EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web viewEUSKARA ETA LITERATURA DBH 2 “A” eredua...
Transcript of EUSKARA ETA LITERATURA - Ibaizabal · Web viewEUSKARA ETA LITERATURA DBH 2 “A” eredua...
EUSKARA ETA LITERATURA
DBH 2 “A” eredua
HELBURUAK, EDUKIAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK
1. UNITATEA
HELBURUAK
• Grabazioak entzun, ulertu eta interpretatzea.
• Izenordain zehaztugabeak ezagutzea eta zuzen erabiltzea.
• Aditz trinkoak eta perifrastikoak bereizteko eta erabiltzeko gai izatea.
• Izan aditzaren adierak ezagutzea.
• Kantitateen eta kualitateen mailak ezagutzea eta testuetan zuzen erabiltzeko gai
izatea.
• HAIN eta HAINBESTE testu barruan zuzen erabiltzea.
• Gutunak, biografiak eta beste zenbait testu mota irakurtzea eta ulertzea.
• Harridura adierazteko zenbait esamolde ezagutzea eta egoera komunikatiboetan
erabiltzea.
• tz, ts eta tx zuzen erabiltzen ikastea.
• -aro atzizkiaren erabilera ezagutzea eta zuzen erabiltzea.
• Deskribapen batean informazio objektiboa eta subjektiboa bereiztea.
• Deskribapenetan informazio subjketiboa eta objektiboa erabiltzen ikastea.
• Inkestak interpretatzen jakitea eta inkesta sinpleak egiteko gai izatea.
• Familiaren oporretako argazki album bat diseinatu eta egitea.
• Euskararen bilakaera diakroniko xumea eta beronengan beste herriek izan duten
eragina ezagutzea eta baloratzea.
KONTZEPTUZKO EDUKIAK
• Gramatika.
— Izenordain zehaztugabeak: zerbait, norbait, ezer, inor.
— Aditza:
Adizki trinkoak / perifrastikoak.
Izan aditzaren adierak.
— Konparazioak:
Kantitateak.
Kalitateak.
Hain / Hainbeste.
• Testu idatziak.
— Postalak bidaltzen.
— Argazkirako prest.
— Kanpinean.
— Uda lanean.
— Eztia edaten denean.
— Aspaldiko argazkiak.
— Inkestaren ondorioak.
• Ahozko testuak.
— Itsasneren oporrak.
— Zer moduz uda?
— Inkestaren ondorioak.
— Elkarrizketak:
Eztabaidak taldean.
Gelakoei ondorioak azaldu.
• Lexikoa.
— -aro atzizkia.
— Pertsonaren egoera animikoak: pozik, triste...
— Pertsonaren gorputz-jarrerak: eserita, etzanda...
• Ortografia.
— ts, tx eta tz.
• Komunikazio funtzioak.
— Harridura adierazteko.
• Proiektua.
— Argazki albuma.
• Euskal Kultura eta Literatura
— Euskararen bilakaera.
PROZEDURAZKO EDUKIAK
• Oporrei buruzko grabazio baten entzuketa, ulermena eta interpretazioa.
• Izenordain zehaztugabeen —zerbait, norbait, ezer, inor— ezagupena eta
erabilpen zuzena.
• Aditz perifrastikoen eta trinkoen bereizketa eta erabilpena.
• Izan aditzak dituen adiera desberdinen ulermena eta identifikazioa.
• Kantitateen eta kualitateen maila desberdinen —positiboa, konparatiboa eta
superlatiboa— ezaguera eta erabilera.
• Hain / Hainbeste -ren bereizketa eta erabilera egokia.
• Postalen, gutunen eta biografia genealogikoen irakurketa eta interpretazioa.
• Deskribapen subjektibo eta objektiboen azterketa eta ekoizpena.
• Ahozko testuen entzuketa eta ulermena, eta elkarrizketa bultzatzeko eztabaida
kolektiboaren erabilera.
• -aro atzizkiaren esanahiari eta erabilerari buruzko azalpenen irakurketa;
atzizkiaren erabilera, hitzak sortuz eta hauen esanahia argituz.
• Pertsonaren egoera animikoak adierazten dituzten hitzen ezaguera eta erabilera.
• Pertsonaren gorputz jarrerak adierazten dituzten hitzen ezaguera eta erabilera.
• ts, tx eta tz-ren ahoskaketa egokia eta testu idatzietan erabilera zuzena.
• Inkestaren interpretazioa eta inkesta sinplea egitearen jarduera praktikoa.
• Familiako oporrei buruzko argazki album baten diseinua eta burutze praktikoa.
• Euskarari buruzko azalpen testuaren irakurketa eta ulermena.
• Zenbait hitzen jatorriari buruzko gogoeta.
JARRERAZKO EDUKIAK
• Entzumenezko mezuen ulermenerako interesa eta jarrera azaltzea.
• Hizkuntza pertsonen arteko komunikaziorako tresna bezala baloratzea.
• Besteen iritzien aurrean jarrera irekia eta begirunezkoa azaltzea.
• Postala edo gutuna lagunekin eta familiarekin komunikatzeko bitarteko bezala
baloratzea.
• Pertsonen deskribapena egiterakoan arreta eta jakin-mina azaltzea.
• Euskara eta honen bilakaera Euskal Herriaren kultur ondare bezala baloratzea.
• Testu idatzietan arau morfosintaktikoak, ortografikoak eta testu aurkezpenekoak
baloratzea.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
• Grabazioen entzuketan, ulermenean eta interpretazioan arretaz parte hartu du.
• Ikasitako izenordain zehaztugabeak egoera komunikatiboetan erabiltzen ditu.
• Aditz perifrastikoak eta trinkoak orainaldian eta iraganean erabiltzen ditu.
• Izan aditzaren adiera desberdinak ulertzen eta bereizten ditu.
• Kantitateen eta kalitateen maila desberdinak zuzen erabiltzeko gai da.
• Hain eta hainbeste bere hizkuntz ekoizpenetan egoki erabiltzen ditu.
• Deskribapen subjektibo eta objektiboak aztertu ditu eta antzeko deskribapenak
sortzeko ahaleginak egin ditu.
• –aro atzizkiaren esanahia ulertu du eta atzizki hori erabiliz hitzak sortu ditu. -aro
atzizkidun hitzak identifikatzeko gai da.
• Pertsonaren egoerak eta gorputz
jarrerak adierazten dituzten hitzak ezagutu eta erabiltzen ditu.
• ts, tx eta tz ongi ahoskatzen eta zuzen idazten ahalegintzen da.
• Euskararen bilakaerari buruzko azalpen testua irakurri eta ulertu du eta hainbat
hitzen jatorriari buruzko gogoeta egin du.
• Binaka edo taldeka lan egiterakoan, besteen iritziak eta lanak errespetuz hartu
ditu eta parte-hartze aktiboa izan du.
2. UNITATEA
HELBURUAK
• Grabazioak entzun, ulertu eta zenbait datu jasotzea.
• NORANTZ / NORAINO deklinabide kasuak ezagutu eta zuzen erabiltzea.
• Etorri, joan eta ibili aditz trinkoen iraganeko formak ezagutzea eta erabiltzeko gai
izatea.
• Izenordain zehaztugabeen NON / NONDIK / NORA kasuak zuzen erabiltzea.
• Zaborrei buruzko azalpen testua interpretatzeko gai izatea eta birziklapenari
buruzko eztabaida kritiko bat gelan aurrera eramatea.
• s, x eta z ongi ahoskatu eta idazterakoan zuzen erabiltzea.
• -te atzizkia ezagutu eta hitz berriak sortzeko zuzen erabiltzea.
• Eguraldiaren iragarpen bat idatziz emateko gai izatea, eguraldiaren mapa bat
aztertu ondoren.
• Galderak egiteko modu desberdinak ezagutu eta erabiltzeko gai izatea.
• Zenbait onomatopeiaren esanahaia ulertzea.
• Prestaketa egoki baten ondoren, istorioak ahoz konta-
tzeko ahalegina egitea eta kontaketaren grabazioa egitea.
• Papera birziklatzeko kaxa bat prestatzea eta egitea.
• Narrazioaren kontzeptua eta narrazio barruko oinarrizko elementuak ezagutzea.
KONTZEPTUZKO EDUKIAK
• Gramatika.
— Deklinabidea: NORANTZ / NORAINO.
— Aditz trinkoak: etorri, joan, ibili (iragana).
— Izenordain zehaztugabeak: NON / NONDIK / NORA kasuak.
• Testu idatziak.
— Telefono berdea .
— Zaborrak .
— Ekaitz arteko egunak .
— Eguraldiaren iragarpena.
• Ahozko testuak.
— Parke Naturalak.
— Eskolarako lana.
— Hau beldurra, hau!
— Istorioak grabatzen.
• Lexikoa.
— -te atzizkia.
— Naturari buruzko hiztegi berezitua.
— Fenomeno meteorologikoak.
— Sinonimoak.
— Onomatopeiak.
• Ortografia.
— s, x eta z.
• Komunikazio funtzioak.
— Galderak egiteko modu desberdinak.
• Proiektua.
— Papera birziklatzeko kaxa.
• Euskal Kultura eta Literatura.
— Narrazioa: Ebaristo Bustintza “Kirikiño”, Buruko mina eta bibotea…
PROZEDURAZKO EDUKIAK
• Parke Naturalei buruzko grabazio baten entzuketa, ulermena eta datuen bilketa.
• NORANTZ / NORAINO deklinabide kasuen ezagupena eta erabilpen egokia.
• Etorri, joan eta ibili aditz trinkoen iraganaren lanketa eta erabilpen zuzena.
• Izenordain zehaztugabeen NON / NONDIK / NORA kasuen erabilpen zuzena.
• Zaborrei buruzko azalpen testuen interpretazioa eta birziklapenari buruzko
eztabaida kritikoa gelan.
• Naturari buruzko hiztegi berezituaren lanketa praktikoa.
• Naturaren zainketari buruzko elkarrizketa eta iritzi kritikoaren lanketa.
• s, x eta z-ren ahoskaketa egokia eta testu idatzietan erabilera zuzena.
• Birziklapenari buruzko azalpen idatzia eskemaren bidez.
• -te atzizkiaren esanahiari eta erabilerari buruzko azalpenen irakurketa;
atzizkiaren erabilera, hitzak sortuz eta hauen esanahia argituz.
• Ahozko testuen entzuketa eta ulermena, eta elkarrizketa bultzatzeko eztabaida
kolektiboaren erabilera.
• Zenbait testu idatziren ulermena eta interpretazioa.
• Eguraldiaren iragarpena idatziz emateko lanketa.
• Galderak egiteko modu desberdinen ezagupena eta erabilera.
• Papera birziklatzeko proiektuaren prestaketa eta burutzea.
• Narrazioaren eta beronen barruko elementuen ezagupen teorikoa eta praktikoa.
JARRERAZKO EDUKIAK
• Ikasgelan euskaraz mintzatzearen garrantziaz jabetzea, norberaren ikaskuntza
prozesuan aurrera egiteko.
• Talde lanean kide bakoitzaren aportazioa baloratzea eta horretarako jarrera ireki
eta positiboa azaltzea.
• Behar den informazioa bilatzeko interesa.
• Natura zaindu beharraren kontzientzia hartzea.
• Produktu desberdinak birziklatzera botatzeko ohitura gaztetatik garatzea.
• Irakurketarako interesa eta jakin-
-mina piztea, kultur aberastasun eta gozamen pertsonalerako iturri bezala.
• Testu idatzietan arau morfosintaktikoak, ortografikoak eta testu aurkezpenekoak
baloratzea.
• Literatur lanak irakurtzeko asmoaren eta gogoaren azalpena.
• Eskolako betebeharren aurrean jarrera positiboa eta parte-hartzailea erakustea.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
• Grabazioen entzuketan, ulermenean eta interpretazioan parte hartu du.
• NORANTZ / NORAINO deklinabide kasuak ezagutu eta egoki erabiltzen ditu.
• Etorri, joan eta ibili aditz trinkoak iraganean erabiltzeko gai da.
• Izenordain zehaztugabeen NON / NONDIK / NORA kasuak erabiltzen ditu.
• Unitatean azaldu diren testu idatzi diferenteak ulertu eta interpretatzeko gai da.
• Ahozko testuak interpretatzen eta horiei buruzko azalpenak ematen saiatu da.
• s, x eta z ongi ahoskatzen eta zuzen erabiltzen ahalegindu da.
• -te atzizkiaren esanahia ulertu du eta atzizki hori erabiliz hitzak sortzen
ahalegindu da.
• Galderak egiteko modu desberdinak bereizten ditu eta zuzen erabiltzeko gai da.
• Unitatean azaldu diren onomatopeiak ezagutu eta erabiltzen ditu.
• Naturari buruzko hiztegi berezitua ezagutzen du.
• Fenomeno meteoroligoei buruzko hiztegia ezagutu eta erabiltzen du.
• Norbere lanen zuzenketa ortografikoaz, morfosintaktikoaz eta txukuntasunaz
arduratzen da.
• Binaka edo taldeka lan egiterakoan, besteen iritziak eta lanak errespetuz hartu
ditu eta parte-hartze aktiboa izan du.
• Narrazioaren kontzeptua eta beronen barruko elementuak ezagutzen ditu.
3. UNITATEA
HELBURUAK
• Windsurfari buruzko elkarrizketa entzun, ulertu eta interpretatzea.
• Futbolari buruzko grabazioak entzun, ulertu eta elkarrizketetan parte hartzea.
• NORENTZAT / NOREKIN deklinabide kasuak ezagutu eta zuzen erabiltzea.
• Eduki eta jakin aditz trinkoen iragana ezagutu eta erabiltzeko gai izatea.
• Adjektiboen maila superlatiboa ezagutu eta egoera komunikatiboetan zuzen
erabiltzeko gai izatea.
• Testu mota desberdinak irakurri eta ulertzeko gai izatea.
• Ba partikularen idazkera zuzena ezagutu eta egoki erabiltzea kasu desberdinen
arabera.
• -garri atzizkia ezagutu eta hitz berriak sortzeko zuzen erabiltzea.
• Doping-ari buruzko albistea irakurri eta interpretatzea eta horri buruzko
eztabaidan parte hartu eta iritziak ematea.
• Albistea maila teoriko eta praktikoan landu ondoren, gelan albisteak ekoiztea.
Testu mota hau identifikatzea.
• Futboleko esamolde bereziak ezagutu eta ulertzeko gai izatea.
• Ahozko futbol emanaldi bat ulertzeko ahalegina egitea.
• Herri kirolei buruzko azalpen bat prestatu eta gelan lagunen aurrean burutzea.
• Herri kirolen jatorria ezagutu eta baloratzeko ahalegina egitea.
• Pilotarien lanabesak ezagutzea eta gelan pilotari buruz iritzien elkar trukatze bat
izatea.
KONTZEPTUZKO EDUKIAK
• Gramatika.
— Deklinabidea: NORENTZAT / NOREKIN.
— Aditz trinkoak: eduki, jakin (iragana).
— Adjektiboen maila superlatiboa.
• Testu idatziak.
— Igeriketa ikastaroa .
— Zein ote da kirolik gogorrena?
— Bittor Alkiza.
— Goi mailako lehiaketa, arrisku handia.
— Marco Pantani Girotik kanpo.
— Albistea (ekoizpena).
• Ahozko testuak.
— Windsurfa zainetan.
— Futbol partidaren emanaldia.
• Lexikoa.
— -garri atzizkia.
— Kiroleko tresnei buruzko hiztegia.
— Kirol desberdinei buruzko hiztegia.
• Ortografia.
— ba partikula.
• Komunikazio funtzioak.
— Futbolean erabiltzen diren esamoldeak.
• Proiektua.
— Herri kirolen azalpena.
• Euskal Kultura eta Literatura.
— Pilotarien lanabesak.
PROZEDURAZKO EDUKIAK
• Windsurfari buruzko elkarrizketaren entzuketa, ulermena eta interpretazioa.
• Futbolari buruzko grabazioen entzuketa, ulermena eta elkarrizketa.
• NORENTZAT / NOREKIN deklinabide kasuen ezagupena eta erabilpen egokia.
• Eduki eta jakin aditz trinkoen iraganaren lanketa eta erabilpen zuzena.
• Adjektiboen maila superlatiboaren ezaguera eta erabilpen egokia egoera
komunikatibo desberdinetan.
• Testu mota desberdinen irakurketa, interpretazioa eta lanketa.
• Ba partikularen erabilera zuzena testu idatzietan.
• -garri atzizkiaren esanahiari eta erabilerari buruzko azalpenen irakurketa;
atzizkiaren erabilera, hitzak sortuz eta hauen esanahia argituz.
• Doping-ari buruzko albistearen irakurketa, interpretazioa eta eztabaida gela
mailan.
• Kirol desberdinei buruzko hiztegiaren ezaguera praktikoa.
• Albistearen lanketa maila teoriko eta praktikoan.
• Albisteen ekoizpena.
• Futboleko esamolde berezien ulermena eta erabilera praktikoa.
• Herri kirolei buruzko azalpen baten prestaketa eta beronen emankizuna
gelakideen aurrean.
• Pilotariek erabiltzen dituzten lanabesen ezagutza eta kirol honen inguruko
gogoeta.
JARRERAZKO EDUKIAK
• Euskaraz hitz egiteko interesa eta jarrera azaltzea.
• Literatur lanak irakurtzeko asmo eta balorazio positiboa bultzatzea.
• Gizartean ematen diren jokabideen aurrean sentsibilitatea eta jarrera kritikoa
azaltzea.
• Kiroletan garbi jokatzearen kontzientzia esnatzea.
• Herri kirolak Euskal Herriaren ondare baliotsu bezala apreziatzea.
• Albisteak zentzu kritikoz hartzeko joera bereganatzea.
• Norberaren eta besteen zaletasunekiko errespetua.
• Komunikabideetan agertzen diren albisteen irakurketa kritikoa.
• Talde lanean kide bakoitzaren aportazioa baloratzea eta horretarako jarrera irekia
eta positiboa azaltzea.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
• Windsurfari buruzko elkarrizketaren entzuketan eta interpretazioan arretaz parte
hartu du.
• Futbolari buruzko grabazioak entzun ditu eta ondorengo elkarrizketan ere parte
hartu du.
• NORENTZAT / NOREKIN deklinabide kasuak ezagutu eta modu egokian erabiltzen
ditu.
• Eduki eta jakin aditz trinkoen iragana ezagutzen du eta erabiltzeko gai da.
• Adjektiboen maila superlatiboa egoera komunikatiboetan zuzen erabiltzeko gai
da.
• Testu mota desberdinak irakurri eta ulertu ditu eta horiei buruzko elkarrizketetan
parte hartu du.
• Ba partikularen erabilera zuzena ikasi du.
• -garri atzizkiaren esanahia ulertu du eta atzizki hori erabiliz hitzak sortzen
ahalegindu da.
• Kirolei buruzko hiztegia ezagutzen eta bereganatzen ahalegindu da.
• Doping-ari buruzko albistearen interpretazioan eta eztabaidan parte hartu du eta
gaiari buruzko gogoeta egiten saiatu da.
• Albistearen ezaugarriak ikasi ditu eta albiste baten ekoizpenean parte hartu du.
• Futboleko esamolde bereziak ulertzen eta ikasten ahalegindu da.
• Herri kirolei buruzko azalpena prestatu eta burutu du, talde lanean arituz.
• "Pilotarien lanabesak" testuaren azterketan eta horren ondorengo elkarrizketan
parte aktiboa hartu du.
4. UNITATEA
HELBURUAK
• Puntualitateari buruzko elkarrizketaren grabazioa entzun eta ulertzea, eta horri
buruzko iritzi trukaketan parte hartzea.
• Ekarri eta eraman aditz trinkoen iragana ezagutu eta erabiltzeko gai izatea.
• ZEREZ deklinabide kasua ezagutu eta zuzen erabiltzea.
• Perpaus konpletiboak sortzeko -(e)la menderagailua ezagutzea eta horrekin
mendeko perpausak egiteko gai izatea.
• Bidaiako txartelak eta trafikoko zenbait ikur interpretatzeko gai izatea.
• Testu mota desberdinak irakurri eta ulertzeko gai izatea.
• Letra etzana noiz erabiltzen den jakitea.
• -bide atzizkia ezagutu eta hitz berriak sortzeko zuzen erabiltzea.
• Gurpilari eta bizikletari buruzko azalpen testuak irakurri eta ulertzea.
• Norberaren herriko garraiobideei buruzko testu idatzi bat ekoiztea.
• Barkamena eskatzeko eta barkamen eskaerari erantzuteko zenbait esamolde
ezagutzea, ahozko zein idatzizko testuetan identifikatzea eta egoera
komunikatiboetan zuzen erabiltzea.
• Antzezpen baterako gidoi bat osatzea eta ondoren gelan antzeztea.
• Etorkizuneko garraioaren diseinua eta azalpena egitea, taldeko beste kideekin
batera.
• Euskal Herriko azoka nagusiak ezagutzea.
KONTZEPTUZKO EDUKIAK
• Gramatika.
— Deklinabidea: ZEREZ.
— Aditz trinkoak: ekarri, eraman (iragana).
— Perpaus konpletiboak: -(e)la.
• Testu idatziak.
— Bizikletaz.
— Bidaia agentzian.
— Ibilbidea..
— Hegazkin gidaria.
— Gurpiletik autorako bidea.
— Utzi pasatzen bizikletari.
• Ahozko testuak.
— Garai onean!
— Zein garraiobide gustatzen zaizu?
• Lexikoa.
— -bide atzizkia.
— Hegazkinentzako seinaleei buruzko hiztegia.
— Garraiobideen inguruko lexikoa.
• Ortografia.
— Letra etzana.
• Komunikazio funtzioak.
— Barkamena eskatzeko.
— Barkamen eskeari uko egiteko.
• Proiektua.
— Etorkizuneko garraioaren diseinua.
• Euskal Kultura eta Literatura
— Azokak.
PROZEDURAZKO EDUKIAK
• Ekarri eta eraman aditz trinkoen iraganaren lanketa eta erabilpen zuzena.
• ZEREZ deklinabide kasuaren ezagupena eta erabilpen egokia.
• -(e)la menderagailua erabiliz perpaus konpletiboen ekoizpena egoera
komunikatibo konkretuetan.
• Letra etzana noiz erabiltzen den jakiteko ariketa praktikoak. Letra etzana
erabiltzearen arrazoien azalpena.
• Ibilbide zehatz baten azalpenaren ulermena.
• -bide atzizkiaren esanahiari eta erabilerari buruzko azalpenen irakurketa;
atzizkiaren erabilera, hitzak sortuz eta hauen esanahia argituz.
• Gurpilari eta bizikletari buruzko azalpen testuen irakurketa eta interpretazioa.
• Garraiobideei buruzko testu idatzi baten ekoizpena, eskema bat emanda.
• Barkamena eskatzeko eta barkamen eskaerari erantzuteko esamoldeen
identifikazioa ahozko zein idatzizko testuetan.
• Barkamena eskatzeko eta barkamen eskaerari erantzuteko esamoldeen erabilera
egoera komunikatibo desberdinetan.
• Puntualitateari buruzko grabazioaren entzuketa, ulermena eta interpretazioa.
• Puntualitateari buruzko gidoi baten sorkuntza eta antzezpena gelan.
• Etorkizuneko garraioaren diseinua eta azalpena.
• Euskal Herriko azoka nagusien ezagupena.
JARRERAZKO EDUKIAK
• Eguneroko lanaren balioa kontuan hartzea.
• Zuzentasun ortografikoa eta sintaktikoa besteei zor diegun errespetoaren
adierazgarri bezala hartzea.
• Besteen adierazpenen aurrean jarrera irekia eta begirunezkoa: solaskidearen
mezua adi entzutea, hitz egiteko txanda gordetzea eta besteen iritziak
errespetatzea.
• Garraioek eta garraiobideek pertsonen arteko harremanetan duten garrantziaz
jabetzea.
• Txirrindulariei errepidean zor zaien begiruneaz konturatzea eta arriskua dagoen
kasuetan bizikletari paso ematen jakitea.
• Puntualitatearen eta garaiz ibiltzearen garrantziaz konturatzea.
• Talde lanean kide bakoitzaren aportazioa baloratzea eta horretarako jarrera ireki
eta positiboa azaltzea.
• Eguneroko lanaren balioa kontuan hartzea.
• Besteen ohiturekiko errespetuzko jarrera erakustea.
• Taldean hitz egiteko txandak errespetatzea eta besteen iritziak errespetuz
entzutea.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
• Ekarri eta eraman aditz trinkoen iragana ezagutzen du eta erabiltzeko gai da.
• ZEREZ deklinabide kasua ezagutu eta modu egokian erabiltzen du.
• Perpaus konpletiboak sortzeko
-(e)la menderagailua ezagutzen du eta horrekin mendeko perpausak egiteko gai
da.
• Unitate barruan datozen testu mota desberdinak irakurri eta ulertu ditu.
• Letra etzana noiz eta zer adierazteko erabiltzen den ikasi du.
• Ahozko testuak arretaz entzun ditu eta eskatzen den informazioa eta datuak
identifikatzeko gai izan da. Ondorengo elkarrizketan ere parte hartu du.
• -bide atzizkiaren esanahia ulertu du eta atzizki hori erabiliz hitzak sortzen
ahalegindu da.
• Gurpilari eta bizikletari buruzko azalpen testuak irakurri eta ulertu ditu.
• Garraiobideei buruzko testu idatzi bat sortu du eta lan horren zuzenketa
zaintzeko ahalegina egin du.
• Barkamena eskatzeko eta barkamen eskaerari erantzuteko esamoldeak
identifikatu ditu ahozko zein idatzizko testuetan.
• Barkamena eskatzeko eta barkamen eskaerari erantzuteko esamoldeak erabili
ditu egoera komunikatibo desberdinetan.
• Puntualitateari buruzko grabazioaren entzuketan eta interpretazioan parte hartu
du.
• Antzezpenerako gidoi baten sorkuntzan eta antzezpenean parte hartu du.
• Binaka edo taldeka lan egiterakoan, besteen iritziak eta lanak errespetuz hartu
ditu eta parte-hartze aktiboa izan du.
• Etorkizuneko garraioa diseinatzen eta bere azalpena idazten parte hartu du.
• Euskal Herriko azoka nagusiak ezagutzeko ahalegina egin du.
5. UNITATEA
HELBURUAK
• NOR-NORI aditz laguntzailearen iraganeko formak ezagutzea eta erabiltzeko gai
izatea.
• Perpaus konparatiboak ezagutzea eta modu egokian erabiltzeko gai izatea.
• Konparatiboko kasu irregularrak —ona / hobea; ondo /
hobeto— ezagutu eta erabiltzea.
• Musikaz eta musika taldeez idatzitako testu mota desberdinak irakurtzea eta
interpretatzea.
• H letraren erabilera zuzena bultzatzea testu idatzietan.
• Sinonimoak erabiliz ikasleen hiztegia aberastea.
• -aldi atzizkia ezagutu eta hitz berriak sortzeko zuzen erabiltzea.
• Sentimendu desberdinak adierazten dituzten hitzak ezagutu eta egoera
komunikatiboetan erabiltzea.
• Abesti baterako letra asmatu eta idaztea, doinuaren erritmoa eta estrofen neurria
errespetatuz, eta gaia eta doinua norberak aukeratuz.
• Esker ona adierazteko esamolde desberdinak ezagutu eta egoera
komunikatiboetan erabiltzeko gai izatea.
• Musika jaialdi bati buruzko elkarrizketaren grabazioa entzun eta ulertzea.
• Musika jaialdi baten egitarauaren ezaugarriak ezagu
tzea, antzeko testuak sortzeko.
• Musika saio bati buruzko aurkezpena prestatzea, gero grabatu eta gelan
emateko.
• CD edo kasete baten azala edo karatula diseinatzea, ematen zaizkion pausoei
jarraituz.
• Bernardo Atxagaren Sagarrondo ttipi bati lo kanta poesiaren esanahia ulertzeko
eta interpretatzeko ahalegina egitea.
KONTZEPTUZKO EDUKIAK
• Gramatika.
— NOR-NORI aditz laguntzailea (iragana).
— Perpaus konparatiboak: baino ...-ago(a).
— Konparatibo irregularrak: ona / hobea; ondo /
hobeto.
• Testu idatziak.
— Rock taldeak.
— Binilozko diskoak.
— Musika aretoak.
— Bihotz-bihotzez.
— Musika saioko aurkezpenak.
• Ahozko testuak.
— Ha ze musika jaialdia! (elkarrizketa).
• Lexikoa.
— Musika instrumentuen izenak.
— Sinonimoak.
— -aldi atzizkia.
— Sentimentuak.
• Ortografia.
— H letra.
• Komunikazio funtzioak.
— Esker ona adierazteko.
• Proiektua.
— CD baten karatula.
• Euskal Kultura eta Literatura.
— Poesia: Bernardo Atxaga, Sagarrondo ttipi bati lo kanta.
PROZEDURAZKO EDUKIAK
• Musika jaialdi bati buruzko grabazioaren entzuketa eta interpretazioa.
• NOR-NORI aditz laguntzailearen iraganeko formen ezagupena eta erabilera,
hutsuneak betez eta esaldiak osatuz.
• Perpaus konparatiboen ezagupen teorikoa eta erabilpen zuzena.
• Ona / hobea; ondo / hobeto konparatibo irregularren ezagupena eta erabilpen
zuzena.
• Musikaz eta musika taldeez idatzitako testu mota desberdinen irakurketa eta
interpretazioa.
• H letraren erabilera zuzena testu idatzietan.
• Lexikoaren aberastea sinonimoen eta sentimenduak adierazten dituzten hitzen
ikasketa eta erabilera.
• -aldi atzizkiaren esanahiari eta erabilerari buruzko azalpenen irakurketa;
atzizkiaren erabilera, hitzak sortuz eta hauen esanahia argituz.
• Abesti baterako letra berri baten ekoizpena, neurria eta erritmoa zainduz, eta gaia
eta doinua norberak aukeratuz.
• Esker ona adierazteko esamolde desberdinen ezagupena, identifikazioa eta
erabilera egoera komunikatibo anitzetan.
• Musika saio bati buruzko aurkezpenaren prestaketa, gero grabatu eta gelan
entzuteko.
• Musika egitarau baten osaketa, hutsuneak betez, grabazio bat entzun ondoren.
• CD edo kasete baten azalaren edo karatularen diseinua, ematen zaizkion
pausoei jarraituz.
• Bernardo Atxagaren Sagarrondo ttipi bati lo kanta poesiaren irakurketa, ulermena
eta interpretazioa.
JARRERAZKO EDUKIAK
• Besteen ohiturekiko errespetuzko jarrera azaltzea.
• Ahozko komunikazio egoera desberdinetan keinu, gorputz jarrera eta tonu
desberdinak errespetatu eta baloratzea.
• Edozein eratako laguntza beharra duenari laguntzeko jarrera sustatzea.
• Euskal musika mota desberdinak herri honen espresio artistiko bezala baloratzea
eta onartzea.
• Mundu oso musika mota desberdinak herri bakoitzaren sentimenduen eta
espresio artistikoen eredu bezala ontzat hartzea.
• Esker oneko izaten jakitea, horretarako tresnak eta aukerak ezagutzeko
ahalegina eginez.
• Norberaren eta besteen zaletasunak eta gustuak desberdinak direla onartzea eta
horien aurrean errespetuzko jarrera azaltzea.
• Besteen zaletasunak eta iritziak jakiteko interesa piztea, aberastasun iturri
bezala.
• Ikasgelan euskaraz mintzatzearen garrantziaz ohartaraztea, norberaren
ikaskuntza prozesuan aurrera egiteko.
• Literatur testuen eta, zehazki, poesiaren barneko muina aztertzeko zaletasuna
piztea.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
• Musika jaialdi bati buruzko grabazioaren entzuketan eta interpretazioan parte
hartu du.
• NOR-NORI aditz laguntzailearen iraganeko formak ezagutzen ditu eta hutsuneak
betez eta esaldiak osatuz erabili ditu.
• Perpaus konparatiboak nola egiten diren ikasi du eta ariketa praktikoetan parte
hartu du.
• Ona / hobea; ondo / hobeto konparatibo irregularrak ere ezagutzen ditu eta zuzen
erabiltzen ditu.
• Musikaz eta musika taldeez idatzitako testuak irakurri ditu eta horien
interpretazioan parte hartu du.
• H letra testu idatzietan zuzen erabiltzen ahalegindu da.
• Sinonimoak ikasten eta hauek erabiliz ariketak egiten saiatu da.
• Sentimenduak adierazten dituzten hitzak sailkatzen eta aztertzen ahalegindu da.
• -aldi atzizkiaren esanahia ulertu du eta atzizki hori erabiliz hitzak sortzen
ahalegindu da.
• Abesti baterako letra berria asmatzen ahalegindu da, doinu bat eta gai bat
aukeratuz.
• Esker ona adierazteko esamoldeak ikasi eta erabili ditu egoera desberdinetan.
• Musika saio bati buruzko aurkezpena prestatu du, eta gero grabatu eta gelan
emankizuna burutu du, dagokion komunikazio egoerara moldatzen ahaleginduz.
• CD edo kasete baten karatula diseinatu du, eman zaizkion pausoei jarraituz.
• Bernardo Atxagaren Sagarrondo ttipi bati lo kanta poesia irakurri du eta ulertzen
eta interpretatzen saiatu da.
• Binaka edo taldeka lan egiterakoan, besteen iritziak eta lanak errespetuz hartu
ditu eta parte-hartze aktiboa izan du.
6. UNITATEA
HELBURUAK
• Kasetean datozen grabazioak entzun, ulertu eta interpretatzea.
• Desberdintasunezko perpaus konparatiboak ezagutu eta modu egokian
erabiltzeko gai izatea.
• Perpaus konpletiboak egiteko -t(z)eko menderagailua ezagutzea eta horrekin
mendeko perpausak egiteko gai izatea.
• Elkarrizketa bat zehar estilora pasatzea -(e)la eta -t(z)eko menderagailuak
erabiliz.
• Elikadurari buruzko testu idatziak irakurri, ulertu eta interpretatzea.
• Laburdurak ezagutzea, eta irakurritakoan interpretatzeko eta ekoizpen propioetan
erabiltzeko gai izatea.
• -kada atzizkia ezagutu eta hitz berriak sortzeko zuzen erabiltzea.
• Hitz batzuk eman eta -kada, -keta eta -keria atzizkiak egoki erabiltzea hitz berriak
sortzerakoan.
• Elikadurarekin zerikusia duen lexikoa aberastea.
• Ogitarteko baten prestaketan ematen den prozesuaz testu idatzi bat ekoiztea,
denbora antolatzaileak modu egokian erabiliz.
• Asmoen berri galdetzeko eta asmoak adierazteko erabiltzen diren esamolde
desberdinak ezagutu eta egoera komunikatiboetan erabiltzea.
• Gai baten eskema prestatzen ikastea eta ondoren gai
horri buruzko ahozko azalpen bat prestatu eta gelan ematea.
• Aste osorako menu egoki eta orekatua idatziz presta-
tzea, ematen zaizkion datuak kontuan hartuz.
• Sagardotegietako ohitura zer den eta nondik nora datorren ezagutzea.
KONTZEPTUZKO EDUKIAK
• Gramatika.
— Perpaus konparatiboak: baino ...gehiago / gutxiago.
— Perpaus konpletiboak: -t(z)eko, -(e)la.
• Testu idatziak
— Haragia, indarraren mitoa.
— Kafetegian... kafea!
— Kafe on bat hartzeko aholkuak.
— Elikadura etorkizunean.
— Sukaldeko tresnak (mikrouhin labearen erabilera).
— Anorexia.
• Ahozko testuak.
— Elikadura orekatua.
— Eskolako jantokian.
— Jende aurrean hitz egiteko aholkuak.
• Lexikoa.
— -kada, -keta eta -keria atzizkiak.
— Elikadurari buruzko hiztegia.
— Denbora antolatzaileak.
• Ortografia.
— Laburdurak.
• Komunikazio funtzioak.
— Asmoen berri galdetzeko.
— Asmoak adierazteko.
• Proiektua.
— Asterako menua.
• Euskal Kultura eta Literatura.
— Sagardotegiak.
PROZEDURAZKO EDUKIAK
• Kaseteko grabazioaren entzuketa, ulermena eta interpretazioa.
• Desberdintasunezko perpaus konparatiboen ezagupena eta erabilera zuzena.
• -t(z)eko eta -ela menderagailua erabiliz perpaus konpletiboen ekoizpena.
• -(e)la eta -t(z)eko menderagailuak erabiliz elkarrizketa bat zehar estilora
pasatzeko ariketa praktikoa.
• Elikadurari buruzko testu idatzien irakurketa eta interpretazioa.
• Laburduren ezagupena, hauek interpretatzeko ahalmena eta bere erabilera
ekoizpen propioetan.
• -kada atzizkiaren esanahiari eta erabilerari buruzko azalpenen irakurketa;
atzizkiaren erabilera, hitzak sortuz eta hauen esanahia argituz.
• -kada, -keta eta -keria atzizkien erabilpen zuzena hitz berriak sortzerakoan.
• Elikadurari buruzko lexikoa aberasteko jarduera praktikoak.
• Ogitarteko bat prestatzerakoan ematen den prozesuari buruzko instrukzio testu
baten ekoizpena, denbora antolatzaileak modu egokian erabiliz.
• Asmoen berri galdetzeko eta asmoak adierazteko erabiltzen diren esamoldeen
ezagupena eta erabilera egoera komunikatibo desberdinetan.
• Gelan azaldu nahi den gai bati buruzko eskemaren prestaketa.
• Ahozko azalpenaren prestaketa eta emankizuna gelakideen aurrean.
• Aste osorako menu egoki eta orekatu baten idatzizko ekoizpena, ematen zaizkion
datuak kontuan hartuz.
• Sagardotegietara joateko ohituraren ezagupen historiko eta antropologikoa.
JARRERAZKO EDUKIAK
• Gure gizarteko zenbait esparrutan bete behar diren arauak errespetatzeko jarrera
bultzatzea.
• Eguneroko erantzukizunak hartzeko jarrera bultzatzea.
• Besteen iritzia errespetatzea eta kontuan hartzea.
• Munduko gosearen arazoaz jabetzea eta herrialde pobreekiko elkartasun jarrerak
garatzea.
• Elikadura egoki eta orekatu baten beharraz jabetzea.
• Norberak dituen jateko ohiturei buruzko gogoeta egitea.
• Anorexia bezalako gaitz baten aurrean begirunezko jarrera hartzeko joera
hobestea.
• Elkarbizitzan arauek duten garrantziaz jabetzea eta hauek errespetatzea.
• Komunikazio ekintzen helburuari buruz jabetzea.
• Testu idatzietan arau morfosintaktikoak, ortografikoak eta testu aurkezpenekoak
baloratzea.
• Talde lanean aritzearen garrantzia baloratzea, norberaren aberastasun iturri
bezala.
• Euskararekiko jarrera positiboa.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
• Kaseteko grabazioen entzuketan eta ondorengo elkarrizketetan parte hartu du.
• Desberdintasunezko perpaus konparatiboak ezagutu eta erabiltzen ditu.
• -t(z)eko menderagailua erabiliz perpaus konpletiboak osatzeko gai da.
• -(e)la eta -t(z)eko menderagailuak erabiliz elkarrizketa bat zehar estilora
pasatzeko ariketa praktikoak egin ditu.
• Elikadurari buruzko testu idatziak irakurri eta interpretatu ditu.
• Laburdurak interpretatzeko eta erabiltzeko gai da.
• -aldi atzizkiaren esanahia ulertu du eta atzizki hori erabiliz hitzak sortzen
ahalegindu da.
• -kada, -keta eta -keria atzizkiak zuzen erabili ditu hitz berriak sortzerakoan.
• Elikadurarekin zerikusia duen lexikoa aberasten saiatu da.
• Ogitarteko bat prestatzeko prozesuari buruz testu bat idatzi du, denbora
antolatzaileak erabiliz.
• Asmoen berri galdetzeko eta asmoak adierazteko erabiltzen diren esamoldeak
ezagutu eta erabiltzen ditu egoera komunikatibo desberdinetan.
• Gai bati buruzko eskema bat eta ahozko azalpen bat prestatu du eta gelaren
aurrean bere azalpena egin du.
• Aste osorako menu egoki eta orekatu bat idatziz prestatu du.
• Sagardotegietako ohitura zer den eta nondik nora datorren ezagutzen du.
• Binaka edo taldeka lan egiterakoan, besteen iritziak eta lanak errespetuz hartu
ditu eta partehartze aktiboa izan du.
7. UNITATEA
HELBURUAK
• Kasetean datozen grabazioak entzun, ulertu eta interpretatzea.
• Partitiboa ezagutu eta zuzen erabiltzea.
• Zenbat / zenbatean galdetzaileak eta hauei dagozkien erantzunak modu egokian
erabiltzeko gai izatea.
• Berdintasunezko perpaus konparatiboak ezagutu eta modu egokian erabiltzeko
gai izatea.
• Salerosketa eta merkataritza munduari buruzko testu mota desberdinak irakurri,
ulertu eta interpretatzea.
• Zenbakiak letraz idazterakoan zuzentasuna lortzea.
• -keta atzizkia ezagutu eta hitz berriak sortzeko zuzen erabiltzea.
• Emandako hitz bakoitza bere definizioarekin lotzea.
• Antonimoak erabiliz, hiztegia aberastea.
• Zenbait hitz emanda, horien familiako beste hitzak idazteko gai izatea.
• Iragarkien mundua aztertu ondoren, hauen funtzioaz eta ezaugarriez jabetu eta
gelan bi iragarki ekoiztea.
• Orientabideak emateko erabiltzen diren esamolde eta espresioak ezagutu eta
egoera komunikatiboetan identifikatzea eta erabiltzea.
• Erosketak egin aurretik aukeratuko ditugun produktuen azterketa egiteko proiektu
bat prestatu eta aurrera eramatea.
• Euskal Herriko haitzulo zenbait ezagutzea, bere historiaz eta edertasunaz
arduratzea eta horiek ezagutzeko ahaleginak egitea.
KONTZEPTUZKO EDUKIAK
• Gramatika.
— Deklinabidea: partitiboa.
— Galdetzaileak: zenbat / zenbatean.
— Perpaus konparatiboak: bezain; beste (adina).
• Testu idatziak.
— Bigarren eskuko salerosketak.
— Zer pizza eskatu duzu?
— Bigarren eskuko dendak.
— Euroaren itxura.
— Zuk ba al dakizu erosten?
• Ahozko testuak.
— Nondik irten behar dut?
• Lexikoa.
— -keta atzizkia
— Hitzen familiak.
— Antonimoak.
— Definizioak.
• Ortografia.
— Zenbakien idazkera.
• Komunikazio funtzioak.
— Orientabideak emateko esamoldeak.
• Proiektua.
— Supermerkatuko produktuen azterketa.
• Euskal Kultura eta Literatura.
— Euskal Herria lur azpitik.
PROZEDURAZKO EDUKIAK
• Kaseteko grabazioen entzuketa, ulermena eta interpretazioa.
• Partitiboaren ezagupena eta erabilpen zuzena egoera komunikatiboetan.
• Zenbat / zenbatean galdetzaileen erabilpen egokia ahozko eta idatzizko
testuetan.
• Berdintasunezko perpaus konparatiboen ezagupena eta erabilera zuzena.
• Salerosketa eta merkataritza munduari buruzko testu idatzien irakurketa,
ulermena eta interpretazioa.
• Zenbakien idazkera zuzena.
• Testu baten zatiak lotzeko antolatzaileen erabilera zuzena.
• -keta atzizkiaren esanahiari eta erabilerari buruzko azalpenen irakurketa;
atzizkiaren erabilera, hitzak sortuz eta hauen esanahia argituz.
• Emandako hitzen eta euren definizioen lotura logikoa.
• Antonimoen ezagutza eta erabilera.
• Iragarkien munduaren azterketa teorikoa eta bi iragarkiren ekoizpen praktikoa.
• Sute bati buruzko elkarrizketa kolektibo baten ondoren, ebakuazio plan egoki
baten prestaketa.
• Orientabideak emateko erabiltzen diren esamolde eta espresioen ezagupena eta
erabilera egokia egoera komunikatiboetan.
• Erosketak egin aurretik zenbait produkturen azterketa egiteko proiektuaren
diseinua eta burutzea.
• Euskal Herriko haitzuloen historiaren eta edertasunaren ezagupena.
JARRERAZKO EDUKIAK
• Eguneroko lanaren balioa kontuan hartzea.
• Zuzentasun ortografikoa eta sintaktikoa besteei zor diegun errespetoaren
adierazgarri bezala hartzea.
• Besteen adierazpenen aurrean jarrera irekia eta begirunezkoa: solaskidearen
mezua adi entzutea, hitz egiteko txanda gordetzea eta besteen iritziak
errespetatzea.
• Kontsumismoaren aurrean jarrera konszienteak eta kritikoak hartzea.
• Iragarkien influentziaren pean ez erortzeko nork bere iritzi kritikoa garatzea.
• Haitzuloetatik datorkigun antzinako gizakiaren irudia baloratzea eta haitzuloetako
aberastasunak ez alferrik galtzea eta errespetoz tratatzea.
• Nork bere iritzia eta adostasuna edo desadostasuna adierazteko jarrera azaltzea.
• Testu desberdinen komunikazio ekintzen helburuari buruz jabetzea.
• Talde lanean jarrera baikorra, parte hartzeko interesa eta besteen ekarpenak
onartzeko jarrera garatzea.
• Inguruaren kutsadura eta bestelako arazoez jabetzea eta horien aurrean jarrera
positiboa hartzea.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
• Kaseteko grabazioen entzuketan, ulermenean eta interpretazioan parte aktiboa
hartu du.
• Partitiboa ezagutzen du eta zuzen erabiltzen du egoera komunikatiboetan.
• Zenbat / zenbatean galdetzaileak modu egokian erabiltzen ditu ahozko eta
idatzizko testuetan.
• Berdintasunezko perpaus konparatiboak ezagutu eta erabiltzen ditu.
• Salerosketa eta merkataritza munduari buruzko testu idatziak irakurri, ulertu eta
interpretatu ditu.
• Zenbakiak zuzen idazten ikasi du.
• Testu baten zatiak lotzeko antolatzaileak modu egokian erabili ditu.
• -keta atzizkiaren esanahia ulertu du eta atzizki hori erabiliz hitzak sortzen
ahalegindu da.
• Hitzak eta berorien definizioak modu egokian elkartu ditu.
• Antonimoen kontzeptua ulertu du eta unitate barruko antonimoak lantzen
ahalegindu da.
• Iragarkien mundua aztertu du eta bi iragarkien ekoizpenean parte hartu du.
• Sute bati buruzko elkarrizketan parte hartu du eta ondoren ebakuazio plan egoki
bat antolatzen ahalegindu da.
• Orientabideak emateko esamolde eta espresioak ezagutzen ditu eta egoera
komunikatiboetan erabiltzen ditu.
• Erosketak egin aurretik zenbait produkturen azterketa egiteko proiektuaren
diseinuan eta burutze lanetan parte hartu du.
• Euskal Herriko haitzuloen historia eta edertasuna ezagutzen du eta gaiarekiko
interesa eta jakin-mina azaldu du.
8. UNITATEA
HELBURUAK
• Pertsonaia mitologikoei buruzko grabazioak entzun, ulertu eta interpretatzea.
• Denborazko perpausak egiteko menderagailuak ezagutzea eta denborazko
perpausak sortzen jakitea.
• Euskal Herriko kondairak, lamien ipuinak, pertsonaia mitologikoak ezagutzea eta
irakurritako istorio horiek ulertzea.
• Antonimoak erabiliz hiztegia aberastea.
• Testu bateko pasarteak elkarrekin lotzea denbora antolatzaile egokiak erabiliz.
• Euskaraz "a" itsatsia edo organikoa duten hitzak ezagutzea eta testuen barruan
zuzen erabiltzea.
• Aditzak sortzeko erabiltzen den -tu / -du atzizkia ezagutu eta aditz berriak
sortzeko zuzen erabiltzea.
• Deskribapenak egiterakoan adjektibo egokiak erabiltzen jakitea.
• Anbotoko Damaren testua irakurri ondoren, antzeko testu bat ekoiztea eskaintzen
zaizkion galderei erantzunez.
• Zerbait ezinezkotzat jotzeko erabiltzen diren esamoldeak ezagutu eta egoera
komunikatiboetan erabiltzea.
• Pertsonaia mitologikoei buruzko deskribapenak entzun eta ulertzea.
• Pertsonaia mitologiko bati buruzko deskribapena asmatzea proposatutako
pausoei jarraituz.
• Sortu duten pertsonaia horri buruzko ahozko azalpena gelakideen aurrean
egitea.
• Antzerki gidoi baten ezaugarriak aztertu ondoren, an-
tzerki lan bat idatzi eta antzeztea.
KONTZEPTUZKO EDUKIAK
• Gramatika.
— Denborazko perpausak: eta gero / ondoren / baino lehen / aurretik / -
(e)nean / -(e)n bitartean / arte.
— NOIZ ARTE?
• Testu idatziak.
— Sorginik ez.
— Ohitura zaharrak.
— Lamiak.
— Hiru olatuak.
— Anbotoko Dama
• Ahozko testuak.
— Pertsonaia mitologikoak: basajauna, lamiak eta herensugea.
• Lexikoa.
— -tu / -du atzizkia.
— Antonimoak.
— Adjektibo egokiak deskribapenerako.
• Ortografia.
— "a" itsatsia.
• Komunikazio funtzioak.
— Zerbait ezinezkotzat jotzeko.
• Proiektua.
— Antzerki lana.
• Euskal Kultura eta Literatura
— Antzerkia: Antonio Maria Labayen, Petrikilo.
PROZEDURAZKO EDUKIAK
• Denborazko perpausen ekoizpena, menderagailu desberdinak erabiliz.
• Testu mota desberdinen irakurketa eta ulermena.
• Euskal Herriko kondaira eta pertsonaia mitologikoen ezagupena.
• Testu bateko pasarteak elkarrekin lotzeko denbora antolatzaile egokien erabilera.
• "A" itsatsia duten hitzen ezagupena eta erabilera zuzena testuen barruan.
• Deskribapenak egiteko adjektibo egokien aukeraketa eta erabilera.
• Anbotoko Dama testuaren antzeko narrazio baten ekoizpena, ematen zaizkion
galderei erantzunez.
• Zerbait ezinezkotzat jotzeko erabiltzen diren esamoldeen ezagupena eta
erabilera egokia egoera komunikatibo desberdinetan.
• Pertsonaia mitologikoei buruzko grabazioen entzuketa, ulermena eta
interpretazioa.
• Pertsonaia mitologiko bati buruzko deskribapenaren ekoizpena, proposatutako
pausoei jarraituz.
• Deskribapenean sortutako pertsonaiaren ahozko azalpena gelakideen aurrean.
• Antzerki gidoi baten ezaugarrien azterketa eta antzerki gidoi baten idazketa eta
antzezpena.
JARRERAZKO EDUKIAK
• Besteei entzuteko ohitura sanoa ikasi eta praktikan jartzea.
• Literatur lanak kultur ondasunaren ezaugarri bezala baloratzea.
• Irakurketarako interesa eta jakin-
-mina piztea, kultur aberastasun eta gozamen pertsonalerako iturri bezala.
• Talde lanetan jarrera irekia azaltzea eta partaide guztien iritziekiko eta lanarekiko
errespetua erakustea. Bide batez, besteei laguntza emateko prest azaltzea.
• Euskal mitologiako pertsonaiak ezagutzeko gogoa eta interesa.
• Antzerkiaren balioa eta aberastasuna apreziatzen jakitea.
• Ahozko komunikazio egoera desberdinetan keinu, gorputz jarrera eta tonu
desberdinak errespetatu eta baloratzea.
• Talde lanetan norberaren parte hartzeak duen garrantziaz jabe
tzea.
• Sentimentuak eta barruko bizikizunak azaltzeko esamoldeak ikasteko interesa.
• Pertsonaia mitologikoei buruzko grabazioen entzuketa, ulermena eta
interpretazioa.
• Testu idatzietan arau morfosintaktikoak, ortografikoak eta testu aurkezpenekoak
baloratzea.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
• Pertsonaia mitologikoei buruzko grabazioen entzuketan, ulermenean eta
interpretazioan parte hartu du.
• Denborazko perpausak sortzeko menderagailuak ezagutzen ditu eta hauetako
perpausak sortu ditu menderagailu diferenteak erabiliz.
• Euskal Herriko kondaira eta pertsonaia mitologikoei buruko testuak irakurri eta
interpretatu ditu.
• Testu bateko pasarteak elkarrekin lotzeko denbora antolatzaileak egoki erabili
ditu.
• "A" itsatsia duten hitzak ezagutzen ditu eta zuzen idazten ditu.
• Deskribapenak egiterakoan adjektibo egokiak bilatzen eta testuan erabiltzen
ahalegindu da.
• Anbotoko Dama izeneko testuaren antzeko narrazio baten ekoizpenean parte
hartu du, eman zaizkion galderei erantzunez.
• Zerbait ezinezkotzat jotzeko erabiltzen diren esamoldeak ezagutu eta egoera
komunikatiboetan egoki txertatzen ditu.
• Pertsonaia mitologiko bati buruzko deskribapenaren ekoizpenean parte hartu du
proposatutako pausoei jarraituz.
• Antzerki gidoi baten azterketan eta antzeko baten idazketan eta antzezpenean
parte hartu du.
9. UNITATEA
HELBURUAK
• Kasetean datozen grabazioak entzun, ulertu eta interpretatzea.
• -(e)n menderagailua erabiliz zehar galderako perpausak sortzen jakitea.
• -(e)lako / eta / bait- menderagailuak erabiliz perpaus kausalak sortzeko gai
izatea.
• Harridura ikurraren erabilera ezagutzea eta testu ida-
tzietan egoki erabiltzea.
• Interneti eta komunikabide desberdinei buruzko testuak irakurtzea, ulertzea eta
interpretatzea.
• Norberak komunikabideez egiten duen erabilerari buruzko gogoeta egitea.
• Aurrerapen teknologikoei buruzko gogoeta egitea, norberarengan eta
ingurukoengan izango duen eraginaz jabetuz.
• -kari eta -ki (-gi ) atzizkiak ezagutu eta hitz berriak sor-
tzeko zuzen erabiltzea.
• Zenbait testu aztertu ondoren, iritzi testu bat sortzea telebistako lehiaketei buruz.
•Iragarkietan arreta erakartzeko erabiltzen diren ikurrak, galderak, aginterazko
formak eta bigarren pertsonako formak ezagutu eta erabiltzeko gai izatea.
• Kasetean grabatuta dauden irratiko iragarkiak entzun eta eskaintzen zaizkion
ariketa praktikoak egitea.
• Web orri bat prestatzea.
• Euskal komunikabideak ezagutzea, norberak inguruan dituzenak aztertzea eta
eskaintzen diguten informazioa bertatik jasotzeko interesa piztea.
• Herri komunikabideen berri izatea.
KONTZEPTUZKO EDUKIAK
• Gramatika.
— Zehar galderak: -(e)n.
— Kausalak: -(e)lako / eta / bait-
• Testu idatziak
— Zapping egiten.
— Telebistaren eragina.
— Etxeko erregea.
— Prentsako titularrak.
— Informazio bila.
— Internet poltsikoan / Nolakoa izango da etorkizuna komunikazio
munduan?
— Telebistako lehiaketak.
• Ahozko testuak.
— Zer ikusiko dugu?
— Zer iragartzen da?
— Iragarkiak.
• Lexikoa.
— -kari eta -ki / -gi atzizkiak.
• Ortografia.
— Harridura marka.
• Komunikazio funtzioak.
— Iragarkietan arreta erakartzeko.
• Proiektua.
— Web orrialdea.
• Euskal Kultura eta Literatura.
— Euskal komunikabideak.
PROZEDURAZKO EDUKIAK
• Kasetean datozen grabazioen entzuketa, ulermena eta interpretazioa.
• Zehar galderako perpausen sorkuntza, -(e)n menderagailua erabiliz.
• Perpaus kausalen sorkuntza -(e)lako, eta eta bait- menderagailuak erabiliz.
• Harridura ikurraren edo markaren erabilera egokia testu idatzietan.
• Internet eta komunikabide desberdinei buruzko testuen irakurketa, ulermena eta
interpretazioa.
• -kari eta -ki / -gi atzizkien ezagupena eta hitz berriak sortzerakoan erabilpen
zuzena.
• Zenbait testu aztertu ondoren, iritzi testu baten ekoizpena telebistako lehiaketei
buruz.
• Iragarkietan arreta erakartzeko erabiltzen den zenbait baliabideren ezagupena,
identifikazioa eta erabilpena: harridura ikurrak, galderak, aginterako aditz formak
eta bigarren pertsonako formak.
• Kasetean grabatuta dauden irratiko iragarkien entzuketa eta eskaintzen zaizkion
ariketa praktikoen buruketa.
• Web orri baten diseinua eta azalpena.
• Euskal komunikabideen ezagutza eta eskaintzen duten informazioari buruzko
gogoeta.
JARRERAZKO EDUKIAK
• Ikasgelan euskaraz mintzatearen garrantziaz konturatzea eta horretan
ahalegintzea, norberaren ikaskuntzarako duen garrantziaz jabetuz.
• Jarduera desberdinetan arauek duten garrantziaz jabetzea eta berauek
errespetatzea.
• Telebista neurri baten barruan erabiltzeko joera piztea.
• Prentsako albiste eta iragarkien
aurrean nork bere zentzu kritikoa garatzea.
• Internet ere modu konstruktiboan erabiltzeko jarrera sendotzea.
• Besteen proposamenak, iritziak eta lanak onartzeko eta errespetatzeko jarrera
hartzea.
• Besteen iritzien aurrean jarrera irekia eta begirunezkoa azaltzea.
• Gizarteko zenbait esparrutan arauek duten garrantziaz jabetzea eta berauek
errespetatzeko jarrera bultzatzea.
• Komunikabideek gaur egungo gizartean duten eraginaz eta pisuaz jabetzea eta
horren aurrean jarrera kritikoa garatzeko joera hartzea.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
• Kasetean datozen grabazioak entzun, ulertu eta interpretatu ditu.
• -(e)n menderagailua erabiliz zehar galderako perpausak sortu ditu.
• -(e)lako / eta / bait- menderagailuak erabiliz perpaus kausalak sortzen ditu.
• Harridura ikurra edo marka testu idatzietan noiz erabiltzen den ikasi du.
• Internet eta komunikazio tresnei buruzko testuak irakurri, ulertu eta interpretatu
ditu.
• -kari eta -ki / -gi atzizkiak ezagutzen ditu eta hitz berriak sortzeko erabiltzen ikasi
du.
• Zenbait testu aztertu ondoren, telebistako lehiaketei buruzko iritzi testu baten
ekoizpenean parte hartu du.
• Iragarkietan arreta erakartzeko erabiltzen diren harridura ikurrak, galderak,
aginterako aditz formak eta bigarren pertsonako formak ezagutzen ditu eta
erabiltzeko gai da.
• Kasetean grabatuta dauden irratiko iragarkiak entzun ditu eta eskatzen zaizkion
ariketa praktikoak egin ditu.
• WEB orri bat prestatzeko ahaleginetan parte hartu du.
• Euskal komunikabideak ezagutzen ditu eta eskaintzen duten informazioa bertatik
jasotzeko ahaleginak egin ditu.