubideen aldeko
ekintzailea. Informazio osagarri
horrekin, bakoitzaren egoera no-
lakoa den «gutxi gorabehera» as-
matu zutela diote Maddi Zabala,
Nora Idueta, Jadeiy Hafad eta Ma-
ren Gorosabel ikasleek.
German Urteaga eta Tarana Ka-
rimekin egon dira ordu eta erdiz,
eta bertatik bertara entzun dituz-
te haien istorioak, haien bizipe-
nak. «Konturatu gara haien erre-
alitatea guk deskribatutakoa bai-
no are gogorragoa dela», dio Ha-
fadek. «Gainera, haiek aurrean
dituzunean, eurek bizitakoa eu-
ren ahotik entzuten duzunean,
beste era batera ikusten dituzu
gauzak, haien tokian jartzen za-
ra», gehitu du Gorosabelek. «En-
patia» aipatu du Iduetak. Leku-
kotzak entzun ostean, Zabala ziur
da «beste era batera» jokatuko
dutela aurrerantzean.
Hain zuzen ere, hori zen helbu-
rua. «Giza eskubideen aldeko
konpromisoa duten gazteak be-
har ditugu. Izan ere, maiz nazio-
artera begiratzen dugun arren,
gure lurraldean ere badago dis-
kriminazioa, eta gure helburua da
eskolatik horri begirada bat ema-
tea». Maribel Bakero Gipuzkoako
Giza Eskubideen zuzendariak
Aniztasunean Eraikiz programari
buruz esandako hitzak dira. Giza
Eskubideen Aldarrikapen Uni-
bertsalaren 70. urteurrenaren ai-
tzakian eta Eusko Jaurlaritzaren
Eskerrik asko, giza eskubideak
kanpainaren barruan jarri da
martxan egitasmoa, eta hilabete
honetan hasi dira eskolaz eskola
aurkezpenekin. Intered taldeare-
na izan zen zenbait lekukotza ge-
lara eramatearen ideia, eta haiek
prestatu dute eskoletan lantzen
ari diren materiala ere.
Gazteak «ahalduntzeaz» hitz
egin du Bakerok, eta lau pauso ze-
haztu ditu «behatzaile pasibo»
izateari utzi eta errealitate horren
aurrean «aktibo» izateko bide-
an: «Giza eskubideak ezagutu,
giza eskubideak barneratu, urra-
ketak eta diskriminazioa identifi-
katzen jakin, eta konpromisoa
hartu horri aurre egiteko».
Ikasturte honetan hamar ikas-
tetxek eta 350 ikasle inguruk par-
te hartuko dute Aniztasunean
Eraikiz egitasmoan: Donostiako
Arantzazuko Ama, Orioko Zara-
gueta eta Alegiako Aralar ikaste-
txeak, sare publikotik; Irungo El
Pilar, Oñatiko Elkar Hezi eta Ur-
nietako salestarrak, Kristau Esko-
latik; eta Ikastolen Elkartetik, Az-
peitiko Ikasberri, Legazpiko Haz-
tegi, eta Elgoibarko eta Anoetako
ikastolak. «Saiatu gara lurralde
osoa hartzen, tamaina ezberdine-
ko ikastetxeetara joaten, eta hiru
sareak kontuan hartzen».
Lotura: diskriminazioaKarimek eta Urteagak aurrez ere
ezagutzen dute elkar. Oso bizipen
ezberdinak dituzte, baina badago
lotura haien artean: diskrimina-
zioa pairatzen dute direna izatea-
gatik. Ikasleen aurrean jarri dira,
eta denak isildu dira haiei entzu-
teko. Karim izan da lehena.
Azerbaijandarra da, Euskal He-
rrira duela hamazazpi urte etorri-
takoa. Musulmana izan arren,
2012ra arte ez zuen zapirik era-
man; orain sei urte erabaki zuen
zapia janztea. Etorkina izateak la-
na bilatzea eta tokikoekin harre-
mantzea zaildu zion, eta zapia
janzteak are zailagoa egin zion bi-
zimodua. «Zapia janztearen on-
dorio guztiak ez dira txarrak, bai-
na ondorio batzuk zailak, gogo-
rrak eta mingarriak izan dira»,
azaldu die ikasleei.
Eskaera bat egin die ikasleei: ja-
torriari, etniari, erlijioari begiratu
gabe, saiatu besteak ezagutzen,
besteen errealitateari buruz infor-
mazioa izaten. «Elkar ezagutuz
eta bestea errespetatuz etorriko
da aldaketa. Ez duzu zertan beste-
arena gustuko izan; ez zuk nirea,
eta ezta nik zurea ere. Baina eza-
gutza behar da elkarbizitza lortze-
ko: jakin behar duzu, adibidez,
nik zergatik janzten dudan zapia,
zergatik naizen horrelakoa, eta
nik ere ezagutu behar ditut he-
mengo ohiturak».
Zapia jantzi eta begiratu txarrak
jasotzen hastea dena bat izan zela
dio Karimek. «Zerbait egitea era-
baki nuen orduan, eta nire gisako
emakume musulmanekin lanean
Giza eskubideen adierazpenaren 70. urteurrenaren harira, GipuzkoakoForu Aldundiko Giza EskubideenZuzendaritzak diskriminazioa pairatzenduten zortzi lagunen lekukotzakeramango ditu hamar ikastetxetara.
Aniztasuneskolak
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 26aAstekoa
Elgoibarko DBH4ko ikasleak,
Tarana Karim eta German
Urteagaren testigantza
entzuten. Hamar ikastetxek
parte hartzen dute Aniztasunean
Eraikiz programan. G.RUBIO / FOKU
hasi nintzen, sufritzen dituzten
diskriminazioak jasotzen; ondo-
ren, horiek azaleratu eta salatze-
ko». Euskara hutsean kontatu du
dena Karimek, Euskal Herrira iri-
tsi eta berehala hasi baitzen eus-
kara ikasten. «Euskarak aukera
eman dit lehen iritsiko ez nintzen
tokietara iristeko, nire iritzia el-
karbanatzeko, gure errealitatea
ezagutarazteko. Honen gisako
guneak sortzea inportantea da
besteen errealitatea ezagutzeko».
Urteagak urtebete inguru dara-
ma halako guneetan bere bizipe-
nak azaltzen. Duela urte eta erdi
aldatu zuen jaiotzean jarritako
izena, eta pare bat urte dira trans-
generokontzeptua lehen aldiz en-
tzun zuenetik. «21 urtean ez naiz
izan nire generoaren kontziente,
ez nekielako posible zenik ere».
23 urte besterik ez du, baina
bertsolaria izateak ematen dion
patxadarekin hasi da ikasleei hitz
egiten: «Jaiotzean bere genitale-
tan oinarrituta gizarteak emaku-
me gisa identifikatu zuen pertso-
na bat naiz; baina ni ez naiz ema-
kume gisa identifikatzen —beraz,
ez naiz emakumea—, gizon gisa
baizik —beraz, gizona naiz—. Mutil
transexualaren antzekoa litzate-
ke nire kasua, baina nik ez dut ge-
nitalekin disforiarik. Ni mutil alu-
duna naiz, eta gustura nago alua-
rekin».
Genero identifikazio oker ho-
rrek nahasmendu ugari eragin
dizkio Urteagari. «Adibidez, oso-
oso ezerosoa izan zen bularrak
hazten hasi zitzaizkidan garaia.
Ordu arte gustura nengoen nire
gorputzarekin, alua izateak ez dit
inoiz arazorik eragin, baina neure
burua ezin nuen irudikatu bula-
rrekin». Bularrak kentzeko mas-
tektomia egina du egun.
11 urte zituela konturatu zen
neskak gustatzen zitzaizkiola,
baina ez zuen aitortu 18 urte arte.
Tartean, 15 urte zituela, galdera
garrantzitsua egin zion bere bu-
ruari. «Mutila naiz? Transexuala
naiz? Garai hartan mutila izateko
ezagutzen nuen modu bakarra
transexualarena zen; baina ni
gustura nengoen nire genitale-
kin, ez nuen operatu nahi. Nire
ondorioa izan zen ez nintzela mu-
tila». Gainetik pisu bat kendu
zuela dio, garai hartan ez zuelako
bere burua gai ikusten mutil iza-
teak eragingo zion presioari aurre
egiteko.
21 urte zituenean zehaztu zuen
bere generoa, Finlandian bizi zen
lagun batek transgenero kon-
tzeptua aipatu zionean. «Jaio
nintzenean genero aukera guz-
tiak jarri izan balizkidate, eta ez
balidate esan ‘hemendik joan be-
har duzu zure genitalak hauek di-
relako’, nik badakit zer bide auke-
ratuko nuen. Egun horretan bu-
ruak klik egin zidan, eta dena su-
per garbi ikusi nuen».
Bera nola sentitzen den betida-
nik jakin izan duela dio Urteagak;
«baina, mutila izateko, aluarekin
disforia eduki behar nuela pen-
tsatzen nuen». Ezjakintasun ho-
rrek hainbat sufrimendu eragin
dio Urteagari, eta bere testigan-
tzarekin halako egoeran dauden
gazteei lagundu nahi diela esan
die aurrean dituen ikasleei. «Be-
raz, eskatuko nizueke, inguruan
egoera horretan norbait baldin
badago, babesa emateko. Gizarte-
an transfobia oso heavya da, dis-
kriminazioa izugarria da, eta ger-
tukoen babesa, oso garrantzi-
tsua».
Lege onarpenik ez izatea jarri
du transfobia horren adibide. Se-
xu eta izen aldaketa ukatu berri
diote Urteagari. «Behartzen zai-
tuzte trastorno bat daukazula dio-
en txosten psikiatriko bat aurkez-
tera, eta bi urtez hormonatzera...
Baina nik zergatik hormonatu be-
har dut? Zeinek erabaki behar du
nire gorputzari buruz?». Kirol
psikologiako masterra egiten ari
da Urteaga, eta neska izenez ma-
trikulatu behar izan du. «Azalpe-
nak emanez hasi behar izan dut
ikasturtea. Behartuta nago espli-
kazioak ematera. Eta nik ez dau-
kat arazorik nire kasua azaltzeko;
baina nik nahi dudalako, nik nahi
dudan tokian, nik nahi dudanean
eta nik nahi dudanarekin». Hala-
xe egin du Elgoibarko ikastolan,
ahoan bilorik gabe azaldu du bere
egoera, eta galdetzera gonbidatu
ditu parean dituen ikasleak. «Beti
ongi etorriak dira errespetuz eta
interesez egiten diren galderak».
Eztabaida, gelanGalderen txandan, ordea, zalan-
tza guztiak argituta gelditu direla
diote ikasleek. «Ez dira ausar-
tzen, baina galdera interesgarriak
sortu ziren gelan. Eztabaida inte-
resgarria egin genuen. Aniztasu-
nean Eraikiz programak aukera
eman digu ikasleekin lanketa oso
aberatsa egiteko», azaldu du
Kristina Bernal irakasleak.
Ez da lehenengo urtea gelan gi-
za eskubideak lantzen dituztena,
baina, Ainhoa Usobiaga irakasle-
ak dioenez, aurten gertuagotik
erreparatu diete urraketei. «Iaz
ere jorratu genituen giza eskubi-
deak; baina, iaz, ikasleak beti
atzerrira joaten ziren urraketen
adibide bila». Zuzeneko testigan-
tzen indarra goraipatu dute ira-
kasle biek.
3GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 26a Astekoa
‘‘
Tarana Karim eta German Urteaga dira Aniztasunean Eraikiz programan lekukotza eskaintzen duten zortzi lagunetako bi. GORKA RUBIO / FOKU
«Gure lurraldean erebadago diskriminazioa,eta gure helburua daeskolatik horri begiradabat ematea»Maribel BakeroGiza Eskubideen zuzendaria
«Aniztasunean Eraikizprogramak aukera eman digu ikasleekinlanketa oso aberatsaegiteko»Kristina BernalElgoibarko ikastolako DBHko irakaslea
«Iaz ere jorratu genituengiza eskubideak;baina, iaz, ikasleak betiatzerrira joaten zirenurraketen adibide bila»Ainhoa UsobiagaElgoibarko ikastolako DBHko irakaslea
Elkar ezagutuz etabestea errespetatuzetorriko da aldaketa.Ez duzu zertanbestearena gustuko izan»Tarana KarimEmakume musulmana
«21 urtean ez naizizan nire generoarenkontziente, ez nekielako posible zenik ere»German UrteagaMutil transgeneroa
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 26aElkarrizketa
Rebeka Calvo Berrobi
Urtean zazpi bat aldiz bidaiatzendu Agurtzane Belauntzarenek(Berrobi, 1979). Beti izan du bi-daiatzeko grina, baina ogibide erebadu orain. Bidaiatzea kontsumomota bat dela dio, eta, horrek za-lantzak sortzen badizkio ere,oraingoz zoriontsu da bidaiatuzeta eguneroko gauza txikiekin go-zatuz.Azken urteotan bidaia gidari ari
zara lanean, eta taldeei lekuak
erakustetik harago joan nahi iza-
ten duzu. Horretan baliagarri
izango zaizkizu zure kabuz egin-
dako bidaiak, ezta?
Nora joan behar dugun esaten di-gute bidaia agentzian, eta lehena-go joaten gara hara; ibilbidea, ohi-turak eta abar ikasi eta guztiaprestatzen dugu taldearekin joanaurretik. Toki batera askotan joa-nez gero, lehen bidaian ez da as-korik kontrolatzen, baina ikasizjoaten gara gerora, eta asko la-guntzen dit horrek. Herrialdeeta-ko esentzia hori erakustea ere ba-da gure filosofia. Bertako jatetxee-tara joaten gara; leku horietan la-gunak baditugu, haien etxera joa-ten gara... Jendearenganahurbiltzen saiatzen gara. Bidaiaktokiak dira, bai, baina bertakojendea ere bai. Jendearenganagerturatzen saiatzen gara.Esaterako, anaiarekin joan nin-
tzen Marokora, gure kabuz egingenuen bidaia, eta familia berberebat ezagutu genuen han. Handikhiru urtera, lan kontuengatikitzuli nintzen hara; familia horrenetxera joan ginen, eta taldeko ha-masei lagunak eraman nituen tea
hartzera. Etxe arrunta zen, halabizi dira haiek... Bidaia bukatzeanbeti galdetzen diet ea zer gustatuzaien gehien, eta horrelako espe-rientziak nabarmentzen dituztegehienetan. Machu Picchu ikusdezakegu, baina hango jendeare-kin bizi izandakoa eramaten duguetxera. Eskoletara ere joaten gara;Afrikan, batez ere. Ospitaleetaraere joan izan gara. Bizipenak ema-ten ere saiatzen gara.Asko bidaiatu duzu...
Lehen, bidaiatu egiten nuen, eta,orain, lan egiten dut. Bidaiatzeaeta neure kabuz gauzak egiteaerabaki nuen. Kazetaria ere ba-naizenez, bidaia horiek baliatzennituen argazkiak atera eta erre-portajeak egiteko. Gustukoagodut erreportaje sozialak idaztea.Askotan bidaiatu izan dut neurekabuz, bakarrik, eta hori oso la-gungarria da gidari lanerako, tal-dean egiten ez diren gauza asko
egiten baitira bakarrik bidaiatze-an. Garrantzitsua da jendearekinmoldatzeko abilezia edukitzeaere. Hamasei laguneko talde batgidatzeko garrantzitsua da hori,eta uste dut hori ere hartu zutela
kontuan agentziako elkarrizketaegin nuenean. Bilbora joan nin-tzen elkarrizketa egitera, eta elka-rrizketa normal bat eduki ge-nuen. Lehen zirrara hori kontuanhartzen dutela uste dut; eskertuegiten dute naturaltasun hori.2013an hasi nintzen, eta hortxe ja-rraitzen dut.Bidaiatzen jarraitzen duzu, hor-
taz, baina beste modu batera.
Zazpi bat bidaia egiten ditut urte-an, eta asko da hori. Oso bidaia bi-ziak izaten dira, ia 24 orduz egotengara taldearekin. Hemen nagoe-netan ez dut izaten gogorik mugi-tzeko. Lasai egon nahi izaten dut.Argazkilari lanak ere egiten ze-
nituen gidari lanetan hasi aurre-
ko erreportajeetan. Erabat baz-
tertu duzu lan hori?
Erreportajeak-eta egiten nituen2013ra arteko bidaietan, eta egiada helburu batekin ateratzen ni-tuela argazkiak. Istorioak bilatzen
nituen; batzuetan atera-tzen ziren, eta beste ba-tzuetan ez. Kamerarekinjoan, eta argazkiak bila-tzennituen. Argazkilariada nire bikotekidea ere,eta horrek, gerora, erraz-tu egin zidan lana. Bidaiaegin aurretik, istorioakkontatzeko zer argazkibehar nituen pentsatzennuen, eta bidaia horreta-ra bideratzea eskatzen zi-dan horrek. Baina azke-
naldian bestelakoak izaten diranire bidaiak. Orain, hartzekotan,lanerako hartzen dut hegazkina;Euskal Herrian ibiltzen naiz bi-daian, eta, gehienez ere, Espai-nian. Ez dut pentsatzen errepor-
tajeetan. Baditut istorioak, bainairudirik ez.Egia da nire taldeko hamasei
kideak argazkiak ateratzen has-ten direla eta nik atzera egiten du-dala. Pazientzia behar da argaz-kiak ateratzeko, eta beste lan ba-tzuetan ari naiz orain; ez daukatdenborarik, edo ez daukat pa-zientziarik horretan aritzeko.Egin nezake, baina beste momen-tu batean nago. Erromantiko hu-tsa da freelancemoduan eginda-ko lan hori; lan mordoa egiten da,gustuko lana, baina txikia da ho-rren ordaina. Pentsatzen hasikobagina zenbateko kostua dauka-ten joan-etorriek, egonaldiak etaabar, ez genituzke egingo. Bainaikaragarrizko poza sentitzen da;hori hala da. Behin taldeko bi-daiari batek esan zidan erroman-tikoek ez dutela sekula burtsandirua jarriko, eta egia da hori. Bai-na kazetaritzak asko du hortik;diruagatik baino gehiago, maita-sunagatik egiten ditugu halakolanak. Bizitza honetan dena ez dadirua.
Zer istorio kontatu nahi izan di-
tuzu?
Bizitza istorioak edo istorio sozia-lak bilatzen genituen. Filipinetanizan ginenean, esaterako, Manila-tik gertu geundela, hilerri bateanizan ginen; han jendea bizi zelaikusi genuen, eta hori kontatu ge-nuen guk. Istorio bitxia zen, etahori bilatu izan dut nik; gure erre-alitatetik urruntzen diren erreali-tateak kontatzea dut gustuko. In-donesian, arrantzale batzuekinelkartu ginen arrantza masiboakegiten dien kaltea erakusteko;Iranen, mendizale eta eskalatzai-leak diren emakumeen istorioakontatu nuen... Mila istorio daudemunduan barrena, eta horrelakobatzuetara gerturatzeko aukeraizan dut.Errealitate desberdinetara ger-
turatu nahi izan duzula esan du-
zu, baina hain desberdina al da,
ba, Mozambikeko egunerokoa
eta hemengoa?
Ez. Alde horretatik, harrituta ge-ratzen naiz jendearen aurreiri-tziekin. Antzeko lehentasunak
«Gaur egun hemen eta ‘online’bizi gara, eta ez hemen eta orain»Agurtzane Belauntzaran b Bidaia gidaria
Bidaiatzea maite du Agurtzane Belauntzaranek. Urteetan berekontura bidaiatu izan du, eta, esperientzia horiek pilatzearekinbatera, istorioak bilatu izan ditu erreportajeak idazteko.Gaur egun, ordea, ofizio bihurtu du afizioa, eta bidaia gidaria da.
Antzeko lehentasunakdauzkate munduko bestepuntan ere. Gizakion beharrakberberak dira leku guztietan»
«Lehen, ez genuen hainbestebidaiatzen, eta orain kontsumomota bat da bidaiatzea;kontsumitzaileak gara»
‘‘
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 26a Elkarrizketa
dauzkate munduko beste puntan
ere: bizimodu duina nahi dute de-
nek, lana, seme-alabak dituzte-
nek horiek zaindu... Gizakion be-
harrak berberak dira leku guztie-
tan. Komunitatean bizi dira leku
batean eta bestean, eta, beraz, ba-
daude aldeak, baina berberak dira
funtsezko lehentasunak. Testuin-
gurua aldatzen da; gobernuak,
politikariak... Iran, Irak, Kurdis-
tan... Beti pentsatzen dugu han-
goak terroristak direla, eta horre-
kin haserretzen naiz ni, guk beza-
laxe bizimodu duina eduki nahi
baitute haiek ere, besterik ez.
Egia da, hala ere, Afrikan, esate-
rako, sekulako balioa duela fami-
liak. Han, hezur-haragizkoak dira
sare sozialak, eta oso gertukoak
dira; hemen, galtzen ari gara hori.
Gainontzean, berberak dira gure
beharrak eta besteenak. Gizakiak
berdin amesten du toki batean
zein bestean. Baina eurozentris-
tak gara izatez, eta beti iruditzen
zaigu besteenak ez duela balio,
gurea dela normala. Besteen la-
rruan sartzeko aukera eman dit
bidaiatzeak, eta umilagoa izaten
lagundu dit, pentsamendu umila-
goak izaten. Horretan saiatzen
naiz, behintzat.
Turismoa aipatu, eta zer etor-
tzen zaizu burura?
Askotan pentsatzen dut turismo-
az. «Zer egiten dut hemen?»,
pentsatzen dut, adibidez, Afrikan
nagoenean. Batzuetan, lotsatu
egiten naiz joaten naizen taldee-
kin ere, gure jarrera askotan ez
delako egokiena. Nire ustez, giza-
ki gehiegi gara munduan, eta, az-
kenaldian, erdi mailako gero eta
jende gehiago dago. Lehen ez ge-
nuen hainbeste bidaiatzen, eta
orain kontsumo mota bat bihurtu
da bidaiatzea; kontsumitzaileak
gara, eta bidaiak kontsumitu egi-
ten ditugu. Oporrak iritsi eta ez
baduzu bidaiatzen, dirurik edo
anbiziorik ez duzulako dela ema-
ten du. Turismoaren inguruan zer
pentsa ematen dit horrek.
Gainera, orain gu ari gara jasa-
ten turismo hori; Tolosaldean, gu-
txiago, baina Donostian, nabar-
men. Horrek gure bizimodua al-
datuko duela iruditzen zait; pre-
zioak aldatuko ditu, giza paisaia
eta hizkuntzarena ere aldatuko
ditu. Donostian, lehen, euskarak
ez zuen toki askorik, eta orain are
gutxiago, ingelesez jartzen baiti-
tuzte gauza asko. Prezioarekin
nahasten dugu balioa. Donibane
Garazin izan nintzen aurreko ba-
tean, eta euskal sangria iragartzen
zutela ikusi nuen! Kirioak dan-
tzan jartzen dizkidate horrelako
gauzek.
Turistak eta bidaiariak bereizi
behar dira, beraz.
Uste dut jada denok garela turis-
tak. Turistak gara toki guztiak
ezagutu nahian bidaiak korrika
egiten baditugu, argazki guztiak
atera nahi baditugu, bertakoekin
egoteko eta elkarri begiratzeko
denborarik hartzen ez badugu...
Irudiaren bila goaz, he-
men eta onlinebizi gara,
eta ez hemen eta orain.
Lehen, albuma behintzat
egiten genuen, argaz-
kiak errebelatu zain ego-
ten ginen. Baina, orain,
argazkia atera, parteka-
tu... Abiaduran bizi gara,
eta gizarte honetako par-
te naiz ni ere; beraz, ezin
dut asko kritikatu, baina
pentsarazi egiten dit. Go-
goetak sortzen dizkit.
Zure taldeetako bidaiariek ere
ba al dauzkate horrelako zalan-
tzak?
Denetik dago. Batzuk enpatikoa-
goak izaten dira bertakoekin, eta
beste batzuk, ez. Baina kontsumo
mota bat bihurtu da bidaiatzea.
Burges hutsak gara; munduaren
bestaldean burgesak izatea, hori
nahi izaten dugu. Munduaren
beste aldera joan, eta ez dugu
lurrean lo egin nahi izaten, eroso-
tasuna nahi izaten dugu. Lehen,
bidaiaren zati zen hain bidaia
erosoak ez egitea; bidaia inten-
tsoak nahi izaten genituen. Baina
erosotasuna ere nahi izaten dugu
gaur egun. Sekulako beroa egiten
duenean joan nahi izaten dugu
Marokora, eta igerilekua nahi
izaten dugu desertuan gaudela.
Aldaketak ekartzen ditu horrek.
Marokon, desertuaren erdian,
lehen ez zegoen igerilekurik, eta,
ziurrenik, ezta hotelik ere. Orain,
ordea, badaude; turistek eskatuta
egin dituzte. Haien errealitatea
aldatu dugu. Non dago turismo
jasangarria? Ez dakit badagoen
ere. Niri gogoeta sortzen dit
horrek guztiak, baina, tira, ez
dago ezer perfekturik.
Asko bidaiatzen duzu, baina
herrian zure ekarpena egiten
ere saiatzen zara: zinegotzia ere
bazara.
Hor tartean egoten uzten didate.
Bigarren legegintzaldia dut.
Lehenengoan, gehiago egon nin-
tzen hemen, baina orain lan
gehiago egiten dut kanpoan.
Lanerako jendea aurkitzea zaila
denez, eta beti herrian egon ez
arren, uzten didate zinegotzi lana
mantentzen. Egia da beste
batzuek lan gehiago egiten dutela
ni ez nagoelako, eta eskertzekoa
da. Etxean nagoenetan saiatzen
naiz parte hartzen, laguntzen...
Abuztuan, esaterako, Mozambi-
ketik iritsi, etxean sartu, dutxatu,
eta zuzenean sagardo probara
joan nintzen lanera. Herri txikie-
tan ez daukagu teknikaririk, eta
guk egin behar izaten dugu lan
guztia.
REBEKA CALVO / TOLOSALDEKO ATARIA
MOTZEAN
Nola definituko zenuke zeu-
re burua?Ameslaria.
Gustuko duzun liburu bat?
Ryszard Kapuscinskiren Éba-
no. Beti eskura izaten dut libu-
ru hori.
Musika talde edo bakarlari
bat?Cesaria Evora. Beti jar-
tzen dut kazetaritza lanak egin
behar ditudanean, eta dan-
tzan hasten naiz ohartu gabe.
Cabo Verdeko musika maite
dut, baita portugesa ere.
Bizitzeko toki bat?Nomada
naizela esaten dut beti, eta
ezin dut bakarra aukeratu.
Ameslari naizen horretan,
joaten naizen toki bakoitzean
pentsatzen dut bolada bat
igaroko nukeela hor. Mundiala
da Euskal Herria, baina tarteka
nazkatu eta atera egin behar
izaten dut.
Eta bisitatzeko toki bat?
Mozambike, zalantzarik gabe.
Eurozentristak gara izatez,eta beti iruditzen zaigubesteenak ez duela balio,gurea dela ‘normala’»
«Bertakoekin egoteko eta elkarri begiratzekodenborarik hartzen ez badugu, turistak gara»
‘‘
RIRITZIADanel Agirre
Ez da ezbehar
kimiko larri bat
ETBk prime time-rakogorde ohi dituen for-matu horietako batensinopsia dirudi: Alema-
niako familiari astebetez EuskalHerria erakustea tokatu zait.Jende horrek planak garaiz egi-tearena oso serio hartzen due-nez, duela bi urtez geroztikzehaztuta neukan bidaiarendata, eta teniseko aulkiko epai-learen sindromemoduan izen-datu dudanaren aurka immuni-zatzeko erabili nuen tarte hori.Ezkerrean, etxekoak; eskuinean,gonbidatuak; eta, tartean, ni:lepoari jiraka eman ditutorduak, sake-errestoak erraztunahian. Hizkuntza komunik ezzegoenean, itzultzaile lanetan
aritu naiz. Batzuen edo besteenkontakizunak ulertzeko errefe-rentziak falta zirenean, kulturbitartekari ere bai.Zoragarri atera da guztia.
Bataila handiak irabazteari ukoegin diogun garaiotan, apenasgeratzen den maitasunez hospi-talitatea oparitzea baino ekintzairaultzaileagorik. Anfitrioiaren-tzat mauka biribila suertatu ohida, gainera. Bisitarien esker onaneguko salda beroaren modukoada, barrenak epeltzen ditu. Eta,horrez gain, gure bazterreiaurreiritzik gabe apopiloek bota-tako begiradak benetan izanzaizkit baliotsuak jaioterriazdudan ezaguera eskasaz jabetze-ko.
Baionan, Donostian, Bilbonedo Guardian, berdin dio lekuak.Harresi jakin bat noizkoa etanorengandik defendatzekoa oteden, etorbide zabalen batenizena nondik datorren, edononahi dagoen lore eder horizein den galdetu, eta politikarienmoduko erantzun generikoakeman dizkiet, denbora pixka batirabazteko. Ahaide alemaniarrakpixka bat despistatutakoan sake-lakoa atera, eta erantzunakezkutuan kontsultatu ahal izanditudan arte. Hilabete osorakotelefonoaren datuak egungutxian agortu ditut nire ezja-kintasuna kamuflatu nahian.Hasieratik nire estrategia trake-tsaz ohartu diren susmoa ere
badut, baina ez dute txintikesan, edukazioz.Euskal Herria berdin samar
zaidalako plantak egin ohi ditutsarri, bai tabernako barran etabaita zutabe honetan ere. Hainazaletik ezagututa ez diot erres-petu gehiegi ere azaltzen, bista-koa da. Baina bazterren batek liluratu dituela esandakoan sentitu dudan harrotasun txikiakgezurtatu dit nire axolagabetasunhori, hein batean bada ere. Tristeaere bada akaso. Baina haiek ego-naldiaz horrenbeste gozatu iza-nak, luzaro gutxietsi izan dudanhori guztia estimatzen lagundukodit aurrerantzean.Txoratzen joan dira. Baina
Alemaniako familia txunditu,harri eta zur utzi, zinez haluzi-natu, benetan flipatu duena,ezustean esperimentatutako zer-bait izan da: Hernaniko paper-fabrikaren kiratsa. Hego-haizeaibili da aste osoz, eta autoz biga-rren saihesbidetik pasatu garen
bakoitzean, bailarako usainautoktonoak dantzan ipini gaitu,txirularen musika entzundaesnatzen den sugearen moduan.Lehen aldian izutu egin zitzaiz-kidan atzerriko senitartekoak,ezbehar kimiko serio bat izanzitekeelakoan. Larritu beharrikez zutela argitu nien nik, lantegibakar baten hats korporatiboabaino ez zela guztia. Erantzunakez zituen lasaitu: nola onartukodute ba milaka lagunek paper-fabrika batek haien bizitza izo-rratzerik, galdekatu zidaten.Jende estoikoa dela azaldu nienorduan, bere zorigaiztoa modudiskretuan daramana; kostalde-kooi, behintzat, ez zaigu ailegatuere egiten kexatzen direnik.Argibideek ez zuten asebete Ale-maniako familia. Haiek despista-tuarena egindakoan nik sakela-koa atera, eta Hernanikohondamendi ekologikoarenbenetako egia noiz kontsultatu-ko zain geratu ziren, nik uste.
LABek ere grebara joko du gaurGipuzkoako zahar etxeen gatazkan
DONOSTIA bGaiztotzen ari da Gipuzkoako zahar etxeetako lan gataz-ka. Ia bi urte bete dira lan ituna negoziatzen hasi zirenetik, eta eztabai-dan trabatuta jarraitzen dute sindikatuek eta patronalak. ELAk astehonetako hirugarren greba eguna izango du gaur, eta lehenengoaizango du LABek. Bakoitzak bere kabuz egingo du protesta.
«Burbuila batean bizi garagoi mailako kirolariak; gerokoerrealitaterako prestatzensaiatzen gara denok, baina osoezezaguna zaigu lan mundua»
Maialen ChourrautPiraguista
75.000ZENBAT HERRITARRI EMANGO DIEN ZERBITZUA
EIBARKO OSPITALE BERRIAK
Astelehenean irekiko ditu ateak Eibarko ospitaleak, eta abendurako ha-
siko dira ospitalizazioekin. 75.000 herritarri emango die zerbitzua ospita-
le berriak, eta 72 ohe izango ditu. 31 milioi euroren kostua izan du.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karak-
tere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko:[email protected].
%
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 26aIritzia
Etorkizuna eraikitzenari omen dira...
Maripi Arruiz
Andoaingo Ipar Haizea
herritar plataformako kidea
Olanok etaAsensiok,hedabidebatzuenlaguntzare-kin (El Dia-
rio Vasco, Noticias de Gipuzkoaeta EITB) klima aldaketarenkontra lan egingo dutela diote.«La valorización energéticacontribuye a frenar el cambio
climático [Energiaren baliozta-tzeak klima aldaketari galga jar-tzen laguntzen dio]», zioenorain egun batzuk GipuzkoakoForu Aldundiko Ingurumendiputatu den Jose Ignacio Asen-siok El Diario Vasco egunkarian.Ze balorizazio? Zubietako
erraustegiak energia elektrikoasortzeagatik daukan balantzeenergetikoa oso eskasa da, %0,30ingurukoa; beraz, sortzen duenenergia kantitatea oso txikia da,eta, aldiz, sortzen duen kutsadu-ra, oso handia. Horrez gain, hon-dakinak ondo bereizteko batereahaleginik ez dute egiten euren
alderdiek: Donostia, Irun, Hon-darribia... dira horren adibide.Gipuzkoan, jada, Goierriko
enpresa bati esker, badugupixoihalak eta konpresak birzi-klatzeko modua. Baina, Gipuz-koako Batzar Nagusietan, EAJ-PNV eta PSE-EEren botoei esker,ez da onartu enpresa horrekeskaintzen duen teknologiaerostea. Ulertzeko zaila da era-bakia, ezta? Are gehiago, jakinikGipuzkoako benetako errefusa-ren %70 pixoihalek eta konpre-sek osatzen dutela. Erraustegiarijaten emateko erregairik gabegeratuko ote diren beldur dira,agian?Zabalgarbi Bilboko errauste-
giak Tecnaliari eskatutako txos-ten baten arabera, duela hamarurte ireki zutenetik modu kez-kagarrian hazi da erraustegiareninguruko lur, ur eta landarediantopatutako artseniko, mangane-so, kobre eta dioxina kantitatea.Hemen ere horixe espero deza-kegu Zubietako erraustegia mar-txan jartzen den unetik. Inguru-ko lur, ur, baratze eta landareakkutsatuta egotea, horrek guztiakosasunean duen eragin zuzenakontuan hartuta. Ez al da bel-durgarria?
Ustelkeriak jotako Urbaserenpresarekin sinatutako kontra-tuan oso toxikoak diren hamabisubstantzia ez kontrolatzeaonartu duzue zuek. Beraz, subs-tantzia horiek atmosferara isuri-ko dira inolako kontrolik gabe.Olano eta Asensio, goian aipatu-tako guztia irakurri ondoren,ausartuko al zarete berriro ereklima aldaketaren alde zaudetelaesaten?Hedabideak erabiliz gizartea
engainatzen ari zarete zuek,garbi uzten duzue klima aldake-taren arazoaren kontra aritubeharrean arazoaren parte zare-tela. Aurreko guztia kontuanizanda, parte hartu bihar,17:00etan, Donostiako Mendeu-rren plazatik abiatuta (Easoondoan), Gipuzkoako erraustegitoxikoaren kontra egingo denmanifestazioan. Animatu!
DEITZAILEAK
Erraustegiaren Aurkako
Mugimendua, GuraSOS,
GEIS/OEIT (mediku taldea),
Eguzki, Ernai, Gipuzkoa Zutik,
Greenpeace, No +
Precariedad, ELA, LAB, CCOO,
EHNE, ESK, Hiru eta Steilas.
«Donostia, Londres bezala,erosketen eta komertzioarenhiria izatea nahi dut; New Yorketa Londres bezala, musikalenhiria izatea nahi dut»
Ernesto GascoDonostiako Udalerako PSE-EEren hautagaia
Ariane Vierbücher Ordizia
Ordiziako hiribildua-
ren 750. urteurrena
ospatzen ari diren
honetan, abian da
Ordizia herri gisa noiz sortu zen
argitu dezakeen ikerketa. San
Bartolome ermitan egon daiteke
gakoa. Herrigunetik kanpo dago
ermita, eta ezezaguna da bisitari
askorentzat. Eta bertako asko-
rentzat ere aparteko garrantzirik
ez duen tokia bada ere, hortxe
egon daitezke Ordiziaren lehe-
nengo aztarnak.
Aditu batzuen arabera, orain
dela 750 urte sortu zen Ordizia.
Beste batzuen ustez, ordea, urte
horretan bertan Alfontso X.a Ja-
kitunak, Gaztelako erregeak, es-
kubide berezi bat baino ez zion
eman herriari. Eskubide horri es-
ker, hainbat abantaila eta foru es-
kuratu zituen Ordiziak edo garai
hartako Villafrancak. Izan ere, Al-
fontso X.ak izena ere aldatu zion
herriari. Lortutako eskubide ho-
riez gain, erregeari ordaindu be-
harreko zergak bertan behera uz-
teko baimena eskuratu zuen hiri-
bilduak. Baina bibliografiako
datuek baieztatzen duten mo-
duan, halakorik gertatu aurretik
ere bazegoen kokagune bat San
Bartolome ermitaren inguruan.
Gure Iragana taldeko David
Cano eta Nerea Iraola historiala-
riak aspalditik ari dira gaia azter-
tzen. Haiekin batera, beste hain-
bat aditu ere ari dira lanean, Josu
Etxezarraga eta Ander Arrese his-
torialari eta arkeologoak, kasura-
ko. Guztiak taldean ari dira lane-
an, San Bartolome ermitaren az-
pian egon daitekeen guztia
deskubritu nahian.
Izan ere, Ordiziaren sorrera
bertan dagoela dio tradizioak, eta
San Bartolome ermitaren aurre-
tik, toki berean, oso eraikin ga-
rrantzitsua egon zela azaltzen
dute hainbat dokumentu histori-
kok. «San Bartolome ermitaren
azpialdean egon daiteke garai ba-
teko Ordiziako parrokia izan zite-
keena», azaldu du Iraolak berak.
Hori bai, oraingoz ez dago horren
inguruko datu argirik, eta, hain
zuzen ere, duela bi aste hori guztia
argitzeko hasi ziren indusketa la-
nak egiten. Dokumentuetako da-
tuei segika, garai hartako Ordi-
ziaren aztarnak bilatzea da helbu-
rua.
Georradarrarekin laneanEtxezarragak argitu duenez, bi fa-
setan ari dira egiten lanak, eta
hainbat eremu aztertuko dituzte.
Lehenik eta behin, eraikinaren
barnealdean eta kanpoaldean
egin zituzten azterketa lanak, eta
«georradar bidezko miaketa»
egin zuten horretarako. Lurraza-
laren azpian egon daitekeenaren
irudi bat eskuratzeko aukera
ematen du teknika horrek,
«nahiz eta beti ez den izaten hain
gardena eta argigarria».
Bigarren fasean sartu dira
orain, indusketa geologikoan.
Georradarrak emandako lehen
datuen arabera, «zerbait» bada-
go ermitaren barrualdeko zoru-
pean. «Zerbait» horri segika,
hiru zulo zabaldu dituzte jada, eta
oraindik goiz bada ere, «oso gau-
za interesgarriak» aurkitu dituz-
tela aurreratu dute historialariek.
Etxezarragak argitu duenez,
«eraikin baten aztarnak izan dai-
tezkeenak» aurkitu dituzte alda-
retik urrutien dagoen gunean
egin duten zuloan. Zulo oso sako-
na egin gabe agertu dira lehenen-
go aztarnak. Historialari eta arke-
ologoaren hitzetan, «aurretik ze-
goen eraikinaren paretetako bat»
izan daiteke aurkitu berri dutena.
«Eta aurrez egindako beste iker-
keta bateko datuei erreparatuta,
eraikinaren zabalera zenbatekoa
zen argitzen lagunduko digu ho-
rrek, ziurrenik».
«Kanpaiak egiteko labe baten
aztarnak» ere aurkitu dituzte
beste zulo batean, baina oraindik
ez dakite gaur egungo San Barto-
lome ermitako kanpaia
egiteko labea den edo au-
rreko eraikinaren kan-
paia egiteko erabili ote
zuten.
Material ugari baka-
rrik ez, giza hezurrak ere
agertu dira indusketak
egin dituzten gunean.
«Burezurreko hainbat
zati eta besoko hezurrak
izan daitezkeenak aurki-
tu ditugu kanpaiak egite-
ko labetik gertu», baiez-
tatu du Etxezarragak.
Ordiziarren arbasoenak
izan daitezke aztarna ho-
riek, eta ikerketa bideari jarraipe-
na emango dio horrek. Biltzen ari
diren guztiari zentzua aurkitu
nahian, hainbat proba egingo di-
tuzte orain. Hezurren kasuan,
karbono 14 bidezko datazio proba
egingo dute lehenengo. «Oso in-
formazio interesgarria emango
digu horrek; data zehatz bat
emango digu proba horrek, eta
Ordizia duela 750 urte edo lehe-
nago sortu zen argitzen lagundu-
ko digu».
Herritarren artean, ikusminaOrdiziarren artean ikusmina sor-
tu dute San Bartolome ermitan
egiten ari diren indusketa lanek.
Ateak zabalik aritu dira lanean,
herritarrek aukera izan zezaten
bertara sartzeko, begira egoteko
eta galderak egiteko. Eta, Iraolak
jakinarazi duenez, badirudi era-
baki horrek eragina izan duela,
jende asko inguratu baita. Kan-
poaldean ere hasiko dituzte in-
dusketak laster, eta lan horiek ere
bertatik bertara ikusteko aukera
izango dute herritarrek.
Ordiziako San Bartolome ermitan eta inguruanindusketa lanak egiten ari dira, herriaren lehenaztarnak aurkitzeko. Giza hezurrak aurkitudituzte dagoeneko, eta horiek ikertzen ari dira.
Ordizia, bereaztarnen bila
David Cano, Nerea Iraola eta Josu Etxezarraga, Ordiziako San Bartolome ermitan, lanean. ARIANE VIERBÜCHER
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 26a Gaiak
San Bartolome ermitarenazpialdean egon daitekegarai bateko Ordiziakoparrokia izan zitekeena»Nerea IraolaHistorialaria
«Burezurreko hainbat zati eta besoko hezurrak izandaitezkeenak aurkitu ditugukanpaiak egiteko labetik gertu»Josu EtxezarragaHistorialaria eta arkeologoa
‘‘
Unai Zubeldia
Espazioa behar
dugu bezeroei be-
harrezkoa den ka-
litatea eskaintze-
ko». Urtez urte
euren proiektuak
sendotuta, oinarrian bat egin
dute Elkar eta Gureak taldeek, eta
2020. urterako biek ala biek Do-
nostiatik Usurbilera lekualdatu-
ko dute euren egoitza nagusia.
Michelin fabrikak dagoeneko
erabiltzen ez duen lurzoru bat
erosi, eta, 40 milioi euro inguruko
inbertsioa eginda, bi enpresei
«etorkizuneko erronkei erantzu-
ten» lagunduko die gune berriak.
45.562 metro koadroko eremua
da, eta 600-700 langile ariko dira
lanean espazio horretan.
Xabier Arregi Usurbilgo alkate-
ak joan den asteko hitzarmen eki-
taldian azaldu zuenez, «espazio
hutsak edo degradatuak berrera-
biltzea» da udalaren erronketako
bat. «Eta hirigintza ez-espekula-
tiboan urratsak egitea». Usurbil-
go Udala bera, Elkar, Gureak eta
Michelin horregatik izan dira bi-
delagun azken hilabeteotan. «Zi-
nez aberatsa eta emankorra izan
da prozesua».
Esparru erabat desberdinetako
taldeak dira Elkar eta Gureak. Jo-
xe Mari Sors Elkar fundazioko le-
hendakariak zehaztu duen mo-
duan, «hainbat arlotan euskara
eta euskal kultura bultzatzea» da
Elkar taldearen misioa. Gureak
taldeak, berriz, ahalmen desgai-
tasunen bat daukatenei eta, bere-
ziki, adimen desgaitasunen bat
daukatenei egokitutako lan auke-
ra egonkorrak sortzen eta kudea-
tzen laguntzen du, industriaren,
zerbitzuen eta marketinaren sek-
toreetan, bereziki. Alkortak azal-
du duenez, Gipuzkoa osora zabal-
duta daukate euren lan sarea
—Candy enpresa zenaren lurrak
erosita, Bergaran daukate biga-
rren gune nagusia, automozio
alorrekoa—. «Eta urtero berrehun
bat lanpostu sortzen ari gara az-
ken urteotan, industria arloari
ematen dizkiogun zerbitzuei lo-
tuta, batez ere». Eta, hain zuzen
ere, hazkunde horretan ezinbes-
tekoa zuten gune handi eta eroso-
ago baterako pausoa ematea.
«Lasarte-Oriako tailerra dauka-
gu egoera kaskarrenean; 170 bat
lagun aritzen dira lanean bertan,
eta hori hobetu beharra geneuka-
la ikusi genuen».
Etorkizuneko proiektua sendo-
tzeko etengabeko erronka horre-
tan murgilduta, antzeko argazkia
atera du Sorsek ere: «Gaur egun
badauzkagu metroak, gaitasun
hori badaukagu, baina zahar an-
tzekoak dira gure eraikin gehie-
nak; ez daukate, adibidez, gaur
egun paletizaziorako eta roboti-
zaziorako beharrezkoa den balia-
biderik». Gureak taldearekin el-
Michelin fabrikak erabiltzen ez duen 45.500 metro koadroko lur eremu bat erosita, Elkar eta Gureaktaldeek Usurbilen izango dituzte gune nagusiak 2020. urterako. 40 milioi euro inguruko inbertsioa egingodute bien artean, eta 600-700 langile ariko dira lanean eremu horretan. Proiektuak sendotzea da erronka.
Eskutik helduta, indartuta
ITURRIA: GUREAK
Elkar
GureakGureak
Urbil merkataritza zentroaUrbil merkataritza zentroa
Michelin fabrikaMichelin fabrika
8GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2018ko urriaren 26aGaiak
9Gaiak
karlanean, Elkarri ere behar horri
tiraka sortu zitzaion Michelinen
lurrak erosteko aukera.
Euskara eta euskal kultura bul-
tzatzeko misioari helduta, eta
merkatua bera eta kontsumo ohi-
turak aldatzen ari direla kontuan
hartuta, «beste esparru batzue-
tan» lan egin beharra daukatela
azpimarratu du Sorsek. «Eta ildo
horretan hasi ginen inbertsioak
egiten Espainiako Estatuan. Etor-
kizunean bizpahiru banatzaile
izango dira erreferentzia Espai-
niako estatuan, eta horrek erabat
aldatuko du jokalekua; kanpoko
inbertsioak mantentzea eta he-
mengo lanpostuak eta jarduerak
sendotzea da erronka». Alde ho-
rretatik, «sinergia probetxamen-
dua» egin beharra daukatela gai-
neratu du Elkar fundazioko le-
hendakariak. «Gaur egun bana-
keta lanetarako barreiatuta dau-
den guneak bateratu beharra
daukagu horretarako, eta garran-
tzitsua da dauzkagun argitaletxe
guztiek leku berean lan egitea».
Usurbilgo proiektua garatzen du-
tenean, bertatik egingo dituzte
administrazio lanak ere.
Merkatuaren aldaketei adiBehin Michelinen lurrak erdi
bana erosita, bere proiektua gara-
tuko du enpresa bakoitzak. 25
milioi euro inguruko inbertsioa
egingo du Gureak taldeak, eta lau
eraikin sortuko ditu. Batetik, gaur
egun Lasarte-Oriako tailerreko
lanak Usurbilera eramango ditu
enpresak: automozio sektoreko
kable instalazioen muntaketa,
bereziki. «Eta, horrez gain, beste
gune batzuetan banatuta dauz-
kagun tailerrak ere eraikin berri
hauetara eramango ditugu: elek-
tronika arloa, marketina... Indar-
tu egingo dugu Gureak-ek Do-
nostialdean daukan lan aukera».
Laurehun bat langile izango ditu
Gureak taldeak Usurbilgo gune
berrian. «Eta berriak izango dira
horietatik ehun inguru».
Elkarren kasuan, 15-17 milioi
euroko inbertsioa egingo du gune
berrian. «Robotizazioaren arabe-
ra, izan daiteke pixka bat gehiago
ere; ikusiko dugu. Ondo pentsa-
tuta emango dugu pauso bakoi-
tza, negozioa arriskuan jarri
gabe». 180-200 langile inguru
ariko dira lanean Usurbilgo erai-
kin berrian. «Nahiz eta gaur egun
ere, momentu jakin batzuetan,
testuliburuen edo Gabonen era-
ginez, 250 langile inguru ere iza-
ten ditugun». Gune berriarekin
gaur egungo lanpostu horiek
«bermatu» ahal izango dituztela
azpimarratu du Sorsek. «Eta, bi-
gu: ekoizpena, banaketa eta libu-
ru dendak dauzkagu. Eta profe-
sionaltasunez eta militantziaz lan
egiten dugu». Eguneroko jardu-
nerako daukaten kultur indepen-
dentzia ere azpimarratu du Elkar
fundazioko lehendakariak. «Eta
elkarlana, arlo soziala... horiek
dira gure indarguneak».
Etorkizunean, «ekonomiaren
aldaketa guztietan mugitzen as-
matzea» ezinbestekoa izango
dela azpimarratu du Alkortak.
«Automatizazioa, robotizazioa...
Errealitate horretara egokituz,
desgaitasunen bat daukatenei lan
mundura jauzi egiten laguntzen
jarraituko dugu guk». Lan mun-
duko aldaketak aldaketa, «eus-
kara eta euskal kultura oinarri
hartuta» jarraituko du lanean El-
karrek ere. «Zerbitzu ona ema-
nez, erreferentzia izaten jarrai-
tzea da gure erronka».
GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 26a
dea egin ahala, sortuko dira beste
lanpostu batzuk ere». Egitura
oso-osoa aintzat hartuta, gaur
egun 430-450 langile inguru
dauzka Elkarrek. Iazko datuak
aintzat hartuta, 127 milioi euro
fakturatu zituen.
Elkarren balio jakin batzuei
helduta lan egiten dutela esan du
Sorsek: «Egitura propioa dauka-
Bertrand Touraton (Michelin), Xabier Arregi (Usurbilgo Udala), Iñaki Alkorta
(Gureak) eta Joxe Mari Sors (Elkar), joan den asteko ekitaldian. GUREAK TALDEA
Gaur egun badauzkagumetroak, gaitasun horibadaukagu, bainazahar antzekoak diragure eraikin gehienak»Joxe Mari SorsElkar fundazioko lehendakaria
«Urtero berrehun batlanpostu sortzen arigara, industria arloariematen dizkiogunzerbitzuekin, batez ere»Iñaki AlkortaGureak taldeko presidentea
‘‘
Erik Gartzia Egaña Oiartzun
Euskaldunak, hiz-
kuntza gutxitu baten
komunitateko kide
moduan, parekidee-
kiko sinpatia gisako
bat senti dezake askotan. Hitzak
erabat ezberdinak izan arren,
sentsazio bera eduki dezake hiz-
kuntza galtzeko arriskuaren au-
rrean, diglosia kasuetan edo beste
hainbat errealitatetan.
Sentipen horiek ekintza bihur-
tu zituzten Garabide kultur elkar-
teko kideek, eta hizkuntza lanki-
detzarako gobernuz kanpoko
erakunde gisa sortu ziren. Elkar-
lanaren oinarrian alde biek eman
eta jaso egiten dutenez, Garabide-
ko kideek euskalgintzaren espe-
rientzia eskaini diete gainontzeko
hizkuntza gutxituen komunita-
teei. Azken hamarkadetan Euskal
Herrian egindako lana ezagutzera
ematea da erronka. Garabideko
kidea da Mikel Mendizabal, eta
baita EHUko Munduko Hizkun-
tza Ondarearen Unesco Katedra-
ko kidea eta Easo institutu poli-
teknikoko irakaslea ere.
Mendizabalek azaldu duenez,
kooperatiben mundutik sortu
zen Garabide, haien filosofia
txertatzeko asmoa baitzuten.
Zehazki, hizkuntzaren lankide-
tzara bideratu zuten euren jardu-
na. «Gorabeherak izan dira eus-
kalgintzan, baina, gutxienez,
badira 60 urte ibilbideari ekin
zionetik. Gure eskarmentua par-
teka dezakegu munduko beste
hizkuntza gutxituetako komuni-
tateekin».
2011tik, ikastaro bat eskaintzen
dute bi urtean behin: Hizkuntza
Gutxituak Biziberritzeko Aditu
Ikastaroa. Laugarren aldia da aur-
tengoa, eta irailetik abendura ha-
mabi hizkuntza komunitatetako
21 lagun etorriko dira Euskal He-
rrira. «Garabidek urte askoan
mantendu du lankidetza hainbat
herri indigenarekin. Harremana
daukagu indigenekin, eta, ikasta-
roaren berri ematen diegunean,
haiek izendatzen dute Euskal He-
rrira etorriko den pertsona».
Aretxabaletako Huhezi Huma-
nitate eta Hezkuntza Zientzien
Fakultatean ematen dituzte au-
rrez aurreko ikastaroak. Mojen
komentu zahar bat atondu dute
herrian, eta han hartzen dute os-
tatu parte hartzaileek. Ikastaroe-
tarako Aretxabaletan elkartzen
badira ere, Euskal Herri osoan ba-
rrena egiten dituzte txangoak,
euskalgintzaren eguneroko lana
ezagutzeko. Hainbat adibide jarri
ditu Mendizabalek: ikastolak,
Euskaltzaindia, euskarazko ko-
munikabideak, Bilboko Kafe An-
tzokia, Ipar Euskal Herria...
«Lanketa teorikoa egiten dute,
batetik, eta baita lekuko bertako
ezagutza ere».
Hainbeste hizkuntza komuni-
tate elkartuta, Babelgo dorre txiki
baten antza hartzen du Aretxaba-
letako komentuak. Baina, Mendi-
zabalek adierazi duenez, gaztele-
ra ulertzea eskatzen diete ikasta-
roan parte hartuko duten guztiei.
Ez da baldintza bakarra: «Era-
kunde indigenekin harremane-
tan jartzen gara, eta pertsona bat
edo bi aukeratzeko eskatzen die-
gu. Euren hizkuntzan idazten eta
hitz egiten jakitea da beste baldin-
tzetako bat, eta aktibistak iza-
tea». Hego Amerikatik etorrita-
koak izaten dira nagusi, baina ba-
dira amazigen edo kurduen
komunitateko ordezkariak ere.
Mondragon Unibertsitatearen
graduondokoa lortzen dute ber-
taratzen direnek, baina titulua
bera baino garrantzitsuagoa iza-
ten da Euskal Herrian izaten du-
ten esperientzia.
Zabaltzeko konpromisoaTitulua besapean hartuta, ondo-
ren jarraipena egiten dietela ziur-
tatu du Mendizabalek. «Hemen
ikusten dutena euren komunita-
tean zabaltzeko asmoa izaten
dute. Konpromiso hori izaten
dute normalean». Ikastaroaren
amaierako proiektua aurkeztu
behar izaten dute, eta euren ko-
munitatean aplikatu beharrekoa
azaltzen dute bertan. «Normale-
an, aplikatzen dute. Hori bai, bere
ibilbidea egiten du bakoitzak, eta
beti ezin izaten da gauzatu aurrez
uste zen guztia».
Hala ere, dena ez da mugatzen
ikasketara. Bertaratutakoek es-portatu egiten dute beren espe-rientzia. Urrutira joan gabe, atzo
arratsean Oiartzunen hitzaldi bat
eman zuen Sergio Marinao ma-
putxeen komunitateko kideak,
Mai da Bai (eta ez dago ezetzik)dokumentalaren emanaldiaren
ondoren. Aurretik ere egona zen
Oiartzunen, eta, etorri berritan,
Arritxulo aterpetxean igaro zuten
asteburua. Oiartzuarra izanik,
Mendizabalek egiten ditu gidari
lanak: «Haiek gure inguru hau
nolakoa den jabetzea da helbu-
rua, eta kosmobisioa nolakoa izan
daitekeen ikustea». Hizkuntza
lantzetik harago, beste zerbait es-
kaini nahi izaten diete bertaratu-
takoei, egunerokotik ihes egite-
ko. Probetxuzkoa izaten ari da
harremana: «Gure sustraiak eta
kultura non dauden jabetu daite-
zen nahi dugu. Teoria arloan ho-
rrek lagundu egingo diela uste
dugu. Lanean hasita gure kultu-
raren oinarria eta jatorria zein-
tzuk diren ulertzen badute, erra-
zago barneratuko dute dena».
Garabidek hiru hilabeteko ikastaroak antolatzen ditu beste hizkuntza gutxituetakoordezkarientzat. Horiek jatorriko komunitatean aplikatzen dute Euskal Herrian ikasia.
Euskalgintza, esportaziorako
Euskal Herrira iritsi eta berehala, Oiartzungo parajeak ikusteko aukera izan zuten ikastaroan parte hartzen ari direnek. MIKEL MENDIZABAL
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 26aGaiak
Gure eskarmentuaparteka dezakegumunduko bestehizkuntza gutxituetakokomunitateekin»
«Batetik, lanketateorikoa egiten duguikastaroan, eta,bestetik, baita lekukobertako ezagutza ere»
«Haiek gure inguru haunolakoa den jabetzea dahelburua, etakosmobisioa nolakoaizan daitekeen ikustea»Mikel MendizabalGarabideko kidea
‘‘
Aitziber Arzallus Azpeitia
Bihar hasiko dituzte,
Azpeitian, 36. Eus-
kal Antzerki Topa-
ketak, modu bere-
zian hasi ere: Ima-
nol Elias idazle eta antzerkigile
azpeitiarrak idatzitako Matxina-
da ikuskizuna emango dute, he-
rri antzerki musikal bihurtuta.
Ehun lagun baino gehiago ariko
dira taula gainean, antzezten eta
kantuan, Unai Frantzesenak pro-
pio sortutako doinuek zuzenean
lagunduta.
Azkoitian eta Azpeitian gertatu
zen Gariaren Matxinada, jaun-
txoek gariaren prezioa igo eta he-
rritarrak matxinatu zirenean. Iñi-
go Aranbarrik Apirila eleberrian
kontatu zituen 1766. urtean ger-
tatutakoak. Duela bi urte, gertae-
ren 250. urteurrena zela eta, Az-
peitiko Udalak eta Kultur Ma-
haiak hainbat ekintza antolatu
zituzten urteurren hori gogora-
razteko eta ospatzeko, herriko
historia ezagutarazteko helbu-
ruz. «Imanol Eliasek idatzitako
Matxinada ikuskizuna taulara-
tzea polita izango zela iruditu zi-
tzaigun», azaldu du Xabier Gan-
tzarain Kultur Mahaiko teknika-
riak. Eta erronka horri heldu
zioten, herriko sortzaileekin egi-
teko eta ondo egiteko modua ze-
goela sinistuta.
Ordea, nahikoa lan eman die
asmo hura gorpuzteak. «Kontua
da nahiko konplikatua dela ikus-
kizuna, antzezlan bat delako, bai-
na musikatua eta kantatua, zuze-
neko musikarekin. Aktoreek
kantatu egiten dute», adierazi du
Gantzarainek. «Opera bat da, edo
zarzuela bat; herri antzerki musi-
kala deitu diogu guk».
Orain dela bi urte hasi ziren la-
nean: Unai Frantzesena musika
sortzen, Alaitz Olaizola gidoia
moldatzen eta aktoreak zein izan
zitezkeen pentsatzen... Baina urte
hartan ezin izan zuten aurrera
atera, obrak zailtasun asko zeuz-
kalako. «Orduan hasitako lana
bukatu dugu orain», zehaztu du
Kultur Mahaiko teknikariak.
«Aurtengo udaberrian erabaki
genuen Matxinada egin egin be-
har genuela, eta taldetxo bat osa-
tu genuen gauzak bizkortzeko eta
airean zeuden gauzak lotuz joate-
ko».
Bidean oztopo bat baino gehia-
go gainditu behar izan dute. «Se-
kulako lana izan da, adibidez,
egutegia lotzea, obra noiz eman-
go genuen erabakitzea». Ez baita
txantxa horrenbeste lagun koor-
dinatzea. «Zuzenean jotzen du
Herriko Musika Bandak, eta bes-
tela ere oso egutegi betea izaten
dute haiek. Haiekin hitz egin be-
har izan genuen tartetxoren bat
noiz zeukaten jakiteko eta horren
arabera entsegu egunak zehazte-
ko».
Gantzarainen esanetan, taula
gainean ariko den jendea topa-
tzea izan da beste oztopoa, «an-
tzeztu ez ezik kantatu ere egin be-
har dutelako». «Julian Barrene-
txea abesbatzakoengana eta
Azketa ahots taldekoengana joan
ginen aurrena, eta herritarrenga-
na gero: taldeetan kantatzen du-
tenengana, koroan ibilitakoenga-
na, bertsolariengana...». Azkene-
an, ehun bat lagun izango dira
oholtzan.
Gantzarain pozik dago herrita-
rrek erakutsi duten jarrerarekin.
«Ahal zuenak baietz esan digu,
eta entseguetara etortzerik ez
zeukanak esan digu ezetz. Oro
har, oso eskuzabal parte hartu du
jendeak, eta guretzat oso pozga-
rria da hori». Herritarren jarreraz
gain, Frantzesenak egin duen
lana nabarmendu du Kultur Ma-
haiko teknikariak. «Orduak eta
orduak pasatu baititu obra hone-
tarako doinuak sortzen, bandako
instrumentu guztientzako eta
txistularientzako moldaketak
egiten... Kristoren lana egin du
Frantzesenak».
Ia hutsetik sortzen hasi behar
izan du Frantzesenak. Ia hutsetik,
bai baitzeukan bere aita Jose Luis
Frantzesenak egindako
oinarri txiki bat. «Imanol
Eliasek berak bere ga-
raian izan zuen asmoa
obra hau taularatzeko,
eta saiakera ere egin
zuen. Unai Frantzesena-
ren aitarekin hitz egin
zuen, eta opera baterako
doinuak egiten hasteko
eskatu zion, baina bertan
behera geratu zen azke-
nean, oso konplikatua
zelako», azaldu du Gan-
tzarainek. «Gainera,
Imanolen asmoa orkes-
tra batekin eta kantari profesiona-
lekin egitea zela uste dut, eta, hori,
egundoko lanaz gain, dirutza ere
bada. Neurri batean, horixe bera
egin dugu guk, baina herri ekime-
nez».
Matxinadaantzezlana taulara-
tzea, herriko historiaren parte bat
ezagutarazteko aukera ederra ez
ezik, Imanol Eliasi omenaldia egi-
teko modu polita ere badela uste
du Gantzarainek. «2013an hil zen
Imanol, eta Matxinadada idatzita
baina taularatu gabe zeukan an-
tzezlan bakarra. Badakigu aran-
tza horrekin hil zela, eta hari
omenaldia egiteko modu bat ere
bada hau. Guretzat garrantzitsua
izan da ikuskizuna haren lanare-
kin egitea, eta, aldi berean, baita
haren alargun Itziar Oiartzabal
obran aktore lanetan aritzea
ere».
Azkoitian egiteko aukeraGantzarainek ez daki beste ema-
naldirik egingo ote duten. «Nor-
baitek aipatu zuen ondo egongo
litzatekeela Azkoitian ere egitea,
Azpeitian eta Azkoitian gertatu
zelako 1766ko Gariaren Matxina-
da hura, baina ezer zehaztu gabe
dago oraindik. Oso zaila da denok
elkartzeko moduko egun bat to-
patzea. Azkoitiko proposamenak
aurrera egingo balu, denon arte-
an egun bat adostea lortuko bage-
nu eta jendeak gogoa edukiko
balu, egin egingo genuke, baina
ikusiko dugu». Oraingoz, beraz,
biharkoa da Matxinada ikusteko
aukera bakarra, 22:00etan, Az-
peitiko Soreasu antzokian. Sarre-
rak eskuragai egongo dira gaur,
Sanagustin kulturunean, eta
bihar, Soreasuko leihatilan.
Imanol Eliasek 1766ko Gariaren Matxinadaren inguruan idatzitako obra taularatukodute bihar Soreasu antzokian. Ehun bat lagun ariko dira herri antzerki musikalean.
Azpeitiarren ‘Matxinada’
Herritarrak Matxinada antzezlana entseatzen. Ehun bat lagun ariko dira oholtzaren gainean, antzezten eta kantatzen. AZPEITIKO KULTUR MAHAIA
Antzezlan bat da, musikatua eta kantatua. Opera bat da, edo zarzuela bat; ‘herri antzerkimusikala’ deitu diogu guk»
«Eliasek taularatu ez zuenantzezlan bakarra da. Arantzahorrekin hil zen, eta harentzakoomenaldia ere izango da hau»Xabier GantzarainAzpeitiko Kultur Mahaiko teknikaria
‘‘
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 26a Gaiak
Beñat Alberdi Oñati
Hainbat bertsio ditu
Lope Agirre per-
tsonaia historiko-
ak. Besteak beste,
eztabaidagai dago
haren jaioterria zein den: Oñati
edo Aramaio. Askatzailea edo ge-
nozida izan zen ere ez dago argi.
Alde horretatik, beste bertsio bat
emango du bihar Oñatiko LPM
taldeak. Konkistatzailearen ger-
taera historikoak oinarri hartuta,
aldatu egingo diote testuingurua,
eta Perutik herriko hauteskunde-
etara pasatuko da. Xehetasun ho-
rretatik harago, ordea, errealita-
teak badauka beste istorio bat
atzean: film laburrak prestatzetik
film luzeak egitera igaro den la-
gun talde batena, filma grabatze-
ko herritarrak mobilizatu dituen
ekoizlearena.
Filmaren nondik norakoetan
sakondu aurretik, produkzioaren
sorrerarekin lotura zuzena duten
bi aktore aurkeztea komeni da:
Lope Agirre eta LPM ekoizlea. 1511
eta 1515 artean jaio zen Agirre. Ez
dago erabat zehaztuta. Oñatiko
Araotz auzoa jo izan da jaioleku-
tzat, baina Aramaiokoa dela aipa-
tu dute ikerketa berriek. Agirre
1536 eta 1537 artean iritsi zen Pe-
rura, eta konkistatzaile lanetan
jardun zuen han. Baina Eldorado
kondairazko leku edo hiriaren
bila zihoan espedizio baten buru
izendatu zuten 1560an. Bestelako
erabaki bat hartu zuen esplora-
tzaile lanetan: Espainiako errei-
nutik bereiztea. 1561eko martxo-
aren 23an eskutitz bat bidali zion
Felipe II.a Espainiako erregeari.
Lurralde berriak konkistatu
nahian zebilela, 1561eko urriaren
27an hil zuten.
Duela zazpi urte sortu zuten
LPM taldea, Oñatiko Film Labu-
rren Rallyan parte hartzeko
erronkarekin. Makina bat lehia-
tan parte hartu du harrezkero,
Oñatin, Eskoriatzan, Durangon
eta Lekeition. Hamabost film la-
bur ekoitzi dituzte. «Lagunarte-
an ondo pasatzea izan da gure
helburu nagusia, eta istorio diber-
tigarriak sortzea», azaldu du An-
jel Lera taldeko kideak. «Lanei ez
diegu egin autozentsurarik, eta
kontatzen dugun istorioari ga-
rrantzi handiagoa eman diogu
alde teknikoari baino».
Gidoiarekin, elkarlan bilaLerak berak izan zuen ideia. «As-
palditik neukan Lope Agirreri bu-
ruzko lan bat egiteko asmoa; ho-
rri forma ematea bakarrik falta zi-
tzaidan», argitu du LPMko
kideak. Gidoia idatzi eta taldeki-
deei helarazi zien proposamena.
Horrela sortu zen produkzio tal-
dea, film laburretatik film luzee-
tara salto egingo zuen multzoa.
Iraupena gorabehera, hala ere,
nahiago dute filmez hitz egin.
Baina berdina al da film labu-
rrak eta luzeak ekoiztea? LPMko
kideentzat, ez. «Ikus-entzunez-
koen munduan lanean dihardu-
tenekin batu ginen», azaldu du
Andoni Galdos ekoizleak. «La-
nak xehatzeko eskatu ziguten: zer
lekutan grabatu behar genuen,
zenbat pertsona behar genituen,
janzkera...». Lanen zerrenda osa-
tu, eta elkarlan bila hasi ziren; ho-
gei lagun inguruk parte hartu
dute arlo teknikoan.
Aurreprodukzio lanean hasita,
grabaziorako kontuak lotzen hasi
ziren berehala, baina lan gehiago
ere pilatu zitzaizkien: musika
konposatzeko musikariak, story-
board-a marrazteko artistak,
atrezzoaz arduratuko zirenak...
Grabaketei ekin zieten ondoren,
ekainean eta uztailean, bi astebu-
rutan. 70 antzezlek parte hartu
dute grabaketetan, eta oñatiarrak
dira edo Oñatin bizi dira
denak. Hamaseik hitz
egingo dute, ordea; figu-
ranteak dira gainerako-
ak. «Erraza izan zen ak-
toreak lotzea», nabar-
mendu du Lerak. «Elkar
ezagutzen dugu Film La-
burren Rallyan parte
hartu izan dugunok, eta
aktore lanetan jardun
dutenei aipatu genien».
Goizean goiz hasi, eta
iluntzera arte luzatu zi-
tuzten grabaketa lanak,
eta erritmo hori ez da
ohikoa antzezle profesio-
nalak ez direnentzat. Giroa ezin
hobea izan dela azpimarratu dute
antolatzaileek: «Aukera bikaina
izan zen jende berria ezagutzeko
ere», zehaztu du Ane Pico Atrezzo
eta Jantzien Taldeko kideak. Parte
hartzaileentzat sukalde talde bat
ere sortu zuten. Era berean, na-
barmendu dute kalitate handiko
film bat egin dutela kolaboratzai-
leei esker. «Kamerariek, argizta-
penaz edo soinuaz arduratu dire-
nek... guzti-guztiek lan ederra
egin dute euren eremuan», adie-
razi du Iñigo Palacios produkzio
taldeko kideak. «Bikaina da
emaitza».
LPM Oñatiko taldeak osatu berri duen‘Lope Agirre’ filma estreinatuko dute bihar,herrian bertan. Euskal konkistatzailearengertaera historikoak hartu dituzte oinarrilana osatzeko. 70 kidek parte hartuko dute.
Eta Oñati badaEldorado?
Hainbat gazte eta grabazio arduradunak, grabaketa lanetan. LOPE PRODUKZIO TALDEA
Lope Agirre, bere garaiko janzkerarekin. LOPE PRODUKZIO TALDEA
Postprodukzio lana falta zi-
tzaien grabaketa lanak amaituta,
eta kostata, baina lan hori ere bu-
katu dute. Bihar estreinatuko
dute lana, Lope Agirre hil zuten
egunean, Oñatiko gaztetxean.
Ekoizpenean parte hartu dute-
nentzat izango da gehienbat. Etzi,
ordea, bi saio ireki eskainiko di-
tuzte Santa Ana antzokian,
17:00etan eta 18:30ean. Ez da or-
daindu beharko, baina aretoan
bertan eskuratu behar dira sarre-
rak, 16:00etatik aurrera.
LPMko kideak pozik daude
egin duten bidearekin. «Pila bat
ikasi dugu zinemagintzari bu-
ruz», azaldu du Ander Ugarte
Atrezzo eta Jantzien Taldeko ki-
deak. «Ez dakit etorkizunean zer
egingo dugun, baina irakasgai
ederra izan da».
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 26aGaiak
Aspalditik neukan asmoa Lope Agirreri buruzko lan bategiteko; horri forma emateabakarrik falta zitzaidan»Anjel LeraLPM taldeko kidea
«Kamerariek, argiztapenaz edo soinuaz arduratu direnek...guzti-guztiek lan ederraegin dute euren eremuan»Iñigo PalaciosProdukzio taldeko kidea
‘‘
Unai Zubeldia
Zubiak eraikitzen ari
dira olatu artean.
Taulari helduta joa-
ten dira merkatura,
itsasoari begira an-
tolatzen dituzte kontzertuak,
itsasoko urak zipriztindutako
proiekzioak eskaintzen dituzte
lehorrean... «Kulturak eta kiro-
lak bat egiten dute Federarte Eus-
kal Surf Kultura zirkuituan», ze-
haztu du Maialen Saez Gipuzkoa-
ko Surf Federazioko presidente
eta Euskal Herriko Surf Federa-
zioko presidenteordeak. «Duela
bi urte krisi sakona izan zuen fe-
derazioak, eta surflarien arteko
harremanak lantzen ari gara
orain. Krisiek, beren txarrean, al-
daketarako aukera eskaintzen
dutela esaten dute beti, eta hala
gertatzen ari zaigu guri ere».
Sortu berri duten txapelketen
eredu berriarekin surfak «eraba-
teko iraultza» izan duela azpima-
rratu du Saezek. «Dagoeneko,
surfa baino zerbait gehiago da
gure jarduna; balio batzuk zabal-
tzen saiatzen ari gara». Eta, hain
zuzen ere, balio horiek kontuan
hartuta antolatuko dute bihar Fe-
derarte Euskal Surf Kultura zir-
kuituko bosgarren eta azken txa-
pelketa, Zumaian. Surfeko eta
bodyboardeko Euskal Herriko
Txapelketarekin ekingo diote
egunari, 08:30ean, baina Algorri-
rako irteera, Emakumea Surflari
egitasmoa, surf inklusiboa, sur-
flarien proiekzioak, kontzertuak
eta DJen emanaldiak ere izango
dituzte, goizaldeko ordu txikiak
arte.
Behar bati tiraka, iaz hasi zen
gorpuzten egitura berria. Iazko
Gipuzkoako Txapelketan lehen
aldiz sariak banatzera joan zen
Saez. «Eta txapelketa ez, hileta
ematen zuen hark. Karpa txiki
bat, ia txalorik ez, jendea oso tris-
te... Zerbait egin beharra geneu-
kala ikusi genuen». Esan eta egin.
Gipuzkoako Surf Federazioaren
ekimenez plan estrategikoa gara-
tuta, eraberritu egin zuten Za-
rauzko Surf Txapelketa. «Eta or-
duan erabaki genuen kirolak eta
kulturak eskutik helduta joan be-
harra zeukatela». Oso emaitza
ona lortu zuten estreinako urte-
an, eta Euskal Herriko eta Gipuz-
koako surf federazioek elkarlana
indartzea erabaki zuten jarraian,
egitura berri hori proba bakarrera
mugatu beharrean, zirkuituko
proba garrantzitsu guztietara za-
baltzeko. «Alde horretatik, Kata-
pulta Tour Gipuzkoarekin ere si-
natu genuen elkarlan hitzarme-
na, sortu berria genuen proiektua
sendotu ahal izateko». Katapulta
Tour Gipuzkoak musika taldeak
uzten dizkio federazioa-
ri, jaialdi egunetan parte
har dezaten. «Horrez
gain, federatuta daude-
nen artean artistak de-
tektatzen saiatzen gara,
haiek ere emanaldietan
parte har dezaten».
Antolatzaileak «oso
pozik» daude egitasmoa
sendotzen ari dela ikusi-
ta. Pixkanaka-pixkana-
ka bidea eginez, gaur
egun bost txapelketa
dauzka Federarte Euskal
Surf Kultura zirkuituak:
apirilean, Zarauzkoa; uztailean,
Gipuzkoako Txapelketa, Donos-
tian; abuztuan, Deban; joan den
urriaren 6an, Orion; eta azkena,
bihar, Zumaian. «Alde horreta-
tik, euren inplikazioagatik eske-
rrak eman beharrean gaude herri
bakoitzeko surf eskolei eta tokian
tokiko udalei; asko ari zaizkigu la-
guntzen».
Surf inklusiboa, gertutikKirola eta kultura uztartuta,
ekarpen berezia egiten ari da zir-
kuitua, baina pauso bat harago
joaten saiatzen dira txapelketa
bakoitzean. «Besteak beste, in-
gurumena zaintzea ere bada gure
nortasunaren parte». Eta, urruti-
ra joan gabe, bihar irteera bat
egingo dute Algorrira, hango
errealitatea ezagutzeko —ez da
beharrezkoa aurrez izena ema-
tea—. «Horrez gain, berdintasuna
ere lantzen dugu zirkuituan,
Emakumeak Surflari egitasmoa-
rekin». Eta baita kirol inklusiboa
ere, Gipuzkoako eta Euskal Herri-
ko Kirol Egokituko Federazioekin
sinatuta daukaten hitzarmenari
esker. «Ekintza horiek ez dira
izaten ezintasunen bat daukate-
nentzat bakarrik; herritar guztie-
kin lantzen dugu kirol egokitua».
Zumaiako surflarien proiek-
zioa eta sari banaketa amaituta,
musikaren txanda iritsiko da
iluntzean. Deus Ez eta Rural Zom-
bies taldeen emanaldiak izango
dira lehenengo, 22:30ean hasita,
eta Goiko, Huegun eta Uranga
DJen txanda iritsiko da gero.
«Herria dinamizatzen dugu kon-
tzertu horiei esker». «Gogotik»
lan egin behar izaten duten arren,
Saezek argi dauka iaz martxan ja-
rri zuten bidea sendotzea dela
etorkizuneko erronka. «Betida-
nik, ghetto baten gisakoa izan da
surfaren kultura, eta hori hautsi
nahi dugu pixkanaka».
Kirola eta kultura elkarrengana gerturatzeko sortu zuten, iaz, Federarte Euskal SurfKultura, eta oso emaitza onak lortzen ari dira. Bihar amaituko da zirkuitua, Zumaian.
Elkarlana indartzeko olatua
Urriaren 6an Orion egin zuten Federarte Euskal Surf Kultura egitasmoan parte hartu zuten herritarretako batzuk. RITXI GOYA / GIPUZKOAKO SURF FEDERAZIOA
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 26a Proposamena
Txapelketa ez, hileta ematenzuen iazko Gipuzkoako lehiak.Zerbait egin beharrageneukala ikusi genuen»
«Betidanik, ghetto batengisakoa izan da surfarenkultura, eta hori hautsinahi dugu pixkanaka»Maialen SaezGipuzkoako Surf Federazioko presidentea
‘‘
EGITARAUA
Biharko egun osoko festa antola-
tuta daukate Zumaian:
08:30.Euskal Herriko Surf eta
Bodyboard Txapelketa, Itzurunen.
10:00. Irteera Algorrira, Zumaiako
Natur Taldeak antolatuta.
12:00.Emakumea Surflari.
Eskolak Itzurunen.
16:00.SUP inklusiboa, portuan.
17:30.SUP inklusiboa, portuan.
18:00.SUP inklusiboa, portuan.
18:30.SUP inklusiboa, portuan.
19:30.Zumaiako surfisten proiek-
zioak, Tximista tabernan.
22:30.Deus Ez, Amaia plazan
(euria eginez gero, Torre Berrin).
23:30.Rural Zombies, Amaia pla-
zan (euria eginez gero, Torre Be-
rrin).
01:00.DJ Goiko, Itzurun tabernan.
02:30.DJ Huegun, Tximista taber-
nan.
03:30.DJ Uranga, Tximista taber-
nan.
MUSIKA
ADUNALandarbaso abesbatza.bGaur, 20:30ean, elizan.
ANOETAUrrifest Jaia: Txili Pipar.bBihar, 21:00etan, Zimiterion.
ARETXABALETAAraba TxistuBanda.
b Igandean, 12:30ean, Arkupen.
ARRASATE2 Princeses Barbudes.bGaur, 18:00etan, Kulturaten.
ARRASATEDesorden, Batec, Piztupunk eta TxeRIPkumeak.
bBihar, 22:00etan, gaztetxean.
AZKOITIAKaotiko eta Kobrazulo.bBihar, 22:30ean, plazan.
AZPEITIAPiztiak.bGaur, 22:00etan, Orkatzen.
BEASAIN Jazpana Fest: Pho-Bo,Giante, Voltaia, Toundra, La URSS
eta Lie Detectors.
bGaur, 21:30ean, Bernedoenean.
BEASAIN Jazpana Fest: Trakamatraka.
bBihar, 17:30ean, Bernedoenean.
BEASAIN Jazpanna Fest: Noir Socha, Serrulla, Jamie 4 President,
Aitor Etxebarria, The Mani-Las,
The Limboos, Rufus T. Firefly, Vulk
eta El Txef A.
bBihar, 19:00etan, Bernedoenean.
BEASAINGoierriko txistulariak.bBihar, 19:30ean, Gernika
pasealekuko frontoian.
BEASAINThe Salt Lake Vocal Artists.
bAsteazkenean, 19:00etan,
San Martingo baselizan.
BERASTEGIBi Zaldi eta Estarlus.bBihar, 23:00etan, Urepelen.
BERASTEGIMyriam Ulanga.b Igandean, 12:00etan, San Martin
Toursekoaren elizan.
BERASTEGIArtaNtxuriketan.bOstegunean, 19:00etan,
erabilera anitzeko gelan.
BERGARAEkidazu abesbatza.b Igandean, 12:30ean, Seminarixoan.
DONOSTIAAutumn.bGaur, 18:00etan, Intxaurrondo
kultur etxean.
DONOSTIAMaria Barandiaran.bGaur, 19:00etan, Aiete kultur etxean.
DONOSTIALuke Armstrong eta Araoz Gazte abesbatza.
bGaur, 19:30ean, Miramongo
Anfiteatroan.
DONOSTIAOtxote Ozenki.bGaur, 19:30ean, Villa Araozen.
DONOSTIAManez eta Kobreak.bGaur, 20:00etan, Lugaritzen.
DONOSTIAPeter Bjorn.bGaur, 20:00etan, El Coheten.
DONOSTIABBCko Orkestra Sinfonikoa.
bGaur, 20:00etan, Kursaalean.
DONOSTIAThe Last Jack & Cane.bGaur, 20:00etan, Dokan.
DONOSTIASystema Solar.bGaur, 22:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAVodun eta The Soulbreaker Company.
bBihar, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAMeinstein.bBihar, 20:30ean, Dokan.
DONOSTIASergio Dalma.bBihar, 20:30ean, Kursaalean.
DONOSTIAUrgull, Sua eta Modus.bBihar, 21:30ean, Mogambon.
DONOSTIAAne Artetxe.b Igandean, 12:30ean,
Covent Gardenen.
DONOSTIASalt Lake Vocal Artists.b Igandean, 20:30ean,
Mariaren Bihotza elizan.
DONOSTIABoogarins.b Igandean, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAPauline eta Juliette.bAsteartean, 19:30ean,
Euskaltzaindiaren egoitzan.
DONOSTIAVal Ensemble.bAsteartean, 20:15ean,
Karmeliten elizan.
DONOSTIAConvivium Singers.bAsteazkenean, 20:00etan,
Ibaetako Espiritu Santo elizan.
DONOSTIAGhost Number & HisTipsy Gypsies.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Dabadaban.
DONOSTIAHalloween jaia.bAsteazkenean, 00:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIAMikrokosmos.bOstegunean, 19:30ean,
San Martzial elizan.
DONOSTIAMaiorano.bOstegunean, 20:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIALos Secretos.bOstegunean, 21:00etan,
Kursaalean.
EIBARAndres Egiguren orkestra.bGaur, 20:00etan, Koliseoan.
EIBARCielito Musika Banda.b Igandean, 12:30ean, Koliseoan.
ELGETAKantu zahar bazkaria,Francisco Santxotena, Aitor Ibarra
eta Angel Mariezkurrenarekin.
bBihar, 14:00etan, El Rincon
de Lolan.
ERRENTERIALanbroa.bGaur, 19:30ean, Mikelazulon.
GETARIAThe Guests eta Oki Moki.bAstelehenean, 20:30ean,
gaztetxean.
HERNANI2 Princeses Barbudes.bBihar, 12:00etan, Biterin.
HONDARRIBIAMG Banda etaRighteous Way.
bBihar, 22:00etan, Psilocybenean.
IRUNArise Sound System feat.Puppa Congo & Carlton Shepherd
eta Esther Sound Sister.
bGaur, 22:00etan, Tunk aretoan.
IRUNMotorhits eta Left Hook.bBihar, 21:30ean, Tunk aretoan.
LEGORRETAKepa Junkera.bGaur, 19:30ean, Herri antzokian.
LEZOEuphoric.
bBihar, 19:30ean, Txerrimuñon.
OÑATITrikiti Jaialdia: Dorronsoro,Arakama eta Larreburu; Alaitz,
Maixa, Kristina eta Amaia; Mirari,
Zaloa, Aintzane eta Ander; Xabi,
Edurne, Ainara eta Oihana; Izer
aita-semeak, Lutxur eta Epelde;
Gari, Iñaki, Iban eta Iker; eta Maddi,
Ane eta Irati.
bBihar, 17:30ean, Santa Anan.
OÑATILos Tiki Phantoms.b Igandean, 12:30ean, Gaztelekuan.
OÑATILa Banda del Abuelo.b Igandean, 19:00etan, Itturrin.
ORDIZIAKinokai Youth Choir Kanami.
bBihar, 20:00etan, parrokian.
ORDIZIAOreya abesbatza.b Igandean, 20:00etan, parrokian.
ORDIZIADaarler Vocal Consort.bAstelehenean, 20:00etan,
parrokian.
ORDIZIAPlektrum Ensemble.bOstegunean, 18:30ean, parrokian.
TOLOSAUdal Musika Banda.bGaur, 20:00etan, Larramendin.
TOLOSAEraso eta Niketz.bGaur, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSA Jordan Sramek & KEAAhots Taldea.
bBihar, 19:00etan, Jesusen Alabak
kaperan.
TOLOSAHell Beer Boys eta Orreaga 778.
bBihar, 22:30ean, Bonberenean.
TOLOSAAlaiki Metal.bBihar, 23:00etan, Larramendin.
TOLOSATolosako AbesbatzaLehiaketaren inaugurazioa:
Vokalna Akademija Ljubljana,
Aco Biscevic, Breda Zakotnik,
Martina Burger, Teja Udovic
Kovacic etaUrsa Krzic.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Leidorren.
TOLOSATolosako AbesbatzaLehiaketa: Kinokai Youth Choir
Kanami, KUP taldea, The Ateneo
Chamber Singers eta Entrevoces.
bOstegunean, 16:00etan,
Leidorren.
TOLOSATolosako AbesbatzaLehiaketa: I Vocalisti, Landarbaso,
Oreya eta Batavia Madrigal Singers.
bOstegunean, 19:30ean, Leidorren.
TOLOSABoom Boom Kid eta Humus.
bOstegunean, 22:30ean,
Bonberenean.
URRETXUGoiargi abesbatza.b Igandean, 19:00etan, San Martin
de Tours elizan.
ZARAUTZOreya abesbatza.bBihar, 20:30ean, Frantziskotarren
elizan.
ZARAUTZSalt Lake Vocal Artists.bAstelehenean, 20:30ean,
Frantziskotarren elizan.
ZUMAIARural Zombies eta Deus Ez.
bBihar, 22:30ean, Amaia plazan.
ZUMARRAGAUdal Musika Banda.b Igandean, 13:00etan, Zelai Ariztin.
ANTZERKIA
ARETXABALETA Javier Liñera &Ekoma: Tendríamos que haber em-
pezado de otra manera.
bGaur, 22:00etan, Zaraian.
ARETXABALETADiego Perez:San José, hecho un Cristo.
b Igandean, 19:00etan, Zaraian.
ASTIGARRAGAHika: Txarriboda.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
Tolosa b Nazioarteko Abesbatza Lehiaketa
Ahotsarekin jolasean1969an sortu zen Tolosako Abesbatza Lehiaketa, eta 50. ekitaldia izan-
go du aurtengoa. Asteazkenean hasiko da, hilaren 31n, eta igandean
amaituko da, azaroaren 4an. Dagoeneko amaituta daude lehiaketa ofi-
zialeko saio guztietarako sarrerak. Irudian, iazko talde irabazlea: The Re-
sonanz Children’s Choir Indonesiakoa. ASIER IMAZ / TOLOSALDEKO ATARIA
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 26aAgenda
ATAUNPollo Rosa: Gertrudisen
lagunak.
bGaur, 17:00etan, Artadin.
AZPEITIA Imanol Elias: Matxinada.
bBihar, 22:00etan, Soreasu
antzokian.
AZPEITIAOnbeat: De Simba a Kia-
ra. El tributo del Rey León.
b Igandean, 17:00etan, Soreasun.
BERASTEGIPatata Tropikala:
Kalean otso, etxean uso.
b Igandean, 17:00etan, erabilera
anitzeko gelan.
BERGARABrunette Bros:
The gratest and second smallest
circus in the world.
bGaur eta bihar, 19:00etan eta
22:00etan, eta igandean, 12:30ean
eta 18:00etan, Arrizuriaga parkean.
BERGARA2Theatre: Boris & Ingrid.
bGaur, 20:00etan, Seminarixoan.
BERGARABehibi’s: Trabajos
de interior.
bGaur, 22:30ean, gaztetxean.
BERGARA Iñaki Mata: Welcome!.
bBihar, 12:30ean, kalean.
BERGARAOnirica Mecanica:
Alicia y las ciudades invisibles.
bBihar, 20:00etan, Seminarixoan.
BERGARAYtuquepintas: Jojo.
bBihar, 23:00etan, San Martin plazan.
BERGARAPotx eta Lotx: Herriko
festetan.
b Igandean, 17:30ean, Osintxuko
frontoian.
BERGARARoberto White: Sueños 1.
b Igandean, 20:00etan,
Seminarixoan.
DONOSTIANode: Cronopia.
bGaur, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIATxotxongilo: Itsasminez.
bBihar, 17:30ean, Larrotxene kultur
etxean.
DONOSTIAGorakada: Ulisesen
bidaia.
bBihar, 18:00etan, Lugaritzen.
DONOSTIAAtx Teatroa: 7ak bat.
b Igandean, 19:00etan, Larratxon.
EIBARMag Lari: Dolce vita.
bBihar, 20:00etan, Koliseoan.
ELGOIBARTaupada: Logikomitoak.
bGaur, 22:00etan, Bolatokian.
ERRENTERIAMons Dansa:
Wabi-Sabi.
bGaur, 18:00etan, Niessen aretoan.
ESKORIATZABeatriz Egizabal: Ttak.
b Igandean, 19:00etan, Zaldibar
antzokian.
HERNANIHuts Teatroa: Hozkailua.
b Igandean, 19:00etan, Milagrosan.
LAZKAOMaddi Zubeldia eta
Bernadette Luro Iratzoki: Oroitzen
naizeno.
bAsteartean, 18:30ean, Maizpiden.
LEGORRETATxalo: Moko zorrotza.
b Igandean, 19:30ean eta 22:30ean,
Herri antzokian.
OREXABazen Behin: Sexijentziak
askatuz.
bGaur, 22:00etan, Ostatuan.
PASAIAPixkol@bis: Siete mujeres.
bGaur, 19:00etan, Trintxerpeko
udal aretoan.
PASAIALes Figuretes: La caja
mágica.
bGaur, 20:30ean, Txrintxerpeko
udal aretoan.
PASAIATrapu Zaharra: Sefiní.
bBihar, 20:00etan, Gudari plazan.
PASAIAPez Limbo: Oxido.
b Igandean, 19:00etan euskaraz,
eta 20:00etan gazteleraz, Zirikan.
SORALUZEDemode Quartet:
Todos los musicales o casi.
bBihar, 20:00etan, Herri antzokian.
TOLOSAEngruna Teatre:
Loops.
bBihar, 18:30ean, Topic aretoan.
URNIETA 7bubbles: Burbuja.
b Igandean, 17:30ean, Saroben.
DANTZA
ARRASATEZiomara Hormaetxe:
Biopiracy.
bBihar, 19:30ean, Amaia antzokian.
DONOSTIACielo Raso: Piedra.
bBihar, 20:00etan, Gazteszenan.
DONOSTIABelle Swing jaialdia:
lindy hop ikastaroa eta dantzaldia.
bAsteartean, 19:00etan,
Tabakaleran.
ELGETAHerrixa Dantzan.
b Igandean, 19:00etan, Espaloian.
URRETXU Juan Antonio Urbeltz &
Argia: Martin Zalakain.
bBihar, 20:00etan, Ederrena
pilotalekuan.
Donostia b Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema
Ausartenentzat bakarrikGaur hasiko da 29. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Astea, Donos-
tian. Azaroaren 2ra arte, 23 film luze eskainiko dituzte Sail Ofizialean, eta,
film laburrez gain, hainbat emanaldi berezi ere prestatu dituzte. Antzoki
Zaharra eta Viktoria Eugenia antzokia izango dira bi gune nagusiak. Jato-
rrizko bertsioan ikusi ahal izango dira filmak, azpidatziekin. Irudian, Erre-
mentari filmaren lantaldea; iaz aurkeztu zuten, Donostian. JUANAN RUIZ / FOKU
BERTSOLARITZA
ANDOAINAmaia Agirre, Jexux
Mari Irazu, Aitor Mendiluze eta
Haritz Mujika.
bAsteazkenean, 19:30ean, Goiburun.
BEASAINMaddi Aiestaran,
Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze,
Aitor Sarriegi, Jone Uria eta
German Urteaga .
bGaur, 22:30ean, Usurbe antzokian.
BEASAINTxistulari alardea:
Iñaki Apalategi eta Aitor Sarriegi.
bBihar, 19:30ean,Gernika
pasealekuko fontoian.
ERRENTERIAAmets Arzallus,
Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor
Elortza, Jon Maia eta Alaia Martin.
bBihar, 19:00etan, Niessenen.
ESKORIATZAHaizea Arana,
Oihana Arana, Oihana Bartra
eta Beñat Gaztelumendi.
bGaur, 22:00etan, Zaldibar
antzokian.
ZALDIBIAAndoni Egaña
eta Sebastian Lizaso.
b Igande eguerdian eta
bazkalondoan, Ardiki Egunean.
HITZALDIAK
BERASTEGI Jaime Altuna:
Gau Beltzaren ospakizunak.
bGaur, 16:00etan, erabilera
anitzeko gelan.
DONOSTIAGotzone Higuera
eta Leire Rivas: Euskal emakume
konpositoreak.
bGaur, 19:00etan, Tabakaleran.
PASAIA Josu Ozaita eta Jaime
Altuna: Itzalitako kalabazen
berpiztea.
bAstelehenean, 19:00etan,
Donibaneko Uberan liburutegian.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
DONOSTIAFantasiazko eta
Beldurrezko Zinemaren 29. Astea.
bBihartik azaroaren 2ra bitartean.
BESTELAKOAK
ANDOAINMaider Alzelai kontalaria.
bAsteartean, 17:30ean, Basteron.
BERGARAMaite Franko kontalaria.
bGaur, 18:00etan, liburutegian.
DONOSTIALur Korta kontalaria.
bGaur, 18:00etan, Lugaritzen.
DONOSTIAPlazara Goazen: Koldo
Izagirrerekin ibilaldia, eta bazkaria.
bBihar, 10:00etan, Intxaurrondo
kultur etxetik.
DONOSTIASorgina Txirulina.
bAsteartean, 18:00etan, Aiete
kultur etxean.
EIBARNerea Ariznabarreta
eta Mariano Hurtado: Ezberdin
bezain eder ipuin musikatua.
bBihar, 18:00etan, liburutegian.
LAZKAO Ines Benngoa kontalaria.
bGaur, 17:00etan, liburutegian.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2018ko urriaren 26a Agenda
Eider Goenaga Lizaso
Sagardogile liburua argitaratuberri du Joseba Urretabizkaia ar-gazkilariak (Tolosa, 1965), JoxemiSaizar kazetariarekin batera. Sa-gardogintza XXI. mendean eza-gutzen den bezalakoa izatea lortuduen sagardogile belaunaldi batelkarrizketatu dute, tradiziotikmodernitaterako jauzia egin zuenbelaunaldi bat, hain zuzen. He-meretzi sagardogileri eman dietehitza, eta irudiek ia testuek adinagarrantzi duten liburua osatudute.Nola sortu zen Sagardogile libu-
rua egiteko ideia?
Nik badut editorial txiki bat, Xi-barit izenekoa, eta euskal kultu-rarekin eta tradizioarekin loturaduten hainbat liburu atera ditugujada. Herri kirolekin hasi ginen,eta iaz, adibidez, aizkolarien in-guruko liburua kaleratu genuen;aurten, harri-jasotzaileei buruz-koa ere aterako dugu. Tolosan,berriz, ehun urte bete dituztendenden ingurukoa atera genuen.Protagonistekin hitz egin eta bio-grafia moduan ateratako libu-ruak dira denak.Eta sagardogileekin gauza bera
egitea bururatu zitzaizun?
Hasiera batean, sagarrari buruz-ko zerbait egitea zen nire asmoa;baina horrelakoak eginda daude,eta ikusi genuen adin batetik au-rrerako sagardogileen biografiakegitea egokia izan zitekeela, inte-resgarria zela... eta halaxe hasi gi-nen.Hemeretzi sagardogile aukera-
tu zenituzten biografia horiek
egiteko. Zein izan zen aukerake-
tarako irizpidea?
Aholkua eskatu genuen zerrendaegiteko. Gu sagardotegietara joa-ten gara, eta sagardozaleak baga-ra, baina beste irizpide batzuk erebehar dira aukeraketa egiteko.Beraz, Gipuzkoako SagardogileenElkartearekin eta Sagardo Ma-haiarekin harremanetan jarri, etahaiekin batera osatu genuen ze-rrenda.65 urtetik gorakoak dira elka-
rrizketatutako guztiak?
Bai, hori izan zen guk jarri genuenirizpideetako bat, 65 urtetik gora-koak izatea. Eta, bestea, bizirikegotea; badaude biografia egiteamerezi duten eta hilda dauden sa-gardogileak, baina guk haiekinhitz egin nahi genuen biografiaosatzeko. Bestalde, argazkilarianaiz ni, eta hori zaintzea gusta-tzen zait; irudia oso garrantzitsuada niretzat. Beraz, bizirik daude-nekin egin nahi genuen, eta haiekirudietarako ematen duten jokoa
aprobetxatu. Tamalez, prozesuhonetan hil egin zen sagardogile-etako bat, Etxe Zurikoa, baina jaliburua martxan zegoenez, etaharekin egon ginenez, liburuanegon badago.Lurralde guztiko sagardotegiak
sartzeko ahalegina egin duzue?
Hernaniko eta Astigarragako sa-gardotegiak dira gehienak, bainabadaude Tolosaldekoak eta Goie-rrikoak ere, eta baita Debako bes-te bat ere.Debako Rosario Arruti da bio-
grafietan agertzen den emaku-
me bakarra.
Bai, hala da; bera da bakarra. Besteaskotan bezala, sagardotegietanere emakumearen lana garrantzi-tsua ez ezik ezinbestekoa ere izanda, baina, normalean, itzaleko la-na izan da beraiena. Beraz, bio-grafiak gizonenak izan arren,saiatu gara emakumeen presen-
tzia hori nabarmentzen, eta baitestuetan eta bai argazkietan horiadierazten.Aurkezpenean nabarmendu ze-
nutenez, tradizioa eta moderni-
tatea uztartuz, sagardogintzari
ezinbesteko bultzada eman zio-
ten sagardogile horiek.
Zalantzarik gabe. Aurreko belau-naldietan sagardotegiak etxeko-entzat, auzokoentzat eta inguru-koentzat izaten ziren, batez ere;
eta sagardogile belaunaldi honekoso pauso garrantzitsua ematenjakin izan zuen; sagardotegiakXXI. mendean kokatu zituen. Be-re bidea eta bere merkatua zein
zen aurkitu eta definitu zuen ba-koitzak; batzuek urte osoan ema-ten dute janaria, beste batzuekgehiago indartu dute botilatzea...Belaunaldi honek profesionaliza-zioa eta industrializazioa garatuzuen sagardogintzaren mun-duan.Eta zein ondorio atera daiteke
hemeretzi biografia horietatik?
Betidanik gogorra izan da baserriinguruko bizimodua; oso bizimo-du lotua da. Eta berdina gertatzenda sagardogileen kasuan ere. Bai-na jende gogorra dela esango nu-ke, beti lanerako prest dagoena,lanari beldurrik ez diona, sakrifi-katua... Eta azkarra ere bai, jakinizan dutelako sagardogintzari etasagardoari dimentsio berri batematen.Sagardogileekin hainbat orduz
egon eta gero, zerk harritu zaitu
gehien haiek esandakotik?
Harritu-harritu, ez dakit, esperogenuena kontatu digute gutxi go-rabehera. Baina egia da lehen eza-gutzen ez genituen hainbat gauzaikasi ditugula liburua egiten aritugaren bitartean; eta atentzioaeman didan gauzetako bat da de-nek esaten dutela gaur egun garaibatean baino askoz errazagoa delasagardoa egitea. Teknologiak as-ko erraztu du beraien lana, eta iadenek esan digute garai bateanaskoz gogorragoa zela sagardoaegitea.Argazkilaria zara zu, eta, ondo-
rioz, argazkiek, irudiek eta disei-
nuak garrantzi handia dute libu-
ruan, ezta?
Bai, dudarik gabe, irudi txukunbat emateak beti laguntzen diotestuari. Oso liburu bisuala da Sa-gardogile, paper berezi batean in-primatu dugu, eta asko zaindudugu alor hori; azkenean, batezere hori da nire arloa, eta ezin zenbestela izan.Argazkiak egiterakoan, edo au-
keratzerakoan, zein izan da iriz-
pidea?
Irizpide jakin bat bete dugu dene-kin. Sagardogilearen erretratua-rekin hasten gara, sagardotegia-ren argazki bat sartzen dugu gero,sagardogilea txotx egiten edo sa-gardotegiko lanean jartzen dugujarraian, eta sagardogilea seme-alabekin edo ilobekin agertzenden irudi batekin amaitzen dugugehienetan. Izan ere, sagardogile-ak kontatutako istorioa dago ba-tetik, baina ez da hor amaitzen,eta liburu honekin adierazi nahiizan duguna da badagoela jarrai-pena, badagoela etorkizuna.
«Belaunaldi honekXXI. mendean kokatuzituen sagardotegiak»
Joseba Urretabizkaia b ‘Sagardogile’ liburuaren egilea
Gipuzkoako hemeretzi sagardogileren hitzezko eta irudizko erretratuaosatu du Joseba Urretabizkaiak, Joxemi Saizar kazetariarekin batera.Definizio bat ematekotan, jende gogorra, langilea eta azkarra dela dio.
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2018ko urriaren 26a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus b [email protected]
sELKARRIZKETA
«Liburu honekinadierazi nahi izanduguna da badagoelajarraipena, badagoelaetorkizuna»
Joseba Urretabizkaia eta Joxemi Saizar, Sagardogile liburuaren aurkezpenean. GORKA RUBIO / FOKU
SAGARDOGILEAK
Hemeretzi sagardogileren
biografiekin osatu dute libu-
rua Joseba Urretabizkaiak eta
Joxemi Saizarrek: Juan Jose
Aburuza (Aburuza), Juan Goi-
koetxea (Altzueta), Jose Gre-
gorio (Begiristain), Jose Mi-
guel Bereziartua (Bereziartua),
Jose Cruz Calonge (Calonge),
Rufino Zipitria (Eguzkitza),
Juan Bautista Goikoetxea
(Elorrabi), Felix Garmendia
(Etxe Zuri), Isidro Iguaran
(Eula), Jose Goñi (Gurutzeta),
Juan Ignacio Astiazaran (Iruin
Astiazaran), Jose Mari Lasa
(Isastegi), Asentxio Intxauspe
(Itxas-buru), Sebastian Zaba-
legi (Oiarbide), Jose Antonio
Iparragirre (Otatza), Joaquin
Otaño (Petritegi), Rosario
Arruti (Txindurri Iturri), Miguel
Zapiain (Zapiain), eta Jose An-
tonio Gainzerain (Zelaia).