EUSKARA ATALA - EIBZ · 93. buletina - 2017/01/11 EGA: Q-ALTE europar titulua 2017ko 1. deialdia...
Transcript of EUSKARA ATALA - EIBZ · 93. buletina - 2017/01/11 EGA: Q-ALTE europar titulua 2017ko 1. deialdia...
93. buletina - 2017/01/11
EGA: Q-ALTE europar titulua
2017ko 1. deialdia
Izena emateko prozedura.
EUSKARA ATALA - EIBZ
2016-17 PRESTAKUNTZA
2. hiruhileko Ikastaroak: onartuen zerrendak eta izena emateko epe berriak haietakozenbaitetan.
Zubiarte Euskaltegia
Euskara ikasteko toki libreak daude. Izena emateko epe berria: urtarrilaren 9tik 20ra.
EIBZk erositako material didaktikoak
EIBZren zerbitzuak
Liburutegia
Liburu ibiltariak
EIBZk Liburu ibiltarien maletak ditu Nafarroako A, B eta D ereduetako ikastetxeei maileguan uzteko.
Kamishibai ipuinak
Maileguan hartzeko ipuinak dira, ikasgelan ahoz kontatzekoak, irudien laguntzaz.
1
Kontsulta zerbitzua
EIBZk irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da.Hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko asmoa du.Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan sortzen diren zalantzei konponbideemateko zerbitzua, euskal testu egoki eta zuzenak egiteko garaian.
Administrazioa
Haur eta Lehen Hezkuntza
2017-2018 ikasturteko aurreinskripzio aldia: otsailaren 13tik 17ra.
Hizkuntza eredu guztiak aukeran Nafarroa osoan.
Etxearen eta ikastetxearen arteko gertutasuna kalkulatzeko tresna
2017/2018 ikasturtetik aurrera Hezkuntza Departamentuak Geokokapenaren tresna berri bat erabiliko du eskolatze prozesuan, ikasleen bizilekuen eta ikastetxeen arteko distantzia modu zehatz batez neurtzeko .
Hor barna...
Indarkeria sexistaren prebentzioa
Indarkeria matxistaren aurka sortu du materiala Steilas sindikatuak, Haur, Lehen eta BigarrenHezkuntzara egokitua.
Uhartearen altxorra erakusketa
Erakusketak ibilbide bat egingo du euskarazko haur eta gazte literaturan barna, ilustrazioen,pertsonaien, gaien eta garaien bidez.
Noiz: 2017ko otsailaren 28ra bitarte.Tokia: Azkuna zentroa (Bilbo)
On zientzia 2016-2017 bideo-lehiaketa
Elhuyarrek eta DIPCk ON ZIENTZIA bideo-lehiaketaren 7. edizioa antolatu dute, zientzia etateknologia dibulgatzeko. Teknopolis zientzia eta teknologiaren dibulgaziorako telebista-programaren barruan eratu da lehiaketa. Gai zientifiko edo teknologikoei buruzko bideoak aurkezdaitezke, euskaraz, gazteleraz edo ingelesez, 5 minutu baino laburragoak.Jaitsi OINARRIAK 7. edizioa (235 kB)Izena emateko epea: 2016ko urriaren 19tik 2017ko apirilaren 26ra bitarte.
Euskara ikasteko baliabideak sarean
2
IkerGazte 2017
Artikuluen bidalketa: 2017ko otsailak 28.Kongresua: 2017ko maiatzak 10-12.
Tokia: Iruñea, NUPeko campusa.
BALIABIDEAK
Motibazioa Sustatzeko Baliabideak bloga
Ikasleen euskararekiko motibazioa sustatzeko jarduerak.
A eredua Nafarroan bloga
A ereduan ari diren irakasleentzako baliabideak.
Ahozko hizkuntza irakastea webgunea
Ahozkoa gelan nola landu eta nola ebaluatu. Ikaslearen ekoizpenaren ebaluazioa egitekoproposamena, Lehen Hezkuntzarako, ahozko hizkuntza irakasteko proposamenarekin batdatorrena.
Hizkuntza akatsak bloga
Eguneroko lanean ikusi eta ikasitakoak ekarri nahi ditugu blog honetara, labur-labur eta xume-xume.
Ikus-entzunezkoak bloga
Blog honen helburua irakasleei ikus-entzunezkoak eskura jartzea da. Hori dela eta, sarean daudenbideoak irizpide ezberdinen arabera sailkatu ditugu behar dugun hori errazago aurkitzeko.
Esamoldeak eta esaerak bloga
Hizkuntza adierazkortasuna areagotzeko esamoldeak eta esaerak testuinguruan.
Euskara Atala EIBZ Zubiarte EuskaltegiaHizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzua
Sto. Domingo aldapa, 831001 Iruñea
Tel.: 848426613Faxa: 848426052
Zubiarte, 1331620 Uharte
Tel.: 948361093Faxa: 948361092
Zubiarte, 1331620 Uharte
Tel.: 948361091Faxa: 948361092
Buletinerako harpidetza egin nahi baduzue, mezua bidali helbide honetara: [email protected]
twitter.com/eibz3