euskal ipuniak

17
qwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwerty uiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasd fghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzx cvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg hjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg hjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg hjklzxcvbnmrtyuiopasdfghjklzxcvbn mqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwert yuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopas dfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklz EUSKAL IPUINAK Edade guztientzako ipuinak. 13/03/2014 dhb4_3

description

ipuin klasikoak eta nere inbentzio bat.

Transcript of euskal ipuniak

Page 1: euskal ipuniak

qwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwerty

uiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasd

fghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzx

cvbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq

wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui

opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg

hjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc

vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq

wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui

opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg

hjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklzxc

vbnmqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmq

wertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyui

opasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfg

hjklzxcvbnmrtyuiopasdfghjklzxcvbn

mqwertyuiopasdfghjklzxcvbnmqwert

yuiopasdfghjklzxcvbnmqwertyuiopas

dfghjklzxcvbnmqwertyuiopasdfghjklz

EUSKAL IPUINAK

Edade guztientzako ipuinak.

13/03/2014

dhb4_3

Page 2: euskal ipuniak
Page 3: euskal ipuniak
Page 4: euskal ipuniak

EDURNEZURI

Gizon ahaltsu batek oso alaba ederra zuen. Edurne Zuri zuen izena, oso zabal zuria zuelako.

Edurne Zuriren ama bera jaio zenean hil zen, eta Edurne Zurik hamabost urte bete zituenean, aita berriro ezkondu zen. Amaordea oso emakume harroa zen, munduko ederrena zela uste zuen. Egunero, aztiak opari emandako ispilu sorginduari begiratu, eta galdetzen zion:

- Ispilutxo, nor da erreinuko emakumerik ederrena?

- Zu zara ederrena- erantzuten zion ispiluak.

Baina egun batean, ispiluak esan zion:

- Erreinuko ederrena Edurne Zuri da, zu baino ederragoa da.

Amorraturik, amaordeak Edurne Zuri urruneko baso batera eraman, eta bertan hiltzeko agindua eman zion zerbitzari bati.

Hainbat egunez basoan ibili ondoren, iritsi beharreko lekura iritsi zirenean, zerbitzariari beratu egin zitzaion bihotza:

- Egin ihes!- esan zion, ez baitzen agindua betetzeko gai izan.

Eta basoan sartzen utzi zion. Eguzkia ezkutatzen

Page 5: euskal ipuniak

hasi zenean, erreka alboko etxetxo batera iritsi zen. Atea jo zuen, baina ez zuen inork erantzun, eta nekatuta zegoenez, barrura sartu zen. Etxe hartan dena zen txikia. Edurne Zurik atseden hartu zuen, eta lo gelditu zen.

Etxe hartan ipotx batzuk bizi ziren, eta lanetik etorri zirenean, liluratuta gelditu ziren lo zegoen neskatxa eder hari begira.

- Gurekin geldituko da- esan zuen zaharrenak.

- Horrela, konpainia egingo digu.

Edurne Zuri esnatu zenean, eta ipotxak ikusi zituenean, ametsetan ari zela iruditu zitzaion. Baina oso onak zirenez, eta oso

ondo zaintzen zutenez, haiekin gelditu zen.

Egunek aurrera egin, eta amaordea oso zoriontsu zegoen, uste baitzuen bera zela, berriro ere, erreinuko emakumerik ederrena. Goiz batean, galdetu zion ispiluari:

- Ispilutxo, nor da erreinuko emakumerik ederrena?

- Edurne Zuri, basoko ipotxekin bizi da, eta zu baino ederragoa da- erantzun zion ispiluak.

Haserre, arerioa berak akabatuko zuela pentsatu zuen. Atso zaharrez mozorrotu, eta saski bat hartu zuen, sagar pozoituz beteta. Hala, Edurne Zuriren bila joan zen.

- Oso sagar gozoak ditut- hasi zen oihuka

Page 6: euskal ipuniak

ipotxen etzera iritsi zenean.

Edurne Zurik denbora zeraman inorekin hitz egin gabe, eta atsorekin hitz egin gabe, eta atsorekin hitz egitera irten zen.

- Nahi al duzu bat? – galdetu zion agureak adeitsu, eta ederrena eskaini zion.

Edurne Zurik sagar eder hura ikusi zuenean, onartu egin zion. Baina hozka egin bezain pronto, lurrera erori zen, eta atsoa basoan barrena desagertu zen.

Ipotxak etxera itzuli zirenean, Edurne Zuri hilda aurkitu zuten. Negar batean aritu ziren denak. Hurrengo egunean,

harribitxien haitzulotik hurbil, lorezko ohe bat prestatu zioten, betiereko atseden har zezan.

Egun batean, printze lirain bat hurbildu zen harribitxien haitzulora. Edurne Zuri ikusi zuenean, harekin maiteminduta gelditu zen, eta haren edertasunarekin liluratuta. Musu eman zion, eta halako batean, miraria gertatu zen: Edurne Zuri esnatu egin zen. Printze Gaztea neskatxaren bihotz onarekin liluratuta gelditu zen, eta berarekin ezkontzeko eskatu zion. Herrialde hartako erregina bihurtu zen, eta oso zoriontsua izan zen.

Page 7: euskal ipuniak
Page 8: euskal ipuniak

Markinako Tartalo Tartalo "Begibakarra"

Santa Eufemiako mendian

bizi zen. Gizakiak jaten

zituelako, gizajale hots

egiten zioten Markinan.

Hanka bakarra eta begi

bakarra zen. Euria egiten

zuenean hanka luzatu eta

bere oinaz Markina osoa

estaltzen zuen. Horrela,

markinarrak ez ziren

bustitzen. Artalde handi

bat zuen. Kobazulo batean

bizi zen eta harri handi bat

jartzen zuen ate gisa.

Inguruko jendea beldurrak

airean egoten zen, Tartalo

gizajalea baitzen.

Behin, erbesteko gizon bat

etorri eta Santa Eufemia

mendira joan zen. Han

aurkitu zuen Tartalo

artzantzan. Arrotza,

halako gizona ikusi

zuenean, beldurrez

dardarka hasi zen. Halako

batean, Tartalok gizona

ikusi eta eskuaz keinu bat

egin zion, joateko esanez.

Ardia biltzen eta etxera

eramaten laguntzeko

agindu zion Tartalok, eta

gero elkarrekin afalduko

zutela. Horrela bada,

haitzuloan sartu zituen

ardi guztiak. Harri

handiaz itxi zuen Tartalok

hartzuloa eta afaria

prestatzen hasi zen. Ene!,

ba al dakizu zer ikusi zuen

erbesteko gizonak?. Tartalo

gizon-hanka bat ari zen su

Page 9: euskal ipuniak

gainean erretzen. Gizonak,

hurrengoa bera izango zela

pentsatu zuen. Tartalo

bitartean gizon hanka

erretzen ari zen eta ondo erre

zenean mahaira atera

zuen eta zatitu. Gero, eskuz

hartu eta marraska-

marraska jan zituen

puskak, tarteka ardo

zurrutada batzuk edanez.

Zurrutada bakoitzean asko

edaten zuen. Sekulako

mozkorra harrapatu zuen

berehala. Gero, ardoak

logale handia eragin zion

eta mahaian bertan

zurrungaka hasi zen.

Tartaloren zurrungek

dardarka jarri zuten

kobazulo osoa. Bitartean,

erbesteko gizonak poliki-

poliki sutan sartu zuen

burduntzia eta han utzi

zuen gori-gori jarri arte.

Halako batean, Tartalok

buelta eman zuen eta

istant batean gizonak

burduntzia hartu eta begi

bakarretik sartu zion.

Tartalok izugarrizko

garrasia egin zuen eta

gizona artaldean izkutatu

zen.

- Arraioa, arraioa! - Esaten

zuen Tartalok.

- Harrapatuko zaitut, bai!.

Ez duzu nire

hatzaparretatik ihes

egingo.

Eta ostiko batez zabaldu

zuen kobazuloko atea.

Tartalok kobasarreran

Page 10: euskal ipuniak

hankak zabal zabalik

jarri zituen, eta ardi

guztiak banan-banan

kanpora ateratzen hasi

zen.

Erbesteko gizonak asmatu

egin zituen Tartaloren asmo

txarrak. Leize barruan

zintzilik zegoen ardi larru

batez, bere buruan estali

eta lau oinean jarriz ardien

artean sartu zen. Halako

batean, Tartalok gizona

biltzen zuen ardi larrua

hartu eta kanpora bota

zuen. Baina larrua bota

bezain laster, ardi hura

besteak baino astunagoa

zela konturatu zen. Eta

haserre bizian oihu egin

zuen: - Nireak egin du,

horixe zen eta nire etsaia.

Azkenean, oinazean eta

gosean hil zen.

Makinarrak Tartaloaren

heriotzaz jakinez arras

poztu ziren. Bidaiaria

agurtu ere egin gabe joan

zen, eta atsekabea franko

iragan zuen eure herrira

itzuli arte. Baina hori beste

pasadizo bat da.

Santa Garaziko tartaroa eta

haurra

Haur bat joan zuzun egun

batez oihanerat. Bathu

zizun tartaro bat, eta

tartaro harek eraman

zizun bere etxerat. Tartaro

harek egun oroz jaten

zizun jente dat, eta haur

Page 11: euskal ipuniak

haren aldea ere ari zuzun

hullantzen.

Gau batez tartaroa

einherik jin zuzun eta lo

jarri zuzun su-bazter

khantian. Orduan haurrak

ze ez du egiten? Hartzen

dizu gerren bat eta irazten

diozu boronteko begi

bakoitza. Gero tartaroaren

aharien artean gordatzen

duzu. Bortha ez baitzuen

idekiten ahal, ez zakizun

nola behar zuen eskapatu.

Hartzen dizu aharirik

handiena eta

lahardekatzen dizu; gero,

haren larruaz inguratzen

duzu, eta tzintzarria

lephoan ezarten dizu.

Biharamenean tartaroa

abiatzen duzu aharien

kanpo igortera, eta jartzen

duzu bortha saihetsean

haurra eskapa ez dakion.

Haur hori egoiten duzu

emeki emeki azkenetarik;

bena tartaroak hunkitzen

zitizun igaitean ahariak

oro. Haurran

hunkitzearekin ezagutzen

dizu eta lotzen ziozu

ilhetik; bena larrua

utzirik, haurra eskapatzen

ziozu. Orduan tartaroa

lasterrez abiatzen ziozu

ondotik, bena ez zitezun

gida. Urthikiten diozu

erhaztun eder bat, hura har

dezan. Haurrak hartzen

dizu eta ezarten erhi

txinkarrean. Bena

erhaztun harek oihu egiten

zizun:

Page 12: euskal ipuniak

- Ni hebe, ni hebe!

Eta orduan tartaroa

lasterrez huna ziozun

haurrari eta hatzeman

abantzu zizun. Nahi

zizun erhaztuna ideki,

bena ez zirozun. Zer egiten

zu orduan? Erhia mozten

dizu eta urthekiten dizu

bere erhaztunarekin - ur

handi bat beit zen- harat.

Erhaztuna ari beit zen

aitzina oihuz "ni hebe, ni

hebe", tartaroa ur hartarat

jauzi zuzun eta han itho

zen.

Page 13: euskal ipuniak
Page 14: euskal ipuniak

AITA MEKANIKOA.

Munduan anitz diren bezala, bazen bost kidez osaturiko gorliztar familia

bat :

Amona Joxefina, txiki-

txikitatik ikasi zuen josten.

Antxonio, berriz, herriko

zapataria zena, Joxefinaz

maitemindu eta ezkondu egin

ziren. Aurrerantzean, denda

bat sortu zuten Gorlizeko

kale nagusian, pinpilinpauxa

izenekoa. Urte batzuk

geroago, alaba bat izan

zuten, Maite, hain zuzen ere.

Maiteri asko gustatzen

zitzaizkion zapatak, arropak,

bitxiak...eta horregatik,

pinpilinpauxeko saltzaile

bihurtu zen. Patxi, Maiteren

senargaia negozioan ere hasi

zen lanean. Bere eginkizuna

oso garrantzitsua zen, izan

ere, furgonetaz, leku batetik

bestera garraiatzen zituen

dendako eskakizun guztiak.

Handik eta bi urtera, Haizea

jaio zen, azken bi hauen

maitasunaren seinale.

Uda zen, klaseak

bukatuak ziren jada, eta

Haizea oporretan zegoen.

Neskatilari asko gustatzen

zitzaion bere familiaren

dendan laguntzea eta

horregatik zuen gogoko uda,

bertan denbora luze egon

zitekeelako. Egunero lanbide

desberdinak ezagutzeko asmoz,

bere senitartekoen artean

txandakatzen zen: batzuetan

aititerekin zapaten kordelak

jartzen zituen, beste

batzuetan amari kamisetak

tolesten laguntzen zion,

bestetan aldiz, Joxefinari

txantiloiak mozten zizkion;

Hori bai zuela gustuko! Gaur

aitarekin joango zen,

furgonetaz eskakizunak

banatzera.

– Goazen Haizea,

berandu da eta! - Esan zuen

aitak.

– Banoa aitatxo!

Nora joan behar dugu

Page 15: euskal ipuniak

gaurkoan? - Galdetu zion

Haizeak gogotsu.

– Lehenik eta

behin Antxonioren zapaten

bila joan behar dugu, gero,

Amonak egindako soineko berri

batzuen bila eta azkenik

amatxori eramango dizkiogu

berak sal ditzan.

– Ba... lan handia

daukagu! Goazen aita!

Bidaiari hasiera

emango ziotenean, furgonetari

zerbait gertatzen zitaziola

ikusi zuten.

– Aitatxo, zer

gertatzen da?

– Furgoneta

puskatu egin da maitia.

Gaurko eskakizunak oinez egin

beharko ditut, eta lan

garrantzitsuena zure esku

utziko dut. Prest al zaude?

– Bai bai bai!!

- Erantzun zion zion Haizeak

alai.

– Laztana,

mekanikoarenera joan behar

duzu giltza ingelesaren bila.

Niri ekarri eta lehen

bailehen furgoneta konpondu

eta biharko eskakizunak

betetzeko prest egongo gara.

– Lasai aita,

lortu dugu eta! Oraintxe

nator giltzarekin!

Haizea bazekien

bere lana erabakigarria zela

negozioan aurrera egiteko.

Eta horregatik kale nagusian

gora joan zen mekanikoaren

bila,tipi-tapa tipi-tapa .

– Egun on!

Mekanikoa al zara?

– Ez barkatu, ni

okina naiz eta egunero ogia,

pastelak, tartak... egiten

ditut. Oso goxo daude, baten

bat dastatu nahi duzu?

– Ez, ni giltza

ingelesa behar dut, baina,

eskerrik asko!

– Agur ba polita!

Neskatoa etsi gabe,

aurrera jarraitu zuen, tipi-

tapa tipi-tapa.

– Egun on! Mekanikoa

al zara?

Page 16: euskal ipuniak

– Ez laztana, ni

parkea dotore jartzeaz

arduratzen naiz.

– Orduan... ez duzu

giltz ingelesin izango ezta?

– Ez, barkatu,

ni lore zaintzailea naiz eta

ez ditut horrelakorik behar

nire lanerako.

– Ongi da!

Banoa, presa daukat eta!

– Zorte on

neskato!

Haizea, nekaturik

zegoen arren, agindutakoa

bete behar zuela bazekien eta

horregatik, tipi-tapa tipi-

tapa, hurrengo eraikinean

satu zen.

– Egun on!

Mekanikoa al zara?

– Ez, ni

pertsonak sendatzen ditut.

Gaixorik al zaude?

– Ni ez, baina

nire aitaren furgoneta oso

gaixorik dago! Giltza

ilngelesik daukazu?

– Ja ja ja ez

laztana -erantzun zion

barrezka emakumeak- ni

erizaina naiz, eta hemen

soilik pilulak, txertoak,

tiritak... eta horrelakoak

ditugu.

– Aaaah zelako pena!

Bilaketan aurrera jarraituko

dut orduan.

– Ongi da, zure burua

zaindu!

Umetxoa leher

eginda zegoen jada,

okindegian, parkean eta baita

ospitalean ere sartua zen,

baina giltz ingelesik ez zuen

aurkitu. Bat-batean, urdinez

jantzitako gizon batekin topo

egin zuen.

– Neskatxa zer

gertzen zaizu?

– Giltz ingelez

baten bila nabil, baina ez

dut inon aurkitu eta oso

garrantzitsua da.

– Zorte handiko

neska zara orduan, etorri

nirekin eta nirea emando

dizut.

Page 17: euskal ipuniak

– Mila esker, ze

ondo! - esan zuen Haizeak

inoiz baino alaiago.

– Tori laztana

– esan zuen mekanikoak

giltza emanez.

Haizea lasterka

abiatu zen aitatxorengana,

erramienta eskuan zuelarik.

– Aitatxo lortu

dut! -esan zuen oihuka

aitaren besoetaraino helduz.

– Oso ondo

maitea! Banekien nik lortuko

zenuela, hori da nire Haizea!

- erantzun zuen harro Patxik.

Geroztikako

berririk ez dakigu haizeaz

eta bere familiaz, baina ziur

gaude furgoneta erreperatu

egingo zutela Haizearen

laguntzari esker; eta noski,

guztiak batera negozioa

aurrera egingo zen

Egia bada, pinpilinpauxa

dendan sar eta gezurra bada

kontuan ez har.