Euskal Herria Bildu: Programa 2012

14

description

 

Transcript of Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Page 1: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

JSJUSTIZIA SOZIALA

HAUTESKUNDE PROGRAMA 2012

Page 2: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

SARRERA

EH Bilduren ereduak ekonomia pertsonen zerbitzura jarriko du, eta ez mer-katuen zerbitzura. Aberastasuna zuzen banatzea, kalitateko enplegua sortzeaeta ordaindutako zein ordaindu gabeko lana banatzea ditu oinarri eredu ho-rrek. Horren haritik, gizarte-mailako eta genero-mailako harremanak beharbezala egituratzea beharrezkotzat hartzen dugunez, lanari buruzko kontzep-tuak bere baitan hartzen duen ikuspegia handiagoa da ordaindutako lanak har -tzen duena baino. Kontuan izan behar da merkatu-produkzioa baino sistemakonplexuagoa dela ekonomia, eta beraz, produkzioa eta erreprodukzioa egituratubehar dira, bi eremu horiek erabat lotuta baitaude ekonomia-garapenarekin.

Zaintza-jarduera ekonomia-jarduera intentsiboa da enpleguaren sorreran, etahalaber, ezinbestekoa biziari eusteko, eta printzipio horrek (biziari eustea) ore-katu behar ditu ekonomiaren alor guztiak. Horregatik, EH Bilduren ustez, la-nari buruz dugun kontzeptuari leial izanik, egungo krisi sistemikoari irtenbideaemango badiogu, ezinbestekoa da gure ekonomiaren funtsezko oinarrietakobat dela onartzea eta eraldatzea, hau da, erreprodukzio-lanari eta zaintzarenekonomikoari lotuta dagoena. Kalitate oneko zaintzak ezartze aldera, behar-beharrezkoa da adieraztea ezinbestekoak direla honako hauek: soldata duinakezartzea, langileen eskubide sozialak aitortzea eta orain arte ezkutuan egonden gizarte-sektore hori ikusaraztea.

Lan-harremanetako eta gizarte-babeseko geure eredu bat ziurtatzeko neu-rriak ezartzearen alde gaude, gizarte- eta lan-alorreko segidako erreformaneoliberalei eta kapitalismoaren birsorkuntza eragiten duten erreformei aurreegiteko; izan ere, murrizketen bidez ezarri dira erreforma horiek. Neurri ne-oliberal horien adibide bat sektore berrien pribatizazioa da; izan ere, pribatizatuegin dira gizarte-zerbitzuak, osasun-arloa, hezkuntza, zaintza-ekonomiarekin

149

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

JustiziaSoziala

JS

JustiziaSoziala

Enplegua

LANAREN BANAKETA

Page 3: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

zerikusia duten zerbitzuak. Neurri horiek ezartzean, ahalik eta etekin handienlortzearen logika hartu dute aintzat, bakar-bakarrik ekonomikoa –izaera pu-blikoa ordeztuz–, edo soldaten murrizketaren logika, edo erretiratze-adinaatzeratzearena.

Azken batean, gure ereduak Euskal Herrian, gure herriko ekonomian etabertako langilerian inbertitzea du helburu, oinarri hartuta lanaren benetakobanaketa, eta emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna.

Gaur egun bizi dugun krisi handi honek bi generoetako eta adin askotarikosektore zabal bat baztertzea eta egoera larrian egotea eragin du. Krisiarenondorio larriak gizarte-sektore eta ekonomia-sektore ahula dutenek bizitzeazgain, sektore publikoko langileek zein langile kualifikatuek ere bizi dituzte.

Etengabeko pobretze-prozesuaren ondorioz, pobrezia-tasak gora egin du,eta Gasteizko eta Iruñeako gobernuek, berriz, gizarte-babesa eskuratzekobaldintza gogorragoak jarri dituzte. Langabezia-tasa handiagoa da hilabetetikhilabetera, eta zenbait azpisektoretan enplegua erregulatzeko espedienteenkopurua izugarri handia da. Nabarmentzeko modukoa da, gazteek, inoiz ezbezalako goi-mailako prestakuntza izanik ere, langabezia-tasa izugarria du-tela; gainera, oso aukera gutxi dute –edo bat ere ez– enplegua aurkitzeko.

Langabeziaren, lan-eskasiaren eta mila euro baino gutxiagoko soldaten on-dorioz, bizitza duina izateko baldintzak edukitzea ia ezinezkoa da, eta geureekonomia- eta gizarte-garapena oztopatzen duten gaitzak dira.

Baldintza horiek hobetzeko, teknologia hobeak eta kualifikazio hobea oinarriduten eredu baten alde egin behar dugu; soldata-lehia oinarri ez duen eredubaten alde.

Halaber, Administrazioaren, sindikatuen eta enpresarien artean hitzarmengehiago adostea eskatzen dugu, egungo sistemak (okupazionala, arautua etaetengabekoa) bere baitan hartuko dituen eta lan-eskaera sustatuko duenLanbide Heziketako eredu bat osatzeko. Horretarako, enpresen eta langileenkotizazioak izango ditu ereduak, etengabeko prestakuntzari eta prestakuntzaokupazionalari dagokien zatia finantzatzeko.

Laneko osasunari aurre egingo dion euskal (EH) eredu publiko baten aldegaude, prebentzioa oinarri izango duena eta bere baitan oso-osorik hartukodituena laguntza-, osasun- eta errehabilitazio-jarduerak zein lan-baldintzakikuskatzeko jarduerak. Euskadiko erakundeek eredu hori finantzatzeko ahal-mena izango dute. Geure gizarte-segurantzako sistemak ziurtatuko ditu lan-kontingentzien eta kontingentzia arrunten ondorioz behar diren laguntzak,lan-arriskuagatiko eta amatasunagatiko laguntzak, bai eta erretiroko eta lan-gabeziako laguntzak ere, eta geure erakundeek beraiek etorkizunean ezart-zea erabakitzen dituzten laguntzak ere bai.

Horrez gain, ezkutuko ekonomia azaleratzearen alde gaude; izan ere, immi-grazioaren eta gaztediaren esplotazioa eta etxe-langileen etxeko lana diraekonomia-mota horren adierazgarri nagusiak.

150

JSEnplegua

JustiziaSoziala

Page 4: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Lehen adierazitako hori guztia lortzeko, neurri jakin hauek proposatzen ditugu:

Lan-harremanetako eta gizarte-babeseko geure eredu bat lortzeko bideanaurrera egitea.

· Negoziazio kolektiborako geure esparru bat sortzea.

LANA ETA ABERASTASUNA BANATZEA:

1. · Lana banatzea, ordaindutakoa zein ordaingabea, gizonezkoen eta ema-kumezkoen aukera-berdintasuna oinarri hartuta.

2. Lanaldia murriztea, lana banatzeko zein lan-eremua eta lanetik kanpokoauztartzeko.

3. Kalitate oneko enplegua sortzeko eta kualifikazio profesionaleko enpleguasortzeko politika eraginkorrak ezartzea.

· Inbertsiorako eta enplegua sortzeko egitura-funtsa abian jartzea.

4. Soldatak zentzuz orekatzea, egun dauden desberdintasunei aurre egiteko:

· Lanbide arteko gutxieneko soldata pobrezia-mailatik gora ezartzea; hau da, 1.075 eurokoa izatea.·Gehieneko soldataren eta gutxieneko soldataren (ordainsari-mota

oro hartuta soldatatzat) arteko aldea, 1-12 artekoa izatea, asko jota.

5. Geure pentsio-sistema publiko bat sortzea eta finkatzea.

6. Erretiro-adina berriro ere 65 urtekoa izatea eta errelebo-kontratuarena,60 urtekoa.

7. Aldi Baterako Laneko Enpresak desagerraraztea.

8. Iraupen luzeko enpleguak sortzea, euskal produkzio-sarea sendotuta:

· Produkzioa dibertsifikatzea.· Gizartearentzat baliagarriak izango diren ondasunak eta zerbitzuak ekoiztea.· Kualifikazio profesionala hobetzea.· Produkzioan gehiago inbertitzea.· Espekulazio-mugimenduak zigortzea.

151

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

JustiziaSoziala

Page 5: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

9. Ezkutuko ekonomia azaleratzea, ikuskaritza-mekanismoak gogortuz.

10. Kontratazioan kausalitatea berreskuratzea eta azpikontratazioen kateariamaiera ematea.

11. Profesionalen Gizarte Segurantza lortzea, enplegu egonkorra lortze al-dera.

3. Laneko osasunaren babeserako eredu bat sortzea, bere baitan hartuko di-tuena prebentzioa, prestakuntza, ikuskaritza, eta eredu hori antolatzeko etafinantzatzeko ahalmena.

1. Laneko arriskuen prebentzioaren alorrean prestakuntza askoz ere gehiagoeskaintzea, lan-ezbeharrak gerta ez daitezen.

2. Laneko segurtasuna sustatzen duten enpresei laguntzea.

3. Prebentzio-jarduerari lehentasuna ematea.

4. Kontratu publikoetan, prebentziorako araudia ez betetzea zigortu egingoda.

5. Amiantoak eragindako gaitzak eta beste gaixotasun batzuek eragindakoaklaneko gaixotasuntzat har daitezen sustatzea eta konpentsazio-funtsa erat-zea.

6. Ikuskaritza-alorra sendotzea.

7. Osasunaren prebentziorako ordezkaria eta osasun-alorreko koordinatzaileasustatzea.

8. Sexu-jazarpeneko eta mobbing kasuetarako protokoloak aplikatzea.

4. Lanean etengabeko prestakuntza, kualifikazioaren hobekuntza eta tekno-logia berriak sustatzea.

Susperraldian dauden sektoreak (energia berriztagarriak…) garatzea, eten-gabeko prestakuntza estrategikoaren eta inbertsio publikoaren bidez.

152

JSEnplegua

JustiziaSoziala

Page 6: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

5. Ekimen publikoa berreskuratzea, helburu hauek izanik:

1. Zenbait sektore estrategikotan jabetza publikoa zabaltzea eta berreskuratzea.

2. Enplegu politika eta plangintza ekologikoa uztartzea.

3. Deslokalizazioari amaiera emateko ahalik eta neurri gehien ezartzea.

4. Zerbitzu publikoen kudeaketa zuzena berreskuratzea.

5. Enplegua erregulatzeko espedienteen tramiteetan berme-emailea izatea.

6. Euskadiko Gizarte Segurantzaren gaineko eskumen osoa eskatzea, ahalmenarauemailea barne.

1. Mutuek langileenganako duten erantzukizun zibila enpresa-aseguratzaileenesku uztea, eta hala, lanagatiko osasun-laguntza (gaixotasun- edo istripu-arrazoiengatik) Osakidetzaren esku uztea.

2. Osalanen egiteko bat izatea Lan Osasunaren eta Laneko Arriskuen Pre-bentzioaren alorretako enpresa-batzordeetan (gizarte-segurantza) parte hart-zea, erakunde aditua den aldetik.

3. Lanbideren egitura birmoldatzea, enplegurik ez duten pertsonei laguntzaosoa emateko.

4. Bertan behera uztea zenbait gizarte-laguntzatan aplikatzen diren murriz-keta arauemaileak eta aurrekontuekin zerikusia dutenak.

7. EKITATEA:

1. Ekitatea ziurtatuko duten politika aktiboak bermatzea.

2. Berdintasunaren alorreko araudia betetzen duten ikuskaritzak abian jartzea.

153

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

JustiziaSoziala

Page 7: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

8. Gizarte-ekonomia solidarioaren esparru-lege bat garatzea eta ezartzea.

1. Baztertuta eta egoera larrian dauden sektoreetan sortzen diren ideiak etaproiektuak sustatuko dituen sistema bat ezartzea; eta gizartearentzat balia-garriak diren eta/edo gizarte-jabetzako enpresak sustatzea, ekologia- eta gi-zarte-intereseko alorretan gizarteak eta merkatuak dituen premiei aurreegiteko.

2. Gizarteratze-enpresen lan-kontseilua eratzea.· Gizarteratze-enpresak sustatzea eta lehenestea, pobreziaren aurkako borroka egiteko ekonomia-eragileetako batzuk baitira.

9. PARTE-HARTZEA SUSTATZEA

· Gizarte- eta sindikatu-eragileek politika publikoak zehazten eta ebaluatzen benetan parte hartzeko eskubidea izan dezaten ziurtatzea. · Langileen parte-hartzea bultzatzea.

10. Autonomo faltsuak egon ez daitezen neurriak abian jartzea.

154

JSEnplegua

JustiziaSoziala

Page 8: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Euskal Herrian indarrean dauden lege arau desberdinek, pertsona orok etxe-bizitza duina eta egokia izateko eskubidea duela jasotzen dute, baina erreali-tatea oso bestelakoa da. Lehen mailako behar eta eskubide bat den arren,gaur egun etxebizitza izatea luxuzko ondare izatera pasa da.

Etxebizitza ezin da utzi merkatuen eskura bakarrik, honek jendartearen partebat babesik gabe gelditzea ekar baitezake. Eremu honetan jardun beharradugu beraz, kontuan hartuta etxebizitzari lotutako gainerako aldagaiak bal-dintzatuko dituela. Jardun publikorik gabe, ez da etxebizitzari lotutako zerbitzupublikorik izango, ez eta etxebizitza politika publikorik garatuko; baina batezere, hori gabe ezin izango da garatu jendarteak arrazoizko baldintzetan etxe-bizitza duinak eskura ditzan benetako eskubide eraginkor eta errealik.

Frankismoaren garaietatik autonomia EAEn garatutako jarduerak lurzoru mer-katuaren desarautze politikan eta ondorioz etxebizitzarenean, oinarritu dira.

Etxebizitzarekin lotuta orain arte garatu diren jardun politikoak errotik aldatubehar dira beraz. Lurzoruaren desarautzeek, interes tipo baxuek, etxebizitzarizuzendu behar zitzaion instituzio mailako jardun politiko gabeziarekin, eta on-dorioz jarduna arlo pribatuaren esku uztearekin batera, higiezinen burbuilapuztu baitzuten, eskari soziologikoak lekarkeen beharrei erantzun nahian (de-mografia piramidea osatzen duen esparru zabalenak 30 urte bete zituen2006an). Honek guztiak, desegiten ari zen hedatze-politikaren garapena ekarridu, lurzoruaren prezioak etxebizitzarenean eraginez, gainera. Eta hau, honakoarrazoiengatik eman da:

• Lurralde eta hirigintza antolamendurako irizpideek, zegoen eskariari erant-zuteko behar izango liratekeen baino lur gehiago hirigintza-garapenerako sail-katu izana ekarri dute hainbat udalerritan.

• Urte hauetan zehar, alokairuzko etxebizitza bultzatu beharrean, jabegoa sus-tatu duen zerga politika garatu da. Horrela, lurraren balio espekulatzaileekaurrera egitea bermatu da.

• Lurralde antolamendua, lurren eskaintzak sortzen zituen behar errealak bi-

155

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

JustiziaSoziala

JS

JustiziaSoziala

Etxebizitza

Page 9: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

koiztuz eta hirukoiztuz garatu da, indarrean dauden Lurralde AntolamendukoGidalerroetan ikus daitekeenez.

• Geldirik dagoen Udal Legeak, aurrekontuetako sarrerak gutxitu diren unehonetan, udal administrazioen gaitasuna baldintzatua egotea ekarri du. Uda-lak, horrela, lurraren eta etxebizitzaren merkatua arautzeko legez legokie-keen eragin eta garapen gaitasunean aurrera egin ezinik geratu dira.

• Babes publikoko etxebizitza sustapenak (alokairua, babes publikoa, etxebi-zitza tasatua), bere lehentasunezko helburuetan ez du izan alokairu babes-tuko etxebizitza parkea eraikitzea, soziologikoki behar handiena sortu denunean, berau asetzeko aukera egon bazegoenean.

• Eta egoera orokor honi, finantza entitateek etxe desjabetzen bitartez sortuduten errealitate berri bat erantsi behar zaio: egunero gauzatzen diren des-jabetzeak; ehunka pertsona ordura arte jabegoan edo alokairuan izan dutenetxea uztera behartu dira.

NEURRIAK

1.- Etxebizitza Legea sortu, etxebizitza izateko eskubide unibertsala jasokoduena: diru sarrera mugak kontuan hartuko ez dituena, lehentasun eta bal-dintzei lotutako arautze zabal, anitz eta zehatza izango duena, babes siste-man izango diren pertsonen izaeraren araberakoa. Etxebizitzaren IzatearenSegurtasun Juridikoa indarrean jarri, legea onartu eta hurrengo egunetik,eta gehienez lau urteko epean izango duelarik erabateko balioa (legegintzaldibat).

2.- Etxebizitza politika integrala garatzeko lege baliabideen garapena. Admi-nistrazio publiko desberdinen jardunak ildo berari jarraitu beharko dio etahaien arteko koordinazioa bermatuko da.

3.- Etxebizitza politiken garapenean, EAEko administrazio publiko guztienerantzukizun partekatua, alokairuzkoa lehenetsiz. EAE mailako EtxebizitzaPlan Zuzendariaren lanketa eta garapenean, EAEko administrazio publikoguztien erantzukizun partekatua. Esleipen sistemak oinarri objektiboa izangodu: erosteko ahalmena, familia unitatea osatzen dutenen kopurua, onda-rea… alokairu sozialak ez du gaindituko bizikideen unitateak dituen sarreren%15a, eta alokairu publikoak inolako kasutan ez du gaindituko aipatutako sa-rreren %30a.

4.- Urbanizagarri gisa sailkatutako lurrak, administrazio publikoen lurzoruondare moduan arautu. Lurzoruaren Legeak ezarritako tresnen erabilerasistematikoa, Administrazioak landa lur salneurrian eskura ditzan, alokairu so-zialaren etxebizitza parkea osatzeko. Udalak bultzatu, haien lurretan alokairuerregimenean egongo diren babes publikoko etxebizitza parkeak izan ditzaten.

156

JSEtxebizitza

JustiziaSoziala

Page 10: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

5.- Etxebizitza eskatzaileen zerrendak batu, bai eta babestutako etxebizitza-rako esleipen zerbitzuaren batzea ere gauzatu.

6.- EAE mailako etxebizitza hutsen udal zentsuak osatu, alokairu publikoarenmerkatuan mugiarazteko helburuarekin.

7.- Hirigintza eta Etxebizitza esparruko Topaketa Foroen sustapena, EAEkoadministrazio publiko desberdinen parte-hartzearekin.

8.- Kalifikazio orokorraren eta bigarren transmisioetako beharrezko salmen-tako erregimenaren orokortzea, babes publikoa duten etxebizitza multzoeta-rako.

9.- Etxebizitza alokatzeko sustapen lanaren gauzapen eta garapena: admi-nistrazio publiko desberdinen lurzoru erreserba gehienak horretara konpro-metitu, ondoren alokairu erregimena izango duten etxebizitzak egiteko.

10.- Interbentzio publiko koordinatua, alokairuzko etxebizitza babestu nahi-koaren eskaintza eragiteko. Eskaintza sustatzeko laguntza publikoak handitu,babestutako alokairuzko etxebizitza publikoa egin dadin.

11.- Alokairuzko etxebizitzaren erakunde publikoa sortu. Kohesio sozialarensustapena. Baliabide publikoen lehentasunezko eremua, babeseko alokairua-ren sustapenak izan behar du. Nolabaiteko babes publikoaren erregimenazehazterakoan, babeseko alokairua lehenetsi, alokairuzko etxebizitzaren parkepublikoak jarrita dituen helburuak guztiz bete arte.

12.- Politika fiskala zuzendu, jabegoa lehenesten baitu alokairuaren aurrean.Erosteko laguntza fiskalak bertan behera utzi eta alokairurako laguntza fis-kalak mantendu.

13.- Mailakako trataera fiskala azpierabilitako etxebizitzei zuzenduta, bigarrenetxebizitzak barne. Kanon edo ariel ez fiskala, etxebizitza hutsei aplikatuko lit-zaiekeena, lurraren okupazio sostengarria lortzeko bidean. Hutsik dauden et-xebizitza merkatuan lehentasunezko hirigintza interbentzioen arautzea.

14.- Indarrean dauden Lurralde Ordenamendurako Araubideen berrikuska-pena, ingurumen zaintzaren irizpideak txertatuz, eta bertatik kenduz espon-jamendu eta benetako beharrei erantzun ez dieten eskaintzen ugaritzeak.Etxebizitza eta ingurumen politikek batera joan behar dute, material ekologi-koen eta natura baliabideen erabilera sustatuz.Erabilitako etxebizitzen egokitze politika sustatu, baliabide naturalak optimi-zatuz eta traba arkitektonikoak ezabatuz.Espazio mistoak sustatu, erresidentzia eta jarduera sozial zein ekonomikoenartean (lana, bizitza, aisia), mugikortasun beharrak murriztea baitakar, etagure auzoak bizirik mantentzea baitakar, kohesio soziala eta espazio seguruakahalbideratuz.

15.- Etxebizitzako Plan Zuzendariaren berrikuskapena, alokairurako etxebi-zitzaren ondare publikoa gauzatu dadin bermatuko duena, benetako beharrei

157

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

JustiziaSoziala

Page 11: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

erantzuteko gai izango dena, ekonomia erreala itotzen eta mugatzen duen hi-poteka-presioa lasaituko duena. Honek, sustapen publikoa nagusiki etxebizitzaeredu honi zuzentzea ekarriko du, herritarren beharrei erantzunez.Horretarako Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bankuek dituzten etxebizitzen, egitebidean dituzten sustapenen, lur eta gainerakoen erosteko aukerari buruzkoeztabaida ireki behar da, salneurriaren beherapen nabarmenarekin (adibidez,%60koa etxebizitzetarako, %70 eta 80 bitartekoa egite bidean dauden susta-penetarako, eta %90era artekoa lurretarako). Baliabide horiek guztiak alokairusozialera bideratu, bankuei irabaziak geure lurraldeko kredituetan inbertituditzatela exijituz.

16.- Aurrekontu bermearen Udal Legearen arautzea, lurzoruan udalek dutenondare autonomia sustatuz.

17.- Udalen lurzoru ondarearen garapen eta dinamizazioaren kontrola, besteelkarteren artean Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren esku legokeena.Udalak eragile espekulatzaile bilakatzea ekidin, udal horiek izan lezaketen bir-kalifikazioen irabazien menpekotasuna ez emateko neurriak abian jarriz.

18.- Finantza sistemaren gaineko ikuskapena, hipoteka-zor guztia ikuskatuz,eta zilegitasunik gabeko zorra zenbatekoa den jakiteko.

19.- Finantza entitateei dagokien betebehar sozialaren eta higiezinen desja-betzen gaineko analisia. Ondorengo neurriak proposatzen ditugu:

• Finantza erakundeak jabetza eskumenak dituen erakunde publikoen esku uztea.

• Etxebizitza horren erabilera eta okupazioa alokairu sozialaren bidez kudeatzea.

• Hipotekaren ordainketaren ez-ohiko etetea ezartzea hala eskatzen duten fa-miliei, hipoteka ordaintzerik ez dutenean arrazoi objektiboak direla medio (lan-gabezia, kasu). Proposatzen da hipotekaren ordainketa aldi jakin baterakouztea; kaltetuak ez du etxebizitza utziko eta bankuari alokairu soziala ordaint-zeko konpromisoa hartuko du (familiaren erosteko ahalmenaren arabera eza-rriko litzateke zenbatekoa, diru sarreren %15 izango litzatekeena). Arrazoiobjektiboak desagertzen direnean eta familiak aurreko egoerara bueltatzendirenean (eta beti ere etxebizitza eskubidedunak hala nahi duenean), alokairuaordaintzeari utziko litzaioke eta hipoteka ordaintzeari berrekin.

• Finantza erakundeek hipotekak emateko orduan duten jarrera aztertzea etaarduragabekeriaz jokatu denean, erantzukizuna onar dezaten eskatuko zaie.

20.- Hirigintza antolaketarako aholku batzordeetan, etxebizitza politikarenarautze ofizialaren gaineko interbentzioa, herritarren parte-hartzea biderat-zeko helburuarekin. Antolamendua eta etxebizitza beharren kuantifikazioak,bai eta hauen tipologia zehaztea eta segimendua egitea behar dute.

158

JSEnplegua

JustiziaSoziala

Page 12: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala aldarrikatu zenetik, bere izpirituarenaurka doazen eskubideen arteko bereizketa artifizialak ezartzeko saiakerakegin dira, eta zenbait kategoria, banaketa edo “belaunaldi” bereizi dira. Hala,lehendabizi, eskubide zibilak eta politikoak bermatu behar zirela justifikatunahi zen, eta ondoren, “bigarren belaunaldikoak” deitzen direnak, berdinta-sunarekin zerikusia duten eskubide sozialak eta ekonomikoak.

Giza eskubideak, zibilak eta politikoak (bizitza eskubidea, adierazpen askata-sunerako eskubidea, norbere gorputzari buruzko erabakiak hartzeko eskubi-dea, esaterako), eskubide ekonomikoak, sozialak eta kultura-alorrekoak(lanerako eskubidea eta gizarte segurantzarako eskubidea), bai eta eskubidekolektiboak ere (garapenerako eskubidea eta erabakiak aske hartzeko esku-bidea) unibertsalak eta besterenezinak izateaz gain, bereizi ezinak dira, elka-rren artean lotura eta elkarren mendekoak direlako. Hau da, bat hobetuzgero, gainerakoak hobetzea dakar. Eskubide bat urratuz gero, gainerakoetaneragina izango du.

Giza Eskubideez aritzen garenean, sarri ez dira kontuan hartzen gizarte-es-kubideak, nahiz jatorrizko deklarazioan jasotzen diren. Eta ez dira kontuanhartzen, batzutan, kanpoko eragileen ekintzengatik –merkatuena–, eta bestebatzutan, administrazioek alde batera uzten dituztelako, ez baitute haien oi-narrizko babesa bermatzen.

Gaur egun, atal honi dagokionez, Eusko Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak gi-zarte-zerbitzuak erregulatzen eta planifikatzen dihardute, bai eta gutxienekoerrenten berme-politikak ezartzen ere.

Gizarte Zerbitzuak

Sektore publiko sendo baten alde egiten dugu –zerga-sistema progresibobaten bidez finantziatuta–, pentsioak, osasuna eta hezkuntza ziurtatzeaz gain,zerbitzu hauek bermatu eta emango dituena: pertsonen zaintzarekin zerikusia

159

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

JustiziaSoziala

JS

JustiziaSoziala

Gizarte Politika

Page 13: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

duten zerbitzuak, haurtzaroarekin zerikusia dutenak (jangela publikoak, haur-eskolak…), adineko pertsonekin zerikusia dutenak (etxez etxeko laguntza-zer-bitzua, egoitzak, eguneko zentroak) eta mendekotasun-arazoekin zerikusiaduten gainerako zerbitzu guztiak.

Pertsonentzako zerbitzuetan inbertitzea oinarrizkoa da lanpostuak sortzekoeta zaintzaileek soldatapeko enplegu bat lor dezaten laguntzeko. Halaber,ekonomia-eredua aldatzeko ere lagungarria izango da. Hau da, norberarent-zako denbora eta bizitza zaintzea lehen lerroan egongo dira ekonomia-ereduberrian, eta ez gure munduaren etorkizuna arriskuan jartzen ari diren pro-dukzio-kontsumismoa.

1. Gizarte-zerbitzuak ziurtatzea eta garatzea, eskubide subjektibo ezin hobeabaita, eta hortaz, administrazioen betebeharra.

2. Euskal Gizarte Zerbitzu Sistema publikoa eta batua sortzea Euskal Auto-nomia Erkidego osoarentzat.

3. Finantza-alorra behar beste egokitzea, 2016. urterako Euskal Gizarte Zer-bitzuen Sistema herritar guzti-guztiei ziurtatze aldera behar diren baliabideguztiak izateko, Gizarte Zerbitzuen Legeak ezarritakoari jarraiki.

4. Gizarte Zerbitzuetan “baterako ordainketa-berrordainketa” mailakako mu-rrizketa. Lehenik eta behin, mendekotasun-arazoetarako laguntzak doakoakizateko aukerak aztertzea. Gutxieneko salbuetsiaren zenbatekoa igoko dugu.

5. Gizarte Zerbitzuen Legea aldatzea, zerbitzuen prestazioan enpresa priba-tuek eragin gutxiago eta parte-hartze txikiagoa izan dezaten.

6. Pertsonak zaintzen lan egiten dutenek soldata duinak jaso ditzaten ziur-tatzea, langileen gizarte-eskubideak aitortuta eta baztertu izan den gizarte-sektorea ikusaraztea.

7. Mendekotasun-arazoetan laguntzeko euskal sistema bat sortzea, premisahauek izango dituena:

· Zaintza-eskubidea herritar guztientzat.· Zaintza-lana aitortzea.· Mendekotasunaren kontzeptua zabaltzea.· Zerbitzuei lehentasuna ematea, prestazio ekonomikoen aldean.· Gizonezkoen erantzukidetasuna, zaintza-zereginetan.· Haur-eskolak, jangela publikoak eta eguneko zentroak sustatzea.· Emakume zaintzailearen rola ez sustatzea.· Zaintzaileentzat zaintza-programak eta zerbitzuak garatzea.

8. Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Gi-zarte Zerbitzuen Mapa lotesleak izango dira bakoitzari dagozkion adminis-trazio-alorrentzat.

9. Gizarte Zerbitzuen Legea osorik gara dadin lortzea.

160

JSGizarte politika

JustiziaSoziala

Page 14: Euskal Herria Bildu: Programa 2012

10. Bereziki ingurukoen zaintzari erreparatzen diogu, eta batez ere, Etxez et-xeko Laguntza Zerbitzuari: horregatik guztiagatik, zerbitzu gehiago eskainikoditugu eta pixkanaka erabiltzaileen ekarpena murriztuko dugu; laguntza in-tegrala eskainiko dugu eta zerbitzua zuzenean kudeatu ahal izateko neurriakezarriko ditugu.

11. Zenbait zerbitzu erregulatzea helburu duten dekretuak aldatzea eta bestebatzuk onartzea, langileen ikuspegia eta erabiltzaileena zein haien senideenakontuan izanik.

12. Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta maizago egitea.

13. Zaintzaren alorreko kualifikazio profesionalak erregulatzea.

14. Hiritartasun Oinarrizko Errentari buruzko proposamen bat egite aldera,gizarte-eztabaida eta eztabaida politikoa abian jartzea.

15. Bien bitartean eta ahalik eta lasterren, Diru-sarrerak Bermatzeko Legeaaldatzea, orain urratzen diren eskubideak berreskuratzeko, irizpide hauek oi-narri hartuta:

· Urtebeteko errolda-epea berrezartzea.· Baldintza gutxiago.· Zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldata bezainbestekora handitzea; lehen esan dugunez, pobrezia-mailatik gora ezarriko dena.· Pentsioen osagarriaren zenbatekoa handitzea, pobrezia-mailatzat ezarrita dagoena osatu arte, eta osagarri hori jasotzeko irizpide malguagoak jartzea.

· Bizikidetzako unitate kideen kopuruaren arabera ezarrita dauden tarteen kopurua handitzea.

· Lan-pizgarriak aplikatzeko gehieneko denbora-tartea handitzea. Jaso ahal izateko adinari dagokienez, urte gutxiagorekin jasotzea.· Sistema herritar guztientzat izan dadin neurriak ezartzea, eta Gizarte Larrialdiko Laguntzak jasotzeko denbora-mugak kentzea.

16. Euskadiko erakundeen subiranotasuna aldarrikatzea, Gizarte Segurantzakoprestazioei dagokienez.

161

KH

AB

HA

EO

ING

IND

EB

HN

HKK

OS

JS

KH

JustiziaSoziala