Beitu 103 - Euskera

15
Patxa, historia bizia Omenaldia ehun urteko emakume bati apirila 2014 103 zenbakia Gurea Aretoko ikuskizunen zerrenda barne

description

Beitu 103 - Derioko Aldizkaria - Euskera

Transcript of Beitu 103 - Euskera

Page 1: Beitu 103 - Euskera

Patxa, historia biziaOmenaldia ehun urteko emakume bati

apirila2014

103zenbakia

Gurea Aretoko

ikuskizunen zerrenda

barne

Page 2: Beitu 103 - Euskera

2

BIZI IBILBIDEA

Beituren ale honen azala emozioez gainezka dator. Pascasiak ehun urte

bete ditu, eta familiaren esker ona jaso du Izaro eta Naiaren bitartez. Udalak ere esker ona agertu dio, beterano horrek omenaldia merezi baitu Derioko hazkuntzari eta historiari eginiko ekarpenagatik. Ospakizuna nabarmentzeko modukoa izan zen: arestian aipatutako birbilobek Agur hunkigarria egin zuten, eta Udalbatzako kide batzuk ondoren eginiko bazkari berezira joan ziren. Gizarte Ongizateko zinegotziak nahiz alkateak ez zuten hutsegin, eta hitzordu seinalatura bertaratu ziren. Izan ere, Patxa emakume bizi horietako bat da, herriaren alde den-dena eman duten horietako bat, eta loreak nahiz opariak merezi ditu. Orobat, duela hilabete batzuk beste omenaldi bat egin zioten, beti baserritarrak izan diren emakumeen talde handi xamar batekin batera. Bada, meritua du ehun urte egiteak, baita gertaera dramatiko eta historikoak bizitzeak ere, baina ez du preziorik familia handi bat osatzen lagundu izanak eta familia derioztar handiko kidea izateak. Beituren bidez, bat egiten dugu herritar bikain horri eginiko omenaldiarekin, merezi baitu toki berezia izatea. •

03 65eko kintoak, berriz elkartze arrakastatsua04 Emakumeak, martxoaren 8ko protagonista05 Pascasiak ehun urte bete ditu06 Kirol-jarduna aztergai07 Gure Esku Dago 50.000 lortu nahian08 Antzerkia Gurea Aretora heldu da08 Zenbait datu, Liburuaren Eguna dela eta09 Txakurgunea makila gorriekin09 Ibilgailuen gaineko Zergaren epea zabalik10 Untza Mendik bidea egin du10 Parrokiako ermandadeak 50 urte egin ditu11 TA21: aurrekontua onetsi dute12 Txapela buruan: Asier Madrilen14 San Isidro jaien aurrerapena15 Mihiluzeren hirugarren edizioa15 Topaketa Jaja Troupekin Arandan16 Gurea Aretoko ikuskizunen saila

Azaleko argazkia:Patxa birbilobekin(Egilea: Derioko Udala)

Patxak ehun urte bete ditu

EDITORIALA

BEITU [email protected]

Depósito Legal: BI–1377–04I Imprime: Graficas Mungia

Beharrezko telefonoakDERIOKO UDALA 944 541 019AYUNTAMIENTO FAX 944 542 832UDALTZAINGOA - POLICIA MUNICIPAL 944 543 725SERVICIOS SOCIALES 944 542 243SUHILTZAILEAK – BOMBEROS 946 555 337KULTUR BIRIKA 944 659 714GARBIGUNE 944 034 090HERRI IKASTETXEA – ESCUELA 944 541 246UDALSAREAK - AVERIAS DE AGUAS 944 873 187BEHARGINTZA TXORIERRI 944 540 370INSTITUTUA – INSTITUTO 944 543 258EUSKALTEGIA 944 540 062MANKOMUNITATEA 944 540 350KIROLDEGIA – POLIDEPORTIVO 944 540 159GAZTELEKU 944 540 469BIBLIOTEKA 944 540 210NAGUSIEN ETXEA 944 540 763AEK 944 543 967KZ GUNEA 944 033 335OSASUN ZENTROA - CENTRO DE SALUD 944 543 004TAXI DERIO 944 800 909

Page 3: Beitu 103 - Euskera

3

103 Zenbakia

Apirila2014

65eko kINToeN TOPAKETA KUTTUNABerrogeita hamar lagun inguru bertaratu ziren

65eko kintoen lehen bilerak sobera gainditu zituen itxaropen handienak Ana Amadoz

eta Juani Llanos arduratu ziren hasiera batean ekitaldia antolatzeaz, eta poz-pozik zeuden bildutako lagun-kopurua ikusita. Sei bat lagun bertaratu osasun-arazoengatik bertaratu ez ziren arren, ia 50 gaztek egin zuten topo “65ean jaiotakoen eta 64ko errepikatzaileen artean, haiekin ere egon baikinen ikasgelan”. Eta gazte diogu, bai, horixe delako espiritua. Herriko plazan heldu zioten ospakizunari, eta hantxe bertan egin zituzten argazkiak; baina ondoren bat-bateko photocall batean egon ziren guztiak aurpegiak betikotzeko. Horren ostean, poteo labur baina atseginari ekin zioten, eta bertan harremanetan hasi eta elkar berriz ikusi zuten. Amaitutakoan, bazkari ederra egin zuten Zirikadan. Espero izatekoa zen giro ona nagusitzea, bidea geroko prestatu behar baitzen: “bazkaldu ostean goatekea dugu Bestorene txokoan”. Bertan, musika, Athleticen

partida eta abar izan zituzten, eta jaiak bere bideari jarraitu zion, ordu txikietara arte ibili ziren-eta Derioko tabernetan.

Laburbilduz, talde antolatzailea behin eta berriz zoriondu zuten: “Giro benetan atsegina, familian bezala... Baina ongi moldatzen den familian, jakina”. Beste batzuk iaioago aritu ziren: “ekitaldiak aktibatu egin gaitu eta bizitzarekin adiskidetu, magikoa izan zen”. Are gehiago, haietako asko datorren urtekoaren zain daude, eta 50 urte beteko dituztela ospatzeko balioko die. Oraingoz, antolatzaileek Whatsappeko talde bat eta blog bat sortu dituzte, izan ere, besteak beste, bururatu zaie garai hartako irakasleren bat bilatzea, elkartu ziren egunean bertan irakasle batekin topo egin zuten eta. Ondo pasatzeko eta urte zoragarri horiek gogoratzeko eguna izan zen, eta horixe da horrelako topaketak aldarrikatzeko arrazoi onenetako bat, herria eraikitzen dutelako eta gure iraganarekin adiskidetzen gaituztelako. •

Page 4: Beitu 103 - Euskera

4

EMAKUMEEK BERE BURUA ALDARRIKATU DUTE MARTXoAReN 8AN

Askotariko ekitaldiak egin dira emakumeek gizartean duten egoera hobetzeko

1977az geroztik, martxoaren 8a Emakumeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna da.

10 urte geroago hasi ziren Derion egiten, eta Emakumearen Institutuaren bideoak proiektatu zituzten ikastetxeetan. Gaurko egunez, Berdintasun zinegotzigoak zenbait ekitaldi antolatzen ditu urtero, adibidez, erakusketak, hitzaldiak, antzezlanak edo elkarretaratzeak, eta Beituk bat egin du horiekin. Hortaz, hitzaldi honetara joan ginen: “Cómo mantener la mente activa con el paso de los años: Estrategias para estimular el cerebro”. Garbiñe Etxeberria psikologoak eman zuen, eta 40 lagun baino gehiago bildu ziren. Hizlariak burua trebatzera animatu zituen bertaratutakoak: “ahalegintzea merezi du, inbertsio ona da eta”. Parte-hartzaileek gogoan hartu zuten hizlariak esandakoa, eta burua honela trebatzeko xedearekin atera ziren hitzalditik: besteak beste, ohiturak hautsiz, sormenezko jarduerak eginez, erlaxatzeko teknikak erabiliz, gehiago eta hobeto lo eginez...

Ondoren, antzerkiari heldu zioten Macho Maris obrarekin; umorea erabiliz, desberdintasunak agerian utzi zituen, eta barre-algaren xedea ikusle gazteak izan ziren, kontzientzia hartzea merezi baitute. Eta alde serioari erreparatuta, elkarretaratze bat egin zen hilaren 8ko goizean; irakurri zituzten testuek arreta berezia jarri zuten soldata-mailako

desberdintasunetan eta emakumeek lan-munduan duten zereginean.

Itxaropeneko kafe berdeaII. Work Café-an 60 emakume ingururekin

emakumeak hazteko moduaz hausnartu genuen, baita transmititzen dituzten balioez eta berdintasunezko harremanak sustatzeko estrategiez ere. Kontu propioa irekitzea da parte hartu zuten emakumeen nahietako bat; izan ere, garai batean, senarrak lanari uztera behartzen zuen emaztea, etxeaz ardura zedin. Hori dela eta, etxean zereginak banatzea eta ekonomikoki independenteak izatea aholkatu zuten. Haiekin batera, beste emakume gazte batzuk (Derioko taldeko futbolariak) eskubideak defendatzeko eta eskubideen alde lan egiteko prest agertu ziren. Haiek emakumeak euren kirolean inplikatzeko eskatu zuten, gehienak

Ekitaldi ugari egin ziren martxoaren 8a Emakumeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna dela eta. Besteak beste, burua trebatzeko hitzaldi bat eman zen, Work Café bileraren bigarren edizioa egin zen (emakumeek jasotako heziketa izan zuten aztergai), aldarrikatzeko umorea nagusi den antzezlana ikusi dugu, eta berdintasuna aldarrikatzeko manifestazioa ere egin da.

Page 5: Beitu 103 - Euskera

5

103 Zenbakia

Apirila2014

PATXAk EHUN URTE BETE DITU

Txikitatik egin du lan gogotsu, eta gaur egun harro erakusten du ehun urteko irribarrea

Pascasia Astobietak “Patxa” hamabi urte besterik ez zuen Deriora

Erandiotik heldu zenean: “etxe batean neskame-lanak egiteko, horrelaxe zioten”. Eta haurra zela, gogor ekin behar izan zion lanari, txikiagoak zaintzeaz gain: “garai hartan halakoxea zen bizitza”. Hamar urte geroago, Bixente “Bizkaino” Bolunbururekin ezkondu zen, “jabe batekin”, berak dioen bezala, eta bere familia sortu zuen Txominene baserrian.

Duela gutxi, hamaikagarren birbilobaren zain zegoelarik, mendeurrena ospatu zuen (1914ko otsailaren 22an jaio zen); izan ere, urtemuga hori pribilegiatu gutxi batzuek ospatzen dute, eta bera, honezkero, talde horretakoa da. Halaber, zeharo ongi du burua, eta hori adina bezain garrantzitsua da. Hala, harro dago medikuari oso gutxitan egin diolako bisita ehun urteotan. Haurdun harrapatu zuen Gerra Zibilak, eta bizitzeko ematen zien ganaduarekin Algortara alde egin behar izan

zuten, Derion etxea eta lurrak utzita. Itzuli zirenean, arpilatuta eta suntsituta aurkitu zuten guztia. Oso oroitzapen tristea da Patxa bezalako norbaitentzat, kontuan hartuta uneoro eutsi diela energiari eta alaitasunari, hein berean.

Artikulua irakurtzen dutenetako batzuek gogoan izango dute esne bildu berria saltzen zuela San Miguel auzoan. Urteak dira Sopelan bizi dela Garbiñe alabarekin, eta gainerako hiru seme-alabek, Begoñak, Antonik eta Bixentek, Derion jarraitzen dute. Haiekin, bederatzi ilobekin, hamar birbilobekin eta familia osoarekin ospatu du urtebetetze berezi-berezi hori, mahai on baten inguruan. Beituk ere bat egiten du zorionekin, gu ere oso harro gaudelako ehun urte eder bete dituen Pascasia Astobieta Zarandonaz. Zorionak, Patxa! •

gizonezkoak direlako. Are gehiago, goragoko kategoria batera igo dira aurten, baina erreleboa galdu dute neska nahikorik ez dagoelako. Hala, belaunaldien arteko topaketa izan zen, eta hobekuntzak ikusteko baliagarria izateaz gain, emakumeek elkarri sostengua emateko eta hobetzen jarraitzeko balio izan zuen. Bigarren topaketan ere gizonezkoen falta igarri zen. Koordinatzaile baten arabera, funtsezkoa da

haiek ere egotea, kontzientzia har dezaten. Hala eta guztiz ere, parte hartu zuen gizonezko bakarrak berdintasuna erdiesteko itxaropena du, borondate ona eta errespetua oinarri hartuta. •

Deriok berdintasunaren alde egiten du

Patxak harro erakusten du ehun urteko irribarrea.

Page 6: Beitu 103 - Euskera

6

kIRoL JARDUNA AZTERGAITaldeek eta erabiltzaileek gabeziak azaldu dizkiete arduradunei

Tokiko Agenda 21en otsaileko foroan erantzunak ematen saiatu ziren, bai kirolari

buruzko eskaerei bai udal kiroldegiko kuotak igotzeak sortutako eztabaidari. Foroan, alkateak datu objektiboekin justifikatu zituen abonu berriak, egoera zehatz batean oinarrituta daudelako. 2013ko likidazioak berrogei mila euroko defizita ekarri zuen, eta frogatu egin da kiroldegiko abonu eta sarreretan desoreka gertatu dela. Zerbitzuaren % 55 baino ez da autofinantzatzen; horren ondorioz, Udalak 3 euro bideratzen ditu urtero kiroldegiari eusteko, gizarte-zerbitzu bat delako. Zerbitzu-enpresen BEZa % 21 igo zuten 2012an, eta horrek eragin zuen egoera jasanezina izatea. Hori dela eta, kontseilu errektoreak erabaki zuen balantza orekatzea zerbitzua murriztearen bidez: igerileku estaliko ordutegia eta egutegia murriztu dira, horrek dakarrelako langileen kostu handiena, eta kostu energetiko handiena ere bai.

Erabiltzaileek 2013ko amaieran

aurkeztutako idatzi batean azaldu zituzten hutsuneak, eta horren bidez, 400 erabiltzaile baino gehiagok adierazi zuten ez daudela pozik honako kontu hauekin guztiekin: ordutegiak eta egutegia murriztea, jaiegunetan ixtea (erabiltzaile askori traba egiten die horrek), abonuen prezioa handitzea, instalazioen mantentze-lan ezin txarragoak, dutxetako uraren tenperatura, saunak kobratzea, larrialdietarako irteeraren bat itxita egoteak dakarren arriskua, edota muskulazio-makinen mantentze-lan urriak. Herritar horien aburuz, baliteke arrazoi horiek guztiak tarteko erabiltzaile batzuk beste kiroldegi batzuetara joan izana.

Pista konpontzea eta aldatzea2012an nabaria izan zen kirol anitzetarako

pista hondatuta zegoela, eta beraz, irristakorra eta arriskutsua da. Kirol taldeak kexatu egin zirenez, adabakiak jarri ziren, harik eta erreforma osoa egiteko aukera izan arte.

Page 7: Beitu 103 - Euskera

7

103 Zenbakia

Apirila2014

50.000 LORTU NAHIAN JARRAITZEN DUTE

Oraindik ere ehungarren kilometroarekin bat egiteko aukera dago

Ehun herritarrek baino gehiagok bat egin dute Gure Esku Dagok ekainaren 8rako antolatu

duen ekimenarekin; xedea da giza katea egitea Durango eta Iruñea lotzeko. Derioztarrei 100. kilometroa osatzea egokitu zaie, eta Arakilen dago, Nafarroan, Iruñerako bide erdian. Bideo bat kaleratu zuten proiektuan parte hartzera animatzeko, eta horren ostean, elkarteko kideek oinez egiteko ibilbide bat antolatu zuten

martxoaren 16an, Sondikatik Larrabetzura. Orobat, hil horretako larunbatetan zozketak egin ziren eta kamisetak zein metroak saldu zituzten oinezkoentzako Sollube kalean. •

Zenbaitetan saiatuta ere, ez da lortu, eta azkenean, uztaileko bigarren hamabostaldian aldatuko da, aurrekontu-partida bat pista aldatzera bideratuko delako. Halaber, kirolekoak ez diren ekitaldiek hondatzen dute pista gehienbat, eta proposatu da Mankomunitate mailan arrabol bereziak erostea pista estali ahal izateko.

Beste gabezia batzuk ere aipatu zituzten; esaterako, komunikazio arazo bat dagoela, edo beharrezkoa dela erabiltzaileek modu errazagoan lortzea informazioa. Beste alde batetik, adierazi zuten instalazioak ez direla behar beste aprobetxatzen. Timik, kontseilu autonomo kudeatzaileko zuzendari gerenteak, hauxe esan zuen: “gimnasioa, kirol anitzetarako pista eta igerilekua gune itxi gisa sortu dira; hortaz, nahiz eta erreforma-proiektuak egin

diren, ez dute birmoldatzeko aukerarik ematen erabilera polibalentea edo dibertsifikatua emateko”. Kirolak Arloko zinegotzi Maite Bolumburuk balorazio ona egiten du 1991n inauguratutako instalazioa dela eta. Bere iritziz, kalitatezko zerbitzua da eta prezioa zentzuzkoa da, baina txukuntzeko ekintzei heldu beharra dago: “pista, teilatua eta itoginak konpondu behar dira, eta frontoiko barrualdea margotu egin behar da”. Gobernu taldearen asmoa da “kiroldegia hobetzeko lan egitea, eta zerbitzua aberastuko duten inbertsioak planteatzea etorkizunerako, baita paddlean jokatzeko pista bat ere”. •

Zerbitzua hobetzeko apustua

Izena emateko epea apirilean amaituko da

Gure Esku Dago ekaineko hitzordu handiaren zain.

Page 8: Beitu 103 - Euskera

8

TXAkURGUNe BAT TXAKURRAK ASKATZEKO

Argitu egin da makila gorriek mugatutako eremuaren sekretua

Tokiko Gobernu Batzordeak abenduan onetsi zuen azken araudia, eta horrenbestez,

txakurrak aske ibil daitezke Derion, baina horretarako mugatu diren eremuetan besterik ez. Uribe parkeko goiko aldean, Rementariñeko hasieran eta Ganbeko hariztian jarri diren hesolen eginkizuna da mugatzea txakurrak dituzten pertsonek eguneko 24 ordutan txakurrak aska ditzaketen eremuak. Hartara, berariaz baimendu da txakurrak aske ibiltzea eremu horietan; gainerako eremuetan, bide publikoetan edo pertsonak igarotzen diren

beste toki batzuetan, aldiz, uhalak eta lepokoa erabiliko dira txakurrak gidatzeko. Proiektu hori abiarazi da herritarrek parte hartzeko TA21eko foroetan eginiko bilerengatik, eta horri heldu aurretik, baloratu egin dira pertsona horien nahiz txakurrak kaleetan ibiltzeak eragiten dituen pertsonen ekarpenak. Eremu horiek seinaleztatu dira dagoeneko, eta espero dute erantzun egokia izatea. •

GUReA AReToko OIHALA ALTXATU DAJusgadoen eta Las herederas del sol dira antzezlan nagusiak

Gurea Aretoko udaberriko oihala altxatu da, eta antzerkiaren aldeko apustua egin dute.

Justi Larrañagaren Jusgadoen bakarrizketak emango dio hasiera apirilari, eta horren ondoren, Sutondoanen Las herederas del sol antzezlanaren txanda izango da, maiatzaren 4an eta 5ean. Euskal aktoreak soinean eramango duen pertsonaiak ikusle guztiei barre eragitea eta sentiaraztea du xede: 75 urteko amona da, ametsei uko egin behar izan zieten emakume borrokalarien belaunaldikoa. Sutondoan elkarte derioztarrak agertokira eramango du Ricardo López Aranda Kantabriako egilearen obra, eta horretan ere emakumeak dira protagonista (zazpi emakume eta gizon bat); antzezlana diktaduratik demokraziara igarotzeko trantsizio politikoko etapan kokatu dute, aldaketa sakonak

gertatu ziren prozesuan. Drama eta komedia nahasten ditu, eta bi ahizpa ezkongabeen istorioa kontatzen da, hirugarren ahizpa zenduaren seme-alabak hazi behar dituzte eta. Biek ala biek dituzte ideia oso argiak: ahizpetako batek muturreko eskuineko oinarriak erabiliz haziko du seme-alabetako bat, eta beste ahizpa, aldiz, errepublikanoa da. Fernando Ansoleagaren aginpena, Sutondoaneko emakumeek ostegunero egiten dituzte entseguak Kultur Birikan, hitzordu handi hori gogoan. •

Sutondoan buru-belarri dabil obraren estreinaldia arrakastatsua izan dadin

Page 9: Beitu 103 - Euskera

9

103 Zenbakia

Apirila2014

ZIRkULAZIoAReN GAINEKO ZERGAREN GARAIA DAIbilgailuen jabeek horien gaineko zergak ordaindu behar dituzte

Idatzi datak: ordaintzeko epea apirilaren 7an hasi eta ekainaren 13an amaituko da, eta

maiatzaren 19an kobratuko diete ordainagiria helbideratuta dutenei. Ibilgailuen gaineko udal zerga urtero ordaintzen direnetako bat da, eta gomendatzeko modukoa da ez ahaztea, zehapenak jar baitaitezke ez ordaintzeagatik. Beraz, bi hilabeteko epea zabalduko da zerga

ordaintzeko, eta egiten ez bada, jakinarazpena Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da. Horrexegatik, dei egiten zaie ibilgailuen jabe diren derioztar guztiei. Kargua egin ondoren, ordainagiria postontzira heltzen ez bada, Udalari eskatu beharko zaio kopia. Gure ogasunarekin betetzeko garaia da, guztiekin betetzeko garaia. •

LIBURUeN LIBURUTEGIALiburutegiaren datuak aztertu ditugu Liburuaren Eguna dela eta

Apirilaren 23a izango da irakurzaleen eguna. Jakin badakite irakurtzeko modurik onena

liburutegira joatea dela, batez ere garai honetan. Beituk gauza bera egin du, eta Joserrari gidatzen utzi dio, gehien dakienari, liburutegiko arduraduna da eta. Derioko Udal Liburutegiak hamabi mila liburu baino gehiago bildu ditu, eta horien artean, 6.712 gaztelaniaz daude eta bost mila baino gehiago euskaraz. Eta Internetek eta liburu elektronikoak kalte egin badute ere, liburutegiak ez du gehiegi nabaritu. “Haurrentzako gela bat dugu, intsonorizatua, eta bertan, txikienek jolasean ongi pasa dezakete. Ikasteko gela bat ere badago, eta azterketa-garaian bete egiten da” aipatu du Joserrak. Hala, hamasei mila erabiltzaile baino gehiago zenbatu ziren 2013an: “horietatik 2.593 atera ziren liburutegitik dokumenturen bat maileguan hartuta”. Horixe azaldu digu liburuzainak, eta gaineratu du guztira lau mila dokumentu baino gehiago eman zirela maileguan, liburuez gain beste batzuk ere atera daitezke eta. Gure liburutegiko txartela erabiliz, mota guztietako

dokumentuak har daitezke Euskadiko Liburutegien Sarean. Hartara, eskuratu nahi den liburua liburutegian ez badago, “Derioko liburutegira aldi baterako eramateko eska daiteke, liburutegien arteko maileguaren bitartez” azaldu du Joserrak. 2013an, haurrentzako liburuen mailegu-kopuruak eleberriena gainditu zuen lehenbizikoz, eta horiexek izan ziren gehien mailegatu ziren bigarrenak. Izan ere, guraso askok badakite irakurtzea oso garrantzitsua dela, eta horixe da Kadhijaren kasua, 7 urteko Ismaelen ama da eta. Joserrak dioenez, astero erabiltzen ditu bere txartela eta semearena, haurraren adinerako egokiak diren liburuak eskatzeko helburuz. Beraz, irakurtzen dutenak eta liburutegi-zerbitzuak erabiltzen dutenak horrela jarraitzera animatu besterik ez dago; eta hori egiten ez dutenei, ordea, aholkatu behar zaie apirilaren 23a ospa dezatela liburutegira joanez eta bazkide bihurtuz, doakoa baita, irakurtzea bezalaxe. •

Page 10: Beitu 103 - Euskera

10

UNTZA MeNDIk BIDEA EGIN DU

Erakusketa batean bildu dituzte irteeretako argazkiak

Untza Mendi Taldeak, 2014ko jardueren barruan erabaki zuen Santiago bidearen

zati bat egitea eguraldi zakarra zegoen egun batean. Zehazki, Santo Domingoko gainetik Lutxana-Barakaldorainoko 17 km-ko tarteari ekin zion. Bide enblematikoak gure lurralde historikoan duen ibilbidea ezagutzeko xedez, Bilbo hiribilduko toki ezagunetara hurbildu ziren irteera horretan; esaterako, Mallona bidarrietan (Santiago Bidearen Bizkaiko lagunen egoitza bertan dago) eta San Antón zubian izan ziren, Kobeta mendirantz abiatu aurretik. “Iparreko Bidea” tartea aukeratu

dute; zortziehun kilometro baino gehiago dira, eta “Bide Frantsesa” bezain ibilbide zaharra da. Halaber, gero eta erromes gehiagoren urratsak berreskuratzen ari da, Irunetik hasita (bertan hasten da), Markinatik igarota (bertatik sartzen da Bizkaira) eta Santiagon amaituta. Untza Mendi Taldeak bere ekimenekin lotutako beste jarduera bat antolatu du: argazki erakusketa bat. Beste irteera batzuen argazkiak bildu dituzte, eta ikusgai egongo dira apirilaren 29ra arte, Kultur Birikan. •

eRMANDADeAk BERROGEITA HAMAR URTE EGIN DITU

Omenaldia egin zieten fundatzaileei batzarrean

Aurten dugu Derioko San Isidro parrokiako ermandadea eratu zeneko 50. urtemuga,

hau da, 1964an sortu zuten. Gaur egun, 903 bazkide dira, eta 2.327 onuraduni ematen die zerbitzua. Eskakizun bakarra da 44 €-ko kuota ordaintzea urtean, eta zenbateko horrekin familia osoa estaltzen da. Urteko batzarra martxoan egin zen, eta bazkide asko bertaratu ziren, aurreko urte batzuetan baino gehiago; bertan, omenaldi txiki bat egin zieten lehen Zuzendaritza Batzordeko bi kideri eta zendutako beste bi kideren alargunei. Taldea sortu zuten Derioko familia bazkideen ehorzketa merkatzeko asmoz. Baina sostengu

nagusia zera da, senide bat galtzeko kinka zailean laguntzea, aholkuak ematea eta sortzen diren gastuei aurre egitea. Hala, ermandadeak honako hauek dakartzaten gastuak hartzen ditu bere gain: lurperatzea edo erraustea, hileta eta irteera-meza gure parrokian egitea, oroigarriak eta hileta-zerbitzua. Beste gastu hauei ere aurre egiten die: agentzia-eskubidea eta erregistro zibila, edota zendua gure probintziaren barruan lekuz aldatzeak ekar ditzakeen gastuak. •

Page 11: Beitu 103 - Euskera

11

2014ko aurrekontuaren helburua zerbitzu publikoak bermatzea da, kalitateari eutsita, eta enplegua zein Gizarte Zerbitzuak sustatzea. Adierazi dute zuhurtasunez prestatu dela, eta lasaitu ederra ematen duela udal kutxak onbideratuta egoteak.

ONETSI DA 2014ko AURRekoNTUA7.265.767,90 eurokoa da aurten

Onetsi dute jada 2014ko aurrekontua. Martxoaren egin zuen aurrera EAJ-PNVko

gobernu taldearen zein PPko zinegotziaren aldeko botoekin, eta Bilduk nahiz PSOEk aurkako botoa eman zuten. Ogasuneko zinegotzi Aitor Badaiak azpimarratu zuenez, aurrekontua “prestatu da herritarrei kontsulta egiteko epea amaitutakoan, eta xede nagusia da tokiko administrazioa eta bere tresnak herritarrei hurbiltzea”. Harrera ona izan du herritarren partaidetza lortu eta gardentasuna zein komunikazioa hobetzeko lehen urrats horrek, nahiz eta kritikoek nabarmendu duten ibili beharreko bidea luzea dela. Beste alde batetik, azpimarratu zen herri ikastetxea handitzeko azterlana, aurten egingo dena, eta adierazi zuten Doneztebe Aretoa udal txoko gisa egokitzeko lanak laster bukatuko direla, derioztarrek uda baino lehen izango baitute eskura. Era berean, energia aurrezteari dagokionez, eraginkortasunari buruzko azterlana egin ostean, eta Europako araudia betetze aldera, argiztatze-sistema berregituratuko da; horren ondorioz, kontsumoan % 50 aurreztuko da.

Jarduketa-ardatz nagusiakLehentasuna emango zaio kalitateko

udal zerbitzuak eusteari eta udalerriko beste eremu batzuetara zabaltzeari. Halaber, egoera ahulenean daudenekiko konpromisoa berretsi da, eta laguntzak sakon kontrolatzea lehentasuna izango da. Ildo horretatik,

gizarte-jantokiari eutsi diote, eta Udalaren sei etxebizitza gaituko dira arazoak dituzten familiek ordaintzeko moduko alokairu bat eskura dezaten, Cáritasen Eguzkilore fundazioaren bidez. EGAZ Txorierriren bitartez egingo da lan enplegua sustatzeko, eta prestakuntza- zein lan-eskaintzak egingo dira. Aurreko ekitaldian sortutakoari eutsiko zaio (gizarte-jantokiko langileak, begiraleen prestakuntza), eta Txorierri eskualdeko Enplegu Plana garatuko da. Inbertsioen harira, azpimarratzekoa da Artxibo Historikoa lekualdatu dela eta Kultur Birika kokatu dela, udaletxean toki nahikoa ez zegoelako. Herritarren eskaerei erantzuteko, inbertsioak egingo dira herri ikastetxeetan, argiterian eta kiroldegiko kanpoko pistetan. •

Tokiko Agenda 21

Agenda Local 21

Tokiko Agenda 21Agenda Local 21

Lehenbizikoz, parte hartu ahal izan da aurrekontua egiteko prozesuan

Page 12: Beitu 103 - Euskera

12

DeRIoZTARRA NAIZ, BIZI NAIZEN TOKIAN BIZI NAIZELA

Madrilen bizi da, kultur aniztasuna ematen dion hirian

Madrilek bila zebilen lan-proiekzioa eman dio Asier Ugalderi, eta berak dioen bezala,

“begirunezko giroan kultur aniztasuna” eman dion hiriari bera adoptatzen laga dio. Hori bai, ez du sorterria ahaztu, “oso garrantzitsua baita iparra ez galtzeko” gogorarazi digu. Eta bera Deriokoa da, non dagoen ere. Premisa horrekin heldu zen Madrilera: ez zuen lanik, ez zuen inor ezagutzen, maleta bat zeraman eta berme bakarra familiaren sostengua zen. Hala ere, nahikoa izan zen aurrera egiteko. “Hartu nuen erabakia ez zen ezohikoa izan; neuk egin dudan bezalaxe, beste batzuek ere egin dute eta. Aurreko belaunaldiek egin zuten, nirea egin zuen, eta gaurko egunez, belaunaldi

berriek ere egin behar dute. Gainera, aukera bideragarriena zen, nahiz eta familia urrun utzi behar nuen”. Eta denborak frogatu dio “distantziak eragiten duela maite dituzunak askoz gehiago baloratzen, eta lotura sendotu egiten da”. Ugalderen ustez, beste hiri batean bizitzea egungo gizartearen opari handienetako bat da, eta bertan murgildu zen, Madrilen. “Esperientzia aberasgarria da, beste jatorri eta kultur batzuetako jendearekin harremanetan zaudelako”; are gehiago Madrilen, hilabeteak behar izan baitzituen madrildar bakar bat ere ezagutzeko.

Gure lurraren enbaxadoreAniztasun handi horretan

gizarteratzeko, Ugaldek gomendatzen du “esentzia ez galtzea eta harrera egiten dizun gizartearen ohiturak barneratzea”, zure lurraren enbaxadore bihurtzeaz gain. Ugaldek Derio berria partekatu du lagunekin: “asko hazi da, baina herri txikien berotasunari eta lasaitasunari eusten die”. Hegazkinak buruen gainean hegan egiten ikusteak harritu bazituen ere, lagunek diote herria gustuko dutela, baita “mendi berdeen bi ilaren artean egotea edota baserrien inguruan paseatzeko eremuak ere”. Orobat, azpimarratu du txakolin derioztarrak ere arrakasta izan duela Madrilen, eta aitaren bakailaoa pil-

Page 13: Beitu 103 - Euskera

103 Zenbakia

Apirila2014

1313

Izena

Bizitokia gaur egun: Lanbidea: Asier Ugaldek lan-aukera hobeak eta kultur aniztasuna topatu zituen Madrilen, egunero-egunero aberasten duen begirunezko giroan. Baina ez du ahaztu bere jatorriak ezberdina denera irekita egoteko pentsamoldea eman diola. Hemen bizi zenean bezain etxetiarra da orain; izan ere, ziurtatu digu hiri handi batean bizi daitekeela eta bizimodu lasaia izan dezakeela. Distantzia gorabehera, senideekin duen lotura sendotu egin da pertsonak askoz gehiago baloratzen dituelako, pertsonek egiten dutelako handi herria.

pilean zein amaren txipiroiak bezainbeste goraipatzen dute. Horren harira, Ugaldek aitortzen du “gauza txiki horiek eragiten dute zure lurrarekin sentimentalki lotuta jarraitzea”. Eta urrunetik Derio txikiago ikusten ote den galdetutakoan, Asierrek oroigarri ederra eman digu: “herriak ez dira txikiegiak, eta hiriak handiegiak ere ez. Garrantzitsuenak bertan bizi diren pertsonak dira. Herritarrek egiten dute handi herri edo hiri bat. Derio ez da inoiz txikia izan, eta Madril ez da inoiz handiegia izan”. •

Urrun bizi bazara, loturak are sendoagoak dira

Madril (hiri ugari bakar batean bilduta)

Hiriburuan denontzako giroak eta tokiak daude; izan ere, Asierren arabera, Madril bat dago herritar eta bisitari bakoitzeko. Ugaldek gomendatzen du maiatzean bisitatzea hiria: “ez du hotzik

egiten, ezta beroa ere, eta hiriko argia berezia da”. Eta igandea bada, hobe, “La Latinako eta austriarren Madrilgo kale eta auzietan galtzeko aukera ezin hobea delako”. Debod tenplua du gogokoen;

Egiptoko benetako santutegi bat da, eta herrialde horretako gobernuak oparitu zion Madril hiriari. Harriz harri eraman zuten bertara. Dena den, gauez harrapa daitekeena da posta-txartelik onena, Alkalako atera begira, Zibeles, Metrópolis eraikina eta Kale Nagusia atzealdean. Buen Retiro parkea, hiriko birika, ere ez

da ahazteko moduko txokoa, eta Prado pasealekua ere, lorategi botanikoa barne. Toki ederrak dira liburu bat irakurtzeko. Eta Madril peto-petoenaren esentzia ezagutzeko, El Retiro tabernara joatea gomendatu digu. Santa Ana kalean dago, Rastroaren ondoan, eta madrildar jator batek zerbitzatzen ditu aperitiboak eta txorrotako bermuta.

Page 14: Beitu 103 - Euskera

14

BERRITASUNAK SAN ISIDRoNItxura ona duen jai-egitarauaren aurrerapena

Jai Batzordeko kideak buru-belarri ibili dira aurten ere, jaiei koska bat estuago egiteko.

Lanez gainezka dabiltzan bileretako batean, aurtengo jaietan izango diren berritasunak aurreratu dituzte. Askotariko kontzertuez eta herrian ospetsu bihurtu den pintxo poteaz landa (Fabe de Fuka txarangak lagunduta aurten), kaleko antzerkia eta koadrilen arteko lehen lehiaketa ere egingo dira. Parte-hartzaileek zenbait proba gainditu beharko dituzte jaiek aurrera egin ahala, eta irabazleek 300 euroko saria jasoko dute. Bigarren gelditzen direnek, berriz, 100 euroko saria izango dute. Eskakizun bakarra da, batetik, 16 urtetik gorakoa izatea, eta bestetik, aurretik izena ematea [email protected] helbidera idatzita. Beraz, ahotsak berotzeko, burua trebatzeko eta luzapenak egiteko garaia da, ez baitakigu zein proba egin beharko duten. Herri bazkaria 2014ko jaietako beste berritasun

bat da. Igandean izango da, bazkalondoa lasaia izan dadin, hots-probarik gabe. Karpa handitu egingo da, iazko kontzertuetan eta herri bazkarian toki aldetik estu ibili zirelako. Halaber, jarduera hori egiten dutenek bi aukera izango dituzte: batetik, betikoa, hau da, aulkia eta lekua alokatzea nork bere jana dastatzeko; eta bestetik, berritasuna, erosozale edo gastronomia lanetan minutu bat ere galdu nahi ez dutenentzat, hots, mahai atonduan sukalkiaz gozatzea, prezio merkean. •

Sukalkiaz gozatu ahal izango da, mahai atonduan.

Page 15: Beitu 103 - Euskera

15

103 Zenbakia

Apirila2014

MIHILUZeReN BESTE EDIZIO BAT

Parte-hartze handia azpimarratu behar da aurten

Aurreko bi urteetako ikusleen erantzuna eta parte-hartzea ikusita, erabateko arrakasta

izaten ari da Mankomunitatearen ekimena, euskararen erabilera eskola-ordutegitik kanpo sustatzea xede duena. Sariek eta ongi pasatzeko gogoek eragin dute 37 bikotek izena ematea gure herrian, eta horiez gain, Txorierri osoan beste 94 bikotek ere egin dute bat. Aurten, garaileek Warner parkera egingo duten bidaiaz gozatuko dute; bigarren tokian geratzen direnak Nafarroako Senda Viva parkera joango dira, eta hirugarrenak, aldiz, Donostiako Aquariumera eta Planetariumera.

Larrabarri baserria hautatu zuten lehen proba kanporatzaileak egiteko. Finalerdiak apirilaren 11n izango dira Zamudion eta Lezaman, eta azken hitzordu nagusia etxean bertan izango dugu: Kultur Birikan, maiatzaren 9an. •

JAJA TRoUPe FOLKLOREA DIBULGATZENTopaketa bikoitzera bertaratu zen Arandan eta Arandillan

Horra hor Jaja Troupekoak Burgosen, Aranda de Dueroko Kultur zinegotziarekin.

Bertako dultzaineroen topaketara gonbidatu zituztenez, ez zuten apenas pentsatu eta Gaztelako lurretara abiatu ziren. Jantziak, musika, alaitasuna, dantza... eta denbora eraman zituzten. Euria gorabehera, jaia ez zen gainbehera etorri. Chopo dultzaineroak (Txopo deitu beharko genioke, oso ongi moldatu baitzen talde derioztarrarekin) ahal izan zuen guztia egin zuen eguna ezin hobeki alaitzeko, eta ez ziren falta izan jateko eta ardo onak, ezta musika eta dantza are hobeak ere. Jaia Arandan hasi zen, baina erakustaldi handia hurbileko Arandilla herrian izan zen (Kike gida derioztarraren herria); bertan, anfitrioi bikainek

gure herritarrei gozarazi zieten, eta goizeko ordu bietara arte eutsi zioten. Kultur topaketa paregabea izan zen, eta soinuak eta dantzak baino zerbait gehiago batu zuen: jatorri bakoitzaren kultur identitatean ahalegin guztia jartzen duten pertsonak harremanetan jartzeko balio izan zuen. •