EKI PROIEKTUA - Matematika
-
Upload
elkartaldea -
Category
Education
-
view
4.419 -
download
4
Transcript of EKI PROIEKTUA - Matematika
• eki ikasmaterialak: elementuak
• eki Proiektuko ikasmaterialen curriculum diseinuaren ezaugarri bereizgarriak
• Unitate didaktikoaren faseetako jarduerak eta adibideak
• Irakaslearen gidaliburua
Aztergaiak
Liburu digitalaElementu guztiak biltzen
dituen PDF aberastua da
Ikaslearen
liburu inprimatuaUnitate didaktikoak jasotzen
dituen ikasmateriala da
Fitxa
bilduma inprimatuaUnitate didaktikoan egin behar
diren jarduerek eskatzen dituzten
askotariko adierazpen grafiko
edota datu bilketak (txantiloiak,
taulak, mapa kontzeptualak,
inkestak eta abar) egiteko
ereduen proposamena
eskaintzen du.
PortafolioaIkasleak Unitate Didaktiko
bakoitzean egiten dituen lan
guztien ebidentziak jasotzen
dituen ikasmateriala da.
EKIGUNEA
Web gune bat da.
Bertan eskaintzen dira Ikaslearen
liburu inprimatuan jaso ezin diren
euskarriak:
- Audioak
- Bideoak
- Animazioak
- Irudiak
Lan koadernoaEuskara, Lengua castellana eta
Matematika ikas arlo
instrumentaletako konpetentzia
lortzeko jardunean laguntzen
duten ariketa sistematizaturen
askotariko multzoa eskaintzen
duen ikasmateriala da.
IKT jarduerak
Ikasarlo guztietan IKT
konpetentzia lantzeko
proposatzen diren jarduerak:
5/7 jarduera arlo bakoitzean LANKETA DIGITALA
EKI IKASMATERIALAK
www.virtusbooks.com
www.ekigunea.com
Irakaslearen gidaliburua
“eki” Proiektuko ikasmaterialen curriculum diseinuaren ezaugarri bereizgarri nagusiak eta erronkak
(3)
Konpetentzietan oinarritutako curriculuma:
Integrazioaren
pedagogia
(2)
Euskal curriculumaren
kultur ibilbidean oinarritutako curriculuma
(4)Prozedura
metadiziplinarrak arlo guztietan integratzen dituen curriculuma
(5)Euskaran ardazturiko eleaniztasuna bideratzen duen eta konpetentzia
digitala arlo guztietan integratzen duen curriculuma
(1)
Ikaslearen irteera-profilean oinarritutako
curriculuma
“eki” Proiektuko ikasmaterialen curriculum diseinuaren ezaugarri bereizgarrien gauzatzea
Unitate Didaktikoetan
Unitate Didaktikoak: Azalpena
Ikaslearen irteera-profilean oinarritutako curriculum diseinua
ARLO BAKOITZEAN
Oinarrizko Hezkuntzaren amaieran ikasleak lortzea espero dena
Arloko oinarrizko konpetentzia
Zertan aberasten dute “eki” Proiektuko Unitate Didaktikoek orain arte egindako ibilbidea?
UNITATE DIDAKTIKOA
Oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak integratuz, arloko oinarrizko konpetentziaren deribazio-prozesuaren ondorioz zehaztutako konpetentzia
jakin baten lorpena bideratzen duen tresna.
Unitate Didaktikoak: Azalpena
Nola egiten da Oinarrizko Hezkuntzaren amaierarako finkatutako arloko oinarrizko konpetentziatik Unitate Didaktikorainoko deribazio-prozesua?
Ikaslearen irteera-profil orokorra1. zehaztapen-maila
Ikaslearen irteera-profil espezifikoa2. zehaztapen-maila
Arloko oinarrizko konpetentzia
Arloko konpetentziakOinarrizko hezkuntza osorako
Amaierako konpetentziakIkasmaila bakoitzerako
Konpetentzien mapaIkasmaila bakoitzerako
Unitate didaktikoa3. zehaztapen-maila
KonpetentziaIkasmailako unitate didaktikoa
Ikaslea, herritar arduratsu gisa, gai da matematikakgaur egungo ingurunean duen funtzioaidentifikatzeko, ulertzeko eta ezagutza matematikoaerabiltzeko, oinarri sendoko arrazoiketak eraikiz etamatematikaren berariazko pentsamendu etaadierazpen moldeak erabiliz, haren bizitzako beharreierantzun eta arazoei irtenbidea eman ahal izateko.
MATEMATIKAKO OINARRIZKO KONPETENTZIA
MATEMATIKAKO OINARRIZKO KONPETENTZIA
ARLOKO KONPETENTZIAK: Oinarrizko Hezkuntza osorako
Arrazoiketa AdierazpenaProzedura
algoritmikoenerabilera
Prozedura heuristikoen
erabilera
DBH 1 IKASMAILARAKO AMAIERAKO KONPETENTZIA
Problemen ebazpena
• Problemaren ulermena
• Baliabideen identifikazioa eta erabilera
• Soluzioaren onargarritasuna eta adierazpena
DBH 1EKO UNITATEEN KONPETENTZIAKDBH-1. MAILAKO MATEMATIKA ARLOKO KONPETENTZIEN MAPA
1 UD: Gauza orok du bere
neurria
2 UD: Batzuetan urri,
besteetan ugari
3 UD: Nolako itxura, halako
erabakia
Ikasleak, ekintza bat
gauzatzearekin
erlazionatutako egoera
batean, emandako
baldintzak aintzat hartuz
eta oinarrizko
magnitudeak
kuantifikatuz eta
kalkuluak burutuz,
ekintzaren planifikazioa
egiten du eta adierazten
du, horretarako aurrez
emandako hainbat eredu
baliatuz.
Ikasleak, izaera
desberdinetako aldagai
estatistiko eta
funtzionalen erlazioetan
oinarritutako egoera
batean, maiztasun- eta
proportzionaltasun-
erlazioak aztertuz eta
irudikatuz, ikerketa bat
egiten du eta
ondorioztatutako
emaitzen baitako
erabakiak hartzen ditu.
Ikasleak eremu lau baten
banaketarekin zerikusia
duen egoera batean, aurrez
emandako irizpide batzuen
baitan, espazioaren
antolaketaren diseinua eta
ezaugarriak adierazten ditu,
grafikoki zein testu bidez,
horretarako, oinarrizko irudi
geometriko lauen
propietateak eta neurriak
eta aldagaien arteko erlazio
proportzionalak baliatuz.
Unitate Didaktikoa: Azalpena
UNITATE DIDAKTIKOAREN KONPETENTZIA
EGOERA-FAMILIA
Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza-eredua: integrazioaren pedagogia
EZAUGARRI KOMUNAK: parametroakIkasleak mobilizatu eta transferitu beharreko ezagutzak
1. EGOERA:
Hasierako
egoera
2. EGOERA:
Amaierako
faseko egoera
3. EGOERA:
Zertifikazio-
faseko egoera
KONPETENTZIA HASIERAKO EGOERA
Ikasleak, ekintza bat gauzatzearekin erlazionatutako egoera batean, emandako baldintzak aintzat hartuz eta oinarrizko magnitudeak kuantifikatuz eta kalkuluak burutuz ekintzaren planifikazioa egiten du eta adierazten du, horretarako aurrez emandako hainbat eredu baliatuz.
Gasteizko ikaslea zara. Aurten talde berrietan ari zarete lanean eta, ziurrenik, lagun berriak egin dituzue. Ikasturteko lehenengo hiruhilabetekoaren amaieran, ikasgelako harremanak sendotzearren, hiru eguneko bidaia egitea proposatu diozue irakasleei.Irakasleek ideia gustura hartu dute, nolanahi ere, bidaia gauzatzea antolaketa egokiaren baitan utzi dute. Izan ere, bidaia arrakastatsua izan dadin, oso garrantzitsua da ibilbidea, ekintzak eta diru-kontuak aztertzea eta egoki prestatzea. Hori guztia zuen esku utzi dute, taldeka egiteko.
1. UNITATE DIDAKTIKOA: Gauza orok du bere neurria
AMAIERAKO FASEKO EGOERA ZERTIFIKAZIO-FASEKO EGOERA
Orain eskolako aste kulturalaren antolaketa duzu eginbehar nagusia. Zenbat datu, zenbat baldintza, zenbat informazio kontuan hartzeko. Hau da hau festa!Eskolako aste kulturalean, eskolako Haur Hezkuntzako sei geletako 132 ikaslerentzat azken eguneko festa antolatu behar duzu.Hauxe da gelakideen artean haur txikientzat adostu duzuen egitaraua:• Goizean gymkhana• Arratsaldean Tzatziri-taldearen
antzezpena• Amaitzeko, denontzat askari handia
Hargoi eskalada elkarteko ekonomia batzordeko kidea zara. Aurten, urtero bezalaxe, elkartearen egoitzaren alokairua eta asegurua ordaindu behar dituzue; horiez gain, eskaladako materiala zaharkitu samarra dago jada eta berria erosi behar duzue. Orain arte udalak eta herriko enpresek diru-laguntza esanguratsuak eman dizkizuete, baina aurten diru-iturri berriak beharko dituzuela aurre-ikusten duzue, izan ere, diru-laguntzak asko murriztuko dira. Zure ardura da elkartearen egoera ekonomikoa aztertzea eta diru-iturri berriak arakatzea eta martxan jartzea.
1. UNITATE DIDAKTIKOA: Gauza orok du bere neurria
Unitate Didaktikoa: Azalpena
Bi ikaskuntza mota:- Edukiak - Edukien transferentzia
Bi ebaluazio mota:- Edukien eskuratzea- Konpetentziaren lorpena
EGOERA FAMILIAREN PARAMETROAK1. EDUKI-BALIABIDEEKIN LOTUTAKOAK: Ikasleak mobilizatu eta transferitu beharreko baliabideak
KONTZEPTUAK PROZEDURAK
Zenbaki motak
Neurketa: magnitudeak eta unitateak
Hurbilketa eta errorea
Zatia adierazteko era baliokideak
Eragiketak: sinpleak eta konposatuak
Ekonomiarekin zerikusia duten
tresnak eta osagaiak
Analisia
Informazio kuantitatiboaren adierazpena: hizkuntza
matematikoa
Kalkulu matematikoa: eragiketak
Kalkulu-orriaren bidez emandako testuen analisia eta
sorkuntza
Kalkulu-estrategien aplikazioa
Problemak ebazteko jarraibideak
2. ZEREGINAK GAUZATZEKO MODUAREKIN LOTUTAKOAK
Zeregina gauzatzeko urratsak esplizituki adierazten dira unitate honetan.
Ikasleak ordenagailua eta kalkulagailua behar ditu hainbat zeregin gauzatzeko.
Zereginak problemen ebazpenarekin lotura duenean, problemen ebazpenerako urratsak jarraitu
behar ditu (ikus eranskinetan problemen ebazpenerako eredua).
Zeregin bakoitzak bere euskarriak ditu.
UNITATE DIDAKTIKOAREN SEKUENTZIA EREDUA
HASIERAKO FASEA • Konpetentziarekin erlazionatutako egoeraren aurreankokatzea
• Egoeraren eskakizunei erantzuteko lan-plangintzaegitea
GARAPEN-FASEA • Egoerak eskatutako eduki-baliabideak eta bestelakoakbereganatzea
Eduki-baliabideen ebaluazioa (gida)• Eduki-baliabideak mobilizatzen eta integratzen ikastea
AMAIERAKO FASEA • Eduki-baliabideak transferitzen ikastea
KONPETENTZIAREN
ZERTIFIKAZIO-
FASEA
• Ikasleak konpetentziaren lorpena frogatzea (Gidan)
Ikaslea
konpetentziarekin
erlazionatutako
egoerarekiko
kokatzea eta haren
eskakizunei
erantzuteko lan-
plangintza egitea.
Kokatze-jarduerak: Konpetentziarekin lotuta dagoen eta
motibazioa suspertzen duen aurre egin beharreko
hasierako egoera konplexu bat aurkeztea. (1 j)
Arakatze-jarduerak: Ikaslearen aurre-ezagutzak
arakatzea eta gatazka kognitiboa sorraraztea. (3; 4 j)
Planifikazio-jarduerak: (1) Sekuentzia didaktikoa
aurkeztea eta ikasleek lan-plangintza irudika dezaten
lortzea: zergatik-zer-nola. (2) Lan-plangintza
kodeliberatzea eta adostea. (2 j)
Hasierako
ebaluazioa
Funtzio
orientatzailea
Hasierako fasea
Ikasleak
konpetentziak /
egoerak eskatutako
eduki-baliabideak eta
bestelako baliabideak
bereganatzea.
Ulertze- edota miatze-jarduerak: Aurreikusitako konpetentziaren osagaiek eskatzen
dituzten eduki-baliabideak bereganatzeko, informazioa eskuratzea, ulertzea, baloratzea
eta sortzea. (5; 6; 7; 11; 12; 13; 16; 17; 20; 21; 22; 23; 26; 29; 31; 34; 37; 38; 41; 42; 44;
47; 48; 50; 52; 55; 56 j)
Aplikazio-jarduerak: Ikaskuntza berriak eskema mentaletan integratzen eta finkatzen
laguntzea. (9; 10; 15; 19; 24; 25; 28; 30; 35; 36; 40; 43; 45; 46; 49; 51; 53; 54 j)
Egituratze-jarduerak: Aurretiko ezagutzen eskema mentalen baitan, ikaskuntza berriak
berrantolatzea eta kokatzea. (8; 14; 18; 27; 39 j)
Autorregulazio-jarduerak: Hasierako lan-plangintza berreskuratzea eta han
aurreikusitako eduki-baliabideen ikaskuntza-prozesuari buruzko metakognizioa eta
erregulazioa bideratzea. (32; 57 j)
• Jarduera osagarriak: Autorregulazioaren ondoren, eta beharren arabera, unitate
didaktikoan proposatzen den helburu didaktiko bakoitzaren eskuratze eta sakontze-lana
ahalbideratzea.
Edukien
ikaskuntzaren
ebaluazioa
Autorregulazio
funtzioa
Eduki-baliabideen ebaluaziorako jarduerak (Gidan): Hasierako egoerari aurre egiteko
beharrezko eduki-baliabideak zein oinarrizko beste baliabideak ikasleak bereganatu
dituela frogatzea.Zertifikazio-funtzioa
Garapen-fasea (1)
Ikasleak eduki-
baliabideak
mobilizatzen
eta integratzen
ikastea.
Integrazio-jarduera sinpleak: Konpetentziarekin
erlazionatutako eduki-baliabideen artetik, batzuk
modu integratuan mobilizatzen ikastea. Ikaslearen
liburuan integrazio-jarduera da. (33; 58 j)
Integrazio-jarduera konplexua: Hasierako egoera
berreskuratu eta hari irtenbide egokia ematea,
horretarako beharrezkoak diren eduki-baliabideak
modu integratuan mobilizatzen ikasiz. (59 j)
Autorregulazio-jarduera: Hasierako egoerari aurre
egiteko ikasleak mobilizatu eta integratu dituen
eduki-baliabideei buruzko metakognizioa eta
erregulazioa bideratzea. (60 j)
Eduki-
baliabideen
integrazioaren
ebaluazioa
Autorregulazio-
funtzioa
Garapen-fasea (2)
Am
aierako fasea
Ikasleak
eduki-
baliabideak
transferitzen
ikastea
Integrazio-jarduera konplexua: Familia bereko
egoera konplexu berri bat eta hari lotutako hiru
zeregin proposatzea ikasleak ebatz ditzan, ikasitako
baliabideak modu integratuan mobilizatzen eta
transferitzen ikasiz. (61 j)
Autorregulazio-jarduera: Proposatutako egoera
berriari aurre egiteko beharrezko eduki-baliabideen
transferentziari buruzko metakognizioa eta
erregulazioa bideratzea. (62 j)
Eduki-baliabideen
transferentziaren
ebaluazioa
Autorregulazio-
funtzioa
Konpetentziaren
zertifikazio-fasea
(Gidan)
Ikasleak
konpetentziaren
lorpena frogatzea
Integrazio-jarduera konplexua: Familia bereko
egoera konplexu berri bat eta hari lotutako hiru
zeregin proposatzea ikasleak konpetentziaren
lorpena froga dezan.
Konpetentziaren
bakarkako
ebaluazioa
Zertifikazio-
funtzioa
Amaierako fasea eta zertifikazio-fasea
Irakaslearen gidaliburua: Jardueren deskribapena
Jarduera
Zenbakia
Jarduera Tipologia Helburu didaktikoa Taldekatzea
23 Miatze-jarduera 2 TT
AZALPENA:
Jardueraren helburua denbora magnitudea aurretik aztertutako beste magnitudeekin alderatuz desberdina dela ohartaraztea da. Luzera, masa eta edukiera sistema metriko hamartarreko unitateak baliatuz neurtzen dira eta, ondorioz, unitate batetik beste batera pasatzeko hamarren berreturak erabili behar dira. Denbora, aldiz, desberdina da; sistema hirurogeitarreko unitateak erabiltzen dira denbora neurtzeko eta, ondorioz, unitate batetik hurrengora pasatzeko 60 zenbakiarekin biderkatu edo zatitu behar da. Aipamen gisa esatea denborarentzat erabiltzen dugun sistema hirurogeitarra babiloniarrek zenbakikuntzarako erabiltzen zuten sistematik datorrela. Interesgarria da ikaslea ohartaraztea unitate-sistemak hartzen den ereduarekiko aldatzen direla eta gaur egungo gizartean ere sistema desberdinak erabiltzen direla. Jardueraren osagarri gida aipa daiteke, adibidez, sistema bitarra. Sistema bitarrak 2ren berreturak erabiltzen ditu sistema metriko hamartarreko hamarren berreturen ordez.
3.4. Jardueren deskribapena….
Irakaslearen gidaliburua: Jardueren deskribapena
ERANTZUNA:1.Erabilienak mendea, urtea, hilabetea, eguna, ordua, minutua eta segundoa dira.Mendetik urtera bider 100, alderantzizkoa egiteko zati 100. Urtetik hilabetera bider 12, alderantzikoa egiteko, zati 12. Hilabetetik egunera pasatzeko bider 30, alderantzizkoa egiteko zati 30. Egunetik ordura pasatzeko bider 24, alderantzizkoa egiteko zati 24. Ordutik minutura pasatzeko bider 60, alderantzikoa egiteko zati 60. Minututik segundora pasatzeko bider 60, alderantzizkoa egiteko zati 60.b atalean dago erantzuna.Ez da sistema metriko hamartarrekoa, izan ere, unitate batetik hurrengora pasatzeko ez da 10 zenbakia erabiltzen.Ordu, minutu eta segundorako laburdurak hauek dira: h, min eta s.
Eskerrik asko
Zalantza edo azalpenetarako:
• Arlo pedagokikoan: Maite Gomez
• Arlo teknikoan: Mikel Arrizabalaga
JARDUERA-FITXAK
Unitate didaktikoetako jarduerek eskatzen dituzten adierazpenak eta ariketak
egiteko euskarria: grafikoak, datu-biltzeak, txantiloiak,
taulak, mapa kontzeptualak, inkestak, etab.
PORTAFOLIOA
Ikasleak unitate didaktiko bakoitzean egingo dituen fitxak
eta lanak jasotzeko baliabide didaktikoa
EKIGUNEA
EKI proiektuaren webgunea, euskarri digitalak biltzen
dituen txokoa:
AudioakBideoak
AnimazioakIrudiak
Jarduera osagarriakKonpetentzia digitala lantzeko fitxak
Informazio- testuak
www.ekigunea.com
IRAKASLEAREN GIDALIBURUA
www.ikaselkar.com
Diseinu kurrikularraren ezaugarriak eta curriculumaren garapenerako hiru zehaztapen-mailak jasotzen
dituen liburua
Unitate didaktikoak jasotzen dituen ikasmateriala (zoom eta
web bertsioak):
AudioakBideoak
AnimazioakIrudiak
Jarduera osagarriak (*)Konpetentzia digitala lantzeko fitxak
Jarduera-fitxakInformazio- testuak
Irakaslearen gidaliburua (*)
www.virtusbooks.comLIBURU DIGITALA
(*) Irakaslearentzat bakarrik