Curriculumaren inguruko galderak power point

14
CURRICULUMAREN INGURUKO GALDERAK 1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumaren aplikazio eremua? Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumaren aplikazio eremuak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztiak dira.

Transcript of Curriculumaren inguruko galderak power point

CURRICULUMAREN INGURUKO GALDERAK

1. Zein da Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumaren aplikazio eremua?Oinarrizko Hezkuntzaren Curriculumaren aplikazio eremuak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztiak dira.

2. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntza osatzen duten ETAPAK?

Bi etapa daude, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza.

3. Nolakoa da Oinarrizko Hezkuntzaren izaera? Hautazkoa al da?

Izaera hezitzaile eta orientatzailea dute. Ez da hautazkoa, derrigorrezkoa eta doakoa baizik.

4. LH etapak zenbat urte hartzen ditu? Zenbat ZIKLOTAN banaturik dago?

6 urte hartzen ditu Lehen Hezkuntzako etapak eta 3 ziklotan banaturik dago.

Zikloa: 1. Eta 2. Mailak Zikloa: 3. Eta 4. Mailak Zikloa: 5. Eta 6. Mailak.

5. Zer jotzen du EAEko Oinarrizko Curriculum Diseinuak oinarrizko Gaitasuntzat?

Testuinguru edo egoera askotarikoek eskatutako jakintza, trebetasunak, jarrerak eta balioak konbinatzean datza oinarrizko gaitasunen funtsa

6. Zein proiektutan eman zen Gaitasunen definizioa eta hautaketa?

Gaitasunen Definizioa eta Hautaketa (DeSeCo) izeneko proiektuan, gaitasun kontzeptuaren definizioa ematen du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGE).

7. Zeintzuk dira EAEren OINARRIZKO GAITASUNAK?

1. Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea eta nork bere burua ezagutzen ikastea.

2. Ikasten eta pentsatzen ikastea eta informazioa interpretatzea sortzea eta ebaluatzea. 3. Hizkuntza ofizialetan, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea eta komunikabideak eta informazioko eta komunikazioko teknologiak irizpide kritikoz erabiltzen eta interpretatzen ikastea.

4. Elkarrekin bizitzen ikastea, harreman positiboak izaten eta gatazka-egoeretan elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea.

5. Pertsona gisa garatzen ikastea, norbera izanda, emozio negatiboak kontrolatuz eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea. 6. Egiten eta ekiten ikastea, erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea izatea, bizitzaren alor guztietan.

8. Zeintzuk dira Oinarrizko Hezkuntzako gaitasunak? Aipatu bakarrik.

Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna. Ikasten ikasteko gaitasuna. Matematikarako gaitasuna. Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.Giza eta arte kulturarako gaitasuna. Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.

9. Nola ulertzen du EAEko Curriculum dekretuak CURRICULUM terminoa?

Oinarrizko hezkuntzako jakintza-arloen eta irakasgaien gidaritzako oinarrizko gaitasunen, helburuen, edukien, pedagogia-metodoen eta ebaluazio-irizpideen multzoa.

10. Zeintzuk dira ikastetxe bakoitzak kontuan hartu beharreko pedagogia printzipioak?

1. Hezkuntza-gaitasun orokorrak jaso behar ditu irakaskuntza eta ikaskuntzako prozesuak, eta kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukiak biltzen dituzten oinarrizko gaitasunak lortzea izan behar du prozesu horren xedea.

2. Lana proiektu osoen bidez eginez gero, erraztu egiten da oinarrizko gaitasunak ikasleei helarazteko bidea eta jakintza-arloen eta irakasgaien arteko diziplinartekotasuna.

3. Ikastetxe-eredua hezkuntza-komunitatera eta, oro har, gizartera irekitzen ari dela, beharrezkoa da ebaluazioaren parte hartzea handitzea. 4. Familiek eta irakasleriak parte-hartze eta inplikazio handia izan behar dute eskola-antolamenduan, eta indartu egin behar da irakasleen hezitzaile-izaera. 5. Irakurketa ezinbesteko faktorea da oinarrizko gaitasunak garatzeko eta komunikaziorako gaitasuna sendotzeko.

11. Zeintzuk dira LH-ko jakintza arloak?

Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera Arte HezkuntzaGorputz HezkuntzaGaztelania eta LiteraturaEuskara eta LiteraturaAtzerriko HizkuntzaMatematika

12. Zein hizkuntza eredu bilatzen da Oinarrizko Hezkuntzarako?

Elebitasuna bultzatzen da, euskara eta gaztelerarekin ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna eskuratuko dutela bermatzeko.

Gainera, eleaniztasunerako bidea irekiko da (frantsesa, ingelesa …)

13. Zein da aniztasunaren trataerako neurrien xedea?

Aniztasunaren trataerarako neurriek xede hauek dituzte: ikasleen berariazko hezkuntza-premiei erantzutea eta ikasleek curriculumean jasotako oinarrizko gaitasunen gutxieneko mailak eskuratzea.

Neurri horiek bide bat ireki behar dute, adierazitako helburuak eta xedeko titulazioak lor ditzaten ikasleek.

14. Zein da LHn ikasleen ratioa?

1.-Lehen Hezkuntzan, 25 ikaslek osatuko dute, gehienez, unitate bakoitza, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, gehienezko kopurua 30 ikaslekoa izango da.

2.-Mailaz igaro gabeko ikasleak edo hezkuntza-sistemara berandu sartu diren ikasleak izateagatik, talderen batek gehienezko ratioa gainditu ahal izango du, baina taldeak ezingo du ehuneko hamarrean baino handiagoan gainditu adierazitako ratioa.

3.-Irakasle/ikasgela erlazioa handitu ahal izango da, ikasleen ezaugarriei erreparatuta eta ikastetxearen programa eta proiektu baimenduei erreparatuta.

15. Nolakoak dira ebaluazioaren printzipioak LHn?

3 printzipio bereizten dira: banakatua, jarraitua eta orokorra, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko diote, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta.

16. Zeintzuk dira ARLO bakoitzaren atal nagusiak?

- Oinarrizko gaitasunen ekarpenean eragina dute arlo guztiek.- Alor bakoitzaren helburuak etapa osorako dira. - Edukiak zikloka banatzen dira. - Ebaluazio irizpideak zikloka banatuak daude.