DBH - Zurriola Ikastola...1. BATXILERGOA . Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia...
Transcript of DBH - Zurriola Ikastola...1. BATXILERGOA . Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia...
Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus
DBH
BATXILERGOA
3 modalitate
ERDI MAILAKO ZIKLO
FORMATIBOA
UNIBERTSITATEA GOI MAILAKO
ZIKLO FORMATIBOA
GKES
LAN
MUNDUA
HEZKUNTZA SISTEMAREN ANTOLAKETA
Zurriola ikastolak batxilergoko hiru modalitateak eskaintzen dizkizu:
ZIENTZIAK GIZA ETA GIZARTE
Z. ARTEAK
GAI
OROKORRAK
EUSKARA ETA LITERATURA I
GAZTELANIA ETA LITERATURA I
INGELESA
FILOSOFIA
GORPUTZ HEZKUNTZA
MODALITATEKO
DERRIGORREZKO
AK
MATEMATIKA I
FISIKA-KIMIKA
MATEMATIKA GZ I
EKONOMIA
ARTEAREN
OINARRIAK I
IKUS
ENTZUNEZKO
KULTURA I
GU
ZTI
EN
TZA
T
Hauetako BAT
Biologia eta Geologia
Industria Teknologia I
Historia euskaraz
Historia ingelesez
Hauetako BAT
Marrazketa Teknikoa I
Bolumena
IKT I
Frantsesa I
Hauetako BAT
Marrazketa Artistikoa I
Literatura Unibertsala
IKT I
Anatomia Aplikatua
Zientzia modalitatekoek Biologia edota Marrazketa Teknikoa hartu
behar dute.
Gizarte Zientziak eta Arteak modalitatekoek Historia edota Literatura
Unibertsala hartu beharko dute.
1. BATXILERGOA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus
ZIENTZIAK GIZA ETA GIZARTE
Z. ARTEAK
GAI
OROKORRAK
EUSKARA ETA LITERATURA II
GAZTELANIA ETA LITERATURA II
INGELESA
HISTORIA
MODALITATEKO
DERRIGORREZK
OA
MATEMATIKA II
MATEMATIKA GZ II ARTEAREN
OINARRIAK II
MODALITATEKOAK
BIOLOGIA
MARRAZKETA
TEKNIKOA II
GEOGRAFIA
IKUS-
ENTZUNEZKO
KULTURA II
FISIKA
LURRAREN ETA
INGURUMENAREN
ZIENTZIAK
FILOSOFIAREN
HISTORIA
MARRAZKETA
ARTISTIKOA II
KIMIKA ENPRESA
EKONOMIA DISEINUA
HAUTAZKOAK
IKT II
FRANTSESA II
PSIKOLOGIA
ADIERAZPEN GRAFIKO-
PLASTIKOAREN
TEKNIKAK
2. BATXILERGOA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus
Batxilergo 1B TUTOREA: AMAIA DONÉS MENDIA
Euskal Hizkuntza eta literatura Aitor Artola Igartua
Gaztelania eta Literatura Amaia Donés Mendia
Ingelesa David Bumstead eta Iñaki Villar
Filosofia David Bumstead eta Ana Iturregi
Gorputz Hezkuntza Lizar Irazusta
Matematika (zientziak) Nerea Laskurain
Matematika (gizarte zientziak) Itziar Leon
Artearen Oinarriak I Haritz Irureta
Mundu Garaikidearen Historia Joxemari Aranburu
Ekonomia Itziar Leon
Fisika/Kimika Koldo Mendia eta Beñat Salaberria
Biologia eta Geologia Usoa Arin
Marrazketa Teknikoa Mariana Agirrezabalaga
Ikus- Entzunezko Kultura Mariana Agirrezabalaga
Informazioaren eta Komunikazioaren
Teknologiak (IKT) Iñigo Gastesi eta Beñat Salaberria
Bolumena Haritz Irureta
Marrazketa Artistikoa Mariana Agirrezabalaga
Frantsesa Eider Zapiain
Anatomia Itsaso Areizaga eta Gurutze del Ama
ARLOAK eta IRAKASLEAK
Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus
GUTEGIA EGUTEGIA
Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala
8:00
8:55
GORPUTZ
HEZKUNTZA
FILOSOFIA 1-
2
INGELESA 1-
1
FILOSOFIA 1
ELE
GAZTELERA 8:00
9:00 EUSKERA
8:00
8:55
MATE Z 1-1
FIKI 1-2
EKONOMIA
ARTEAREN O.
1
8:55
9:50
GORPUTZ
HEZKUNTZA
FILOSOFIA 1-
1
INGELESA 1-
2
INGELESA 1
ELE
FILOSOFIA 1-
1
INGELESA 1-2
INGELESA 1
ELE
8:55
9:50
FILOSOFIA 1-
1
INGELESA 1-
2
INGELESA 1
ELE
9:00
10:00 GAZTELERA
9:50
10:10
9:50
10:10
10:10
11:00
FILOSOFIA 1-2
INGELESA 1-1
FILOSOFIA 1
ELE
EUSKERA
MATE Z 1-1
FIKI 1-2
EKONOMIA
ARTEAREN O.
1
10:00
10:30
10:10
11:00
FILOSOFIA 1-
2
INGELESA 1-
1
FILOSOFIA 1
ELE
10:30
11:30
MATE Z 1-1
FIKI 1-2
EKONOMIA
ARTEAREN
O. 1
11:00
11:50
BIOLOGIA 1-2
FIKI 1-1
HISTORIA 1-1
IND. TEKN.
MARRAZ ART 1
GAZTELERA
MARRAZ TEK
1
BOLUMENA
IKT 1-1
FRANTSESA 1
11:00
11:50
BIOLOGIA 1-
2
FIKI 1-1
HISTORIA 1-1
IND. TEKN.
MARRAZ ART
1 11:30
12:30
BIOLOGIA 1-
2
FIKI 1-1
HISTORIA 1-
1
IND. TEKN.
MARRAZ ART
1 11:50
12:40
HISTORIA 1-2
ANATOMIA 1
IKT 1-2
ANATOMIA 2
LITE UNIB
HISTORIA 1-2
ANATOMIA
1
IKT 1-2
ANATOMIA
2
LITE UNIB
HISTORIA 1-2
ANATOMIA 1
IKT 1-2
ANATOMIA 2
LITE UNIB
11:50
12:40
MATE GZ 1
BIOLOGIA 1-
1
MATE Z 1-2
IEK 1 12:30
13:00
12:40
13:10
13:00
14:00
MATE GZ 1
BIOLOGIA 1-
1
MATE Z 1-2
IEK 1
12:40
13:10
13:10
14.05
MATE Z 1-1
FIKI 1-2
EKONOMIA
ARTEAREN O. 1
MARRAZ TEK
1
BOLUMENA
IKT 1-1
FRANTSESA 1
BIOLOGIA 1-
2
FIKI 1-1
HISTORIA 1-1
IND. TEKN.
MARRAZ ART
1
13:10
14.05 EUSKARA
14:00
15:00
HISTORIA 1-
2
ANATOMIA
1
IKT 1-2
ANATOMIA
2
LITE UNIB
14:05
15:00
MARRAZ TEK 1
BOLUMENA
IKT 1-1
FRANTSESA 1
MATE GZ 1
BIOLOGIA 1-
1
MATE Z 1-2
IEK 1
MATE GZ 1
BIOLOGIA 1-
1
MATE Z 1-2
IEK 1
14:05
15:00
MARRAZ TEK
1
BOLUMENA
IKT 1-1
FRANTSESA 1
ORDUTEGIA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus
1. BATXILERGOA
EGUTEGIA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus
EBALUAZIOAK
Hiru ebaluazio egingo dira ikasturtean zehar. Ebaluazioaren notifikaziorako
tresna Alexia programa izango da. Ebaluazioko azterketak data hauetan
izango dira:
1. Ebaluazioa Azaroaren 7tik 13ra
2. Ebaluazioa Otsailaren 6tik 12ra
3. Ebaluazioa Maiatzaren 7tik 13ra
OHIKO DEIALDIA Maiatzaren 18tik 22ra
APARTEKO DEIALDIA Ekainaren 11tik 17ra
Buletina honako data hauetan argitaratuko da:
1. Ebaluazioa Azaroaren 22an
2. Ebaluazioa Otsailaren 21ean
3. Ebaluazioa Notak gelan jarriko dira. Buletinik ez.
OHIKO DEIALDIA Maiatzaren 26an
APARTEKO DEIALDIA Ekainaren 19an
ERREKUPERAZIOAK
Ebaluazioetan gainditu gabeko arloen errekuperazio probak ondorengo
datetan egingo dira:
1. Ebaluazioa Azaroaren 25etik abenduaren 5era
Buletina Abenduaren 20an
2. Ebaluazioa Otsailaren 26tik martxoaren 6ra
Buletina Martxoaren 18an
1., 2. eta 3. Ebaluazioak Ohiko deialdian (Maiatzaren 18tik 22ra)
1. eta 2. ebaluazioko errekuperazioak arratsaldez egingo ditugu.
Lehen hiru ebaluazioetan, buletinak Alexian ikusgai egongo dira (ez dira paperean
banatuko). Ohiko eta aparteko deialdietan, aldiz, Alexian ikusgai egoteaz gain,
paperean ere banatuko dira.
EBALUAZIOAK ETA GURASOEI KOMUNIKAZIOA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus
Tutoreak bere taldeko ikasle guztiei, banan-banan, eta taldeari lagundu eta
jarraipena egingo die.
Tutoreak eskola-jardueren berri emango die taldeko gurasoei eta ikasleei. Aldi
berean, taldeko ikasleen hutsegiteen jarraipena egingo du, eta horien berri emango
die ikasketa-burutzari eta familiei.
Tutorea, halaber, taldeko ikasleen gurasoekin eta/edo legezko tutoreekin
harremana arina izan dadin ahaleginduko da. Horretarako, batetik, taldeko
gurasoekin bilera orokor bat egingo du, ikasturtearen hasieran; eta, bestetik,
norbanako informazio emateko gutxienez bi bilera egingo ditu guraso edo
arduradunekin.
Gurasoak aurreratu zaitezkete eta tutoreari bilera ordua eskatu idatziz, telefonoz,
nahiz emailez. Beste irakasle edo ikasketa arduradunekin ere hitzordua eska
dezakezue, tutorearen bidez.
1Bko tutorea: AMAIA DONÉS MENDIA [email protected]
Urtean zehar Ikastolak gurasoekin izango duen komunikazio bide nagusia
ostiraletan bidaltzen den ATARIA astekari digitala izango da. Aurreko astean
izandako ekintza nagusien berri emateaz gain, hurrengo egunetan izango diren
gertakariak eta bestelako ohar garrantzitsuak agertzen dira. Hori dela eta, oso
garrantzitsua da behar besteko arreta ematea asteroko komunikabide honi.
Informazio horri guztiari, web guneko KOMUNIKAZIOA atala gaineratu behar zaio,
eta edozein unetan dago kontsultagarri.
Batxilergoko orientazio akademikoa 2. mailan egiten da nagusiki (Batxilergo
ondorengo ikasketak, Unibertsitatea, Heziketa Zikloak, USEren ezaugarriak).
Hau da Batxilergo 1. mailan ikasleei eta gurasoei eskainiko zaizuena:
o Bigarren hiruhilekoan ikasleekin bilera bat egingo dugu. Gaiak:
Batxilergoko 2. mailan aukeratu behar dituzten ikasgaiak eta ondorengo
ikasketekin duten erlazioa
TUTORETZA
ORIENTAZIOA
KOMUNIKAZIOA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus
o 1. Batxilergoko Ikasleek EHUko jarduera praktikoetan parte har dezakete,
bertako titulazio batzuk ezagutzeko. (Izena emateko epean ikasleak
informatuko ditugu).
o Batxilergoko 2. mailakoei ikastolan eskaintzen zaizkien unibertsitate edo
beste zentroetako informazio saioetara 1. mailako ikasle eta gurasoak ere
gonbidatuta daude (Bilera hauek euskaraz dira).
o Gogoratu ere, batez ere fakultate pribatuek (Deusto, MU,..) eta Lanbide
Heziketako zentroek ate ireki saio ugari eskaintzen dituztela. Ikasleek
pasilloko paneletan ikus ditzakete, bestela begira webgunetan.
o Classroom aplikazioko ikasgela birtualean informazioa izango dute
eskuragarri.
Beste ikasturteetan ez bezala (orain arte orduz kanpoko lanketa egiten baitzen),
ikasturte honetan, euskarazko C1 titulua lortu ahal izateko lanketa ohiko eskola
jardunean egingo da, Euskara eta Literatura arloan.
Kostu ekonomikoari dagokionez, hilero 10€ inguruko kuota aurreikusten da.
Ikastolan eta ikastolako jarduera guztietan euskaraz hitz egingo dugu, eta gure
ingurukoek ere euskaraz hitz egin dezaten eskatuko dugu.
PUNTUALTASUNA ETA BERTARATZEA
a) Ikaslea berandu heltzen denean, atea jo eta irakasleak ez badio sartzeko
baimenik ematen, zaintza-gelara joango da. Joan ezean, justifikatu gabeko
hutsegitetzat hartuko da. Klase tarteetan edo jolas garaiaren ondoren
gertatzen bada, eskola orduz kanpo errekuperatu beharko du. Puntualtasun
eza hiruhileko berean edozein ikas saiotan lau aldiz gertatzen denean, hortik
aurrerako saioak horiek guztiak justifikatu gabeko asistentziaren %15ean sartuko
dira .
b) Ikasleak ikastolako saio edo edozein irteeratara ezin badu etorri edo lehenago
atera behar badu, justifikazioa aldez aurretik ekarriko dio tutoreari.
c) Justifikazio guztiak idatziz edo posta elektronikoz komunikatuko zaizkio tutoreari
lehenbailehen, beranduenez, astebeteko epean, hutsegitearen arrazoia
adieraziz (hala ez denean, justifikatu gabeko asistentzia hutsegitetzat hartuko
da). Ikasketa-buruaren esku egongo da emandako arrazoiak baliagarriak diren
ala ez erabakitzea. Ez dira onartuko adibidez, etxean ikasten geratzea, edo
behin eta berriro argudiatzea ondoezak, garaiz ez esnatzea, autobusa galtzea,
etab. Adinez nagusiak diren ikasleei hiru aldiz onartuko zaizkie beraiek
EGUNEROKO ARAUAK
C1 AGIRIRAKO PRESTAKUNTZA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus
idatzitako justifikazioak, hortik aurrerako guztiak justifikatzeko mediku agiriak,
agiri ofizialak edo beste ekarriko dituzte.
d) Justifikatu gabeko klase galerak arratsaldez errekuperatuko dira
(asteazkenetan 15:00etatik 16:00etara).
e) Asistentzia hutsegiteak ebaluazio txostenean agertuko dira.
f) Ikasgai batean eta ebaluazio batean justifikatu gabeko %15 hutsegite baino
gehiago duten ikasleek ebaluazio jarraiturako eskubidea (ebaluazio-azterketa
eta berreskurapena) galduko dute. Horren ondorioz ikasturte bukaerako
azterketara (maiatza zein ekainean) aurkeztu beharko dute Zenbaketa
ebaluazioka izango da. Buletinean “Ez Ebaluatua” agertuko da eta arloko
irakasleak erabakiko du ebaluazioan zehar egindako beste proben emaitzak
ohiko deialdirako gordeko dituen ala ez.
BIZIKLETAK UZTEKO LEKUA
Bizikletak Ikastolaren atzealdean utziko dira.
Atzealdeko atearen ordutegia:
Goizean egunero 7:45ean zabaldu eta 9etan itxiko da
Eguerdian 14:50ean ireki eta 15:15ean itxiko da.
SAKELEKOA
a) Ezin dira ikastolako eremuan erabili irakaslearen baimenik gabe.
b) Ezin dira besteen irudiak baimenik gabe hartu.
JANGELA
Jangelako asistentzia-hutsak ere justifikatu behar dira, oharra arduradunari erakutsiz.
IRTEERAK ETA JARDUERA BEREZIAK
a) Hezkuntza ekintzak direnez, ikasleak parte hartzeko betebeharra du, non eta
horretarako arrazoi sendorik ez duen. Kasu guztietan irteeraren aurrekontua
(autobusa, sarrera…) ordainduko du.
b) Irteera edo jarduera horietan ikasleek ikastolako araudia beteko dute eta
irakasleek esandakoa edo agindutakoa bete.
AZTERKETAK EDO KONTROLAK. EBALUAZIO GARAIA
a) Azterketa edo kontrolaren aurreko edo bezperako klaseetara ez badator,
ikasleak kontrola/azterketa egiteko aukera galduko du.
b) Ikaslea gaixo badago, ez da ikastolara etorriko azterketa edo kontrola
egitera.
c) Ikasleak kontrolen bat egiten ez badu, justifikatuta egon arren, zuzenean
ebaluazio egunean egingo du, irakasleak ez badu besterik erabakitzen.
d) Ebaluazio egunetan ikasleak justifikatutako arrazoiengatik azterketa(k) ezin
bad(it)u egin errekuperazio garaian egingo d(it)u. Edozein modutan
azterketak gainditzeko aukera kopuru bera mantenduko da. (ebaluazioa +
errekuperazioa).
e) Ebaluazio garaian, eguneko azterketak amaitzerakoan eta baimena izanez
gero, ikasleak ikastolatik irteteko aukera izango du.
Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus
AZTERKETEN BERRIKUSKETA EGITEKO PROZEDURA. BATXILERGOA
Ikasleek edo beren guraso edo ordezkari legalek eskubidea dute euren kalifikazioan
eragina izango duen edozein azterketa edo proba idatzia zuzenduta eta kalifikatuta
ikusteko.
EBALUAZIOAREN INGURUKO ERREKLAMAZIOA EGITEKO PROZEDURA
Kalifikazioak (partzialak edo behin betikoak) jakitera eman ondoren, ikasleek 48
orduko epea izango dute kalifikazio horien aurkako erreklamazioak aurkezteko
inplikatutako irakasleari, eta honek 48 orduko epean erantzungo du.
Ikaslea ados ez badago, honela jokatu beharko du:
Ebaluazio partzialak:
Erreklamazioa tutorearen aurrean egingo da, eta tutoreak ikasketa buruari
adieraziko dio, berak dagokion irakaslearekin hitz egingo du, dagozkion azalpenak
jasotzeko. Ikasketa buruak kontsulta egin diezaioke ikasgaiaren departamendu
taldeari, egoki baderitzo.
Azken ebaluazioa:
Ohiko eta aparteko deialdiei dagozkien kalifikazioen aurkako erreklamazioak
idatziz aurkeztu beharko zaizkio zuzendariari, kalifikazioa jaso eta 48 orduko epean.
ESKOLARA EZ ETORTZEKO ESKUBIDEA BALIATZEKO PROZEDURA
a) Greba deialdia dagoela jakitean, berehala komunikatuko diete ikasleek
ikastolako zuzendariari, ikasketa buruari edo batxilergoko arduradunari,
hortik aurrera trabarik ez jartzen ahalegindu gaitezen denok. Ahal dela,
irakasleek ez dituzte azterketak jarriko egun horietan.
b) Greba egiteko asmoa duenak gurasoen idatzizko justifikazioa aurretik
ekarriko du. Batxilergoko ikasleen kasuan gurasoek edo legezko ordezkariek
idazki bidezko baimen orokorra aurkeztu dezakete, hala nahi badute.
c) Irakasleek ez dute zertan egun horretan irakatsitakoa errepikatuko, ezta
aurreikusitako lanak edo kontrolak aldatuko ere.
d) Greba edo lanuzte deialdiek data eta iraupen jakina dituzte. Deialdi horiekin
bat egitea erabakitzen duenak deialdian adierazten den denbora tartean
egingo du, ez beste batean, denbora horretarako programaturik dauden
jarduera guztiak galduz. Ez du norberak zein ordutan bai eta zein ordutan ez
duen egingo erabakiko, bere interesen arabera.
Aipatutako arauak ikastolaren eguneroko funtzionamendurako ipinitakoak
dira. Arau horiek elkarbizitza eta ikastolako helburuen lorpenera bideratuta daude.
Ondorioz, guztiok errespetatu eta errespetarazi behar ditugu. Hauen berri zehatzagoa
nahi izanez gero, ikastolako web orrialdean kontsulta dezakezue araudia.
.
MEDIKAZIOA EMATEKO BAIMENA
Osasun-fitxaren bitartez adierazi zenigutena aplikatuko dugu aurten ere
ikasleei botika ematerako orduan. Orduz geroztik aldaketaren bat eman bada
(ikaslearen osasun egoera, har ditzakeen botikak…) lehenbailehen idatziz adierazi
OSASUN ETA HEZKUNTZA PREMIAK
Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus
iezaguzue gure datuak egunera ditzagun eta ikasleari behar bezalako arreta eskaini
diezaiogun. Osasun-fitxarik bete ez baduzue, Osakidetzako medikuek eta Hezkuntza
Saileko ordezkariek prestatutako fitxa helaraziko dizuegu. Bertan bi atal nagusi
dituzue:
Lehenengo atala krisi egoera bat sorraraz dezaketen gaixotasuna
dutenek bete behar dute. Hala denean, ekar ezazue arren medikuaren txostena.
Bertan, ikasleak krisiren bat izanez gero ikastolako kideok nola jokatu behar dugun
adierazi behar da.
Bigarrena orokorra da, denek betetzea eskatzen dizueguna. Bertan,
gurasoek adierazi behar duzue ikastolari baimena ematen diozuen ala ez ikasleari
botika emateko:
Analgesiko edota antiinflamatorio orokorrak seme-alabari emateko baimena
ematen ote duzuen adierazi. Bai ala ez, adieraz ezazue denek, arren.
Gaixotasun kronikoa duelako, beste sendagairik ematea eskatzen duzuenean
(bronkodilatadoreak…). Hala denean, botikarekin batera medikuaren txostena
ere ekar ezazue, arren, botika emateko jarraibideekin.
HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK
Halaber, ikasle berriak direnen kasuan, medikuak edo osasuneko beste
profesionalen batek ikasketei eragin diezaiokeen jarraibideak izanez gero, eman
iezaiozue horren berri tutoreari, arren, behar bezalako arreta eskaini diezaiogun.
Gela bakoitzean guraso ordezkari bana eta ordezko bat aukeratuko da. Ordezkari
horiek bitartekari lanak egingo dituzte ikastola eta gurasoen artean ikasturteko
harremanak ahalik eta egokienak izan daitezen. Hori dela eta ikastolarekin eta
ikastolarentzat lan egiteko prest dauden guraso dinamikoak eta boluntarioak behar dira.
Guraso hauek beste gurasoak dinamizatu, koordinatu, proposamenak jaso, bideratu eta
tutore, kudeaketa talde, zuzendaritza pedagogiko eta Artezkaritza Kontseiluko kide eta
Batzordeen arteko harremana sustatu eta zainduko dute.
Urterokoak diren ikastolako ekintzetan ere beste mailetako gurasoekin laguntza
bideratzeko zubi-lanak egin ditzakete ordezkari hauek, egokiago edo gertuago duten
pertsona edo aipatutako bidearen bitartez (Santomasak, Danborrada, Ikastolaren Jaia,
Olarrizu guraso elkarteak antolatu ohi zituena…).
Guraso boluntariorik ez balego, ikasturte hasierako guraso bileran zozketaz
aukeratuko dira guraso ordezkariak eta ordezkoak. Zozketatik salbuetsiko dira lehendik
ordezkari izandakoak.
Harremanetarako. Zein gelako ordezkaria zareten adierazi eta ohiko bideak erabiltzeaz
gain: [email protected]
GURASO ORDEZKARIEN AUKERAKETA
Zurriola Ikastola, I.K.E. Indianoene, 1 -20013 Donostia Tf. 943272587 www.zurriolaikastola.eus
Ikasleek ikastolaren jardunean eta kudeaketan parte hartzea da batzorde honen
helburua. Horren bidez, ikasleak ikastolako partaide arduratsu izan daitezen bultzatu nahi
da, ikastolaren helburu nagusiak hedatu eta garatzeko ekimenak proposatu, bultzatu eta
antolatuz.
Batzorde honetan eskola-antolakuntzako gaiak eta, oro har, batxilergoko ikasleei
dagozkien gaiak aztertu, erabaki edota dagokionari aurkeztu eta proposatzen dira.
Batzorde honen partaideak honela banatzen dira:
Gela bakoitzetik ordezkari bana.
Zuzendaritza taldeko hiru ordezkari.
Batzordeko ikasle batek Eskola Kontseiluan parte hartuko du.
BATXILERGOKO BATZORDEA