GIPUZKOAKO HITZA - Berria · udaberrikoen eta udakoen pare-koak izatera iristea. «Orain ere...
Transcript of GIPUZKOAKO HITZA - Berria · udaberrikoen eta udakoen pare-koak izatera iristea. «Orain ere...
GIPUZKOAKOHITZA
JON
URB
E / F
OKU
Espainiako Trafiko Zuzendaritzak patinete elektrikoen araudia zehaztu zain egon gabe, DonostiakoUdalak hainbat neurri hartu ditu b Saltzaileak kexu dira salmentek behera egin dutelako nabarmen b 2-3
Arau hausteei
aurrea hartuta
Itsas ondarea Pasaiako‘Jaizkibel’ dragaontzia berriz ere
abandonatu egin dutela salatu dute
11Elkarrizketa Laxaro AzkuneHerri Irratiko esatari eta
gai jartzaile ohiarekin hizketan
4Ostirala
2019ko otsailaren 1aX. urtea384. zenbakia
2 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1aAstekoa
Aitziber Arzallus
Patinete elektrikoen
eta norbanakoen
mugikortasunera-
ko gainerako ibil-
gailuen erabilera
arautzeko neurriak hartu ditu
Donostiako Udalak. Debekatu
egin du horrelako ibilgailuekin
espaloian ibiltzea. Parte Zaharre-
an, parkeetan eta oinezkoentza-
ko guneetan ere ezingo dira ibili.
Bidegorria erabili beharko dute
orduko gehienez 25 kilometroko
abiadura hartzen duten ibilgai-
luek, eta 16 urte baino gehiago
eduki beharko dituzte gidariek.
Hortik gorako abiadura har deza-
keten ibilgailuek, berriz, errepi-
dea erabili beharko dute, eta, gu-
txienez, 18 urte izan beharko di-
tuzte gidariek. Kaskoa erabiltzea
ere ezinbestekoa izango dute. 16
urtetik beherakoek, berriz, moto-
rrik gabeko patineteak eta antze-
koak erabili ahal izango dituzte
soilik; bidegorrian ibili beharko
dute ahal duten guztietan, nahiz
eta 12 urtez azpikoek espaloia ere
erabili ahal izango duten.
Horrela, erabilera araututa,
Donostiako Udalak aurrea hartu
nahi izan die ibilgailu horien uga-
ritzeak hiriko elkarbizitzan era-
gin ditzakeen arazoei. Urtearen
hasieratik indarrean da araudia,
eta, orain, erabiltzaileei hari bu-
ruzko informazioa emateko kan-
paina abiatu du udalak. Hiriko
mugikortasunerako agenteak ari
dira erabiltzaileei araudia azal-
tzen. Informazio kanpaina inda-
rrean den bitartean, ez dute isu-
nik jarriko; hortik aurrera, bai.
Dena dela, behin-behineko
araua da Donostiako Udalarena.
Berez, DGT Espainiako Trafiko
Zuzendaritzari dagokio patinete
elektrikoen eta antzekoen erabi-
lera arautzea. Araudia prestatzen
ari da uneotan eta uztailerako bu-
katuta izatea aurreikusi du. Udal
gehienak horren zain daude be-
ren ordenantzak egiteko. Donos-
tiako Udalak ere orduan egingo
du ordenantza zehatza, baina
behin-behineko neurriak hartzea
erabaki du. Hala azaldu zuen Pilar
Arana Mugikortasun Zinego-
tziak: horrelako gailuen erabilera
«asko» ugaritu dela hirian eta
«ezinbestekoa» izan dutela
«esku hartzea».
Kalapie, arautzearen aldeKalapie Hiriko Txirrindularien
Elkartearentzat beharrezkoa zen
araudia. Elkarteak orain aste ba-
tzuk kaleratutako ohar batean
zioen ibilgailu motordun guztiek
errepidea erabili beharko lukete-
la. Orduko 25 kilometroz azpiko
abiaduran ibiltzen diren ibilgai-
luak bidegorrira bideratu izanak
«zalantzak» sortzen dizkiela ai-
tortu du Maite Alvarez elkarteko
idazkariak. «Espero dugu bide-
gorrian sartzen badira bidegorri-
ko arauak errespetatuko dituzte-
la: ez dutela gaindituko orduko
hamabost kilometroko abiadura,
txirrindulariak aurreratzerakoan
metro bateko tartea utziko dutela
eta kaskoa erabiliko dutela». Ha-
ren ustez, ibilgailu motordunak
asegurua egitera behartu behar-
ko lituzkete.
Alvarezek ez du ukatu patinete
elektrikoak eta antzekoak hirian
batetik bestera mugitzeko ibilgai-
lu erosoak izan daitezkeela, baina
ohartarazi du dena ez dutela
abantaila. «Egia da autoek baino
gutxiago kutsatuko dutela, baina
horrek ez du esan nahi osasunga-
rriak direnik, motordunak dire-
nez sedentarismoa bultzatzen
baitute. Bizikletaren erabilera
sustatu beharko litzateke». Hori
guztia kontuan hartuta, gailua
erosi aurretik erabakia ondo az-
tertzeko eskatu die herritarrei.
Araudiak eragina izan du pati-
nete elektrikoen salmentan. Hala
baieztatu du Asier Ubarretxenak,
Grup Carrerak Donostiako Urbie-
ta kalean duen Supersonido den-
daren arduradunak. «Gabonetan
izugarrizko arrakasta izango zu-
tela uste genuen, baina ez da hala
izan. Ziurgabetasuna eragin zu-
ten Donostiako Udala araudia
prestatzen ari zen zurrumurruek,
eta erosketa atzeratzeko edo ber-
tan behera uzteko erabakia hartu
zuen jendeak».
Ubarretxenaren esanetan, iaz-
ko udaberrian eta udan saldu zu-
ten patinete gehien. «Hilabete
horietan, bai; patinete elektriko
asko saldu genituen orduan».
Hiri barruan ibiltzeko «oso ibil-
gailu egokia» dela dio, «azkar eta
eroso mugitzeko aukera ematen
duelako». Orain artean, ahoz
ahokoa izan da publizitaterik
onena. «Lagun batek erosi, eta
harena probatu zuelako etortzen
zen bestea, eta, horrela, katean».
Horregatik, uste zuten patinetea
izango zela Gabonetako opari na-
gusia. «Baina udalaren araudiak
atzeratu egin zuen jendea». Su-
personido dendaren arduradu-
naren hitzetan, patinete bat eros-
tea ez da nolanahiko inbertsioa.
«Merke-merkeak ere ez direlako.
Beraz, edozein zalantzak bertan
behera utz ditzake erosteko as-
moak».
Patinete aukera zabala dute Su-
personidon: 130 eurotik hasi eta
800 euro ingurura arteko hainbat
modelotakoak dituzte. «Bezero
bakoitzak ikusi behar du zer be-
har dituen eta behar horiei eran-
tzuteko zein ibilgailu datorkion
ondoen». Ubarretxenak gainera-
tu du jendeak, oraindik ere, ba-
duela interesa. «Galdezka etor-
tzen dira, eta antzematen zaie in-
teresa badaukatela, erosi edo ez
zalantzan dabiltzala, baina eraba-
kia hartzea falta izaten zaie». Zail
ikusten du salmentak berriz iazko
udaberrikoen eta udakoen pare-
koak izatera iristea. «Orain ere
saltzen ditugu, baina tantaka, eta
hemendik aurrera horrelaxe ja-
rraituko dugula uste dut».
Decathlonen ere beherakada
nabarmena antzeman dute sal-
mentetan, %20 eta %30 artekoa,
gutxi gorabehera. «Jende askok
zeukan buruan semeari edo ala-
Patinete elektrikoen eta antzeko ibilgailuen erabilera arautzeko neurriak hartuditu Donostiako Udalak. Horrek eragina izan du salmentan: zituzten aurreikuspenonen kontra, dendariek oso patinete gutxi saldu dute Gabon garaian. Gipuzkoakogainontzeko herrietan, oraingoz, ez daukate asmorik neurriak hartzen hasteko.
Erabilera arautzeaksalmentak geldiarazi ditu
Autoek baino gutxiagokutsatuko dute, baina ez dira osasungarriak,sedentarismoabultzatzen baitute»Maite AlvarezKalapie elkarteko idazkaria
«Bertan behera geldituziren erosketa asko,udala araudiaprestatzen ari zenzurrumurruengatik»Asier UbarretxenaSupersonido dendaren arduraduna
«Orain, jendeak badituirizpideak zer ibilgailuerosi nahi duenerabakitzeko; animatuegingo dira asko»Fernando PeraltaLa Bicicleta dendaren arduraduna
‘‘
Patinete elektrikoaren erabiltzaile
bat, Donostian, errepidea gurutzatu
nahian. JON URBE / FOKU
3GIPUZKOAKO HITZA
Ostirala, 2019ko otsailaren 1a Astekoa
bari patinete elektriko bat opari-
tzea, baina 16 urtetik beherako-
entzat ibilgailu motordunak de-
bekatu egin dituztenez, ez erostea
erabaki dute». Hori horrela, mo-
torrik gabekoak dira, oraindik
ere, gehien saltzen dituzten pati-
neteak. Gogoan izan behar da,
hala ere, patinete elektrikoak ez
direla jostailuak, mugikortasune-
rako ibilgailuak baizik, eta hau-
rrei oparitzat ibilgailu motordun
bat oparitzea arriskutsua izan
daitekeela, abiadura handian ibil
daitekeelako.
Fernando Peraltari «oso berri
ona» iruditu zaio Donostiako
Udalak patinete elektrikoen era-
bilera arautzeko neurriak hartu
izana. Donostiako Errege-Errre-
gina Katolikoen kalean dagoen La
Bicicleta dendaren arduraduna
da Peralta; hirian eta inguruetan
mugitzeko era guztietako ibilgai-
luak saltzen, alokatzen eta kon-
pontzen dituzte han. «Hiriko el-
karbizitza bermatzeko ezinbeste-
koa zen araudia egitea. Orain,
badakigu ibilgailu bakoitzak non
eta nola ibili behar duen, eta, ho-
rren arabera, bakoitzak erabaki-
ko du zein ibilgailu erabili».
Araudirik ez zegoenean ziurga-
betasuna zen nagusi, Peraltaren
arabera. «Ondorioz, salmentak
erabat geldituta egon dira. Interes
handia zeukan jendeak; asko
etortzen ziren galderak egitera eta
probatzera, baina ez ziren ausar-
tzen erosteko erabakia hartzera,
ez zekitelako araudiak zer esango
zuen». Turistei ez ezik, hemengo
bertako jendeari ere dezente alo-
katzen dizkiete horrelako ibilgai-
luak, erosi aurretik probatu egin
nahi izaten dituztelako.
Peraltaren beldurrik handiena
zen hiri barruan haien erabilera
galaraztea. «Orain, badakigu ez
dituztela galarazi, eta uste dut de-
non mesederako izango dela gau-
zak argi araututa izatea. Orain,
jendeak baditu irizpideak zein
ibilgailu erosi nahi duen erabaki-
tzeko, eta espero dut erostera ani-
matuko dituela horrek». Hirian
mugitzeko era guztietako ibilgai-
luen salmentak haziko direla uste
du Peraltak.
Herrietan, presarik ezGainontzeko herrietan, oraingoz,
ez dute uste patinete elektrikoen
erabilera arautzeko beharrik da-
goenik. Eibarren, Errenterian,
Irunen, Arrasaten eta Zarautzen,
esaterako, oso jende gutxi dabil
patinetean, eta udaltzainek ez
dute izan istripuen berririk.
Errenterian, esaterako, ez dau-
kate inolako presarik arauak jar-
tzen hasteko. «Patineteren bat
edo beste ikusten da herrian, bai-
na hau ez da Donostia», azaldu
du Mikel Goñi udaleko komuni-
kazio arduradunak. «Oraingoz,
ez daukagu asmorik inolako neu-
rririk hartzeko. DGTren zain
egongo gara, eta gerora ere ez
dugu uste herri bakoitzeko uda-
lak egokitu beharko lukeenik
araudia; uste dugu Eudelek edo
antzeko erakunderen batek egin
beharko lukeela lan hori, herri
guztietan arau berak ezartzeko».
Zain egongo dira Eibarren ere.
«Eibarko kaleetan ez dabil pati-
neterik, eta udaltzainek ez dute
haiek sorrarazitako arazoen erre-
gistrorik», adierazi du Begoña
Dorronsoro alkatetzaren idazka-
riak. «DGTren araudiaren zain
egongo gara, eta gure ordenan-
tzara egokituko dugu gero». Za-
rauzko, Irungo eta Arrasateko
udalek ere gauza bera azaldu
dute; gertutik jarraitu dute bila-
kaera, baina neurririk hartu gabe.
ARAUDIA
Donostiako Udalaren arau-
diak jasotzen dituen neurririk
garrantzitsuenak:
Debekua.Patinete elektriko-
ak ezingo dira ibili espaloie-
tan, Parte Zaharrean, parkee-
tan eta oinezkoentzako gune-
etan. 12 urtetik beherakoei
soilik onartuko zaie hori, heldu
batekin eta mantso ibiliz gero.
Bidegorrian.Orduko 25 kilo-
metrorainoko abiadura har-
tzen duten ibilgailuek bidego-
rria erabili beharko dute, han-
go arauak errespetatuz.
Gidariak, gutxienez, 16 urte
izan beharko ditu.
Errepidean.Orduko 25 kilo-
metrotik gorako abiadura har
dezaketen ibilgailuek errepi-
dea erabili beharko dute. Gi-
dariak, gutxienez, 18 urte edu-
ki beharko ditu, eta homolo-
gatutako kaskoa erabili
beharko du.
Gutxienez 16 urte:16 urtetik
beherakoek guztiz debekatu-
ta izango dute ibilgailu motor-
dunak erabiltzea.
4 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1aElkarrizketa
«Espazio publikoa irabazten ez bagara ari, galtzen ari gara»Laxaro Azkune b Herri Irratiko esatari eta gai jartzaile ohia
Edozeinek ez du izaten gustuko lana egiteko zortea, eta Azkunek gutxienez esan dezake lanean gustuko gaiakjorratzeko aukera izan duela. Euskararen eta euskal kulturaren aldeko lanean jarraitzen du erretiratuta ere.
Aitziber Arzallus Azpeitia
Euskaltzalea eta euskal kultura-ren bultzatzaile sutsua da LaxaroAzkune (Azpeitia, 1950). Irakasleizateko ikasi zuen arren, kazetari-tzan jardun da urte askoan, etaHerri Irratian esatari eta bertsosaioetan gai jartzen aritzeak egindute ezagun. Ia zortzi urte diraerretiroa hartu zuela, baina beti duzerbait esku artean. «Gurasoaumea izateko zain dagoenean be-zala» dago orain ere, argitaratzeardirelako Nuarbeko sokatira talde-aren historiaz idatzi duen liburua.
Sei senidetan bosgarrena, Az-peitiko Oñatz auzoko OñatzHaundi baserrian jaio zen Azkune,«giro euskaldun-euskaldune-an». Eta Oñazko eskolan bertanibili zen 8 urtera arte; 8 urtetik10era bitartean, berriz, Azpeitian,Maristetan.Ondo hartu al zintuzteten kaleta-
rrek?
Kaletarren eta baserritarren arte-an bazegoen liskar giroa. Kaleta-rrak espabilatuagoak ziren, etaburla dezente egiten ziguten base-rritarroi. Baina, denborarekin, al-datuz joan da hori.
Gazteleraz moldatzen al zinen?
Ez genekien tutik ere. Maistrakesaten zituenak aditzen genituen,zer edo zer ulertzera ailegatuko gi-nen, baina hitz egitera, ez.Donostiara joan zinen gero, ko-
legiora.
Donostiako mojen kolegiora bida-li ninduten, gaztelera ikasteagatiketa seminariora joateko handikpasatzea beharrezkoa zelako. Apaiz izan nahi zenuen ala?
Intentzio horrekin bidali nindutenetxetik. Garai hartan, izan ere, ez
zegoen baserrietatik eskolarakobeste irtenbiderik. Gogoan daukat15 bat urte nituenean hemendikDonostiako seminariora nola joa-ten ginen, hasi Azkoititik eta Zes-toara artekoak; bete egiten ge-nuen autobusa.Gogorra egin zitzaizun etxetik
kanpo bizitzea?
10 urterekin etxetik irten nintze-nean, Gabonak arte ez nintzenbueltatu. Hiru hilabetean behinetortzen ginen hasieran, eta gero-ra hasi ginen asteburuero etor-
tzen. Hala ere, ez daukat gaizki pa-satu nuen oroitzapenik.Nolako giroa zenuten han?
Euskara oso zapalduta zegoen, etaeuskaldun talde bat klandestini-tatean biltzen ginen geure gauzakegiteko. Han hasi ginen euskararibalioa ematen, eta hantxe euskal-tzaletu nintzela esango nuke.Beste urte batzuk egin zenituen
seminarioan, baina apaizgintza
5GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1a Elkarrizketa
JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
uztea erabaki zenuen azkenean.
Zergatik?
Bide hark bazituelako nire joere-
kin eta zaletasunekin bat ez zeto-
zen ezinbesteko gauza batzuk.
Nola hartu zuten etxean?
Aitak ez zuen ezer esan, baina
nahigabe handia hartu zuen
amak; apaiz ikusten ninduen,
nonbait.
Irakasle eskolan hasi zinen.
Aldaketa handia izan zen; Donos-
tian jarraitu nuen, baina pisuan.
Titulua nahi genuelako ari ginen
irakasle eskolako ikasketak egi-
ten, baina ikastolarako prestatzea
zen gure helburua, eta han ez gin-
tuzten prestatzen. Gau eskoletara
joaten ginen euskara, euskal kul-
tura, literatura, historia... lantzera.
Oso talde ona elkartzen ginen, eta
oso giro ona izaten genuen.
Ikasketak bukatuta, Azpeitiko
ikastolan hasi zinen lanean.
Bai, eta urte garrantzitsua izan
zen, gainera, ni hasitako hura, or-
duan hartu baitzen erabakia: Uro-
la bailaran euskara batua behar
zen, bai ala ez. H bai ala ez, hori zen
borroka, azkenean. Erreferendu-
mak ere egin genituen. Aurretik,
aztoratuta ibili zen bailara guztia.
Baiezkoak irabazi zuen.
Zortzi urte ikastolan egin ostean,
irratian hasi zinen. Nolatan?
Joxe Mari Iriondok, irratia utzi, eta
telebistara alde egin zuen, eta hu-
tsunea gelditu zen. Ikasturte bu-
kaera zen, azterketak zuzentzen
nazka-nazka eginda nenbilen, eta
irratian hastea proposatu zidan la-
gun batek. Sekula burutik pasatu
ere ez zitzaidan egin, baina zer lan
arlo ziren esan zidanean —herri ki-
rolak, euskara, euskal kultura eta
haren inguruko mugimendua—,
probatzea erabaki nuen.
Erraz egokitu al zinen?
Gogorra izan zen hasiera. Ekital-
dietara joan, eta haien berri zuze-
nean ematen aritzen nintzen.
Orduantxe hasi zinen gai jartzai-
le lanetan ere, ezta?
Betidanik izan dut oso gustukoa
bertsolaritza; ikastolan ere umee-
kin jarduten nuen bertsolaritza
lantzen, neure erara. Irratian has-
teak aukera eman zidan arlo ho-
rretan barneratzeko. Joxe Mari
Iriondok landutako eremua zen,
bertsolariek harreman handia
zeukaten irratiarekin, eta ni ere
berehala hasi nintzen haiekin ha-
rremana egiten. Txapelketa anto-
latzeko garaia zen, eta joateko es-
katu zidaten niri ere. Euskaltzain-
diak antolatzen zuen ordura arte,
baina bertsolarien eta antolatzai-
leen arteko harremanak bihurritu
egin ziren 1985ekoa antolatzeko
bileretan, eta bertan behera geldi-
tu zen ekitaldia. Urtebete geroago
egin zen, baina bertsolariek eta
bertsozaleek antolatuta. Oraindik
gogoan dut Tolosan aurkezle nork
izan behar zuen erabakitzeko bile-
ra batean Sebastian Lizasok nola
esan zidan: «Hori hik egingo
duk». Sekula egin gabea nintzela
erantzun nion, eta berak: «Hu-
rrengoan ez duk hori esango».
Nola gogoratzen duzu debuta?
Azkoitian izan zen, eta oraindik
gogoan dut hankek dardara nola
egiten zidaten. Baina ahotsean ez
zitzaidan nabarmendu, nonbait,
egundoko patxada transmititu
omen nuen, eta, halaxe, finalean
aurkezle izateraino. Sekula ez zait
ahaztuko zer ikara sartu zitzaidan
belodromoan saioa hasi aurretik
agertokira irten eta hura guztia
jendez gainezka imajinatu nuene-
an. Neure buruari esaten nion:
«Hik, gutxienez, paperetik iraku-
rri behar duk, irakurtzen ez zaik
ahaztu, eta egingo duk; bertsola-
riak okerrago zaudek».
Zer da zailagoa, txapelketan gai
jartzen aritzea ala bestelako
saioetan aritzea?
Oso desberdinak dira. Taldearen
babesa izaten da txapelketan, eta
irakurri egiten du gai jartzaileak.
Beste saioetan, norbera da gidoigi-
lea, norberarena da ardura guztia,
eta, hanka sartzean, norberak sar-
tzen du hanka. Beste tentsio bat
eragiten du horrek. Zenbait kasu-
tan, bertsolariek ere kontrariotzat
hartzen dute gai jartzailea, beren
burua salbatzeko. Baina argi izan
behar da han protagonista ez dela
gai jartzailea, bertsolaria baizik.
Saio batean gai jartzailea dagoenik
ere konturatzen ez bazara, ondo
ari dela esan nahi du.
Zergatik utzi zenuen?
Gazteak bazetozela ikusi nuelako,
eta, nire ustez, bertsolari gaztee-
kin gai jartzaile gazteek askoz irudi
hobea saltzen dutelako.
Bertsolaritza barrutik bizi ze-
nuen lehen, eta kanpotik bizi du-
zu orain. Alde handia al dago?
Askoz gehiago bizitzen da barru-
tik. Ni neu bertsolaria izango nin-
tzatekeen gustura, baina ez dut
izan gaitasunik. Saiatu ere ez naiz
egin, bertso eskolan ere
sekula ez bainaiz ibili.
Baina zortea izan dut ha-
lako bertsozalea izanda
aukera izan dudalako
bertsolariak ezagutzeko
eta haien artean ibiltzeko.
Luxua izan da, eta ikara-
garri gozatu dut.
Beti euskaraz aritu zinen
Herri Irratian?
Elkarrizketatu behar
nuenak euskaraz ez ze-
kielako bakarrik aritzen
nintzen gazteleraz. Pilota
partiden emanaldietan
ere eskatu izan zidaten
gazteleraz laburpena egi-
teko, baina ez zitzaidan gustatzen,
ez nintzen eroso sentitzen.
Elebiduna zen Herri Irratia. Ez al
zenuten egin guztiz euskaldun-
tzeko ahaleginik?
Herri Irratiak bazuen helburua
euskara gero eta gehiago sartzen
joatekoa. Ariketa bereziak ere egin
ziren; adibidez, 24 orduz jarraian
euskaraz jardutekoa, 1975ean edo
1976an. Garai hartan aldunditik
laguntzak jasotzen zituen progra-
mak euskaraz egiteagatik. Baina,
Joseba Arregiren garaian, Jaurlari-
tzara pasatu zen laguntza horien
ardura, eta bidean galdu ziren. Ba-
dakit batzuek esan zutela, gainera,
Herri Irratiak bere prestigioagatik
bakarrik ere euskarari eutsi egin-
go ziola. Nik han egin nituen azken
urteetan ikusi nuen euskararen
alorra beheraka joan zela. Izaten
genituen eztabaidetan nik esaten
nuena zen irratiaren audientzia-
ren %60 euskalduna bazen eta
euskarazko programazioa ez ba-
zen %30era ailegatzen ez zela eus-
karari laguntzen ari, euskaldunak
gaztelerazko programak entzuten
jartzen zituelako; gainera, gaztele-
razkoak izaten ziren beti progra-
marik garrantzitsuenak. Baina zu-
zendaritzak ez zuen ulertzen edo
onartzen hori.
21 urte igaro eta gero, 2004an
nahiko modu tristean utzi behar
izan zenuen irratia. Oroitzapen
onak dituzu irratiko garaitik?
1983an hasi nintzen, eta urte ga-
rrantzitsuak izan ziren ordutik
1990era artekoak. Erabateko as-
katasunez jardun nuen beti, inola-
ko mugarik gabe. Nire arazoa zen
ez neukala guztiaren berri emate-
ko espaziorik eta ez nintzela aile-
gatzen denera, bakarrik nengoe-
lako. Adibidez, ez da modua idazle
batengana bere liburua irakurri
gabe joatea, eta horrelakoak ere
egin behar izan nituen.
Zer eman dizu irratiak?
Luxua izan da bertsolariekin ha-
rreman estu hori izatea, eta gauza
bera esango nuke kantagintzan
eta literaturan aritu izan direnen-
gatik eta aldizkarietan jarduten
dutenengatik ere. Nire mundua
zen, nik bultzatu nahi nuena, eta
gustuko nuen zenbait gairen in-
guruan eztabaida sortzen nuen.
Ezagun egin zintuen irratian ari-
tzeak. Nola barneratu izan duzu
hori?
Arazorik ez dit sortu inoiz, baina
horren bila ere ez naiz ibili. Sekula-
ko zama ez da izan, baina publiko-
aren aurrean jarduteak eta edozer
gauzaren inguruan zure iritzia
eman behar horrek, beti eragiten
du presioa, eta, horregatik, lasai-
tua hartu nuen irratia utzi nuene-
an.
Estualdiak ere izango ziren. Ba-
duzu bakarren bat gogoan?
Irratian hasi berritan, Tolosako ze-
zen plazara joan nintzen aizkola-
rien urteko finalaren emanaldia
egitera. Egun handia izaten zen:
zuzenean egiten genuen, eta irra-
tiak aurretik salduta izaten zuen
programa horretako publizitatea.
Baina Telefonicarekin arazoak
izan genituen orduan ere. Kone-
xiorik ez, seinalerik ere ez... Horre-
tan nenbilela, hasi egin zen finala.
Zer bururatuko, eta telefono kabi-
na batera joan nintzen kontaketa
egitera. Ordu laurdenero joaten
nintzen kabinara, ordura artekoa-
ren kronika egitera. A zer estualdia
pasatu nuena! Antzerakoak dira
pasadizo txar gehienak, Telefoni-
carekin zerikusia dutenak.
Hainbeste urtean irratian ibilia
izanik, berri ona iruditu al zaizu
Naiz irratiaren sorrera?
Oso ona. EITBri ere mesede egingo
dio lehiakide bat izateak. Badira
Herri Irratiko zuzendariaren pen-
tsaera bera dutenak, gutxirekin
asko egin daitekeela uste dutenak,
eta hori ez da hala; aurrekontua-
ren eta baliabideen araberakoa
izango da emaitza ere. Horren on-
dorio dira Euskadi Irratiaren eta
Radio Euskadiren arteko aldea, eta
ETB1en eta ETB2ren artekoa. Eta
euskararen normalizazioan, au-
rrera egiten ez bada, atzera egiten
da, espazio publikoa irabazten ez
bagara ari galtzen ari garelako. De-
na dela, ikusi egin beharko da Naiz
irratiaren bilakaera nolakoa den,
eta euskarari eta nazio ikuspegiari
dagokionez hasierako plantea-
menduari eusteko gai den edo ez.
Irudipena dut duela berrogei urte
orain baino gertuago geundela Bi-
dasoako mugaz bi aldeetakoak.
Euskaldunak jabetzen dira eus-
karazko produktuak kontsumi-
tzeak daukan garrantziaz? Adibi-
dez, oso euskalduna da Azpeitia
bera, baina gaztelerazko egun-
karia irakurtzen da gehien.
Urtean behin Durangora joatea
eta umeentzako zerbait erostea
baino askoz gehiago eskatzen diot
nik herri honi. Jabetu behar genu-
ke zenbat lan egiten den euskaraz-
ko eta kalitatezko produktuak ka-
leratzeko, eta guk kontsumitzen
ez baditugu beste inork ez dituela
kontsumituko. Oso pentsamendu
espainolak dauzkagu oso euskal-
dunak garelakoan. Umorea egite-
rakoan edota ateraldi elegantee-
tan, gaztelerara jotzen dugu beti.
Zer jaten den, horixe irteten baita.
Irratia utzi eta Jesusen Lagun-
dian itzultzaile aritu zinen erreti-
roa hartu arte. Eta, harrezkero, li-
buruak idatzi eta idatzi ari zara,
ezta?
Aspalditik zintzilik neukan zer-
bait zen errezildarren ateraldiei
buruzko liburua idaztea. Enkar-
guz egin ditut gainontzekoak: Az-
peitiko auzoetako bizimoduaren
ingurukoa, Tomas Zubizarreta tri-
kitilariari buruzkoa, sagardoari
buruzkoa... Sokatirari buruzkoa-
rekin ari naiz orain. Disfrutatzen
ari naiz lan hauekin; ordu pila bat
sartzen dut, baina oso gustura.
«Ni neu bertsolaria izangonintzatekeen gustura, baina ez dut izan gaitasunik eta saiatu ere ez naiz egin»
«Irudipena dut duela berrogei urte elkarrengandikhurbilago geundela Bidasoakomugaz bi aldeetakoak»
«Oso pentsamendu espainolakditugu oso euskaldunakgarelakoan; zer jaten den,horixe irteten baita»
‘‘
RIRITZIALeire Narbaiza
Ilusio faltsuak
Emaidazu eskua, ta haugertatu zeneko lekuraeramango zaitut./ Bai-na zuk nahiago/ dena
ederki ikustea begiak itxita./ Zinegidazu ez dela berriz gertatuko,/baina soilik ezpainak mugitzendituzu, ezta?/ Utzidazu esaten le-kukoek ez dutela beti berdinikusten./ Orain ez dago ilusio fal-tsurik./ Zure itxaropenak zoroensolas pausa./ Zerraldoa bahituaizan da kalean denen aurrean,/eta zu mutu zaude orain. / Zeinekulertuko du?/ nagitsuak isilik jarraituko dira./Zeinek pagatuko du/ inozentzigalduaren prezioa?».Hertzainak taldearen kantu
hau nahiko kriptikoa iruditu izan
zait beti. Edo, beharbada, inter-pretazio askorako ematen zuela,bakoitzak nahi zuena ulertzekomodukoa zela, alegia. Nahi alanahi ez, ilun geratu zitzaien letra,ia-ia Hau dena aldatu nahi nukediskoan sartzekoa bezalakoa.Abesti zaharra bada ere, egu-
notan behin eta berriro etorri zaitburura Ez dago ilusio faltsurik,eta oraingoan beste zentzu bathartu diet hitzei. Argiago ikusidut mezua, ilusio faltsuak eskai-ni, eta kea saltzen dutenen aurre-an, morboaren trafikatzaile kru-delak parez pare ikusita.Sarritan, nahiago izaten dugu
dena ederki ikustea begiak itxita,edo albo batera begiratuta. Gureahoa ez da gai esateko ez dela be-
rriz gertatuko, eta soilik ezpainakmugitzen ditugu, keinu hutsal ba-ten gisa. Lekukoek, ostera, denadakusate, eta ez dute ikusten gureplantek ezkutatu nahi dutena.Itxaropena zoroen solas pausa
da. Esperantza, ahateak bezalaonil baten bidez, galkatutakomunstro bat, ahalik eta azkarrengizentzeko, interes ekonomikoeta mediatikoen mesedetan. Etazerraldoa kalean denen aurreanbahitu dute kamerek, esatariek.Ilusio faltsuen elikatzaileak mutugeratu dira orain, ezin azaldutaeuren motibazioa.Gainera, inork ezingo du uler-
tu; hala ere, nagitsuek isilik jarrai-tuko dute, ezkutuko negozioakazaldu ezinean. Eta zeinek paga-
tuko du, orain, inozentzia gal-duaren prezioa? Ezin, inozentziaezin delako ordaindu diruz.Kriptikoki moldatu dut kan-
tua, nire interesetara; izan ere,abestia luzetxoagoa da, baina fal-ta den zatiak ez dit balio adierazinahi dudana azaltzeko, bestenorbaiten berbak behar ditudala-ko sentitzen dudana espresatze-ko, inoiz ez dudalako ulertukoilusioa eta esperantza artifizialkipuztea jakinda beste bati ilusiofaltsuak eraikitzen dihardugula.Are gutxiago, sufritzen ari den
jendeari, zalantzan murgilduta,
tragediaren ertzean. Bai, Malaganzuloan jausitako umeaz eta harenfamiliaz ari naiz. Sendiari bizirikegon zitekeela esan, eta esperan-tza zentzugabe —eta faltsuki—handitu. Komunikabideek ereeuren negoziorako ilusio faltsuakhedatu zituzten. Zulo ondoanzeuden arduradun politikoek ereitxaropena hauspotu zuten; be-harbada, egiten ari ziren erreska-te erraldoia zuritze aldera.Mutikotxo baten desgraziaren
lepotik, moral bako jende-mo-duak etekina ateratzeko aprobe-txatu du, itxaropenak itxaropen.Espainiaren batasuneko alda-rriak jaurtitzeko, jainkoaren etaerlijioaren apologia egiteko pro-bestu dute abagunea. Sarraskijalemadarikatuak dira horiek, ino-ren samina (beti besteren batena,jakina) erabiliz interes baten zer-bitzura. Higuina eta nazka, enpa-gua eta narda infinituak.Gure itxaropena zoroen solas
pausa.
Zeinek pagatuko du,orain, inozentzia
galduaren prezioa?Ezin, inozentzia ezin
delako ordaindudiruz
Irudiab Donostia
Nazioarteko abangoardian kokatutaCIC Nanogunek 2009ko urtarrilaren 30ean inauguratu zuen bere egoitza, Donostiako Ibaetako campusean.
Nanozientziako eta nanoteknologiako hainbat esparrutan bikaintasunean oinarritutako ikerketarako bidea
ematea zen 6.000 metro koadroko azpiegituraren helburua, eta erronka hori buruan izanik bete ditu lehen ha-
mar urteak. 25 herrialdetako 110 ikertzaile inguru aritu dira lanean urteotan. Herenegun egin zuten ospakizun
ekitaldia —irudian, agintariak eta enpresako buruak, taldeko argazkian—. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
Alderdi politikoekin metroari buruzkomahai ingurua egingo dute asteartean
DONOSTIA bEH Bildu, PP, Ezker Anitza, Equo eta Ciudadanoseko or-dezkariak bertan direla, Donostiako metroaren pasabideari buruzkomahai ingurua egingo dute, asteartean, Donostian, Koldo Mitxelenakulturgunean (19:00). Satorralaia bizilagunen elkarteak antolatu dusaioa, eta Gorka Jimeno EHUko antropologoa ariko da gidari lanetan.
Eguraldi txarrari erantzuteko langileakfalta dituztela salatu dute suhiltzaileek
ZARAUTZ bHaserre daude aldundiak kontratatutako suhiltzaileak.Azken egunotako eguraldi txarrak eraginda, ugaritu egin zaizkie la-rrialdi deiak, baina joan den asteartean, esaterako, Bidasoako parkeanlau langile bakarrik zeudela ohartarazi dute, alerta horia eta laranjaaktibatuta egon arren. Atzo manifestazioa egin zuten Zarautzen.
GIPUZKOAKO HITZAk irakurleen eskutitzak argitaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta GIPUZKOAKO HITZAk mozteko
eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adierazita:
Gipuzkoako Hitza, Martin Ugalde kultur parkea z/g, 20140 Andoain. Eskutitzak Inter-
net bidez bidaltzeko:[email protected].
%
6 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1aIritzia
Gidabaimena ateratzeko lau aztertzailegehiago izango ditu Gipuzkoak
DONOSTIA bUrte amaieran 2.000 ikasle inguru zeuden Gipuzkoan gi-dabaimena ateratzeko azterketa praktikoa egiteko zain. Azken hilabe-teotan hiru etsaminatzaile bakarrik aritu dira lanean —behin-behine-ko beste bi ere aritu dira—, baina beste lau ariko dira aurrerantzean.2017an greba luzea egin zuten etsaminatzaileek.
30IRUNEN ABIADURA HANDIKO TRENAREN GELTOKIA EGITEKO
ADIF-EN AURREKONTUA, MILIOI EUROTAN
Espainiako Trenbide Azpiegituren Administratzailea, Adif, hasi da jada
Irunen AHTaren geltokia egiteko proiektua idazten. 64.000 metro koa-
droko eremua izango da, eta 30 milioi euroko inbertsioa aurreikusi dute.
Beñat Alberdi Oñati
Egun, patriarkatua sus-
tatu eta elikatzen duten
sistemak eta kulturak
eragin zuzena daukate
gizonezkoengan ere. Argi dago
beste sexuaren aldean egoera pri-
bilegiatuan bizi dela gizonezkoa,
eta baita gizarteko beste sektore
batzuekin alderatuz gero ere.
Itxuraz, gizonezkoak du egoera-
ren kontrola, eta garaile irteten
da ia beti. Txanpon guztiek dauz-
kate bi alde, ordea. «Gizon izate-
ko kontratua sinatzean, inork ez
digu esaten letra txikia dauka-
nik», azaldu du Juanma Feitok,
Piper Txuriak elkarteko kide eta
Arrasateko gizon taldeko dina-
mizatzaileak. «Irakurriko bage-
nu, inork ez luke sinatuko».
Gizonezkoen zapaltzaile rolaz eta
letra txikiaz hausnartzeko, gizo-
nezkoen talde bat sortu dute
Arrasaten.
Feito ez dago ziur zer erantzun
behar duen nor den galdetutako-
an, edo ez, behintzat, zer eran-
tzutea komeni den. «Ariketa hori
egiten dut saio bakoitzean»,
zehaztu du. «Bakoitzak bere
burua definitzeko erabiltzen
duen moduan ikusten dut mas-
kulinitatea». Nahiago izan du
«pertsona bat» dela esatea, bere
burua horrela definitzea; «ikas-
teko gogoa daukan pertsona bat,
lasaiago bizi nahi duena».
Ogibideari helduta, Bilboko
Piper Txuriak gizonezkoen elkar-
teko kide da Feito. Bizitzako
gorabeherak tarteko eta gai
horren inguruan zeukan intere-
sagatik, maskulinitatea lantzen
ari da egun. Izan ere, horri buruz-
ko hitzaldiak, argazki erakuske-
tak, formakuntza saioak eta abar
eskaintzen ditu Piper Txuriak
elkarteak. «Hau da galdera: gizo-
nezkook zer egin behar dugu ber-
dintasunaren eta bortxakeriaren
gaian?».
Piper Txuriak duela hiru urte
hasi zen Debagoieneko Elkarhe-
zitzen sarearekin elkarlanean.
Hasieran, Lanbide Heziketarako
zentroetan —nerabeekin— eta
Helduen Hezkuntzako guneetan
hasi zen lanean. Ordura arteko
eskaintza hedatzea zeukan
buruan Elkarhezitzen-ek. Eta
Mondragon Unibertsitatearen
Biteri ikasle egoitzara ere iritsi
zen egitasmoa.«Hitzaldi bat
antolatu genuen, eta edonork
parte hartu ahal izan zuen entzu-
le gisa», argitu du Feitok. «30
lagun baino gehiago bertaratu
ziren». Aurrera egiteko aukera
ikusi zuten, eta horrela sortu zen
taldea. Hilean behin elkartzea
erabaki zuten.
Hazia landatuta eta uzta jasota
eman zituzten lehenengo pauso-
ak. Baina zer landu behar du gizo-
nezko talde batek? «Konfiantza
eremu bat sortu behar da; ez zara
biluziko edonoren aurrean», ar-
gitu du dinamizatzaileak. Finean,
egoerari buruz argi eta garbi hitz
egitea dute helburu halako talde-
etan. «Entzutea da garrantzitsue-
na. Nik ezin diet esan ‘hori ez da
hala, eta hau pentsatu behar
duzu’».
Maskulinitateari heldu eta kon-
plexurik gabe hitz egiten dute el-
karren artean. Feitok gaineratu
du «ez da inoren errua», «ahal
zenuten ondoen egin duzue» eta
halako esaldiak erabiltzen dituz-
tela lortzeko guztiek lasai jardun
dezaten. «Gizonezkotzat hartu
bagaituzte, zapaltzaileak gara.
Hala da. Maskulinitatearen urrats
garrantzitsua da hori onartzea».
Momentuz, saio bakarra egin
dute Arrasaten, eta maskulinitate
hegemonikoa identifikatzea izan
zuten ardatz lehen lanketa horre-
tan. «Hainbat talderekin lan
eginda, ohartzen zara oso ohikoa
dela gizon izatea edo sentitzea»,
azaldu du Piper Txuriak taldeko
kideak. Eta bitxia da, baina kasu
guztietan eremu edo eragile ber-
berari heltzen diote lehen urra-
tsak egiteko: familiari.
«Neska edo mutila da?»Feitoren hitzetan, «genero ikus-
pegia sozializatzen eta gizon iza-
ten ikasten den tokirik garrantzi-
tsuena» da familia. «Borondate
onenarekin egiten dute senideek,
haurrentzat onena izango dela-
koan». Era berean, Piper Txu-
riak-eko kideak aipatu du haur-
dun dagoen emakumeari beti
galdetzen zaiola neska edo mutila
izango den. «Hori izaten da gene-
ro sozializaziorako lehenengo
pausoa».
Sistema eta kultura jakin bate-
an hazitakoak eta hezitakoak iza-
ten dira senideak. «Eta normala
da ikasitako hura erreproduzi-
tzea». Hortik sortu da egungo
egoeraren muina. «Azaleko ari-
keta bat egin zenezake», zehaztu
du taldeko dinamizatzaileak,
«baina ez da egonkortuko. Lan-
keta horrek iraungo badu, mui-
nari heldu behar diozu, nola hazi
zaren aztertu behar duzu».
Norberak garatu duen masku-
linitatea identifikatzea litzateke
saioetako lehen pausoa; eta ondo-
rioak ateratzea eta praktikan jar-
tzea hurrengoa. Hots, gazteekin
eta emakumeekin beste modu
bateko harremanak izaten ikas-
tea, ahaldunduak eta errespeta-
tuak senti daitezen. «Bakoitzak
erabakitzen du nola garatu saio
horietan landutakoak».
Etorkizunera begira jarrita, eta
Arrasateko taldetik harago, bai-
kor dago Feito: «Gero eta gizo-
nezko gehiagok ez dute onartzen
emakumeen aurkako indarkeria,
eta lehen urrats garrantzitsua da
hori. Gero eta gizon gehiagok bat
egin dezake ideia horrekin».
Maskulinitatea lantzeko gizon taldea sortu dute Arrasaten. Emakumefeministen taldeekin elkarlanean baina paraleloan lan egin nahi dute,patriarkatuaren gaur egungo gatazkan gizonek euren lana egin dezaten.
Gizon jaio bai, baina nolako gizon?
Piper Txuriak elkarteak antolatutako hitzaldia, Arrasaten; hortik sortu zen gizonezkoen taldea. HITZA
Hau da galdera:gizonezkook zer egin behar duguberdintasunaren etabortxakeriaren gaian?»Juanma FeitoPiper Txuriak elkarteko kidea
‘‘
7GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1a Gaiak
Imanol Garcia Landa Tolosa
Txakurren mundua da
Xabier Moiua tolosa-
rraren pasioa, eta ogi-
bide bihurtu du, gaine-
ra. Maskotentzako Urubi denda
dauka, batetik; eta txakurren
hezkuntza eta jarrera moldaketa
lantzen ditu, bestetik. Ahal duen
guztietan, besteen txakurrak ere
paseatzen ditu tolosarrak.
Hamar urte zituenetik, Moiuak
txakurrak eduki izan ditu etxean;
hogei urte daramatza lanean la-
brador retriever arrazakoekin,
eta arraza horretako hiru txakur
ditu egun. «Tolosan denda jarri
nuenean, hezitzaile zerbitzua
emateko esaten zidan jendeak»,
azaldu du tolosarrak berak. «Ja-
beei aholkuak eta informazioa
ematen nizkien tarteka, eta teoria
arloa gehiago ikastea pentsatu
nuen orduan. Eta kontua ez zen
titulua eskuratzea bakarrik».
Hezitzailearen eta trebatzailea-
ren artean ezberdintasunak dau-
dela zehaztu du Moiuak. Txaku-
rrari trebetasunak erakusten diz-
kiena da trebatzailea; hau da,
etzaten, esertzen edo txapelkete-
tarako prestatzen laguntzen die-
na. Txakurrak dituen arazoei ir-
tenbidea aurkitzen laguntzen du,
berriz, hezitzaileak. Egun, beldu-
rrekin, oldarkortasunarekin eta
banaketak sortzen duen antsieta-
tearekin zerikusia izaten dute
arazo nagusiek.
Hezitzaile gisa, jabeak heztea
izaten da lanetako bat: «Txaku-
rraren beharrei buruzko infor-
mazioa ematen dut nik, batez ere.
Noski, ondo zaindu behar dira,
ondo elikatu, baina txakurraren
beharrak kontuan izan behar
dira». «Munduari txakurraren
ikuspegitik begiratzeko», hori
azpimarratzen die gehien
Moiuak.
Txakurrak orainean bizi direla
gaineratu du tolosarrak, gerta-
tzen ari den guztira unean bertan
egokituz joaten direla. Usaimena-
rekin erabat lotuta dago txaku-
rraren ikuspegia: «Pertsonok
ikusmena erabiltzen dugu, batez
ere, eta txakurrek, usaimena. On-
dorioz, beldurren edo jarrera de-
segokien inguruan, usaimenare-
kin lotutakoak izaten dira txaku-
rrei eginarazten dizkiedan lanak.
Mundua lasaiago sentitzen eta
konektatuta egoten laguntzen die
horrek».
Guztiak ez dira berdinakTxakur guztien beharrak ez direla
berdinak azaldu du Moiuak. Fun-
tsean, funtzio jakin baterako au-
keratua izan da arraza bakoitza.
«Dobermana txakurra da, eta
chihuahua ere bai. Esaterako, ar-
tzain funtziorako sena dute bor-
der collie arrazako txakurrek, eta,
sen hori nolabait ez bada bidera-
tzen, autoen atzetik korrika joate-
ko joera garatuko dute, agian».
Tolosarraren ustez, oso garrantzi-
tsua da txakur bat hartzean jabe-
ak jakitea zein diren arraza horre-
tako txakurren behar zehatzak,
eta behar horiei erantzuteko gai
izango ote den aztertzea.
Arlo kognitibotik jorratzen du
heziketa. «Emozioa ugaritzean,
jaitsi egiten da kognizioa, eta txa-
kurrak ez du berdin jokatzen»,
azaldu du txakur hezitzaileak.
«Guri ere gertatzen zaigu: hase-
rretuta bagaude, ez dugu hain-
beste pentsatzen, eta beste modu
batera erreakzionatzen dugu».
Txakurraren heziketan oso ga-
rrantzitsua da emozioa lantzea.
«Animalia delako, eta, emozio
mailaren arabera, bere sena ate-
ratzen zaiolako. Orkatzaren atze-
tik abiatuko da, eta, deitu arren,
ez da etorriko, senari beste ezeri
ez diolako kasu egingo».
Bestalde, txakurrak, bere mun-
du propioan, ez du uste izaten
gauzak gaizki egiten ari
denik: «Ekintza bat egi-
tean jabea haserretu egi-
ten dela ikusten du, bai-
na txakurrarentzat, adi-
bidez, alfonbraren gaine-
an pixa egitea ez dago
gaizki. Guretzat arazoa
dena, euren munduan ez
da arazo». Zeharka egi-
ten die aurre arazo horiei
Moiuak: «Lehenengo,
animalia orekatzeko la-
nak egiten ditut txaku-
rrarekin eta jabearekin.
Pixkanaka, arazo zehatz
hori landuz joaten gara, beste txa-
kur batzuekin talde lana eginez».
Txakurrak oldarkorrak dira
edo ez? Betiko eztabaida da hori.
«Ez dago txakur oldarkorrik edo
gaiztorik», hasi du azalpena tolo-
sarrak. «Hori bai, haserretuz
gero, min handia egin dezake txa-
kur handi batek. Baina jabeak ja-
kin egin behar du hori, eta txaku-
rra eta jabea hezi daitezke hori ez
gertatzeko».
Txakurren sentimenduakMoiuak argi utzi nahi du txaku-
rrak ez direla pertsonak. «Gure-
kin bizi dira, eta sentitzen dute,
noski, baina euren erara. Pertso-
nok, batzuetan, modu okerrean
itzuli nahi izaten dugu eurek mu-
su truk ematen digutena».
Adibide modura, Moiuak gogo-
ra ekarri du txakurtegi bateko
txakur baten jabe egin zela tarte
batean, hezitzaile gisa praktikak
egiteko. «Dendan izaten nuen,
beldurtia zen, eta hara joaten zire-
nek esaten zuten pena ematen
zuela, txakurrak igaro izan zituen
garai txarrak gogora ekarriz. Bai-
na norbaitek laztandu zezan, ho-
rixe behar zuen txakurrak, pozta-
sun pixka bat, eta ez pena aurpegi
gehiago». Azkenerako, familia
egoki bat topatu ahal izan zion
txakurrari, eta, aholkuak jasota,
«oso gustura» bizi dira egun.
Txakur hezitzaile gisa aritzen da lanean Xabier Moiua. Arazoei aurre egiteko, jabeei argiuzten die txakurraren lekuan jarri behar dutela,mundua euren ikuspuntutik ikus dezaten.
Txakurrarenlekuan jarrita
Xabier Moiua, bere hiru labrador retriever txakurrekin. I. GARCIA LANDA
Usaimenarekin loturadaukaten lanak ematen dizkiettxakurrei; mundua lasaiagosentitzen laguntzen die»
«Txakurrarentzat ez dagogaizki alfonbra gainean pixaegitea; gure munduan arazodena txakurrentzat ez da arazo»Xabier MoiuaTxakur hezitzailea
‘‘
8 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1aGaiak
Kerman Garralda Zubimendi
Adineko eta gaixo
askok zaintzaile-
ren baten beharra
izaten dute egu-
nari aurre egiteko.
Halere, kasu batzuetan, zaintzai-
leak ere laguntza behar izaten du
adinekoaren edo gaixoaren ara-
bera. «Lotua eta neketsua da
zaintza lanak egitea. Zaintzen ari
diren horren mina eta trabak di-
rela medio, zaintzaileek ez dute ia
atseden hartzeko tarterik ere iza-
ten, eta horrek ito egiten ditu»,
azaldu du Nerea Redondo soziolo-
go eta aholkulariak. Hark gidatu-
ko du Legorretako Udalak antola-
tutako zaintzaileentzako lagun-
tza taldea.
«Zaintzaileek ere laguntza be-
har izaten dutela jabetu ziren Le-
gorretan», adierazi du Redon-
dok. «Lehen urratsa autolagun-
tza taldea da: sei hilabeteko tarte-
an, hainbat ariketaren bidez, la-
guntzaileentzako eta laguntza
jasotzen dutenentzako tresna
praktikoak identifikatuko ditugu
tailerrean». Joan den astean el-
kartu ziren lehendabizikoz, aste-
artean, eta hilabeteko azken aste-
arteetan elkartuko dira ekainera
arte. «Taldea irekia da; berdin dio
lehen egunean azaldu ez izanak.
Legorretako Udalarekin harre-
manetan jarriz gero, zaintzaile oro
izango da ongi etorria».
Redondok argi utzi du helburua
ez dela terapia egitea, baizik eta
zaintzailearen eta zaindutako
pertsonaren lan eta bizi maila
«samurragoa, gozoagoa eta la-
saiagoa» izatea. «Laguntzaileen
kasuan, adibidez, pentsamen-
duak kontrolatzen ikasiko dugu.
Sarri, behar baino gehiago pen-
tsatzen dugu, eta, pentsamendu
ezkorrak direnean, zurrunbilo
negatibo batean sartzen gara»,
azaldu du adituak. «Era berean,
erlaxatzeko, entzuteko edo moti-
batzeko tresnak ere jasoko dituz-
te. Motibazioa gal daiteke zaintza
lanak eragindako nekearen on-
dorioz, edo baliteke gaixoak, on-
doezaren erruz, ezertarako gogo-
rik ez izatea. Helburu txikiak jar-
tzen ikasiko dugu, lorpenak nola
ospatu...».
Alaitasunari ere garrantzi han-
dia ematen dio Redondok; haren
ustez, gaixotasun baten inguruan
hartzen den jarrerak eragin zuze-
na baitu bilakaeran. «Asko lan-
duko dugu alaitasunaren gaia:
poza, irribarrea, bizipoza... Guk
erabaki dezakegu jarrera horiek
hartzea, eta mundua beste modu
batera ikusten laguntzen dute».
Redondok, halere, badaki as-
kotan kosta egiten dela halakoe-
tan alaitasunari eustea. «Onar-
tzea da zaintza lanak egitea egoki-
tzen zaigunean egin beharreko
gauzarik oinarrizkoena. Jarrera
erreaktiboa har dezakegu, geure
buruari galdetu ea zergatik egoki-
tu zaigun guri halako zerbait. Edo
jarrera proaktiboa izan dezakegu:
errealitatea datorren bezala onar-
tu, eta egoera ondo kudeatu».
Horrekin guztiarekin, Redondok
ez du esan nahi egoera beti gusta-
garria izango denik: «Onartzeak
ez du esan nahi egoerarekin eroso
eta gustura gaudenik. Pena senti
dezakegu, eta, aldi berean, jarrera
proaktiboa eduki».
Soziologoak azpimarratu du
argi izan behar dela halako egoe-
ra batean ezinezkoa dela ordura
arteko bizimodu berbera izatea.
«Gure bizitza aldatu egingo da,
eta horretarako prest egon behar
dugu». Gizartea ez du prest ikus-
ten, ordea: «Ez dugu guk eraba-
kitzen noiz gaixotuko garen, eta
aurretiaz ez dugu pentsatzen hori
gertatzen denean zer egingo
dugun». Redondoren ustez, gai-
nera, kanpoko laguntza gutxi
dagoela sumatzen dute askok.
«Eta ez dira jabetzen baliabideak
badaudela errealitate hori hobeto
eta gozoago bizitzeko». Redon-
dok lehen aldiz parte hartuko du
halako egitasmo batean.
Onartu du gero eta
ikusgaitasun handiagoa
duela zaintza lanak,
nahiz eta «bide luzea»
dagoen egiteko oraindik
ere. «Orain arte, osasun
fisikoaren alorra landu
izan da bereziki. Hau da,
pisuak nola altxatu biz-
karra eta belaunak
mindu gabe, era erosoan
nola garbitu... Ez da
askorik landu zaintza
lanaren alor emoziona-
la».
Redondoren ustez, «oso sekto-
re feminizatua» delako baztertu
dute orain arte zaintza lana.
«Gizonezkoek ez dituztelako
egin nahi halako lanak: ordu asko
lanean, aisialdirako tarte gutxi,
zailtasunak dituzten pertsonak
zaindu behar... Lanaren ezauga-
rriengatik, historikoki emaku-
meei bideratu izan zaizkie zaintza
lanak». Soziologoak gizonezkoei
ere gonbita egin die zaintzaileen
laguntza taldera batzeko: «Etxe-
ko lanez emakumea arduratu
izan da urte askoan, eta tartean
baita zaintza lanez ere. Posible da
egunen batean errealitate hori
desagertzea eta zaintza lan hori
gizonei egokitzea. Halako egoera
batean dagoen edozein gizonen-
tzat ere baliagarria izango da tai-
lerra».
Teoriatik praktikaraRedondok argi utzi nahi du,
«pertsonei laguntzeko taldea»
dela eurena, gizon zein emaku-
me, izan profesional edo etxeko
zaintzaile. «Egunerokoan mol-
datu ezinik, askok kontratatzen
dute zaintza lanetarako norbait.
Soldatapean lan egin arren, traba
emozional berberak jasaten di-
tuzte, eta haientzat ere baliaga-
rriak dira horrelakoak».
Redondok azaldu du gerora
norberak jakin behar izaten duela
tailerreko zein tresna erabili eta
zein ez. «Erlaxatzeko, agian
mendira joatea gustatuko zaie ba-
tzuei, baina beste batzuek ezingo
dute egin halakorik. Horregatik,
geure burua ezagutu eta komeni-
garrien zaigun baliabidea hautatu
behar dugu».
Legorretako Udalak zaintzaileentzako laguntza taldea antolatu du. Hilabetean behinelkartuko dira, elkarlanean lan eta bizi kalitate «gozoagoa eta lasaiagoa» erdiesteko.
Zaintzaileen zaintza lanetan
Zaintza lanen ezaugarriak direla eta, orain arte emakumeei eta etorkinei bideratu izan zaie zeregin hori. ARKAITZ APALATEGI
Laguntzaileentzako eta laguntzajasotzen dutenentzako tresnapraktikoak identifikatukoditugu tailerrean»
«Orain arte, osasun fisikoarenalorra landu izan da bereziki;ez da askorik landu zaintzalanaren alor emozionala»
Nerea RedondoSoziologoa eta aholkularia
‘‘
10 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1aGaiak
Olatz Mitxelena Pasaia
Pasaiako badiako lo-katza hondeatzeaportuko sakoneramantentzeko. Ho-rixe izan zen Jaizki-
bel dragaontziaren egitekoa Pa-saiako portuan aktibo egon zenbitartean. Draga 1933. urtean eginzuten Bilboko Euskalduna on-tziolan, eta 50 urtez aritu zen Pa-saiako portuan lanean. 1984. ur-tean hondartu zen, eta harentzaterabileraz kanpo geratzearekinbatera hasi zen gaur arte dirauenoztopoz beteriko bidea, utzikeriaeta herdoilaren kontrako borrokakasik etengabean.Pasaiako Portu Agintaritzarena
da dragaontzia, eta hura desegi-tea izan zen bere hasierako as-moa. Portuak 1991. urtean iraga-rri zuen desegitea, enkante bidez,eta Donostiako Untzi Museokoarduradunen berehalako erreak-zioa eragin zuen. Jaizkibel draga-ontziak Interes Kulturaleko On-
dasun izendapena jasotzea lortuzuten Untzi Museoaren ordukoarduradun Jose Maria Unsaineketa Soco Romanok, eta, horren-bestez, gaur arte aipatu izendape-na duen ontzi bakarra da Jaizki-bel dragaontzia.Izendapena lortzeak, baina, ez
zion bukaera eman dragaontzia-ren zokoratzeari. Portuan ibili zu-ten urteetan, alde batetik bestera,zatika, 2012. urtean, azkenik, era-kunde arteko akordio bati eskerberriztatu zuten arte. Eta, ordu-tik, Pasai San Pedroko Ondartxo-ko ontziolan da Jaizkibel, Albao-laren Kultur Faktoriaren ondoan,eder; baina Industri Ondare etaHerri Laneko Euskal Elkarteak(IOHLEE) duela bi aste salatu zue-nez, «berriz ere abandonatuta».Berriztatuta inauguratu zute-
nean, 2012an, dragaontzirako bi-sita gidatuak antolatuko zituztelaeta bisita horiek Albaolak kudea-tuko zituela iragarri zuten garaihartako arduradun politikoek.Iragarpena, baina, ez da gauzatu
gaur arte. IOHLEEren presidenteJavier Puertasek argitu du Jaizki-bel dragaontzia «monumentubat» dela, eta «erabat abandona-tuta» dutela.
Kultura eta Ondarearen legeakagintzen duena gogora ekarritaohartarazi du: «Elementu batibabesa ematen zaionean, eskubi-de batzuk aitortzen zaizkio babe-saren ikuspegitik, baina baita be-tebehar batzuk ere. Kasu hone-
tan, Portua da ontziaren jabea, etaderrigortuta dago haren kontser-bazioa eta mantentzea egitera. Ezda egiten ari, eta salatu egin beharda», gaineratu du.
Hori dela eta, aurrerabegira jarri da IOHLEEelkartea, eta hainbaturrats egin ditu jada:«Arartekoarekin harre-manetan gaude, eta ida-tzi batzuk prestatzen arigara, bai Gipuzkoan, baiBizkaian eta bai Ara-ban», adierazi du Puer-tasek. Izan ere, Jaizkibeldragaontziaren kasua«ez da bakarra», eta ele-mentu babestuak aban-donatzea «nahi bainomaizago» gertatzen da.
Gipuzkoan egoera berean dau-den bestelako elementuez galde-tuta, Puertasek azaldu du Jaizki-bel dragaontziaren kasua delakezkagarriena, baina beste hain-bat kasu ere aipatu ditu: Donos-tiako Norteko tren geltokia, Orio-
ko Ceramica lantegia eta Beasain-go Manufacturas Olaran tartean.Horiez gain, eta nahiz eta haienegoera «oraingoz» ez dela larriaesan, Andoaingo Sapa eta Ziakoeta Villabona-Amasako Sacemenpresen egoerarekin kezka du-tela argitu du Puertasek.Iragarri duenez, kasuan-ka-
suan aztertuko dute egoera,«Arartekoarekin harremanetan,bakoitzaren ardura noraino iris-ten den argitzeko», eta, ondoren,«legea eskuan, prozedura batmartxan jartzeko eta erakundearduradunengana jotzeko».
Babesaren paradoxakJaizkibeldragaontziarekin gerta-tzen ari dena «paradoxikoa» iru-ditzen zaio IOHLEEren presiden-teari: «Ontzi baten erreplika egi-teko lanean ari da Albaola, eta,zoritxarrez, bazterrean utzi dutebenetako ontzi bat, monumentuadena eta Pasaiako porturako haingarrantzitsua izan zena». Horiesanda, berehala ñabardura:«Eta argi utzi nahi dut guretzatoso interesgarria dela Albaolarenproiektua. Honekin, ez diogukargu hartu nahi, inola ere, Alba-olari, ontziaren arduraduna Por-tu Agintaritza delako, eta eran-tzule subsidiarioa, GipuzkoakoForu Aldundia».Era berean, Jaizkibeldiru pu-
blikoarekin leheneratu zutela go-gorarazi du: «2012an berriztatuzuten, diru publikoarekin,650.000 euro inbertituta. Nora jo-an da diru hori? Dragaontziarenbalioa nabarmendu zuten berri-ro, baina hortik aurrera ez duteezer egin».Alde horretatik, Puertasek uste
du erakundeek publizitatea eginbeharko luketela bisitariak era-kartzeko, egin ezean oharkabeanpasatzen delako Jaizkibel: «On-dartxoraino bildu eta Albaola bi-sitatzen du jendeak, baina inorkez badie hitz egiten Jaizkibel dra-gaontziaz, inork azaltzen ez badieharen garrantzia eta balioa, jen-deak ez du galdetzen».Horregatik, Jaizkibel-en etor-
kizuna bermatze aldera, irtenbi-dea argi du elkarteko presidente-ak: «Albaolarekin lotzea». Etagaineratu du: «Albaola euskalitsas ondarearen erreferente batsortzeko asmoz kokatu zuten On-dartxon eta Pasaian, interpretaziozentro gisa»; hala, Jaizkibelhandenez, interpretazio zentro ho-rretan tokia beharko lukeela esandu, ontziak duen garrantzia be-rretsiz: «Jaizkibelmonumentuizendatuta dago, ez kasualitatez.Bakarra da Euskal Herrian, etabere balioa oso handia da ondare-aren ikuspuntutik».
‘Jaizkibel’ dragaontzia «berriz ere abandonatu» egin dutela salatu du Industri Ondareeta Herri Laneko Euskal Elkarteak; arduradunengana jotzeko asmoa agertu du elkarteak.
Edertuta ere, zokoratuta
2012an motor berria jarri zioten Jaizkibel dragaontziari; lanak bukatuta, aurkezpen publikoa egin zuten bisita gidatuak iragarriz, baina asmoa ez zen gauzatu. HITZA
11GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1a Gaiak
Monumentu izendatuta dago.Bakarra da Euskal Herrian,eta haren balioa oso handia daondarearen ikuspuntutik»
«2012an berritu zuten ‘Jaizkibel’dragaontzia, diru publikoarekin,650.000 euro inbertituta. Norajoan da diru hori?»Javi PuertasIOHLEEren presidentea
‘‘
Unai Zubeldia
Babes falta sentitzen dute eta ez
dute askorik falta amore emate-
ko. «Pena ematen dit, gero eta in-
dibidualistagoa bihurtzen ari de-
lako gizartea; gero eta gutxiago
partekatzen dugu». Egoera «ge-
ro eta okerragoa» dela uste du
Igor Carballok, Proisa Pasai San
Pedroko kulturgunea elkarteko
presidenteak. «Eta ez dakit ho-
nek bueltarik ba ote daukan ere.
Politikariek ez dute nahi euren
kontroletik kanpoko ezer».
2015ean ordura arteko eraikina
eraitsi eta ordutik «erantzun ego-
kirik jaso gabe», politikariekin
«nekatuta eta nazkatuta» daude
Proisako kideak. «Oso bakarrik
sentitzen gara, gainera, herrian
hiruzpalau lagunek soilik jarrai-
tzen dugulako borrokan. Onean,
denak inguratzen dira, baina gau-
zak zailtzen hasten direnean...».
Pasai San Pedro erdi-erdian ze-
goen fabrika bat zen Proisa, Pro-
yectos Industriales SA. «Itsason-
tzientzat piezak egiten zituzten,
motorrak konpondu...». 1960ko
hamarkadan arrantza punta-
puntan zegoen Pasaian. «Baina
1980ko hamarkadan, arrantza in-
dustriaren krisiarekin, itxi egin
zuten fabrika. Ikaragarria zen: 40
metro luze, 11 zabal eta sei metro-
ko bi solairu zituen». Pabiloi ho-
rren ondoan zegoen Tirri Tarra
fanfarrearen egoitza, hiltegi zaha-
rraren eraikinean. «Antzerki
musikatua, musika sinfonikoa...
Denetik egiten hasi ginen, eta txi-
ki gelditu zitzaigun egoitza».
Proisa fabrika hutsik zegoela
ikusita, han sartzea erabaki zuten.
«Eta izugarrizko gunea geneuka-
la eskura jabetu ginen». 1998a
zen. Udalarekin hitz egin zuten,
eurena delako zoruaren jabetza,
eta ez zieten jarri inolako arazorik.
«Dena garbitu genuen, lurra be-
rritu, 120 metro koadroko agerto-
kia eraiki... Urtebeteko lana izan
zen, eta 1999an inauguratu ge-
nuen, Tirri Tarraren 25. urteurre-
nean». Entseguak egiteko gunea
izateaz gain, kontzertuak edo an-
tzerki emanaldiak eskaintzeko,
bazkariak egiteko... zabalik egon-
go zen gunea izan nahi zuen Proi-
sa eraberritu hark.
2009ra arte «arazorik gabe»
landu zituzten kultur eta gizarte
jarduerak Proisan. «Urte hartan
jarduera profesionala alboratzea
erabaki zuen Tirri Tarrak, eta
Proisa kulturgune bihurtzea ko-
meni zela ikusi genuen». Eraiki-
na «erortzeko arriskuan» zegoe-
la deklaratu zuen, ordea, udalak.
«Bitxia izan zen arkitektoaren bi-
sita. Arazo bat tarteko, egun har-
tan ez zegoen argirik, eta bost mi-
nututan hartu zuen erabakia; argi
zegoen aurretik zehaztuta zeuka-
tela dena. Hilabeteko epea eman
ziguten handik ateratzeko». Mai-
der Ziganda EAE-ANVko ordez-
karia izan zen Pasaiako alkatea
2007tik 2011ra, eta Amaia Agirre-
gabiria Bildukoa 2011tik 2015era.
EH Bilduren azalpenaMiguel Mari Torrea Pasaiako Uda-
leko EH Bilduko egungo bozera-
maileak onartu du arkitektoak
Proisa baldintza txarretan zegoela
azaldu ziela. «Baina eurak ez zeu-
den ados, beste azterketa bat es-
katu zuten, eta hala egin genuen,
fidagarriagoa izan zedin». Kan-
poko enpresa bati deitu zioten.
«Eta, Proisako kideek eskatuta,
eraikina konpontzea, edo eraitsi
eta berria eraikitzea, merkeagoa
zer zen jakiteko azterketa bat ere
egin genuen, eta argi gelditu zen
merkeagoa zela proiektu berria
egitea». Euren arkitektoek erai-
kinaren oinarria «baldintza one-
tan» zegoela ondorioztatu zutela
zehaztu du Carballok. «Baina
erortzeko arriskurik ez zeukala si-
natzeko prest ote zeuden galdetu
genien, eta ez zuten sinatu nahi
izan», argitu du Torreak.
Pasai San Pedroko behar sozio-
kulturalak aztertzeko herri galde-
keta bat abiarazi zuen Bilduk ga-
rai hartan. «Baina Proisa bai edo
ez, hori zen kontua. Jende askok
parte hartu zuen, eta ondorio ar-
gia atera zuten: Proisa edo Proisa-
ren gisako eraikin bat behar da
herrian». Udalbatzarrean bozke-
ta ere egin zuten, eta alderdi poli-
tiko guztien aldeko boto-
ekin onartu zen. Torrea
erabat ados dago eskaera
horrekin. «Eta hala de-
fendatu genuen».
«Erortzeko arrisku
handia» zeukalako,
2015eko martxoan erai-
tsi egin zuten, azkenean,
Proisa. «Berez ezin zen
erabili eraikina, baina
badakigu sartu egiten zi-
rela, eta eurek esan zigu-
ten ohi baino argi gehia-
go nabaritzen zutela»,
hasi du azalpena Torre-
ak. «Arkitektoak ikusi
zuen pilotalekuaren frontisaren
kontra erortzen hasita zegoela pa-
reta, eta frontisa bera pitzatzen
hasita zegoela, gainera. Arrisku
handia zegoen herriaren erdi-er-
dian, eta egoera ezin genuen luza-
tu gehiago». Udal hauteskunde-
ak izan ziren 2015eko maiatzean.
«Eta erabakiak ez zigun mesede-
rik egin, baina arduraz jokatu ge-
nuen. Bota egin behar izan ge-
nuen».
Ordurako EAJ eta PSE-EErekin
hizketan hasita zeuden Proisako
kideak. «Eta gure proiektuaren
alde zeudela esaten ziguten beti».
PSE-EEk irabazi zituen 2015eko
maiatzeko hauteskundeak, eta
Izaskun Gomez sozialista izenda-
tu zuten Pasaiako alkate. «Bere-
hala joan ginen eurekin hitz egite-
ra, baina kontuak aldatu egin zi-
ren orduan. Gauza asko hitzeman
bai, baina bakar bat ere ez zuten
bete gero». Pasaiako Udala eta al-
dundia. PSE-EE eta EAJ. Hor ko-
rapilatu zen kontua.
2017ko akordioaGorabehera askoren ondoren,
2017an eraikin berri bat egiteko
akordioa sinatu zuten aldundiak,
udalak eta Proisak, eta, behin-
behineko irtenbide gisa, Erti udal
aretoa erabil zezaketela ere hi-
tzartu zuten. «Baina elkarri begi-
ra egon dira EAJ eta PSE-EE, eta ez
da ezer gauzatu oraindik», azaldu
du Carballok. Mugimendu handia
sortu zen Ertiren inguruan. «Bai-
na hegalak moztuz joan dira, eta
iazko urrian bota egin gintuzten
hortik ere. Kalean gaude».
Gaur-gaurkoz, orube bat beste-
rik ez dago garai batean Proisa en-
presa zegoen gunean. «Eta kultur
arlorako gunea eskatu, eta futbol
zelaia margotu dute, gainera!».
Udal hauteskundeak izango dira
maiatzean, eta Proisako kideek
babesa eskatu diete herritarrei.
«Nekatuta eta nazkatuta» daudeProisa kulturgunearen aldekoakPasai San Pedrok «kultur jardueretarako egokitutako gune itxi bat» behar duela berretsidute Proisaren aldeko kideek, eta «alderdi guztietako politikarien gezurrak» salatu dituzte
Proisaren aldeko pintaketa, Pasai San Pedron; politikarien irudiak ezabatzeko agindu zuen udalak eta kendu egin zituzten jarraian. OARSOALDEKO HITZA
12 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1aGaiak
Gauza asko hitzeman bai, bainabakar bat ere ez zuten betegero. Pasai San Pedrok behardu kultur arlorako gune bat»Igor CarballoProisa kulturgunea elkarteko presidentea
«Erortzen hasita zegoen pareta,eta arrisku handia zegoenherriaren erdi-erdian. Egoeraezin genuen luzatu gehiago»Miguel Mari TorreaPasaiako Udaleko EH Bilduko bozeramailea
‘‘
Unai Zubeldia Donostia
Goleko marra osourruti ere ez daukakornerrak, bainaaulkiak ere ber-tan-bertan izaten
ditu gehienetan; bai argazkilarie-nak eta bai zaleenak. Estrategiajokaldia deitzen zaio zelaiaren iz-kina bateko mugan gelditzen denerpinetik hasten denari, eta estra-tegiatik asko izaten du kulturproiektu orok ere. Futbola etakultura: itxuraz mutur banatanbizi diren bi errealitate izanik ere,iaz kornerrean elkartu zituzten bihari muturrak. «Eta ederra izanzen emaitza», aitortu du IñakiGabarainek, Ernest Lluch Donos-tiako Amara auzoko liburutegikozuzendari eta Korner jaialdiarenprograma arduradunak.Bertsoak, dantzak, erakuske-
tak, hitzaldiak, mahai ingu-ruak...: hitzekin ere golak sar dai-tezkeela erakustea da egitasmoa-ren erronketako bat. Reala-Ath-letic derbia izango da bihar, Anoe-tan (16:15), eta Reala-Athleticderbia hurrengo asteburuan ere,Anoetan bertan. Gizonezkoenaeta emakumezkoena. «Bi derbien
artean kokatu dugu Korner jaial-dia, eta, alde horretatik, emaku-meen futbolari ere merezi duenlekua egin nahi izan diogu aurten,guk ere emateko azkenaldianhartu duen garrantzia», azaldudu Gabarainek.Hain zuzen ere, Emakumeek
ere jokatu egiten duteerakusketainauguratu zuten, astelehenean,Donostiako Bulebarrean, etaotsailaren 10era arte egongo da
ikusgai. Otsailaren 8an, berriz,Ellas también juegan: debate so-
bre el fútbol femenino (Eurek erejokatzen dute: emakumezkoenfutbolaren inguruko eztabaida)mahai inguruan parte hartukodute Aintzane Encinas Realekojokalari ohiak, Nahikari GarciaRealeko jokalariak eta Vero Bo-
quete Pekingo BG Phoenixeko jo-kalariak —Frankfurt, Bayern Mu-nich eta PSGn jokatutakoa da—.Urtero bezala, derbiaren jiran
eta Korner jaialdia baliatuta, XIII.Bertso Derbia egingo dute bihar,Antzoki Zaharrean (18:00). AmetsArzallus, Andoni Egaña eta Oiha-na Iguaran izango dira Realarenordezkariak, eta Sustrai Colina,Onintza Enbeita eta Xabi PayaAthleticenak. Donostia Kultura-
ren leihatiletan eta Rea-laren dendetan eskuradaitezke gonbidapenak.Lehen kirol derbiaren
biharamunean iritsikoda aurtengo Korner jaial-diaren hizketaldi mami-tsuetako bat: Luis Arko-nada Realeko atezainohia eta Jose Angel IribarAthleticekoa elkartukodira mahai beraren buel-
tan, eta Aitor Lagunas ariko damoderatzaile lanetan. AntzokiZaharrean izango da ekitaldi hori,19:00etan.Acento Robinson Ser irrati ka-
teko irratsaioa grabatuko dute as-teazkenean, 19:30ean, AntzokiZaharrean bertan, Michael Ro-binson futbol jokalari ohi eta irra-
ti eta telebista esataria gidari lane-tan dela. Eta kulturak futbolmundua bere egingo du ostegu-nean, Euskal kultura eta futbolamahai inguruarekin —19:30ean,San Jeronimo aretoan—. KoldoAlmandoz zinema zuzendaria,Ana Malagon idazlea eta Gari mu-sikari eta abeslaria elkartuko diramahaiaren jiran, eta Juan Luis Za-bala kazetari eta idazlea ariko damoderatzaile lanetan. Kukai dan-tza konpainiak ere eman nahiizan du beretik, eta Korner jaial-dirako sortutako Kirol legez ikus-kizuna eskainiko du otsailaren9an eta 10ean, Tabakaleran.
Kulturgunea AnoetanNahi gabe bezala hasi zen gorpuz-ten Korner. «Ernest Llucheko zu-zendaria naizenez eta kulturgunehori Anoeta estadioan bertan da-goenez, ikusi genuen futbola etakultura elkarren ondoan daudelazentzu askotan». Ideia horri tira-ka, eta Reala Fundazioaren babe-sarekin, iaz eman zuten lehenpausoa. «Eta oso itxura ona dau-ka aurtengoak ere». Pasioa daderbien hizkuntza, eta Kornerjaialdiak futboletik harago era-man nahi du sentimendu hori.
Bigarren urtez, Korner jaialdia antolatu dute Reala-Athletic biharko eta hurrengoasteburuko bi derbiak baliatuta. Futbola eta kultura uztartuko dituzte egitasmoan.
Kornerra, zubi lanerako gunea
Kukai dantza konpainiako kideak, Reala Fundazioko eta Donostiako Udaleko ordezkariekin, asteartean, Korner jaialdiaren aurkezpen ekitaldian. A. CANELLADA / FOKU
KORNER JAIALDIA
Erakusketak, solasaldiak, film
proiekzioak, dantza emanaldiak…
Reala-Athletic gizonezkoen eta
emakumezkoen derbiez gain,
askotariko eskaintza izango da
otsailaren 10era arte.
Urtarrilak 28-otsailak 28
Emakumeek ere jokatu egiten
dute.Bulebarrean dago Koma
Kultur Zerbitzuek antolatutako
argazki erakusketa.
Otsailak 3, igandea
XIII. Bertso Derbia, Antzoki Za-
harrean (18:00).Amets Arzallus,
Andoni Egaña eta Oihana Iguaran
Realaren aldetik, eta Sustrai Coli-
na, Onintza Enbeita eta Xabi Paya
Athleticen aldetik. Iker Iriarte ariko
da gai-jartzaile lanetan.
Otsailak 4, astelehena
Derbi de leyendas, Antzoki Za-
harrean (19:00).Luis Arkonada
Realeko atezain ohia eta Jose An-
gel Iribar Athleticekoa, aurrez au-
rre. Aitor Lagunas izango da mo-
deratzailea.
Otsailak 5, asteartea
Victory (17:30) eta Diamantino
(20:00) filmen proiekzioa, An-
tzoki Zaharrean (17:30).
Otsailak 6, asteazkena
Acento Robinson: los derbis no
acaban nunca, Antzoki Zaha-
rrean (19:30).Michael Robinson
jokalari ohi eta telebista eta irrati
esatariaren Ser irrati kateko irra-
tsaioaren zuzeneko grabaketa.
Otsailak 7, osteguna
Euskal kultura eta futbola, San
Jeronimo aretoan (19:30).Koldo
Almandoz zinema zuzendariaren,
Ana Malagon idazlearen eta Gari
musikari eta abeslariaren hizketal-
dia, Juan Luis Zabala kazetari eta
idazlea moderatzaile lanetan dela.
Otsailak 8, ostirala
Ellas también juegan: debate
sobre el fútbol femenino, Vikto-
ria Eugeniako Club aretoan
(19:00).Nahikari Garcia eta Vero
Boquete futbol jokalariekin eta
Aintzane Encinas jokalari ohiare-
kin hizketaldia, Olga Viza kazetaria
moderatzaile lanetan dela.
Otsailak 9, larunbata
Kirol legez, Tabakalerako patio-
an (18:00 eta 20:00).Kukai dan-
tza konpainiaren emanaldia.
Otsailak 10, igandea
Kirol legez, Tabakalerako patio-
an (17:00 eta 19:00).Kukai dan-
tza konpainiaren emanaldia.
Bi derbien artean kokatu duguKorner jaialdia; emakumeenfutbolari ere merezi duen lekuaegin nahi izan diogu aurten»Iñaki GabarainErnest Lluch liburutegiko zuzendariaeta Korner jaialdiaren programa arduraduna
‘‘
13GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1a Proposamena
MUSIKA
AIAAristerrazuko erromeria: Ansorregi eta Larrañaga.
b Igandean, 18:30ean, Andatzan.
ALEGIASuaia eta Ama Rebel, eta Bad Sound.
bGaur, 22:30ean, gaztetxean.
AZPEITIANomadak eta Dekot.bGaur, 21:00etan, Sanagustinen.
AZPEITIARodeo eta Delient.bBihar, 22:30ean, gaztetxean.
BEASAINLidia Irigoien eta XabierEtxaniz.
bBihar, 23:00etan, Matxinbentan.
DEBAMobydick.bGaur, 23:00etan, Itziarko
Burugorri ostatuan.
DONOSTIAMom Vazquez.bGaur, 19:00etan, Fnac-en.
DONOSTIAViva Suecia.bGaur, 21:00etan, Dabadaban.
DONOSTIA3Zur.bGaur, 21:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIABullets of Misery,Fractality & Irkaia.
bGaur, 22:00etan, Mogambon.
DONOSTIAAxel Casas.bGaur eta bihar, 23:30ean,
Covent Gardenen.
DONOSTIAMDE Click, Danel x KNZ eta DJ SM.
bGaur, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIADrew Tua eta Silhouet.bBihar, 18:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIANoa Voll Damn & TheHell Drinkers.
bBihar, 20:00etan, Tabakaleran.
DONOSTIABig Bob Railroad eta Oskar Benas Instro Combo.
bBihar, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIAMusic Has No Limits.bBihar, 21:00etan, Kursaalean.
DONOSTIAHail Noise, Khymaira,Krait eta AOD.
bBihar, 21:00etan, Mogambon.
DONOSTIABAE w/ Mella Dee eta Gela.
bBihar, 00:00etan, Dabadaban.
DONOSTIAOrganizing.bAstelehenean, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIADonny Benet.bAsteartean, 20:30ean, Dabadaban.
DONOSTIA Joel Sarakula.bOstegunean, 19:00etatik
22:00etara, San Martin azokan.
DONOSTIAAmaika Rude Sound.bOstegunean, 20:00etan,
Tabakaleran.
DONOSTIADavid Palomar eta Rafael Rodriguez.
bOstegunean, 20:00etan,
Dabadaban.
DONOSTIAEuskadiko OrkestraSinfonikoa eta James Ehnes.
bOstegunean, 20:00etan,
Kursaalean.
IDIAZABALThe Guilty Brigade,Sofokaos eta The Bobbies.
bGaur, 23:30ean, jaigunean.
IDIAZABALTaberna Ibiltaria.bBihar, 18:30ean, plazatik.
IDIAZABALHell Riders, Tximeleta Taldea eta DJ Bull.
bBihar, 23:00etan, jaigunean.
IDIAZABALOskarbi eta Landarbaso abesbatza.
b Igandean, 19:00etan, elizan.
IDIAZABAL Joselu Anaiak.b Igandean, 22:30ean, jaigunean.
IRUNMoncho Chavea, Omar Montes eta Original Elias.
b Igandean, 20:00etan, Tunken.
LAZKAO Isidro Larrañaga
akordeoi orkestra.
bGaur, 20:15ean, Areria aretoan.
OIARTZUNMadeleine eta Grande Days.
bGaur, 20:00etan, Pagoan.
OÑATIDrei Affen, Titadine, Fly Shit,Lokuria, Kamorrah eta Disasko.
bGaur, 19:00etan, gaztetxean.
OÑATIThe Northagirres.b Igandean, 19:30ean, Iturrin.
ORDIZIABake Faltsua eta Zure Etxai.
bBihar, 18:00etan, gaztetxean.
ORDIZIABrigade Loco, Dinamitaeta Hell Beer Boys.
bBihar, 20:00etan, Beti Alai
frontoiaren kanpoaldean.
PASAIAPasaiako Jose eta Nerea Munilla: Itsasoa eta olerkia.
bBihar, 20:00etan, Trintxerpeko
erretiratuen elkartean.
TOLOSAKonbenio del Metal.bGaur, 22:00etan, Box.A elkartean.
TOLOSALeihotikan eta Punto Critico.
bBihar, 22:30ean, Bonberenean.
USURBILRukula, Mendeku Itxua,Desegin, Izeberg, Eskean Kristo,
Hotzikara eta Odolaren Mintzoa.
bBihar, 19:00etatik aurrera,
Haraneko aparkalekuan.
ANTZERKIA
ANDOAINTartean: Ghero.bGaur, 21:30ean, Basteron.
ARRASATEAtx Teatroa: 7ak bat.b Igandean, 19:30ean, Amaian.
AZKOITIATxalo: Rita.bBihar, 19:30ean, Baztartxon.
AZPEITIAEne Kantak: Satorjator.b Igandean, 16:30ean, Soreasu
antzokian.
BERGARAPausoka: Go!azen 5.0.bBihar, 17:00etan eta 19:00etan,
eta igandean, 12:00etan eta
17:00etan, Seminarixoan.
DONOSTIAPixkol@bis:
Siete mujeres.
bGaur, 19:30ean, Tabakaleran.
DONOSTIALes Figuretes: Mimos.bGaur, 20:00etan, Lugaritz
kultur etxean.
DONOSTIAHumo Negro: Quiero decir ‘te amo’.
bGaur, 20:00etan, bihar, 22:30ean,
eta igandean, 19:30ean,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIATrukitrek: Mr. Train.bBihar, 18:00etan, Lugaritz
kultur etxean.
DONOSTIAEusko Ikaskuntza & Doke: Hamaika amaren
seme (alaba).
bBihar, 19:30ean,
Antzoki Zaharrean.
DONOSTIAQuique de la Fuente,Txapela de Cadiz, Abraham Martin
eta Jesus Piña: Ocho apellidos
andaluces.
bBihar, 21:00etan, Dokan.
DONOSTIAL’Home Dibuixat:Screen Man.
b Igandean, 17:00etan eta
18:00etan, Gazteszenan.
HERNANIL’Home Dibuixat: Screen man.
bBihar, 11:00etan eta 12:15ean,
Biterin.
HONDARRIBIAMarkeliñe: Julietas. Romeo Circo.
b Igandean, 19:30ean,
Itsas Etxean.
IBARRAPirritx, Porrotx eta Marimotots: Musua.
bGaur, 18:30ean, Belabieta
kiroldegian.
LEGORRETALanku: Bakean dagoena bakean utzi.
b Igandean, 19:00etan,
Herri Antzokian.
LEZOTrukitrek: Mr. Train.
bGaur, 17:30ean, Gezala
auditoriumean.
PASAIAZurriola Antzerki Eskola:Miren Maiteder Kabareta.
b Igandean, 19:00etan,
Juanba Berasategi aretoan.
TOLOSAEne Kantak: Satorjator.bBihar, 17:00etan, Leidor
antzokian.
URNIETATrukitrek: Mr. Train.b Igandean, 17:30ean, Saroben.
ZUMARRAGAKulunka: Solitudes.bGaur, 22:30ean, Zelai Ariztin.
Idiazabal b Jaiak
Sanblasetan murgildutaSan Blas jaiek berekin izaten dute negu giroa, normalean, eta Idiazaba-
len giro bustia edukiko dute aurten ere. Mozorro Eguna ospatuko dute
gaur —19:30ean izango da Axariaren Jaitsiera—, Kandelario Eguna
bihar, San Blas eta Kuadrillen Eguna igandean, eta San Blas Txiki Eguna
astelehenean. Irudian, iazko Axariaren Jaitsiera—. IDIAZABALGO UDALA
14 GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1aAgenda
DANTZA
DONOSTIAZero Visibility Corp:
Frozen Songs.
bBihar, 20:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
DONOSTIABilaka: Saio Zero.
bBihar, 20:00etan, Gazteszenan.
DONOSTIAMalandain Ballet
Biarritz: Marie Antoinette lanaren
entsegu irekia.
bOstegunean, 19:00etan,
Viktoria Eugenia antzokian.
IDIAZABAL Izarretan Dantzan.
bBihar, 12:30ean, jaigunean.
IDIAZABALAxari taldea.
b Igandean, 13:00etan, Igarondo
pilotalekuan.
TOLOSAKukai & Sharon Fridman:
Erritu.
bGaur, 20:30ean, Leidorren.
ZARAUTZMutxikoak, Alaken
taldearekin.
b Igandean, 12:00etan, Musika
plazan.
BERTSOLARITZA
AIABertso bazkaria:
Uxue Alberdi eta Unai Iturriaga.
bBihar, 14:00etan, Olaskoagaegia
auzoan, Zingira eskolan.
ALEGIASanta Ageda bezperako
erronda. Txintxarri abesbatza,
Zazpi Astoren Gainean bertso
taldea, Mikel Artola eta Imanol
Irazustabarrena.
bAstelehenean, 17:30ean, Larritz
auzotik abiatu eta herrian zehar.
ANDOAINSanta eskea:
Ion Beloki eta Unai Ormaetxea.
bAstelehenean, 15:00etatik
21:00etara, Goiburu auzoan.
ANOETASanta eskea: Txomin
Azpiroz, Anjel Mari Peñagarikano
eta Oier Urkola.
bAstelehenean, 15:30ean, herriko
plazatik abiatuta, baserriz baserri,
eta bukaera herrigunean.
ASTEASUPello Errota 100 urte.
Santa eskeko hiru ibilbide:
Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio
eta Aitor Sarriegi.
bAstelehenean, 16:00etan,
Pello Errota ikastetxetik abiatuta.
BEASAINBertso afaria: Iker
Zubeldia eta Iban Urdangarin.
bBihar iluntzean, Matxinbentan.
BEASAINSanta eskea: Juan Jose
Eizmendi Loidisaletxe II.a,
trikitilariekin.
bAstelehenean, egun osoan zehar,
Matxinbentan.
BERASTEGISanta eskea.
bBihar, goiz eta arratsaldez,
plazatik abiatuta, baserrietan
barrena.
BIDANIA-GOIATZSanta Ageda
bezperako erronda: Ander
Lizarralde.
bAstelehenean, 17:30ean.
DONOSTIATxotx irekitze jaialdia:
Nerea Ibarzabal eta Sebastian
Lizaso.
bGaur, 20:30ean, Zubietako
Araeta sagardotegian.
DONOSTIAKorner jaialdia.
Bertso derbia: Amets Arzallus,
Sustrai Colina, Andoni Egaña,
Onintza Enbeita, Oihana Iguaran
eta Xabi Paya.
b Igandean, 18:00etan,
Antzoki Zaharra.
ELGOIBARSanta Ageda bezpe-
rako erronda: Juan Mari Areitio,
Xabier Arrizabalaga Ziarda,
German Meabebasterretxea
eta Mikel Mendizabal.
bAstelehenean, 14:30ean,
baserrietan zehar.
ERRENTERIASanta Ageda
bezperako erronda. Bertsolariak
eta Ereintza dantza taldea.
bAstelehenean, 18:00etatik
21:30era.
HERNANISanta ageda bezperako
erronda.
bAstelehenean, 18:00etatik
aurrera, herriko kaxkoan zehar.
IBARRASanta eskea: Iñigo
Gorostarzu eta Adur Gorostidi.
bAstelehenean, 18:30ean,
Izaskun azotik herrigunera.
IDIAZABALSaioa plazan eta
bertso bazkaria: Amets Arzallus
eta Andoni Egaña.
bAstelehenean, 12:00etan, plazan.
IRUNKabigorriko Bertso Gauak:
Manu Goiogana, Aimar Karrika,
Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Aitor
Sarriegi eta Izarne Zelaia.
bOstegunean, 19:30ean,
Kabigorri Ateneoan.
MENDAROSanta eskea.
bBihar, 08:00etatik 14:30era.
SORALUZEBertso erronda
santa eskean: Eneritz Artetxe,
Eneko Beretxinaga, Beñat Iguaran
eta Egoitz Unamuno.
bBihar, 08:30etik 20:30era,
herriko baserrietan zehar.
USURBILKalexarRock
Jontxurekin! Bertso bazkaria:
Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola.
bBihar, 14:00etan, Saizar
sagardotegian.
USURBILBertso afaria:
Andoni Egaña, Markel Eizagirre
eta Sebastian Lizaso.
bBihar, 21:00etan, Aginagan.
Atarialde elkartean.
ERAKUSKETAK
DONOSTIAGorputza asmatzen.
Biluziak, anatomia, pasioak.
bOtsailaren 17ra arte, San Telmo
Museoan.
Donostia b Antzerkia
Ehun urteren laburpenaArrasateko Doke antzerki taldeak Hamaika amaren seme (alaba)antzez-
lana taularatuko du, bihar, 19:30ean, Donostiako Antzoki Zaharrean.
Vene Herrero da zuzendaria, eta Josemari Velez de Mendizabalek idatzi
du obra Eusko Ikaskuntzaren mendeurrenaren harira. Iazko azaroan es-
treinatu zuten, Oñatin —irudian—. JOXE OTADUY BENGOA
ZARAUTZ Juan Antonio Palacios:
Harria.
bOtsailaren 10era arte,
Photomuseumean.
HITZALDIAK
AZPEITIA Jose Mari Sarasola:
El viaje de la muerte.
bBihar, 16:30ean, Soreasu
antzokian.
BEASAIN Inmaculada Arostegi:
Norbere neurriko medikuntza:
XXI. mendeko erronka.
bGaur, 19:00etan, Igartza jauregian.
HONDARRIBIAEuskara oholtzatik
at: Fermin Muguruza eta Galder
Izagirreren arteko solasaldia,
Manu Goioganak bertsoz gidatua.
bAsteazkenean, 19:00etan,
kultur etxeko areto nagusian.
LIZARTZAOier Araolaza Arrieta:
Inauteriei mozorroa eranzten.
bGaur, 19:30ean, kulturgunean.
TOLOSADaniel Zulaika:
Pedro de Tolosa, el grumete
que dió la primera vuelta al mundo.
bGaur, 19:30ean, Kasino elkartean.
TOLOSA Jeronimo Lopez:
Del Himalaya a la Antártida.
bGaur, 19:30ean, Topic gunean.
BESTELAKOAK
DONOSTIAKafeta Feminista.
Aurkezpen proiekzioa eta
kontzertua: Nerea eta Estitxu.
bGaur, 19:30etik aurrera, Kijera
gaztetxeko Ispiluen aretoan.
DONOSTIAPolitki Elkartea:
Nola batu indarrak bizitzaren
jasangarritasunaren bidean
eraginkorragoak izateko?saioa.
bBihar, 10:00etatik 18:00etara,
Kristinaeneko Ingurumen etxean.
DONOSTIANeguko Jaialdia:
bazkari musikatua, Ingobernables
dokumentala, Las guitarras de la
vieja Izaskunantzerkia, musika,
txokolate jana eta eztabaida.
bBihar, 14:00etatik aurrera,
Añorgako Fires espazioan.
ELGETAOliver magoa.
bBihar, 16:30ean, Espaloian.
IDIAZABALTxan magoa.
bBihar, 17:30ean, jaigunean.
15GIPUZKOAKO HITZAOstirala, 2019ko otsailaren 1a Agenda
Beñat Alberdi Oñati
Hamaika etiketa ditu, berez, JoseAntonio Villarrek (Oñati, 1939).Kantaria da, Ez dok Amairu talde-ko kide izan zen, hogei urte pasatuditu agertokietan, eta Goenkaletelesailean ere aritu zen. Harenalor akademikoa ez da horrenezaguna, ordea. Urte ugari dara-matza komunikazioaren arloaikertzen eta egunez egun ikasten.Horren harira plazaratu du Nacionalismo nacionalismos. La
acción comunicativa del perio-
dismo actual liburua. Katalunia-ko prozesua ardatz hartuta, heda-bideek zabaldu dituzten mezuakaztertu ditu oñatiarrak. Eztabaidasustatu nahi du gaiarekin.Irakasle izateko ikasketak egin
zenituen lehenengo. Nolatan
bukatu zuen maisu batek komu-
nikazioaren arloan lanean?
15 urte nituela, maisu batek sartu
zidan harra barruraino. Komuni-
kazioa egokia izan zedin, komuni-
katu behar zen gaia ondo definitu
behar zela esan zigun. Edozeri bu-
ruz galdetzen zigun: «Hau zer
da?». Definizio teknikoa ematen
genion, edo Natura ikasketa libu-
ruan agertzen zen adierazpen tek-
nikoa bestela. Hori definizioa zela
erantzuten zigun, baina ez defini-
zio orokorra. Zer den eta zer ez den
esaten duen hori da definizioa.
Katalunian definitu gabe al dago
zein den eztabaidarako gaia?
Bai, eta ezertaz ezin daiteke ezta-baidatu aurrez ezerhori definitugabe. Adibide ona dira hemen ba-ke prozesuari buruz egin diren bi-lak. Zergatik konpara daitezke he-
mengo bake prozesua eta Kata-
luniako independentziarena?
Elkarrik Arantzazun antolatu zi-tuen bake prozesuari buruzko bi-lerei buruz ari naiz hizketan. Bile-retan inori ez zitzaion eskatu ba-keari buruzko bere definizioa. Be-raz, denbora galtzea da. Badakigu,eta oso ondo dakigu, haietako ba-koitzak, gutxi gorabehera, bakea-ri buruzko zer definizio zuen bu-ruan. Baina bakea lortzeko bakoi-tzaren bidea zein zen, ez. Bakeazer den definitu behar da horriburuzko eztabaida egin aurretik.Hiru aldiz egin ziren bilerak, etabakar batean ere ez zen izan emai-tza onargarririk.Prozesuari buruzko informazio
faltak bideratu zaitu idaztera?
Azkenean, nire ustez Kataluniakoarazo, eztabaida, prozesu edo de-na delakoan azaldu diren esaldioker, trakets, interesatu eta mani-pulatzaileek bultzatu naute hauidaztera. Esan ohi diren astake-
riak entzun ondoren hasi nintzenidazten; astakeria horiek errepi-katuz mito bilakatzen direlako,eta gizarte arruntak barneratuegiten dituelako mito horiek. Ha-serretu egiten nau neure lagunbati horrelako astakeria bat en-tzuteak. Berari ez diot ezer esan-go, agian, baina ideia hori zabalduduen komunikabideari botakodiot errua. Gaur egun, uste dut ka-zetaritza dela iritzi publikoarenezagutarazle, egile, eragile, edota,beharbada, manipulatzaile. As-kotan, manipulatzaile gisa ikus-ten dut gehiago.Liburuan eskaintzen al dituzu
falta diren definizioak?
Aurretik definitu egiten ditut on-doren kritikatzen ditudan kon-tzeptuak. Nazionalismoa txarra
da edo ona? Zer den esaten ez ba-didazu, ezin dizut esan txarra edoona den, edo nolakoa den, edozertaz ari zaren...
Kontzeptu bat, izatez, ona edo
txarra da?
Kontzeptuak aztertuta, onak edotxarrak izan daitezke. Pluraltasu-naren errespetuada adibide bat.Baina zer pluraltasun da etikoa?
Kolonoek eta kolonizatuek ere-mu bat partekatzea? Hori da plu-raltasuna? Hori bada, txarra da.Justua izan behar du ona izan da-
din. Justua eta zilegia ezbada, eta beste ezaugarribatzuk ez baditu, txarrada. Beraz, ez ezazu de-fenda pluraltasunarenerrespetua errespetaga-rria ez den pluraltasunbaten aldarrikapenera-ko.Zer kontzeptu landu di-
tuzu liburuan?
Zilegitasuna eta legezkotasunaparean ipintzen ditut, eta bakoi-tza zer den esaten. Nazioa eta esta-tua definitzen ditut, gero horrenarabera jokatzeko. Identitatea,nortasuna eta identitaterik gabe-
kotasuna ere zehazten ditut. Au-todeterminazioa, independentziaeta dependentzia ere parez paredaude liburuan... Ez da, nobelenmoduan, hurrenkeran edo ja-rraian irakurtzeko liburu bat.Eztabaidan dauden gaiak ez al
dituzte definitzen komunikabi-
deek eurek?
Komunikabideek ez dute eskain-tzen definizio hori. Gizarteak, as-kotan, onartu egiten du, ustez eti-koa delakoan, ustez legeak horidioelakoan. Baina lege hori justuaez bada, zilegi da lege horren kon-tra egitea.Komunikabideetako esaldiak
ikertu dituzu ondorio horietara
iristeko. Zer esaldi mota dira?
Arauak ez betetzea leporatzendiete, adibidez, katalanei. Bainazer arau dira horiek? Besteek ja-rritakoak! Epailea besteen alde-koa da, baloi bila joaten dena erebai, ikusleak alde dituzte, irratieta telebista esatariak ere bai...Arau horiekin, kontrako taldeakdebekatuta dauka gola sartzea.Zure iritzia ematen al duzu lan-
tzen dituzun alorretan?
Erabat. Argi eta garbi gelditu danire iritzia. Baina, nire definizioe-kin ados ez badago, hobe bateman dezan aukera eskaintzendiot irakurleari. Eztabaidatukodugu hobea den edo ez.Azken lanaz gain, beste hainbat
ere argitaratuak dituzu; tartean,
bi tesi. 2009an kaleratu zenuen
Komunikazio egoerak tesia. Zer
defendatu zenuen?
Diziplina aniztasuna eskatu be-har da komunikazioan. Diziplinabakoitzak beretzat hartzen du ko-munikazioaren izaera eta jardue-ra. Soziologo batek esaten zuenekintza soziologikoa dela komu-nikazioa. Baina psikologoak ezetzesango du, psikologiaren arabe-rakoa delako pertsona bakoitza-ren joeren nondik norakoa. Tek-nikariek, berriz, esango dute tek-nika bidez egiten den hori delakomunikazioa. Nik hori guztiabateratzea eskatzen dut komuni-
kaziodeitzeko.Komunikazioaren oinarria az-
tertu al duzu?
Hiru zatitan banatu dut komuni-kazioa. Komunikazio ekintza,orain egiten ari naizena; elkareragina; eta elkar eragin horrenjarraitutasunetik sortzen den ko-munikazio egoera. Egoera horribakarrik deitzen diot nik beneta-ko komunikazioa. Tresnak edobitartekoak dira besteak. Egoerada lorpena. Eta lorpen hori beraere tresna gisa erabil dezakezubeste helburu batzuetarako. Horida nire tesiaren funtsa.
«Kazetaritza da iritzipublikoaren egilea eta manipulatzailea»
Jose Antonio Villar b Komunikazio arloko ikertzailea
Kataluniako prozesuaren nondik norakoak hartu ditu ardatz JoseAntonio Villarrek bere azken lanean. Azken urteetan komunikabideekhedatu dituzten mezuak eta terminologiaren definizioak aztertu ditu.
GIPUZKOAKO HITZAOSTIRALA, 2019ko otsailaren 1a
Zuzendaria: Unai Zubeldia. Argitaratzailea: Euskal Editorea
Lege gordailua: SS-1514-2010
www.gipuzkoa.hitza.eus [email protected]
sELKARRIZKETA
ARITZ LOIOLA / FOKU
«Ezertaz ezin daitekeeztabaidatu aurrez ‘ezer’ horidefinitu gabe. Adibide ona dabake prozesuko bilerena»
«Kontzeptuak aztertuta,onak edo txarrak izan daitezke;pluraltasun etikoa, adibidez.Justua behar du ona izateko»