Erabaki aurretik,...2 191. zenb. 2014ko urria Erabaki aurretik, galdetu zure medikuari LARRUNhau...

16

Transcript of Erabaki aurretik,...2 191. zenb. 2014ko urria Erabaki aurretik, galdetu zure medikuari LARRUNhau...

  • 2

    191. zenb. 2014ko urria

    Erabaki aurretik, galdetu zure medikuariLARRUN hau polemikoa suertatzen bada ez da izango proposatzen duelako bestelakosendabide alternatibo edo paralelorik Mendebaldeko medikuntza akademikoortodoxoaren ordez. Orriotara herrialde garatuetako osasun sistema publikoetanaritutako profesional ezagunen elkarrizketa eta idatziak bildu ditugu, beren jakintzakritikoarekin herritarrari erabakiak hobeto hartzen lagungarri izango zaizkiolakoan.

    Bularreko minbizia prebenitzeko mamografia kanpainak, kolesterolaren kontrakoborroka bere produktuekin, lehen gaitz bakana zen orain osteoporosia 50 urtetikgorako jendeen sasi-epidemia bihurtzea eta prostataren minbiziaren inguruko beroaldia,lau adibideon ikuspegi kritikoa eskaini digute beren lan eremuetan erreferentziazkoakbihurtu diren osasun profesionalek. Bukaeran, osasungintza publikoaren ezagutzaileona den mediku eta irakasle batek prebentzio kanpainez emandako zenbait puntuorokorrez borobiltzeko. Injustizia beraren bi aurpegi osagarriak diren gehiegizko etatxirotasunarekin lotutako gutxiegizko medikalizatze fenomenoetatik, bigarrena bestebaterako utzi dugu, zentratzeko Mendebalde aberatsean nozitzen dugun gehiegikeriarenale nabarmenetako batzuetan.

    Pertsonon osasuna –bizia eta heriotza alegia– daudenez jokoan, arinkeriasentsazionalistetatik aparte ibiltzen saiatu gara, iritzi emaile kualifikatuak hautatuz.Adituok herritarroi proposatzen dizkigute gure inguruan osasun agintariek,medikuntzaren bozeramailetzat aurkezten diren adituen eta hedabideetakokanpainek aldarrikatzen dituzten jokabideen oso bestelakoak. Batzuen etabesteen ikuspegiak erkatu ostean, herritar bakoitzak erabakiko du nolajokatu bere biziarekin. Azken erabakia norberari baitagokio.

    � Egilea: Pello Zubiria Kamino

    LARRUN pentsamendu aldizkaria ARGIArekin batera banatzen da. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre Kerejeta. Jabea: Komunikazio Biziagoa S.A.L. Helbidea: Zirkuitu ibilbidea, 15. pabiloia 20160 Lasarte-Oria Posta elektronikoa: [email protected] Telefonoa:(00 34) 943 37 15 45. Inprimategia: Antza Komunikazio Grafikoa (ARGIAren 2.434. zenbakiarekin banatua, 2014ko urriaren 26an)

    Azala: Garbine Ubeda Goikoetxea · Maketazioa: Antza Komunikazio Grafikoa

  • 3

    Osasun publikoaren mitoak / Iritzia

    Osteoporosiaren mitoa

    Milioika pertsona sano bultzatzen dituzte osteo-porosia txekeatzera eta hori ekiditeko medika-zioa hartzera hezurren hausturen estatistika kez-kagarriek, publizitate erasokorrak eta medikuburutsuek. Esaten zaigu testak egokiak direla etaeskaintzen dizkiguten botikak seguruak eta era-ginkorrak, baina begiratu kritikoago bat emanbehar diegu.

    Estatistikek harridura sortzen dute, dudarikgabe. Kanadako Osteoporosi Elkarteak dio 50urteko emakumeen laurdenak (%25) eta zortzigizonetik batek osteoporosia daukatela. AEBeta-ko Osteoporosi Fundazioak dio 50 urtez gorakohango herritarren erdiak eduki duela osteoporo-siarekin zerikusia duen hausturaren bat, etagutxienik 34 milioi pertsonak daukatela osteopo-

    rosiaren aurrekaria den osteopenia (hezurrarendentsitate ahula) eta aldaka hausten zaienen %20ondorengo urte betean hiltzen dela. Hala ere,aurreko datuekin kontraesanean, Mayo klinikakdio menopausia gainditutako emakumeen%21ek daukala osteoporosia eta %16k sufritzenduela hausturaren bat.

    Hezurren dentsitate ahularen maila 1994anzehaztu zen arte, osteoporosia ez zen baterearrunta, jende oso zaharren hezur ahulei eragitenzien gaixotasunari deitzen zitzaion. Adinarekindenok galtzen dugu hezurren dentsitatea, bainaoraingo definizio berriak ez du hori kontuan har-tzen. Emakume gazte baten hezurrak hartzenditu erreferentziazko estandartzat eta horrek ezi-nezko bihurtzen du adineko inork edukitzea

    Gillian Sanson

    Gillian Sanson emakumeen osasun hezitzaileada. Zeelanda Berriko Aucklanden bizi da etabertako Familia Planifikaziorako Elkartean aritua dalanean. The Osteoporosis ‘Epidemic’: Well Women and theMarketing of Fear (Osteoporosi ‘epidemia’:Emakumeen ongizatea eta beldurraren marketina)eta The Myth of Osteoporosis liburuek egin duteezaguna munduan. Hemen itzuli dugu EmakumeenOsasunerako Kanadako Sarearen agerkarianSansonek plazaratutako artikulu laburraren muina.

  • diagnostiko normal bat. Txekeoak arrisku fakto-re baizik ez dena gaixotasun bihurtzen du, bainaez du ezer argitzen hezurren ahultasunarekinzerikusia duten gogortasun, arkitektura, antola-keta, neurri edo itxuraren gainean.

    Nahiz eta Kanada, AEB, Suedia, Australia etaErresuma Batuko erakunde akademikoek berenikerlanetan esan densitometriek ez dutela egokiidentifikatzen zein pertsonak jasango duen hezu-rren haustura, nagusi izaten segitzen du osteopo-rosiaren definizio berriak. Nabarmentzekoa daLeedseko unibertsitateak egindako ikerlan batekerakutsi duela hezur dentsitate handiena dauka-ten jendeek jasan dituztela haustura guztien %63!Hezur guztiak hautsi daitezke behartuz gero.Dentsitate handiago edo txikiagoa edukitzeakhain dauka garrantzia txikia ezen eta ez duenmerezi neurtzea ere.

    80 urtez azpiko jende gehienak sintomarik ezdaukanez ez da ohartu ere egiten osteoporosiaduenik. 50-79 urte arteko emakumeen %12kjasaten dute bizkarrezurraren konpresioa (orno-en haustura) baina gehienak ez dira ohartu ereegiten gaiaz. Portzentaje txikia da sintomakdauzkana eta gehienak jartzen dira ondo. Kali-fornian osteoporosi aditua den Bruce Ettingerdoktoreak dioen moduan, “mina eta ez-gaitasu-na eragiten dituen osteoporosia gaixotasun osoarraroa da”.

    Zaharrenei gertatzen zaien aldakako hausturaez du eragiten hezurren dentsitate ahulak, baiziketxeko arrisku txikiek, mugitu ezinak, demen-

    tziak, kortiko-esteroideak bezalako botikek, boti-ka asko batera hartzeak, D bitamina eskasiak edohipertiroidismoa, Crohn edo zeliakoena bezala-ko eritasunek. Bestela esanda, zenbat eta zaha-rragoa izan pertsona, edo zenbat eta okerragoegon, orduan eta erori eta hezurren bat haustekoarrisku handiagoa.

    Telebistako iragarkiek, aldizkarietako artiku-luek eta medikuen kontsultetako atarietakopapertxoek esajeratu egiten dute osteoporosiakgure bizitzetan daukan garrantzia. Adituak ereados daude horretan.

    1994an eman zioten definizio berriarekinabiatu zen “osteoporosia saihesteko” trailererraldoia, bere baitan daramatzana farmaziako,hezurren dentsitatea txekeatzeko, esnekien etakaltzioaren industriak. Osteoporosia “prebeni-tzen” omen duten botika batzuk, bereziki bifos-fonatoak, Fosamax eta Actonel, hamarkadabatez eskuragai egon dira eta gero eta famatua-goak ere izan dira hamarkada luzez menopausia-rentzako gomendatu izan diren hormonen tera-piaren gainbeheragatik. Baina egoki testeatu otedituzte botika berriok beren segurtasunari etaeraginkortasunari dagokionez?

    Bifosfonatoen salmentak sekula ikusi gabekokopuruetaraino handitu dira mundu osoan.Fosamaxen salmentak igo dira 2000. urteko1.000 milioi dolarretatik 2.700 milioietara2003an. Bitartean, oraindik ez ditugu osoki uler-tzen bifosfonatoen eraginen mekanismoak, etaaditu askok ohartarazten dute kontuz ibiltzekohoriek errezetatzen, hobeto ezagutu beharradagoela epe luzean botikok zer eragin daukatenhezurren zaharberritzea geldiarazi edo eragoz-ten. Izan ere, botikarekin hezurra bilakatu daite-keen arren dentsoagoa edo mineral gehiagorenjabe, kezka dago hezur hori berreraikitzen ezbada hauskorrago bihurtuko dela eta hausturatxikietarako joera gehiago eduki. Animaliekinegindako ikerketetan ikusi da hori horrela gerta-tzen dela. Bifosfonatoek epe luzeko eragina dute

    4

    191. zenb. 2014ko urria

    “Oraindik erantzun gabe daukaguondoko galdera: epe luzean hezurrakhausteko arriskuak gutxitu alahanditu egiten dituzte botika horiek?”

  • eta ezaguna da gorputzean jarraitzen dutela10 urte baino gehiagoz, onerako bezala txa-rrerako eraginez. Ez da etikoa botika hauerabiltzea haurdun dauden emakumeetanedo bifosfonatoa artean beren hezurretandukatenean haurdun egon daitezkeenengan.

    Bifosfonatoek eduki ditzakete albokokalte oso serioak digestio dira aparatuan etahartzeko gogaikarriak. Hori guztiagatik,eskaintzen duten etekina hutsaren hurren-goa da edo oso txikia. Fosamaxek aldakakohausturak %1ean murriztu ditzake (eta hau ereeztabaidagai dago). Horrek esan nahi du arriskuadaukaten 80 emakume tratatu behar dela hiruurtez haietako bakar batek aldaka haustea prebe-nitzeko, gainerako 79k ez dute inolako onurarikeskuratuko. Uste da hezur dentsitate ahula duten50 urteko ehunka emakumek hartu behar dutelatratamendua hiru urtez talde horietako bakoi-tzean aldakatako haustura bat ekiditeko.

    Berrikitan ikerlan batek bifosfonatoen terapia-ren konplikazio berri bat erakutsi du: dentistekaurkitu dituzte osteonekrosiak (hezur hila) horihartutakoen masailezurretan. Eta osteoporosianaditu garrantzitsua den Ego Seemanek ohartarazidu: “Oraindik erantzun gabe daukagu ondokogaldera: epe luzean hezurrak hausteko arriskuakgutxitu ala handitu egiten dituzte botika horiek?”.

    Kalkulatu gabeko arriskuak ere azaldu daitez-ke botika onartu ostean, hala erakutsi dute lehe-nago hormonazko terapiari lotutako arriskuserioek.

    Garaiotan osteoporosia ez da “emakumeengaixotasuna” izendatzen. Baina sukar bat bezaladabil sekula gaixotasunik eduki ez duten hain-beste gizon eta emakume osasuntsuri hezurrendentsitate ahulari soluzio mediku garesti etaarriskutsuak eskaintzeko; honekin begien aurre-tik apartatzen ditugu arazo benetan larriak: zaha-rren erorikoak saihestea eta benetan gaixo dau-denak diagnostikatzea.

    5

    Osasun publikoaren mitoak / Iritzia

    Emakumeen artean osteoporosia prebenitzekokanpaina baten irudia. “Testez” aditzak densitometriaegiteko gomendioa iradokitzen du.

  • 6

    Lorgeril doktorea, esaguzu zertan datzan koleste-rolaren arazoa.

    Kolesterolaren arazoa da… arazorik ez dela (kar,kar…). Kolesterolaren gaia medikuntzaren etazientziaren ikuspegitik ikaragarri esajeratuta dago.Gaixotasun kardio-baskularren lehen kausabihurtu dute, infartuaren eta istripu kardio-bas-kular zerebralarena, baina esan daiteke lasaitasunosoz kolesterola errugabea dela. Kolesterola izandaiteke seinale bat, bizimodu desegoki batenmarka. Kakotx artean diot “bizimodu desego-kia”, osasunarentzako kaltegarria den moduanbizi baikara. Kolesterolari begiratzea baino hobegenuke jendeei galdetzea, medikuok diogunmoduan “galdekatzea”, jakiteko nola bizi diren,azterketa zehatzak eginez, arteriak ukituz, este-toskopioz behatuz… Pertsonak istripu kardio-baskularra nozitzeko daukan arriskua askozhobeto neurtuko genuke. Esperientziak esaten

    digu jendeei galdetzea zer jaten duten, zenbatpipatzen duten, zer nolako ariketa fisikoa egitenduten… askoz bide egokiagoak direla istripuoksaihesteko kolesterola neurtzea baino.

    Hori horrela baldin bada, nola iritsi gara gaur bizidugun punturaino kolesterolaren kontuan?

    Oso historia luzea da. Laburbilduko dizut. Agro-elikadura industriaren bi atalen arteko borrokatiksortu zen. Alde batetik, esnea eta haragia ekoiz-ten dutenak: koipe saturatuak dauzkate eta odo-laren kolesterola igo arazten dute handizki janezgero. Beste aldetik, olio begetalen ekoizleak,gurinaren ordez margarina hedatu nahi zutenak;sukaldatzeko olioa erabili edo gurina erabili, eza-gutuko duzu eztabaida. Sinplifikatuz, beraz,haragiaren eta gurinaren gainetik eguzki-lorearenolioa nagusitzea nahi zutenek kolesterolari gerradeklaratu zioten.

    191. zenb. 2014ko urria

    “Kolesterola errugabea da”Michel de Lorgeril

    Michel de Lorgeril kardiologo famatua da etaFrantziako CRNS erakundeko ikerlari. Elikaduragaietan erreferentziazkoak diren ikerlanak burutu ditu.Cholestérol, mensonges et propagande (Kolesterola, gezurraketa propaganda) eta Dites à votre médecin que le cholestérol estinnocent (Esan zure medikuari kolesterola errugabea dela)liburuak plazaratu ditu. La Nutrition hedabideelektronikorako Lilou Macé kazetariak elkarrizketatu du.

    LEPR

    OG

    RE

    S

  • Oso gerra txarra da. Zientziaren ikuspegitik,kolesterolarena estafa bat da. Kontua azeleratuda 1990eko hamarkadan, merkaturatu direneankolesterola gutxitzeko sekulako indarra dutenbotika, estatinak. Orduan hirugarren bazkide batsartu da guduan, farmaziako industria. Bainaosasungintzako agintariek industrialei froga zien-tifikoak eskatzen zizkietenez eta froga horieklortzea oso zaila zenez asmatu egin dituzte, argieta garbi.

    “Iruzurra” esaten dut bene-tan iruzurra izan delako.Duela gutxi 2005 inguruanVioxx [antiinflamatorio osoezagun eta erabilia, bere kal-teak demostratutakoan aginta-riek merkatutik atera dutena]famatuarekin izandako eskan-daluaren ondotik, agintariekarau berriak ezarri dituzteentsegu klinikoentzako. Eta industrialen eta zien-tzialariek botikekin egindako frogen gaineankontrola handiagotzen hasi denean, estatinenfroga zientifikoak desagertu egin dira, horrela,besterik gabe. Hau da, estatinak testatzeko egin-dako entsegu kliniko guztiak, arautegi berriabaino lehen mirariz bezala denak positiboak zire-nak, 2007tik aurrera sistematikoki negatibo azal-du dira. Orain profil apalagoko gerra bateangaude, industrialak atze-goardiatik saiatzen dirabotika horiei ahal duten denbora luzeenean ete-kina ateratzen, medikuak eta jendea ohartuaurretik engainatu egin dituztela.

    Diru aldetik ikusita, munta handiko negozioa da,herritar askok kontsumitzen dituzte estatinok…

    Frantzian bertan zazpi milioi dira botikok ohiko-tasunez erabiltzen dituztenak. “Ohikotasunez”esaten dizut, zeren eta tartean agertzen dira esta-tinen alboko kalteak, medikuaren eta gaixoarenarteko gatazkak dakartzatenak. Medikuari esandiote botikok ez zutela batere ondorio txarriketa, aldiz, gaixoa datorkionean esanez “giharre-

    tan min dut, giltzadurakgogortzen zaizkit, memoriagaltzen hasi naiz…” orduanmedikuak erantzuten dio“aizu, froga zientifikoek era-kutsi dute oso ondo tolera-tzen dela botika hau, zure iru-dipenak izango dira…”. Halaere gaixoak utzi egiten dubotika, beranduago medikua-

    rengana doa berriro, honek esango dio “ez, ezutzi, hartzen segitu behar duzu, bizia salbatukodizu”, nahiz eta ez den batere egia… eta gaixoahartzen hasten da berriro, baina kalteak sentitu-takoan utzi berriz eta horrela, hasi eta utzi. Badi-ra ondo toleratzen dutenak ere, genetikak askoagintzen du kontu hauetan, baina proportziohandi batek oso gaizki daramatza estatinak.

    Zein dira estatinen alboko kalteak?

    Oso ugariak. Hitz bitan, estatinak dosi handi edoertainetan luzaz hartuz gero handitzen dituzukantzer bat edukitzeko aukerak, itsutzekoak, adi-mena galtzekoak, zure giharrak pozoitzen ditu-zu, liseriketa aparailua ere bai… Beraz, albokokalteak izugarri gogorrak dira. Zaila da demos-tratzea kantzer bat estatinek sortu dutela, bainazientziaren arloan datu oso-oso kezkagarriakdaude, begietako arazoak, adimen gutxitzeak…Ni bereziki kantzerrari dagozkionek kezkatzennaute, asko daude, errepikatzen dira, eta datuhoriek azaldu dituzte baita industriarekin lotura-ren bat daukaten ikerlariek ere.

    7

    Osasun publikoaren mitoak / Elkarrizketa

    “Sinplifikatuz, beraz, haragiaren etagurinaren gainetik eguzki-lorearenolioa nagusitzea nahi zutenekkolesterolari gerra deklaratu zioten”

    Kolesterola jaisteko lagungarri delaaldarrikatzen duen margarina.

  • 8

    “Prostatarena sarraski bat da”

    Zu Bretainiako herri batean mediku ari zara.Mundu guztiak dio adin batetik aurrera gizonekprostata txekeatu behar dutela, emakumeekberen bularrak bezala. Baina zu ez zaude ados.Zergatik?

    Nik ere hori pentsatzen nuen, “egin behar dira”.Hala egin nuen nik ere bi urtez, prostata beha-tzez ukitu eta gogorra baldin bazen PSA neur-tzera bidali. Baina gero gaiaz ikasteko aukeraizan dut eta nire buruari galdetu diot: “Bainanondik dator ‘egin behar’ hori?”. Ez dator Fran-tziako osasun agintariengandik, Frantziako uro-logoen elkarte batetik baino, nahiz eta badiru-dien hauek eskuak libre dauzkatela horretarako,nahiz eta txekeo horien onura publikoa demos-tratu gabe egon, horixe da katastrofikoa.

    Hala ere jendea kezkatuta dago minbiziarekin etapentsatzen du: “Zenbat eta lehenago txekeatukantzerra, orduan eta lehenago sendatuko dugu”.

    Hasteko esan behar da prostatakoa dela minbizibat oso berandu garatzen dena. Eta bigarrena dakantzer bat bilatzen bada eta aurkitu eta opera-tzen baldin bada, hain handiak direla eragitendiren kalteak ezen eta hutsaren hurrengoak direnlortutako onurak. Operazioaren beraren arris-kuak daude estreina, gero tratamenduarenak,prostata kenduko zaio zati batean edo osorik, etaoperatu ondoren sortu daiteke berriro minbi-zia… Zertarako balio du bilatzea gero nola sen-datu ez dakigun zerbait? Ez naiz honetaz mintza-tzen lehena, ez dizut erbi bat altxarazi.Estatistikak hartzen baldin badituzu, onenean

    Christophe Desportes

    Christophe Desportes doktoreakfamiliako medikuntzan egiten du lan.2012an Prostate: le grand sacrifice liburulaburra plazaratu zuen, bere lanean ikusieta ikasitakoetatik abiaturik ikertu zituenakkontatuz. Geroztik medikuntzan segitzendu baina gaueko larrialdien zerbitzuan.Hemen bildu ditugu Le Telegrammeegunkariak eta RMN telebista kateakegindako hiru elkarrizketa laburretatikhautatutako galdera-erantzunak.

    191. zenb. 2014ko urria

    ”Urtean 22.000 pertsona operatzen dituzte Frantzian.Zenbat alferrik?” galdetzen du Desportesek.

    RM

    N

  • ere txekeatutako gaixo batek biziraun dezan biedo hiru urte gehiagoz, 60 ingururi eragin diezuinpotentzia edo inkontinentzia, 200 batek jasanbeharko dituzte biopsiak, pixeko infekzioakbehin eta berriro…

    Bat badoa familiako medikuarengana, odola anali-zatu, PSAren nibela ikusi eta “oh-la-la, zu goitikzabiltza”, medikuak gomendatzen dizu urologoa-rengana joateko, eta liburuan aipatzen duzu horabiatzen den engranajea, biopsia egin behar duzu-la… zuk kate hori salatzen duzu.

    Engranaje bat da, askotan operaziora edo erra-diazioetara edo kimioterapiara eramaten zaitue-na. Eta sufrimendu handietara. Gauzok ez baiti-ra batera deusezak. Gai honek badaukapsikologikotik asko. Medikuak, familiakoa izanedo urologoa, ez dabil derrigor interes ekonomi-koak bultzata. Kantzer bat ez bilatzea oso kon-plikatua da mediku batentzako. Ni naiz ustedutenetakoa ez duela pena merezi sendatzen ezdakigun minbizi bat bilatzea. Aldiz, beste medikubatzuk galdetzen didate: “Zer egin behar dukorduan?”. Gogorra egiten da txekeoei uko egitea,esatea ez duela merezi minbizi bat bilatzea baldineta ez badakigu hori sendatzen edo gaizki senda-tzen baldin bada. Txekeorik ez egitetik haragojoan nahi dut liburuarekin, auzitan jarri nahidudana da ea gizartea sarraskitu ote dezakegun.

    Urtean 22.000 pertsona operatzen dituzte[Frantzian]. Horietatik zenbat alferrik? Ikerlanbatek erakutsi du operatuen artean hilkortasunazertxobait murrizten dela. Beste ikerlanak (ame-rikarra, 55etik 74 urte arteko 76.693 gizonenartean oraindik egiten ari direna) aurreratzen duhilkortasun tasan txekeoak ez duela eraginik era-kusten. Eta gizarteak dirutza ikaragarria xahu-tzen du horretan, 5 milioi PSA test bakoitza 22eurotan, 100 milioi eurotan gaude…

    Esan al dezakegu “prostate-business” bat dauka-gula?

    Baiki, halako abiada eman zaio makinari ezen etaorain oso zaila baita atzera egitea.

    9

    Osasun publikoaren mitoak / Elkarrizketa

    “Txekeatutako gaixo batek biziraundezan bi edo hiru urte gehiagoz, 60ingururi eragin diezu inpotentzia edoinkontinentzia, 200 batek jasanbeharko dituzte biopsiak…”

    OSASUNA BERRESKURATZEKO TEKNIKA BIOENERGETIKOA

    LEKUNBERRI 659 469 604 · [email protected]

    www.terapiasberasategi.com

    eskatupublizitateaeuskaraz

    943 371 545

    www.argia.com/tarifak

  • 10

    “Emakumeentzako onenamamografiei ezetz esatea da”

    Laburbilduko diguzu mamografia bidezko txekeoeiburuz esaten duzuna?

    Gelditu egin behar direla. Biziak salbatzen ditue-la dioten hori ez da inoiz demostratu. Hilkorta-sun tasa orokorra berdina da, kantzerragatikohilkortasuna berdina. Lortzen dutena da osasunonean dauden emakume asko kantzerrez gaixo-tzea batere beharrik gabe. Txekoek eragiten dute%50eko gehiegizko diagnostikoa, horregatikemakume batek uko egiten badie mamografiahoriei kantzerra edukitzeko arriskua 1/3angutxitzen du. [Txekeo horiek ez egitea] da emaz-teek egin dezaketen onena.

    Hamalau urtez ikertu dugu kontua. Danimarkanbehategi aproposa eduki dugu, agintariek erabakibaitzuten emazteen %20ari egitea txekeo horiek.Gainerako %80 emakumeek ez dute horrelakogalbaheketa orokorrik eduki hamazazpi urtez.Horregatik munduan beste inon ez bezala kon-trol talde [tratamendua hartzen ez duena, har-tzen dutenekin alderatu ahal izateko] bat egon daDanimarkan.

    Urte horietan ohartu gara bularreko minbizia-gatiko kantzerraren hilkortasunak behera eginduela alde guztietan, eta are gehiago egin zuelabehera inoiz mamografiaz txekeatu ez ziren ema-

    Peter C. Gøtzsche

    Peter C. Gøtzsche Danimarkako ikerlarimedikua da eta Kopenhageko Rigshospitaletklinikak sustatu duen Nordic Cochrane Centerezaguneko liderra. Bere liburu famatuena denaberrikitan argitaratu dute gaztelaniaz (Medicamentosque matan y crimen organizado) baina aurretik beregidaritzapean Cochrane zentroak emakumeenbularreko minbiziaren artapen eskemak auzitanjartzen zituen The Lancet aldizkari zientifikoanplazaratu Is scr eening for br east cancer withmammography justifiable? (Justifikaziorik ba daukabularreko minbizia mamografiz txekeatzeak?)informearekin. 2013ko udan Washingtonenburututako Selling Sickness (Gaixotasunak saltzen)biltzarrean emandako hitzaldiaren ondorenelkarrizketatu zuen Kim Witczak kazetariak.

    191. zenb. 2014ko urria

    NO

    RD

    ICC

    OC

    HR

    AN

    EC

    EN

    TE

    R

  • kume gazteen artean. Beraz, egoera ez dutehobetu txekeoek, tratamendu hobeek baizik.

    Zerk erakarri zintuen txekeo mota hau ikertzera?

    1999an Danimarkako Parlamentuak eztabaidatuzuenean txekeo hau ezartzea emakume guztiei,aurkeztu zen ikerlan bat Suedian 15 urtez eginaerakutsiz emaitza berdinak zeuzkatela baimamografiak egindako emakume taldeaketa bai egin ez zuenak. Horregatik Dani-markako Medikuen Elkarteak galdetuzien politikariei: nola ezarri dezakezueartatze orokor hori ez baldin badagogarbi demostratua bere onura? Eta agin-tariek Nordic Cochran Centerri enkarga-tu zioten ordura arteko ikerlan guztiakberrikustea, neurri berriak on baino kaltegehiago egin zezakeelako.

    Zer erantzuten diezu zuen ikerlanarenemaitzekin ados ez daudenei?

    Nahiko erraza da, gure datuak oso oina-rrituta daudelako. Esate baterako, Norve-gian bularren txekeoon arduraduna zenaohartu zenean emaitzez, lanbidea utziegin zuen. Zenbait kolegak salatu zutenzientzialari gisa oker jokatzen ari zelako, kolegahoriek haserre baitzeuden emakume hark desku-britu zuelako jarduera alferrikakoa zela. Mamo-grafien bidezko txekeo hauen ideia da minbiziakgutxitzea, eta hau ez bada gertatzen, ez dutebalio. Hori bezain erraza da. Ez dut eztabaidara-ko lekurik ikusten gure emaitzekin.

    Hartu itzazu mamografiak 15 urteko aldeare-kin ezarri dituzten herrialdeak eta konparatu,esaterako Holanda eta Belgika, Norbegia etaSuedia… eta ohartuko zara bularreko minbizia-gatiko mortalitatea antzeko egutegian joan delajaisten denetan. Nagusiki eraginkorragoak direntratamenduak sortu direlako, ez du zerikusirikmamografiak hedatzearekin. Datuok oso kon-bintzenteak dira.

    Zure iritzian… zer egin behar du pertsona batekgai honetan?

    Emakumeak egin dezakeen onena da mamogra-fiei ezetz esatea. Seguru dakigu honek ez dakar-kiola onurarik. Emakume batzuk bularreko min-biziz hilko direla ikustearekin batera, ikusi beharduzu beste emakume asko gehiegizko diagnosti-koan eroriko direla, eta honek handitzen dizkizubihotzeko atakeak edo birikako minbizia, esate-rako, jasateko arriskuak. Ororen buru, ez dugumamografia masiboen onurarik batere ikusten. Txekeook berek eragiten dute minbizia, nolabait.Kantzer gaixoak sortzen dituzte, batzuetan arris-kurik gabeko minbiziak detektatuz. Bestaldeikusten ditugu ere minbiziak berez desegitendirenak, batere tratamendurik gabe.

    11

    Osasun publikoaren mitoak / Elkarrizketa

    “Minbiziagatiko mortalitatea jaitsi danagusiki tratamendu eraginkorragoaksortu direlako, ez du zerikusirikmamografiak hedatzearekin”

    Emakume guztiek bularreko minbizia prebenitzeko mamografiak egin ditzaten Txileko gobernuak sustatu kanpainako afixa.

  • Liburu berri bat argitaratua duzu. Esango diguzuzerbait berataz?

    Medikuek ematen dituzten botikez da. Aipatzenditu botikak eta krimen antolatua, mediku sal-duak eta legeak egiten dituzten agintariak, berenegin beharra ondo betetzen ez dutenak. Ez gai-tuzte babesten botika arriskutsuetatik. Ondo-rioz, gure botikak ez dira seguruak. Ez naiz ori-j inala esango dudan honetan, baina

    demostratuta dago bihotzeko atakeen eta minbi-ziaren ondoren medikuek emandako botikakdirela hilkortasunaren hirugarren arrazoi nagu-sia, AEBetan bezala Mendebaldeko Europan.Horrek erakusten digu zenbaterainoko ustelke-ria dagoen osasungintzan eta agintarien kontro-lik ezak eragin duela kasik tabakoarena bezainhilgarria bilakatu den epidemia hau. Botikenindustriak egiten duenak antza du krimen anto-latuak egiten duenarekin.

    12

    191. zenb. 2014ko urria

    NICOLE DELEPINE: “TABU BATEZ ARI GARA”

    Nicole Delepine mediku pediatraeta onkologoa da. Bere azkenliburua da Cancer, un fleau quirapporte (Minbizia, dirua ematenduen izurritea). Erretretan sartuartean Garches klinika onkologi-koaren zuzendari aritu da, siste-ma publikoan. Ondoko zatiaberak ezarri berri du bere blo-gean, ohar honekin: “Liburuanidatzi nituen hitzok ez ditu inork gezurtatu; sala-tzen dute “arrosa koloreko urria” (Octobre rose)bezalako kanpainen manipulazioak, behin etaberriro errepikatzen dira kanpainok inolakolotsarik gabe, krisi aroan eta finantza publikoakito larrian daudela. Borroka politiko ‘feminista’omen dena, baina babestu nahi omen diren ema-kumeen kalterako doana. Baina bi mila milioieuro… horiek ezin dira galtzen utzi hain erraz”.

    Heriotza tasak jatsi eta tratamendu goiztiarragobatez kalteak gutxitzea ideia ederra da. Zoritxa-rrez, kantzerren txekeoen onurek basamortukoespejismoen antza dute: hurbiltzen ari zarela usteduzunean berriro urrun ageri zaizu. Azken ikerke-tek erakusten dute kantzerraren galbaheketenonurak gehiago zor zaizkiela terapien aurrerape-nei; hori esatea, ordea, benetako tabu bat da eta

    zientziazko eztabaida baten argu-dio objektiboak kutsatzen dituztedesinformazio kanpaina gogorrek,irizpide politikoek (“emakumeenborrokaren lorpena da”, “berdin-tasunezko osasungitzaren politikaberriena da”…) baina baita erefinantzieroek, zeren eta gehiagobaitira [Frantziako] gizarteak urte-ro gastatzen dituen 1.500 milioieuroen pagotxak bizimodua kon-pontzen dien jendeak (txekeoenburokrazia, subentzioetatik bizi

    diren gaixoen elkarteak, erradiologoak, zirujauak,anato-patologoak…) kantzerrak berak hiltzendituenak baino.

    Ezin onartuzkoa da erakunde independentebatek ez kontrolatzea urtero galbaheketa kanpai-nok: emaitzak bularreko minbizien hilkortasu-nean, emaitzak hilkortasun orokorrean, diagnosti-ko faltsuen tasak, gehiegizko tratamenduenak,hauen alboko kalteenak… Finantza publikoakKontuen Auzitegiak gainbegiratzen ditu. Finantzenikuspegitik haiek bezain garestiak diren eta popu-lazioarentzako hain zamatsuak izanik, zergatik ezda berdin egiten osasun publikoko proiektuekin?Bitartekorik onenak eduki behar ditugu, horretara-ko funtzio publikoaren kontabilitate arau berakbete araziz eta ez finantzatuz herritarrei benetakoonurak ekartzen dizkieten proiektuak baizik.

  • 13

    Osasun publikoaren mitoak / Iritzia

    Prebentzioaren kritika

    Herritar gehienek uste dute Estatuak prebentzio-aren alorrean gomendatutako prozedurak sano-ak eta eraginkorrak direla. Oker daude. Osasunonean jarraitzeko helburuz errezetak eskuratzea–izan botikak, odol analisiak edo erradiologikoaklortzeko– gaixo bihurtzeko modu segurua da.

    Osasun oneko pertsonei proposatzen zaizkieanalisi eta bestelako prebentzio ekintzak eragin-korrak ez direnak eta baita arriskutsuak ere. Kan-paina berriak osatu gabeko datuetan oinarritzendira; datuon balio zientifiko eta estatistikoa fro-gatu gabe dago, industrialek emanak dira eta, ososarritan, ekintzok sustatzen dituzten industrialeneraginpean dauden adituek bermatuak. Instituziopubliko eta pribatuek prebentzio kanpainotanhedabide guztietatik zabaltzen dute gezurrezkomezua eraginkortasunari dagokionez bainapopulazioak sinetsi egiten die. Azkenean, politi-ka ez-eraginkor honek gaixoak sortzen ditu, eri-tasunak ugaritzen eta hondamendi finantzierobat sortzen.

    NOLA ULERTU GAIXOEN JOKABIDEA?

    Bost mekanismok laguntzen dute ulertzen nolazjokatzen duten gaixoek ardien gisan.

    Beldurra. Egunkari eta aldizkari, telebistakoprograma eta agintarien agirietatik etengabegogorarazten zaigu osasuna zaindu behar delaeta edozein sintoma jakinarazi behar zaiolamedikuari. Zalantza horrek larritzen ditu herrita-rrak, uste baitute medikuntzak bakarrik konpon-duko dituela, horrek esplikatzen du buruz bainoemozioz jokatzea. Beldur horretaz baliatzen dira

    Claude Beraud

    Claude Beraud kardiologoa Frantziako osasun sisteman aditu ezaguna da. Les médicamentssans tabou: Pièges, mensonges et vérités (Erremedioak taburik gabe: tranpak, gezurrak etaegiak) eta Le Rapport Béraud. La non qualité médicale et économique du système de soins (Berauddossierra. Zaintza sistemaren kalitate mediku eta ekonomikorik eza) liburuak publikatuditu. Elena Pasca filosofoaren Pharmacritique blogean plazaratu La médicalisation de la santé etdu mal-être (Osasun onaren eta ezin egonaren medikalizazioa) artikulutik hautatu duguzenbait pasarte.

  • osasunaren profesionalak, izan medizina tradi-zionalekoak edo paralelokoak, gaixoen gainduten boterea handitzeko.

    Populazioaren zahartzea. Honek fisikokiahultzeaz gain handitzen du osasunarekikokezka. Urteak pasa ahala heriotza hurbiltzen doaeta ukitzen ditu inguruko senitarteko eta lagu-nak. Gorputzaren ahultzearen arrasto txikiena-gatik medikuarengana jotzea obligazio bilaka-tzen da eta, hala uste dute zaharrek, beren biziitxaropena luzatzen.

    Mendebaldeko populazioak medikuntzaeta medikuekiko daukan menpekotasuna.Medikuntzaren irudiak erabat okertzen dituzteosasunaren profesionalek, baina baita agintaripolitiko eta hedabideek ere, zientzia medikuenaurrerapen etengabeak goraipatuz. Bortizkeriasinboliko hau erabiltzen dute gaixoen gain profe-sionalek, ospitalean egiten duten lehen eguneanhasita beren ikasketa eta bizi profesional osoan.Gaixoek beti onartzen dituzte proposatutakodiagnostiko eta terapiak. Eguneroko praktikan ezzaie oniritzia eskatzen.

    Gaixoak uste du aukeratzeko libre dela, bainaoharkabean bere jokabidearekin onartzen ditumedikuen erabakiak eta hauen arauak. Popula-zioa profesional horien mende dago. Zentzu kri-tiko oro galdurik, bat egiten du etengabe berri-tzen diren medikuntza ofizial eta alternatiboendiskurtsoekin. Bortizkeria sinboliko hau klasesozial guztien gain erabiltzen da.

    Jendeen sinesmena zientzia medikuareneta medikuen erabakiengan. Honek esplika-tzen du nola onartzen dituzten mugarik jarrigabe medikuen gomendio guztiak eta nola dau-den medikuntzaren mende. Sineskeriok hiruonarpenetan oinarritzen dira. Politikarien eta ins-tituzioen (aseguru soziala, osasun elkarte, hez-kuntza, unibertsitate, ikerketa zentro, medikuenelkarte…) diskurtsoekiko. Hedabideen mezueki-ko, denek goraipatzen baitituzte medikuntzarenaurrerapenak eta emaitzak. Medikuekiko, bai gai-xoa bakarka elkarrizketatzen dutenean, bai tele-bistan beren iritziak eta gomendioak eskaintzendituztenean. Medikuen bortizkeria herritarreklegezkotzat jotzen dute datu zientifikoak ematenari direlakoan. Hauek, errealitatean, ez dira adi-tuen iritziak baino, oso gutxitan eztabaidatzendira eta sarritan ezagutza zientifikoetan baino iri-tzi pertsonaletan oinarritzen dira.

    Medikuen boterearekiko menpekotasuna.Herritarrek dependentzia bilakatu daitekeenmenpekotasun honen kontra borroka egin deza-

    14

    191. zenb. 2014ko urria

    “Gaixoak uste du aukeratzeko libredela, baina oharkabean berejokabidearekin onartzen ditumedikuen erabakiak eta hauenarauak”

    Espainiako erreumatologoen biltzarraren aurkezpena.Claude Beraudek salatzen duenez, adituok

    hedabideetatik ez frogatutako egia zientifikoak bainaberen iritzi pertsonaletan oinarrituak zabaltzen

    dituzte, eztabaidarako aukerarik utzi gabe.

    SOC

    IED

    AD

    ESP

    OL

    AD

    ER

    EU

    MA

    TO

    LO

    GIA

  • ten, izan eta egiteko askatasuna berreskuratudezaten, bi baldintza dira nahitaezkoak: batetikmedikuntzako erakundeen eta osasun egiturenfuntzionamendu demokratikoa baina, bestetik,gaixoak profesionalen aginduak obeditzeari ukoegitea baldin eta ez badira ezagutzen eta ulertzenberen gomendioen arrazoiak. Obeditzeak baita-kar menpe jartzea.

    FALTA DEN PREBENTZIOA

    Horren beste aldean, falta da benetako preben-tzio politika bat patologia askoren oinarrian (kar-diobaskularrak, kantzerrak, elikadurari lotuak)dauden portaerentzako. Duela 50 urte funtsikgabe “zibilizazioaren gaixotasunak” izendatuzirenok loturik daude gehiegizko jan-edanari etabizimodu sedentarioari, herrialde garatuei baita-gozkie. Gaur egun mundu osora zabalduta daudeeta mendebaldean epidemia dira.

    Arrazoizko eta eraginkorragoa litzateke medi-kuntzazkoak ez diren kausei (istripuei, jokabideeieta ingurumenari) lotutako osasun arriskuenkontrako borroka indartzea. Baina borrokahorrek oso erabaki politiko konplikatuak ekarri-ko lituzke, horrek auzitan jarriko lituzkeelakoherritarren ohiturak, medikuen ideologia, osa-sungintzako profesionalen boterea eta osasuna-ren industriaren garapena.

    Jendeen portaerako hiru faktore dira erabaki-garriak: ezjakintasuna, txirotasuna eta berdinta-sun gabezia soziala. Arriskuen ez ezagutzariaurre egiteko, prebentzioak primarioa izan behardu eta lehentasunez eragin haurretan, gaztetxoe-tan, irakasleetan eta gurasoetan. Formazioa ez damugatu behar eskoletara, aitzitik, komunitarioaizan behar du lotuz medikuen zerbitzuak, udalak,kirol eta kultur erakundeak eta erakunde sozia-lak. Aldiz, banakako jokaeren interbentzioak era-ginkortasun gutxi du, sarritan lan egin behardelako ingurumen eta bizimodu hondatuenartean.

    Pobrezia arrisku faktore garrantzitsua da.Ikerlan askok erakutsi dute txirotasunak biziitxaropena laburtzen duela. Pobreziaren kontra-ko borroka klabea da osasun publikoaren eragin-kortasunean, honek bakarrik hobetu baititzakeelikadura, bizilekua, higienea, berotzea, hezkun-tza eta oro har bizi kalitatea. Gizarteak jende txi-roen jokamoldeak kritikatzen ditu, baina hauekberak dira osasuna bermatzeko bitartekoakukatu dizkion gizartearen biktimak. Ez ditzagunbiktimak errudun egin.

    Irabazietan dauden berdintasun ezak erebadakartza berdintasunik ezak osasunean,pobrezia alde batera utzirik ere. Berdintasun ezahandia den gizartean osasun maila apala da ezbakarrik pobreak asko direlako. Populaziobatean berdintasunik eza neurtzen duen Ginikoefizientea 0,05 igotzeak OCDEko 30 herrial-deetan ekarriko luke 1.500.000 pertsona hiltzea.

    Prebentiboa omen den medikuntzak hiruakats nagusi ditu: agresibitatea, presuntzioa etaharrokeria. Hala idatzi zuen 2002an David Law-rence Sackett “frogetan oinarritutako medikun-tza” asmatu izanagatik mundu osoan famatudenak. Agresibitatea, prebentzioak sarritanharrapatzen dituelako medikuen zaintzarik eska-tzen ez duten pertsonak, zeintzuei artatzen pro-fesionalek esaten dieten zer egin behar duten ezegoteko gaixorik. Presuntzioa, zeren prebentzio-ak froga gezurtatu ezinik gabe aldarrikatzenbaitu bere aginduak jarraitzen dituztenek kaltebaino onura gehiago jasoko dutela. Eta harroke-ria, kritikarik onartzen ez duelako.

    15

    Osasun publikoaren mitoak / Iritzia

    “Pobrezia arrisku faktore garrantzitsuada. Ikerlan askok erakutsi dutetxirotasunak bizi txaropena laburtzenduela”