ETXEAN EGITEKO JARDUERAeducacionambiental.pamplona.es/wp-content/uploads/... · Landatzen diren...
Transcript of ETXEAN EGITEKO JARDUERAeducacionambiental.pamplona.es/wp-content/uploads/... · Landatzen diren...
1
ETXEAN EGITEKO JARDUERA
“Zer jan, hura izan”
Erantzunak eta bestelako baliabideak
Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak
2
Dokumentu honetan jardueraren erantzunak aurkituko dituzu, baita lagungarri izan
daitezkeen baliabide osagarriak ere.
ELIKAGAI GUZTIAK BERDINAK DIRA?
Honako hauek dira jardueraren erantzunak:
Sasoiko elikagaia Dagokion urte-sasoian biltzen den jakiari deritzo;
mantenugai guztiak gordetzen ditu, freskoagoa
izaten da eta merkeagoa.
Elikagai ekologikoa Produktu kimikorik gabe eta natura errespetatuz
landatutako elikagaia da; hobeak dira gure
osasunerako eta ingurumenerako.
0 km-ko elikagaia Bizi garen lekutik gertu, 100 kilometro baino
gutxiagora, ekoitzitako elikagaiak dira. Tokiko
produktuak ere esaten zaie,
Zabor-jana Elikagai hauek gorputzak behar dituen
mantenugaien kantitate txikia dute. Aldiz, koipe,
azukre eta gatz asko dute, eta osagai horiek
kantitate handitan ez dira onak gure osasunerako.
Elikagai inportatua Beste leku batean hazten den elikagaia da
(batzuetan hurbilean ezin delako landatu), hona guk
kontsumitzeko ekarria.
Elikagai prozesatua Elikagai hauek ez dira freskoak, eraldatu egiten
dituzte luzaroago iraun dezaten, baita zapore eta
kolore erakargarriagoak izan ditzaten eta gure
etxeraino iritsi ahal izan daitezen ere.
3
FRUTAK ETA BARAZKIAK. BILATU DITZAGUN!
1. Landareen zein zati jaten ditugu?
Landarearen zatia Landarea
Sustraiak Azenarioak
Arbiak
Erremolatxak
Zurtoinak Zainzuriak
Apioa
Porrua
Borraja
Hostoak Letxuga
Aza
Ziazerbak
Lorea Brokolia
Azalorea
Haziak Ilarrak
Babarrunak
Lihoa
Sesamoa
Fruitua Tomatea
Marrubia
Sagarra
Udarea
Kuia
Kuiatxoa
Piperra
4
BALIABIDEAK
Elikadura ekologikoa eta 0 km.
https://www.cpaen.org/eu
https://www.navarraecologica.org/eu
Sasoiko elikadura: http://www.egutegigastronomikoa.com/sasoiko-produktuak/
Ekologikoen salmenta-gida: https://navarraecologica.org/eu/gastronomia-eta-dendak
Ekoizpen ekologikoa Nafarroan:
5
JAKI EKOLOGIKOEN KONTSUMOAREN ONURAK
Kalitate hobea
Jakiak ekoizteko moduak naturaren erritmoak errespetatzen ditu eta ez da ongarri
edo produktu kimikorik erabiltzen, natura ez kaltetzeko.
Zaporetsuak
Elikagai ekologikoek ez dute gehigarririk ez eta kontserbatzailerik ere. Berez dute usain
eta kolore gehiago eta ohiko zaporea bizia gordetzen dute. Uhmmm!
Nutrizio-balio handikoak
Landatzen diren lurren ezaugarriak zaindu egiten direnez, eta landatzeko moduagatik,
elikagai ekologikoek bitamina eta proteina gehiago dute.
Osasungarriagoak
Hondakin toxikorik ez dutenez gure gorputzak hobeki onartzen ditu elikagai
ekologikoak eta horrek gaixotasunei aurre egiten laguntzen digu.
Hemengo haziak
Nekazaritza ekologikoak bertako barietateak lantzen ditu eta horrek gure paisaia
iraunarazten du.
Ingurumena zaintzen dugu
Nekazaritza ekologikoak ez du produktu toxikorik erabiltzen, eta, beraz, ez ditu ura, lurra
eta airea kutsatzen. Guk aurkitu duguna baino planeta hobea uzten ahalegintzen
gara.
Landa-eremua babesten dugu
Nekazaritza ekologikoak landa-eremua babesten du eta gure herrietako bizi-
kalitatea hobetzen du.
Hemengo ekonomia
Ekologikoa kontsumitzen dugunean nekazari txikiei euren lanbidetik bizitzen laguntzen
diegu.
Informazio-iturria: https://www.navarraecologica.org/eu/beneficios
6