Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo...
Transcript of Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al- 20102011/BULETIN_DIGITALA_4... · Egungo...
AURKIBIDEA IKASTURTE AMAIERAN ERE INGURUMENAREN ALDE!!
Ekainean zehar baditugu gure eskoletan ingurumenaren al-
deko ekintza ezberdinak egiteko aukera. Hiru dira, hain zuzen
ere, gure egutegietan azpimarratu ditugun egun bereziak.
4. Buletina: 2011ko Ekaina
Ekainak 5: Ingurumenaren Nazio arteko eguna
Ba al zenekien?
Egun honen ospakizuna 1972ko
abenduaren 15ean onartu zen,
Nazio Batuen Batzar Nagusian.
Egun horretan, Nazio Batuen Ingu-
rumenerako Programa (UNEP
ingelesez) ere onartu zen.
NBEak egun honetaz baliatzen da
mundua ingurumenak duen garran-
tziaz kontzientziatzeko, jendeari
hurbiltasuna erakutsiz.
Egun honi esker, urtero komunika-
bideetan ingurumenari buruz hitz
egitea lortzen da, eta ondorioz,
gaur egun gure gizartean lekua duen gaia bihurtu.
D I M A K O U G A R A N A L H I , I G O R R E K O I N A Z I O Z U B I Z A R R E T A L H I , A R R A T I A K O I N S T I T U T O A B H I
1. SARRERA
3. UGARANA LHI
5. INAZIO ZUBIZARRETA LHI
7. ARRATIAKO INSTITUTUA BHI
9. UDAL FOROAK
11. ESKOLEN ARTEKO FOROAK
ESKOLA AGENDA 21
Ekainak 8: Ozeanoen Nazioarteko eguna
Ba al zenekien?
♦ Lur planetaren azaleraren bi herenak betetzen ditu itsasoak.
♦ Atmosfera, litosfera eta biosferarekin batera, itsasoak ahalbidetzen du bizitza Lur planetan.
♦ Baliabide amaiezinak eman ditu betidanik: elikagaiak, energia, ura, hidrokarburoak, baliabide
mineralak, e.a. Konkretuki Europako itsaso eta ozeanoen "aberastasuna" azpimarratu behar da.
Horietan mundu osoan zehar katalogatutako 230.000 espezietatik 31.000 espezie bizi dira.
♦ Europako itsasoak munduko kaltetuenetakoak dira gehiegizko ustiapena, kontserbazio falta,
habitaten suntsiketa eta kutsadura dela eta. Kantauri eta Mediterraneoa dira egoera okerrenean
dauden itsasoak hain zuzen ere. Mediterraneoa da adibidez mundu osotik hidrokarburo kutsa-
dura handiena duen itsasoa. Urtean, 400.000 tona isurtzen dira bertara, ia mundu guztiko %
15a. Arrantzarako stocken % 88a gehiegi ustiatuta daude eta horietatik, % 69a, "neke" arris-
kuan dago. Bestetik, egunero 3.000 tona arrain baztertzen dira.
Ozeanoek "berreskuratzeko ahalmen handia" dute "garaiz ekinez gero".
Babes ditzagun gure Ozeanoak!
Ekainak 17: Desertifikazioaren eta Lehorteen aurkako Nazioarteko eguna.
Ba al zenekien?
♦ 1994. urteaz geroztik, ekainaren 17an Desertifikazioaren eta Lehorteen Aurkako Mundu-Eguna ospatzen
da. Desertifikazioaren aurkako Nazio Batuen Konbentzioak (DANBK), egun jakin bat ezarri zuen eguneroko
bizitzan desertifikazioaren aurka borrokatzea posible dela gogoratzeko.
♦ Urtero, lur emankorren 6 milioi hektarea desagertzen dira. Desertifikazioak 110 herrialderi baino gehiagori
eragiten die. Zenbait talde kontserbazionista eta ekologista Espainian, lurzoruaren % 40 desertifikazio-
prozesua jasateko arriskuan dagoela ziurtatzen dute.
ESKOLA AGENDA 21
D I M A K O U G A R A N A L H I , I G O R R E K O I N A Z I O Z U B I Z A R R E T A L H I , A R R A T I A K O I N S T I T U T O A B H I
DIMADIMA UGARANA LHI
Ba al dakizu zer egon beharko luke geure basoetan?
HARITZA ELORRI ZURIA HALTZA PAGOA
Baina... zer dago gaur egun?
PAMPAKO LEZKA LANDAKETAK HARROBIAK
Aurten bioaniztasunaren gaia bioaniztasunaren gaia bioaniztasunaren gaia bioaniztasunaren gaia jorratu dugu eta gure bizitza eta bizi kalitatea habitat eta
ekosistema bizi eta osasuntsuak egotearen menpe dagoela ikasi dugu.
Hazitegia martxan!!
Zer ematen digu bioaniztasunak?
• Elikagaiak • Ura • Lur zoru emankorrak • Zaintzeko sendagaiak • Lehengaiak • Inguru osasungarriak, aisia, lasaitasuna,
ondare natural eta kulturala.
Eskolan, bioaniztasunaren inguruko
jardunaldi teknikoaren ondoren, hazi-
tegi bat martxan nola jarri esplikatu
digute Sagarrak ekologista taldekoek
eta hori da egin duguna.
Eskolan haritz-hazitegi bat abian
jarri dugu. Dagoenekoz ernetzen ari
dira landareak!!
3
DIMADIMA UGARANA LHI
Bertako landaredia bultzatzeko urtero bezala Zuhaitz eguna ospatu dugu
4
Arbolak dira arnasten dogunArbolak dira arnasten dogunArbolak dira arnasten dogunArbolak dira arnasten dogun airearen garbitzaileairearen garbitzaileairearen garbitzaileairearen garbitzaile
lur zoruaren babesle etalur zoruaren babesle etalur zoruaren babesle etalur zoruaren babesle eta zelan ez uren zaintzailezelan ez uren zaintzailezelan ez uren zaintzailezelan ez uren zaintzaile
hegaztitxoen gotorleku tahegaztitxoen gotorleku tahegaztitxoen gotorleku tahegaztitxoen gotorleku ta haizeteen pantaila behaizeteen pantaila behaizeteen pantaila behaizeteen pantaila be
bizitzarako ezinbeste tabizitzarako ezinbeste tabizitzarako ezinbeste tabizitzarako ezinbeste ta flora fauna eragileflora fauna eragileflora fauna eragileflora fauna eragile
guzti hau gutxi balitz gainera klimaren diseina-guzti hau gutxi balitz gainera klimaren diseina-guzti hau gutxi balitz gainera klimaren diseina-guzti hau gutxi balitz gainera klimaren diseina-
tzailetzailetzailetzaile
Aurten ere merkatu Txikia ospatu dugu
Jostailuen trukea bultza-
tzen dugu geure ikaste-
txetik. “Erabilitakoa ez
da ez erabilgarria!” lelo-
pean, ikasleok behar ez
ditugun jostailuak plaza-
ratu eta gure artean kon-
tsumo arduratsua bultza-
tzen dugu ekintza honen
bitartez.
IGORREIGORRE INAZIO ZUBIZARRETA LHI
Eskola inguruko zuhaitzak aztertu ditugu
• Zentzuzko basozaintza aldarrikatu
• Bertako espezieen erabilera, mozketa selektiboak, enbor hilak utzi, sastrakak modu selektiboan kendu, ma-
kina handien erabilera mugatu.
• Egoera ona daukaten basoetan esku hartzerik EZ eta babes neurriak hartzea aldarrikatu
• Kaltetutako basoen berreskurapenean parte hartu, baina modu orekatu batetan: hazitegietan hazitako ber-
tako espezieak landatu, beti segida ekologikoari so eginez.
• Gu geu aktiboki parte hartu: landaketa kanpainetan, hazi bilketetan.
BIODIBERTSITATEAREN LAGUNIK ONENA EZAGUTZA MAILA DA!
Ezagutu zure inguru naturala eta errespetatu!
Naturak jasotzen dituen erasoak zurengan ere eragina izan dezakete etorkizunean! 5
Herriko bioaniztasuna babesteko zera egin behar dugu
Eskola inguruan ditugun zenbait zuhaitz ezagutu eta ikertu ditugu. Askotan ikusi ditugu baina inoiz pentsatu
dugu nola izena duten? zein den hauen jatorria? zein erabilera eman ohi zaien? beraien ezaugarriak
zeintzuk diren? eta urtaro bakoitzean nola aldatzen diren?
Aholkularitza Etxeak zuhaitzen fitxak diseinatu ditu. Hauen bitartez eskola inguruan dauden zuhaitzak identi-
fikatzen ikasi dugu eta ondoren bere ezaugarri nagusienak aztertu ditugu:
• Kokapena eta ingurua
• Hostoak
• Enborra
• Hazia
• Fruitua
• Altuera
Eta zergatik ez egin azterketa hau urtaroak aldatzen diren heinean? Urtaro ezberdinetan zehar zuhaitza-
ren azterketa egingo dugu: neguan, udaberrian, udazkenean eta udaran.
Zume negartia Alboa Hagina
INAZIO ZUBIZARRETA LHI
Eskolan haritz hazitegi bat jarri dugu martxan, hona hemen argazki batzuk:
Eta, zergatik ez geuk hazitako zuhaitzak?
Dagoenekoz ernetu dira haritz landareak...
Ekoberde taldekook lan ugari egin dugu ikasturte
guztian zehar eta zera ikusi dugu gure ikastetxean:
• Hondakinak ondo sailkatzen direla
• Paperaren berrerabilpena egokia dela
• Gehienetan argiak behar ez direnean amatatuta
daudela
• Gehienetan kalefakzioa dagoenean leihoak itxita
daudela.
ESKERRIKASKO IKASLE, IRAKASLE ETA BESTELAKO
LANGILE GUZTIOI ZUEN LANAGATIK!
6
IGORREIGORRE
ARRATIAKO INSTITUTOA BHI
Aurreko urteko konpromisoei helduz!
HONDAKINAK
• Geletan papera botatzeko kutxa bereziak daude eta aurten plastikoa ere.
• Geletako garbitasuna eta txukuntasuna hilean behin edo gainbegiratuko da.
• Gogoratu!!! Gelarik txukunena saritua izango da ikasturte amaieran.
Batxilergoko ikasleak dira batzearen ardura dutenak
ENERGIA
• Lortutako energia aurrerapena mantendu eta landutako ohiturak gogoratu.
KONTSUMOA
• Azoka Berdea mantendu.
7
IGORREIGORRE
ARRATIAKO INSTITUTOA BHI
Herritik zehar ibilbideak egiten
Igorreko mugikortasunaren arazoak ezagutzeko herritik zehar irteerak egin ditugu ondoren Uda-
lari hobekuntzarako iradokizunak azaltzeko.
1. Gezurrezko isunak Ibilbide osoan zehar txarto aparkatuta dau-
den autoei isuna jarri diegu eta zergatik jar-
tzen diegun adierazi dugu.
Ondorioak: Isuna jarri dugun genienetan au-
toak lekuz kanpo daudelako izan da, topatu
ditugu beste zenbait espaloi gainean edo
lerro bikoitzean aparkatuta.
2. Garraio publikoa Ibilbidean zehar autobus geralekuak identifikatu ditugu. Mapan kokatu ditugu
eta pasatzen diren autobuseko lineak eta haien maiztasuna zein den markatu
dugu.
3. Zarata Minutu batez, trafikoa pasatzen den gunean isilik egon gara eta inguruko zara-
tak entzun ditugu. Entzun ostean entzundako zarata guztiak eta deskribapen txiki bat idatzi
ditugu.
Ondorioak: Trafiko asko dagoen zonetan, estresa sentitu dugu. Trafikoa ez dagoen zonetan
lasaitasuna sentitu dugu eta gustura egon gara.
4. Auto pribatua Minutu batzuez gure alboan pasatzen diren auto pribatuak zenbatu ditugu baita zenbat
pertsona garraiatzen dituzten ere.
Ondorioak: Gehienetan autoak pertsona bakar batekin joaten dira eta asko jota bi pertsonekin. Autoa konpartitu beharra
dagoela ikusten dugu.
5. Galdeketa Kaleko jendeari galdera batzuk egin dizkiogu gure inguruko mugikortasuna ezagutzeko. Talde bakoitzak pertsona bati inkesta
bat egin dio.
ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21ESKOLA AGENDA 21
ARRATIAKO INSTITUTUKO IKASLEAK
Maila: Gela:
ISUNA
ARRATIAKO INSTITUTUA
Zebra-bidea oztopatzen
duzu Espaloi gainean zaude
Lekuz kanpo aparkatu duzu
Elbarrituen gunean apar-
katu duzu
Autoa lerro bikoitzean
aparkatu duzu eta errepi-
dea oztopatzen duzu
Beste batzuk
8
IGORREIGORRE
DIMAKO UDAL FOROA
10-11 IKASTURTEKO PROPOSAMEN BERRIAK 10-11 IKASTURTEKO UDAL FOROAN UDALAK EMANDAKO
ERANTZUNA
1. Herriko natur sistemaren kalitateari begira:
1.1. Industri gune eta nekazal ustiaketetako isurien kontrola
egin, lur-aire zein erreketara.
Industriak neurri zuzentzaile batzuk bete behar ditu. Hau da,
ezin du baimendu gabeko isuririk egin.
1.2. Erreka eta erreka bazterretako arboladi eta zuhaix-
ken babesa eta zaintza egin.
Ura agentziako langileak erreka bazterrak garbitzen aritu dira,
inausketa lanak ere egin dituzte Ugarana aldean.
1.3. Baso naturalak babestu, landaketa berriek bertako
zuhaitzez egin.
Aldundiak kudeatzen ditu herrian dauden baso publikoak, eta
kudeaketa horren barruan bertakoak diren zuhaitzak landatzen
dira, arteak, gaztainondoak, e.a.
2. Herriaren hazkundea ez izatea natura eta bioa-
niztasunaren lepo garatu.
-
3. Baliabide naturalak, ondare natural eta sozia-
lak kontserbatu
Aurten Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Axlorko koba ingurua
babesteko asmoz, honen erabilpen publikoa plangintza baten
bitartez arautuko dute eta datozen egunetan publikoa egingo
dute. Zonaldea giza jarduerekiko babestu nahi da, espezie ani-
tzak bizi dira han, landaredi eta fauna, adibidez xagu-
zaharra.Plan horrek zenbait muga jarriko dizkio giza jarduerei,
adibidez, koba barruan ezingo da kanpatu, ezingo da surik egin,
motorrekin ibili, e.a.
4. Espezie inbaditzaileak kontrolatu eta bertako
espezieak errekuperatzeko programak garatu.
Bizkaiko Foru Aldundia panpako lezka kentzeko programa bat
egin du. Arazoa ez da larria Diman baina bai Bizkaiko beste
5. Ez erabili pestizida edo ongarri kimikorik Udalak ez du pestizidarik erabiltzen bere jardueretan.
9
Saioa amaitzeko, Ingurugelako Aholkulariak Alkateari ziurtagiri bat entregatzen
dio. Ziurtagiri hau Nazio Batuen errekonozimendu bat da “Euskal Autonomia
Erkidego mailan garatzen den Eskola Agenda 21 jardunbide egokiagatik”.
Alkateak errekonozimendua eskertu eta guztion lanaren ondorioa dela adie-
razten du.
UDAL FOROAKUDAL FOROAK
2011ko maiatzaren 16ean Diman Udal Foroa ospatu dugu
Alkateari ikasturtean zehar egindako lanak azaldu dizkiogu, gure aurtengo gaia bioa-
niztasuna dela adieraziz.
Pasa den urteko konpromisoak mantenduko ditugu datorren ikasturterako:
• eskola kontsumo arduratsua bideratu eta ingurua txukun mantendu.
• erreka garbitu eta bazterretan bertako zuhaitz landaketak egin.
• eskolan bertako landareen hazitegia martxan jarri eta landaketei jarraipena egin. Landaretza
errespetatu.
• animaliei tratu ona eman eta erreka zein basoetan errespetatu.
IGORREKO UDAL FOROA
Maiatzak 4ean egindako Eskolen arteko foroaren emaitzak aurkezten dizkiogu Alkateari. Hauek dira Dimako
Ugarana ikastetxeko ikasleekin batera Institutuko ikasleak eta Inazio Zubizarretako ikasleok egiten dizkiogun
eskaera bateratuak gure Alkateari. Ondorengo taulan Alkatearen erantzuna txertatu da ere:
2010-2011 IKASTURTEKO ESKAERA BATERATUAK
IKASTETXEEN PROPOSAMENAK ETA ESKAERAK ALKATEAREN ERANTZUNA
BIOANIZTASUNA
1. Ez erabili ongarri kimikorik eta pesti-
zidarik herriko lorategietan.
Ongarri kimikoen ordezko naturala satsa da. Produktu honen erabilerak arazoak sortu
ditzake usaiagatik eta belarguneetan haurrek ukitu eta ahora eraman ahal dutelako eta
zikina delako. Dena den, herriko lorazainekin aukera hau aztertuko da.
2. Utzitako edo hondatutako eremuak
errekuperatu
Udaletxean abian jarri zuen baso-gunea berreskuratzeko proiektu bat. Momentuz ez da
emaitza oso onak ematen ari baina ahalegin guztiak egiten ari dira proiektua arrakasta-
tsua izan dadin.
3. Ibaiertzeko ibilbideak antolatu Erreka bazterretako lur eremuen jabetza aldatzen ari da Udala dagoeneko, hau da,
interes publikorako gune bilakatzen ari dira eremu hauek. Dena den, ibilbideak egitearen
aukera ez da horren erraza ikusten, eremu hauek uholde arrisku altuko guneak izanik
Eusko Jaurlaritzaren baimena lortzea zaila delako.
MUGIKORTASUNA
4. Bidegorri gehiago egin Herrian bidegorria egiteko proiektua onartua dago, baina baliabide gabezia dela eta
atzeratu egin da. Dena den, saihesbidearen irekierarekin herriko trafiko dentsitatea na-
hiko gutxitu da beraz bizikletan ibiltzeko ere arrisku gutxiago dago.
5. Txintxetak kokatu Igorre eta Dima ar-
teko errepidean
Dimako herriaren eremuan ezin du Igorrek ezer egin, dena dela, industrialdean txintxeta
bat jartzeko eta paseorako gunea hobetzeko proiektu bat badago.
10
UDAL FOROAKUDAL FOROAK
2011ko maiatzaren 5ean Igorreko Udal Foroa ospatu dugu
Inazio Zubizarreta eta Institutuko ikasleok aukera bikaina izan dugu oraingoan ere Igorreko Alkatearekin el-
kartu eta gure proposamenak eta konpromisoak azaltzeko. Alkateak ere gustura erantzun digu. Saioa apro-
betxatuz, Ingurugelatik, Igorreko Udalari Nazio Batuen errekonozimendu bat entregatzen zaio “Euskal Au-
tonomia Erkidego mailan garatzen den Eskola Agenda 21 jardunbide egokiagatik”.
ESKOLEN ARTEKO FOROAKESKOLEN ARTEKO FOROAK
ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO 1. FOROA
Egungo gizartea ingurumenean ondorio kezkagarriak sortzen ari dela ondo dakigu: ozono geruzaren galera, negutegi efek-
tuaren handipena, kutsadura, baliabideen erabilera desegokia, hondakinen gehikuntza, gizarte mailako gero eta desberdintasun
handiagoak, e.a.
Eskolak funtzio garrantzitsua du gure gaur egungo haur eta gazteen hezike-
tan eta horregatik inportantea da komunitate eskolarra inguruarekiko gehiago
ireki, ingurunea ulertu, berton esku hartzeko ezagutzak eta gaitasunak ezarri
eta bere inguruko ingurumenaren hobekuntzarako konpromisozko jarrerak eta
baloreak sustatu.
Hori dela eta, duela sei urte Eskolako Agenda 21 prozesua jarri zen martxan
Arratiako zenbait ikastetxeetan. Aurtengo kurtsoan, Igorreko Inazio Zubiza-
rreta ikastetxea, Dimako Ugarana ikastetxea, Zulaibar Lanbide Ikastetxea eta
Arratiako Institutuak hartzen dute parte.
Eskolako Agenda 21aren helburuak:
• Ikastetxe eta udalerriko ingurumenaren kalitatean eragina duten erabakiak hartzeko egitura bat sortzea.
• Tokiko Agenda 21ean parte hartu eta gizarte eta lurralde ingurunean integratzea.
• Ikastetxea ingurumenarekin arduratsua eta errespetutsua den praktika baten eredu bilakatzea.
Parte-hartzea da prozesu guzti honen ardatza eta era berean badakigu ez
dela batere erraza parte-hartze kultura hori gaur egungo gizartean txerta-
tzea. Baina bidea ibiliaz egiten da eta pausoz pauso gure bidea egiten ari
gara.
Guzti honengatik, “Partehartuz sentsibilizatu” lelopean Arratiako ikastetxeak
elkartu nahi izan dira. Ikastetxe ezberdinetako ikasleak eta irakasleak elkar
ezagutu, esperientziak elkartrukatu eta ingurumenean sentsibilizatu. Horreta-
rako Arratiako Eskola guztiei ikastetxeko ordezkaritza bat etortzeko gonbi-
tea luzatu zaie.
Aurten, Dimako Ugarana, Inazio Zubizarreta eta Institutuko irakasle eta ikas-
leek hartu dute parte esperientzia aberasgarri honetan eta era berean
Areatza eta Zeanuriko zuzendariak, Eskola Agenda 21 proiektua ezagutzera gerturatu dira.
PARTEHARTUZ SENTSIBILIZATU
ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO LEHEN FOROA ospatu da maiatzaren 4ean.
11
BIOANIZTASUNAREN INGURUKO PROPOSAMENAK Bai
Ez erabili ongarri kimikorik ezta pestizidarik ere herriko lorategietan 4
Erosketa berdea bultzatu. Ziurtagiridun egurra erosi. 1
Hegazti habien zentsu parte-hartzaile bat burutu (enarak , …) 0
Herritarrek espezien inbentario bat burutu dezatela, aditu baten laguntzarekin. (landare eta animalia espezieak) 0
Parke eta berdeguneetako faunaren katalogoak burutu. 0
Herrian dauden zuhaitzen katalogo bat egin 0
Utzitako edo hondatutako eremuak errekuperatu. 5
Baratze sareak sortu, herritarrek bertako barazkiak landatu ahal izateko 0
Egur zahardun guneak utzi, intsektuentzako babesguneak, onddoak, e.a. 0
Ibaiertzeko ibilbideak antolatu. 4
Bestelako ideiarik bai?
Ikastetxe eremuetan gune berdeak areagotu
MUGIKORTASUNAREN INGURUKO PROPOSAMENAK Bai
Bidegorri gehiago egin 4
Autobus zerbitzu zabalagoa gabeko orduetan 1
Elbarrituentzat herria egokitu 1
Txintxetak kokatzea Igorre eta Dima arteko errepidean 4
Errepide kopurua gutxitu 1
Bizikleta elektrikoa alokatzeko zerbitzua jarri 1
Eskolara bizikletaz joateko erraztasunak jarri (bidegorriak, bizikleten parkinga, …) 1
Guraso eta irakasleak eskolara oinez joatea bultzatu 1
Ikastetxe ezberdinetako ikasle eta irakasleak talde lana egin dute eta proposamen bateratuak adostu di-
tuzte Bioaniztasuna eta Mugikortasunaren alorretan. Ondorengo tauletan ateratako ondorioak txertatu ditugu
Amaitzeko, bertaratutako guztiei eskerrak
eman eta taldekide guztien argazkia atera
genuen.
ESKOLEN ARTEKO FOROAKESKOLEN ARTEKO FOROAK
ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO 1. FOROA
12
PARTEHARTUZ SENTSIBILIZATU
ARRATIAKO ESKOLEN ARTEKO LEHEN FOROA ospatu da maiatzaren 4ean.
DIMAKO UGARANA LHI, IGORREKO INAZIO ZUBIZARRETA LHI, ARRATIAKO INSTITUTOA BHI
“Bizitza eta natura zigorrik gabe manipulatzeko gai garela usteak, ondorio imajina ezinak eta ez jakinak dituen guda isil bat abian jar-tzera bultzatu gaitu”.
“La primavera silenciosa” (1962) Rachel L. Carson (1907-1964)
4. Buletina: 2011ko Ekaina
“kontzientzia globalizatu behar da (…) Gizadia organismo bat da eta gutako bakoitza bere zelulak gara. Lurra biziduna da eta gu bere atal kontzientea gara”.
Joan Antoni Melé (1951-…)
ESKOLA AGENDA 21