GEREZIEN DENBORA PASTORALA - ezkandrai.fr · gorenean duten Santa Grazi eta Lannes bezalako...
Transcript of GEREZIEN DENBORA PASTORALA - ezkandrai.fr · gorenean duten Santa Grazi eta Lannes bezalako...
1
GEREZIEN DENBORA
PASTORALA
Ezkandrai elkarteak presentaturik,
SISCB-ko EKIMEN saria 2012-ko abenduan
2
Gerezien denbora
Argazkien ke grisetarik
jalgitzen dira
buru hauek, boneta sarturik barneraino,
esku hauek, mailu astunak tinkatuz fermuki,
aurpegi zizelatuak, gihar koropilatsuak…
Mugagabeko gauen lurretik,
itxaropen bahituak…
Eguzki gorrietan,
esperantza sutsuak, tormentatuak…
Gorputz arbolak
Gorputz liliak…
Amultsutasuna zuentzat,
zuek, biziaren gudariak!
Justizia zuentzat,
zuek, helaraztera menturatzen zaretenak
pobreen onezia suharra
iturburu emankorraren gutizia fidakorra
denentzat emana…
Beñat Achiary
3
Hiri pastorala:
Gerezien denbora
DR
Euskal Herrian, Pastorala esatea Zuberoa esatea da :
Ipar-ekialdeko ibar estu eta mendi lakarrez jositako paisaiari loturiko gertakizuna. Lur
horretan eutsi zaio altxor kultural horri: belaunaldiz belaunaldi herrietako biztanleek
eta ikusleek bat egin dute komunitate bizipen sakona elikatu eta birsortuz euskarazko
drama erritualean.
Pastoral bat eraikitzea erabakitzen den bakoitzean, auzo bizitzari egiten zaio dei, barne
bizitza gauzatu eta elika dadin erritoaren indarrez, artearen suharrez. Herria hautsia
bada, hizkuntza galdua, kantua eta dantza desagertua, ezin eutsi ahaleginari.
Hau da Pastoralaren eraikitzean -egile edo aktore- parte hartu dugunon askoren
lekukotza: herrian martxan jartzen den sukarraldia hilabetez haziz doala, negu
barrenetik udararaino, bertako bi emanaldietan agerian geratzen eta eskaintzen
deneraino, lili arraro baten gisara.
Zuberoako pastorala bizirik da eta badira proiektu zehatzak abian 2018raino. Uda oro
ematen diren bi emanaldietara euskal jende uholdea hurbiltzen da, baita hegoaldetik
ere, gauzatze bitxi eta sakon honen parte hartzera. Suertatzen da Pastoral hori
gonbidatua izatea Gipuzkoa, Bizkaia edo Lapurdiko hiri batean eskaintzera ere. Euskal
telebistak jaso eta helarazten du gero…
4
Pastoraleko dantzariak, 2009 © Marie-Hélène Labasse
Hiri Pastorala… Nola elkartu eta bat egin irudiz kontrajarriak diren bi hitzok? Ezin
uka interesa eta jakin mina piztua dela dagoeneko…
Honakoa gure lehen nahia: ez eten Pasoralak berea duen arnasa, bere barne zentzu eta
bihotza:
- Gune eszenikoa erritu-gunea da: bere tamainan eta kokapenean, bere ate edo
sarbideetan, hondo eta alboetako hosto apaingarri berdeetan…
- Antzezleen aire eta urratsak gune erritual horren osagarri dira halaber: goxo eta
pausatuak urdinenak, azkar eta gogorrak gorrienak, samur eta arinak
aingeruenak…
- Kantuak, lau lerroko bertsoan, urrats eta makilen joaldietan hartzen du oina eta
dantza horretan gauzatzen da Junes Cazenavek esana: “Pastoraleko antzezleak
ez dira ibiltzen, ez dute hitz egiten; kantatu egiten dute esateko, dantzatu
ibiltzeko”.
- Baina ez bakarrik kantua eta dantza, baita espazioa betetzen duten keinuen
bibrazioek ere –makilen hotsek, banderen inarrosiek…
- Antzezlanaren idazketa, non ekintza eta eginkizunak zehazki betetzen diren.
- Lehen pheredikia eta Azken pheredikia (aitzin eta gibel solasak).
- Antzezle eta musikari mugimenduen erritmoa.
- Azken hatsaren kantuaren edertasuna, heroiak hil baino lehen entzuleriari eta
denborari igortzen dion mezu irrikatua…
- Artzain eta artaldeen etorrera, euren zakur eta abereekin, pastoralaren gaiari
lotua
Hiritarra, bai, lehen aldikoz Aturri ibai ertzeko altzairutegietako langile gatazka eta
gertakizunetan barneratzen baita. XIX. mendean abiaturiko belaunaldietako segida
izan zuten burdinolok. Itsasotik jasotzen ziren altzairua egiteko mineral eta
erregaiak, hainbat langile eta fabrika gizonen bizimoduak kateatuz.
5
Saga bat: Zenbat langilek eman zuten berea kultura propio bat, kontzientzia askatzaile
bat sortzeko lanetan? Ordura arteko nekazal giroko giza baloreak ez ziren aski
humanismo berri baten sortzerako, gizatasunaren sustraiak aurki beharrean.
Pastoral honen bitartez, ez da bakarrik historia berreskuratuko, kontzientzia baten
sortze eta garatzearen kontakizun aberatsa azaleratuko da; haren emari sakona ibai
luzeetan ibilia eta giza bizitzaren ustekabeko gertakizunetan jorratua.
Ez da, beraz, pastoral historiko bat zentzu hertsian. Historia deitua izango da
gertakariaren ustegabetasuna eguneratu dadin.
Gerezien Denborak XIX. mendean abian jarritako jardueran barneratuko gaitu: bertan
zaildutako jendeak eman zion hurrengoei bere lekukotza eta egun arte sostengatu da
zentzubeteko gizatasun berri baten xerka. Hor kokatu behar egileak emandako
“pastorala post-industriala” azpitituluaren zentzua: denok bilakatu ahal gara aukera
berri horien artisau eta zaintzaile.
Pastoralaren tradizio bizi baten bihotzari lotuta dago hortaz Gerezien Denbora.
Gaia edozein dela eta, pastoral historikoa antzerki errituala baita, kantuz eta dantzaz
bizitzaz ari dena, maitasunaz eta bizitzari zentzua ematen dioten pentsamendu, bulkada
eta ekintzez.
Hiritarra izango da, baita ere, Zuberoakoa gordez, egungo eszenografia
garaikidea eta arte hiritarrak jasoko dituelako.
Musikaren aldetik, ez da antzinako musika tresnetara mugatuko. Jasoko ditu
musika elektro-akustiko eta anplifikatuak, jazzak, perkusio garaikideak, pianoak edo eta
sintetizadoreek bezalako baliabideek ahalbideratzen dutena, zineman musikak duen
lekua ere bereganatuz.
Musika da ekintzaren erdigunea, eta berak jasotzen eta itzultzen du bere gai
sakona. John Cage, jazza edo Edouard Glissantek hain maite zuten inprobisazioaren
bizipena, kaos eragilea lan guztia zeharkatzen. Azentuak, tradizio herrikoiak
azpimarratzen dituenak. Gerezien Denborak askatu egingo ditu koreografiak, antzerkiak
eta dantzak duten ahalak.
Iturri zaharretik edaten dut, ur berria edaten, beti berri den ura, betiko iturri zaharretik… ...Josean Artze
Hitzotan ezin hobe adierazten du poeta handiak tradizioak eragindako larderia.
Beste modu batean esanda, Jacques Berque-ren hitzetan “benetakoa ez da antigoalekoa,
baizik eta harekin eraikitako berrikuntzaren aurkikuntza”
Jaiotza da, birjaiotzea hobe esanda. Etengabeko bilakaeran sorkuntza bera da
transmisioaren haria, “transmisioa-jaiotza” era berrien deia sorkuntzak behartua.
Ahalegina da guzti hau, esperimentazioa… gure eginahalaren etengabeko akuilua.
6
Egilea: Itxaro Borda
Egungo euskal literaturaren egile nagusienetakoa, hamabost liburu ditu argitara emanak
behinik behin: eleberriak, saiakerak eta poesia. 1959an Baionan jaioa baina, izpiritu
ibiltaria, zenbait lekutan bizi izandakoa da.
Historia eta nekazaritzan lizentziatua, 14 urtez geroztik hasi zen poesia argitaratzen
egunkari eta aldizkari ezagunetan. Satira gailentzen da maiz bere poema eta
eleberrietan, euskal gizartea eta bere “indarkeria” begi zorrotzez ikuskatuz.
Euskadi saria irabazi zuen 2002.ean % 100 basque eleberriarekin, ondoren frantsesez
eta gaztelaniaz argitaratua ere izan dena. Asko dira euskal kantariak bere poemak kantu
bihurtu dituztenak. 2009.ean Pariseko Salon du Livren nabarmendu zen eta joan den
martxoan Printemps des Poètes d’Evryn (Evryko poeten udaberriak).
Hitzaldi literarioak munduan zehar emanak ditu. Bere denbora La Poste-ko lana eta
literaturarekin duen etengabeko erronken artean igarotzen da. Itxarok maratoian
korrika egiten duela diote… ondo daki gelditu eta mundua behatzen, arazoetan ito gabe.
7
Errejenta: Beñat Achiary
© Guillermo Navarro
Beñat Achiary kantaria da pastoral honen errejenta. Ahalegin honetan lehen aldikoz,
Tarkovskyren filmeko kanpai-urtzaile gazte haren gisa sentitzen da pastoral honen
sustatzeko orenean, ausardia arraro eta maitekor batek bultzatua.
Ez pentsa halere pastorala arrotza zaionik, aspalditik du ezagutza eta estimu handian.
Zuberoako kulturatik oso hurbil, bitan izan da konposatzaile eta kantu zuzendari kantua
gorenean duten Santa Grazi eta Lannes bezalako lekuetan: bizipen ahaztezinak… Bere
adiskide kutunenek lagundurik izan du bizipen horien eta beren ausardia poetikoen berri
(Oierko Tragedia…).
Nabarmentzekoak izan dira bere sorkuntza lanak, konposatzaile eta artista anitzeko
emankizunen bultzatzaile gisa: Marguerite Taos Amroucheri omenaldia Le Courrier du Pacifique Nomades taldearekin, Liturgie équestre Bartabasekin, L’amour extrême, Le poète à New York, Lam Dyali, Ibañeta, Harria ta Herria, Goñiko zalduna, Oihana auhenka, Ezkia haizean kantari, Idi geldoak eta elurraren memoria, eta abar luzea.
Hizkuntza poetiko bereziko bi jaialdiren zuzendari artistikoa da: 17 urtez Itsasun
ospaturiko Errobiko Festibala eta dagoeneko 4tan ospatu den Baionako Martxoko Etiopikoak, hiria eta baserria lotzeko oso berezko geopoetika batez. Filosofoz,
zientzialariz, poetez eta musikari handiz elikatuak. Topagune hauek era berrietako
ikuskizun eta sorkuntzan esperimentatzeko aukerak sortu dituzte.
Bizipen guztiok aberastua, artista eta zuzendari artistiko gisa, gogoz ekingo dio bere
lehen errejenta zereginari, 2013an René Cassini buruz egingo duen lanerako Sohütako
kide gaztea bezala. Lan honetan Jean-Pierre Recalt, errejenta zuberotar handiaren
laguntza izango du, Gaël Domenger koreografoarenarekin batera.
8
Testuak, agerraldi jolasak, kantuak, dantzak, koroak
Txantxetan diogu gure artean: “hau ez da pastoral gizena”. Loturak, erritmoak, doinuak…
arin doaz.
Itxaro Bordaren testuak zehaztasun harrigarria du, pertsonaiak gardenki dira
marraztuak.
Eszenak antzerkia iradokitzen dute, antzerki soila eta eraginkorra, testutik beretik
piztuko dena: lan giroa, lantegiaren okupazioa, ezkontza, lan istripua… Aixa
pertsonaiaren bizitasun aparta muturreraino jasoa, ustekabeko amaieraren eztandara
eramango gaituena.
Abestaldeak mugimenduan behin eta berriz taularatzea finkatuz, agertokiaren
bertikaltasuna urratsez azpimarratuz, kantuaren garrantzia.
Bi emanaldi eguneko.
Antzezleak ez oso ugariak, 21 guztira. Beste hainbeste dira musikariak ia. Guzti honek
eskatzen duena, bi ordutik beherako pastorala da, azkarra, une indartsuz betea.
Pertsonaiak / castinga… zenbait aktoreen argazkiak
Maitena Duhalde © Cristian Martinez
Soslai argien pertsonaiak, karikaturan erori gabe, presentzia sendo eta euskal ahots
ederrekoak. Kantua eta bere arnasa nagusitu behar Pastoralean.
Mathieu Mendizabal DR
9
Naia Robles DR
Kantari gehienak kostaldekoak izango dira, zenbait Zuberoatik etorritakoak (artzainak
eta beste). Lehen aldiz hartuko dute parte pastoral batean gehientsuek, esperientzia
artistiko aberatsen jabe izanagatik. Gure herriko artistak, gazteak ekinean, eta baita
zenbait antzezle eta kantari zaharrago ere.
Michel Ducau eta Caroline Phillips
Ondo ezagutzen ditu guztiak errejentak, eta guztien esperientzia da aberatsa geure
herriko bizi kulturalean.
10
…eta Beñat Achiaryrekin harremanetan dauden musikarien artean
Jean Schwarz. Hogei urtez gorako elkarlan artistikoa du Beñatekin ekimen
ahaztezinetan: Goñiko zalduna, Idi geldoak eta elurraren memoria, Dilin dalan, Le Courrier du Pacifique Veveyko (Suiza) Nomades taldearekin…
© Isabelle de Rouville
Gaëlle Larroudé. Amikuzeko kantarisa hunkigarria.
Charlélie Etchart, Baionako baterista gazte trebea
11
Julen Achiary, Euskal Herriko kantari ta musikari gazte trebe ta sakona...
Talde berriak sortu ditu... Yaninga, Hirualde, Bengalifère, Boson septet...
Proiektu ainitzetan parte hartzen duena, El poeta en Nueva York (Hamiet Bluiett, B.
Achiary eta Kahir el Zabar-ekin), Lam Dyali ( Ablaye Cissoko-ekin), Larrosa salbaiak...
Matthieu Lebrun : talentuz betea den saxofonista gazte bat , Hirualde eta Bengalifère
taldeetan jotzen duena
12
Euskal kostaldeko tradizio musikari gazteak. Etengabe arituak beren emankizunekin
Euskal Herri osoan zehar.
Benoît Lamerain : xirulak, buzuki...
Xabi Setoain : klarineta, flautak, saxofoiak
Patrick Calvet : perkusioak, atabala, panderoa
Maider Martineau :
DR
Ttiki ta Handia txalapartariak. Hainbat eta hainbat ikuskizunetan partekide.
Bere laguntza ere eskatuko dugu pastoral honetarako Buhaminak eta beste
abesbatzena...
13
2 emankizun... eta gehiago ahal bada :
Pastoral batek jendetza eskatzen du: hamaika musikari eta antzezle, artzain eta artalde
zintzarridunekin, txakur eta astoekin nahasiak. Gerezien denboran, 20 musikari, 50
aktore eta sasiantzezle, kantariak/3 abestalde (100 bat kantari guztira, gutti gora
behera...), teknikalari eta laguntzaileak kondatu gabe...
Neguko bihotzean prestatua izan ohi da, hilabete luzeetan, Zuberoako udan emana
izateko bi aldiz eta, usu, Euskal Herriko beste lurralderen batean, EITBk jaso ohi du
urte amaieran eskaintzeko… Hori bera da Gerezien Denborarekin asmo duguna:
hiruzpalau emanaldi 2014ko udan zehar (lehenik pentsatu ginuen 2013an ateratzea
bainan azkenean deliberatu ginuen 2 urtez lana hedatzea)
Lehena Baionako portuan:
Port de Bayonne © J.Daniel Chopin
Aturri ibaiaren eskuinaldean, Baionako portuan 2014eko ekainaren 29an (igandea)
ematea aurreikusten dugu. Forges de l’Adour zaharren ondoan nahi dugu, ibaiaren
alboan, itsasoaren magalean; Bokale eta Tarnosen inguruan, bertan elkartzen baitira
langile gehienak, euskal kostaldekoak eta Landesetakoak, lantegietako usain eta ke
artean. Hemen gauzatuko da sorkuntza, hemen ereingo bere hazia.
14
Bigarrena Itsasun:
Bertan antolatzen dugu Errobiko Festibala 1996.ez geroztik; datorrena 19.a izango da.
Sormen gune garrantzitsua bilakatu da jaialdi hau Euskal Herrian eta inguru osoan.
Hainbeste urte ondoren, ikuslego arretatsu bat elkartuko da bertara, inguru zabal
batetik erakarria, baita Hegoaldeko jendea ere.
Hirugarrena Hegoaldean:
...edo Bilbon : hiri handi hortan pastorala emaitea pentsatu dugu, lehenik Euskal
Herriko industriaren bihotza baita, bai eta ere bere Itsas museoa eta itsas pasealekuak
gune eder eta aproposak eskaintzen dituelako ikuskizun hau eskaintzeko.
Gainera, gure asmoa litake denbora berean erakusketa bat antolatzea Bilboko Museo
Maritimoarekin : Angelun, Baionan, Bokale-Tarnosen, Itsasun eta Bilbon.
Pastorala eta erakusketa lotuak dira guretzat eta harremanetan sartuko gira Bilboko
udalarekin bi gauza horiek aipatzeko eta agian aintzinarazteko.
15
...edo Donostian : Gipuzkoako hiri nagusian...
...edo Pasaian : Gipuzkoako portu industrialan...
...edo Legazpin : Gipuzkoako hiri hori pentsatu dugu ere, non labe garaiek eta
metalgintzak izan duen eta oraino duen presentzia nabarmena. Inguru industrial honek
badu bertan metalgintza museo bat ere.
Nahi duguna ez da soilik metalgintzaren leku historikoak biziberritzea (beraiek izan
ziren Euskal Herriko industriaren bizkarrezurra)... baita portuen arteko harreman
iraunkorrak, itsaso eta lehorreko jendartearenak, mugaz bi aldetako itsasbazterrenak,
Aturriren bi ibarren arteko lotunean sustatzea ere nahi genuke.
Kulturalki pizgarritzat dugu ekimena eta, era horretan, hiri eta jendarteko lankidetza
eta garapen kultural iraunkorrean lagungarri izan nahi dugu.
16
Filmak :
Sorkuntza prozesua eta bere gauzatzea filmatuak izango dira. BTS Baionako ikus-
entzunezko kideak ari dira lanean dagoeneko (Pascal eta Martine Convert, beste artista
eta laguntzaileekin). Baita Dominique Castinel, eta EITBren lankidetza ere espero dugu.
Eginkizun honen helburua anitza da:
- Filmen produkzioa, sorkuntza eta ikuskizunak jaso ahal izatea.
- Ahaleginaren eragina ugaltzea Euskal Herri eta Landerri hegoaldeko memorian
ekarpen biziak eraginez.
Gure asmoa, filmazioak Angelu hiriko Irudiaren hilabetean aurkeztea da, kontzertu
batzuekin, eta Aturri eskuinaldeko industria eta langile memoria Angelun sustatzea.
Pastoral honen bitartez, hedatze lan bat dugu helburu, aberatsa eta osagarria,
ikuskizunak, emanaldiak eta ikus-entzunezko objektuen erakustaldiak (filmak,
grabaketak, argazkiak…) elkar uztartuz.
Kontaktuak :
Ezkandrai elkartea
6, avenue du Docteur Gaudeul
64100 Bayonne
Maite Etxemendi-Axiari 00 33 6 30 61 90 09
Ezkandrai elkartea 00 33 6 33 72 55 53
Juan Gorostidi 00 34 687 415 868
eguneratua 2014/04/2an