Bi gardantxilo

2
BI GARDANTXILO Bi kardantxilo zeuden kantu batean, zumar baten gainean. Haietatik bata goi-aldan zegoen, zumarraren gorengo adarrean balantzaka. Bestea behealdean, adar bitarte batean. Halako baten goiko kardantxiloak isiltasuna urratuz esan zuen: - «Hau da hau! Zumar honen orriak bai orlegi dotoreak!». Behealdean zegoenak, goiko laguna adar jotzen zaiola ustez, zorrotz erantzun zion: - «Hago isilik, itsu halako hori! Ez duk ikusten zuriak direna ala?». Eta goialdekoak haserre batean: - «Hi bai itsu eta erdi! Hosto orlegiak dituk». Eta behealdekoak hegoei eraginez, badiotso: - «Nahi baduk, isatseko lumak jokatuko dizkiat zuriak direla». - «Hik zera jakingo duk, halako kirtengo horrek!». Goialdekoari odola bor-bor berotu zitzaion, eta berehala jaitsi zitzaion ondora, erakutsi on bat eman nahirik. Besteak zirkinik ere ez. Biak aurrez-aurre jarri ziran, lepoko lumak haserrez harrotuz. Halabeharrez biak begiratzen dute gorantz, eta biak alderdi berdinetik. Eta goitik jaitsi zen kardantxiloak “ene bada” luze bat bota zuen: - «Egia gero! Hosto hauek zuriak dituk. Hik duk arrazoia». Baina adiskidetu nahirik, badiotso lagunari: - «Hator, arren, ni lehen nengoen adarrera». Joan ziren, bai, zumarraren gorengo adarrera eta biak batera jo zuten: - «Benetan orlegiak dira!». “Ez egizu epaitu, zerori bestearen ikuspuntuan jarri aurretik, edo-eta bere zapatekin bi orduko bidea egin gabe”.

description

 

Transcript of Bi gardantxilo

Page 1: Bi gardantxilo

BI GARDANTXILO

Bi kardantxilo zeuden kantu batean, zumar baten gainean. Haietatik bata goi-aldan zegoen, zumarraren gorengo adarrean balantzaka. Bestea behealdean, adar bitarte batean.

Halako baten goiko kardantxiloak isiltasuna urratuz esan zuen:- «Hau da hau! Zumar honen orriak bai orlegi dotoreak!».Behealdean zegoenak, goiko laguna adar jotzen zaiola ustez, zorrotz erantzun zion:- «Hago isilik, itsu halako hori! Ez duk ikusten zuriak direna ala?». Eta goialdekoak haserre batean:- «Hi bai itsu eta erdi! Hosto orlegiak dituk».Eta behealdekoak hegoei eraginez, badiotso:- «Nahi baduk, isatseko lumak jokatuko dizkiat zuriak direla».- «Hik zera jakingo duk, halako kirtengo horrek!».

Goialdekoari odola bor-bor berotu zitzaion, eta berehala jaitsi zitzaion ondora, erakutsi on bat eman nahirik. Besteak zirkinik ere ez. Biak aurrez-aurre jarri ziran, lepoko lumak haserrez harrotuz. Halabeharrez biak begiratzen dute gorantz, eta biak alderdi berdinetik. Eta goitik jaitsi zen kardantxiloak “ene bada” luze bat bota zuen:- «Egia gero! Hosto hauek zuriak dituk. Hik duk arrazoia».Baina adiskidetu nahirik, badiotso lagunari:- «Hator, arren, ni lehen nengoen adarrera». Joan ziren, bai, zumarraren gorengo adarrera eta biak batera jo zuten:- «Benetan orlegiak dira!».

“Ez egizu epaitu, zerori bestearen ikuspuntuan jarri aurretik, edo-eta bere zapatekin bi orduko bidea egin gabe”.