GEHIGARRI KOMERTZIALA SANTIXABELAK€¦ · Herri kirolen zaleentzat, eguneko hurrengo ekitaldia...
Transcript of GEHIGARRI KOMERTZIALA SANTIXABELAK€¦ · Herri kirolen zaleentzat, eguneko hurrengo ekitaldia...
Dantza, musika doinu alaiak eta giro ederra dira nagusi Usurbilgo jaietan, santixabeletan. NOAUA
SANTIXABELAKUSURBIL
GEHIGARRI KOMERTZIALA
Jaien zurrunbiloan
BERRIA
Igandea, 2019ko ekainaren 30a
Testuak: Itxaso Orbegozo
txosnetan eta, postrearen ondo-
ren, Andoni bakarlariak alaitu du
arratsaldea. Frontoian, umeek
ere izan dute hitzordua; Pintura
Seietan Eletrotxufla Elektrotxa-
rangarekin udaletxera joan dira
gazteak, txupinazoa ikustera.
Udaletxeko balkoitik txupinazoa
jaurtitzeaz arduratu dira Esther
Arrojeria eta Estitxu Berasategi
Super Amara Bera Bera eskubaloi
taldeko jokalariak.
Larunbat goiza haur eta hel-
duentzat izan da. Ginkana, puz-
garriak eta erronka, maila guztie-
tako haurrentzat. Helduek Santi-
xabel Bola Txapelketan parte
hartzeko aukera izan dute.
Eguerdian, preso eta iheslarien
aldeko kantujira egin dute he-
rrian zehar, eta haiei eskainitako
zikiro jana egin dute.
Arratsaldean, berriz, Goazen
Benidorrera antzezlana eta kon-
tzertu batzuk: Zero Sette Jaiband
eskusoinu taldea aritu da, Artza-
balen, baita Ray Fernandez kuba-
tarra ere, txosnetan. Larunbat
arratsaldean, euskal presoen es-
kubideen aldeko ekitaldia ere
izan da.
HERRI KIROLAKIgandeari eusteko, dultzaineroen
diana izango da, 9:00etan. Herri
kirolei eskainitako eguna esnatu
berri, urpekaritza saioak egingo
dira kiroldegian, eta kaleetan Az-
EKITALDI UGARI USURBILENHaurrek, gazteek eta helduek ederki pasatuko dute Usurbilgo santixabeletan, ekainaren 28tikuztailaren 2ra. Ikuskizun eta jarduera ugari antolatu dira.
Haurrek txokolate janaz eta kirol jarduera dibertigarriez gozatuko dute astelehenean. NOAUA
II b Santixabelak BERRIA
Igandea, 2019ko ekainaren 30a
Jai giroan murgil-
duta dago Usurbil
ekainaren 28tik,
Santixabel festak
hasi direnetik, eta
hala egongo da
uztailaren 2ra arte. Ekitaldiz
betetako egitarauaz gozatzeko
aukera izaten ari dira herritarrak
eta herrira hurbiltzen den edo-
nor. Aztarrika Gazte Asanbladak
proposatu ditu txosnetan egiten
ari diren ekitaldiak. Usurbilgo
Udalak eta herriko eragileek
osatu dute gainerako egitaraua,
helduentzako, gazteentzako eta
haurrentzako ekitaldiekin.
Gazte Egunarekin hasi dira
jaiak, ekainaren 28an. Multikirol
festarekin eman diote hasiera le-
hen goizari. Ostiralero, eskuba-
loia, futbola eta hockeya nahasten
dituen txapelketa bat egiten da,
frontoian. «Duela urte batzuk
ere, Gazte Asanbladakoek areto-
futbol txapelketa antolatu ge-
nuen, baina, gure ideiekin bat ez
datorrela eta emakumeok ezer
gutxi egin genezakeela ikusita,
beste formatu bat bilatu dugu»,
azaldu du Maddi Egizabalek, Az-
tarrika Gazte Asanbladako kide-
ak.
Jardunaldi berezia izan da, osti-
raleroko horretatik apartekoa.
Eguerdian, gazte bazkaria egin da
peitiko Zanpantzarrak ariko dira.
Eguerdian, Gipuzkoako bigarren
mailako Aizkora Txapelketa jo-
katuko da plazan.
Erretiratuek bazkari gozoa
izango dute Atxega Jauregian,
eta, arratsaldean, patata tortilla
lehiaketa egingo da txosnetan,
Arraiketai txarangarekin batera.
Herri kirolen zaleentzat, eguneko
hurrengo ekitaldia 18:30ean
izango da, plazan, Gipuzkoako
ingude eta lasto-botatze txapel-
ketarekin. Ondoren, idi dema
egingo da.
UMEEN EGUNAAstelehenenean, umeen eta oilas-
ko biltzaileen eguna izango da.
Haurren eguneko abestiarekin
harrera egingo da frontoian, eta
jolas parkea irekiko dute 12 urte
bitarteko haurrentzat. Eguer-
dian, buruhandiak eta trikitila-
riak kalejiran ariko dira, eta Hel-
duentzako Toka Txapelketa eta
Santixabel igel jokoak antolatuko
dira, Artzabalen.
Umeek lagunarteko bazkari
ederra egingo dute frontoian.
Arratsaldean, Tor Magoaren
emanaldiaz, apar festaz eta txo-
kolate janaz gozatzeko aukera
izango dute, baita trikitilarien eta
txarangaren doinuekin dantza
egitekoa ere.
Gau aldean, rantxerak izango
dira Artzabalen, eta, afalostean,
Aitor Mendiluze, Julio Soto,
Miren Artetxe eta Oihana Bartra
bertsolariek kantatuko dute
frontoian. Bertso saioaren amaie-
ran, santixabeletako 43. Bertso-
paper Lehiaketako sariak bana-
tuko dira.
Uztailaren 2an amaituko dira
jaiak Usurbilen, asteartean. Goi-
zean, sokadantza izango da uda-
letxe aurrean, eta trikitilarien ka-
lejira, erraldoiekin eta buruhan-
diekin. Eguerdian, berriz,
Incansables txaranga ariko da he-
rriko kaleetan barna. Arratsalde-
an, mus txapelketa izango da
txosnetan, eta Gizonezkoen Esku
Pilota Txapelketako finalak, fron-
toian. Gauean amaituko dira fes-
tak, maskota erretzearekin eta
trakarekin.
INDARKERIAMATXISTAREN AURKAIndarkeria matxistaren aurkako
eta jai parekideen aldeko deia
egin du Usurbilgo jai batzordeak,
baita Usurbilgo Udalak ere. «Ez
da eraso sexistarik eta homofobo-
rik onartuko», azpimarratu dute.
Buruhandiek Usurbilgo kaleak animatuko dituzte jaietan. NOAUA
Informazio gehiago bildunahi izanez gero, bisitatuwebgune hau:www.usurbil.eus
@
Santixabelak b IIIBERRIA
Igandea, 2019ko ekainaren 30a
Uztaileko lehen
goiza esnatze-
arekin bat,
baserriz base-
rri abiatuko
dira Usurbilgo
oilasko biltzaileak santixabele-
tan, urtero bezala. Ohitura zaha-
rra da oilasko biltzaileena,
gutxienez duela 80 urtetik ospa-
te, trikitilari eta pandero jotzaile
gazteekin batera.
Eguerdira arte eskean arituko
dira, baserriz baserri. Tradizioak
dio oilaskoak bildu behar direla,
ondoren bazkaria egin ahal izate-
ko. Azken urteetan, ordea, dirua
baino ez dute biltzen, bazkaria jai
batzordearen esku geratzen
baita. Herrigunetik zertxobait
urrundu, eta Bordatxo mendia-
ren magalean dauden baserrietan
etxekoei arin-arina eta fandan-
goa dantzatzen ematen dute
goiza oilasko biltzaileek. Janzkera
urtero berdina izan ohi da: galtza
urdinak soinean, alkandora edo
kamiseta zuria, eta zapi zuri-
urdina lepoan.
Kalejira doinuekin abiatuko
dira mendian gora, zazpiak alde-
ra. Baserriko atea joko diete base-
TRADIZIOAREKIN BATURTERO-URTEROOilasko Biltzaileen Eguna uztailaren 1ean izango da. Eguna argitzenhasi bezain pronto, txosnetan elkartuko dira oilasko biltzaile gazteak.
Oilasko biltzaileak giro alaian ibiliko dira kalejiran. NOAUA
IV b Santixabelak BERRIA
Igandea, 2019ko ekainaren 30a
Oilasko biltzaileek ederki pasatuko dute beren egunean. NOAUA
tzen dena. Beterriko herri gehie-
netan egiten zela uste da, baina
besteak beste Donostiako Añorga
auzoan, Zizurkilen, Oikian eta
Usurbilen baino ez du iraun orain
arte. Garai berrietara moldatu da,
baina iraganeko esentzia man-
tentzen saiatzen dira urtez urte
herri horietan.
Usurbilgo hiriguneko jaietan
ez ezik, auzoetako festetan ere
ospatzen da Oilasko Biltzaileen
Eguna. Kalezarren, sanjoanetan;
Zubietan, santioetan; Urdaiagan,
sanestebanetan; eta Aginagan,
sanpraixkuetan.
Eguna argitzen hasi bezain
pronto, seiak aldera, txosnetan
elkartuko dira oilasko biltzaile
gazteak. Hamabost eta hogeita
bost urte bitarteko gazteak ani-
matu ohi dira egun horretan par-
te hartzera. Hamabost minutuko
gosariaren inguruan, arin-arina
eta fandangoa entseatuko dituz-
rritarrei, eta, diruaz gain, sagar-
doa eta pintxoak eskaintzen diz-
kiete etxekoek. Oilaskoren bat
edo beste ematen diete oraindik
ere, baina ez dira bazkaritarako
prestatzen.
Oilasko biltzaileak arratsalde-
ko ordu biak arte ibiliko dira dan-
tzan. Jokoak ere egingo dituzte
bidean, ibilbidea entretenigarria-
go egiteko: galtzailearentzat,
prenda.
OILASKO BILTZAILEENJOKOAKBazkaltzeko orduan, txosnetan
elkartuko dira. Bazkalosterako
ere izaten dute zer egin oilasko
biltzaileek. Jokoak egingo dituzte
txosnetan. Mozkor jolasak izene-
ko jokoak izaten dira, zurrutari
lotutakoak gehienak. Lokotx bil-
tzearen ordez titarekadak biltzea,
esaterako. Ilaran jarritako titare-
kadakedatean datza jokoa. Txan-
daka, titarekada baten parera
joan, eta bertan dagoen edaria
edan behar da, eta, amaitu ondo-
ren, taldearengana itzuli, hurren-
goa atera dadin prozesu bera egi-
tera.
Zapi joko tradizionala ere egi-
ten da, baina zenbaki bakarra
esan beharrean bi edo hiru esan-
da. Gutxienez taldeko kide batek
ezin du lurra zapaldu.
Garai batean, oilasko jolasak
egiten ziren. Oilaskoa harrapatu
Hamabost eta hogeita bost urte bitarteko gazteak animatu ohi dira Oilasko Biltzaileen Egunean parte hartzera. NOAUA
eta lepoa moztea, esaterako.
Egun, animaliei tratu txarrak
ematea ez da onartzen, eta beste-
lako aukerak bilatu dizkiete joko
haiei. Mozkor jolasak tradizioan
oinarritzen dira, baina egungo jo-
koen kutsua ematen zaie.
Duela hamar bat urtera arte,
mozkor jolasen ondoren, apar
festa izaten zen frontoian. Lagu-
Santixabelak b VBERRIA
Igandea, 2019ko ekainaren 30a
nartean bildu, eta banan-banan
iturrian sartzen zuten batak bes-
tea, arropa eta guzti. Hala amai-
tzen zen Oilasko Biltzaileen
Eguna, arropak aldatzeko etxera
joan behar izaten baitzen. Orain,
jolasekin amaitzen da, eta bakoi-
tzaren esku geratzen da siesta
botatzeko etxera joan edo arra-
tsaldeko ekitaldietan geratu.
Orendaingo jaietan ere. Trikitidoinu tradizionalak, arin-arinaeta fandangoa, eta Euskal Herri-ko talde modernoen abestiekinosatu dute beren kantu zerrenda.
Egun berean, NAO eta WillisDrummond taldeak aritu diratxosnetan. NAO talde galiziarraizan da lehena txosnetako ohol-tzara igotzen. A Estrada herriko-ak dira (Pontevedra), eta rockmusika egiten dute, batez ere.Lau disko dituzte kalean, eta EP(Extended Play) edo iraupenlaburreko disko bat. Taldea eza-gun egin da abestiek erakustenduten konpromiso politikoaga-tik, baita kritika soziala egiteaga-tik ere. Galiziatik Baionara egindute bidaia txosnetan WillisDrummond taldearekin. 2006ansortutako Lapurdiko talde horrekere rock doinuak eskaini ditu,kalean dituen zazpi diskoetakokantuak.
Gaua DJ Seymarrek itxi dutxosnetan. Goizaldera arte aritudira. Usurbilgo bi disko jartzailekosatzen dute Seymar, XabierEsnaolak eta Sergio Amok.
Larunbateko kontzertu gaua
LOTARAKO ASTIRIK EZMusika emanaldi ederrez gozatzeko aukera eskaintzen dute Usurbilgosantixabelek, frontoian eta txosnetan.
Miguel Garcia, Ezetaerre musika talde galiziarreko abeslaria. PEDRO
VI bSantixabelak BERRIA
Igandea, 2019ko ekainaren 30a
Hainbat musi-ka talde eza-gunen ema-n a l d i a kantolatu dirasantixabele-
tarako, eta herriko taldeenak erebai. Izan ere, jai batzordearentzateta Usurbilgo Udalarentzat«garrantzitsua» da herriko tal-deei lekua egitea jaietan. Bertsiogauean protagonista nagusiakizango dira herriko taldeak etaartistak, baina jaietako gau
bakoitzerako talde edo bakarla-rien saio bat antolatu da txosne-tan edo frontoian.
Ostiralean eta larunbatean izandira kontzertu gehienak. Festenlehenengo gauean Larrian Gozoerromeria taldea aritu da fron-toian. Urtebeteko ibilbidea duenherriko taldea da. Joan zen urte-ko santixabeletan eskaini zutenlehen jendaurreko emanaldia,eta, ordutik, gutxienez bost ema-naldi egin dituzte. Usurbilen ber-tan eta auzoetan aritu dira, baita
DJ Bull. NOAUA
herriko talde batek ireki du,
Zaparra taldeak. 2015ean sortu
zen, eta, ordutik, rock doinuak
eskaini ditu inguruko herrietan.
Ondoren, ordu bata aldera, ETS
En Tol Sarmiento taldeak hartu
du lekukoa frontoian. Euskal
Herrian aski ezaguna da ETS.
2005ean sortu zen, Arabako
Ekora herrian, eta taldeak alda-
ketak jasan baditu ere, Euskal
Herriko ska-rock taldeen artean
ezagunenetakoa da. Abesti eza-
gunak ditu: Ametsetan, Zure
mundua, Musikaren doinua…
Txosnetan ere talde ezagunak
aritu dira larunbat gauean. Skasti
Zarauzko taldeak kontzertua
eman du igandeko lehen ordue-
tan, 02:30etik aurrera, frontoian.
Hamahiru urteko ibilbidea du
taldeak, eta reggae, pop, funk,
indie eta orokorrean, musika
alternatiboa lantzen du. Bost
disko ditu kalean; azkenak Ye du
izenburua, eta 2018an plazaratu
zuten. Ondoren, DJ Jotatxok
luzatu du gaua goizaldera
arte. 06:00etan, Enzefalogramo
elektrotxarangak hartu du txan-
da, eta Usurbilgo kaleetan barna
arituko da, oraindik esna jarrai-
tzen duten gaupaseroekin.
Amaieran, gaupaseroen argazkia
aterako dute, herriguneko biri-
bilgunean.
Igande gaua ere herriko talde
batek zabalduko du, Natali talde-
ak. Ixak Arruti eta Natali Izagi-
rrek 2017an sortu zuten taldea.
Ordutik kantuak sortzen eta
entseatzen aritu ostean, martxo-
aren hasieran plazaratu zuten
lehen lana, Garena izenburuko
diskoa. Kontzertuak jo dituzte
Euskal Herri osoan, eta Bilboko
Kobetamendin ere ariko dira,
Berri Txarrak taldearekin. Pop
eta rock musikak lantzen dituzte
batez ere, baina publiko zabalago
batengana iritsi nahi dute.
Txosnetan Ezetaerre Galiziako
rap taldea ariko da. Galiziako kul-
tura eta egoera soziala lantzen
dituzte rap estiloko abestien
bitartez. Ondoren, DJ Bullen
txanda izango da.
BERTSIO GAUAAstelehenean, herriko taldeei eta
artistei emango zaie protagonis-
moa, bertsio gauaren bitartez.
Azken urteetan egin izan da,
eta herriko hainbat musikarik
hartzen dute parte. Talde ezagu-
nen abestien bertsioak jotzen
dituzte.
Jaiak amaitzeko, uztailaren
2an, asteartearekin, Desegin tal-
deak joko du txosnetan, eta festa
gogoarekin gelditzen denaren-
tzat karaokea izango da txosne-
tan, goizaldera arte.
Natali taldea. IBAI ARRIETA
Santixabelak bVIIBERRIA
Igandea, 2019ko ekainaren 30a
Usurbilgo santi-
xabelen lehen
eta azken egu-
nean maskota
izan ohi da
protagonista.
Jokin Eizagirre herritarra ardura-
tzen da urtero maskota egiteaz,
eta, jaietan frontoi inguruan zin-
tzilik egon eta gero, erre egiten
dute festei agur esateko. Aurten
ere hala izango da, baina berezita-
sun batekin: azken traka Aztarri-
ka Gazte Asanbladak prestatuko
du, eta ez, ohi bezala, Orbeldi
Dantza Taldeak.
Txupinazoaren egunean, ekai-
naren 28an, sekretuan gordetako
maskota zintzilikatu dute frontoi
inguruan. Duela urte batzuk, eki-
taldi bat egiten zen maskotaren
igoerarekin, baina, azken urtee-
tan, Usurbilgo Udaleko ardura-
dunek jaietako lehen goizean
bere lekuan jartzen dute.
Azken urteetako maskotak
hauek izan dira: oilaskoak, sagua,
kakalardoa, zikoina… animaliak
AZKEN TRAKAREKIN AGUREsther Arrojeria eta Estitxu Berasategi Bera Berako jokalariek bota dute jaietako txupinazoa.
gehienak. Potxoeneako horman,
Sutegi Kultur Etxearen gainean
eta frontoian zintzilik agertu da
maskota. Duela sei bat urtera
arte, maskota frontoian zintzilik
egoten zen; hori zuen leku baka-
rra. Egun, lekua ere aldatu egiten
da.
Esther Arrojeria eta Estitxu Be-
rasategi Super Amara Bera Bera
eskubaloi taldeko jokalariek bota
dute jaiei hasiera emateko txupi-
nazoa udaletxeko balkoitik, po-
zik, gustura.«Guretzat pozgarria
VIII b Santixabelak BERRIA
Igandea, 2019ko ekainaren 30a
Urtero bezala, giro ederra egon da txupinazoan.NOAUA
www.urbil.es
JAIEKIN BAT!
URBIL
SANTIXABELUZTAILAKJULIO
2 JATETXEAK ETA ZINEMA, IREKITA.
BEHEKO SOLAIRUA ETA HIPERMERKATUA, ITXITA.
da ikustea herriak gure ibilbideari
jarraitzen diola eta gure lorpenei
garrantzia ematen diela. Guretzat
ohorea da santixabelei hasiera
ematea», esan du Arrojeriak.
AZTARRIKAKO KIDEEN IKUSKIZUNAJaiek hasiera eta amaiera izaten
dituzte, eta Usurbilen betidanik
azken trakarekin eta maskota
erretzearekin amaitzen dira.
Dema plazan jarriko dute masko-
ta, eta, su ematen dioten bitarte-
an, ikuskizun bat eskainiko dute
Aztarrika Gazte Asanbladako ki-
deek. «Dantza taldearen eskutik
jaso genuen azken traka egiteko
proposamena, herritarrentzat ur-
tero berdinek egitea errepikako-
rra izan daitekeelakoan», esan du
Intza Ruizek, Aztarrika Gazte
Asanbladako kideak.
Gazte Asanbladak urtebeteko
ibilbidea egin du sortu zenetik,
eta herriko eragile bihurtu da
ordutik. Jaietako gazte egitaraua
sortzeaz gain, feminismoren,
gazteen aisialdiaren, burujabe-
tzaren eta euskararen eta kultu-
raren gaiak jorratzen dituzte
ordutik.
Trakan parte hartzeko aukera
zabalik dago herritarrentzat.
Ikuskizunean parte hartzeko
aukera ireki du Aztarrikak. «Tra-
dizioari jarraikiz, maskotaren
gaia jorratuko dugu ikuskizune-
an», aitortu du Ruizek.
Maskotaren gaia lantzea izan
da azken urteetako joera, eta,
aurten ere ildo horri jarraituko
badiote ere, bestelako gaiak ere
landuko dituzte: «Ikuskizunaren
hasierak maskotarekin lotura
zuzena izango du, baina gero
dantzak aurrera egin ahala beste
ideia batzuk jorratuko ditugu.
Maskota ez dugu gogoan hartuko
ikuskizun osoan, baina bere
pisua izango du», esan du Malen
Azpiazu Aztarrika Gazte Asan-
bladako kideak.
Trakarekin bat amaituko
dira Usurbilgo santixabelak,
uztailaren 2an. Gazte egitarauak,
ordea, Desegin taldearen kon-
tzertua eta karaokea proposatzen
ditu txosnetan, festei amaiera
emateko.
«Santixabelei hasieraematea ohorea da;pozgarria da ikusteaherriak gure lorpeneigarrantzia ematen diela»ESTHER ARROJERIASuper Amara Bera Bera eskubaloitaldeko jokalaria