Euskal Herria ezagutuz: Lanestosa (Bizkaia) Estu, baina lasai36 X 2010EKO ABUZTUAREN1A erdiko kaiera...

4
36 X 2010EKO ABUZTUAREN 1A erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi Euskal Herria ezagutuz: Lanestosa (Bizkaia) Bizkaiko udalerri txikienak, Lanestosak, Bizkaiko udalerri handienarekin, Karrantzarekin, egiten du muga ekialdetik. Gainerako muga guztiak, eta harreman gehienak, Espainiarekin ditu, Kantabriarekin. Pixka bat Kantabria da, egia esatera, baina pixka bat Euskal Herria ere bai. Batez ere, Lanestosa da. Herri txikia, ederra, zaharra. Estu, baina lasai Testua eta argazkiak: Unai Brea

Transcript of Euskal Herria ezagutuz: Lanestosa (Bizkaia) Estu, baina lasai36 X 2010EKO ABUZTUAREN1A erdiko kaiera...

Page 1: Euskal Herria ezagutuz: Lanestosa (Bizkaia) Estu, baina lasai36 X 2010EKO ABUZTUAREN1A erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi Euskal Herria ezagutuz: Lanestosa (Bizkaia) Bizkaiko udalerri

36 2010EKO ABUZTUAREN 1A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

Ihesi

Euskal Herria ezagutuz:

Lanestosa (Bizkaia)

Bizkaiko udalerri txikienak, Lanestosak, Bizkaiko udalerri handienarekin, Karrantzarekin,egiten du muga ekialdetik. Gainerako muga guztiak, eta harreman gehienak, Espainiarekin

ditu, Kantabriarekin. Pixka bat Kantabria da, egia esatera, baina pixka bat Euskal Herriaere bai. Batez ere, Lanestosa da. Herri txikia, ederra, zaharra.

Estu, baina lasai

Testua eta argazkiak:

U n a i B r e a

Page 2: Euskal Herria ezagutuz: Lanestosa (Bizkaia) Estu, baina lasai36 X 2010EKO ABUZTUAREN1A erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi Euskal Herria ezagutuz: Lanestosa (Bizkaia) Bizkaiko udalerri

2010EKO ABUZTUAREN 1A 37

kultura eta aisiaerdiko k

aiera

Erdi Arotik gaur arte bere horretan iraun du Lanestosako hirigune historikoak, harlauzazko zorua duten kale estuek osatua.

LANESTOSAKO kale guzti-guztietatikibiltzeko ez da denbora asko behar,hain da txikia. Horregatik, luze gabeamaitu dut herriko hiru tabernetakobatean, soziologia saio merkea egi-teko asmoz. Han Celiak hartu nau,eta nire itaun-sorta gupidagabearipazientziaz eta irribarre batez egindio aurre. Basauritik orain delazazpi urte etorri zen Lanestosara,hiriko zurrunbilotik ihesi. Guk ihe-saldi bera egitea proposatuko dizue-gu. Egun bakarrerako edo zazpiurterako, zuek aukeratu.

Euskal Herriaren mendebaldekomuturrean gaude. Tira, hau sekulaEuskal Herria izan ez dela diotenakere badira, bestela esanda, euskaraez dela inoiz izan bertoko hizkun-tza. Ematen dituzten arrazoienartean, bada pisuzko bat: Lanesto-san, Enkarterrietako mendebaldeosoan bezala (Karrantza, Turtzioz,Artzentales), ez dago euskal topo-nimiarik.

Halako argudioak erabiltzendituzte batzuek, euskara sustatzekopolitikek hemen justifikaziorik ez

daukatela aldarrikatzeko. Herritargehienek, bitartean, segitzen duteumeak Karrantzako eskolara bidal-tzen, D eredura, hara ailegatzekoautobusak egunero gainditu beharduen mendatea txantxetakoa ezizan arren. Herri osoan familiabakarrak hautatu du Kantabriakoeskola hurbilenera doan bide ero-soagoa. Hala dio Celiak.

Eskola kontuetan ez, baina gai-nerakoetan erosotasuna gailenduda. Lanestosaipar-hego ardatzaduen haran estu-estuan eraikitadago, eta histori-koki, noranzko bihorietara begirabizi izan dira ber-takoak. Mende-balde eta ekial-d e a r e k i k oharremanak, etaberaz Bizkaiare-kikoak, herriamugatzen dutenaldatz gogorrek

eragotzi dituzte, eta ondorioz, Eus-kal Herriaren eta Kantabriarenartean partekatuta dago herritarrennortasuna.

Bizkaiko hiribildu zaharrenetakoaHerria lehenagotik existitzen zen,baina Lanestosak –artean Fenestro-sa edo Finestrosa izena zeukan–1287an jaso zuen hiribildu-kartaLope Diaz de Haro Bizkaiko Jau-naren eskutik. Beren historiaren

Ihesi: Lanestosa (Bizkaia)

Page 3: Euskal Herria ezagutuz: Lanestosa (Bizkaia) Estu, baina lasai36 X 2010EKO ABUZTUAREN1A erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi Euskal Herria ezagutuz: Lanestosa (Bizkaia) Bizkaiko udalerri

38 2010EKO ABUZTUAREN 1A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia Ihesi: Lanestosa (Bizkaia)

oparotasunaz harro daude herrita-rrak, eta ondo gorde dute ErdiAroko hirigunea gaurdaino.

Harlauzazko zoruari eutsi diotenkaleetatik paseatzea iraganerabidaiatzea da. Kotxeak, argi-indarkableak, parabolikak, asfaltozkobideak... albo batera utzita, gutxigorabehera gaur ageri den bezala-koa izango zen Lanestosa 1556an,Karlos V.a enperadoreak bertangaua igaro zuenean. Laredotik(Kantabria) Yusteko monasteriora(Extremadura) egindako bidaialuzearen lehen etaparen amaieraizan zen hura. 2000. urtetik hona,irail guztietan, ehunka lagunek erre-pikatzen dute bidaiaren lehen zatia,Burgosko Medina de Pomar hirirai-no, Celiak azaldu digunez. Tabernadaukanez, ondo igarriko du, bai,ohiko lasaitasunaren haustura.

Herri zaharrean zaharrak gehiengoEustat-en arabera, Lanestosak 295biztanle zituen 2008an. BainaCeliak, oraingoan kafe hartzerasartu den gizon batek lagunduta,benetan herrian bizi direnak gutxia-go direla dio. Eta asko, jubilatutako-ak. Behin, ni oraintxe nagoen barra

honetan bertan, horietako bi hasiziren biztanle-errolda buruz egiten,etxez etxe, eta ez ziren 200era iritsi.Lanestosar gehiago egon badago,baina ez dira bertan bizi.

Gauzak aldatuz doaz, baina.Erdi Aroko kutsu magiko hori,Lanestosak hain ondo gordetzenjakin duena, pitzadurak agertzenhasita dago. Modernotasunak, edoaurrerapenak, esaiozue guraduzuen moduan, ez du barkatzen.Mende asko ikusi dituzten kalehorietako baten aldamenean pisuakeraikitzen ari dira; orain, herriragerturatzean, garabiak nabarmen-tzen dira lehenik.

Demografiari bultzada emannahiak garai hobeetara itzultzekogogoarekin zerikusia ote dauka?Kalean paratutako errotulu bateanirakur dezakegu Lanestosan,1900ean, 700 biztanletik gora, lausendagile, beste hainbeste errota,eta hiltegi, kasino, antzoki eta esko-la bana zeudela. Oparotasun huraindianoei zor zitzaien, neurri handibatean. Haien etxez beteta dagoherria, batez ere Laredotik dato-rren eta herriko kale nagusia denerrepidearen ertzak. Izan ere, bidehori Lanestosako zabalgune bihur-tu zen indianoen eraikitze-sukarra-ri esker.

‘Danza de varas’Celia lanez gainezka ibili ohi denbeste data bat abuztuaren 5a da.Urteko jairik handiena ospatzendute lanestosarrek egun horretan,Elurretako Ama Birjinaren omenez.Belaunaldiz belaunaldi gorde dendanza de varas delakoa dantzatzenden eguna da. Arku-dantza motahau oso ohikoa da Kantabrian;Lanestosan, goizez herriko kaleeta-tik ibiltzen den prozesioaren aurre-tik dantzatzen dute etengabe, eta

Gauzak aldatuz doaz. ErdiAroko kutsu magiko hori,

Lanestosak hain ondogordetzen jakin duena,

pitzadurak agertzenhasita dago.

Modernotasunak ez dubarkatzen

Ezkerrean, San Pedro eliza errenazentista, herriaren erdi-erdian. Haren atzeko aldean dago Plaza Berria; han biltzendira herritarrak urtero, abuztuaren 5ean, danza de varasizeneko dantza tradizionala ikusteko. Goiko argazkian ikusdaitekeenez, gizonezkoek bakarrik hartzen dute partedantza horretan.

DANTZAN.COM

Page 4: Euskal Herria ezagutuz: Lanestosa (Bizkaia) Estu, baina lasai36 X 2010EKO ABUZTUAREN1A erdiko kaiera kultura eta aisia Ihesi Euskal Herria ezagutuz: Lanestosa (Bizkaia) Bizkaiko udalerri

2010EKO ABUZTUAREN 1A 39

kultura eta aisiaerdiko k

aieraIhesi: Lanestosa (Bizkaia)

behin kalejira amaituta, PlazaBerrian. Hortxe elkartzen dira herri-tarrak hitzordu garrantzitsuetan.

Plaza Berritik metro gutxira,bien artean Errenazimenduko elizadagoela, Plaza Zaharra dago, bainaez da berez plaza, eraikinen arteansuertatu den gune zabala baizik.Hori da Lanestosaren benetakoerdi-gunea, herriaren hauspoa. ErdiAroko itxura daukaten etxe askoikus daitezke hemen, Kantabriakoohiko balkoi eta guzti. Nekazari-

etxe izena ematen zaie, baina eznahasi: batzuk indianoen etxeenmaila berean daude, esan nahi baitagarestiak direla. Eta Erdi Arokoitxura izanagatik, mendea pasatxobesterik ez du horietako batekbaino gehiagok.

KobenkobaErdi Aroa baino askoz antzinagorajoan nahi duenak, udan lehor-lehoregoten den Calera ibaiaren bestal-dera igaro eta Karrantzara doan

bidea besterik ez du hartu behar.Han, lehen edo bigarren kurban, eznaiz zehazki gogoratzen, Koben-kobako sarrera dago. Leize batenbarruan kokatuta, paleolitokoartearen interpretazio zentroaeskaintzen du Kobenkobak. Iazkoabendutik dago zabalik, eta sarreraLanestosan duen arren, Karrantza-ko lurretan dago. Zin egiten dizuet,hala ere, ez dela asko ibili beharbertara iristeko. Lanestosa benetantxikia da, hori da kontua. n

Zubi Zaharra, Calera ibaiaren ubidearen gainean. Uda oro guztiz lehortzen da Calera, ura lurzoruak xurgatzen du eta.