Dabid eta bere aita

1
Halako egun batez, Dabid eta bere aita etxe osteko baratza aitzurtzen ari ziren, harritzar handi batekin topo egin arte. - «Kendu egin behar dugu», -esan zuen aitak. - «Neronek egingo dut», esan zuen Dabidek, zerbait ahal duela erakustearren edo. Bultza egin zion eta jardun zuen, ea arnasarik gabe gelditzeraino. - «Ezin dut egin», -esan zuen Dabidek, bere porrota aitortuz. - «Zuk ahal duzula uste dut nik, -erantzun zion aitak-, ahal duzun guztia egiten baduzu». Dabid aritu zen berriro, besoak urratzeraino, ea negarrari ere eman zion. - «Ezin dut egin, -gaineratu zuen-. Benetan ezin dut, aita. Nere indar guztiak ipini ditut eta pixka bat ere ez da mugitu». - «Benetan egin duzu zure ustez ahal duzun guztia?», -galdetu zion aitak maiteki. Dabidek baiezkoa agertu zion buru-eraginez; baina bere aitak ere eragin zion buruari. - «Ez; bada gauzatxo bat egitea ahaztu zaizuna. Hori egiten baduzu, mugitu baietz harria». - «Zer da, ba, ahaztu zaidana?», -galdetu zuen Dabidek harrituta. Bere aitak irribarre egin zuen. - «Arrazoi dut orduan, -gaineratu zuen-. Niri laguntza eskatzea baino ez duzu izan; baina ez duzu egin». - «Aitatxo, lagundu nahi al didazu?», -galdetu zion Dabidek. Aita-semeak bildu zituzten bien indarrak eta hasi ziren bultzaka. Astiro, harritzarra mugitu zen, baratzetik atera arte. Dabidek bai gustura barre egin! - «Iritsi dugu, aitatxo!», -oihu egin zuen. DABID ETA BERE AITA

description

 

Transcript of Dabid eta bere aita

Page 1: Dabid eta bere aita

Halako egun batez, Dabid eta bere aita etxe osteko baratza aitzurtzen ari ziren, harritzar handi batekin topo egin arte. - «Kendu egin behar dugu», -esan zuen aitak. - «Neronek egingo dut», esan zuen Dabidek, zerbait ahal duela erakustearren edo. Bultza egin zion eta jardun zuen, ea arnasarik gabe gelditzeraino. - «Ezin dut egin», -esan zuen Dabidek, bere porrota aitortuz. - «Zuk ahal duzula uste dut nik, -erantzun zion aitak-, ahal duzun guztia egiten baduzu». Dabid aritu zen berriro, besoak urratzeraino, ea negarrari ere eman zion. - «Ezin dut egin, -gaineratu zuen-. Benetan ezin dut, aita. Nere indar guztiak ipini ditut eta pixka bat ere ez da mugitu». - «Benetan egin duzu zure ustez ahal duzun guztia?», -galdetu zion aitak maiteki. Dabidek baiezkoa agertu zion buru-eraginez; baina bere aitak ere eragin zion buruari. - «Ez; bada gauzatxo bat egitea ahaztu zaizuna. Hori egiten baduzu, mugitu baietz harria». - «Zer da, ba, ahaztu zaidana?», -galdetu zuen Dabidek harrituta. Bere aitak irribarre egin zuen. - «Arrazoi dut orduan, -gaineratu zuen-. Niri laguntza eskatzea baino ez duzu izan; baina ez duzu egin». - «Aitatxo, lagundu nahi al didazu?», -galdetu zion Dabidek. Aita-semeak bildu zituzten bien indarrak eta hasi ziren bultzaka. Astiro, harritzarra mugitu zen, baratzetik atera arte. Dabidek bai gustura barre egin! - «Iritsi dugu, aitatxo!», -oihu egin zuen.

DABID ETA BERE AITA

PADRE