BEHAKETA KRITIKOA.docx
Transcript of BEHAKETA KRITIKOA.docx
UPV/EHU
BEHAKETA KRITIKOA
OSASUNA ETA JARDUERA FISIKOA
SAN VIATOR IKASTETXEKO KIROL KLUB-A
EGILEA: Asier Anda
IRAKASLEA: Juan Jose Sistiaga
DATA: 2015/03/16
AURKIBIDEA
SARRERA………………………………………………………….………...3 orr.
ANTOLAMENDUA………………………………………………………….4 orr.
INSTALAKUNTZAK…………………………………….………………..…5 orr.
Instalakuntzen informazioa……………………………………..……..5 orr.
Hausnarketa………………………………………………………...….8 orr.
JARDUEREN ANTOLAKETA………………………………………….…...9 orr.
HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK………………………………………..11 orr.
ERANSKINAK………………………………………………….…….............12 or.
2
1-SARRERA
Behaketa kritiko hau egiteko aukeratu dudan eskola, San Viator Ikastetxea da.
Umea nintzenean bertan ikasi nuen eta, gainera, aurten Practicum III-a bertan egin nuen
soin-hezkuntzako irakasle batekin. Nire ustez behaketa on bat egiteko oso garrantzitsua
da aztertuko duzun tokia eta “sozietatea” ezagutzea eta hau ikusita, erabaki nuen
betidanik kontaktuan egon naizen eskola honi buruz egitea.
San Viator ikastetxea Gasteizen kokatuta dago, zehazki San Viator kalearen eta
Bolibia kalearen artean. Ikastetxearen inguruan, “San Andres”, “el Pilar” eta “Europa”
gizarte etxeak aurki ditzakegu. Ikastetxearen inguruan beste ikastetxe publiko eta
pribatu aurki ditzakegu, adibidez: Unamuno, Padre Orbiso, etab.
Ikastetxea ikasketa maila ugari eskaintzen ditu, ikastetxeko txikienak bi urteko
geletan daudenak dira, lau gela dituzte umeentzako, baina proiektu honek urte honetan
hasi da, horregatik gelak sortzeko iazko gimnasio zaharrak kendu zituzten. Ondoren
Haur Hezkuntza doa, 3 urtetik 6 urteraino. Lehen Hezkuntzarekin, hasten da
derrigorrezko hezkuntza, 6 urtetik 12 urteraino. Derrigorrezko hezkuntzaren bigarren
maila D.B.H izango da eta azkenik batxilergoa. Hau da kurtso osoak eskaintzen ditu
ikastetxe honek; 1200 ikasle inguru ikasten dute eskola honetan.
Esan dezakegu, San Viator ikastetxea handia dela. Denetarik dauka, liburutegia,
hezkuntza bereziko gela, informatika gela, laborategia, areto nagusia, batzarretako gela,
teknologia gela, anitza gela, bi kapela, jantokia, senda-gela, psikomotrizitate gela, futbol
zelaiak, gimnasioak, polikiroldegi bat.
3
Behaketa kritiko honen bidez ikastetxe honetan jarduera fisikoa nola suztatzen
den analizatu nahi dut. Jarduera fisikoaren antolamendua, instalakuntzak eta jardueren
antolaketa aztertuko dira. Gainera hausnarketa bat egin ondoren, saiatuko naiz,
informazio ezberdina jaso eta analizatu eta gero, hobekuntza proposamenak egiten.
San Viatorreko kirol klub informazioa hurrengo web orrialdean hartu daiteke:
http://www.clubdeportivosanviator.com/
2-ANTOLAMENDUA
San Viator Ikastetxeak eskaintzen dituen jarduera fisikoak mota askotakoak dira
(aurrerago aztertuko dira). Jarduera fisiko guzti hauek sustatzen eta antolatzen
zuzendaritza-batzorde bat arduratzen da. Batzorde horretan kirol-koordinatzaile bat da
nagusiena. Bere atzetik, presidente eta presidenteorde bat daude. Azkenik, zuzendaritza-
batzorde honetan beste sei kargu gehiago aurki ditzakegu: xakeko kordinatzailea,
idazkaria, futboleko bitartekoa, saskibaloiko bitartekoa, diruzaina eta komunikazioaren
arduraduna.
San Viator Ikastetxeko kirol klub-an hartzen diren erabakiak zuzendaritza-
batzorde honen esku daude. Esan beharra dago, kirol koordinatzailea ikastetxearekin
kontratua duela eta hartzen diren erabaki edo proposamen guztiak eskolako zuzendari
nagusia bere baimena eman behar duela.
Hala ere batzorde honek (ikastetxearen baimenarekin) egiten dituzten proposamen
guztiak familien aprobazioa behar dute martxan jarri ahal izateko. Gainera, hitzematen
dute proposatutako “Beste kirol ekintzetan interesa egongo balitz ,partehartzaile
kopuru nahikoa eta bere garapenerako kirol instalazio egokiak izando bagenitu,
proposamen ezberdinak aztertuko genituzke.1”
1 Inskripzio orritik hartutako esaldia
4
3-INSTALAKUNTZAK
3.1-Instalakuntzen informazioa
Instalakuntzei dagokionez, San Viator ikastetxeak instalakuntza asko ditu bertan
proposatzen diren kirol ekintzak martxan jartzeko:
Klaseko ordutegitik kanpo, saskibaloiko taldeak polikiroldegi handi batean
entrenatzen eta jolasten dute. Bertan saskibaloiko 4 zelai daude eta hainbat talde
entrenatzen dute egunero. Polikiroldegian, gainera, eserleku asko daude nahi duenak
klaseak edo partiduak ikustera joateko.
San Viator ikastetxeko futbol taldeek belar artifizialezko zelai batzuetan
entrenatzen eta jolasten dute. 9 urte baino gutxiagoko umeez osatutako taldeek “Futbol
5” belarrezko zelai txiki batean (aurten eraikitakoa) jolasten dute. Benjaminetik aurrera,
“futbol 11”-ko zelai handian entrenatzen dute.
5
Beste aldetik, eskolak gela bat astero xakera jolasteko uzten du. Lehen
Hezkuntzako lehenengo kurtsotik aurrera adina ezberdineko umeak eta helduak ikasten
eta praktikatzen dute xakean jolasten. Eskolan urtero (apirilan) antolatzen da “Torneo
San Viator de Ajedrez” izeneko txapelketa bat ume (“Torneo de promesas infantiles
escolares”) eta helduentzako.
San Viator ikastetxeak ere eskaintzen du umeei judo praktikatzeko aukera.
Astelehenetik ostiralera (6-12 urte artekoek astelehen eta ostiraletan eta 12-16 urtekoek
astearte eta ostegunetan) judo klaseak eskaintzen ditu eskolak. Klase hauek eskolako
gimnasioan egiten dira; gimnasio hau eskola-ordutegian Gorputz Hezkuntzako
irakasleek erabiltzen dute haien saioak martxan jartzeko. Gimnasio erdia tatamiz beteta
dago eta horregatik izan daiteke aproposa judo klaseak emateko. Gainera, multikiroleko
entrenatzaileek erabiltzen dute batzuetan haien saioak antolatzeko; bertan era askotako
materialak erabili daitezke klaseak antolatzeko: bankuak, horma-barrak, koltxonetak eta
eskolak eskaintzen dituen materialak (pilotak, baloiak, zapiak, konoak, etab).
6
Azaldutako instalazioak eskola-ordutegitik kanpo kirol-ekintzak egiteko erabiltzen dira eta
antolatutako saioak ez daudenean ikasleen zerbitzura jartzen dira. Esan beharra dago, San
Viator Ikastetxeak beste zelai batzuk eskaintzen dituela ikasleei eskola-ordutegitik kanpo
(17:00-tik 21:30-ak arte) jolasteko eta jarduera fisikoak egiteko. Breazko (harrizko)
saskibaloiko hiru zelai eta “futbol 5”-ko beste zelai bat esaterako.
Larunbatetan eta igandetan (partidua dagoenean) aztertutako instalakuntzak
erabiltzen dira partiduak jolasteko. Gainera, San Viator Ikastetxeak hitzarmen kontratu bat
du Real Sociedad erakundearekin eta igande goizetan (10:00-tik 13:00 orduak arte)futbol
zelaia erabiltzen dute haien Gasteizko fitxaketak (8-12 urte arteko umeak) entrenatzeko.
Horren truke Real Sociedad-ek eskaintzen dio eskolari: arropa, Anoetako sarrerak, haien
profesionalen behaketa (entrenatzaileei laguntzeko), dirua, etab.
Beste aldetik, eskolako ordutegian instalakuntza guzti hauek ere erabiltzen dira. Praktiketan,
Gorputz Hezkuntzako irakasle batekin bertan egon naiz eta irakasleak gimnasioa,
7
polikiroldegia eta belarrezko futbol zelaia erabiltzen zuen bere saioak prestatzeko. Gainera,
jolas-orduan (11:00-11:35 DBH-koek eta 11:35-12:05 Lehen Hezkuntzakoek) umeak erabili
ahal dute jolasteko.
3.2-Hausnarketa
Nire ustez, San Viator Ikastetxeak asko eboluzionatu du instalakuntzei dagokionez. Orain
dela ez hain asko eskola ez zuen polikiroldegirik ezta belarrezko futbol zelairik ere. Ia urtero
(aurten “futbol 5”-ko belarrezko zelai berria eraiki dute) hobekuntzak egiten dira arlo
honetan eta familiak asko eskertzen dute neurri hauek. Hau ikusita, esan dezakegu
instalakuntzak oso egokiak direla; gainera garrantzi handia ematen zaio instalakuntzen
babesari eta hori haien egoera onaren arrazoi bat izan daiteke.
Beste aldetik, eraikuntza berriekin lortu da nahiko instalakuntza egotea bai entrenatzeko
bai lagunekin klasetik irtenda jolasteko. Lehen esan dudan bezala, eskolan beste hainbat
jarduera fisikoak egiteko zelai daude, bertan entrenamenduak ez direla egiten, eta ikasleen
zerbitzura jartzen direla. Instalakuntza hauek erabili ahal dira jolas orduan eta eskola
orduetatik kanpo (17:00-tik eskola ixten den arte) eta hori dela eta egunero ikus dezakegu
umeak eskola orduetatik kanpo jarduera fisikoak egiten eskola honetan.
Alde txarren bat aipatzeko, nire ustez gimnasioa txikiegia da judo praktikatzeko. Judoko
teknikak ikasteko tatamia beharrezkoa da mina ez hartzeko, baina gimnasioko tatamiak
bakarrik gimnasio erdia babesten du.Hala ere, judo klaseetan ume gehiegi ez
daudenez,momentuz ez dago arazorik.
4-JARDUEREN ANTOLAKETA8
Lehen azaldu denez San Viator Ikastetxeak eskaintzen ditu futbol, saskibaloi, judo eta xake klaseak. Hurrengo taulan (San Viator eskainitakoa) azaltzen dira jardueren antolakuntza.
Maila Ekintza Taldeak Entrenamnedua Ordutegia
LH 1 mutil. neska. edo mistoa
MULTIK. 1 Astelehen eta asteazken
De 17,00 a 18,00
LH.2 mutil. neska. edo mistoa
MULTIK. * 1 Astearte eta ostegun
17,00 - 18,00
LH.3 mutil. neska. edo mistoa
F-5 2 Asteazken eta ostiraletan
17,00 - 18,30
LH.3 eta 4. mutil. neska. edo mistoa
Saskibaloia 2 Astearte eta ostegun
17,00 - 18,30
LH 4. mutil. neska. edo mistoa
F-5 2 Astearte eta ostegun
17,00 - 18,30
LH 5. Eta 6. mutil. neska. edo mistoa
F-7 3 Asteazken eta ostiral 17,00 - 18,30
LH 5. Eta 6. mutil. neska. edo mistoa
Saskibaloia 3 Asteazken eta ostiral 17,00 - 18,30
DBH 1. eta 2. Fútbol 2 Astearte eta ostegun
18,30 - 20,00
DBH 1.,2.,3., ETA 4. Neska F-7 1 Asteazken eta ostiral 17,00 - 18,30
DBH 3. eta 4. Fútbol 2 Astearte eta ostegun
20,00 - 21,30
BATX. 1. eta 2. Fútbol 2 Astelehen, asteazken eta ostiral
20,00 - 21,30
LH. 1.go mailatik gora Xake 1.Partaide-maila eta adinaren arabera
Ostiraletan 17:30 – 19:00
LH.-koek Judo 1 Astelehen eta asteazkenetan
17:30-18:30
DBH-koek Judo 1 Astearte eta ostegunetan
17:30-18:30
Lehen azaldu dudan bezala, jarduera fisiko guzti hauek antolatzeko zuzendaritza-
batzorde bat dago. Gainera, antolakuntza hau eta hartzen diren erabaki guztiak, San Viator
Ikastetxeko zuzendari nagusien baimena behar dute. Beste aldetik, San Viator kirol klub-ak
bere hitzeman ematen du familien proposamenak entzuteko eta behar bada programa
9
aldatzeko haien beharren arabera. Esan beharra dago klub-ak hartzen dituen erabaki guztiak
familien aprobazioa behar dutela martxan jarri ahal izateko.
5-HOBEKUNTZA PROPOSAMENAK
10
San Viator kirol klub-aren informazioa (web gune ofizialetik hartuta eta kirol
koordinatzailea emandakoa) aztertu eta gero, konturatu naiz ia ez dela osasunari buruz hitz
egiten. Nire ustez hori izan beharko zen helburu nagusiena eskola bati buruz hitz egiten ari
garela kontuan izanda. “La propia inactividad es considerada como un factor de riesgo
para las enfermedades modernas (Powell, Thompson, Caspersen y Kendrick, 1987; Ti ttel e
Israel, 1991)” eta hori ikusita esan genuke ikastolek paper garrantzitsu bat dutela egoera
honi aurre egiteko.
Gorputz Hezkuntzarekin gertatzen den bezala, ikastolako kirol klub baten helbururik
nagusiena umeek jarduera fisikoa praktikatzeaz gain, hauekin disfrutatzea bere bizitzan parte
bat izateko izan beharko zen. Horrela lortuko genuke, osasun aldetik, jarduera fisikoak
eskaintzen dituen milaka abantailak disfrutatzea. Hau guztia egon beharko zen programan
oso ondo azalduta familiak eta entrenadoreak argi ikusteko eta arlo horretan lan egiteko.
Beste aldetik, nire ustez hobekuntza egoki bat izan daiteke beste jarduera fisikoak
eskaintzea San Viator kirol-klubaren programazioan. Hiru hilabetez egon naiz eskolako
umeekin kontaktuan Practicum III-an; denbora horretan konturatu nintzen ume asko beste
eskola edo kirol klubetara joaten zirela jarduera fisiko ezberdinak praktikatzera. Idei ona
izan daiteke adibidez gimnasioa dantza saioak egiteko edo eskolako areto nagusia antzerki
klaseak egiteko proposatzea. Horrela lortuko genuke ume gehiagoei jarduera fisikoak
egiteko aukera ematea.
Esan beharra dago ikastola honetako “futbol infantil” talde bateko entrenatzailea
naizela. Instalakuntzei dagokionez eskertzekoa da ematen zaien garrantzia baina, materialen
kontuan San Viator kirol klub-a hobekuntza handiak lortu beharko zuten. Jarduera fisikoetan
erabiltzen diren material batzuk nahiko zaharrak dira eta ez daude egoera oso apropos
batean. Nire ustez, beste programa berri batekin hasi baino lehen, beharrezkoa izan beharko
zen dirua material berrietan erabiltzea; hauek instalakuntzak bezain garrantzitsuak direlako
jarduera fisikoak modu egoki batean martxan jartzeko.
11
6-ERANSKINAK
1.ERANSKINAAurtengo Inskripzio orrialdea
12
INSCRIPCIÓN PARA PARTICIPACION DEPORTIVA EN COMPETICIONES ESCOLARES 2014-15
Curso Modalidad grupos entrenamiento Horario
1º E.P. masc. fem. ó mixto
INICIACIÓN DEPORTIVA
Según nº inscritos
Lunes y miércoles De 17,00 a 18,00
2º E.P. masc. fem. ó mixto
INICIACIÓN DEPORTIVA
Según nº inscritos
Martes y jueves De 17,00 a 18,00
3º E.P. masc. fem. ó mixto
FÚTBOL SALA 2 - 3 Miércoles (en función grupo catequesis*) y Viernes
De 17,00 a 18,30
3º Y 4º E.P. masc. fem. ó mixto
BALONCESTO Según nº inscritos
Martes y jueves De 17,00 a 18,30 (*18,00 a 19,30)
4º E.P. masc. fem. ó mixto
FUTBOL 7 2 Martes y jueves De 17,00 a 18,30
5º Y 6º E.P. masc. fem. ó mixto
FÚTBOL 7 2 - 3 Miércoles y viernes De 17,00 a 18,30
5º Y 6ºE.P. masc. fem. ó mixto
BALONCESTO 2 - 3 Miércoles y viernes De 17,00 a 18,30
1º y 2º ESO FÚTBOL 2 - 3 Martes y Jueves De 18,30 a 20,00
Desde 1º eso hasta 2º bach.
BALONCESTO Según nº inscritos
Según disponibilidad de instalaciones, entrenadores y participantes
Según disponibilidad de instalaciones, entrenadores y participantes
1º, 2º, 3º y 4º ESO FEMENINO
FÚTBOL 7 1 - 2 Miércoles y viernes De 17,00 a 18,30
3º y 4º eso FÚTBOL 2 martes y jueves Martes y jueves de 20,00 a 21,30
1º y 2º bach. FÚTBOL 2 Lunes, miércoles y viernes De 20,00 a 21,30
A partir de 1º E.P. AJEDREZ Según inscripción, nivel y edad
Según nivel y edad
EL DESARROLLO DE LAS ACTIVIDADES SERA HASTA MAYO DE 2015 INCLUIDO.Estudiaremos cualquier otra actividad deportiva que os pueda interesar si disponemos del número suficiente de participantes así como de instalaciones adecuadas para su desarrollo.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Nombre y Apellidos:----------------------------------------------------------------- Fecha nacimiento .......................................
Firma del padre ó madreCurso y clase en 2014-15:-------------------------------
13
Modalidad deportiva:-----------------------------------
Teléfono de contacto:_____________________
IMPRESCINDIBLE (PARA LAS NUEVAS INSCRIPCIONES) ADJUNTAR UNA FOTOCOPIA DEL D.N.I. 0 LIBRO DE FAMILIA DEL PARTICIPANTE CON LA HOJA DE INSCRIPCION.
ENTREGAR ANTES DEL DIA 6 DE JUNIO A PEPE o PORTERÍA.
ESKOLA TXAPELKETETAN KIROL PARTE-HARTZEA 2012-13
Ekintzak, taldeak eta ordutegiak 2012-13
Maila Ekintza Taldeak Entrenamnetua Ordutegia
LH 1 mutil. neska. edo mistoa
MULTIK. Kopuruaren arabera Astelehen eta asteazken
De 17,00 a 18,00
LH.2 mutil. neska. edo mistoa
MULTIK. * Kopuruaren arabera Astearte eta ostegun
17,00 - 18,00
LH.3 mutil. neska. edo mistoa
F-5 2 - 3 Asteazken eta ostiraletan (talde katekesi * arabera)
17,00 - 18,30
*(18,00 – 19,30)
LH.3 eta 4. mutil. neska. edo mistoa
Saskibaloia Kopuruaren arabera Astearte eta ostegun
17,00 - 18,30
LH 4. mutil. neska. edo mistoa
F-5 2 Astearte eta ostegun
17,00 - 18,30
LH 5. Eta 6. mutil. neska. edo mistoa
F-7 2 - 3 Asteazken eta ostiral 17,00 - 18,30
LH 5. Eta 6. mutil. neska. edo mistoa
Saskibaloia 2 - 3 Asteazken eta ostiral 17,00 - 18,30
DBH 1. eta 2. Fútbol 2 - 3 Astearte eta ostegun
18,30 - 20,00
14
Conforme a la LO 15/1999, de Protección de Datos, le informamos que sus datos personales, así como los que facilite de menores de edad cuya representación le corresponde, se incluirán en los ficheros de CLUB DEPORTIVO SAN VIATOR para la finalidad de mantener el contacto con Ud. y gestionar la participación en las actividades lúdico-deportivas organizadas por el Club.
Según los arts. 5.1 y 11 LOPD, le informamos que los datos serán comunicados a terceras entidades para fines directamente relacionados con la actividad, como: Dpto. Deportes DFA para la gestión de las competiciones de deporte escolar; Federaciones deportivas para la gestión de las competiciones de deporte federado y ficha federativa; clubes convenidos para la gestión de la trayectoria deportiva.
Informamos igualmente que en las actividades se podrán hacer fotografías y/o videos que podrán ser colgados en la página web, tablón de anuncios y perfiles que el Colegio San Viator posea en cualesquiera redes sociales, así como a los sponsors para informar sobre la actividad y formar parte de la memoria fotográfica/videográfica
DBH 1.mailatik BATX 2. urterarte
Saskibaloia Kopuruaren arabera Kirol instalazio, entrenatzaile eta partehartzaileen arabera
Kirol instalazio, entrenatzaile eta partehartzaileen arabera
DBH 1.,2.,3., ETA 4. Neska F-7 1-2 Asteazken eta ostiral 17,00 - 18,30
DBH 3. eta 4. Fútbol 2 Astearte eta ostegun
20,00 - 21,30
BATX. 1. eta 2. Fútbol 2 Astelehen, asteazken eta ostiral
20,00 - 21,30
LH. 1.go mailatik gora Xake Partaide-maila eta adinaren arabera
Maila eta adinaren arabera
IZEN PARTAIDETZA KIROL ESKOLA LEHIAKETA 2014-15 IN
EKINTZEN GARAPENA 2015. MAIATZARARTE IZANGO DA.Beste kirol ekintzetan interesa egongo balitz ,partehartzaile kopuru nahikoa eta bere garapenerako kirol instalazio egokiak izando bagenitu, proposamen ezberdinak aztertuko genituzke.
--------------------------------------------------------------------------------------
Izen-abizenak:----------------------------------------------------------------- Jaiotze data: -------------------------------
Ama edo aitaren sinaduraDatorren urteko ikas-maila(2014/15):-----------------------
Kirol ekintza:-----------------------------------
Telefonoa:_____________
Izen emate berrietan beharrezkoa da NAN fotocopia edo partehartzailearen familia liburua, inskipzio orriarekin batera eman
Ekainaren 6a baino lehen Pepe edo eskola atezaintzan entregatu
15
15/1999 Datuen Babeserako Legearen arabera , jakinarazten dizugu datu pertsonalak , baita adingabeen zeinen ordezkaritza aplikatzen errazteko dela, fitxategiak SAN VIATOR KIROL ELKARTEAsartuko eusteko helburua zurekin harremanetan eta Klubak antolatutako kirol eta aisialdiko ekintzetan parte hartzea kudeatu .
Arteen arabera. 5,1 eta 11 LOPD , jakinarazten dizugu datu hori da hirugarren bati emango du zuzenean jarduera lotutako helburu , hala nola : Kirol Saila DFA eskola kirol lehiaketak kudeatzeko ; Kirol federazioek kirol federatua lehiaketak kudeatu eta grabatzeko federal ; klub adostutako kirol karrera kudeatzeko.
Era berean, kontutan jarduerak batik bat argazki eta / edo bideo diren webgune , foro on daiteke argitaratua eta profilak du San Viator eskola edozein sare sozialak eta babesle batean antolatzen den jarduerari buruzko txostena eta hartu ahal izango dute argazki / bideografiko memoria zati . Nahi ez duzun baimena ematen dien paragrafo honetan ezarritako helburua bada mesedez, bidal iezaguzu e-mail bat efektu hori [email protected] nahi izanez gero, 30 eguneko epean ez dugu jaso halako eskaera bat hondatu komunikazio ulertzen , arabera legedia .
Baliteke sartzeko, ezeztatzeko , zuzentzeko eta aurka DBLOk ezartzen dituen idatzitako eta sinatutako SAN VIATOR KIROL ELKARTEA C / San Viator 15 01009 Vitoria - [email protected] edo edozein kasu eskaeran erantsiz egiteko eskubideak NANaren kopia . Bere datuen aldaketa kasuan behar norabide berean , jakinarazi , Klubeko ez bada inolako erantzukizunik gainbeheran .
16